DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1....

16
EGITARAUA 2016-17

Transcript of DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1....

Page 1: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

EGITARAUA

2016-17

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 1 04/08/16 11:46

Page 2: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Enkarterrietako Museoa, Bizkaiko Batzar Nagusiena, Abellanedako antzinako Batzarretxean dago, Enkarterriko ordezkariek Erdi Arotik XIX. mende hasierara arte biltzeko erabili zuten lekuan, hain zuzen ere.

Museoak zortzi erakusareto ditu eta erakusgai originalak, erreprodukzioak, maketak,planoak nahiz argazkiak jasotzen ditu eskualdearen bizimodua eta historia aztertzeko eta gureganatzeko, ikuspegi argiagoa izan dezagun Historiaurreari, erromanizazioari, Erdi Aroko Ahaide Nagusien arteko burrukaldiei, baserrialdeko mundu tradizionalari zein eskualdearekin loturiko beste gai askori buruz.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 2 04/08/16 11:46

Page 3: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

TALDEENTZAKO ARGIBIDEAKHitzordua eskatu egin behar da, hurrengo telefonoetara deituta: 94 650 44 88 edo 94 610 48 15.

Arduradun bat behar da 15-20 pertsonako eta kopuru horretatik gorako taldeak banatu egingo dira.

Beharrezkoa da talde arduradunak egin behar duen bisita aldez aurretik ezagutzea.

Museoak Zabalkunde eta Kultura-Ekintzetarako Zerbitzua du eta irakasleek edo talde-arduradunek izan dezaten edozein zalantza argitzeko eta bisita atontzeko prest egongo da edozein unetan.

Ordutegia:Asteartetik larunbatera:10:00-14:00 eta 16:00-18:00Uztailaren 1etik irailaren 30era: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00

Igande eta jaiegunetan:10:00 - 14:00

Astelehenetan itxita.Sarrera doan.

Helbidea:Abellaneda auzoa z/g48869 Sopuerta (Bizkaia)

T: 94 650 44 88 / 94 610 48 15

enkarterrimuseoa@bizkaia.euswww.enkarterrimuseoa.euswww.jjggbizkaia.eus

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 3 04/08/16 11:46

Page 4: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

EkintzaDidaktikoakLehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek Enkarterrietako Museoa atseginerako leku izan dezaten eta era jolasgarrian ikusi eta ikasi dezaten nahi dugu, aurkikuntzaz aurkikuntza parte hartzea aktiboa bultzatuz.

Tailerrak egin ahal izateko hitzordua eskatu behar da 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta edo [email protected] mail helbidera idatzita.

Ekimen guztiak, El Pobaleko burdinolagaz batera egiten dena salbu, doan dira.

MUSEO INKLUSIBOA: Museoan aurrera eramaten diren ekintzak ikasle guztien ezaugarrietara moldatzen saiatuko gara, hortarako baliabide ezberdinak erabiliz. Horrela bada, aldez aurretik gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke zuen ikasleen beharrak ezagutzeko.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 4 04/08/16 11:46

Page 5: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Urria / Martxoa

Historiaurreko tailerra

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau­rreko bizimoduetako ba­tzuk nolakoak ziren uler­tzen lagundu nahi zaie.

Tailer horren osagai izango dira, besteak beste, harrizko lanabesak egi­tea, sua antzinako erara piztea edota kobazuloen barrualdean egiten zi­tuzten margoen moduko koloreak eta materialak erabiltzea.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 5 04/08/16 11:47

Page 6: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Urria /Urtarrilla

Erdi Aroko tailerra

Batez ere DBHko ikasleei zuzendutako tailer hone­tako ekintzak Museoaren Erdi Aroko erakusgeletan

burutuz, ikasleek orduko enkarterritarren bizimo­dua ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango dute.

Era berean, beste arlo batzuk aztertuko dira: erli­jioak izan zuen garrantzia eta orduko artean izan

zuen eragina, hiribilduen sorrera eta Ahaide Nagu­sien arteko borrokak.

Urr

ia

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 6 04/08/16 11:47

Page 7: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Batzar gaitezen Abellanedan DBH eta Batxilergoko ikas­leei zuzendutako ekintza honen helburua, mendeetan zehar Bizkaiak eta Enkarte­rrik izandako antolakuntza politiko­administratiboa ezagutara ematea da, hone­tarako bertako erakundeen funtzioa aztertuz. Abellane­dako Batzar Nagusien zere­ginean murgilduz, batzarren nondik norakoak, bertan eztabaidatutako gaiak zein batzarkideen lana ulertzeko aukera izango dugu. Ikasleak batzarkide bihurtuz Enkar­terriko eskualdearen errea­litate politiko­ekonomikoan barneratuko dira.

Urtarrila / Martxoa

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 7 04/08/16 11:47

Page 8: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Urtarrila / Martxoa

Erromatarren atzetik

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei zuzen­dutako ekintza didaktiko

honen bitartez Erromatarren garaietara bidaiatuko dugu.

Modu erakargarri eta es­perimental batean ikasleek

zibilizazio honen elementurik garrantzitsuenak ezagutuko

dituzte.l

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 8 04/08/16 11:47

Page 9: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Apirila

/Ekaina

Bizi zure kontua Jarduera honen bidez 6 urte­tik 9 urtera bitarteko umeak abenturaren partaide bihur­tuko dira hartarako antolatu­riko eskenatokian, dekoratu, entzutezko baliabide eta aproposko pertsonaien la­guntzarekin. Umeak ipuinaren erdian izango dira, dena ikusiz, parte hartuz, jolastuz, iritziak emanez, gozatuz eta, azken ba­ten, aberastuz, eurentzat beren beregi prestatutako inguruaren barnean.

Apirila / Ekaina

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 9 04/08/16 11:47

Page 10: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

munstroa

Arte lan ezberdinak behatuz 6­9 urte arte­ko ikasleek izaki fantastikoen sekretuekin

topo egingo dute, hauen atzean dauden istorioak ezagutuz.

Behaketaren ostean eraketa artistikoaren txanda etorriko da, horretarako, irudimena gidari izanda, errealitateko forma ezberdi­

nak uztartuz bestelako munduetara hurbil­duko gaituzten izakiak eratuko ditugu.

Apirila / Ekaina

Sortu dezagun gure

munstroa

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 10 04/08/16 11:47

Page 11: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Urria / Ekaina

El Pobaleko Olarekin batera egindako ekintzaEl Pobaleko Olaren eta Enkarterrietako Mu­seoaren eskutik, DBHko eta Batxilergoko ikasleek aukera dute Enkarterriko bilakaera ekonomikoaren berri izateko eta jabetzeko burdingintzak eta olek es­kualde honetan izan zuten garrantziaz.

Ikasleak Enkarterrietako Museoaren bisitaldian partaide izanik, Enkarte­rriaren eremu geografikoan eta gizartean murgildu eta eskualdearen historian zeharko ibilbidean arituko dira. Horren ostean, El Po­baleko Ola bisitatuko dute, orduko tresna hidraulikoak nolakoak ziren bertatik bertara ikusteko.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 11 04/08/16 11:47

Page 12: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Ald

ibat

erako

erakusk

etak

Aldibaterako erakusketakUrtarrilera arte

MARI DAPENA. ARTISTA BATEN KONPROMISOA

2016ko Martxoaren 17an inauguratutako MARI DAPENA. Artista baten konpromi-soa erakusketa 2017ko urtarrilera arte

luzatuko da. Honekin batera emakume esanguratsu honen memoria berresku­

ratzeko jarduerak burutuko dira.

Margolari, grabadore, eskultore, idazle… jarduera anitzeko artista izan zen, eta

gerra osteko eta demokraziaren ha­sierako artegintzan parte hartu zuen. 1956ko lehenengoetariko erakusketa

ibiltarietako margolarietako bat izan zen, baita artea —grabatuaren bidez— eta frankismoaren aurkako borroka uztar­tzen zituen Bizkaiko Estampa Popular

delako mugimenduaren kide ere. Emen taldean ibili zen, gerorago Indar taldean

eta azkenean bere galeria sortu zuen.

Kartzelaratua izan zen 1962. urtetik 1964. urtera arte —senarrarekin bate­

ra— Madrilgo Ventas kartzelan, fran­kismoaren aurkako borrokan aurretik

ibiltzeagatik. Aurrendaria izan zen bere garaian, feminismoa, ekologismoa eta

gizarte konpromisoa aldezten zituen eta. Bizi izan zuen garaiko gizarteak

ezarritako baldintzei aurre eginda, artea garatu eta bidegabekerien aurka

borrokatu zuen emakumezko baten istorioa da berea.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 12 04/08/16 11:47

Page 13: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Jard

uer

ak

MARI DAPENA. JarduerakUrria/Azaroa

GRABATU TAILERRA

Ekintza honen bitartez Mari Dapenak era­bilitako teknika artistikorik esanguratsue­na ezagutuko dugu, grabatua. Lehendabi­zi bisita gidatu baten bitartez erakusketa bisitatuko da, Mariren obrarik garrantzi­tsuenak ezagutuz, grabatuari dagozkionak bereziki. Ondoren tailer didaktikoa gara­tuko da, bertan parte­hartzaile bakoitzak bere grabatua jorratuko du Mari Dapenak erabilitako teknika tradizionalak eta gaiak jarraituz.

Urrira arte

MARI DAPENA ETA BALMASEDA ERAKUSKETA.Balmasedako Historia Museoa

Ekainaren 30an inauguratutako erakusketa hau 2016ko urrira arte luzatuko da. Bertan Balmasedako bildumagile ezberdinen esku dauden Mari Dapenaren artelanak biltzen dira, Enkarterrietako Museoan artistaren bizia eta sorkuntzaren inguruan aurkeztutako ikuspegia zabalduz.

Azaroa

MARI DAPENA ETA MARRAZKIA ERAKUSKETA.Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoa (Bilbo)

Mari Dapena artista polifazetikoa izan zen, eta hainbat teknika artistiko aztertu zituen. Edonola ere, artistaren marraz­ketarako trebetasuna nabarmentzen da guztien gainetik. Artistak bere bizitzan zehar egindako marrazki ugarietako batzuk bilduko dira erakusketa honetan, bai marrazki intimoak bai paisaiak eta eguneroko eszenak.

Otsaila

MARI DAPENA ETA PORTUGALETE ERAKUSKETA. Santa Clara Kulturtegia

Erakusketak Mari Dapena Portugaleten bizi izandako urteetan zehar sortutako artelanak aurkeztuko ditu. Garai latzak izan ziren, 1962an Mari espetxeratua izan zelarik.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 13 04/08/16 11:47

Page 14: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Aldibaterako erakusketakEkaina

GERRA ZIBILA ENKARTERRIN. GERRAREN AZKEN

HILABETEAK EUSKADIN1937ko ekainaren 19an Bilbo mendean hartu zutenean

hasi zen gerraren amaiera euskal lurraldean. Tropa frankistek hiriburua okupatu ondoren, Enkarterri kon­

kistatzen hasi ziren. Lehenik, ezkerraldeko udalerrietara jo zuten, bertako industria kontrolatzeko helburuare­kin; ondoren, Balmasedara joan ziren, eta haien esku

gelditu zen ekainaren 29an. Kolitzako bataila (Balma­sedako lurraldean) izan zen Bizkaiko erresistentziaren

azken arrastoa. Handik egun batera, ekainaren 30ean, Turtziozko manifestu ospetsua erredaktatu zuten Agirre lehendakariak eta haren gobernuak, eta, gero, erbestera

ihes egin zuten. Tropa frankistek Karrantza aldera egin zutenean hartu zen okupatutzat euskal lurralde osoa.

Erakusketa hau hainbat ikerlarik egindako lanaren emaitza da, eta memoriara ekarri nahi du Enkarterri

mendean hartu zuteneko prozesu politiko, militar eta historiko guztia. Era berean, gertatutako gertaera

guztiak berrikusiko dira, eta gerrak Enkarterrin izandako nondik norakoen ikuspegi orokorra emango da. Memo­

ria historikoa izango da, hain zuzen ere, erakusketaren ardatzetako bat, garai hari buruz Enkarterriko herrita­

rrek memorian gordeta dituzten azken oroitzapenak ez galtzeko helburuarekin.

Erakusketa 2017. ur­tean zehar izango da,

urte horretan betetzen baita Bilboren erorial­diaren, Balmasedaren erorialdiaren eta Tur­

tziozko manifestuaren 80. urteurrena.

Ald

ibat

erako

erakusk

etak

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 14 04/08/16 11:47

Page 15: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Jard

uer

ak

Bestelako Ekintzak Urria

ONDAREAREN EUROPAR JARDUNALDIAK. Etxetik kanpo: migrazioak eta ondare kulturalaINDUSTRIAN LAN EGITEA. Sopuertatik eta Espinosa de los Monterosetik Balmasedara

Ibilbide kultural gidatua. Enkarterrietako Museoan hasi eta Espinosa de los Mon­teroserantz (Burgos) abiatuko da; handik, Balmaseda bisitatuko da, eta Abellanedara itzuliko da.

XX. mendearen hasieraz geroztik, garapen industrialari (altzari tailerrak, enpresak…) eta La Roblako burdinbidearen eraikuntzari esker, sendotu eta ohiko bihurtu zen Enkar­terrik beste inguru batzuekin zuen harrema­na. Balmaseda erakarpen poloa bihurtu zen Enkarterritik bertatik etorritako jendearen­tzat, bai eta euskal lurraldetik eta Gaztelako iparraldetik etorritako herritarrentzat ere.

Ibilbidearen bitartez, pertsona haietako zen­baitek Balmasedako industrian lan egiteko egin zituzten ibilbideak gogoratuko ditugu, bai Bizkaiko herrietatik bertaratutakoen ibilbideak, bai, La Roblako trenaren bitartez, Burgoseko iparraldetik joandakoenak.

Gerra Zibila. Jarduerak

Erakusketa honekin batera, hainbat jarduera egingo dira, historia eta Gerra Zibilean Enkarterrin izandako gertaerak zabaltzeko helburuarekin. Liburu bat idatziko da ho­rren inguruan, hainbat ibilbide kultural egingo dira, bai eta hitzaldiak eta tailerrak ere. Era berean, hainbat gertaera gogoangarri landu eta gogoratuko dira, hala nola, Turtziozko Manifestua, Balmasedaren erorialdia edota Kolitzako bataila.

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 15 04/08/16 11:47

Page 16: DocHdl1OnPRINTREADYtmpTarget · tailerra Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailakoei zuzenduta dago, eta era aktibo eta esperimental baten bitartez Historiau rreko

Urria

BURDINOLEN IBILBIDEA

Burdinolen ibilbidea “Enkarterriko burdinolak: mantendutako onda­rea” erakusketarekin hasi zen eta

aurten bere VIII. edizioa ospatuko da. Barbadun ibaiaren arroan zehar

hobekien kontserbaturiko Enkarterriko burdinolen zenbait aztarna ezagutuko

ditugu, baita interes handiko errota eta dorretxeak ere.

Martxoa / Apirila

KULTUREMAsteburuetan egiten den ekintza hau 6 urtetik 10 urtera arteko umeentzat

izaten da; inoiz helduentzat ere bai. Kontalari, mago, txotxongilo, musikari

e.a luze baten presentziaz gozatuko dugu Enkarterrietako Museoan

Abendua / Urtarrila

ZORIONEM Gabonetan garatutako ekintza honen bitartez familiek tailer didaktikoetan

parte hartzeko aukera izango dute. Modu erakargarri eta parte hartzailean

gure historiaren sekretuak ezagutuko ditugu, familiartean ikasiz eta gozatuz.

.

Jard

uer

ak

FolletoGeneral-Encartaciones2016_Eusk.indd 16 04/08/16 11:47