Bigarren saioaren akta -...

10
Bigarren saioaren akta Biteri Kultur Etxea Martxoak 27, 18:30-21:00 Bileran egon dira: 21 pertsona (17 denbora osoz, 4 tartetxo bat) Lehen saioan egon zirenak: 12. Pertsona berriak: 9 Gonbidatuak: Hendaiako Borderline Fabrika (Ander Fernandez) Azpeitiako Dinamoa (Aitor Bengoetxea) Saioaren edukia: Gai ordena eta azalpena Saioaren aurkezpena: Euskaraz / Gazteleraz Borderline Fabrikaren aurkezpena (Urrian irekiko da) Dinamoaren aurkezpena (Ekainean irekiko da)

Transcript of Bigarren saioaren akta -...

Page 1: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

 Bigarren saioaren akta  Biteri Kultur Etxea Martxoak 27, 18:30-21:00    Bileran egon dira:  

● 21 pertsona (17 denbora osoz, 4 tartetxo bat) ● Lehen saioan egon zirenak: 12. Pertsona berriak: 9 

 Gonbidatuak:  

● Hendaiako Borderline Fabrika (Ander Fernandez) ● Azpeitiako Dinamoa (Aitor Bengoetxea) 

 

 

Saioaren edukia: Gai ordena eta azalpena Saioaren aurkezpena: Euskaraz / Gazteleraz Borderline Fabrikaren aurkezpena (Urrian irekiko da) Dinamoaren aurkezpena (Ekainean irekiko da) 

 

 

 

    

Page 2: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

1. Nor izan gara  

 Zein eremutik zatoz?  Hurbildutako pertsona berriak eremu hauetatik hurbildu dira: josgintza, bertsolaritza, literatura eta sorkuntza, koordinadora feminista eta pentsaeratik.         Nagusiki, zer egiten duzu?  Bertsolaritza, dantza, kudeaketa dira taldeko kide berrien dedikazio nagusiak.  

      

 2. Aurkezpena eta lehen saioaren laburpena  Saioari hasiera emateko partaide guztien aurkezpena egin da, eta norberak bere espektatibak azaldu ditu. Lehen saioaren laburpena egin da, bertaratutako herritarrek egindako ekarpenetatik abiatuz. Aurkezpen osoa hemen ikus daiteke, gidoi honi jarraituz:  

- Bertaratutako herritarrak eta perfil nagusiak - Gaur egun erabiltzen diren sormen guneak, Hernanin lehendabizi, eta 

Hernanitik kanpo ondoren. - Ave Maria eraikinerako beharrak (Zertarako, Nola, Zer egiteko, Aurreikusten 

diren espazioak, Materialak, Baliabideak) eta kudeaketa - Ko-kudeaketa ereduak, ideia nagusiak ko-kudeaketaz ari garenean - Azpeitia eta Hendaiako proiektuen aurkezpena 

         

Page 3: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

 3. Ariketa: Kudeaketa era  3.1. Galderak eta erantzunak  Lau mahaietan talde txikiek tartea izan dute kudeaketa eraren inguruan dituzten galderak pentsatzeko.    Galderak:  

- Kudeaketa eredu ezberdinen alde positiboak eta negatiboak - Zein alde kokudeaketa eta autokudeaketaren artean? - Praktikan zein zailtasunekin aurkitu dira? - ¿Cómo fue el paso de ser algo autogestionado a gestionarlo junto al ayuntamiento? ¿Cómo es la 

relación y gestión actualmente? - ¿Como se financia? - Zergatik aukeratu da kudeaketa eredu hori? BDLF eta DINAMOn - Maila praktikoan zein diferentzia dago auto-kudeaketa eta ko-kudeaketaren artean? - Finantziazioa nola antolatzen da? Zeintzuk dira bideak? - Autokudeaketa kasuan nola hartzen dira erabakiak? Gobernantza eredua zein da? 

(representación…) - Funtzionatzeko orduan, zein baliabide pertsonal? (bolondres, liberatu…) - Agenteen rola zein da? Udala - Agenteak/elkarteak - Herritarrak - Zein baliabide kudeatzen ditugu? - Zailtasunak kudeaketan? - Dinamoari: zergatik uste duzue ko-kudeaketatik auto-kudeaketara pasako zaretela? - Orohar: zein burokrazia mota dago prozesu hauetan? - Zein da hobeto, autogestioa edo udalaren menpe? 

   

Page 4: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

Erantzunak:  

DINAMOA, AZPEITIA 

 

Azpeitian garatu den prozesua luzea         izan da eta ez da perfektua izan. 

2005-2006 urte artean Azpeitiak       15.000 biztanle inguru zituen eta         egoera soziopolitikoa gogorra zen.       PNV ia 30 urte zeramatzan Udal           gobernuan eta ez zegoen inolako         azpiegitura kulturalik. Gainera     boterea eta erabaki gunea beti         udalaren menpe egon da, eta herriko           betiko kultur eragileak izan dituzte         diru iturriak.  

Orduan, hasierako hausnarketa honakoa       izan zen: Zergatik ez mugiarazi         erabakitzeko gune hori Udaletik?       Hortaz, “kultur mahaia” deitu       zitzaion foro bat planteatu zen eta           bertan parte hartzen dute       norbanakoak, taldeak etab. Hori       sortzeko, Udalari berari eskatu       zitzaion Kultur Mahaia sustatzea eta         gaur egun 400 pertsona inguru, 22           talde eta Udalak ere bertan parte           hartzen du. Erabaki gune bat da,           baina bertan Udalak ahotsa duen arren           ez du botorik. Kultur mahaia urtean 4             aldiz biltzen da, eta talde eragilea           martxan dago iraunkorki (zinegotziak       parte hartzen du bertan) 

 

   

2.pausu garrantzitsua: Kultur mahaiaz       arduratuko zen teknikaria Udalak       finantzatzea lortu zeren eta horrek         poliki-poliki baliabide gehiago     lortzea ahalbidetu du. 

Kultur mahaitik San Agustin       kudeatzeko aukera proposatu zen, eta         horretarako kooperatiba sortu zen.       Irabazi Asmorik Gabeko Kultur       Kontsumo kooperatiba sortzea erabaki       zen. Kooperatibaren plana kultur       mahaiak onartzen du, hortaz esan         daiteke oinarrian beti dagoela foroa.  

Gerora, kooperatibak Soreasu Antzokia       ere kudeatzeko erabakia hartu zuen.  

Egiteko moduetan dago gakoa.       Hasieratik autonomia eta elkarlana       izan dira oinarriak. Udalean eman         daitekeen aldaketa politiko batek       proiektua guztiz ez baldintzatzeko       saiakera ere bada. San Agustin %91           batean autofinantzatzen da, eta gaur         egun ezin da Azpeitian imajinatu         kulturaren gaineko erabaki bat kultur         mahaitik pasako ez dena.  

Proiektuarentzat eraikina eta edukia       garrantzitsua da, baina egiteko       moduan dago gakoa. Herriko kultur         eragile bakoitzak bere egitekoa       aurrera darama normaltasunez eta hau         denen arteko proiektu amankomun bat         bezala ulertzen da. 

Eraikina txiki geratzearen zalantza       agertu du parte hartzaile batek,         Biteriren tamainako zerbait beharko       litzake behar guztiei erantzuteko.       Hizlariak dio Ave Maria bitartekoa         izan behar dela, artikulaziorako       tresna bat, potentzialitatea egiteko       moduan dagoela. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Page 5: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

 

BORDERLINE FABRIKA, HENDAIA 

 

Oinarrian antzekotasunak ditu     proiektuak nahiz eta ezberdina izan.         3 pertsona hasi ziren udalak lagatako           bulego batean, hori izan zen 6           antzerki talde elkarlanean jarri       zituen abiapuntua.  

Hasieran 600m2ko espazioa eskatu eta         bertan denetik imaginatu zuten:       argazkigintza, joskintza, arte     plastikoak..etab. Azkenean, espazio     erdia lortu da. Hortaz esan daiteke           espazioak mugatu egin duela       proiektua, baina elkarlanari ekiteko       eta harremanak egiteko baliagarria       izan da prozesua. 

Eredua proiektu pribatua da; nahiz         eta herrian proiektua asko       sozializatu den, partikularren     elkarketa bat da. Helburua       autofinantzazioa bada ere, gaur egun,         %99a diru publikoaz hornitzen da.  

Soldatapeko langile bat dago       (koordinatzeko, diru-laguntzak   bideratzeko…) baina oraindik ez dago  

   

 

espazioa erabilgarri. Beste bi       pertsona 9 hilabetez Frantziako       Estatuak finantzatzen duen programa       baten bidez daude lanean. Hortaz,         bulegoan egunerokoan 3 pertsona       elkarrekin ari dira. Erabakiak ordea,         elkarteko kide guztien artean hartzen         dira. Gainera, elkartean 9       kopresidente daude eta ardura legalak         ere guztien artean banatzen dira.  

Antolaketari dagokionez gune     ezberdinak sortu dira: 

● Koordinazio gunea: astero     biltzen da, koordinatzaileak     informazioa partekatzen du eta       erabakiak hartzen dira.  

● Komisioak: programazioa, kafea     (taberna), gobernantza, lantoki     partekatua, obrak… etab.     Bakoitzak arlo horretan sakondu       eta eguneroko lana burutzen du. 

● Lan egun trinkoak: gai       konkretuen inguruan eztabaidatu     eta erabakiak hartzeko 6 orduko         lan-egunak egiten dira. 

● Hilabeteko bilera: bilera     irekia da bertan herritarrak       ere gonbidatzen dira. 

Udalak finantzatzen du proiektua,       Akitaniak, departamentuak eta herri       elkargoak ere. Urteko aurrekontua       100.000€koa da eta aurreikuspena       gehiago haztea da. 

Helburua autofinantzaziorantz joatea     da. Zergatik eredu hau? Hasierako         helburua izan da independentzia bat         mantentzea finantza iturriekiko,     nahiz eta momentuz ezinezkoa den. 

 

 

  

 

    

Page 6: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

3.2. Akordio puntuak   1.MAHAIA:   Irudiak 3 zirkulu ditu, bata bestearen barnean: 

- 1.zirkulua, handiena, parte hartzeko eta erabaki gune zabalena, plan orokorra eta norabidea markatu, PLENARIOA da. Adibidez, urtean 3-4 aldiz bilduko litzake. Zalantza da, nork parte hartu: guztiz irekia izan behar duen (nahi duen guztia) edo nolabaiteko atxikimendua eduki behar den parte hartzeko, “bazkide”ekin. 

- 2.zirkulua, handienaren barnean, TALDE MOTOREA. Maiztasuna, astean behin, eguneroko gauzei erantzuteko, zabalean erabakitakoa egingo duena. Zalantza nork egon behar duen hor: alde batetik udala bai, baina gero zalantza zabaleko- plenarioko jendea nola ordezkatzen den motor honetan, agian sistema rotatiboa? Ez dute garbi. 

- 3.zirkulua, talde motorraren barruan ikusten genuen beharrezkoa, LANGILEAK. Pertsona batzuk egongo direnak lanean, horrek ez du esan nahi udal langileak direnik, baizik eta jende bat egongo dela hor lan egiten, proiektua aurrera atera ahal izateko ordu batzuk sartu beharko dituena. 

 2.MAHAIA:  Lehendabizikoaren ideia oso antzerakoak dituztela aipatu dute:   

- Dinamizatzaile kultural baten lanpostua (soldatapeko lana). Udaletik sortua, ARDURA BATEKIN. 

- a. Herriko elkarte eta eragileen batzordea (foroa) eta interesdunentzat, plenarioa. Kasu honetan, interesdun guztiei irekia izatea pentsatu dute. 

- b. Talde motorea konpromiso batekin eta antolaketa sistematizatuarekin (tinkoa). 

- Ave Maria = Bitartekarita (sortzen dena herrira eta inguruetara zabaltzeko, sare bat sortzeko) =/= Helburua 

 3.MAHAIA:  Aurreko taldeetako ideien antzera, foro edo batzarra sortzea, bertan hartuko diren erabaki nagusiak. Erabaki gune zabal bat izatea ikusten da. Ados daude esaten denean momentu honetan ez dugula ko-kudeaketa edota dena delakoari izena jarri eta zehaztasun maila handietan, baizik eta momentua iristen denean dagoen oinarri sozialak baldintzatuko duela ondoren kudeaketa eredua nola izango den.   4.MAHAIA:   3. mahaiaren azken ideia hori ere atera da talde honetan, kudeaketa ereduari izen zehatza jarri baino, hasi egiten, martxan jarri, egin, eta ondoren ikusiko dugu eredu horrek nola izena duen.  Ideiak laburtze aldera, hona hemen akordio puntuak: 

- Kudeaketari etiketarik ez jarri: EGIN - TRESNA bat da, ez helburua - AUTONOMIA PARTEKATUA - KULTUR MAHAIA ideia interesgarriena 

  

Page 7: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

5.MAHAIA:  Azken taldeak adierazi du “dispersatu” egin dela, hizketan luzatu eta ez dutela ezer zehatzik adostu. Hala ere, hainbat eztabaida gai landu dituzte, eta agian bai, ez gara kontziente baina ko-kudeaketa batez ari gara dagoeneko. Badirudi horretan adostasun zabala dagoela eta zehaztasunak eztabaidatzen ari garela, beraz, hori bada aurrerapauso bat.    

Page 8: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

4. Ariketa: Edukiak  4.1. Galderak eta erantzunak  Edukien inguruko galderak zehaztu, eta Hernaniko Udala, Azpeitia eta Hendaiako hitz-hartzeekin hasi da bigarren zatia.   Galderak:  

- Udala: Zein behar sumatu duzue hau bultzatzeko? - Zein baloreetan oinarritzen dira kulturaz eta sormenaz ari garenean? - Zer jaso, zer eman? - Nola uztartu espazio berdinean behar ezberdinak? Idaztea, tailerreko lana, soinua… ordutegiak 

antolatzea bide bat litzake? - Zein sormen praktika izan litezke hor? - Zein inpaktu nahi dugu izatea herrian proiektuak? 

  Erantzunak:  HERNANIKO UDALA:  Hernanin urte betez kulturari buruzko hausnarketa egin zen. Helburua hutsuneak, beharrak eta herriak zer nahi zuen eztabaidatzea eta erabakitzea zen. Askotan aipatzen zen sormena eta sortzaileentzat espazio falta zegoela eta Udalak gai horretan esku hartu behar zuela. Kultur mahaia sortzea izan zen hartu zen beste erabakietako bat. Kultur mahaian proposatu zen sormen etxea Ave Marian sortzea, gune bat egotea pertsonak elkarren artean lanean jartzeko. Espazioa oso handia ez bada ere, egokia izan zitekeela uste zen. Hortaz, kultur mahaiak onartu eta horrela abiatu zen prozesua. Honakoa, abentura baten lehen etapa bezala ulertu behar da, gero erabaki beharko da etxearen kudeaketa eta beste lanketa batzuk. Oraingoa abiapuntua bezala ulertu behar da eta jadanik lehen ezagutzen ez ziren hainbat pertsona elkartzea eta harremanetan jartzea lortu da. Hortaz ez da soilik udalak bultzatutako proiektua, baizik eta herritik, lehenagotik somatzen zen behar bati erantzuten dion prozesua.   BORDERLINE FABRIKA, HENDAIA  

 

 

Taldea arte eszenikoetan aritua izanik oinarrizko beharrei erantzuteko pentsatua izan da espazioa. Eta tamainak asko 

baldintzatu duenez “mínimo espacio máximo rendimiento” premisari erantzunez diseinatu da.  

160 m2 ditu eta entreplanta bat eraiki da espazioa irabazteko. Erdia arte eszenikoetarako lekua da, goizez; eta arratsaldez, tailerrak egiteko erabiliko da. Entreplantaren azpian taberna dago eta gainean lantoki partekatua aurkitzen da. Sukaldea, eskulanak egiteko tokia eta bilera gela ere badago. 

Tabernak finantzazio beharrei erantzungo dio, hala ere topagune bat izateak ere garrantzitsua dela uste da. Hendaian ez dago tabernarik elkargune gisa funtzionatzen duena eta behar horri erantzuteko pentsatua izan da, herria oso atomizatua baitago. 

Page 9: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

Espazioa irabazteko erabaki zen entreplanta egitea. Behin diseinu eta erabilera orokorrak pentsatuta galdetegi bat zabaldu zen kontaktu guztien artean pertsonen beharrak nolakoak ziren ezagutzeko. Zer erabiliko zuen jendeak? Zenbat ordaintzeko prest zeuden?  

Formakuntzarako espazioa sortu da eta tailerrak egingo dira arratsaldez. Zergatik? Alde batetik, jendea espaziora gerturatzeko eta bestetik, harremanak bultzatzeko 

artista/sortzaile eta herritarren artean. Ze formakuntza mota egingo da bertan? Hasteko bertako sortzaileen aldetik eskaini daitezkeen tailerrak emango dira, esaterako, herritarrei zuzenduriko dantza tailerrak. Eskaintza zabal bat osatzen joatea da helburua, orain ez dugunez aste guztia beteko, beste jende batek ere tailerrak emateko aukera izango du. Gainera, asteburuetan ikastaro trinkoak egitea da asmoa: antzerkia, musika… etab.  

 

DINAMOA, AZPEITIA 

 

Azpeitiko kasuan proiektuaren abiapuntua espazioari dagokionez ezberdina da. Udalak 3000m2ko espazioa eraiki zuen, baina ez zuen bertan inolako proiekturik garatu, eta hutsik zegoen eraikina. Eta ondoren, udalak kultur mahaiari eskaini zion espazio huts horren erabilera. 

Lehen ariketa espazioa ondo antolatzea izan zen eta erabaki zen espazio guztia lehen unetik ez betetzea. Espazio pilotu bat kudeatuz hasten zen eta gero poliki eskaintza ezberdinak antolatuz espazioa okupatuz joan zen. Eskaintza oso anitza, zineforum, tailerrak…eta b.  

Orain 4 eremutan banatzen da: hitza, irudia, soinua eta gorputza 

● Hitza: euskara, hitzetik sortzen den guztia: literatuta, bertsoa, gidoiak… etab 

● Irudia: Batetik, irudi digitala eta dinamikoa; eta bestetik, arte grafikoa, arte plastikoa… etab 

● Gorputza: antzerkia, dantza, zirkua… etab 

● Soinua: Soinuarena oraindik ez da burutu, hurrengo urratsa izango da. 

Hasieran transmisioa izeneko 5.eremua aurreikusi zen, baina gerora erabaki zen hau era transbertsalean aplikatzea gainontzeko eremuetan.  

3 ildotan lan egiten da eremu bakoiztean: sortu, ikasi eta partekatu: 

● Sortu: Sorkuntzari begirakoa ● Ikasi: transmisioari eta 

formakuntza zuzendurikoa ● Partekatu: elkarlana eta 

jakintzen trukaketa. 

Eremu bakoitzak proiektu ardatz bat dauka, jarduera bildu eta ariketa amankomuna egiteko.  

Hasieratik espazio pilotoak asko lagundu zuen. Handitik hasita dena betetzea zaila izaten da eta herri txiki batean are zailagoa. 

    

Page 10: Bigarren saioaren akta - erabaki.hernani.euserabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/2.-SAIOAREN... · 4.2. Akordio puntuak 1.MAHAIA : - Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan,

4.2. Akordio puntuak  1.MAHAIA:  

- Sormen bekak sortu - Transmisioa bi norabidetan, ez bakarrik “aditu” -> “ez-aditu”, ez bakarrik 

goitik behera.  2.MAHAIA:  

- Hasieran espazio piloto hori egotea garrantzitsua.  - Galdetegiak erabiltzea kudeaketa eta formazioak antolatzeko tresna gisa. - “Taberna”ren beharra: topagune, elkartruke eta girotzeko helburuarekin. - Sortzen dena malgua izatea, transformatzen dena. - Nola egin inor baztertua ez sentitzeko euskaraz ez mintzatzeagatik? Edo 

euskalduna ez izateagatik?  - Nola landu kulturartekotasuna? 

 3.MAHAIA:   

- Espazioa ez da oso handia - Proiektu tenporalak garatzeko lekua da - Udan parkea erabiltzea. Kanpoaldean du bere berezitasuna, aukera handiak 

ematen ditu parkeak. 

4.MAHAIA:  

- Prozesuetan / sormenean zentratu: ez hainbeste emaitzak bisibilizatzearekin. 

- tabernaren potentzialitatea (elkargunea, giroa, bizitza…) leku hortako taberna, ez taberna arrunta… 

- Espazio pilotoa - prototipoa! - Espazioa egunero bizirik mantendu 

  

5. Hurrengo bilera  Helburuak:  

- (1) Lehen bi saioek eman duten emaitzak azaldu eta kontrastatu,  - (2) Adostasunak landu, eta  - (3) prozesua amaitu ondoren proiektuari jarraipena nola eman zehaztu. 

 Apirilak 8, astelehena 18:30-21:00 Iturola http://iturola.eus/kontaktua/  Izena emateko: [email protected]