Dekretuaren inguruko galderak!!!

14
HAUR (ETA OINARRIZKO) HEZKUNTZAKO CURRICULUMA 1. Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Autonomia Estatutuan jasotako hezkuntzako eskumenen arabera, Dekretu hau aplikagarri izango da Haur Hezkuntzako bi zikloak, zikloetako bat edo lehenengo zikloko zati bat ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Oinarrizko hezkuntza osatzen duten etapak haur hezkuntza (HH), lehen hezkuntza (LH) eta bigarren hezkuntza (DBH). 3. Nolakoa da Haur Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Haur Hezkuntza borondatezkoa da. 4. HH etapak zenbat urte hartzen ditu? Nola banatzen dira? Sei ikasturteko iraupena du. Sei ikasturte horiek bi ziklotan daude banatuta: lehen zikloa, zero eta hiru urte bitartekoa; eta, bigarrena, hiru eta sei urte bitartekoa. 5. Zeintzuk dira Haur Hezkuntza etaparen bereizgarriak?

Transcript of Dekretuaren inguruko galderak!!!

Page 1: Dekretuaren inguruko galderak!!!

HAUR (ETA OINARRIZKO) HEZKUNTZAKO CURRICULUMA

1. Zein da Haur Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Autonomia Estatutuan jasotako hezkuntzako eskumenen arabera, Dekretu hau

aplikagarri izango da Haur Hezkuntzako bi zikloak, zikloetako bat edo lehenengo

zikloko zati bat ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Oinarrizko hezkuntza osatzen duten etapak haur hezkuntza (HH), lehen

hezkuntza (LH) eta bigarren hezkuntza (DBH).

3. Nolakoa da Haur Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Haur Hezkuntza borondatezkoa da.

4. HH etapak zenbat urte hartzen ditu? Nola banatzen dira?

Sei ikasturteko iraupena du. Sei ikasturte horiek bi ziklotan daude banatuta:

lehen zikloa, zero eta hiru urte bitartekoa; eta, bigarrena, hiru eta sei urte bitartekoa.

5. Zeintzuk dira Haur Hezkuntza etaparen bereizgarriak?

6. Nola ulertzen du Haur Hezkuntzako Oinarrizko Curriculumak GAITASUN hitza?

Oinarrizko Hezkuntzarako ezarritako oinarrizko gaitasunak kontuan izango

dira. Haur Hezkuntzako ikasleek zer gaitasun eskuratu behar dituzten zehazteko,

ikuspegi integratzailea eta praktikoa aintzat hartuta.

Page 2: Dekretuaren inguruko galderak!!!

7. Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak al dira hezkuntza-etapa guztietan?

Zeintzuk dira?

Hezkuntzako gaitasun orokorrak berberak dira hezkuntza-etapa guztietan.

Hona hemen zein diren:

Arduraz bizitzen ikastea.

Ikasten eta pentsatzen ikastea.

Komunikatzen ikastea.

Elkarrekin bizitzen ikastea.

Pertsona gisa garatzen ikastea.

Egiten eta ekiten ikastea.

8. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Dekretu honen bitartez ezarri den curriculumak, bai eta ikastetxeek egingo

duten curriculumaren zehaztapenak ere, honetan lagundu behar du: Haur Hezkuntzako

ikasleek, gerora, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma ezartzen duen 175/2007

Dekretuan (2007ko urriaren 16koa) xedatutako oinarrizko gaitasunak garatzen, hain

zuzen.

9. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

Ikasten ikasteko gaitasuna.

Matematikarako gaitasuna.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko

gaitasuna.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

10. Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako Helburu Orokorrak EAEn?

Page 3: Dekretuaren inguruko galderak!!!

Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta

sozial osoa eta orekatua lortzea da.

11. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

Garapen afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak,

komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-

harremanetarako funtsezko jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen ezaugarri fisikoen eta

sozialen aurkikuntza.

12. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?

Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako

prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen

dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak

ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko

diziplinartekotasuna.

Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari

dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute

eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera.

Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta

komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Egunean gutxienez hogeita hamar

minutuko eskainiko zaio ziklo bakoitzean.

Page 4: Dekretuaren inguruko galderak!!!

13. Zeintzuk dira HHko jakintza arloak?

14. Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Haur eta Oinarrizko Hezkuntzarako?

Ikasleek bi hizkuntza ofizialak eta atzerri-hizkuntza bat edo bi behar bezala ikas

ditzaten da azken xedea.

15. Zein da EAEn sustatzen den Hizkuntza modeloa?

Euskara izango da marko berriaren hizkuntza nagusia. Eta Gaztelania edukiak

ikasteko hizkuntza izango da,hura behar bezala ikasiko dela bermatzeko.

16. Zein proiektutan islatuko da Ikastetxeak jarraituko dituen irizpideak hizkuntzari

dagokionez?

Honako hauek jasoko ditu Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuak: hezkuntza-

jardueraren balioak, helburuak eta lehentasunak; Ikaskuntza- prozesuan zer hizkuntza

erabiliko diren finkatzeko irizpideak eta aukera askeko irakasgaien eskaintza egiteko

erabiliko direnak; ebaluazio- prozesuko alderdi orokorrak; tutoretzako ekintza-plana eta

aniztasunaren trataerarako neurriak; eta ikastetxeak erabakitako bestelako alderdiak. Hori

Guztia finkatzeko, euskal gizartearen eta ikastetxearen beraren testuinguru

sozioekonomikoari eta kulturalari erreparatu behar zaio bai eta ikasleen ezaugarriei eta

premiei ere.

17. Zeintzuk dira Haur Hezkuntzako hezkuntza-esparruak?

Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala.

Ingurunearen ezagutza.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

18. Nola ulertzen da esperientzia eremu bat?

Page 5: Dekretuaren inguruko galderak!!!

Haur hezkuntza munduan esperientzia eremu bat haurrak bete beharreko

helburuak edo lortu beharreko gaitasunak biltzen dituen eremu edo esparruak dira.

19. Zeintzuk dira Esperientzia Eremu bakoitzaren atalak? Nola daude antolatuta?

Edukiak, helburuak eta ebaluazioa irizpideak. Hauen antolamenduari dagokionez,

haurren adinaren arabera zikloetan banatzen da eta ziklo hauek bloke ezberdinak dituzte

beraien barnean.

20. Zein dokumentuaren arabera moldatuko da Ikastetxeko Curriculum Proiektua?

Eta zeintzuk izango dira ICPren atalak?

Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren arabera

Ikastetxeko Curriculum Proiektuaren atalak:

Hezkuntza-jarduerari lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak,

ikasleen beharrei egokitutakoak, irakaskuntza-alderdi guztietan.

Ebaluazio-irizpideak, eta gaitasunen gutxieneko garapen-maila,

Haur Hezkuntza bukatzean.

Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuko curriculum-alderdiak.

Pedagogia-irizpideak eta irizpide didaktikoak, bai eta metodologia-

aukerak eta curriculum-materialei buruzkoak ere, betiere,

ikastetxeko irakasleen lanaren jarraikortasuna eta koherentzia

bermatuta izanda.

Hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoa duten ikasleen egoera

osotasunean tratatzeko irizpideak, bai hezkuntza-premia bereziak

Page 6: Dekretuaren inguruko galderak!!!

dituzten ikasleena, bai gaitasun indibidual handiak dituztenena, bai

hezkuntza-sistemara berandu sartu direnena.

Tutoretza-ekintzarako eta hezkuntza-orientazioa garatzeko

irizpideak.

21. Zein da HHn ikasleen ratioa?

Haur hezkuntzako ratioei dagokionez, hezitzaile bakoitzeko 18 haurrekoa da.

Hau hola izanda ere, “sobre ratio” delakoa dago eskola batzuetan eta hori dela eta,

hezitzaile bakoitzeko 24 haur izatera ere iritsi daitezke.

22. Zeintzuk dira Haur Hezkuntza Etapako ordutegiaren berezitasunak?

Haurrek ezingo dute eskolan egunean zortzi orduz baino gehiagoz egon.

Haurrei hainbat mota eta erritmotako jarduerak eta atsedena txandakatzeko

aukera emango dieten jarduerak sartuko dira.

Haurrak pixkanaka-pixkanaka sartuko dira eskolara lehenengo aldian:

egokitze-aldia izango da.

23. Zein da aniztasunaren trataerako planteamendua?

Haur bakoitzaren erritmoa errespetatu da baina oinarrizko gaitasun batzuk

lortuz eta helburu minimo batzuk beteaz. Gerorako laguntza moduan izateko.

Zailtasunak dituztenentzat ikastetxeak errefortzuak jarriko ditu.

Ikasketa prozesuan Aurrera egin ahala izateko erraztasunak eman beharko ditu

ikastetxe bakoitzak.

Page 7: Dekretuaren inguruko galderak!!!

24. Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntza-premia bereziak azaltzen dituzten

ikasleen trataera?

Bakoitzaren erritmoa errespetatzean eta curriculum malgua batean oinarritzen

da.

25. Nola ulertzen da TUTORETZA Haur Hezkuntzan?

Tutoretza da ikasle talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko,

osatzeko eta koordinatzeko elementua, eta ekintza horietan esku hartzen dutenak

barnean hartzen ditu.

26. Nolako ezaugarriak ditu Haur Hezkuntza etapan ebaluazioak?

Etapa honetarako, ebaluatzeko teknika egokiena haurraren behaketa zuzena eta

sistematikoa da. Garrantzitsua da irizpide argiak izatea, behagarriak eta erregistra

daitezkeenak. Irizpide horiek ikaskuntza-estrategiak eta prozesuak diseinatzeko,

egokitzeko eta banakatzeko aukera eman behar dute.

27. Hartu ebaluazio irizpide bat eta lotu dagokion helburuarekin

Haurrak ingurukoengandik bestelakoa dela ikustea eta nork bere buruaren irudi

benetakoa eta positiboa eratzea, auto estimuko eta autonomia pertsonaleko

sentimenduak gara ditzan.

Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza doituagoa erakustea, eta

norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea.

Ea gero eta gaitasun handiagoa duen bere gorputzeko eta besteeneko atalak

ezagutzeko, izendatzeko eta kokatzeko.

Ea pertsonen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzen eta deskribatzen

dituen, gorputzaren zenbait ezaugarri eta nolakotasun oinarritzat hartuta.

Page 8: Dekretuaren inguruko galderak!!!

Ea giza irudia adierazten dakien, haren zenbait ezaugarri fisiko oinarritzat

hartuta.

Page 9: Dekretuaren inguruko galderak!!!

ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK HAUR HEZKUNTZAN

1. Nola ulertzen da aniztasunari emandako trataera? Zer esan nahi du ikusmolde

GLOBALA izatea?

Aniztasunari erantzuteak haur bakoitzaren motibazioei, beharrei, interesei eta

ezaguera-estiloari egokitutako erantzuna eskaintzea dakar berekin.

Ikusmolde globala. Hezkuntzako etapa honetako alderdirik nabarmenetariko

bat zera da: adin horretan, haurrek modu globalean adierazten dituztela gauzak, izaten

dituztela harremanak eta ikasten dutela. Beren adierazkortasunean, egoteko moduan

eta inguruan duten munduarekin elkarrekintzan jardutean erakusten dute haurrek

beren izaeraren osotasuna eta, era berean, garatu ere egiten du.

2. Nola ulertzen da ikaskuntza esanguratsua?

Haur Eskolan esperientziak elkarrekin trukatzen dira, bizi eta gozatu egiten da,

ikasi eta ulertu egiten dira, baldin, haiek, betiere, haurrentzat zentzua eta esanahia

badute.

3. Nola ulertzen da eskola giroa?

Haurrek harreman egonkorra eta jarraitua izatea behar dute, dauzkaten zaintza,

babes-, miaketa- eta jolas-beharrak asebetetzen dituzten pertsonekin. Harreman horiek

ongizatea, konfiantza eta segurtasuna eragiten diete, eta atxikimendu-irudiak ezartzea

eragiten dute. Atxikimendu-irudi horiek beti eta baldintzarik gabe eskura edukiko

dituztela uste dute haurrek.

4. Zeintzuk dira ematen diren orientabideak eremu, denbora eta baliabide materialen

antolaketaren inguruan?

Haurrek, oso adin txikia izanik, erritmo, interes eta behar desberdinak dituzte.

Desberdintasun horiek errespetatu eta kontuan hartu behar dira, bai ikasgelako

espazioaren eta denboraren antolakuntza planifikatzeko, bai eta eskolako jardueraren

plangintza egiteko ere.

Page 10: Dekretuaren inguruko galderak!!!

Zenbait jarduera-eremu antolatu beharko dira, haurrek zer egin, nola egin eta

norekin egin nahi duten aukeratu ahal izan dezaten. Horrela, ekimena eta autonomia

garatzen lagunduko da.

5. Nola ulertzen da H.H.ko Ikastetxea?

Bizikidetzarako tokia. Haur Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako

esperientzia-iturri ezin aberatsagoa ematen dio: beste haur batzuekin elkartzea.

6. Zein da hezkuntza agente bakoitzari ematen dion ardura Haur Hezkuntzan?

Familia eta eskola izango lirateke agenterik garrantzitsuenak. Hala ere,

adierazi behar da hezkuntza-jarduera eskola-esparrutik haratago doala, eta

erakundeekin, elkarteekin eta gizarteko beste talde batzuekin banatutako erantzukizun

bihurtu beharko lukeela. Eskolak lagundu egin beharko luke gizartearekiko irekia

izate hori, hezkuntza denon eginkizuna bihur dadin.