DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari...

33
PRENTSA DOSIERRA 2014ko urriak 15 – Euskalduna Jauregia

Transcript of DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari...

Page 1: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

 

 

 

 

 

PRENTSA  DOSIERRA  2014ko  urriak  15  –  Euskalduna  Jauregia  

 

 

 

 

 

 

 

Page 2: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 – e-mail: [email protected]  

 

EUSKO   JAURLARITZAK   ALEMANIAKO   ETA   EUSKADIKO   ADITUAK  

BILDUKO  DITU  ETORKIZUNEKO  INDUSTRIA  AZTERTZEKO  

 

- Industria-­‐enpresak   informazio-­‐teknologia   berrietara   egokitzea   sustatzen   du  

Ekonomiaren  Garapen  eta  Lehiakortasun  Sailak    

 - SPRIk   antolatutako   jardunaldiak   alor   horretako   mundu   mailako   punta-­‐puntako  

aditu  baten  presentzia  izango  du,  Adimen  Artifiziala  Ikertzeko  Alemaniako  Zentroko  

(DFKI)   zuzendariarena.   Berarekin   batera   arituko   dira   EAEko   puntako   enpresetako  

eta  teknologia-­‐zentroetako  adituak.  

 - Arantza   Tapia   sailburuak   datorren   urriaren   15ean   emango   dio   hasiera     ‘Basque  

Industry   4.0.   Lantegi   adimenduna’   jardunaldiari,   Eusko   Jaurlaritzaren   industria-­‐

estrategian  kokatzen  den  ekimenari  

 

- Jardunaldian  teknologiaren  ezarpen  praktikoak   ikusi  ahal   izango  dira,  hala  nola  3D  

inprimaketa,   errealitate   birtual   areagotua,   ikusmen   artifiziala,   robotika   eta   ‘cloud  

computinga’  

 

Bilbo,   2014ko   urriaren   6a.   Eusko   Jaurlaritzako   Ekonomiaren   Garapen   eta   Lehiakortasun   Sailak,  

SPRI   enpresa-­‐garapenerako   bere   agentziaren   bidez,   askorentzat   Laugarren   Industria   Iraultza  

denari,   ‘lantegi   adimendunari’,   buruzko   jardunaldia   egingo   du   datorren   urriaren   15ean   Bilbon.  

Iraultza   hori   Informazio   eta   Komunikazio   Teknologia   berriak   (IKT)   produkzio-­‐prozesuetan  

txertatzearen   ondorioz   sortu   da.   Jardunaldiko   hizlarien   artean,   alor   horretako   mundu   mailako  

punta-­‐puntako   ikertzaile   bat   egongo   da,   zehazki,   Adimen   Artifiziala   Ikertzeko   Alemaniako  

Zentroko   (DFKI)   zuzendaria.   Berarekin   batera   arituko   dira,   gainera,   EAEko   puntako   enpresetako  eta  teknologia-­‐zentroetako  adituak  ere.  

EAEko   industria-­‐enpresei   elektronikaren,   informazioaren   eta   komunikazioaren   teknologia  

berrietara   egokitzen   laguntzea   da   ‘Basque   Industry   4.0.   Lantegi   adimenduna’   izenburupean  

Bilboko   Euskalduna   Jauregian   burutuko   den   jardunaldiaren   helburua,   iraultza   horren   ondorioz,  

mundu  mailan  industria-­‐errealitate  berria  sortzen  ari  baita.  Ekitaldia  Eusko  Jaurlaritzaren  Industria  

Planaren   esparruan   kokatzen   da,   Euskadiko   Espezializazio   Adimendunari   eta   Agenda   Digitalari  

erantzunez,  eta  betiere  Basque  Industry  4.0.  eraikitzeko  bidean.  

Arantza   Tapia   Eusko   Jaurlaritzako   Ekonomiaren   Garapen   eta   Lehiakortasun   sailburuaren  

aurkezpenaren   ondoren,   Wolfgang   Wahlster   Adimen   Artifiziala   Ikertzeko   Alemaniako   Zentroko  

Page 3: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 – e-mail: [email protected]  

 

(DFKI)  zuzendariak  hitz  egingo  du,  ‘4.0.  industria:  Lantegi  Adimendunetan  oinarritutako  Laugarren  

Industria  Iraultza'  izeneko  hitzaldia  eskaintzeko.  Wahlsterrek  1988az  geroztik  zuzentzen  du  DFKIa,  

eta   600   zientzialaritik   gora   zuzentzen   ditu.   Azken   mende   laurdenean,   eta   bertan   egindako  

ikerketen   ondorioz,   teknologia-­‐garapenak   ustiatzen   dituzten   68   enpresa   sortu   ahal   izan   dira.  

Wahlster   doktorea   Alemaniako   Zientzia   Batasuneko   kidea   eta   Nobel   sariez   arduratzen   den  

Suediako   Zientzien   Errege   Akademiako   kidea   ere   bada.   Gainera,   Alemaniako   manufakturak  digitalizatzeko  estrategia  ere  bere  ardurapean  dago.  

Gainerako   hizlariak   EAEko   puntako   enpresa   eta   teknologia-­‐zentroetako   adituak   izango   dira;  

honako  hauek,  hain  zuzen:  EHUko  Aitzol  Lamikiz;  David  Sanchez  Tecnaliako  Industria  eta  Garraio  

Dibisioaren   zuzendariordea;   Iñigo   Barandiaran   Vicomtech-­‐IK4ko   Industria   eta   Fabrikazio  

Aurreratuko   zuzendaria;   Juan   Jose   Galdos   Ibermáticako   Enpresa   Soluzioen   zuzendaria;   Joseba  

Laka   Tecnaliako   ICP   Dibisioaren   zuzendaria;   Jorge   Posada   Vicomtech-­‐IK4ko   zuzendariondokoa;  

Antxon   Lopez   Danobateko   berrikuntza-­‐zuzendaria;     Alfonso   Ganzabal   Sisteplant   Innovative  

Technologies-­‐eko   zuzendari   kudeatzailea;   Tomas   Iriondo   Gaia   Klusterreko   zuzendari   nagusia;  

Patricia   Tames   Invema-­‐AFMko   zuzendariondokoa;   eta   Loreto   Susperregi   IK4-­‐Teknikerreko  Robotikako  koordinatzailea.  

Goizeko   hitzaldien   ondoren,   bertan   aurkezturiko   teknologia   bakoitzaren   ezarpen   eta   kasu  

praktikoen   aurkezpenetara   joateko   aukera   izango   dute   partaideek   arratsaldeko   lantegietan.  

‘Basque  Industry  4.0.’  jardunaldiko  adituek  batik  bat  honako  hau  azpimarratuko  dute:  teknologia  

horiek  ez  daudela  soilik  industria-­‐enpresa  aurreratuenen  esku;  guztiz  bestela,  negozio  bakoitzaren  

beharrizan   berezietara   egoki   daitezkeela.   Gainera,   inbertsio   bideragarriak   direnez,   eskaintzen  

duten  emaitza-­‐hobekuntzari  esker,  oso  bizkor  amortizatzen  dira.  

Lantegi  adimenduna  lantegiaren  bertsio   informatizatua  da.  Bertan,  prozesu  guztiak  elkarri   lotuta  

daude   eta   elkarri   eragiten   diote.   Honako   hauek   izango   dira   industria-­‐iraultza   berri   horren  

erronkak:   “software”   egokia   garatzea,   datuen   azterketa   masiboa   eta   biltegiratzea   egokitzea,  

produkzio-­‐prozesuetan   eta   produktuetan   sentsoreak   eta   elektronika   txertatzea,   eta   erabakiak  

hartu  ahal  izateko  informazio  eguneratu  guztia  eskura  izatea.  

Horrenbestez,  errealitate  birtual  areagotuak,  ikusmen  artifizialak,  robotikak,  fabrikazio  gehigarriak  

(3Dko   inprimaketa   barne),   cloud   computingak   eta   datuen   tratamendu   masiboak   (Big   Data)  

enpresen  epe   laburreko   lehiakortasuna  areagotzen  dute.  Horiek,   gainera,   geroz  eta   zorrotzagoa  

den  merkatuan  irauteko  bermetzat  ere  ulertu  behar  dira,  krisiak  erakutsi  baitu  egoki  kokatzeko  ez  

ezik,  iraun  ahal  izateko  ere,  zer  garrantzitsua  den  berrikuntza.    

4.0.  industria  Alemaniarekin,  eta  industria-­‐lidergoa  ‘Vanguarden’  

EAEko   industriaren   iraultza   berri   hori   bultzatu   eta   sendotzeko   Eusko   Jaurlaritzaren   konpromiso  

instituzionala  bi  alderditan  gauzatzen  da:  barrura  begira,  Eusko  Jaurlaritzak  berak  zuzentzen  duen  

Page 4: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Urkixo Zumarkalea, 36-3.-Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbao Tef. 94 403 70 00 – e-mail: [email protected]  

 

Plan   Estrategikoan   eta,   kanpora   begira,   industria   adimendunaren   europar   estrategia   zehazten  

duten   nazioarteko   talde   aitzindarietan   EAEk   duen   presentzian.   Duela   gutxi,   Eusko   Jaurlaritzako  

Ekonomiaren  Garapen  eta  Lehiakortasun  Sailaren  ordezkaritza  bat,  Arantza  Tapia  sailburua  buru  

zela,   Alemaniako   hainbat   eragilerekin   batera   (clusterrekin,   unibertsitateekin,   teknologia-­‐

institutuekin,   enpresekin...)   lan-­‐saioetan   parte   hartzera   gonbidatu   zuten,   herrialde   horretako  

joerak  eta  industria-­‐politikako  estrategiak  zuzenean  ezagutu  ahal  izateko.  

Gainera,   Alemaniako   Gobernu   Federalak,   Ekoizpen   Teknologien   (fabrikazio-­‐teknologien)  

Fraunhofer   Institutuaren   bidez   bultzatutako   nazioarteko   Benchmarking   lanean   parte   hartzeko  

gonbidapena   jaso   du   Eusko   Jaurlaritzak.   Tapia   sailburuaren   esanetan,   gonbidapen   hori   “aukera  

paregabea  da   Euskadik   fabrikazio   aurreratuaren  azken   joerei   buruzko   lehen   eskuko   informazioa  

eskuratzeko”.      

2013az  geroztik,  Euskadik  Europako  15  eskualdek  osatutako  ‘Vanguard’  taldean  hartzen  du  parte;  

eskualde   horiek   guztiek   espezializazio   adimendunaren   bidez   hazkundea   bultzatzeko   asmoa  

partekatzen  dute.  

 

Informazio  gehiago:    http://www.spri.eus/basqueindustry_4_0/es/  

Page 5: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   2  

AURKIBIDEA    

JARDUNALDIAREN  EGITARAUA              

  Goizez,  teoria.  HITZALDIAK             4  

  Arratsaldez,  teoriatik  praktikara.  LANTEGIAK       5  

  ERAKUSKETA.  Oin  bat  geroan  duten  enpresak         6  

 

ZER  DA  LANTEGI  ADIMENDUNA?             7  

 

MUNDUA  GOITIK  BEHERA  ALDATUKO  DUTEN  TEKNOLOGIAK     9  

  FABRIKAZIO  GEHIGARRIA    

  ELKARLANEKO  ROBOTIKA  

  SISTEMA  ZIBERFISIKOAK  

  ERREALITATE  AREAGOTUA  

  CLOUD  COMPUTINGA  

  BIG  DATA  

 

PROTAGONISTAK  BILBON                 11  

  WOLFGANG  WAHLSTER  

  AITZOL  LAMIKIZ  

  DAVID  SÁNCHEZ  

  IÑIGO  BARANDIARAN  

Page 6: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   3  

  LORETO  SUSPERREGI  

  JUAN  JOSÉ  GALDÓS  

  JOSEBA  LAKA  

  TOMÁS  IRIONDO  

  AGUSTÍN  SÁENZ  

  JORGE  POSADA  

  ANTXON  LÓPEZ  

  ALFONSO  GANZABAL  

  PATRICIA  TOMÉS  

  PEDRO  ÁLVAREZ  

SALVADOR  TRUJILLO  

ALBERTO  CONDE  

   

EUSKO  JAURLARITZAREN  ESTRATEGIA           30  

 

 

Page 7: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   4  

JARDUNALDIAREN  EGITARAUA  HITZALDIAK       Euskalduna  jauregiko  A1  aretoan,  09:00etatik  14:00etara  

   08:00     Egiaztapenak    09:00     IREKIERA  INSTITUZIONALA  

Arantza   Tapia,   Eusko   Jaurlaritzako   Ekonomiaren   Garapen   eta   Lehiakortasun  sailburua  

 09:30   KEYNOTEa  

 ‘Industrie  4.0:  The  Fourth  Industrial  Revolution  based  on  Smart  Factories’  

Wolfgang  Wahlster  irakaslea  (Adimen  Artifiziala  Ikertzeko  Alemaniako  Zentroa,  DFKI  GmbH)  

 10:30     Kafe-­‐etenaldia    11:00   AURKEZPENA:  EIKT  joerak  4.0  industriarako’  

Fabrikazio  gehigarria:  Aitzol  Lamikiz  (EHU)  Elkarlaneko  robotika:  David  Sánchez  (Tecnalia)  Big  Data:  David  Sánchez  (Tecnalia)  Errealitate  areagotua:  Iñigo  Barandiaran  (IK4  Research  Alliance)  Ikuspen  artifiziala:  Loreto  Susperregi  (IK4  Research  Alliance)  Cloud  Computinga:  Juan  José  Galdós  (Ibermática)  Sistema  ziberfisikoak:  Joseba  Laka  (Tecnalia)  

 12:30     MAHAI   INGURUA:   ‘4.0   industriaren   erronkak   eta   aukerak   Euskadirako’     Moderatzailea:  Tomás  Iriondo  (GAIA)  

Agustín  Sáenz  (Tecnalia)  Jorge  Posada  (IK4  Research  Alliance)  Antxon  López  (Danobat)  Alfonso  Ganzabal  (Sisteplant)  Patricia  Tamés  (Invema-­‐AFM)  

 14:00   Bazkaria  

Page 8: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   5  

LANTEGIAK.  Teoriatik  praktikara  15:30   Lantegien  1.  saila    

1.1  LANTEGIA  -­‐  Fabrikazio  gehigarria           A1  aretoa  Bideratzailea:    Aitzol  Lamikiz  (EHU)  

Pedro  Álvarez  (IK4  Research  Alliance)  Kasuak:  Osteophoenix,  Sicnova,  TuMaker  eta  Mizar  Additive  

 1.2  LANTEGIA  -­‐  Elkarlaneko  robotika           A4  aretoa  Bideratzailea:    David  Sánchez  (Tecnalia)  

Loreto  Susperregi  (IK4  Research  Alliance)    1.3  LANTEGIA  -­‐  Sistema  ziberfisikoak           A3  aretoa  Bideratzailea:    Joseba  Laka  (Tecnalia)  

Salvador  Trujillo  (Ik4  Research  Alliance)  Kasuak:   NexMachina,   Fagor   Arrasate   eta   Sisteplant  Innovative  Technologies  

   

16:30   Lantegien  2.  saila    

2.1  LANTEGIA  -­‐  Bisualizazioa,  errealitate  areagotua    eta  ikuspen  artifiziala           A3  aretoa  

Bideratzailea:   Iñigo  Barandiaran  (IK4  Research  Alliance)  Kasuak:  Innovae  Augmented  Reality  eta  Lantek  

 

2.2  LANTEGIA  -­‐  Cloud  Computinga           A4  aretoa  Bideratzailea:  Juan  José  Galdos  (Ibermática)  

Kasua:  Dimension  Data    2.3  LANTEGIA  -­‐  Big  Data             A1  aretoa  Bideratzailea:  Alberto  Conde  (NEM,  Nuevas  Estrategias  de  Mantenimiento)            

Page 9: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   6  

ERAKUSKETA.  Oin  bat  geroan  duten  enpresak    

               

Egitarau   ofizialaz   gain,   erakusketa-­‐eremu   bat   ere   izango   du   jardunaldiak.  Ekitaldian   aurkeztutako   teknologia   batzuk   zer   eremutan   erabiltzen   dituzten  erakutsiko   dute   Euskadiko   punta-­‐puntako   zenbait   enpresak,   areto   edo   azoka  txiki  batean.  

A1,   A2   eta   A3   aretoen   aurrean,   09:00etatik   19:00etara,   jardunaldian   izena  emandako   industriaren   sektoreko   730etik   gora   profesionalek   bertatik   bertara  ezagutu   ahal   izango   dituzte   dagoeneko   batzuentzat   lehiarako   abantaila   diren  aplikazioetatik  zein  diren  beraien  negozioetan  erabiltzeko  modukoak.  

Hauek  dira  BASQUE  INDUSTRY  4.0ko  erakusketariak:  

 

   

   

   

Page 10: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   7  

INDUSTRIE  4.0.  Zer  da  lantegi  adimenduna?  

 

Wolfgang  Wahlster   irakasleak  bere  hitzaldian  azalduko  duenez,   ‘4.0   industria’  izena   Angela   Merkelen   gobernuari   zor   diogu.   Makina-­‐erremintaren  Hannoverreko   azoka   handiaren   2011ko   emanaldian   argitaratu   zen   lehen   aldiz,  eta,   horren   bidez,   berriro   ere   Europar   Batasunaren   lokomotorea   zergatik   den  erakusteko   balio   izan   zuen   estrategia   bat   izendatu   zuen   Alemaniak.  Manufakturak   lantegi   digitalizatu   eta   are   robotizatu   ere   bihurtzeko   ahalegin  guztiak   egingo   zituen  herrialde  germaniarrak.  Lantegi   adimendunaren   sorrera  zen  hura.    

Aldi  berean,  laugarren  industria-­‐iraultzatzat  hartu  dena  ere  iritsi  zen.  Aro  berri  horretan,   elektronikaren,   informazioaren   eta   komunikazioaren   teknologiek  (EIKTek)   gure   aurrean   jartzen   dituzten   aukera   guztien   zati   txiki-­‐txiki   bat  sumatzen  dugu  oraindik   ozta-­‐ozta.  Horien   bidez,   ekoizpen-­‐prozesuak   gero   eta  bizkorragoak,  eraginkorragoak  eta  malguagoak  izango  dira,  merkatuaren  behar  berrien  aurrean.  

Print   tekla   sakatze   hutsarekin   edozein   pieza   fisiko   sortzea,   fabrikazio  gehigarriari   edo   3D   inprimatzeari   esker;   hainbat   automatismo   elkarri   lotzea,  euren   artean   eta   langileekin   elkarreragin   dezaten,   elkarlaneko   robotikan  oinarrituz;   ibilgailuak   edo   ospitaleak   digitalizatzea,   gailu   adimendunak   edo  sistema  ziberfisikoak  erabiliz;  edozein  elementuri  hiru  dimentsio  eta  are  bizitza  ere  ematea,  errealitate  areagotuaren  bidez;  gure  enpresaren  informazio  guztia  libreki,   berehala   eta   segurtasunez   eskura   izatea,  hodeian   biltegiratzeari   esker;  eta   datu   horiek   guztiak   erraz   erabili   ahal   izatea,   azterketa   optimizatzeko,  Big  Data   sistemetan  oinarrituz;   horiek   dira,   besteak   beste,   enpresa   guztiek   eskura  dituzten   errealitateak,   berrindustrializazioaren   sasoi   berrian   lehiakortasuna  bermatzeko  eman  beharreko  lehen  urratsa.    

Lokomotora   alemaniarrak   hiru   urte   daramatza   produktu   eta   makina   guztiak  elkarri  lotuz  jardungo  duen  ekoizpen  mota  hori  lortzeko  ahaleginean,  eta  hasi  da  ikusten   kontinenteko   lurralderik   aurreratuenak   nola   hasi   zaizkion   bagoiak  

Page 11: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   8  

estrategia   horri   lotzen.   Erabakita   dute,   ez   merkatuaren   erritmoa   ez   galtzea  bakarrik,   baita   Europar   Batasunaren   helburua   betetzea   ere.   EBko   barne-­‐produktu  gordinaren  %  20  elikatuko  duen  industria-­‐ehuna  sendotzea  da  xedea  —gaur  egun  %  16an  dago  kopurua—.  

Bide   hori   ez   galtzea   da,   orain,   kontua;   eta   gure   erakunde   eta   enpresek   ekin  diote,   jada,   erronka   horri.   Horrela,   bada,   egungo   nahiz   etorkizuneko  lehiakortasunarekin   kezkatuta   dauden   lurralde   horien   artean   dago   Euskadi.  BASQUE   INDUSTRY   4.0   jardunaldiak   garbi   erakusten   du   gure   industriak  sentikortuta  daudela   teknologia  berri  horiekin;  hitzordu  honetan  partaide  diren  sektoreko  730etik  gora  profesionalek  erakusten  dute,  Euskadin  jakin  badakigula  industriarik  gabe  ez  dagoela  lanik,  industriarik  gabe  ez  dagoela  etorkizunik.    

     

Page 12: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   9  

MUNDUA   GOITIK   BEHERA   ALDATUKO   DUTEN  TEKNOLOGIAK  

 

FABRIKAZIO  GEHIGARRIA    Normalean   hauts   moduan   datorren   material   baten   geruza   fin-­‐finak  gainjarriz,  gorputz  solido  bat  fabrikatzea,  nahi  dugun  irudia  eta  itxura  eman  arte.  Industriaren  munduan  erabilera  ugari  ditu,  eta  fabrikazio-­‐prozesu  eta  -­‐sistemetan  erabateko  iraultza  ekarri  du.  

   ELKARLANEKO  ROBOTIKA  

 Robot  industrialak  ez  dira  egongo  lan-­‐ingurune  itxi  eta  isolatuetan.  Aitzitik,  langileengandik   hurbil   egongo   dira,   beraien   eremua   partekatzen   eta  elkarrekin   lankidetzan.   Robot   arin   eta   erabilgarrien   belaunaldi   berriak  osatuko  du  lantegi  adimenduna  izenekoa.  

   SISTEMA  ZIBERFISIKOAK  

 Informatikaren  eta  komunikazioaren  alorretako  teknologiak  era  guztietako  gailuetara   egokitzen   dira,  adimena   emateko   eta   eraginkorragoak   izateko.  Gure  garraio-­‐sistemetan,   ibilgailuetan,   lantegietan,   industria-­‐prozesuetan,  ospitaleetan,  bulegoetan,  etxeetan,  hirietan  eta  gailu  pertsonaletan  daude,  elkarri  lotutako  elementuen  belaunaldi  berria  osatuz.  

   ERREALITATE  AREAGOTUA  

 Edozein   elementu   edo   objekturi   buruzko   informazio   fisikoari   denbora  errealean   informazio   birtuala   gehituz,   elementu   edo   objektu   horri   buruz  dugun  pertzepzioa  areagotuko  duen  efektu  mistoa  lortzen  da.  

Page 13: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   10  

   CLOUD  COMPUTINGA  

 Hodeia   baliabide   konputazionalak   (hala   nola,   zerbitzariak,   biltegiak   eta  aplikazioak)   partekatzeko   plataforma   da.   Behar   ditugun   heinean   erabili  ahal  izango  ditugu,  Interneterako  sarbidea  duen  edozein  gailu  mugikor  edo  finkoren   bidez.   Industriak   edozein   esparru   eta   prozesutan   du   azpiegitura  hori  erabiltzeko  aukera.  

   BIG  DATA  

 Deskribapen-­‐,   iragarpen-­‐   eta   optimizazio-­‐ereduen   bidez   datu   kantitate  handia  era  adimentsuan  aztertu,  kudeatu  eta  erabiltzean  datza,  eta  erabaki  hobe   eta   eraginkorragoak   hartzen   laguntzea   du   xede.   Datu   industrialak  modu   adimentsuan   ustiatzea   da   eskura   ditugun   baliabide   guztiak  kudeatzeko  biderik  onena.  

 

 

 

Page 14: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   11  

 PROTAGONISTAK  BILBON  

 

 

 

WOLFGANG  WAHLSTER    ADIMEN   ARTIFIZIALA   IKERTZEKO   ALEMANIAKO  ZENTROko  (DFKIko)  zuzendaria    

Wolfgang   Wahlster   irakaslea   (Saarbrücken,   1953)   informatikako  katedraduna   da   Sarreko   unibertsitatean.   1998az   geroztik,   Adimen  Artifiziala   Ikertzeko  Alemaniako  Zentroko  —DFKI,  GmbH—  zuzendaria  da.  Arlo  horretako  munduko  zentrorik  handiena  da,  600  zientzialaritik  gora  ari  baitira  bertan.  Alemaniako  Gobernu  Federalaren  Batasun  Zientifikoko  kide  gisa,  Wahlster   irakaslea  Informazioaren  eta  Komunikazioaren  Teknologien  (IKTen)   Berrikuntza   ataleko   arduraduna   izan   da,   goi-­‐teknologiaren  estrategiaren   esparruan.   Besteak   beste,   Industria   4.0   etorkizuneko  proiektua  abian  jartzeaz  arduratu  da.          Era   berean,   Alemaniako   Errepublika   Federalaren   Merituaren   Ordenaren  Gurutzea   ere   jaso   du.   Alemaniako   informatikarien   artean,   Wahlster  irakaslea   da   urtero   fisikako,   kimikako   eta   ekonomiako   Nobel   saridunak  aukeratzen   dituen   Suediako   Zientzien   Errege   Akademiako   kide   bakarra.  Alemaniako   Leopoldina   Akademia   Nazionaleko   kidea   ere   bada.   Adimen  artifizialaren   inguruan   egin   duen   lana   aitzindaritzat   jo   dute  Ordenagailuaren   Museoak,   ‘Computerwoche’   Alemaniako   aldizkariaren  Ospearen   Azokak   eta   Alemaniako   Museoak.   Halaber,   Alemaniako  Informatika   Sozietateko   (GIko),   Adimen   Artifizialaren   Europar  Konferentziako   (ECAIko)   eta   Adimen   Artifiziala   Aurrerarazteko   Elkarteko  (AAAIko)   ikertzailea  ere  bada.  Alemaniako  Gobernu  Federaleko  aholkulari  eta   kontseilaria   ere   izatez   gain,   Estatu   Batuetako,   Kanadako,   Japoniako,  Italiako  eta  Suitzako  puntako   ikerketa-­‐zentroetan  ere   jarduten  du  zeregin  horretan.  

 

 

Page 15: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   12  

   ‘4.0   industria.   Lantegi   adimendunetan   oinarritutako   laugarren   industria-­‐iraultza’  hitzaldia  emango  du,  09:30ean,  A1  aretoan.    Gauzen   Internet   iritsi  da  ekoizpen-­‐prozesuetara.  Makinen  arteko  komunikazioari  esker,   industriek   aukera   izango   dute   ekoizpen   laburrak   (produktu  pertsonalizatuen   eskaripeko   ekoizpenak,   kasu)   eta   luzeak,   tradizionalak  (automobilgintzarenak  adibidez),  modu  errentagarrian  txandakatzeko.    4.0   industria   estrategia   alemaniarraren   bidez,   informazioaren   teknologiak  industrian   aplikatu   dira   lehenengoz,   eta   iraultza   ekarri   dute   manufakturaren  sektorean.   Industriari   laguntzeko   sistemen   belaunaldi   berri   horrek,   errealitate  areagotua,   makinen   arteko   eragina   eta   komunikabide   sozial   digitalen   bidezko  lankidetza  erabiliz,   arindu  egingo  du  ekoizpena.  Gainera,   sistema  ziberfisikoekin  —CPS,   Cyber-­‐physical   systems—,   baliabideen   produktibitatea   eta   efizientzia  hobetu   egingo   dira   eta   lana   antolatzeko   eredu   malguagoak   erabili   ahal   izango  dira.   Estrategia   hori   bere   egiten   duten   enpresek   abantaila   handia   izango   dute  langilerik   onenak   lortzerakoan,   lanaren   eta   bizitza   pertsonalaren   artean   oreka  hobea  eskaintzeko  moduan  baitaude.    Sistema   ziberfisikoek   eta   gauzen   Internetek   goitik   beherako   aldaketa   ekarriko  dute   ekoizpenaren   arkitekturan:   pieza   lantegi   adimendun   oso  instrumentalizatuan   zehar   mugituko   da,   memorian   biltegiratuta   dituen  ezaugarrien  arabera  komeni  zaizkion  ekoizpen-­‐zerbitzuen  bila.      Produkzio-­‐antolamendu  zentralizatuaren  eta  fabrikazio-­‐sistema  klasikoen  aldean,  ekoizpen   deszentralizatua   ekarriko   du   sistema   horrek.   Bertan,   produktua,  memoria  duenez,   informazio-­‐gordailu   izateaz  gain,  behatzaile,  negoziatzaile  eta  eragile  ere  bada,  ekoizpen  prozesuan.        

 

Page 16: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   13  

   AITZOL  LAMIKIZ    Euskal   Herriko   Unibertsitateko   Kanpo  Harremanetarako   zuzendaria   eta   BILBOKO  INGENIARITZA   GOI   ESKOLA   TEKNIKOko   (UPV-­‐EHU)   Ingeniaritza   Mekanikoaren   Departamentuko  irakaslea  da.    

Industria-­‐ingeniaria   da,   Mekanikako   espezialitatean,   UPV-­‐EHUko   Bilboko  IGETean,   eta,   gaur   egun,   Euskal   Herriko   Unibertsitateko   Ingeniaritza  Mekanikoaren  Departamentuko  irakaslea  da.  2003ko  ekainean  doktoretza-­‐tesi  hau  defendatu  zuen:  ‘Un  modelo  para  la  estimación  de  fuerzas  de  corte  en   el   fresado   de   superficies   complejas’   (“Azal   konplexuen   fresaketan  ebakitze-­‐indarrak   estimatzeko   eredua”).   Azal   konplexuen   fresaketari   eta  bost   ardatzeko   mekanizazioari   buruzko   ikerketa-­‐proiektuen   arduraduna  izan  da.  2006an,   industria-­‐laserraren  alorreko  ikerketa-­‐lerro  bat  zuzentzen  hasi   zen,   eta   ikerketa   horretako   proiektuak   tratamendu   eta   fabrikazio  gehigarriko  aplikazioetara  bideratu  zuen.    Horien  artean,  azpimarratzekoak  dira   aeronautikako   eta   automobilgintzako   osagarrietara   aplikatutako  osagai  mekanikoen   fabrikazio  gehigarriko  proiektuak.  Lan  horien  emaitza  diren   nazioarteko   sailkatutako   60   argitalpen   egin   ditu,   baita   nazioko   eta  nazioarteko  70etik  gora  argitalpen  ere.    

 Fabrikazio   gehigarriari   buruzko   hitzaldia   emango   du,   “EIKT   joerak   4.0  Industriarako”    saioan,  11:00etatik  aurrera,  A1  ARETOAN.    Fabrikazio  gehigarriak   interesik  handiena   sorrarazten  duen   teknologietako  bat  da  gaur  egun;   izan  ere,  pieza  bat  ordenagailuko  diseinuan  oinarrituta  zuzenean   lortzeko  aukera  ematen   du,   tresnarik   eta   osagarririk   erabiltzeko   beharrik   gabe.     Gainera,   oso   pieza  konplexuak   izan   daitezke,   sistema   konbentzionalen   bidez   fabrikatu   ezin   diren  geometriak  dituztenak,  eta  pieza  pertsonalizatuak  ere  egin  daitezke.    15:30ean   dagokion   lantegia   emango   du   (1.1),   Pedro   Álvarezekin   batera,   A1  aretoan.    Osteophoenix,  Sicnova,  TuMaker  eta  Mizar  Additive  enpresek  alor  horretan  egindako  esperientziak  eta  aurrerapen  teknologikoak  aurkeztuko  dira,  industria-­‐aplikazioak  barne,  baita  prozesu  horien  erabilerak  dakartzan  abantailak  eta  arazoak  ere.  

 

Page 17: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   14  

     DAVID  SÁNCHEZ    TECNALIAko   Industria   eta   Garraio   Dibisioko  zuzendariordea.      Informatika-­‐ingeniaria   da   Deustuko   Unibertsitatean  

(ESIDE)  baita  Executive  MBA  ere  ESEUNE  Business  Schol-­‐en.    Bi  master  ere  baditu:  bata  Sare  eta  Sistema  Aurreratuen  Gestioan  eta  bestea  Teknologia  Sozialean.   Industria-­‐berrikuntzaren   alorrean   egin   du   bere   lanbide-­‐karrera,  batez  ere  euskal  industriari  eta  nazioarteko  enpresa  handiei  lotuta,  hainbat  sektoretarako  (aeronautika,  trenbidea,  makina-­‐erreminta  eta  ekipamendu-­‐ondasunak,   besteak   beste)   manufaktura   aurreratuaren   eremuan.  Berrikuntzaren   gestioa,   negozio   teknologikoak   eta   teknologiaren  balorizazioa  xede  dituzten  erantzukizun  handiko  postuak  bete  ditu.    Izaera  estrategikoa   duten   hemengo   eta   Europako   hainbat   industria-­‐proiektu  zuzendu   ditu,   eta   oinarri   teknologikoa   duten   enpresen   sorreran  esperientzia  du.  Hala,  Auraliaren  sortzaileetako  bat  da.    

   Lankidetzako   robotikari   eta   Big   datari   buruzko   hitzaldia   emango   ditu,   “EIKT  joerak  4.0  Industriarako”  saioan,  11:00etatik  aurrera,  A1  aretoan.        Eta,  15:30ean,  lankidetzako  robotikari  (1.2)  buruzko  lantegia  emango  du,  Loreto  Susperregirekin  batera,  A4  aretoan.  

 

Page 18: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   15  

 IÑIGO  BARANDIARAN    VICOMTECH-­‐IK4   teknologia-­‐zentroko   Industria   eta  Fabrikazio  Aurreratuaren  Areako  arduraduna  da.    

 Informatika-­‐ingeniaria   da   Donostiako   Unibertsitatean.   Horrez   gain,  Informatikako  doktorea  da  unibertsitate  berean.  Hainbat  artikulu  argitaratu  ditu,   bai   aldizkari   espezializatuetan   bai   nazioarteko   kongresuetan,  ordenagailu   bidezko   ikusmen-­‐teknikak   eta   adimen   artifiziala   erabiliz  egindako   irudiaren   analisiari   buruz.   Ikertzaile   jardun   du   Donostiako  Informatika  Unibertsitateko   adimen   artifizialeko   eta   konputazio-­‐zientzien  taldean.   2003az   geroztik,   Vicomtech-­‐IK4   teknologia-­‐zentroko   ikertzailea  da.  Bertan,  I+Gko  proiektu  ugari  zuzendu  ditu  eta  horietan  parte  hartu  du,  banakakoak   zein   taldekakoak,   naziokoak   zein   nazioartekoak,   eta   hainbat  sektoretan,  esaterako  biomedikuntzan  eta  industrian.      

 Bistaratze  eta  errealitate  areagotuari  buruzko  hitzaldia  emango  du,  “EIKT  joerak  4.0  Industriarako”  saioan,  11:00etatik  aurrera,  A1  ARETOAN.    Gaur   egun,   munduko   ekonomia   aurreratuenetan   industria-­‐fabrikazioaren  gaitasun   nagusiak   indartu   eta   suspertzeko   joera   argia   dago.   Horretarako,  informazio-­‐   eta   komunikazio-­‐teknologietako   (IKT)   azken   aurrerapenak   sakonki  txertatzen  ari  dira  prozesuetan.    Norabide   horretan   aurrera   egitea   ahalbidetuko   duten   IKTetako   batzuk   "vision  computing”  edo  konputazio  bisualarekin  lotutakoak  dira.  Horren  barruan  hainbat  teknologia   sartzen   dira,   hala   nola   ikusmen   artifiziala,   bisualizazio   analitikoa,  errealitate   birtuala   edo   errealitate   areagotua,   besteak   beste.   Horien   guztien  arteko  lotura  informazioaren  analisi,  prozesamendu,  interakzio  edo  sintesi  bisuala  da.  Hitzaldi   honetan   agerian   jarriko   da   nola   funtzionatzen   duten   teknologia   horiek,  beste   batzuekin   batera,   “Industry   4.0”   edo   “Industrial   Internet”   paradigma  lortzeko  mekanismo  katalizatzaile  gisa.    Eta  16:30ean  dagokion  lantegia  (2.1)  emango  du,  A3  aretoan.  

 

Page 19: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   16  

       LORETO  SUSPERREGI    IK4   TEKNIKER   teknologia-­‐zentroko   Robotika  Espezializazioko  koordinatzailea    

Informatikako   doktorea   da   Euskal   Herriko   Unibertsitatean   eta   industria-­‐ingeniaria   Nafarroako   Unibertsitatean.   15   urteko   baino   gehiagoko  esperientzia   du   ikerkuntza-­‐alorrean.   Gaur   egun,   IK4-­‐tekniker   teknologia-­‐zentroko   Robotika   Espezializazioko   koordinatzailea   da.   Haren   ikerkuntza-­‐jardueren  gai  nagusia   ikasketa  automatikoko   tekniken  bidezko  zentzumen-­‐informazioaren  fusioa  da.  

 Ikusmen  artifizialari  buruzko  hitzaldia  emango  du  “EIKT  joerak  4.0  industriarako”  saioan,  11:00etatik  aurrera,  A1  ARETOAN.    Gizakiek   bezala   ikusi   eta   hautematen   duten   sistemak   sortzea   da   ikusmen  artifizialaren   edo   ordenagailu   bidezko   ikusmenaren   erronka   eta   laugarren  industria-­‐iraultza  deitutakoari  eginiko  ekarpen  nagusia.    

4.0   industriaren   ikuspegiak   kontsumitzailea,   produktuen   pertsonalizazioa,  telepresentzia   eta   makina   adimendunak   ditu   xede.   “Lantegi   adimendunaren”  kontzeptua   ukigarri   bihurtzeko,   oso   produkzio   efizientea,   malgua   eta  pertsonalizagarria   eskainiz,   ikusmen-­‐teknologia   aurreratuak   garatu   behar   dira,  ingurunea   hautemateko,   objektuak,   pertsonak   eta   egoera   baten   testuingurua  automatikoki   ezagutzeko   eta   gaur   egun   industrian   dauden   sistemekin   batera  aritzeko  gai  izango  direnak.    

Ordenagailu   bidezko   ikusmena   erruz   erabili   da   industria-­‐munduan.   Hala   ere,   4.0  industriako   kontzeptuen   inplementazioak   eskatzen   dituen   baldintzak   betetzeko  egungo  ezagutzaren  muga  gainditzen  duten  aurrerapenak  behar  dira.  Etorkizuneko  industriaren   balio-­‐kate   osoan   portaera   adimentsu   eta   kognitiboa   diseinatu   eta  inplementatzeko   behar   diren   funtsezko   teknologiak   sortzea   da   helburua.  

 

Page 20: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   17  

Aurrerapen   horiek   dagoeneko   aurreikusten   dira   ikerkuntza-­‐alor   batzuetan,   hala  nola  honako  hauetan:  2D  ikusmenetik  3D  ikusmenerako  garapena,  puntu-­‐hodeien  prozesamendua,  errealitate  areagotua,  zentzumen-­‐informazioaren  fusioa,  denbora  errealeko   prozesamendua,   datu   birtualen   analisia   (big   data),   ikaskuntza  automatikoa  eta  abar.  

Ordenagailu   bidezko   ikusmenaren   aurrerapen   horiek   aplikazio   askotan   erabil  daitezke   etorkizuneko   industriaren   kontzeptuan:   baliabideen   gestio   optimoa,  egoeraren   araberako   produktu   eta   osagaiak,   pertsonaren   eta   makinaren   arteko  interakzio-­‐modu   berriak,   produktuaren   bizitza-­‐ziklo   osoan   zeharreko   jarraipena,  segurtasuna,  mantentzea  eta  abar.  

 Eta   15:30ean   lankidetza   robotikari   (1.2)   buruzko   lantegia   emango   du,   David  Sánchezekin  batera,  A4  aretoan.  

Page 21: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   18  

           JUAN  JOSÉ  GALDÓS    IBERMÁTICA   INDUSTRIALeko   MES  Unitatearen  arduraduna      

 Teknikerren   ekin   zion   jarduerari,   1988an,   CAS/DAM   teknikari   gisa.  Hurrengo  urtean  Fatroniken   jardun  zuen,  zeregin  komertzialetan.  1992an,  Goitek   enpresa   sortu   zuen,   eta   DAC/CAMen   arduradun   komertziala   izan  zen.   1994az   geroztik   Goitekeko   plantako   datuak   kapturatzeko   unitateko  zuzendaria   izan   da,   eta   2004az   geroztik  Goitekeko   kudeatzailea.   2006an,  Goitek   Ibermáticari   saldu   zitzaion.   Azken   20   urteetan   harreman   zuzenak  izan  ditu  MESen  (Manufacturating  Execution  System)  munduarekin,  Olanet  produktua   sortzeari   lotutako   alderdi   teknikoetan,   merkaturatzeko   eta  marketineko  zereginetan  eta  unitatearen  zuzendaritzan.  

 Clouding   Computing-­‐ari   buruzko   hitzaldia   emango   du   “EIKT   joerak   4.0  industriarako”  saioan,  11:00etatik  aurrera,  A1  ARETOAN.    Cloud   sistemak   funtsezkoak   izango   dira   4.0   Industria   azkar   finkatzeko.   CPPS  (Cyber   Physical   Production   Systems)   sistema   guztiek   informazio   ugari  partekatuko   dute   smart   factories   edo   lantegi   adimendunetan,   prozesu   eta  inguruneen  informazio  hori  sortu  eta  erabiltzeko  gai  izango  den  CPPS  ekosistema  bat   sortzeko.   Hori   lortzeko,   Cloud   sistemek   gaitasuna,   kalitatea   eta   datuekiko  segurtasuna  eskainiko  dituzte.      Eta  16:30ean  dagokion  lantegia  (2.2)  emango  du,  A4  aretoan.    

 

Page 22: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   19  

     JOSEBA  LAKA    TECNALIAko  ICT-­‐  European  Software  Institute  Dibisioko  zuzendaria    

 Tecnalian  sistema  ziberfisikoetan  aplikatutako  ikerkuntza-­‐lerroak  garatzen  dituen  diziplina  anitzeko  talde  profesionaleko  kidea  da.  11  urtez   jardun  du  enpresa  pribatuan,  nazioarteko  jarduera  bizia  garatuz  eta  telekomunikazio-­‐sektorearen  muinean  sartuta.  Denboraldi  horretan,  bere  lanbide-­‐karreraren  zatirik   handiena   Airtel-­‐Vodafonen   egin   du,   eta   Global   IT   erakundeko  partaide  ere  izan  da.  Horrek  nazioarteko  proiektu  eta  ekimenak  bultzatzen  ditu  Erresuma  Batuan,   Italian,  Alemanian,  Suedian,  Egipton,   Japonian  eta  abar.      2006an,  Tecnalian  sartu  zen,  eta  ordudanik   sistema  txertatuen  eta  ingurune   adimendunen   ingeniaritzan   aplikatutako   ikerkuntza-­‐lerroei  lotutako   ekipamenduak   eta   proiektuak   garatzen   ditu.   2011n,   Tecnalian  garatutako  IKT  teknologiak  transferitu  eta  merkaturatzeko  jarduerak  hartu  zituen   bere   ardurapean,   eta   2014an,   ICT-­‐European   Software   Instituteko  zuzendaritza  eskuratu  zuen.   Informatikan  eta  MBAn   lizentziatua  da  EOIn,  eta  prestakuntza  osagarria  du  berrikuntzaren  gestioan  eta   ekipamenduen  teknologian  eta  garapenean.      

Sistema   ziberfisikoei   buruzko   hitzaldia   emango   du   “EIKT   joerak   4.0  industriarako”  saioan,  11:00etatik  aurrera,  A1  aretoan.    Nonahikoa,   definizioz,   leku   guztietan   aldi   berean   dagoena   da.   Nonahiko  konputazioa,   leku   askotan   eta   hainbat   gailuren   bidez   zerbitzuak   emateko   edo  eragiketak  automatizatzeko  sistemak  eskaintzen  dituena,  errealitate  bihurtzen  ari  da.  Mundu  fisikoaren  eta  mundu  birtual  edo  ziberespazioaren  arteko  bateratzeak  sistema   ziberfisiko   (CPS)   deritzenak   sorrarazi   ditu.   Lehenengo   aldiz,   posible   da  baliabideak,   informazioak,   objektuak   eta   pertsonak     sarean   jartzea,   Internet   of  Things   delakoa   eta   Zerbitzuen   Internet   (Internet   of   Everything)   sortzeko.  Fenomeno   horren   eraginak   sektore   guztietan   antzeman   daitezke,   eta   industria-­‐sektorean   ere   antzematen   hasi   dira,   laugarren   industria-­‐iraultza   deiturikoaren  bidez.   CPSei   esker,   konputazioa   eta   prozesu   fisikoak   bateratu   ahal   dira.   Horrek  hainbat  aukera  eskaintzen  ditu  sektore  askotan;  izan  ere,  definizioz,  integratzaile,  

 

Page 23: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   20  

informazio-­‐ekoizle   edo   jardule   gisa   erabil   daitezke   CPSak.   Horrek   ateak   irekiko  ditu  produktu  adimendunak  ekoizteko,  modu  adimentsuan  fabrikatuak,  eta  horiek  eskaintzen   dituzten   zerbitzuen   eta   sortutako   datuen   analisiaren   bidez,  baliabideak   aurreztea,   produktu   berriak   identifikatzea   eta   dauden   produktuen  aldaketa  pertsonalizatuak  ahalbidetuko  dituzte.      Eta  15:30ean  dagokion  lantegia  (1.3)  emango  du,  Salvador  Trujillorekin  batera,    A3  ARETOAN.                  

Page 24: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   21  

               TOMÁS  IRIONDO    GAIA  –  EIKT  Klusterreko  zuzendari  nagusia    

Euskal   Autonomia   Erkidegoko   Elektronika   eta   Informazio   Teknologien  Industrien  Elkarteko  (Gaia)    zuzendari  nagusia  da  2003ko  apirilaz  geroztik.  Tomás  Iriondo  Informatikan  lizentziatua  da  Euskal  Herriko  Unibertsitatean.  Prestakuntza  osatzeko  enpresen  marketineko  eta  zuzendaritzako  masterra  eta   kalitatearen  gestio-­‐ikastaro   aurreratua   egin   zuen,   doktoretza-­‐tesiaren  aurretik.   1989.   urtean   ekin   zion   jarduerari,   Roland   Bergek   Bilbon   duen  ordezkaritzako   junior   kontsultore   gisa.   1991n,   AIEPVko   –egungo   Gaia–  teknologia-­‐sustapenerako   eta   gestio-­‐sistemetarako   programaren  arduradun   izendatu   zuten.   1996an,   elkarteko     ikerketa-­‐   eta   kalitate-­‐zuzendari   tekniko   izendatu   zuten,   eta   geroago   klusterreko   zuzendari  nagusi.    

 4.0   Industriaren   erronkak   eta   aukerak   Euskadirako   mahai-­‐inguruko  moderatzailea  izango  da  12:30etik  aurrera,  A1  ARETOAN.      

 

Page 25: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   22  

         AGUSTÍN  SÁENZ      TECNALIAko   Industria   eta   Garraio   Dibisioko  zuzendaria      

Industria-­‐ingeniaria   da   Donostiako   Industria   Ingeniarien   Goi   Mailako  Eskolan   (Nafarroako   Unibertsitatea).   Enpresa   Lehiakortasuneko   eta  Lurralde   Garapeneko   Masterra   egin   zuen   Harvardeko   Unibertsitateko  Institute   for   Strategy   and   Competitiveness-­‐en,   Executive   MBA   Deustuko  Unibertsitatean   eta   “Innovation   through   Design   Thinkin”   espezializazioa  SADE   Business   School-­‐en.   Fatronik   teknologia-­‐zentroan   erantzukizun  handiko  postuak  bete  ditu,  azkena  zuzendariondoko  gisa,  eta  TECNALIAn  Negozio   Garapeneko   zuzendaria   izan   da.   Gaur   egun,   enpresa   bereko  Industria   eta  Garraio  Dibisioko   zuzendaria   da.   Horrez   gain,   Roboconcept,  Auralia   eta   Innopia   konpainietako   aholkularitza-­‐eta   administrazio-­‐kontseiluetako   kidea   da.   Haren   ardurapean   daude   Dibisioko   negozio-­‐unitateak  –Makineria  berezia,  Automobilgintza,  Aeronautika  eta  espazioa,  Fabrikazio   aurreratua   eta   Instrumentazioa/Smart   Systems–,   baita  Dibisioaren   egoitzak   ere.   Hainbat   argitalpen   eta   patenteren   egilea   da,  batez   ere   automatizazioaren   eta   robotikaren   alorretan.   Strategic  Manufacturing   Awards   saria   lortu   zuen   2008an,   Innovation   kategoriaren  barruan.  

   4.0   Industriaren   erronkak   eta   aukerak   euskadirako   mahai-­‐inguruan   parte  hartuko  du,  12:30etik  aurrera,  A1  ARETOAN.      

 

Page 26: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   23  

       JORGE  POSADA    VICOMTECH-­‐IK4  teknologia-­‐zentroko  zuzendariondokoa  eta  GraphisMedia.net  nazioarteko  sareko  lehendakaria  da.      

Ingeniaritzako   doktorea   da   Technische   Universität   Darmstadt-­‐en  (Alemania),   eta     Executive   MBA   IE   Business   School-­‐en.   Ikerkuntza  aplikatuaren  alorretan  garatu  du  bere  lanbide-­‐jarduera.  Hasieran  ikertzailea  izan   da   hainbat   urtez   Alemaniako   Fraunhofer   institutuan,   eta   2001az  geroztik,   Vicomtech-­‐IK4   teknologia-­‐zentroko   zuzendari   zientifiko-­‐teknologikoa   eta   zuzendariondokoa   da.   IK4-­‐ren   ordezkari   gonbidatua   da  ACATECHeko   (Alemaniako   Zientzia   eta   Ingeniaritza   Akademia)   4.0  Industriarako   IKT   Sare   Telematikoen   eta   Produkzioaren   Azpibatzordean.    IK4  Aliantzako  Zientzia  eta  Teknologia  Batzordeko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  Zientzia   Batzorde   Aholkulariko   kidea   da.   Jorge   Posadak   70   artikulu  zientifiko   baino   gehiago   argitaratu   ditu   eta   General   Chair   izan   da  Knowledge   Engineering   Systems     (KES   2012)   eta   ACM  Web3D   (2012   eta  2013)  hitzaldietan.  

   4.0   Industriaren   erronkak   eta   aukerak   Euskadirako   mahai-­‐inguruan   parte  hartuko  du,  12:30etik  aurrera,  A1  ARETOAN.    

 

Page 27: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   24  

         ANTXON  LÓPEZ  USOZ    DANOBAT  GROUPeko  Berrikuntzako  zuzendaria    Ingeniaria   da   Nafarroako   Unibertsitatean   eta   MBA  Deustuko  Unibertsitatean.  

Gaur   egun,   DANOBAT   GROUPeko   Berrikuntzako   zuzendaria   eta   Zuzendaritza  Kontseiluko   kidea  da,   bere   lanbide-­‐karreraren   zati   handi   bat   konpainia   horretan  egin  baitu.  Lehenago,  Danobat  Railway  Systemes-­‐eko  eta   IK4-­‐Ideko   teknologia-­‐zentroko  zuzendari  kudeatzailea  izan  zen.    

 Eroski  Taldeko  aholkularia  izan  da  8  urtez.  

 Gaur   egun,   AFM   Advanced   Manufacturing   Technologies-­‐eko   lehendakaria   da,  bederatzi  urtez  kontseilari  eta  azken  bi  urteetan   lehendakariordea   izan  ondoren.  Horrez   gain,   Europako   makina-­‐erreminta   ekoizleen   elkarteko   (CECIMO)  kontseilukidea  da.    4.0   Industriaren   erronkak   eta   aukerak   Euskadirako   mahai-­‐inguruan   parte  hartuko  du,  12:30etik  aurrera,  A1  ARETOAN.  

Page 28: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   25  

             ALFONSO  GANZABAL    SISTEPLANT  INNOVATIVE    TECHNOLOGIESeko  managing-­‐zuzendaria  

 Zientzia   Fisikoetan,   Automatika   espezialitatean   lizentziaduna,  prestakuntza   osatzeko   graduondoko   masterrak   egin   zituen   Robotika   eta  Automozioan   (MSC)   eta   enpresa-­‐administrazioan   (MBA).   Robotiker  teknologia-­‐zentroko   ikertzailea   gisa   ekin   zion   ibilbide   profesionalari,   eta  ondoren  Sisteplantera   joan  zen.  Hain  zuzen,  bertan  eman  du  bere   ibilbide  profesionalaren   zatirik   handiena.   Sozietate   horretan   proiektu-­‐zuzendari  izan   zen   lehenengo,   parte-­‐hartze   zuzenarekin   berrikuntza   handiko  proiektuak   ezartzeko   lanetan,   eta   negozio-­‐zuzendaritzako   eginkizunetara  lerratu  zen  geroago.  Fabrikatze-­‐,   kudeatze-­‐   eta   erabakitze-­‐prozesuetan   teknologia   ezarriz,  industria-­‐antolamenduetako   eragiketetan   bikaintasuna   lortzen   lagunduko  duten   ereduak   eskaintzea   izan   da,   batez   ere,   bere   zeregin   profesional  nagusia.   Berrikuntzarekin   guztiz   konprometituta   dago   eta   karrera   osoa  produktu   berrien   garapenari   lotuta   eman   du.   Gaur   egun   ere,   bera  arduratzen  da  enpresaren  I+D-­‐b  estrategia  zuzentzeaz.      

 ‘4.0   industriaren   erronkak   eta   aukerak   Euskadirako”   mahai-­‐inguruan   parte  hartuko  du,  12:30etik  aurrera,  A1  aretoan.      

 

Page 29: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   26  

   

       PATRICIA  TAMÉS    AFM-­‐ADVANCED  MANUFACTURING  TECNOLOGIESeko  eta  INVEMA  Fundazioko  zuzendari  orokorraren  ondokoa      

Industria-­‐ingeniaria   Nafarroako   Unibertsitatean   eta   Glasgowko  Unibertsitatean.   Ibilbide   profesional   osoa  makina-­‐erremintaren   eta  fabrikazio-­‐teknologien   sektoreari   lotuta   eman   du,   batez   ere  enpresen   ikuspuntutik   teknikoenak   diren   alderdietan.   Hainbat  alorretan  eskaintzen  du  balioa:     I+G+b  proiektuak  dinamizatzen  eta  kudeatzen;   makina-­‐erremintaren   sektorearen   ezagutzan,   dela  merkatu-­‐erronkei   lotuta,   dela   teknologia-­‐garapenari   lotuta,   dela  enpresa-­‐kudeaketari   lotuta,   dela   araudia   eta   legeria   betetzeari  lotuta;   bai   eta   sektorearen   plan   estrategikoa   prestatzen   eta   abian  jarri  beharreko  jarduketak  zehazten  ere.  

     ‘4.0   industriaren   erronkak   eta   aukerak   Euskadirako”   mahai-­‐inguruan   parte  hartuko  du,  12:30etik  aurrera,  A1  aretoan.    

 

Page 30: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   27  

 

 

 

PEDRO  ÁLVAREZ  

IK4  LORTEKeko  Prozesuen  Areako  arduraduna  

 

Materialen   Zientzietan   doktorea   da   Nafarroako   Unibertsitatean.  Estanpaziorako   altzarien   metalurgiaren   alorrean   egin   zuen   doktorego-­‐tesia,   Europako   proiektu   baten   esparruan.   2007.   urtean   IK4-­‐Lortek  teknologia-­‐zentroan   hasi   zen   lanean,   eta   bertan   aritu   da   teknologia  aurreratuen   ikerketan,   hala   nola,   marruskadura-­‐agitazioan;   laser   bidezko  soldaduran,  mihiztadura   disimilarretan,   birkargatze   prozesuetan   eta   laser  bidezko   fabrikazio   gehigarrian.   2013az   geroztik,   Prozesuen  Departamendua  zuzentzen  du  eta  osagai  metalikoen  fabrikazio  gehigarriari  lotutako  jarduerez  arduratzen  da.  

   

15:30ean,   fabrikazio   gehigarriari   (1.1.)   buruzko   lantegia   emango   du,   Aitzol  Lamikizekin  batera,  A1  aretoan.    

 

 

Page 31: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   28  

 

 

 

 

 

SALVADOR  TRUJILLO  

IK4   IKERLANeko   softwarea   ekoizteko  teknologien  alorreko  arduraduna  

Softwarea   ekoiztea   eskatzen   duten   industria-­‐proiektuak   zuzentzen   ditu,  eta   gai   horri   buruzko   argitalpenez   ere   arduratzen   da.   Gaur   egun  MultiPARTES   FP7   europar   proiektua   koordinatzen   du   eta,   gainera,  MONDO,  CREMA,  C2NET  eta  DREAMS  proiektuetan  ere  parte  hartzen  du.  Adituek   ebaluatutako   hainbat   argitalpen   idatzi   ditu   eta   software-­‐ingeniaritzari  buruzko  hitzaldiak  eman  ditu  nonahi,  hala  nola  ICSEn,  SPLCn,  ECMFAn,  etab.  Feature  Oriented  Model  Driven  Product  Lines  lanaren  bidez  eskuratu   zuen   PhD   doktoregoa   2007an,   eta   ikerketa-­‐bisitak   egin   dizkio  Batory  doktoreari  Austingo  Texasko  Unibertsitatean  eta    Fraunhofer  IESEn.  Horretaz   gain,  MBA   Executive   tituluduna   da   ESEUNE   Business   Schoolen,  eta   PMP   ziurtagiria   ere   badu.   Software-­‐produkzioko   alorreko   arduradun  gisa,   4.0   fabrikazio   aurreratuko   ekipamendu-­‐ondasunetan   ezarritako  software-­‐ingeniaritzako   paradigma   aurreratuak,   ‘mixed-­‐criticality’  sistemak,  sistema  txertatuak   (embedded  system)  eta  asmo  orokorretarako  software  sistemak  erabiltzen  dituen  ikerketa-­‐taldea  zuzentzen  du.  

 Sistema   ziberfisikoei   (1.3.)   buruzko   lantegia   emango   du,   Joseba   Lakarekin  batera,  15:30ean,  A3  aretoan.  

 

Page 32: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   29  

 

 

 

ALBERTO  CONDE  

NEM   SOLUTIONS,  Mantentze   Teknologia   Berriak  enpresako  kontseilari  ordezkaria  

 

2008an   NEM   Solutions   sortu   zuen.   Enpresa   Donostiako   Teknologia  Parkean   dago   eta   aukerak   kontrastatu   eta   proiektatzeko   metodo   bat  garatu   du,   bezero   bakoitzaren   beharrizan   bereziak   eta   aukerak   kontuan  hartuta,   mantentze-­‐jardueren   kudeaketa   hobetzeko   lehentasunak  identifikatu   eta   eskuratu   ahal   izateko.   Aurretiaz,   Tecun   Unibertsitatean  aritu  zen  Mantentze  Ingeniaritzako  Zuzendari  lanetan.  Hain  zuzen  bera  izan  zen  alor  hori  sortzeko  bultzatzaileetako  bat.  

 Big  Datari  (2.3.)  buruzko  lantegia  emango  du  16:30ean,  A1  aretoan.    Negozioa   kontrolpean   eduki   nahi   duzu?   Erantzuna   baiezkoa   bada,   ba   al   dakizu  jakin   beharreko   guztia   zure   produktuei   buruz,   erabiltzaileek   nola   erabiltzen  dituzten   eta   zer   eragin   duten   beraiengan?   Big   Data   guztiok   eskura   dugun  baliabide   erraza   da,   baina   egoki   erabiliz   gero   eta   enpresa-­‐printzipio   sendo  batzuen   laguntzaz,   galdera   horiei   erantzuten   lagunduko   dizu,   negozioari   balioa  erantsiko   dio   eta   etorkizuneko   industria-­‐erronketarako   prestatuko   du.   Gehiago  jakin  nahi  duzu?  Honaino  iritsi  bazara,  Big  Datak  baietz  erantzungo  luke.  

 

Page 33: DOSIERRA EUSK Spri HasieriaLaugarren& Industria Iraultza! denari,!‘lantegiadimendunari ’,buruzkojardunaldia!egingo!dudatorrenurriaren15eanBilbon.! Iraultza! hori Informazio eta!

 

Tel.: 94 403 70 00 – Helbide elektronikoa: [email protected]    

Urkixo zumarkalea, 36, 3 – Bizkaia plaza eraikina – 48011 Bilbo

   30  

EUSKO  JAURLARITZAREN  ESTRATEGIA        Eusko   Jaurlaritzaren   konpromiso   instituzionala   4.0   industriaren   iraultza   berri   hori   bultzatu   eta  

sendotzeko   bi   alderditan   gauzatzen   da:   barnera   begira,   berak   zuzentzen   duen   industriaren  

bultzadan   eta,   kanpora   begira,   industria   adimendunerako   europar   estrategia   zehazten   duten  

nazioarteko  talde  aitzindarietan  EAEk  duen  presentzian.  

Eusko   Jaurlaritzak   etorkizuneko   industria   garatzeko   helburu   bateratuarekin   bultzatzen   dituen  

hainbat   planen   arteko   harremana   da   Basque   Industry   4.0   erronkaren   erreferentzia.   2013-­‐2016  

aldirako   Industria   Plana,   Espezializazio   Adimentsuaren   Estrategia,   Agenda   Digitala,   Zientzia,  

Teknologia  eta  Berrikuntza  Plana  eta  Nazioartekotzeko  Plana  bera,  guzti-­‐guztiek  bat  egiten  dute  

Basque  Industry  4.0.  zehaztu,  garatu  eta  munduan  kokatzeko  erronkarekin.  

Berrikitan,   Eusko   Jaurlaritzako   Ekonomiaren   Garapen   eta   Lehiakortasun   Saileko   eta   SPRIko  

ordezkaritza   bat,   Arantza   Tapia   sailburua   buru   zuela,   Alemaniako   hainbat   eragilerekin  

(klusterrekin,  unibertsitateekin,   teknologia-­‐institutuekin,  enpresekin...)  batera   lan-­‐saioetan  parte  

hartzera  gonbidatu  zuten,  herrialde  horretako  joerak  eta  industria-­‐politikako  estrategiak  zuzenean  

ezagutu  ahal  izateko.  

Gainera,   Alemaniako   Gobernu   Federalak,   Ekoizpen   Teknologien   (fabrikazio-­‐teknologien)  

Fraunhofer   Institutuaren   bidez   bultzatutako   nazioarteko   Benchmarking   lanean   parte   hartzeko  

gonbidapena   jaso   du   Eusko   Jaurlaritzak.   Tapia   sailburuaren   esanetan,   gonbidapen   hori   “aukera  

paregabea  da   Euskadik   fabrikazio   aurreratuaren  azken   joerei   buruzko   lehen   eskuko   informazioa  

edukitzeko”.      

2013az  geroztik,  Euskadi  Europako  15  eskualdek  osatutako  ‘Vanguard’  taldean  hartzen  du  parte;  

eskualdeok  espezializazio   adimentsuaren  bidez  hazkundea  bultzatzeko  asmoa  partekatzen  dute.  

“Abangoardiako   eskualde"   horiek   Euskadi,   Baden-­‐Württemberg,   Flandria,   Walonia,   Lonbardia,  

Malopolska,   Ipar   Renania-­‐   Westfalia,   Eskozia,   Skåne,   Herbehereetako   hego-­‐ekialdea,   Tanpere,  

Asturias,  Portugaleko  ipar  eskualdea,  Goi  Austria  eta  Rhône-­‐Alpes    dira.    

Espezializazio  adimentsua  industriaren  eta  berrikuntzaren  aldeko  europar  politiketan  bizkorrago  

txertatzea   lortu  nahi  du  ekimenak;  horretaz  gain,  baina,  hazkunde  berri  baten  mesedetan  maila  

politiko   eta   alderdi   interesdun   guztiak   mugiarazteko,   eskualdeak   eragile   garrantzitsua   izan  

daitezkeela  ere  frogatu  nahi  du.