Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era...

36

Transcript of Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era...

Page 1: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

GE

RN

IK

A

SA

RE

A

GERNIKA GOGORATUZ14. Dokumentua

Bortxakeria kulturala

Johan Galtung

Page 2: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo
Page 3: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Bortxakeria kulturala

Johan Galtung

Giza Eskubideen eta Justizairekiko Lakindetzarako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren Justizi Lan eta Gizarte SegurantzaSaila, Kultura Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Gernika-Lumoko Udalak aldi berean finantziatua.

Cofinanciado por la Dirección de Derechos Humanos y Cooperación con la Justicia del Departamento de Justicia,Empleo y Seguridad Social, el Departamento de Cultura y el Departamento de Educación, Universidades

e Investigación del Gobierno Vasco, y el Ayuntamiento de Gernika-Lumo.

Page 4: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Izenburua: Bortxakeria kulturala.

Jatorrizko izenburua: Cultural violence.

Ingeleseko itzulpena: Ibon Uribarri.

Argitaratzailea: Gernika Gogoratuz. Bakearen AldekoAztertegia. Gernika Gogoratuz Fundazioa.Artekalea, 1-1ºE-48300 Gernika-LumoBizkaia (Spain)Tel.: +34 94 6253558Fax: +34 94 6256765Idazkaritza: [email protected] Zentrua: [email protected]://www.gernikagogoratuz.org

Gernika Sarea bildumaren zuzendaria: María Oianguren Idigoras.

© Johan Galtung, 1989© Ingeleseko argitalpena: Journal of Peace Research,

1990 (Journal of Peace Research, 27. bolumena, 3. zenbakia, 1990, 291-305 orrialdeak)

© Euskerazko argitalpena: Gernika Gogoratuz, 2003

Lege-gordailu: BI-641-97ISSN: 1136-5811

Gernika Gogoratuz Lan Dokumentuak, 14. zenbakia(2003ko Abenduak).

Salneurria: 4,00 euro.

Page 5: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Aurkibidea 3

Aurkibidea

Euskerazko argitalpenaren hitzaurrea

Johan Galtung 4

Aurkezpena 6

1. Definizioa 7

2. Bortxakeria zuzenaren eta estrukturalaren

tipologia 9

3. Bortxakeriaren hiru modu 12

4. Bortxakeria kulturalaren adibideak 15

4.1. Erlijioa 15

4.2. Ideologia 16

4.3. Hizkuntza 18

4.4. Artea 18

4.5. Zientzia enpirikoa 19

4.6. Zientzia formala 19

4.7. Kosmologia 19

5. Gandhi eta bortxakeria kulturala 21

6. Amaiera 23

Oharrak 25

Bibliografia 27

Page 6: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Euskerazko

argitalpenaren

hitzaurrea

Kultura sakona etagatazka kultura

Johan Galtung

G atazka baten erroak kontraesanetan daudebeti, hau da, bateraezinak diren helburue-tan. Baina gatazka batek arrunki jarrerarekin

eta portaerarekin zerikusia duten alderdiak ditu. Etaarrunki subkontziente kolektiboak, kultura sakonak,nazioaren kosmologiak, generoak, klaseak, eta aba-rrek baldintzatzen ditu jarrera horiek. Eta gatazkaegoeretan ikasitako modeloek baldintzatzen duteportaera.

Kultura sakona sinesmenen biltegi bat da, baita gataz-kari buruzkoak ere. Berezkotzat hartzen ditugu, nor-malak eta naturalak dira, gatazkak horrelakoak dira,ez da zalantzan jartzen. Zibilizazioek euren jarreradute autu nagusiei buruz, hala nola, ea historia fun-tsean lerro bat den eta krisi baterantz doan, zerua edoinfernua izanik emaitza posible bakarrak, edo ea lasaiaden, denboran leunki kulunkatzen den. Espazioa eradualistan definitzen dugu, gu eta haiek, Norbera Bes-tearen aurka, edo beste eratara. Espazioa dualistabada, Beste hori menperatu behar den periferia beza-la ikusten da, urrun mantendu behar den barbaroa,edo Gaizkia, satanikoa bezala, zelatan eta zabuka, gurierasotzeko zain. Kultura sakonak, orduan, historiafuntsean Jainkoa eta Deabruaren arteko gatazka gisaikus dezake, gure arima lortzeko gatazka besteakbeste; gerrak irabazi eta haiek gure mesederako gain-ditzen dituen heroia eta/edo bakea ekartzen duenpertsona santua jar ditzake erdigunean. Eta orduan,kultura sakon sakonean kokatzen dira ezagutzariburuzko ikuspegiak: ezagutza atomistikoa, errealitateazati txikietan zatikatzen duena, ezagutza holistikoarenaurka, osotasunean duena erdigunean, eta ezagutzadeduktiboa edo dialektikoa, hau da, kontraesanikgabekoa edo ez.

Kultura sakonaren konbinazio zorigaiztokoenakhauexek lirateke:

• Kontraesanak absolutu gisa ikustea, helburu hauedo hura.

4 Bortxakeria kulturala

Page 7: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

• Ekile eta helburu gutxietan geratzea, eta ikuspegideduktiboa.

• Norbera Jainkoagan proiektatzea eta Bestea Sata-nengan, gradiente indartsuak.

• Ego indartsuak dituzten gerra/heroiak eta bake/santuak, ez jende arrunta.

• Bestea Gaizkia, Barbaroa, Periferia bezala ikustea,hau da, gizakia ez balitz bezala.

• Munduko espazioa era dualistan ikustea, NorberaBeste guztien aurka.

• Denbora krisira, katarsira edo apokalipsira doanzerbait bezala ulertzea.

Konbinazio zorigaiztokoen hori gida ona da Mende-balde gogorrerako, adierazpenak dituenak Hitlerrennazismoan, boltxebismo estalinistan eta EABetako etaislamiar fundamentalismoetan. Ondorioak erraz ate-ratzen dira, bortxakeria eremu pertsonarteko eremuaneta gizarte eremuan eta gerra gizarteen artekoan; baitagenozidioa ere (Bestearen kategoria baten araberakohilketa masiboa) baztertzea eta dehumanizazioarenondoren. Irailaren 11 eta bere ondorioak.

Eta ikuspegi baketsu baterako konbinazio zorionez-koenak:

• Kontraesanak normalak eta aldagarriak bezala ikus-tea, yin/yang moduan.

• Gatazken eraketari buruzko ikuspegi holistiko etadialektikoa, orohartzailea.

• Satanik gabeko zibilizazioa, Gaizkiaren printzipio-rik gabekoa.

• “Jendeak eraldatzen dituen gatazkei” buruzko isto-rioak jasotzen dituen zibilizazioa.

• Gizaki denak, bizitza, norberaren zati gisa ikustenduen zibilizazioa.

• Norbera-Bestea dualismorik gabeko zibilizazioa.• Denboraren kosmologia kulunkaria eta leuna duen

zibilizazioa.

Konbinazio zorionezkoen hori Kristautasun-Judais-mo-Islam leunean eta sekulartasunean eta emakume-en ikuspegietan topatzen dugun Mendebalde leune-rako gida ona da; gainera hinduismo leunerako,erritualik gabeko budismorako; eta zibilizazio “indi-gena” asko eta askotarako (Polinesiako ho’o ponopono, Somaliako shir). Zibilizazio txinatar eta japo-niarra hor tartean daude, ikuspegi zoritxarrekoakbaitituzte besteari buruz barbaroak edo periferia bali-ra bezala. Bakearen kultura osagai leunen gaineaneraikiko da.

Euskerazko argitalpenaren hitzaurrea 5

Page 8: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

6 Bortxakeria kulturala

Aurkezpena

Johan Galtung Bakearen Ikerkuntzarakoirakaslea da hainbat unibertsitatetan etaTranscend bakea eta garapenerako nazioartekosarearen zuzendari. 1959an BakearenIkerkuntzarako Nazioarteko Institutua fundatuzuen Oslon. Haren argitalpenen arteanaipagarrienak dira Gizarte Ikerkuntzarako Teoriaeta Metodoak (1967), Bakearen Ikerkuntzariburuzko Saioak (6 bol., 1975-1988), Aukera ezazubakea (1995) eta Bakea Bide Baketsuez. Bakeaeta gatazka, garapena eta zibilizazioa (2003).Gernika Gogoratuzko kolaboratzailea da.

A rtikulu honek ‘bortxakeria kulturalaren’ kon-tzeptu bat aurkezten du, autoreak orain 20urte aurkeztu zuen ‘bortxakeria kulturala’

kontzeptuaren jarraipen gisa har daitekeen kontzep-tua (Galtung, 1969). Hemen ‘bortxakeria kulturala’bortxakeria zuzena edo estrukturala zilegitzeko era-biltzen den kulturaren edozein atal gisa ulertzen da.Kultura baten barneko bortxakeria sinbolikoak ez duinor hiltzen edo trenkatzen bortxakeria zuzenak edoegitura baten barneko bortxakeriak egiten duenbezala. Hala ere, horietako bi zilegitzeko erabiltzenda, adibidez Herrenvolk edo arraza nagusiaren teorian.Hemen bortxakeria zuzena, estrukturala eta kultura-laren arteko harremanak aztertzen dira bortxakeria-ren hiruki bat eta bortxakeria-mailaketaren irudi baterabiliz; horiek kausazko hartueman ezberdinakdituzte. Bortxakeria kulturalaren adibideak adieraz-ten dira kultura erlijioan eta ideologian, artean etahizkuntzan, zientzia enpirikoan eta formalean sailka-tuz. Ondoren bortxakeria kulturala ghandismoarenbi funtsezko osagai hauekin lotzen da, bizitzaren bata-sunaren ikasbidearekin eta bitartekoen eta helbu-ruen batasunaren ikasbidearekin. Azkenik, kulturabake ikerketaren erdigune nagusi gisa kontuan har-tzea bakearen bilaketan sakontze soila ez ezik, ‘kultu-rologia’ izeneko eta oraindik existitzen ez den ikasgaiorokor baterako ekarpen posiblea ere bada.

Hitzaldi hau 1989ko martxoan Melbourneko Uni-bertsitateko bake ikerketa taldean, uztailean OslokoUnibertsitateko bake ikerketarako uda ikastaroetaneta Hawaiiko Unibertsitatean, eta abuztuan OslokoNazioarteko bake ikerketen institutuan aurkeztu zen.Partehartzaile guztiei eskerrak ematen dizkiet.

Page 9: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

1. Definizioa

‘B ortxakeria kulturala’ bortxakeria estruktu-rala edo bortxakeria zuzena zilegi edolegezta dezaketen kulturaren atalek osa-

tzen dute, hau da, gure bizitzaren eremu sinbolikoa-ren atalek (erlijioa eta ideologiak, hizkuntza eta arteak,zientzia enpirikoa eta zientzia formalak —logika,matematika—).1 Izarrak, gurutzeak, ilargi hazkorrak;ikurrinak, himnoak eta parada militarrak; buruzagia-ren irudia edonon; hitzaldi eta poster sutsuak —horiek denak bururatzen zaizkigu. Hala ere, utzditzagun adibideak laugarren atalerako eta has gaite-zen analisiarekin. Goian aipatutako ezaugarriak ‘kul-turaren atalak’ dira, ez kultura osoak. ‘Hilketa norbe-re buruaren garapena da’ oihukatuz balizko hiltzaileasuspertzen ari den pertsonak frogatzen du, bai, hiz-kuntza euskera pentsamendu horiek adierazteko gaidela, baina ez euskera bera bortxakeriaz betetadagoenik. Kultura osoak ezin dira bortxakeriazkokulturak bezala ezaugarritu. Horregatik, ‘C kultura-ren A atala bortxakeria kulturalaren adibidea da’adierazpena hobesten dugu ‘C kultura bortxakeriaz-ko kultura da’ bezalako kultur estereotipoen aldean.

Bestalde, irudika daitezke kulturak, baita benetantopatu ere, zeinetan alderdi bakar bat ez ezik alder-dien multzo bat ere hain bortxakeriaz betea dagoen,zabalki eta era anitzetan, kulturaren eremu guztie-tan, non bortxakeria kulturalaren kasuei buruz hitzegitetik bortxakeriazko kulturez hitz egitera doanurratsa onar daitekeela. Horretarako, ikerketa pro-zesu sistematikoa behar da. Artikulu hau prozesuhorren zati bat da.

Abiapuntu bat ‘bortxakeria kulturala’ bere ezeztape-na ikertuz argitzea litzateke. Bortxakeriaren aurkakoabakea bada, bake ikerketen/ikasketen gaia, orduanbortxakeria kulturalaren aurkakoa ‘bake kulturala’izango litzateke, eta horrek bake zuzena eta bakeestrukturala legeztatu eta zilegitzeko balio duten kul-tur-atalak adierazten ditu. Era horretako atal anitz etaaskotarikoak badaude kultura batean, orduan ‘bake

1. Definizioa 7

Page 10: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

kultura’ izenda dezakegu. Bake ikerketen eginbeharnagusi bat, eta bakearen aldeko mugimenduena orohar, bake kultura baten bilaketa amaigabe hori da —arazotsua dena, kultura hori erakunde bihurtzekotentazioagatik, hori gainera halabeharrezko bihurtuzedonon barneratua izango delako itxaropenarekin.Eta hori bortxakeria zuzena izango litzateke jada,2

kultura bat ezartzea.

Bortxakeria kulturalak eragiten du bortxakeriazuzena eta estrukturala gauza zuzen bezala ager-tzea, zuzenak direla sentitzea ere bai —edo gutxie-nez okerrak ez direla. Zientzia politikoa bi arazoeninguruan dabilen bezalaxe —boterearen erabileraeta boterearen erabileraren legeztapena—, bortxa-keriari buruzko ikasketak bi arazoen inguruandabiltza: bortxakeriaren erabilera eta erabilerahorren legeztapena. Mekanismo psikologikoa bar-

nerapena litzateke.3 Bortxakeria kulturalari buruz-ko ikasketak bortxakeria zuzenaren aplikazioa etabortxakeria estrukturalaren egitatea legeztatzekoeta horrela gizartean onargarri bihurtzeko moduaagerrarazten du. Bortxakeria kulturalaren jokabidebat ekintza baten kolore morala gorritik (okerra)berdera (zuzena) aldatzea da, edo gutxienez horira(onargarria); adibide bat honako ideia litzateke:‘herriaren aldeko hilketa zuzena, baina norberarenaldekoa okerra da’. Beste jokabide bat errealitateailuntzea da, horrela bortxakeriazko ekintza edo egi-tatea ez ikustea lortuz, edo ez gutxienez bortxake-riazkoa den aldetik. Nabarmenki hori errazago egindaiteke bortxakeria era batzuekin besteekin baino;adibide bat abortus provocatus izango litzateke.Horregatik, bake ikasketak bortxakeriaren tipologiabat behar du, patologia osasun ikasketen aurrebal-dintza den antzera.

8 Bortxakeria kulturala

Page 11: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

2. Bortxakeria

zuzenaren

eta

estrukturala-

ren tipologia

B ortxakeria funtsezko giza premiei eta oro harbizitzari egiten zaion irain saihesgarritzat har-tzen dut, premien asebetetzearen maila errea-

la benetan lor daitekeen mailatik beheititzen duena.Bortxakeria erabiltzeko mehatxuak ere bortxakeriadira. Bortxakeria zuzena eta estrukturala funtsezkolau premiekin konbinatuz gero 1 taulako tipologialortzen dugu. Funtsezko lau premiak —mundu zaba-lean zehar egindako elkarrizketa ugariren emaitza—:biziraupen premiak (ukapena: heriotza, hilkortasuna);ongizate premiak (ukapena: miseria, osasun eskasa);nortasun edo zentzu premiak (ukapena: alienazioa); etaaskatasun premiak (ukapena: errepresioa) (Galtung,1980a).

Aurrekoaren emaitza bortxakeriaren zortzi moduakdira, azpimodu batzuekin, erraz identifikatzen dire-nak bortxakeria zuzenaren kasuan, baina ez hainerraz bortxakeria estrukturalaren kasuan (ikusi 1taula). Lehen iruzkin gisa esan daiteke 1 taula antro-pozentrikoa dela. Bosgarren zutabe bat gainera zate-keen hasieran gainerako Izadi guztia kontuan hartuz,giza izatearen sine qua non baldintza. ‘Oreka ekolo-gikoa’ izan liteke ingurugiro sistemaren mantenuaadierazteko maizen aurkitzen den hitza. Hori lortzenez bada, emaitza degradazio ekologikoa, gainbehera,desoreka izango lirateke. Funtsezko giza mantenura-ko behar den oreka ekologikoa biziraupena gehiongizatea gehi askatasuna gehi nortasunari dagokio.Hori lortzen ez bada, emaitza giza degradazioa da.Bost osagai horien batuketak, denontzat, ‘bakea’definitzen du.

Hala ere, ‘oreka ekologikoa’ oso kategoria zabala da,izaki bizigabeak eta bizidunak batera barnebiltzendituena. Bortxakeria bizitzari egindako irain gisahartzen bada, bizidunak hartuko lituzke kontuan etazeharka soilik bizigabeak. Gainera, galdera zail etagarrantzitsuak sortzen dira, adibidez, ‘norentzakooreka?’ Gizakiak ugal daitezen? Jarduera ekonomiko-aren zein mailatan eta zenbateraino? Edo ‘ingurugi-

2. Bortxakeria zuzenaren eta estrukturalaren tipologia 9

Page 12: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

roa’ (bai hitz antropozentrikoa!) ugal dadin? Bereatal guztiak, denak berdin, zein mailatan, zein neu-rritan? Edo biak ugal daitezen?

Bigarrenik, goian bortxakeriaz hitz egiteko erabilidiren hitz leunen mega-bertsioak kontuan hartubeharko lirateke. ‘Hilketa’ daukagunean ezabaketa,holokaustoa, genozidioa irakurri. ‘Miseria’ daukaguneanholokausto isila. ‘Alienazioa’ daukagunean espirituarenheriotza. ‘Errepresioa’ daukagunean gulag/KZ. ‘Degra-dazio ekologikoa’ daukagunean ekozidioa. Hori denabatera hartuta badaukagu ‘omnizidioa’. Hitz horiekapokaliptikoa izateko ahaleginaren itxura hutsaeman lezakete, munduak hori dena azken 50 urtee-tan ikusi ez balu bezala, Hitlerri, Stalini, Reagani4 etajaponiar militarismoari5 estuki lotuta. Motzean, bor-txakeria ikasketak, bake ikasketen ezinbesteko zatigisa, izugarrikerien erakustoki bat izan daitezke,baina ezagutu eta ulertu egin behar den errealitatebat islatzen du, patologiak egiten duten bezala.

Iruzkin batzuk orain taularen edukiaz. Bortxakeria-ren lehen kategoria, hilketa, aski garbia da, trenka-tzea den bezala. Biak batera hartuta ‘eroriak’ katego-ria osatzen dute, gerra baten tamaina neurtzekoerabiltzen dena. Baina ‘gerra’ bortxakeria antolatua-ren forma berezi bat besterik ez da, gutxienez egilebat duena arrunki, gobernu bat. Oso ikuspegi estuada bakea gerraren aurkakotzat hartzea, eta bake ikas-ketak gerra ekiditeko ikerketara murriztea, eta bere-ziki gerra handiak edo super-gerrak (potentzia han-dien edo superpotentzien arteko gerrak bezaladefinituta), eta are berezikiago ere super-armenmurrizketa, abolizioa edo kontrolera murriztea. Bor-txakeria moduen arteko elkarlotura garrantzitsuakalde batera uzten dira, bereziki bortxakeria modu batgutxitu edo kontrolatzeko era beste baten gehitzea-ren edo mantentzearen kaltetan. Osasun ikasketetan‘alboko ondorioekin’ gertatzen den gisara, osogarrantzitsuak dira eta erraz uzten dira alde batera.Bake ikasketek errakuntza hori saihestu beharkolukete.6

Trenkatzearen barne kokatzen da setioak/blokeoak(hitz klasikoa) eta santzioek (hitz modernoa) giza

premiei egiten dien iraina. Batzuentzat hori ‘bortxa-keria-eza’ da, hilketa zuzen eta berehalakoa saihestenbaita. Biktimentzat, hala ere, hilketa makala bainajakinaren gainean egindakoa esan nahi du, elikaduraurria eta osasun zerbitzuen falta dela eta, lehen-lehe-nik ahulenengan eragiten duena, haur, atso, txiro,emakumeengan. Kausen katea luzeagoa eginez egileakbortxakeria aurrez aurre topatzeari ihes egiten dio.‘Aukera bat ere ematen die’ biktimei, arrunki amoreemateko aukera, askatasunaren eta nortasunarengalera esan nahi duena, bizitza eta gorputz adarrak ezgaltzearen truke, bortxakeria zuzenaren azken bimoduak lehen bi moduengatik trukatuz. Baina erabi-litako mekanismoa bizimoduari mehatxu egitea dablokeo/boikot/santzioen bitartez. Ghandiren boikotekonomikoak ehun britainiarrak erosteari uko egiteamerkatarientzako dirua biltzearekin lotzen du, etahorrela arazoa ez du nahasten haien bizimoduamehatxatuz.

‘Alienazioaren’ kategoria gizarteratzearen eskutikdefini daiteke; horrek kulturaren barneraketa esannahi du. Bi alderdi ditu horrek: norberaren kultura-tik desgizarteratua izatea eta beste kultura batean bir-gizarteratua izatea —hizkuntzen debekuarekin etainposaketarekin gertatzen den bezala—. Batak ez dubestea eskatzen. Baina sarritan agertzen dira baterabigarren mailako hiritartasunaren kategorian: taldezapalduak (ez da ‘gutxiengo’ bat halabeharrez) kul-tura nagusia adierazi behar du, eta ez berea, gutxie-nez ez jendaurrean. Horrela, arazotsua da, noski,haur baten gizarteratze oro —senitartean, eskolan,gizartean oro har— behartze baten ondorio dela eraberean, burua jatearen antzekoa dela, haurrari auke-rarik ematen ez diona. Ondorioz, bortxakeriarikgabeko gizarteratzea haurrari aukera bat ematea delaondoriozta dezakegu (egokiro), hau da, berari kultureremu bat baino gehiago eskaintzea.

‘Errepresioaren’ kategoriak ere definizio bikoitza du:‘zerbaitetatik’ askatasuna eta ‘zerbaitetarako’ askata-suna, Giza Eskubideen Nazioarteko Gutunean7 dago-ena, eta murrizpen historiko eta kulturalak dituena(Galtung, 1988a). Bi kategoria gaineratu dira espre-suki, garrantzitsuak direlako beste bortxakeria

10 Bortxakeria kulturala

Biziraupen Ongizate Nortasun Askatasunpremiak premiak premiak premiak

Bortxakeria zuzena Hilketa Trenkatzea Desgizarteratzea ErrepresioaSetioa, santzioak Birgizarteratzea AtxiloketaMiseria Bigarren mailako Egozketa

hiritartasuna

Bortxakeria estrukturala A esplotazioa B esplotazioa Barneraketa BazterketaSegmentazioa Zatikatzea

1 Taula. Bortxakeriaren tipologia

Page 13: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

moduekin batera agertzen diren heinean: atxiloketa,jendea barneratzea esan nahi duena (espetxeak, kon-tzentrazio esparruak), eta egozketa, jendea kanpora-tzea esan nahi duena (erbesteratuz edo herrialdearenbarneko toki urrun batetara baztertuz).

Bortxakeria estrukturalaren kategoriak eztabaidatze-ko bortxakeriazko egitura baten irudia behar dugu,baita hiztegi bat ere, diskurtso bat, alderdi ezberdinakidentifikatzeko eta horiek premien kategoriekinduten lotura aztertzeko. Bortxakeriazko egitura arke-tipikoaren erdigunea, nire ikusmoldean, esplotazioada. Horrek hau besterik ez du esan nahi, goikoekaskoz ere gehiago lortzen dutela egituraren barnekohartu-emanetan (premien diruan neurtuta) beheko-ek baino (Galtung, 1978, I-III). ‘Ezberdintasuneanoinarritzen den trukea’ dago, eufemismo bat. Behe-koak egitatean hain egoera desabantailatsuan egondaitezke, non hil egiten baitira (gosez, gaixotasunakjota): A esplotazioa. Edo inork irrika ezin dezakeenmiseria egoera iraunkor batean egon daitezke, arrun-ki elikadura urria eta gaixotasuna barne hartuz: Besplotazioa. Hiltzeko modua ezberdina da: Hiruga-rren Munduan diarreagatik eta inmunoeskasienga-tik; herrialde ‘garatuetan’ garaia baino lehenago iris-ten diren eta saihesgarriak diren eratan bihotzekogaixotasunen eta tumore gaiztoen eskutik. Hori guz-tia egitura konplexuen barne eta kausen kate etaziklo luze eta abardunen amaieran gertatzen da.

Bortxakeriazko egitura batek ez ditu soinean soilikuzten aztarnak, baita gogoan eta espirituan ere. Dato-zen lau hitzok esplotazioaren atal gisa uler daitezke,edo egituraren osagai suspertzaile gisa. Kontzientziahartzea eta mobilizazioa zailtzen dute, esplotazioaren

aurka era eragingarrian ekiteko bi baldintzak, hainzuzen. Lehenik barneraketa daukagu, goikoa beheko-en artean nahasten delarik, eta gainera segmentazioa,behekoak gertakizunen ikuspuntu aski partziala jaso-tzen duelarik. Eta bigarrenik, bazterketa, behekoa kan-poan uzten duena, eta gainera zatikatzea ditugu,behekoak elkarrengandik baztertzen dituena. Halaere, lau hitz horiek bortxakeria estruktural gisa uler-tu beharko lirateke beren baitan, eta berezikiagoerrepresio estrukturalaren gai orokorraren bariaziogisa. Horiek denak agertzen dira generoaren testuin-guruan —nahiz eta emakumeek ez eduki beti hilkor-tasun eta gaixotasun tasa handiagoa; aitzitik, gizonekbaino biziraupen luzeagoa izan dezakete, generoarenaraberako abortua, haur-hilketa eta haurtzarokolehen urteak gainditzen badituzte behinik behin.Motzean, esplotazioa eta errepresioa eskutik heldutadabiltza, baina ez dira gauza bera.

Zer gertatzen da izadiaren aurkako bortxakeriarekin?Badago bortxakeria zuzena, txikitu, erre, eta abar egi-ten duena, gerra batean bezala. Halako bortxakeria-ren forma estrukturala sotilagoa da, izadia desegitekoasmorik izan gabe azkenean hori bera lortzen duena:industria modernoaren poluzioa eta hondakinak;baso hilkorrak, ozono zuloak, berotze orokorradakartenak. Industria ekimenak izadia eraldatzen du,eta desagertzen ez diren hondakinak uzten ditu,berrerabili ezin daitezkeen materialak uzten ditu; etahori dena mundu mailako komertzializazio bati lotutadago, ondorioak ikusezin bihurtzen dituena gaizki-learentzat.8 Bi egitura indartsu daude hor egiatanlanean, hazkuntza ekonomikoak legeztatzen ditue-nak. ‘Hazkuntza ekonomiko jarraikorra’ leloa bor-txakeria kulturalaren beste forma bat izan daiteke.

2. Bortxakeria zuzenaren eta estrukturalaren tipologia 11

Page 14: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

hiru moduI ruzkin horien eskutik ‘bortxakeria’ zabalki defi-

nitu da 1 taulako moduen arabera bortxakeriazuzena eta bortxakeria estrukturala kategoria

orokor edo ‘supertipoak’ bezala erabiliz. Orain ‘bor-txakeria kulturala’ gehi daiteke hirugarren supertipogisa eta bortxakeriaren hiruki (gaizto) baten hiruga-rren izkina gisa jar daiteke, irudi bat bailitzan. Hiru-kiak ‘bortxakeria zuzena’ eta ‘bortxakeria estruktura-la’ baditu oinarrian, iradokitzen den irudia bi horieklegeztatzen dituen bortxakeria kulturala da. ‘Bortxa-keria zuzena’ badago oinarrian, irudia bortxakeriaestrukturala eta kulturala izango dira bortxakeriazuzenaren jatorri gisa. Noski, hirukia beti izango dahirukia, baina sortzen den irudia ezberdina da eta seiegoera ezberdinek (hiru goraka, hiru beheraka) isto-rio ezberdinak iradokitzen dituzte, eta denak aipatubeharko lirateke.

Simetriak badaude ere, funtsezko ezberdintasunadago bortxakeriaren hiru kontzeptuen denborazkoharremanean. Bortxakeria zuzena gertakizun bat da;bortxakeria estrukturala gorabeherak dituen prozesubat da; bortxakeria kulturala aldagaitza da, ‘egonko-rra’ (Galtung, 1977, 9. kap.), berdin dirau denboratarte luzeetan, kulturaren funtsezko eraldaketakmakalak direnez gero. Annales historia-eskola fran-tsesaren hitz erabilgarriek dioten bezala: ‘événemen-tielle, conjoncturelle, la longue durée’ (behin-behi-nekoa, egoeraren araberakoa, denbora luzekoa).Bortxakeriaren hiru moduak era ezberdinetan koka-tzen dira denboran, lurrikaren teorian bezala: lurri-kara gertakari gisa, plaka tektonikoen higidura-pro-zesu gisa eta lubakia bera egoera jarraikorrago gisa.

Horrek bortxakeriaren fenomenologiaren bortxakeria-mailaketaren irudia aurkezten digu (hirukiaren irudiaosatuz), hipotesi ugari sortzen dituen paradigma gisabaliagarria dena. Oinarrian bortxakeria kulturalarendenborazko jario jarraikorra dago; beste biek substra-tu horretatik hartzen dute euren elikagaia. Hurrengomailan bortxakeria estrukturalaren erritmoa dago.

12 Bortxakeria kulturala

3. Bortxakeriaren

Page 15: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Esplotazio ereduak eraiki, gastatu edo desegiten doazbarneraketa eta segmentazioaren laguntza babesga-rriarekin, eta horrek kontzientziaren eraketa eragoz-ten du eta esplotazioaren eta errepresioaren aurkaantolatzea eragozten du zatikatzearen eta bazterketa-ren laguntzarekin. Eta horren guztiaren gaineanbortxakeria zuzenaren maila dago, besterik gabe begi-bistan dagoena, eta gizakiak elkarri eta beste bizidu-nei eta naturari oro har pairarazitako krudeltasuna-ren forma denak jasotzen dituena.

Orokorrean bortxakeria kulturaletik abiatuz eta bor-txakeria estrukturaletik igaroz bortxakeria zuzeneradoan kausazko jario bat identifika daiteke. Kulturaksermoiak egiten dizkigu, irakasten digu, suspertzengaitu, bultzatzen gaitu eta nabartzen gaitu esplotazioaeta errepresioa berezkoak eta arruntak bezala ikuste-ko eta biak diren bezala ez ikusteko (bereziki esplota-zioa). Orduan, leherketak sortzen dira, bortxakeriazuzena erabiltzeko ahaleginak burdin kaiolaren egi-turatik askatzearren (Weber, 1971), eta aurkako bor-txakeria sortzen da kaiola bere horretan mantentzea-rren. Ohiko ekintza kriminal arrunta aldez behekoenahalegina da ‘ihesteko’, jabetza banatzeko, berdintze-ko, errebantxa lortzeko (‘behekoen krimena’), edonorbaitek goian dagoen pertsona bihurtzeko edo iza-ten jarraitzeko egindakoa, egituratik ahal duen guztiaxurgatuz (‘goikoen krimena’). Biek, bortxakeria zuze-nak eta estrukturalak, premien defizita sortzen dute.Hori bat batean gertatzen denean trauma batez hitzegin dezakegu. Talde bati gertatzen bazaio, kolektibi-tate bati, trauma kolektiboa dugu, subkontzientekolektiboan jalki daitekeena eta prozesu eta gertakarihistoriko nagusietarako ekai gordina bihur daitekee-na. Oinarrian dagoen susmoa sinplea da: ‘bortxake-riak bortxakeria sortzen du’. Bortxakeria premiazkoadenaren gabezia da; premien gabezia larria da; erreak-zio bat bortxakeria zuzena da. Baina hori ez da erre-akzio bakarra. Etsipen sentipen bat egon liteke, gabe-zia/frustrazio sindrome bat, barnean norbereburuaren aurkako eraso gisa agertzen dena eta kan-poan apatia eta erretreta gisa. Bortxakeriaren ondo-rioz irakiten dagoen gizarte bat eta gizarte izoztu apa-tiko baten arteko aukera egin ahal izanez gero,goikoek bigarrena nahi izateko joera dute. ‘Goberna-garritasuna’ nahiago dute ‘arazoa’ eta ‘anarkia’baino. ‘Egonkortasuna’ maite dute. Izan ere, elitegobernariek aplikatzen duten bortxakeria kulturala-ren forma nagusi bat errua bortxakeria estrukturala-ren biktimari egoztea da lehen harria botatzeagatik(ez kristalezko etxea apurtzeko, baizik burdin kaiola-tik ihesteko), bera ‘erasotzaile’ bezala aurkeztuz.Bortxakeria estrukturalaren kategoriak halako bor-txakeria kulturala argitara ekarri beharko luke.

Hala ere, bortxakeria mailen irudiak ez du definitzenbortxakeriaren hirukian dagoen kausazko kate baka-rra. Sei norabideetan doazen lotura eta kausazkojarioak daude, eta hirurak elkartzen dituzten zikloak

edonon has daitezke. Hori hirukiaren irudiaren alde-ko arrazoi ona da, hiru mailen ereduaren aldean.Afrikarrak atzematen dira, Atlantikoa zeharkatzerabehartuak dira esklabo gisa lan egiteko; milioika hil-tzen dira bidean —Afrikan, itsasontzietan, Amerike-tan. Bortxakeria zuzen masibo hori mendeetan zeharbarneraino sartzen zaigu eta bortxakeria estrukturalmasibo gisa jalkitzen da, zuriak goiko maisu eta bel-tzak beheko esklabo gisa, bortxakeria kultural masi-boa sortuz eta birsortuz ideia arrazisten bidez edo-non. Denbora igarotzean bortxakeria zuzena ahaztenda eta bi etiketa azaltzen dira, unibertsitateko testuliburuetan agertu ahal izateko moduan ahulduak:‘diskriminazioa’ bortxakeria estruktural masiboarenordez eta ‘aurreiritzia’ bortxakeria kultural masiboa-ren ordez. Hizkuntzaren garbiketa: hori bera bortxa-keria kulturala.

Bortxakeriaren ziklo gaiztoa bortxakeria estruktura-lari dagokion izkinan ere has daiteke. Gizartekoezberdintasunak pixkanaka ezaugarri bertikalak har-tzen ditu, ezberdintasunezko truke hazgarriak barne,eta gizarte egitate horiek orduan gizarte ekintzen biladabiltza beren mantenurako eta bortxakeria kultura-laren bila horiek legeztatzeko —horrela teoria mar-xista ‘materialista’ (estrukturala esan nahi du) oro-kortuz. Edo, ziklo gaiztoa bortxakeria zuzen etaestruktural bateratuan has daiteke, talde batek bestea-rekin hain gaizki jokatzen duela, non legeztapenarenbeharra sentitzen baitu eta eskura ematen zaion edo-zein arrazoi kultural onartzen baitu. Orain dela milaurtetik gora iparreko bikingoek errusiarrak eraso,engainatu eta hil zituzten. Ez ahal da hori aski arrazoiona errusiarrak arriskutsuak, basatiak, primitiboakdirela dioen ideia formulatzeko —noizbait haiek eto-rri eta guk beraiei egin geniena egin dakigula esannahi delarik?9 Hain da horrela, ezen Alemaniak1940an Norvegia eraso zuenean, emaitza ofizialaerrusiarrak arriskutsuak zirela izan baitzen, zerenhoriek noizbait berdina egin baitzezaketen. Etahemen daukagu ustekabeko erasoaren trauma.

Ba ahal dago maila sakonago bat, giza natura, eraso-rako (bortxakeria zuzena) eta menperatzeko (bor-txakeria estrukturala) jarrera genetikoa edo gutxie-nez aldez aurretiko jarrera duena? Gizakiak gai diraziurki bortxakeria zuzen eta estrukturalerako —bakezuzen eta estrukturalerako diren bezala. Nire ikus-puntutik, hala ere, determinismo biologikoaren aur-kako argumentu garrantzitsuena (zeinak giza natu-ran erasoa eta menperatzeko grina postulatzen duen—janaria eta sexuaren grinaren antzekoa—), erasoaneta menperatzean dagoen aldakortasun maila handiada. Jendeak janaria eta sexua ia egoera guztietanbilatzen duela aurkitzen dugu. Baina erasoak etamenperatzea izugarri aldakorrak dira testuingurua-ren arabera, baldintza estrukturalak eta kulturalakbarne. Noski, grina hor egon daiteke, baina ez daaski indartsua egoera orotan gailentzeko. Kasu horre-

3. Bortxakeriaren hiru modu 13

Page 16: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

tan, bake ikertzailearen ardura egoera horiek ezagu-tzea litzateke, eta horiek nola bazter edo alda daitez-keen aztertzea. Nire hipotesia ‘egitura’ eta ‘kultura’hitzek azterketa hori egokiro jaso dezaketela izangolitzateke.

Ariketa taxonomiko horretatik jaso dezagun uztagarrantzitsu bat: erabil dezakegu militarizazioaren kon-tzeptua argitzeko prozesu bat den aldetik eta militaris-moa argitzeko prozesu hari lagun egiten dion ideolo-gia gisa. Argiki, lehen alderdi bat bortxakeriazuzenerako joera orokorra da ekintza militar errealedo mehatxatuaren bidez, dela probokatua edo ez,dela gatazka bat konpontzeko edo hasteko. Joerahorrek berekin dakar hardware eta software egokia-ren produkzioa eta erabilpena. Hala ere, azalekoa li-tzateke militarizazioa iraganaldiko ekintza militarrakgordetzearen arabera eta gaurko produkzio eta era-bilera ereduen arabera soilik estudiatzea;10 horrekpertsonala, aurrekontuak eta armen kontrolari

buruzko konklusio errazak besterik ez lituzke eman-go. Belar gaiztoak ongi erauzteko erroetaraino heldubehar da, kasu horretan erro estruktural eta kultura-letara, hiru mailako paradigmak iradokitzen duenlegez. Konkretuki, horrek esan nahi du ekintza, pro-dukzio eta erabilera militarrerako gertuera birsortze-ko joera luketen alderdi estruktural eta kulturalakidentifikatu behar direla. Horrek barne hartuko lituz-ke gaztetxoak eskolan laidotzea, lehengotasuna,11 lan-gabezia eta esplotazioa orokorrean. Gainera, produk-zio eta aplikazio militarraren erabilera hazkuntza etadistribuzio ekonomikoa suspertzeko; arras nazionalis-tak, arrazistak eta sexistak12 diren ideologiak, etab.Arreta berezia merezi du institutu eta unibertsitatekoikasgaietan eta egituran13 irakaspen eta ariketa milita-rraren atalak sartzearen eta militarismoa kultura gisazabaltzearen arteko konbinazioak. Hala ere, egituraeta kultura ez dira kontuan hartzen arrunki ‘armenkontrolaren’ ikasketetan, biak oso gai korapilotsuakdirelako. Tabu horiek apurtu egin behar dira.

14 Bortxakeria kulturala

Page 17: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

4. Bortxakeria

kulturalaren

adibideak S arreran aipatutako sei kultur eremuak aipa-tzera gatoz orain —erlijioa eta ideologia, hiz-kuntza eta artea, zientzia enpirikoa eta forma-

la—, eta eremu bakoitzeko bortxakeria kulturalarenadibide bat edo bi emango ditugu. Eskemaren logi-ka sinplea da: osagai kulturala identifikatu, eta era-kutsi nola erabil daitekeen, enpirikoki edo poten-tzialki, bortxakeria zuzena edo estrukturalalegeztatzeko.

4.1. ErlijioaErlijio guztietan sakratua den zerbait dago, das Hei-lige; ‘jainkoa’ dei diezaiogun. Funtsezko bereizketaegin daiteke guregandik kanpoko Jainko transzen-dentalaren eta gugan (agian bizitza orotan ere)14

dagoen Jainko immanentearen artean. Torah-renJudaismoak, orain dela 4000 urte inguru sortuzenak, Jainkoa lurretik at bizi den gizonezko jainkogisa aurkezten du. Ideia oso kaltegarria: transzen-dentalismo kasu argi bat, metafora gisa hartutaondorio anitz dituena, eta Mendebaldeko beste erli-jio semitek jasoa, Kristautasunak eta Islamak. Gure-gandik at izanik Jainkoa, Jainkoa den aldetik, gaine-ra ‘goian’ izanik (‘gure aita zeruan zaudena’), ez dasaihestezina baina bai oso gertagarria zenbait jen-dek euren burua besteak baino hurbilago ikusteaJainkoagandik, baita besteak baino ‘garaiago’ ere.Gainera, dualista ez ezik manikeoa den Mende-baldeko tradizio orokorrean, ongia eta gaizkiarenarteko dikotomia zorrotza duena, Satan gaizto batizan behar dugu Jainko onarekin batera simetriagordetzearren. Hemen ere errepresentazio trans-zendentalak eta immanenteak egon daitezke: Jain-koak eta Satanek euren jendea bereganatzen edogutxienez aukeratzen dutela, edo jainkoa ala satan—jainkoa eta satan ez aipatzearren— gugan daude-la. Konbinazio guztiak aurkitzen dira Mendebalde-ko erlijio denetan. Baina hemen arreta bertsio gogo-rrari ematen diogu, Jainko transzendental eta Satantranszendental batzuenganako sinesmenari.

4. Bortxakeria kulturalaren adibideak 15

Page 18: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Nor hautatzen du Jainkoak? Ez ahal da arrazoizkoabere irudiaren araberakoak hautatzen dituela onar-tzea, besteak Satani utziz, 2 taulan aipatzen denlegez? Horrek dikotomia bikoitza ematen digu: Jain-koa, (Jainkoak) hautatuak, hautatuak ez direnak(Jainkoak, eta beraz Satanek hautatuak) eta Satanbera; hautatuak salbatu egiten dira eta Jainkoari hur-biltzen zaizkio zeruan; hautatuak ez direnak konde-natuak dira eta Satani hurbiltzen zaizkio infernuan.Hala ere, zerua eta infernua lurrean birsor daitezke,gerokoaren aurrerapen edo erakusle modura. Mise-ria/luxua infernurako/zerurako prestaketa gisa ikusdaitezke —eta bakoitzari egokitzen zaion klase sozia-la Jainkoaren erabaki gisa.

Jainkoaren kontzeptu immanenteak, gugan bizi bai-litzan, halako dikotomia jainkoaren aurkako ekintzabihurtuko luke. Jainko transzendental batekin, halaere, hori dena esanguratsua bihurtzen da. 2 taulanzerrendatutako hiru lehen aukerak Genesian bertanagertzen dira. Azkena itun berrikoa da, sinesmenzuzena azpimarratzen baitu, ez ekintza zuzenak soi-lik. Besteak esklaboei buruzko erreferentzi barreiatugisa agertzen dira, eta Jaunari jaunarena eta Zesarrizesarrena eman behar zaiola esaten denean. Jainkoa-gandik hurbilago omen dauden goi klaseak hiru dira:apaizgoa, Jainkoak komunikatzeko duen moduarenulermen berezia dutelako argiki; aristokrazia, rex gra-tia dei dela eta bereziki, eta kapitalistak, arrakasta-tsuak badira. Behe klaseak eta txiroak ere hautatuakziren, paradisura sartzeko lehenak bezala ere bai(mendiko sermoia), baina geroko bizitzan soilik.Seiak batera Judaismo-Kristautasun-Islam gogor batosatzen dute, leundu daitekeena posizio batzuk utzizeta Islam, Kristautasun eta Judaismo leunago bateaneraldatuz jainkoaren kontzeptu immanenteagoabaten eskutik (sufismoa, Asisiko Frantzisko, Spinoza).

2 taulako eskuineko zutabean dauden ondorioakhautaketaren teologia ez den beste premisetatikabiatuta ere atera zitezkeen: horretarako laguntzenduten eta nahikoak diren kausak soilik postulatzenditu taulak.

Adibide garaikide bat nahi izatekotan, Israelek pales-tinarrekin duen jarrera hartu gogoan. Herri hauta-

tuak agindu zaion lurra ere badu, Eretz Yisrael. Batekespero zezakeen moduan jokatzen dute, bortxakeriakulturalaren modu gaiztoa den hautatu izatearennolakotasun hori 1 taulako bortxakeria zuzen etaestrukturalaren 8 moduetara egokituz. Hilketak,trenkatzeak, gabezia materialak, Zisjordaniako biz-tanleei bizitzeko gauza beharrezkoenak ukatuz; des-gizarteratzea dago Israelgo estatu teokratikoarenbarne, juduak ez direnak bigarren mailako hiritarbihurtuz; atxiloketak, banakoen egozketak eta kan-poraketa masiboen mehatxu jarraikorra. Esplotazioaere badago, gutxienez B esplotazio gisa.

Esplotazioarekin batera datozen egoera estrukturalakere ongi garatuak daude: ahaleginak palestinarrekeuren buruak berez beheko izakiak direla sinets deza-ten, eta gehienez haiek bigarren mailako hiritarbihurtzeko ‘horretara ohitzearen bitartez’; beraieijarduera ekonomikoaren atal txikiak utziz; gizartejudutik at utziz lerro berdearen kanpoan nahiz bar-nean, eta palestinarrekin divide et impera erara jokatuz(Camp David prozesuan bezala), inoiz ez herri batbalira bezala. Ez dago sarraski masiborik, ezta Amoduko esplotazio masiborik ere, hirugarren mun-duko herrietan aurkitzen den moduan zorrarenzamaren azpian (haurrak kaltetzen dituena batezere). Bortxakeria berdintsuago dago banatua zortzimoduen aniztasun osoan zehar. Horrek esan nahi dubegirada motza dutenentzat ez dagoela bortxakeriamasiborik, Hitlerren eta Stalinen sarraskiekin etaReaganen A esplotazioarekin alderatuz, eta berazisraeldarrak zein gizabidezkoak diren frogatzen da.Halako ikuspuntuak bortxakeria kulturalaren adibi-deak dira, mende honetan irizpide moralak nolakoakbihurtu diren erakusten dutenak.15

4.2. IdeologiaSekularizazioaren bidez sortzen den jainko transzen-dentalaren eta era berean immanentearen beheraka-da eta agian heriotza dela eta, espero genezakeenerlijioaren ordezkoek, ideologia politikoen forman,eta jainkoaren ordezkoak, estatu modernoaren for-man, funtsezko ezaugarri berdin batzuk izatea. Erli-jioa eta Jainkoa agian hilda egongo dira —baina ezaskoz ere ideia funtsezkoagoa: balioz beteta dauden

16 Bortxakeria kulturala

Jainkoak hautatzen d(it)u Eta Satanen esku uzten ditu Ondorio hauekin

Gizadia Abereak, landareak, izadia ‘Espezieismoa’, ekozidioaGizonak Emakumeak Sexismoa, sorgin-erreketaBere Herria Besteak Nazionalismoa, inperialismoaZuriak Koloredunak Arrazakeria, kolonialismoaGoi klaseak Behe klaseak ‘Klasismoa’, esplotazioaBenetako fededunak Herejeak, jentilak ‘Meritismoa’, inkisizioa

2 Taula. Hautatuak eta hautatuak ez direnak

Page 19: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

dikotomia zorrotzak. Lerroak agian ez dira gehiagoJainkoa, Hautatuak, Hautatuak ez direnak eta Sata-nen artean marraztuko. Modernitateak jainkoareneta satanen arteko ezberdintasuna ukatuko luke,baina hautatuen eta hautatuak ez direnen artekoezberdintasuna eska dezake; dei diezaiegun Norberaeta Bestea. Arketipoa: nazionalismoa, estatua izakijainkoaren ordezko.

Orduan aldapa gogor bat eraikitzen da, Norberarenbalioa puztuz, goraipatuz, eta Bestearen balioa hus-tuz, degradatuz. Une horretan bortxakeria estruktu-ralak bere lana has dezake. Bere kabuz betetzen denprofezia bihurtzeko joera izango du: jendea degra-datzen da esplotatua izatean, eta esplotatuak diradegradatuak, gizatasunik gabeko izaki gisa ikustendirelako. Bestea gizatasunik gabekoa ez ezik ‘hori’batean bihurtzea lortzen bada, gizatasuna kenduz,edozein modutako bortxakeria zuzenerako antzokiajartzen da,16 eta gainera horren errua biktimari egoz-ten zaio. Hori gainera indartu egiten da ondoren,‘hori arriskutsua’, ‘piztia’, edo ‘bakteria’ kategorienbidez (Hitlerrek juduak deskribatzen zituen modu-ra); ‘klase etsaia’ (Stalinen ‘kulaksak’ deskribatzenzituen modura); ‘zakur zoroa’ (Reaganek Ghadafideskribatzen zuen modura); ‘kriminal maniatikoak’(Washingtongo adituek ‘terroristak’ deskribatzendituzten modura). Sarraskia psikologikoki egingarriaden betebeharra bihurtzen da. SSko kideak betebe-harrari dioten debozioagatik goraipatuak izan behardiren heroi bihurtzen dira.

Erraz ikus dezakegu 2 taulako sei dimentsioak erabi-liz hautatuek hautatu dirautela jainko transzendenta-len beharrik gabe. Horrela, onartu egiten da gizakiaksoilik direla beren buruaz hausnarketa egiteko gauza;gizonak emakumeak baino indartsuagoak/logikoa-goak direla; nazio batzuk beste batzuk baino moder-noagoak direla, zibilizazioaren eta prozesu historiko-aren bultzatzaileak; zuriak zuriak ez direnak bainoazkarragoak/logikoagoak direla; ‘aukera berdinen’gizarte modernoan onenak goian daudela eta, beraz,boterea eta abantailak izatea zilegi zaiela. Eta moder-nizazioan, garapenean, aurrerapenean sinestekodogma jakinak apodiktikoak bailitzan hartzen dira;horietan ez sinesteak sinesten ez duenari ekartzendio kaltea, ez sinesmenari.

Ideia horiek guztiak indartsuak izan dira eta diraoraindik Mendebaldeko kulturan, nahiz eta Mende-baldeko gizonezko zurien jaiotzetiko gailentasunazalantzan jarri duten emakumeen, Mendebaldekoakez diren herrien (Japoniarren arrakasta ekonomikoaadibidez) eta Mendebaldeko gizartearen barnekokoloredunen askapen borrokek. Estatu Batuak, mun-duko naziorik kristauena bera, borroka horien guda-leku nagusia izan da. Estatu Batuetako bortxakeriakulturala gutxitzea bereziki garrantzitsua da, naziohorrek besteetan duen eragina dela eta.

Zaila da hiru suposizio horiek mantentzea (denakjaiotzan bertan ezarritako ezberdintasunetan oinarri-tuak —generoa, arraza eta nazioa—) arrakastarazuzendutako gizarte batean. Baina gizarte modernobat meritokrazia bat bada, orduan goikoei botereaeta abantaila ukatzea meritua bera ukatzea da. Gu-txieneko ‘orientazio moderno’ bat ukatzea edozeinsinesmeni atea irekitzea da, baita meritua duteneiboterea eta abantaila ukatzen diena ere, eta bestaldegiza bizitza eta beste bizitza moduen arteko mugazehatza ukatzen duena. Motzean, hautatuak izatekotasunak hor jarraituko du denbora batean espezieis-mo, ‘klasismo’ eta’ meritismo’ gisa, jainkoa eta satanalde batera utziz.

Nazionalismoaren ideologia, herri hautatuaren figuranoinarritua eta erlijioaren edo ideologiaren bidezlegeztatua, estatuaren ideologiarekin, estatismoare-kin batera ulertu behar da. Gerra ondorengo japo-niar konstituzioaren 9. artikuluak, kultur bakea ezar-tzeko ahalegin motz horrek, dio: ‘ez da onartzen(japoniar) estatuaren eskubidea gerra egiteko’. Argiada Japoniak eskubide hori galdu zuela eta bitarteanbesteek, irabazleek, gerra ondoren eskubidea izatenjarraitzen zutela, agian era indartuan gainera.

Nondik dator gerra egiteko eskubide hori? Jatorrifeudalak ditu, zuzenki dator rex gratia deik duen esku-bidetik ultima ratio regis izateko. Orduan, estatuaprintzeak behar duen erakunde gisa ikus daiteke,gero eta garestiagoak diren armadak ordaintzekobeharrezko zergak jasotzearren (eta 1793tik aurrerasoldadugaiak). Estatua egitura militarrak mantentze-ko sortu zen eta ez alderantziz, Krippendorffek(1985) dioenez. Baina estatua jainkoaren ondoren-goetako bat bezala ikus daiteke, bizitza ezabatzekoeskubidea jasotzen duena (exekuzioa), agian bizitzasortzekoa ere bai. Batzuen ustetan estatuak bizitzarensorkuntza kontrolatzeko eskubidea du, haurdunarengainetiko autoritatea aplikatuz.17

Konbina itzazu nazionalismoa eta Norbera-Besteaaldapa gogorra alde batetik eta boterea azkenerainoaplikatzeko eskubidea eta gainera betebeharra duenestatismoa bestetik, eta orduan nazio-estatuaren ideo-logia itsusia lortzen dugu, beste ideia katastrofikoa.Orain nazioaren mesedetan hiltzen da gerran,‘nazioa’ etnia berdina duten herritar oro izanik.Demokraziaren ideia berria trantsizio formulen bidezegoki daiteke, vox populi, vox dei bezala. Exekuzioa ‘xnazioko jendearen izenean’ egiten da; baina, gerrabezala, estatuak agindu behar du. Abortuari aurka-kotzean agertzen den bizitzaren aldeko sentimenduaamak erabakitako abortuak estatuak bizitzaren gainduen monopolioa gutxitzean oinarritzen da. Abor-tuaren aurkako sentimendua benetan umekiarensakratutasunean oinarrituko balitz (homo res sacrahominibus), orduan bizitzaren aldeko jendeak bakeza-leak izateko joera izango lukete; heriotza zigorraren

4. Bortxakeria kulturalaren adibideak 17

Page 20: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

aurka egongo lirateke, eta erabat haserre egon behar-ko lukete Estatu Batuetan beltzen artean dagoen hil-kortasun tasa handiagatik eta besteenagatik mun-duan zehar. Noski, bizitzaren ordez aukerarilehentasuna ematea beste bortxakeria kulturala da,umekiaren bizitza giza bizitza dela ukatzean oinarri-tua, umekia ‘gauza’ bat bihurtzen duena.

Batu nazio-estatuaren ideologia teologikoki oinarri-tzen den herri hautatuaren konplexuarekin eta an-tzokia prest dago hondamen baterako. Israel(Yaweh), Iran (Allah), Japonia (amateratsu-okami),Hego Afrika (holandar Jainko ‘erreformatua’), Esta-tu Batuak (Jainko judu-kristaua) erlatiboki argiakdiren kasuak dira; krisi batean edozertarako prest.Alemania nazia (Odin/Wotan Jainko nazia) katego-ria berdinean zegoen. Gorbachoven Sobiet Batasu-na —bere burua Leninen jarraitzaile gisa ikustenduena 61 urteko geldialdi baten ondoren— orain-dik ere lanean dabil herri hautatua izateko bokazio-aren barne, Historiak hautatua (letra larriz) sozialis-moa lortuko duen lehen herri gisa. Eta Frantziakgailentasun konplexu berdina dauka —baina inorkhautatu izanak zerbait Frantziaren gainetik dagoelaesan nahiko luke, ideia onartezina dena. Frantziakbere burua hautatu zuen, un peuple elu, mais par luimeme, 1804ean Aita Santuak Napoleon koroatubehar zuenean otutako ekintza arketipikoak adie-razten duen moduan. Napoleonek koroa hareneskutik hartu zuen eta bere burua koroatu zuen.

4.3. HizkuntzaHizkuntza jakin batzuek —jatorri latinoa dutenak,italiera, espainiera, frantsesa eta ingeles modernoa,baina ez hizkuntza germaniarrak, alemana eta nor-vegiera—, emakumeak ikusezinak bihurtzen dituz-te hitz berdina erabiliz gizonezko generoarentzateta gizadi osoarentzat. Idazkera ez-sexistaren alde-ko mugimendu garrantzitsua (Miller eta Smith,1988) nahita egiten den eraldaketaren adibide onada kulturan bortxakeria kulturala gainditzearren.Egitekoa ezinezkoa iruditu behar zitzaien hasiziren emakume ausartei, baina jadanik fruitua ema-ten ari da.

Gainera, hizkuntzaren beste alderdi sotilagoakdaude, zeinetan bortxakeria ez baita hain argia, bai-zik inplizituagoa. Indoeuroperaren eta txinera etajaponieraren funtsezko ezaugarrien arteko aldera-ketak (Galtung eta Nakamura, 1983) hizkuntzaindoeuroparrek ezartzen dituzten espazioaren etadenboraren zurruntasunak adierazten ditu; baitaegitura logikoari dagokion zurruntasuna ere, infe-rentzia baliodunak lortzeko ahalbidea indartsukiazpimarratzen duena (hortik dator hain ‘logikoak’izateko harrotasun Mendebaldarra); hizkuntzarenarabera esentziaren eta agerpenaren artean bereiz-teko joera, esentziaren hilezkortasunari eta, inplika-

zioz, agerpena besterik ez denaren ezabaketarenlegeztapenari atea irekitzen diona. Hala eta guztizere, hori kultura sakona da, bortxakeriaren hirukia-ren oinarrizko mailaren geruza sakonena. Bortxake-ria zuzenarekiko eta estrukturalarekiko loturaknabarragoak dira hemen.

4.4. ArteaUtz iezadazue puntu bat aipatzen, 1967ko EuroparElkartearen ondorengo den Europar Batasunarensorrerarako garrantzitsua den puntu bat (Galtung,1989c, 2. kap). Nola ulertzen du Europak bereburua? Greziar mitologian ‘Europari’ lotzen zaionistorioa ez da oso lagungarria. Urrunago eramatengaitu Europa ez-europar inguruaren ukapen gisaulertzeak. Eta inguru hori Erdi Arotik Garai Moder-norako igarobidearen garaian inperio otomandaritzela zen ekialdean eta hegoaldean, eta horrek Vie-nako harresiraino iritsi (1683), Siria eta Egipto bere-ganatu (1517) eta ondoren Tripolitania, Tunisia etaAlgeria menperatu zituen eta Fezeko sultanerria etaMoroko soilik utzi zituen espainiar Habsburgoenesku zenbait enklabe txikirekin (horietako bi orain-dik ere han daude). Ekialdekoa ez zen inguru baka-rra (ez arabiarra, ez musulmana) Errusia zen, txi-roa, izugarria espazioan eta denboran. Lokartua,baina izugarrizkoa (Larsen, 1988, 21-23 orr.)

Europak, beraz, hegoaldeko eta hego-ekialdekoetsaiaren ukapen gisa ulertu behar zuen bere burua.Horrela, ‘ekialdeko despotismoaren’ metafora gara-tu zuen bere ‘ingurua’ ulertu ahal izateko; metaforahori oraindik ere oso esanguratsua da Mendebal-dearen gogoan. ‘Ekialdeko despotaren’ jokaera tipi-koak axolagabekeria eta bidegabekeria ziren. Berakhiltzen zuen, Europar printzeak bezalaxe: bainahark bere nahiaren arabera gobernatzen zuen, ezlegearen arabera. Sexu kontuetan zituen aukerak(harena) Europarrek gauean neska nekazariak bor-txatuz soilik zituzten. Horrelako aukera zuten kris-tau monogamiak zapaltzen ez zituen musulmanek.Frantzian XIX. mendean ekialdeko despotismoasexu eta bortxakeriazko testuinguru batean errepre-sentatzen zuen pintura eskola bat sortu zen. HenriRegnaulten Prozesurik gabeko exekuzioa eta EugeneDelacroixen Sardanapalen heriotza dira adibide onak.Hegelek, gero Marxek kopiatua, ekialdeko (asiar)despotismoa eta produkzio modua gauza negatibo,homogeneo eta geldo gisa ulertu zituen.

Sindrome horren ondorioa da Europaren ingurukoborobil erdiaren zati ez arabiarra, Errusia, ekialde-ko despotismoaren arabera ikusi beharra. Tsarrakdespotikoak izatea agian ezin da ukatu —bainaekialdekoak? Irudi horrek ziurrenik Europak Erru-siaz eta Sobiet Batasunaz duen irudian eragin du,eta oraindik halaxe egiten du, nahita egindakogezur beltz gisa.

18 Bortxakeria kulturala

Page 21: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

4.5. Zientzia enpirikoa

Bere burua jarduera ekonomikoaren zientzia gisaulertzen duen ikasbide ekonomiko neoklasikoa bor-txakeria kulturalaren adibide bat litzateke. AdamSmithen tradizioak indartsuki eragin diolarik, eko-nomia neoklasikoak orain bere dotrinek ezarritakosistema enpirikoki estudiatzen du, eta bere kabuzbetetzen diren profeziak errealitate enpirikoanbaieztatuak aurkitzen ditu. Dogma neoklasikoarenedo jakituria arruntaren atal bat ‘abantaila konpara-tiboetan’ oinarritzen den merkataritza-teoria da,jatorriz David Ricardok postulatua, eta gero Hecks-cher eta Ohlinek eta Jan Tinbergenek garatua. Ikas-bidea horrek agintzen du herri bakoitzak herrihorrek produkzio faktoreen araberako abantailaduten produktuekin jokatu behar duela mundu mai-lako merkatuan.

Praktikan horrek esan nahi du lehengai eta presta-kuntzarik gabeko langile anitz dituzten herrieklehengaiak atera behar dituztela, eta dirua eta tekno-logia, langile prestatuak eta zientzialariak dituztenherriek lehengaia prozesatu behar dutela. Eta horre-la Portugalek bere ehun industria utzi zuen eta erdimailako ardogilea bihurtu zen, eta bitartean Ingala-terrak behar zuen erronka jaso zuen bere gaitasunindustriala oraindik gehiago garatzeko. Ikasbidehorren ondorioak edonork ikus ditzake mundukoegungo lan-banaketa bertikalean. Bortxakeria estruk-turala edonon (Galtung, 1971; 1988b), herrien arteaneta herrien barne.

Horregatik, abantaila konparatiboen ikasbideakmunduaren banaketa zakar baten legeztapenerakobalio du, herriek beren esportazio produktuetanerabilitako prozesu mailaren araberakoa. Hori pro-dukzio prozesuan jasotzen duten suspertze mailarenproportzioan doanez, abantaila konparatiboenprintzipioak herriak sententziatzen ditu produkziofaktorearen profilak arrazoi geografikoengatik etahistorikoengatik jarri dituen lekuan geratzera.Noski, ez dago legerik, ezta lege enpirikorik ere,herriei beren produkzio profila hobetzea debeka-tzen diena —Kaname Akamatsu japoniar ekonomis-tak adierazitako ideia funtsezkoa.18 Baina hori lortzea ez da erraza, berehalako irabaziak eginbadaitezke status quo-a aldatu gabe, lehengai edosalgaien jabe direnen mesedetan. Eta horrela aban-taila konparatiboen ‘legeak’ egituraren aldetikonartezina den status quo bat legeztatzen du. Mo-tzean, ‘lege’ hori bortxakeria kulturalaren adibidebat da, ekonomiaren muinean bertan txertatuadagoena.

4.6. Zientzia formalaBaina hori ezin da esan matematikaz ziurki? Hori ezda, ordea, hain argia. Matematika funtsezko erregela

bat duen joko formal gisa ikusten bada, alegia, T teo-remak eta bere ezeztapenak, –T, ezin badute biakbalio, orduan bortxakeriazko ondorioak sor daitezke.Logika matematikoak logika balioanizduna aztertzenduenean ere erabiltzen den tresna bi balioko logikada, balio duena eta balio ez duenaren arteko mugazorrotza duena, tertium non datur. Eta erraz ikustenda horrela izan behar duela, inferentzia baitamatematikaren eraikinaren lokailua, modus ponenseta modus tollens izanik funtsezko prozedurak. Ezdago inferentziarik egiterik aurrekariak edo infe-rentziak egia-balio anbiguoak baditu (Galtung,1988c, 4. kap., bereziki 4.4).

Horrek esan nahi du matematikak pentsatzeko moduberezi batera behartzen gaituela, eremu pertsonal,sozial eta mundialetan ematen den zuri-beltz pentsa-menduarekin eta polarizaziorekin bat datorrena.Pentsamendu matematikoaren ‘edo bat edo bestea’izaerak bera joko erakargarria bihurtzen du, baina ezda inolaz ere egokia gizakiaren, gizartearen eta mun-duaren errealitate oso dialektikoari aplikatzeko. Etaadequatio (egokitasuna) da kulturaren, espazio sinbo-likoaren, funtsezko baldintza, baldin eta gidatu beharbagaitu bortxakeria gutxiago duen balizko errealitatebat ikusi ahal izatera.

4.7. KosmologiaBortxakeria kulturaletik bortxakeriazko kulturaradoan igarobidearen arazora itzultzen gara. Aitzineanlehen atalean aipatzen genuen bezala, halako epaike-ta orokorrak lor genitzakeen kulturaren alderdi anitzeta ezberdinak identifikatzearen bidez, pentsamenduerlijioso eta ideologikoan, hizkuntzan eta artean, zien-tzia enpirikoan eta formalean; horiek denak bortxake-ria legeztatzeko balio dute. Hala ere, badago bestehurbilbide bat: kultura baten substratua aztertzea ‘kul-tura sakonaren’ bila; horietako asko egon daitezke.19

Erroen erroak ikusiko genituzke: kulturaren osagaiaksortzen dituen eta horien bitartez birproduzitzen denkulturaren kodigo genetikoa. Hori oso espekulatiboabihurtzea ez da oso arazotsua; zientziaren izaeraridagokio geruza sakonagoak postulatzea, inplikazioakbakantzea, teoriaren erdigune gogorra proban jartzeaforma ezberdinetako izkinen inguruan.

Kosmologiaren kontzeptua errealitateari buruzkoonarpen sakonago horiek jasotzeko pentsatua dago,20

arrunta eta naturala dena definituz. Ez da erraza sub-kontziente kolektiboan sakontasun maila horretandauden suposizioak azalaraztea, are gutxiago erauz-tea. Eta hala ere, maila horretan erakusten ditu Men-debaldeko kulturak hainbat bortxakeriazko ezauga-rri, non kultura osoak bortxakeriazkoa baitirudi.Hautaketa dago, erdigune-periferia aldapak daude.Larrialdiaren sindromea dago, apocalypse now!, bakezuzenaren eta estrukturalaren eraiketa eta aplikaziomakala eta lasaia zailtzen duena. Pentsamendu ato-

4. Bortxakeria kulturalaren adibideak 19

Page 22: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

mistikoa, dikotomikoa dago, bitartekoen eta helbu-ruen batasunaren aurka ekiten duten kate dedukti-boak dituena. Harrokeria dago naturaren aurrean,bizitzaren batasunari aurka egiten diona. Gizakiakbanakotzeko eta mailakatzeko joera indartsua dago,gizakiaren batasuna hausten duena. Eta Jainko trans-zendental, absolutua dago, ondorengo ikaragarriakdituena. Kultura osoak bortxakeria sortzeko gaitasunizugarria du, kultur maila ikusgarrienean adieraztendena eta legeztatu ezin daitekeena legeztatzeko erabildaitekeena. Mendebaldean bakea egoteak, jatorriaMendebaldean bertan izanik batzutan, mirari bat

dirudi, ziurrenik jatorria bere ezaugarri leunenetanduen miraria.

Pentsaera horrek erraz eramaten gaituela etsipensentimendu batera, eta hori da arazoa. Kode genetikokulturala aldatzeak kode genetiko biologikoa alda-tzea bezain zaila dirudi. Eta gainera, posible balitz,‘kultur ingeniaritza’ ingeniaritza genetikoa denbezain bortxakeria modu arazotsua izan liteke. ‘Hala-beharraren’ eskuetan utzi behar ahal da —hots, bote-rea eta abantaila duten eskuetan?21 Hori etorkizunekobake ikerketaren gai oso zail eta garrantzitsua da.

20 Bortxakeria kulturala

Page 23: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

5. Gandhi

eta

bortxakeria

kulturala

Z er zuen esateko Ghandi berak arazo zail horieiburuz, bortxakeria zuzenari eta estrukturalarialternatibak bilatzeko asmoa zuenez? Bere

erantzuna bi axioma birproduzitzea zen, bere eku-menismotik abiatuta, zentzu batean ghandismoalaburbiltzen dutenak: bizitzaren batasuna, eta bitartekoeta helburuen batasuna. Lehena bigarrenetik ateratzenda, onartzen bada bizitza, eta bereziki giza bizitza,ezin dela erabili helburu baterako bitarteko gisa. Hel-burua biziraupena bada, orduan bitartekoak bizitza-ren suspertzaile izan behar du. Baina nola ulertzendugu ‘batasuna’? Interpretazio zentzudun bat, aurre-ko ataletan erabilitako ideiak erabiltzen dituena, hur-biltasunaren araberakoa litzateke, banaketaren aur-kakoa. Gure gogoaren munduan bizitzaren formaguztiak, bereziki giza bizitzak, hurbiltasuna dastatubeharko luke, eta ez bananduak izan Norbera-Besteakaldapa gogorrengatik, lubakiak sortzen dituenakgizarte-eremuan. Kulturaren erdigune gogorretik abia-tzen den legeztatze oro (adibidez, herri hautatua iza-teko bokazioa) ukatu beharko litzateke beste axiomagaraiago, ‘gogorrago’ horrekin talka egitean.

Bitartekoen eta helburuen batasuna beste gogo-osa-gaien hurbilketa gisa uler dezakegu, hala nola, ekin-tzen eta ekintzok eragindako egitateen arteko hurbil-keta. Ez lirateke bananduta gorde beharko kausazkokate luzeen bidez, lubakiak egiten dituztenak gizarte-denboran. Altxamendura edo iraultzara, industrian edoindustria proletalgoan inbertitzera garamatzaten gizar-te hurrenkera luzeak hastea, ez da nahikoa ona. Bitar-tekoak beren baitan izan behar dute onak, ez urrutikohelburuen arabera, bidearen bukaeran —industrialis-moaren aldarean ‘hazkuntza/kapitalismoa’ eta ‘iraul-tza/sozialismoaren’ izenean sakrifikatu diren guztiaklekuko dira. Egiaztapen enpirikotik abiatzen den legez-tatzea, ‘arrakastatsua da’, ukatu egiten da axiomagaraiago, ‘gogorrago’ horrekin talka egiten duenean.

Norbera-Bestea aldapa oro erabil daiteke balioen mai-laketaren barne behean daudenen aurkako bortxake-

5. Gandhi eta bortxakeria kulturala 21

Page 24: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

22 Bortxakeria kulturala

ria legeztatzeko. Kausazko kate oro erabil daiteke bor-txakeriazko bitartekoak legeztatzeko bortxakeriarikgabeko helburuak lortzearren. Ghandi berdin izangolitzateke eszeptikoa iraultza eta lan gogorraren ideiamarxisten aurka, gizaldi bat edo bi sakrifikatzeko etor-kizuneko ustezko zoriontasun baten mesedetan, etalan gogorra eta enpresa espirituaren ideia liberal/kon-tserbadoreen aurka, gizarte klase bat edo bi sakrifika-tzeko goiko klaseen gaurko zorionaren mesedetan.

Ghandik bi axioma horietatik ateratako konklusioabizitza ororen izaera sakratuaren errespetua (hortikbegetarianismoa) eta ‘bitartekoen ardura hartu etahelburuek beren buruaren ardura hartuko dute’erregelaren onarpena da. Horrenbestez, bizitzaren

batasunaren ikasbidea asko ezberdintzen da orekaekologikoaren ikasbidetik, bizitza oro hobetzea esannahi baitu, ez giza bizitza soilik; eta giza bizitza oro, ezerlijio edo ideologiaren batek (itxuragabetua edogaizkiulertua) aukeratutako kategoriak soilik. Etabitarteko eta helburuen arteko batasunak sinkronia-ren ikasbide batera garamatza, arazo guztietan aldibatera lan egitera deitzen duena22 eta ez pausu handibaten diakroniara, indar higigarria abiarazten duela-koan. Arketipoa: gurpil budista, non pentsamendua-ren, hizkuntzaren eta ekintzaren osagaiak lehentasunmaila berbera izateko joera duten; ez piramide kris-taua, batzuetan (adibidez, fedea ekintzen aurka) bes-teetan baino arreta gehiago jartzen duena (Galtung,1988, 1.1 kap., bereziki 25 or.h.).

Page 25: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

6. Amaiera

B ortxakeriaren hirukian (zuzena-estrukturala-kulturala) bortxakeria edozein izkinetan hasdaiteke eta errazki zabaltzen da beste izkine-

tara. Bortxakeriazko egitura instituzionalizatua etabortxakeriazko kultura barneratua dagoenean, bor-txakeria zuzenak ere instituzionalizatzeko joera du,errepikakorra, errituala bihurtzekoa, vendetta bateanbezala. Bortxakeriaren hiruki-itxurazko sindromeaalderatu egin beharko litzateke buruan bakearenhiruki-itxurazko sindromearekin, bertan bake kultu-ralak alderdi ezberdinen arteko harreman sinbiotikoeta zuzena duen bake estrukturala eta lankidetza-,laguntasun- eta maitasun-ekintza duen bake zuzenasortzen baitu. Hiruki eraginkorra litzateke, ez gaiz-toa, baizik bere burua indartuko lukeena. Hiruki era-ginkor hori hiru izkinetan aldi berean lan eginez lor-tuko litzateke, eta ez batean sortutako funtsezkoaldaketak automatikoki besteetan aldaketak sortukodituela suposatuz.

Page 26: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

24 Bortxakeria kulturala

diziplina berriei egiten zaien gonbidapena da bakea-ren bilaketan bat egiteko eta eremu bertan dabiltzanikertzaileei egiten zaiena eraberritzeko —pixka batbada ere—.

Horrela eginez gero, bake ikerketak agian ekarpenbat egin ahal izango luke zientzia ekimen nagusi batoinarritzeko, gaur oraindik nabarmenki ekimen aka-demikoen artean agertzen ez dena, giza kulturarenzientzia, ‘kulturologia’. Gaur, eremu hori erdibitua

dago giza zientzien (goi zibilizazioentzat) eta kulturantropologiaren artean (behe zibilizazioentzat); filo-sofiak, ideien historiak eta teologiak tarteko zulo ba-tzuk betetzen dituzte. Bortxakeria kulturala horretanguztian zehar zabaltzen da, bortxakeria estrukturalagizarte zientzien zehar zabaltzen den bezala. Bakeikerketak hainbeste ikasi behar du, hainbeste hartu,jaso behar du. Agian, bere garaian ekarpenak egingoditugu: aniztasuna, sinbiosia eta berdintasuna lortze-ko asmoarekin.

Page 27: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Oharrak

1. Beraz, ‘bortxakeria kulturalak’ aldizkari horretan oraindela 20 urte (Galtung, 1969) aurreratu genuen ‘bortxake-ria estrukturalaren’ bide berdina hartzen du. Ideia horigehiago garatzeko kritika eta ahalegin garaikide oso erai-kitzaile baterako, ikusi Roth (1988). Antzeko kontzeptuaSaner-ek aipatzen du (1982).

2. Ahalegin anitz egin da ‘gizon berria’ (eta emakumea?)sortzeko. Mendebaldean kristautasunaren adar berribakoitza ahalegin bat izan da, baita humanismoa ere, etaberdin sozialismoa. Baina edozein kultura besteei gaine-zartzea bortxakeria zuzena da (egileak bilatua), gehiene-tan kultura batetik desgizarteratzea eta bestean birgizarte-ratzea esan nahi duena —defendatzerik ez duen haurrarenlehen gizarteratzea barne—. Hala eta guztiz ere, kulturagizakiarentzat conditio sine qua non bada, gu batere gabe jaiogara (aldez aurretiko joerak soilik ditugu), eta gainezartzeabortxakeria bada, orduan hezkuntzaren funtsezko arazoatopatzen dugu: aditz trantsitiboa edo intrantsitiboa al da‘hezi’? Biak, noski, hermeneutikoki lotuta. Heziketa bake-tsua eta gizarteratzeak kultura anitzekin harremana ekarribeharko luke eta gero elkarrizketa bat, ondoren argudia-tuko dugun moduan. Ez kristautasuna, ezta humanismoaere ez dira onak horretan; izan ere, oraindik ez dakigu nolaegiten den hori. Hemen bortxakeria kulturala aipatzendenean ez da esan nahi norbaiti kultura bat inposatzea,dela zuzenki edo estrukturalki. Hala ere, inposaketa horilegeztatzen duten kulturaren atalek, adibidez kultura‘garaiagoa’ delako (monoteista, modernoa, zientifikoa,etab.), kulturaren barnean txertatuta dagoen bortxakeriaadieraziko lukete, beste hitzetan, bortxakeria kulturala.‘Bortxakeriaren legeztapen enpirikoa edo balizkoa’ bor-txakeria kulturalerako giltza da.

3. Guk, orduan, kontrolerako mekanismoak sistematikokisailkatzen ditugu barnekoen eta kanpokoen artean, positi-boen eta negatiboen artean, eta ‘barnekoa, bai positiboa,baita negatiboa ere’, kontzientzia ona eta txarra gisa iden-tifikatuz; kanpokoa positiboki sari bezala eta negatibokizigor bezala. ‘Barnerapena’ pertsonaren sisteman errosakonak dituen kontzientzia da; ‘instituzionalizazioa’ gizar-te sisteman erro sakonak dituen sari/zigorra da. Biak ekin-tzak ‘berez, arrunki, nahita’ gertatzeko balio dute. Gizartezientziaren hastapen horiek agian balioko dute bortxake-ria kulturala eta estrukturala gizarte zientzien teorien erai-keta orokorraren erdigunean kokatzeko.

Oharrak 25

Page 28: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

26 Bortxakeria kulturala

4. Begira Galtung (1984), hiru sistemak alderatzeko saioanahi baduzu (ez hitlerismoa eta estalinismoa soilik, orainglasnot errebisionismoan arrunta bihurtu den gisara).

5. Antzekotasun handiak daude shinto barnean hautazkotasu-naren inguruan. Begira Ienagaren analisia (1978), berezi-ki 154 orrian hakko ichiu kontzeptua dela eta (mundukozortzi izkinak teilatu beraren azpian).

6. Hurbilbide erraza ‘zehar-ondorio’ denak beste ikasgaienataurrean uztea da, hauek haiek kontzeptualki, teoretikokieta praktikan garbi ditzatela eskatuz, ekonomistek egitenduten gisara.

7. Dokumentua 1948ko Deklarazio unibertsalaz, 1966ko bikonbenioez eta aukerako protokolo batez osatzen da.Gutunak ez du oraindik lortu merezi duen lekua, besteakbeste AEBek ez dituelako konbenioak berretsi.

8. Horregatik maila horretan egin behar zaio aurka inguru-menaren hondaketari desindustrializazio eta deskomer-tzializazio prozesuen bidez, eta ez poluzio edo zabor-pila-keta modu bat beste batez ordezkatzean horrelako arazoorokorretan zatikako hurbilbideak erabiliz.

9. Aitzitik, ia sinestezina da zein baketsua izan den iparrekomuga herri hain handi eta hain txiki baten artean, batzuenustez handia edozein ‘botere hutsune’ betetzeko irrikanzegoen arren.

10. Hau, noski, Estokolmoko Nazioarteko Bake Ikerketen Ins-titutuak hartu duen hurbilbidea da SIPRI Yearbook eta besteargitalpenetan; oso erabilgarria lehen mailako dokumen-tazio gisa, baina ez du nahikoa sakontzen irudika edo apli-ka daitezkeen edozein aurkako neurri errealen bila.

11. Faktore horiek maiz oso garrantzitsutzat jo dira japonia-rren erasokortasuna esplikatzeko, adibidez, Benedict(1972). Ienagak (1978) ere aipatzen ditu faktoreok.

12. Tranbia Tokioko Jauregi inperialaren aurretik igarotzenzenean bidaiariak altxa egiten ziren eta burua makurtzenzuten enperadoreari begira. Eta Yasukuni shinto tenplualeku garrantzitsua da eraiketa-lan nazional eta nazionalis-tarentzat Japonian. Bere alderdiak 1989ko uztailaren 23anhauteskundeak galdu zituenean, LDPko lehen ministroberriak, Kaifuk, ez zuen tenplua bisitatu 1945eko abuztua-ren 15eko kapitulazioaren urteurrenean, ongi baitzekienhaizea ezkerretik zebilela.

13. Ezagutzen ditudan adibideen artean AEBetako ReserveOfficers Training Corps (ROTC) delakoa da armada etaunibertsitatearen integrazio hain sakonaren adibide argie-na, ikasleak beken bitartez erostea eta propaganda milita-ristez beteak dauden eskolak zilegitzat baititu.

14. Garrantzi berdina duen beste bereizketa teologikoa: jato-rrizko bekatuarekin jaio garen (kristau batzuek esangoluketen eran), jatorrizko graziarekin (besteek esan luke-

ten eran), biekin (budismo indiarraren karma?), eta batere ez (jarrera ateista). Jainko transzendentala eta jato-rrizko bekatuaren arteko konbinazioak jendearen kon-trolerako ondorio izugarriak ditu, Luterok ederki ulertuzuen bezala.

15. Begira Galtung (1989a) xehetasun gehiago jasotzeko. Begi-ra Weber (1971) hautazkotasunaren azterketa bikaina nahibaduzu.

16. Nobela distopiko erakargarri eta beldurgarri baten gainagusia da (Atwood, 1987). Carolyn DiPalmari eskertzendiot erreferentzia hau.

17. Nire jarrera, ez oso orijinala, hauxe da: umekia bizia da, etaberaz, sakratua da. Edozer gauza egin beharko litzatekebizitza apurtuko duen egoera bat saihesteko, nahita edonahi gabe. Alternatiba denak saiatu ondoren azken eraba-kia bizitza hori sortu zutenen eskuetan dago, arrunki gizonbat eta emakume bat, emakumeak beto indarra izanik etagizonak kontsultatua izateko eskubidea.

18. Bere funtsezko ideia hau da: pilatzen den gainerako balioguztia produkzio faktoreak hobetzeko erabiltzea, tranpatikateratzeko, ez produkzio faktoreen jabeek luxuzko pro-duktuak kontsumitzea. Sinplea eta zuhurra, hori izan zenJaponiak egin zuena, baina zaila litzateke gaur Japoniakhori beste askok egitea nahi izatea.

19. Jarrera postestrukturalista garrantzitsua: sakonera joatea,azalaren azpira, ez da aniztasunetik bakuntasunera igaro-bidea. ‘Mendebaldar kultura sakona’, adibidez, ez da adie-ra bakarreko ideia. Horregatik, esango nuke kristautasuna,adibidez, bi eratara irakur daitekeela gutxienez, irakurketagogorra (transzendentalagoa, jatorrizko bekatuaren ara-berakoa) eta irakurketa leuna (immanentea, jatorrizkograziaren araberakoa). Beste batzuek kultura sakonarenaniztasun konplexuagoa ikusten dute. Batetik besterakourratsa beharrezko baldintza da.

20. Kosmologia, orduan, honela definitzen da narraski: ‘zibili-zazio baten kultur suposizio sakonak, normala eta naturaladena definitzen duten egitura sakonen oinarrian daudensuposizio orokorrak barne’.

21. Noiz dauka kulturak, bereziki kultura sakonak, nahikoamalgutasun (Scholem) forma hartu eta forma berritzeko?Krisialdietan? Trauma sakon bat jasan denean, besteei trau-ma sakonak jasanarazteko trauma barne? Gutxi dakiguhorretaz, auzi garrantzitsuak direla besterik ez.

22. Begira Ghandiren bizitza: bere asmo politikoa harrigarriada —swaraj; satyagraha eta sarvodaya arakatzea; Hego Afri-kako indiarren goraldia, harijans-ena Indian, emakumee-na; komunitate hindu eta musulmanen arteko gatazka.Ghandik ez zuen inoiz esan: horietako arazo bakar batieskainiko diot nire arreta, eta gero besteak etorriko dira.

Page 29: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo
Page 30: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

28 Bortxakeria kulturala

— eta Fumiko NISHIMURA, 1983. ‘Structure, Culture and Lan-guages: An Essay Comparing the Indo-European, Chineseand Japanese Languages’. Social Science Information, 22atala, 6. zenb., abendua, 895-925 orr.

I

Page 31: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Gernika Sarea Bilduma 29

Gernika Sarea

Bilduma

Maria Jesus Cava Mesa (MariaSilvestre eta Javier Arranzenlankidetza), Memoria colectiva delbombardeo de Gernika, Bilbo,Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1996,312 or., 15,03 euroISBN: 84-88949-13-8Erref.: RG1

John Paul Lederach, Construyendola paz. Reconciliación sostenible ensociedades divididas, Bilbo,Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1998,200 or., 13,22 euroISBN: 84-88949-21-9Erref.: RG2

Michael Kasper, Gernika undDeutschland. Geschichte einerVersöhnung, Bilbo, Bakeaz/GernikaGogoratuz, 1998, 108 or., 7,21 euroISBN: 84-88949-26-XErref.: RG3

Michael Kasper, Gernika y Alemania.Historia de una reconciliación, Bilbo,Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1998,104 or., 7,21 euroISBN: 84-88949-27-8Erref.: RG4

Mari Fitzduff, Más allá de laviolencia. Procesos de resolución deconflicto en Irlanda del Norte, Bilbo, Bakeaz/Gernika Gogoratuz,1998, 172 or., 11,42 euroISBN: 84-88949-28-6Erref.: RG5

Johan Galtung, Tras la violencia, 3R:reconstrucción, reconciliación,resolución. Afrontando los efectos visiblese invisibles de la guerra y la violencia,Bilbo, Bakeaz/Gernika Gogoratuz,1998, 132 or., 9,02 euroISBN: 84-88949-35-9Erref.: RG6

Johan Galtung, Paz por mediospacíficos. Paz y conflicto, desarrollo ycivilización, Bilbo,Bakeaz/Gernika Gogoratuz,2003, 360 or., 24,00 euroISBN: 84-88949-52-9Erref.: RG7

Memoria colectivadel bombardeo

de GernikaMaría Jesús Cava Mesa

con la colaboración de María Silvestre y Javier Arranz

bakeaz

gernika gogoratuz

RE

DG

ER

NI

KA

Construyendola paz

Reconciliaciónsostenible en

sociedades divididasJohn Paul Lederach

bakeaz

gernika gogoratuz

RE

DG

ER

NI

KA

Gernika undDeutschland

Geschichte einerVersöhnung

Michael Kasper

bakeaz

gernika gogoratuz

RE

DG

ER

NI

KA

Gernika yAlemaniaHistoria de

una reconciliaciónMichael Kasper

bakeaz

gernika gogoratuz

RE

DG

ER

NI

KA

Más alláde la violencia

Procesos deresolución de conflicto

en Irlanda del NorteMari Fitzduff

bakeaz

gernika gogoratuz

RE

DG

ER

NI

KA

RE

DG

ER

NI

KA

Tras la violencia,3R: reconstrucción,

reconciliación,resolución

Afrontando los efectosvisibles e invisibles dela guerra y la violencia

Johan Galtung

bakeaz

gernika gogoratuz

Liburuak

Bideoak

La huella humana. El bombardeo de GernikaGernika, Gernika Gogoratuz, 1998Iraupena: 45 minPSP: 16,23 euro

Giza aztarna. Gernikako bonbardaketaGernika, Gernika Gogoratuz, 1998Iraupena: 45 minPSP: 16,23 euro

The mark of men. The bombing of GernikaGernika, Gernika Gogoratuz, 1998Iraupena: 45 minPSP: 16,23 euro

Menschliche Spuren. DieBombardierung von GernikaGernika, Gernika Gogoratuz, 1998Iraupena: 45 minPSP: 16,23 euro

Paz por medios pacíficosPaz y conflicto,

desarrollo y civilizaciónJohan Galtung

RE

DG

ER

NI

KA

bakeaz

gernika gogoratuz

Page 32: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

30 Bortxakeria kulturala

1. Adam Curle, El campo y los dilemas de los estudiospor la paz, 1994, 16 or. Agortua.

2. John Paul Lederach, Un marco englobador de latransformación de conflictos sociales crónicos, 1994, 19 or. Agortua.

3. Gernika Gogoratuz, Bibliografía de textos encastellano, sobre paz, análisis y transformación deconflictos y educación por la paz, 1994, 68 or.Agortua.

4. Christopher R. Mitchell, El proceso y las fases de lamediación, 1994, 20 or. Agortua.

5. Christopher Moore, Negociación y mediación, 1994,16 or. Agortua.

6. Gurutz Jáuregui, La autodeterminación en laperspectiva del siglo XXI, 1994, 20 or. Agortua.

7. Gernika Gogoratuz, Gernika Gogoratuz se presenta,1995, 24 or. Agortua.

8. John Paul Lederach, Mediación, 1996, 16 or.Agortua.

9. Christopher R. Mitchell, Evitando daños: reflexionessobre la “situación de madurez” en un conflicto, 1996,22 or., 1,80 euro.

10. Christopher R. Mitchell, Conflictos intratables: clavesde tratamiento, 1997, 21 or., 1,80 euro.Ingelerazko argitalpena: Christopher R. Mitchell,Intractable Conflicts: Keys to Treatment, 1997, 21 or.,1,80 euro.

11. Clem McCartney (bil.), Haciendo balance. El proceso de paz de Irlanda del Norte, 2001, 100 or.,9,02 euro.

12. Sir Kenneth Bloomfield, Las recordaremos.Informe de Sir Kenneth Bloomfield, Comisionadosobre Víctimas de Irlanda del Norte, 2001, 56 or., 6,01 euro.

13.Victim Support Northern Ireland y NorthernIreland Association for the Care andResettlement of Offenders, Toda verdad esamarga. Informe de la visita a Irlanda del Norte deldoctor Alex Boraine, vicepresidente de la Comisión dela Verdad y la Reconciliación de Sudáfrica, 2001, 36 or., 4,51 euro.

14. Johan Galtung, Violencia cultural, 2003, 32 or.,4,00 euro.

Euskerazko argitalpena: Johan Galtung, Bortxake-ria kulturala, 2003, 32 or., 4,00 euro.

Txostenak

Bildumatik kanpo

Riitta Wahlström, Imagen de enemigo. Educación de paz/Etsai Irudia. Bakearen Aldeko Heziketa (2 Buletina), 1990. Agortua.

Working Papers Munduan Bilduma

Cooperación Internacional Descentralizada/Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatua

Felipe A. González, Noé Cornago eta Gernika Gogoratuz (bil.), XII Jornadas Internacionales de Cultura y Paz deGernika. Respaldo a consensos = Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko XII. Jardunaldiak. AdostasunaLagunduz, 2003, 212 or., 12,00 euro.

Johan Galtung, Bortxakeriarik gabeko gatazka eraldaketa, 2003, 24 or., 6,00 euro.

Titulu berriak

Catherine Barnes (bil.), Haciendo propio el proceso. La participación ciudadana en los procesos de paz.

Page 33: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

Gernika Sarea Bilduma 31

Gernika Gogoratuz • Artekalea, 1-1º • E-48300 Gernika-Lumo • Bizkaia (Spain) • Tel.: +34 94 6253558 • Faxa: +34 94 6256765Idazkaritza: [email protected] • Dokumentazio Zentrua: [email protected] • http://www.gernikagogoratuz.org

Eskariak egiteko buletina

Abizenak IzenaLanbidea NANErakundeaHelbideaHerria PK HerrialdeaTelefonoa FaxaPosta elektronikoa

Igorlearen datuak

Liburuak" Memoria colectiva del bombardeo de Gernika" Construyendo la paz. Reconciliación sostenible en sociedades divididas" Gernika und Deutschland. Geschichte einer Versöhnung" Gernika y Alemania. Historia de una reconciliación" Más allá de la violencia. Procesos de resolución de conflicto en Irlanda del Norte" Tras la violencia, 3R: reconstrucción, reconciliación, resolución" Paz por medios pacíficos. Paz y conflicto, desarrollo y civilización

Bideoak" La huella humana. El bombardeo de Gernika" Giza aztarna. Gernikako bonbardaketa" The mark of men. The bombing of Gernika" Menschliche Spuren. Die Bombardierung von Gernika

TxostenakHonako aldeak jaso nahi ditut:

Nahi ditudan liburuak

Eskertuko nizueke nire kontu korrontearen libretan/kontuan Gernika Gogoratuzek igorriko dizkizuen ordainagi-riak ordainduko bazenituzte, eskatutako Gernika Sarea Bildumako materialen ordainketa gauzatu asmoz.

Izena eta abizenakErakundeaBankua/Aurrezki KutxaLibreta zenbakia edo Kontu Korrontea: _ _ _ _ / _ _ _ _ / _ _ / _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

erakundea bulegoa kontrola libreta edo K/K zkia.

(Bankuaren bitartezko gestioa errazteko, otoi eskatzen dizugu kutxatila bakoitza dagokion zenbaki zuzenarekin betetzea. Galde iezaiozu zure bankuari

inolako zalantzarik izatekotan).

Bankuaren helbideaHerria PK HerrialdeaEgunaSinadura

Bankutik helbideratzeko buletina

" Bankuko helbideratzea (osatu erantsitako buletina)." Postazko ordainketaz. Gernika Gogoratuz zkia. honenbesteko eurotan

(argi eta garbi adierazi igorlearen datuak)." Eskaria jasotzerakoan ordaindu." Transferentziaz (Gernika Gogoratuzen izenean) Kontu Korrontea: Euskadiko Kutxako 3035/0022/41/0220044387 zenbakira." VISA Txartelaz " MasterCard Txartelaz

_ _ _ _ / _ _ _ _ / _ _ _ _ / _ _ _ _ Eskaintzaren azken eguna: _ _ / _ _ / _ _Gernika Gogoratuzek nire baimena dauka adierazitako txartelean egindako eskariaren zenbatekoa kobratzeko.

Sinadura

Egindako eskariaren zenbatekoan dagozkion igortze gastuak gehitu behar dira aukera guztietan.

Ordaintzeko aukera

Page 34: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo
Page 35: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo
Page 36: Bortxakeria kulturala GERNIKA SAREA...hau da, gizakia ez balitz bezala. • Munduko espazioa era dualistan ikustea, Norbera Beste guztien aurka. • Denbora krisira, katarsira edo

GERNIKA GOGORATUZGernika Gogoratuz 1987an, Gernikako Bonbardaketaren 50. urteu-rrenaren oroitzapenean, Eusko Legebiltzarraren aho-bateko eraba-kiz sortutako Bakearen eta Gatazken Eraldakuntzarako IkerkuntzaZentroa da. 1995. urtetik Gernika Gogoratuz Fundazioak babestutadago eta izen bera duen Elkarte batez osatua dago, azken elkartehau Zentroaren kudeaketaz eta independentziaz arduratzen da.Zentroaren jarduera irabazi-asmorik gabea da.

Gernika Gogoratuzek Gernikako sinboloa zaintzearen eginkizunadauka bai iraganari begira, haren oroitzapenari eutsiz, bai etorkizu-nari begira, berradiskidetasun horizonteari eutsiz; iraganari dago-kionez historia gogoratu eta omenduz, eta etorkizunari dagokionez,gogoeta zientifikoaren bidetik, bake askatzaile, bidezko eta berra-diskidetzailean ekarpenak eginez. Honako betekizunak ditu:

• Bitartekaritza lanak bere gain hartu eta kudeatzen ditu gatazkasozial eta politikoetan. Hasieratik bideratu ditu bitartekaritzalanak euskal gatazkan.

• 1990tik urtero antolatzen ditu Gernika-Lumoko Udalarekin elkar-lanean Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldiak.

• Euskal Herrian eta zenbait herrialdeetan gatazken tratamendua-ri, negoziaketari, bitartekaritzari eta berradiskidetasunari buruz-ko mintegiak antolatzen ditu.

• Bakearen Hezkuntzan gogoeta egin eta trebatzeko jarraibidepropioa prestatzen ari da.

• Gatazken eraldakuntza, bitartekaritza, negoziazioa, dokumenta-zio bibliografiko eta berradiskidetasun prozesuei buruzko lanmonografikoak argitaratzen ditu.

• Berradiskidetasun horizontea helburu duen bakea eta gatazken eral-dakuntzari buruzko informatizatutako dokumentazio zentroa dauka,kontsulta eta mailegu zerbitzuarekin, eta informazioaren aukerazkohedapen zerbitzua. Praktikak egiteko aukera eskaintzen du.

• 1997an Gernika Sarea sortu zuen. Berradiskidetasuna helburuduten Prozesuetarako Nazioarteko Laguntza Sarea dena.

GERNIKA SAREABerradiskidetasun Prozesuetarako Nazioarteko Laguntza Sarea

Gernika Gogoratuzen ustez Berradiskidetasuna bakearen euskarri-rik sendoena da, eta bake askatzaile eta iraunkor horren abiapuntuaBerradiskidetasun Horizontea da, non erakundeak eraldatu etazuzenagoak bihurtzea bilatzen den, oroimen historikoa berreskura-tu eta biktimak omenduz.

Gernika Sarea 1997an sortu zen bost kontinenteetako pertsona etaerakunderen lankidetzarekin. Berradiskidetasun horizonte baterantzbideratutako bakearen eraikuntza sustatu eta laguntzea zen gureasmoa. Sarearen bitartez berradiskidetasunaren bidean dihardugu-non eginahalak batu egiten ditugu, eta denon arteko gogoetak elka-rri plazaratu; halaber, Berradiskidetasuna eta Bake Positiboarenarteko loturak bilatu; Bake Positiboak bortizkeria aurreikusteko edoakordioak sustatzeko duen baliagarritasuna argitu, eta, azkenik,haietatik abiatuta gatazken tratamendurako eta bakearen hezkun-tzarako metodo berriak ikertzen ditugu.

Gernika Sareak Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardu-naldietan urteroko bilera egiten du. Antolakundea idazkaritzarekin,ikerkerkuntza eta trebakuntza lantaldearekin eta dokumentazio etaargitalpen zerbitzuarekin hornituta dago.

Artekalea, 1-1º • E-48300 Gernika-Lumo • Bizkaia (Spain)Tel.: +34 94 6253558 • Faxa: +34 94 6256765Idazkaritza: [email protected]

Dokumentazio Zentrua: [email protected]://www.gernikagogoratuz.org