BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO...

21
eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 2020, martxoak 16. Astelehena 52. zk. 1. orr. II. ATALA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA Zierbenako Udala Aparejadore edo Arkitekto Tekniko lanpostu bat jabetzan betetzeko hautaketa- -prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzea. Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko otsailaren 28an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, Erabaki hau hartu du, honela dio hitzez hitz: 15.Aparejadore edo arkitekto tekniko lanpostu bat jabetzan betetzeko hautaketa- -prozesurako deialdia egitea eta oinarriak onartzea. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko uztailaren 19an, Aparejadore plaza baten lan- -eskaintza publikoa onartu zuen. Ikusi da indarrean dagoen lanpostuen zerrenda. Aintzat hartu da, zerrenda horretan Aparejadore edo Arkitekto Tekniko lanpostu bat hutsik dagoela. Aintzat hartu da uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22., 23. eta 24. artikuluetan xeda- tutakoa. Tokiko Gobernu Batzarrak, bere kideek aho batez, honako erabaki hau hartu zuen: Lehenengoa: Administrazio Bereziko eskalako, azpieskala teknikoko, A taldeko, A2 azpitaldeko eta 3. Hizkuntza Eskakizuneko aparejadore edo arkitekto tekniko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egi- tea. Bigarrena: Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea. Oinarri horiek iragarki honi gehitu zaizkio. Hirugarrena: Oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko agintzea. Zierbenan, 2020ko martxoaren 4an.— Alkate-Presidentea, Iñigo de Loyola Ortuzar Angulo

Transcript of BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO...

Page 1: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 1. orr.

II. ATALABIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Zierbenako Udala

Aparejadore edo Arkitekto Tekniko lanpostu bat jabetzan betetzeko hautaketa­­prozesuaren deialdia eta oinarriak onartzea.

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko otsailaren 28an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, Erabaki hau hartu du, honela dio hitzez hitz:

15.™Aparejadore edo arkitekto tekniko lanpostu bat jabetzan betetzeko hautaketa--prozesurako deialdia egitea eta oinarriak onartzea.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko uztailaren 19an, Aparejadore plaza baten lan--eskaintza publikoa onartu zuen.

Ikusi da indarrean dagoen lanpostuen zerrenda.Aintzat hartu da, zerrenda horretan Aparejadore edo Arkitekto Tekniko lanpostu bat

hutsik dagoela.Aintzat hartu da uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22., 23. eta 24. artikuluetan xeda-

tutakoa.Tokiko Gobernu Batzarrak, bere kideek aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:Lehenengoa: Administrazio Bereziko eskalako, azpieskala teknikoko, A taldeko, A2

azpitaldeko eta 3. Hizkuntza Eskakizuneko aparejadore edo arkitekto tekniko lanpostu bat oposizio -lehiaketaren bidez funtzionario izateko hautaketa -prozesurako deialdia egi-tea.

Bigarrena: Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea. Oinarri horiek iragarki honi gehitu zaizkio.

Hirugarrena: Oinarriak Biz kaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko agintzea.Zierbenan, 2020ko martxoaren 4an.— Alkate -Presidentea, Iñigo de Loyola Ortuzar

Angulo

Page 2: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 2. orr.

ZIERBENAKO UDALERAKO APAREJADORE EDO ARKITEKTO TEKNIKO LANPOSTU BAT (1) BETETZEKO HAUTAKETA ­PROZESURAKO OINARRIAK

Lehenengoa.— Deitutako plazaAdministrazio Bereziko Eskalari dagokion, Azpieskala Teknikoko, A Taldeko, A2

Azpitaldeko eta Euskararen Derrigorrezko 3. Hizkuntza -eskakizuna esleituta duen, Aparejadore -plaza bat betetzeko (lanaldiaren % 100ean) sarbide libreko sistemaren bi-dez deitzen den, lehiaketa -oposizio bidez deitu ere, hautaketa -prozesu hau arautuko dute oinarri hauek,.

Bigarrena.— Parte hartzeko betekizunak2.1.™Hautaproba egiteko onartua izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete

beharko dituzte:a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea edo Europar

Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko naziona-litatea izatea (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 5/2015 Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera). Edo bestela, EBko estatu kideetako nazionalen ezkontidea izatea —betiere legez bananduta ez badaude—, edo haien ondorengoa izatea —21 urtetik beherakoak badira, edo adinez nagusi eta mendekoak badira—.

b) Gutxienez hamasei urte beteta izatea eta gehienez ere derrigorrezko erretirorako adina izatea.

c) Arkitekto teknikoaren titulu akademiko ofiziala, arkitektura teknikoko unibertsitate--gradua edo aparejadore edo arkitekto tekniko lanbideari dagokion jardun arau-tuan aritzeko aukera ematen duen titulazioetakoren bat izatea, edo dagokion titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horiek homologatuta daudela egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Agindutako lanak eta zereginak zuzen betetzeko beharrezko gaitasun funtziona-la izatea. Ez izatea gaixotasunik, ez eta bestelako muga fisiko edo psikikorik ere bete beharrekoak diren funtzioak eta eman beharreko zerbitzuak normaltasunez betetzea eragozten duenik edo funtzio eta zerbitzu horiekin bateraezina denik. Alderdi hori dagokion osasun -azterketaren bidez egiaztatuko da hala berretsi behar den momentuan.

e) Diziplina -espediente baten bidez ezein Herri Administrazioren zerbitzutik bazter-tuta ez egotea edo agindutako eginkizunak gauzatzeko ezgaiturik ez egotea. Gaixotasunik ez izatea, eta bete beharreko eginkizunekin eta eman beharreko zerbitzuak betetzearekin bateraezina den edo haiek betetzea galarazten dion mugaketa fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Alderdi hori hala behar duenean egiaztatuko da dagokion mediku azterketarekin.

f) Diziplinazko espediente baten bidez, edozein Herri Administrazioren, konstitu-zio-organoren edo Autonomia Erkidegoetako estatutu -organoren zerbitzutik ba-nanduta ez egotea eta ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzio-narioen kidegora edo eskalara sartzeko, ezta, lan -kontratudun langileen kasuan, zerbitzutik banandu edo desgaitu duen lanpostuan betetzen zituen funtzioen eta eginkizunen antzekoak betetzeko ere.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo halako egoera baten egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan baldintza berberetan en-plegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

Page 3: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 3. orr.

g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez ego-tea.

h) B mailako gidabaimena edo handiagoa izatea.2.2.™Aurreko 2.1 oinarrian ezarritako baldintzak eskabideak aurkezteko epea amai-

tzen den egunean beteta eta ziurtatuta eduki beharko dira, eta hautaketa -prozesuan zehar egoera horretan eutsi beharko zaie baldintza horiei.

Betekizun horiek eskabide -ereduan jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bi-dez egiaztatu ahal izango dira (III. eranskina).

Hirugarrena.— EskabideakHautaketa -proba hauetan parte hartzeko eskabideak Oinarri hauen III. eranskinean

ezarritako ereduaren araberakoak izango dira.Eskabideak izapidetzean, izangaiek honako hauek izan beharko dituzte kontuan:Eskabideak, behar bezala beteta, Udalbatzako Lehendakaritza -Alkatetzara bidali

behar dira, Zierbenako (Biz kaia) La Cuesta auzoko 1. zenbakian, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

—  NANaren fotokopia.—  Izangaiak arkitektoaren titulu akademikoa, arkitektura teknikoko unibertsitate-

-gradua edo aparejadore edo arkitekto teknikoaren lanbideari dagokion jardun arautuan aritzeko aukera ematen duen titulazioren bat duela edo dagokion titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu dituela egiaztatzen duen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

—  Izangaiak euskara -proba egitetik salbuesten duen ziurtagiri edo tituluren bat duela egiaztatzen duen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

—  Eskabidean alegatutako merezimenduen egiaztagirien fotokopia, lehiaketa -fasean baloratu ahal izateko.

Eskabideetan, izangaiek berariaz adierazi beharko dute deialdiaren bigarren oina-rrian eskatutako baldintza guzti -guztiak betetzen dituztela.

Minusbaliotasuna edo desgaitasuna duten izangaiek inguruabar hori berariaz jaso beharko dute eskabidean, eta, eskabidearekin batera, beren izaera hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, Administrazioko organo eskudunak emana, eta, hala badagokio, berariaz adierazi beharko dute hautaprobak egokitu egin behar direla jasandako desgaitasun -motara.

Eskabidean, izangaiak berariaz adierazi beharko du zein hizkuntzatan egin nahi di-tuen oposizioko ariketak (euskaraz edo gaztelaniaz).

Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun naturalekoa izango da, deialdiaren ira-garkia Biz kaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Aurkezteko lekua. Eskabideak udal honetako Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan. Administrazio Publikoen Ad-ministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan au-rreikusitakoaren arabera, posta -bulegoetan aurkeztutako eskabideak gutun -azal irekian aurkeztu beharko dira, posta -funtzionarioak data eta zigilua jartzeko, eskabideak aurkez-teko epearen barruan ziurtatu aurretik. Kasu honetan bakarrik onartuko da eskabideak udaletxeko Erregistro Orokorrean sartu direla, postetxean entregatu diren egunean ber-tan. Instantzia da zigilatu behar dena.

Datu pertsonalak tratatzeko baimen automatikoa. Hautaketa -prozesu honetan parte hartzeak berekin dakar eskabidean jasotako datu pertsonalen tratamendua onartzea, lan -poltsa argitaratu eta kudeatzeko. Zehazki, horrek esan nahi du probak gainditu di-tuzten hautagaien izen -abizenak eta harremanetarako telefonoak beste administrazio

Page 4: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 4. orr.

publiko batzuetara bidaliko direla, baldin eta administrazio horiek lanpostu bat eskain-tzen badute edo aldi baterako premiak badituzte eta berariaz hala eskatzen badute. Hala ere, hautagaiek edozein unetan baliatu ditzakete beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko dituzten eskubideak.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, eskabidean adierazitako datuak lotes-leak izango dira eskatzailearentzat.

Eskabidean agertzen den helbidea izango da jakinarazpenak egiteko balio duen ba-karra.

Ikusten diren egitatezko akatsak edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

Laugarrena.— Izangaiak onartzeaEskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, Zierbenako Udaleko Alkate -udalburuak

dagokion Ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin -behineko ze-rrenda onartutzat emateko.

Ebazpen hori Biz kaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bai eta Zierbenako Udala-ren webgunean (www.zierbena.net) eta udaletxeko iragarki -taulan ere.

Baztertutako izangaiek, bai eta onartutakoen eta baztertutakoen zerrendetan sar-tzen ez direnek ere, hamar (10) egun balioduneko epea izango dute, ebazpena Biz kaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera kontatzen hasita, izangai horiek baztertzea edo onartutakoen eta baztertutakoen zerrendetan ez sartzea eragin duten akatsak zuzentzeko.

10 eguneko epe horren barruan zerrendatik baztertuta geratzea eragin duen akatsa zuzendu ez duten izangaiak, edo onartuen zerrendan sartuta egoteko beren eskubidea justifikatuta zerrendan ez dituztela sartu alegatzen ez duten izangaiak behin betiko gera-tuko dira baztertuta probak egitetik.

Akatsak zuzentzeko epea amaitu ostean, Biz kaiko Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki -taulan eta Udalaren webgunean (www.zierbena.net) argitaratuko da onartuta-koen eta baztertutakoen behin -behineko zerrenda behin betiko egiten duen ebazpena, eta onartutakoen artean sartuko dira hasieran baztertuta geratu eta, gero, akatsak edo ez -agertzeak zuzendu dituzten izangaiak.

. Behin -behineko zerrenda automatikoki behin betikotzat joko da erreklamaziorik aur-kezten ez bada.

Deialdiaren aurka, deialdiaren oinarrien aurka eta deialdiaren eta interesdunen jardu-netik datozen administrazio -egintza guztien aurka, berraztertzeko hautazko errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi -errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Administrazio Publi-koen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administra-zioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean ezarritako kasuetan eta moduan.

Behin betiko zerrendak onartzeko ebazpenean, oposizioaren lehen ariketa zer leku-tan eta egunetan egingo den eta zer ordutan hasiko den zehaztuko dira, baita kalifikazio--epaimahaiaren nortzuek osatuko duten ere.

Bosgarrena.— Kalifikazio ‑epaimahaiaKalifikazio -epaimahaia kolegiatua izango da, eta kideen inpartzialtasun - eta

profesionaltasun -printzipioei egokituta osatu beharko da epaimahaia. Eta, era berean, emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna betetzen ahaleginduko da.

Epaimahaiak Epaimahaiburu bat, Idazkari bat eta beste lau epaimahaikide izango ditu, guztiak hitzarekin eta botoarekin, Epaimahaiko Idazkariak izan ezik (hitza izango du, baina botorik gabe). Epaimahaia, gainera, epaimahaikide titularrei dagozkien ordez-koekin osatuko da, eta ordezko horiek titularrekin batera izendatu beharko dira. Nolanahi ere, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera eratuko da epaimahaia.

Page 5: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 5. orr.

Biz kaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jakinaraziko da, zehatz -mehatz, nortzuk izango diren epaimahaikideak eta nor izango diren epaimahaikide izendatutako horien ordezkoak. Jakinarazpen horrekin batera, onartuen eta baztertuen zerrenda onartzen duen behin betiko ebazpena ere argitaratuko da Biz kaiko Aldizkari Ofizialean, eta ebaz-pen hori udaletxeko iragarki -taulan eta Zierbenako Udalaren webgunean (www.zierbena.net) ere jarriko da.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ez eta jardunean aritu ere, Epaimahaiburua eta Idazkaria, edo hala badagokio, euren ordezkoak, eta gainerako kide kopuruaren erdia gutxienez bertaratzen ez direnean. Epaimahaiburua eta haren ordezkoa ez badaude, bertaratu direnen artean hierarkia handieneko (azpitaldearen arabera: A1, A2,), antzi-natasun handieneko eta adin nagusieneko epaimahaikideak ordezkatuko du, ezarritako ordena horretan.

Epaimahaikideak abstenitu egin beharko dira edota errefusatu egin daitezke, urria-ren 1eko 40/2015 Legearen, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoaren, 23. eta 24. artikuluetan ezarritako irizpideen arabera, eta galarazita egongo da azken bost urteetan funtzio publikoan sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen jardun duen inor epaimahaikide, edo Epaimahaiaren laguntzaile edo aholkulari izendatzea.

Hautaketa -organo teknikoak edo epaimahaiak autonomia funtzional osoz jarduten du, prozeduraren objektibotasunaren erantzule da, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

Epaimahaiak bertaratutako kideen botoen gehiengoz ebatziko ditu Oinarri hauetan jasotako arauak aplikatzeko sor litezkeen zalantza eta proposamen guztiak, eta ahalme-na izango du probak egin bitartean sor litezkeen arazo guztiak ebazteko eta, oinarrietan ezarri ez diren kontu guztietan, probetan behar den ordena bermatzeko behar diren neu-rriak hartzeko. Epaimahaiaren erabakiak aurkaratu ahalko dira aurrez aipatutako Admi-nistrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean agindutako kasuetan eta forman.

Epaimahaiak, egoki baderitzo, beren lanetan aholkulari espezialistak edukitzea era-baki ahal izango du hautaketa -prozesuko proba guztietarako edo batzuetarako. Ahol-kulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute laguntza -jarduna (Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 31.3. artikuluan ezarritakorekin bat etorrita). Halaber, ariketen garapena zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan laguntzen duten pertso-nak ere izan ahalko dituzte.

Seigarrena.— Deialdia eta jakinarazpenakLehenengo ariketa egiteko deialdia Biz kaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-

-taulan eta webgunean (www.zierbena.net) argitaratuz egingo da, hautaketa -prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta Epaimahaia nortzuk osatzen duten onartzen dituen ebazpenarekin batera.

Deialdien ondoriozko gainerako komunikazioak eta jakinarazpenak Udaletxeko iragarki -taulan eta Udalaren webgunean (www.zierbena.net) argitaratuko dira.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da eta horren bidez jarriko dira izangaiak jakinaren gainean.

Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute lehiaketa-ko ariketak egitera, eta Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahal izango die hura era-kusteko.

Agiri hori edo nortasuna egiaztatzen duen beste edozein aurkezten ez bada, izangaia automatikoki geratuko da hautaketa -prozesutik kanpo.

Interesa duten pertsona guztien eskura jarriko da informazioa, Interneteko honako helbide honetan: www.zierbena.net. Webgune horretan (www.zierbena.net) informazio hutsa baino ez da ematen, eta bertan kontsultatu ahal izango dira, besteak beste, oina-rriak, onartutakoen zerrendak, ariketen datak eta zer kalifikazio lortu diren.

Page 6: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 6. orr.

Zazpigarrena.— Hautaketa ‑prozesuaIzangaiak sarbide libreko sistema erabilita, oposizio -lehiaketa bidez, hautatuko dira.7.1.™LehiaketaIzangaiek eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztutako eta behar bezala

egiaztatutako merezimenduak aztertu eta baloratuko dira honako oinarri hauetan finka-tutakoaren arabera, eta ezin izango da beste ezein merezimendurik baloratu.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte alegatutako merezimen-duak bakarrik hartuko dira aintzat, eta ezin izango dira baloratu alegatu ez diren mere-zimenduak edo, alegatu diren arren, eskabideak aurkezteko epearen barruan justifikatu ez direnak.

Igarotako urteen, seihilekoen edo hilabeteen arabera baloratzen diren merezimen-duak balioesteko, egiaztatutako aldien egun kopuruen batura egingo da, eta ez da ain-tzat hartuko ezarritako erreferentzia -aldi horien azpiko zati edo frakziorik. Ondorio horie-tarako, honako zehaztapen hauek hartuko dira kontuan denbora -tarte horiek berresteko: urtetzat, egutegiko 365 egun; seihilekotzat, egutegiko 180 egun; eta hilabetetzat, egute-giko 30 egun.

Lehiaketa -fasea ez da baztertzailea izango, eta fase horretan lortutako puntuazioak ezingo dira kontuan hartu oposizio -faseko probak gainditzeko, eta ez da izango, inondik inora, oposizio -fasean lor daitekeen gehieneko puntuazioaren % 45 baino handiagoa.

Lehiaketa -fasea oposizio -faseko hirugarren ariketa egin eta bertan lortutako puntua-zioa argitaratu ondoren baloratuko da.

Lanbideari dagokion esperientziaEskabideak aurkezteko epearen amaiera -dataren aurreko aldiak bakarrik hartuko

dira aintzat.Ez dira baloratuko aldi baterako langileentzat gordetako lanpostuetan emandako zer-

bitzuak, bekak eta prestakuntza -praktikak.—  Administrazio Publikoan aparejadore plazan emandako zerbitzuengatik, harreman

juridikoak edozein direla ere: 0,25 puntu hilabete oso bakoitzeko, eta 7,50 puntu gehienez.

Dagokion administrazio publikoak emandako ziurtagirien bidez justifikatuko da.—  Aparejadore edo arkitekto tekniko gisa eremu pribatuan besteren konturako langile

gisa emandako zerbitzuengatik: 0,25 puntu hilabete oso bakoitzeko, eta gehienez 2,50 puntu.

Enpresak emandako ziurtagiriak edo lan -kontratuak aurkeztuta justifikatuko da, eta honako hauek zehaztu eta justifikatu beharko dira: zer alditan egin den lan, zer eginkizun bete diren eta betetako lanpostuaren izena zein den. Ziurtagiri horrekin batera, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, eta bertan izangaiaren kotizazioak agertu beharko dira (lan -bizitza).

Lanbideari dagokion esperientziaren atal honetan, gehienez ere, 10 puntu emango dira.

Tituluak eta prestakuntzaAtal honetan, honako hauek baloratuko dira: unibertsitateko graduondoko edo

masterreko ikastaroak, unibertsitate batek emandakoak, eta IVAPek edo beste era-kunde ofizial batek antolatutako prestakuntza -ikastaroak, jardunaldiak eta abar. Ikas-taro horiek bete beharreko lanpostuarekin lotutakoak izan beharko dute, eta, zehazki, hirigintza -plangintzarekin, hirigintza -kudeaketarekin, hirigintza -diziplinarekin, hirigintza--egikaritzearekin, jarduera -espedienteekin, lurzoruaren kalitatearen kudeaketarekin eta ingurumen -kudeaketarekin lotutakoak. Ikastaro horiek beren iraupen -orduen kopurua aintzat hartuta baloratuko dira eta honako baremo hauen arabera:

—  500 orduko edo gehiagoko iraupena duen graduondokoa edo masterra: 1,5 puntu titulu bakoitzeko.

Page 7: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 7. orr.

—  Graduondokoa edo masterra, 250 ordukoa edo hortik gorakoa eta 500 ordutik beherakoa: 1 puntu titulu bakoitzeko.

—  Prestakuntza -ikastaroak, jardunaldiak, etab.:™ •™ 50 eta 100 ordu bitarteko iraupena duen bakoitzeko: 0,25 puntu.™ •™ 101 eta 200 ordu bitarteko iraupena duen bakoitzeko: 0,50 puntu.™ •™ 201 eta 300 ordu bitarteko iraupena duen bakoitzeko: 0,75 puntu.™ •™ 301 ordutik gorako iraupena duen bakoitzeko: 1,00 puntu.Prestakuntza -ikastaroak egin ziren zentroak edo erakundeak emandako

aprobetxamendu -ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira, eta ziurtagiri horretan ikastaroak zenbat ordu iraun zuen adieraziko da.

Tituluak eta Prestakuntza atal honetan, gehienez ere, 5 puntu emango dira.Beste titulu batzukLehiatzen den lanpostura aurkezteko eskatutako titulua baino goragoko titulazio ofi-

ziala, betiere Ingeniaritza eta Arkitektura jakintzen adarrekoa bada: 1 puntu goi -mailako titulu bakoitzeko. Titulu horiek Administrazio akademiko eskudunak horretarako emanda-ko ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.

Beste titulu batzuen atal honetan, gehienez ere, 2 puntu emango dira.Beste hautaketa ‑prozesu batzuk2010. urtetik gaur egunera arte, edozein administrazio publikok Aparejadore plaza

edo Arkitekto Tekniko plaza edo horien plaza baliokide bat jabetzan edo bitarteko erre-gimenean edo lan -kontratu edo errelebo -kontratu bidez betetzeko egindako deialdiren bateko oposizio -faseko hautaproba guztiak gainditu izateagatik, edo plaza horiek baino gorako bat, betiere Ingeniaritza eta Arkitektura jakintzen adarrekoa bada, betetzeko hau-taproba guztiak gaindituta izateagatik, salbu eta, hala badagokio, Hizkuntza -eskakizunei dagozkienak: 1,5 puntu.

Merezimendu hori hautaketa -proba guztiak gainditu diren Administrazio Publikoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen da, eta alderdi hori adierazi behar da, hau da: egindako deialdiak aparejadore edo arkitekto tekniko edo plaza baliokideren bat jabe-tzan edo bitarteko erregimenean betetzeko izan dira, edo, bestela, ingeniaritza eta arki-tekturako ezagutza adarreko goragoko mailako beste edozein plaza betetzeko. Adierazi beharko da, halaber, probak zer urtetan gainditu diren.

Beste Hautapen -prozesu batzuk atalaren idatz -zati honetan, gehienez ere, 3 puntu emango dira.

Laburbilduz, lehiaketa -fasean gehienez 20 puntu eskura daitezke.7.2.™OposizioaEpaimahaiak zenbait ariketa egun berean egiteko eskubidea izango du, bai eta arike-

ta horien hurrenkera aldatzekoa ere.Kalifikazio -epaimahaiek minusbaliotasun edo desgaitasun bat duten izangaien ari-

ketak egiteko denbora eta baliabideak egokituko dituzte; horrenbestez, gainerako parte--hartzaileen aukera berak izango dituzte, betiere horrela jokatuta probaren edukia desi-txuratzen ez bada eta bertan eska daitekeen gaitasun -maila murrizten edo kaltetzen ez bada.

Lehenengo ariketa. Teorikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea Erantzunak zenbait itemen artean aukeratu beharreko galderadun galdetegi bat ida-

tziz erantzutean datza, epaimahaiak ezarritako denboran. Ariketa hau, gehienez ere, 10 punturekin baloratuko da

Ariketa honen kalifikazioa lortzeko, akats -kopuruaren herena kenduko zaio asmatu-takoen kopuruari (E = A -AG/3). Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zigorrik izango.

Epaimahaiak, egindako ariketak nork egin dituen jakin aurretik, proba gainditzeko gutxienez zenbat puntu behar diren ezarriko du.

Page 8: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 8. orr.

Bigarren ariketa. Teorikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea II. zatia: Deialdiaren II. eranskineko berariazko gai zerrendan zehaztutako gaiak ida-

tziz garatzean datza. Gai horiek ausaz aterako ditu Epaimahaiak ariketa abiatu aurre--aurretxoan, eta epaimahaiak berak zehaztuko du zenbat denbora dagoen, gehienez, ariketa hau egiteko. Lehiaketaren parte hau egiten hasi aurretik, Epaimahaiak bigarren ariketa hau zuzentzeko zer irizpide erabiliko diren jakinaraziko du eta nola puntuatuko den ariketa.

Ariketa honi 60 puntu emango zaizkio gehienez, eta, gainditzeko, 30 lortu behar dira gutxienez.

Hirugarren ariketa. Praktikoa. Nahitaezkoa eta baztertzaileaEpaimahaiak egoera praktiko bat edo batzuk proposatuko ditu II. Zatia: Deialdiaren II.

eranskineko berariazko gai zerrendan adierazitako gaiekin lotura dutenak, eta izangaiek egoera praktiko horiek ebatzi beharko dituzte, epaimahaiak aurrez finkatuko denboran eta moduan. Hirugarren ariketa hau egiten hasi aurretik, epaimahaiak zuzentzeko zer irizpide erabiliko diren jakinaraziko du eta nola puntuatuko den ariketa.

Ariketa honi 30 puntu emango zaizkio gehienez, eta gainditzeko, gutxienez, 15 lortu behar dira.

Epaimahaiaren esku geratuko da hautaproba honetan zer prozedura jarraitu beharko den finkatzea.

Laugarren ariketa. Hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko berariazko proba Euskararen 3. hizkuntza -eskakizuna egiaztatu beharko da epaimahaiak erabakitako

eran. Horretarako, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako jarraibideak be-teko ditu Epaimahaiak, halaxe ezartzen baitu Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 99.1 artikuluak (6/1989 Legea, uztailaren 6koa).

Ariketa hau egitea nahitaezkoa da aldez aurretik 3. hizkuntza -eskakizuna egiaztatuta edukitzeagatik azterketa egitetik salbuetsita ez dauden izangaientzat, eta baztertzailea izango da.

Honako hauek ez dute hizkuntza -eskakizuna egiaztatzeko ariketa egin beharko: IVA-Pen 3. hizkuntza -eskakizunaren ziurtagiria edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Es-parru Bateratuko C -1 jakintza -mailaren baliokide den titulu edo egiaztagiri ofizialen bat dutenek eta Euskararen hizkuntza -eskakizuna Euskarako Tituluen eta Ziurtagirien Erre-gistro Bateratuan egiaztatuta duten pertsonek. Horretarako, parte -hartzaileak baimena emango dio, berariaz, Zierbenako Udalari, ziurtagiri hori erregistratuta duela egiaztatu dezan erregistro horretan.

Izangaiak ez badu ematen egiaztapen hori egiteko baimenik, dagokion dokumenta-zioa aurkeztu beharko du, epai -mahaiak hala eskatzen badio.

Halaber, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara -maila hizkuntza -tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren babespean hizkuntza -eskakizunak egiaztatu nahi dituztenek egindako ikas-keten ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, betiere, ikasketa horiek hizkuntza -eskakizuna egiaztatzeko ariketa hau egin aurretik egin badira.

Ariketa honek kalifikazio bi bakarrik izan ditzake: Gai edo Ez -gai; izan ere, dagokigun lanpostuak derrigorrezko 3. hizkuntza -eskakizuna du esleituta

Laburbilduz, oposizio -fasean, gehienez, 90 puntu eskura daitezke.

Zortzigarrena.— Oposizioko eta lehiaketako faseen behin betiko kalifikazioaHautaketa -prozesua osatzen duten ariketak edo/eta merezimenduak kalifikatuta

daudenean, Epaimahaiak hautatuen zerrenda argitaratuko du. Zerrenda horretako hu-rrenkera puntuazioen baturak ezarriko du: Oposizio -fasea gainditu dutenek bertako ari-ketetan lortutako puntuazioak gehi, hala badagokio, lehiaketa -faseko merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioa. Pertsona horien kopurua ez da eskainitako plazen ko-purua baino handiagoa izango Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/89 Legearen 32. artikuluak xedatutakoaren arabera. Epaimahaiak Udalburuari bidaliko dio zerrenda

Page 9: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 9. orr.

hori eta izendapenerako proposamena egingo du. Era berean, azken saioko akta bida-liko dio Alkateari, fase biak gainditu baina plazarik lortu ez dutenen zerrendarekin (hau ere, puntuazioaren arabera zerrendatuta izangaiak). Zerrenda hori plaza lortu dutenen arteko norbait lanpostuaz jabetuko ez balitz erabiliko litzateke bakar -bakarrik, ez beste ezertarako. Hala ere, zerrenda honetan egoteak ez du beste inolako eskubiderik ema-ten, ez eta lanpostuaz jabetzekoa ere, Oinarri Orokorretako Hamargarren Oinarrian eza-rritakoarekin bat etorrita

Bederatzigarrena.— Dokumentazioa aurkezteaFuntzionario izateko proposatutako hautagaiak 20 eguneko epea du, gainditu dute-

nen zerrenda argitaratzen denetik kontatzen hasita, hautaketa -prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak aurkezteko Zierbenako Udalean (Erregistro Bulegoan), eta deialdian eskatzen diren gaitasun -baldintzak eta betekizunak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko ditu. Zehatz -mehatz, honako hauek:

1)™ NANaren kopia ziurtatua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera aurkeztu beharko da konpultsatzeko), edo onartutako izangaia beste estatu batekoa balitz, pareko agiria.

2)™ Bigarren oinarrian eskatutako tituluaren kopia egiaztatua edo fotokopia (jatorriz-koarekin batera aurkeztu beharko da konpultsatzeko), edo titulua eskura ahal izateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Agiri horiek lehiaketarako es-kariak aurkezteko epea amaitu zen dataren ondoren emanda baleude, aukeratu-tako izangaiak bere ikasketak zein datatan amaitu zituen justifikatu beharko du.

3)™ Lanpostuaren berezko egitekoak normaltasunez gauzatzea galarazten duen gai-xotasun edo akats fisikorik ez daukala egiaztatzeko ziurtagiri medikoa.

4)™ Zinpeko deklarazioa, eta bertan adieraziko da aukeratutako izangaia ez dagoela diziplinazko ezein espedientearen bidez aldenduta edozein administrazio publi-koren zerbitzutik, eta ez dagoela funtzio publikoan jarduteko ezgaituta epai irmo baten bidez.

5)™ Zazpigarren Oinarrian jasotakoaren arabera baloratu diren merezimenduen egiaztagiri guztien kopia egiaztatuak edo fotokopiak (jatorrizkoarekin batera aur-keztu beharko dira konpultsatzeko).

6)™ Hautaketa -prozesua gidatzen duen Epaimahai Kalifikatzailearen iritzian behar bezala egiaztatu behar duen beste edozein.

Hautagaiak edozein Administrazio Publikotako funtzionarioak izanez gero, ez dituzte aurkeztu beharko aurreko izendapenerako eskatutako baldintzak eta betekizunak direla--eta aurkeztuta dituzten ziurtagiriak; horrelakoetan, bere mende dituen Administrazio Publikoak egindako ziurtagiria aurkeztu behar dute, zerbitzu -orrietan azaltzen diren bal-dintzak eta gorabeherak egiaztatzeko.

Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostua betetze-ko proposatutako pertsonak deialdian parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak eta baldintzak betetzen direla ziurtatzen duten agiriak aurkezten ez baditu, edo agiriak az-tertuta edo medikuen azterketaren ondorioz ikusten bada baldintzetakoren bat ez duela betetzen, deialditik kanpo geratuko da eta beraz, ezin izango da izendatu. Hori gertatuz gero, baliorik gabe geratuko dira ordura arte izangaiak egindako jarduketa guztiak eta, gainera, gerta liteke erantzukizunen bat izatea hautaketa -prozesuan parte hartzeko es-kabidean okerreko datuak adierazteagatik. Korporazioko presidenteak, kasu horretan, hautaketa prozesuko ariketa guztiak gainditu dituenaren aldeko izendapen proposame-na egingo du, baliogabetze horren ondorioz eskainitako plaza kopurua berdintze aldera deitutako plaza -kopuruan lekua duenari.

Hamargarrena.— Lan poltsa osatzen duten pertsonen zerrenda eta izendapen‑‑proposamena

Hautaprobak amaitutakoan, Epaimahaiak Lan -poltsan dauden pertsonen behin be-tiko zerrenda argitaratuko du, eta Udaletxeko Iragarki -taulan eta Udalaren webgunean (www.zierbena.net) emango du jakitera.

Page 10: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 10. orr.

Zerrenda horretan jasotakoaren arabera, Udalbatzako Alkatetza -Udalburutzari, az-ken saioko aktarekin batera, lortutako puntuazioaren arabera zerrendaren lehen tokian kokatuta dagoen izangai gaindituaren aldeko izendapen -proposamena aurkeztuko zaio.

Azken saioko aktan, oposizioko lehen ariketa gutxienez gaindituta izanda, izenda-peneko proposamenean sartu ez diren izangaien zerrenda sartuko da. Horren helburua honako hau da: edozein arrazoi tarteko dela, gainditutako izangaietakoren bat izendatu-ko ez balitz, probak gainditu dituzten izangaiak puntuazioaren hurrenkeran izendatzeko aukera egotea.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio -fasean lortutako puntuazioaren, eta, hala badagokio, lehiaketan lortutako puntuazioaren batuketaren emaitza izango da, oi-narrietan agindutako balorazioaren arabera.

Berdinketarik balego eta hala justifikatuta dagoenean, erabateko lehentasunarekin, emakumeen eta gizonen berdintasunerako Euskal Autonomia Erkidegoko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak sartutako 6/1989 Legearen, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoaren, 27. artikuluaren 2. idatz -zatian xedatutakoa aplikatuko da.

Berdinketarik balego eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako Euskal Auto-nomia Erkidegoko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak sartutako 6/1989 Legearen, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoaren, 27. artikuluaren 2. idatz -zatia aplikatzea ez badago jus-tifikatuta, izangaien ordena honako hauei erreparatuta ezarriko da: lehenik eta behin, oposizio -fasean puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde; bigarrenik, Tokiko Administrazioan zerbitzuak betetzen denbora gehien aritu denaren alde; hirugarrenik, Administrazio publikoetan zerbitzuak betetzen denbora gehien aritu denaren alde, eta, azkenik, zaharrena den izangaiaren alde. Berdinketak jarraituz gero, zozketaren bidez ebatziko da.

Hautaketa -prozesua hautagai batek ere gainditzen ez badu, epaimahaiak deialdiko postua bete gabe geratzen dela adieraziko du.

Hamaikagarrena.— Praktika ‑aldia eta izendapenaPraktika -aldia hautaketa -prozesuaren beste fase bat izango da eta praktika -aldi ho-

netan parte hartuko du Lehiaketa -Oposizioaren fasean puntu gehien lortu dituen izan-gaiak, eta praktika -aldiaren fase honetan inola ere ez du parte hartuko deitutako plaza kopurua baino izangai gehiagok. Praktika -aldi hau plaza bete behar den sailean egingo da, gehienez ere sei hilabetez, eta berariaz argitaratuko den iragarkian zehaztuko den egunean hasiko da.

Ebaluazio -prozedurak jarraitutasun -izaera izango du praktikaldiak irauten duen bi-tartean, eta, aldi horretan, bakarrik etengo da hamabost egun naturaletik gorako absen-tzia justifikatuak gertatzen direnean, modu puntualean edo metatuta. Halakorik gertatuz gero, dagokion pertsonak ezarritako aldi osoa osatu beharko du.

Izendatutako izangaia praktiketako langile funtzionario moduan izendatuko da, eta udal -langileen ordainsariak arautzen dituen akordioan adierazitako ordainsariak jaso-tzeko eskubidea izango du. Alta emango zaie funtzionarioei aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimenean.

Egoera horrek bere horretan iraungo du ebazpenean praktiketako funtzionario mo-duan izendatzen den egunetik lanpostua jabetzan hartzen duen egunera arte, edo prak-tikaldi horretan ez -gaitzat jotzen den egunera arte.

Izangaiari Gai edo Ez -gai kalifikazioa emango zaio, eta ezinbestekoa izango da Gai-tasuna lortzea hautaketa -prozeduraren fase hau gainditzeko.

Praktikaldi horretan, deialdiaren xede den plazari dagozkion eginkizunak eta atazak behar bezala betetzeko behar diren trebetasunak eta abileziak ebaluatuko dira, bai eza-gutza teknikoak aplikatzeari dagokionez, bai lanerako gaitasunari, erantzukizunari eta ekimenari dagokienez, baita lantaldeetan integratzeari eta barneko eta kanpoko harre-manak egokitzeari dagokionez ere.

Praktikaldia amaitutakoan, praktikak egiten dituen lekuko arduradun funtzionalak txosten bat egingo du izangai bakoitzaren gaitasunei eta baldintzei buruz, eta adieraziko

Page 11: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 11. orr.

du, bere ustez, eskatutako gaitasun -maila lortu duten edo ez. Txosten hori hautaketa--prozesuko Epaimahai kalifikatzaileari helaraziko zaio, eta hark, hura ikusita, praktika--fasea gainditu den ala ez erabakiko du, eta dagokion izendapen -proposamena helara-ziko dio Alkatetzari.

Praktikaldiko edozein unetan, hautagaiaren izendapena baliogabetu egin ahal izango da, baldin eta hautagaiak gaitasun - edo probetxamendu -baldintzak betetzen ez baditu. Izendapena deuseztatzeko proposamena dagokion arloko arduradun funtzionalak egin-go dio hautaketa -prozesuko Epaimahai kalifikatzaileari, eta horrek, proposamena ikusi eta aztertuta, izendapena baliogabetzea egokia den ala ez erabakiko du eta dagokion proposamena egingo dio Alkatetzari.

Praktikaldia gainditzen ez bada, izendapena baliogabetu egingo da eta behin betiko baja emango zaio dagokion lan -poltsan. Izendapena errebokatzeko eta lan -poltsan behin betiko baja emateko ebazpen -proposamena pertsona afektatuari jakinaraziko zaio, hala badagokio, egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan 15 egun balioduneko epean. Halaber, ordezkaritza sindikalari helaraziko zaio ebazpen -proposamen hori, egokitzat jotzen dituzten oharrak egin ditzaten 15 egun balioduneko epean.

Hamabigarrena.— Behin betiko izendapenaIzangaien behin betiko kalifikazioa oposizio -fasean eta lehiaketa -fasean lortutako ka-

lifikazioen batura izango da, eta lehentasun -ordena behin betiko kalifikazio horren ara-bera egingo da. Izendapena indarrean sartzeko, ezinbesteko baldintza izango da prakti-kaldian gaitasun -adierazpena eskuratzea.

Izendapena interesdunari jakinaraziko zaio eta Biz kaiko Aldizkari Ofizialean eta uda-letxeko iragarki -taulan argitaratuko da, baita www.zierbena.net webgunean ere.

Hamahirugarrena.— Lanpostua jabetzan hartzeaUdal -organo eskudunak proposamena onartu ondoren, izendatutako izangaiak lan-

postua hartu beharko du, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 62.1.c) artikuluan eskatutako baldintza bete beharko du, izendapena jakinarazten zaion egunetik hogeita hamar eguneko epearen barruan.

Aipatutako epearen barruan lanpostua jabetzan, arrazoi justifikaturik gabe, hartu ezean, kargua utzitakotzat joko da, eta lanpostuari uko egiten diola ulertuko da, eta bere eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, Udalbatzako lehendakariak izendapen--proposamena egingo du, oposizioko ariketak gaindituta izanda, oposizio -faseko eta lehiaketa -faseko puntuazioak batuta baloraziorik onena lortzen duten pertsonen alde, betiere uko egite horren ondorioz bete gabe deitutako plazen zenbatekoan lekua badute, eta hori guztia Oinarri hauetako Zortzigarren Oinarriarekin bat etorriz.

Hamalaugarrena.— GorabeherakInteresdunek aurkaratu egin ahal izango dituzte deialdia, haren oinarriak eta

hautaketa -organo teknikoaren edo epaimahaiaren jardunaren ondoriozko administrazio--egintzak, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan eta epeetan.

Page 12: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 12. orr.

I. ERANSKINAFUNTZIOAK

1.™Irekitzeko lizentziak eskatzen direnean, jardueraren gaineko espedienteei buruz-ko txostenak egitea, aurretiaz proiektuak araudi aplikagarriaren arabera aztertuta eta dagokion erakundeetan (Eusko Jaurlaritza, Osakidetza…) beharrezko izapideak eginez.

2.™Hirigintzako espedienteetan txosten teknikoak egitea, oro har, bai Obra Nagusian bai Obra Txikian, salbu eta horretarako izendatzen den Udal Arkitekto Aholkulariak edo goi -mailako tituludunak egiten baditu txosten horiek edo haiei tokatzen bazaie egitea txostenak. Hirigintzako espediente horiek izaera publiko zein pribatuko ekimenei buruz-koak izan daitezke, eta, txosten horiek egiteko, proiektuak gainbegiratu beharko ditu, au-rrekontua berrikusi eta indarrean dagoen araudiaren arabera bete beharreko baldintzak zehaztu.

3.™Krisi -mahaiko kide izatea eta Udaleko larrialdi -plana egiten laguntzea.4.™Txosten teknikoak idaztea bere lanbide -eremuko askotariko espedienteei buruz

(kontratazioa, zehapen -espedienteak, hirigintzako arau -hausteak, erantzukizun zibileko erreklamazioak…).

5.™Udalerriko jarduerak kontrolatzea eta ikuskatzea, batez ere jarduera industrialak eta gogaikarriak, eta aldian behin ikuskapen -bisitak egitea, lizentzia izapidetu ondoren, ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

6.™Hirigintza kontuetan eta bere lanbide -eremuko jardueren arloan, jendeari arreta, orientabidea eta informazioa ematea, eta Landa eta Hiri Katastroari buruzko kontsultak eta eskaerak kudeatzea.

7.™Alkateari eta zinegotziei aholkua eta/edo laguntza ematea erakunde, instituzio, administrazio edo enpresekin ekitaldiak, jarduketak eta bilerak egin behar dituztenean, eta beren esku -hartzearen eremuan egon daitezkeen aukeren eta/edo alternatiben berri ematea.

8.™Bilerak egitea eta harremanak izatea pertsona eta erakundeekin, beren jarduera--eremuarekin zerikusia duten askotariko gestioak egiteko.

9.™Udalerrian gertatzen diren mota guztietako larrialdiei edozein unetan aurre egitea eta/edo horietan laguntza ematea, larrialdi horiek segurtasunekoak, hondamendikoak edo zerbitzukoak izan (hornidura, saneamendua, etab.).

10.™Oro har, lizentzien eta obren jarraipena egitea eta haiek ikuskatzea eta kontro-latzea, lizentzien baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta egiten diren salaketei eran-tzutea, Udaltzaingoaren eta arkitekto aholkulariaren arloarekin lankidetzan.

11.™Obren eta zerbitzuetako Udaleko brigada koordinatzea, programatzea eta zu-zentzea.

12.™Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek bide publikoan egiten dituzten lanak eta obrak kontrolatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea.

13.™Udal eraikinak eta ondasunak eraikitzeko edo eraberritzeko proiektuak egitea, arkitektura teknikoaren espezialitatearen eremuan, eta Udalari eragiten dioten zerbi-tzuak, hornidurak eta obrak kontratatzeko baldintza -agiriak prestatzea eta idaztea.

14.™Udal -obrak zuzentzea, bai baliabide propioekin egiten direnak (obra birplan-teatuta, materialak lortuta, neurketak eta ziurtagiriak gauzatuta eta amaitu arteko urrats guztiak gainbegiratuta), bai azpikontratatutakoak, eta horietan obra birplanteatu dezake eta ikuskapenak egingo ditu.

15.™Udal -obren behin -behineko eta behin betiko ziurtagiriak idaztea eta likidazioak egitea.

16.™Udal -azpiegituren ekipamenduetan egindako mantentze -, konponketa - eta eraberritze -lanak gainbegiratzea, eta udal eraikinak, instalazioak eta hiri -altzariak man-tentzeko zer lan egin behar diren ezartzea eta lan horiek zuzentzea.

Page 13: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 13. orr.

17.™Ur -hornidurako, saneamenduko, argiteria publikoko, zaborren bilketako, gar-biketako eta lorezaintzako udal -zerbitzuen mantentze -lanen kontrola egitea, eta udal--zerbitzu horiek hobetzen eta kontserbatzen direla zaintzea, eta gorabeherei buruzko txostenak egingo ditu eta gorabehera horiek konpontzeko beharrezko gestioak egingo ditu (azpikontratatutako enpresei, Udaleko langileei eta abarri abisua ematea).

18.™Udal eraikinetan, prebentziozko mantentze -lanak programatzea.19.™Obra eta zerbitzuetako arloetako erosketak eta kontsumoak kudeatzea eta kon-

trolatzea, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen arloari dagozkion fakturei oniritzia ematea.20.™Hala eskatzen zaionean, Hirigintzako, obretako, zerbitzuetako eta ingurumene-

ko batzorde edo ordezkaritzetara joatea, aholkularitza teknikoa emateko.21.™Bulego Teknikoaren artxiboa antolatzen laguntzea.22.™Gainerako teknikariekin lankidetzan aritzea beren espezialitatearen eremuko

udal -ordenantzak eta baldintza -agiriak idazten eta/edo aldatzen, eta Tokiko Agenda 21eko prozedurarekin eta Tokiko Ekintza Planarekin lotutako ekimenetan parte hartzea, eta haien jarraipena egitea.

23.™Larrialdiak koordinatzeko eginkizunak betetzea, eta laneko segurtasuna eta higienea bermatzeko zer baliabide erabili behar diren ezartzea eta horiek kudeatzea, Kanpoko Prebentzio Zerbitzuarekin lankidetzan.

24.™Antzeko izaera eta kualifikazioa duten beste batzuk.

II. ERANSKINAGAI ­ZERRENDA

I. zatia.—Gai ‑zerrenda Orokorra1.™1978ko Espainiako Konstituzioa. Kontzeptua, esanahia eta ezaugarriak. Printzi-

pio orokorrak.2.™Espainiarren oinarrizko eskubideak eta eginbeharrak.3.™Estatuaren Lurralde Antolaketa. Autonomia -estatutuak, eta haien esanahia.4.™Euskal Herriko Autonomia Estatutua. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren

18koa. Kontzeptua eta izaera. Euskal Herriaren eskumenak.5.™Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoak. Lurralde historikoetako gober-

nu - eta administrazio -organoak. Gobernu -organoen eskumenak.6.™Udalerria. Udalerriaren eremua. Biztanleak.7.™Udal antolaketa: kontzeptua. Organo motak. Udalak. Alkatea. Osoko Bilkura. To-

kiko gobernu -batzarra. Alkateordeak. Informazio -batzordeak.8.™Administrazio -prozedura. Kontzeptua eta motak. Gaur egungo erregulazioa.

Prozeduraren faseak. Administrazioaren isilbidea. Komunikazioak eta jakinarazpenak. Administrazio -errekurtsoak.

9.™Administrazio Publikoaren erantzukizuna: bilakaera, erregulazioa eta prozedura.10.™Toki -erakundeen ondasunak. Jabari publikoko ondasunak. Toki -erakundeen on-

dare pribatua.11.™Tokiko funtzio publikoa: toki -administrazioko funtzionario motak. Toki-

-korporazioetako funtzionarioak. Araubide juridikoaren berezitasunak. Eskubideak eta betebeharrak.

12.™Sektore publikoko kontratuak: eremu subjektiboa, kontratu -motak horien xe-dearen arabera. Administrazio -kontratuak: esleitzeko prozedurak eta moduak. Sektore publikoko kontratuak: toki -administraziorako berariazko xedapenak. 9/2017 Legea, aza-roaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

13.™Toki -erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak: horiek onartzeko proze-dura.

Page 14: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 14. orr.

14.™Datu pertsonalak babesteko gogoan izan beharreko oinarrizko alderdiak: kon-tzeptuak, printzipioak eta eskubideak; bereziki, informazio -eskubidea datuak biltzean, sekretu -betebeharra eta datuen komunikazioa.

15.™Legea, EAEkoa, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa: Zioen azalpena, Atariko titulua, I. titulua eta I. kapitulua.

II. zatia.— Berariazko Gai ‑zerrendaA.1.)™ Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko legeria.

16.™7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Bir-gaitzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

17.™2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. Hirigin-tza eta hirigintzaren printzipio orokorrak. (I. titulua).

18.™2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. Lurzo-ruaren sailkapena, kalifikazioa eta araubidea (II. titulua eta lehen xedapen iragankorra).

19.™2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. Hirigintza -antolamendua eta -plangintza. Administrazioak lurzoruaren merkatuan esku hartzea. Hirigintza -antolamendua egikaritzea (III., IV. eta V. tituluak, eta I.etik eta V.era bitarteko kapituluak).

20.™Obren eta eraikuntzen kontserbazioa: urbanizazio -obrak, eta kontserbazio - eta birgaitze -obrak ondasun higiezinetan, oro har. Betearazpen -aginduak. Eraikuntzen eta eraikinen aldizkako ikuskapena. Legezko aurri -egoera. Berehalako aurri fisikoa. Erai-kinen aurri -egoera: izaera juridikoa eta ezaugarriak. Aurri -motak eta legezko kasuak. Aurri -deklarazioa egiteko prozedura.

21.™Hirigintza -antolamenduaren bermea eta babesa: printzipio orokorrak. Hirigin-tzako lizentziak eta kontsultak. Xedea eta eremua. Hirigintza -lizentziak: ezaugarriak, eskumena, arauak eta prozedura. Lizentzien araubide juridiko komuna eta hirigintza--lizentzia ematearen ondorioak. Lizentzien edukia. Iraungitzea.

22.™Eraikuntza -obretarako lizentzia. Lizentzia behar duten ekintzak. Eskaera eta dokumentazioa. Proiektu teknikoa. Izapidetzea eta txostenak. Obra txikiak, prozedura arrunta, laburtua eta komunikazioa.

23.™Hirigintza -diziplina: ezkutuko jarduketak edo klandestinoak eta aldez aurretiko etendura. Legeztatzeko araubidea eta legeztatze horren mugak. Hirigintza -antolamendua lehengoratzea.

24.™Lurren balorazioa, lurzoru motaren arabera. Sistema orokorretara eta zuzkidura publikoetara bideratutako lursailen balorazioa. Obrak eta beste ondasun eta eskubide batzuk baloratzea.

25.™Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua, elementuak eta izaera juridikoa. Proze-dura arrunta eta presakoa. Balio justua zehaztea. Okupazioa eta erregistroko inskrip-zioa. Itzultzea.

A.2.)™ Indarrean dagoen udaleko hirigintza ‑araudia. Ordenantzak. Horiei eragiten dien legeria orokorra.

26.™Zierbenako udal -mugarteko plangintzako arau subsidiarioak (Biz kaiko Aldizkari Ofiziala, 125. zk., 2001eko ekainaren 29koa). Kontzeptuen terminologia. Lurzoruaren erabilerei buruzko araudi orokorra; hirigintza -erabilerak, haien permisibitate -mailaren arabera; erabilerak, lurzoruaren edo eraikuntzaren okupazio -ezaugarrien arabera; lur-zoru urbanizaezineko erabilerak; industria -jardueren erabilerak; egoitza - eta etxebizitza--jardueren erabilerak; merkataritza -jardueren eta hirugarren sektoreko zerbitzuen erabi-lerak; beste erabilera batzuk.

27.™Zierbenako Arau Subsidiarioak. Eraikuntzari buruzko araudi orokorra.

Page 15: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 15. orr.

28.™Zierbenako Arau Subsidiarioak. Araudi espezifikoa. Lehendik eginda dauden eraikinen araubidea. Kostaldeko zerrenda eta portuko lurzorua arautzea. Lurzoru eta area mota bakoitzaren araudi espezifikoa.

29.™Bilboko portu autonomoaren zerbitzugunearen plan berezia eta haren aldake-tak. (2000ko ekainaren 28ko Biz kaiko Aldizkari Ofiziala, 124. zk., eta 2007ko irailaren 29ko Biz kaiko Aldizkari Ofiziala, 191. zk.). Araudia eta horren eragina eta aplikazio prak-tikoa Zierbenako kasu zehatzean.

30.™Zierbenako udal -ordenantzak. Hirigintzako ordenantzak:—  Zierbenako udalerriaren mugabarneko lurzoru urbanizaezinean egin daitezkeen

erabilerak arautzen dituen ordenantza (txabolak, ukuiluak, berotegiak, boxak, ku-txatilak —iraunkorrak edo aldi baterakoak— eraikitzea, karabanak jartzea, etab.). (Biz kaiko Aldizkari Ofiziala, 181. zk., 2004ko irailaren 17koa).

—  Zierbenako hondartzen erabilera -erregimena arautzen duen ordenantza (2016ko ekainaren 20ko Biz kaiko Aldizkari Ofiziala, 117. zk.).

31.™Zierbenako udal -ordenantzak. Ingurumen - eta/edo ondare -ordenantzak:—  Hondakinak kudeatzeko ordenantza orokorra. (1996ko maiatzaren 28ko Biz kaiko

Aldizkari Ofiziala, 103. zk.).—  Herri -lurren aprobetxamendurako udal -ordenantza eta horien erabilera - eta

gozamen -modalitateak. (1999ko urtarrilaren 25eko Biz kaiko Aldizkari Ofiziala, 15. zk.).

32.™1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen dituena. Jabari publiko hidraulikoa babestea. Zortasun -eremua eta zaintza -eremua. Jabari publiko hi-draulikora egindako isurketak. Irismena eta eraginak udal -eremuan.

33.™22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeari buruzkoa, Itsasertzaren Babesari eta Erabilera Iraunkorrari buruzko maiatzaren 29ko 2/2013 Legeak aldatua. Irismena eta eraginak udal -eremuan.

34.™2/2011 Legegintzako Errege Dekretua, irailaren 5ekoa, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Irismena eta eraginak udal -eremuan.

35.™2/2011 Foru araua, martxoaren 24koa, Biz kaiko errepideei buruzkoa. Foru ti-tulartasuneko errepideak Zierbenan. Babes -araubidea eta erabilera - eta eraikuntza--baldintzak errepideon hurbileko eremuetan, eta arau horrek udalaren hirigintza--araudiaren garapenean izango duen eragina.

B)™ Jarduerak eta ingurumena36.™Jarduera sailkatuak. Jarduera motak, duten erregimenaren edo izapidetzean

esku hartzen duten administrazio -organoen arabera. Organo eskudunak eta toki--administrazioen esku -hartzea kasuan kasuko izapidetzean.

37.™Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra. Barne -merkatuko zerbitzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kon-tseiluaren abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko zenbait lege alda-tzeari buruzko apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bidez egindako aldaketen arabera.

38.™1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena. Ingurumen -baimen integratuaren helburua, eskaera eta emakida. Izapidetzean eta ebazpenean esku hartzen duten eta eskumena duten organoak. Ingurumen -baimen in-tegratua behar duten jardueren izapidetzeari, ebazpenari eta ingurumen -kontrolari lotu-tako ondorioak toki -administrazioarentzat.

39.™21/2013 Legea, azaroaren 9koa, ingurumen -ebaluazioari buruzkoa. Proiek-tuen ingurumen -ebaluazioa eta ingurumen -ebaluazio sinplifikatua. Irismena eta izapidetzean eta ebazpenean esku hartzen duten eta eskumena duten organoak.

Page 16: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 16. orr.

Ingurumen -ebaluazioren bat behar duten jardueren izapidetzeari, ebazpenari eta ingurumen -kontrolari lotutako ondorioak toki -administrazioarentzat.

40.™Jarduera sailkatuak izapidetzea. Txostenak, ikuskapena, erregistroa eta jarrai-pena. Jarduera -lizentziak behar dituzten eta jarduera sailkatuaren hasieraren aurretiaz-ko jakinarazpena behar duten jardueren zerrenda. Sailkatutako jardueren lizentzien eta gainerako hirigintza -lizentzien arteko erlazioa.

41.™Jarduera sailkatuen kontrola. Neurri zuzentzaileak. Akatsak zuzentzeko pro-zedura. Zehapenen araubidea. Lizentziarik edo aldez aurreko jakinarazpenik behar ez duten jarduerak.

42.™171/1985 Dekretua, ekainaren 11koa, bizitegitarako den hiri -lurzoruan ezarri beharreko jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei aplikatu beharre-ko arau tekniko orokorrak onartzen dituena.

43.™10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jendaurre-ko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena. Ikuskizunei eta jolas -jarduerei aplikatu beharreko araubidea. Administrazioaren esku -hartzea, zaintza, kontrola eta ikuskaritza. Zehapen--araubidea.

44.™17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jar-dueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena. Ospakizunetarako tokien baldintzak eta ordutegiak. Segurtasun -eskakizunak. Establezimendu publikoak eta behin -behineko instalazioak jartzea gaitzen dituzten tituluak.

45.™Jendaurreko ikuskizunak eta jolas -jarduerak egiteko gaitzen duten tituluak. Es-kumena, prozedura eta ebazpena. Horiek garatzeko oinarrizko baldintzak. Jendaurre-ko ikuskizunak eta jolas -jarduerak mantentzea, ikuskatzea eta kontrolatzea. Zehapen--araubidea.

46.™Autobabeserako Euskal Araua, azaroaren 2ko 277/2010 Dekretua, larrialdi--egoerei aurre egiteko zenbait jarduerari, zentrori edo establezimenduri eskatu ahal zaiz-kien autobabes -betebeharrak arautzen dituen 21/2019 Dekretuak aldatua.

47.™213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots--kutsadurari buruzkoa. Zonakatzea eta zortasun akustiko eremua. Helburuak kalitate akustikoa lortzeko eta inmisioaren muga -balioak. Igorle akustiko diren gune berriak eta sailkatutako jarduerekin duten lotura.

48.™Lurzoru kutsatuak. 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa. Edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen betebeharrak. Lurzoruaren kalitatearen arloko adierazpenak eta prozedurak. Lurzo-ruaren egokitasunari buruzko adierazpena, prozedura. Salbuespena, prozedura. Toki--administrazioaren esku -hartzea lurzoru kutsatuekin eta lurzoruaren kalitatearen adie-razpenekin lotutako prozeduretan. Lizentzien eta baimenen deuseztasuna.

49.™105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntza - eta eraispen--hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duena; 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza - eta eraispen -hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duena.

50.™4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarrita-sun energetikoari buruzkoa.

C.1)™ Eraikuntzari eta urbanizazioari buruzko araudi teknikoa.51.™20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna sustatzekoa eta arkitektura-

-oztopoak kentzekoa, eta hura garatzeko arau teknikoak (68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, Eusko Jaurlaritzarena, hiri -inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informa-zio - eta komunikazio -sistemen irisgarritasun -baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena).

52.™68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, Eusko Jaurlaritzarena, irisgarritasun--baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. II. Eranskina: hiri -inguruneetako irisgarritasunari buruzko baldintza teknikoak.

Page 17: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 17. orr.

53.™68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, Eusko Jaurlaritzarena, irisgarritasun--baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. II. Eranskina: Eraikinetako irisgarri-tasunari buruzko baldintza teknikoak.

54.™68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, Eusko Jaurlaritzarena, irisgarritasun--baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. V. eranskina. Urbanizazioak eta eraikinak eraberritzeko, handitzeko edo aldatzeko obrak. Erabilgarritasun -irizpidea.

55.™VIV/561/2010 Agindua, otsailaren 1ekoa, espazio publiko urbanizatuetan sar-tzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasuna bermatzeko eta diskriminaziorik ez egoteko oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duena.

56.™Eraikuntzaren Kode Teknikoa. 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duena. Xedapen orokorrak, baldintza teknikoak eta administratiboak. Oinarrizko eskakizunak. I. eranskina, Proiektuaren edukia; II. erans-kina; Obraren jarraipenaren gaineko dokumentazioa, eta III. Eranskina, Terminologia.

57.™EKT -DB SI. Segurtasuna suteak daudenean.58.™EKT -ESI. Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna.59.™EKT -DB -HR. Zarataren aurkako babesa.60.™2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Industria -establezimenduetako

Suteen Aurkako Segurtasun -araudia onartzen duena. Industria -establezimenduen ezau-garriak zehaztea. Eraikuntza -betekizunak, konfigurazioaren, kokapenaren eta berezko arrisku -mailaren arabera. Ezarri beharreko babes -instalazioen betekizunak.

61.™513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen aurka Babesteko Insta-lazioen Erregelamendua onartzen duena.

62.™1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa. Eraikinetako Instalazio Termi-koen Erregelamendua (EITE).

63.™842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe -tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena.

64.™Eraikinetako gas -instalazioak. Barruko ur -instalazioak. Garraioa egiteko instala-zioak eta igogailuak. Telekomunikazioak eraikuntzan. Araudia eta erregelamendua.

65.™Saneamendu -sareak. Diseinu -irizpideak. Egitura. Ezaugarriak eta funtzio ga-rrantzitsuenak. Sare motak, kolektoreak, hodiak, junturak, erregistroak eta gailu osaga-rriak, putzuak eta hustubideak. Hondakin -uren eta ur beltzen arazketa.

66.™Edateko ura banatzeko sarea. Diseinu -irizpideak. Hodiak, junturak, sareak, ihe-sak detektatzea, edateko ura biltegiratzea, eta edangarritasuna.

67.™Argiteria publikoa. Teknikak. Araudia. Osagaiak. Luminariak. Argiteria publikoa-ren tarifak. Energia aurreztea eta efizientzia. Galera elektrikoak.

68.™68. 3/2015 Legea, etxebizitzari buruzkoa; eraikuntzan eta hiri - eta landa--multzoetan esku hartzea. 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Er-kidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa; Ikuskapenak aurkezteko eta erregis-tratzeko epeak, ez -betetzeak eta zehapenak.

C.2)™ Prebentzioa, laneko segurtasuna eta laneko osasuna.69.™31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.70.™485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasunaren gaineko

eta osasuna zaintzeko seinaleen arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.71.™486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa. Lantokietako gutxieneko segurta-

sun - eta osasun -baldintzak.72.™1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa: gutxieneko segurtasun - eta

osasun -baldintzak eraikuntza -obretan. Obretako segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana. Segurtasunaren eta osasunaren arloko koordinatzaileak izendatzea.

73.™773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek zeinek bere burua babesteko ekipamenduak erabiltzeari buruzko gutxieneko segurtasun - eta osasun--xedapenei buruzkoa.

Page 18: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 18. orr.

D)™ Beste ezagutza eta trebetasun batzuk.74.™Ordenagailuz lagundutako marrazketa -programen (AutoCAD edo antzekoak)

eta Informazio Geografikoko sistemen (GIS edo asimilagarriak) gaineko ezagutza au-rreratuak.

75.™Testuak prozesatzeko programak (Word edo antzekoak), kalkulu -taulak (Excel edo antzekoak) eta antzeko beste programa batzuk erabiltzen jakitea.

Page 19: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 19. orr.

24

III. ERANSKINA

ONARPEN ESKABIDEA / SOLICITUD DE ADMISIÓN 1. Deialdia /Convocatoria Deialdiaren izena / Nombre Convocatoria: APAREJADOREA / APAREJADOR / A Sartzeko sistema: Lehiaketa-oposizioa / Concurso – Oposición Txanda / Turno: Librea / Libre Azterketa egiteko behar dituzun baldintza bereziak eta horien zergatia argitu / Especifique las adaptaciones para realizar el examen 2. Norberaren datuak / Datos personales Lehenengo abizena / Primer apellido

Bigarren abizena / Segundo apellido Izena / Nombre

NAN-AIZ / DNI – NIE: Naziotasuna / Nacionalidad Jaioteguna / Fecha de Nacimiento

Sexua / Sexo E / M G / H

Telefono finkoa / Teléfono fijo Teléfono mugikorra / Teléfono móvil

Posta elektronikoa / Correo electrónico

4. Euskara / Euskara 3 HE egiaztatuta dut / Acredito el perfil 3: SI NO Euskara azterketa egitea eskatzen dut / Solicito realizar el examen de euskera: 3HE / PL3: SI NO 5. Aukera ezazu oposizio-aldia zer hizkuntzatan egin nahi duzun / Seleccione el idioma en el que desea

hacer la fase de oposición. Euskara / Euskara: Gaztelaina / Castellano: 6. Betebeharrak / Requisitos Deialdian onartua izateko eskatutako titulazioa / Titulación exigida en la convocatoria

3. Jakinarazpenetarako helbidea / Domicilio a efectos de notificaciones Helbidea / Dirección

Ataria / Portal

Eskailera / Escalera

Solairua / Piso

Eskua / Mano

Atea / Puerta

PK / CP: Herria / Localidad Probintzia / Provincia Herrialdea / País

Page 20: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 20. orr.

25

(*) 7. Merituak / Méritos Merituen zerrenda / Relación de méritos

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

(*) Leku zabalagoa behar izanez gero datu edota informazio gehigarria jartzeko, eskabideari gehitutako eranskin batean egin beharko da. En caso de necesitar más espacio para incluir datos o información adicional, deberá hacerse incorporando un anexo a la solicitud. Lege-informazioa Behean sinatzen duenak ESKATZEN DU hautaketa-prozesu honetan onartua izatea eta bere erantzukizunpean AITORTZEN DU eskabide honetan jasotako datuak egiazkoak direla, eskabidean agertzen diren jarraibideen arabera bete duela eskabidea, eta deialdia arautzen duten oinarri orokorretan eta oinarri berezietan ezarritako baldintzak betetzen dituela, bere osasun egoerari buruzkoak barne. Halaber, hala eskatzen zaionean, eskabidean jasotako datu guztiak agiri bidez frogatzeko konpromisoa hartzen du.

Información legal La persona abajo firmante SOILCITA su admisión en el presente proceso selectivo y DECLARA, bajo su responsabilidad, que son ciertos los datos consignados en esta solicitud, que la ha cumplimentado de conformidad con las instrucciones contenidas en la misma y que reúne las condiciones exigidas en las Bases Generales y en las Bases Específicas que rigen la convocatoria, incluidas las que se refieren a su estado de salud, comprometiéndose a probar documentalmente todos los datos que figuran en la solicitud cuando le sean requeridos.

Jarri “X” laukitxoan / Marque con una “X” en el recuadro ZINPEAN EDO HITZ EMANDA AITORTZEN DUT / DECLARO BAJO JURAMENTO O PROMETO Eskaera hau sinatu baino lehen, irakur ezazu arretaz datuen babesari buruz atzealdean ezarritako informazioa.

Antes de firmar esta solicitud, lea atentamente la información sobre protección de datos recogida al reverso.

Tokia / Lugar Urtea / Año Hila/Mes Eguna/día

SInadura/Firma

Page 21: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk....eek: BAO-2020a052-(II-871) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 52. zk. 2020, martxoak 16. Astelehena 3. orr. g) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko

eek:

BAO

-202

0a05

2-(II

-871

)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2020, martxoak 16. Astelehena52. zk. 21. orr.

26

ZIERBENAKO UDALEKO ALKATAE JAUNA /SR. ALCALDE DEL AYUNTAMIENTO DE ZIERBENA.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

UDALAK honako helbide elektroniko hau: [email protected] jartzen du INTERESDUNAren eskura, eta bertan UDALeko Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango da edozein zalantza argitzeko.

UDALAK jakinarazten du interesdunak eskaera honen harira ematen dituen datuak

(aparejadore lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko datuak) gorde egingo dituela, hirugarrenek Europako Erregelamendua urratzeagatik jar ditzaketen salaketen aurka erabili behar badira ere (679/2016 Europar Batasuneko Erregelamendua). INTERESDUNAK, dokumentu hau sinatuta, UDALAK bere datu pertsonalen tratamendua egitea onartzen du, eskabidearen xedearekin lotura zuzena duten helburuetarako.

Datuen babesa

Arduraduna: ZIERBENA UDALA Helburua: Interesdunaren eskaera ebaztea Legitimazioa: Interesdunak adostasuna agertu izana hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu. Eskubideak: Datuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, baita beste eskubide

batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Informazio gehigarria: [email protected] helbidean eska dezakezu datuen babesari buruzko

informazio gehigarri eta zehatza.

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA