Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana...

20
1 Bilbao Sinfonietta X. Musika Garaikideko Kontzertu Zikloa Bilbao 2019-2020 2019 15 URR Fundación BBVA San Nikolas Eraikina Bilbao

Transcript of Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana...

Page 1: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

1

Bilbao Sinfonietta

X. Musika Garaikideko Kontzertu Zikloa

Bilbao 2019-2020

2019

15 URR

Fundación BBVASan Nikolas Eraikina

Bilbao

Page 2: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen
Page 3: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

BBVA Fundazioa

BBVA Fundazioak ezagutza zienti-fikoaren eta kultura-sorkuntzaren in-guruan antolatzen du bere jarduera. Alde horretatik, gizarteak musikaren arte-adierazpena eskuratzen duen modu desberdinetatik barrena egin-dako ibilbide osatu baten antzera an-tolatzen du bere Musika egitaraua. Era horretan, obra berrien sorkuntza sus-tatzen du konposizio-enkarguen bidez, eta horiek zaintzea eta ezagutaraztea ahalbidetzen du punta-puntako zigilu eta interpreteekin elkarlanean egindako grabazioen bitartez. Zuzeneko musika sustatzen du urteko kontzertu-zikloen bidez, eta doakoak direnez, gaur egun-go errepertorioan erreferentzia bilakatu diren ensemble eta bakarlariek jartzen ditu publikoaren esku. Hitzaldi-zikloak antolatzen ditu eta hainbat argitalpen kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin batzuen azterketan sakontzeko.

Musikari gazteen heziketa sustatzen du Reina Sofía Musikako Goi Eskolarekin garatzen dituen programei esker, eta ikertzeko, musika-ondarea berresku-ratzeko eta sorkuntza-lan guztiz berrit-zaileak burutzeko proiektuak garatzen ditu Musika eta Opera arloko Leonardo Beken bidez.

Orkestren kudeaketari buruzko jardu-naldi espezializatuak antolatzen ditu; estatu osoko opera-antzoki eta musika-egitura nagusiekin elkarlanean dihardu —hala Teatro Realekin nola Gran Teatre del Liceurekin, baina baita Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin ere—, eta horiei esker, goi mailako kontzer-tuak eta opera-programak eskaintzen ditu; eta bikaintasuna aitortzen du Mu-sika eta Opera alorreko Ezagutzaren Mugak BBVA Fundazioaren Sariaren bitartez eta Espainiako Orkestra Sin-fonikoen Elkartea-BBVA Fundazioaren Konposizioaren Sariaren bitartez.

Page 4: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

4

Page 5: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

5

Zikloaren koordinazioa

Gabriel Erkoreka

Interpreteak

Bilbao Sinfonietta

Isabel Souto, flautaLaura Marcos, oboeaJavier Roldán, klarineteaAlfonso Gómez, pianoaEnekoitz Martínez, biolinaLander Echevarría, biolaTeresa Valente, biolontxeloa

Iker Sanchez Silva, zuzendaria

Elisa di Prieto, sopranoa

* Erabateko estreinaldia. BBVA Fundazioaren enkargua

Programa

lehen zatia

Mikel Iturregi (1997)

De cheminer loin

Félix Ibarrondo (1943)

Azul y Llama

Brais Nóvoa Loira (1987)

Hilando reflejos*

bigarren zatia

Pierrot Rewrite (aukeraketa):

Mikel Chamizo (1980)

Valse de Chopin

Guillermo Lauzurika (1969)

Supplique

Hilario Extremiana (1958)

Nostalgie

Arnold Schönberg (1874-1951)

Pierrot lunaire, op. 21

Page 6: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

6

Programarako oharrak

Bilbao Sinfoniettak gaur aurkeztuko duen egitarauak euskal musikaren belaunaldi arteko espektro zabala har-tzen du. Félix Ibarrondo dekanoarekin eta Mikel Iturregi gaztearekin batera —berrogeiko hamarkadan jaioa bata eta xxi. mendearen atarian bestea—, tarteko belaunaldi guztietako ordezka-riak izango ditugu: berrogeita hamarre-ko hamarkadakoa (Extremiana), hiruro-geiko hamarkadakoa (Lauzurika) eta laurogeiko hamarkadakoak (Chamizo eta Nóvoa). Horiekin guztiekin, garai horietako guztietako abangoardiako musikaren erreferente ukaezin gisa, Arnold Schönberg handiaren figura ere topatuko dugu, haren lan karisma-tiko eta iraultzaileenetako baten bidez: Pierrot Lunaire. Horrekin zuzenean lo-tuta daude entzungo ditugun gainerako obretako batzuk.

Programa osatzen duen egile gaz-teenak abiatuko du emanaldia, Mikel Iturregi bizkaitarrak. Konposizioko ikas-ketak duela hilabete batzuk amaitu ditu Musikenen, Gabriel Erkorekaren tuto-retzapean, baina dagoeneko egiten ari da bere lekua euskal musikaren zirkui-tuan. Aipatutako ikastegian, Iturregik zenbait konpositorerengandik jaso ahal izan zituen maisu-eskolak, bes-teak beste, hauen eskutik: Peter Eötvös, Helmut Lachenmann, Mauricio Sotelo, Francisco Filidei eta Alberto Posadas. Horiek guztiek ugaritu egin zituzten dagoeneko oso itxuratuta dagoen eta

tinbrearen inguruan esperimentatze-ko zaletasun markatua duen estilo ba-ten aukerak. Ildo horretatik, Iturregik, klasiko handiez gain, Gérard Grisey, Helmut Lachenmann edo Salvatore Sciarrino aipatzen ditu, besteak beste, bere erreferenteen artean.

2018. urtean De cheminer loin ida-tzi zuen, eta 2019ko martxoan es-treinatu zen Musikenen, ikastegiko Sinfoniettaren eskutik. Baina estreinal-diaren ondoren ere, ibilbide azkarra egi-ten ari da obra; izan ere, pare bat hila-bete geroago, Ensemble Kuraiak berriro eskaini zuen Errenteriako Musikaste jaialdian, eta gaur gaueko kontzertuko errepertorioan barne hartu du Bilbao Sinfoniettak. Izan ere, De cheminer loin (Urrutira ibili) oso konposizio sendoa da, eta, izenburuak islatzen duenez, soinu-manu tradizional jakin batzue-tatik urruntzea proposatzen du, espe-rimentalagoak diren beste batzuetara hurbiltzeko. Flauta, klarinete, biolin, biolontxelo eta pianorako idatzitako lan honek, lehendabiziko konpasetan, ohikotzat jo daitezkeen sonoritateak erakusten ditu; baina, berehala, zara-tatik hurbil dauden soinu-latitudeetara jotzen du.

Félix Ibarrondoren Azul y Llama lanak bi soinu-eremu oso zehatzetan koka tzen gaitu: IIbarrondorenean, nor 1970eko hamarkada bukaeratik erabat defini-tuta daukan haren unibertso musikala,

Page 7: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

7

eta Olivier Messiaenenean. Haren jaio-tzaren mendeurrenean omenaldi gisa sortu zuen partitura hau Ibarrondok, BBK Fundazioaren eta Laboratorio de Interpretación Musicalen (LIM) enkar-guz. Pieza hau, beste egile batzuen lanekin batera, 2008an estreinatu eta grabatu zuen LIMek, Jesús Villa-Rojo-ren zuzendaritzapean; eta berriro inter-pretatu zuten bai Enigma Taldeak 2011n Zaragozako Auditorioan, bai Krater En-semblek 2013an, Bilbao Sinfoniettako zuzendari artistiko Iker Sanchez Silva-ren zuzendaritzapean.

Azul y Llama lanak Ibarrondok sortu-tako musikaren espirituari fidel eusten badio ere, oñatiarrak maileguz hartu-tako Messiaenen ukitu bereizgarria dario konposizioari: pianoaren nagu-sitasuna. Messiaenen ekoizpenaren zati handi batean funtsezko tresna da pianoa, hala solista gisa nola sortze-lan askotan erabili ohi zituen konbinazio instrumental bitxiei batasuna ematen dien tinbre-elementu gisa. Ibarrondok pianorako kontzertu txiki gisa plantea-tzen du Azul y Llama, argi zehazten bai-tu «piano batek eta 6 musika-tresnak» interpretatu beharreko lana dela: flauta, oboea, klarinetea, biolina, biola eta bio-lontxeloa. Piano-idazkera hiperaktiboak Messiaenek teklatuari ematen zion perkusiozko tratamendua dakarkigu gogora, eta idazkera homofonikoak ere maisu frantsesa dakarkigu gogora, obraren hasieran sei tresnak blokean

bilduta aurkezten direnean. Baina, gai-nerakoan, Ibarrondoren idazkeraren eredu argia da Azul y Llama; trazu ihes-korretan mugitzen diren tresna ezberdi-nek tinbre distiratsuak sortzen dituzte eta, horrela, Oñatiko konpositorearen identitate-zeinu diren dinamismo eta energia izugarriak azaleratzen dira.

Hurrengo obra erabateko estreinal-dia da: BBVA Fundazioak Brais Nóvoa Loira konpositoreari egindako enkar-gua. Iturregi bezalaxe, Nóvoa Loira Musikeneko ikasle ohia da eta urrutira iristen ari da azken urteotan; izan ere, zenbait lehiaketa irabazi ditu: FIDAHren hirugarren edizioa eta PluralEnsemblek 2017an Konpositore Gazteentzat anto-latutako Deialdia, besteak beste. Mu-sikenetik igaro ondoren, Nóvoa Loirak Konposizio Elektroakustikoan masterra egin zuen Madrilgo Katarina Gurska Zentroan, eta, hain zuzen ere, musika elektronikoak definitzen du neurri handi batean bere pentsamendu musikala, baita gaur lehendabizikoz entzungo dugun obra honen izaera ere.

Hilando reflejos 2017an Reflejos ro-tos obrarekin abiatutako konposizio-zikloaren bigarren lana da, etorkizu-nean kamera-talde ezberdinen eskutik jarraipena izango duena. Horiek guztiak batzen dituen kontzeptua «islak» dira, eta, zehatzago, nola eraman fenome-no optiko hori soinu-esparrura. Nóvoa Loira bi alderditatik hurbiltzen zaio

Page 8: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

8

«isla»ren ideiari: «Hona hemen lehena: pertzepzioko eta, batik bat, memoriako espazio/denboraren ideia. Hau da, material musikal jakin baten gainean dugun denbora-pertzepzioan eta nola eragiten duen oroitzapenak material horien deribazioak (errepikapenak, bariazioak edo kontraste irekiak) par-tekatzen dituzten gertaera musikalen pertzepzioan. Ildo horretatik, konexio bat dago islaren ideiaren eta memo-riaren artean, biek baitakarte erreali-tatearen pertzepzio ez zehatza; aitzi-tik, gainjartzen diren eta pertzepzioa baldintzatzen duten elementu fisikoak (espazialak edo tenporalak) dauden errealitatea hautematea».

Konpositorearen hitzetan, «islen ideia interesgarria iruditu zait, bestalde, errealitatea “itxuraldatzen” duen ele-mentuak direlako. Musikari dagokionez, hauxe da gakoa: argiak eta agerikoak —baina baita ez hain interesgarriak ere— izan zitezkeen materialak lau-sotzen, gaiztotzen, korapilatzen... di-tuzten metodoak erabiltzea. Funtsean, tinbrearen erabileran zentratzen dut neuk ideia hori». Lausotze hori gauza-tzeko, Nóvoa Loirak eremu instrumen-talera egokitu ditu musika elektroakus-tikoan erabiltzen diren modulazio eta efektuak. Horrela, instrumentuetan ekite- eta emisio-moduak aldatuta abe-rasten du ondoriozko tinbrea, horreta-rako inspirazio-iturri hartuta lengoaia elektroakustikoaren berezko modulazio

eta filtroak. Konpositoreak ohartarazi duenez, baina, «horrekin ez ditut tres-na akustikoetan soinu elektronikoak “imitatu” nahi». Edonola ere, lan egiteko modu horrek isla gehigarri bat ematen dio obraren osotasunari: elektronikaren nozioa alderdi instrumentalean.

Gaurko kontzertuaren azken zatian, xx. mendeko musikaren oinarrizko konposizio bat izango dugu entzungai. Ospea ez zaio iritsi publikoaren artean arrakasta handia lortu duelako, baizik eta gaur egun abangoardiako musika-tzat dugunaren hastapenetako sorkun-tza enblematiko bilakatu delako. Pierrot Lunaire ziklo liluragarriaz ari gara. Arnold Schönbergek idatzi zuen 1912an, bere aldi atonalaren une gorenean, eta Albert Girauden poemei buruzko ho-geita bat abesti laburrek osatzen dute. Etapa horretan —1908 inguruan hasi zen eta 1920 inguruan amaitu, siste-ma dodekafonikoaren ezarpenarekin batera—, ezein konpositorek inoiz egin duen ahaleginik handienetakoa egin zuen Schönbergek. Azken batean, le-hendabizikoz hautsi zuen erabat eta apropos sortzaile batek sistema to-nalarekin, atonalismo librearen huts beldurgarrira jauzi egiteko —Europan, bederen; Charles Ivesek zenbait urte baitzeramatzan teknika horiekin eta beste batzuekin esperimentatzen Ame-riketako Estatu Batuetan—. Horregatik, Schönbergen etapa horretako dozena erdi obrak (1909ko Erwartung bikainetik

Page 9: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

9

1913-1916ko Cuatro canciones orques-tales lanera) ikonotzat jo tzen dira, hain zuzen ere etorkizunean sorkuntza mu-siken korronte askoren jarrera defini-tuko zuen bilatzeko gogoaren ikonotzat.

Style and Idea estetika-gidaliburuan —lehen bertsioa 1950ekoa da— jaso-tako idazkietako batean, Schönbergek, bizitzako azken urteetan AEBetan er-besteratuta zegoela, gazteei zuzendu-tako printzipio-adierazpena egin zuen: «Nork bere buruari ezarri behar dizkion muga bakarrak bere talentuak ezarri-takoak dira». Esaldi hori hunkigarria da, ukitu autobiografiko handia ezkutatzen baita axioma-itxura horren atzean, bai-ta Arnold Schönberg benetan izan zen horren esentzia ere: talentu izugarria zuen konpositorea izan zen, talentu hori garatzeko milaka oztopo gainditu behar izan zuena. Bizitza osoan zehar, baina gaztaroan batez ere.

Hasteko, Schönbergek bereak eta bi egin behar izan zituen prestakuntza ia erabat autodidakta batekin; horrek, musikaren historian parerik ez duen konposizio-teknika eskuratzea ozto-patu ez bazion ere, izugarri zaildu zion kontserbatorioetako prestakun-tzan hain funtsezkoak diren harre-man profesionalak sortzeko aukera. Izan ere, interpreteekin izan zituen harremanak oso arazotsuak izan zi-ren hasieran, neurri batean, bere mu-sika nabarmen zaila zelako eta berak

nortasun gogorra zuelako, baina baita jatorri judua zuelako ere; hori oztopo nabarmena izan zen bere ibilbidean, antisemitismoak in crescendo zihoa-lako Austrian. Berez, lehendabiziko es-treinaldietatik juduak izan ziren haren ongile nagusiak, baita etorkizunean bere aliatu fidelenak ere (Mahler, Rosé, Kolisch, Steuermann, Walter...).

Gaztaroan, Schönbergek, marxismoak liluratuta, sindikatu sozialdemokrate-kin bat egin zuen mende-aldaketako urteetan langileen abesbatzetako zu-zendari zela aprobetxatuta. Orduan hasi zen, hain zuzen ere, Karl Lueger alkate sozialkristauaren —antisemita eta habsburgotarren aldekoa— agin-taldia Vienan. Schönberg, gainera, harremanetan izan zen Vienako ar-tista intelektual gazteekin; hiriko establishment kulturalak mesfidantzaz begiratzen zion talde progresista horri. Aurreiritzi ugari sortu ziren bere mu-sikaren gainean, bere historial politiko horren ondorioz, zenbait aipamenetan irakur daitekeen bezala. Besteak beste, Ganbera-sinfonia, op. 9 lanaren 1907ko estreinaldiaren harira Illustriertes Wiener Extrablatt egunkarian argitara-tutakoan: «Gauza bakarra dago aipa-tzeko: Schönberg jauna Vienan egin zen, musika betiereko eta ahaztezi-naren hiriburuan. Zalaparta sortzeko modu plebeioenak ere hemen bertan egiteak ez du jada inor harritzen. Zara-ta demokrata basati eta arduragabeak

Page 10: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

10

egiten dira, baina horrek ez du inor na-hasten, oso argi dago musika zer den».

Kritika ez ezik, publikoa ere Schönbergen kontra zegoen. Bere musika-legatu izu-garriaren bermea zela sinetsita, Vienako publikoak gustu kontserbadorea zuen musikan, eta Europako intrantsigentee-na zen. Bada, 1910. urte inguruan, mu-sika garaikideko kontzertu orok kontrako jarrera eragiten zuen. Aipatutako estrei-naldiko 1. ganbera-sinfoniaren interpre-tazioa ez zen salbuespena izan; izan ere, butaken triki-trakak eta txistuak entzun ziren, eta izan zen nabarmenkeriaz are-totik irten zenik ere, Schönbergen ikasle zen Egon Welleszek deskribatu zuenez.

Parisen, esaterako, oso bestelakoa izan-go zatekeen dena Schönbergen tzat. Hala eta guztiz ere, bihotzez maite zuen Vienako herentzia musikal hura, ironiko-ki, bere musika onartua izan zedin ozto-po nagusia ere bazena. Schönbergek eman zituen bi urrats handiak tradizio alemaniar handi horretakoa —horri zor zion bere musika ondarea— izatearen ezinbesteko emaitza ziren beretzat. Atonalismoaren kasuan, gero eta di-sonante eta kromatikoagoak ziren eta sistema tonalaren arauen esparruan zentzua galtzen hasiak ziren musiken anbiguotasuna konpontzeko modua izan zen. Dodekafonismoari dagokio-nez, arrisku handiz atzean utzitako tra-dizio alemaniarrera itzultzeko ahalegin desesperatua izan zen bere sorkuntza,

konposizio-prozesua eutsiko zuten arau logiko berriak sortzeko bidean.

Igor Stravinsky, Diaghileven Ballet Errusiarrekin batera Berlinen zegoela baliatuta, Pierrot Lunaire obraren es-treinaldira joan zen 1912ko abendua-ren 8an. Urte asko igaro ziren egile errusiarrak hura aitortu baino lehen —modernismo musikalaren aitzindari gorena izateko bi konpositoreen arteko borrokak Schönberg 1951n hil zen arte iraun zuen—, baina Stravinskik bere «bizitzako konfrontazio profetikoena» kontsideratu zuen emanaldi hura, eta Pierrot Lunaire, berriz, «plexu solarra, bai eta xx. mendeko lehen musikaren adimena ere».

Sorkuntza harekin, parekorik ez duen unibertso musikal bat eratu zuen Schönbergek. Albertine Zehme aktore eta abeslariak egin zion enkargu bat zela eta, Lieder erromantikoen ziklo handiak hartu zituen inspirazio-iturri-tzat, hala nola Schuberten Winterreise edo Schumannen Dichterliebe. Nola-nahi ere, abestuz errezitatzeko modu bitxi horri (Sprechstimme) gehitu be-har zaizkio Albert Girauden poeme-tako ikuspen haluzinatuak (Otto Erich Hartlebenen alemanezko itzulpena) eta hainbat erreferente musikal, kon-trapuntu nahaspilatuenetik hasi eta kabareteko atrebentziaraino; horren guztiaren emaitza izan zen hogeita bat abestiz osatutako bilduma bat, pareko-

Page 11: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

11

rik ez duena ordura arte (ez eta geroago ere) musika klasikoaren esparruan egindako guztian.

Schönbergek garrantzia kendu nahi izan zien irudi beldurgarriz betetako Girauden poema aztoragarriei: «Batek irudika ditzake ipuinak koherentziarik gabeak baina ametsen moduko loturak dituztenak; besterik gabe eufonikoak diren poemak, hitz ederrez beteak bai-na esanahirik eta koherentziarik gabe-koak. Nolanahi ere, ahapaldi ulergarri gutxi batzuk dira, elkarrekin zerikusirik ez duten gauzen zati. Horrelako egiazko poesiak, gehienez, esanahi alegoriko bat izan dezake, haren orokortasunean, bai eta zeharkako efektu bat ere, hala nola musika». Alegia, Pierrot Lunaire errepertorio atonalaren aintzidari mugarri ez ezik, aitzindaria izan zen surrealismoa soinuak lantzen dituen artera eramaten.

xx. mendeko funtsezko sorkuntza horren atariko gisa, eta estreinatu ze-netik ehun urte igaro eta gero oraindik duen eraginaren seinale, Pierrot Rewrite proiektuaren esparruan hiru euskal konpositorek idatzitako hiru pieza berreskuratu ditu Bilbao Sinfoniettak. Musiques Nouvelles taldeak 2012an Pierrot Lunaire obraren estreinaldia-ren mendeurrena zela-eta abiatutako ekimena da proiektu hori. Proiektu horretan, Schönbergek erabili zituen Albert Girauden poemei musika jartzea

eskatu zitzaien Europa guztiko konpo-sitoreei, baina, oraingoan, jatorrizko bertsioa hartuta oinarritzat, hau da, frantsesezko bertsioa. Belgikan hasi zen proiektua, baina hurrengo urtee-tan beste herrialde batzuetara joan zen hedatzen, hala nola Poloniara, Txilera eta Euskal Herrira. Mikel Chamizo, Gui-llermo Lauzurika eta Hilario Extremia-na konpositoreek bizpahiru minutuko zenbait orri labur idatzi zituzten Valse de Chopin, Supplique eta Nostalgie poe-men gainean, non, bakoitza bere modu-ra, harremanetan jardungo baita «plexu solar» horrekin, alegia, Schönbergen partitura originalarekin.

Mikel Chamizo

Page 12: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

12

Egungo musika testuinguru ezberdi-netan jorratzeko gai da talde balioa-niztun eta malgu hau, eta norabide argia dauka: bertsio koherente eta arriskatuen bitartez egungo kultura-ren biho tzera iristea. Ibilbide luze eta proiektatua duten instrumentistek osatzen dute taldea, talde kementsu eta solido honen estrategia bermatuta.

Azken denboraldiko arrakasta handia Igor Stravinskyren Soldadu baten isto-rioa lana eszenaratzea izan da. Traspa-sos Kultur konpainia dramatikoarekin batera aritu dira, besteak beste antzo-ki hauetan: Castellóko Auditori i Palau de Congressos, Bilboko Euskalduna Jauregia eta Amurrioko, Aguraingo eta Areatzako antzokiak. Diziplina anitze-ko esplorazioan murgilduta, musika antzerkiarekin lotu du taldeak, baita dantzarekin eta bideo-sorkuntzarekin ere, Circle of Trust eta Logela Multime-dia konpainiekin batera. Brittenen eta Martinůren musika izan zen koreogra-fia garaikideen eta bideo-proiekzioen oinarria, eta halaxe islatu zen Bilboko Musika-Música jaialdian eskainitako ikuskizunean.

Formatu txikiak ere ohikoak dira Bil-bao Sinfoniettaren jardunean; Bilboko Guggenheim Museoaren XX. urteurre-

nean, Esteve Casanovaren estreinaldi batekin, eskainitako duoetatik soka-laukoteetara. Laukote formatuan, Na-roa Intxausti sopranoarekin batera, Aribert Reimann konpositore alema-niarraren lanak interpretatu izan ditu, bere Schumannen edo Mendelssohnen piezetatik abiatutako soinu-eraikuntzak eskainiz, besteak beste, Basauriko an-tzokian, Bilboko Arriagan edota Lekei-tioko Itxas Soinua Musikaldian.

Euskalduna Jauregia izan da Bilbao Sinfonietta maizen aritu den espazioa. Music Has No Limits ikuskizunaren bidez jasotako gonbidapenetik Rainer Hersch maisu ingeles handiaren zuzen-daritzapean egindako kontzertura.

2019/20 denboraldiak proiektu handi eta pozgarri ugari biltzen ditu Bilbao Sinfoniettarentzat. Bilboko Arriaga An-tzokiak talde dinamiko eta gazte honen aldeko apustua egin du bere ekoizpen propioetako bitan. Lehendabizikoan —antzokiko denboraldia irekiko du—, taldeak Manuel de Fallaren musika inter-pretatuko du Ángeles Blancas soprano ezagunarekin batera, Los fantasmas del pasado izeneko ekoizpenean. Konposi-tore cadiztarraren El amor brujo lana-ren lehenengo bertsioa interpretatzeaz gain, Francisco Domínguezek, Bilbao

Bilbao Sinfonietta

©M

aris

a H

udlin

Page 13: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

13

Sinfoniettarekin lan egiten duen kon-positoreetako batek, Siete canciones populares españolas abesti-bildumaren orkestazio berria idatzi du taldearentzat. Arriaga Antzokian eskainiko den bigarren proiektuak Brecht se encuentra con Weill du izena; Kurt Weillen Mahagonny Songspiel obra musikalean oinarritutako opera-ekoizpena da, eta 2020ko maia-tzean izango da entzuteko aukera.

Page 14: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

14

Bilbao Sinfoniettaren zuzendari artis-tikoa eta Gasteizko Ganbera Orkestraren musika-zuzendaria da. Orkestra presti-giotsuak zuzendu ditu, hala nola: Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bartzelona eta Ka-taluniako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Asturias Printzerriko Orkestra Sinfonikoa, Tenerife-ko Orkestra Sinfonikoa, Orquestra Sinfó-nica do Porto Casa da Música, Orchestre Régional Bayonne-Côte Basque, Iruña Hiria Orkestra, Berlingo Concentus Alius, Oviedoko Orkestra Sinfonikoa eta Berlin-go Humboldt Unibertsitateko Orkestra.

Lan berri ugari estreinatu ditu: ope-ra bat, kantata bat eta orkestrarako eta instrumentu-talderako zenbait lan, adibidez. Zenbait talde zuzentze-ko gonbidapena ere jaso du; besteak beste, hauek: Salamancako SMASH ensemble, Bilboko Kabos Ensemble, Londreseko Cre.Art Project, Madrilgo Ensemble Residencias, Baionako En-semble Vocal ORBCB, Gasteizko TI-04 edo Donostiako Krater Ensemble; eta horiekin emanaldiak eskaini ditu Ita-lian, Frantzian, Alemanian, Finlandian, Venezuelan, Kolonbian eta Portugalen.

Eszenako musikari dagokionez, hauek zuzendu ditu, batzuk aipatzearren: Mozarten Txirula Magikoa, Donizettiren

L'elisir d'amore, Rotaren Lo scoiattolo in gamba eta Guridiren El caserío. Den-boraldi berri honetan, obra handiak zuzenduko ditu, besteak beste: Falla-ren El amor brujo, Schönbergen Pierrot Lunaire, Brittenen Kedar-garbitzaile txi-kia edo Mozarten Don Giovanni.

2006. urtean, bi denboraldiz Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari la-guntzaile izateko lehiaketa irabazi zuen. Horrek erabat irauli eta piztu zuen bere ibilbidea; izan ere, maisu eta solista handiekin lan egiteaz gain, BOS zuzen-du zuen behin baino gehiagotan.

Trebatzen aritu zen garaian, Peter Eötvös, Zsolt Nagy eta Jesús López Co-bos izan zituen maisu. Prestakun tza-urte horietan, zuzendari lagun tzaile gisa aritzeko aukera ere izan zuen orkestra-zuzendari handiekin: Raymond Leppard, Rafael Frühbeck de Burgos, Juanjo Mena, Vasily Petrenko, Pablo González eta Michail Jurowski. Eta horiekin guztie-kin, orkestra ugaritan aritzeko aukera izan zuen: Boston Symphony Orchestra, Los Angeles Philharmonic, Orchestre Philharmonique du Luxembourg edo Royal Liverpool Philharmonic Orchestra.

Zenbait grabazio egin ditu, besteak beste, Bilboko, Euskadiko eta Portoko

Iker Sanchez Silva

© S

ayak

a Ik

emot

o

Page 15: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

15

orkestra sinfonikoekin, baita zenbait talde instrumentalekin ere: esaterako, Verso zigiluarentzat Ensemble Resi-dencias taldearekin, Krater Ensemble-rekin eta Sigma Projectekin. Laster, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin zenbait operatako lehena grabatuko du IBS Classical zigiluarentzat.

Page 16: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

16

Sevillan jaio zen eta bertan ikasi zuen Arte Dramatikoa. Ondoren, Madrilera mugitu zen; han, opera ezagutu zuen Elena Muñoz Valdelomarren eskutik, eta Purcellen Dido eta Eneas interpre-tatzea lortu zuen. Garai horretan, dan-tza-eskolak jaso zituen SCAENA Arte Eszenikoen Goi-mailako Ikastegian, eta operara aplikatutako eszenakoak, berriz, Alberto de Miguelen eskutik.

Geroago, musikako goi-mailako gradua ikasi zuen Musikenen, Maite Arrua-barrenarekin. Urte horietan, musika garaikidearen gaineko prestakuntza sakondu zuen Luganon (Suitza) Luisa Castellanirekin eta Arturo Tamayore-kin, eta Schönbergen Pierrot Lunaire interpretatzera iritsi zen. Azken horre-kin, hizpide dugun generoan trebatzen jarraitu zuen, besteak beste, Fallaren Psyché edo Boulezen Improvisation sur Mallarmé lanekin.

Nelly Miricioiu, María Bayo, Ana Lui-sa Chova, Susanne Elmark, Measha Brueggergosman edo David Mason izan ditu maisu, baita Maciej Pikulski, Ricardo Estrada edo Rubén Fernández Aguirre errepertoristak ere.

Alderdi eszenikoari dagokionez, sopra-no honek genero guztiak jorratzen ditu:

oratorioa (Mozarten Requiema edo Dvořáken Te Deuma), zarzuela (Jesús Guridiren El caserío, Amadeo Vivesen Bohemios eta Jacinto Guerreroren Los gavilanes), opera (Mozarten Don Giovanni eta Xirula magikoa, Pucciniren La bohème edo Usandizagaren Las golondrinas). Las golondrinas ETBk grabatu zuen, eta Gasteizko Principal Antzokian, Donostiako Victoria Euge-nia Antzokian eta Bilboko Euskalduna Jauregian interpretatu zen. Etorkizu-nean egingo dituen proiektuen artean, Verdiren La traviata operan Violettaren rola abestuko du lehenengoz.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Errioxako Orkestra Sinfonikoarekin eta EIO Orkestrarekin kolaboratu du, bai-ta Bilboko eta Gasteizko udal musika-bandekin ere. Antzoki askotan lan egin du, hala nola, Euskalduna Jauregian (Bilbo), Kursaalen (Donostia), Principal Antzokian (Gasteiz), Riojaforum (Logro-ño) edo Teatro dei Ginnasin (Erroma). Musika-jaialdietan ere parte hartu ohi du, Musika Hamabostaldian edo Donos-tiako Musika Sakratuaren Zikloan, kasu.

Irungo Luis Mariano Kantu Lehiake-taren XIII. edizioan finalista izan zen 2016. urtean.

Elisa di Prieto

© H

oof H

arre

n

Page 17: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

17

Page 18: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

18

Musika Garaikideko X. Kontzertua Zikloa BBVA FundazioaBBVA Fundazioa • San Nikolas plaza, 4. Bilbao • 19:30 h

2019 | 11 | 12

Folium Fugit (saxofoi laukotea)Friedrich Cerha, José Luis Turina, Gabriel Erkoreka, Franco Donatoni eta

Dmitri Shostakóvich-en lanak

2019 | 11 | 26

Duo Lallement–Marques (gitarra duoa)Helmut Lachenmann, Brian Ferneyhough, Félix Ibarrondo, Mark Andre, Sofía Martínez

eta Isaac Albéniz-en lanak

2019| 12 | 17

Ensemble Sonido ExtremoJordi Francés (zuzendaria)Mauro Lanza, Elena Mendoza, Hèctor Parra, José Río-Pareja, Inés Badalo eta

Núria Giménez Comas*-en lanak (* BBVA Fundazioaren enkargua)

2020 | 01 | 14

Cuarteto SignumThomas Adès, Konstantia Gourzi, Gabriel Erkoreka, Kevin Volans eta Arvo Pärt-en lanak

2020 | 02 | 11

KEA Ahots TaldeaEnrique Azurza (zuzendaria)Luis de Pabloren Zurezko Olerkia (bere 90. urteurrenaren omenaldiz)

2020 | 03 | 10

United Instruments of LucilinTristan Murail, Claude Lenners, Clara Olivares, Israel López Estelche, Julián Ávila,

Fausto Romitelli eta Helmut Lachenmann-en lanak

2020 | 03 | 31

Trio CatchIsabel Mundry, Gérard Pesson, Dai Fujikura, Mikel Urquiza eta Irene Galindo Quero-ren lanak

Hurrengo kon tzertuak

Page 19: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

19

2020 | 04 | 21

Alberto Rosado (pianoa eta elektronika)Iñaki Estrada, Aurélio Edler-Copes, Manuel Martínez Burgos, Raquel García-Tomás,

Gustavo Díaz-Jerez, Carlos D. Perales eta Jonathan Harvey-ren lanak

2020 | 05 | 5

Trio AccantoGeorges Aperghis, Johannes Schöllhorn, Ramon Lazkano eta Mikel Urquiza-ren lanak

Zikloz kanpoko kontzertuaBBVA Fundazioa • San Nikolas plaza, 4. Bilbao • 19:30 h

2020 | 03 | 5

Darío Martín (pianoa)Enrique Granados, Heitor Villa-Lobos, Isaac Albéniz, Ernesto Lecuona

eta Alberto Ginastera-ren lanak

Page 20: Bilbao Sinfonietta - FBBVA · kaleratzen ditu egileen, instrumentu-jotzaileen eta zuzendarien lana hobeto ulertzeko, edota konposizio-aldi jakin ... obretako batzuk. Programa osatzen

20

Lege-gordailua: BI-02200-2019