Copia De Produkzio Sektoreak

17

Transcript of Copia De Produkzio Sektoreak

Page 1: Copia De Produkzio Sektoreak
Page 2: Copia De Produkzio Sektoreak

Produkzio sektoreak hiru dira:

Lehen sektorea: Izaki bizidunengandik baliabideak lortu eta lehengai gisa erabiltzen dira.

Bigarren sektorea: Izaki bizigabeetatik natur baliabideak lortzendira, energia eta mineralak, adb eta lehengaiak eraldatzen dira.

Hirugarren sektorea: Produktuak saltzeaz eta garraiatzeaz arduratzen da eta gizarteari zerbitzuak ezkaintzen dizkio.

Page 3: Copia De Produkzio Sektoreak

Naturatik elikagaiak, janariak, altzariak, etab egiteko behar ditugun lehengaiak lortzen ditugu lehen sektorean, bai animaliengandik eta bai landareetatik, horrelako produktuak lortzeko egiten diren jarduera guztiak sartzen dira.

Espainian, biztanleria aktiboaren %7k egiten du lan sektore horretan.

Page 4: Copia De Produkzio Sektoreak

Landareak landatzeaz eta lurra lantzeaz arduratzen den jarduera ekonomikoa da.

Espainiako paisaian, lehorreko laborantzako lurrak eta ureztatutakoak bereizten dira. Lehorreko laborantzako lurrak meseta inguruan eta bi sakonunetan hedatzen dira. Mediterraneo inguruko hiru labore nagusiak-zereala, mahatsondoa eta olibondoa- lortzeko inguru egokienak dira.

Labore ureztatutako lurrak ibai eta kanal inguruetan daude. Fruta eta barazki mota ugari ematen dute.

Page 5: Copia De Produkzio Sektoreak

Basoak zaintzeko eta ustiatzeko nekazaritza jarduera da. Basoetatik lehengai ugari lortzen da, adb zura, erretxina eta kortxoa.Ondoren industrian lehengaiak eraldatu egin beharko dira, hainbat produktu egin ahal izateko.

Page 6: Copia De Produkzio Sektoreak

Animaliak zaintzeaz eta elikatzeaz arduratzen den produkzio jarduera da . Espainian , behiak , ardiak eta ahuntzak eta txerriak hazten dira. Horrez gain , badaude hegaztien granjak (oilaskoak, ahateak), beste ganadu mota batzuen granjak (zaldiak) eta ostrukak eta oreinak ere hazten dira.

Page 7: Copia De Produkzio Sektoreak

Arrainak harrapatzeaz arduratzen den jarduera ekonomikoa da. Europa Batasunaren barnean Espainia da arrantzarako ontzi gehien dituen herrialdea. Gaur egun itsas zabalean harrapatutako arrainak berehala izozten dira itsasontzi

modernoetan. Badaude itsaski eta arrainen haztegiak ere.

Page 8: Copia De Produkzio Sektoreak

Naturatik lortzen diren produktuak eraldatzera eta gizakiak kontsumitzeko produktuak lantzera zuzentzen den jarduera ekonomikoa da.

Bigarren sektoreak lehengaiak lortzeaz eta produktuak eraldatzeaz arduratzen da.

Sektore horietako jarduera nagusiak industrietan eta eraikuntzan garatzen dira. Espainian, biztanleria aktiboaren %31k bigarren sektorean lan egiten du.

Page 9: Copia De Produkzio Sektoreak

Industria bi multzotan sailkatzen dira: -Oinarrizko industriak: Beste industrietarako lehengaiak produzitzen dituzte: altzairua, burdina...- Eraldatze industriak: Beste industria batzuetarako produktuak egiten dituzte: metalezko piezak adb. Beste produktu batzuk zuzenean kontsumora doaz kontserbak, jantziak, liburuak etab.Industrietan zein lehengaiarekin lan egiten den kontuan hartuta, honako sektoreak bereiz daitezke: elikadura, ehungintza, zapatagintza, automobilgintza…Espainian,industria zentro nagusiak Madrilen, Kataluinian eta Euskal Herrian daude. Europari begira dauden bi industrialde ere badaude: Ebroko ardatza eta Mediterraneoko ardatza.

Page 10: Copia De Produkzio Sektoreak

Ehungintza, mota askotako ehunak egiten dituzten industria da. Bi motatako zuntzak daude: zuntz naturalak edo sintetikoak. Ehungintzako produktuak lehenengo objetuak izan ziren merkataritzan. Trafiko hau mendeetan areagotu egin da: artilea eta lihoa Europan egindakoak ziren, kalitatezko algodoia Indiatik ekartzen zuten eta zeta Txinatik. XVIII mendeetako azkenetan, Reboluzio industrialak produktuen sistema alteratu zuen. Europa eta Gran Bretaña munduko ehundegiak bilakatu ziren. Industria hau herrialde batzuetan motor moduan balio izan du industri berriak sortzeko,adb Latinoameriketa- ko herrialdeetan.

Page 11: Copia De Produkzio Sektoreak

Automobilen fabrikazioa eta industria sektorea da. Gaur egun automobilak beharrezkoak dira gure eguneroko bizitzarako,(lanerako, bidaiatzeko…)

Automobilgintza garrantzitsua da edozein estaturen ekonomian, adb Alemania, Europako lehen potentzia industriala da, eta bertakoak dira automobil marka ezagun asko: Opel, Mercedes- Benz, Audi…Europar Komunitatean ere automobilgintzak garrantzi handia du, 2 milioi laguni enplegu zuzena ematen die eta beste hamar zeharkako enplegu sortzen du.

Page 12: Copia De Produkzio Sektoreak

Elikadura industria elikadura katearen zati bat da, oso garrantzitsua, elikagaien produkzioaren zati guztiak hartzen ditu Bordatik mahairaino. Elikadura industrian lehengaiak hartzen dituzte eta eraldatuta heltzen dira dendetara, haiek guri saltzeko. Lehengaiak lortzen direnean fabriketara eramaten dituzte eta bakoitzak bere prozesua jarraitzen du. Adibidez: antxoarekin,lehenengo arrantzaleek antxoa harrapatzen dute, gero erosleak erosi egiten dute, fabrikanteei saltzeko. Fabriketako langileak garbitu.,gatzestatu, latetan sartu eta merkatuetan banatzen dituzte.

Page 13: Copia De Produkzio Sektoreak

Zerbitzuak eskaintzea zuzentzen diren lanbide guztiak hirugarren sektorean biltzen dira. Besteak beste, garraioa, merkataritza eta turismoa daude horren barnean. Landutako produktuak kontsumorako prest daudenean, saltokietara eraman eta saldu egin behar dira.

Espainian, biztanleria aktiboaren %62k hirugarren sektorean lan egiten dute.

Page 14: Copia De Produkzio Sektoreak

Ondasun materialak produzitzen ez duten baina pertsonon beharra asetzen dituzten lanbideak diren zerbitzuak dira hirugarren sektorekoak.

Horrelako jarduera gehien herrietan eta hirietan biltzen dira. Osasuna ,Hezkuntza, segurtasuna, justizia eta administrazioa azpimarratuko ditugu

Page 15: Copia De Produkzio Sektoreak

Pertsonak eta gauzak leku batetik bestera eramateko zerbitzua da. Espainian,errepide nazional eta autobide onak daude. Aireportuak eta itsasportuak asko dira eta nahiko ondo kokatuta daude.Trena garraiobide eroso eta azkarra da. Europear zabalera duten trenbideak egiteak Abiadura Handiko Trena garatzea izan du ondorio.

Page 16: Copia De Produkzio Sektoreak

Urtero Espainia 60milioik turistak bisitatzen dute. Klimak, paisaien aniztasunak eta aberastasun historikoek eta artistikoak erakartzen ditu turistak. Espainian,leku turistiko nagusiak kostaldekoak dira batik bat Balear Uharteak eta Kanariar Uharteak.

Page 17: Copia De Produkzio Sektoreak

Merkataritza da hirugarren sektoreko jarduera nagusia. Enpresa askok handizkako merkataritzan lan egiten dute. Merkataritza harremanak bi motatakoak dira:

Barnekoa, herrialdearen barnekoa denean. Kanpokoa, kanpoan edo atzerrian egiten denean.

Beste herrialdeekin merkataritza harremanak:

Inportazioa, kanpoko produktuak erosten direnean.

Esportazioa, herrialdeko produktuak kanpoan saltzean.