2011ko Ekobarometro Soziala: EAEko herritarrek ingurumenari buruz egiten duten balorazioa
Bitoriano Gandiaga olerkariari buruz
-
Upload
gandasegi6a -
Category
Education
-
view
451 -
download
5
Transcript of Bitoriano Gandiaga olerkariari buruz
Bitoriano Gandiaga Artetxe Mendatan jaio zen, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera.Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa, fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan.2001eko urtarrilaren 21ean hil zen Arantzazun.Gaztetatik hasi zen olerkiak idaztenAldizkaritan kaleratu zuen Gandiagak olerki hainbat (180 inguru) edota multikopiaturiko sortetan zabaldu (175 inguru). Horiez gain sei liburu argitaratu zituen Gandiagak bere bizitzan: Elorri (1962), Hiru gizon bakarka (1974), Uda batez Madrilen (1977), Gabon dut anuntzio (1986), Denbora galdu alde (1985) eta Ahotsik behartu gabe. Euskal abeslariek Gandiagaren poema ugari musikatu (150etik gora) eta grabatu eta publikatu (100 inguru) dute.