Donejakuebidea

4
Lehen eguna: Orreagara iritsi bideari ekiteko. Aterpetxearen prezioa: sei euro pertsona bakoitzeko Bigarren eguna: Orreaga-Zubiri (21 kilometro) 06:45ean diana eta 07:15ean martxan. 13:30ak inguru Zubirin. Egun honetako ibilbidea nahiko gorabeheratsua da. Aterpetxea ondo hornituta dago. Prezioa: sei euro Hirugarren eguna: Zubiri-Iruñea (20 kilometro) 06:30ean jaiki, 07:15ean Zubiritik atera eta 13:30ean Iruñera iritsi. Aterpetxea oso ondo dago. Prezioa: sei euro Laugarren eguna: Iruñea-Gares (25 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan abiatu eta 14:00ak aldera Garesen. Erreniegako mendatea igo behar da eguna horretan. Aterpetxea: Ez da aurreko egunetakoa bezain ona. Prezioa: lau euro Bosgarren eguna: Gares-Lizarra (22,4 kilometro) 06:00etan diana. 07:00etan Garesetik irteera eta 12:45ean Lizarran. Aterpetxea, erdipurdikoa. Oharra: Merezi du Casa Nova-n bazkaltzea Seigarren eguna: Lizarra-Urantzi (20,9 kilomtero) 06:00etan ohetik altxa, 06:45ean Lizarratik atera eta 12:00ak pasata Urantzira heldu. Aterpetxea: 11 euro (garbigailu eta lehorgailuarekin) Oharra: Tradizioak dio herriko elizan, abuztuaren 16an, eguzki izpi batek elizaren atarian jotzen duela bete-betean Zazpigarren eguna: Urantzi-Logroño (29,5 kilometro) 06:00etan esnatu, 07:00etan atera eta 14:00ak pasata Logroñora iritsi. Erne, nahiko etapa gorabeheratsua da eta! Udal aterpetxea beteta egon daiteke, eta ondorioz aterpetxe pribatu batera joan beharra dago akaso (kasu horretan, 10 euro) Zortzigarren eguna: Logroño-Najera (31 kilometro) 06.00etan diana, 06:45ean Logroñotik irteera eta 14:20an Najeran. Oso egun luzea, eta horrenbestez, nekagarria. Aterpetxearen prezioa: borondatea (bost euro inguru) Bederatzigarren eguna: Najera-Santo Domingo (21 kilometro) 06:00etan diana, 06:45ean atera eta eguerdi partean, Santo Domingon. Katedrala bisitatzeko hiru euro eta erdi ordaindu behar dira (2010eko prezioa da hori, gogoratu!). Aterpetxea, itxurosoa. Kasu honetan ere, norberak nahi duen diru kopurua utz dezake (bost euro utz daitezke, esate baterako). Hamargarren eguna: Santo Domingo-Belorado (23 kilometro) 06:00etan ohetik altxa, 06:40ean Santo Domingotik abiatu eta eguerdirako, helmugan. Oso bide polita, baina gorabeheratsua. Aterpetxea ondo dago (bost euro)

Transcript of Donejakuebidea

Lehen eguna: Orreagara iritsi bideari ekiteko. Aterpetxearen prezioa: sei euro pertsona bakoitzeko

Bigarren eguna: Orreaga-Zubiri (21 kilometro)06:45ean diana eta 07:15ean martxan. 13:30ak inguru Zubirin. Egun honetako ibilbidea nahiko gorabeheratsua da.Aterpetxea ondo hornituta dago. Prezioa: sei euro

Hirugarren eguna: Zubiri-Iruñea (20 kilometro)06:30ean jaiki, 07:15ean Zubiritik atera eta 13:30ean Iruñera iritsi.Aterpetxea oso ondo dago. Prezioa: sei euro

Laugarren eguna: Iruñea-Gares (25 kilometro)06:00etan diana, 07:00etan abiatu eta 14:00ak aldera Garesen. Erreniegako mendatea igo behar da eguna horretan.Aterpetxea: Ez da aurreko egunetakoa bezain ona. Prezioa: lau euro

Bosgarren eguna: Gares-Lizarra (22,4 kilometro)06:00etan diana. 07:00etan Garesetik irteera eta 12:45ean Lizarran.Aterpetxea, erdipurdikoa. Oharra: Merezi du Casa Nova-n bazkaltzea

Seigarren eguna: Lizarra-Urantzi (20,9 kilomtero)06:00etan ohetik altxa, 06:45ean Lizarratik atera eta 12:00ak pasata Urantzira heldu. Aterpetxea: 11 euro (garbigailu eta lehorgailuarekin)Oharra: Tradizioak dio herriko elizan, abuztuaren 16an, eguzki izpi batek elizaren atarian jotzen duela bete-betean

Zazpigarren eguna: Urantzi-Logroño (29,5 kilometro)06:00etan esnatu, 07:00etan atera eta 14:00ak pasata Logroñora iritsi. Erne, nahiko etapa gorabeheratsua da eta! Udal aterpetxea beteta egon daiteke, eta ondorioz aterpetxe pribatu batera joan beharra dago akaso (kasu horretan, 10 euro)

Zortzigarren eguna: Logroño-Najera (31 kilometro)06.00etan diana, 06:45ean Logroñotik irteera eta 14:20an Najeran. Oso egun luzea, eta horrenbestez, nekagarria. Aterpetxearen prezioa: borondatea (bost euro inguru)

Bederatzigarren eguna: Najera-Santo Domingo (21 kilometro)06:00etan diana, 06:45ean atera eta eguerdi partean, Santo Domingon. Katedrala bisitatzeko hiru euro eta erdi ordaindu behar dira (2010eko prezioa da hori, gogoratu!). Aterpetxea, itxurosoa. Kasu honetan ere, norberak nahi duen diru kopurua utz dezake (bost euro utz daitezke, esate baterako).

Hamargarren eguna: Santo Domingo-Belorado (23 kilometro)06:00etan ohetik altxa, 06:40ean Santo Domingotik abiatu eta eguerdirako, helmugan. Oso bide polita, baina gorabeheratsua. Aterpetxea ondo dago (bost euro)

Hamaikagarren eguna: Belorado-Ages (27 kilometro)06:00etan esnatu, 06:45ean aterpetxetik abiatu eta 13:15ean Agesera iritsi. Ages herria oso txikia da, kasik ez dago dendarik. Aterpetxea halamoduzkoa da...(zazpi euro)

Hamabigarren eguna: Ages-Burgos (23 kilometro)07:15ean esnatu, 08:20ean Agesetik atera eta 18:15ean iritsi Burgosera. Bidean Atapuerca bisita daiteke. Aterpetxea aurreko egunean erretserbatu genuen. Prezioa: zazpi euro eta hogeita hamar zentimo.

Hamahirugarren eguna: Burgos-Rabe de las Calzadas (14 kilometro)06:00etan jaiki, 06:45ean atera eta 11:45ean iritsi Rabe de las Calzadasera. Burgosko aterpetxera hurbildu ginen txartela zigilatzera eta katedrala ikustera (Papamoscas ezaguna barne). Berez, Hornillosera iristea zen helburua, baina eguraldi makurrak galarazi zuen. Aterpetxearen prezioa: 20 euro (ohea, garbigailua, lehortzeko makina, gosaria, bazkaria eta afaria).

Hamalaugarren eguna: Rabe-Castrojeriz (29 kilometro)06:00etan ohetik altxa, 07:00etan Rabetik atera eta 13:15ak inguru Castrojerizera iritsi. Aterpetxea, oso eskasa. Ez entxuferik, ez garbigailurik ezta berogailurik ere! Prezioa: borondatea.

Hamabostgarren eguna: Castrojeriz-Fromista (26 kilometro)06:45ean altxa, 07:15ean atera eta 13:15ean iritsi Fromistara. Hasierako aldapa kenduta, bide lau samarra.Aterpetxearen prezioa: 7 euro (10 euro gosaria barne)

Hamaseigarren eguna: Fromista-Carrion de los Condes (20 kilometro)06:50ean jaiki, 07:50ean abiatu eta 11:15ean iritsi Carrionera. Aterpe hartzeko lekua, Klarisatarren komentua. Prezioa: bost euro.

Hamazazpigarren eguna: Carrion-Terradillos de los Templarios (27 kilometro)07:00etan diana. 09:50ean Carrionetik atera eta 15:50ean Terradillosera iritsi. Aterpetxea, primerakoa: geletan, bina litera eta komuna. Aterpetxearen prezioa: bederatzi euro.

Hemezortzigarren eguna: Terradillos-Bercianos del Camino (24 kilometro)06:00etan jaiki, 06:50ean atera Terradillosetik eta 11:45ean jomugara heldu. Aterpetxea, dotorea: 48 leku. Prezioa: borondatea.

Hemeretzigarren eguna: Bercianos-Mansilla de las Mulas (24 kilometro)06:00etan diana, 06:50ean bideari ekin eta 12:45ean Mansillara iritsi. Aterpetxea, katedralaren ondo-ondoan, baina tapakirik eta kuxinik gabe. Prezioa: borondatea

Hogeigarren etapa: Mansilla-Leon (20 kilometro)06:00etan diana, 06:40ean abiatu eta 10:40ean Leonera iritsi. Aterpetxea katedralaren ondoan dago.Kuxinik eta tapakirik ez. Prezioa: borondatea.

Hogeitabatgarren eguna: Leon San Martin del Camino (26 kilometro)06:00etan jaiki, 06:40ean Leonetik atera eta 12:50ean San Martinera heldu. Kontuz! Villadangos herriaren irteeran gizon bat ikus dezakezue; gurutziltzatuta dagoen planta egiten du eta argazkia bere aldamenean ateratzearen truke euro bat eskatzen du. Eta erne, eguna honen bukaera gogorra egiten da, San Martin urrutitik ikusten delako, eta ematen du ez zarela inoiz iritsiko. Aterpetxea: zazpi euro.

Hogeitabigarren eguna: San Martin-Astorga (24 kilometro)

06:00etan jaiki, 07:40ean abiatu eta 12:40ean Astorgara iritsi. Aterpetxearen prezioa borondatea.

(Astorgatik aurrera bi aukera. A Aukera 2010ean egindakoa)

Hogeitahirugarren eguna: Astorga-Rabanal del Camino06:00etan jaiki, 07:00etan Astorgatik irten eta 11:30ean Rabanalera heldu. Aterpetxearen prezioa: zazpi euro..

Hogeitalaugarren eguna: Rabanal-Molinaseca (24,5 kilometro)06:00etan diana, 07:00etan abiatu ginen Rabanaletik eta 14:00etan iritsi ginen Molinasecara. Igoera topatuko duzue bidean, nahiz eta oso gogorra ez den. Jaitsierak malda handia du. Paisaia, berriz, zoragarria. Aterpetxearen prezioa: zazpi euro.

Hogeitabosgarren eguna. Molinaseca-Cacabelos (22,50 kilometro). 06:00etan diana, 07:00etan Molinasecatik atera eta 12:00etan Cacabelosera iritsi. Bidean ikusitako Ponferrada oso polita da. Aterpetxeak barrakoi itxura du, bi ohedun gelatan banatuta.

Hogeitaseigarren eguna: Cacabelos-Vega de Valcarcel (26 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:40ean atera eta 12:00ak aldera iritsi Vega de Valcarcelera. Erne; bidearen zatirik handiena asfalto gainekoa da, eta horrek min egiten die oinei. Aterpetxearen prezioa: bost euro.

Hogeitazazpigarren eguna: Vega-Fonfrias (24 kilometro) 06:00etan diana, 07:15ean Vega de Valcarceletik atera eta 14:00etan Fonfriasera iritsi. O Cebreiro oso aldapa luzea eta tentea da. O Cebreiroko gainera iritsi ginenean 12 kilometro gehiago egin genituen eta bide horretan Do Poyo gaina ere gainditu behar da. Aterpetxea ondo dago; haren prezioa: zortzi euro.

Hogeitazortzi eguna: Fonfrias-Sarria (27 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan irteera, 14:00etan Sarriara iritsi. Egun luzea eta gorabeheratsua. Oso herri bitxiak zeharkatzen dira. Aterpetxea, arrunta. Prezioa: 10 euro.

Hogeitabederatzigarren eguna: Sarria-Portomarin (22 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan Sarriatik abiatu eta 12:10ean iritsi Portomarinera. Beste egun gorabeheratsu bat, baina era berean, ederra. Aterpetxea nahiko txukuna. Prezioa: hamar euro.

Hogeitahamargarren eguna. Portomarin-Palas del Rey (25 kilometro). 06:00etan jaiki, 07:00etan Portomarinetik aterara eta 12:15ean Palas del Reyra iritsi. Bideak gora ete behera etengabe egiten jarraitzen du, baina paisaia merezi du. Aterpetxearen prezioa: 10 euro.

Hogeitahamaikagarren eguna: Palas del Rey-Castañeda (23 kilometro) 07:00etan altxa eta 12:30ean Castañedara iritsi. Era askotako bideak. Aterpetxearen prezioa: 11 euro.

Hogeitahamabigarren eguna: Castañeda-Pedrouzo (25 kilometro) 06:00etan esnatu, 06:40an abiatu eta 12:40an Pedrouzora iritsi. Aterpetxearen prezioa: 12 euro.

Hogeitahamahirugarren eguna: Pedrouzo -Santiago (18 kilometro) 06:00etan diana, 07:00etan atera Pedrouzotik era 11:30ean Santiagora iritsi. Azken egunean helmugara iristeak dakarren poza eta bidearen bukaerak dakarren tristura nahasten dira.

Etxerako bidea, trenez.

(ASTORGATIK aurrera bi aukera. B Aukera 2013ko maiatzean egindakoa)

Hogeitahiru eguna. Astorga-Rabanal del Camino .06:00etan altxa, 06:30etan abiatu eta 12:00etan helmugara iritsi. Aldapa bat baino gehiago bidean. Udal aterpetxearen prezioa: bost euro.

Hogeitalaugarren eguna. Rabanal-Ponferrada .06:00etan jaiki, 06:35ean abiatu, 09:30ean Cruz o Ferrora iritsi eta 12:45ean Ponferradan helmuga. Aterpetxea izugarri handia da: bi literadun logelak, eta prezioa, norberak utzi nahi duena. Macia jatetxea bisitatzea merezi du. Ezer eskatu gabe janaria zerbitzatzen hasten dira: gazta, enpanada, txuleta, piperrak, postrea, kafea, txupitoa eta ura 10 eurotan.

Hogeitabosgarren eguna. Ponferrada -Villafranca del Bierzo .06:00etan hasi, 06:45ean atera eta eta 13:00etan iritsi . eguna gorabeheratsua. Jesus Ariasen aterpetxean laguntzaileak alkoholikoak izandakoak dira.

Hogeitaseigarren eguna. Villafranca-O Cebreiro.07:00etan esnatu, 10:45ean atera eta 11:30ean iritsi.

Hogeitazazpigarren eguna. O Cebreiro-Sarria-Portomarin.(oinean izandako arazoengatik, eguna hau autobusez; aterpetxea: hamar euro)

Hogeitazortzigarre eguna. Portomarin-Eirexe.06:45ean jaiki, 07:20ean atera eta 12:00etan iritsi jomugara. Ibilbidea oso polita da. Xuntako aterpetxeak sei euro balio du eta arropa guztia garbitzeko aukera dago. Bazkaltzeko eta afaltzeko taberna bakarra dago.

Hogeitabederatzigarren eguna: Eirexe-Melide. 06:00etan esnatu, 06:30ean atera eta 13:30ean iritsi. Etapa honetan aldapa mordoxka dago, baina paisaia zoragarria da. Jomugara iritsita, Ezequiel pulperian bapo bazkaltzeko aukera dago. Aterpetxeak, Xuntakoa, sei euro balio du. OHARRA: Xuntako aterpetxe guztietan izara eta kuxina ematen dute.

Hogeitahamargarre eguna Melide-Arzua. 06:30ean jaiki, 07:00etan atera eta 11:45ean Arzuara iritsi. Bide gorabeheratsua, igoera eta jaitsiera askorekin. Xuntako aterpetxea izanik, prezioa sei euro da.

Hogeitahamaikagarren eguna Arzua-O Pedrouzo. 06:00etan atera eta 11:45ean o Pedrouzora iritsi. egun laburra, baina gozatu ederra har dezake ibiltariak paisaia dela eta: basoak, errekatxoak, txorien kantak... Erne, O Pedrouzora oso goiz iristea ez da komeni 13:00ak arte ez dutelako irekitzen aterpetxea.

Hogeitahamabigarren eguna O Pedrouzo-Santiago. 06:00etan esnatu, 06:30ean atera eta 11:30ean Santiagora iritsi. Azken egunak zenbait igoera ditu, eta baita zuhaitz arteko tarteak ere. Santua besarkatzeko eta han eta hemen argazkiak egiteko unea izaten da, gozatzekoa alegia.