Domingo Agirre, Kresala

281
Domingo Agirre KRESALA

Transcript of Domingo Agirre, Kresala

Domingo Agirre

KRESALA

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola,1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

http://klasikoak.armiarma.com/

Egileari buruzko informazioa:http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00266.htm

(Kresala esaten deutsagu Bizkaian urgaziari. Badakit obeto legokela Gezalaesatea, baña parkatuko al deustie euske-razale jakintsuak arrantzalien aotik artudodan lez ipinten badot izen ori liburutxuonen buruaurrean.)

Oarkera batzuk itzaurrea legez

Bizkaiko euskeran da itxasaldeko ekandu edooiturak gogoan ditudala, ipuintxu bat esaten edolan urri ezkeltxu bat egiten asten naz, irakurlea;ta zu, goierritarra bazara, txorierrian edo lurba-rruan jaio ta bizi zareana, ezteustazu ezer uler-tuko, ta bear bada nire euskerea eztala euskereaesaten jardungo dozu.

Baña ori ezta egia izango. Goierrian esateneztozuezan itz asko daukez beterrikoak, eta itxa-sondoan ostera zuek egunero aoan daukazuezanitz eder asko, garbi garbiak eta guztiok ondogorde bear gendukezanak, aspaldietan azturikdagoz.

Batzuk eta besteak gogoratu ta ikasi bearditugu, ta ez urruindu ta bazterrera bota, geu-reak eztiralata beste barik. Itxasondoko errietanesaten diran itzak bakarrik baleukaz euskereak,euskerea ondo arlotea legoke; goierrikoen aoanentzuten diranak bakarrik baleukaz, elitzake osoaberatsa izango. Euskerea aberatsa da, baña

bere aberastasunak toki batean esiturik eztagoz,Euskalerri guztian zabaldurik daukaz: batzukbaso zugaztitsuen barruan, beste batzuk men-dien egaletan, beste batzuk Kantauriko itxasoa-ren ertzean; Bizkaian legez Gipuzkoan, Gipuzko-an legez Naparroan, Naparroan legez Franziakoanaien artean. Alderdi guztietan dagoz oraindiñoeuskerearen sustrai onak eta landara mardulakbere bai. Gorriñea kendu ta sustrai onetik dato-zen landarak lur batetik bestera aldatu, ori daguk egin bear doguna. Eztogu erderazko itzikaotan erabilli bear, esan gura doguna euskeraz-ko itzakaz esan daikegunean.

Barriak dirala nik dakardazan itzak esangodeustazu, irakurlea? Ez naz barri zalea, ta itzbarri asko eztot esango: jatorri oneko itz zarrakizango dira geienak, zuk lenago entzun ezarren;bada Euskalerriko itz guztiak dakizan euskaldu-nik eztago, nire ustez, Gaztelerriko danak daki-zan gaztelarrik eztagoan antzera. Baña zer,barriak izanda be? Eztabiltz egunero Gaztelakoizkuntzan itz barriak ikasten? Da zegaítik ikasibear eztira geureak? Ainbeste euskaldun zintzo-ri ezteutsegu geuk buruetan sartu zer esan gura

daben excelentea, admirablea, infinitamentepoderosoa, sabioa, principioa, fina ta beste olan-go erderakada ta mordollokeri askok? Eta euske-rea erakustearren erderea baserritarren buruansartzeko aña lan eztogu egingo? Ona dago berazgure erri zaletasuna!

Nik geure euskera maite-maitea dan baño begeiagoan bigun da irakurgarri egin gura neuke,ta orregaitik kendu nai neuskioz Bizkaikoariberen laztasun, koska ta aoa zabalik egoteak, aabi edo ee bi alkarregaz datozenean gertetan danlegez. Bizkaiko erri batzuk, iñok erakutsi bariketa guztiz ederto dakie esakera batzuen laztasu-na gozatuten: nunbaiten, aa bi edo e ebi alkarre-gaz etorriarren, beti bat bakarra esan daroe.Durangoarrak uste dot dirala dabee esatekodabie ta ezteutseez-en ordez ezteutsiez esan oidaroenak. Ondarroatarrak oneek esan bearreanoneik diñoe beti, ta olan beste itz asko beste erribatzuetan.

Olango errietatik artuko ditut itz gogorrakbigunduteko egokizko era batzuk, norbaiteritxarto irudituko ete jakon bildurrez bada be.Eztaukat aztuta, izkerako gauzetan, erri bateko

legeak eztirala danentzat ipiñi bear, baña bigun-garriak diran ezkero ta esakera batzuk bigundu-tea ondo datorkigunean, ontzat artu bear ditugu-la deitzot; bada, nire iritxiz, gure liburutxoakiñok irakurriko baditu, zerbait geiago orrazturiketa aldan guztia leunduta argitaratu bearko dira.Eztakit ondo egingo dotan edo ez; iñok erakus-ten badeust lanbide gaiztoa darabiltala, itxikodot laster neure arloa. Ez neuskio neure ustearieutsi nai, neurea dala ta beste barik.

Eta jakin daiela irakurle guztiak: Bizkaikoeuskerearen laztasunak aitatutean eztot esangura Gipuzkoakoa edo beste lurralde batekoabardiñagoa, samurragoa edo akats gitxiagokoabada edo ezpada. Gaur, bizkaitarrez lantxo auegitean, Bizkaiko akatsak idoro ditut; biar, gipuz-koarrez zerbait egiten badot. badakit Gipuzkoa-ko izkuntzearen utsuneak billatuko ditudana.Euskerea, aberatsa dan legez da ederra ta ego-kia, ta obetoago edo txartoago, guztiz antziñeta-tik dabil gizonen auan; baña liburuen orrietanoraindaño atzo goizekoa da ta izkiratzallienlumeak ikutu, palagu, txera ta leunketa gitxiegin dautsa gaur artean. Ezkabiltz bada asieratlk

urrin, da ezta mirarituteko gauzea edozeñek etaEuskalerriko lurralde guztietan leundu bearrekoesakera bat edo beste idorotea. Urrea urre dabeti, baña alan da guztiz be leundu bearrak iza-ten ditu urreak berak.

Egin daigun lan aspertu barik. Iñorenagazaberasturiko izkuntz asko dakusguz arro ta ler-den, alderdi guztietan euren buru apainduakerakusten; atera daiguzan guk be geure etxebarruko aberastasunak, apaindu daigun aldogunañan euskerea ta erakutsi daiegun erbestekoarerio ta erritar erbestetuai eztala ilteko zorianbizi ta eztala gañera eurak uste daben legez ilga-rria. Nik eztaukat asti andirik eta lanbide oneta-rako bear litzatekean argi ta indarrik bez, bañadanon artean asko egin daikegu. KRESALA da nikeuskerearen alde gaur dakartan ondar aletxoa.

Oraindiño oar batzuk egin bearrean nago.Igaroriko urtietan, iru, lau edo bost eratara izki-ratu dogu euskaldunak. Askori entzun deutsat,eta milla aldiz bai, oso neketsua dala guk egitenditugun gauzak irakurtea, errezago ipiñi bea-rrean, dana ipiñi dogula geroago ta gatxago, ta

ortik datorrela euskerazko libururik iñok ez ikusigura izatea.

Autortuten dot, begien aurrean daukagunegia data, danok era batean izkiratutea askozazdala garbi, obe ta errezagoa, ta orren bearreangagozala; bana nik badakit irakurleak eurak dau-kezela erru andiak, (parkatu, baña olango egiaedozeñi esan bear jako) irakurlerik geienakerbesteko izkira-legeai lotuegiak dagozala,euren nagitasunak eta ezer ikasteko gogorikezak ekarri eutsezala illuntasunik, nasterik etaokerrik andienak; bada euskeraz oitu izan diranizkirakinde edo izkiralege guztiak ordu erdibaten ikasi leikez edozeñek, gura izan ezkero.Laster eukiko dogu danontzat lege bat, aldanikerrezena, garbiena ta onena, ta orduan ikusikoda irakurlien esate ori euren alperreria estaldu-teko akiakula bat zan edo ez. Bitartean Euskal-Erria-k antziñatik darabillen izkirakindea aukera-tu dot KRESAIA-rentzat, Euskal-Errian agertubear daben ezkero.

Euskaldun guztiak euskerazko gauzen irakur-zaleak egin gura nituke, ta gauza astunak aingogoz irakurten eztiralako, zerbait errezago ta

gogotsuago irakurri daien artu dot ipuin bat egi-teko lanbide ta asmoa.

Ara emen nire KRESALA. Ikusi egizue guradozuenok. Bertan agertuko diran gizon da ema-kumeak eztira neure irudimenak asmau ditua-nak: oso itsua ezpanago ta amesetan ezpanabil,bizi-biziak dira, Arranondoko sardiñak legez;neuk ikusi ditut Arranondon eta edonok edozeinitxaserritan ikusi daikez. Euren alkarren artekojarduna be guztiz da egiazkoa, gatzgarau andiakkenduko deutsadaz baña. Nai ta naiezkoa da,zerren Tramanak eta Brixek oituten daben izke-tea bapere gozatu barik ipiñi ezkero, irudi obeakegingo nituke bear bada, baña gaziegiak, etagauza gaziegiak eztagoz bein bere ondo.

Beste gauza bat. Danok dakigu iru eratakoizketea egiten deutsagula euskaldunok alkarri: i-gaz esaten dana lenengoa, zu-gaz esaten danabigarrena ta irugarrena berori-gazkoa. Lenengo-aren zalea naz, zarrena dalako, ta opa dot berebizitza luzea; baña antziña il zan Arranondon daorregaitik ezta emen agertuko izketa zar ori.

Auxe niñoian KRESALA-ren lenengo agerral-dian.

Baña gaur, bigarrena gertau nairik, neurelantxoa osorik irakurri dotanean, garbiro dakustuste neban baño be askozaz arloteagoa urtendala.

Eznau egundo neuk egin dotan gauza batekase, ta ainbat gitxiago irakurgei onek.

Nire irudimenak sortu ebanean, eznerabilleneder-amesik, neure indargetasuna badakit eta;banekian mamin gitxikoa ta erkiña izango zala,alako gurasoa eban da; baña ez onenbesterañoerkiña ta mamin bagea. Izan be, jaioera txarraizan dau, atalga ta zatika, erdi gaixorik eta ain-beste zeregiñez beterik nengoan bitartean.

—Zetarako dakartzu ba zelaira? —esangodau norbaitek.

Nik eztakart; neure lagun batzuk daroe, barri-ro ikusi gura leukielata.

Or konpon. Gura dabenak irakurriko dau, tagura eztabenak eztaiola begiratu.

IEKATXA

Ipargoiko aizea, geiagoko barik, bat batera taguztizko aserre amorratuan sartu zan Arranon-doko erritxoan. Bakean da geldirik egozan kalebazterretako paper, zotz, zakar, lasto, burukoule ta maluta galdu guztiak, arrastaka ta bira-biraka ibilli ta gero, egazti biurtu gura baillirean,jaso ebazan aize orrek etxien buruak baño asko-zaz gorago; zabalik egozan ate ta leio danak, joau ta bultza bestea, itxi zituan danbadaka egun-dokorik ariñen, kristal edo leiarkien erruki bage;etxe gañetan ondo lotu barik egozan tella zarraketa tellatuen egaletako arriak zatitu ziran liparbatean kalekoen kontra, ta euren bizilekuetatikurten da asi ziran emakumeak eta errian egozangizon banakak itxas aurrera egiñaletan.

—Ai ene, gure txalopak! —ziñoan atso gerrilodi, gonamotz, esku zikindun batek, ondo lotubarik eukan buruko zapiaren atzeko txistana din-dilizka, oin bat orpozik eta bestean abarketa zarbat oso narrasean eroiazala —ai ene Jesus!

—Ee, Tramana, begiraaa! —deadar egineutsan atzetik eiuan beste emakume argal,zimel, azurtsu batek, leio erdika bat goitik beraegan etorrela ikusirik; eta aurrekoa, okerkera tagorutz begira alderatuten asi zanean, piper potomallatu baten estropozu eginda, jausi zan surrezaurrera, bere alboan leio erdikea leiarren zidar-ors tintintsuagaz zatitu zanez batera.

Atzekoari barre gura andia etorri jakon, bañakalean luze egoanari begiratu bat emonda, eze-bala miñik artu igarri eutsanean,

—Auxe da andia, nai aña barre egiteko astirikbez, —esanda, jarraitu eban bere bidetik, arin-aringa.

Jagi zan atso lodia, jantzi eban obeto oñetik iaurtenean eukan bere abarketa bakarra, eskuautsez beteak igortzi zituan mokor ondoan, daartu eban len eroian abiadea, mar-mar bereartean jardunaz:

—Zeri barre egin bear ete deutsa gero bero-rrek, zantar zikin orrek? Brix izango zara zu betibe, erriko aize zoro gangarra. Orraitiok o...

Itxas aldera eldu zanean aztu jakozan berea-la jardunbear danak. An egozan ordurako ia

errian ziran gizadi guztiak. Emen erriko abadenagusia ta ondo jantzitako gizon bizardun baltze-ran zabalote bat, betaurre luze luzetik, txanda-ka, uretaruntz begira, ta inguruan gizon da ema-kume asko, miñagaz baño be begiakaz geiagoitaunketan; arontzatxoago, txalopa jaube batzuketa arrantzale zarrak deadarka, deizalea azkarrabazan edo ezpazan, goizalderako ekatxa ezagu-tu bazeitekean edo ezpazeitekean, alperrikakoeztabaideagaz suak arturik; eta beste aldeanemakume aldra andia negarrez, euren gonabarrenakaz malko samiñak igortzika. Aldra orre-tan sartu ziran Tramana ta Brix, bata txilioka taarrantzaka bestea.

Bildurgarrizkoa egoan Kantauriko itxasoa.Urlañozko estalki andi bat jarri jakon gain aldeguztian, beren itxura gaiztoko aserrea ezkutaunairik legez; betaurrerik onenakaz be, uralderabegira egozanak ia ezeben ezer ikusten; agirizan itxaso apurra berde baltzeran irakinduaegoan, da irakiñaren dardareak azal guztianatara eutsazan apar zuriak igarian ebiltzan itxasartz gizon jantzalleak zirudien. An barruan, laño-ak eta bisutsak estaldurik eukazan ur gazi zaba-

letan, gauza arrigarriren batzuk gertetan ziran,baga ta olatuen orruak ziñoenez.

Uste onetan egozan beintzat Arranondokogizataldeak eta, besre olango eretietan legez,Jaungoikoaren errukiari eskari apal bat egitekoasmo zuzena artu eben danak. Asi zan eliz ezki-llarik andiena, durundirik lodi ta illunenekoa,astiro astiro, noizean bein daungada bat joten,da asi ziran ikastetxeko mutiltxoak kalean zear,makilla baten gañean oial zati baltza aizeratuaz,euren erakustzallea aurretik ebiela, aingeruengisako dei zoli bigunakaz Garbitokiko arimentzateskean da itxasoagaz burruka gogorrean ebil-tzan gurasoentzat zeruetako Aitari arren egiten.

Zelango arrena! Gauza samurragorik eztauiñok egundo ikusi. Umeak gurasoen bitarteko,errubageak iñoiz gaiztakerian jausi diranen alde,indarrik eztaukienak indardunai lagundu naian,aingerutxoak gizonakaitik eskatuten, negarrezgeienak, negarra ezarkorra data, batak berearrebea ta besteak bere ama negarrez ikusidituelako! Itxaserrietako umien arrena, eurentxapeltxoak eskuan dituela, begi bustiak zerurajasoaz esaten dabien Aitagurea, Jaunaren agin-

taulkira zuzen zuzen doiala uste dot nik, etaeskari orrek, askotan, euren gaitasunak eta inda-rrak baño geiago erakarten dituala etxalderaKantauria itxasoko arrantzale gizagaixoak.

Gure mutiltxuok eliz atean amaitu ebeneskea, ta an egoan gizaldreagaz batera sartuziran eliz barruan.

Ederra da Arranondoko elizea. Kanpotik begi-ratu ezkero, edozeñek daki godotarren egikera-rik onenetakoa dala; barrutik zer egikeratakoadan ezin ondo igarri leikeo. Txurrigeraren egune-tako bost edo sei elizmai edo altara daukaz,zabalak eta galantak, nagusiaren eskumalditikDone Pedrorena, ezkerretik kurutzean josirikdagoan Jesusena.

Abadeak, Jesusen elizmai aurrera urtenda,asi ziran Miserere deritxon Dabid Igarlearenarrena esaten, da erri guztia egon zan, ordu erdi-ren batean, gauza danak aldaikezan Jesus ona-ren aurrean auspez, eskaririk beroenagaz, itxa-sotar guztiak osasunez etxeratu eizala eskatu-ten.

Eskaririk beroenagaz esan dot, bada danokdakigu eskari batetik bestera ezbardintasun

andia egoten dana: batzuk guztiz otzak izatendira, beste batzuk epelak; baña beroak be badi-ra, ta nire iritxiz, itxasoaren erdian da itxasoarenertzetan egiten diranak bero ta biotzekoenak.Arrisku andiak emoten deutsa biotzari astindurikandiena, ta biotza astindua dagoanean gureaoak gauzarik benetako, egoki ta zintzoenakesaten ditu. Eta noiz eztabil gizona arriskuandietan itxasoaren erdian? Noiz eztagoz itxasertzetako emakumeak guraso bat edo sememaitea galtzeko zorian?

Arranondokoak elizatik urten ebenean, kai-aldean gelditu ziranak asi jakoezan albistaritzan:nasara sartu zala potin bat, geienak agiri ziralaaizebeko aldetik, estu, baña oso urrian; batzukGetariara, Donostira edo Pasaira sartu bearkoebiela, albaeben. Ori zan ziñoena.

Ta egia zan. Betozen txalopak, betozen batabestearen atzetik. Eta bakotxak bereak ezagutu-tean, urtxakurrak nagusiaren aurrean bañourduriago, emen datoz Paulota! emen datozJoseta! ziarduen gizon da emakumeak; eta ume-txoak barriz, euren gurasoak nasa ondoan ager-tuten ziranean, urte batean ikusi ezpalitue legez,

aita! deituten eutsien, indar guztiakaz, aitaa!...Arrantzale errukarriak, danak bustita, zurbilduta,nekatuta, aulduta, etenda, adorerik bage,goseak eta egarriak amaitu bearrean, gizonarenitxurarik ezekarren; baña lurrean oñak ipiñitalaster ondo erakusten ebien gizontasuna, eurenumeak besoetan artu ta malko lodiakaz arpegibiguna bustiten eutsienean.

Illundu arterañoko guztian, da illunduta gerobe bai, arantzalien estualdia baizen beste autu-rik etzan ibilli Arranondon, bat ezpada beste txa-lopa danak etxeratu ziran baña.

Sardinzarren potiña zan agertu etzan baka-rra.

IIZER ESANAK

Errekarte ta mendi egal zoko katean dindiliz-ka dagoan erri koskor bat da gure Arranondo.Uretan daukaz oñak; aldatz andiak iri edo kalie-tan; kale batetik bestera, zearretarako arri mallapendiz urteakaz leunduak; etxeak bata bestiengañean, atzeko aldea lurpean sarturik eta aurre-koen tellatutik arpegia erakusten; iñok ustekoezleukean aña gizadi etxe bakotxean, berrogeta-marretik gora beti, umeak geienak; eta leio zulodanetan atorrak eta gonak, alkondarak eta pra-kak, itxas gizonen jaka urdiñak eta oeko zapizuriak esegita.

Barregarri egoten dala erri au, diñoe alboe-rrietakoak, leioetan ainbeste zapi euki oi dituala-ko; baña Arranondoko emakume garbi zaleakezin izaten dabie beste legortokirik billatu. Ezta-go inguru guztian alperreko lurrik. Uri onenburualdetik, ondo landuriko soro, baratza tasagastitxu batzuk agertuten dira, eurak erne,sortu ta azi daroen guztia erriaren aora eskiñika

balegoz legez; bealdetik, mueta guztiko txalopazbeterikako ibaia igaro ezkero, aurreko bestemendiaren ondoan estu dagozan ontzitegiak edoitxasoak bere goraldietan besoak zabaldutekobear daben ondartzea. Beste lekurik eztago.

Erri onetako kale bedar, oker da aldaztxuetanitxas gizonen gozategi edo ardangelak nondagozan berialaxe igarri leike, ostro berderikikusi ezarren: naikoa da zaratarik andiena nondagoan entzuten geratutea.

Alderdi guztietako sagardantegi ta ardante-giak, danak izaten dira bardin samarrak, itxaserrietan beintzat. Sagardantegia bada, kalearian bertan edo arri malla bat igonda idorotendan kortea edo tresna zarrak gordeteko gelatxubat, beian lurra, goian amarauna ta egur birengañean upel batzuk erreskadan dituala: sagar-daoa ona izan dedilla ta non jarririk egon ezarrenezta izaten ardurarik. Ardantegia bada, mai luzeluze bar, maia beste luze diran aulki bi alboetan,zaragi bat edo bi bazter baten da lurrezko pitxarmorko ta leiarrezko edanontzi batzuk, ormearenkontra josita dagoan araze zar batean. Ezta geia-go bear izaten.

Olango etxe zuloetan sartuta egoten diraarrantzaleak nekaldi gogor asko igarota gero,ukalondoak zamau bageko mai koipetxuarengañean dituela, tabako bedar garratz merkienaerreaz, ketan da deadarrez beti. Olantxe egozanArranondokoak, esan dogun ekatxaren atzapa-rretatik urten da laster.

Da gauza jakiña; gau atako autu ta jardunak,beste esanbear guztiak azturik, Sardinzar dabere lagunen gañean ziran ardantegietan, sukal-dietan ziran legez.

Gure arrantzaleak, arpegi baltzeko gizonak,esku gogor da izketa zakarrekoak izanarren,guztiz biotz samurrekoak dira; erantzuera gaiztobat edo ukabilkada bat edonori ta errez dakieemoten, baña baita sakelean darabillen ondoigortzitako txanpon bakarra edo eskuetan dau-kien azkenengo ogi zatia be; edozeñegaz daedozergaitik aserratuko dira beingoan, baña,ordu estu ta larrietan, biotz guztiagaz da edoze-ñi laguntasuna emoten be badakie.

—Txo, Mangoliño, —esaten eutsan, mai ertzbatetik bestera, garrerdiko gizon lodikote batek

bere lagun bati—, nun ikusi dozue zuek Sardin-zarren txalopea?

—Guk iñun bez, azkenean beintzat, goizeangeure atzetik urten dau kalara, baña, tretzakbotaten gagozan bitartean aizeko aldetik joanete dan diñoe. Esnepelenak ikusi eidau azkenen-go... Ezta, Lapikotxu?

—Nik eztot ezer ikusi —erantzun eban Lapi-kotxu, Esnepelen txalopakoak—. Ipargoitik eto-rren aizeak lenengo brastadea arpegian emondeuskunean, «ala mutillak» deadar egin dauatzekoak eta asi gara; baña eztogu ezertarakoastirik izan. Itxaso guztia itxi dau bereala ta oretorri gara gu, oker, Jaungoikoak daki zelan. Tre-tzak itxasoan gelditu jakuz. Ara or gure aurtengoirabaziak. Biziagaz etorri gareanean pozik, etaAntiguako Amari eskerrak.

—Bai, bizia da lenengoa —jarraitu ebanlenengo berbetan asi zanak—. Gu emen gagoz,estu ibillita bada be; baña Sardinzarrek zer egindaben eztakigu. Getaria edo Donostia artu ezpa-dau joan zan a.

—Zumayan be sartu zeikean —ziñoan, orain-diño aorik zabaldu ezeban gazte batek.

Eta Mangoliñok ostera:—Zumaian? Etzara txarra be, Mielga. Ezagun

dozu askotan izan etzareana bertan. Ona da,olango ekatxagaz, Zumayako sarrerea.

—Onezkero ba, iñun sartu balitz, albisteaketorri bear eban. Areik e, ondo ibiltekotan, ordu-bietarako iruretarako jo bear eben legorra.

—Edo ez. Zokora joan badira...Aoan pipa motza ebala ta amabost egunean

kendu gabeko okotz-bizarretatik bera adurraeriola egoan aguratxo batek, tunda zarra txape-lean gordeaz, jo eban Mangoliño ukalondoan, daesatera eioan gogamena kendu eutsan aotik.

—Zokora? Uum... —murruskada bat egiñaz.—Zegaitik ez ba?—Zegaitik, zegaitik... aretxegaitik.Begiratu eutsien danak aguratxoari, zerbait

geiago esango ebalakoan, pipeari tenga tengaobeto biztuten da ke batzuk botaten egoan bitar-tean; baña berak gura aña pipea biztu jakonean,dsangada bat ardao edanda gelditu zan agureaezer esateko asmo barik.

—Txanogorri, orixe da ganorea —esaneutsan Mangoliñok—. Eta ikusi ebanean ezeri

jaramonik egin bage, barriro ia amatau jakonpipeari tenga asten zala, Mielgari itandu eutsan:

—Ze gizadi darabil Sardinzarrek txalopan?—Gizadi ona, gazteri indartsua: Ardauzuri,

Gatzbako, Moldakatx, Artobero, Kaiua, bereseme Anjel... eznaz danakaz gogoratuten; banaemeretzi lagun, geuk legez.

—Anjel be bai! Errian dagoan mutillik zintzo-ena!

—Guztizkoa: argia, saiatua, gizartekoa, taerramulari ona.

—Bai aita be, garai batean. Guk u Lekuitoko-akaz estropadea egin genduanean, orain ogeta-malau urte, arek erramoari ataraten eutsan gra-kadea etzan bertanberakoa —esan eban Txano-gorrik, bigarrenean pipea biztuta gero.

Era onetako jardunean egon ziran arrantza-leak luzaro, euren lagunakaz zer gertau ete zankezkaz beterik eta Antiguako Amari arren egiñazlotara joan ziran artean.

Olangoxe autua egoan Arranondoko sukaldebazterretan. Batez be Sardinzarren etxean zanemakumien billera ta esanbear andia. Amarlagunentzat aña zan eskaratzean, begozan

berrogei: goikoak, bekoak, auzokoak, aideak,ezagunak, ikusgura ta jakinaikoak, Sardinzarrenemazte errukarria txeratu naian; gizategianeztakit zenbat eta suatetik gizategira bitartekoiragotegi edo bidestuan illuntasunaren erdian,ixillikako ipuñak alkarri esaten, neskatillatxu bi,Mañasi ona, oraintsu ezagutu dogun Txanogorrizarraren alaba lirain maratz garbi ederra, ta berebetiko adiskide Josepa.

Negarrez egoan Mañasi.—Ixillik egon zaite, —zirautsan lagunak, ixillik

egoan baña, esakerea olan dalako—. Ixillik egonzaite. Iñok ikusten bazaitu be...

—Ta zer deust iñok ikusiarren? Ez alda negaregitekoa emeretzi gizon eder galdutea?

—Bai, ori bai; baña bategaitik negar egitendozula usteko dabe. Ala ezaldaki iñok zuk Anje-legaz zerbait badozula?

—Zelan gero, neuk be eznekian da? Zeukdakizuz nire barruko gauza guztiak, eta zuri ezeresan ezteutsutanean...

—Anjelek bez?

—Anjelek? Arek iñok baño gitxiago. Bizi izanbalitz i... Jesus da Antiguako Ama Maria! Bizi dei-tiala, bizi deitiala!...

—Tira ixillik, biziko data... Zer esatera zeioa-zan?

—Bizi izan balitz, edo bizi bada, egundo beezneutsala edo ezteutsadala ezer igarri eragin-go.

—Ez e?... Ta noiztikoa dozu zeure zer ori?—Eztakit nik noiztikoa. Auzoan bizi izan da

beti ta, beti ikusi dot gurasoentzako ain ona tazintzoa dala ta; langillea, elizarakoa, iasakoa taederra be bai ta... Ederra eztaba, Josepa?

—Alan diñoe erriko neskatilla danak. Eta, zergeiago?

—Geiago ezer bez. Ikusten nebanean pozartu.

—Ta ikusiko ezetedozun uste izan dozuneannegar egin. Ezteutsu berak egundo ezer esan?

—Guk alkarregaz berbeta gitxi egin dogu ta,olango gauzarik bein bez. Anjeli etxako oraindi-ño gogoratu, gurasoak zarrak daukazalata,euren laguntasunerako iñor etxera eruan beardabenik; eta, gañera, gogoratuten jakonean,

orretarako nigana etorriko danik eztot uste. Txa-lopa jabeak dituzu ta... Guk barriz potintxu batbaño besterik eztaukagu.

—Orduantxe bai egingo zendukela negarzolia, ostera be.

—Bai zera. Orain benipein lenengo, Jaungoi-koak etxera ekarri daizala: orixe nai dot, eztotbesterik bear.

—Ez e?... Arimenak eztau oraindiño jo ta eli-zako ateak eztira itxi: goazen elizara ta Jaunarieskari on bana egin daiogun.

—Orretantxe egon naz onara etorri nazenartean be. Apaitarako gogo andirik eztot gaureuki. Goazen.

Etxeko andreari agur illun bat eginda, joanziran elizara neskatilla biak.

Jaunaren aurrean orio-argitxu bat egoan biz-tuta, Done Pedroren elizmai gañean argizari bierreten, illunetan beste elizalde guztia. Orio-argitxuaren errañuak Jaunaren egotoki apalaerakusten eban; argizari biak, Done Pedroreneskuetan egozan urrez apainduriko giltzak baka-rrik. Donearen irudia etzan agiri, talluntzarenbarruan egoan da.

«O Aita San Pedro neuria! —asi zan esatenMañasi, bere artean— urrezko giltzak erakustenzakustaz, zeru ta lurrean Jaunak emondakoeskubidea daukazula esan gura bazeunstalegez. Erakutsi egiguzu gaur eskubide ori eztalaarimen onerako bakarrik, ezpada gorputzarenosasunerako be bai. Arrantzalea ziñan zu be, taerrukitu zaite gure arrantzaleakaz: eregi eikeo-zuez, Jauna, nunbaiteko ateak». Eta gero, OstiaDonea gordeta egoan tokira begira, jarraitueban: «O neure Jaungoiko andia! Txarto egitenete dot gizon batzuen bizitzeagaitik ain artegaegotea? Gaiztakeria ete dot au? O Jauna! Parka-tu egidazu, ta egin bedi zure gurari santua».

Barru ta kanpoko illuntasunean egon zirangure gazte biak elizan, ixil ixilik, zirkiñik eginbage, illoian gañeko samintasunaren irudiakegoten diran antzera, elizaintzalleak, arimena jota gerotxuago, ateak itxi zituan artean.

Elizpean, Mañasik belarrondora esan eutsanJosepari:

—Ez gero iñori ezer esan.—Esatea be —erantzun eban Josepak—. Ez

aldogu alkar ezagututen?

Egia ziñoan: ondo ezagututen euen biakalkar, ume umetatik ziran maite, ta bata bestea-gaitik edozer egingo eukien. Josepak ezer esan-go eban bildurrik ezegoan: lagun ona ta ixilla zanbera, dongatasun bagea, besteak baño azpildu-ra ta ausardi geitxuago eukazan baña.

Agurrak esanda bakotxa bere etxeruntz asita gero, biurtu zan Mañasi, ta

—Josepa! —deitu eutsan lagunari, ta beraga-na joan jakon, itanduaz:

—Zeñenak ziran Done Pedroren elizmaiaurrean egozan argi biak?

—Bata Anjelen amak ipiñi dau —erantzuneban Josepak.

—Eta bestea?—Bestea neuk.—Zeuk?—Bai. Zer bada? Sardinzarren txalopan zeuk

bakarrik daukazula zer galdu uste aldozu?—Zein dabil bada bertan?—Artobero.—Ondo ixillik euki dozu.—Bai zeuk be. Bardin gagoz —esan da, asi

zan barriro etxealderantz, irribarrez.

Mañasik bere lekutik:—Entzuizu: etorriko dira?Eta Josepak, ibilteari itxi barik:—Bai, neure biotzak diñost eta.

IIIOARTXU BAT ETA

ALBISTE ONAKEzizen geiegi ipinten dotala uste badau ira-

kurleak, jakin daiala lenengotik, Arranondoneztagoala ezizenik eztaukan etxadi bat bakarra.

Andiak eta txikiak, aberatsak eta landerrak,guztiak daukie eurentxua.

Jatorriz erritarrak diran etxadiak, ezizen oriantxinetatik daroe, ta etxadiko danak ezizenbategaz ezagutuak izaten dira. Aitari Talotxuesaten badeutsie, semea Talotxuren semea da,andrea Talotxuren andrea, alabea Talotxurenalabea geiago bearrik eztago. Iñoiz bateo arrianabadeak ipiñiriko izena ondo esaten bajako nor-baiti, gurasoen ezizena izango da izengoitia.Talotxuren semeari ezarritako izena Joane bada,Joane Talotxu esango jako.

Kanpoko errietatik Arranondora datorrenetxadiak an dauka bere izengaiztoa ogetalauordu barru, ta eztau geiago beragandik kenduko.Zeñek ipiñi deutsa? Iñok eztau ori garbiro jaki-

ten. Edo mutiko batek etorbarriaren semeariikastetxean, edo arrantzale batek senarrari eliz-pean, edo emakume batek emazteari enparan-tzan. Zergaitik? Edozer gauzagaitik. Edo lodieder guria, edo argal me zatarra dalako, apain-dua edo prakazarduna, azkarra edo baratxa,argitsua edo argibagea, olango edo alango ira-bazbidekoa, orko edo ango baserri edo uritik eto-rritakoa. Mutiltxoari deitu badeutsie lenengo Pra-kazar, etxadiko buruari Prakazarren aita esangojako; andreari esan badeutsie Moñoker, Moñoke-rren senarra. Lenengo ezizena ezarri jakonakemoten deutsa gero etxadi guztiari.

Arranondokoen belarriak ain dagoz onetaraegiñak eze, batzuk, euren benetako izena zelandan be eztakie; norbait ezagutu dot bere aitare-na gogoratu eziñik; aitaitarena gitxik jakitendau.

Badakit albistari-zabaltzallea ibilli dala iñoizeskutitz bat zeñentzakoa zan ezin argitaraturik.Sr. D. Julian Iragorri eukan estalkian, da JulianIragorri zein zan ezekian iñok. Atso-agure guztiaiitandu jakuen, da atso-agureak etzala, esaneben, erritarra izango. Azkenean, apaiz nagusia-

ri eskerrak, agertu zan eskutitzaren jabea. Zeinizango ta Saguzarra deituten jakon gizontxu batzan.

—Orixe be bada ipuña, —esan eieban orduanArtoberok —Saguzarrari Don Julian asmau eideu-tsie.

Eztedilla, bada, iñor miraritu izen gaizto askoipinten ditudalako: izengaizto guztiak, Arranon-don, egiazko bakarrak dira.

Ta onenbestegaz, goazen etenda itxi dogunneure zeregiñaren aria orapildutera.

Sardinzarren txalopakoak Getarian sartuzirean, da ondo zainduu egozan, guztiz ondo.

Ikusi eztabenak eztaki zelan artu oidituen,edozein erritan, euskal lurrean bada erri ori, itxa-soagaz guda ezbardin ikaragarrian ibillita gerolegorrera datozen arrantzale anaiak.

Legorretik ia ondatuan ikusi diran gizonokeurenez badatoz erri batera, an idoroten dituelegorrekoak, bakotxak bere etxera arrantzalenekatuok eruan naian, batak salda beroa, bes-teak Santandertik ekarritako kaña gorria, onekjaka lodi bat, arek oe zuri garbia ta urliak su edergalanta eskeñiaz, danak etxean dauken guztia

emon guran, daukena baño geiago nai leukiela,anai beartsuai guztia emoteko.

Sarrera txarra badago errira ta nunbaitekoarrantzaleak sartu ezinda badabiltz, legorre-kuok, izugarrizko azartasunik andienagaz, erio-tzaren atzamarretatik gizon batzuen bizitzeakendu ta irabazteko asmo leñargitsuagaz indar-tuta, urteten deutsie txalopetan itxas bidera;euren buruak galtzeko zori txarrean doiazalaigarri edo gogoratu barik, sartuten dira itxasbarrura, etxeak añako baga zuri sendoen artetik,ekiñaren ekiñez, bideak eregiaz; da arriskurikandienen artean artegatasun bage, asten dira,gogor da zintzo, zelan amaituko dan iñok ezinesan daikean lanbide zuzen, goragarri ta txalo-garrizkoan.

Erritik begira dagozanak orduan euki oi daro-en larri ta estutasuna ezta esatekoa, ta nirelumeak ezin daike ondo esan. Asko egoten diraoso urduriturik eta itxasokoari ziñuka; danak, erabatzuetan, aoa zabalik, arnasarik artu ezinda, arialbañu etengarri batetik esegita balegoz legez(gaztelarren antzera esateko), erriko gizoniksendoenak noiz itoko ete jakuezan bildurrez da

ikaraz; da eurak, bitartean, adiskideai edo eze-zagun batzuei laguntasuna emoten dabiltzanarrantzale umantkorrak, lagundunai gori orretanerre ta kiskaltzen, lagundu gura orregaz danakitsuturik, agertuten diran olatu guztiai euskaldunausarditsuen arpegia emonaz, urpean orain daaizean gero, uraga edo erramuak eskuetatik itxibarik, begiak ernai ta besoak irme dituela, lego-rrekoen ziñuai jaramonik egin bage, euren asmo-agaz ondo urten edo Kantauriko ondarretanondatu artean aurrera mutillak! alkarri deizka,aurrera mutillak, Iaungoikoaren izenean!

Izan da Euskalerriko arrantzale bat, zumaya-tarra, Jose Maria Zubia eritxona, baña Mari-renizenagaz ezagutua. Arrantzale orri, beste asko-tan ondo urtenda, orain esan dotan legezko ger-taldi baten Donostian ito zalako, bere jazkera taizakeraren irudi bat egin eutsien uri eder atakogizon agintariak, eta irudi ori an dago Donostia-ko kaigañean Mari-ren gomutagarritzat. BañaJose Maria Zubia-ri ezer kendu barik esan gein-ke, bere gisako beste umant asko dirala Euska-lerrian, gure itxaserrietan gizonik aña umantdirala.

Getarian eztago beinbere sarrera txarrik. AitaDone Antonen menpean beti izaten da bare, taan egoten dira sarri Kantauriako txalopak etaontzi azitxoagoak be bai, irxasoari bere amorruta aserreak joan arte guztian, etxe barruan bale-goz legez.

Goizeko ordubietarako Ankaluze ibiltariaArranondon zan, Sardinzarren etxean ate joka,gizonak Getarian sartu zirala ta kezka barik ego-teko esanaz.

Aitatu bearrik be eztago zelango pozagazjakin zan albiste au Arranondon.

Laster-bidietatik, oñez, nekatutxua ta loka-tzaz betea eldu zan Ankaluze, orretarako jaiorikogizon azkarra; baña ondo berotu eben, su andibaten aurrean jaten da edaten emonda. Iru libra-ko besigua, lauko ogiaren erdia ta pitxar batardao berialaxe iruntsi ta txipillau eizituan, jar-dunari itxibarik.

Illunabarrerako sartu eizan Getarian txalopaori.

—Eztabe doekabetasun edo kalterik izan?Eztau iñok miñik artu? —itanduten eutsan orain-diño ikaraz egoan Sardinzarren emazteak.

—Ez andrea, ez. Zaparrada gogorren batzukartu omen dituzte, txalopako tretza, otzara, jakita soñekoren batzuk galdure bai; baño gizonaknaikoa tente etorri dia.

—Anjel be bai?—Zein da Anjel ori geo?—Neure semia ba.—Ezaltzea ba zu Sardinzarren emaztea?—Bai, baña semia be badaukat antxe, txalo-

pan. Mutil eder bat da, ta ona mutilla.—Nik eztakit ezer, baño danak egon bear

dute osasunez. Alkateak esan dit nei: Ankaluze,jungo altzea Arranondoaño txalopa emen dagoa-la ta bildur gabe egoteko esatea? —Ta, bai, esandiot, bai jauna; ta esan ta egin, perloi bi jan dituteta asi naiz bidean Burnietatik gora ta Askizuti-kan zear. Zumayako ondartzan egon bear izandet luzarotxo ibaia pasatzeko (igarotzeko) bate-laren zai, baño, ala ta guztire, ordubiterdi bañolenago Iziar gañean nintzan.

Eten bageko jardunean euki eben Ankaluze,berbotsera inguratu ziran auzoetako emaku-meak, maitik jagi zan arte. An zan Mañasi be.

Eguna argitu ebanerako bazter guztietanzabaldu zan albiste ona. Josepari Mañasik eruaneutsan. Pozaren pozagaz ler egin bear eban gai-xoak. guztiz artega ta birbizturik egoan, ezin zaniñun gelditu, ezin artu eban ezertarako astirik,eta, orduak baño lenago Josepari bere logelansartu jakon, oraindiño bere lagun au lotan egoa-la.

—Josepa, Josepa, Getarian dagoz —esaneutsan.

—Zeintzuk? —itandu eban besteak, ondo ira-tzartu barik.

—Eurak.—A! Aztu jatan niri. Lotan negoan da... Beran-

durarte eztot begirik itxita...Barre algara gozo bategaz erantzun eutsan

Mañasik. Eta bereala jarraitu eban:—Jagi zaite laster, alperrori, esan bear asko

daukaguz ta.Ta barriro, Josepari ezertarako astirik emon

barik, bazirautsan:—Entzuizu: zelan da Artoberoren ele ori?—Lotsatu egiten naz esaten be, lotsatu neuk

dakitalako be.

—Etzara bada zu lotsakorra.—Ez, baña olango gauzak direanean a... Zeuk

zegaitik esan ezteustazu zeurea?—Nik esan neutsun dana bart, eta gañera

nire ori ezta neure barruko zer bat baño besterik.—Eta zeure barruko zerori zegaitik agertu ez

atzo artean? Da atzo be; estu estu izan ezpaziñaetzenduan zuk txit bat egingo.

—Zelan ba, neuk be eznekian zer zan da.Tira, esaizu zeure ori.

—Lotsatu egiten naz baña.—Orduan estalduizu arpegia, bana esan.—Ara ba, lenagoko baten, nasatik gora neto-

rrela, besigu bat emon eustan Artoberok.—Besterik ez?—Eta gero, aren etxerako ona nintzalata...

neuk gura baneu, esan eustan.—Da zeuk?—Nik eneutsan ezer erantzun.—Baña Done Pedrori argia ipiñi bai. Eztago

geiago?—Geiago ezer bez.—Ia, ia, jagi ta jantzi arin, da goazen elizara

eskerrak emoten, gero jardungo dogu geiago ta.

IVGARIZUMAKO EGUNETAN

Orain artean esan dotan guztia oraindik ezantxiña ta neguaren erdian gertaurikoa da.

Arrantzalien bizitzea beti izaten da neketsua,baña neguan iñoiz baño neketsuagoa. Neguanizaten da besigutea; neguan, legortarrak epelepeletan lo dagozan bitartean, potin andirikastunenak kalara ezin eruanik eta kalatik ezinekarririk ibiltea; neguan, suezta baño beste ater-perik eztaukiela, edur maluta galantak eta txin-gorradarik gogorrenak gorputzaren gañeanartzea; neguan jan gitxi ta lan asko egiteko eretiluzea; neguan arrantzale errukarrien negua.

Baña negua ia igaro zan, azkenetan ebillenia, ta udabarri gozoak bere arpegi garbi ederraerakutsi gura eban. Luzatu zan eguna, urdinduzan zeru aldea; eguzkia, geroago ta goizago,epeltasun bizigarri bategaz agertuten zan; Arra-nondo gañeko sagastiak eta Done Klararen zelai-txoa lorez jantzirik egozan; Errenteriako baserri-tarrak euren lur ondo narotuak gari berdez bete-

rik pozarren ikusten zituen; Asterrika ta Gorozi-kako bide ondoetan txor txor ebiltzan zozo-biri-garroak, sasirik sasi; Kortetako soloetan kardan-txulo ta txindorrak, txepetxak eta txirriskilloaktxio txioka; Zaldupe inguruan da Kurutzemendi-ko arizti ta gaztañadietan eskillasoak eta amilo-txak, ostrorik ostro ta adarrik adar, guztiz bizirota alai egiten zituen euren egaldi errez da ondoneurtuak; ibaiko urak, ujoldietako loikeri guztiakbazterrera kendurik, garbi garbi erakusten ebienkolko barrua, euren ondo edo oe gañeko tresnazar, arrain galdu ta erretillu zati guztiak bananbanan agertuteraño; besigutan erabillitako potinandirik geienak, atunetara baño len azpiak ondogarbitu ta pikekoipetsu edo karena barria emo-teko legorrera jasota eukiezan; da nasa ondoan,azkenez, zirauna legezko saretxalopa edo treñe-ruak, me meiak eurak, lirain, leun da guztiz poli-to egiñak, (meiegiak eta politegiak eidira orain-guak) azpitik baltzez da karel ondoan edo gañer-tzean lerro urdin, zuri edo gorriz apaindurik,antxobatarako prestaurik egozan.

Garizumako egunak zirean, antxobatarako tatxarteletarako egunak.

Antxoba talde ugaria urgañean ikusita, itxa-sora begira dabiltzanak gorria! gorria! deitutendabenean, Arranondoko saretxalopok arrañadagoan tokira eruaten daben abiadea ta aparrabenetan izaten da begiragarrizkoa.

Urriñetik ezagututen da nun dagoan arrainori. Izurdien erasoaldiakaz izututen danean, batubaturik eta azal azalean geldituten da antxobea,gañalde guztia itxas egazti zuriz beteten jako,izurdeak azpitik gora ta kaiuak goitik bera, dsisteta dsaust, sartuten dira arrain pilloaren erdian,janalak jaten da iruntsialak iruntsiten; da saretxalopok agertuten dira alderdi guztietatik alda-ben giñoan biziro, euren sareakaz arrain danainguratuteko asmoan. Txaloparen bat bakarra,urrerago egon dalako, besteak bano lenagoelduten bada antxobea batu dan tokira, botatendeutsa txalopa orrek, azkar, jira guztian beresarea gorriari, ta eztago zeresanik, txalopa orre-na da irabazi guztia: bi elduten badira batera,biak alkar artu oidabie geienetan da irabaziabientzat izaten da; iru edo lau alkarren urresamarrean badoaz, iru edo laurentzat be bai,batzuetan; baña beste batzuetan barriz, txalo-

pea urrean zalata, bidea eragozten aurrean jarridalata eztalata, Jaungoikoak daki arrantzaleakeuren artean erabilli oi daben aserrea, erriertea,iskanbillea ta deadar garratzak!; ta noizean beinalkarri arraña artzen galerazotea, arrika edoagaka norbaiti burua austea be gertau oi da.

Au gauza okerra da, ezin geinke ukatu, bañazegaitik izaten dan errez ulertu daikegu. Iñoiz,arrain asko dan urtean, antxobea, bokarta edosardiñatxoa, soloetarako, satsa legez be saldu-ten da, oso merke; baña beste askotan, urridabillenean, arrain andiagoen janaritzat amoeta-rako edo tretza lakioetarako bear danean, diruandiak egiten diru, ta, diru premiñan dagoanak,zerbait irabazteagaitik, astakeri andiak dakizegiten.

Arranondon, oiture zarra da, norbaiten txalo-peak bokarte asko artu badau, legorretik betau-rreagaz gertaldi on ori ikusi daben deizaleak txa-lopa jabearen etxean jakin eragitea; ta orduanizaten dira eskupekotxoak, batez be arrañak diruasko egingo daben ustea bada; ta baita txalopakerrira etorrita gero, arrain otzaretan zidar urtualegez erionga saletxera daroienean antxobea,

deizaleak eskatu badau, lengo eskupekoagazgañera otzarakadatxu bat edo sudur zapia beteedo, zerbait geiago emotea be. Amaika arraineder jandakoa da Arranondoko Deizalea!

Antxobea atara ondorean bereala, kendutendeutsiez txalopeari ondoan gelditu jakon ur zikinguztiak, orretarako diran zurontzi edo baldea-kaz; garbitzen dabe lanbasakaz guztiz ederto;ezkata zuri dizdizariz beterikako sare luze bus-tia, arrantzale bakotxak samearen jiran iru edolau ingurukada artuta, eruaten dabe, errenkadabakan irrigarrian, ondartzan edo zubian esegite-ra; oso edo erdi legortuten danean sare ori,badaroie ostera txalopa barrura; ipinten dabeatzealdean ondo pilloturik, eta prest dagoz bari-ro, bear bada egunean bertan itxasora besteurten aldi bat edo bi egiteko.

Gure arrantzaleok gorrira baizen azkar eztirajoaten txarteletara, elizako ezkillatxoak dilin dilinluzarokoan dei egiñarren. Baña ezta gura ezta-bielako ta Kristiñauen ikasbidea eztakielako bez.Elizkoiak dira ta naikua ondo jakin oi daroe Kris-tiñauen ikasbidea, autortuten dabe ona dalaikasbide ori urtean bein itandutea, dana aztu

eztakioen; zerbait ikasten jarduten dabena bebadakit; baña nagitasun apurtxo bategaitik edo,euren jakituri laburra iñoren aurrean erakustekolotseagaitik edo, beste olango zioren bategaitik,dana dala, txartelaren billa elizgelara joatekoeuren gorputza astundu egiten jakoe.

Alan be ia arranondotar guztiak joaten diratxartelatara, asabe zarren ekandu on orri jarrai-tuaz, euskaldun garbi guztiak egin bear dabienlegez; da joaten eztiran bakartxoak, edo guztiakdira motzak eta adin illunekoak, edo gaiztakeri-ren bat egin dabie oraintsu ta gaiztakeria eginda laster eztaue gura apaiz nagusiaren arpegiaikusi.

Artoberok, etzan bera ain argia ta gauzakikasten erreztasun andikoa be baña, jatorri one-koa ta guraso begiratuen semea zan, da bekizanKristiñauak nai ta nai ez jakin bear dituan gauzadanak, zerbait geiagogaz. Itxasoraterik etzangoiz batean bajoian, bere lagun batzuen atzetik,atoian legez, elizara, ta ia atean zanean, ara nunJosepak berak urteten daben elizatik.

Begiratu eutsien gazteok alkarri, ta Josepak,beste agurrik barik,

—Txartela nai dozu? —itandu eutsan Artobe-rori.

—Bai, baña zeuk?...—Nik badaukat bestea. Aitarentzat dala ta

zeuretzako asmoan eskatu dot ori... arako besi-guaren ordañez

Geiago ezer esan barik jarraitu eban Josepakbere bidean, da mutillak, papertxoa bere atza-mar lodietan ebala, ta bere barruko poza ezingorderik,

—Josepa —deitu eutsan— nik badakit onekzer esan gura daben. Baietz, e?

Ezeban erantzuerarik izan, baña Artoberok,txartela txapel egalean gordeta, —«Ziur ziurnago, baietz esan gura dau»—zirautson bereburuari.

Andik laster etorri zan Asterik Andiena, AsteSantua, ta beragaz batean baru-zaroak, eliz-jaisamurrak... eta Apostolu, Beronika ta Fariseojazteko egunak.

Aste Donerako ioran andia izaten da betiArranondoko erri sinistetsuan. Benetan ikusga-rriak, beste uri txikietan egiten eztiran legezko-ak izaten dira orduko eliz-jaiak; baña batez be

Eguen da Bariaku Donetan elizatik urten dakalean zear egiten dan joan-etorri edo jira-biraitzala, guztiz da entzute andikoa, ta inguru-errie-tako gizaldra asko jai soñekoakaz jantzirik etabideak betean joaten dira Arranondora jira-biraedo joan-etorri ori ikusteko asmoetan.

Eguen Doneko arratsaldean urteten dabe eli-zatik Jesusen Nekaldi samiñeko gomutagarriaskok, eta euren artean amairu arrantzalek, batJesus Bera ta beste amabiak Jesusen lenengoIkasleak balira legez. Orrezaz gañera, BariakuDonean agertuten dira emakume batzuk Jerusa-lengo Alabak diralata; lau edo zortzi gizon Erro-mako gudarien antzera jantzirik; beste bat,errian danik onena al bada, Jesusen gisara kuru-tze astun bat sorbaldan daroiala; beste bat Ziri-neo laguntzaria legez kurutzeari eutsika, ta ezta-kit nik zenbat olango Kristoren Eruankizunekogogoragarri biziak.

Guztiz egoki jantzi ta apainduak ibilten diragaurko Ikasle, Gudari, Beronika, Zirineo ta oste-rantzekoak, orretarako norbaitek iasa ta itxuraonean egiñiko soñekoak daukiez orain da; bañaez nik diñotan urtean. Orduan Jesusen Ikasleak

alkondara ta gona zuri almidoi ta burdin beroa-gaz gogortu ta leunduak jazten zituen soñean!Buruan barriz oraingo Eliz-Artzain edo Obispoakeliz-jaietan erabilli oi daben antzeko txapelaeruaten ebien, paper zuriagaz egiña!, oial-estuedo zinta gorriakaz apaindurikoa Eguen Donean,da oialtxu baltzagaz Bariakuan...

Au irakurtean, barre egin daike nire irakurle-ren batek, baña ezeban Arranondon iñok barre-rik egiten. Eztarririk oneneko Apostoluak, euske-razko liburu bat eskuan ebala,

«Jesukristori kendu ezkeroPekatuakin bizitza,Baldin ezpadot negar egitenArrizkoa dot biotza»

erestu edo kantaten ebanean, beste Apostoluaketa erriak danak, arima arimatik eta biotzekoberotasuna arpegian igarten jakuela, erantzuteneutsien:

«Baldin ezpadot negar egitenArrizkoa dot biotza».

Eder da egokitasun billa dabiltzanen begiakitxura oneko gauzea billatu barik naigabez ego-ten dira; baña Jaungoikozkoa idoro nai dabenak,kanpoko edertasunagaitik eztau izaten ainbesteardura, ez ederzalea eztalako, ezpada orduanedertasunari begira eztagolako baizen.

Arranondokoen iritxiz kalean jirea oso edertoegin zan nik diñotan urtean.

Josepa ta Mañasik bakarrik euki eben zeresanapurtxo bat.

Artobero Apostolutzat eta Anjel Erromatargudaritzakotzat ibilli ziran, da Josepak esaneutsan Mañasiri:

—Ikusi dozu gure Artobero? Ezta ondo jantzi-ta joan. Neu izan banitz bera jazteko, alkondareaobeto leundurik eruango eban da gonak ez ainarro.

Mañasik barriz Josepari:—Ta Anjel? Alango mutilla, kedarragaz arpe-

gia baltziturik eta... Ori eztago ondo.

VATSEDEN ORDUAK

Agorraren erdian gagoz. Arranondotarrak, biedo iru illabetean erbestetik atunetan ibillita, ira-bazi politagaz etorri dira etxe aldera, ta eurenitxasoko nekeak oso azturik, zoro zoro dabiltzgeienak, erriko jaiak daukien alaitasun esnaga-rriagaz azkortuta.

Jaiak edonun dira jai, baña iñun ez legezarrantzalien artean.

Baserritarrak, euren erriko Donearen egunadatorrenerako, ondo gertaurik egoten dira beti.Etxean txalen bat il ezpadabe, jai aurreko egu-nean okela zati ederrak eruaten ditue arategitiketxera; zaragitxuren bat edo edarrakada ardaoaardantegitik, eta gozotegian be izaten dira goza-garri batzuen eske; bada eztago gure arteanurdail betekada bageko erri-jai onik. Egun orieldutakoan, meza nagusia entzun da laster,inguruetako aide, adiskide ta bazkarraldoakazmaian jarten diranean, eragin mutillak jan eda-nari. Lenengo ogi zukoa, nai aña; urrengo lapiko

biak, arroa erdi urdai, odoleste, lukainka ta aragibarruan dituela; gero okelea piper andiakaz,ardaotan ondo bustita, ito arte; ta esne-arrozgozotua gañean, aotik atzamarra sartu ezkeroikututeraño. «Ekin, mutillak, —esan oi daroe—egunari berea emon bear jakota».

Ori izaten da, geienetan, erriko Doneareneguneko baserri-bazkari luzea, guztizko luzea.Askotan, jardun da jan, jan da jardun, aspertubarik, amabietatik irurak edo laurak arteanmaian egoten dira. Olangoxe bazkarietarako iza-ten da bakotxak bere lagun edo ondo nai jakoenezagunai deitutea: «etorri gero San Juanetan,edo San Pedroetan, edo Andre Marietan gurera,bazkari on bat emongo deutsuguta».

Arrantzaleak baserritarrak baño estutxoagobizi izan oi dira ta eztabie ain ugari gauzea etxe-ra eruaten; bada, diru-aldi dabenean be, ogizorrak kitutu ta praka-jaka mengel batzuk eginezkero, ezjakoe gauza andirik zizkoetan gelditu-ten. Ez, eztabe diru askorik izaten egundo; bañabai dauken apurra gogoz da laster erein dazabaldu! Bana bai jai eguna gozatu iñok ez bes-tean! Orixe bai!

Ezin izaten dabie beti. Jai egun asko igarobear izaten ditue itxasoan arrisku andiko zeregi-ñen artean, goizean goizago mezatxoa entzun-da, ogi zati bat janda, ur dsangada bi edan dabeste barik; eta legorrean diranean (da lego-rrean izaten dira beti erriko jai nagusirako)orduan izaten da euren eguna.

Arranondotarrak, mendi gañean, errira begi-ra daukie, erriaren zaintzallea data, Ama Maria-ren irudi eder bat, baseliza polit politean ondogordeta. Guztiz da maitegarria ta oso dabiemaite arrantzaleak: bera da euren artizarra,euren itxaropen, argi ta poza, euren biotzekoAma Kutuna. Ama orren jaia da Arranondokoegunik andiena, ta egun orretarako, lurbirearenazkenengo mugarrietatik bada be, ta naiz zer-bait irabazteko ereti bat galdu, arranondotarguztiak inguratuten dira euren errian.

Ikustekoa egoten da orduantxe Arranondo. Iriedo kaleak garbi, etxeak zuri, suburuak ketan,gizon da emakumeak dituen soñekorik onenakjantzita; erbestetarren batzuk baselizaruntz,Antiguako Andre Mariari eskintzeko argizariakeskuetan daroezala; Mendaroko edo Ispasterko

opil-gozo saltzalleak enparantzan, elizondoanedo gizategirik geien dabillen irietan jarrita,balotzara zabalak aurrean dituela; ta erriko nes-kato mutikoak, adurra dariuela ta otzaretakogozoak begiakaz jaten, euren ortz da agiñen zin-dotasuna erakusteko txanpon zarren baten jabeezpadira.

Amar-amarretan, kanpaiak dilin dolon atse-gintsuan da zotz-egalariak, goietara igonda, tipi-tapaka asten diranean, urteten dabie abade guz-tiak baselizaruntz urre-zidarrezko jantzirik ede-rrenakaz apainduta, Ave maris stella gozoroerestuten; abadien aurretik, errenkada bikotxnaikoa bardiñean jarten dira arrantzaleak; aba-dien urrengo, erriko buru edo alkatea ta besteudaletxeko gizonak, uriko soñularien aldrea edoArmonía de Arranondo, mutiko batek gora jaso-ten daben sedazko oial zuriak erderaz diñoanez,bada erderea Aitorren izkuntza garbia baño politeta andikiagotzat dauke Euskalerrian bizi diransedazko oialzaleak.

Baselizara abadeak eldu orduko, ezta txikiabaña barru ta landa ondo betea egoten da guz-tia, ta udaletxeko gizonak euren aulkiraño sartu-

takoan, berealaxe asten da mezea. Ta ez gerobertanberakoa. Andre Maria egunerako ia illabe-tean ibilten dira meza barriren bat ikasten Arra-nondoko ereslari guztiak, erbestetarren aurreanzerbait badirala erakusteko gurariagaz alkarga-naturik, eta egia esateko, ondo erakusten dabieurtero. Itzaldi edo sermoia barriz onenetakoaizaten da, bada egun orretarako inguruetandanik itz leun da garbieneko abadea billatu oidaroe. Izerditan da lurrunetan egoten dira eli-zeak artu aldituan gizaldrak eta geiago, zutiñik,begi ta belarriak esna dituela, mezeari begira taerestokikoen deadarrak eta irakastegikoarenesanak gogoz entzuten.

—Mutillak —esaten daue, piperra bañogorriago ta buruko ule guztiak tente dituela eli-zatik urtetean,— axe da eztarria, eztul bat beeztau egin.

Ezta izaten arranondotarrak zeñegaitik diño-en itandu bearrik, danak eukiten dabie gogoangauza bat: erbestetik erakarri dan sermoegillea.

—Eztauka jakituria makala, areik gauza guz-tiak buruan gordeteko.

—Ta eztul bat bez, gizona, eztul bat be eztauegin.

Au izaten da gauzarik onena Arranondokoizlaria izateko: eztulik ez egin bear.

Baserritarrak ostera, danari irizten dautsieondo, baña batez be eresi edo kantuari.

—A! Zer soñu ederrak jo dituen! —izaten daeuren lenengo esan bearra.

Elizkizuna amaitu ondorean, gazteak aldaz-beran akitika, toki guztietan oi dabien legez;emakumeak buruko oial baltzak tolostuten; gizo-nak taketa baño gogorragoko atzamarren arteanzigarro bat egiñaz; da guztiak ikusi daben eliz-jaiaren gañeko jardunean, jaxten dira arranon-dotarrak euren etxietara. Etxean beti gelditutenda norbait meza nagusitara barik, etxeko andreageinetan, sukaldeko topiña lapikoari begira, ta,elizatik datozenok zamau zuria mai gañeanzabaldurik, ogi andi bat egal batean, ardao bon-bil da ur txangilla ogiaren ondoan edo lurrean daburdiñazko lauortzekoak eta kollarak mai-jiradanean ipiñita billatuten ditue. Jarri ta jan bañobesterik eztaue, bada, izaten. Batek ebagitendau ogia, beste batek ardaoa emon, da ogi erro-

tadak aidean da edanontzia eskutik eskura ibil-ten dira. Iñok eztau auzoko jatunen nazkatasunikeukiten, bada eskutur maukiagaz ezpanak igor-tzi ezkero. garbi doa gauzea.

Ta olantxe, janaz da edanaz, algaraz dabarrez, da antxiñetako ipuñen batzuk alkarrigogoratu eragiñaz, joaten jakoez Arranondokoarrantzaleai atsedeneko ordu zorionekoak. base-rritarrai eurenetan joaten jakoezan legez.

Baña, len be esan dot eta, batzuetatik bestie-tara beti dago bardineztasun andia. Itxas erriko-ak, gitxiago jan da be, geiago jan dabiela esanleike, eurak agertuten daben pozari begiratuezkero: euren miña, olango jaietan batez be,baserritarrena baño azkarragoa da ta... lotsagal-dukotxuagoa, zoliagoak euren beso ta ankak,garbiagoa euren begiradea, andiagoa eurenemon naia, sakonagoa euren barruko poza: koi-pea ataraten deutsie jai egunari, eurak diñoenlegez esateko. Baserritarrak patxada geiagokoakdira jaten, edaten da izketan; eztira ain lotsaba-geak, eztirudie ain argiak, eztirudie ain emonko-rrak, askotan argiagoak eta emonkorragoakizanda be. Baña danak alkar ondo artzen dakie

ta adiskidetasun onean igaroten ditue alkarre-gaz ordu luzeak.

Juan be luze joaten dira gaztientzat, badagazteak maian baño kaleko soñu ta olgeta edojolasetan geiago euki daroe euren gogoa. Jolasakarpegi bi badaukaz gitxienez: gaztearentzat,gozo, bigun, maitegarrizko, dizdirazi, beti kiñukata deiezka dagokona; zarrarentzat, epel, motel,ganora ta erakarde bagekoa; gazteari jolasarenatzetik joaten jakoz irudimena, burua ta biotza;zarrak ezteutsie jaramonik egiten; jolasa bañoardao ona gurago dabie; lagun artean egotea-gaitik askotan dakie jolasaren deadar zoro barre-garriari entzungor egiten; gazteak, bero tasutsu, jolasaren atzetik oidabiltz; zarrak, arenbada-ezpadako kiñuari lepoa emon edo erakutsioi dautsie geienetan.

Luze iritxi eutsen Mañasik be amabietatik etairu ta erdietako bitarteari Arranondoko AndreMariaren jai egunean. Etzan Mañasi buru ariña;etzan ibilkaria; maratza zan, ganoraduna, zen-tzun andikoa; baña gaztea, ta gazteak, landakojolas aizearen durundia belarrira jatorkonean,barruko urduritasunen bat edo arimako irakite

bizi gozoren bat izaten dau ta ezin deitekeorduan geldirik egon.

Bazkarraldoak zituen etxean, da areiri begiraastiune azitxoa galdu eban, da gero, etxetikurten baño lenago, ontziak jaso gura, eskaratzatxukundu nai; uleai ikututxu bat emon, eskuakondo garbitu ta jantzi barria ipiñi bear, da onetanda orretan luzatu egiñ jakon. Bere zeregiñetanebillen artean, esku bustiak amantalpean gorde-ta edo erratza bazter batean itxirik, amarren batbidar atara eban leiotik burua. Bein tanboliñabeko kalean alboradea joten egoala, beste beinkanpaiak bezperetara deiez ziarduela; gero,aurreko etxean erbestekoa baebiela norbait;ostera, kalean zear eioala urlia, betekada ederraegin ondorean... dapa beti leiora, ta auzora begi-radatxu bat beti, ta beti gogamen bat bereburuan: «eztau oraindaño Anjelek etxetikurten». Da zer eutsan gero berari Anjelegaitik?Ezer bere ez, baña... orixe dago ba.

Soñeko barria jantzi ta gero, paparreansedazko idun-zapi edo pañuelo urdin polit batorratzagaz katigau nairik ebillela, etorri jakondeadarrez Josepa laguna.

—Zetan zagoz, emakumia? Gaur bezperetarabarik eta...

—Eztakizu ba maikideak daukaguzala? —Bai,baña danerako artu leike astia. Eztozu txarragaldu. Gaur kantau dan lango Manificat-ik...Gure Gaiarrek egin ditu garrasiak!... Ene! (papa-rreko orratzari begiraka) Noiztik eta ona?

—Nasa ondoko enparantzan tutulu mundinalboan dagon saltzalle ezkel bati erosi deutsat.

—Ondo polita da berau. Zenbatean erosidozu?

—Erreal bian.—Orduan au be asko geiago ezta izango —

esan eban Josepak eskua, Manasiri, begienaurrean ipiñita.

—Eraztuna! Nori erosi deutsazu?—Nik eztot erosi.—Zeñek ba?—Artoberok.—Aitaren, Semearen...—Ja jaii... Tira, tira, goazen arin, onezkero

estropadia asiko zan da.Lagun biak urten ebien etxetik nasaruntz.

Kalean zear eioazala,

—Agur, gure kaleko neskatilla gazte ederra!—deitu eutsan Tramanak Mañasiri. —Eskerrikas-ko Prantziska —erantzun eban arek, gorri gorriegin da.

—Ta neu, Prantziska, neu? —itandu ebanJosepak, olgetan.

—Zu be bai, baña geurea da lenengoa, lume-ro uno!

—Ezeiozu jaramonik egin: —zirautsan lagu-nak Josepari— olangoxea dozu ori beti.

—Egia baño eztau esan: ikustekoa zagozgero zu oraintxe, Mañasi.

—Ixillik egongo zara, gangarrori!Olango autuetan joan ziran nasaruntz lagun

biak.

VIATSEDEN ORDUAK

ORAINDIÑOBarriro diñot benetan eder da maitegarria

zala Mañasi.Ule baltz ugari ta ondo orraztua eukan, beko-

ki zabal leuna, azal zuri garbia; begiak bigun,garbi ta argitsuak, ao txiki guztiz polito itxia, tagorputz lerden biurkor ez argal da ez mamin-tsua. Orrezaz gañera gure neskatille au errikoikastetxean zerbait ikasia zan, arima argidun dabiotz samur sentikorraren jaubea, oso menduoneko emakumea, mazala berez, apal, zintzo,esaneko, ixil, baketsu ta ona; itz batean esateko,jauregiren baten jaioa zirudian da ez arrantzaletxiroaren alabea.

Josepa txiki ta loditxoagoa zan, baltzerana,pitin bat bizitxoa, zerbait berekorra, erriertarakoausardi geiagokoa; noizean bein, arrain saltza-lleakaz, deadar ozpindu batzuk egiten ekizana;Mañasi legez, mutillen aurrean lotsatia, bañaemakumien artean prakadunagoa.

Nasa aldera lagun biak eldu ziranean, eurenburuak sartzeko tokitxu bat ezin billatu izaneben.

Itxasoa goi goian egoan, eguzki beroa ur bizikiskurtuaren gañean diz-dizka, ibai zabalarenertz bietan gizate soka lodi trinkoa, zubi zar dabarria gizon da emakumez beterik, txalopetanmutil koskorrak eundaka, pleiteru zar bateantanboliña ta «Armonia de Arranondo», bakotxaberen txandan, soñuka; ibaiaren erdi inguruansaretxalopa bi, itxas aingirea langoxeak; etaeuren barruan, alkondara zuri garbien paparleuna erakutsiaz, Arranondoko mutil gazte bika-ñenak, erramuak eskuetan zituela, estropadeaasteko laster emongo jakuen aginduaren zain.

Eztot esan gura estropadeak edo gure arran-tzalien indar neurketeak zelangoak diran, bate-tik nire irakurle guztiak ondo dakielako, ta beste-tik nik egingo neukean baño milla bidar obetobesteren batek zeaztu ditualako. Gañera, zelan-baitekoa ta laburra izan zan egun atako indarneurketea, ardura ta irabazi gitxikoa: erriakzaragi bat ardao emongo eutsiela ta, ekanduzarrak etzirala galdu bear da, azkenengo egin

zan otsandiko itxas deman beste euskal uri bate-koen azpian geldituarren oraindiño ende onekogizon azkarrak Arranondon begozala erakustea-gaitik, gazteak euren artean gertau eben badaezpadako estropadatxoa.

Beste erri batekoakaz barriro dematuten zira-nean, orduan izango ziran ipuñak! ziñoenez.

Mañasik itandu be ezeban egin zeñek irabazieban estropadea. Ez aiderik ez adiskiderik ezeu-kan bertako txalopetan da. Batera ta besterabegira ibilli zan saretxalopen jira-bireak irauneban arte guztian, zerbait edo norbait begiakazidoro gura izan baleu legez. Da gura ebana eze-ban billatu.

—Goazen emetik enparantzara —esaneutsan Josepari, andreteria ta gizataldea sakaba-natuten asi baño lentxuago— ta enparantzarajoan ziran biak.

Enparantzea emakume ta gizaseme gaztezbereala bete zan; tanboliña aurretik ebiela, eto-rri ziran estropadako mutillak, batek bestearieskuak emon da aurreskorako sokaturik; makil-ka zabalune andi bat egin eban errizañak, eta asizan aurreskoa. Ta asi ordurako

—Emen be ezkagoz ba ondo —esan ebanMañasik ostera.

—Zergaitik baña?—Eztozu ikusten zein dan aurreskularia?—Bai, neure zera.—Ba zeure Artoberok zure eske bialduko ditu

lagunak, zu atara ezkero ni ataratea be izanleike, ta ni eznago gaur orretarako.

—Zeuk gura dozuna egingo dogu. Neuk be,erri guztiko begiradak neure gañean ditudala,enparantzan tente egoteko gogorik eztaukat,santu bat banitz lez, da goazen nai dozun tokira.Baña, Mañasi, illuntxu zakustaz zeu gaur: zerbaitbadarabiltzu zuk or barruan. Anjel iñundik agirieztalako eteda guztia?

—Ez ba.—Ez ba neuri?Izan be mirarituteko gauzea zan Anjel lango

mutil gazte sasoikoa arratsalde atan iñondik ezagertutea. Goizean ikusi eben, meza nagusitan,ederto jantzita, prestua ta iasakoa mutilla; mezanagusitik urten da kalean bera etorrela ondobegira egon jakozan begi baltz eder bi; bañaarratsaldean ezeban iñok begiz jo. Nun da nogaz

etebillen? Badakit neuk eta esango dot, ixilleaneuki bear dan ipuña eztan ezkero. Markiñaldekoaide batzuk bazkaldu eben Anjelen etxean;aideokaz egon zan, bateltxu baten, estropadeaikusten, erritik urrintxu, estropadakoak erriruntzbirau bear eben tokian; da gero aideoi poz piskatemoteagaitik, an erabillen bere ontzitxua bagaindartsuen gañean gora ta bera, barrukoen bil-durrezko ai! ta oi!-ak entzunda nai beste barre tadestaña egiñaz. Ezeukan orduantxe askogoguan bere gomuteagaz da bera ikusten eze-balako enparantzaldean illunduta egoala nor-bait!

Eta iñori otuten bajako eztala siñistutekoaAnjelek erriko jaietan bere burua ez erakustea,jakin daiala orrek, itxaserrietan be eztirala gizonguztiak aizedun, txakillo ta buru ariñekoak, etabadagozala zenzuna ta burua tentunean dauke-zan gizonak be; bada ezin leiteke, aoa betean,zuzen da egiaz beti esan: «olango erritakoakzoruak dira edo beste atakoak zentzundunak».Danetarikoak dira edonun. Anjel, itxaserritarraizanarren, mutil burutsua zan, gazte-zarra, gura-soen mendean pozik egoana, lotsabagekeria zer

zan ezekian mutilla, aingeruak langoxe ona,balia baizen indartsua, erramulari errimea. Eze-kian jolasetik iges egiten, baña tuntunean edotanboliñean ezeban jakiten bere ankakaz zeregin, da gurago izaten eban erramuetan edopelotan jokatu, ta aurreskoetan baño gizontasu-na erakusteko beste edozer jolasetan ibilli. Ezeu-kan enparantzan bapere zeregiñik eta zer ikusi-rik, eta etzan joan enparantzara: ondo ebillen,ebillen tokian.

Baña Arranondoko enparantzeak zer ikusiabeukan da bebiltzan bertan zeregindunak. Angogizadia, ango emakumetea, ango akitika eginbearra, ango berbotsa, ango joan etorri ta goraberea, ango ankeai ta besoai eragitea zer zan!Urriñetik begiratu ezkero, enparantzako bille-reak moltso zabal bat zirudian, legorreko mand-xuba gorri bat, izurde ta guzti; ta, inguru guztiantente begira egozan atso, agure ta neskatillagatzbakoak egiten ebien uztai andia, saretzatartu eikean. Urretik begiratu ezkero, etzan ikus-ten sarerik, baña gure arimen arerio baltz oke-rrak ikusgatx da ezkutuko sare sendoren bat

eteukan otuten jakon Arranondoko abade nagu-siari.

Baderitxat neuri be: iñun izatekotan, antxeegongo zan gaizkin plagearen sarea.

Mañasi ta Josepa, sareaz kanpotik orra ta onaibilten asperturik egozanean, jo eban Abemarita-koak, eta gure neskatillok, Ama Mariari arrenegiñaz, asi eben etxerako bidea. Enparantzangelditu ziranak ezeben arrenik egin, lenagokoeuskaldunak egin eroien antzera.

Alkarri agur esan baño lenago,—Urtengo dozu gero suak ikustera? —itandu

eutsan Josepak lagunari.—Ez nik, —esan eban Mañasik— gurean,

badakizu, eztabie nai izaten gabetan etxetikurtetea; ta gañera naikoa su ta gar daukat neukbarruan.

Illun, sotil da atsekabez betea sartu zanetxean Mañasi. Zegaitik? Berak be ezeukeanesango erraz zegaitik. Aurreragoko gabean ame-setan joan zan oera: bigaramonean jai andi alai-garria zalata, au ta ori ta bestea ikusiko zitualata, nunbaitetik poztasun andiren batzuk eukieikezala ta. Zer, nundik eta zelan, gauza garbirik

etxakon gogoratu; baña zana zalangoa, arimakoasete onen bat izango zan, bere ustez; biotzarenbetekada gozoa. Ta jai egun guztia igaro ta gero,biotza gosean eroian etxera, iñoiz baizen goseandiagoan...

Asko guran urten da utsean biurtu. Nori etxa-ko olango gauzaren bat gertau, bere bizian?

VIILENGO BIDETIK

Erritxoetako jaialdiak irukotxak izaten dira.Orregaitik, bigarren egunean be bazirauen Arra-nondoko jaiak; baña lenengoan baño askozazmotelago ta otzago. Elizan etzan gauza barriandirik izan; erbesteko ezagun, adiskide ta odo-lekorik geienak alde egin eben euren errietara;erritar mutil asko, aurreguneko jan edan geitxo-agaitik eta lo gitxitxo egin ebielako, guztiz zurbil-durik egozan; emakumeak ez ain ederto ta apainjantzita; gizonik langillienak asi ziran euren zere-giñetan. Gazteak eta edari zaletxuak egozan oin-diño irme iru egunak amaitu artean.

Goizeko amarrak aldean urten eben saliñasaliñak egiten. Alkondara ta praka zuri ta gerrikota txapel gorriakaz, tanboliña aurretik ebielaamasei mutil ziran; da euren erdian, gona zarra-kaz barregarriro jantzitako ta arpegia kedarrezbaltzituriko gizon bi, lepoan zaragi bana eukieza-la, auspezturik eroiezan. Eritxuen tokietan geldi-turik, artajorran bebiltzan legez, artajorrako

atxurtxuakaz, tuntunak egiten eban neurrian,aztertuten ebien kalea, ta azkenean, atxur kirte-nakaz, dsartada galantak emoten eutsiezen erdi-ko zaragidunei... zaragi gañean. Eztago esan-bearrik aizez puzturik egozala zaragiok. Gizonenatzetik ebiltzan mutiko neskatoak baziarduen,bitartean, antxiñatxuko eta zentzunbageko eresiau erestuten:

«Saliñetatik etorriko daGure eskola maixua,Ai saliña, saliña saliña,Ai saliña gaixua!»

Olantxe ibilli ziran kalerik kale eguardi arteguztian. Arratsaldean antzarrari burua kentzeaegin eben, ibaian; da gero aurresko barregarribat agure zoro ta ganorabageko atsoen artean.

Irugarren egunean jai itxurarik ezeukanerriak: pelota jokoa izan zan jolasketarik ikusga-rriena. Tuntunera ia etzan iñor joan.

Igaro ziran, bada, Arranondoko jaiak. Entzuteandia ekarri eben euren aurretik, gizate guztia-ren jaun da jabe izan balira lez etorri ziran kan-

pai ots zindo ta kalerik kaleko soñuen zarata bizi-garriakaz arimetarañoko sarrakioa ta bizitasunasartzen ebiela; baña laugarren egunerako iñokezeutsien jaramonik egiten, da kanpai, tuntun dabeste soñu bage, ixil ixilik, lotsatuta legez joanziran barriro bere bidetan zear. Ona da jolasa,jolas ona danean, gizonari arnasea ta atsedenbat emoteko; baña betiko, bein be ezta ona.Betiko jolasak betiko lanak baño geiago nekatu-ten dau edozein, da geiago lanetik bizi beardabena bada edozein ori. Ta Arranondotarrak,guztizko jolas zaleak izanda be, lanetik bizi beardabenak dira gizagaixoak eta ezin izaten dabiejaso luzaroan jolasaren astuntasuna.

Asi ziran, bada, lengo bidetik. Eta zein zabaladan itxasoetako bidea, ta zein estu, larri ta keixuibilten diran bide orretan arrantzaleak! Egunakekatxerako dagozan garaietan, goibel da illunbillatu oi daroe sarri zerua, odei baltzez jantzia,odeien artean ezkutaurik dagozan tximista erre-garriz betea, ta ur gañean barriz bizi, ibilkor, era-bilkor, indartsu ta itotzallea; egualdia onerakodagoanean, eder da izartsu idoroten dabe goialdea, gabaz; eguzkiaren errañu sutsuakaz itxas

gain dana ikusgarriro zidarturik egunaz; bañabeti da andi ta bildurgarria itxasoa, beti aurkitu-ten dau gizonak argal, ziztrin, uts da ezerezabere burua itxasoko zabaltasun aulgarriarenaltzoan.

Baña arrantzaleak badakie, an, itxasoarenbarruan dagoala euren da etxeko guztien jana-ria, ta jan bearrak saiatu eragiten deutsie ikusibarik siñistuko ezlitzatekean ausardi, neke taarriskoagaz. Deituten deutsie goizean goiz,gaberditik laster; jagiten dira berealako baten;jazten ditue zirezko soñak, euria bada; ipintendabie besapean otzaratxu bat, arraña artzekotresnakaz da jaki apurren bategaz, da badoiazeuren kaletara... Ta kalan, euri truxu zaparrade-tan beratuten, aize otzetan gogortuten edoeguzki berotan kiskaltzen luzaroko orduetanegon da gero, etxera datozenean badatoz, zer-bait dakarrenean badakarre: bada ezta gauzaziurra beti atzera etortea ta arraña ekarteagitxiago.

Jaiak igaro ta lenengo itxasora joan ziran egu-nean, betozan arranondotarrok etxeruntz, arra-tsalde erdi inguruan. Garbi garbi egoan zerua;

urdin urdin, bare bare ta baketsu ur zelai galantederra. Marboillaren azkenengo arian, zeru taitxasoak alkarturik egozan tokian, oial zuribatzuk agertu zirean, emen, an da aruntzagoguztiz polito banakaturik; danak bardiñak izanarren, batzuk andi ta besteak txiki zirudien;egoak zabaldurik, geldi geldi, patxada oneanleorreruntz igari etozan egazti aldra begiragarri-kotzat artu eikezan; geroago, askozaz geroago,txalopen baltzuneak ego zurien azpian ikustenzirean, azkartxuago etozala; geiago urreratue-ran, edozeñek ezagutu eikean alkarren atzetiktxalopak ekarren abiadea ta aparra, etxerago taariñago, bakotxak bere atzean bitsezko ari zuriluze biurri bat itxiaz; ta azkenean, noizbaiten be,txalopetako gizonen arpegi baltzeran legentsuakezagutu zirean banan banan da garbiro.

Beste iñok baño lenago ta obeto ezagutuzituen gizonok eta txalopok Arranondoko mutilsostorrak. An ebiltzan ikastetxera barik, askotxu,(bada ezta izaten gauza gozo ta gogozkoa jolasegunaren ondorean ikastetxean sartuta orduakigarotea) batzuk iskiratan, atx zuloetako osintxo-etan besuak sartuta

«izkira izkireadame la bizarra»

deituaz; beste batzuk urertzean, «txipli txa-pla», olatuakaz jolastuten, anketatik gora zelan-bait jasoriko praka zar barrenak bustiaz; bat edobeste, urak gora igoeran egindako zakar-aritikzear, lau oñean, narras, itxasoak ekarririkopitxien billa; geienak ondarrean etzinda, ondargoria gañera boteaz soñeko bustia etxera bañolenago legortu naian; ia danak orpozik eta mus-killea erioela.

Txalopak urriñean agertu orduko eztabaidanasi ziran mutiltxuok.

—Lenengo datorrena Moskorrondorena da.—Ezta.—Baida... Neuk eztot ezagututen?—Nun gero?—Nausian dakarren izarrean.—Guzurra: orrek eztauka izarrik, txaplata bat

dauka orrek; Pipertsurena da ori.—Ezta Pipertsurena. Ariña be bada ta...—Ariña? Zuena baño geiago.

—Guria baño? Ezta... Nai dozu kalatik onazeñek ariñago egin? Lenagokoan be atzian itxieban gero.

—Guzurra. Gurerik ezta egundo zuenarenatzetik etorri, batera urten ezkero. Gutarrakzuentarrak baño geiago dira edozetan.

—Edozetan?—Bai. Urten gura badozu arrika, gura badozu

auskan (burruka), gura badozu gartzan.—Goazen pelotara.—Goazen. Zer egingo dogu?—Txakur txiki bat... daukagunean emoteko-

tan. Baña egon piska baten, gurerik agiri etedan,aitari otzarea eruan bear deutsat eta.

Onetan egozala, sartu zan egiñalean onda-rrera mutikotxu ule-gorri arpegi zuridun bat,paper da liburuentzako zorrotxua lepotik beraebala, urriñetik deadarka, bestien gañera jausibear eban zigorkadeaz aurrez pozturik, etasurretik bera etorkon erionari zurrustada bateangorutz eragiñaz, lenengo bere aurrean billatuebanari esan eutsan:

—Txo, emongo deutsue maixuak. Eskolarabez zeuek.

—Ostikoaz popan (atzean) joten bazaitut u...—erantzun eutsan besteak— lenago be koasta(sudurra) ausita daukazu gero.

Euren esan bear da egin bear guztiok itxita,inguratu ebien ikastetxetik etorren ori itxasondoan ebiltzan mutikotxo danak, bada jakingura eukien ikastetxean zer igaro ete zan.

—Zer esan dau, zer esan dau Bizardok? —itandu eutsien— izenik artu dau?

—Bai, izenak artu ditu, ta esan dau eze biardantzan egin bearko dozuela.

—Ni eznaz juango, lenagakoan be irizillagazzanbroak atara eustazan da, esan eban pelotara-ko gertau ziranetatik batek.

—Ni bez —besteak— moskaranak euki nitua-nean, ia eskua zatitu eustan da.

Baña beste gauza bat geratuten jakoenbarruan. Bekien lengo bidetik asi bear zala taamaren aurretik joan bearko ebiela ikastetxekoateraño, bada gurasoak, lenengo susmau, geroitandu ta gero jakin egingo eben euren semeaknon ibilli ziran, da urrengo egunean, esan dana,zapladak artuaz joan bearko...

Au gogoratu jakonean, lenengokoak esaneban:

—Gure amari ezer esaten deutsan txotxinozkil barritxuari zaputzak atarako deutsadaz.

—Da nik —besteak— maixuak (irakasleak)ikuturik egiten badeust, bere bizarrak atara.

—Ez be —erantzun eutsan ule-gorridun muti-kotxoak, beste zurrustadatxu bat egiñaz.

VIIIARRAIN SALTZALLEAK

Arraña polito ekarren da, potiñak errira sartuziraneko, an egozan nasa gañean emakumeak.

Euren egitekoa da, Arranondon beintzat,arraña txalopetatik atara, garbitu ta gazitutea,txikia bada. (Sardiña ta antxobea). Andiadanean, (besigu, legatz edo atuna, batez be) sal-tokira eruatea dabie asko, bada txalopa guztiakdakarren arraña batera saltzen jakue mandaza-ñai.

Emakumeai jagoke, gañera, erdalerrietarabialtzeko lantegiak erosi daroen arraña oriotanerre ta upeltxuetan tolostutea.

Ta, azkenez, euren egitekoa da, errian dainguruetan jateko bear dana, kalerik kale sal-tzea.

Iru eratako saltzalleak ezagutzen ditut: txalo-pa jaubien emazteak, emakume ixil da onakgeienetan; potintxuak dakarren arrain txikia,erre edo egosi barik luzaroan euki ezin dan arra-ña, errian bertan kalerik kale saldu oi daroenak;

eta besteai erosita auzoetako errietan aldanarrain mueta guztia eruaten dabenak: astodunakderitxue azkenenguoi, astoakaz doiazalako erri-rik erri.

Astodunak ziran Tramana ta Brix, edo obetoesateko, asto jaubeak, bada errietara alogereko-ak bialdu oi zituen; langilleak biak eta biotz one-koak, baña ezagutu ziranetik bata bestearenarerioak edo arerio legez bizi ziranak, eztenabaño min zoli ta zorrotzagokoak, aora jatorkoenzatarkeria edozeñi esan bear eutsienak, alkarikusi orduko beti erriertan ziarduenak, atzamar-karako beti prest egozanak. Eurak ziran emaku-me agirakari guztien buru ta nagusi; agiraka egi-tea zan euren poza; nasan batuten zireanenartean gogorrenak eta gaiztoenak izatea eurenarrotasuna. Orain bat eta gero bestea esan arrenezeutsien ardura; guzurretan iñok artuagaitiketziran lotsatuten, bada deadar andiena egitenebanak edo atzamarrik sendoenak eukazanakirabazi oieban auzia. Ta deadar, garraxi ta txillio-ak egiten, orretantxe ziran ba eurak mutillak...eda emakumeak! Utsa bear izaten ebien aserra-tzeko, ta aserre egozanean, entzutekoak izaten

ziran euren destañazko esanak... edo ez entzute-koak, ikusgarria euren gorputz, buru ta eskueneragin aukerazkoa.

Aitatu dotan egun onetan be, ezerez bategai-tik asi ziran, da Jaungoikoak daki zelan amaitueben aserraldia, eztarriak itxi ta zeresanak etaindarrak amaitu jakoezanean.

Otzarakada bat atunegaz etorrela, nasagañean egozan emakumien artetik igarotean,bultzada bat emon eutsan otzara orregaz BrixekTramanari, uste bage edo naita, ori eztakigu,bada era bietara gertau zeikean. Tramanak,burua biurturik, ikusl eban bere arerioa ta asijakon:

—Nor da berau, ainbeste leku bear dabena?Erregiña dalakoan birau natxako ta Brix sorgiñabaño ezta.

Tramanaren esan garratza entzun orduko,itxi eban Brixek lurrean bere otzarea, ipiñi zituanesku biak gerrian, da inguruetakoai begira,buruari eraginaz, esan eban:

—Ara, ara oin be zelan asten dan kaskamotz,zikin, ordiori.

Ta arerioari ausarditsu arpegia emonda,jarraitu eban:

—Entzuizu, Traman zabala, atso popandia,zein sorgintsutan ikusi nazu neu? Zeu izangoziñan sorgintsuan zu, baña orditurik, eta ezen-duan ezagutuko zeugaz ebiltzanak be zuk.

—Ordituta neu? Zegaz gero ordituta? Zeuriatzo amantalpetik kalean jausi jatzun bonbilleko-agaz?

—Eee? Zeeer? Neuri bonbilla jausi jatala atzokalean? Guzurra diñozu, zaskil, zantar, txarri,urde, zorritsu, lotsabageorrek.

—Min emoten deutsu egiak, min? Alperrikukatuko dozu ba, Marikontzek be ikusi zenduzanda.

—Marikontze eskallu, txatxala, ezkel, petrala-ri ta zuri, biori, arpegiko narrua kenduko deu-tsuet nik, neure atzamarrakaz, lodia daukazuebaña.

—Zeeeuk? Ja jaiii! Etzaite aztu gero, buruanzorririk ezpadaukazu. neuk lenago bartzak (liga-rrak) ausi neutsuzalako dala.

—Zeuk bartzak kendu neuri? Eztago toki txa-rrean. Nire buruan eztago bartzik. Burua garbi

daukat nik, Tramana: zuk, zital zikin orrek, egun-do zeure bizian euki eztozun bestean garbi.

—Zegaz garbituta? Txanton Kaiuanetikzeroiazun pattarragaz? Obeto egingo zenduanbegietako makarrok be garbitu bazenduz.

—Txantonenetik pattarra baneroian, ondoneroian; neuretik, ez zuk lez iñoren lepotik...

—Ja jaiii! Len eztozu ba esan ezeroiazula?—Len, da orain, da beti, neuria egia, neu-

riaa...—Uutik, mielga ustel gosekilla! (goseak illa).

Zuaz nire aurretik, bestela...—Bestela zer? Neu joango naz, nai dotanean,

zulango emakume baldar, koipetsu. zetakazbeteriko bat neure aurrean ez ikusteagaitik...

Etzan onenbestegaz amaitu Brix da Trama-naren arteko ekiñaldia: aldendu ziran alkarre-gandik, jardunean; bana billatu eben barriroalkar bi, iru ta lau bidarreraño, ta an izan ziranangoak azkenerako, batak besteari oratu eutsie-nean.

Askok usteko dau zatarkeri geiegi ipintenditudala emen: izan leiteke; bana Brixek eta Tra-manak esandakoen laurenik eztot ipiñi; ta alan

be, erritar gizonak euren txalopetako arazo tazeregiñetan, ezeri jaramonik egin baga jarraimeben. Betikoa zan da! Beste batzuk izan baziranbaña, Tramana ta Brix... Ba!...

Saldu ziran arrañak. Astodunak erosi zituenzatitxu batzuk; mandazañak geitxuago; lantegie-tarako gelditu ziran enparauak. Maneau zituenbakotxak bereak, astodunok ipiñi zituen eurenakasto bakotxean otzara biñaka, ta arre azkar,arre, asko ibilli bear ebien da.

Arranondoko astodunak entzute andikoakdira. Astorik bizkorrenak baizen bizkor, oñez betiordu luzietarako bidean, naiz uda ta naiz negu,geienetan gabaz, iñoren bildurrik bage, ain las-ter Arrateko, Iziarko, Gardotzako edo AntiguakoAmari arrenez, ain laster alkarregaz agiriketanda batak besteari zitalkeriak esaten; erriensarreran alai ta pozkor, eresi zar da barri edertoesanakaz lotan dagozanak esnatuteraño, gabazbada; ta eguna argitu ezkero arrain ederrak etamerke! luze, zoli ta garbi deadar egiñaz, belarri-rik sor da gorrenari entzun eragin artean; zortzi,amar, amasei asto aurretik dituela, an doiazArranondoko arraindunak goierrialdeko urietara,

itxas ertzetako azkartasuna, oiua, zarraparradeata gatz ale lodia kale guztietan zabalduaz.

Amaika bidar Markiña ta Durangon, edoElgoibar, Eibar, Ermua, Plazenzia, Bergara, Mon-dragoi ta Oñatin entzun ditue Arranondoko asto-dunen esakera latzak eta baita euren kanta edoeresi eztitsu ta ederrak be; amaika bidar, erritikkanpora eioazala, entzun deutsiet nik, arrantza-leak lotarako dagozan orduan, illuntzeko aizebigunak Arranondoraño ekarren olango eresi-oiarzuna:

«Itxasoak urak andi,Eztau ondorik agiri:PASAKO nintzateke andikMaitea ikustea gaitik».

Iñoiz, eresi au aitu ondorean, lantegiko ateondoan, besoak lotuta, barrura sartzeko deiarenzain egoan eibartarren batek, txantxetan esanbadeutsa astodunari:

—Baña maiterik badaukazu gero zeuk, maite-rik?, laster asko entzungo eban arrain saltzallea-ren era onetako erantzuera zorrotza:

—Emen daukagu geure mustur baltz, etamaiterik daukagun diño berak. Bai bost, zu bañomorrosko obeak eta maitegarriagoak.

IXGURE GAZTEAK

Eztaukadaz aztuta Anjel da Mañasi. Bai zeraaztuta! Euren ipuñak esateagatik artu badotesku artean darabiltan arloa.

Ara emen euren barri batzuk.Itxasoraterik izan etzan goiz baten, Anjelek

txibi korañak egiten ziarduala, bere ama TomasaAndiak, etxeko arazoetan ebillen bitartean, bera(ama) zarra zala ta, lan asko egiña, nekatua taosasunean biguna be bai ta, ona izango litzate-keala etxera andre gazte bat ekartea esaneutsan...

Anjel irribarrez gelditu jakon, ezer erantzunbarik.

Eta ama orrek jarraitu eban ostera:—Zure biotzeko atean eztau oindiño iñok

deitu, ta orregaitik eztozu zeuk be iñori oles edojeupada bat esateko asmorik artu izan. Baña zer-bait egiteko garaian zagoz, da begiz jota daukatnik guretzat ondo datorren neskatillatxu bat.

Anjelek, korañera makurturik eukan buruajasota, begirada bategaz, zein da? itandu eutsanbere amari.

Ta onek, semeak zer itandu gura eban igarriorduko,

—Antoni errota da —esan eban— Mari errota-ren alaba bakarra.

Barriro makurtu eban Anjelek burua, korañe-ra, ta amak, okerkera begira jaokon baña, ezineutsan semeari ezagutu zelan artu eban albis-tea.

Ta jarraitu eban, berak aukeratutako emaku-me ori zein egokia zan obeto erakustearren:

—Bere bizikoa dozu Antoni ori, guztiz langi-llea, makur bakotxagaz bat eta erdi egitendakiana ta aberatsa gañera. Ia ba, Antonirenamak berreun dukat ekarri zituan Artolatik, urre-tan, orduan oin baño urre geiago egoan egon beta; aitak barriz atuntsu onak izan ditu ta berepotin andi biakaz gura daben aña diru irabazidau urte batzuetan. Etxebizitzia be eztaukiemakala orreik. Egingo neuke erri guztian bestelauk obea euki ezetz. Ango erropa zuria, angoaraza ederrak, ango jarleku barriak eta ango

burdiñazko lomaietan daukezan oe garbi txuku-nak ikustekoak dira, txotxo. Eztau ez, Antonik,ezkonsari makala eruango ezkontzen danean...Zer diñostazu zeuk, neure semea?

—Nik oindiño ezer bez, ama. Orreik gauzokardurazkoak eta ondo gogartetu bearrekoakdira. Bein ezkontzen da bat betiko.

—Alantxe da, ondo erantzun dozu, gogartetuizu gura dozun beste, ta gero zeuk erantzungodeuskuzu.

Orretan gelditu zan autua.Anjelek, bada, ezeban erantzun ez baietzik ez

ezetzik, gauzea gero ikustekotan gelditu zan;baña bere amak aitari ta Antoniri zerbait aitatuaizan bear eban, gerora jakin zanez. Sardinzarrek,ardantegian, bere semea laster da ondo ezkon-duko zala esan eieban: Antonik, lagun artean,erriko mutillik ederrenak bera gura ebala.

Esanok eldu ziran Mañasiren belarrietara, taorduantxe ezagutu eban gaixoak bere barruanAnjelenganako euki eban zera etzala maitetasu-na baño besterik.

Naigabe sakona artu eban albiste orregazMañasitxuk, samin gogorra sartu jakon bere bio-

tzaren erdira; baña bere biotz orren erdian gor-deko eban bere naigabearen ozpin-beaztun guz-tia.

Arima andiko neskatillea zan Mañasi, badaarima andikoak eztira aberatsen artean edo askoikasitakoen artean bakarrik aurkituten. Mañasietzan aberatsa, asko ikasia bez. Bere aberasta-suna oe bat edo bi, amabiren bat izara ta besteorrenbeste burko azal, sukalde-tresnentzakoarazea, soñeko edo jantzientzako kutxatxoa tagaztaña makillakaz baserrian egindako lau edosei esar leku izango ziran: bere jakituria, errikoikastetxean ikasi eban apurra, edo beren gurasota erriko abadien aotik arturikoa, euskerazkoeliz-liburu batzuetan ikasitakoagaz gañera.

Baña berez jatorkon garbia ta zuzena izatea,berez jaiorikoa eban gauza guztiak argi ta ondozirean legez ikustea, Anjel ganako maitetasunaberez sortu jakon antzera.

Bai zoritxarrean. Igarri barik erne ta azi jakonmaitetasun ori, baña mingostasuna barruanondo ezagutu barik etxakon joango, iñok kanpo-tik ezeutsan igarriko baña. Jaungoikoak daki anbarruan zer igaroko jakon Mañasiri ta zenbat

iruntsi bearko eban gure neskatilla onek; bañaazalean, arpegian, esakera edo ibilkeretan,ezeutsan egundo iñori ezer aituten emongo.Ezeutsan iñok illeta, inkes edo zotiñik entzungo.

Iñoiz baizen goiztarrago, elizarakoago, baz-tertuago egin zan, da jolasetara ezeban berebururik agertu gura. Amesai ate guztiak itxi,lurreko poz guztiai agur egin, gazterik zar itxurakartu, ta Jaungoikoak emoniko kurutze astunaondo eruanaz bizi gura eban. Zein mingarria izanoi dan olango gaztien bizitzea! Zein naigabezkoazan Mañasirena! Jaio; biotz bero ta ederrarenjaubea izan; umetasuneko egun lausotsuenondorean maitetasunaren argi pozgarria norberebarruan idoro; argi ori geroago ta ederrago astenikusi; berari begira, urte askoan, gozotasunezzoratzen bizi; bera gura izan, zurrak urrea bañoobeto, goseak janaria baño geiago; norberetza-kotzat euki argi ori, azkenerako; gurarizko ameseztitsuetan egunero beragaz ibilli... ta, usterikgitxien danean, goizetik gabera, argi ori bestebatena dala ta beste bategana daroiela entzun;au da, ezti guztiak mingostasun biurtu, barre alaidanak malkotu, itxaropen bigunak galdu betiko,

argia amatau ta eguna gautu. A! Olango naiga-berik izan eztabenak eztaki naigabea zer dan!

Mañasik ezeban iñoiz ikasi gauzen azterrenedo sustrairik ataraten, ta ezekian, etzan errezbe ta, zelan jausi zan bera maitetasunaren lakioartean; baña ikasi eban maitetuten, bai ondo,bai geiegi, ta zer egiten eban ondo ezekiala, anegoan beti etxe zokoan arima-barruko miñagogoramenagaz ikutu ta ikutu, aztertu ta azter-tu, ta, azken aldera, beti negar da negar.

Mañasiri bere bizikera barria ezagutu eutsa-nean Josepak esan eutsan:

—Nik, neuk dakit zegaitik, eztotsut ezer aita-tu; baña norbaitek esan deutsu zuri Anjelegaitikzer diñoen.

—Bai ta alantxe da.—Ta?—Ta ondo deritxodala. Egundokoa da Anje-

lentzat Antoni.—Alan izango da... edo izan leiteke; baña

oraintxe zaitut nik zu iñoiz baño geiago erruki.Egia zinoan Josepak. Iñok ikusten eztaben

barruko kurutzea milla bidar astunagoa da agi-

rian darabilguna baño ta barruan erabillen bereaMañasik, iñok ikusi ezeion bildur.

XATERPEN

Etorri zan barriro negu baltza, ta beragazbatera agertu ziran iparraldeko aize otz dameiak gizadi zar aulduai azurretarañoko ikareasartuaz; Kurutzemendik laño txapela jantzi eban;Arno ta Oiz sendoai buruak zuritu jakoezan edu-rrez; Kantauriako ur ugariak berde illunez jantzi-rik egozan; baga indartsuak arkaitz gogorrakazburruka bizian ebiltzan egunero; kaio zuriak,eundaka, jira ta bira nekusan goizetik gaberaArranondoko ibai gañean; da potorrak, millaka tamillaka, sare lodi andi baten irudira, itxas-ateedo barra ondoan, uretan jarrita ikusten zirannoizean bein.

Besigutarako eretirik onenean egozan arra-nondotarrak.

Anjelek ezeban oindiño erabagi senartu beareban edo ez, da ezer erabagiko eban itxurarik beezegoan. Itxasorako arloetan zereginduta ebillenbeti, itxasoan bizi zan goizeko orduetatik ia

gabekoetaraño, itxasotik kanpora Anjelek eze-gaz zer ikusirik ezeukala esan zeikean.

Bein baten, masteak oña zapaldu eutsalata,miñez etorri zan itxasotik etxera ta etxean geldi-tu bearra izan eban sendatu arte, luzarotxo, itxa-sora barik. Baña etzan alperrerian egon, ori ez.Arranondon, itxasorako eztanari, legorrean emo-ten jako lana, danentzako egon oi da ta. Lego-rrean irabazten dabe aloger laurena edo alogererdia (soldata laurena ta soldata erdia esan oidaroe) itxasorako indar gitxi daukien mutil kos-korrak, gizon zar lanean lenago amaituak etaerdi gaixorik dabiltzanak; batzuk lanbasakaz txa-lopak urez garbituten, beste batzuk arrantzalienupeltxoak iturriko urez beteten, edo tretzetarakobasoan urkulak billatuten, edo amoak arrainandien janariz beteten, edo olango zeregin dane-tan bear bada.

Anjelek, oñeko miñak iraun eutsan arte guz-tian, beste indar-galduko gizon da indar-gurakoumeakaz batera, euren etxe azpiko upalategianegiten eban lana.

Langille danak lurrean zabal zabal jarri ta, laualdietatik bardiñak diran otzaratxo zapalak

ankartean arturik, antxoba, sardin edo lantzoizatia amoan ipiñi ta erreskada zuzenean otzare-tan tolostu, edo aurreragoko egunean itxasotikekarririko mokoloiak askatu, arildu ta urkuletansartzen ebezan, euskal eresi batzuk esatenzituen bitartean.

Iñoiz bein, gazteak eresian aspertuta gero,gizon zarrak, antxiñetako ipuiñen bat edo eurengaztegunetako gertaerak esan eroiezan. Bego-zan batzuk, azkar ta sendo izan ziranean, kala-potiñak baño azitxoagoetan, Españia guztikourertza ikusi ebenak, eta baita ontzi andienbarruan urriñetako itxasoetan zear, Ameriketakougartietaraño eldu ziranak be; ta olangoai arro-tasunaren aizeak ikututxuren bat egiten eutse-nean, entzutekoa izaten zan euren arteko ezta-baidea.

Ez miraritu, irakurlea, Arranondoko arrantza-leak, noizean bein, arrotasunaren ikuturen batizaten ebiela jakiteagaitik.

Arrotasuna edonun bizi da, edozein tokitanegiten dau bere abia kutuna, edozetatik artu oidau bere burua apaindu ta andi egiteko erakaia:jatorri onekoa edo odol garbikoa dalako, jakin-

tsuagoa dalako, adimen obekoa, aberatsagoa,ederragoa edo indartsuagoa dalako. Gauzea dazerbaitetan besteak baño norbera geiago dalaames egitea, besteai goitik bera begiratutea.

Ta iñok eztau uste izaten zerbaitetan besteakbaño geiago eztanik.

Arrotasunak izen asko daukaz, erderazkoizkuntzetan batez be; baña beti da bat jazkeraezbardin askogaz jantziarren.

Isillik egon oida geienean, bera ezpalitz legezagertu gura izaten dau batzuetan, baña edonokezagututen dau beingoan da edozer eratan.

Milla bidar ikusi dot arrotasuna gizonen etxie-tan, gizonen begirunean, jantzian, izketan, ibille-ran...

Oial barri ederrakaz euren gorputza apaindu-rik daroenen biotzean legez bizi da txapel zarkoipez da ezkata edo eskamaz betetakoarenazpian da soñeko baldar arabakinduakaz estal-durik.

Erbesteko zalpurdi aberatsa Arranondokokalean zear arradaka ta autsak jasoaz doanean,zalpurdikoak, nasako gizate arlotea ikusirik,erruki urrungarriagaz begiratuten dautsie, ta

nasakoak barriz aoa betean diñoe zalpurdikoak-gaitik: «Olango txankame bi ukabilkada bategazamaitu leitekez. Eztira orreik askorako igarian,erramuetan edo arrañak artzen. Txibiari lasterjaten emongo leuskioe orreik»...

Gizon bakotxak bere arrotasuna dau, etxadita erri bakotxak berea. Ni esaten da aldan guz-tian, ni ezin danean geu, Arranondo ezin daneanBizkaia.

Peru ta Mikol-en arteko eztabaidea (upalate-gian egozan aguratxo bi ziran Peru ta Mikol)zeñek ur da lur geiago ikusi eben izaten zan,biak be geien ikusi ebenak etziran baña.

—Zu nun izan zara gero? —itanduten eutsan,diñodan egunean, lenengoak bigarrenari.

—Ni? —ziñoan besteak—. Baionan be bai,Saanderren (Santanderren) be bai, iñoiz Kijonen(Gijonen) be bai.

—Baiona, Saander, Kijon! A ze!... Orreikerriok edozein umek be ikusi ditu... Koruña nundagon be eztakizu zuk.

—Jakin ez ostera? Koruña Kijon baño arutza-go dago.

—Iñoiz egon zara bertan?

—Ez.—Ni bai.—Baña ni arutzago be izan naz.—Nun gero?—Lisburun. (Lisboan).—Bai ta ni Kadizen, Tankarren (Tanjerren) da

Zeruetan (Zeutan), moruak dagozan lekuangero.

Moruen izena entzun ordurako, mutiltxo guz-tiak ernaitu zituen belarriak, eta eztabaidakoaria urraturik, asi ziran itaunketan:

—Moruak Kadizen dagoz?—Ez, Kadizen gatza: gatzetara joaten giñan

Joxantonion ontzian. Amaika joan etorri eginda-ko ontzia geure San Pedro zarra! Maiteago gen-duan a. ..

—Moruak nun dagoz ba?—Tankarren da Zeruetan.—Zeuk ikusi dozuz, Peru?—Bai, eun bidar be.—Zelangoak dira ba?—Geu langoxe gizonak.—Gu langoak? Baltzak eztira ba?

—Baltzak edo baltzeranak. Zorki bat erabil-ten dabe buruan da jantzi zar, luze, zikin batsoñean.

—Moruak baltzak dira; —esan eban onetanamalau urte inguruko mutiltxo batek— neukikusi neban bat bein, Saanderko llamean (Alame-dan esan gura eban, erderazko izenagaz). Arpe-gia ta paparra ta eskuak eta dana bal-baltzakeukazan, ezpanak durdo durdo, agiñak zuri zurita kiskur kiskur ulea.

—Orreik e eztira moruak —esan eban Miko-lek.

—Zer dira ba?—Aprikañuak (afrikatarrak) dira orreik.—Aprika ezta ba moruen lurra?Mikol itaunera oneri zer erantzun ezekiala

gelditu zan. Etzan gitxiagotarako be. Itxasoanazi, itxasoan indartu ta itxasoan indargetua zan.Bekizan zenbat ordu bear ziran ArranondotikKadizera edo Kadiztik Bilbora, bekizan ze aizeziran aizerik onenak joan-etorri edo osterea arinegiteko; Barzelonatik asi ta Donostiaraño egozanurertzeko erri guztien sarrerak zelangoak ziranondo ekian, nun egozan tirañik gogorrenak eta

ondar-mairik andienak be bai; bekian noiz da zeaizegaz ipiñi mastetan olango edo olango aizeoiala; itxas gizon azkarra izan zan, itz baten esa-teko: baña ezeban iñoiz liburu bat eskuetan artu,ezeban irakurten ikasi ta ezituan egundo ondojakin erresuma edo dierrien mugak. Nun zeinagintari zan ezekian, nun zein enda edo arraza-koak bizi zirean bez. Mikolek eta aren gisakobeste itxasgizonak illuntasun da naste andiaeuki eroien buruan olango gauzen gañean. Ame-riketan izan ziranentzat, Amerika guztia Abanaedo Berakruz edo ikusi eben erria zan: Españiaingurutik urten ezebenentzat, Españia ta Portu-gal, Franzia ta Inglaterra, or arunzko aldean ego-zan erri batzuk. Orreik gauzok ontzigidari edoontziburuak ikasi bear zituanak zirean.

Alan da guztiz be ezeban gura Mikolek berejakiñeza mutikoen aurrean agertu, ta ezentzunedo entzungor eginda beste gauza batera biraueban autua.

—Amaika arrisku erabilli doguz itxasoan! —jarraitu eban—. Irurogeta amazazpi urte izangoditut datorren Abenduaren seian, da ortxe, ure-tan igaro ditut guztiak. Arnasei urte neukaza-

nean sartu nituen San Pedron. Ordurako iru edolau lagunegaz neurtu neban neure besoen inda-rra, ukabilka, ta txopapeko txakurra baño txaku-rragoa nintzan. San Pedron egin nituan, Kadize-ra osteran, zazpi urte; gero Santa Kurutzen besteiru, ta ezkondu ezkerotik ementxe ibilli naz beti.

—Beraz gaiztoa ziñan zu gaztetan? —itandueutsan Anjelek.

—Gaiztoa, gaiztoa esateko bez; arro samarrata lotsagabetxoa, neure buruari geiegi neritxo-na, betondoren bat baltzitu ta euren tokitik agi-ñen batzuk ataratea baño beste kalterik ezteu-tsat iñori erakarri.

—Ta eztozu bein be tirabirarik egin?—Ontzi andietan ez, estualdi asko eruan

arren: txalopetan bi bidar; baña Jaungoikoari taAntiguako Amari eskerrak, beti urten dot onean.Eztot nik egundo itxasora urten, Antiguako Ama-ren baselizatxoa ikusten dan tokian, txapelakenduta, Agur edo Salbea esan barik. Egia da,danok egiten genduan gauzea zan, lenago,geure gurasoak alantxe erakutsi euskuelako,eta, gañera, guztiok ekandu zarren gordezaleakgiñalako. Gaur u... gaur eztakit. Iñoiz somau

ditut nik gazte batzuk atzekoak Salbe deitua-rren, txapela erantzi barik eta berbetan. Dagero, larri dabiltzanean, Andre Mariaren lagunta-suna gura.

—Antiguako Amari laguntasun asko zoreideutsie ba Arranondotarrak.

—Asko, guztiz asko; milla bidar atara dituberak estutasun andietatik arrantzaleak, oneikzelan ezekiela. Nik badakit gertaera polit bat,neure aitaitari entzuna. Egia bada, guzurra bada,eztakit; baña nik egitzat daukat.

—Esaiguzu ba, Mikol; tira, esaiguzu, —deadaregin eutsen mutikoak.

—Or doa ba. «Bein, beste askotan legez,arranondotarrak urten eieben itxasora guztizkoegualdi garbi onagaz; baña arratsalderako zeruguztia goibeldu eieban, da aizea, truxua ta eurizaparradea asi eiziran Jaungoikoak lagun. Txalo-pak ezeiziran agiri, ta olango eretietan oi danantzera, erriko gizon da emakume danak, osoartega ta arduratsu baeioazan, batzuk elizanagusira, beste batzuk talai-etxera ta Antiguakobaselizara norbait edo beste. Ta emen asten dagauzearen arrigarritasuna. Antiguako Ama garbi

ta ona ezeiegoan bere tokian! Zurturik urten eie-ben ara joan ziran emakumeak elizañari itaunke-tan, da elizañak, konkorturik eta bildurrez, esaneieutsen, goizean, argi-ontzia ipiñi ebanean, anegoala beti baizen eder da gozoa, ta ezekialageiagoko barririk; itandu eieutsen abade-artza-ñari, ta arek be ezekiala berak ezer. Zabaldueizan aida baten erri guztian albistea ta an joaneiziran erritar danak, zar da gazte, Antiguakoinguru ta bazterrak aztertutera».

«Alperrik: Antiguako Ama ezegoan Arranon-don: edo norbaitek ostu eban edo berak iges.Baña zeñek ostu, lenago be ostutera joan jako-zan lapurrak zirkiñik ezin eginda gelditu baziranelizmai ondoan? Gañera zetarako eben lapurrakAndre Mariaren irudia, asteguneko soñekoakazbaegoan orduan? Da zegaitik iges berak, arra-nondotarrak ainbeste maite baeben? Gauza illu-na zan, guztiz illuna, ta iñok ezin eikien esanzelan gertaurikoa»...

«Antiguara igoniko gizadiak menditik berajatsi ziranerako, baeietozen txalopak, parraparra, patxada onean, ekaitzik eztagon egune-tan etorten diran gisara. Batek bakarrik egin eie-

ban tira-bira, urriñean; baña bertako gizonakAma Mariaren irudiari munga ta arrenetan asi talaster, uretan egozalakoan, zelan ezekiela, Arra-nondoko ondartzan arkitu eieben euren burua,iñongo min barik. Norbaitek aidean ekarri zitua-lakoa edo esateieben».

—Milla añaniñua! Baña zelan?...—«Egon apur baten, eztot amaitu ta. Euren

izugarrizko gertaerea esaten ziarduela, Antigua-ko elizaña emen eidator arin aringa, arnasestukata deadarrez: agertu da, agertu da AndreMaria!»

—«Nondik? Zelan?»—«Eztakit, baña bere tokian dago».—«Igoten ei dabe barriro, ioranean, Antigua-

ra, erritar guztiak, eta benetan, an eiegoan Amamaitea. Baña, auxe da izatekoa! Soñeko guztiabustirik eta barrenak ondarrez beteta eieuka-zan!»

—Milla ta milla aingeruak! Orixe bai dalagauza miragarria!... Orduan Antiguako Ama arra-nondotarrak olatuen artetik ataraten ibilliko zan.

—Alan da ustea. Beste ereti gaizto askotanbe ibilli ei da urertzean, da sarri billatu eideutsezsoñeko barrenak bustirik eta ondartuta.

Mikolen esana nai añan arakatu ta aotan era-billi ebenean, bere tirabirak zelangoak izan ziranesan eiala eskatu eutsen entzuleak.

—Nireak eztauke zer esan andirik: entzunga-rriagoak dira Kitolisenak eta orrek esan daiazalabereak —agertu eban Mikolek.

—Tira ba, orain Kitolisen txandea da ta Kitoli-sek itz egin daigula.

XIKITOLIS

Gizon txiki polit makur bat zan au, bere sor-baldetan larogeta bi urte andi jasoten zituangizona. Iru edo lau uletxu zuri-baltz eukazanburu soil zetakaz betean, zutin zutiñik; askozazgeiago ta zuri kiskur kirikolauak garondoan, bil-dots edo arkume baten irudira; bepuru luzebetien azpian begi urdin-abar bigun bigunak;arpegi baltzeran guztiz zimurtua; oial lodi zakararabakinduagaz egiñiko jaka zarra soñean;praka urdin zengle batzuei eusteko gerriko ten-deltxu bat mokor gañean, ontzi-soka lodi sendo-aren antzera biurtua; ta olezko zapata, oinzorroedo trauskoak oiñazpian.

Jaiegunetan obeto jazten zan, elizarako.Urdai zatiagaz, krusalloko orioagaz edo izurdea-ren zaiñagaz noizean bein bigundu oi zireannarruzko oñetakoak, alkondara zuri garbia, zarrabazan be, ta txintxonezko jaka-prakak: orixe zanjaiegunetako jantzia.

Itxasorako gauza etzala gelditu zan ezkero-tik, egunero entzuten eban mezatxu bat, egune-ro izaten zan illuntzeko errosarioan; gaixorenbati Jauna eruan bear jakonean, an joango zanKitolis, argi bategaz; Jaunaren aurretik elizjiranibilli bear zanean, an urtengo eban Jaun estalkia-ren makilla bat jasoten; elizkizun guztietan, anegongo zan Kitolis alkate-aulkidaren atzean,belauniko.

Erritar danak gura eutsien: ain zan bera zin-tzoa, apala, baketsua ta mendu onekoa.

—«Ni eznaz izan, Peru ta Mikol legez, urandi-ko arraña —asi zan esaten beren aterpeko lagu-nai—. Toleta baño andiago enintzala, bederatziurte neukazanean, eruan nituan lenengo neureaitak masira: neguko izotzak gogortu eustazanazurrak, orekan; udako eguzki beroak baltzitueustan azala; besigu ta atun tatoakaz azi ta lodi-tu ninduen; ni be, Mikolen antzera, itxasoan biziizan naz legorretan baizen geiago; baña ontziandietan eznaz egundo ibilli ta Kantauriko ureta-tik eztot urten, nai ta naiezean edo arribadarenbaten izan ezik. Alanbe naikoa neke igaro dotitxas orretan.

«Iru aldiz egin dot tirabira. Lenengoan, Arnoatzean, besigutan gengozala; bigarrenean, aor-txe (ara ortxe) erriko sarreran; da bietan beriala-xe artu genduezan erritar lagunak. Baña iruga-rrengoa!, itzala ta ikaragarrizkoa izan zan iruga-rren ori. Ain zuzen, ibaian zear kanporuntzgiñoiazanean, uragea edo erramua zala ta etza-la, beste txalopa batekoakaz aserratu giñan;deadarka, zarataka ta arrokerizko berbak alkarriesanaz urten genduan ur-zelaira, ta iñori etxa-kon gogoratu Antiguako Amari beti esaten jakonAgur edo Salbea esatea.

«Gabon aurretxoa zan. Bagagoz, bagagozillunabarrean, potin txiki baten lau laguntxu, ber-deletan, Orioko aurrean. Bakarrik gelditu giña-nian a, berandu be bazala ta, otz be begoala ta,arrain piska bat be bageukala ta... asi giñanetxeruntz. Terraltxoa egoan, legorretik datorrenaizea. Jaso genduan triketa, ta bagetozan kezkabarik, atzekoak eskuak besapean berotutenzituan bitartean, eskota tosta bati lotuta genka-rrela... ta, alako baten, brast, joten gaitu aizebunbada gogor batek, eta dsaust danok itxasora,txalopa barruko arrain, otzara, soka ta tresna

guztiakaz batera ta nastean. Alan be urten gen-duan urazpitik, or batak eta emen besteak,danok otzak ikaraz; inguratu giñan, igarian,popaz gora egoan txalopara, ta itandu geuntzanalkarri: «gizonak, zer izan da au?» Baña iñokerantzun bearrik ezegoan, guztiok genkian da.Ardurabagekeritxu bat, ustekida geiegia. Zeñibaña otuko jakon alangorik, itxasoa bare barebaegoan?...

«Egundo alango negargarririk iñok eztauikusi. Gure urrean etzan iñor, da antxe egonbearko genduan ur gañean, goizerarte. Goizerar-te! Ta oraindiño, geienez be, etziran seirak izan-go!... Otzak eta bildurrak dardaraka geunkazan,ta amabi, amairu edo amalau orduan egon bearalantxe! Ta, gañera, goizean iñor etorriko jakunez jakin!... «Ia, mutillak, —esan euskun atzeko-ak, gu pitin bat azkortuteagaitik— eskeñi daio-gun Antiguako Amari, danok orpozik eta erramo-ak lepoan ditugula bere elizatxora joatea, emen-dik onean urteten badogu, ta asi gaitean orainerrosarioa esaten»... Ipiñi neban neuk Ikomes(Nikomedes) neure amabi urteko seme ederra,killa gañean auspez, da asi giñan arrenetan...

Jaungoikoak badaki guk zenbat arren egin gen-duan. Errosarioaz ostean, zeruko done guztiaiAitagurea ta Agur Maria ta milla biotzeko eskariluze ta labur egin geuntsezan, alde batera tabestera geure gorputz minberatua biratutekoutsunetxu batzuk artuaz... Onetan gengozala,amarrak aldean, aizeak ekarren indarrean datxalopearen zabunetan igarri genduan itxasoakirakin bear ebala ta gure urrean ebillela eriotzea.Illun egoan; belarrietara etorkigun aizearen txis-tuari destañazkoa neritxon; Getariako ta Zuma-yako itxas-argiak agiri ziran lurrean, da niri, illenargiak iruditu jatazan. Geu gengozan ilten osa-sun guztiagaz!... «Ze ordu ete da?» —itandu eus-kun Matxin zarrak, eriotzondoko soñuagaz! —«Amarretatik amaiketara» —esan geuntsan. Daberak, oraindiño belarrietan daukatan esatekoerarik illunenagaz —«Zein luzea dan gaba! —jarraitu eban— zein luzea! Nik ezin neike iraun,laster amaitu bear dot, eta zuek ikusten badozuegurekorik»... Ezeban geiago esateko astirik izan,bada olatuaren bultzada batek kendu euskunalbotik. Orratiño ekarri genduan atzera ta eson-du geuntsan oratu eiola gogor karelari; baña

ezertarako ezeukan adorerik eta aotik bitsa erio-la, damu dot Jauna, damu dot Jauna esanaz, anjoan zan ondora... Itxasoa geroago ta andiagoaetorren, olatuak geroago ta indartsuagoak, gero-ago ta mekotuagoak gengozan gu. Neke gitxia-goko egoera bat billatu naian, ain laster ipintengenduan gorputzaren astuntasuna esku batengañean, ain laster bestearenean, orain igotengenduan killa gañera, orain karelera jatsi,gañean ezin egonda. . . Gau luzia zala esan ebanMatxiñek. Bai ondo luzea! Ta zer ete da betikota-suna, samiñetan egon ezkero?... Neure seme-txua, neure Ikomestxu, otzikara andiak artueban, da negar muxinga, inkesaka ta zotiñez,aita bai aita asi jatan deiezka ta deiezka... Axezan errukigarritasuna! Aitak ezin ezer egin bereseme kutunaren alde, biotzeko negar goria bañobesterik; aitak ezin goiza ta laguntasuna eraka-rri, bere bizitzea emonda be... Etsi genduan,ezkiñan luzarorako. Jo genduzan beste bagabatek burutik bera, kendu euskun txalopea eskuartetik, eta aldebanatu giñan irurok barriro.Urpetik azalera urten nebanean, asi nintzan iga-rian semearen billa. Ez neukan neuk orduantxe

indar askorik eta arrokeri andirik bez! Idoroneban semea, ta txaloparaño eruan be bai, taesan neutsan txalopeari gogotik eutsi eiola;baña alperrik. «Ezin, aita —ziñoan— ezin!» Artuneban orduan neure bularraren ondora, potiña-ren da neure gorputzaren bitartean ipiñi neban,da bere soñari ta potiñari alegiñakaz elduten gel-ditu nintzan... Ixillik gengozan danok, bildurga-rrizko ixiltasunean. Ikomestxu —deitu neutsanandik apur batera— Ikomestxu, ondo zagoz?Ezeustan ezer erantzun. Zelan ba, ilda egoanda!»

Negar malko lodia erion Kitolisi bere arriga-rrizko jazoerea malla onetaraño eldu jakonean,da entzuten egozanak be ezeben urriñean nega-rra.

«Nik eztakit ze ordu inguru izango zan —jarraitu eban— beste olatu batek txalopea tasemea besartetik kendu eustazanean, eztakitzelan oratu neutsan ostera be txalopeari, eztakitzelan egon nintzan goizeko zazpi ta erdietanGetariako potin batek artu genduzan arteraño.Azkenerako, sena ta konorta galdu jakuzan,taket batzuk giñan atzekoa ta ni, zoraturik gen-

gozan, zer egiten genduan ezgenkiala eutsitengeuntsan txalopeari, lapeak atxari baño gogorra-go, atzamarretatik odola eriogula... Gaixorikegon nintzan gero ia illabetean, da sendatu nin-tzanerako... itxasora barriro. Baña ez geiagoAgur edo Salbea esan barik».

Isil aldi bat egin ondorean, Kitolisi biotzekonaigabea kentzearren, asi ziran aterpeko gaz-teak eresian, da etziran geiago isildu euren languztia amaitu arte.

XIIBEDAR TXARRAK

Kitolis, Mikol, Peru ta beste lagunak egozanaterpetik urretxoan, nasa gañean zutinik, ondojantziriko bost gizon egozan, alkarregaz autuan,eguzki epela artuaz batera.

Iskillos edo armaduna zan bat, kontrabandoagalerazoteko Arranondon egozan beste armadu-nen burutzakoa, ta erdalerrikoa bera, zer esanikbe eztagota; bizardun baserritarra beste bat(Indianoa esaten eutsien), Ameriketan aberas-tua, ez erderarik eta ez euskerarik ezekian mutilzarra, zerren aztu egin jakon bata ta bestea eze-ban ikasi, baña bere buruari asko eritxon arroandia, siñiskorra ta siñisgaiztokoa, beren esake-ra nastau, mordollo ta gatzbakoak gauzarik adju-tu ta zapalgarrienak legez astiro esaten zituana;Arranondoko dendetan oialak saltzera, lantzianbein, Bilbotik etorten zan gazte polit, guri, burua-rintxua beste bat; itxasoetan luzaro ibillirikoontziagintari azkor, zintzo ta bizia beste bat,kondaira onen asieran itxas aurrean ezagutu

genduana; ta bostgarrena, besigu, atun, sardiñata enparauak maneaten zituen lantegiko nagu-sia, erdalduna au be.

Arranondon lanik gitxien eukienak legez, orda emen alkar billatu oieben da alkarregaz ego-ten zirean sarri, oial saltzallea ez besteak, eta aube bai areikaz, Arranondon zanean.

Gure Itxasgizona bekoki baltz samarrekoazan, itz latzekoa batzuetan, biotzean eukan guz-tia erraz kanpora botaten ekian gizona, edozeñiegia andiak esaten eutsazana, bear zanean;baña oso arima leñargi ta onekoa. Aserre zaleaizan ezarren, Euskal-erriari edo Elizeari ikuturenbat iñok egin ezkero, aserretik urriñean etzanibilten.

Lelo, zio edo gai orregaitik, au da, Elizeari taEuskal erriari bakean ezin itxi eutsielako, Itxasgi-zonak askoetan emon eutsen min beragaz batu-ten zirean erbestetar edo erbesturiko batzuei;baña alan da guztiz be ezeben beragandik igesegiten, maite ebielako, edo dirutsua, Arranondonguztiz ondo ikusia ta eskubide andikoa zalako.

Bost gizonok erderaz ziarduen, baña nik eus-kaldunentzat egiten dot neure lantxo au ta eus-keraz ipiñiko dot beren jardun guztia.

—Nik eztakit —ziñoan Ezpatadunak, zeñenaurrean egoan azturik nunbait— ze deabruzkoeresiak esaten dituen or barruko astuok eurentxakur-izkuntza orretan.

Itxasgizonak, arpegia beingoan illundurik:—Etzeunkan ona etorri baño lenago euskerea

ikastea baizen: dana ulertuko zenduan orduanederto: Nik, erbestetan ibilli izan nazanean,euren izketan itz egin dautsiet erbestetarrai,erdizka ta motel bada be. Etxat egundo gogora-tu eurak euskeraz itz egin bear deustiela neuri.

Iskillosdunak: —Baña, gizona, zer dinostazu?Gogoratuizu, alde batetik, zuen euskera ori, erdi-izkera ezkel zatar bat dala, ta beste aldetik espa-ñatar guztiok gaztelarrez ikastera naita naiez-tuak gagozala. Gaztelarrez bakarrik itz egin bearda Españian da beste izkera danak osoro ta beti-ko kendu.

Itxasgizonak, berotuten asita: —Eztiñozuondo, zalduna. Euskerea antxiñetako izkera-guraso, eder, mamintsu ta sakona da, atzerritar

jakitun askok dakien legez, zuek jakin ezarren.Da gañera, zeñek esan deutsu zuri nai ta naiezikasi bear dogula guk Gaztelako izkuntzea? Ezti-ñot gura dabienak ikasi eztaiela, ikasia beti datorondo ta; eztiñot gaztelar agintariakaz Euskalerriko gauzen gañean zerbait erabagi beardaben euskaldun nagusiak eztabiela ikasi bear-ko; baña euskaldun guztiok? Zeñek nai ta naiezitz eragingo deusku gura eztogun eran? Zer dalata? Zeñek dauka Españian gu orretara ipintekoeskubidea? Ezkara gu izan geurekorrak eta aska-tuak, geure gurariz da geuk ipiñiriko zerzeladabatzukaz, Españiaren laguntzat, ez mendeko-tzat, jarri giñan artean? Nok dauka gu makurtu-teko eskubidea, diñot ostera be? Indarrak? Inda-rra dozue eskubidien iturburua? Bada orduanondo egin eban Napoleonek Españia menderatu-tera etorri zanean. Baña itxi daiogun alde bateraeuskaldunen geurekortasun da askatasunari.Zegaitik kendu bear jako gizon, etxadi edo erribati beren endako itxurea, beren aberastasuna,iñoren on barik? Zegaitik kendu bear jaku gurigeurea? Ezta naikoa norbere lurrean daukagunondasuna ez ezagututea; ezta naikoa, alperreri

ta nagitasunagaitik izkuntzarik zarren da maite-garriena ez ikastea, arrotzak ikasi oi dabenlegez; ezta naikoa bazterturik eukitea, enzunbere ez gura izatea; il da lurperatu egin bear dagañera? Eztozuez zeuek bandera oial da burdinzarrak gordeten gertaera on batzuen gomutaga-rri legez, edo zeuen asabienak diralako bestebarik? Bada zegaitik itxi ez guri zeuen da geureasabien izkuntz ederra mendi tartean gordeten?

Iskillosdunak: —Etzaite aserratu, gizona;baña jakin eikezu euskereak eztabela zuk ustedozun aña edertasun.

Itxasgizonak: —Zuk zelan dakizu euskerarikikasi ezpadozu?

Oial saltzalleak: —Neuk be eztot ikasi, Bilbo-tarra izanarren, gurasoak ezeusten erakutsita;baña eztot damurik be. Euskalerritik kanporaeuskerea ezta ezertarako, ta Euskalerrian bertanedozeñek daki gaur gaztelarrez.

Itxasgizonak: —Zuk euskerea ezjakiñagaitikdamurik ez izatea, mirarituteko ipuña ezta.Zuek, bilbotarrok, antxiña galdu zenduen asa-bien izkera biguna ta antxiñatik zagozie erdal-dundurik; eta gañera, zuretzat, sal-erosketarako

ona eztan gauzea ezta iñoiz be ona izango.(Zeuk saltzeko gauzea balitz, ederrenetakoadala be laster esango zenduke zuk). Baña jakineikezu, lenengo, saltzaillientzat onak eztirangauzarik asko badagola lurrean, da bigarren,geure euskerea eztaukagula saltzeko. Euskal-errian barriz edozeñek itz egiten badeutsu erde-raz, ainbat gaiztoago: neu dendaria banitz, ikasibearko zendukie euskeraz, oialak eta enparauakeskiñika zatozentxuok.

Indianoak, kukurruku egitera doian ollarraklegez burua jasota, sudur azpiko bizarrak kiskur-tuaz, guztiz astiro ta benatsu:

—Neuk esan neike iñok baño obeto, lur askoikusi ditut eta: euskereak eztau ogia irabaztekobalio. (Yo puedo desir mejor que nadie, porqueha visto muchos tierras: bascuentze no vale paraganar pan) .

—Zelan irabazi dozu ba zuk geldotzarrorrek?Erderaz jardun ederren batzuk egin da? Ezagundozu.

—Nik neure ogia lan gogorrean da ondo ira-bazita daukat.

—Eztiñot ezetz, baña lanean egiteko eztotuste euskereak kalterik egingo eutsunik, etaerdereak indar andirik emongo eutsunik bez.

Baserritar bizardun edo Indianoari zer eran-tzunik etxakon otu, Ezpatadunak eta Oialsaltza-lleak ezeben ezer esan gura Itxasgizona aserra-tu etzedin, da guztiak ixillik gelditu zirean apurbaten. Bitartean aterpekoak baziarduen egiñale-tan Berrio-Otxoaren bizitzea erestuten, da lante-giko nagusiak gure Itxasgizonari itandu eutsan:

—Jakin leike zer diñoen or barrukuok?—Bai, gizona, bai: len Amar Aginduak erestu

ditue, itz neurtuetan; orain, Berrio-Otxoaren bizi-tzea.

—Zein zan Berrio-Otxoa ori?—Abade egin da laster pralletegian sartu zan

elorriotar gizon done bat. Apezpiko edo Abadear-tzain izatera eldu zan gero, ta Jesusen siñisteazabalduten ebillela, Tonkiñen kendu eutsienburua, ezpateagaz,

Lantegiko nagusiak: —Ba, ba; abadien gau-zak.

Baserritar-bizardunak: —Orixe bera, emeneztago besterik.

Ezpatadunak eta Oial-saltzalleak: —Egia da.Itxasgizonak: —Eztakit abadienak diran edo

ez aterpekuok erestuten dituen itz-neurtuak.Emen, euskeraz, edonok eta edozer gauzengañean daki itz neurketan, buruz da errez; guz-tiz egoki ezpada be, erestuteko erara beintzat:naiz Elizako erakutsien gañean, naiz errian izandan gertaera bategaitik, naiz erramuetea, idiki-tea, aizkoraketea edo pelota jolasa galdu edoirabazi dalako. Ta edozelan be abadeak eginda-ko itz neurtuak erestuteari obeto deritxot erdale-rritik erakarten dituen itz zikin nazkagarriak dea-darka jarduteari baño. Ezteritxazue?

Indianoak: —Bai, baña eztabie gauza danakabadeak erakutsitakoak bakarrik izan bear.

Ixasgizonak: —Eresiakaitik badiñozu, len beesan dot eta bigarrenean diñot edozeñek ate-reak izan oidirala: arrantzale bat da naikoa,beragaz ezkontzeko egoan neskatillea bestebategaz ezkondu bajako, itz neurtu batzuk nes-katilla orren kontra berealako baten egiteko.

Indianoak, Itxasgizonaren esanari jaramonikegin bage: —Jakituriak iturburu on asko daukaz.

Itxasgizonak: —Estu estuan ezetz esangoneuskizu. Orain, ikasbide asko dagozala esan naibadozu, ori egia da. Baña, abadien etsai zareanezkero, erantzuidazu: zeñek daki eurak bañogeiago Arranondo lango erritxuetan? Nok eraku-tsiko deusku zerurako bidea eurak ezpada?

Indianoak: —Niri ezteustie egundo ezer era-kutsi.

Itxasgizonak: —Siñistuten dot: zuri ezteutsuiñok ezer erakutsi, ta gañera zeuk be eztozuegundo ezer ikasteko burubiderik artu. Alan zarazarean langoa.

—Txarra, ezta? Kanpoetan zerbait ikasidogun guztiok gara txarrak zuentzat.

—Ori ez, txotxo, ori ez. Kanpoetan ikasiakezagutzen ditut amaika, ondo Jaungoikozkoaketa euskerazaleak. Zu ibilli zarean lurrean, Ame-riketan bertan, badira Begoñako Amari elizkiederrak egiten deutsiezan euskaldunak, etaeuren jaioterriko mintzoerea guztiz maite dabie-nak. Ez gitxi gero, asko baño. Bizibearrak eruanzituan urriñetara, baña euskaldun bizi dira taeuren biotza Euskal-errian daukie.

Ezpatadunak: —Baña egia esan gura badeus-kuzu, gu be zuk gaiztotzat gaukazuz.

—Nik ezteutsuet zeuenetik ezer kendu gura,ta orregaitik esango dot zerbaiterako onak izan-go zariela. Batori, legezkoa dana (edo legezko-tzat daukazuena bada Euskalerrian egitendozuen ori ezta legezkoa) legeak diñoana ornidubarik iñok ezer ekarri eztaien, errien mugarri taitxas inguruak zaintzeko; besteori diru pilloakortik edo emendik laster irabazteko; besteori, ornunbaiten egiñiko oial mengelak ingeles oialsendotzat emoteko; beste au, erriko arrañikmerkiena oriotan zerbait erre ta erbestean diruandiagaitik saltzeko. Orretarako onak zarie,baña ez Eliza Donearentzat eta Euskalerriaren-tzako. Siñisterik eztaukien gizonak, izketa, ekan-du ta erakuste gaiztoak erakarri oi ditue errieta-ra; ta zuek, gizon argi jakintsuok, eztaukazuesiñiste onaren izpirik. Beste aldetik barriz, gureizkuntza, oitura ta izateko erearen arerio dira-nak, geure areriotzat daukaguz, da zuek ezinentzun dozue gure izkuntzea, gure oiturak ta iza-kerea ezin dozuez ikusi: orregaitik begiratutendeutsuegu gure arerioari lez. Erbestetik ekarriri-

ko aziagaz emen ernetako bedar txarrak zariezuek.

—Danok?—Zuek bai, zuetarikoak ez, Jaunari eskerrak.Era onetako esate gogorrak bere aotik entzu-

narren, itxasgizon zarraren lau entzuleak koipe-keri andian da irribarrez egozan. Irribarrez kan-potik, barruan zer erabillen eztakigu baña.

—Zure gauzak —zirautsien zigatro banaeskeniaz.

Urren egoanari bat artuta obeto lotutenegoan bitartean, arrast ixiotuaz joan jakon India-noa, ta Itxasgizonari esan eutsan belarrondora,euskeraz:

—Zu abadeakaz abadetuta zagoz.Da besteak Indianoari:—Ta zu abereakaz aberetuta.Itxasgizonaren zirikadea ezeban Indianoak

ulertu. Aberea zer zan ezekian. Animalia esangoeukean berak eta...

XIIIALKARREN AURREAN

Ura, gatza ta ezkata edo eskamea darioelaibilten dira Arranondon txalopa jaubien emaz-teak, euren alabak eta alogereko emakumeak,besigutarako bear dan arrain txikia upalategieta-ra eruan da gazituten. Baña berez garbi danaedozetan oi da garbi, ta gure Mañasi, arratsaldebaten, trauskoak oñetan da belakizko (aize-oia-lezko) gonea jantziarren, olango zeregiñetatik,ondo orrazturiko ulea buruzapi polit bategazloturik, ezkatak ondo astindurik, eta iturriko ure-tan erabilli zituan eskuak oial-zorkiagaz legortu-ten eioan etxeruntz, altzaneraño txukun dabeste edozein baño garbiago.

Ain zuzen, beren aterpetik urten da, orduan-txe eioan Anjel be kale batetik besterako malle-tan gora, errenka, errenka, ta uste uste barik joeben alkar gazte biak.

Mañasiri, arpegiko azal zuria berealakoangorritu ta, barruko zarrada andi bategaz, taupa-daka jarri jakon bere biotza; zer esan ezekiala ta

erdi moteldurik gelditu zan emakumetxoa. Anje-lek, orma ondoko egur latzari elduta igoten joia-la, albokera ikusi eban auzoko neskatillea.

—Zer dozu, Anjel? —itandu eutsan onek,zelanbait arnasea artu ebanean.

—Gauza andirik ez, baña ementxe nago ira-goko egunetan, ezertarako eznazala. Lenagokobaten, (bariakua zala uste dot) txalopan, mastenausia erasten gebiltzala, eskuetatik iges egin-da, ezkerreko biatzak zapaldu eustazan.

Mañasik, zentzun guztiak ezpanetan ipiñita:—Baña ausi-aterarik eztozu izango?—Ez ba, zapaldua bakarrik. Alan esan eban

osagilleak.—Eta zegaz ipiñi deutsue?—Linaziagaz edo eztakit neupe.—Orio ta ardauagaz nastean?—Baietz uste dot.—Orioa ta ardaua guztiz onak eidira olango

zaurietarako.—Alan esaten dabe, baña neuk eztaukat obe-

rik. Anditu egiten jat ibilleran.—Ez ibilli.—Ta etxean egon, alperrerian?

—Etxean be izaten dira arazoak.—Atzo ta arañegun egin nituan neukazanak:

esku-zurda ta txibi korain batzuk, bear diranera-ko. Orain eztaukat geiago berunik eta loro tatantzarik bez.

Geure aitak daukaz, da emongo deutsudazgura badozu.

—Ez, ez, eskerrikasko. Badaukat zeregiñatretzakaz.

—Zuk, u, danari itxita, Arranobatekoaganajoan bear zenduke, Anjel.

—Zer edo zer egin bearko dot, obeto ezpa-noa.

Anjelek, nekatu egiten zan da, geldi geldi igo-ten zituan arrizko malla zarrak, bidean billatueban lagunari zearkera begiratuaz; besteak,etxerako gogorik ezeukan edo, oraindik Anjelekbaño astiroago igoten zituan. Asieran eukan bil-durra bota ebanean, geroago ta errezago egiteneban itz, Erriberatik goragoko kalera lasterregiigotea ezeban gura, ondo egoan Anjelegaz jardu-nean, da au dala ta ori dala, orkoa ta emengoa,urlia ta zendia, esan da esan, txutxu ta putxu,aleban guztia luzatu eragiten eutsan mutillagaz

eukan gatzbageko autuari. Ta gatzbagekoa iza-nagaitik autua, edo berakatza, edo porrua, edokipulea, baeban zerbait, bada mutillak geroagota geldiago igoten zituan mallak, eta azkenera-ko, Mañasiri aurrez aurre begira, atseden andiakegiten ebazan malla bakotxean.

Arpegiko gorritasuna joan jakonean, zurbil-txoa gelditu zan neskatillea; begi bitarte illunlausotua eukan, baña begirada bat bai biguna-goa! Anjelek ezeban alango begiradarik ikusi, tapozik ikusten eban orduantxe.

Zer esan andirik ezeuken euren artean, bañaetxera joan bear andirik bez, itxuraz beintzat, tagora ta bera ebiltzanai «agur» edo «arratsal-deon» egiñaz, baziarduen euren amaibageko jar-dunean.

Onetan, len goruntz joiala ikusi eben Trama-na betorren ostera beruntz, ta eskuak gerrianzituala, autodun biai apur baten begira gelditu-rik,

—Gazteaaak —esan eutsien irribarrez—luzea dozue aria zeuek. Ezin eten e, ezin eten?

Da Mañasi, lo gozotik esnatuten dan batlegez, barriro gorri gorri eginda, begi andi zaba-lakaz begira jarri jakonean,

—Ez lotsatu, neskatillatxua, —jarraitu ebanTramanak— ez lotsatu, garaian zagoz da. Auke-rakoak zarie zuek bata bestearentzako.

Arriturik gelditu zan Mañasi bere barrukoamesak ikusi ta agertu eutsiezalakoan: Anjel,iñoiz baño geiago ta obeto neskatilleari begira.

—Entzun dozu zer esan daben? —itandueutsan onek Mañasiri.

—Edozer gauza orrek —erantzun eban bes-teak— lotsabage andia da ta.

—Bai, lotsabagea da.Ta auxe da ipuña. Tramanaren esana lotsa-

bagekeria zan, baña gure gazteok ezeben txar-tzat artu.

Barrez asi ziran arrain saltzalleak esan zituanitzen gañeko autuan.

—Ezpagenki lez —ziñoan Mañasik— Anjeleztagola Txanogorriren alabearentzat.

—Zegaitik ez?

—Zagoz ixillik: gauza asko gaitik ez. Erri guz-tiak eztaki Antoni Errota-gaz ezkonduten zarea-na?

—Errietan, emakumien miñean batez be,barritxukeri andiak ibilten dira. Neuk diñotsuteta siñistuidazu, Mañasi: niri oindiño iñogazezkontzerik etxat gogoratu.

—Ee? Egia diñostazu, Anjel?—Egi egia.—Zelan, bada, egoten zara Antonigaz?—Asko askotan eznaz egon. Zeugaz be bana-

go.—Baña nigaz beste era batean.—Zuk zer dakizu?Au entzutean, Mañasiri begi biak malkoz bete

jakozan, da Anjeleri bat batera bereak argitu.Baña geiago itzik egiteko asti bage, neskatilleak,txalopetako otzarakaz mutiltxoak betik gora eto-zela ikusi zituanean,

—Ene! Txalopak etorri dira, ta aparia egitekooraindik, ama errekan da ta —esan eban— da asizan arin-aringa etxeruntz, Anjeleri agur eginbarik. Onek be ezeutsan agurrik egin, baña bereartean esan bai:

—Zelan otu etxako lenago aparia egin barikeukala?

Zer diñostazu, irakurlea? Amesetan egongozala gau atan Mañasi? Jakiña ba.

Baña amesak ames izaten dira beti, itxuraz-koak izan arren.

XIVNAIGABEAK

Sarri dakie gurasoak etxeko seme-alabenzorigaiztoa egiten: batzuk umeai zuzenbideaerakusten ardura bagekotxuak izan oi diralako;beste batzuk ikasgarri okerrak emoten deutsie-zalako, euren aurrean edozer gauza esan edoegiñaz; onek norbere umearen utsegite ta griñatxarrak ikusten eztituelako, beste batenarenakikusteko begi zabalak eukiarren; arek bear danorduan astiñalditxu batzuk emoten ezteutsezie-lako, aserre barik eta euren onean dirala eraku-tsiaz; da, geienak, semealabak bizi bide barriaartu bearrean edo ezkongei dagozanean, umienzorionari baño euren (gurasoen) uste ta gogoarigeiago ta obeto begiratu oi deutsielako.

Alperrik da esatea osoro ta geiago eziñeanmaitetuten dituela euren umeak. Ori danok daki-gu, baña, nire ustez, maitetasun guztien azpian,sustrai barruan, biotz mamiñean, bakotxak nor-bere ondo-naia, norbere buruaren maitetasuna

idoroten dau bestienganakoagaz nastean, dagurasoak be bai eurenean.

Orregaitik, seme alabak ezkontzeko eguneta-ra elduten diran eretian, gurasoak eztira eurenguraria ukatu gura, euren gogo betekoa eztanaeztabie nai etxean, naiz da izan semien gurari-koa, ona, adjutua, elizkoia, ta langille maratzaetxera ekarri gura dan mutil edo neskatillea. Taguraso askori gogoa beteteko, dirua ta ondasu-na izaten dira gauzarik onenak. Euren iritxiz,etxejauntzakoak etxejauntzakoakaz ezkondubear dira beti, maizterrakaz maizterretakoak.

Egia da, semien gañean, Jaungoikoak eta Iza-kiak emoniko aginpidea daukiela gurasoak, euraijagokela esonde ta erakusmen zuzenak emotea;baña eztabie aztu bear euren aginpide ta esane-tan Jaunaren legeari ta seme-alaben onari begi-ratu bearrean dagozala. Zarrago diran aldetikargi geiago euki daroe, ta erakutsi daiela eurengogamena: baña ez beti jarraitu eragin, semealabak errukarri izateko zori ta agiñean ipiñiaz.

Anjelen aita ta ama beste askorenak legezko-ak zirean. Gure mutil onek, bere barruan zerbaiterabilliarren, ezeutsan iñori ezer esan, da Arre-

nobaten oña sendatuten egoan bitartean, Sar-dinzarrek eta emazteak, emazteak batez be,euren mutilla lotsatia zala ta egundo berez etza-la aurreratuko gogamendurik, Antoniren guraso-akaz egon da arautu ebien gaztien ezkontzea.Geiagoko bage gauzea eginda egoala uste iza-nik, atunetara baño len, Donibanetarako, ezkon-duko zireala zabaldu eben erri guztian, da etxebizitza barrirako bearkiren batzuk egin eiezalaagindu be bai, ixil isillik.

Antoni pozez zoratzen egoan. Etzan bera iño-ganako maitetasunak urtuko eban emakumea,Anjelegaz legez beste edozeñegaz ezkondukozitzatekean, au baño geitxoago izan ezkero bes-teren bat; baña, Arranondon, mutillik eder daaberatsentzat egoan Anjel, neskatilla guztiakgauzarik onena zala ziñoen, da orregaitik egoanain pozik Antoni, gauzarik onena beretzat zala-ko. Erriko adiskide guztiak ondamuz begiratukoeutsien berari: orixe zan Antoniren gogamenbakarra.

Entzun daigun orain, Anjelek, Elgoibartik eto-rri zanean, Amagaz euki eban izketartea. Aitaitxasoan zan.

Amak. —Astia emon deutsugu, seme, taonezkero zerbait erabagiko zenduan.

Anjelek. —Zer erabagi, ama, zeren gañen?Amak. —Ori diñostazu? Ezkontzearen gañean

ba.Anjelek. —Aa!Amak.—Guk u, zeuri bideak edegiteagaitik,

Antoniren gurasoakaz itz egin dogu, Antoni berabe prest dago, ta eztaukazue abadeagana joateabesterik. Ara ama on batek zelango lanak egitendeutsazan seme onari.

Anjelek.—Baña, ama, nik ezer erantzun ezpa-dot!

Amak. —Eta etzenduke erantzun be egingo.Lau illabete bada gauza onen gañean itz eginneutsula, ta mutik ezteustazu esan, da nik i...Beti ezkongei egon bear aldozu?

Anjelek.—Eznaz oraindiño zarra.Amak.—Baña ni bai, ta gure etxean neke

asko dago emakume bakarrarentzat.Anjelek.—Artu bei ogipeko neskame on bat.Amak.—Etxekoa dozu neskamerik onena,

txotxo.

Anjelek.—Ezkara ondo bizi, ama? Bizi gaite-zen olantxe, oraindiño.

Amak.—Ta zegaitik eztozu ezkondu guraAntonigaz?

Anjelek.—Egia esateko, etxat biotzera sartuneskatilla ori; arrotxoa dala uste dot, apaindurizalea, lerdenegia.

Amak.—Ta zer esango dabe gugaitik Antoni-ren gurasoak?

Anjelek ezeutsan itaune oni ezer erantzun.Bekian amarena berea zala errua, baña ezeu-tsan arpegira bota gura.

Aita itxasotik eldu zanean, illuntxo billatuzituan ama-semeak, eta bere itauneri «bai» edo«ez» besterik erantzuten ezeutsiela. Igarri ebannundik etorriko zan illuntasunaren asierea, bañaeuren aotik entzutearren,

—Zer izan dozue? —itandu eban.Amak.—Zer izango da? Gure seme oni arro-

txoa irudituten eijako Antoni Errota, lerdenegia,apainduri zalea. Lerdena izatea obea da korkoi-xa izatea baño, ta apainduten bada barriz,bereagaz apainduten da: berak dauka arekapaingarriak erosteko ta geiagorako.

Sardinzarrek semeagan ipiñi zituan berebegiak, arek zerbait esango ebalakoan. Anjelsuaren garrari begira egoan, ixillik.

Baeukan mutillak zer gogamendu. Alde bate-tik bere buruak zirautsan txarra zala gogokoaetzan emakume bategaz ezkondutea; bestealdetik ezeutsan bere amari naigaberik emongura; axe zan bene benetako estualdia.

Sardinzarrek barriz, gauza guztien gañetiketxeko bakea ta semearen ona gura eban. Egia,bera ibilli zan, ainbeste bidar, ardantegiko lagu-nai ta txalopa barrukoai esaten, Antoni Errota-gaz ezkontzen jakola semea, ezkontza ori gauzaandia zalakoan; baña etzala ezkontzen esatekobe laster jarriko zan, alan bear izan ezkero.

Iñok aorik ezebaia edegiten ikusita gero.—Ia ba —esan eban— guk u, Anjel, egin

doguna zeure onagaitik egin dogu; baña zeuzara ezkondu bear dozuna ta zeuk gura ezpado-zu...

Amak, negarrez.— Auxe da ordaña! Beragai-tik buruausten jo ona ta jo orra ibillita, auxe daordaña!

Amaren ganorabagekeri ta bidebageko esa-teak min andia emoten eutsien Anjeleri. Ezekianzer esan, ezekian estualdi atan nundik urten.Begiak itxi ta ezkonduko zala esateko be baego-an. Azkenean, egonaldi bat eginda,

—Ona da —itandu eban— norberak nai ezta-bela ezkondutea?

Aitak.—Ez, txotxo, ori ez. Zeuk gura ezpado-zu, len be esan dot eta...

Anjelek. —Nik badakit esker asko zor deutsie-dala neure gurasoai ta eskerbagea eznazala ustedot: euron mendeko nago, ta eurok agindu tagogo barik ezkondutea ona dala esan ezkero,ezkondu be bardin egingo nitzateke; baña eztaori neure guraria gaur beintzat, eta nire iritxia daluzapena emotea Antoniren gurasoai. Olan ezti-ra eurok iñogaz txarto geldituko ta nik arnaseaeukiko dot.

Aitak.—Ondo esan dozu, seme, ederto. Goa-zen orain errosariora ta ¡biba la pas! Andrea,ipiñi eikeguzu gaur apari on bat.

Amak ezeban geiago ezer esan. Gizon biakjoan ziran elizara. Andik urtetean, gure mutil oni,aparitara eioala, «Anjel» deitu eutsan kale baz-

tertxuan eliz-zapia tolostuten egoan emakumegazte batek.

—Ola, Antoni, —erantzun eban mutillak.—Zer barri? Noiz etorri zara?—Gaur arratsaldean.—Ondo?—Bai, sendatu naz.—Elizan ikusi zaitut eta itanduteagatik urten

deutsut bidera.—Eskerrikasko.—Ta? Ezer esan deutsue etxean?—Bai.—Zer deritxozu?—Oraindiño eztogula olangorik bear.—Ee! Zegaitik? Donibanetarako ez? Noizba?—Eztakit noiz.—Eztakizula noiz?—Ez.—Gitxi gora bera bez, gizona?—Gitxi gora bera bez.—Zoratuta alzagoz? Zuk eztaukazu ezkontze-

ko gogorik.—Oraindiño ez.

—Oraindiño ez? Neuk be ez ba... Nai baneuzu baño obeak badaukadaz edonoiz da edonun.

—Eukizuz ba, emakumea. Zeñek esaten deu-tsu ezetz?

Onenbestegaz aldendu zirean neska mutillakbata besteagandik: azkar neskatillea, batbateraesnatu jakozan kirioak emoten eutsien bizitasu-nagaz, aserre ta muker, etxe bazterrean negaregitera, erriko mutillik ederrena beretzat ezego-alako; baña kalearen erdian kezka bagekoarenantzera agertzeko ustean, berak itxi ebala muti-lla esateko asmoagaz: Anjel, astiroago, amarenbildurrez, baña pozik, gurasoak ipiñi eutsienlokarria ain laster urratu ebalako. Ezeban usteberak alango gertaldirik ordubete lentxuago.Bear bada gurasoai aurre artzea etzan ondoegiña izango, baña zer egingo eban ba, gauzeaesku artera etorri jakon ezkero?

XVUSTEGABEKO JAZOERAK

Antonik baño negar mingotxagoak eginzituan Mañasitxuk. Ezekian onek zer igaro zanAnjelen etxean, au etorri ta urrengo goizeangoiz, bera, Mañasi, Bilborako zalpurdian sartuzanean. Entzun eban lenago, Anjel Elgoibarrenegoan artean, au ta Antoni laster ezkontzenzireala. Ezin sinisturik, alde askotan itandu ebanegia ete zan albistea, ta alde guztietan ao bate-tik zirautsen baietz da baietz: gauza ziurra zala.Antoni ta Anjelen gurasoak eurak ziran barri onatoki guztietan zabalduten ebenak. Artoberokziñoanez, Sardinzarrek be txalopako guztienaurrean autortu eban.

Lenagaz gañera asko argaldu zan Mañasi:bere buruan erabiltzan gogamen tamalakaz dabiotz barruko naigabe sakonen indarrez, osouldua gelditu zan gaixoa. «Zetarako —gogoratu-ten jakon— zetarako esan eustan Anjelek niriErriberako malletan esan eustana? Neure lepotikbarre egitearren? Ai orduan billatu ezpaneu!

Ezeban jakingo gaur dakian beste. Ai, txatxalaburubagea ni! Negarrez enintzan ba asi, Antoni-gaz ezeukala ezer entzun neutsanean? Dana iga-rri eustan orduantxe. Ainbeste urtean ondo ixillikeukitako gauzea...! Orain Antoniri esango deutsata laster jakingo da Arranondo guztian. Zer lotsa-ria! Zer barriak egingo dituen orain nire lepotik!Ez, ez nau ni emen geiago iñok kalietan ikusiko,Bilbora joango naz neskame, antxe ezkutaukodot neure burua ta eznaz geiago Arranondoraetorriko. Ta nik, zoruonek, zer poza artu nebanbere biotza katigau barik egoala jakiteaz...! Ezzirudian guzurtia ba, baña»...

Lortu eban zelanbait gurasoen baimena tabajoian Bilbora. Amak eta Josepak lagundueutsen zalpurdiraño. Zalpurdi barrura sartu bai-zen lentxuago, Josepak belarrondora esaneutsan:

—Atzo etorri zan bera, ezta?—Bai.—Ikusi dozu?—Bai, besteagaz. Bart, kalearen ertzean ego-

zan biak, aurrez aurre. Jaungoikoak adu oneko tazorioneko egin daizala.

Ezeben geiago itzik egin. Bularraren kontraMañasi estutu, malko gori andi batzuk igortzi,barri onak eta laster bialtzeko sei edo zortzi aldizesan, zalpurdia bidearen jira batean estaldu zanartean egon, bidezkoari sudur oialak agurka, tanegar ondoko arnasestuagaz banatu zireaneuren etxietara Josepa ta Mañasiren ama. «Oriburubidea artu dau —ziñoan onek— ori burubi-dea artu dau neure alabeak, irabazi egingodabela ta! Jaungoikoak daki zein etxetan izangodan, zelan begiratuko dautsien da zenbat negaregin bearko daben. Jesus, Jesus! Naiago nebanbaimenik emon ezpaneutsa. Eskerrak bera pozikdoanari».

Pozik! Ezekian asko bidezkoak eroiazan nai-gabe ta zotiñak.

Bilbora eldu zanean, arranondotar ezagunbat eukan arek Atxuriko gelunean zain, da bera-gaz batean, beti erri andietan oiturik dagoanemakume baten antzera, geluneko gizon daemakume narrasen deadar. eskintze ta morroi-kintzeari jaramon barik, kalietan zear joan zanaurretiaz billatuta eukan etxera.

Andik jakin erazo eutsien amari ta Josepariguztizko toki onean egoala ta ez beragatik kez-katan egoteko.

Alaxe zan. Berezko argia eban Mañasik gauzadanak errez ikasteko, oso apala ta begiratuazan, lenengo egunetik asi zan berari jagokozaneginkizun, arlo edo arazo guztiak alebanik ondo-en egiten, da beren nagusi ta etxekoandreakikusi ebenean neskatillea ain azkar, zintzo tagogotsua, ain leun, garbi ta itxura ederrekoa,etzirudiala neskametarako jaioa ziñoen, da begibiak emongo euskioezan pozik.

Nagusiok guztiz zirean elizkoiak, eta egune-ro, goizean goiz jagita, mezatara joaten itxiteneutsien, zortzian bein autortuten zan, euskaldunabade on baten oñetan; amabostetik amaboste-ra, jai arratsaldetan, urten oi eban edo elizaraedo itxasaldera, beste biderik ezeban ikasi gurata. Benetan egoan ondo, ta neskame izatekotan,ezeukean egundo etxe atatik beste batera urten-go.

Arratsalde baten, zaldi-mandoen indarrezburdin aritik ebillen burdian, Ondartzetatik Bilbo-ra etorrela (oraindik tximist-indarrik ezegoan

orretarako, Bilbon), Arranondoko gizon bizardunbat billatu eban burdi barruan: Indianoa.

Norbere lurretik kanpoan billatu ezkero, naizda errian agurrik egin ez, arpegi ona ipinten jakoerritar bati, ta alan, Mañasik eta Indianoak, guz-tizko arrera ona egin eutsien alkarri, ta biak,bata itaunga ta erantzuten bestea, Arranondokogauzen gañeko jardun luze batean asi zirean.Mañasi zan itaunle, berak nai eban aritik eruateneban jarduna, ta ain buru-ta-biotz arlotu zireaneuren autuan eze, ezeri be jaramon barik, ezbide inguruko burdin lantegi ketsuai, ez Ibaiza-balgo ontzite ugariai, ez gora ta bera oso astiroeroiezan gabarra astun beteai, ez edonun agiriziran gizadi zamatzalleai, ez burdi barrukoenbarregarrizko esanai, ez Bilboko sarreran egozanjauregi barri ederto apainduai; ezeri begiratubarik, ezer ikusi barik, uste baño lenago elduzirean zalpurdia geldituten zan kaleraño India-noa ta Mañasi.

—Nun bizi zara? —itandu eban gizakumeakzalpurditik jatsi ziranean bereala.

—Ementxe bertan, aurreko etxe onetantxe.—Naigabe dot.

—Zegaitik?—Zeuri apur baten aconmpañatea gura

nebalako.—Eskerrikasko. Etxatorkit ondo zulango lagu-

nik kalean. Ze esango leukie? Banoa.—Zagoz piska bat. Dos de Mayoko korridak

ikustera etorri naz ni, ta alkarregaz joan beardogu biarkora. Neuk artuko deutsut billetea,Mazantini da primer espada, guztizko toriadoreabilla.

—Jesus, Mari ta Jose! Ezta... Eskerrikasko.Eznaz zezenzalea. Agur, eztaukat astirik egotekota, Arranondon gurekorik ikusten badozu, goran-tziak.

Bideko laguna aoa bete agiñegaz itxi ta,sartu zan etxera Mañasi.

Indianoa egon zan, etxe ari begira, ordu lau-renean bai, bere artean esanaz: «arrano-arra-noa, orixe da neskatilla ederra dagoana Maña-si».

Andik egun batzuetara, nagusientzako eioa-zan eskutitzen tartean, Mañasirentzat eldu zanbeste bat. «Niretzat ete da», esan da, bi edo irualdiz begiratu eutsan estalkira. Aots edo letra

andi oker batzukaz Maria Iñasi Irazabal, Estupa,lumero 6, Bilbao, ziñoen estalkiak. Eregi ebanjaubeak eskutitza, ta ara emen zer eukanbarruan:

«Arranondotik 18...ko Maiatzaren 7-an.

Irazabalgo Mañasitxuri

Mañasitxu neuria: Antxiñatik begiratu-ten neutsun ondo, luzaroan zaukadazneure biotzean sartuta, aspaldietan nera-billen zeugaz egoteko gogoa; baña zugazitz egiterik eztot izan joan dan jaiegune-rarte. Orduan be eneutsun esan neukgura nebana, ta oraintxe eskutitz onenbitartez diñotsut.

Ezkongei nago ta ezkontzeko usteannabil, neugaz pozik biziko dan lagunbaten billa. Beste askoren artean zeuaukeratuten zaitut: zeu izango zara nire-tzako lagunik onena. Ezta alan, Mañasi?

Ia berrogei milla ogerleko daukadaz,Bankoan ondo gordeta: ni ilten nazanean,zeureak izango dira danak, eta bitartean,eurak emoten dabenagaz biziko gara biokederto. Erantzun daidazu baietz dazeruan sartuko dozu eskuak munga dago-tsun

Egurbideko Joxe Antonio».

Arriturik gelditu zan Mañasi eskutitz au ira-kurtean. Etxakon iñoiz berari alango gauzarikotuko, ezta, ezta. . . Bere billa Egurbideko JoseAntonio, bizardun baserritarra, Indianoa! Ezinzeitekean siñistu. Andiki billa etzan ba ibilli?Jakin izan baleu aurreragoko domekan!...

Mañasik jakin ezarren antxiñatxutik begiratu-ten eutsan begi onakaz Egurbidekoak. Egia da,andiki etxetako alaba bateri baño geiagori itzegindakoa zan gure mutil zarra, eurakandikezezko biribillak arturikoa be bai, baña beti eukieban biotz bazterrean tokitxu bat Mañasirentzat,eta andikirik izan ezean... Ezkutuko uste orieukan Arranondon; baña Bilbon ikusi ebaneanain polito jantzia ta ederra, urretik ezagutu eba-

nean bere izketearen soñua, egokitasun barriakidoro eutsazan neskatilleari, etxe andiko alaba-rik onena baño obea iruditu jakon bera, ta orre-gaitik berealako eskabidea, besteren bategazlotu etzedin Mañasi.

Orain ikusi daigun neskatilleak Indianoariemon eutsan erantzuerea:

«Bilbon...Egurbideko Jose Antoniori.

Neure jauna: Eskerrikasko, baña etzai-tut bear. Berrogetamar urte inguru eukikodozuz onezkero: zarra zara niretzat. Kris-tiñau otza ta euskaldun badaezpadakoazarean entzutea dot: ortik be ezkiñakeondo etorriko.

Gordeizuz, bada, zeure diruok bestebatentzat, eta parkatu egiozu bere gor-dinkeria

Irazabalgo Mañasiri».

Ondo egin eban onek alan erantzutea? Nikneure aldetik eztot ezer esan gura. Olango gau-zetan biotza izan oi da agintari, ta biotzak bere

legeak eta bere egitadeak daukaz. Dakitana daerregeri be Egurbidekoari legez erantzungoeutsala orduan Mañasik. Bere erregea Anjel zan:ezeban besteren bearrik.

XVIALDERDI ARGALETIK

Min andia emon eutsan Indianoari Mañasirenerantzuereak.

«Asko da gero —zirautsan bere artean gizonorrek, Mañasiren eskutitza artu ebanetik laster—asko da famili beartsuko neskame pobre bateknire aberastasunari ez begiratutea... Zarra naza-la ni! Orixe da gizonari arpegira emoteko arra-zoia! Iñoiz bein akordau jataz neuri be neureurteak: ikusi ditut, naigabez, ispilluaren aurreannagoala, bekokiko zimur da arpegiko bizarbatzuen zuritasunean; baña olango gauzariketxako iñori esan bear... ¡Sin educasión! Neukerakutsiko deutsat ari. .. Nik eztot gura zartasu-naren gomutarik. Zetarako da edadeak bereatzetik dakarzan eritasun, gaixo ta eriotzeagazgogoratuten egotea? Berez be badatoz bai olan-go pentsamentu gaiztoak, geiegi, ta naikoagarraztasun emoten dabie.. . Olango kontuakaztu egin bear dira zerbait ondo bizi izateko, taorregaitik etxat gustetan gaixoakana ta entierro-

etara joatea. Gustoko pertsonak ezleukie joanbear egundo... Beste gauza bat da erromeri tabodetan ibiltea!... Ta noiz zelebrauko ote dodazneure bodak?... Egi egia neure buruari esateko,ez naz gaztea, ez; baña ezkonduten dira zarra-goak amaika... —Kristiñau otza nazala, gañera,ta bada ezpadako euskalduna! Iñusentea! Zerdauka orrek zer ikusi ezkonduteko edo ezkongaiegoteko? Au ezin leike Arranondon esan, bañaeztira bizi asko munduan ondo ederto, Jaungoikobarik? Zetarako dogu gero Jaungoikoa?... Ta zergauzea euskaldun izatea! Zer kostumbreakeurenak! Artoa jan, sokilla jo ta iñok eztakianlenguajean itz egin, Ameriketan ikusi ditudansalbajeak legez, gitxi gora bera. Orixe da emen-go baserritarren bizimodua: orixe izango zanneurea, mendi tartetik urten ezpaneu. Ta bizimo-du ori maitetu! ¡Parese mentira!... Abadeak dau-kie kulpea, abadeak. Eurak dabiltza beti emengoabueloen uso kostumbreak konserbau bear dira-la deiezka; eurak eidiñoe eznazala ona elizarasartzen eznazalako. Ezagun da bai argizarijaleok ni lez estranjerian ibilli eztirana. Nik añalur ikusi balebe, jakingo leukie ilustraziñoia dau-

kien gizonak eztirala joaten elizetara... Lastimeada Mañasi lango neskatilla bat abadien esaneraegon bearra, lastima andia. Kenduko deutsadaznik elizkeriok nire eskuetan jausten bada. Ta jau-siko da. Zegaitik ez? Maitetasunaren eztena, bio-tzaren erdian, geroago ta biziago daukat, zirika-zirika, ta egin bear dot zerbait. Mañasiren bio-tzak gaztelu sendoa dirudi, baña badakit nundagoan gazteluaren alderdi flakoa, badakit, etaalderdi orretatik sartuko naz gazteluan. Bai,Jaungoikoak gura badau, Jaungoikorik eztagobaña».

Esan da egin. Iñoiz ez da egun atan, India-noa, egualdi txarrari arpegi ona ipiñi oi deutsie-nen gisa, barrez barrez, Txanogorriren etxerajoan zan illunabartxoan.

Txanogorrik muskillea eriola ezagutu ebanJoxantonio; Txanogorriren emazteak amaikabidar erosi eutsan iru errealeko egur txorteaenparantzan; baña gero, Egurbideko mutil ori,kanpoetan ibillita, Arranondora barriro agertue-ran, andikiakaz batu oi zan beti; ta D. Jose Anto-nio esaten eutsan erri guztiak.

Txanogorrik eta emazteak gure jantzi apañe-ko baserritar-zalduna, urrezko katedun gizona,etxean ikusi ebenean, ezekien beragaz zer egin.

Emakumea, zarrapastaka, ezarlekurik onena-ren billa ebillela,

—Baña, Jauna, zer dakar gure etxe zarreraberori lango gizon batek? —itandu eutsan Txano-gorrik.

Indianoak.—Niri ez zuk jaunik esan. Zuk niriseme esan bear deustazu.

Tx. eta E., konkortuta. —Zer diño, Jauna?Seme? Zelan izan leiteke ori?

I.—Zelan? Era batera bakarrik. Etxazue gogo-ratuten?

Tx. eta E., alkarri begira. —Ez... edo bai...baña... ori..

I.—Ezin leiteke? Ezeuskidazue emongo Maña-si emaztetzat?

Tx. eta E. —Baña badaki berorrek zer esatendaben? Ondo ulertu dau eskabidea? Gulangoa-kaz berorren burua bat egitea...

I.—Zeuek gura badozue beintzat...Tx. eta E. —Guk bai, Jauna, guk bai pozik.I. —Bada Mañasiri esan eikeozue.

Tx. eta E. —Bai Jauna, ta berorrek be, esanbeio.

I.—Nik esan deutsat.Tx. eta E.—Eta?I.—Eznabela gura erantzun deust.Tx.—Zoro arraiua!I.—Zein?Tx. —Neure alabea, Jauna, neure alabea.

Eztakie gazteak ogia irabazteko zenbat izerdibota bear dan. Berorregaz ezkontzen bada, ogiaizango dau.

I. —Nigaz ezkontzen bada, señora izango daMañasi. Ia berrogei milla ogerleko daukadaz nik.

Tx. eta E. —Ee?I. —Ia berrogei milla ogerleko.Tx.—Jeseuus!E.—Ezin kontau ala diru!Tx.—Ez bei bildurrik euki, Jauna. Nire alabea

berorregaz ezkonduko da, berorrek gura badau.I. —Nik gura dot ba.Tx. eta E. —Guk be bai, ta ezkonduko da.I. —Zuen eskuetan geldituten da nire eskabi-

dea.

Indianoak oso alai urten eban Txanogorrine-tik, bere artean esanaz: «neurea da, diruak ede-giten eztaben aterik eztagota».

Txanogorri ta emaztea barriz txotxindurikegozan. Aberatzak izango zirean, guztizko abe-ratsak. Nai aña jango eben, nai aña edan, guraaña lo egin, da lanik baperez. Etzan izango geia-go gaberdian jagiterik, etzan izango besigutaraedo atunetara joan bearrik: besigu ta atunik one-nak etxera ekarriko eutsiezan aurrerantzean.Atuna ta besigua? Baita okela zati ederrak,ardao zar ona ta tabakorik indartsuena be. Axezan erea! Neguan jaka-gona bigun lodi beroga-rriak jantziko zituen; udan, aukerako oial meizuritsu argi ta garbiak; egunero entzungo zituenmezatxu bat edo bi, illuntzean joango ziran, biakalkarregaz, Antiguako Ama maiteari eskerrakemotera, ain zartzaro ona jaditxi eutsielako.

Euren lenengo zoroaldian, albiste entzunga-rria erri guztiari esateko gogoa etorri jakoen,baña gero, gauza guztiak orapillotu artean ixillikeukitea obeto izango zalata, egun batzuetan ixi-llik eukitea erabagi eben. Deitu eutsien Josepari,

eskolaua legez, eskutiztxo bat egitera, ta ateansartu orduko asi jakozan senar emazteak:

—Josepa, zuk be gaur geugaz batean poztubear dozu.

J. —Zer dala ta?Tx. eta E. —Mañasiri eskutitz bat egin bear

deutsazu barri on bat emonaz.J. —Baña zer da bera?Tx. eta E. —Guk be ezin siñisturik gagozan

albiste zoriontsu bat.J. —Esaidazue ba ia zer dan.E. —Ara. Ezagututen dozu Egurbideko India-

noa, D. Jose Antonio?J.—Arako agure motrollo ganorabakoa?E., arpegia zerbait illundurik. —Emakumea,

ezta oraindiño ain agurea ta gitxiago barrizmotrolloa.

Tx. —Ta ganorea, Josepa, ganorea dirua da.J. —Ganorea dirua? Noiztik ona?Tx. —Antxiñatik eta beti... ta orrek dirutza

andia dauka; gure etxeak artu ezin ala bai.Zorrozkeri bizian zerbait erantzuteko gogoa

etorri jakon Josepari, baña bere lagunaren gura-

soak zer eterabillen jakingureak atzeratu eutsanmiñaren ertzean eukan esakerea.

Tira —jarraitu eban— argiratu daidazue ipuinori, ta Indianoaren diruakaz nundik daukazuenzer ikusia.

Txanogorrik, barruko eztitasuna ezin gorde-ta, irribarrez, lurrezko pipa motza atzazkal lodia-kaz beteaz:

—Eizu kontu D. Jose Antonioren diruak neu-reak dirala.

Mañasiren ama, beso biak bular azpian kuru-tzetuta, begira jaokon Josepari, onek ze arpegi-kera ipinten eban ikusteagaitik.

J. —Ezin dot ulertu ori zelan izan leitekean.Tx. —Geure alabea D. Jose Antoniogaz ezkon-

duta!... Berbera etorri jaku, ementxe egon da,berak esan deusku Mañasi nai leukiala emazte-tzat.

J. —Baña Mañasik eztau naiko senartzatEgurbideko agurea.

Tx. eta E., batera, aserrezko arpegia ipiñiaz:—Zegaitik ez?

J. —Burutsua ta ona ta biotz andikoa dalakoMañasi, ta biotz, buru ta Jaungoiko bageko gizonbategaz ezingo litzatekealako ondo bizi.

Tx., aserre andiagoan. —Ta zeñek esan deu-tsu zeuri buru ta Jaungoiko bagea ta biotz gogo-rreko gizona dala D. Jose Antonio? Iñoren onaezin ikusi daben dollorren batek, satorrarenantzera edonori azpiak janaz bizi dan ozkil, sala-tzalle, guzurtiren batek. Eleuzkit neuri arpegiz-arpegi esango.

E. —Ta, Josepa, zer da burutsua izatea, zer?Etxera datorkigun ondasuna leiotik bera jaurti-tea? Zulango eskallu burubakoa izango litzatekeMañasi be, ezkondu gurako ezpaleu...

J. —Etzaiteze aserratu, baña eztau gurakoba... Ezta naikoa nik esatea, berak erantzungodau.

Tx. —Ba, ezezkorik erantzuten badau, eztaugurean geiago ankazurrik sartuko.

E. —Ori ez orraitiño.J. —Paperik eta lumarik badaukazue?E. —Ara or: beko andreak emon deuskuz.J. —Ia ba, egin daiogun eskabidea.E.—Baña dana ipiñiko deutsazu gero.

J. —Dana.E.—Ezteilla burubakoa izan.J. —Bai.Tx. —Señora izango dala.J. —Bai, bai.E. —Gure zartzeari begiratu daiola.J. —Baita.Tx. —Ondamutsuen esanari ez jaramonik egi-

teko.J. —Baita.E. —Zoriona etorriko jakula.J. —Dana, zuek diñozuen guztia... ta zerbait

geiago.

XVIIJARDUN-ETXEAK

Emakumeak, biziko badira, jarduna nai tanaiezkoa dabie.

Orregaitik billatu oi ditugu beti autuan, edo-zein aldetan da edozer akiakulagaz.

Iturrian, buruko edarriaren zabunak ezinzaindurik eta sudur aurretik bera ta bekokianzear, ituxuraren irudira, ur tanto lodiak datorko-ezala; erosketako enparantzan, etxerako beardiran elikaturak erosita gero, otzara zamatua,besoak eten arteraño, ezin jasorik dindilizka dau-kiela; nasa gañean, euren umeai bularra emo-naz, edo kalearen erdian zabal zabal, bidezkoguztiai bide-aritik ibiltea galerazoten dagozala;errekan, elizpean, etxeaurrean, leioetan; goi-zean, arratsaldean edo gabaz, asti apur bat dau-kien tarte danetan; bik edo lauk, ixillik edo dea-darka, deadarka sarri, itz egin bear dabie edoze-tara ta edonun, noiz nai ta edozergaitik.

Norbait iñora joan bada, beste norbait erriraetorri bada, urlia erriko gizona edo emakumea

erbestean ikusi badaue, galanta badago, gaixo-rik badabil, eztul txarra badauka, alborengoabadau; auzoan jaiotzea, ezkontzea edo eriotzeagertau dalako, jaiobarria aitaren edo amarenitxurakoa dalako, orko edo ango neskatilleakezkonsari ona daroalako, gorpuari olango edoalango iljantzia ipiñi deutsielako; goiko ta bekobizilagunakgaitik, txalopa jaubeagaitik, erakus-leakgaitik, osagilleagaitik, udaletxeko aginta-riakgaitik; txankame, txotxapaindu, buztanikara,diruzale, andinaiko, koipelustre, ekin beti ta era-gin mingain zorrotzari. —Jakingo leukie barri edoalbiste bat lurpean gordeta egongo balitz be, tauskeria izan daroe naikoa luzaroko jardun gogo-tsuetan egoteko.

Orretarako, gizonak euren batzar-tokiak dau-kiezan irudira, emakumeak be baditue euren jar-dun-etxe jakiñak.

Lenago, oraindik ez antziña, udako jai arra-tsalde ta neguko eguzki orduetan, etxeko ata-rian egin oi zituen billeratxoak, lauziri laumariko-ak ogetamaikan jokatuaz edo batak besteaorraztuten euen bitartean, zerren bitarte orretanbe ezin dira ixillik egon Arranondoko emaku-

meak... beste lekuetako guztien antzera. Gaureztira ainbeste ikusten atarietan, baña ezin itxidaroe gabeko jardun-etxe aukeratua, batez beneguan. Zelan ba, sukalde batean danak ingura-tu ezkero, beste guztietan egurra ta argia aurre-ratuten badira?

Ta esan daigun euren goraldirako. Aurreratu-te orretan Euskalerriko emakumerik geienakmutillak dira, ta orregaitik, gizonak, irabazi aldie-tan, ardantegi edo sagardantegian bear bañoerreztxoago txanpona emoten dabien bitartean,emakumeak askotan oidabiltz buruausten, txan-ponari nondik iraun eragingo edo txakur txiki batgeiago zelan irabazi edo atarako. Baña gauzeariiraun eragiten edo diruari ondo begiratuten Arra-nondoko emakume zintzoari eruango deutsanikezta iñun jaio. Ori bai, eralgi ta zabalduko daueitza ugari, imillaunga edo imiñaka; baña ez diru-rik. Dirurik ez eralgi, batu albada. Esanguraandiakaz joaten dira batzarretara, baña betidoiaz eskulan, arazo ta irabazbideren bategaz.

Eztaroie gaur nire ume-urte gozoetakoardatz, goru ta matazuzkirik; eztira orain Arra-nondoko eskaratz sukaldeak sapio, mulo ta amu-

koen autsagaz loituten; ezta iñun ikusten ezmatazarik, ez ardazketarik eta ez arilketarik, etaezta entzuten be niri ainbeste ames eragiteneustien lamiña ta sorgiñen ipuin itzal bildurga-rrizkorik. Orreik gauzok, sañez beteriko krusallubaltz koipetsuaren egunetako ekanduak, joanziran betiko, beste oitura gomutagarri asko joandiran taiuan. Gaurko egunean andrazkoak batza-rretan daroien zeregiña, sarea edo galtzerdiaizan oi da, edo gona, praka ta atorra zarren ara-bakintea.

Krusalluaren egunak antziña joan ziran, bañaoraindiño, gure andrazkuok, sukalde bakotxeanargi motel bat euki daroe danentzat, merkiena.Ezta geiagoren bearrik sarea edo kaltzerdia egi-teko, mutikoaren atorreari aitaren zarrenagazidun, eskutur, mauka barriak ipinteko; senarra-renari arratadarik andienak josi ta paparreansoin-ale bat edo bi ezarteko, ta neskatoarentzat,amaren goneari aloz batzuk artu ta gerria zer-bait estutuaz, gona polit bat egiteko. Eztala onaizango? Tramanaren alabak ezeuen oberik euki-ko jaio ziranetik amabost urteraiñokoan.

Batzarrean batu ondorean errosarioa esateada lenengo egin daroen lana. Lan luzea: nik ezta-kit norañoko Aita gure ta Abe Mari-en erreska-dea esaten dauen azkenean, bidietan da itxaso-etan dabiltzanakgaitik, gaisoakgaitik, il zoriandagozanakgaitik, etxean il diranakgaitik, aide taezagunakgaitik, Garbitokiko Arimakgaitik etaneke premiñetan dagozan beste askogaitik.

Danak aspertu barik jarduten dabie lan luzedone orretan; Tramanak eta Brixek be bai, bada,zer esanik be eztago, olango billaldiak egozantokian, Tramana ta Brix izaten ziran nagusi edoetxekoandre, biak etxe banatan. Etziran zorrobateko urunak.

Eta iñok ezeukean esango, Tramanori arrene-tan egoanean, nasako Tramana bera zanik; ainsamur-itxuran egiten eban arrena, goi goitikodeadar me ta erdi negarrezkoan, katuaren aue-neko miauaren irudira, baña gero, errosarioaesandakoan, biurtuten zan bere betiko senera;goi-goitik be beraño erasten eban, eztakit nikzelan, bere itza, ta loditu, sendotu ta garraztutenjakon berealako batean. Errekisto biko orgañuaeukan eztarrian, bere lagunak ziñoenez.

Arrenak amaitu ondorean asten ziran lagunurkoai narrua kentzeak, eta orduan erakustenzituan bere griña gaiztoak gure atso zabal onek.

Berau joaten zan etxean, gau baten, errikogauza guztiak goikoaz bera ta azpikoaz gora era-billi ta gero, nor edo nork itandu eban:

—Zer egin zan Mari Errotaren ezkontzeagaz?—Eztakigu. Galdu egingo zan edo... Ixillik

dagoz beintzat Sardinzarrenekuok.—Ondo bero ebiltzan ba eraldi batean. Beste

zerbait egongo da or. Mari Errotak esan ei dau...—Mari Errotak edozer gauza. Gurasoak bai,

Anjelen gurasoak ibilli ziran berorik; baña semeaguztiz otza eida olango gauzetarako.

—Otza, e, otza? Antonigaz izango da ze, neukikusi dot iñoiz besteren bategaz ondo gogozkoa.

—Zeñegaz?—Mañasigaz.Onetan, billaldira besteak baño beranduago

eldu zan atsotxu batek, albisterik onenaren jau-bea baillirean, bere burua jaso ta eskuari eragi-ñaz,

—Mañasii! —esan eban— Ai enetxoak! Maña-sik orain gora begiratuko dau. Ezer eztakizue?

—Ez.—Bada ezer ez izatea izan leike, baña niri

gauza bat otu jat.—Zer dala baña?—Atzo illuntzean Egurbideko zimarroia Txa-

nogorrinera joaten ikusi neban.—Indianoa?—Bai, ta berak urten da laster, Txanogorriren

andrea, poz itxura andian, Joseparen billa ebi-llen, Mañasiri eskutitz bat egin bear eutsielata.Ortik artu neban atzo susmoa, ta gaur, Txanogo-rriri barri onak daukazan itandu deutsatanean,baietz erantzun deust, guztiz onak. Eztot astirikizan geiago jakiteko, baña...

—Aita ta semea ta!... Apetaldia da! Ikustekoaizango litzateke.

—Ikustekoa, esatekoa ta entzutekoa. Egundoolangorik!

—Orixe da azartona!—Azartona zergatik?—Ia ba, milloi bat baeidauka zimarroi orrek

eta...—Milloi bat! Auntzaren gaberdiko eztula da!

—Ta milloiagaitik zimarroia edo izurde ustelaartu bear da senartzat?

—Ja jai! Izurdea ostera? Benetan, aren lepolodi baltzak izurdearen antz pixkat badauka.Baña oraindiño itxurazko gizona dagotsu.

—Itxurea bai ta kemenik ez. Orreik, Amerike-tan izandakuok, osasuna galduta etorten dira.Suldarrez beteta eidauka gorputz guztia, tagañera gibeleko gatxa ta kuntzurrunetakoa bebaeidaukaz. Eztabil ba beti Zestuako ta Zaldibar-ko urak edaten?

—Bai, ta orregaitik itxi eben AzeritxunekoPetrak eta Birigarroneko Mikallak, ez dirurik naiezebelako.

—Ezkontzeko gogoaren bizarra dauka agu-reak.

—Ta lausotasuna andia ari alabea emon guradeutsienak. Aingerua lango neskatillea judioakbaño okerragoko gizonari!

—Ori da bildotsa otsoaren auan ipinteabeste.

—Ixo, ixo, eztakigu gauza ziurrik eta!Baña etzirean ixildu. Bai zera! Ezin eben. Ain

zan albiste ori jakingurearen esnagarria eze,

entzun ebenetik eta bigirea amaitu arteraiño,bera izan zan gau atako jardungei bakarra. Erru-ki barik astindu zituen Indianoa ta Mañasirengurasoak; ezin geiagoan mutildu, billostu tabarregarritu zituen irurak.

—Ikustekoa egongo da —zirautsen— Txano-gorri balaunetarañoko lebiteagaz! Da emazteasedazko parpalladun soñeko luze luzea jantzirik?Tramanak jasoko eutsan atzetik, kaleko autsetanloitu etxakion. Ja, jai! Amona mona se quera....Indianoa barriz itzain ibilli eizan Ameriketan, taandik etorri ezkero be, zaldun jantzia eukiarren,itzaiña baizen besterik etzan. Baña arroa andia,bizturiko zorri guztien senera. Ezeiekian bear-tsuari arpegirik emoten, da aurreragoko egunbatean, Tramanaren agurrari muu erantzuneieutsan... Ezeukan Mañasik lan makala izketanari erakusten Da Aitearen egiten gañera, ezekianda.

Besteak baño zentzun geiagokoa edo biotzobekoa zan andrazko batek.

—Gazteak —deitu eban azkenean— larregiabe larregi da ta itxi daiogun gauza orri bakean,

egia dan edo ez jakin arte bada be. Onek Trama-nonek nastuko leuke...

—Ee? Nik orain? Nik ekarri aldot albistea?—Ez, baña zeuk zirikatu dozu geienbat eta

zeuk esan dozuz esatekorik andienak.—Ondo egin dot, eta albiste orrek egiak urte-

ten badau, obeak entzungo ditue, arpegiarenaurrean esan da.

—Baña beti izan bear dozu?...—Bai, beti, Tramana txarra dalako, zeuek be

etzara onak baña. Ez, zeuek bez. Tramanakemen txarria ilten dabenean, zeuek egoten zarietxarriari anketati eutsika, ta zeuek jaten dozuezgibel-odolosteak.

—Ba danok egiten dogu txarto, zerren ezken-duke lagun urkoa ainbestean iraindu bear.

—Iraindu ez? Zuzitu, banatu, birrindu ta itxa-sora jaurtiko nituke nik irurok; batzuk, eurenneurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto,ganbelu dongeak diralako, ta bestea, len beesan dot eta, panparroi, judio, ustel, izurde,zorribiztua. Eztiñot nik guzurrik: niri egin eustanerantzuerea, bardin bardin neuk diñotan langoazan: muu!, olantxe.

Bigirako guztiak Indianoaren lepotik barrezestanda egiten jagi zirean. Iñor etzan aserratu,Tramana bera bez, itxurak egin arren; iñok ezeu-tsan ezer erantzun, «zugaz ezin leike» baño bes-terik.

Eta bazan norbait, jardun etxeko atetik urte-tean, Tramanari barriro itanduten eutsana:

—Zelan, zelan esan eutsun?—Muuuu! —egiten eban ostera be arek, lagu-

nak algaraka eukazan bitartean.Ain zuzen, orduantxe eioan Indianoa gizonen

batzar tokitik etxera, ta urriñetik ezagutu eba-nean murruskadaduna, bazirautsan bere artean:«niri espiritista batek esandakoa egia bada, guizate batetik bestera biurtu albakeikez, Tramanabeia, idia, edo zezena izango zan emakume bañolenago».

XVIIIATXETAN

Mendien egalean da itxasoaren ondoan Arra-nondotik L...raño dagon iru orduko bidea, nikikusi ditudanetik ederrenetako bidea bada.

Bide orren alde batetik ikusten da, orainaldatz bera datorren solo gariz betea, gerosagastitxo bat, laster baserri eder bat, beingoaniratza zabal berdea, gaztañadi andia urrengo,arizti tantaitsua ondorean, errekondo sakon batnoizean bein, sagasti andiak ostera, soro lan-duak barriro, ta bidearen biurri batean, usterikgitxien dan orduan, buru alde guztia arrano goi-tarrez inguraturik daukan ikaragarrizko atx andibaltz sendo ta arro zerurutz jasoa.

Beste aldetik kantauriako itxas bardinbageaagiri da bere betiko edertasunez apaindurik, ainlaster urdin, bare ta baketsu urertzean txiplitxa-pla jolasean dagoala ta Bilboruntz edo Donostia-runtz, Franziara edo Santander aldera doiazanontziak eta Euskalerriko arrantzalien potintxoakbere mokorren gañean maitero darabilzala; ain

laster gaizto, aserre ta bildurgarria, bitsez beteata irakiña, bere gañaldeko gauza guztiak ondatunairik eta legorreko atx irme gogorrakaz burrukaindartsu bizi ta amorratuan orroaka.

Bide orren itxasaldetik dagozan atx zatiandiak, batzuk, txukuntasun bageak, akatsezbeteak eta zulotsuak, beratuten dagozan artala-katz lodiak dirudie; beste batzuk, leun leunak,odoldi berde bigunez jantzirik dagozanak, bedartxondorren itxurea daukie, urriñetik begiratuezkero. Atx asko dira bertan sustraia daukienak,baña geiago goitik bera jausirikoak, eta zelaniñok eztituan alkarren gañean tolostu, itxasoa-ren barezko egunetan, zulo, tarte, utsune tainguruetatik sartzen jakoe ura polito, ta oni baita orri ez, alderdi batetik bai ta bestetik ez,azpiak eta alboak miazkau naian edo betiko igor-tzi bigunaren indarrez ondartu ta ezerezera era-karri bailirean ibilten jakoe, ziliboka ta bairatsu;baña itxasoaren aserre orduetan, urazpian ezku-taurik edo alderdi guztietatik bitsa darioela ego-ten dira arkaitz danak, esnetan egosten dagozanarto zati lodien antzera.

Atx tarte orreitara jaurti oi ditu itxasoak, bereamorroaren ezpanetara jatorkon bitsagaz nas-tauta, ibaiak legorretik eruaten deutsazan egur,mallasto, abere-il da zakar guztiak; txalopetatikjausten direan edo baga ausarditsuak ataratendituan balde, tosta, panel, tolet, estropu, lanbas,kako ta treotzarak; an bertan sortuten dira lapaketa mutxilloiak, marraskulu, lanperna ta itxastri-ku edo morkotzak, eta bertan daukie gañeraeuren bizitzea izkira, amarratz, olagarro ta bestejanari mueta gozo askok. Orregaitik joaten diraatxetara Arranondoko emakume ta mutikoakegurbilla; itxasorako gauza eztiran aguratxoak,kañabereagaz atxarrain batzuk atara naian edolapa, marraskulo ta lanperna eske; eta iñoizbein, erriko jauntxoak be bai, erbesteko txanka-me batzuekaz nastean, etxetik kanpora ta arran-tzalien itxurak egiñaz, ordu alai batzuk igarotekoustietan.

Mañasiri bigarrengo eskabidea egin jakonetiklaster, araxe joan ziran goizean goiz, egun guz-tia bertan emon bear ebelata, beste askorenartean, geure ezagun batzuk: Iskillosdunen

Nagusia, Indianoa, Lantegiko Jaubea ta OntziAgintari Zarra.

Au eben guztien buru. «Ia mutillak —asi zanesaten eldu ziranerako —ekin danok lanean.Emen eztago ostaturik eta itxasoari kendutendeutsaguna jan bear dogu gaur. Oraintxe ikusikoda bizi izaten atara aldaikegun. Zu, Jose Antonio,esku-zurdea artuta, zoaz arako an dagoan atxlerdenaren gañera, ia arrain batzuk ekartendozuzan. Zu, Fernandez, beste alde onetara, taetzaite etorri lupiña bi barik. Ortxe egon beardabie, ta badakizu guztiz ederrak dirana. Batekegurrak batu ta sua egin daiala, te besteok guradozuen tokietara joan zaiteze. Ni, ura beiandagoan bitartean, lanpernatara noa».

Oñetakoak kendu ta praka barrenak gorajaso zituanean, ezkerreko galtzarpean zorrotxoata eskumako eskuan burdiña luze bat arturik, asizan lasterka, atxetik atxera, lagunetatik alden-duten. Bekian itxas gizon orrek nun egozan lan-perna zulorik onenak, baña ezeban gura besteiñok jakiterik, urrengorako be. Ezkutuan eukigura zituan berak idorotako lanperna gozoen

sor-lekuak, umeak txori abiea iñori esan barikezkutuan euki oi daroen antzera.

«Arrapauko aut» —bere artean esanda—jarraitu gura izan eutsan Lantegi-Jaubeak, bañaalperrik: bidean eukazan labantasun, traba,utsune ta min artzeko arriskoak ikusi zituanean,atx batetik bestera joateko bi edo iru aldiz jira-bira neketsuak lau anketan emon da gero, erde-razko ¡moño! batzuk esanaz, bertanbera geldituzan, lan errezagoko batean: lapak eta mangoli-ñoak batzen. Areik etziran gizona ibilteko tokiak.

Bitartean, mutil sostor bat sua egiten itxita,sakabanatu zirean besteok ara ta ona, ioranikandienagaz, bada geienak ezeben egundo arran-tzarik egin, da euren adjutu ta zintzotasunezarrañak artzeari gauza andia eritxoen.

Zentzun guztiak euren arloan ipiñita, ur azalbiziaren zimurretan batera ta bestera, gora tabera ebillen artalakatzari begira, edo ur garbibarru mamiñean agiri ziran arraintxoen igaripolitak ikusten, luzaroan egon ziran batzuk, ezerartu eziñik. Zenbat emongo eteukien arrainandienetako bat euren eskuetara erakarteagai-tik! Bada antxe be, beste edozein tokitan lez,

arrotasuntxoa eukien gizonak, eta bakotxak izangura eban errimiena.

«Elduko baleutsa jakiari arako buruandiak! —zirautsan berarengo gure Indianoak itxaskabrabateri begiak boteaz—. Eztabil ba urriñean...!Et... et... Zer naigabea! Apapuan, jausi egiñean,ia-ian zanean, bira ta iges itxaskabreak... Bañabetorren, betorren barriro... oraintxe, oraintxe...gora...! Bai, gora!, baña utsa, ta jakia galduta.Jaki barria ipiñi bear, da ipinten egoan bitartean,arutzagoko lagunak karraspio andia eskuetan...!Añaniñuena!»

Olantxe joan jakoezen orduak, zerbait artukoeben itxaropenez beterik, eta arraintxuren bateskuartean ikusi ezkero, pozarren, Napoleonekgudarik andiena irabazi ebanean baño pozago.

Goiz-berandutxoan agertu zan Ontziaginta-ria, iñok ezekian ezkutuko bere atx-zuloetatik;zorroa bete lanpernagaz; jeupadaka ta eskuziñu-ka deitu eutsen lagun guztiai; sartu zituan lan-pernok ur gesalagaz ordurako sugañean egoantopiña baltzean, da asi zan lagunok ekarrenarrantzea zelangoa zan ikusten... ¡Marari mara-riena! Lupiñarik ezetorren. Pantxoak ekazan

batek; beste batek itxaskabrea, durdo bi ta irukarraspio; Indianoak, txangilla ta mustoa. A, zejanaria, ainbeste gizon andirentzat! Lapak etamangoliñoak egozan ugari, ta besterik ezean,lengo arlotearena esan bearko:

«Lapa. y mangoliños,Txanton Erreka,Ondo gozoak diraSutan erreta».

—Erre, erre, —esan eban Agintariak— errejatekoak diran gauzok. Galsuaran baserritikardao ta ogia dakarrezen bitartean. Txangilla tamustoa gorde daizala Jose Antoniok etxekokatuarentzat.

Galsuarandik ogia ta ardaoa baño zerbaitgeiago ekarri eutsien: lapiko andi bat bete bababaltz, urdai azpiko ta lukainkaz ondo gozaturiko-ak.

Zerbait bear zan egun bateko arrantzaleonurdallak beteko baziran. Goseturik egozan geie-nak, ia guztiak gogo andikoak, Lantegi Jaubeabakarrik jankartxoa.

Onek ziñoanez, astakeri andi bat egin ebenatxetara egun guztirako joateaz. Eguzki galda-tan arpegia erre jakon berari ta burua berotu,txirristadaka eskuak eta praka belaunak urratu-rik eukazan, kerizpean jarrileku on bat ezin ebanidoro, baba baltzak ezin zituan iruntsi, arrañaktxarto erreta egozan, itz batean esateko, danazan beretzat gogorra ta latza, ta etxeko kerizpeona, jarrileku egokiak eta jaki gozo guranaikoakizteari, zorakeri andi bat eritxon. Alan ezin zeite-kean gizonik bizi.

Indianoa eban zerbait bere alde, baña bestelagunak, sendokoteagoak eta oituagoak, patxa-da onean ziarduen aurrean euken danetik jaten,da Lantegiko Jaube argal, makal, bigun, gizagai-xoari, marmarrean toki on bat billatu eziñik ebi-llen bitartean, barre egiten eutsien, barre algara-ka, ta adarra jo gañera galanto.

Baña guztien artean zirikariena Ontzi Aginta-ria jaokon.

—Oituko ziñake, itxasotik bizi bear bazendu-ke —zirautsan—. Au beingoa da bildur bagekoarloa, geure gurariz egiten dogun jolasa. Ondoalaitsu etorri gara, naikoa lo egin da gero; eta

gañera, ostaturik eztagola esan deutsuet, bañaostalari ona billatu dogu Galsuaranen. Baña gureerriko arrantzaleak, zuri sardiñea ta besigua sal-tzen deutsuenak, gogo asko barik, lo gitxiagoeginda, egunero, eguzki beroagoaren azpian kis-kaltzen, ia janari bage, tosta gañean jarririk etalepoa nun ipiñi eztaukiela igaro bear izaten ditueordu aspergarriak, erramuari tenga ta tenga.Ikasizu, (begiari kiñu eraginaz) arraña zenbateanerosi bear dan jakiteko.

—Jolaserako gogo andia daukazu, zeuk, banaerruki gitxi. Ekatzuz lanperna batzuk, orretxekdagoz onenak eta.

—Errukarriari erruki ez zuri. (Eskua bete lan-perna emonaz). Ez nik errukirik zuri ta besteonako izerdi koipetan dagoan oni, (Indianoagai-tik) mukertxo dakust berau baña. Zuek añakobizibide onik eztaroa iñok Arranondon. Goizeanzortzirak aldean jagi, buruko uleak eta arpegikobizarrak orraztu, ta egunaren orduak ezin emo-nik gero: orixe da zuen bizibidea.

—Geure lengo lanari eskerrak.—Len egingo zenduen ze, gaur beintzat ikusi

da zenbat daikezuen. Batorrek lapa ta mangoli-

ño batzuk ekarri dozuz, besteorrek txangilla tamustua, ta emen zagoze biok auldurik eta ezergeiagorako etzariela.

Iskillosdunak. —Jose Antoniok arrantzanbadaki, itxasoan ezpada, legorrean. Nik entzundotanez, arrain ederren bat katigau eijakobere... diruan.

Azkenengo itz au ixil ixillik esan eban, India-noak ez entzuteagaitik.

Itxasgizonak. —Bai ete? Neuk be zer edo zerentzun dot, baña eztot siñistuten. Barriro belenagokoa izango da: usain egingo deutsie arra-ñak amoari, ta gero iges.

Iskillosdunak. —Baña masia jaurtiten badau?Itxasgizonak. —Masia onek jaurti? Erakutsi

bai, baña emon?Indianoak. —Zegaitik ez? Zetarako ditut ba

neure diruok? Eznazue zuek ondo ezagutzen.Danak. —Bien, Jose Antonio, ederto diñozu!Itxasgizonak. —Benetan, etzazauz gaur iñok.Indianoak. —Nik i, bear danean, masia bota-

ten badakit.Itxasgizonak. —Beraz, badarabilzu zerbait.Indianoak, irribarrez. —Bai, zerbait bai.

It~asgizonak. —Manasigaz?Indianoak. —Mañasigaz.Itxasgizonak. —Bazkari onen bat emongo

deuskuzu orduan.Indianoak. —Bai, gaurkoa baño obea.Iskillosdunak, edanontzi bat eskuan artuta. —

Jaunak, edan daigun ezkongeiaren osasunerako!Lantegi Jaubeak, albokoari, belarrira. —

¡Tabaco! Gaur danoen artean egin dogun asta-keria baño, onek bakarrik andiagoa egin beardau.

Barrea ta esangurea ezpanetan gelditu jako-en guztiai makilladun gizon bat akitika ta izerdi-tan eurekana etorrela ikusi ebenean.

—Pedro errizaña da —esan eban—. Zer etedakar?

Berialaxe jakin zan zer ekarren. Alkateakbialdu eban Bilboko diputau gei bat erriratu zalata Jaun guztiak udaletxera joateko esatera.

Guztiak. —Zein da bera?Errizañak. —Eztakit.Lantegi Jaubeak. —Danadalakoa, goizago

dabil. Oraindiño lau egun ezta Sagastak aginteaitxi dabelata...

Itxasgizonak. —Danadalakoa, agur Arranon-doko alkartasuna ta agur gure arteko bakea!

XIXMASIA

Gau atan bertan, ukabil sendoa lotuta India-noaren etxe-atean danbada batzuk emonaz, AveMai Puixima! deituten eban gizon arrantzalebatek.

Atea eregi ebenean, barrutik etorren argia-gaz ezagutu genduan deizalea zein zan: Mañasi-ren aita, Txanogorri.

Zer eteroian berak Indianoaren etxera?Aurraldeko beste etxe batean zelataka egoan

atsotxoak ezekian, gura izanarren; baña neukdakit eta esango deutsuet, irakurleak.

—Ara, Jauna, —esan eban Txanogorrik India-noagana eldu zanean —lotsatube egiten naz,baña, laguntasuntxo bat eskatutera nator. Egiada, berori gure Mañasitxugaz ezkontzen danean,legatzetarata joan bearrik eztot izango; baña,edolabere. itxasotarra nazalako itxasoari guztizezingo deutsatala itxita, orretarako potintxobarri baten bearrean nago, erri aurrean daatxondoetan ibilteko baizen ezpada be. Lengoa

zarra daukat, zarra ta sorra, askotan arabakin-dua, sutarako baño geiago ia eztana, ta barrianeuk egiteko eztaukat naikoa dirurik. Irabazi txi-kia izan dogu aurten, Jauna, ta jan bearra, jantzibearra ta etxe-saria emon bearra edozein urte-tan legez... Berorrek milla bat errealegaz jantzi-ko banindu, nik potin barria eukiko neuke. Txan-pon arotzanean ikusi dot gaur bat, ondo polita.

Indianoa, bekokia zimur zimur eginda, ezpa-netako bizarrari tenga gelditu jakon, begira begi-ra.

—Zeuk eztaukazu dirurik bape? —itandueutsan gero arrantzaleari.

—Bape, bape bai, baña neskatilleak ezkondubear badau esku utsean ezingo dogu etxetikbialdu, ta ordurako zertxobait gorde nai gendu-ke.

—Gizona, zeuek dirua eukita beste bateganadiru eske joatea, ezta itxurazko ibillerea.

—Baña, Jauna, esan deutsat ba, eztaukagutxalopea erosteko aña, eztaukagu naikoa. Tira,estu estuan onezkero Mañasik be zer edo zeraurreratuko eban da, berak daukanagaz... bero-rregaz ezkondu bear izan ezik...

Indianoak, milla erreal emotea baño aokoagiñak ataratea gurago eban; baña, ezkontzara-ko bidea okertuko ete jakon bildurrak ikutueutsanean, jarrita egoan tokitik aida batean jagi,inguruko gelatxo batean sartu ta atara zituannunbaitetik diru-paper batzuk.

—Nire izketea esate bat baño besterik eztaizan, —esan eutsan Txanogorriri, paperok bereeskuetan ipiñiaz—, baña ara emen nire boronda-te onaren pruebea.

—Zer da au, Jauna?—Dirua, milla errealak. Onek paper batonek

eun peseta balio ditu, onek beste eun, da oneksinkuenta, berrogetamar.

—Eun da eun... berreun... da berrogetamar...berreun da berrogetamar dira oneik.

—Bai.—Milla erreal eztau esan ba?—Bai, berreun da berrogetamar peseta milla

erreal dituzu.—A! Bai. Eun lauko... (buruari atz eginaz) eun

lauko laureun... beste eun lauko beste laureun..ara non diran zortzireun... da berrogetamar...zortzireun da berrogetamar.

—Baña berrogetamarreko au berreunekoadozu.

—Berrogetamarrekoa bada zelan izan leikeberreuneko?

—Berrogetamarrak pesetak diralako.—A! Bai, pesetak... Baña... Ara, jauna, nastau

egiten naz ni, baña ondo egongo da. Irakurtenbe ezeuskuen erakutsita... Mañasik bai, arekederto daki, eskolau andia da.

—Neuk be badakit orrenbeste ta geiago. Kan-poetan asko ikasten da.

—Bai, Jauna, bai; geu gara ezer ikasi eztogu-nak, itxasoko gauzea ezpada. Eskerrikasko,Jauna, (diru paperak txapel koipetsuaren ega-lean, pipa motz zarraren ondoan gordeaz) eske-rrikasko ta agindu. Esan deust niri andreak bero-rrek ezeustala ezer ukatuko.

—Ezin ukatu neizu.—Alan esan deust berak; nire andrea be argia

da, Jauna.—Bai, argia izan bear, Mañasiren ama data.

Baña eztau berak ezer abisau?—Zeñek?—Mañasik.

—Oraindiño ez, Jauna.—Ba eskribidu eiozue biar barriro, ta esan

neuk emon deutsuedazala milla erreal potiñaerosteko.

—Ta potiña da gero bera, nik begiz jota dau-katana. Ezta errian beste bat politagorik egongo.Matxin Koipek beretzat gura ei dau.

—Alegretan naz potin ori gustokoa dalako.Baña eskribidu gero.

—Bai, Jauna, bai, Jauna, orixe bai!Gure arrantzaleak, pozarren, bere etxeruntz

urten ebenean, Indianoak, ezker eskuma lenbaño gogorrago ezpanetako bizarrari tenga,

—Arraio, arraioa —zirautsan— milla erreal,milla erreal andi atara deustaz dirua zer dan beeztakian agure zikin orrek!... Masia bota bearbazan bota dogu masia ugari, ondo ugari gero!Baña ezta ezer galduko: laster izango da neureaMañasi, ta potiña be bai.

Txanogorri ta emaztea, onen asmoak ondourten ebielako, diru-paperetako santuai luzarobegira egonda gero, zorionezko ames gozoakegiñaz sartu ziran oera, ta urrengo goizean goiz,Joxepak baño obeto ekialata, erriko irakasla edo

maisuaren bitartez, egundoko eskutitz larriabialdu eutsien Mañasiri. «Indargetuta egozalasenar-emazteak, oso indargetuta, iñondik ezego-la ezeren irabazirik, zorpean sartuta egon bear-ko ebiela, ta laster gaixotegi edo ospitalera joa-teko bideak egin bearko zirala... Don Jose Anto-niori baietza emon ezik. Au zala gizona, au.Ondraua, emonkorra, biotz andikoa, bardinba-gea. Milla erreal emon eutsiezala berak txalopabarri bat erosteko! Baña, danak betiko ondatuetzaitezen, ondo erantzun bear jakola, ta ondoerantzuteko, arren! Jaungoikoagaitik, AntiguakoAmagaitik, guraso zar errukarriakaitik!...»

Geiegitxoa zan, guk badakigu, gurasoakMañasiri esaten eutsiena; baña norbere gogoa-ren alde zerbait jaditxi nai danean, edozeñekdaki geiegi esaten. Ezagutzen ditut nik amaikaeuren gogoa ta iritxia indartu gura dituenean,esan-alak esaten bein be aspertu ezin diranak,guzur da abar. Gogoa bada neurri, ezta errazneurria beteten.

Txanogorrik berberak bota eban, elizpekoeskutitz ontzian, Mañasirentzat egiñiko eskuti-tza, ta bereala, pozkor, irribarrez da urduri Txan-

ponen ontzitegira joan da, ordu erdi baño lena-go, egin zan begiz jotako txalopatxoaren jaube.

Ezegoan oraindiño ain indargetua gure agu-rea. Edozeñek artuko eban gizon gordin, zail,sendotzat, txalopea, narras, uretara eruatenegin zituan indarrak ikustean, da gero, ibaianjira-biraka, ain laster arraunean, ain laster aize-oialtxoa jasoaz; potin orren azkartasunak era-kusten ibilli zanean.

Lan orretan ebillen bitartean, itxasorateriketzan izan da, arrantzale asko jaokozan begira,ta danak ekien da guztiak ziñoen nundik etorkonaguratxoari onek ezin gorderik erabillen poza tagozotasuna: Indianoagandik, Indianoak berakesan ebanez.

Beste arrantzalien artean, antxe nasagañean egoan Anjel be, besoak tolostuta, adiski-dien jardunak entzuten, da antxe jakin eban,gauza ziurra legez laster ezkontzen zala Indiano-agaz Txanogorriren alabea. Zergaitik ezekialakeriz andi bat sartu jakon mutillari biotzarenerdiraño. Alango gauzarik! Zer joakon berariMañasi ezkonduagaz? Ezer bez, baña gogoratueban bat batera neskatilla orregaz Erriberatik

Kalenagusirako malletan bein euki eban jarduna,etorri jakon begien aurrean egun atako Mañasi-ren begirada gozoa, gomutau zituan aren ordukomalkoak, esangura andiko malko lodi garbiak,eta geroago ta samin andiagoa jarten jakon biotzbarruan. Egundo ez da orduantxe ikusten ebanMañasi lango emakumerik ezegoala ez errian daez erbestean: ain zan txukuna bera, ain itxuraz-koa, ain langillea, ain... Da bear bada, Anjelekbere eskuetan euki eban Mañasiren biotza. Garaionean otuten jakozan olango gogamenak, garaionean! Ura joan da gero malatua.

Gure mutillau, eguardi aurretxoan, bere lagu-nak nasa gañean itxita, itxas aurrera joan zan,bakar bakarrik, bere arimako samiñak astindute-ra.

Aurreragoko egunean ain bare gelditu zanitxasoa guztiz egoan arro, bere zabaltasundanean kiskur, bizi ta apartsu; aizea, negukoegunik txarrenetakoaren antzera, gogor, zema-tzalle ta soñulari; odei moltso lodiak, baltzakgeienak eta itxura itzalekoak, iñoizkorik azka-rren joiazan Franzia alderontz, norbait atzetikjarraika baleue legez; Gipuzkoako mendi ta

arkaitzak laño ta bisuts azpian estaldurik ego-zan; Matxitxako entzutetsuaren mustur zorrotzaitxasoak iruntsi ebala esan zeitekean, badaetzan iñondik agiri; ur malla sendo galantak etenbageko errenkadan etozan erri aurrera, Arranon-dori berezi gaizto bat ipiñi naian legez; da kaiozuri lumatsuak, egoak zabal zabalik, zerutik eto-rriko kurutzeak bailirean, or jausiko emen galdi-tuko ebiltzan baiezean, ekaitzaren orruari jara-mon barik.

Anjel, ezarleku batean urriñera begira jarrita,bere barrualdea zearo ikusteko asmoetan geldi-tu zan.

Begiak urriñera begira dagozala askozazobeto ikusten da batzuetan norbere barrua.

Jakin bear eban, noizbaiten, zelango arpegiaeukan beretzat etorkizunak, noizbaiten arakatubear eban bere biotza. gogamendu bear zituannoiz edo noiz arimako gogo ta iritxiak. Ezebanorretarako bein be astirik artu, gauza danakberenez, euren bidetik, nai eban erara etorrikojakozalakoan.

Gogamenetan asi zaneko ai! ezagutu ebanederto Anjelek Mañasi zala, ordurarte ondo igarri

barik, beretzat aspaldietan aukeratuta eukanemakume egokia. Bai, garbi egoan, orixe izanzan bere iritxia, orixe bere gogoa, neskatilleagazitz egin eban ezkero beñipein. Orretxegaitik nai-gabetu eban bere ama maitea, orretxegaitikemon eutsan Antoniri bidebageko atzerapena.Bere gogo au ezeban iñoiz ondo jakin, bañaorain, aspaldietan jakiñiko gauzea zirudian.Zetarako izan eban burua ain argi egozan gau-zak lenago ez ikusteko? Zetarako mingaña bearzan orduan Mañasiri zerbait ez esateko?

Anjelek, gogamenokaz, zauri sakona egiteneban bere biotzaren erdian, da alan da guztiz beluzaroan egon zan jarrilekutik jagi barik, biotze-ko zauriari geiago ta geiago ikutuka. Baña zen-bat eta ikutu geiago ainbat eta min andiagoaartzen eban gizagaixoak, eta azkenerako, miña-ren miñez, itxi eutsazan argiari begiak, eta asta-keri andiak etorkozan burura.

Min danean itxi oi dira begiak eta orduanastakeririk andienak egin.

Mutillorren esakeran, ekatxak itxasoarenerdian artu daroan txalopa baten irudira egoanbera: ekatxak urten baño len, edozein tokira joa-

teko eskubidea baeukan; orain ez, orain al zanportura sartu bearko, naita naiezean, arribadan.«Neure erruz nago ni galduta, —ziñoan— baña,dana dala, neu samiñez nagoan ezkero, emongoneuskio nik orain samintasun bat Mañasiri be...Ta nire susmoak egiak badira, ari min emotekoegiterik andiena, bera baño neu lenago ezkondu-tea izango litzateke, Antonigaz... Ta gero Bilborajoan, bera, Mañasi, ikustera, erritarra legez...Egingo ete dot bero beroan?»...

Eguardiko amabiterdietan, bestetan bañoberandutxoago, sukaldeko maitxoaren ondoanbazkaitara jarri zanean,

—Ama —esan eban— Indianoa ezkontzendala entzun dot.

Amak. —Alan diñoe, seme... Ta zeu. noizezkonduko zara zeu?

Anjelek. —Ni be noiz edo noiz ezkondukobearko.

Amak. —Eztakit ba nik, aserratuta daukazuzeure ezkongei ori ta...

Anjelek. —Aserratuta badago, aiskiretu leike.Amak. —Lanbide ori pozik artuko neuke

neure gain.

Anjelek. —Artu bei ba.Amak. —Benetan diñozu?Anjelek. —Benetan.Amak. —Jesus, Maria ta Jose ta Aita San Anto-

nio bedeinkatua! Bein edo bein, bein edo bein!Gaur bertatik asiko naz lanean, baña, Anjel, zeukbe koipekeri batzuk esan bearko deutsazuzAntoniri.

Aitak. —Bai, amak amoan ipinten dabenjakiagaz bakarrik ezta jausiko: masia bearko daor, masia.

Anjelek. —Masiori be emongo jako.

XXGEROAGO TA TXARRAGO

Masia emongo ebala esanarren, ezin ebanAnjelek iñondik iñora Antonirentzat masirikemon; ezin eutsan, naita be, neskatilla oni opari-txo bat eskiñi, ezin eutsan eregutxo bat opa,ezin eutsan eztiro itz egin.

Atsekabetua ebillen mutilla beti neskatillea-ren igesi, ta bizitzeak irauten eutsan artean zori-gaiztokoa izan bear ebalakoan. Indianoaren diru-tik agertu eijakon zorigatxa. «Urreak indarandiak ditu, —ziñoan sarri beretzat— baña oke-rrerako geienetan. Urrerik ezpalitz ezlegokelurrean ainbeste gauza oker, ainbeste zapokeri,ainbeste griña gaizto. Urrerik ezpalitz ezlegokeainbeste lagun saltzalle, ainbeste andinaiko, ain-beste lapur. Urrea izan ezpalitz, gizonak askozazonagoak, zuzenagoak, eta apalagoak izangozirean. Urrea geituten danean geitu oi da gizo-nen arrokeria, itxasoa gora datorrenean ibaikoura geituten dan legez. Eztago geuri atuntsukoirabazitxoak dakarguzanean begiratutea baño.

Andre Marietako egunak eta ezer eztan garizu-makoak eztira emen bardiñak izaten... Urremadarikatua, biotz samurren gogortzallea, adi-men argien itxumena! Bai, urreak itxutu ditu nireama ta Mañasi be. Au, itsutua dagolako, ganbe-lu bategaz ezkonduko da, ta nire amak, neu ain-beste maite izan da, emakume arro, buruarin,geldu, epel bat emon gura deust emaztetzat...Urre asko barik bizi leiteke ondo. Biziko nintzanni Mañasigaz. Nik lana egingo neban gogotik, etaberak etxea txukundu, atarakoa da ta. Ze garbieukiko eban arek gure etxea! Jateko ta jaztekolain irabaziko neban nik, eta berak jatekoa ipiñita jantziak zaindu. Ze gozoa izango zan arekegosiriko lapikotxoa! Jateko ta jazteko aña euki-ko gendukeala uste dot, eta zer geiago bear daugizonak? A! Bai, etxeko poza, etxeko bakea,arrera ona, maitetasuna; orrek emoten deutsaosasuna gizonari, orrek lanerako arnasa barria,ta nik ezin neike ori Antonigaz izan».

Anjel olango buruausteakaz ebillen bitartean,Mañasi, Arranondotik bialdu eutsiezan albisteakirakurrita, negarrez egoan Bilbon.

A ze albisteak gurasoenak eta Joseparenak!Onenak batez be. «Ixil aldi andia izan da, —esa-ten eutsan Josepak— guzur asko ibilli dira ema-kumien aoetan, danon uste izan dogu galdutaegoala, baña egia da oraingoan, ziur ziur dakit:Anjel laster ezkontzen da Antonigaz».

Gurasoen estutasuna, bai, txarra zan; bañanasaitu zeitekean zelanbait Mañasik berakaurreratuta eukazan diru apurtxoakaz. Bestea-rentzat ezegoan iñungo osabiderik.

Mañasiren negarra egiazkoa zan, barrubarrutik berez etorkona, ta nagusien aurreanerakutsi naiezarren, arpegiko illuntasun da begiederren gorriunean ezagutu eutsien bereala.

—Zer darabilzu, emakumea, ain muker datamal egoteko? —itandu eutsan etxekoandreak.

—Ezerez, andrea.—Bai zerbait. Lagunakaz aserratu alzara?—Ez, andrea.—Gaixorik alzagoz?—Ez andrea.—Naigaberen bat emon aldeutsugu?—Ez, andrea, esatea be!

—Ia ba, zer edo zer esan bear... Barri txarrakartu aldozuz zeure etxetik?

—Bai, andrea, eztira ain onak be.—Zer diñotsue ba?—Ezerez, andrea.—Ezerez? Ezerezgaitik zagoz olangoa? Esai-

dazu niri zer daukazun. Badakizu emen ondobegiratzen deutsuguna, ta guk zerbait eginbadeikegu...

Neskatilleak, bere etxekoandrearen biotz dagurari ona ikustean, ezer erantzun barik, nega-rrari emon eutsan barriro.

—Jakin bear dot nik, Mañasi, —jarraitu ebanarek— zure etxetik zer diñotsuen. Erakarri daida-zuz gaur goizean artu dozuzan eskutitz biak, ixi-lleko gauza astunen bat ezpadaukazu.

—Ez neuke nik, andrea, berorregaz ixillekogauzarik euki gura, berori nigaz gurasoa langoada ta, baña... lotsatu egiten naz.

—Gauza lotsagarrietan nastaurik alzagoz?—Ene bada ta, Jaungoikoaren izenean! Ez,

andrea.—Emoidazuz, bada, zeure eskutitz biok.

Emon eutsazan, da etxekoandrea irakurtenegoan bitartean, gure neskatilla apal bildurkorra,epaia emon bear dabenaren aurrean dagon gaiz-kille baten taiuan, ikaraz jaokon begira.

—Emakumea —esan eban epaizaleak berearloa amaitueran, eskutitz biak estalkietan sar-tuaz— emen eztaukazu ainbesteraño naigabetu-teko gauzarik. Zure gurasoak zarrak badira tairabazi gitxian badabiltz, emongo jakoe zerbait,eta. . .

—Ezteust, andrea, ainbeste ardura orrekemoten. Gurasoentzat dira neuk aurreratutakoguztiak, eta eurok izango dira naikoa nire aita-mak daukiezan premiña laburrari arpegi emote-ko. Beste alde batetik dator nire samiña.

—Emen diñoen D. Jose Antoniogandik?—Bai, andrea.—Zein da bera?—Indiano bat.—Zugaz ezkondu nai aldau?—Bai, andrea.—Ta zuk etzenduke gura?—Ez, andrea.—Zarra dalako?

—Ezta ain zarra.—Diru gitxi daukalako?—Berrogei milla ogerleko baeidaukaz.—Eliz-emakumea izan gura dozulako?—Ez, andrea.—Beste Anjel orregaz zerbait izan dozulako?—Nik eztot ezer euki Anjelegaz.—Etzarie alkarren adiskideak izan?—Adiskideak?—Bai.—Ezteutsu berak ezkontzarako itzik emon?—Ez, andrea, ori ez.—Da ezta mutil ori Antonigaz ezkonduten

Josepak diñoanez?—Itxurak alan dira.—Bada orduan. neskatillea, Anjelek egundo

ezkonduteko itzik emon ezpadeutsu, ta gañerabeste bategaz ezkontzeko aurreratua badabil;Indianoak ostera zeu gura bazaitu, aberatsabada ta zeure gurasoak begietatik zear sartugura badeutsue, zetan zagoz da zeri daukazu zernegar egin? Niri ezjatorkit ondo, gure etxearenkaltean izango da; baña maite zaitudalako tazeuretzat ona dalako, gurasoak diñotsuena bera

esango deutsut, Indianoagaz ezkondu zaitezala.Eztozu olango beta onik egunero izango. Askogelditzen dira ezkongei euren aukera ta gogobe-tekoaren zain luzaroan egonda gero. Ez ibilli iru-dimenetan da eztabaidetan: begiak itxi ta aurre-ra. Begiak zabal zabal eginda gizonai ondo begi-ratzen asten bazara, etzara iñoren emazte izan-go: senargei batzuk zarkoteak dituzu, bestebatzuk gaztegiak; batzuk txepitx burudunak,beste batzuk bekoki baltzegikoak; batzuk zata-rrak, beste batzuk emakume itxurakoak. Danakdaukie akatsen bat: edo andiak dira edo txikiak,edo arloteak, edo jokalariak... beti dabie zerbait.Amesetan ikusitako gizonak eztira lurrean bizi,edo eztira beintzat etorten gure billa... (Jesus!Gure Pakok entzungo baleust... Niri gura añakoaetorri jatan, Mañasi, egia da; baña ori noizeanbeingoa baño ezta izaten). Guazen aurrera. GaurIndianoari gura izan ezarren, emendik urtebete-ra maite kutuna legez euki zeinkezu. Ara or albo-ko Maria Mendata, goizero elizara zalpurdi ede-rrean joaten dan andre apaña; jostun bat zan orita naiezean lez ibilli zan luzaro Zubiaur zarragazezkontzeko, baña ondo pozik eta maitero bizi da

gaur bere gizon zintzoagaz. Ara or Josefa Olite,Bidebarrietako alargun aberatsa: orrek beBarrenkaleko zigarro-saltzallea zanean, ezeie-ban gura senartzat Eguren indianoa; bana eztauorain damu bere gurasoen esondeari jarraitua.Gogobetekoaren zain egon balira, nork daki zerizango zirean zartzara orreik emakume biok? Etagaur ostera etxe andi ondasuntsuan jaiorikoakdirudie. Zeuk be, Mañasi, eneuskizu esan bearbaña, beste edozeñek lango egokitasunak dau-kazuz zeure errian andre andi ta ona izateko.

—Ixillik egon bei, Jaungoikoagaitik! Berorrenesanakaz, nengoan baño geiago lotsatuten nau.

—Baña ezteritxozu ain txarto andikia izatea-ri.

—Eznau, berorrek uste daben aña, aberatsizateak arrotuten. Eztagoz ondasunetan gozota-sun guztiak, berorrek ondo daki; ta gañera, niaberats jaio eznazanean, Jaungoikoak aberatsgura eznauan agiri argia da.

—Zer? Gaurko aberats guztiak beti aberatsizan dirala uste aldozu? Ez gaurkoak, eta ezatzokoak. Aberastasun guztien iturburuak bear-tsu ta urriak izan dira beti. Eztostazu entzun

oraintxe esan dotana? Jaungoikoak emon dakentzen ditu gure ondasunak Berak gura dabe-nean. Jaiotzan emon ezeutsuna orain emon naibadeutsu, orixe da, nire ustez, orain aberatsgura zaituan agiria. Ta beste aldetik, begiratueikezu, Mañasi, alaba bakarra zareala, ta zeuregurasoen azken onari begiratu bearrean zagoza-la.

—Eztakit, andrea, zelan erantzun; baña dara-bilgun autua asi daneko, gauza bat esatekogogoa daukat.

—Zer da bera?—Nigaz zertu nai daben Indianoa eztala Jaun-

goikozko gizona, ta bear dan legezko euskaldu-na bez.

—A! Nik eznekian ori. Orrek atzeratutenbazaitu, bide orretatik datorkizun oztasunari txa-logarria deitxot; baña ortxe bertan ikusi zeinke-zu Jaungoikoak zure eskuetan ipinten daben lan-bide on bat: zeuk ondu zeinke Indianoa, zeukegin zeinke elizkoi ta errizalea. Emakume batekoso asko daike maite dauan gizonagaz, badaezkondu bear dabien aurrean guztiak dira arku-metxoa baizen bigun da otzanak. Eztozu, Maña-

si, gizon bat zeure erriarentzat eta arima batJaungoikoarentzat irabazi nai?

—Ta ezin bada?—Ezin bada, itxi. Itxiteko astia izango dozu.

Asi zaite beñik bein zeure arloan. Esaiozu gizonorri ondu deilla, ta ikusiko dozula gero zer egin.Gelditu bedi onetan gure autua, ta legortuizuzzeure malkuok, eztaukazu zeri negarrik egin da.

Amaitu zan jarduna, baña ez Mañasiren ille-tea. Etxekoandreak, gogo ta usterik onenetakoa-gaz, neskatillea poztu ta zorion bidean ipintenalegin guztiak egiñarren, da Mañasik arpegia alaierakusten arreta andiak ipiñi ta be, ezin ebanonek egiazko alaitasunik agertu.

Arranondotik urten ebanean, arimako itxaro-penak, antxinetatik ainbeste txera palagutaneukazan itxaropen eztitsuak, ilteko zorian eruanzituan Bilbora; baña etziran oso il oraindiño, tabizirik egozan bitartean, azken agur latza emonbaño lenago iñoiz baizen obeto maitatzen zituan,iñoiz baizen obeto losindu ta elikatu, ta beregurari beroaren bitartez, irudimenean sorturikogorabera andien bidez, askotan siñistu ebanemon eikioela Jaungoikoak bizitza ta osasun sen-

doa. Ai! Orain ezegoan olangorik. Il jakozanosoro ta betiko itxaropen guztiak, eta itxarope-nak ilten diranean arimea baltzez jantzirik geldi-tu oi da! Orregaitik agiri jakon Mañasiri arpegikoirribarreak ezin ondo estaldu eutsan barruko nai-gabea; orregaitik ikusten jakon, bekoki goibela-ren azpian da begi bitarte bigun gaixoaren zear,arima saminduaren progua ta biotz errukarriareniljantzia.

Ezeukan gogorik, baña bere etxekoandreariez miñik emotearren, da onen betiko esanakjarraituaz, erantzun eutsien gurasoai ezeiela gai-xotegi edo txiro-etxera joateko bildurrik euki taDon Jose Antoniori esateko izan zedilla ona taelizkoia, ta ikusiko zala gero zer egin bear zan.Oraindik ezegoala lasterka ibilli bearrik.

«Edolabere —uste eban Mañasik— ezta eson-de on bat emotea baño, ezteutsat nik itzik emo-ten, eztot neure burua lotuten da ortik etxat oke-rrik etorriko».

Baña erantzuera orixe izan zan naikoa beregurasoak eta Indianoa, gauza guztiak egiñakegozalakoan, pozez zoratzen jarteko.

Andik laugarren eguneko arratsaldean, gureneskatillea, nagusien agindu batzuk eginda kale-tik etxera sartu zanerako, eskutitz bat eta sedaz-ko paper bigunetan baturiko gordairutxo batemon eutsiezan Arranondoko emakume batekekarri zitualata. Eskutitzean zirautsien gurasoak«D. Jose Antonio lurbirako gizonik onena zala tabere ontasunaren agergarri ona joakola Mañasi-ri eskutitzagaz batera emongo eutsien gordairubarruan. Alango gizonik ezebala egundo iñonbillatuko, ta luzapenetan ibilli barik, neskame-tzeari betiko itxi ta ainbat lasterren erabagi beurebala gauzeak».

Lenengoan ezeban Mañasik kutxatxoa edegibe gura izan: nazkatu egiten eban Egurbidekoa-ren opariak, eta, zanlakoa zala, urrengo goizeanjaubeari biurtzekotan ipiñi eban oe gañean.Baña gero, bere arloetan ebillela, gordairubarruan egoana zer zan ikusi ta jakin naiak, ziriortik eta ziri emetik, irabazi eutsan biotza; otujakon, gañera, etxekoandreari esan barik ezingoebala biurtu Indianoaren oparia, ta ikustea taetxekoandreari erakustea erabagi eban.

Sartu zan gelara, kendu eutsazan gordairuarilokarriak, edegi eban, da agertu jakon, bereabian gordeta dagoan sube biribilduaren antze-ra, sedazko oial eder gañean dizdizka, urregorrita arriargitsuz egiñiko eraztun apain bat. Jesus!Zelango gauzak asmau dituan arerioak emaku-mien arimak zirikatuteko! Sarrakio andi bat eginjakon barru guztian Mañasiri, ta eraztuna ondoikusteko asti barik kutxatxoa estaldu ta etxeko-andreagana joan zan.

—Ara, andrea, zer biraldu deustien.—Zeintzuk? Zeñek?—Neugaz zertu gura leukean gizon orrek.—Ederra da!... Baña zelan geiagoko barik?—Ara emen eskutitza be.—Azkar dabiltz —esan eban etxekoandreak

paperari begirada bat emon orduko—. Arin naiditue gauzok.

—Ariñegi, andrea. Nik biar atzera biurtukodot eraztuna.

—Ez, gordeizu. Ibilli gaitean astiro ta patxadaonean: erabagi obea emongo dogu. Biar edo etzierantzungo jakoe. Lenengo beintzat jakin daiala

gizon orrek eztala naikoa zugaz ona izatea, Jaun-goikoagaz be izan bearrean gagozala.

Mañasik, bere zeregiñen erdian, ezin izaneban aztu Arranondoko Indianoaren oparia. Oñe-tako barri batzuk jantzi bear dituan ume batensenera egon zan gau guztian opari orren gomu-teagaz. Begiratu barik ikusten eban ederto, berebegien aurrean euki eban, ezin kendurik, eraztu-naren argitasun deigarri biguna, ta etxeko lagunguztiak ezagutu eben, gauza atan, iñoiz bañoartega arduratsuago egoala neskatillea oera joa-teko orduaren zain.

Ordu ori eldu zanean, bere gelako atea ondoitxi, ta lenengo egin eban lanbidea izan zan, gor-dairoa barriro edegi, eraztuna astiroago ikusi taezkerreko bigarren esku-atzean ipintea. «Eztamakala eraztuna! —ziñoan, argiaren ondoaneskua ipiñita—. Artoberok Josepari emonikoabaño zerbait obea bada. Neure etxekoandreakdaukazanak langoa ia, edo ia barik Jaungoikoakdaki zenbat dirutan erosi daben au Jose Anto-niok. Ta ondo egoki datorkit berau, egia esateko.Eskuak be, dan baño askozaz politagoa dirudi.

Ikusiko baleust oraintxe neure eskuan Josepak!Anjelek ikusiko baleust!»

Gau atan andiki ames asko egin eizituanMañasik, eta esnatu zanean iñoiz baño bekokiillunagoa jarri eijakon.

Asiko etezan biguntzen Indianoaganako gureneskatillearen biotza? Ez jakin, urreak indarandiak dituta.

XXILAZKA-MATAZAK

Guztizkoak sortu zirean Españako legegille taEuskalerriko gauzen jaola, Arranondo ta inguru-ko errien izenean, urlia edo sendiak, Patxik edoPeruk Madridera joan bear ebalata.

Etzan alango bizitasun, aserre ta nasterikArranondo baketsuan ikusi, arako bere semesendoak beste euskal-uri eder batekoakaz eukieben indarneurtze, itxasdema edo arraunketaestua igaro zan ezkero.

Ordukoa...bai, ordukoa be andia izan zan.Zeaztu daiogun emen irakurleari, gure arloarenaria pitin batean etenda bada be, zeazgarriadata.

Indar-neurtze orretan, gure arranondotarrok,ain entzute andikoak izan da; euren burua, erra-muetarako, iñor ez legezkotzat eukita; irabaziaeskuan eukielakoan zoro zoro luzaroan egonda;galdu egin eben arraunketarik ospetsuena,galdu euren entzute andia, galdu ain nekez ira-bazitako dirua! Onek emoten eutsien negargu-

rea ta sabeleko miña Arranondoko emakumeai,dirua galtzeak. Entzutea gauza ona zan, bañaentzute ori erakarriko eben barriro, urrengoanzerbait obeto gertau ezkero. Orren sinismeniketzan egundo Arranondon galdu. Baña ta dirua!Euren umetxo maitien ogi ta soñekoa zan dirua,zelan erakarri etxera, beste alango erarik gizaldibatean etzan izangota?

Mirari bat igaro zan orduan: Tramana ta Bri-xek alkar artzea, biak iritxi batekoak izatea. Biakibilli ziran iji ta aja ioranean, erramuetea bañolenago esaten, au zirala, ta ori zirala; onenbesteedo arenbesteko bitartean errez egingo zituelauretan egin bear ziran bideak; urgañeko gauze-tan arei bakean itxi bear jakuela; alango morros-korik, alango bularrik, alango besorik; jango leu-kiena, edango leukiena, jasoko leukiena; bearzan orduan eukiko eben ausardia, errira erakarri-ko eben dirutzea, egin bear jakoen arrerea... nikdakit zenbat ipuin, ames da geiegizkeri? Biak ibi-lli ziran gero batera, erramuetea galdu zanean,gertau zan arrigarritasuna siñistu ezinda, buruakmakurturik, barruak jaten, iñoiz baño erreago ta

zitalago, euren beaztun mingotxak norbaiti arpe-gira jaurti naian da zeñi jaurti ezin jakinda.

Onak egozan eurak orduan iñoren destañakentzuteko ta erbestekoen adar-joteak bakeaneruateko! Ta ain zuzen orduantxe alboerrietakoemakumeak gizonezkoak baño geiago, antxine-tako erdiaserreak gogoraturik, orduantxe eiebil-tzan arranondotarren lepotik barre andiak egi-ñaz. Arranondo betiko lurpean sartu zala ta etza-la bertan zer janik gelditu, eiziñoen gañera,pozez beterik.

—Bai, —esan eban Tramanak olango albis-teak entzutean— gure errira lenengo datorrenMusturzuloko edo Lekuitoko atso ezkelak eruan-go ditu bereak eta bi.

Esan da egin. Musturzulotik sardiña batzukazlenengo agertu zan emakumetxoari errira sartubaño be lenago, erruduna edo errubagea zanjakinbarik, asi jakon Tramana deadarka:

—Entzuizu, Mari lotsagabe, zelan zatoz zeuArranondora, gugaitik esan dozuezanak esandagero? Sardiñok zeñek erosiko deutsuzalata,emen dirurik ezpadago? Narrubiko arpegia dau-kazue zuek, ijito, motxalle, pizti, zantar, zikiñok,

narrubiko arpegia. Baña neuk kenduko deutsutbatori...

Onetan ziarduala, urten eban Brixek arin-aringa, eztakit nondik, txalopai emoten jakoenbria-koipetan sarturiko lanbas bat ekarrela, tabuztana zapaldu dautsen katuak egiten dituanlango garrasiakaz, deitu eutsan adiskideari:

—Eutsiozu, Tramana, eutsi gogotik. Ezteutsa-gu narrurik kendu bear. Irugarrena ipiñi bearjako, narru baltza.

Bai laster ulertu ta azkar lagundu besteak.Ondo iruditu jakon Tramanari Brixen egitekoa,txarra zalako, ta Musturzulokoari ezertarakoastirik emon bage, artu eutsazan eskuak beingo-an atze-aldera, eta Aitaren semearen esan ordu-ko, afrikatarren itxurako arpegia ipiñi eutsiengaixoari...

Ta barre egiten ebien gero gaizkille biak, sar-dinsaltzallea txistuak boteaz da arpegia garbitueziñik ebillen bitartean.

Urrengo egunean barriz agertu zan Arranon-dora Lekuitoko andre zar bat, eta oni, zarra zala-ko, edo besteari egiñikoa naikotzat artu ebiela-ko, imiñerdi baba zuri ta urdai zati bat emon

eutsien, ikaraz egoan andretxoari itz gozo-garra-tzetan esanaz:

—Ara, aditzen emon eikezu Lekuitoan,badaukagula oraindik zer jan apur bat, gureJaungoikoa bizi dalata; baña zuen erriko Jaungoi-koa, Urlia zaldun aberats zintzoa il jatzuelako,geuk, Arranondoko arloteak bialtzen dogulajanari ori Lekuitoko beartsu guztienzat. Geiagobear dozuenean etorri eske.

Arranondoren lepotik egindako barreari olan-go destaña ta iraintasun mingarriakaz erantzu-narren; lotsagalduak, (egia esan bear da) mintxarrekoak, (edonun dago bat edo beste) ta gaiz-to itxura andikoak izanarren, etziran barrutikgaiztoak Tramana ta Brix. (Arranondon eztagobiotz gaiztokorik, arranondotarra bada). Ondoerakutsi eben barru onekoak zirala, andik laster,erritar erramulariak garaitu zituan txalopakoagintari gizagaixoa ito zanean. Biotz guztiagazemon eben arranondotar danak euren oparitxoagizon orren etxerako, ta Tramana ta Brix ibilliziran eskean aterik ate, negarrez, bene beneta-ko negarrakaz. Ordurako dana aztu jakoen.

Txarra da, irakurlea, anai-errien arteko ase-rrea, laster aztutekoa izan da be, ta ondo egingoleuke aldabenak olango aserre-bidea sustrai taasieratik kentzea, gure anaitasuna eguneanbaño egunean geiago zindotu dedin; baña asko-zaz txarragoa da uri barruan bertan, norbaitalkatetzarako edo legegilletzarako autatu beardabenean, erkideak eurak sortu daroena.

Itxas-dematik jaiorikoa baño milla aldiz oke-rragoa izan zan, Patxi zala ta Peru zala, Arranon-don sortutako atrakala ta naste galgarria. EzPatxi ta ez Peru etzituan urian iñok ezagutzen,jauntxoen batek izan ezik; baña erritar bakotxakberen etxean, beren txalopan edo ardantegi baz-terrean zerbait entzunda beste barik, goizetikgabera gelditu ziran gizon da emakume guztiakPatxiren edo Peruren alde.

Baña zelan gero! Arranondotar guztiai esnatujakoezan barriro beti lotan egon bear eukiengriña gaiztoak, erritar guztiak urratu zitueneuren arteko anaitasunik zintzoenak, aspaldieta-ko adiskideak alkarregaz aserratu zirean, betibetiko lagun zarrak batabesteagaz areriotu,gizon askoren biotzak gorrotoz bete ta emakume

geientsuen mingain zoliak puzoni zitala erioelajarri. Dana egoan orduan azpikoaz gora. Alperre-nak ebiltzan langillien, autari billa; eztitsuenakgarratzen, bigunenak gogorren, bildurtienakausarditsuen, onenak gaiztoen; baketsuenakesetsi bizian, ixillenak oiuaka, ollo irudikoakazeri eginda, arkume antzekoak otso biurturik.Alderdi guztietan egoan alkarganako esamesa-na, ezin-ikusia, gaizkinaia, irria, ziñua, zapokeria,atximurra ta atzamarkadea.

Ta zuzen irudiko gizadiak olan baebiltzanberen artean, zer egingo eben erriertarako, don-gakerirako ta burrukarako beti prest egozanemakumeak? Zer egingo eben Tramana ta Bri-xek? Ezeukien erea makala aora jatorkoezanguztiak esateko. Ta ezeben era on ori galduko,ez orixe!

Alkarren barri ezer lenago jakin barik, biakaurkitu zirean Patxiren aldekoak, eta euren bizi-tza guztian bigarrenez, bata bestearen aurreanez egon bearrak naigabe apur bat emon eutsienlenengoan baña, zeñi ekiña naikoa baegoan da,laster aztu ebien naigabea, Peruren aldeko guz-tiai zorrotz ekiteko. Ikasi ta gomutau zituen orre-

tarako, erne-une ta sustraitik, arerio guztien bizi-tzak, atara eutsiezan euren zapi zikiñak eguzki-tara, ta asi ziran, guzur da abar, astiñaldiriklotsagarrizkoenak. Eztau iñok lurrean, emaku-mien aotik, areik egin zituen lango jardun gordi-ñik egundo entzun.

A zelangoak zirean areriuok! Puaaa!! Lantegi-ko Nagusi okerra, Egurbideko Baserritar kalaba-zaz betea, Arranondon zer bear zan ezekienerbesteko etxejauberen batzuk eta MatxinKoipe, Mari Errotaren senar ganorabakoa. «Neukezagutu neban bata, deadar egiten eban Trama-nak kalearen erdian, Arranondora berakatzaketa piper gorria saltzen zauriz ta zornaz beterikomando zarragaz etorri zanean. Praken atzekoal-deak txaplataz beteak ekarri zituan orrek etaamilliaren ukarondoak be bai. Orain begiratzeabaño ez taukazue: lantegi barri andia egin dau taia erri guztiaren jaubea da. Zeñen lepotik? Geu-retik, geuretik, geu astoak garealako... Danokezagutu dozue bestea, muskillea eriola, enpa-rantzan, gaztaña ustel batzuk eta urez beterikoesnea ezin saldurik. Zapaburuak idoro neutsa-zan nik, bein baño geiagotan, arek saldutako

esneari. Ta or daukazue orain, egun batetik bes-tera ta iñok zelan eztakigula aberasturik, pavoriala baño arroago ta erri guztiari agindu naian.A ze jatorrizko zalduna bera! A ze jakintsua!Gizon argia izango litzateke... ezpanean krusallubat baleuka... Etxejaubiena barriz jakiña dauka-gu: danak dira onak etxe-saria artzeko, bañaestutasun batean ez eurakana txanpon bateneskean joan. Euren etxietan erretella bat eragi-ten be eztakie. Gurean beintzat beti gagoz ituxu-ratan da etxeko katillu-terriñak eztitut naikoaeuria dan bakotxean... Matxin Koipe ostera nokeztaki andikien morroi, zuriko, azpijantzalle,dollor, guzurti andi bat dala?»...

Nik ezin neikez emen ipiñi, erdizka baizen,arein esakera zantarrak. Eta gauzarik okerrenazan, zentzuneko gizonak eurak Tramanarenesate gaiztoak ontzat emotea, arerioen kontra-koak ziralako. Ai, Jaungoiko maitea! Zenbat kaltedatorren, arimentzat, olango gertaldietatik!Gauza txar asko asmau ditu gaizkiñak gure ari-mak galtzeko, baña legegille barri bat erriakeginbearra baño txarragorik eztakit asmau etedaben be.

Zoratuta egozan azkenerako arranondotarguztiak eta zorakeri aundiak egiten zituen. Patxita Peru: ezegoan eurentzat beste gauzarik Lurbi-ra danean. Batzuentzat, Patxi zeruko aingeruazan da deabru gaizkiña Peru; bestientzat, Peruzan zerutarra ta infernukoa bestea. Nor zeñenaldera ebillen, alkarri ipinten eutsien betoskoanikusten jakoen garbiro ta oraindiño garbiroago(nok esango leuke?, baña egia da) oñetakoetan!Abarketa zurien gañean ipiñi eben batzuk izkira-tuta Bizi bedi Patxi! eta besteak Bizi bedi Peru!Arranondoko abarketariak nai aña diru irabazieban egun areitan.

Baña jausi biar eban egurrak. Ainbeste aizeta zorakerien atzetik, ainbeste bena, goibeltasunda trumoiren ondorean etorri bear eban ekatxakta ekatxa etorri zan, baltza, zematzallea, ikara-garrizkoa. Legegilletzarakoa autatu bear zanegunean, goizeko zortzirak baño len asi zan,txartela gora ta txartela bera, gizonen artekoeztabaidea, Perurenak eta Patxirenak sartu ziranbakotxa bere aldekoai laguntzera ta arerioakazburrukara, ta oni eutsi ta orri bultza, bata estal-du ta bestea jaurti, aurrekoari emon da albokoa

gorde, au jo ta bestea zapaldu, ukabilka, makil-ka ta arraioka, an izan ziran angoak eliz-aurrekoenparantzatxoan. Bederatzi-terdiak aldean ikus-tekoa egoan gure Indianoa, burutsik, alkonda-rean iduna urraturik, jantzia basazturik, surreta-ko odola bizarretatik bera eriola ta Tramanarenule zikin batzuk eskuetan zituala, Tramana taBrix errizañak, tatarrez, katigutegira eroiezanbitartean.

Itxi daiogun ekatxa zelan amaitu zan esatea-ri; geldi bedi alde batera zenbat kaskarreko, zen-bat sudur-auste, zenbat dubako agin-aterateizan zan ainbatutea; eztaigun esan Peruk edoPatxik zeñek txartel geiago izan eban be. Arduragitxi deusku guri naiz lenengoak naiz bigarrenakgaraitu, bada biak ziran nabar samarrak, biakeuren buruaren anditasunagaitik ebiltzanak,Euskalerri maitea aotan artuta.

Guazen gu geure lagun batzuk naste orretanzer egin eben jakitera, guri geien dagokigun lan-bidea ori dan ezkero.

Mañasiren aita guztizko larritasunetan ibillizan txartela nori emon ezekiala. Lenengo egune-tan Indianoari agindu eutsan bere alde emongo

ebala, baña gero txalopakoak jagi jakozan goragoraka, ardantegiko lagunak ia ito eben, edoze-ñek esaten eutsan, kalean, saldutako gizonazala, erriaren arerioak potin baten diruagaz erosiebiela, goiko ta beko Patxitarrak ezeutsienbakean izten iñun be, ta azkenean, ondo elduta-ko ikoa baño bigunago egoan gizona, edo obetoesateko, lakioan jausiriko txoritxoa legez egoan,da ezekian zetara jo edo lakiotik zelan urten.

Andreak sendatuten eban sarri, etxean, gizonorren indargetasuna.

—Ai, makala! —esaten eutsan— zuri zer deu-tsu lagunen jardunagaitik? Zuk egizu zeurea taezeiozue besteai jaramonik egin.

—Bai, ta iñori arpegirik ezin emonda gelditunorbere errian?

—Da ainbeste lagundu deuskun gizonariemondako itza jan?

—Nik eznekian orduan Peru zein zan: txarradala diñoe, ta gañera Patxik nasa barriak egingodituala, bearra be badago ta.

—Guzurra da ori, Kurutzemendi baño guzurandiagoa. Patxi dozu gizonik gaiztoena, judioprotestante baten jatorrikoa eidata: neuri esan

deust Ana Balentiñak, eta Ana Balentiñak bada-ki, Peru ostera oso eskubide andikoa dozu nasabarriak egiteko ta edozetarako: Madrilgo aginta-ri guztien adiskidea ta erregeren maian jatendaben gizona eijatsu ori: Ana Balentiñak esandeust.

Atseden pixkat egin da gero, ixiltxoago tabigunago jarraitu eban:

—Baña, gizona, eukizu zentzun apur bat. Zukdiñozuna alan izanda be, zelan nai zenduke gurealabearen ezkontzea galdutea? Arranondon izandan ezkontzarik onena?

—Emakumea, ezeidazu burutik eragin. Nikeztot nai Mañasiren ezkontzea galduterik, eta D.Jose Antoniok maite badau, ezta orregaitik gal-duko. Buru oneko gizona da, ta neuk esangodeutsat...

—Ezteutsazu ezer esango, eztozu etxetikurtengo.

—Gaur ez, baña biar itxasotik natorrenean...—Ezta biar be, ezta egundo be.Olango autua egunerokoa zan Txanogorriren

etxean Españako Legegille edo auzi-erabagitza-lleok autatu bear ziran aurretxoan, baña etzan

azartu Indianoari gauza orren gañean ezer esa-ten.

Azkenengo egunean, aren ona eukiteagaitiketa andrearen esanak jarraitzearren, etsi etsieginda Peruren alde txartela emotera joiala,enparantzako burrukea ta iskanbillea ikusi eba-nean, armin da keixu, biurtu zan etxera guregizontxoa, ta estutasunak emoten daben ausar-diagaz, atean sartu orduko asi jakon emazteari:

—Nik ezin neike ez bataren da ez bestearenalde gaur txartelik emon. Gaur ez, beste bateneztiñot baña, gaur ez! Alperrik esango deustazuzesanalak, gaur neureagaz urten bear dot.

—Baña zelango gizon epela zara zu? Oraintxeurten dozu etxetik abiadan...

—Bai, baña ez burrukarako asmoan, daburruka barik ezin leiteke iñor udaletxera sartu.Ni Lekuitora noa gaberarte. Eske badatoz, premi-ñazko zeregin bategaz joan nazala.

—Ta zer esango dau D. Jose Antoniok?—Min dabela. Ederrak emon deutsiez enpa-

rantzan. Ostikopean erabilli eidabie, ta odoladariola ikusi dot.

—Jesus! Jesus! Auxe da itxumena. Eztagoerrian bururik?

—Gaur eztot uste. Gaur burua daukien guz-tiak erbestera joango dira, ta ni be bai.

—Baña...—Eztago bañarik. Erabagita daukat. Agur.Atean urten orduko bere atzetik eban Sardin-

zar laguna.—Jeup, adiskide! Nora zoaz?—Lekuitora.—Neu be bai, emen gauza onik eztagota.

Txartela emon dozu?—Ezta emongo be. Ezin leike, iñogaz aserra-

tu barik.—Nik geure alde emotea gura neban, baña

ondo egiten dozu. Ontxe emon dot nik neurea, taMatxin Koipegaz aserratu egin bear izan dot.Gizon arroa! Berak gura dabena egin bear gen-duala Anjelek eta nik eta gure txalopetakoak.Eztago toki txarrean!

—Anjelek naiko eban ba.—Anjelek? Orrek iñok baño gitxiago. Egundo

eztot gure mutilla ain bero ikusi olango gauze-tan. Antoniri be ezteutsa jaramonik egin. A! Ta

badakizu zer esan eutsan bart gabean zugaitik?Indianoak zu estutzen bazaitu geuk emon bear-ko geuntsuzala milla erreal, orrenbeste alderdibageunkalata.

—Ezta txarto esana. Eskerrik asko.

Arratsaldean, azken orduan, geroago taestuago autari billa ebilzanak Txanogorrireneske joan ziranean:

—Ederra egin dau! —esan eben— masia janda iges!

XXIIOTSOAREN BELARRIAK

Nok daki etorkizunaren barri? Zeñek igarrileikez bere barruan gorderik dagozan erri tagizadien goraberak? Zelan neurtu gauza utsbatetik etorri leitekean ona edo kaltea? Nondikotuko jakon Anjelen amari, illabete lenago, Anto-ni ta Anjelen arteko ezkontzea galduko zalabarriro?

Bada galdu zan. Patxi ta Peru jaso edo jatsibearragaitik gurasoak aserratu ziran lenengo, taeurak egin eben lanik andiena gazteak otzitueitezen be, Anjelek bere aldetik ezeban askobear baña.

Sardinzarren ustez, Koipetarrak antxiñatikzirean eriste andiegikoak, beti euki oieben buruabesteak baño geiagokotzat, eta areikaz ondoegon nai ebanak, morroi edo mendeko izan bear-ko eieben, naiz da euren etxean bizi ez. Emaz-teak ostera, diru zaletxoa zan baña, ezeban gurabere seme kutuna iñoren morroikintzan ikuste-rik: etzan orretarako azia. Etxe bietako nagusi

gazte maite bat ez izatekotan, senartu zedin beezeban gura. Zarrak baño askozaz obeto zaindu-ko eieban Anjelek etxe bietako ondasun izkia.

Mari Errotak barriz, bere aldetik, ondo izate-ko ezebiela eurak iñoren laguntasunik bear, esa-ten eieutsan alabeari; ez ibilteko lagun billa,gura añako ezkongeiak etxera etorriko jakoezalata. Jokatuko eieban arek, eta baita Matxiñek be,eurenean Sardinzarren etxean baño urre zargeiago idoro baietz.

Etzan, alan be, Antoni amaren siñistekoa, taamari entzungor egiteko asmoak ebiltzan lenen-goan. Urre zarra eukiko ebien, baña berak guraañako mutillik ezjatorkon Antoniri. Erbestekooial-saltzalle guzurti batek zerbait esan eutsanbein, jai arratsalde batean, (ai ze poza izan ebanorduan!) baña oial-saltzallea etzan geiago Arra-nondora agertu. Ainbesteren atzetik ibilli zanIndianoa be, etzan gomutau beragaz, Antonigaz.Itz egin eutsien mutillak etziran bere duin, bada-ezpadako arlote batzuk ziran danak. Anjel aña-korik ezegoan. Anjelen zale ziran erriko neskati-lla guztiak, Anjelen adiskidea zalako lagun danakondamuz begiratuten eutsien berari, Antoniri;

Anjel bear eban Antonik nai ta nai ez, erkidienbarregarri gelditu etzaitean be. Orregaitik, gura-soen aserreakaz gazteak zer ikusirik ezeukielata,egiñalak egin zituan neskatilleak arrantzalegazte orren biotza irabazteko, baña dana alpe-rrik. Aiperrik jantzi zan iñoiz baizen obeto, alpe-rrik orraztu zan egundo baizen apañago, alperrikegin eutsazan negar musingak eta guzurrezkozotiñak: ain otza, motza, motela ta gogoezekoaaurkituten eban Anjel ori eze, aspertu zan noiz-baiten neskatillea, kirio guztiak jagi jakozan guz-tiz biziro ta aserre itxura andiakaz itxi eban muti-lla, agurrik esan barik.

Auxe izan leiteke onena, —apetau jakonoraindiño—. Ni langorik eztau billatuko, ta etorrileiteke neure billa, arpegi añutsuagaz ikustennabenean. Lenago be etorri jatan.

Baña arpegi añutsuagaz ezeban ezer irabazi,Anjelek ezeutsan geiago itzik esan, ezeutsanjaramonik egin da bertanbera amaitu zan gureneska mutillen adiskidetasuna.

Ta zer egin eban Indianoak?Ezeben mutil zar au Txanogorrinekoak eraldi-

txo batean ikusi, ta bildurrez egozan lenengo

alkar ikustean zer gertauko ete jakoen, baña osoabegi ona egin eutsien batak besteari.

Indianoa bera joan zan Txanogorrinera.Gure arrantzale gizagaixoa, gaiztakeri bat

egin daben mutikoaren antzera, gogamen bate-gaz ebillen beti, ta D. Jose Antonio ikusi eba-nean, trumoi ta tximistakaz eioalakoan, jartekoastirik emon baño len asi jakon esaten:

—Ara, Jauna, nik berorri bai, bai, pozik atanbe; baña orixe dago ba, lagunakaz be ondo eukibear da ta orixe dago ba!

Txanogorriren esakerea etzan erraz ulertute-koa, baña ulertu eutsan Indianoak, eta estutasu-nerik atara eban gizona.

—Eznator orretara. Ori joan zan.Ori joan zan! Eznator orretara! Itz gozoagorik

ezeban egundo iñok entzun. Axe zan poza! Axezan aldabatera kezkarik astunenak kentzea!Zeru illunaren azpian ostilika edo ostarku ederraikusten eban Txanogorrik.

—Zer dakar ba, jauna? —itandu eben senar-emazteak, pozezko arpegi alaiakaz.

—Zer ekarriko dot? Zetan garan edo jakiteranator.

—Ba, jauna, gu lengoan, lengoan beti. Arekeztau ezer erantzun, baña lotsaz egongo da.Geuk esaten dogunean a...

—Ba orduan ainbat lasterren. Desagradezi-duen erri onetan ezin leiteke persona formalikbizi, ta nik bereala ezkondu ta kanpora joan beardot, illa batzuetarako bada be.

—Ondo egingo dau, bai jauna, badaukazegaz be ta. Asi gaitezen paperak egiten dagertu gareanean erakarriko dogu neskatillea.Berorrek gura dabenean joango gara abadenagusiagana.

—Zetara?—Paperak egitera.—Ez, enetxoak. Orretara luze joango jaku.

Niri esan deustienez, norbera ibilli dan toki guz-tietako dokumentoak eskatzen eiditu abadeak,eta nire dokumentoak etorri orduko sei illabetejoango litzakez urrean.

—Ezta, jauna, ainbesteraño luzatuko. Gizonandia lez, ibilli dan toki guztietan ezagutukoebien berori abadeak eta...

—Ni lanean bizi izan naz, da ez abadeakazpasietan.

—Dana dala, jauna, paperak bear dira bein-tzat.

—Abadienak eztira prezisokoak.—Zeñenak ba?—Alkate ta juezanak, errekisto zibillekoak.—Zer esan dau? Errekisto... Jesus, Maria ta

Jose! Ori gauza txarren bat da.—Zuek ezer eztakizue, ta nik ostera asko

ikusi ta asko ikasi dot.—Alan izango da, bana, edozetara be, aba-

deak ikusi bearko ditu gero paper danak. Eurakdakiez ondoen olango gauzak. Gu ezkondu giña-nean, antziñatxu da baña, bikario jaunak egineuskuzan guri bear izan ziran jirabira guztiak.

—Ezta nai ta naiezkoa abadeari gure paperakerakustea. Abade barik be konpondu geinkez,geuk gura izan ezkero.

—Zelan baña? (Señar emazteak aoa zabalikgeldituta).

—Guztiz erraz. Abadeari jaramonik egin ezta.Geuk ezkondu bear dogu ta ez arek. Ni ibillinazan tokietan asko ezkontzen dira elizara barik.

—Elizara barik! Eta ori gura leuke berorrek?Obeto da garai onean jakin dogun. Sasiezkon-

tzea gura leuke? Sasiko dala uste aldau geureMañasi? Ez orixe, ta eztaukagu sasi-ezkontzeta-ko, Españako erregaagaz izanda be.

Txanogorrik azkenengo itzak bero bero egin-da esan zituan. Etzan jakituna gure arrantzalea,baña bai biotz zindoaren jaubea; epeltxoa zan,baña siniste onekoa, Jaunaren bildurrean azia,Elizearen lege ta asabien oitura zarren alde berebizitzea emongo eukean gizona. Orregaitik,bereala berotu jakon bere odol garbia, beingoanargitu jakon burua, aidabatean biurtu jakon bio-tza gogo batetik bestera.

Maite dogun gauza bati min emon ezkero,gizonik epelenak azartu oidira; agirian dagoanegia begirik lausienekoak ikusi oi dabie, ta Txa-nogorriren siñiste maiteai min andia emoneutsien Indianoak eta agirian gelditu zan onensiñisteza, malmuzkeria ta Elizeari egin guraeutsan iraintasun okerra.

Arrantzalearen emazte naigabetuak, bereordurañoko errua ta Indianoaren gaiztakeria eza-gutzean, dana lotsaturik eta garrazkeri andirenbatzuk ez esatearren, gizonakgandik alde egineban. Agintzallea zan etxean, baña kanpokoen

aurrean ezeban geiegi sartu gura, ta geiegi sar-tuko zan, asi ezkero. Berak baño neurri obeansenarrak esango eutsazan bear ziran egiakIndiano dongeari.

—Gizona —jarraitu eban zaldun jantzirikobaserritarrak— elizara eztoiazan guztiak eztirasasikoak.

—Naikoa sasiko, Ama Eliza ta Aita Jaungoikobagekoak dira ta.

—A gizagaxoa! Olango Aitamen semea izan-da beteko jatsu zuri patrikarea.

—Ta zure lege barriak ondo beteaz zer ira-bazten dot?

—Neure aitagiñarreba izango zara.—Bai urte batzuetan, baña gero?—Itxiozu gerokoari.—Bai gerokoak neu itxiko banindu.—Bizi zaite ondo aldozun artean.—Beti gura neuke Jaungoikoagaz ondo bizi.—Ze Jaungoiko ta... Etzaite txotxiña izan.—Oraintxe naz iñoiz baño gitxiago.—Txanogorri, gogoratuizu etxazula ondo eto-

rriko nigaz aserratutea.—Ezta Jaungoikoagaz aserratutea be.

—Ba, ba! Zuekaz ezin leiteke iñor entendidu.Neu en persona joango naz Bilbora.

—Zetara? Gure Mañasigaz ulertuko zaralako-an? Alperrik, geure odolekoa data. Eztaukaguarimarik saltzeko. D. Jose Antonio, egizu kontugure Mañasigaz da gugaz eztaukazula zer ikusi-rik gaurtik aurrera.

—Eztaukatala zer ikusirik? Esto es demasia-ro. Eta nik prestau neutsuzan milla errealak?

—Uste dot laster biurtuko deutsadazalaeuren jaubeari

—Ta Mañasiri emoniko anilloa?—Ori be biurtuko jatsu. Eztogu iñoren gauza-

rik bear.Trumoi soñoaren antzeko deadar lodi garra-

tzakaz da bere aotik tximista goriak jaurtiazurten eban Indianoak Txanogorrinetik.

—¡Qué intoleransia! —ziñoan eskillaretanbera— ¡insivilisaos! ¡astokillos! Emen eztagogauza onik abade guztiai lepoa kendu ta elizaguztiak itxi artean. Neuk albaneu...

Bitartean, gure senar-emazteok, alkarri begi-ra jarrita, bata-bestearen naigabea gozatu nairikgelditu zirean. Euren ames-jauregi gozoa goi goi-

tik beberaño etorri jakoen, baña etzan ardura,zerua etzan jausiko. Etzirean aberatsak izango,etzituen beti gura añako jaki ta jantziak eukiko,noizean bein estutasuntxoren batzuk igarotea beizan zeitekean; baña ordurartean be bizi zireanda, aurrerantzean be, lan piskat egin ezkero,biziko zirean beintzat. Antiguako Amari eskerrakemon bearrean egozan, otsoari belarriak agertueragin eutsazalako. Indianoak judioa edo olan-goa izan biar eban. Jesus, Jesus milla bidar! Tokionean geldituko zan euren alabatxoa areneskuetan!

XXIIIEZKON BARRIAK

Andik egun batzuetara, Bilboko kalietan zearebiltzan alkarregaz, dendaurretan begira, onitxurako gizon motz, gazte, sendokote, arpegizabal bat eta bere ideko emakume argi, garbi,azkor, baltzerantxu bat, zituen jantzirik onena-kaz biak, aterpetxu edo guardasol bana eskue-tan ebiela. Ezagun zan, urriñetik be, erri txikirenbateko ezkonbarriak zireala.

Atean atean geldituten zirean begira, badaate danetan dago Bilbon dendea, salerosketeata zer ikusia. Emen, danetariko oial-barriak arroarro; or, atorra zuri ta alkondara leunak tentetente; orain narru bigunezko oin-zorro edo zapa-tak goitik berako errenkadetan argi argi; jarleku,mai, oe ta ispilluak urrengo, etxea betean; ardaozar da erari mueta edo eringo guztiak arutsatxo-ago, piper, tomate, lukainka ta urdaiazpikoenondoan tolostuta; gozotegirik ederrenak gero,gozozko gizon, aingeru, etxe ta eliza ta guzti; tabeste aldean ostera zidarrezko ontzi tresnarik

ikusgarrienak ugari, urrezko orduari edo erlojuakeundaka ta kate apain dizdizariak millaka. Are-txek zirean dendak, aretxek! Zenbat diru etego-an Bilbon!

Korreo kalean Au monde elegant izenekodenda eder baten aurrean bibo1iña joten egoanguzur-gizontxo bati barrez barrez begira egoza-la, billatu zituan Mañasik gure emakume ta gizo-na.

—Aitaren, Semearen! —esan eban, kurutzeaegiñaz—, Josepa! Artobero! Nondik eta ona?

—Ementxe, Bilbo ikusten.—Neugana etorri barik?—Zeugana giñoiazan oraintxe.—Noiz etorri zarie?—Bart arratsean.—Ezkonduta alzagoze?—Bai, atzo ezkondu giñan.—Da neuri jakin eragin bez?—Zetako? Bagenkian Arranondora etorriko

etziñalata.—Ezteust iñok be ezeren albisterik jakin era-

giten.

—Geuk dakarguz zutzat Arranondoko albisteguztiak, onak atan be.

—Onak?—Ezin obeak. Atzo gure ezteguetan —jarraitu

eban Josepak— gure lagun guztiak an ziran, zuizan ezik, zeu, lagunik andiena ta onena. Zu anetzegozalako utsune andia neukan barruan nik...eta besteren batek be bai.

—Zeñek gero?—Anjelek.—Anjelek!—Bai, geure ezteguetan zan Anjel be, ta uste

dot zu an izango ziñalakoan etorri zala geienbat.Lenago jakin izan baneu...!

Onetan egozala txinel edo errizain batek den-daurrean ez geldirik egoteko esan eutsien iruarranondotarroi, gizadien ibillerea galerazotenebielata; baña Josepak eta Mañasik ezeutsenjaramonik egin. Eztakit entzun eteutsen be,andik urriñean egozan da. Ezeukien orduan bela-rririk ezer entzuteko, ez bururik ezer ulertuteko,ez biotzik ezer gura izateko, Arranondoko gau-zak izan ezik. Artoberok bakarrik esan eban Are-nal aldera eskua luzatuaz:

—Goazen aorrutz (ara orrutz) emen ezkagozondo ta.

—Zer diñostazu? —itandu eban Mañasik.—Zeuk entzuten dozuna. Anjelek zeugaz

ezkondu gura dau, ta laster egingo deutsu eska-bidea, edo, obeto esateko, oraintxe egiten deu-tsut neuk, bere izenean.

—Emakumea! Ezeidazu irririk egin zeu zorio-neko zareanean.

—Mañasi, noiz egin deutsut nik zuri barre?Noiz esan deutsut guzurrik? Egia, ni zorionekonaz, gizon langille on bat artu dot eta; baña zeube bidean zagoz zeuk gura zenduanak gura zai-tuta. Aren aginduz edo esanez beren gurasoakemon deutsiez zuenai Indianoarentzat bearzituen milla errealak.

—Neuk be baneukan orrenbeste... Anjelenaginduz!... Eskerrak emotekoa da... Ta zer esandeutsu?

—Osterabe? Gozua alda albistea? Zeugazezkondu gura leukeala, orra, orixe.

—Noiz, nun da zelan esan deutsu? Dana jakingura dot.

—Atzo, zalpurdi ondoan, da biotzetik ezpane-tara jatorkozan itz egiazkoakaz. Zeugatik, bai,zeu ikusteko gogo andia neukan da; baña bera-gaitik batez be etorri gara gu Bilboraño, badabestelan ezkiñan gu Durangotik onuntz igaroko.Bera egon jatan atzo, azken orduan, Bilbora taBilbora ta Bilbora etorteko jardunaz zuri esandeutsutana esateko. Pozik zagoz orain?

—Josepa, au poz geiegia dala uste dot nire-tzat. Ezin ziñistu daiket. Zelan izan leiteke oriAnjelek eta nik alkarregaz bein bakarrik itz eginbadogu?

—Jaungoikoaren gauzak, Mañasi.—Ta nondik edo zegaitik eten da Antonigaz-

koa?—Patxi ta Perugaitik. Batak eta besteak Dipu-

tau edo orretariko agintari izan bear ebalata, erriguztia nastau dabie: Jakingo zenduan.

—Bai, zerbaiten entzutea badot.Artobero, ordurarte ia itzik egin ezeban Arto-

bero ixilla, Arranondoko aserrien oiarzuna balitzlez, sartu zan autuan:

—Patxiren aldeko guztiak zenrzubakoak dira,Mañasi. Eztago Peru lango gizonik, ona, errikoia,

jakintsua, emollea da Peru. Bestea barriz edozergauza, badakizu zer dan edozer gauza? Orixe daba. Perutarrak gara gu, ta Anjel be bai.

—Ondo da —erantzun eban Mañasik— bañabere aritik eruan nai eban autua, ta Artoberokedegi eban bideari jarraitu barik,

—Eta eraztuna? —itandu eutsan Mañasiri.—Ai! Barre andiak egin doguz eraztun orre-

gaz. Zuk Arranondora bialdu zenduanerako, erriguztiak jakin eban Baserritar Mutilzarrari emoni-ko kalabaza barrien albistea, ta emakume ikus-min asko izan giñan zuenean eraztun ori ikusten.Ikusi orduko berialaxe esan eban AzeritxunekoPetrak:—Ene! Neuk euki nebana berbera da.Neuk lenengo ta Birigarroneko Mikallok urrengo,Ja jai! Etxerik etxe erabilteko erosia izango da.—Gero barriz, otu jako Tramanari bere eskuetaneuki bear dabela, sartu dau bere beatz lodian,señora balitz legezko itxura ta ziñoak egiten ibi-lli jatzu ta, azkenean, ezin inondik iñora biatzetikatara. Zure aitaren estutasunak, Tramanarenarraiuak, gure algarak zelangoak ziran! Trama-nari atzamarra ebagi bear geuntzelata ibilligiñan, olgetan.

—Baña emongo eutsien eraztuna jaubeari?—Bai, emakumea, bai, ta oraindik askoren

eskuetan ibilli bear dabela deitzot.—Ederra zan ba! Egunero ipinten neban

eskuan, guztiz ondo jatorkidan, da egia esatendeutsuet, eraztunagana zaletu egin nintzala ustedot.

—Bana Indianoagana etziñan zaletu.—Ez, ori ez. Alperrik gure etxekoandreak egin

ditu egiñalak eta esan deustaz esateko guztiak,nire biotzean ezin izan da sartu Egurbideko gizonori.

—Jakiña ba. Bestea zeukan biotzean da...—Baña, Josepa, benetakoa eteda Anjelen

eskabidea? Zer deritxozu?—Barriro be lengora? Eztotsut ba esan bio-

tzetik ezpanetara jatorkozan itzakaz esan eusta-la?

—Ta zuk zelan dakizu?-Ikusiagaz. Orreik gauzok arpegian ikusten

dira. Ondo siñisgaiztokoa zagoz zeu.—Ia ba, Antonigaz be bi aldiz ibilli da ta.—Baña ez gogoz. Berak autortu dau.

—Berak autortu! Ai, Josepa! Ondo esan dozulen: Jaungoikoaren gauzak dira oneik. Jaungoiko-ak entzun deustaz nik Begoñako Amaren bitar-tez egin deutsadazen arrenak. Siñisgaiztokoanagola diñozu, baña eztot nik egundo siñisteagaldu. Ziur ziur zenkizula ta Antonigaz ezkontzenzala esaten zeunstanean be, nik baneukan neurearima barruan eztakit nondik norako siñistea taitxaropena. Gauza miragarriagorik nai dozu?

Nik eztakit noiz artean egongo ziran autuangure ezagunok, beti lelo bati eragiñaz, non ego-zan be aztuta, bertan bera sartu zan aize indar-tsu ta euri zaparradeak igitu ezpalitu. Aizeakzabundu zituan gogotik Ondartza edo Arenal-ekozugatzen adarrak, jaso zituan lurretik odeienitxurako autsak, itxutu ebazan joan etorrian ebil-tzan gizadiak, kendu ebazan buruetatik ondosartu bariko gizon-txapelak; eta aizearen atzetiketorri zan truxuak sartu eragin eutsien zalapar-taka bebarruetara kafe aurretan jarrita egozangizon guztiai.

—Jesus! Auxe da egualdia! —esan ebanMañasik, Done Nikolas ondoko aterpera akitika

eldu zanean—. Arratsalderako onduko dau, Arto-bero?

—Baietz uste dot —erantzun eban onek.—Nai neuke beintzat. Zuei laguntzeko baime-

na eskatutera noa ni. Arratsaldean Begoñarajoan bear genduke, ta olango egualdi txarra-gaz...

—Egualdi txarra? Lurraldean eztago egualditxarrik, aterpeak dagoz da. Itxasoan dira egualditxarrak, eta jum! gaurkoak gogor joko dabelauste dot.

XXIVONDAMENA

Bigaramon goizeko seirak aldean, aspaldie-tan euki eban baño lo gozoago bat eginda Maña-si oetik jagi zanean, Bilboko albistari saltzalleakbebiltzan batera ta bestera ariñiketan, kale ertzguztietatik eztarri erreakaz indarrez deiezka...¡ciero bilbainooo, con la catástrofe del Cantábri-co!

E? Zer gertau etezan itxasaldean? Zer? Sarri-tan oidana.

Bilboko uri barruan gizadien autuak eten,Arenaleko abeak zabundu, gizonen txapelakburuetatik eruan, esku aterpeak azpikoaz gañe-ra ipiñi, zabalik egozan ateai danbadak emon,leiar edo kristalak zatitu ta kezulo edo tximinirenbatzuk kalera jaurti ebazan ekatxak, itxasoarenerdian erakutsi zituan askozaz obeto bere aliza-te ta gogortasun guztiak eta bertan galdu ain-beste gizon eder, mendean arturiko itxas-langi-llerik geienak.

Errukarriak Kantauriko arrantzale maitegarrizintzoak! Osasun andi ta egualdi girorik onena-gaz urten ebien, goizean goiz, euren etxietatik;itxas barruan ikusi eben eguzki garbiaren jaiotzapozgarria; itxaropenez beterik jaso zituen txalo-petako oial zuriak, bakearen eskaleak baliralegez da aizeak euren bidean lagundu eioen; jan-bearrak eta irabazinaiak emoten daben gogoa-gaz erabilli euezan erramuak zoli ta biziro; taezeren peku ta bildur barik, alaitsu ta pozkor,eldu ziran arrain-tokira, etxadietako janaria anegoalakoan.

Ai! Ezeben janaririk aurkitu: galdumendi,azken orduko ta ikaragarrizko eriotzea idoroeuen gizagaixoak.

Jagi zan, nondik eta zelan eztakit, an nonbai-ten ezkuturik bere orduaren zain egoan errukibageko itxaski amorratua; zabaldu zituan izpibaten, beren ego azkar, luze ta sendoak; igesegiteko astirik emon bage, artu ebazan txalopakinguru guztietatik, sare andi batek arrañak artuoi dituan eran; erabilli ebazan lenengo tatarrez,urruingarri, dardaraka, bultzadarik gaizto gogo-rrenagaz; ausi, ataldu ta birrindu eutsiezan gero

arraun, maste ta aize-oialak, paperez da zotzezegiñikoak bailirean; intxaur oskol uts batzuk bai-zen errez, itzulastu zituan laster gizon irmezbeteriko arrainpotiñak; eta sartu zituan, azke-nean, alzituan guztiak ainbeste illoi daukazanitxasoaren kolko barruan.

Arrantzale batzuk, oraindiño, igari egin ebenzerbait itxas irakin esnetuaren gañean; berezkobizigureak emoten eutsen azkortasunagaz jasar-tu ziran gogotik truxu ta bisuts, aize ta bagaindartsuen kontra; ibilli ziran eten arteraño urazalean gora ta bera, itxasoak atxetara jaurti oidituan abe zakarren irudira; eskatu eben arren!Jaungoikoaren izenean! lagundu eioela norbai-tzuk estualdi ta il-zori arrigarrizko atan, bañaalperrik! Arrantzalien alarau mingarria ekatxa-ren il-soñu garratzean galdu zan betiko!

Ezin eutsien iñok laguntasunik emon. Lenen-go unetik ondatu bageko potin bakanak, tximis-ta gorria baizen arin joiazan ekatxaren aurreanekatxak gura eban tokira, nai ta naizko dsausta-da, gora bera ta joate bildurgarrikoan, eriotzea-ren txistu, arnasestu ta deadarra aldamenean

eroiezala; ta ezin eben ezer egin ur gañean igarita oiuaz egozanen alde.

Potiñetakoak eurak eioazan laguntasun bea-rrean; eurak arrenez Aita Jaungoiko ta AntiguakoAmari; eurak karel baten gañean, oker, larri tanoiz ondatuko, aleben giñoan igesik, arerioaurrean daroien gudari garaituak joaten diranantzera... Geienez be sokaren bat jaurti eikien dajaurtiten eutsien ai zelango gurari ta biotz ona-gaz! euren bidean billatzen zituen lagunai, bañatxalopearen abiadea kendu? Nai eukien tokiraeruan? Gura eben lekuan gelditu? Ekatxari arpe-gia emon? Zeñek? Zelan? Nondik? Nongo inda-rrakaz? Ezin zeitekean gauzea zan.

O! Ta azkenengo txalopea, lur azpian sartzendan suburdi keitsuaren gisara, ur-laño tarteanostendu jakoenean zer zan amaigabeko urzelaiatan gelditu ziranen atsekabea! Zelangoa eurenbakartade ta argaltasuna itxas-eremu edetsua-ren erdian!... Odei baltz lodiak eukezen goialde-tik, eta odeiai ezin eutsi; zingo andiko ur gaziaserrea beian, da ur orren azalean ezin geiagoiraun!... Ito egin bear nai ta nai ez! Orduantxeamaitu zan arrantzalien pentzuda ona, orduan-

txe artu euen azkenengo etsipen negargarria...Bakotxak beren etxekoai biotzeko agurra taZeruko Aitari arimako eskari bana egin eutsien,iges egin eban adoreak euren besoetatik, etorrijakoen begietara beti betiko loa... ta ondatuziran, bata bestearen ondoren, ur-azpiko illoisakonean.

Etziran lenengoak eta etziran azkenengoakizango. An egozan, nonbaiten, lenago antziñatxujoandako lagunok, azur utsetan, ondar barruanestaldurik: an egozan sartu barriok, ondargañean etzinda, ta batzuk burua beian ipiñiorduko bajoiazan bestiak goitik bera, isil isillik,como corpo motto cade, ildakoak beti daroenixiltasunagaz.

Iñoiz ez añakoa zan egun atako ondamendita galdumena. Ondarrabiatik asi ta Santurzera-ñoko euskal itxaserri guztiak eukien zeri negaregin andia, baña batez be Bermeotarrak, Elan-txobe, Lekuito, Arranondo ta Muturzulokoak. O!Nok esan leike itxaserrietakoen samintasunaeuren ezbear gaiztoa jakitean? Onek bere aitaona galdu eban, arek bere anai langillea, urliakbere senar maitea. Guraso asko gelditu ziran

seme barik, emakume asko alargun, gazte askoumezurtz, zer janik ezta...

Beingo baten zabaldu zan Bilboko uri daneanbarri txar ori. Erri guztiak beste zer esanik ezeu-kan. Eskutik eskura ebiltzan paper albistariaklagunterien albiste-gosea asetu eziñik. Irakurleguztiak egozan arriturik eta albiste bakotxarenondorean zeresan barri bat otuten jakoen.

Danak zirautsen sarritxuegi ondatzen ziralaEuskalerriko itxasgizonak, ausarditsuegiak zira-lako ta urriñegi joaten ziralako; neurriren batzukartu bearrean egozala agintariak; onenbestezabalera ta arenbeste luzerako potiñak eraginbear jakoezala, ta estakit nik zenbat beste olan-go ipuin.

Baña orreik gauzok geroago erabagitekoakzirean. Aurrenengo beintzat diru mordoskadabat batu bearko zan zelanbait, gosearen ateondoan jarrita gelditu ziran gizagaixoentzat.Edonungo beartsuei laguntzen ekien bilbotarrakainbat geiago lagundu bear eutsiela euskaldu-nai, ziñoen zaldun batzuk, eta berbetatik eruanbear ebala bakotxak bere oparia paper albista-rietara; beste batzuk, eurak ondo jolastu barik

eta txanpon bakotxari koipea kendu barik ezeremoten ezekienak, danen artean batzarra eginbear zala esaten euen, dirua zelan batu ta zerjaialdi egin ondo erabagiteko. Bereala otu jakonnorbaiti etzala jairik txarrena izango zaldunakeurak kalerik kale eskean urtetea, zaldiz, burdizda oñez, asabien egunetako jantziakaz, gertaldizarrak gomutauaz, ipuin liburuetako gizonen iru-dira. Eintzakotzat emoten ebien geienak kalieta-ko ibillerea: urlia izango zan Lekobide ta sendiaLartaun, bata Don Pedro Erregea ta bestea DonJuan bere anaia, au Marte ta ori Erkules, orrakogizona Kijote ta arako mutilla Santxo... Santxo!Kijote! Ja jai! Alagalakoak ziran orretarako orkoata emengoa. Barregurea etorkoen gogoratutabeste barik, eta barrez egozan zalduntxo batzuk,barrez negarrak legortzeko asmoetan ebiltzala!

Etzituan ain laster ulertu Mañasik kalekoenautuak. Iñoiz baño beranduago jagi zan egunatan, ezeban Mezatara joateko astirik artu, taetxaldeko arlo zeregiñetan ebillen egundo bañoazkarrago ta pozago, barru alai gozoak emoteneutsan maraztasunagaz. Leiotik Arenalera begi-ra egonda, bazala nunbaiteko ezbearren bat

etxeko lagunak esan eutsanean, «Somorrostroaldekoa zerbait», erantzun eban gure neskati-lleak, «jakingo dogu lanak egindakoan»; baña,geroago, zer edo zer itxasaldekoa zala esanjakonean, gauza guztiak bertanbera itxita urteneban leiora inguruetako neskame guztiai zer zangaldezka.

Poza ta naigabea ezin leitekez alkarregazbizi. Geu pozik bagagoz, naiz onak eta lagun-urkoaren edo geidearen maitaleak izan, lekugitxi euki oidau gure biotzean iñoren naigabeak,zenbat eta pozago, ainbat eta gitxiago. Egizaleak bagara esan daigun egia: geu pozkorbagablltz, ezta iñoren naigabea gure mingañetikbarrura sartzen, geientsuetan.

Mallak eta neurriak daukaguz onetarako. Iñorori ezezaguna edo urriñekoa bada, bere naiga-bietan iñor ez balitz legez begiratuten deutsagu,ta orduan mingañak berak be zer esanik eztau-ka. Inor ori urrekoa ta ezaguna bada, orduanmingañak zer esan batzuk badaukaz, itxureagai-tik bada be. Iñor ori geutarra edo ingurukoabada, orduan mingañak gauza bigunak esatenditu, arpegiak illun samar ipinten dira, begiak

malkoren bat bota oidabie ta zerbait egin daroa-gu geutarren alde. Baña iñor geu bagara, geureaedo geure odolekoena bada naigabea, orduannaigabe ori biotz guztiaren jaube egiten da, benebenetako malko-ari mingotxak isurtzen ditugu,ta ez bakarrik eztauka lekurik bestien pozakgure barruan, ezpada ze mingostasun barriakemoten deuskuz.

Olango zerbait igaro jakon Mañasiri. Pozikebillen, oso pozik, eta gertaera gaiztoa Somo-rrostrokoa zala uste izan eban artean ezeutsangauzeari gora andirik emon, bada toki orretanezeukan iñor ezagunik eta ezezagunak beti diraurriñekoak; baña jakin ebanean itxaserrikoa zalaezbearra, artega, nabarmen, kiriotsu, zalaparta-ka ta itsumustuan jatsi zan kalera albistari batenbilla... Artu eban bere eskuetan albistaria, begi-ratu eutsan, arnasa batean, goitik barreneraño;baña dardaraz egoan, lausoak eukazan begiaketa ezin eban ezer ikusi. ¡Horrible hecatombe!ipinten eban paperak letra andi baltzakaz.¡Horrible hecatombe! ¡Más de cien ahogados! Aiene bada! Ai ene! Nongoak ete ziran gizon itoak?Bermeokoak berrogetak, Elantxobekoak amalau

edo amabost, Lekuitokoak ezekien zenbat... Ezaletorren Arranondoko barririk?...

A! Bai, an egoan bazter baten Arranondokoerri nagusi edo alkateak bialduriko albiste min-garria ta Sardinzarren txalopako guztiak ondatuzirala ziñoan!... Danak ito zirala, danak, etaantxe zan Anjel!

Bekokian mallu bategaz jota legez jausi zanlurrera Mañasi, albiste ori irakurri ebanean. Jasoeben auzoan egozan emakume ta gizon batzuk,zein zan galdezka, ta bere etxeko atezañak eran-tzun eutsien:

—Arrantzale baten alabea da. Gaixoa! Aitaedo itoko jakon.

XXVELIZKARIAK EDO ELIZ-ARRENAK

Bere konortera etorri zaneko jagi ta jantzi zanMañasi, ta etxekoandra errukitsu ta nagusi ona-ren esanei jaramon barik, buruko uleak bekokianbera zituala, anpolaiak baño begi gorriagoakaz,zoro baten irudira, zotinga ta negarrez, Arranon-dorako zalpurdia artu ta urten eban, Bilbotikorduan urteten zan lez, Atxurin gora, Miraflores-tik zear, Zubi-barriruntz.

Zalpurdi atan joiazan beste bidezkoak bekiennunbait zetatik etorren neskatillearen naigabea,bada baziarduen euren artean, ixiltxu, baña itzbakar bat ezeutsen esaten Mañasiri. Ondo egitenebien: atsekabearen lagunik onena errukizkoixiltasuna da.

Ezeban gura be Mañasik iñogaz elean jardun:naikoa zer esan da zer entzun baeukan berebarruan.

Ezeutsan iñori arpegirik emon be. Zalpurdi-leiotik begira joian solo, zelai, mendi ta erriakikusiaz.

Egualdi ederra egoan. Larrain zabaletan eku-san aguratxoak, azmantarrak ipinten edo abarkazarrai txopitea josten; lur langintzan nekazariak,idi buztartuakaz aidaka; solo ertzean jarrita, edoerrekastoaren ondoan auspez, ume sostorrak,lora sortatxoak egiñaz; ordeka erdian bei gorriakbedarra jaten mana edo patxadarik andienagaz;mendi egaletan artzañak euren artaldetxoaibegira, ta mendi goi gañean zaldi ta beor aska-tuak irrintzika... Dana egoan bakean, danaMañasiren arimea izan ezik, eta bestien bakeakberak min barria emoten eutsan neskatilleari.Idiak atzetik eroien golde ortza biotzaren erdiansartzen jakon burdiñea zala esango eukean...

Zornotza aldeko baserritarrak ezeutsiengarrauzi andirik emoten arrantzalien ondamena-ri, edo ezebien oraindik ezer jakingo... Ez,ezeuen jakingo; baña jakindakoan be, orduantxeziarduen legez jardungo euen lanean... Bearrakeragin. Itxasaldeko ondamena gora bera, gauzaguztiak euren bidean joango ziran. Bestien nai-

gabeak min emonarren bakotxak geure arretakizan daroaguz...

An ikusten eban Mañasik, aurreratxoago,Anbotoko atxa, gogorra, legorra, arrizko biotzdu-na, gizonen gauzakaitik ardurarik ezeutsana...Ta olantxe egongo ziran ajolagabe urriñaldekogizadiak, ez euren zeregiñetan bakarrik, baitaeuren jolasetan be. Egunerokoa da norbaitzuknegarrez dagozanean beste asko barrez ego-tea...

An agiri zan, gañera, Urkiolako baselizea.Baseliza orretan, Done Antonio miragillearenbitartez, ainbat euskaldunen zauriak sendatuzirean, ainbat samiñak ezti biurtu... Egingoeukion Doneari bederatziurren beroa Mañasik,onen gurariko mirari barri baten ordez. . . Bai, taez Done Antoniori bakarrik, baita AntiguakoAmari, Iziarkoari ta Begoñakori be...

Durango aldean bekien nunbait albiste don-gea, zerren erri atako gizadi onak izu ta baltzegozan, aldratxoetan, iñoiz ez legezko jardunbizi arduratsuan...

Arrangiz gañean negarrez ikusi euen gurezalpurdikuok bide-ostatuko andrakumetxo bat,

ostatu orretan sarri gelditu oizan astodun batensemeak ito ziralata..,

Markiñan barriz guztizko kerizpe ta illuntasunandia idoro ebien; bada Markiñarrak Arranondo-tarren lagun andiak eidira beti.

Zenbat eta itxasotik urrerago, ainbat etaatsekabe andiagoa ikusten zan, baña ez Arra-nondon langoa. Ai! An berbertakoa zan naiga-bea, oso egiazkoa, bene benetan sakona.

Mañasi Arranondon sartu zanean, uri maiteonek illerri andi bat zirudian. Aizearen izpiriketzan iñondik sortuten; itxasoa, bere egikerea-gaz damuturik legez, bare ta baketsu agiri zan;ontzitegiak langille barik ikusten zirean; potiñakalkarren ondoan tolostuta; dendak itxita; gizo-nak, jankar da nakar, soñeko baltzak jantzirik;emakumeak, indarga ta zurbil, buruko oialak jaz-ten elizarako; biotz guztiak egozan minbereak,aoak ixil ixillik, begiak malkoa erioela...

Itandu be ezeutsan iñok egin, Mañasiri, errial-dera zetara joan zan: ezegoan itandu bearrik.

Iñok ezeutsan ondamenaren geiagoko zerze-ladarik esan be. Zetarako?

Gure neskatillea ikusteaz batera negar egineben gurasoak, negar aideak, negar adiskideak,negar ezagunak. Negarra bera da naikoa esale.

Danak joiazan elizara, itoen onerako elizka-riak orduantxe asten ziran da...

Eliza guztia atietaraño bete ta gero, udale-txeko agintariak euren betiko aulki luzean jarriziranean, Eliz-gizonak, bigun, illun, astiro tasamur, Regem cui omnia vivunt, erestu eben,Regem cui omnia vivunt, venite adoremus, daArranondotar guztiak, elizmai aurrean belauni-koturik, otzan, apal da makur, zigorkada minga-rria artuta egonarren, Jaungoikoaren neurribage-ko anditasun, gauza guztien gañeko eskubide,itxasoetako agintaritza ta etorkirik oneneko Jau-betasuna autortuten euen.

Abadien esana osoro ulertu ezarren, danakegozan, arima arimatik, arein esanagaz batean,danak gurari ta eskari bardiñekoak, danak zirau-tsien biotz barruan Jaungoikoari: «errukitu zaite,Jauna, gure gaixotasunagaz; sendatu gaizuz,bada azurretaraño gagoz ikaraz. Requiem aeter-nam dona eis Domine, et lux perpetua luceat eis,ziñoen gerotxuago abadeak, eta eliz barruko

guztiak ziñoen biotzean orixe bera: bai, emoeie-zu, Jauna, ito diran guztiai, beti betiko nekerikeza, atsedena, atsegiña, Zure argia ta arpegiederra ikustea.

Onetan egoan gure Mañasitxu, auspez bera,armiñez gaixoa, larritasunik baltzenagaz, urtubearrean, arako baten, begi malkotuakaz eliz-maira begira egoala, ikusi ebanean aurrez aurre,erri-agintarien ondoko aulkian gizon bat, gizonbakarra, bada beretzat ezegoan beste gizonikiñor: Anjel... Jesus! Jesus maitea! Jesus ona! —esan eban berarengo, begiak igortziaz—. Zerukoagermena da? Irudimen utsa? Ames barria?...Geundurik ete daukadaz begiak? Lausoturik etenago?... Ez, ez, ezta irudimena, eznago lausotu-rik, egia dakust, Anjel da! O! Antiguako Amakutuna, Aita San Antonio errukitsua, zelan eran-tzun neikizue?

Baña ezaltzan ondatu Sardinzarren potiña?Nondik etorren bada Anjel elizan egotea?

Gero jakin eban Mañasik jazoera miragarriz-ko au.

Ekatxa, igarri barik, arrantzalien gañeansartu zanean, lenengo joteagaz batera ipiñi eban

azpikoaz gora Sardinzarren txalopea, ta barrukogizonak, ur azalean alegiñak egiten oso mekotu-ta gero, ito egin ziran, Anjel da Sardinzar izanezik besteak. Sardinzar, semeak atara eiebanbizirik.

Seme orrek orduan egin ebana ezeidau egun-go iñok egin. Ezegoan arrantzaleai entzuteabaño. Lenago be zerbaitekotzat baeuken Anjelbere errian, baña une atatik aurrerantzean, arenegikerea zabaldu zan ezkerotik geiago, besteiñor ez legezkotzat daukie.

Elea zirudian. Gure mutil ori, bere burua,zelan ezekiela, itxasoan idoro ebanetik naikoalaster, aita zarra beragaz eroiala, eldu eizan zea-rretaruntz, ekatxaren igesik joian potin batera-ño, guztiz unaturik, eta potin barruan sartu bebai, Jaunari eskerrak emonaz; baña ikusi eba-nean aitak ezeutsala sokeari ondo eutsi ta itxasgañean gelditzen zala bagaen jolaserako ta arra-ñen janaritzat, geiagoko barik, lagunen esaneibelarriak itxi, oratu gura eutsien adiskideak tos-tapera jaurti ta murgildu eizan barriro gurasoa-ren eske Kantauri aserratuaren erdian.

Geiegizkoa iruditu jakoen Anjelen lagunaiaren egitadea. «Jakin berak —ziñoen— potiñarenabiadea ezin geinkeala gelditu, jakin iñungolaguntasunik eztaukiela, ta alan be uretara.Orixe da norbere bizia ez maite izatea».

Txalopakoen begietatik beingoan ezkutaueiziran aita-semeak, eta orduan asi eizan bienarteko eztabaidarik eziñizgarriena.

—Astakeri andi bat egin dozu Anjel —eizirau-tsan aitak.

—Alperrik da orain ezer esatea —semeak.—Itxi eidazu, seme; joan zakidaz emendik

norabait, indarra daukazun artean.—Ez olangorik.—Biok galduko gara.—Ez, aita, ez bildurtu. Jarri neure bizkarrean

neuk jasoko dot eta.—Zeure bizkarrean! Zeu ondatuteko!—Ni ondatu? Ezta... ezta... Egundo baño sen-

doagoa nago. Eruango neuke nik orain lepoangeure etxea be. Ta zetako dot sendotasunaberori eriotzatik atarateko ezpada?

—Sendoa bazara, sendotasuna nun emonbadaukazu. Eznazu zurituko... Iges egidazu,Anjel, maite zaitut eta.

—Egia diñotala, aita. Nik gaur daukatan inda-rra...! Eztau ikusten emoten dotan besakadazolia? Aufa! Auxe da gaztetasuna! Auxe dasasoia! Tira, aita, ipiñi eskuak neure samatik,sorbalden gañean ezarri ondo, ta betor aizea,betor erausia, betoz olatuak.

—Antiguako Amak lagundu dakigula.—Bai, aita; beragan daukat neure itxaropena,

ondo daki berak, sarri esan deutsat eta.Ordu bi osoan ibilli zan gure gazte umantko-

rra bere gurasoagaz zamaturik, itxaso aserratua-ren erdian, bakartaderik itzalenean, izatekoriktrebe, zail, zoli, ta zimelen, ausardi ta gaitasunikandienean; atuna baño azkarrago, izurdea bañogogorrago, balea baño adoretsuago; ona ta orra,gora ta bera, azpira ta azalera; ekin da otoitz,arren da igari, saiatu ta esetsi; bagen erditikbideak edegiak, ekatxari betondo baltza ipiñiaz,gesala galanto iruntsiaz, aotik birikak boteaz;neketik indarrak atara guran, ur barruan mustegin bearrean, ur gañean arnasarik artu ezinda;

eriotzeagaz burruka, bernadaka, besadaka, uka-bilka; noiz etengo, noiz lertuko, noiz amaituko,noiz ondatuko; baña irme beti, burua gora ebala,laguntasunik etorren ikusi guran, ur geiago aoansartu etxakion, aita gizagaixoak etsi ezeian...arako baten, ia albetan egoala, Jaungoikoak alanaita, nunbaitetik agertu zan txalopa batek aitasemeok bizirik artu zituan artean.

O! Zer ikusteko goitandia Sardinzarrek etasemeak Kantauriko itxasoan euki eroena! Zereredua, zer adibide jakingarria, Anjelek, guraso-ari zor jakon maitetasuna erakusteko, egun orre-tan erakutsi ebana! Zein andia, zein neurribageona ta txalogarria zan mutil au!

Ta alan be, ezer egin ezpaleu lez ebillen Arra-nondoko iri edo kalietan.

Kantauriko umant apalak! Uskeri baten eukidaroezu, batzuetan, zuen arrotasuntxoa, ta egi-tadarik andienak eztituzue aintzakotzat artzen.Iñok eztitu itxas barruetako zuen lanbide garra-tzak eta ibilbide leñargiak ikusten ondo, ta gitxikgoratuten zaitue bear dozuen añan; baña Jaun-goikoak dakus zeru goietatik eta berak goratukozaitue egunen baten. Berak dauka zuentzat gor-

deta azkensari ederra, ez erramuetan, igarianedo arraña joten dakizuelako, ezpada eruapenandiko ta biotz oneko kristiñau zintzo ta egiazko-ak zarielako baizen.

Jaungoikoagaz batera jaso nai zeunsket nikneure aldetik, eta ara emen orretarako geienbategin dotan KRESALA.

KRESALA zuek jasoteko, zuek ezagutuagoak,errukituagoak eta maitetuagoak izan zaitezensortutako liburutxoa da.

XXVIESKERTSU

Ederrak dira gure euskal mendiak.Ederrak eta sendoak eta iraunkorrak.Zarrak izanarren gazteak dirudie.Beti dagoz bere berean, beti era batekoak

Jaungoikoak dakien gizaldietan.Gure aitonak ostera jaioko balira, ezlitukie

euren ondorengo asko ezagutuko beste iritxiko-ak biurturik eta beste itxurakoak dagozalako;baña mendiak bai: mendiak eztira aldakor, lengolengoak dagoz, beti batean.

Izakera bat legez jazkera bat daukie: berdeaudabarritik udazkeneraño, lañuzkoa edo edurzuriz egiña neguko egun batzuetan. Beste soñe-korik eztaue jantzi egundo.

Bai, ederrak eta maitegarriak dira.Mendian dagoz aizerik osasuntsuenak, men-

dian usañik gozoeneko loratxoak, antxe iturbu-rurik garbienak, bertan eztitsuen erestu daroentxoriak.

Maite ditu eguzkiak gure mendiok, eta sortal-detik jagiten danean, eurentzat izaten da berelenengo argi errañuaren txera epela, ta illunaba-rrean, beterri guztiak, ondamutsuen antzera,añutsu gelditzen diran orduan, mendi tontorren-tzat izan oi da eguzkiaren azken agur biguna.

O! Neuk be maite ditut gure euskal mendiak,ez bakarrik ederrak, iraunkorrak eta geureak iza-tearren, baita geiago, askozaz geiago, kurutzea-ren arroñak diralako.

Begiratuizu goialdera, irakurlea. Ara or Gor-bea, ara or Aloña, ara or Aitzgorri, ara or Ernio,mendirik andienak baño besterik ez esateko;danetan dakutsuz kurutzeak, besoak zabalik.

Euskaldunak jaso ditue euren siñistearenagergarritzat.

Baña estakutsuz kurutzeak bakarrik. AmaMariaren orube ta jauregitxoak ikusiko dozuz,gañera, Guadalupen, Arantzazun, Arraten, Izia-rren, Antiguan, Begoñan, alderdi guztietan. Iaerri danak jaso deutsie eurena Ama Mariari.

Arranondok ibaiaren alderdi batetik daukabere Kurutzemendi, beartsuen bizitzea legezaldats andikoa, gatxa ta latza, ta mendi barrene-

tik asi ta gallurreraño, gaztaña, pago ta aritz tar-tean, agiri dira kurutze astunak, gizonak zerurabidean eruan bear dituanen irudikoak. Gaingañean dago kurutzean josiriko Jesus Jaungoiko-aren baselizea, zuri zuri.

Ibaiaren beste aldetik ikusten da, Kurutze-mendi baño askotxu berago, Antiguako Amarenorubea, malkoen legorlekua, naigabien gozate-gia, Arranondoko oneraspen andi, sakon, egiaz-koaren barri dakian jauregi maite maitea.

Bada, euskalerriko uri guztiak oneraspenandikoak izanarren, Arranondo da, ez iñor ase-rratu, oneraspenik geienekoa. Nun nai ta edo-noiz erakutsi dau.

Orain dala bostenbat urte gure BegoñakoAmari urre ta arriargitsuzko aroa buruan ipinte-ko jairik ospatsuenak egin jakozanean, an joanziran, itxasoz da legorrez, ankazurra jaso alizaneben arranondotar arrantzaleak, eta liburuetandabiltz eurak orduan Ama Mariari egindako mai-tetasunaren agermen beroak.

Igaro dan urtean, Erromako Aita Doneak alangura ebalako, Maria Garbiaren elizetara Euskale-rriak egin dituan joan-etorrietan, an izan dira

beti gure arrantzaleok aurrenengo: Iziarren,Arraten, Arantzazun, Begoñan, edonun.

Eliz jai aldiak dagozan toki guztietan agertu-ko dira beti arranondotarrak beste errietakoakbaño errezago, ugariago, pozago ta gogotsuago.

Baña batez be 1904-ko Agorraren 22-anurten ebien eurenetik.

Erabagita egoan, inguru guztietako eliztiko-ak, euren abadeakaz batera, egun orretan Anti-guara joatea ta Antiguako Ama Garbia berberabaselizatik uriko enparantzara erakartea. Orre-gaitik, aurretiaz ebiltzan erritar guztiak, gazte tazar, emakume ta gizon, morroi ta zaldun, abadeta arrantzale, dendari ta jostun, ioranik sutsue-nagaz erria ta elizak iñoiz baizen obeto apaindunairik.

Lortu ebien egundokorik ondoen uri danaedertutea. Bere maitea ikusteko jazten dan mai-tea legez, ezteguetarako txukundurik dagoangazte baten antzera, erregiñari ondo-etorriaemoteko apaintzen dan uri baten irudira, ikusga-rriro ornidurik egoan Arranondo Agorraren 22-an. Bazter danak ispillua baño garbiagoak euka-zan, iri edo kale ariak usain gozozko bedarrez

estalduta, zatar itxurako orma zarrak oestalkiederrakaz gordeta; etxe-leio guztiak oial zuri taurdiñez, loraz da landaraz jantzirik; ibaiko poti-ñak eta eliz gañen jirak mueta guztietako bande-ra-kaz apaindurik. Erri-sarreran, eliz ondoan,Antiguako kalean da pelota lekuko ertz batenmako guztiz politak egozan, batzuk, zugatz adarda ostro berdeakaz oso itxuran egiñak. besteak,sardin sare, itxas aga ta txalopa masteakazegoki tajutuak.

Pelota lekuaren erdi erdian ipiñi eben mezanagusirako elizmaia, ta aren gañean, argiz bete-ta, estalpe zuri aberats bat goitik ebala, MariaDonearen urrezturiko jarlekua. Etzan eliz-barruan auzoerrietatik etozan gizadientzat añatoki, elizea bi aldiz andiagoa izan balitz be.

Erbestekoak, egundo Arranondon izan etzira-nak, zurturik egozan ikusten ebien edertasuna-gaz.

—Au ezta guri esan deuskuen erria —zirau-tsen—. Arrainsundadun uri koskor bat zala ta...Amarrua egin deuskue guri... Erri au, beste edo-zein añakoa edo obea da.

—Gaur bai beintzat —niñoan nik—. Garbita-sunean da jazkera onean dago edertasunikerdia, ta auxe dagoan baño itxurazkoagoa bestebat aurkitutea ezta errez.

Aspaldietan enintzan Arranondon izan ni, tabertako neure ezagunen barriak jakiteko asmoaneroian: baña alperrik. Ni eldu nintzanean,Andre Maria ta Andre Maria baño beste auturikezebillen erri atan.

Betozan ordurako, kaleak betean, Berritukogizon morroskoak eta emakume galantak, bula-rren gañean Antiguako Amaren irudiak zituela;agertu ziran gero Markiña, Jemein, Goibar, Etxe-barria ta Zigarrotzakoak; igon eben danak, aldiz-ka aldizka, Antiguaraño, soñu gozoak joaz, AmaMariari ikuste bat emotera; ta guztiak agur bigu-na egin eutsenean, eldu zan Mariaren irudia erri-ra jasteko ordua.

Une atatik gertaurikoa ezin leike nire lumakaskarrak zeaztu. Kanpaiak, txupiñak, eresiak,soñu joteak, txaloak, goramenak, bizibediak;atsegingarrizko durundi, zunburrun, ots, alaio,deadar guztiak, danak asi ziran batera, biotzataupadaka ipinten eutsien nasterik eztitsuenean.

Arranondotarrai zoratu bear jakoen. Ainbesteurtean ezeuen ikusi Andre Maria maitea baseli-zatik kanpora, ta egun gomutagarri atan kaleanbera etorkoen, soñekorik onenagaz jantzita, eliz-gizon gaztien sorbaldetan, ain ederra, ain bigu-na, ain maitegarria. Ezin zituan narruak artuango gizadiak, ezin gorde ebien euren barrukozarradea, estanda egin bear euen, pozak urteteneutsien begietatik, maitetasuna jariokoen aotik.Soloetan, zugatzetan, atietan, leioetan, kale-ariguztian gizaldra ugariak agiri ziran besoak jaso-az, oiuka, eskarika, oparika, bizibedika; Ama laz-tan, Ama errukitsu, Ama kutuna deiezka; gura-riak autortzen, eskerrak emoten, umeak eskin-tzen, aora etorkoezan itz on guztiak esaten,aspertu eziñik. Eztau iñongo erregiñak alangosarrerarik iñon egin.

Andre Mariaren aurretik joiazan, banderatxo-akaz, orretarako aukeratu zituen mutil koskorbatzuk, eta onetariko bat, azal zuriduna, arpegibetekoa, guri guria, baba lorea baño ederragoa,Anjelek eroian eskutik.

Pozik ikusi neban gure antxiñako ezagun au,ta beragana joan jatazan begi biak. Gizon bikaña

egoan, osasun itxura andikoa, arrantzaleai dago-kioen lez burutik beatzetara ondo soñekotua.

Ezin nintzan egon norbaiti itaunketa batzukegin barik. Ain zuzen Artobero idoro neban albo-an da berari itandu neutsan:

—Entzuizu, Anjelek eskutik daroian mutiltxoabere semea dau?

—Bai, jauna.—Zeñegaz senartu zan Anjel ?—Eztaki? Mañasigaz.—Ondo bizi dira?—Ezin obeto. Txalopa jaube andiak dituzu,

aurtengo atuntsuan be nai aña irabazi daroe tasenar emazteak barriz egunero ta maiteagodabie alkar.

—Zeu be bere txalopan ibilliko zara?—Ez, jauna, ni eznabil aren txalopan, edo

bai...—Zelan da ori?—Ara, jauna, ni txalopako patroia naz, da nik

darabiltan potiña Anjelena da. Berak beste batdarabil.

—A!... Lagun ona dozu beraz Anjel?

—Ona? Eztago beste olango gizonik Bizkaiguztian, lagunentzat eta lagun eztiranentzat.Arren goramenak esateko asti andia bearkoneuke.

—Ta Mañasi? Ona izango da Mañasi be.—Gure maestresea? Zerutik jatsitako ainge-

rua, eztia baño eztiagoa, biotz andikoa, ongillea,etxekoia ta elizkoia. Bere senarra, bere umeak,bere elizea: arek eztauka beste gauzarik, bear-tsuren bati laguntzea ezpada. Erri guztiak guradeutsa. Ia ba, Tramanak be... ezagutzen dauberorrek Tramana?

—Bai.—Ba Tramanak be Mañasi lango emakumerik

eztala jaio diño ta... Ara non dagoan bera, Maña-si, eliz ondoko makoaren azpian... Gaur eztauorrek lo andirik egin. Gau guztian ibilli da geureJosepa ta beste lagun batzukaz, kaleak, makoaketa elizmaiak jazten. Etxean daukazan oñazpiko,oestalki, lorontzi ta gañerontzeko gauza onakkanpoan ditu gaur.

Artoberok ziñoan alderantz begiratuaz bateraikusi ta ezagutu neban Mañasi, beste andrakumebatzuen artean. Urteak joan jakozanik ezin zeite-

kean esan, lengo lengoa egoan, ule zuri bat etazimur bat bagekoa, gazte egunetan lez txitjasoa, ta ioraneko arazoetan zerbait arpegizgorritua. Ondo jaokon itxuraz egiñiko soñekobaltza, ondo matralletako gorriunea, ondo betikobegirada biguna, ondo ezpanetako barre-antzgozoa. Berez bear, da berezkoa eban danaMañasik. Iñok ezeukean esango arrantzale batenandrea zanik alango emakumea, bada berakuste barik, erregin apal baten itxurea eukan.Baña ez, eztiñot ondo: aren arpegi zuri leunak,burutik berako oial me zengleagaz inguraturik,gure elizetako irudi on bat zirudian.

Toki atan, kalean baño zabalune geiagoegoan da, gizadi mordoska lodia ikusten zanutsune guztiak beteaz. Buruak eta buruak etaarpegi baltzeranak baño etzan besterik agiri,bada arrantzaleak ziran geienak, ikazkiña bañoaskozaz obeto ta beroago siñistetsu diran arran-tzaleak.

Mako gañean egozan, Andre Mariari lora tausoak botateko gertauta, zuriz jantziriko neskati-llatxu batzuk, eta Mañasi zan euren zuzendariedo erakustzalle. Bere alabea eban bat, ondo

polita, urduria, pitin batean geldi ezin egon zana,ta oni ta beste guztiai aginduak emoten ebillengure andrea.

—Geldi, gaixuok, neuk esanarte —zirau-tsen—. Neuk esango deutsuet noiz jaurti, taorduan, makurtu danok batera zeuen buruak,jar-egin usoai eta bota ta bota lorak amaitu arte;danok batera gero, len erakutsi deutsuetanlegez.

Eldu zan Irudi bedeinkatua makoaren ondora-ño, ez neskatillatxoak gura eben ain laster, daagintariaren esanera, urten ebien usoak umieneskuetatik, jausi zan Ama Garbiaren aurreanlorazko euririk ikusgarriena, ta itxasoetan dea-darka oituriko eztarriak jaurti eben urra! gora!viva! edo bizi bedi! bat itxasoaren orrua bañosendoagoa, luzeagoa, iraunkorragoa, ia azkenbagea, baña gozoa, ai zein gozoa!

Amaika emakume ta gizonezkok negar samu-rra egin eben egun atan, pozaren pozez! Etzanmiraria Anjelek, bere alabeak ereiten zituanlorak buran ikutu eutsenean, gorputzeko ikara-txo baten ondoren, malko lodi batzuk igortzitea,burua goratu barik; eta gitxiago, Mañasik sena-

rrari zer igaroten jakon igarrita, ezin bereakgorde izatea.

Ama maitearen Irudia pelota lekuko elizmaigañean ipiñi arte iraun euen gizadien goramekodeadarrak. Antxe, enparantza zabal atan aus-pezturik, Meza nagusi gogoangarria esaten zanbitartean, emon eutsezan eskerrak AntiguakoAmari arranandotar guztiak, erbestekoakazbatera; antxe, neure irudimena lotu eziñik, egonnintzan zeruagaz amesetan; antxe egon nintzanA. Pralle entzutetsuaren itzaldia ulertu eziñik,burura jatorkatazan aspaldiko ezagunak nuneteziran begira; antxe ikusi nituan, len esanda-koakaz gañera, Josepa azkarra, Mañasiren ondo-an; Anjelen ama, zuriz jantzitako lobatxo batalboan ebala; Ontzi Agintari zarra, oraindiño nai-koa gordiña; Tramana ta Brix, bata upela bañolodiago, mallastua baño meiago bestea, osoatsoturik biak; Antoni, neskazar itxura andikoa,zedenak jandako arpegiagaz gaixoa, bada napa-rrei edo sakutea izan eieban. Besterik eznebannire begiakaz billatu...

Nun etebillen Indianoa? Gero jakin nebanOntzi Agintari zarraren aotik.

—Ameriketara joan da barriro —esan eus-tan—. Zapokeri andia egin eban dongetzarraketa... Arako, orain bi urte, Begoñara joan giña-nean, bere burua bilbotar edo Bilbon bizi dirangazte nagi, txakil batzukaz bat egin da, angogizon malmutz, edari ta labankeri zaleakaz nas-tean, geuri arrika ta txistuka ibilli zan ozpindurik.Gerora ezta emen agertu. Narrua kenduko geun-tsan da...

—BañaAmeriketara? Baeukan Bilbon bizi iza-tea baizen?

—Zegaz bizi?—Ezeukan ba beretzat aña?—Ez, jauna. Bilbon oraintsu erabilli dauen

paper-joku, irabazbide edo galdubide orretaniruzur eragin eutsan norbaitek eta oso kuskillauebien...

Arratsalde atan, Arranondoko jaialdi guztiaamaitu baño len neure etxera etorri bearreannengoalako, lagun batzuei agur esaten nebillela,idoro nituan beste ezagun bi, elizpeko ezarlekue-tan jarrita, alkarregaz autuan: Txanogorri ta Sar-dinzar.

—Lagun zarra —ziñoan onek— egun zoraga-rria gaurkoa.

—Bai, adiskidea; onezkero egun askotarakoezgaukaz Jaungoikoak, baña gaurkoa beñepeinikusi dogu.

—Ta zer gauza oberik ikusi geinke lurrean?Nun izango da guk ikusi doguna baño jaialdiobea? Zeñek euki leike gaur guk geure AndreMaria ta geure lobatxoakaz euki doguna bañopoz andiagorik?

—Alan da, baña laño bageko egunik eztago,ta utsune andi bat euki dot nik; neure andrea biziizan balitz, gugaz batera arek izango eban pozagogoratutea. Egun guztian ezin izan dot beregomutea burutik kendu... Datorren astean izan-go dira urte bi il jatala, Kitolis baño lentxoago...

Ia ba, betiko ezkiñan jaio ta...—Ez, ezkara betikoak —jarraitu eban Txano-

gorrik, astiro astiro bere pipa zarra beteta gero,toxa besteari emonaz— ezkara betikoak eta gaz-teagoak be ilten dira.

—Bai; ta beste aldetik, gure lurbirako zeregi-ñak amaitu jakuzala esan geinke. Umeak ondodaukaguz, orixe nai genduan da; lobatxoak oste-

ra asko azi dira, asko gero... Neskatillea neuresorbaldaraño bada, ta politagoa bera! Ez neurelobea dalako, baña Españako erregiñak eztaukaalango umerik.

—Eta mutilla?—Mutilla? Argiagorik eta ikastunagorik ezta-

go errian. Katona be badaki ta!... Ara zer esatendeutsutan (belarrira, iñon entzun eztaigun):gizon andiren bat izango ete dan susmoa dau-kat.

—Guk eztogu ikusiko: guk besteak joan diranbidetik joan bear dogu laster.

—Jaungoikoak gura dabenean izan dedilla ba.—Bai, —amaitu eban, Txanogorrik, gorutz

begira, ta lagunagaz batera aoa betean keiaboteaz— Jaungoikoak gura dabenean.

Aguratxoen pipetako keiari, eztakit zegaitik,arrantzale zarrok, zerura eskiñitako eliz-lurrunedo intzentsua neritxon nik, eta euren azkenen-go esana, arako Simeon Igarlearen Nunc dimittisiruditu jatan. Nunc dimittis servum tuum, Domi-ne, secundum verbum tuum in pace.

AZKENA