Digestio aparatuko gaixotasunak

9
DIGESTIO APARATUKO GAIXOTASUNAK Ane Louvelli, Mikel Elizalde eta Miren Aierbe

Transcript of Digestio aparatuko gaixotasunak

DIGESTIO APARATUKO GAIXOTASUNAK

Ane Louvelli, Mikel Elizalde eta Miren Aierbe

Gure digestio aparatuan mota desberdineko gaixotasunekin aurki gaitezke. Hauek, 2 sorburu izan ditzazkete.

GENETIKOAK BESTELAKOAK

Zeliakia

Laktosarekiko intolerantzia

Ulzerak

Gastroenteritisa

Zirrosia

Baita ere, beste hainbat gaixotasun aurki ditzazkegu, jarraian azalduko ditugunak.

APENDIZITISA

Apendizea handitzerakoan sortzen da apendizitisa, infekzio bat da hau eta oinaze handiak ematen ditu eskuineko zokogune iliakoan. Esaterako, goragalea eta odolean leukozitoak ugaltzea eragiten du. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake, peritonitisa. Kirurgia egitea ezinbestekoa izan ohi da, ez baita beste erremediorik ezagutzen gaitz honetarako.

Sintomei dagokienez, beste modu batekoak ere izan daitezke, ondoez orokorra esaterako. Kasu hauetan diagnostikoa zailagoa izaten da.

PANKREAKO MINBIZIA

Pankreako minbizia digestio-aparatuaren tumore gaiztoen multzoa da. Alde batetik ugarienak diren tumore exokrinoak ditugu (%98-99a) eta bestetik askoz urriagoak diren tumore endokrinoak (%1-2a).Oso pronostiko txarra dauka normalean gaixotasun honek, 3-6 hilabetekoa baita bizirik irauteko batez bestekoa. Eta 5 urtez bizirik irautea %5a baino txikiagoa.

TXANTXARRA

http://www.gara.net/idatzia/20061213/art193117.php

Gehiago jakiteko:

Txantxarra ahoko gaixotasun ohikoenetakoa da, ahoan dauden bakteriek sortzen dute, zeinak elikagai guztiak, bereziki azukre eta almidoiak, azido bihurtzen baitituzte. Plakako azidoek hortz-esmaltearen gainazala desegiten dute eta zuloak sortzen dituzte. Tratamendurik egiten ez bada infektatutako materiala pila daiteke ahoan, zornea (hortz baten erdigunean sortu den bakterioengatiko infekzio baten ondorioz). Tratatu gabeko txantxarrak hortzaren barneko egiturak (mamia) deusezta ditzake, eta azkenean hortza galtzea eragin dezakete.

HEPATITISA

Hepatitisa gibelean sorrarazten den gaixotasuna da. Gibelaren tamainan aldaketak eragiten ditu, gibelaren inflamazioa sorraraziz. 3 motatakoa izan daiteke:

-Infekziosoa

-Immunologikoa

-Toxikoa

Sexu-transmisiozko gaixotasun bezala hartzen da.

GASTROENTERITISA

Gastroenteritisa heste meharraren eta urdailaren aldibereko hantura da. Gai pozoitsuak hartzearen, elikagaiak behar bezala ez mastekatzearen, edar alkoholdunak edo oso hotzak edatearen, edo kutsaduraren baten ondorio izaten da.Goragalea eta beherakoa eragiten ditu. Gorputzak ura galtzen duenez, oso arriskutsua izan daiteke.

GEHIAGO JAKITEKO…·KONTZEPTUAK BARNERATZEKO BIDEOA

BIBLIOGRAFIA• http://eu.wikipedia.org/wiki/Pankreako_minbizi • http://www.beltina.org/health-dictionary/pancreatic-cancer-symptoms-treatment.html • http://www.dentalaldaz.com/euskara/tratamentuak/txantxarra• ttp://www.nlm.nih.gov/medlineplus/spanish/ency/esp_imagepages/17217.htm • http://digestive.niddk.nih.gov/spanish/pubs/hepa_ez/ • http://eu.wikipedia.org/wiki/Gastroenteritis • http://www.google.es/imgres?q=GASTROENTERITIS&hl=es&gbv=2&biw=1280&bih=707&

tbm=isch&tbnid=yL14s-mfoCv4uM:&imgrefurl=http://www.sitiosespana.com/notas/2010/junio/gastroenteritis.htm&docid=8Dgl87w5cGkYmM&imgurl=http://www.sitiosespana.com/imagenes-2010/gastroenteritis.jpg&w=400&h=320&ei=liAcT9y3AtSxhAfN3MWrDA&zoom=1&iact=rc&dur=357&sig=102985469043613369326&page=1&tbnh=141&tbnw=176&start=0&ndsp=18&ved=1t:429,r:1,s:0&tx=91&ty=56

• http://www.youtube.com/watch?v=SlBLaZBUvBo