Bilbao 7 Literaturazale amorratuen lehenengo urratsak · gin zuten ipuina, ikaragarri on-do...

1
7 Bilbao eme-alabak eskola ga- raian dituzten gurasoen kezkarik nagusienetako bat da nola hurbildu haurrak irakurketara modu atsegin eta gozagarri batean. Gu guztiok umetan hasi ginen irakurtzen, etxean, eskolan, liburutegian, parkean... Beharbada, gehie- nok ez dugu gogoratuko zein izan zen gozarazi egin zigun le- henengo liburuxka, ez entzun genuena, ez irakurri genuena. Erromantikoenek agian apala- tegiko leku estrategikoan izan- go dute haurtzaroan biziki atse- gin zuten ipuina, ikaragarri on- do zainduta, gainera. Literatu- rarekin barre zein negar egin dugu, eta gaur egun ere bai; mundu berrietara bidaitu eta ikasi egiten dugu. Heldu gehie- nek liburuak ditugu bidelagun; baina nola kutsatu diezaiekegu gure literaturarekiko pasioa hu- rrengo belaunaldiei? Haurrei ipuinak kontatzea izan daiteke lehenengo urratsa. Ipuin kontalarien saioak anto- latzen dira maiz, bai eskoletan, bai liburutegietan. Edonola ere, denok badakigu zein onuraga- rria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea: gurasoekin lotura afektiboa eraikitzeko bidea iza- teaz gain, emozioetara begira- tzeko aukera ematen die; hitza jartzen die barnean nabaritzen dituzten sentimenduei. Ipuinak bizitzaren ispiluak izan daitezke, eta gure ekintza guztiek ondorioak dituztela era- kutsi diezaiekete. Horrez gain, irudimena eta jakin-mina piz- ten dituzte, era dibertigarrian edukiak ikasteko bidea baitira. Honen harira, Guraso.eus web- orriko artiluku batek zera dio: “Irakurri ditugunak gurekin da- toz betirako, kontzienteago zein inkontzienteago izan. Baina entzun ditugunak, kontatu ala irakurri dizkigutenak, bihotze- an daramatzagu betirako”. Liburu egokiak eta dibertigarriak Hurrengo urratsa izango li- tzateke kalitateko liburuak es- kaintzea haurrei; batik bat, gai egokiak bezain interesgarriak aukeratzea. Gogoz eta gozatuz irakurtzean askoz errazagoa da irakurketaren onurak lortzea. Zabala eta anitza da haur litera- turan dagoen katalogoa, eta ar- gitaletxe askorentzat jomuga di- ra etxeko txikiak. Adibide gisa Begiko dugu, Zubia-Santillana argitaletxeak iaz martxan jarri- tako sigilu berria, haurren eta gazteen irakurletasuna sustatze- ko. Euskara hutsean idatzitako liburuek osatzen dute bere kata- logoa, baita lehengo Alfaguara- ko titulu ezagunen itzulpenek ere. Gai egokiak aukeratzeaz gain, pertsonaiei ere erreparatu be- har diegu. Umeak liburuen protagonistarekin identifi- katzen ohi dira; beraz kome- nigarria izan daiteke isto- rioaren pertsonaia nagusiek gure seme-alaben antzeko adina izatea; kezka eta des- ira berdintsuak izango di- tuzte, ziur asko. Ildo hone- tan, Noelia Lorenzo Pino idazleak eta Alicia Cebrian marrazkilariak, biak ala biak irundarrak, argita- ratu berri dituzte Ane eta Moon bildu- maren lehenengo bi ipuinak, Erein argi- taletxearen eskutik: Ane eta Moon, ilargira bidaia eta Ane, Moon eta burbuilak. Ane eta bere hartz txikia Mo- on adiskideak dira, eta beti ibiltzen dira elkarrekin. Gauero, begiak ixten dituzte- nean, leku askotara joaten dira bidaian, gauza ugari ikasten dituzte, eta, zenbaitean, izaki berezi bilaka- tzen dira. Abentura dibertiga- rriak bezain hezigarriak lantzen dituzte, hala nola, adiskidetasu- na zein garrantzizkoa den, eta ezetz esaten jakitea zein beha- rrezkoa den. Zazpi eta bederatzi urte bitarteko umeentzako ipui- nak dira, marrazki zoragarriz osatuta daudenak. 32 orrialde ditu lan bakoitzak. Bestetik, haurrekin balioak eta emozioak euskaraz lantzeko aukera eskaintzen du Begoña Ibarrola bilbotarrak. Desclée ar- gitaletxeak idazlearen zortzi li- buru euskaratu ditu Balioa naiz, emozioa naiz bilduman. Haurren adimen emozionala lantzeko aproposak izan daitezke. Iba- rrolak balio eta emozio jakin bat jorratzen du liburu bakoitzean: adiskidetasuna, enpatia, poza, lankidetza eta ausardia, besteak beste. Diseinua eta ilustrazioak ere zaindu dituzte. Sei urtetik gorako haurrei zuzenduta dau- de, eta gida didaktiko lagunga- rriak izan daitezke familientzat zein hezitzaileentzat. Ipuin tradizionalen eta gehie- netan sexisten aurkako joera agertu berri da haur eta gaz- te literatura arloan, eta hain- bat bilduma eta liburu argi- taratu dira azkenaldian, emakumeen garrantzia alda- rrikatzen dituztenak. Yolan- da Arrietaren Bizenta txiki ipuina aipatu genezake, ho- rietako bat nabarmentzea- rren. Euskarazko lehen ema- kume idazlearen haurtzaroa irudikatu du Arrie- tak, Enrique Moren- teren ilustrazioez la- gunduta. Sei urtetik gorako haurrei zu- zenduta dago, eta euskal literaturan gutxi arte itzalean egon den emakume argiaren istorioa jo- rratzen du. Kalitateko edukiak eskaintzeaz gain, ba- daude haurren ira- kurketa sustatzeko modu bitxiak ere, hain zuzen ere, txakurren la- guntzaz baliatuz. Txakurrek oraindik ez dute irakurtzen ika- si, baina irakurketara animatze- ko gaitasuna dutela erakutsi du- te GuKan irabazi-asmorik gabe- ko elkarteko kideek. Jolasaren bitartez eta Lukas eta Dua Gol- den Retriever txakurren moti- bazioarekin, umeek ordubete- ko irakurketa saioa egiten dute. Konexioa erabatekoa da txaku- rren eta haurren artean; hori da, azken finean, elkarte bilbo- tarraren helburu nagusia. Sormena: ipuin lehiaketak Ipuinak entzutea eta irakur- tzea dira igo beharreko bi mai- lak hirugarrenera heltzeko, sor- menera, hain zuzen ere. Oina- rria dutenean, umeak gai dira bere istorioak sortzeko. Hala egiten dute Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen ilustra- zio eta ipuin lehiaketan. Dagoe- neko zabalik dago 11. edizioa, hiru modalitate izango dituena haur eta gazteen adinaren ara- bera: ipuina ilustratu, ilustra- zioa ipuin bilakatu eta komikia edo bineta sortu. Haurrek, es- kolako ikasturtearen arabera, hiru maila hauetako batean parte hartzeko aukera izango dute: A maila: HH 4 eta 5 (eta txikiagoak), B maila: LH 1 eta LH 2, eta C maila:LH 3 eta LH 4. Lehiaketaren helburua da hau- rren eta gazteen artean irakur- letasuna eta sormena bultza- tzea. Lan guztiak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira. Irabazleek hainbat sari es- kura ditzakete, esaterako, BQ Aquaris M8 tableta, jolas hezi- tzaile sorta ederra eta 60 euro- ko opari txartela. Gainera, sari zoragarriak izango dira ikasgela guztiarentzat. Argi dago, aurkeztutako hiru urratsak ez direla hutsezinezko moduak izango umeak literatu- rara hurbiltzeko; baina, saiatze- arren ez da ezer galtzen. Umeei laguntzen badiegu imajinazioa- ri atea zabaltzen eta haren bidez sentitzen, askoz pozago haziko dira. Marta Goikoetxea S “Gogoz eta gozatuz irakurtzean askoz errazagoa da irakurketaren onurak lortzea” “Oinarria dutenean, umeak gai dira bere istorioak sortzeko” Zeintzuk dira umeak literaturara hurbiltzeko modurik eraginkorrenak? Bizenta txiki, euskarazko lehen emakume idazlea irudikatzen du Yolanda Arrieta idazleak. Enrique Morenteren ilustrazioa Literaturazale amorratuen lehenengo urratsak

Transcript of Bilbao 7 Literaturazale amorratuen lehenengo urratsak · gin zuten ipuina, ikaragarri on-do...

Page 1: Bilbao 7 Literaturazale amorratuen lehenengo urratsak · gin zuten ipuina, ikaragarri on-do zainduta, gainera. Literatu-rarekin barre zein negar egin dugu, eta gaur egun ere bai;

7B i lbao

eme-alabak eskola ga-raian dituzten gurasoenkezkarik nagusienetako

bat da nola hurbildu haurrakirakurketara modu atsegin etagozagarri batean. Gu guztiokumetan hasi ginen irakurtzen,etxean, eskolan, liburutegian,parkean... Beharbada, gehie-nok ez dugu gogoratuko zeinizan zen gozarazi egin zigun le-henengo liburuxka, ez entzungenuena, ez irakurri genuena.Erromantikoenek agian apala-tegiko leku estrategikoan izan-go dute haurtzaroan biziki atse-gin zuten ipuina, ikaragarri on-do zainduta, gainera. Literatu-rarekin barre zein negar egindugu, eta gaur egun ere bai;mundu berrietara bidaitu etaikasi egiten dugu. Heldu gehie-nek liburuak ditugu bidelagun;baina nola kutsatu diezaiekegugure literaturarekiko pasioa hu-rrengo belaunaldiei?

Haurrei ipuinak kontatzeaizan daiteke lehenengo urratsa.Ipuin kontalarien saioak anto-latzen dira maiz, bai eskoletan,bai liburutegietan. Edonola ere,denok badakigu zein onuraga-rria den etxeko txikiei ipuinakkontatzea: gurasoekin loturaafektiboa eraikitzeko bidea iza-teaz gain, emozioetara begira-tzeko aukera ematen die; hitzajartzen die barnean nabaritzendituzten sentimenduei.

Ipuinak bizitzaren ispiluakizan daitezke, eta gure ekintzaguztiek ondorioak dituztela era-kutsi diezaiekete. Horrez gain,irudimena eta jakin-mina piz-ten dituzte, era dibertigarrianedukiak ikasteko bidea baitira.Honen harira, Guraso.eus web-orriko artiluku batek zera dio:“Irakurri ditugunak gurekin da-toz betirako, kontzienteago zeininkontzienteago izan. Bainaentzun ditugunak, kontatu alairakurri dizkigutenak, bihotze-an daramatzagu betirako”.

Liburu egokiak etadibertigarriak

Hurrengo urratsa izango li-tzateke kalitateko liburuak es-kaintzea haurrei; batik bat, gaiegokiak bezain interesgarriakaukeratzea. Gogoz eta gozatuzirakurtzean askoz errazagoa dairakurketaren onurak lortzea.Zabala eta anitza da haur litera-turan dagoen katalogoa, eta ar-gitaletxe askorentzat jomuga di-ra etxeko txikiak. Adibide gisaBegiko dugu, Zubia-Santillanaargitaletxeak iaz martxan jarri-tako sigilu berria, haurren etagazteen irakurletasuna sustatze-ko. Euskara hutsean idatzitakoliburuek osatzen dute bere kata-logoa, baita lehengo Alfaguara-ko titulu ezagunen itzulpenekere.

Gai egokiak aukeratzeaz gain,pertsonaiei ere erreparatu be-

har diegu. Umeak liburuenprotagonistarekin identifi-katzen ohi dira; beraz kome-nigarria izan daiteke isto-rioaren pertsonaia nagusiekgure seme-alaben antzekoadina izatea; kezka eta des-ira berdintsuak izango di-tuzte, ziur asko. Ildo hone-tan, Noelia Lorenzo Pinoidazleak eta Alicia Cebrianmarrazkilariak, biak ala biakirundarrak, argita-ratu berri dituzteAne eta Moon bildu-maren lehenengo biipuinak, Erein argi-taletxearen eskutik:Ane eta Moon, ilargirabidaia eta Ane, Mooneta burbuilak. Ane etabere hartz txikia Mo-on adiskideak dira,eta beti ibiltzen diraelkarrekin. Gauero,begiak ixten dituzte-nean, leku askotarajoaten dira bidaian,gauza ugari ikasten dituzte, eta,zenbaitean, izaki berezi bilaka-tzen dira. Abentura dibertiga-rriak bezain hezigarriak lantzendituzte, hala nola, adiskidetasu-na zein garrantzizkoa den, etaezetz esaten jakitea zein beha-rrezkoa den. Zazpi eta bederatziurte bitarteko umeentzako ipui-nak dira, marrazki zoragarrizosatuta daudenak. 32 orrialdeditu lan bakoitzak.

Bestetik, haurrekin balioaketa emozioak euskaraz lantzekoaukera eskaintzen du BegoñaIbarrola bilbotarrak. Desclée ar-gitaletxeak idazlearen zortzi li-buru euskaratu ditu Balioa naiz,emozioa naiz bilduman. Haurrenadimen emozionala lantzekoaproposak izan daitezke. Iba-rrolak balio eta emozio jakin batjorratzen du liburu bakoitzean:

adiskidetasuna, enpatia, poza,lankidetza eta ausardia, besteakbeste. Diseinua eta ilustrazioakere zaindu dituzte. Sei urtetikgorako haurrei zuzenduta dau-de, eta gida didaktiko lagunga-rriak izan daitezke familientzatzein hezitzaileentzat.

Ipuin tradizionalen eta gehie-

netan sexisten aurkako joeraagertu berri da haur eta gaz-te literatura arloan, eta hain-bat bilduma eta liburu argi-taratu dira azkenaldian,emakumeen garrantzia alda-rrikatzen dituztenak. Yolan-da Arrietaren Bizenta txikiipuina aipatu genezake, ho-rietako bat nabarmentzea-rren. Euskarazko lehen ema-kume idazlearen haurtzaroa

irudikatu du Arrie-tak, Enrique Moren-teren ilustrazioez la-gunduta. Sei urtetikgorako haurrei zu-zenduta dago, etaeuskal literaturangutxi arte itzaleanegon den emakumeargiaren istorioa jo-rratzen du. Kalitateko edukiakeskaintzeaz gain, ba-daude haurren ira-kurketa sustatzekomodu bitxiak ere,

hain zuzen ere, txakurren la-guntzaz baliatuz. Txakurrekoraindik ez dute irakurtzen ika-si, baina irakurketara animatze-ko gaitasuna dutela erakutsi du-te GuKan irabazi-asmorik gabe-ko elkarteko kideek. Jolasarenbitartez eta Lukas eta Dua Gol-den Retriever txakurren moti-bazioarekin, umeek ordubete-

ko irakurketa saioa egiten dute.Konexioa erabatekoa da txaku-rren eta haurren artean; horida, azken finean, elkarte bilbo-tarraren helburu nagusia.

Sormena: ipuin lehiaketakIpuinak entzutea eta irakur-

tzea dira igo beharreko bi mai-lak hirugarrenera heltzeko, sor-menera, hain zuzen ere. Oina-rria dutenean, umeak gai dirabere istorioak sortzeko. Halaegiten dute Elkar argitaletxeakurtero antolatzen duen ilustra-zio eta ipuin lehiaketan. Dagoe-neko zabalik dago 11. edizioa,hiru modalitate izango dituenahaur eta gazteen adinaren ara-bera: ipuina ilustratu, ilustra-zioa ipuin bilakatu eta komikiaedo bineta sortu. Haurrek, es-kolako ikasturtearen arabera,hiru maila hauetako bateanparte hartzeko aukera izangodute: A maila: HH 4 eta 5 (etatxikiagoak), B maila: LH 1 etaLH 2, eta C maila:LH 3 eta LH 4.Lehiaketaren helburua da hau-rren eta gazteen artean irakur-letasuna eta sormena bultza-tzea. Lan guztiak apirilaren 12abaino lehen aurkeztu beharkodira. Irabazleek hainbat sari es-kura ditzakete, esaterako, BQAquaris M8 tableta, jolas hezi-tzaile sorta ederra eta 60 euro-ko opari txartela. Gainera, sarizoragarriak izango dira ikasgelaguztiarentzat.

Argi dago, aurkeztutako hiruurratsak ez direla hutsezinezkomoduak izango umeak literatu-rara hurbiltzeko; baina, saiatze-arren ez da ezer galtzen. Umeeilaguntzen badiegu imajinazioa-ri atea zabaltzen eta haren bidezsentitzen, askoz pozago hazikodira.

Marta Goikoetxea

S

“Gogoz eta gozatuz irakurtzeanaskoz errazagoa da irakurketarenonurak lortzea”

“Oinarria dutenean, umeak gaidira bere istorioak sortzeko”

Zeintzuk dira umeak literaturara hurbiltzeko modurik eraginkorrenak?

Bizenta txiki, euskarazko lehen emakume idazlea irudikatzen du Yolanda Arrieta idazleak. Enrique Morenteren ilustrazioa

Literaturazale amorratuenlehenengo urratsak