Deialdia

3
Liburu aurkezpen ekitaldia LABETIK ATERATZEAR DA KARMELO ETXEGARAI ETA UROLA IKASTOLAREN IBILBIDEA JASOTZEN DUEN LIBURUA Abenduak 10, 18:30ean, San Agustin Kulturgunean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk, ikastolaren ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute abenduaren 10ean, 18:30ean, San Agustin Kulturgunean. “Dastatu Ikastola” lelopean egingo da aurkezpena eta ekitaldia irekia izango da. Gonbidaturik daude herriko eta bailarako herritar guztiak eta Ikastolak parte hartzera animatzen ditu Ikastola bere sentitzen duten denak 50 urteko ibilbidea ez baita bakardadean egiten. Liburu aurkezpena festa giroan egingo da. Hauxe da egitaraua: 18:30 Pintxo-potea. Ikastolaren 50. urteurreneko pintxoa dastatzeko aukera. Arratsaldea girotzen DJ Referee arituko da. Argazki proiekzioa 19:00 Liburu aurkezpena, Ikastolako ordezkarien eskutik. AZPEITIKO KIOSKOA APAINTZEN Abenduak 5, larunbata, Plazan 12:00etatik aurrera Aurretik, datorren larunbatean, 12:00etan, Plazako kioskoa apainduko dute Ikastolako ikasle, guraso eta irakasle talde batek liburuaren aurkezpena iragartzeko xedez. Ekintza hau 12:00etatik aurrera bitartean izango da. Ekintzaren helburua da Ikastolaren 50. urteurren ospakizuna kalera ateratzea, urte guzti hauetan ikasle, irakasle, guraso eta langile askok eman diotelako bizitza ikastolari.

Transcript of Deialdia

Page 1: Deialdia

Liburu aurkezpen ekitaldia

LABETIK ATERATZEAR DA KARMELO ETXEGARAI ETA UROLA IKASTOLAREN

IBILBIDEA JASOTZEN DUEN LIBURUA

Abenduak 10, 18:30ean, San Agustin Kulturgunean

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk, ikastolaren ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute abenduaren 10ean, 18:30ean, San Agustin Kulturgunean. “Dastatu Ikastola” lelopean egingo da aurkezpena eta ekitaldia irekia izango da. Gonbidaturik daude herriko eta bailarako herritar guztiak eta Ikastolak parte hartzera animatzen ditu Ikastola bere sentitzen duten denak 50 urteko ibilbidea ez baita bakardadean egiten. Liburu aurkezpena festa giroan egingo da. Hauxe da egitaraua: 18:30

Pintxo-potea. Ikastolaren 50. urteurreneko pintxoa dastatzeko aukera. Arratsaldea girotzen DJ Referee arituko da. Argazki proiekzioa

19:00

Liburu aurkezpena, Ikastolako ordezkarien eskutik.

AZPEITIKO KIOSKOA APAINTZEN

Abenduak 5, larunbata, Plazan 12:00etatik aurrera

Aurretik, datorren larunbatean, 12:00etan, Plazako kioskoa apainduko dute Ikastolako ikasle, guraso eta irakasle talde batek liburuaren aurkezpena iragartzeko xedez. Ekintza hau 12:00etatik aurrera bitartean izango da. Ekintzaren helburua da Ikastolaren 50. urteurren ospakizuna kalera ateratzea, urte guzti hauetan ikasle, irakasle, guraso eta langile askok eman diotelako bizitza ikastolari.

Page 2: Deialdia

50 URTE: IRAGANARI INDARRAK KENDUZ ETORKIZUNARI HELTZEKO Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk, ospakizun urtea dute aurtengoa eta ikasturtean zehar gauzatzeko egitarau zabala antolatu dute, besteak beste, kontzertuak, mendi ibilaldiak eta jaialdiak. Baina aurreko hamarkadei begirada bat botatzeko parada abenduaren 10ean Azpeitian aurkeztuko den liburuak eskaintzen du, 251 orritan laburbitzen baita 1965ean emandako lehen urrats hark ondorengo urte guzti hauetan eragindako emaria. Liburuak hainbat atal ditu. Historia da abiapuntua eta publifikazio garaiak jorratzen dira jarraian. Hezkuntza proiektuak ere badu bere tartea, elkarrizketak ere jaso dira, eta baita urtez urte ikasle, irakasle, langile edota batzarkideen izen-abizenak ere. Izan ere, abestiak dioen moduan, berrogeita hamar urtean, Ikastola “gure había, gure babesa, gure txabola” izan baita. Liburuan kontatzen den moduan, Francoren diktadura indarrean zela, 1960ko hamarkadan hasi ikastolen loraldia eta Azpeitian, beste herrietan bezala, elizaren eragina handia izan zen. Andereñoak falta ordea. Donostian sortu zen Andereñoen Egoitza eta han egin zituzten ikasketak Azpeitiko Ikastolaren sortzaileetako bik, Kontxu Odriozolak eta Mari Tere Garmendiak. Batzuen eta besteen bultzadarekin eta arnasarekin martxan jartzea lortu zen, 25.000 pezetako kreditua aterata. Proiektua abian jarri eta hiru urtera ikastolak legez kanporatu zituzten Salbuespen Egoera ezarrita, Meliton Manzanas inspektorearen hilketaren ostean. Elizak ikastolak babestea erabaki zuen eta aurrera ateratzea lortu. 1978an Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatiba eratu zen. Pluraltasuna eta balore demokratikoak, hizkuntza eta euskal kultura edota heziketa prozesu integrala definitu zituzten, besteak beste, ezaugarri gisa. Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatiba deseginduta geratu zen, 1995-1996 ikasturtean Hezkuntza Sailak hartu zuenean ikastolen titularitatea. Garai gatazkatsuak, nola nahi ere. Gaur egun, erreferentea da Urola bailaran eta adibide esanguratsua Euskal Herrian. Inazio Azpitarte eta Alberto Izagirre, Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako zuzendariek dioten moduan, “gaur egun, atzo eta herenegun bezala, abangoardiaren ildotik goaz gizartearen beharrei aurre hartu eta erantzuten eta irmoki jarraitzen diogu hasieretako ekintzaileen asmoei”.

Page 3: Deialdia

Liburuaren sarrera “Bidaia luzeenak lehenengo pausu txikian hasten dira. Eta horrela XX. Mendeko 60ko hamarkadaren hasieran hainbat azpeitiarrek indarrak, argudioak eta ardurak bildurik, ausardiazko lehen urratsa egin zuten, ikastolaren hazia erein Azpeitian. 1965. urtea zen, jadanik. Lehen pauso txiki horrek, jarraipena izan zuen eta ekintzaile talde horri hainbat eta hainbat batu zitzaizkion, olatu oldar handi baten gisa, euskara eta euskal kulturaren ondarea landu, hedatu eta sustraitu asmoz. Zailtasun ugari izan arren, ez ziren kikildu. Herria zuten lagun eta eremu. Herria zuten egarri. Ezinbestekoa zen indarrak egoki bideratzea eta proiektua bere horretan sendotzea. Aldian aldiro, helmugak eta helburuak finkatu eta osatzen joan ziren: lehen hezkuntzaren eskaintzari bigarren hezkuntzaren desafioa egokitu zitzaion; Azpeitian ereindako hazia Urola bailara osora hedatu zen; ikasle eta irakasle talde txikia jende andana bilakatu zen; kudeaketa eta antolakuntza prozesua hobetu asmoz, kooperatiba bihurtu zen; gizartearen beharrei erantzunez, Euskal Eskola Publikoa bilakatu zen; kalitatezko kudeaketa sistemen bidez, zerbitzuaren etengabeko hobekuntzari ekin zitzaion; … eta abar luze bat. Gaur egun, ezinbesteko erreferente gara Urola Bailaran eta adibide esanguratsua Euskal Herrian. Gaur egun, atzo eta herenegun bezala, abangoardiaren ildotik goaz gizartearen beharrei aurre hartu eta erantzuten. Gaur egun ere, irmoki jarraitzen diogu hasieretako ekintzaileen asmoei. Hemen duzun liburu honetan hori guztia azaltzen saiatu gara. Hemen dituzu beraz, historia eta istorio poliedrikoak, aniztasunaren ikuspegitik jositakoak, abenturan parte hartu duten hainbat protagonistaren hitz leunak, 50 urte luzeetan sortu, landu, hasi eta jaso izan ohi diren gai, arazo, helburu, kondaira eta esfortzu. Unean uneko helburu eta lorpenez osatua, denetik egin ohi bada. Bide luzeenak aurreneko pauso txikian hasten bai dira. Pausoz pauso hainbat eman ditugu jadanik… bidaia luzea izan dadila!”

Alberto Izagirre, Urola Ikastolako Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendaria Inazio Azpitarte, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko zuzendaria

Informazio gehiago edo elkarrizketak kudeatzeko, deitu ondorengo telefonora: 678 681 287.