BURUKETAK-2.ZIKLOA.1

3
BURUKETAK (MOLDATUTA) MATEMATIKA 4 BAGA-BIGA (TXANELA) ELKAR 1.- 67 arrautza ditugu kaxetan gordetzeko. Eta kaxa horietako bakoitzak dozena erdi gorde dezake. Zenbat kaxa beteko ditugu eta zenbat arrautza geldituko dira sobera? 2.- Espedizio bat bere basetik ekainaren 3an atera zen eta urte horretako irailaren 4an itzuli zen. Zenbat egun iraun du espedizioak?

Transcript of BURUKETAK-2.ZIKLOA.1

Page 1: BURUKETAK-2.ZIKLOA.1

BURUKETAK (MOLDATUTA) MATEMATIKA 4

BAGA-BIGA (TXANELA) ELKAR

1.- 67 arrautza ditugu kaxetan gordetzeko. Eta kaxa horietako bakoitzak dozena erdi gorde dezake. Zenbat kaxa beteko ditugu eta zenbat arrautza geldituko dira sobera? 2.- Espedizio bat bere

basetik ekainaren 3an atera zen eta urte

horretako irailaren 4an itzuli zen. Zenbat egun iraun du espedizioak?

Page 2: BURUKETAK-2.ZIKLOA.1

3.- Inauterietan irteten den karroza bakoitzak 45 bonbilla gorri , 115 zuri, 38 berde eta 39 hori ditu. Guztira 12 karroza prestatu behar badira, kalkulatu mota bakoitzetik behar den bombilla-kopurua.

4.- Bi bonboi-kaxa mota daude: batzuek 12 bonboi dituzte eta besteek 8.

Urtebetetze eguna ospatzeko, gelara bonboiak eraman nahi ditugu, ikasleen artean banatzeko.

Gelan 22 gara eta bakoitzari hiruna eman nahi dizkiogu. Mota bakoitzeko zenbat kaxa erosi beharko ditugu?

Page 3: BURUKETAK-2.ZIKLOA.1

5.-Auzo bat diseinatu nahi dugu. Planoa egin nahi dugu. Auzoan 12 etxe egongo dira. Etxeak kaleetan eta etorbideetan modu erregularrean kokatu nahi ditugu. Kale bakoitza gainerako kale guztien paraleloa da. Kale bakoitza gainerako etorbideen perpendikularra da. Egizu urbanizazio baten diseinua. 6.- Irudi honek irudi berriak sortzeko 4 triangelu albo batetik nola elkar daitezkeen adierazten du. Bilatu triangelu horiekin eraiki daitezkeen irudi guztiak.