aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten...

14
47. zenbakia 2020 • urtarrila - otsaila San Eloy Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuak merezi duen aitortza jaso du

Transcript of aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten...

Page 1: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

47. zenbakia2020 • urtarrila - otsaila

San Eloy OspitalekoBarne MedikuntzakoZerbitzuak merezi duenaitortza jaso du

Page 2: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

2 _AGENDA / AURKIBIDEA

3 _ARESTIANAzkenaldiko berri laburrak

4-5 _GEURE ZERBITZUAKSan Eloy Ospitaleko Barne MedikuntzakoZerbitzua

6-7 _URRATSAKEskizofreniaren tratamenduanariketa fisikoak ekar ditzakeen onurakaztertzeko, CORTEX-SP ikerketa proiektua

8-9 _EUSKARA OSAKIDETZAN2019an euskararen sustapenean nabarmendutako egitasmoen aitortza-ekitaldia

10-11 _ATZERA BEGIRAGorlizko Ospitaleak 100 urte

12-13 _ADITUAKMar Mendibe Bilbao,Esklerosi anizkoitzean aditua

14-15 _JARDUNALDIAK Erizaintza gizartearen begiradapean

16-17 _LANETIK HARAGOLuis Salgado,Osakidetzako langilea eta argazkilaria

18 _JA(KI)TEANola jan, txandaka lan egiten denean

19 _DENBORA-PASAK

Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 945 00 63 43 • [email protected]: Gontzal Lopez, Amaia Beitia •Euskara-zuzentzaileak:Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)Koordinatzailea:Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea) • Tirada: 5.500 ale • Lege-gordailua: SS 1472-2011 • ISSN 2254-450XDISEINUA ETA MAKETAZIOA: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea).

6URRATSAK

8EUSKARA OSAKIDETZAN

12ADITUAK

16LANETIK HARAGO

MINBIZIAK ERAGINDAKOHERIOTZA-TASAK BEHERA EGIN DU

Minbiziak eragindako heriotza-tasak behera egin du EAEn 2001 eta2017 artean, nabarmen gizonen kasuan, eta neurri txikiagoan emaku-meen kasuan, Osasun Sailak eskainitako datuen arabera.

Osasun sailburu Nekane Murgak positiboki baloratu ditu datuhoriek, nahiz eta heriotza-tasa murrizten jarraitzeko ahalegineansakontzeko beharra azpimarratzen duen, biziraupena areagotzekoeta pazienteenganako arreta hobetzeko, Euskadiko Plan Onkologi-koak lortu nahi duenez.Osakidetzak gaur egun 390 ikerketa-proiektu mantentzen ditu

aktibo onkologiaren esparruan, eta hori da euskal osasun-sistemapublikoaren ikerketa-arlo nagusietako bat. Hain zuzen, 8,7 milioieuroko finantzaketa dago horretarako.Otsailaren 3an, Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatuaren Aholku

Batzordea eratu da. Batzorde horrek onkologiaren esparruan hasi-ko du bere zeregina, eta etorkizunean medikuntzaren beste eremubatzuetara zabalduko dela aurreikusten da, hala nola gaixotasunarraroetara edo gaixotasun kardiobaskularretara. Horrekin batera, prebentzioaren garrantzia gogorarazi du sailbu-

ruak, eta nabarmendu du euskal osasungintzak tabakoaren kontsu-moa murrizten laguntzen duten programekiko duen konpromisoa,minbiziaren eragile nagusia eta gaixotasun horrek eragindako hamarheriotzatik ia hiruren eragilea den heinean.

«PLATER OSASUNGARRIA»:GEHIEGIZKO PISUA ETAOBESITATEA PREBENITZEKO

Osasun Sailak eta Osakidetzak laguntza-material batzukargitaratu dituzte herritarrei elikaduraren arloko ohituraosasungarrien berri emateko, gehiegizko pisua eta obesi-tatea prebenitzea helburu dela. Gainera, Osakidetza seihi-leko honetan hasiko da Pediatriako kontsultetan trata-mendu berri bat garatzen, teknologia berrien erabileraaurrez aurreko kontsultekin uztartzen duena.Osasun Sailaren Haurren Obesitatearen aurkako SANO

Estrategiaren inguruan abiarazitako neurri batzuk dira.Osasun Sailburuak ohartarazi duenez, «haurrak, munduosoan, obesitateagatik prezio altua ordaintzen ari dira»,eta nabarmendu du «osasun publikoko arazo» batenaurrean gaudela eta, horregatik, lehentasunezkoa delaingurune eta ohitura osasungarriak sortzeko lan egitea,betiere beste erakunde eta sektore batzuekin lankide-tzan.Hala, Osasun Sailak bultzatutako neurrien artean, infor-

mazio-kanpaina bat abiarazi da, gai nagusitzat plater osa-sungarria duena. Kanpaina horrek modu grafikoan jaso-tzen du elikadura osasungarria lortzeko egunean zeharelikagai-taldeak zer proportziotan jan behar diren.

agen

da

MARTXOA

• OSASUN JARDUNALDIAKBerdintasuna eta OsasunaMartxoak 2. Donostia Unibertsitate Ospitalea

Erizainen eta emaginen Nazioarteko Urtea:«Ikerketa Erizaintzan» Martxoaren 12an, Gasteizko Erizaintzako UnibertsitateEskolan.

Jardunbide onak EAE-ko Arreta Integratuan:VI. JardunaldiaMartxoaren 31, Donostiako Miramongo Parke teknologikoan.

• HITZALDIAKAnjel Lertxundi: «Idazlerik sekretuena»Martxoaren 11n, 19:00etan, Gasteizko El Pilar GizarteEtxean.

Mikel Arruabarrena: «Ahanzturaren bezperan»Martxoaren 17an, 19:30ean, Iruñako Kondestable Civivox-ean.

• DANTZALanku Konpainia: «Gorria»Martxoaren 13an, 21:00etan, Galdakaoko Torrezabal KulturEtxean.

Kukai Dantza Konpainia: «Gauekoak»Martxoaren 21ean, 19:30ean, Altsasuko Iortia Kulturgunean

• BERTSOLARITZABertso-saio gazte feministaMartxoaren 5ean, 19:00etan, Gasteizko AriznabarraGizarte Etxean.

Bertso-saioa: Ane Labaka Mayoz eta Beatriz EgizabalMartxoaren 6an, 22:15ean, Soraluzen.

• ANTZERKIAErradikalak ginenMartxoaren 6an, 22:15ean, Soraluzeko Herri Antzokian

Utzi mezua seinalearen ondorenMartxoaren 14an, 22:00etan, Bilboko BBK Aretoan.

RitaMartxoaren 26an, 20:30ean, Gasteizko Principal Antzokian

APIRILA

• OSASUN JARDUNALDIAKKoloproktologia. Adituen II. ForoaApirilak 3. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.Areto Nagusia

• KONTZERTUAZetakApirilaren 25ean, 20:00etan, Donostiako Doka KafeAntzokian

Erdian...

ARESTIAN

Page 3: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 54 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

GEURE ZERBITZUAK

dugu lan, eta, noski, beti dago hobe-tzeko aukera». Gaineratu du zenbaitlangilek aldatu egin behar izan dituz-tela lan egiteko ohiturak, eta «barne-ratze» prozesu bat egin behar izan du-tela. Izan ere, honelako proiektu batekprofesional askorekin lan egitea eska-tzen du. Nabarmendu du, hain justu,hau guztia posible izan dela ospitale-ko medikuen eta herritarren arteandagoen «gertutasunagatik»: «Uste dutoso positiboa dela pazienteek gurekinerraz kontaktatu ahal izatea, horrela,medikuok sentitzen dugu gai garelaarazoak konpontzeko». Elkarlanak emaitza onak izateko,

baina, taldekideen arteko harremanaemankorra izan behar da. Barne Medi-kuntzako Zerbitzuko lantaldearen par-taideetako beste bat da Juan Luis Haro,eta argi du langileen arteko hartu-ema-na erabakigarria izan dela: «Oso harre-man ona dugu gure artean, eta goza-mena da hemen lan egitea. Hori ere is-latzen da honelako proiektuetan, etahorrexek ahalbidetzen du talde-lana». Talde-lan horretan, gainera, Barne

Medikuntzako Zerbitzuan lanean ari-tzen diren medikuez gain, Harok na-barmendu nahi izan du lehen mailakoarretan diharduten profesionalen la-na. Azaldu du ospitaleko eta lehen mai-lako arretako medikuen arteko elkarla-na ezinbestekoa dela egungo gizarteansuertatzen diren beharrei erantzuteko:«Egiten duten lanak balio handia du

gure egunerokotasunean. Beharrezkoada jende askorekin harremana izatea,eta lehen mailako arretako langileenkasuan, ezinbestekoa da». Silvariño erebat dator ideia horrekin: «Lehen maila-ko arreta osasun laguntzaren oinarrizkoeuskarria da, eta ez balu indarrik izango,ezinezkoa izango litzateke, ezingo ge-nukeelako jende guztia artatu».

Txikitik aurreratzen eta eragitenBatik bat, Barakaldoko eta Sestaoko(Bizkaia) herritarrak artatzen dituenospitalea da San Eloy. Eskualdeko os-pitalea izanik, ez da oso handia, bainaHarok adierazi duenez, horrek ez duesan nahi «ez denik gai» gauza handiakegiteko: «Askotan, eginbehar espezifi-koak izaten ditugu, noski. Baina ustedut gurea bezalako erietxeek egitenduten lana nabarmendu egin behardugula, beti ezkutuan gelditzen direla-ko ospitale handien itzalean». San Eloy ospitalea aurrenekoz aur-

keztu da SEMI Elkartearen deialdi hone-tara, eta Osakidetzaren zentroen arte-an lehenengoa izan da SEMI zigilua lor-tzen. Elkarteak berak argitaratutakotxostenak dio pazienteei horrelakoarreta eskaintzea ezinbestekoa dela,baina Espainiako ospitaleen erdiek bai-no gutxiagok ematen dutela zerbitzuhori.Aurtengo edizioan zigilua eskuratu

duten arren, Silvariño Barne Medikun-tzako zerbitzuburuak uste du lanean ja-rraitu behar dutela: «Egunez egun ho-betu behar dugu. Esan beharra daukaterabaki nuela deialdira aurkeztea etahau dena sustatzea banekielako babeshandia nuela gainerako medikuen al-detik». Zigilua emateaz gain, Barne Me-dikuntza Zerbitzuko medikuek adierazidute SEMIk zenbait gomendio emandizkiela arreta zerbitzua hobetzeko, etaSilvariñok esan du helburua dela hobe-kuntza horiek martxan jartzea: «Betiizan dugu gauzak ongi egiteko gogoa,egunez egun hobeto lan egitekoa. Ho-rrelako albisteak estimulu bat dira la-nean jarraitzeko eta hobetzen ahale-gintzeko».

Barakaldoko San Eloy Ospitaleko Barne MedikuntzakoZerbitzuak SEMI zigilua eskuratu du pazienteeieskainitako «arreta bikainagatik». SEMI BarneMedikuntzako Espainiako Elkartearen bigarren edizioaizan da aurtengoa, eta Espainiako beste 9 erietxek erejaso dute zigilu hori, ospitaleko zerbitzuak eskaintzenduen asistentziaren kalitatearen erakusgarri.Osakidetzako zentroen artean, San Eloy izan da SEMIzigilua eskuratzen lehena.

Lankidetzaren bidez,pazientearen bizi kalitateahobetzen

G izartea etengabe ari da al-datzen eta medikuntzak ere aurrera-pausoak eman behar ditu aldaketa ho-rietara moldatzeko. Errealitate horre-taz jabetuta, San Eloy Ospitaleko (Bara-kaldo, Bizkaia) Barne Medikuntzakomedikuak lanean aritu dira azken urte-otan pazienteei gero eta arreta hobeaemateko, eta egindako lanak merezita-

ko aitortza jaso du: SEMI Barne Medi-kuntzako Espainiako Elkarteak bikain-tasunaren zigilua eman dio zerbitzuari,pazienteei «arreta bikaina» eskaintzea-gatik. SEMI Bikainaren bigarren edizioa

izan da aurtengoa, eta lantaldeak urta-rrilaren 23an jaso zuen ziurtagiria. Eki-taldi berean, SEMI elkarteak Espainia-

ko beste 9 zentrori ere eman zien zigi-lua, besteak beste, Valdecillako Marke-saren Unibertsitate Ospitaleari eta As-turiasko Unibertsitate Ospitale Zentra-lari. Sariketa honen bitartez lortu nahidena da osasun sisteman pazienteeiematen zaien arreta hobetzea eta, mo-du horretan, heriotza-tasa eta saihestudaitezkeen berrospitaleratzeak murriz-tea.San Eloy Ospitaleko medikuek lan

handia egin dute egun eskaintzen dutenarreta eskaini ahal izateko, baina, RafaelSilvariño Barne Medikuntzako zerbitzu-buruaren arabera, «etengabe» egin be-har dira aldaketak pazienteei behar du-ten arreta eskaintzeko: «Etenik gabekoprozesua da, pazienteak aldatu egitendirelako. Gaur egun badituzte orain delazenbait urte existitzen ez ziren arazoak;oro har, bizi-itxaropena luzeagoa da, etagaixotasun kroniko gehiago izaten di-tuzte. Ondorioz, konponbide berritzai-leak behar izan ditugu, eta denok egoki-

tu behar izan gara kalitatezko zerbitzuaeman ahal izateko». Pazienteei arretaeskaintzeaz gain, beste hainbat zereginditu Barne Medikuntzako Zerbitzuak:besteak beste, paziente akutuen arretazarduratzen da, ospitalizatuta daudeneninfekzioak behatu eta kontrolatzen ditueta kanpoko kontsultak kudeatzen ditu.Osakidetzak 2012. urtean abiatu

zuen Jarraipen Asistentzialeko Unita-tea (UCA Unidad de Continuidad Asisten-cial, gaztelaniaz). Miren Urzelai BarneMedikuntzako Zerbitzuko medikuakadierazi duenez, proiektu horren xedenagusia da pazienteek bizi kalitate«ona» izatea, beraien etxean egotea, etaahalik eta gutxien ospitaleratzea. Urze-lairen iritziz, ospitaleratzeek paziente-en egoera «okertu» egiten dute asko-tan, eta badira etxean bertan jaso ditza-keten zerbitzuak, erietxera joan beha-rrik gabe. Hori lortzeko, unitate horrekbermatzen duena da pazienteek errefe-rentziazko mediku bat izango dutela.2017ko ekainean, Urzelaik JarraipenAsistentzialeko Unitateari buruzko hi-tzaldi bat eman zuen euskaraz, eta Ba-rakaldo-Sestaoko ESIko Intraneteandago ikusgai. (Profesionalak / Euskera /Hitzaldiak / 2017 Miren Urzelai Rojo2017-VI-21)

Talde-lanaren fruituaHalere, elkarlana ezinbesteko osagaiada hori guztia lortzeko, Silvariñok azal-du duenaren arabera: «Taldean egiten

Ezkerretik hasita: Juan Luis Haro González eta Miren Urzelai Rojo Barne Medikuntzako Zerbitzuko medikuaketa Rafael Silvariño Fernández zerbitzuburua.

Page 4: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

«Ariketa fisikoak paziente eskizofrenikoenbizi kalitatea hobetzen du»

6 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

URRATSAK

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 7

N. I.: Egin diren ikerketek erakutsi du-tenez, ariketa fisikoak onurak ekar-tzen dizkie eskizofrenia duten pa-zienteei. Eragin egiten die klinikokizein biokimikoki, hau da, sintomenapaltze nabaria gertatzen da, halanola delirio gutxiago, harreman ho-beak, neke arinagoa..., eta burmuine-an ere hobekuntzak izaten dira, me-

moria eta arreta hobetuz batez ere.Gure kasuan, oraindik ikertze faseangauden arren, pozgarria da gure jar-dueren bidez tratamendu batzueklortzen ez dituzten onurak lor ditza-kegula pentsatzea.Nola antolatzen dituzue saioak?M. T.: Saioek beti estruktura bera du-te. Hasieran eta bukaeran tentsioahartu eta pultsometroak jartzen diz-kiegu. Saioak hiru zatitan banatzendira: beroketa, ariketa fisikoa eta la-saitze aldia. Ariketa fisikoa bitan be-reizten da: lehena, aerobikoa, bizikle-tan egiten da, interbalo moderatuak

eta gogorrak konbinatuz; bigarrene-an, indar erresistentzia lantzen da,bederatzi ariketa ezberdinen bidez,baloiak, mankuernak edo zintak era-biliz. Programa hasi aurretik pazienteguztiak ebaluatzen dira, hainbat pro-baren bitartez. Esfortzu proban ba-koitzaren balio maximoak lortzen di-ra, eta, datu horien arabera, bakoi-tzak egin beharreko ariketak molda-tzen ditugu, hau da, indibidualizatu-ta egiten dira ariketa guztiak.Interesgarria da, bakoitzak bere neu-rrira egokitutako ariketa egin arren,batera egin dezaketela ikustea. Azken emaitzak eskuartean izangabe ere, ikerketa bide onetik doaladirudiN. I.: Lehen esan bezala, gaixotasunhonetan tratamendu psikofarmako-logikoak ezinbestekoak dira, bainaariketa fisikoarekinzein errehabilita-zio kognitiboarekin indartu egiten di-tugu hainbat alderdi, bizi kalitateaneta autonomia mailan eragina dute-nak. Jarduera hauen bidez, trata-menduekiko atxikidura hobetzea es-pero da, pazienteek tratamendua go-gotsu hartzen dute eta. Indartu beha-rreko praktikak direla uste dugu.M. T.: Haiek esaten duten moduan,hau familia bat bezalakoa da, eta guoso pozik gaude egunez egun hobe-kuntzak ikusten ditugulako. Ikerketa-ren emaitza zehatzik eduki gabe, jar-duera fisikoa tratamendu ez-farmako-logiko baliagarria dela esan dezake-gu, bizi kalitatea hobetzen duelako.

JARDUERA FISIKOAREKINSINTOMEN APALTZEAGERTATZEN DA: DELIRIOGUTXIAGO, HARREMANHOBEAK, NEKE ARINAGOA...,ETA BURMUINEANHOBEKUNTZAK IZATENDIRA»

Gasteizko Mendizorrotzako kirol ins-talazioetan lan egiten du CognitiveRehabilitation and Trainig With Exerci-se For Schizophrenia (CORTEX-SP)ikerketa proiektuaren lantalde batek.Jarduera fisikoa lantzen dute eskizo-frenia duten pertsonekin, gaixotasu-naren tratamenduak hobetzen etapazienteen ohiko beste gaitz batzuk(obesitatea, gaixotasun kardiobasku-larrak…) prebenitzen laguntzeko as-moz. Euren ikerketa zertan datzanazaldu dute Nagore Iriarte ArabakoOsasun Mentaleko Sareko psikiatrak

(Gasteiz, 1986) eta Mikel Tous Jardue-ra Fisiko eta Kirol Zientzien Fakultate-ko ikerlariak (Iruñea, 1996).Nola abiatu zen CORTEX-SPproiektua?N. I.: Eskizofreniaren tratamendupsikofarmakologikoek ez dute beharbezalako eraginik izaten sintomaguztien kontra. Horren ondorioz pen-tsatu genuen ariketa fisikoaren la-guntzaz onurak nabarituko zirela. Bi-bliografia berrikusten hasi eta lasterjabetu ginen atzerrian hainbatproiektu abiatu direla eskizofrenia

eta jarduera fisikoa uztartzen dituzte-nak. Hori ikusita, beharrezkotzat jogenuen Osasun Mentaleko Sarekotratamenduak berraztertzea eta pa-zienteekin jarduera fisikoa lantzea.M. T.: Gizartean ariketa fisikoa ondoikusita dago, sekulako gorakada izandu; hala ere, buruko gaixotasunen es-tigmak hor jarraitzen du, eta kiroliketa halakorik ez da eskaintzen trata-mendu gisa. Horregatik, ekimen ho-nen bidez, pazienteen osasuna hobe-tzeaz gain, gizarteari erakutsi nahizaio gaixotasun hauekin ariketa fisi-koa ere egin daitekeela eta hobekun-tzak lortu. Zenbat erakunde zabiltzate proiektuhonetan elkarlanean?N. I.: Osakidetzako Arabako OsasunMentaleko Sarea, Osatek, Euskal He-rriko Unibertsitatea eta DeustukoUnibertsitatea elkartu gara proiek-

tuan. Guztira, 150 pazientek hartukodute parte, hiru adarretan banatuta.Hemengo pazienteekin ariketa fisi-koa egiten dugu; beste paziente ba-tzuekin errehabilitazio kognitiboalantzen da, Deustuko taldeak garatuduen Rehacopprogramaren bidez;eta hirugarren taldean ohiko jardue-rak (tailerrak-eta) antolatzen dira.M. T.: Hemen Gasteizen, adibidez, ha-mar pertsona inguru gabiltza lanean,gehi fakultateko bi doktoregai etapraktikak egitera etortzen diren ikas-leak.Zer da eskizofrenia?N. I.: Eskizofrenia gaixotasun mentalkonplexua da. Bere sintoma nagu-siak haluzinazioak eta delirioak dira,baina, horiez gain, hain ezagunak ezdiren sintomak ere baditu: nekea, go-gogabetasuna, bakartzea, erlaziona-tzeko zailtasunak, hondatze kogniti-boa... Eta horrek guztiak eragin naba-ria du pazientearen funtzionamen-duan, zaildu egiten baitie bizimodu,harreman edo jarduera normalak iza-tea.Nolakoa da zuen pazienteen profila?N. I.: kerketa honetan parte hartzendutenek 18-65 urte artekoak izan be-har dute, eta eskizofrenia diagnosti-katuta eduki. Gehienbat 30-45 urtebitarteko jendea dugu, gehienak gi-zonezkoak, erretzaileak, gehiegizkopisuarekin eta arteria-presio normo-tensoarekin. Sintomei dagokienez,talde heterogeneoa da, eskizofreniagaitz heterogeneoa da eta.Ariketa fisikoak nola laguntzen dieeskizofrenia duten pazienteei?M. T.: Oraindik ikerketa prozesuangaude eta ez daukagu daturik eraba-teko ondorioak ateratzeko, baina,momentuz, erneago sumatzen ditu-gu, eta gustura sentitzen direla ikus-ten dugu. Pozik hurbiltzen dira insta-lazioetara, eta hori aldaketa positi-boa da. Hasieran beldurrez etortzendira, zerbait berri egiten hasi behardutelako, baina gero konfiantza har-tzen dute, haiekin beste edonorekinbezala erlazionatzen garela ikusita.

Eskizofreniaren tratamenduan ariketa fisikoak ekarditzakeen onurak aztertzeko, CORTEX-SP ikerketaproiektua abiatu zen duela urte eta erdi inguru.Besteak beste, Arabako Osasun Mentaleko Sareak etaUPV/EHUko Jarduera Fisiko eta Kirol ZientzienFakultateak hartzen dute parte proiektuan.

Mikel Tous, UPV/EHUkoJarduera Fisiko eta KirolZientzien Fakultateko ikerlaria

Nagore Iriarte,Arabako OsasunMentaleko Sareko psikiatra

Pazienteak bizikletanariketa aerobikoa egiten

ikerketa-taldekoakalboan dituztela.

Page 5: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

detzarekiko harremanak euskaraz ereizan daitezkeela frogatuz.

Mintzakidetza ospitalekolarrialdietanIratxe Bilbao Uribe ESIko euskara tek-nikariak erakundean martxan jarrita-ko mintzapraktika egitasmoa aurkez-tu zuen bideo baten bitartez. UribekoESIak euskara ikasteko, euskara mailahobetzeko eta euskaraz erraz berbaegiteko aukera eman nahi die profe-sionalei, eskualdean euskara lehene-tsi duten herritarrak euren hizkuntzanartatzea berma dadin. Horretarako,Euskara Planean lehentasuna duen

unitate batean, Urdulizko Ospitalekolarrialdietan, euskaraz mintzatzekosaioak antolatzen dituzte, euskara ira-kasle batek gidatuta.

Hizkuntza-ohiturak aldatzeahelburuHitza hartu izena du Arabako ESIanabiatutako proiektuak, Jabi Mentxakaeuskara teknikariak azaldu zuenak.Proiektuaren helburua denbora tartebatean hizkuntza-ohiturak aldatzeada, zerbitzua ematean zein barrukoeginkizunetan, hizkuntzaren ezagutzaeta erabilera indartzeko. Parte hartzai-leen konpromisoa da proiektuaren oi-narria.

Euskaraz aritzeko oztopoakgainditu guran Juan Manuel Sanzo Barakaldo-Sesta-oko ESIko Kudeaketa Sanitarioko ar-duradunak azken bi urteetan garatu-tako proiektua erakutsi zuen bideobaten bidez. Haien zentroetan euska-raz aritzeko oztopoak gainditunahian, hainbat ekimen bultzatu di-tuzte: euskara tailerrak, arloz arlokotrebakuntza saioak... Langile euskal-

dunen artean edota euskaltegiarekinsortutako harreman onak nabarmen-du zituzten.

Hiztun pasiboak aktibatu beharraOsakidetzako erakundeen proiektuezgain, beste bi hitzaldi interesgarri adi-tu ziren jardunaldian. Alde batetik, Ki-ke Amonarriz soziolinguista eta Topa-guneko lehendakariak ezagutzeraeman zituen Osakidetzan hizkuntza li-dergoa lantzeko azken urtean burutudiren saioen emaitzak. 27 saio egin di-tu guztira, Osakidetzako zerbitzu era-kunde guztietan, zuzendaritza taldee-tako kideei eta tarteko agintariei zu-zenduta. Guztira, 500dik gora lagunekhartu dute parte egitasmoan. Amona-rrizek lider gehienen inplikazioa aipa-tu zuen, asko erdaldunak izan arren.Aurrera begira, ezinbestekotzat jotzendu ohituraz eta inertziaz pasiboak di-ren euskal hiztunak aktibatzea eta era-bilera esparruak sortzea eta indartzea.Beste aldetik, Estibaliz Alkortak, EuskoJaurlaritzako Kultura eta HizkuntzaPolitika Saileko Euskara Sustatzekozuzendariak, 2020ko azaroaren 20tikabenduaren 4ra egingo den Euskaral-diaren bigarren edizioaren berri emanzuen. Hasteko, lehen edizioaren ondo-rio nagusiak gogoratu zituen, partehartzaileen arteko erabilera %5 igo de-la nabarmenduz. Bigarren edizioaridagokionez, erakundeek izango dutenprotagronismoa azpimarratu zuen,banaka ez ezik lantaldeetan ere -arigu-neetan- parte hartu ahalko delako. Al-de horretatik, Osakidetzari dei eginzion ekimenean parte hartu eta lanki-de artean euskaraz jarduteko sor dai-tezkeen dinamikak aprobetxatzeko. Amaitzeko, bertaratuek bozketa

egin zuten proiektu irabazleak hauta-tzeko. Bozkatuena egoiliarren harreraproiektua izan zen, Ezkerralde-Enkar-terri-Gurutzetako ESIkoa, eta bigarrensaria Arabako ESIko Hitza hartuegitas-moak eskuratu zuen. Nekane MurgaOsasun sailburuaren hitzekin amaituzen ekitaldia.

8 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

Ehun pertsona inguru bilduziren Osakidetzaren ZuzendaritzaNagusiko ekitaldi aretoan. Ikusminazegoen 2019an Osakidetzako erakun-deetan euskararen erabilera bultza-tzeko garatu diren zenbait jardunbideegokiren berri izateko izateko etaKike Amonarrizek eta Estibaliz Alkor-tak hizkuntza lidergoaz eta datorrenurteko Euskaraldiaz egin behar zituz-ten aurkezpenak entzuteko.

Euskarazko material didaktikoapazienteak ahalduntzeko Eukene Ansuategi Donostialdeko ESI-ko liburutegiko arduradunak azalduzuen jardunaldiko lehen proiektua.Pazienteak ahalduntzeko helburuzabiarazi zuten, osasun tratamendueiburuz gogoeta egin dezaten, zenbaitikerketatan ikusi baita gaiaren ezagu-tzak erabaki hobeak hartzeko gaitasu-na ematen diela pazienteei. Horreta-rako, hainbat material didaktiko eus-karatu dute, baita helduei zuzenduta-ko podcastak ere.

Osasun emaitzak hobetzekogaldetegiak

Barrualde-Galdakaoko ESIko MirenOribe psikologoak eta Leire Erkorekapsikiatrak PROM galdetegiak euskara-ra egokitzeko eta balioztatzeko proiek-tua aurkeztu zuten. Pazientearen espe-rientzian oinarritutako emaitzak neur-tzen dituen tresna psikometrikoak diraPROM galdetegiak. Beraien jarduneanhizkuntzaren interpretazioak garrantzihandia duenez, guztiz beharrezko ikus-ten zuten PROM galdetegi nagusiakeuskaraz erabili ahal izatea, pazienteeuskaldunen emaitzak zuzenago neur-tze aldera. Haien esanetan, oso emai-tza onak ematen ari da egitasmoa.

Euskararen inguruko harreraegoiliarreiJabi Gomez eta Iratxe Sustatxa Ezke-rralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIkoeuskara teknikariek egoiliarren -bere-ziki euskal herritar ez diren egoiliarren-harreraz kezkatuta abiatu zuten eurenproiektua. Egoiliarrak espezialitateaegiten duten profesionalak dira, medi-kuntza, erizaintza edo farmazia arloko-ak. Haietako asko kanpotik etortzen di-ra eta lau-bost urte ematen dituzte gu-re erakundeetan lanean. Ezkerralde-

Enkarterri-Gurutzetako ESIan urteroegoiliarren % 45 inguruk ez dakiteeuskaraz, eta horiei euskararen ingu-ruko harrera integrala ematea pentsa-tu zuten. Horretarako atondu zutenegitasmoa, hiru ataletan banatuta:euskara zerbitzuaren harrera; sentsi-bilizazio tailerrak, irakaskuntza pro-gramaren barruan txertatuta daude-nak, eta egoiliarrentzako euskaldun-tze eskaintza egokitua. Proiektu berri-tzailea izan da, beste zerbitzu erakun-de batzuetara esporta litekeena.Teknikarien azalpenak ez eze, proiek-tuan parte hartzen ari diren egoiliarbatzuen iritziak entzun ahal izan zirenbideo labur batean.

Herritarrengandik hurbilagoikastolen jaian Donostialdeko ESIko Langileen Zu-zendariorde Lierni Lekuonak urrianGipuzkoako ikastolek Zarautzen os-patutako Kilometroak jaiko esperien-tzia ekarri zuen jardunaldira. Jai har-tan Donostialdeko ESIko bere egune-roko jarduera erakutsi zien herritarreigertutik, hizkuntza erregistroan eus-kara aukeratzera animatuz eta Osaki-

EUSKARA OSAKIDETZAN

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 9

2019an euskararen sustapenean nabarmendutakoegitasmoen aitortza-ekitaldia egin zen abenduaren12an Gasteizen, Osakidetzaren ZuzendaritzaNagusian. Bosgarren edizioa izan zen, eta, zazpiekimenen berri emateaz gain, Osakidetzan hizkuntzalidergoa lantzeko saioen emaitzak eta 2020koEuskaraldia aurkeztu ziren.

Euskara etaosasuna uztartzendituzten proiektuak

«EZINBESTEKOA DAOHITURAZ ETA INERTZIAZPASIBOAK DIREN EUSKALHIZTUNAK AKTIBATZEAETA ERABILERAESPARRUAK SORTU ETAINDARTZEA»Kike Amonarriz

Jardunaldian parte hartu zutenprofesionalak, proiektuirabazleen arduradunekgaraikurra eskuetan dutela.

Page 6: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 1110 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

eta kutsadura eta zaratarik ez izatea guz-tiz onuragarria da pazienteentzat», dioRodriguezek. «Batik bat animoan etaumorean eragina dutela ikusten dugu».Diru ekarpenen bidez lortu zuten erai-

kina egitea, jendeak egindako testamen-tu eta donazioen bidez, eta lehen udan 50neska-mutiko sartu ziren sendategian.Jatorri berdintsuko eta antzeko gaitzakzituzten haur horiek, eta egunerokoan ezzuten ahalmenik jatordu bat egiteko; ha-laber, higiene falta zuten. Hasierako urte-etan, oso baldintza konplexuak izan zi-tuzten haur haiek; are gehiago, haur as-kok ez zuten bisitarik jasotzen, familiekbertaratzeko arazoak zituztelako.

Bilakaera esanguratsuaBizkaiko Foru Aldundia izan zen sendate-giaren arduraduna sorreran, eta lehen ur-teetan, Karitateko ahizpen erlijio orde-nak kudeatu zuen. 1930eko hamarkada-tik aurrera, igo egin zen mediku eta pa-ziente kopurua, eta 1960ko hamarkadabukaeran bestelako profesionalak, eri-zainak eta fisioterapeutak, sartu ziren.Hamarkada horretan, tuberkulosia de-sagertuta, orno-muineko kalteak etahazkunde nahasmenduak zituzten hau-rrak artatzen hasi ziren. Ostean, KirurgiaOrtopediko eta Errehabilitazio Institutuaizan zen, eta, 1985ean Osakidetzak sen-dategiaren ardura hartuta, ospitale bila-katu zen. Orduan, profil profesional ba-

tzuk desagertu ziren, eta hainbat berrisartu. Gaur egungo Gorlizko ospitalekolantaldea profil askotako 340 langileinguruk osatzen dute, eta teknologiarikberriena, terapia ugari eta paziente ba-koitzari egokitutako tratamenduakerabiltzen dituzte.Espainiako gerrak inpaktu handia

izan zuen Gorlizko sendategian. Eus-ko Jaurlaritzak bertan zeuden umeakebakuatu behar izan zituen Frantzia-ra, Britainia Handira, Belgikara eta So-bietar Batasunera. Zehazki, 300 umeeta 30 heldu baino gehiago itsason-tzian atera zituzten Santurtziko por-tutik. Bi hilabete eskaseko egonaldiaegin zuten kanpoan. Denak ez zirenitzuli; ume batzuen gurasoak Fran-tzian zeuden errefuxiatu, eta horiekhan gelditu ziren, baina beste hamarume hil egin ziren. Halaber, haurrakkanpoan zirenean, gerra garaian, sen-

dategiko oheak soldaduak artatzekoerabili zituzten.Ospitalea, 100 urte hauetan, gizarte-

aren beharrizanetara egokituz joan da.Arazo bat konpontzeko sortu zen, etagaur egun ere hala jarraitzen du. Ala-baina, ez du orientazio pediatrikorik,errehabilitazioa da ardatz nagusia.Garuneko kalteen eta traumatologiaarazoen errehabilitazioa egiten dute.Bestalde, gaixotasunaren fase azpia-kutuan dauden pazienteak artatzendituzte; prozesuaren susperraldianeta egonkortasunean laguntza etaatentzio aringarriak ematen dizkiete.

Hazten jarraitzeko egokitu«100 urtean egokituz joan da ospita-lea, eta seguruenik, hori izan da harenberezitasuna, momentu bakoitzeanzer egin eta zein balio erantsi jakitea»,azpimarratu du Rodriguezek. Gorlizenargi dute non dauden, zer duten eta zeregin dezaketen, eta gizartearen beha-rrizanekin bat egin nahi dute garai be-rrietara egokituz. Balioan jarri nahi du-te beren lana. Gizartean lagunduz, bi-lakaera bat izan eta beti zerbait eskai-ni. Rodriguezek nabarmendu du atze-ra begirakoak lantaldearen parteizateko sentsazioa indartu duela, etaaskok ospitalearen historia bere egindutela. «Ez genituen ezagutu baina he-men egotea ahalbidetu digute».

XX.mendeko lehen ha-markadetan gosete handia zegoen,eta familia askok arazo ekonomikoakzituzten bizimodu osasuntsu bat egi-teko. Baldintza latz haien ondorioz,gaixotasun infekziosoak ugaritzen jo-an ziren. Horien artean zegoen tuber-kulosia ere. Halaber, Europan zabal-dutako korronte baten arabera, higie-nea zen tuberkulosiari eta bestelakogaitzei aurre egiteko alternatibarikosasungarriena. Horretarako, senda-tegi helioterapikoak, hots, airea, eguz-kia eta elikadura ardatz dituzten sen-

dategiak sortu zituzten. Euskal He-rrian Enrique Areilza doktorea izanzen tuberkulosiari aurre egiteko bul-tzatzaile nagusia, eta, gaixotasun horizuten haurrak artatzeko helburuare-kin, 1919. urtean Gorlizko itsas senda-tegia ireki zuen.Gaur egungo Gorlizko ospitaleko

zuzendari eta kudeatzaile den Car-men Rodriguezek azaldu duenez, ga-rai hartako eliteak bildu, eta Europanzehar, Herbehereetako kostaraino,sendategi helioterapikoek nola fun-tzionatzen zuten ikustera joan zenAreilza doktorea. «Hainbat ideiarekin

bueltatu ziren, baina zehazki Frantzia-ko Berck Plageko sendategia izan zenGorlizkoa eraikitzeko jarraitutako ere-dua». Hain zuzen, bi eraikinek antze-kotasun nabarmenak dituzte. Arkitek-turaren ikuspegitik, eraikin bereziada, eta osorik hormigoi armatuarekineginda dago. Hasieran, bost pabiloizeratua zegoen. Gaur egun, kanpotik,duela 100 urteko eraikin bera badaere, barrutik, XXI. mendeko beharriza-netara moldatuz joan dira. «Hasieranez zegoen logelarik, pabiloiak zireneta oheak manparen bidez bereiztenziren», azaldu du Rodriguezek.

Itsasoari begira, aproposKokalekuari dagokionez, Bizkaikokostan ezaugarri asko batzen zituenGorlizko hondartzak; batetik, orienta-zioagatik eta, bestetik, inguruko bal-dintza geografikoengatik. Antza, eus-kal kostaldeko hondartzarik eguzki-tsuena da; hots, argi ordu naturalakbesteek baino luzaroago hartzen dituhondartza horrek. Horregatik, propioaukeratua dago kokalekua. Airea etaeguzkia gomendatzen dituzte medi-kuek, gehienbat, tuberkulosiarenerremedio gisa, eta biak zituen Gorliz-ko sendategiak. Gaur egun ere, lagun-garriak dira bi faktore horiek paziente-ei gaixotasuna sendatzen laguntzeko.«Kanpora irteteko aukera edukitzea

EUSKAL HERRIAN ENRIQUEAREILZA DOKTOREA IZANZEN TUBERKULOSIARIAURRE EGITEKOBULTZATZAILE NAGUSIAETA GORLIZKOSENDATEGIARENSORTZAILEA

ATZERA BEGIRA

100 urte bete zituen 2019an Gorlizko (Bizkaia)ospitaleak. XX. mende hasieran, haurretan zabaltzenari zen tuberkulosi gaitzari aurre egiteko ireki zutenitsas sendategia 50 gaixorekin, eta ordutik milakahaur zein heldu igaro dira bertatik. Tokierabakigarrian dago, eta Frantzia iparraldetik ekarrizuten sendategi eredua, baina, denborarekin,funtzioak aldatuz joan dira; gaur egun,errehabilitazio zentroa da, gehienbat. Espainiakogerra ere gainditu zuen, eta 1985. urtean hartu zuenOsakidetzak ospitalearen ardura. Gaur egun 400langile inguru ari dira.

Mende baten arnasaitsasoari begira

Page 7: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 13

egiten da, eta normalean erasotzenez dien nerbio inguruneei erasotzendie, garunean eta bizkar-muinean in-formazioa sortuz. Ikertzaileak laneanari gara ea birusen batek, kutsatzaile-ren batek edo haurtzaroko infekzio-ren batek kausatzen ote duen. Baina,zorionez, gaixotasuna ez da heren-tziazkoa, eta ingurunearen faktoreaaskozaz ere garrantzitsuagoa da fak-tore genetikoa baino. Azpimarratubehar da azkenaldian esklerosi aniz-koitzaren prebalentzia eta intziden-tzia handitzen ari dela. Gainera, ema-kume helduetan ari da handitzen. Nolakoa izaten da diagnostikoarenunea?Oso gogorra. Esklerosi anizkoitzarendiagnostikoa neurologian eman dai-tekeen diagnostikorik konplexuene-takoa da. Inpaktua oso gogorra iza-ten da pazienteetan, historikoki gi-zartean konnotazio larria duelako.Duela 30 urte gurpil aulkiarekin erla-zionatzen zen; hori, baina, gutxinakaaldatzen ari da. Ikertu den guztiari es-ker, gaixotasunaren eboluzioa etapronostikoa asko aldatu dira. Garran-tzitsua izaten da medikuaren eta pa-zientearen artean konfiantzazko ha-rremana sortzea, eta, horretarako,pazientea artatzeaz gain osasuneanhezten ere ahalegintzen gara. Pazien-te askoren esanetan, esklerosi aniz-koitzaren gauzarik okerrena ziurga-betasuna izaten da. Nolako garrantzia du diagnostikogoiztiarrak?Zorionez, farmakoak ditugu gauregun, baina badakigu halako gaixo-tasun kronikoetan denbora oinarriz-koa dela, hasieran garunean galtzendiren neuronak errekuperatzea zailadelako. Horregatik oso garrantzitsuada diagnostiko goiztiarra. Ohikoena31 urte ingururekin diagnostikatzeaizaten da, nahiz eta, azken urteotan,gero eta gehiago ikusten ari garen,Eskandinaviako herrialdeen gisara,beranduago hasten diren pazienteenkasuak.

Zer-nolako tratamenduak dituesklerosi anizkoitzak gaur egun? Hainbat tratamendu mota daude.Batetik, birgaixotzeak izaten dituz-ten pazienteentzat, agerraldietaneragiten duten farmakoak daude.Beste farmako batzuek, berriz, gaixo-tasunaren eboluzioa aldatzen dute;hots, geldiarazten saiatzen dira. Ga-rrantzitsua izaten da gaixotasunaahalik eta azkarren diagnostikatzeatratamenduak eraginkorrak izateko.Farmakoez gain, komeni da, ordea,pazienteek bizimodu aktiboa eta ari-keta fisikoa egitea. Gaixotasuna saihestu daiteke?Saihestu agian ez, baina uste dut gai-xotasun hau urte gutxiren buruankontrolatuko dela; etorkizuna baikorikusten dut. Pazienteek nolabaitekobizimodu arrunta egin dezakete gauregun. Aldaera progresiboak dira kon-trolatu beharrekoak. Luzera begira,bestalde, helburua gaixotasuna ahalden neurrian geldiaraztea da, kroni-ko bihurtzea. Bigarren urtez jarraian Forbeszerrendako 100 medikurik onenenartean azaldu zara. Nola hartuzenuen albistea?Hasieran ez nekien zerrenda existi-tzen zenik ere. Gehienbat gauzak egi-teko ikusgaitasuna izaten lagundudit. Hala ere, lanean berdin jarraitzendut; ez dut aldatu egunerokoa. Orainikasleen eta neurologo gazteen ahol-kulari naiz, eta horrek asko betetzennau. Bestalde, datozen urteetarakoerronka bat ere bada. Halaber, nireaitorpenak ospitaleari laguntzen ba-dio askoz hobe.

12 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

Zergatik esaten da esklerosianizkoitza «mila aurpegiengaixotasuna» dela ?Esklerosi anizkoitza oso aldakorra da,hainbat aldaeratan ager daiteke etabakoitzak bere tratamendua izatendu. Gaixotasun heterogeneoa etaapetatsua da, garunaren aldearenarabera sintoma bat edo beste agerdaitekeelako. Paziente gehienek,%86k, berriz gaixotzen direnean ager-tzen dute gaitza. Bestalde, lehen mai-lako esklerosi progresiboa ere pairadaiteke; kasu horretan, pazienteakhasieratik egiten du okerrera. Hiruga-rren aldaeran, gaixotasuna agerral-dien bidez hasten da, baina hainbaturteren ondoren okerrera egiten du;

horri bigarren mailako esklerosi pro-gresiboaesaten zaio. Gaixotasun larria al da?Neurri batean, bai. Esklerosi anizkoi-tza asko aldatu da 25 urte hauetan.Duela mende laurden ez zegoen far-makorik, eta gaur egun hamahiru ereaurki ditzakegu. Gaixotasunari buel-ta eman zaio, baina oraindik ere askodugu egiteko. Gaur egun, auto istri-puak kenduta, ezgaitasun neurologi-koen kausa printzipala da heldu gaz-teetan. Nori erasaten dio?Ohikoena da 20-40 urterekin hasi etabizitza osoan irautea. Ez da hilkorrabaina gaixotasun kronikoa eta au-toimmunea da, gizon bakoitzeko hiru

emakumek pairatzen dutena. Hauda, gaixotasuna ohikoagoa da ema-kumeetan eta gazteetan. EspainiakoEstatuan orotara 50.000 lagunek pai-ratzen dute, eta, urtero, 1.900 diag-nostiko azaltzen dira. Gaur egungo bizimoduak nolaeragiten du gaixotasunean? Esklerosi anizkoitza duen pazientea-ren sistema immunologikoa asaldatu

Mar Mendibe Bilbao (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1968)neurologoari hitz egitean nabari zaio bokazioz biziduela bere lana. Horren erakusle, bigarren urtezjarraian Espainiako Estatuko 100 mediku onenenForbes zerrendan ageri da. Esklerosi anizkoitzeanaditua da, eta bi hamarkada inguru daramatzaGurutzetako ospitalean gaixotasuna aztertzen. Hainzuzen, 1987. urtean sortu zuten Gurutzetako Ospitaleanbertan esklerosi anizkoitzaren Osakidetzako lehenkontsulta, eta, ordutik, hainbat entsegutan parte hartudute. Gaixotasunaren larritasunaz eta konplexutasunazohartarazi du Mendibek, eta ikerkuntzari esker askoaurreratu bada ere oraindik gaitz krudelegia dela dio.Hala ere, itxaropentsu ageri da, eta egunen bateangaixotasunari aurre egingo zaiola uste du.

«GAUR EGUN, AUTOISTRIPUAK KENDUTA,EZGAITASUNNEUROLOGIKOEN KAUSAPRINTZIPALA DA HELDUGAZTEETAN»

«ESKLEROSIANIZKOITZARENDIAGNOSTIKOANEUROLOGIAN EMANDAITEKEENDIAGNOSTIKORIKKONPLEXUENETAKOA DA»

ADITUAK

«Handitzen ari daesklerosi anizkoitzarenprebalentzia etaintzidentzia»Mar Mendibe BilbaoEzkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko neurologoa

Page 8: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 1514 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

rritarrek bigarren lekuan kokatzen duteerizaintza lanbideen garrantziaz egin-dako balorazioan, medikuntzaren on-dotik. Halaber, seme-alabei gomendio-ak egitean erizaintzaren postua nabar-men egiten du behera. Hizlariak azalduzuenez, hainbat faktorek eragiten dutebalorazio horietan: hautemandako sol-datak eta lan-baldintzek, kasurako. %64k uste dute erizaintza «sozialki erabil-garria» dela. Medikuntzaren kasuan,berriz, gaineratzen dute «ondo ordain-dua» dagoela eta «prestigio soziala»duela. Erizaintza karrera aukera «positi-bo» bezala ageri da ikerketetan, baina«ez da iristen medikuntzak duen presti-giora». Hizlariak aipatu bezala, erizai-nengan badago konfiantza, baina herri-tarrek medikuaren oniritzia lehenestendute. Generoari dagokionez, Etxenikek

azaldu zuen oraindik zabaldua dagoelaemakumezkoa erizain hobea dela ustedutenen pertzepzioa, pixkanaka ahul-tzen doan arren. Amaitzeko, sarekowebguneak eta sarrerak arakatu ondo-ren ateratako hainbat ondorio azalduzituen. Googlen, esaterako, erizaina(«enfermero»/»enfermera») hitza jarrita«estereotipo sexualizatuak» ageri dira.Hori beste lanbide feminizatuekin eregertatzen dela adierazi zuen. Mozorroindustrietako irudia «esanguratsua»dela iritzi zion soziologoak. Ondorio gi-sa, gaineratu zuen jendeak ez duela ho-rrelako iruditegirik sortzen «berez»; or-dea, industria bat tartean dagoenean«izugarri» elikatzen dira estereotipo ho-riek. Irudi eta iritzi horiek nazioarteanere «oso antzekoak» direla esan zuen.

horrek ondorio praktikoak dituela. Eri-zainek beren buruaz duten irudiaz eremintzatu zen, eta esan zuen beraien us-tez badutela lan-eremu propio bat, bai-ta ikerketa-eremu propioa ere. Orobatiruditzen zaie gero eta pisu gehiago du-tela ikerketa eta berrikuntzaren ere-muan. Baina, Etxenikek azaldu bezala,gizartean badago ideia «oker» bat: eri-

Etxenikek hizpide hartu zuenerizainak gizartean duen irudia. Lan-ere-mu «feminizatua» da, 10 erizainetik 9emakumezkoak baitira. Halaber, jendar-tean zaintza lana soilik da ezaguna, etahori gutxietsita dagoela adierazi zuenhizlariak, ikasi beharrik gabe «natural-tzat» jotzen baita. Soziologoak ohartara-zi zuen jendarteak duen iruditegi sozial

zainek medikuen menpe jarduten dute-la, irizpide propiorik gabe eta lan osaga-rriak egiten dituztela; izendapena beraere askotan «okerra» dela azaldu zuen. Ondoren, Estatuko SATSE Erizainen

Sindikatuak egindako inkestetako hain-bat datu ekarri zituen mahai gainera. In-kestatutako erizainen % 74,22k uste du-te gaitasun pertsonalak direla gehienbaloratzen direnak, gaitasun teknikoeta ezagutza teoriko-praktikoen gaine-tik. Bestalde, % 96k adierazi dute komu-nikabide eta bestelakoetan transmiti-tzen den erizainaren irudia ez datorrelabat osasungintzan betetzen duten fun-tzioarekin. % 88k adierazi dute oraindikbadirela estereotipo sexistak eta atzera-koiak eta, % 90en iritziz, halakoak heda-tzeak oztopatu egiten du lan-jarduna-ren garapena. % 87k uste dute ez dagoe-la behar besteko aitortza eta ikusgarrita-sun sozialik. ISZ Ikerketa Soziologikoen Zentroak

2013an emandako datuen arabera, he-

2020a erizainen eta emaginen nazioarteko urtea da etaGasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako 12x12 lan-taldeak 12 ekintza programatu ditu. Nursing NowEuskadi taldearen, Osasun Sailaren eta Osakidetzarenbabesarekin, ekimen honen helburua da erizaintzarenlidergoa sendotzea eta gizartean haren ikusgaitasunasustatzea. Zentzu horretan, Asier Etxenike Ugartesoziologoak Erizaintza Gizartean izeneko hitzaldiaeskaini zuen Gasteizen, otsailaren 12an.

JARDUNALDIAK

Erizaintza gizartearenbegiradapean

« % 88K ADIERAZI DUTEORAINDIK BADIRELAESTEREOTIPO SEXISTAK ETAATZERAKOIAK ETA, % 90ENIRITZIZ, HALAKOAKHEDATZEAK OZTOPATUEGITEN DU LAN-JARDUNAREN GARAPENA»

Asier Etxenike Ugarte (Orereta,Gipuzkoa, 1979) Aztiker soziologiaikerguneko ikerlariak, bere 10urteko ibilbidean, lehenbizikozegin du osasunaren alorreko haus-narketa soziologiko bat: erizain-tzaren inguruan, hain zuzen. Iker-keta hori «aurkikuntza bat» izandela dio, «herritar arrunt» batenikuspuntutik abiatu zuena. Berehitzetan, herritarrek oraindik ezdute behar beste ezagutzarik eri-zainen lan esparruen eta konpe-tentzien inguruan. Hala ere, eri-zainek euren irudia eta egoerahobetzea lortuko dutelakoandago.Zein ondorio praktiko dakartza gi-zarteak erizaintzaren inguruko iru-ditegi okerra izateak?Iruditegi horrek aukera batzukematen ditu eta beste batzuk uka-tu. Esaten denean erizaintza ema-kumeen lanbide bat dela, gizoneiaukera kentzen zaie automatikoki.Edota, erizaina medikuaren menpeikusteak esan nahi du gaur egun,oraindik ere, medikua aukeratzendugula, baina erizaina ez. Halaber,iruditegi horrek ahalbidetzen dituerietxe batzuetan gertatzen direneraso sexistak.

Geroz eta gizonezko gehiago diraerizainak, badirudi gauzak aldatzenhasi direla. Zer ikusi duzu horri bu-ruz?Nik ez ditut ezagutzen bilakaerak,baina esango nuke gauzak aldatzenari direla pixkanaka eta asko dagoe-la egiteko. Batzuek badute irakurke-ta hori: gizon gehiago egon badau-de, baina erizaintzan gizonekhartzen dituzten postuak ez diraproportzionalak euren errealitatea-rekiko. Prozesuan asko falta daoraindik berdintasunean aritzekoedo aukera-berdintasuna lortzeko. Zer egin dezake gizarteak edo zeregin dezakete erizainek iruditegioker hori desegiteko?Bi alderditatik indartu daiteke iru-ditegia. Batetik, erizainek lan egindezakete beraien autoestimuaindartzeko, kanpora begira azalduzzer egiten duten eta nola... Beste-tik, feminismoa zaintza balioan jar-tzen ari da azken urteetan. Uste dutbide horretatik etorriko zaizkielaaitortza eta iruditegi berri bathorrelako lanbideei, eta nolabaitbalioan jarriko dutela erizaintza,merezi duen tokian. Baina hori ezda iritsiko erizainentzat bakarrik,baizik eta zaintzarekin lotutakolanbide guztientzat; denek hartukodute balioa, berez badutelako.Eremu horretan irabazten dutenguztiak euren egoera hobetzekobalioko du, ziur.

ASIER ETXENIKE UGARTEAztiker soziologia ikerguneko ikerlaria

«Erizaintzan gizonekhartzen dituztenpostuak ez diraproportzionalakeuren errealitatearekiko»

Page 9: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

«Kamerarekin nabilenean neurebegiekin ikusten dudana erakustensaiatzen naiz»

16 / OSATUBERRI 47 / urtarrila - otsaila • 2020

LANETIK HARAGO

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 46 / 17

eman didate. Caceresera eramateaerabaki dut, nire amaren sorterrira.Omenaldi hori bizirik dela eta bere lu-rraldean jasotzea nahi dut. Hamarbat argazki dira, QR kodeekin; hala,argazki bakoitzak bera deskribatzenduen poema bat izango du, nik errezi-tatua. Orain, beste proiektu bateanari naiz: Raza. Erretratuak dira. Besteproiektu batekin ere hasia naiz, Itxa-so Pierola Osakidetzako lankideare-kin batera, lagun handia bera eta ar-tista handia ere bai. Uste dut lan dei-garria izango dela eta zeresana izan-go duela. Nola uztartzen dituzu lana etaargazkilaritza?Argazkilaritza pasio bat da, ordu askoeskaintzen dizkiodan pasio bat. Ofi-zio bihurtuko banu, beharbada ez nu-ke horrenbesteko grinarik izango.Baina, pasio bat denez, niretzat erra-za da biak uztartzea. Zerbaitek grinasortzen dizunean, beti bilatzen diozutartea. Bidaiatzen dudanean beti da-ramat kamera bat gainean. Kamerariitsatsita bizi naizela esaten didate.Kamerarik gabe edozeinek bezala be-giratzen dut. Kamerarekin nabilene-an, berriz, neure begiekin ikusten du-dana erakusten saiatzen naiz. Nola ikusten duzu argazkilaritzarenetorkizuna?Zalantzatsua. Beldurra ematen dit ar-gazkilaritza puristentzako zerbait bi-lakatzeak. Beldurra ematen dit argaz-kilaritza bihurtzea lau harroputzen-

tzako zerbait. Bestetik, beldurra ema-ten dit gaur egun Interneten dagoenabezalako zerbait bihurtzea, baina us-te dut egia beti azaleratzen dela. Nor-bait erakusketa batera doanean ez duzerbait polita bilatzen, gehiago bai-zik. Hala ere, uste dut argazkilaritzaberez den bezala ez dela inoiz desa-gertuko; eboluzioa izango du eta jakinbeharko dugu hutsala eta lortzenerraza den horretatik bereizten. Zerbait gehitu nahi zenuke?Gasteizko Udalaren Amarika Aretoa20 urtez egon da prest argazki era-kusketetarako, eta erreferentea izanda erkidego mailan ez ezik estatumailan ere. Leku askotatik etorritakoautoreek euren erakusketak jarri di-tuzte. Orain erabaki dute AmarikaAretoan beste zerbait egitea. Izuga-rrizko pena ematen dit horrek, arteakinoiz ez duelako errentagarria izanbehar, «arteak» egon behar du. Arteakultura da, eta kultura beharrezkoada, irakasten duelako, transmititzenduelako, gure zati bat delako... Ho-rregatik, edozein adierazpide artisti-kori eman behar zaion garrantziaematea aldarrikatzen dut. Ez da zi-gortu behar ez eta azken gauza balitzbezala hartu behar. Badira kontu ga-rrantzitsuagoak ere; osasuna edohezkuntza, esaterako, baina artea erebada hezkuntza, eta osasuna ere bai!Izugarri penatzen nau Amarika Are-toa desagertzeak edo orain arte izandena izateari uzteak.

Zer ikasi zenuen argazkilaritzaz Arteeta Lanbide Eskolan? Eskolan beste era batera begiratzenirakatsi zidaten: argia ulertzen (ar-gazkilaritzan dena baita argia), kriti-koago eta autokritikoago izaten, kon-

turatzen argazkilaritza ez dela esteti-ka hutsa, sakontasun gehiago izanbehar duela… Oso erraza da argazkipolit bat egitea, esaterako mugiko-rrarekin: iragazkiak jarri, eskegi etajende guztiari gustatuko zaio. Baina

argazkilaritzak istorio bat kontatubehar du, nola begiratzen duzun era-kutsi. Niretzat argazki on bat da begi-ratzeko geldiarazten nauen hori (ezda dena zertan ederra izan), barruamugiarazten dizun hori, norabait era-maten zaituena. Argazki batek esteti-kaz gain beste zerbait esaten badizu,irribarre bat sorrarazten edo oroitza-pen bat ekartzen, zerbait lortzen da.Nolako ibilbidea egin duzuargazkilaritzan?Etorkinei gaztelania eskolak ematenaritu nintzen, boluntario gisa, eta he-rrialde askotako jendea ezagutunuen. Horiengandik asko ikasi nuen,eta kulturak ezagutu nituen. 2011nargazkilaritza ikasten hasi nintzene-

an, zentroko zuzendariari esan nionlan bat egin nahi nuela ikasle etorkinhoriei buruz. Foru Aldundiak eman-dako dirulaguntza batekin, integra-zio lan bat egiten hasi nintzen, Mira-das de Integración izenekoa. Hainbatlekutan jarri zuten erakusgai. Lan au-sarta izan zen, oraindik ez bainuenesperientziarik, baina asko bete nin-duen, eta segurtasuna eman zidan.Ez nuen espero halako harrerarik,jendearen erreakzioa izugarria izanbaitzen. 2013an, Dichógrafos popula-res lana egin nuen. Esaera zaharrakargazkigintzara eramatea bururatuzitzaidan, modu bihurrian eta lotsa-gabean. Beharbada nire argazkigin-tzarekin zerikusi gutxien duena da, niintimistagoa bainaiz; ez dut estetikahutsa bilatzen. Arrazoi ekonomiko-engatik inoiz erakusgai jarri ez dudanlan bat ere egin nuen 2014an, Fenoti-posdelakoa, eta hortik blog bat sortunuen:https://fenotipos.wordpress.com/.Ehun urte inguruko jendeari ateranizkion argazkiak. Badirudi gauregun denok izan behar dugula ede-rrak, zimurrik gabeak, altuak eta ar-galak. Beti pentsatu dut ez dagoeladenboraren iragatea bezain gauzaederrik. Zure azken lanak zeresana izan du. Azken lan hori nire amari buruzkoada: Mamia. 2017an konferentzia txikibat eman nuen, eta bukatutakoan es-kolako irakasleek Amarika Aretoanerakusketa bat egitea proposatu zi-daten, beste ikasle batzuekin batera.Gaia erabakitzea zaila izan zen. Ber-tan uztartzen ditut nire bi pasioak: ar-gazkilaritza eta poesia. «Mamia» hi-tzaren adierez gain (ogiarena, esne-kiarena…) baditu intimotasuna, ku-ttuntasuna, maitasuna edo eman-kortasunarekin loturikokonnotazioak. Oso lan intimoa etapertsonala da. Larruazala oso ga-rrantzitsua da, baina biluzte intimo-ak ere garrantzi handia du. AmarikaAretoan jarri zuten, eta orain beste le-ku batzuetara eramateko aukera

Zuzendaritza Nagusiko Hautaketa eta HorniketaZerbitzuko langilea da Luis Salgado (Salorino, Caceres,1968). Administrari laguntzaile jarduten du, bainaharen pasioa argazkilaritza da. Dioenez, txikitatik izandu «komunikatzeko beharra», eta 2011. urteanGasteizko Arte eta Lanbide Eskolan argazkilaritzaikasten hasi zen. Formazioa hiru urtez jaso ondoren,lau erakusketa eta beste hainbat proiektu eta lan eginditu. Bere lanak interneten daude ikusgai:https://www.flickr.com/photos/luis-pumuki/

Luis SalgadoOsakidetzako langileaeta argazkilaria

Page 10: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

urtarrila - otsaila • 2020 / OSATUBERRI 47 / 1918 / OSATUBERRI 47 /urtarrila - otsaila • 2020

JA(KI)TEA

Lanaren erritmoak eragin zuzena daukabizi-ohituretan. Elikatzeko ohituretanere eragin zuzena dauka; beraz, oso ga-rrantzitsua da lanaren ordutegia eta la-nean egiten den ahalegin fisikoa kontuanhartzea dieta orekatuaren plangintzaegiteko orduan.Txandaka lan egiten dutenentzat egoki-

tzapen hori zaildu egiten da. Kontuan izanbehar da langile horiek astero izaten dituz-tela aldaketak beren erritmo fisikoan. Ho-rrenbestez, dieta planifikatzeko mugakizaten dituzte, eta horren ondorioz, asko-tan, dieta desorekatuak egiten dituzte.Horrek bizi-kalitate okerragoa eta errendi-mendu fisiko txikiagoa edukitzea dakar. Zailtasun horiei aurre egitea, hala ere,

ez da hain zaila. Egin behar den lehenen-go gauza bizi-ohiturak ondo aztertzea da,eta dieta ordutegiaren eta jarduerarenintentsitatearen arabera moldatu. Kon-tuan hartuz, noski, bakoitzaren egoera fi-siologikoa eta soziala.Txandaka lan egiten duten pertsonen-

gan gorputzaren zikloak ahal den gutxienaldatu behar dira. Horri begiratu beharzaio, eta ez jatordu konbentzionalenerritmoari.

Lana goizezGoizeko txandan lan egiten denean, hauda, seietatik ordu biak arte, gosaria bosteta erdietan egiten da. Ordu horietan, as-kotan, ez da behar adina energia kontsu-mitzeko gogorik izaten, baina kontuanizan behar da gogo eza ohitura faltagatik

dela, eta ez beharrezkoa ez delako. Be-raz, gutxienez, esnekiren bat, laboreakedo ogia eta fruta gosaltzea izaten daaproposena.Nahiz eta ondo gosaldu, atsedenaldian

hamaiketakoa egitea ezinbestekoa da.Kontuan hartu behar da ez dela bazkaldu-ko ordu bi eta erdiak arte, eta tarte hori lu-zea dela. Ondorioz, egokia da hamaiketa-ko moduan ogitarteko txiki bat, fruta ale-ren bat eta esnekiren bat hartzea.Bazkariak eguneko oturuntzarik han-

diena izan behar du. Lehenengo platera,bigarren platera eta azkenburukoa janbehar dira, dieta orekatuaren arauak ja-rraituz betiere. Seiak aldera, merienda egin behar da.

Horrek hamaiketakoa baino arinagoa izanbehar du, adibidez, fruta edo esnekirenbat. Otordu hori egitea gomendagarriada, lau ordu baino gehiago jan gabe pasa-tzea ez baita aproposa. Gainera, afariakarina izan behar du, eta otordu horrek afa-ri arin bat egiteko prestatuko zaitu. Gutxigorabehera bederatzietan afaldu beharda, eta otordu horrek bazkariaren osaga-rri izan behar du.

Arratsaldez laneanArratsaldeko txanda, berriz, ordu bieta-tik hamarrak arte izaten da. Askotan,txanda horretan lanean ari diren langile-ek berandu jaikitzeko ohitura izaten du-te, eta ez dute gosaltzen. Horrek, ordea,eragin negatiboa izaten du, gorputzarenerritmoa deskoordinatzen delako. Goi-zeko erritmoari eutsi ahal izateko eta au-rreko astearekin ezberdintasun handirikez izateko, zortziak aldera gosari on bategitea komeni da. Hamaiketako arin bategitea ere egokia da.

Bazkariak, goizeko txandan bezala,eguneko oturuntzarik handiena izan be-har du, eta lehenengo platera, bigarrenplatera eta postrea jan behar dira, dietaorekatuaren arauei jarraituz. Txanda ho-rretako meriendak goizeko txandako ha-maiketakoaren antzekoa izan behar du:ogitarteko txiki bat, fruta bat eta esnekibat. Izan ere, txanda horretan jaduerahandiena arratsaldean izaten da, eta, be-raz, energia gehien ere orduan kontsumi-tzen da. Ondo meriendatzen ez bada, afa-ri oparoegia egiteko arriskua dago, etaoheratu baino lehen egin behar den otor-duak osoa izan behar du, baina arina ereizan behar duela jakina da.

Gaueko txandaArazo gehien ematen duen txanda gaue-koa da. Txanda horrek gaueko hamarre-tatik goizeko seiak arte irauten du, eta,beraz, arratsaldeko ordu bietan jaiki ohidira txanda horretan daudenak. Hori,berez, bazkaltzeko ordua da, baina gor-putzaren erritmoari kasu egiten bazaio,gosaltzeko ordua da. Ondorioz, esneki-ren bat, laboreak edo ogia eta frutarenbat jatea da egokiena.Seietako meriendak arina izan behar

du, baina beste txandetako hamaiketa-koetan baino gehixeago jan behar da;frutaz gain, esnekiren bat hartzea kome-ni da. Bederatzietan, afaltzeko garaian, bes-

te txandetan ez bezala, eguneko oturun-tzarik handiena egin behar da (bestetxandetako bazkariaren parekoa). Horiezinbestekoa da, lan erritmoari jarrai-tzeko eta errendimendu fisiko ona izate-ko energia behar baita. Atsedenaldikootordua ere beste txandetan egiten denabaino handiagoa izango da; izan ere, goi-zeko seietan, oheratu baino lehen eginbeharreko otorduan (afarian), nekea de-la-eta gose handirik ez da izaten eta osooturuntza arina izaten da.

Nola jan, txandaka lan egiten deneanLanak eragin zuzena dauka elikatzeko ohituretan; dieta orekatuaantolatzeko orduan, beraz, lan ordutegia eta ahalegin fisikoakontuan izan behar dira. Gaueko txandak ematen du arazo gehien.

Cristina PerezNutrizionista - dietistawww.nusannutricion.com

Page 11: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak
Page 12: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

osat

uirr

i

01 2020 • urtarrila - otsaila

IMMUNITATE-SISTEMA 1

Page 13: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

Kanpotik etor daitezkeen erasotzaile txikiei aurre egiteko lehen estrategia, gure gorputzera sartzen

ez uztea da.

Horregatik, kanpoaldearekin

kontaktuan jartzen gaituzten zuloak babestuta daude.

Ileak eta mukiak ditugu sudurzuloetan.

Argizaria belarri-zuloetan.Eta pixak eta malkoek

arrastaka eramaten dituzte kutsatzaile txiki horietako

asko. Glu-glu-glup! Ito daitezen.

IMMUNITATE-SISTEMA 1Gaixotzeko arrazoi asko egon daitezke. Batzuetan, kanpotik

datozenak: bizidunak, kutsatzaileak… Eta beste batzuetan gure gorputzean bertan sortzen zaizkigunak. Horiei guztiei aurre egiten laguntzen digu

gure immunitate-sistemak.

Ba al zenekien doministiku eta eztul

egitean gure gorputzetik kanpora, urruti bidaltzen

ditugula gaixotu gaitzaketen izaki

ttiki-ttikiak?

Page 14: aitortza jaso du - osatuberri.eus · rreko praktikak direla uste dugu. M. T.: Haiek esaten duten moduan, hau familia bat bezalakoa da, eta gu oso pozik gaude egunez egun hobe - kuntzak

denbora-pasak

Mandala!Zenbaki bakoitzak duen kolorea jarraituz, gozatu mandala polita hau koloreztatzen! Gero moztu eta itsasi nahi duzun lekuan.

1

2

3

4

5

6

1

2

3

4

45

5

55

54

6

6 6

6

6

6

6

6 6

6

64

44

3

3

3

3

2

2

2

2

1

1

1

1

Testua: Katti Olaizola • Marrazkiak: Alex Orbe • Denbora-pasak: Olatz Goikuria.