Dekretuaren sintesia

2
DEKRETUAREN SINTESIA 2009-2010 ikasturtean sortutako dekretu honek zenbait aldaketa ekarri ditu, HH, LH, DBH eta batxilergoko curriculumari dagokionez. Honen helburua, curriculumen zorroztasun kontzeptuala areagotzea da, hau irakasleentzat tresna baliagarria izan dadin. Dekretu hau, Euskal Autonomi Erkidegoan ezarri zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak atzeman zituen aldaketen beharraren ondorioz. Dekretu honen bidez ematen diren aldaketen artean, gehien nabarmentzen direnak honako hauek izango lirateke: alde batetik, elebitasun integratzailea (euskara eta gaztelania, euskarari lehentasuna emango zaio) daukagu( 13.art), izan ere, haurraren garapenerako funtsezko tresna baita hizkuntza. Honen bidez, beste kideekin hartu-emanean aritu eta bere buruarekiko ezagutza eta formakuntza izateko aukera izango du. Bestetik, haur hezkuntzan zentratuz, honen izaerari dagokionez, borondatezkoa eta bi ziklotan bereiztua bihurtzen da(3.art); lehenengo etapa (0-3 urte) eta bigarrena (3-6 urte). Azkenik, haurraren hezteko erantzukizuna, sozializatzeko eragile nagusia familia izango genuke(4.art). Honek, haurraren nortasuna egituratzeko, hainbat balore transmitituko dizkio haurrari, bere gaitasun intelektual eta afektiboak garatuz eta helduen kultura transmitituz. Hau honela izanik, haurraren garapenerako neurri egokienak bultatzeko, ezinbestekoa da familia eta eskolaren arteko lankidetza. Dekretu hau, 20 artikuluz osatuta dago, bertan lehen aipaturiko 3 zatiez gain beste hainbat zati lantzen dira eta honako hauei eman diegu lehentasuna: -Xedea (4.art): haur hezkuntzaren helburua, haurraren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da. - Edukiak (15.art): hezkuntza-edukiak honela antolatu; norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena. -Ordutegia (16.art): zerbitzu zabala, baina haurrak 8 ordu baino gehiago ezingo dira ikastetxean egon. Lehenengo aldian, egokitzapen-aldia izango da, haur bakoitzaren hasierako egoera kontuan izanik. -Aniztasuna trataera (18.art): arreta pertsonalizatu

Transcript of Dekretuaren sintesia

Page 1: Dekretuaren sintesia

DEKRETUAREN SINTESIA

2009-2010 ikasturtean sortutako dekretu honek zenbait aldaketa ekarri ditu, HH, LH, DBH eta batxilergoko curriculumari dagokionez. Honen helburua, curriculumen zorroztasun kontzeptuala areagotzea da, hau irakasleentzat tresna baliagarria izan dadin. Dekretu hau, Euskal Autonomi Erkidegoan ezarri zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak atzeman zituen aldaketen beharraren ondorioz.

Dekretu honen bidez ematen diren aldaketen artean, gehien nabarmentzen direnak honako hauek izango lirateke: alde batetik, elebitasun integratzailea (euskara eta gaztelania, euskarari lehentasuna emango zaio) daukagu( 13.art), izan ere, haurraren garapenerako funtsezko tresna baita hizkuntza. Honen bidez, beste kideekin hartu-emanean aritu eta bere buruarekiko ezagutza eta formakuntza izateko aukera izango du. Bestetik, haur hezkuntzan zentratuz, honen izaerari dagokionez, borondatezkoa eta bi ziklotan bereiztua bihurtzen da(3.art); lehenengo etapa (0-3 urte) eta bigarrena (3-6 urte). Azkenik, haurraren hezteko erantzukizuna, sozializatzeko eragile nagusia familia izango genuke(4.art). Honek, haurraren nortasuna egituratzeko, hainbat balore transmitituko dizkio haurrari, bere gaitasun intelektual eta afektiboak garatuz eta helduen kultura transmitituz. Hau honela izanik, haurraren garapenerako neurri egokienak bultatzeko, ezinbestekoa da familia eta eskolaren arteko lankidetza.

Dekretu hau, 20 artikuluz osatuta dago, bertan lehen aipaturiko 3 zatiez gain beste hainbat zati lantzen dira eta honako hauei eman diegu lehentasuna:

-Xedea (4.art): haur hezkuntzaren helburua, haurraren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.

- Edukiak (15.art): hezkuntza-edukiak honela antolatu; norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

-Ordutegia (16.art): zerbitzu zabala, baina haurrak 8 ordu baino gehiago ezingo dira ikastetxean egon. Lehenengo aldian, egokitzapen-aldia izango da, haur bakoitzaren hasierako egoera kontuan izanik.

-Aniztasuna trataera (18.art): arreta pertsonalizatu

-Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen trataera (19.art): curriculum-proiektuek nahiko malguak izan beharko dute.

Amaitzeko, esan dezakegu, hezkuntzan hainbat aldaketa eman direla eta ematen jarraituko direla, baina aldaketa hauek, ez dira hezkuntzan adituak diren profesionalen eskutik ematen, baizik eta politikari edo ekonomialari batzuen eskutik. Espero dugu, egunen batean hau guztia aldatzea eta hezkuntzan adituak direnei gehiago entzutea.