BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria...

12
2016-17 ikasturtea BISITA eta EKINTZA Egitaraua Gernika-Lumo

Transcript of BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria...

Page 1: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

2016-17 ikasturtea

BISITA eta EKINTZA Egitaraua

Gernika-Lumo

Page 2: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen
Page 3: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Sarrera: Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako

Batzaretxearen ondoan.

1982.urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikina eta bere lorategiak eskuratu eta zaharberritze

lanak burutu zituen egun ezagutzen ditugun Euskal Herria Museo eta “Europako Herrien

Parkea”-ri bide eman eta publikora zabaltzeko.

Museoan maketa, artelan, ikusentzunezko eta hainbat objeturen bidez EUSKAL HERRIKO

HISTORIA eta KULTURAN zehar bidaia bat egin daiteke.

Page 4: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Taldeentzako bisitak: 10 pertsonatik gorako taldeentzako bisita gidatuak

eskaintzen dira. Aurretik erreserba egin behar da.

Talde motaren arabera diskurtsoa egokitu egiten

da. Euskaraz eta gazteleraz egiten dira bisitak. Gaia,

partaide kopurua eta salneurria taldearen

ezaugarrien araberakoak izango dira:

GAIA eta IRAUPENA: adinaren arabera

4 - 12 urtera 12 urtetik gorakoak

Euskal Kultura eta Historia: 30 minutu • Euskal Kultura eta Historia: ordu 1

• Montefuerte Jauregiaren Historia: 30 minutu

PARTEHARTZAILE KOPURUA taldeko: adinaren arabera

4 - 16 urtera 16 urtetik gorakoak

20 pertsona 25 pertsona

Oharra: bisita egiteko gutxienez 10 pertsonako taldea osatu beharko da.

SALNEURRIA: talde motaren arabera

Araututako Hezkuntza Besteak

€1 ikasleko

Arduradunak dohain

1,50€ pertsonako

Page 5: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

5

Bisita bereziak:

Pertsona itsuei egokitutako bisita:

Euskal Herriko Kultura eta Folklorea lantzen dira Museoko bigarren solairuan objektuak ukituz, audioak entzunez, etab.

Norentzako: Ikusmen urri edo gabeko bisitarientzako edo esperientzia bizi nahi dutenentzako.

Noiz: Urte guztian zehar.

Iraupena: Ordu bat.

Aldibaterako erakusketetara bisita gidatuak:

“GERNIKA. Arbolaren kokalekua“ 1366an, Lumoko elizateko lurretan sortu zen erakunde berria: GERNIKA. Gertaera historiko hau erabakigarria izan zen euskaldunontzako, bertan euskal sinbolo den Arbola eta Bizkaiko Batzar Nagusiak kokatuko baitira.

Norentzako: Ikastetxeak: 9 urtetik gora. Elkarte edo taldeak: 10 pertsona gutxienez.

Noiz: 2016ko irailaren 13tik 2017ko urtarrilaren13ra. Asteartetik ostiralera, goizez: 10:00etatik 14:00etara.

Iraupena: 30 minutu inguru.

Prezioa: Ikasleak €1, besteak1,50€, irakasleak dohain.

“ETXETIK AT Euskal diaspora“ Euskal migrazioaren ikuspuntu orokor bat azaltzen da. Material ezberdinen bitartez euskaldunak munduan zehar noiz eta zein arrazoigatik ibili garen aztertuz.

Norentzako: Ikastetxeak: 9 urtetik gora. Elkarte edo taldeak: 10 pertsona gutxienez.

Noiz: 2016ko irailaren13tik urriaren 28ra. Asteartetik ostiralera, goizez: 10:00etatik 14:00etara.

Iraupena: 30 minutu inguru.

Salneurria: Ikasleak €1, besteak1,50€, irakasleak dohain.

Page 6: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Tailer didaktikoak: Euskal Herria Museoak publiko mota desberdinei zuzendutako ekintza pedagogikoak

antolatzen ditu urte osoan zehar. Ikasle, familia zein oporretan dauden umeek, Museoan

eta bere lorategian egiten diren ekintzetan parte hartu dezakete. Helburua, jarduera

plastiko eta joko dibertigarriak eginez Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutaraztea da.

Ikasleentzako Tailerrak: Noiz: Urritik ekainera; asteartetik ostiralera. Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 14:00etara. Partaide kopurua: 30 ikasle saio bakoitzean. Egunean 2 saio egiteko aukera. Salneurria: 2€ , irakasleak dohain. Erreserba ezinbestekoa: 94 625 54 51 edo [email protected] Tailerrak aukeran:

BASOAK HISTORIAN (4-12 urte)

EUSKAL KULTURA JOKOA (8-12 urte)

FORUAK eta BATZARRAK (10-14 urte)

ALTXORRAK eta KARTOGRAFIA (10-16 urte)

Tailer bakoitza azaltzen duen materiala eskuragai dago.

Page 7: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Agenda 21-ekin lotutako ekintza honek Ikasleek baso eta zuhaitzek Euskal Herrian izan duten garrantzia ulertzea du helburu. Zuhaitzen sinbologia euskaldunontzat eta errekurtso material moduan eman zaien erabilera ezagutuko dute partaideek.

Adina: 4 - 12 urte.

Iraupena: 90 minutuko saioa, egunean bi saio egiteko aukera.

Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko.

Euskal Kultura eta folklorea lantzen dira: Euskara, dantzak, herri kirolak, sinesmenak, gastronomia, euskara, etab.

Adina: 8 -12 urte.

Iraupena: 2 orduko saioa, egunean bi saio egiteko aukera.

Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko.

Deskribapena: Sarrera ikusentzunezko baten bidez egiten da, ondoren, bisita gidatu berezia egiten da Museoko bigarren solairura, ikasleek herri kiroletako materialak, musika tresnak, etab. ukitu eta hobeto ezagutzeko aukera dute. Bukatzeko, gela didaktikoan, Euskal Kultura Jokoa egiten dute: froga eta galderez osatutako joko dibertigarria.

Deskribapena: Sarrera ikusentzunezko baten bitartez egiten da, ondoren, Museora bisita egiten da gaiarekin lotura duten errekurtsoak aztertuz. Bukatzeko, adinaren arabera ekintza bat egiten dute: • Berrerabilpen tailerra (4 – 8 urtekoak) • Pista Jokoa Europako Parkean (9 – 12 urtekoak)

Page 8: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Foruek eta Batzarrek Euskal Herrian izan zuten esanahia eta garrantzia ezagutzeko ekintza dibertigarria da hau.

Adina: 10 -14 urte.

Iraupena: 2 orduko saioa, egunean bi egiteko aukera.

Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzean.

Deskribapena: Hasteko Gernikako Arbola eta Batzaretxea bisitatzen dira, ondoren, Euskal Herria Museoan euskal lurraldeetako foru eta batzarrak nolakoak ziren azaltzan da bisita labur batean. Bukatzeko, Bizkaiko elizate eta Batzar Nagusien antzezpena egiten dute ikasleek mozorrotuta, rol joko modura.

Gernikako Batzaretxeak eta Euskal Herria Museoak elkarlanean burututako ekintza da, Batzaretxeko sarrera eta bisita doakoak dira.

Ekintza honekin kartografiak Historian zehar izan duen garrantzia ulertu eta antzinako mapak interpretatzen ikasiko dute ikasleek.

Adina: 10 - 16 urte.

Iraupena: 90 minutuko saioa, egunean bi egiteko aukera.

Partaide kopurua: 30 partaide saio bakoitzeko.

Deskribapena: Lehenengo Museoko kartografia bilduma bisitatuko dute ikasleek modu parte-hartzaile batean, ondoren, gela didaktikoan iparrorratzak nola funtzionatzan duen ulertzeko esperimentu bat egingo dute. Bukatzeko, Museoko lorategian “Altxorraren bila jokoa”-ren bidez aurretik ikusitakoa praktikan jarriko dute.

Page 9: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Familientzako Tailerrak:

Ekintza hauen helburua, familia guztiak batera (umeak eta gurasoak)

Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzea da tailer eta jolas

dibertigarriak eginez.

• 4 urtetik gorako umeak helduekin batera.

• 16:30 etatik 18:00 etara.

• Gutxienez 6 partaide eta gehienez 15.

• DOHAIN.

EGUNAK: Beti larunbata

2016 Azaroaren 12

2016 Abenduaren 17

2017 Urtarrilaren 21

2017 Otsailaren 25

2017 Martxoaren18

Erreserba egin behar da: 94 625 54 51 / [email protected]

Tailerrak Oporretan:

Euskal Herriko Historia eta Kultura ezagutzeko tailer eta

joko dibertigarriak egiten dituzte umeek opor garaian.

• GABONETAN, ASTE SANTUAN eta UDAN.

• Goizeko 11:00 etatik 13:00 etara.

• 5 -10 urteko umeak.

• €1 ume eta eguneko.

EGUNAK:

GABONAK: 2016ko abenduaren 27, 28, 29 eta 30.

ASTE SANTUA: 2017ko apirilaren 18, 19, 20 eta 21.

UDA: 2017ko ekainaren 27, 28, 29, 30 eta uztaileren 4, 5, 6 eta 7.

Partaide kopuru mugatua. Museoan apuntatu behar da.

Page 10: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

Beste ekintza batzuk: Hitzaldiak; ipuin kontalariak; kontzertuak; bestelakoak

Euskal Herria Museoak, adin eta ezaugarri desberdinetako bisitariei zuzendutako

ekintza bereziak antolatzen ditu urte guztian zehar.

Ekintza hauek, aldibaterako erakusketarekin erlazionatuta egoten dira

batzuetan, data bereziak ospatzeko izaten dira besteetan; baina beti ere Euskal

Herriko Historia eta Kulturarekin loturikoak.

Egitaraua urtean zehar osatuz joango da, horregatik komenigarria da noizean

behin Museoko Web orria begiratzea www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo

www.facebook.com/EHMuseoa informazioa eguneratuta izateko.

2016an Euskal Herria Museoak 25 urte bete ditu!!! Hau ospatzeko, gastronomia kata bat, erromeria Museoko lorategian eta

Erdi Aroko kanpaleku bat birsortu dira 2016an zehar eta bukatzeko… Azaroak 18: Helduentzako bisita berezia “Museoko bitxiak, ipuinezko bisita”

2016ko urrian Europako Ondarearen Jardunaldiak Bisita, hitzaldi, zinea, etb. Euskal Diasporari buruz

2017 Maiatzean Museoen Eguna eta Gaua ospatuko dira.

Askoz ekintza gehiago izango dira urtean zehar. Onena Museoko iragarki taulan, Web orria, facebook-en, etab. kontsulta egitea…

Page 11: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen

EUSKAL HERRIA MUSEOA Allendesalazar 5 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Telf. 94 625 54 51 e-maila: [email protected] Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/EHMuseoa

Informazioa eta Erreserbak:

Page 12: BISITA eta EKINTZA - Museoakmuseoak.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/8_9_116__17... · Euskal Herria Museoak XVIII.mendeko Montefuerte jauregian du bere egoitza, Gernikako Batzaretxearen