EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan...

41
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1 2020ko 2. hiruhilekoa

Transcript of EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan...

Page 1: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1

2020ko 2. hiruhilekoa

Page 2: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza
Page 3: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

LABURPENA .................................................................................................................... 3

EKONOMIAREN INGURUNEA ............................................................................................. 5

EAE-KO EKONOMIA .......................................................................................................... 9

Ekoizpena eta enplegua ................................................................................................. 9

Barne eta kanpo eskaria .............................................................................................. 13

Prezioak, soldatak eta kostuak ...................................................................................... 21

Arlo publikoa .............................................................................................................. 25

Arlo finantzarioa ......................................................................................................... 27

Aurreikuspenak ........................................................................................................... 33

IRUDIEN AURKIBIDEA

Munduko ekonomia. BPGa (I) ............................................................................................ 5

Munduko ekonomia. BPGa (II) .......................................................................................... 8

Enpleguaren bilakaera .................................................................................................... 12

Etxebizitzen hipoteken bilakaera ...................................................................................... 30

2020ko eta 2021eko aurreikuspenak (I) ........................................................................... 37

2020ko eta 2021eko aurreikuspenak (II) .......................................................................... 38

TAULEN AURKIBIDEA

Eskaintzaren aldagaiak ..................................................................................................... 9

Jarduera adierazleak ...................................................................................................... 10

Eskariaren aldagaiak ...................................................................................................... 14

Kontsumo eta inbertsioaren adierazleak ........................................................................... 15

Esportazioen helmuga .................................................................................................... 17

Page 4: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

2 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Inportazioen jatorria ...................................................................................................... 20

Kontsumoko prezioen indizearen banaketa ........................................................................ 21

Eae-ko kontsumoko prezioen indizea ................................................................................ 22

Hitzarmenetan adostutako soldata igoerak ........................................................................ 23

Lan kostuak .................................................................................................................. 24

Tributu itunduen bilakaera (urtarrila-abuztua) ................................................................... 26

Adierazle monetario eta finantzarioak (I) .......................................................................... 27

Adierazle monetario eta finantzarioak (II) ......................................................................... 29

Kreditu eta gordailuak .................................................................................................... 31

Ekonomia aurreikuspenak ............................................................................................... 33

Espainiarako aurreikuspenak hiruhilekoka (2020ko iraila) ................................................... 35

Eae-ko ekonomiarako aurreikuspenak hiruhilekoka (2020ko iraila) ...................................... 36

Page 5: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 3

LABURPENA

COVID-19aren ondoriozko alarma egoerak 2020ko bigarren hiruhileko osoan zehar iraun zuen,

eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak

jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza tasa -%19,5 izan zen, aurreko aldiko

erregistroa, hori ere negatiboa, baino hamasei puntu txikiagoa delarik. Jardueraren galga bat-

bateko hori ez da EAEko ekonomiarena bakarrik. Aitzitik, munduko ia ekonomia guztietara hedatu

da. Ingurune hurbilenean, euroaren eremuak %14,7 egin zuen behera eta Europar Batasunak,

berriz, %13,9. Herrialde nagusien artean, hazkundearen muturrak Alemaniako -%11,3an eta

Espainiako -%22,1ean edo Erresuma Batuko -%21,7an daude.

Jarduerari jarritako mugek eskaeraren agregatuen ohiko garapena eragotzi zuten, eta martxoaren

bigarren hamabostalditik izandako beherakadan sakondu zuten. Zehatzago adierazita, azken

kontsumoko gastua %15,4 murriztu zen urte arteko tasan, eta kapitalaren eraketa gordinak ia

laurden bat galdu zuen 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Kanpoko testuinguruak ez

zuen lagundu barne-zailtasunak konpentsatzen eta mugak ixteak esportazioek eta inportazioek

aurrekaririk gabeko bolumen murrizketa bat nozitzera eraman zuen.

Azken kontsumoaren barruan, jaitsiera guztia familiek egindako gastuan kontzentratu zen,

2019ko epe berean baino bosten bat gutxiago gastatu baitzuten. Alde batetik, establezimenduak

ixteak, batez ere ostalaritzakoak, jatetxeak eta aisialdikoak, gastu jakin batzuk egiteko aukerak

mugatu zituen. Beste aldetik, pandemiak sortutako kezkak zuhurtziazko aurrezpena bultzatu

zuen, gastuaren murrizketa areagotuz. Aitzitik, egoera horrek kaltetutako kolektiboei laguntzeko

beharrak azken urteetan egindako gastua nabarmen handitzera behartu zuen administrazio

publikoa.

Ziurgabetasun horrek berak bat-batean geldiarazi zuen inbertsioko gastua, %23,0 murriztu

baitzen aurreko urtearekin alderatuta. Galga agregatuaren bi osagaietan gauzatu zen, baina

intentsitate handiagoarekin ekipamenduko ondasunetan egindako inbertsioan, %30,1eko

beherakada izan baitzuen. Bestalde, gainerako inbertsioak, eraikuntzakoak barne, urte arteko

%18,8 galdu zuen, ekonomia osoan galdutako batez bestekoa baino zertxobait txikiagoa.

Sektore ekonomikoen analisiak agerian uzten du, neurri handiagoan edo txikiagoan, guztiei eragin

ziela koronabirusak sortutako ezohiko egoerak. Lehen sektoreak ere (-%6,1) balio erantsia

murriztu zuen bigarren hiruhilekoan, lehenengoan ondo eutsi bazion ere. Hala ere, eragin

handienak industrian (-%26,7) eta zerbitzu pribatuetan hauteman ziren. Eraikuntzak (-%17,9)

gainerakoek baino kalte txikiagoa izan zuen.

Page 6: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

4 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Administrazio publikoari lotutako zerbitzuak izan ziren balio erantsia handitu zuen jarduera adar

bakarra, 2019arekin alderatuta. Osasunean, hezkuntzan eta gizarte zerbitzuetan gastu publikoa

handitzeko beharrak azaltzen du igoera hori (%0,7). Hala eta guztiz ere, igoera txiki samarra da,

aurreko urteetan lortutakoekin alderatuz gero. Kontrako norabidean, bai merkataritza, ostalaritza

eta garraioa barne hartzen dituen taldeak (-%21,8), bai gainerako zerbitzuak delakoak (-%24,2)

beherakada handiak izan zituzten urte arteko tasan, industriak pairatu zuenaren tamaina

berdintsukoak. Bigarren hiruhilekoko egoera sektoriala atzeraldi sakonekoa da. Hala eta guztiz

ere, hileroko analisiak adierazten du une okerrena apirilean gertatu zela eta harez geroztik

ekonomia jarduera suspertzen ari dela.

Aipatutako jarduera galerak eragin handia izan zuen lan merkatuan eta enplegua %17,2 murriztu

zen. Hau da, hiruhileko bakar batean 134.000 lanposturen baliokideak ziren orduak ez ziren lan

egin, nahiz eta lanpostu horiek betetzen zituzten pertsona askok enpresari lotuta jarraitzen duten,

onartu ziren aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteei (ABEE) esker. Halaber, hilabetez

hilabete pertsona horiek beren lanpostura itzultzen ari dira, eta, beraz, gaur egun ABEE batean

geratzen diren pertsonak egoera horretan egon direnen %20 baino gutxiago dira.

Jarduera ekonomikorik ezak beheranzko presioa egiten die prezioei, eta deflazioa jasateko

arriskua handitzen du, nahiz eta gertatzeko probabilitatea oraindik txikia izan. BPGaren deflatorea

negatiboa izan zen (-%0,5) bigarren hiruhilekoan, kontsumoko prezioen aldakuntza bezala,

apiriletik urte arteko tasa negatiboetan baitabiltza. Industriako prezioek ere beherakadak izan

dituzte, baita kontsumokoak baino handiagoak ere, energiaren prezioen beheranzko bilakaerak

baldintzatuta.

2020rako eta 2021erako aurreikuspenen eguneratzeak ekainean baino egoera makroekonomiko

ezkorragoa erakusten du. Izan ere, aurten EAEko BPGa %10,1 jaistea espero da orain, udaren

hasieran aurreratutakoa baino ia puntu eta erdi gehiago. Jaitsiera handiago batek garrantzi

handiagoko errebotea ere eragiten du, eta, horregatik, 2021erako aurreikuspena %8,9 izatera

pasa da. Beraz, 2021ean BPG erreala 2,1 puntura geratuko da 2019ko balioa berreskuratzeko.

Berreskuratze osoa 2022aren amaieran edo 2023aren hasieran lortu daiteke.

Hiruhileko bilakaerak adierazten du atzeraldiaren une okerrena bigarren hiruhilekoan gertatu zela,

eta ordutik aurrera urte arteko tasak leunduz joango direla, harik eta, 2021. urtearen hasieran,

tasa positiboak berriro jaso arte. Tasa horiek oso altuak izango dira urteko erdiko hiruhilekoetan,

jarduera gutxiko aldiekin alderatuko baitira. Industria izango da sektore kaltetuena aurten, baina

baita datorren urtean erreboterik handiena lortuko duena ere. Enplegua, lan egin gabeko ordutan

neurtuta, nabarmen jaitsiko da, baina, ABEEen erabilerari esker, lanpostua galduko duten

pertsonen kopurua nabarmen txikiagoa izango da.

Page 7: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 5

EKONOMIAREN INGURUNEA

Argitaratutako azken datu ekonomikoek erakusten dutenez, ekonomia jarduera nabarmen hobetu

zen maiatzean eta ekainean, apirilean erregistratutako gutxieneko mailaren ondoren, birusari

eustearekin eta, ondorioz, konfinamendu neurriak lasaitzearekin batera. Hala ere, munduko

jarduera ekonomikoa hain zen txikia apirilean, ezen hobekuntza horiek ozta-ozta lortu zuten

BPGaren beherakada arintzea. Zehazki, argitaratutako adierazleek seinalatzen dute munduko

ekonomiak hondoa jo zuela 2020ko bigarren hiruhilekoan. Are gehiago, datuen arabera,

uzkurdura historikoa izan da; izan ere, BPGaren beherakada orokorra %10,0 eta %20,0 artekoa

izan da ekonomia gehienetan, eta herrialde batzuetan %21,0tik gorakoa ere izan da.

Munduko ekonomia. BPGa (I) Urte arteko hazkunde tasak

ELGE Txina

Iturria: ELGE.

Txina izan zen salbuespen nagusia eta, pandemiaren epizentroa izan arren, barne produktu

gordinaren hazkunde positiboa lortu zuen. Izan ere, gainerako herrialdeek geldirik eta aurrekaririk

gabeko gainbeheraren erdian jarraitzen zuten bitartean, Txina hazkundearen bidera itzulia zen,

pandemiaren hasiera goiztiarraren eta ondorengo susperraldiaren isla. Hala, bertako BPG %3,2

hazi zen bigarren hiruhilekoan, eta atzeraldiari ihes egitea lortu zuen, urteko lehen hilabeteetan

%6,8 murriztu ostean. Datu horiekin, Txina da koronabirusaren eragina gainditzen duen lehen

potentzia, zeren eta AEBetan kontrolik gabe baitago, eta agerraldiek zaildu egiten dute Europan

eta Japonian ekonomia zabaltzea.

2,31,7 1,6 1,5 1,7 1,7

-0,9

-11,7

2018 2019 I II2019

III IV I II2020

6,66,1

6,4 6,2 6,0 6,0

-6,8

3,2

2018 2019 I II

2019

III IV I II

2020

Page 8: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

6 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Txinak pandemia kontrolatzeko lortu duen arrakasta alde batera utzita, BPGaren susperraldia

herrialde hartako gobernuak martxa ekonomiko ona berpizteko abiatu zituen neurri zabalen

emaitza izan zen. Pizgarriak, batez ere, industriara eta eraikuntzara bideratu ziren, langabeziaren

gorakada saihesteko, hori baitzen agintarien kezka handiena aurten. Izan ere, sektore horiek izan

ziren hiruhileko horretako hazkundea lideratu zutenak, birusaren aurreko mailak baino %2,0ko

gehikuntza eskuratuta. Aitzitik, zerbitzuen sektorea oraindik zalantzati agertu zen, pandemiak

eztanda egin aurretiko maila baino %1,0 beherago kokatuta zegoelarik. Hala eta guztiz ere,

Txinako ekonomiak nahiko susperraldi azkarra erakutsi du, nahiz eta urtearen bigarren erdian

suspertze hori motelagoa izango dela espero den, behin irekieraren (konfinamenduaren

ondorengoa) hasierako bultzada igaro eta gero.

Pandemiak eta birusaren hedapena geldiarazteko ezarri ziren konfinamenduko neurriek indartsu

jo zuten munduko gainontzeko ekonomia nagusietan. India gehien kaltetutako herrialdeetako bat

izan zen, bere jarduera ekonomikoa %23,5 gutxitu baitzen, aurrekaririk gabeko datua baita.

Kontsumo publikoak bakarrik lortu zuen mailari eustea, kontsumo pribatua %26,9 uzkurtu zen

bitartean eta inbertsioa -%47,2ra arte amildu zen bitartean. Mexikok ere bere BPGa nola

hondoratu zen ikusi zuen, kasu honetan -%18,7ra arte. Jardueraren uzkurdura herrialdeko

sektore guztietara hedatu zen. Eraikuntzak eta industriak, normalean BPGaren %32,0 ekartzen

baitute, %26,0 murriztu ziren, eta zerbitzuen sektoreak eta lehen sektoreak, berriz, %15,6

gutxitu ziren. Brasilek, berriz, %11,4 egin zuen behera, hau da, bigarren uzkurdura jarraitua izan

zen, eta atzeraldi teknikoko eremuan kokatu zen. Kasu honetan, Mexikoko ekonomian bezala,

uzkurdura handi hori ez da konfinamenduaren ondorio suntsitzaileetara mugatzen. Izan ere,

lehengaien merkatzea eta finantza-baldintzen narriadura gehitu behar zaizkio hondoratze hori

azaltzeko.

Kolapso ekonomiko hori ez zen garapen bidean dauden ekonomietara mugatu. Izan ere, ekonomia

aurreratuak, oro har, %11,7 murriztu ziren 2020ko bigarren hiruhilekoan, urteko lehen hiru

hilabeteetan %0,9 atzera egin ondoren. ELGEko jarduerak apirila eta ekaina bitartean izandako

beherakadak, COVID-19aren pandemiak eragindako Itxialdi Handiaren ondorioz, bi aldiz baino

gehiago biderkatzen du 2009ko lehen hiruhilekoan erregistratutako -%4,5eko kontrako eragina,

finantza krisi globalaren unerik txarrenean.

ELGEko ekonomia aurreratuen artean, Erresuma Batuak izan zuen BPGaren beherakadarik

handiena. Lehen aldiz 11 urtean, Britainia Handia atzeraldian sartu zen ofizialki, lehen

hiruhilekoko atzerakada bigarren hiruhilekoko historiako uzkurtze sakonenarekin kateatuta.

Zehazkiago adierazita, herrialde hartako BPGa %21,7 hondoratu zen apirila eta ekaina bitartean.

Sektore zigortuenak jatetxeak eta ostatuak izan ziren, eta horien atzetik eraikuntza, industria,

garraioa eta txikizkako merkataritza. Zerbitzuen sektoreak (Erresuma Batuko ekonomiaren

Page 9: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 7

%80,0 ekartzen baitute) inoiz izan den beherakadarik handiena izan du hiruhilekoan. Halaber,

lantegien itxierek 1954tik aurrera automobilen ekoizpenik txikiena ekarri zuten.

Zorigaiztoko podium horren bigarren postua Espainiari egokitu zitzaion, bigarren hiruhilekoan

BPGaren beherakada handiena izan baitzuen, %21,5eko hondoratzearekin. Dekretatutako

konfinamenduak bereziki eragin zuen kontsumo pribatuan eta inbertsioan, hurrenez hurren

%17,8ko eta %25,4ko urte arteko jaitsierak izan baitzituzten, serie historikoan aurrekaririk ez

zuten mailak. Sektoreka, urte arteko jaitsiera %27,5 izan zen eraikuntzan, %23,8 industrian,

%21,3 zerbitzuetan eta nekazaritzak bakarrik lortu zuen gorakada (%6,3).

Frantzian, BPGak %18,9ko beherakada jaso zuen bigarren hiruhilekoan, serie historiko osoko

beherakadarik handiena baita, lehen hiru hilabeteetan %5,7ko uzkurdura izan ondoren. Familien

kontsumoa %16,3 jaitsi zen, lehen hiru hilabeteetan %4,9 gutxitu ondoren. Inbertsioak ere

nabarmen egin zuen behera, %22,4ko beherakada izan baitu, urtarrila eta martxoa bitartean

%7,5 jaitsi eta gero. Italiak, pandemiaren gordintasuna pairatu zuen Europako lehen herrialdea

izanik, urteko bigarren hiruhilekoan %17,7an kokatu zuen bere uzkurtzea, Europar Batasuneko

laugarren bilakaerarik txarrena, eta azken 25 urteetako erregistrorik okerrena ere. Europako

bazkide nagusietan bezala, agregatu guztiek beherakada handiak izan zituzten.

Alemaniak, berriz, %11,3ra mugatu zuen bere uzkurtzea, bai Euroguneko batez bestekoaren

azpitik (-%14,7), bai Europar Batasun osoaren azpitik(-%13,9). Kasu horretan, ondasun eta

zerbitzuen esportazioek eta inportazioek beherakada garrantzitsua ezagutu zuten, bai eta familiek

kontsumoan eginiko gastuak eta enpresek makinerian eta ekipamenduan egindako kapital

eraketa gordinak ere. Beste aldetik, herrialde hartako gobernuaren gastua nabarmen handitu zen

krisialdian.

Datu horiek guztiek erakusten dute Europako gizarteak pandemiatik babesteak izan zuen kostu

ekonomikoa, euste neurri zorrotzekin, hala nola konfinamenduekin eta mugak itxierekin. Kostu

hori lan merkatura ere hedatu zen, non langabezia tasak berriro ere nabarmen hazi baitziren.

Zehazkiago, Europar Batasuneko langabezia tasa %6,5 zen martxoan, eta %7,2, berriz, uztailean.

Horrek esan nahi du 1.400.000 langabe gehiago zeudela lau hilabeteko epe laburrean. Antzeko

bilakaera izan zuen euroaren eremuak ere: %7,2ko tasatik %7,9ra igaro zen aldi horretan. Eta

hori guztia, gobernuek ABEEen parekoak diren enplegua eteteko neurriak hartu eta gero, haiei

atxikitako langileak langabetu gisa ez agertzea ahalbidetzen dutenak.

Atlantikoaren beste aldean, AEBetako ekonomia Europakoak baino zertxobait gutxiago hondoratu

zen. Konfinamendu laxoagoak eta politika ekonomikoaren babes handiak azaltzen dute

Page 10: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

8 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

beherakadaren intentsitate txikiago hori. Hala ere, BPGaren ia osagai guztiek, kontsumo

publikoak izan ezik, murrizketa handiak izan zituzten urteko bigarren hiruhilekoan. Zehazki,

BPGaren jaitsierak familien gastuaren jaitsiera islatu zuen, %10,5 murriztu baitzen, irakurketa

okerrena baita erregistroak daudenetik, baita esportazioena eta inbertsio pribatuarena ere.

Munduko ekonomia. BPGa (II) Urte arteko hazkunde tasak

AEB Eurogunea

Iturria: Eurostat eta ELGE.

Japoniari dagokionez, herrialde hartako BPG %10,1 jaitsi zen urteko bigarren hiruhilekoan.

Argitaratutako datuen arabera, hirugarren hiruhilekoa da jarraian ekonomiak zenbaki gorriak

bildu dituela. Beharrezkoa da 2008ra atzera joatea, mundu mailako krisi betean, hiru hiruhileko

jarraian datu negatiboak kateatu zituen azken aldia aurkitzeko. Hala ere, gobernuak pizgarrien

programa sendo bat jarri du martxan, herrialdearen egoera ekonomiko txarraren ondorioz

langabeziak gora egin ez dezan edo negozioek porrot egin ez dezaten. Oraingoz, fruituak ematen

ari da. Langabezia tasak hiru hilabete daramatza % 2,9an finkatuta.

Munduko ekonomiak oso sentsibilitate handia izan du osasun krisiaren aurrean, baina hala izaten

ari da, baita ere, gizarte urruntzeko neurriak lasaitzen ari direnean eta mugikortasuna

berreskuratzen ari denean. Hala jasotzen dute hirugarren hiruhilekoari buruzko lehen adierazleek,

jarduera ekonomikoari berrekin zaiola erakusten dutenak, eta aldi horretan urtearen lehen erdian

galdu zen jardueraren erdia inguru berreskura daitekeela iradokitzen dute. Hala eta guztiz ere,

jarduerak koronabirusaren pandemiaren aurretik erregistratutako mailen oso azpitik jarraituko

du, eta aurreikuspenek ziurgabetasun handia dute oraindik.

2,92,3 2,3 2,0 2,1 2,3

0,3

-9,1

2018 2019 I II2019

III IV I II2020

1,91,2 1,4 1,2 1,4

1,0

-3,2

-14,7

2018 2019 I II2019

III IV I II2020

Page 11: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 9

EAE-KO EKONOMIA

Ekoizpena eta enplegua

COVID-19aren pandemia geldiarazteko hartu diren neurriak bereziki nabaritu ziren bigarren

hiruhilekoaren lehen hilabeteetan. Horrek baldintzatu egin zuen hiruhilekoaren emaitza. Izan ere,

EAEko BPGk %19,5eko urte arteko beherakada eskuratu zuen, serie historiko osoan aurrekaririk

gabeko zifra baita, eta 2009ko atzeraldian erregistratutakoak baino askoz handiagoa. Birusaren

hedapena kontrolatu ahala murrizketak leuntzen joan ziren arren, jarduerara itzultzea oso motel

gertatu zen. Egoera hori Europako gainerako herrialdeetan bizi denaren antzekoa da, han ere

beherakada handiak izan dituztelako, hala nola Alemanian (-%11,3), Frantzian (-%18,9) eta

Espainian (-%22,1).

ESKAINTZAREN ALDAGAIAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2018 2019 2019 2020

II III IV I II

BPG erreala 3,1 2,2 2,3 2,1 2,2 -3,2 -19,5

Nekazaritza eta arrantza 1,7 3,2 3,3 2,8 5,9 3,5 -6,1

Industria eta energia 2,0 1,3 1,2 1,2 2,2 -3,6 -26,7

- Manufakturen industria 1,8 1,2 1,2 1,2 1,7 -4,3 -27,8

Eraikuntza 4,0 3,4 3,5 3,2 2,1 -2,7 -17,9

Zerbitzuak 3,1 2,5 2,5 2,4 2,1 -2,8 -17,5

- Merkataritza, ostalaritza eta garraioa 4,3 2,6 2,8 2,3 2,1 -4,2 -21,8

- AA. PP., hezkuntza eta osasuna 1,8 2,3 2,3 2,6 2,0 1,2 0,7

- Gainontzeko zerbitzuak 3,0 2,5 2,5 2,3 2,2 -4,0 -24,2

Balio erantsi gordina 2,9 2,3 2,3 2,1 2,2 -3,0 -19,6

Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 4,9 2,2 2,2 1,8 2,3 -5,1 -18,4

Iturria: Eustat.

Sektoreen ikuspegitik, hartutako neurrien eragina handiagoa izan zen industrian, haien balio

erantsia %26,7 murriztu baitzen, manufakturetan intzidentzia berezia (-%27,8) izanda.

Beherakada horren garrantzia behar bezala neurtzeko, esan daiteke aurtengo bigarren

hiruhilekoko jarduera maila 1998ko hiruhileko berean izandakoaren antzekoa dela, hau da, hogei

urte baino gehiagoko atzerakada gertatu da. Zorionez, erorketa horren zati bat, baina ez guztia,

urtea amaitu baino lehen berreskuratuko da.

Page 12: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

10 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

JARDUERA ADIERAZLEAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2018 2019 2019

2020

II III IV I II

Industria

Industria produkzioaren indizea 2,2 1,6 1,4 1,5 2,6 -5,6 -27,7

Negozio zifren indizea 5,8 -0,6 -3,8 -2,1 1,1 -11,5 -33,3

Industria giroaren indizea -7,1 -8,3 -4,1 -6,7 -6,5 -11,0 -35,2

Gizarte Segurantzako afiliazioa 1,8 0,6 0,8 0,3 0,1 -0,8 -3,7

Eraikuntza

Eraikuntzaren koiuntura indizea 12,3 8,7 7,2 6,9 9,0 1,8 -19,9

Etxebizitza berriak eraikit. oniritziak 20,3 -7,1 -1,6 -23,2 -23,5 -26,4 ---

Etxebizitzen salerosketak 13,8 2,2 0,0 -6,3 2,8 -18,0 -34,6

Gizarte Segurantzako afiliazioa 3,6 3,0 3,7 2,5 1,9 1,3 -2,8

Zerbitzuak

Hegazkinen bidezko bidaiariak 10,5 8,5 10,6 10,2 4,9 -20,9 -99,0

Hoteletan igarotako gaualdiak 7,2 3,7 6,6 3,6 0,5 -21,6 -92,2

Negozio zifren indizea 7,4 4,2 3,7 4,8 3,5 -5,2 -26,6

Zerbitzuen koiuntura indizea 1,1 0,9 0,8 0,5 0,6 -5,6 -22,3

Gizarte Segurantzako afiliazioa 2,1 2,3 2,1 2,7 2,6 2,1 -1,9

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustat, INE, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerio, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa, Gizarte Segurantza eta AENAren datuetan oinarrituta.

Industriaren susperraldi hasiberria azken hilabeteetako ekoizpen datuetan ikus daiteke. Hain

zuzen ere, sektorearentzako unerik dramatikoena apirilean gertatu zen, urte arteko beherakada

%40 ingurukoa izan baitzen. Hortik aurrera, tasak apaldu egin dira hilez hil, eta abuztuan,

informazioa dagoen azken hilabetean, urte arteko tasa -%14,5 izan zen, oraindik ere oso

negatiboa, baina apirileko datua hogeita lau puntutan hobetu du. Hala eta guztiz ere, beste

hilabete batzuk beharko dira sektore horretan igoerak hautemateko.

Ondasun taldeen arabera, energiaren ekoizpenean antzeman dira zailtasunik handienak,

abuztuan -%21,8 izan baitzen. Bestalde, bai ekipamendurako ondasunek bai bitarteko ondasunek

beren ekoizpena erdira murriztu zuten apirilean, baina abuztuan urte arteko tasak, hurrenez

hurren, -%6,4 eta -%12,1 izan ziren. Azkenik, kontsumoko ondasunen profila zertxobait hobea

izan zen: apirilean jaitsi zen gehien (-%24,4), eta abuztuan suspertu zen, -%7,4an kokatu baitzen

tasa, kontsumo ondasun ez-iraunkorrei esker (-%4,3).

Page 13: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 11

Industriaren sektorearen hobekuntza sektoreko enpresen iritzietan ere ikusten da, oso ezkorrak

izaten jarraitzen baitute, baina ez bigarren hiruhilekoko hilabeteetan bezainbeste. Zehatz-mehatz

adierazita, apiriletik uztailera bitarteko hilabeteetan, industria giroaren indizean jasotzen diren

erantzunen saldoak -30etik beherako balioak izan zituen, hiruhilekoko batez bestekoa -35,2koa

izan baitzen; irailean, argitaratutako azken hilabetean, berriz, hobekuntza hogei puntutik gorakoa

izan zen, -11,8ra arte. Baikortasunaren buelta partziala hobekien islatzen duen osagaia

produkzioaren joera da: maiatzean -60 zen, eta abuztuan -31,7, nahiz eta eskaera-zorroari

buruzko aipamenak ere onak diren.

Eraikuntzaren urte arteko tasa -%17,9 izan zen bigarren hiruhilekoan, hots, ekonomia osoarena

baino apur bat hobea bakarrik. Sektore horretako bi osagaiek beherakada handiak izan zituzten

hiruhileko horretan. Alde batetik, eraikinen atala %20,4 murriztu zen eta, beste aldetik, obra

zibila %16,5 gutxitu zen. Hala eta guztiz ere, informazio berrienaren arabera, eraikuntzaren

jarduera berreskuratu egin da. Izan ere, lizitazioak nabarmen egin zuen gora uztailean bera

osatzen duten bi osagaietan. Gainera, etxebizitzarekin lotutako aldagaiek nabarmen egiten dute

hobera, bai salmentetan, bai emandako hipoteketan, baina hori alarma egoeran atzeratutako

eragiketen ondorioa izan daiteke.

Zerbitzuek %17,5 murriztu zuten balio erantsia bigarren hiruhilekoan, baina zerbitzu pribatuek

tasa hori baino jaitsiera handiagoak izan zituzten, eta sektore publikoari lotutako zerbitzuen

hedapenak zati batean konpentsatu zituen beherakada horiek. Zehatzago esanda, administrazio

publikoaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte zerbitzuen taldearen balio erantsia %0,7

handitu zen, pandemiari erantzuteko beharragatik, bereziki osasun arloan. Aurreko urteetan

ezagututako hazkundeak baino apalagoa da gehikuntza hori. Merkataritza, ostalaritza eta garraioa

biltzen dituen taldeak %21,8ko beherakada izan zuen eta zailtasunak izan ditzake erabat

suspertzeko, ostalaritzari ezarritako mugengatik eta atzerriko turisten faltagatik. Azkenik,

gainerako zerbitzuek balio erantsiaren %24,2 galdu zuten.

Koiunturazko informazio berrienak pentsarazten du zerbitzuen sektorea ere susperraldirako

urratsak ematen ari dela, baina denbora beharko du pandemiaren aurreko mailetara itzultzeko.

Negozioen zifra %38,4 jaitsi zen apirilean, alerta egoera indarrean zegoenean, baina hurrengo

hilabeteetan tasak leundu egin dira eta uztailean -%9,4 egin zuen behera. Bestalde, txikizkako

merkataritzak ondo gainditu ditu unean uneko zailtasunak, eta ekainean (%0,8) zein uztailean

(%1,9) tasa positiboetara itzultzea lortu zuen. Azkenik, turismoarekin lotutako aldagaiak

zertxobait hobetu dira, baina oraindik urrun daude normaltzat jotzen den egoera batetik. Adibidez,

abuztuan hoteletan egindako gaualdiak aurreko urtean baino %43,1 gutxiago izan ziren, eta

hilabete horretan EAEko aireportuetan izandako pertsonen joan-etorria 2019an izandakoaren

%40 baino ez zen izan.

Page 14: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

12 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Lan merkatuaren bilakaeran, bereizi egin behar dira egin gabeko lanaldiak eta enplegua galdu

duten pertsonen kopurua. Lehenengo kasuan, jarduera gelditzearen ondorioz, lanordu asko galdu

ziren, eta lanaldi osoko lanaldietan multzokatuta, %17,2ko jaitsiera izan zuten. Aparteko tasa

hori aurreko urtearekin alderatuta lanaldi osoko 167.400 lanpostu inguru galdu izanaren

baliokidea da. Hala eta guztiz ere, lanpostua benetan galdu zuten pertsonen kopurua nabarmen

txikiagoa izan zen. Zehazki, BJAren arabera, urte batetik bestera 34.700 pertsona gutxiago aritu

dira lanean. Bi zifra horien arteko aldea ABEEen erabilera intentsiboagatik azaltzen da. Izan ere,

dosier horien bitartez, langileak enpresari lotuta mantentzen dituzte eta, ondorioz, Gizarte

Segurantzan kotizatzen dute.

Enpleguaren bilakaera Urte arteko aldakuntza tasak

Kontu ekonomikoak Afiliazioa

Iturria: Eustat eta Gizarte Segurantza

Enpleguan ere industria izan zen sektorerik kaltetuena, arlo horretako lanpostu kopurua %20,1

murriztu baitzen, pandemiak bere unerik zailenean eragin zuen paralisiaren erakusgarri. Tasa hori

42.000 lanpostu baino gehixeagoren baliokidea da, ABEEak erabili gabe desagertuko liratekeenak.

Eraikuntzari eta zerbitzuei dagozkien zenbatekoak ere oso esanguratsuak izan dira, hurrenez

hurren -%14,3ko eta -%16,8ko tasak baitituzte, eta 8.500 eta 116.300 lanpostu gutxiago

zituztela zenbatetsi da.

Aldi baterako enplegu espediente batean egon diren pertsonen %80 baino gehiago lanpostura

itzuli direla ikusita, pentsatzekoa da hurrengo hiruhilekoetan ezohiko kopuru horiek azkar

2,31,5 1,6 1,6 1,5 1,2

-2,8

-17,2

2018 2019 I II

2019

III IV I II

2020

2,1

1,5

1,8 1,71,4

1,2

0,6

-2,9

-2,1

2018 2019 I II

2019

III IV I II

2020

III

Page 15: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 13

leunduko direla. Gizarte Segurantzako afiliazioei buruzko informazioak norabide horretan

seinalatzen du. Hain zuzen ere, erregistro horretako hirugarren hiruhilekoko datuek adierazten

dute afiliazioen beherakada moteltzen ari dela, eta bigarren hiruhilekoko -%2,9aren aldean,

hirugarrenean urtetik urterako tasa -%2,1ean zegoen. Emakumeen kasuan, jaitsiera %1,3 izan

zen, pandemiak gutxien kaltetutako jardueretan kontzentratzen baitira gehien.

Hain zuzen ere, jarduera adarren araberako analisiak adierazten du administrazio publikoarekin

lotura handiena duten zerbitzuak Gizarte Segurantzako afiliazioak handitzen ari direla.

Nabarmentzekoak dira osasun jarduerak (urte arteko %2,9 irailean), hezkuntza (%1,9) eta

administrazio publikoa (%0,6). Jarduera pribatuen artean, higiezinenek (%0,9) bakarrik utzi

dituzte atzean aurreko beherakadak. Aitzitik, ostalaritzak (-%6,5), manufakturek (-%4,2) eta

merkataritzak (-%2,1) afiliazioak nabarmen galtzen jarraitzen dute.

BPGaren eta enpleguaren aldakuntza tasa handiek produktibitatearen aldakuntza tasa negatiboa

utzi dute (-%2,8), hau da, eraginkortasuna galdu da lana egiteko orduan, eta hori EAEko

ekonomiak bizi duen ezohiko uneari baino ezin zaio egotzi. Datu negatibo horren azalpen bat,

ekoizpenaren aldetik, alerta egoeraren lehen uneetan horniduren etorrera eten izana da. Beste

arrazoi bat, kasu honetan enpleguaren ikuspegitik, honako hau da: enpresek erabaki dutela

plantillaren zati bat ez egoztea, pandemia arazo iragankorra izango delakoan, konponbide

azkarrekoa, eta ez zuela merezi etorkizunean langileak hautatzeko kostuei aurre egiteak. Arrazoi

horiek are nabarmenagoak dira industrian, sektore horren produktibitatea %8,2 murriztu baitzen

bigarren hiruhilekoan, ekoizpen prozesuetan hobekuntza handienak izaten dituen sektorea den

arren.

Barne eta kanpo eskaria

Eskariaren ikuspuntutik, deigarria da kanpoko saldoaren portaera negatiboa, aurreko aldietan

erakutsi zuen neutraltasuna alde batera utzi baitzuen eta BPGaren hazkundeari 1,3 puntu kendu

baitzizkion. Tamaina horretako ekarpen negatibo bat ez zen ikusten 2004. urtetik, EAEko

ekonomia hazkunde handiko fase batean murgilduta zegoenean, gaur egungoaren erabat

desberdina zena. Euskadin ez ezik, EAEko enpresen merkataritza bazkide diren herrialde

gehienetan ere ezarritako alarma egoerak merkataritza harremanen beherakada handia eragin

du, eta eragin handiagoa izan du esportazioetan. Zehazkiago adierazita, bigarren hiruhilekoan,

esportazio errealak %30,1 murriztu ziren aurreko urtearekin alderatuta, eta inportazioak, berriz,

%26,4 gutxitu ziren.

Page 16: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

14 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Beste aldetik, barne eskariak ere oso portaera negatiboa erakutsi zuen eta urte arteko tasan

%17,2 murriztu zen. Agregatu horren bi osagai nagusiei pandemia geldiarazteko hartutako

erabakiek eragin zieten, eta biek ezohiko jaitsierak izan zituzten. Azken kontsumoaren kasuan,

erregistratutako tasa -%15,4 izan zen, eta kapitalaren eraketa gordina, berriz, %23,0 murriztu

zen.

ESKARIAREN ALDAGAIAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2018 2019 2019

2020

II III IV I II

BPG erreala 3,1 2,2 2,3 2,1 2,2 -3,2 -19,5

Gastua azken kontsumoan 2,6 1,9 1,9 1,8 1,6 -3,0 -15,4

- Familien gastua kontsumoan 3,0 1,8 1,9 1,6 1,5 -4,8 -20,3

- Adminis. gastua kontsumoan 1,2 2,2 2,2 2,4 2,3 4,1 3,0

Kapital eraketa gordina 4,9 3,3 3,2 2,7 2,7 -3,6 -23,0

- Ekipamendu ondasunak 4,5 2,1 2,0 0,5 2,5 -5,0 -30,1

- Gainontzeko inbertsioa 5,1 4,0 4,9 4,0 2,8 -2,8 -18,8

Barne eskaria 3,2 2,2 2,2 2,0 1,9 -3,1 -17,2

Esportazioak 2,7 0,4 2,7 -0,6 1,4 -7,5 -30,1

Inportazioak 2,8 0,4 2,6 -0,6 1,0 -7,2 -26,4

Iturria: Eustat.

Azken kontsumoaren bi atalek kontrako portaerak erakutsi zituzten bigarren hiruhilekoan. Hala,

familien kontsumoa %20,3ko murrizketa ezohikoa izan zuen urte arteko tasan, neurri handi

batean konfinamenduak iraun zuen bitartean establezimendu fisikoetara joateko ezintasunagatik,

baina baita aurretik bizi ez zen ezohiko egoera batek eragindako ziurgabetasunagatik ere.

Zorionez, atzeratutako eskari horren zati bat hurrengo hilabeteetan berreskuratu ahal izango da,

baina ez da erraza izango pandemia aurreko kontsumo mailara itzultzea. Beste aldetik,

administrazio publikoen kontsumoak gorakada nabarmena izan zuen, %3,0koa, berriro ere azken

hamar urteetako batez besteko balioen gainetik, batez ere osasun arloan eta asistentzia

jardueretan sortu ziren premien ondorioz.

Bestalde, kapitalaren eraketa gordinak %23,0 egin zuen behera aurreko urtearekin alderatuta.

Kanpo merkataritzaren geldialdia eta alarma egoerak eta pandemiaren kontrolak sortutako

ziurgabetasuna direla eta, inbertitzeko erabakiak birplanteatu egin dira, bereziki ekipamendurako

Page 17: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 15

ondasunetan egiten direnak (-%30,1), baina baita gainerako inbertsioa ere (-%18,8), eraikuntzan

egindakoa barnean hartzen baitu.

KONTSUMO ETA INBERTSIOAREN ADIERAZLEAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2018 2019 2019

2020

II III IV I II

Kontsumoa

Azalera eta kate handietako salmentak 1,8 1,3 1,9 1,8 0,3 1,3 -0,2

Txikizkako merkataritza indizea 0,7 0,9 0,0 1,5 0,2 -3,6 -15,5

Kontsumo ondasunen ekoizpena 5,3 3,1 5,7 1,4 2,2 0,6 -15,8

Kontsumo ondasunen inportazioa -6,4 0,6 -2,1 3,2 3,5 1,2 -4,3

Turismoen matrikulazioa 4,6 -2,0 -1,0 -7,9 5,5 -34,0 -54,6

Inbertsioa

Ekipo ondasunen ekoizpena 4,7 2,1 -0,3 -1,6 8,7 -7,2 -28,1

Ekipo ondasunen inportazioa 7,0 5,9 7,2 5,4 3,9 -9,5 -31,8

Zamaketarako ibilgailuen matrikulazioa 18,0 -16,7 -18,7 -20,5 -23,2 -25,4 -51,3

Etxebizitza berriak eraikitzeko oniritziak 20,3 -7,1 -1,6 -23,2 -23,5 -26,4 ---

Lizitazio ofiziala -25,6 11,5 -3,9 -5,8 21,9 -60,3 -29,7

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustat, Aduana, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa, Seopan eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datuetan oinarrituta.

Bigarren hiruhilekoan inbertsioak beherakada handia izan zuen arren, uztaileko datuek,

hirugarrenari dagozkionak, agregatu makroekonomiko hori apur bat suspertu dela adierazten

dute. Hain zuzen ere, ekipamendurako ondasunen ekoizpenak %28,1eko urte arteko beherakada

izan zuen bigarren hiruhilekoan, apirilean izandako minimo batekin (-%38,8), baina harez

geroztik hileko jaitsiera leuntzen joan da, uztaileko -%12,4ra arte. Era berean, ekipamendurako

ondasunen inportazioa suspertzen ari da, apirileko tasa oso negatiboetatik (-%41,2) uztailean

jasotako -%12,2ra arte. Zama ibilgailuen matrikulazioen kasuan (kamioiak, furgonetak eta

traktoreak), apirilaren -%90,1etik abuztuaren -%6,3ra igaro da. Eraikuntzako inbertsioari

dagokionez, sektoreari lotutako adierazle batzuek urte arteko emaitza positiboak izan dituzte.

Hori da lizitazio ofizialaren, etxebizitzen salmentaren eta sinatutako hipoteken kasua, baina

baliteke aurreko hilabeteetako jarduera faltaren ondorioz gora egin izana.

Kanpo saldoak BPGaren hazkundeari egindako ekarpena hutsala izan zen urteko lehen

hiruhilekoan, eta esanguratsua, berriz, bigarrenean, zeinu negatiboarekin. Azken emaitza hori bat

dator Europan gertatu denarekin, kanpoko saldoaren ekarpen negatiboa garrantzitsua izan

baitzen lehen hiruhilekotik. Zehatzago esanda, EAEko esportazioek, termino errealetan, %30,1

Page 18: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

16 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

egin zuten behera bigarren hiruhilekoan, kanpoko merkatuak itxita zeuden eszenategi batean.

Inportazio errealek, berriz, %26,4ko beherakada izan zuten. Ez dago aurrekaririk tamaina

horretako tasetarako. Konparazio batera, komeni da gogoratzea 2009ko lehen hiru hiruhilekoetan

esportazioak %15 inguru murriztu zirela. Gaur egun kopuru hori bikoiztu egin da. Hala eta guztiz

ere, esportazioaren jardueraren susperraldia orain garai hartan baino azkarragoa izatea espero

da. Uztaileko esportazioek, hirugarren hiruhilekoko lehen hilabetekoak baitira, bide hori erakutsi

dute, jaitsiera tasa %13ra moteldu dutelako.

Esportazioen eta inportazioen analisiak, termino nominalen, adierazten du prezioek ez zutela

inolako eraginik izan agregatu ekonomiko horien bilakaeran, eta jaitsierak termino errealetan

deskribatutakoen antzekoak izan zirela. Izan ere, esportazio nominalen balioa %30,5 murriztu

zen urtetik urtera, eta inportazioena, berriz, %26,1.

Alarma egoeran hartutako neurri murriztaileek eragina izan zuten EAEko produktuen salmentan,

bai estatuan bai atzerrian. Azken kasu horretan, guztira 4.493 milioi euro esportatu ziren, aurreko

urteko epe berean saldutakoa baino %34,7 gutxiago. Jaitsierak produktu energetikoei eta

gainontzeko produktuei eragiten die, baina intentsitate desberdinarekin. Hori horrela izanda,

erregai mineralen salmenta 233 milioi eurora mugatu zen, aurreko urteko epe berean saldutako

balioaren erdia baino gutxiago delarik. Beste aldetik, energiaz bestelako produktuen esportazioak

4.276 milioi eurokoak izan ziren, 2019ko kopurua baino %31,9 txikiagoak. Zorionez, lehenago

adierazi den bezala, uztaileko datuak esportazio ez-energetikoen beherakadaren erritmoa asko

leundu dela adierazten du.

Euskaditik esportatzen diren produktu multzo handien artean, beherakada handiena garraio

materialean gertatu zen, salmentak ia erdira jaitsi baitziren (-%46,3) aurreko urtearekin

alderatuta. Hemen ere aipatu behar da apirileko %83ko beherakadaren aurrean, uztailean

aldakuntza tasa -%20 ingurura moteldu zela. Metal arruntek, esportazio egituran pisu handiena

duen bigarren taldea baita, %32,2 egin zuten behera atzerrira egindako esportazioetan bigarren

hiruhilekoan. Hala ere, uztaileko hobekuntza oso handia izan zen eta tasa -%3,2an kokatu zen.

Garrantziari dagokionez hirugarren taldeak, makinak eta aparatuak, hiruhilekoan -%24,3ko tasa

jasotzetik -%4,1 izatera igaro zen hirugarren hiruhilekoko lehen hilabetean.

Gainerako arantzel sekzioek batez bestekotik beherako jaitsierak izan zituzten urte batetik

bestera, baina ez dira lehen aipatutakoak bezain azkar suspertuko. Salbuespena plastikoak eta

kautxua dira, ekainean salmenten gorakada nabarmena izan baitzuten, automobilgintza Europako

hainbat herrialdetan izaten ari den bilakaera onari lotuta. Aldiz, bai paperak eta bai produktu

kimikoek ere beherakada handiak izan zituzten uztailean.

Page 19: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 17

Helmugako merkatu guztiek izan zuten EAEko esportazioen murrizketa nabarmena eta aldakuntza

tasak garrantzitsuak izan ziren guztietan. Alde batetik, ELGEko herrialdeen multzora bideratutako

salmentak %33,8 murriztu ziren, eta eremu horretatik kanpora zuzendutakoak, berriz, %38,9.

Bigarren hiruhilekoan herrialde garatuetan saldu ziren 3.755 milioi euroak azken urteetako diru

kopururik baxuena izan dira. 2013ko hirugarren hiruhilekora begiratu behar da hiruhileko kopuru

txikiago bat aurkitzeko.

ESPORTAZIOEN HELMUGA

Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro

2018 2019 2019 2020

III IV I II II

GUZTIRA 6,8 -0,4 -5,6 2,3 -9,9 -34,7 4.492.914

ELGE 7,9 -0,2 -3,8 0,0 -9,4 -33,8 3.755.474

Eurogunea 7,1 -0,2 -5,4 -1,2 -7,0 -30,8 2.456.889

Alemania 1,6 0,1 3,1 1,5 -1,8 -26,0 776.580

Frantzia 5,2 0,8 -5,4 -2,7 -11,6 -36,7 699.482

Italia 13,8 -5,9 -13,8 -1,8 -13,3 -22,2 246.637

Erresuma Batua 14,5 34,2 38,0 31,0 -24,0 -60,5 248.394

AEB 16,4 -15,5 -19,4 -10,7 -18,7 -28,1 329.636

ELGEtik kanpokoak 2,2 -0,9 -13,2 14,4 -12,0 -38,9 737.440

Iturria: Eustat.

Euroguneko eremuan egin ziren salmentak %30,8 jaitsi ziren, guztira 2.457 milioi euroko balioa

bilduz. Emaitza txar horren zati handi bat erregai mineralen salmenta faltaren ondorioa da, horien

salmentaren zenbatekoa %69,0 murriztu baitzen. Hala ere, esportazioen egituran pisua duten

gainontzeko produktuek ere ezohiko beherakadak eskuratu zituzten. Izan ere, ibilgailu

automobilen salmentak, eurogunera bideratzen diren esportazio guztien laurdena biltzen baitu,

%33,1 egin zuen behera, eta makineria mota desberdinen salmentak, berriz, %22. Galdaketari

lotutako sekzioek %30etik gorako beherakada izan zuten. Dagoeneko aipatu den bezala, uztailean

salmentek hobera egin zuten eta eurogunearen kasuan beherakada %4,0ra mugatu zen.

Herrialdeka eginiko analisian, Alemaniaren jaitsiera tasa (-%26,0) Euroguneko batez bestekoa

(-%30,8) baino pixka bat txikiagoa izan zen, eta EAEko produktuen merkatu nagusia izan zen

berriz ere. Ibilgailu automobilen salmentak pisu handiena duen arantzel sekzioa izaten jarraitzen

Page 20: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

18 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

du, herrialde horretara doazen esportazioen ia erdia biltzen duelako. Atal horrek %29,3ko

beherakada izan zuen. Esportazioen egituran garrantzitsuak diren beste partida batzuek

(galdaketa eta makineria elektronikoa) batez bestekoaren antzeko beherakadak izan zituzten.

Deigarria da makina eta aparatu elektrikoek, %5etik beherako pisua zuen sekzio bat baita,

%8,1eko hazkundea izatea hiruhilekoan. Azkenik, azpimarratu behar da uztailean Alemaniara

egindako esportazioek %8,9 egin zutela gora urtetik urtera, automobilgintzaren sektorearen

susperraldiari esker.

Frantzian egindako salmentak %36,7 murriztu ziren, Europako batez bestekoa baino zertxobait

gehiago, herrialde horretara egindako esportazioen energia edukia handiagoa izan zelako. Hala,

Euskadik Frantziara bidaltzen dituen esportazio guztien %11,4 erregai mineralak dira eta bigarren

hiruhilekoan %66,5 murriztu zen produktu horien balio esportatua. Pisu handieneko partidak,

hots, ibilgailu automobilenak, %35,1eko beherakada izan zuen. Galdaketako atalek eta pisua

duten beste sekzio batzuek antzeko tasak erregistratu zituzten. Herrialde horretan ere hobetu

egin ziren tasak uztailean, baina balio negatiboetan jarraitu zuten (-%10,0).

Euroaren eremuko hirugarren potentzia merkatu zaila da EAEko produktuentzat eta herrialde

horretara bidalitako esportazioek sei hiruhilekotan jarraian egin dute behera. Izan ere, 2020ko

bigarren hiruhilekoan, Italian egindako salmentek, urte arteko tasan, %22,2 egin zuten behera,

batez bestekoa baino zertxobait gutxiago. Herrialdera nagusiki esportatzen diren lau produktu

multzoek beherakada nabarmenak izan zituzten. Hala ere, uztailean hobekuntza garbia ikusi da,

beherakada gelditu egin baita (-%1,4).

Azken hiruhilekoetan, Erresuma Batura esportatutakoa oso baldintzatuta egon dira Beasaingo CAF

enpresarekin egindako kontratuen ondorioz trenbideetarako materiala saldu delako. Material

horren emateek nabarmen igo zituzten 2019ko esportazioak, baina orain beherakada areagotu

dute. Zehazki, Erresuma Batuko salmentak %60,5 murriztu ziren bigarren hiruhilekoan, eta

trenbideetarako materialaren salmentak %82,9 jaitsi ziren. Ibilgailuen salmenta ere, bigarren

partida garrantzitsuena, nabarmen jaitsi zen aldi horretan (-%65,2), galdaketako produktuak eta

makineria bezala. Gainera, aipatutako beste herrialdeetan ez bezala, uztailean ez da

hobekuntzarik izan. Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko harremanetan akordiorik

lortuko ez den susmoa, merkatu horrekin merkataritza hozten ari den beste faktore bat da.

AEBek Italia eta Erresuma Batua gainditu dituzte EAEko produktuen helmuga gisa. Neurri handi

batean, merkataritza hori herrialde hartara bideratzen diren erregai mineralek baldintzatu dute,

baina pixkanaka pisua galtzen ari dira beste produktu batzuen mesedetan. Hala, 2015eko zenbait

hiruhilekotan energia guztizkoaren %50 izatetik 2020ko bigarren hiruhilekoan %15,4 izatera igaro

da. Makina mota desberdinek hartzen dute haien lekua eta dagoeneko guztizkoaren %38 biltzen

Page 21: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 19

dute. Oro har, bigarren hiruhilekoko salmentak %28,1 murriztu ziren, erregai mineraletan

bereziki, aurreko urteko epe berean saldutakoaren erdira mugatu baitziren. Aitzitik, makina eta

aparatu elektrikoek gorakada esanguratsua izan zuten hiruhileko horretan (%27,3). Gainerako

partida garrantzitsuek salmentak murriztu zituzten. Eskura dagoen azken datuak ere, uztailekoak,

herrialde horretan beherakada leundu egin dela adierazten du (-%10,7).

Kanpo merkataritzari egindako galga garapen bidean dauden herrialdeetako salmentetara ere

hedatu zen, EAEko produktuen erosketak %38,9 murriztu baitzituzten. Herrialde talde horretara

makinak, galdaketako manufakturak eta ibilgailu automobilak esportatzen dira, batez ere,

guztizkoaren %60 inguru biltzen dutenak. 2020ko bigarren hiruhilekoan, aipatutako produktu

talde guztiek beherakada handiak izan zituzten salmentetan, bereziki ibilgailu automobilenak,

%57,0 murriztu baitziren.

Txina da garapen bidean dauden herrialdeen helmuga nagusietako bat. EAEko enpresek herrialde

horrekin duten harremana honako hauetan oinarritzen da: makineria (saldutako guztizkoaren

%48,3), galdaketako manufakturak (guztizkoaren %9,4) eta bitarteko hainbat produktu, hala

nola aluminioa, kobrea eta papera. Oro har, talde garrantzitsu guztiek murriztu zituzten

salmentak herrialde hartan, batez ere galdaketako manufakturek eta makineriak, %40 baino

gehiago jaitsi baitzituzten esportazioak. Jaitsiera orokor horren bi salbuespenak aluminioa (%600

igo zen) eta aeronautikako produktuak (%100 baino gehiago) izan ziren. Errusiaren kasuan,

esportazioen beherakada zertxobait txikiagoa izan zen (-%22,1), makina eta gailu elektronikoen

emaitza onari esker eta ibilgailu automobilen beherakada handia gorabehera. Azkenik, Brasilen

salmenten beherakada oso esanguratsua izan zen (-%43,7), erregai mineralen eta

aeronautikaren beheranzko bilakaeragatik, makineriak bilakaera ona izan zuen arren.

Oro har, inportazioek esportazioen antzeko bilakaera izan zuten, bigarren hiruhilekoan urte arteko

tasa -%37,9 izan zelako, nahiz eta uztailean jaitsieraren erritmoa nabarmen leundu zen (-%16,7).

Erregai mineralen erosketak %68,8 egin zuten behera, energiaz bestelako produktuen

inportazioak %26,9ko jaitsiera jaso zuen bitartean. Talde guztiek nabarmen murriztu zituzten

inportazioak, nekazaritza produktuak izan ezik. Horiek funtsezko produktuen kategorian sartu

ziren eta %2,2 baino ez ziren jaitsi urte arteko tasan. Beste muturrean, garraio materialaren

erosketa %41,2 murriztu zen, makinen eta gailuen inportazioa %33,5 eta, azkenik, metal

arrunten eta haien manufakturena %25,8.

Jatorri geografikoari dagokionez, eremu ekonomiko guztiek oso beherakada nabarmenak izan

zituzten inportazioetan, Erresuma Batuak izan ezik, aurreko jaitsiera handia arindu baitzuen eta

-%7,6ko balioa jaso baitzuen, gainerako herrialdeetatik urrun. Hala eta guztiz ere, alde hori

erregai mineralen bilakaeraren ondorio da soilik. Izan ere, 2019ko bigarren hiruhilekoan erregai

Page 22: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

20 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

mineralen erosketa oso kopuru txikia izatetik, 2020an 23 milioi euroko erosketa izatera igaro

ziren. Herrialde horretatik inportatzen diren gainerako partida garrantzitsuek murrizketa handiak

izan zituzten.

INPORTAZIOEN JATORRIA

Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro

2018 2019 2019 2020

III IV I II II

GUZTIRA 8,8 -0,8 -7,2 -5,5 -11,5 -37,9 3.269.939

ELGE 4,4 2,1 -7,1 3,4 -14,4 -37,0 2.268.364

Eurogunea 4,7 1,3 -7,5 1,2 -14,8 -32,5 1.542.502

Alemania 4,9 3,2 -7,7 6,0 -16,7 -31,6 548.162

Frantzia 5,6 -7,5 -11,8 -9,9 -13,9 -31,9 308.555

Italia 6,9 -3,7 -11,7 2,3 -17,5 -33,0 170.982

Erresuma Batua -43,0 -16,1 -21,5 18,7 -34,7 -7,6 117.219

AEB 13,5 86,6 81,6 64,0 -22,6 -44,7 113.235

ELGEtik kanpokoak 18,4 -6,5 -7,5 -23,0 -5,5 -40,0 1.001.575

Iturria: Eustat.

Inportazioen murrizketa ehunekoak antzekoak izan ziren Europako herrialdeetan, eta %30 baino

zertxobait handiagoak herrialde guztietan. Burdinaren eta altzairuaren galdaketako produktuen

inportazioak, baita makineria eta tresna elektronikoenak ere, murrizketa handiak izan zituen.

Ibilgailu automobilen erosketa ere nabarmen murriztu zen (-%49,1). Beste aldetik, AEBetatik

etorritako inportazioek %44,7 egin zuten behera, neurri handi batean erregai mineralen erosketa

apalagatik (-%86,4). Aitzitik, makina eta gailu elektronikoen inportazioak gorakada handia izan

zuen (%52,9) eta herrialde hartan egindako erosketetan pisu handiena duen taldea bihurtu da.

Bigarren hiruhilekoan 1.223 milioi euroko merkataritza-saldoa lortu zen, EAEko enpresen aldekoa,

lehen hiruhilekoan baino kopuru handiagoa (1.004 milioi euro) delarik, nahiz eta bigarren

hiruhilekoan lehenengoan baino merkataritza trukeak nabarmen txikiagoak izan. Jarduera

ekonomiko txikiagoak eta atzerriarekiko merkataritza harremanen murrizketak energia saldoa

hainbat hamarkadatan erregistratu den zenbatekorik baxuenera eraman zuten (-215 milioi euro).

Bestalde, saldo ez-energetikoa (1.438 milioi euro) nahiko txikia izan zen aurreko aldietan

lortutako balioetarako.

Page 23: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 21

Prezioak, soldatak eta kostuak

Prezioak aztertzen dituzten adierazleek erregistro negatiboak izan zituzten urteko bigarren

hiruhilekoan. Hain zuzen ere, eta analisia BPGaren deflatorearekin hasita, puntu bat murriztu zen

eta lehen hiruhilekoko %0,5etik bigarreneko -%0,5era igaro zen, kontsumo pribatuaren

deflatorearen jaitsiera nabarmenak beheratu baitzuen, -%0,4an kokatu baitzen, aurreko aldiko

erregistroaren puntu bat eta hiru hamarren azpitik. Gainerako osagaiek, hala kontsumo

publikoaren deflatoreak nola kapitalaren eraketa gordinarenak, ia ez zuten aldaketarik izan.

Beste aldetik, KPIk ez zuen balio murriztuen dinamika alde batera utzi eta -%0,4an kokatu zen

abuztuan, argitaratu den azken datua hileko horretakoa baita. Pandemiak munduko eskarian izan

dituen ondorio negatiboek eta petrolioaren merkatzeak azaltzen dute prezioen murrizketa hori.

Hala ere, lehengai horrek beheranzko joera geldiarazi zuen azken hilabeteetan, eta upeleko

prezioa 45 dolar inguruan egonkortu da.

KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEAREN BANAKETA

Urte arteko aldakuntza tasak eta ekarpenak

2018 2019 2020

Ekarpena I II Abuztua

Inflazio osoa (%100) 1,6 1,0 0,8 -0,5 -0,4 -0,4

Azpiko inflazioa (%81,4) 0,9 1,0 1,3 1,0 0,3 0,2

- Elikagai landuak (%13,6) 0,9 0,6 1,8 2,3 1,3 0,2

- Industria ondasunak (%24,8) -0,1 0,3 0,6 0,3 0,2 0,0

- Zerbitzuak (%43,0) 1,5 1,6 1,6 1,0 0,1 0,0

Hondar inflazioa (%18,6) 4,6 0,8 -1,7 -6,8 -3,7 -0,6

- Landu gabeko elikagaiak (%7,6) 2,9 1,3 3,2 5,5 3,9 0,3

- Energia (%11,0) 5,9 0,4 -5,0 -15,0 -8,8 -0,9

Iturria: INE.

Hala, petrolio gordinaren salneurriak %35aren inguruko jaitsiera izan zuen urte hasieratik abuztu

amaierara arte, beherakada handienak martxotik aurrera gertatu baitziren, osasun krisia iritsi eta

jarduera ekonomikoa eten zenean. Horren ondorioz, petrolioaren eskariak nabarmen egin zuen

behera. Ondoren, minimo horietatik aldentzen joan zen eta garestitzen hasi zen, erregaien eskari

handiagoa zela eta, jarduera ekonomikoa suspertu eta LPEEk eta haren aliatuek ekoizpena

Page 24: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

22 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

murrizteko erabakia hartu ondoren. Susperraldi hori gainerako lehengaien bilakaeran ere islatu

zen, udan zehar kotizazioen aurrerapen orokorra aurkeztu baitzuten.

Inflazioaren etorkizuneko bilakaera zeinu ezberdineko hainbat elementuk osorik baldintzatuko

dute. Izan ere, alde batetik, eskariaren ahuleziaren ondoriozko beheranzko presioak sor litezke,

pandemia geldiarazteko euste neurri zorrotzagoak ezarri beharko balira. Bestalde, ez da

baztertzekoa enpresetan higiene eta osasun neurriak sartzearekin lotutako kostu igoerek prezioak

gora bultzatzea.

EAE-KO KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA

Urte arteko aldakuntza tasak

2018 2019 2019 2020

III IV I II Abuztua

Indize orokorra 1,6 1,0 0,6 0,8 0,8 -0,5 -0,4

Janariak eta alkohol gabeko edariak 1,5 0,9 0,9 1,9 2,6 3,8 2,5

Edari alkoholdunak eta tabakoa 2,2 0,3 -0,3 -0,2 0,1 0,2 0,5

Jantziak eta oinetakoak 1,1 1,0 1,0 0,9 1,1 1,0 0,9

Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa 2,6 -1,4 -3,4 -4,4 -4,0 -5,1 -2,4

Etxeko hornidura 0,3 1,0 1,3 1,3 1,1 0,5 -0,1

Medikuntza 0,2 0,4 0,6 1,0 0,7 0,5 0,3

Garraioa 3,4 2,7 1,8 2,9 1,0 -6,5 -4,1

Komunikazioak 2,4 0,9 0,4 0,8 0,1 0,6 -1,2

Aisia eta kultura -0,4 -0,2 0,5 0,4 0,3 -0,6 -2,8

Irakaskuntza 1,0 1,0 0,9 1,4 1,4 1,4 1,4

Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 1,9 1,9 2,0 1,7 1,9 1,3 0,6

Besteak 0,7 1,6 1,4 1,4 1,3 0,8 0,8

Iturria: INE.

Beste aldetik, azpiko inflazioak tasa apaletan jarraitu zuen, azken hilabeteetan jaitsiera handiagoa

izan duela, eskariaren jaitsieraren isla. Izan ere, azpiko inflazioaren osagai guzti-guztiek balio

txikiak izan zituzten abuztuan, eta bereziki nabarmendu behar da prezioek behera egin zutela

zerbitzuen sektorean, nabarmen moteldu baitziren turismo jarduerari lotutako partidak. Era

berean, landutako elikagaiek beheranzko joerari jarraipena eman zioten, eta industria alorreko

ondasun ez-energetikoen prezioak zertxobait bizkortu ziren abuztuan, urte arteko tasa %0,2ra

iritsi arte.

Page 25: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 23

KPIaren elementu hegazkorrenei dagokienez, landu gabeko elikagaien prezioen ekarpena

positiboa izan zen, energiaren prezioena ez bezala, horiek ez baitzituzten tasa negatiboak alde

batera utzi. Lehenengoek gorakada handiak erregistratu zituzten, nahitaezko higiene neurrien

ondorioz ekoizleek aurre egin behar izan zielako kostu handiagoei, eta bigarrenek, balio

negatiboak erakutsi bazituzten ere, beheranzko joera geldiarazi zuten, petrolioaren prezioaren

susperraldiaren ildotik.

Azken hilabeteetan bezala, inflazioa apaltzen gehien lagundu zuen taldea garraioa izan zen, nahiz

eta aldakuntza tasa zertxobait igo zen, erregaien prezioek berriki izan duten igoeraren ondorioz.

Horri aisialdiko eta kulturako taldea gehitu zitzaion (-%2,8). Talde horren beherakada

turismoaren portaera negatiboa eragin zuen. Etxebizitzak aurreko hilekoetan baino balio

altuagoak jaso zituen, argindarraren garestitzearen ondorioz, baina oraindik balio negatibotan

jarraitu zuen. Aitzitik, elikagaien taldeak izan zituen igoerarik handienak, eta murriztu egin ziren,

mugikortasunaren murrizketak baretu egin ziren heinean eta jarduerari berriro ekin ahal izan

zenean.

IPRI indizea ere ez zen salbuespena izan prezio baxuen testuinguru horretan eta, zehazkiago,

abuztuan -%2,8ko tasa jaso zuen. Beraz, zazpi hilabetez jarraian kokatu da balio negatiboetan.

Bitarteko ondasunen kasuan izan ezik, erregistro negatiboetan jarraitu baitzuten, bai ekoizpen

katearen lehen faseetan, bai ondorengo faseetan, urte arteko aldakuntza tasak egonkor eta

positibo mantendu ziren.

HITZARMENETAN ADOSTUTAKO SOLDATA IGOERAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2016 2017 2018 2019 2020 (*)

Indarrean dauden hitzarmenak: 1,0 1,5 1,9 2,0 1,8

- Urtean zehar sinatutakoak 1,1 1,7 2,2 2,3 2,1

Negoziazio esparruaren arabera:

- Sektoreko hitzarmenak 1,0 1,5 2,0 2,1 1,9

- Enpresako hitzarmenak 1,1 1,5 1,6 1,8 1,7

(*) 2020ko abuztua arte adostutako lan hitzarmenak.

Iturria: Lan Harremanen Kontseilua.

Lan Harremanen Kontseiluak ematen dituen hitzarmen kolektiboei buruzko informazioari

dagokionez, egonkortasun handia dute krisialdia hasi zenetik. Horrela, hitzarmen horietako

Page 26: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

24 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

soldata-igoerek, abuztura arteko datuekin, %1,8ko batez besteko igoerak izan zituzten, aurreko

urtean itxi zen %2,0a baino pixka bat txikiagoak. Igoera hori, aurreko urteetako akordioek

islatzen dutena, berriro ere hitzarmen berriek erakutsi zuten hazkundearen azpitik geratu zen,

hiru hamarren gorago kokatu baitziren.

LAN KOSTUAK

Urte arteko aldakuntza tasak

2018 2019 2019 2020

II III IV I II

Lan kostu guztiak langileko 2,5 1,8 2,8 1,4 1,5 2,1 -6,3

- Soldata kostua guztira 2,4 1,4 3,2 0,8 0,2 1,8 -8,4

- Bestelako kostuak 2,9 3,1 1,8 3,0 5,4 2,9 -0,3

Lan kostu guztiak orduko 2,3 3,8 7,5 5,5 2,0 6,5 13,6

- Soldata kostua guztira 2,1 3,4 8,0 5,0 0,8 6,2 11,0

- Bestelako kostuak 2,7 5,1 6,3 7,2 6,0 7,3 21,0

Adostutako lan orduak 0,3 0,1 -0,3 0,6 0,0 -0,5 0,1

Benetan lan egindako orduak 0,3 -1,8 -4,5 -3,9 -0,6 -4,1 -17,6

Iturria: INE.

Azkenik, lan kostuek serie historiko osoko beherakadarik handiena izan zuten, %6,3 jaitsi baitzen

aurtengo bigarren hiruhilekoan, alarma egoeraren deklarazioaren ondorioz. Izan ere, egoera

horrek aldi baterako eten zituen hainbat jarduera ekonomiko, batez ere apirilean eta maiatzean.

Horiek horrela izanda, aldi baterako itxiera horren ondorioz, langile askok ABEEak jasan zituzten

eta diru sarrerak ez zituzten soldaten bitartez jaso, baizik eta SEPEren prestazioen bitartez, nahiz

eta enpresetako plantilletako kide izan. Hori dela eta, hazkunde txikienak soldata kostuen

osagaiari eta soldataz kanpoko kostuei eragin zien, langile horien enplegatzaileen kargurako

gizarte kotizazioak, neurri handienean, salbuetsita baitaude.

Aitzitik, orduko lan kostuari dagokionez, %13,6ko gorakada nabarmena erregistratu zen, benetan

lan egindako orduetan izandako murrizketaren ondorioz. Murrizketa hori, berriz ere, enplegu

erregulazioko espedienteren batek eragindako langileen lan egin gabeko denboragatik azaltzen

da. Zehazki, lehen hiruhilekoan langile bakoitzaren lanaldi efektiboa hilabete batean ia 124

ordukoa izan zen eta bigarrenean, berriz, 102 orduak zertxobait gainditu ziren.

Page 27: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 25

Arlo publikoa

Koronabirusaren krisiak diru bilketaren beherakada nabarmena eragiten jarraitu zuen. Zehazki,

abuztura arte, zerga itunduen bilketa 8.069 milioi eurora iritsi zen, hau da, urte batetik bestera

%16,6ko beherakada eta 1.610 milioi euro gutxiago zenbatu ziren 2019ko aldi berarekin

alderatuta, orduan %1,3ko gorakada izan baitzen.

Jarduera ekonomikoa hiru hilabetez oso galgatuta egon zenez, zerga figura guztiek bildutako diru

kopuruak murriztu zituzten. Izan ere, PFEZarekin hasita, zerga honek %7,9 jaitsiera izan zuen,

nahiz eta beraren osagai nagusiak, hots, lanaren etekinen atxikipenak, %0,7ko tasa positiboa

jaso zuen, enplegua suspertzen hasi zelako. Aldi berean, ordainketa zatikatuek, berriz,

beherakada nabarmena izan zuten, beraren likidazioa egiteko orduan aldaketak ahalbidetu

zirelako. Era berean, kapitaleko atxikipenek ere behera egin zuten, bai higigarrietan, dibidenduen

banaketa txikiagoa izan zelako, bai higiezinetan, errentamendu txikiagoek eraginda. Azkenik,

ondareen irabazien gaineko atxikipenak beheranzko joera orokor horren salbuespena izan ziren,

%52,4ko hazkundearekin, inbertsio funtsetatik eratorritako diru sarrera handiagoek lagunduta.

Era berean, zerga panorama negatibo hori sozietateen gaineko zergan ere islatu zen, diru bilketa

%27,6 murriztu baitzuen. Jaitsiera horren arrazoia izan zen lehen aipatutako likidazio modua

aldatzeko aukera, enpresei diru sarrerak geroratzeko eta alarma egoerako aldian aurreko zorren

kudeaketa errazteko eskaini zitzaien aukera, epeak etetearen bidez, enpresen likidezia hobetzeko.

Neurri horiek eragin negatiboa izan zuten diru-bilketan, eta datozen hilabeteetan konpentsatuko

direla espero da.

Analisia zeharkako zergapetzean fokatuta, BEZaren kudeaketan arindu egin ziren itzulketak,

enpresek dituzten likidezia arazoak arintzeko. Halaber, jardueraren gelditzeak eragindako

kontsumoaren beherakadak ere azaltzen du zerga horren bidez bildutako diruaren jaitsiera handia

(-%19,3). Azkenik, BEZean hainbat beherapen egin ziren tipoetan, koronabirusaren ondorioei

aurre egiteko.

Azkenik, zerga bereziek %13,8 egin zuten behera, jaitsierak osagai guztietara hedatu zirelarik.

Zerga horren elementu nagusiak, hau da, hidrokarburoen gaineko zergak, urte arteko %15,8

galdu zuen, lehen hilabeteetan petrolioaren prezioak behera egin zuelako eta jarduera

ekonomikoa etetearen ondorioz eskariak behera egin zuelako. Era berean, pisu handiko beste

zerga batek, argindarrarenak, %15,9 gutxiago bildu zuen, prezio efektuak eraginda.

Page 28: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

26 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

TRIBUTU ITUNDUEN BILAKAERA (urtarrila-abuztua)

Mila euro

TRIBUTUAK

Diru bilketa

2019 2020 % Ald. 20/19

PFEZ 3.531.640 3.250.912 -7,9

- Lanaren eta lanbide jardu. etekinen atxikipenak 3.488.155 3.514.253 0,7

- Kapital higigarriaren etekinen atxikipenak 101.379 93.891 -7,4

- Kapital higiezinaren etekinen atxikipenak 58.211 51.694 -11,2

- Ondare irabazien atxikipenak 23.165 35.309 52,4

- Loteria eta apustu jakin batzuen g/zerga bereziak 54.970 4.016 -92,7

- Prof. eta enpresarien ordainketa zatikatuak 131.837 80.461 -39,0

- Kuota diferentzial garbia -326.078 -528.714 -62,1

Sozietateen gaineko zerga 1.104.683 799.552 -27,6

- Kapital higigarriaren etekinen atxikipenak 101.379 93.891 -7,4

- Kapital higiezinaren etekinen atxikipenak 58.211 51.694 -11,2

- Ondare irabazien atxikipenak 23.165 35.309 52,4

- Kuota diferentzial garbia 921.929 618.657 -32,9

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga 29.892 24.605 -17,7

Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga 77.863 68.543 -12,0

Ondarearen gaineko zerga 162.208 94.581 -41,7

Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergak. 25.139 27.581 9,7

Energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zerga 3.450 15.961 362,6

ZUZENEKO ZERGAK GUZTIRA 4.934.875 4.281.736 -13,2

BEZaren bertoko kudeaketa 2.630.451 2.122.533 -19,3

Ondare eskualdatzeen gaineko zerga 112.455 86.599 -23,0

Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga 31.694 23.241 -26,7

Garraiobide jakin batzuen gaineko zerga bereziak 19.434 9.896 -49,1

Fabrikazioaren zerga berezia. Bertoko kudeaketa 1.117.888 963.801 -13,8

Aseguru sarien gaineko zerga 48.916 48.597 -0,7

Joko jardueren gaineko zergak 4.723 4.893 3,6

Berotegi efektuko gasen gaineko zergak 1.862 1.760 -5,5

Iraungitako zergak -2.692 -638 76,3

ZEHARKAKO ZERGAK GUZTIRA 3.964.731 3.260.683 -17,8

TASAK ETA BESTE. SARRERAK GUZTIRA 67.510 40.827 -39,5

BERTON KUDEATUTAKO TRIBUTU ITUNDUAK 8.967.116 7.583.246 -15,4

BEZaren doikuntza 921.102 777.950 -15,5

Zerga berezien doikuntza -208.976 -291.704 -39,6

TRIBUTU ITUNDUAK GUZTIRA 9.679.242 8.069.492 -16,6

Iturria: Foru aldundiak.

Page 29: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 27

Arlo finantzarioa

Finantza merkatuek, ekainaren hasieran, maiatzaren amaieratik zekarten inertzia positiboari eutsi

zioten, eta, neurri batean, arriskuarekiko gosea berreskuratu zuten, ekonomiek apirilean hondoa

jo zutela uste zutelako. Inertzia hori uztailean eta abuztuan mantendu zen, nahiz eta COVID-

19aren beste agerraldi batzuk agertu ziren eta mugikortasunaren hobekuntza moteldu zen. Horiek

horrela, uztailean eta abuztuan, inbertsio sentimendu baikorra nagusitu zen finantza

merkatuetan, eta, horri esker, burtsen hegakortasuna murriztu zen eta gorantz egiten hasi ziren,

arrisku sariak gutxitu egin ziren, eta euroak balioa irabazi zuen, dolarrak babes aktibo gisa hartu

zuen presioa, neurri batean, galdu zuelako.

ADIERAZLE MONETARIO ETA FINANTZARIOAK (I)

2018 2019 2020

2020

Mar Apir. Maiat. Ekai. Uzt. Abuz. Ira. (*)

Interes tasa ofizialak (%)

Europako Banku Zentrala 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00

Erreserba Federala 2,50 1,75-1,50 0,25-0,0 0,25-0,0 0,25-0,0 0,25-0,0 0,25-0,0 0,25-0,0 0,25-0,0

Japoniako Bankua -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10

Ingalaterrako Bankua 0,75 0,75 0,10 0,10 0,10 0,10 0,10 0,10 0,10

Txinako Banku Popularra 4,35 4,15 4,05 3,85 3,85 3,85 3,85 3,85 3,85

Brasilgo Banku Zentrala 6,50 4,50 3,75 3,75 3,00 2,25 2,25 2,00 2,00

10 urteko zor publikoaren errentagarritasuna

Alemania 0,25 -0,19 -0,46 -0,59 -0,45 -0,46 -0,53 -0,40 -0,48

Espainia 1,42 0,47 0,68 0,73 0,57 0,47 0,34 0,43 0,27

Grezia 4,38 1,48 1,65 2,17 1,51 1,23 1,00 1,10 1,09

Erresuma Batua 1,27 0,83 0,36 0,23 0,18 0,17 0,11 0,32 0,22

Italia 2,77 1,43 1,53 1,78 1,49 1,33 1,08 1,18 1,00

AEB 2,69 1,91 0,70 0,63 0,64 0,65 0,54 0,70 0,68

(*) Datuak irailaren 15era arte Iturria: Europako Banku Zentrala (EBZ) eta Espainiako Bankua.

Ekonomia nagusietako banku zentralek jarduerari laguntzeko pizgarriei eustea erabaki zuten.

Erreserba Federalak (Fed), Europako Banku Zentralak (EBZ), Ingalaterrako Bankuak (BoE) eta

Japoniako Bankuak handitu eta luzatu egin zituzten aktiboak erosteko beren programak, eta

aldatu gabe eta minimoetan mantendu zituzten esku hartze tasak. Azken jarduketen artean,

Page 30: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

28 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

EBZrena nabarmendu behar da, larrialdi pandemikoko erosketa programaren tamaina eta

iraupena (PEPP, Europako Berreskuratze Planaren barruan kokatuta dago) handitu zituelako,

merkatuaren aurreikuspenak apur bat gaindituz. Zehazki, 600.000 milioi euro gehitu zizkien

aurreko 750.000 euroei eta programa gutxienez 2021aren erdialdera arte luzatu zuen. Japoniako

Bankuarena ere aipatu behar da, enpresentzako zero kostuko kredituen programa iragarri

baitzuen, 110 bilioi yen arte (901.000 milioi euro), eta baita funts kotizatuak eta beste inbertsio

aktibo batzuk erosteko ekimen bat dituena ere.

Gorabidean diren merkatuetan, Brasilgo Banku Zentralak egindako esku hartze tasaren

murrizketa berria aipatu behar da, haren erreferentzia tasa %2,0an kokatu zuena, beste minimo

batean, enpresek aurre egin beharreko finantza kostuak murrizteko eta berrogeialdien ondoriozko

itxieren ondoren errebotean bultzada hartzen laguntzeko.

Zorraren merkatuari dagokionez, Europako zor periferikoaren errentagarritasuna handitu egin zen

koronabirusaren epidemia Europan sartu zenean, eta EBZk aktiboak erosteko programa abian

jarri zuenetik kontrolpean egon zen. Ildo horretan, inbertsiogileek Europar Batasuna

berreraikitzeko funtsari buruz zuten baikortasunak eta Fitch Rating-ek Espainiaren ratinga (A-)

mailan berresteak ere lagundu zuten. Horri guztiari esker, herrialde periferikoetako

errentagarritasunak nabarmen jaitsi ziren, batez ere Greziakoak, eta zertxobait gutxiago

Italiakoak eta Espainiakoak; aldiz, Alemaniako eta AEBetako errentagarritasunak ia ez ziren

aldatu udako hilabeteetan. Zehazki, 10 urterako bonu espainiarraren kasuan, apirilaren

erdialdean eskatutako errentagarritasuna %1,14ra arte igo ondoren, bost hilabete geroago haren

errentagarritasuna %0,27ra jaitsi zen, osasun krisia hasi zenean zuen maila bera, eta AEBetako

bonuarentzat eskatutako %0,68aren oso azpitik.

Arrisku primek, bestalde, estutzen jarraitu zuten, eta urteko minimoetara hurbildu ziren,

inbertitzaileek errentagarritasuna bilatzeak bonu periferikoen erakargarritasuna handitzen zuen

heinean. Are gehiago, Espainian, Italian, Portugalen eta Grezian irailaren erdialdean izan zuten

arrisku saria, COVID aurreko antzeko mailan kokatu zen. Greziaren kasuan, baita maila

baxuagoan ere.

Dibisen merkatuari dagokionez, urte hasieran euroak dolarrarekiko gurutzaketan balioa irabazi

zuen, Txinako osasun krisiak eragindako arriskua saihesteko testuinguru batean. Koronabirusa

hedatu zenean eta Europara iritsi zenean, dibisen merkatuak hegakortasun handia izan zuen, eta

dolarra nabarmen balioetsi zen, batez ere aterpe moneta gisa zuen balioagatik. Ondoren,

Europako Suspertze Plana iragarri ostean, euroa indartzen hasi zen, eta abuztuan 1,19 dolarretan

kotizatu arte, hots, martxoaren 20an baino %11,2 gehiago, pandemiaren eragin betean urteko

minimora iritsi zenean. Susperraldi hori ez zen euroaren indarragatik bakarrik gertatu, dolarraren

Page 31: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 29

ahultasunak ere lagundu zuen. Izan ere, Erreserba Federalaren moneta politikak

erakargarritasuna kendu dio dolarrari, eta krisiaren bilakaerak eta azaroaren 3ko hauteskundeei

buruzko ziurgabetasunak aldakortasuna areagotu dute.

Libera pandemiaren beste kaltetu handietako bat izan zen. Martxoan euroaren aldean %10,0

baino gehiago galdu ondoren (finantza krisi globalean ikusitakoaren antzeko mailan kokatu zen),

eta gerora galdutako eremutik zertxobait berreskuratu arren, udako hilabeteetan, berriz ere

eragin negatiboa izan zuten gai politikoek, BoEk interes tasak esparru negatiboan kokatzeko

aukeraz sortu zen eztabaidak, bai eta Gobernuak bultzatutako programen kostu fiskal handiari

buruzko kezkek ere, eta berriz ere haien dibisa ahuldu baitzuten. Horren guztiaren ondorioz,

liberak euroaren aldean, %6,5ko balioa galdu du aurtengo hilekoetan. Aurreko guztia dela eta,

truke tasa efektibo nominalaren terminoetan, euroak %5,0 irabazi du aurtengo lehen zortzi

hilabeteetan.

ADIERAZLE MONETARIO ETA FINANTZARIOAK (II)

2018 2019 2020

Mar Apir. Maiat. Ekai. Uzt. Abuz.

Truke tasak

Dolarra/euro 1,181 1,120 1,106 1,086 1,090 1,125 1,146 1,183

Yena/euro 130,4 122,1 118,9 117,0 116,9 121,1 122,4 125,4

Libera esterlina/euro 0,885 0,877 0,895 0,875 0,887 0,899 0,905 0,901

Yena/dolarra 110,4 109,1 107,5 107,7 107,2 107,6 106,8 106,0

€ efektibo nomin.(%) 100,0 98,2 99,0 98,2 98,4 99,8 100,5 101,6

Burtsa indizeak (*)

IBEX35 -15,0 11,8 -28,9 -27,5 -25,7 -24,3 -28,0 -27,0

Eurostoxx-50 -14,3 24,8 -25,6 -21,8 -18,6 -13,6 -15,2 -12,6

Dow Jones -5,6 22,3 -23,2 -14,7 -11,1 -9,6 -7,4 -0,4

Nikkei 225 -12,1 18,2 -20,0 -14,6 -7,5 -5,8 -8,2 -2,2

Standard & Poors -6,2 28,9 -20,0 -9,9 -5,8 -4,0 1,2 8,3

(*) Hazkunde metatua urte hasieratik hilekoaren azken egunera arte. Iturria: Europako Banku Zentrala (EBZ) eta Espainiako Bankua.

Paradoxikoki, AEBetako burtsek ekonomia errealaren zurrunbiloetatik kanpo eboluzionatu zuten

eta maila historikoetara iritsi ziren, Estatu Batuetako pandemiaren kontrolik eza gorabehera.

Martxoaren erdialdeko minimo horiek ahaztuta geratu ziren, Wall Streetek hondoa jo zuenean,

Page 32: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

30 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

hainbat saiotan gogor jo ondoren. S&P500, New Yorkeko parketaren indize adierazgarriena,

%50,0 baino gehiago igo zen, pandemiaren kolpeari aurre eginez eta otsaileko maximo

historikoak hautsiz. Hain zuzen ere, 3.500 puntutik gora amaitu zuen abuztua, aurrekaririk

gabeko maila baita. Down Jonesek urteko balantzean %0,4ko galera erakutsi zuen, baina 28.430

puntutik gora kotizatu zuen, abenduko maximotik oso gertu (28.538 puntu). Atlantikoaren beste

aldean, bilakaera guztiz desberdina izan zen. Euroguneko 50 balio handienak biltzen dituen

Eurostoxx indizeak, galdutakoaren ia %40,0 berreskuratu ondoren, zenbaki gorrietan jarraitu

zuen, urtearen hasieratik metatutako galerak %12,6koak izan zirelarik, Ibex-35a, berriz, oraindik

ez da berreskuratu. Abuztuan %27,0ko beherakada pilatua zuen, eta ez da gai 7.000 puntutan

finkatzeko.

Atlantikoaren bi aldeen arteko diferentzia handi horren jatorria inbertitzaileek AEBetako zerga eta

diru pizgarriengatik duten fedea da, bai eta, batez ere, indizeen osaera bera ere; izan ere,

munduko enpresa teknologiko handiek, hau da, Applek, Amazonek, Microsoftek, Googlek eta

Facebookek, pandemiak ekarri duen ohitura aldaketari esker, nabarmen ari dira hazten, eta

enpresa horiek AEBetako burtsetan kotizatzen dute, sektore horrek Europan duen ordezkaritza

oso txikia den bitartean.

Etxebizitzen hipoteken bilakaera

Zenbatekoa (ezkerrean, milioiak) hipoteka kopurua (eskuinean, milak)

Euriborra 12 hilera

Iturria: INE eta Espainiako Bankua.

Koronabirusak udako hilabeteetan izan zituen berragertze handiek ez zioten hamabi hilabeterako

euriborrari bere minimo historikoetatik jaistea eragotzi. Iragandako martxoan pandemiaren

0

2

4

6

8

10

12

14

0

200

400

600

800

1.000

1.200

1.400

1.600

1.800

2.000

2008-II

2008-IV

2009-II

2009-IV

2010-II

2010-IV

2011-II

2011-IV

2012-II

2012-IV

2013-II

2013-IV

2014-II

2014-IV

2015-II

2015-IV

2016-II

2016-IV

2017-II

2017-IV

2018-II

2018-IV

2019-II

2019-IV

2020-II

Zenbatekoa

Hipoteka kopurua

-1

0

1

2

3

4

5

6

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

Urri

Aben

Ots

aApi

Ekai

Abuz

2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020

-0,36

Page 33: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 31

eztandak adierazlearen kotizazioa bat-batean aldatu zuen arren, -%0,3tik beherako balioetatik

zero inguruko tasetara iritsi arte (-%0,081 maiatzean), abuztuan euriborra duela urtebete

mugitzen zen gutxieneko mailetara itzuli zen, -%0,4tik gertu, eta bere historiako hileko baliorik

baxuena izatera iritsi zen, -%0,359. Adituen arabera, euriborrak denbora luzez jarraituko du

eremu negatiboan, baina bere kotizazioa pandemiaren etorkizuneko bilakaeraren araberakoa

izango da, eta horrek ziurgabetasun handia eragin dezake datozen hilabeteetan.

Interes tasa txikiak izan arren, gero eta pertsona gehiagok aukeratzen dute hipoteka tasa finkoan

kontratatzea. Izan ere, INEren arabera, 2020ko bigarren hiruhilekoan hipoteken %51,3 tasa

finkoan formalizatu ziren, eta lehen aldiz tasa aldakorrean sinatutakoak baino gehiago izan ziren.

Udako hilabeteetan hasitako adierazleen hobekuntza hipoteken bilakaeran ere islatu zen. Zehazki,

etxebizitzen gaineko hipotekak %66,3 hazi ziren ekainean, Espainiako batez bestekoaren halako

bost. Aurrerapen handi horri esker, sinatutako hipoteken hiruhileko balantzeak hazkunde

positiboak berreskuratu zituen, eta apirilean eta maiatzean izandako bi digituko uzkurdurak

konpentsatu zituen. Zehatzago esanda, urteko bigarren hiruhilekoan 5.257 hipoteka formalizatu

ziren, azken zortzi urteetako kopuru handiena, eta 2019ko hiruhileko berean formalizatutakoak

baino %3,7 gehiago. Hurrengo hilabeteetako datuei itxaron beharko zaie igoera hori higiezinen

merkatuaren hobekuntzari dagokion edo hipoteken erregistroko inskripzioa berriro martxan

jartzearen ondorio estatistikoa den balioztatzeko. Inskripzio hori eten egin zen pandemiaren

hilabete txarrenetan, eta hipoteka asko formalizatu gabe utzi baitzituen.

KREDITU ETA GORDAILUAK

Urte arteko aldakuntza tasak eta milioi euro

2018 2019

2019 2020 Aldea 2008-IV eta

2020-II

III IV I II II Milioi € Tasa

Kredituak -3,4 0,1 -4,1 0,1 -1,1 3,2 73.013 -14.407 -16,5

Arlo publikoa 8,1 6,6 -3,8 6,6 -3,2 17,7 9.803 7.774 383,3

Arlo pribatua -4,6 -0,7 -4,1 -0,7 -0,9 1,3 63.210 -22.181 -26,0

Gordailuak 2,3 6,6 4,0 6,6 -0,1 7,4 91.249 14.905 19,6

Arlo publikoa 36,6 8,9 8,8 8,9 -17,4 37,4 6.156 422 7,4,

Arlo pribatua 0,9 6,5 3,7 6,5 0,9 5,7 85.094 14.483 20,5

Agerikoak 6,6 11,4 7,9 11,4 4,8 10,7 73.625 46.637 172,8

Eperakoak -17,3 -13,5 -12,7 -13,5 -16,7 -18,1 11.469 -32.154 -73,7

Iturria: Espainiako Bankua.

Page 34: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

32 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Espainiako Bankuak ere kreditu osoaren hazkunde handiagoa jaso zuen, kredituen eta gordailuen

bilakaerari buruzko datuetan islatzen dena. Horietan oinarrituta, EAEko eragileek metatutako

kredituen zenbateko osoa 73.013 milioi eurora iritsi zen, aurreko urtekoa baino %3,2 gehiago.

Zehazki, 2020ko lehen hiru hilabeteetan metatutako mailarekiko guztizko zenbatekoa ia 5.200

milioi euro handitu zen, baina, hala ere, 2008ko amaieran erregistratutakoa baino 14.400 milioi

euro gutxiagoko zorra izan zen.

Hazkunde hori sektore publikora (%17,7) zein pribatura (%1,3) zabaldu zen, eta antzeko

ehunekoetan lagundu zioten hazkundeari (%51,5 kreditu pribatuak eta %48,5 publikoak).

Sektore pribatuaren kasuan, hipoteka kredituen hazkundea alde batera utzita, garrantzi berezia

izan zuten Estatuaren abal lerroek (ICO COVID-19), kreditua eskuratzea errazteko eta enpresei

eta autonomoei COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko likidezia emateko

sortuak. Zehazkiago adierazita, martxoa eta ekaina bitartean bi linea sortu ziren. 100.000 milioi

euro arteko abalak autonomoentzat eta enpresentzat, enpleguari eustea errazteko eta osasun

krisiaren ondorio ekonomikoak arintzeko, eta 1.200 milioi euroko bigarren lerroa, familien ohiko

etxebizitzen alokairuari aurre egiteko. Bi lineek harrera bikaina izan zuten. Ondoren, 40.000 milioi

euro arteko hirugarren lerro bat aurkeztu da, enpresentzat eta autonomoentzat, inbertsio errealak

egiteko. Beraz, litekeena da aurtengo hirugarren hiruhilekoan kreditu pribatuek goranzko joera

horrekin jarraitzea.

Sektore publikoaren kasuan, pandemiaren ondorioak arintzeko beharrezkoak diren neurri eta

laguntza guztiei aurre egiteko egindako inbertsioari eta gastuari zor zaio, neurri handi batean,

igoera. Izan ere, 1981ean serie historikoa hasi zenetik, ez da aurrekaririk izan sektore publikoaren

zorpetzea 2.500 milioi euro baino gehiago handitu dela hiruhileko bakar batean, ezta Atzeraldi

Handiaren unerik gogorrenetan ere.

Gordailuei dagokienez, inbertitzaileek, beste behin ere, haien aldeko apustua egin zuten. Kasu

horretan, bai gordailu pribatuek bai publikoek hazkunde positiboak eskuratu zituzten, eta, bi

kasuetan, metatutako zenbatekoak orain arteko handienak izan ziren. Zehatzago esanda, gordailu

pribatuak 85.000 milioi eurotik gorakoak izan ziren. Beste hiruhileko batez, aurrerapen hori

ageriko eta kontuan hartzeko gordailuetan egindako ekarpenetan oinarritu zen, eperako

gordailuek beherakada areagotu baitzuten. Are gehiago, lehen aldiz 1992. urtearen erdialdetik,

eperako ezarpenak 11.500 milioi eurotik behera kokatu ziren, 2008ko amaieran jasotzen ziren ia

44.000 milioi euroetatik oso urrun. Sektore publikoak, azkenik, gordailuetan inbertitu zuen berriro

eta 6.156 milioi euro pilatu zituen. Horren guztiaren ondorioz, guztizko gordailuek %7,4ko igoera

izan zuten, 2009ko erdialdetik izandako dinamikoena.

Page 35: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 33

Aurreikuspenak

Munduko ekonomiak uzkurtuta eta beheraka jarraituko du 2020an. Orobat, nazioarteko

erakundeen joera orokorra hazkunde tasak etengabe berrikustea izan da, ezohiko ziurgabetasun

handia eta zaurgarritasunak agerian geratu diren testuinguru batean. Consensus Forecasts-ek

bere iraileko txostenean adierazten du munduko ekonomia -%4,6 jaitsiko dela 2020an eta

%5,0ko hazkundea izango duela 2021ean. Barne eskaintzan eta eskarian, merkataritzan eta

finantzetan izandako distortsio larriek BPGaren beherakada handiak aregingo dituzte ekonomia

aurreratuetan, baina baita gorabidean eta garapen bidean dauden ekonomietan ere. Ekonomian

izango dituen eraginak larriagoak izango dira COVID-19ko osasun krisiak gehien erasandako

herrialdeetan zein nazioarteko merkataritzaren, turismoaren eta kanpo finantzaketaren

mendekotasun handiagoa duten herrialdeetan.

EKONOMIA AURREIKUSPENAK

Urte arteko aldakuntza tasak

BPG Kontsumo prezioak

2019 2020 2021 2019 2020 2021

Munduko ekonomia 2,5 -4,6 5,0 2,7 2,0 2,4

AEB 2,2 -4,4 3,8 1,8 1,1 1,9

Kanada 1,7 -6,0 5,2 1,9 0,7 1,7

Japonia 0,7 -5,6 2,6 0,5 -0,1 0,1

Eurogunea 1,3 -7,7 5,5 1,2 0,4 1,0

Europar Batasuna 1,5 -7,6 5,2 1,3 0,6 1,2

Alemania 0,6 -5,7 4,6 1,4 0,5 1,5

Espainia 2,0 -12,2 7,1 0,7 -0,2 0,7

Frantzia 1,5 -9,5 6,9 1,1 0,5 1,0

Herbehereak 1,7 -5,0 3,3 2,6 1,3 1,4

Italia 0,3 -9,9 5,6 0,6 0,0 0,5

Erresuma Batua 1,5 -10,1 6,5 1,8 0,8 1,5

Asia eta Ozeano Barea 4,0 -1,6 6,2 2,2 2,0 1,8

Ekialdeko Europa 2,4 -4,9 4,3 5,7 5,1 4,7

Amerika Latinoa (Venezuela ezik) 0,6 -7,9 4,0 10,1 7,5 8,6

Iturria: Consensus Forecasts (2020ko iraila).

2021erako, mundu mailako ondorio negatiboek intentsitatea galduko dutela eta hazkunde

ekonomikoak gora egingo duela aurreikusten da. Hala eta guztiz ere, aurreikuspenak oso

zalantzazkoak dira, eta osasun egoerak okerrera egiteko edo denboran luzatzeko arriskuak

Page 36: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

34 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

nagusitzen dira, eta, ondorioz, espero den susperraldi ekonomikoa atzeratzeko arriskua hor dago.

Beheranzko beste arrisku batzuk dira lan merkatuak aurreikusitakoa baino gehiago jasatea,

enpresarientzat kaudimen arazoak, finantza merkatuen ezegonkortasuna eta politika

protekzionista gero eta handiagoak agertzea. Etorkizunean goranzko berrikuspenak egiteko

aukera ere egongo litzateke, hala nola, egungo koronabirusaren aurkako txertoa azkar

eskuragarri izatea edo tratamendu eraginkorrak aurkitzea.

Txinan, pandemiak eragindako shock ekonomiko eta sanitarioak atzean utzi du bere mailarik

sakonena eta bertako ekonomiak suspertzeko zantzuak erakusten hasi da. Aitzitik, herrialde

gehienetan, borrokan jarraitzen dute birusari eusteko eta ekonomian duen eragina murrizteko

neurriak hartzeko. Ekonomia aurreratuen artean, Europar Batasuna, bere eredu nazional

desberdinekin, atzeraldiak herritarren ongizatea gogorren jotzen duen eskualdea da.

Euroguneko ekonomiari dagokionez, Consensus Forecastsek uste du %7,7 jaitsiko dela 2020an,

eta %5,5 inguru haziko dela, berriz, 2021ean. Batez besteko tasa horiek desberdintasun handiak

dituzten zifra nazionaletatik datoz. Europako ekonomiak pairatu duen zurrunbiloa simetrikoa da,

pandemiak herrialde guztiei eragin baitie. Hala eta guztiz ere, 2020an produkzioaren beherakada

eta 2021ean susperraldiaren indarra nabarmen aldatuko dira herrialdeen artean. Hain zuzen ere,

jarduera ekonomikoa geldiaraztearen inpaktu ekonomikoa hasieran espero zena baino larriagoa

izango da herrialde batzuetan, hala nola Espainian, non, aurrekoaz gain, beste infekzio bolada

batek zalantzazko eta arriskuz beteriko bidea iragartzen baitu. Beste muturrean dauden

herrialdeen artean, Alemania dago, non politika fiskalek, beste neurri batzuen artean, paper

aringarri garrantzitsua izan duten. Erantzun politiko europarrak pandemiaren eragina gutxitzen

lagunduko du. Hala ere, dibergentzia eta desberdintasuna borroka gai izango dira Europako

agintarientzat.

Espainia da osasun krisiak gehien erasandako Europako herrialdea, eta haren ondorioa ekonomian

BPGaren beherakada handia da 2020rako. Consensus Forecastsen arabera, Espainiako

ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak -%12,2 izango dira 2020rako, eta %7,1, berriz,

2021erako. CEPREDEk, bestalde, -%10,2ko beherakada ezarri du 2020rako, eta %10,1era igo du

hazkundea 2021erako. Dagoen ziurgabetasunak sakabanaketa handia eragiten du erakundeen

estimazioen artean. Hala ere, guztiek partekatzen dituzte bilakaera eta erorketa ereduak.

Abiapuntuko hipotesiaren arabera, birusak berriro agerraldiak izango ditu, benetako

tratamendurik edo txertorik izan arte, baina ez da erabateko konfinamendurik aplikatuko, nahiz

eta tokiko mugetara jo daitekeen. 2020an, barne eskari pribatuaren osagai guztiek narriadura

handia jasango dute, eta kanpo merkataritzak ere beherakada handia izango du. 2021erako,

aurreikuspenen arabera, hazkundea tasa positiboen bidean izango da, baina ez du aurreko

beherakada handia konpentsatuko.

Page 37: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 35

ESPAINIARAKO AURREIKUSPENAK HIRUHILEKOKA (2020ko iraila)

Urte arteko aldakuntza tasak

2020

2020 2021

2021 III IV I II III IV

BPG -9,4 -5,1 -10,2 2,3 27,6 10,2 3,8 10,1

Kontsumo pribatua -7,4 -6,4 -11,1 2,0 30,8 5,3 2,5 9,1

Kontsumo publikoa 2,7 1,9 2,9 0,4 0,3 0,7 0,8 0,5

Kap. finkoaren eraketa gordina -9,2 -2,3 -11,2 5,6 38,0 10,5 4,2 13,1

- Inbertsioa ekipamenduan -14,2 -6,9 -15,6 5,3 47,1 13,8 7,6 16,3

- Inbertsioa landutako aktibotan 5,9 6,0 6,2 7,4 8,4 7,0 4,8 6,9

- Inbertsioa eraikuntzan -10,2 -1,1 -12,7 7,4 44,7 13,2 4,8 15,6

Barne eskaria -5,9 -4,0 -8,4 2,2 24,1 5,3 2,5 7,8

Esportazioak -29,4 -15,0 -22,3 1,1 56,8 39,1 16,3 25,0

Inportazioak -20,3 -12,7 -17,9 0,8 44,6 20,7 12,9 17,8

Iturria: Ceprede.

Espainiako lan merkatuari dagokionez, Cepredek ezarri du enplegua %9,1 jaitsiko dela 2020an

eta %7,6 haziko dela 2021ean. Langabezia tasaren bilakaerari buruzko aurreikuspenen arabera,

igo egingo da eta gero %15,2aren inguruan egonkortuko da.

EAEko ekonomiaren eta ingurunearen egoeraren araberako adierazleak eguneratuta, Eusko

Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak 2020. eta 2021. urteetarako taula

makroekonomikoa berrikusi du. Kalkulu berrien arabera, EAEko barne produktu gordina %10,1

jaitsiko da aurten eta tasa horrek aurreko hiruhilekoan argitaratutakoarekin alderatuta puntu bat

baino gehiagoko beheranzko berrikuspena ekarriko du. Atzerakada handi horren ostean,

2021erako %8,9ko hazkunde tasa espero da. Eusko Jaurlaritzak 2020rako aurkeztu dituen

aurreikuspen eguneratuak, baita gaurkotuenak ere, beste erakunde batzuek EAEko ekonomiarako

egin dituzten aurreikuspen tartearen beheko muturrean daude. Goiko muturrean, AFI erakundeak

estimatutako -%7,5 dago. 2021. urterako hazkunde aurreikuspenak BBVAren %6,7 eta

Ceprederen %11,0 artean kokatu dira. Erakunde guztien arabera, BPGaren hazkunde tasak

ohikoak baino askoz handiagoak izango dira, alderaketa urtebeteko jarduera ekonomiko apaleko

epealdi batekin egiten delako.

Page 38: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

36 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

EAE-KO EKONOMIARAKO AURREIKUSPENAK HIRUHILEKOKA (2020ko iraila)

Urte arteko aldakuntza tasak

2020

2020 2021

2021 III IV I II III IV

BPG -11,9 -5,8 -10,1 0,6 21,6 11,4 4,3 8,9

Azken kontsumoa -8,9 -4,3 -7,9 0,4 13,9 5,5 2,7 4,8

Kontsumo pribatua -12,0 -6,1 -10,8 0,3 22,6 10,8 4,2 8,9

Kontsumo publikoa 2,9 2,5 3,1 1,0 1,6 1,5 1,7 1,5

Kapital eraketa gordina -14,5 -6,0 -11,7 0,0 24,9 12,9 2,8 9,3

Barne eskariaren ekarpena -10,9 -5,0 -9,3 0,5 20,3 10,4 3,8 8,2

Kanpo saldoaren ekarpena -1,0 -0,8 -0,8 0,1 1,3 1,0 0,5 0,7

Lehen arloa -7,7 -8,5 -4,8 1,6 11,8 8,8 10,3 8,0

Industria eta energia -16,9 -8,7 -14,0 -2,1 28,9 14,9 4,9 10,5

Eraikuntza -10,1 -7,5 -9,6 0,5 19,3 8,1 6,3 8,2

Zerbitzuak -10,4 -5,1 -9,0 1,0 19,9 10,5 4,3 8,5

Balio erantsi gordina -11,9 -6,2 -10,2 0,3 21,8 11,4 4,6 8,9

Ekoizkinen gaineko zergak -11,5 -2,4 -9,4 3,3 20,2 11,8 1,7 8,8

BPGaren deflatorea -0,5 0,3 0,0 0,8 1,1 1,3 1,3 1,1

Lanaldi osoko lanpostuak -9,2 -6,3 -8,9 -1,1 18,2 8,6 5,9 7,9

Landunak (BJA) -5,5 -4,0 -3,2 -3,0 2,4 3,8 3,6 1,7

Langabezia tasa 12,1 12,0 11,2 11,8 10,5 10,5 10,1 10,7

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.

2020an, barne eskariaren agregatuak besteak baino gehiago jasango ditu pandemiaren ondorio

ekonomikoak. Zehazkiago adierazita, etxeko eskariak urte osoan %8,8 egingo duela behera

aurreikusten da. Konfinamendu aldiak, deseskalatzeko murrizketek eta zalantzazko agertokiaren

aurrean konfiantza galtzeak osagai horren beherakada eragingo dute. Jardueraren dinamismoa

poliki-poliki handituko dela espero da eta 2021ean hazkunde tasa positiboak agertuko direla

aurreikusten da.

Azken kontsumoko gastuaren barruan, bi joera bereizten dira. Alde batetik, familien kontsumoa

%10,8 jaitsiko da 2020an, urteko batez bestekoan, eta %8,9ra arte errekuperatuko da 2021ean.

Egungo koronabirusa hedatzea saihesteko hartu diren neurriak pandemia baino lehenagoko

kontsumo ereduen aurkakoak dira. Lan arazo larrien ondorioz, kontsumitzaileek gastatzeko

planak murriztu eta eutsi dituzte. Geroratutako eskaria, ziurrenik, 2021ean zehar agertuko da.

Page 39: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 37

Hala eta guztiz ere, ziurgabetasunak familien mesfidantza handia eragin du eta horrek beraien

finantza plangintza baldintzatuko du.

Beste aldetik, gastuaren osagai publikoak gora egingo du biurteko osoan, hurrenez hurren %3,1

eta %1,5 2020an eta 2021ean. Administrazio publikoen gastuak aurreikusitako deskalabru

ekonomikoa nolabait konpentsatzea izango du helburu.

Barne eskariaren beste agregatua, hau da, kapital eraketa gordina, nabarmen jaitsiko da 2020an.

Inbertsioa %11,7 jaitsiko da eta urte arteko hazkunde tasa positiboetan sartuko da 2021ean.

EAEko enpresarien aurrean, barruko merkatuan zein kanpokoan, zabaltzen ari den etorkizun

zalantzagarria dela eta, jarduera motelduko da edo abiadura txikian egingo du aurrera.

2020ko eta 2021eko aurreikuspenak (I) Urte arteko aldakuntza tasak

Aurreikuspen panela 2020 Aurreikuspen panela 2021

5,76,7 7,0

8,9

11,0

HISPALINK BBVA LABORAL KUTXA GOBIERNO VASCO CEPREDE

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2020ko iraila, CEPREDE (2020ko iraila), BBVA (2020ko uztaila), Afi (2020ko maiatza) eta Hispalink (uztaila 2020-BEGren aldakuntza).

Kanpoko eskariari dagokionez, munduko ekoizpen jardueraren narriadurak, epe laburrean, EAEko

esportazioen eta inportazioen beherakada ekarriko du. Gertaera hori 2020an 0,8 puntuko kanpo

saldo negatiboan islatzen da, eta barne saldoaren ekarpen negatibo handiari gehitzen zaio.

Munduko ekonomia suspertzen den heinean, EAEko produktuen salmentak ere gora egingo dute

kanpoan, eta kanpo saldoak ekarpen positiboa egingo dio BPGaren hazkundeari. Zehazkiago

-7,5-8,9 -9,3

-10,0 -10,1 -10,6

AFI LABORAL KUTXA CEPREDE BBVA EUSKO JAURLARITZA HISPALINK

Page 40: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

38 Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

adierazita, 2021ean, urteko batez bestekoan, kanpoko saldoaren ekarpen positiboa 0,7 puntuko

izango dela kalkulatu da.

2020ko eta 2021eko aurreikuspenak (II) Urte arteko aldakuntza tasak

Barne produktu gordina Enplegua

3,12,2

-10,1

8,9

2,4 2,3 2,1 2,2

-3,2

-19,5

-11,9

-5,8

2018 2019 I II

2019

III IV I II

2020

III IV 2020 2021

2,31,5

-8,9

7,9

1,6 1,6 1,5 1,2

-2,8

-17,2

-9,2

-6,3

2018 2019 I II

2019

III IV I II

2020

III IV 2020 2021

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.

Eskaintzaren ikuspegitik, sektore guztiek, salbuespenik gabe, beren jarduera nabarmen

murriztuko dute 2020an, eta suspertzeko joera erakutsiko dute aurtengo bigarren seihilekotik

aurrera, 2021ean hazkunde tasa positiboak berreskuratu arte. Pandemiari aurre egiteko ezarri

diren neurriek bereziki industria eta zerbitzu pribatuak kaltetuko dituzte.

Deskribatutako egoerak eragin handia izango du lan merkatuan. Izan ere, aurten enplegua %8,9

jaitsiko dela kalkulatzen da, hau da, lanaldi osoko 86.600 lanpostu inguru galduko dira. 2021eko

hazkunde handiari esker 66.700 lanpostu inguru berreskuratuko dira. Kopuru horiek

aurreikusitako BPGa lortzeko behar den enpleguari buruzkoak dira. Landunei dagokienez, BJAn

jasotzen den bezala, enpleguaren beherakadak 30.000 pertsona ingururi eragingo die aurten, eta

15.100 pertsonari egingo die mesede datorren urtean. Plantillak enpresaren barruan mantentzeko

hartutako neurriak (batez ere, ABEE) lagungarriak izan daitezke benetako kopuruak hemen

aurreikusitakoak baino hobeak izan daitezen. Egungo aurreikuspenen arabera, langabezia tasak

gora egingo du, %11,2ra iritsiko baita aurten, batez beste. Langabezia tasa balio txikiagoetara

eramateko bidea motela izango da, eta datorren urtearen amaieran %10,1ean egongo dela

aurreikusten da.

Page 41: EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria...eta aldagai horri buruzko informazioa dagoenetik BPGak izan duen hazkunde daturik txarrenak jaso zituen. Hain zuzen ere, BPGaren urte arteko aldakuntza

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

Ekonomia eta Ogasun Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 39

Aurreko paragrafoari lotuta, adierazi behar da ABEEk 188.500 pertsona ingururi eragin diela

guztira. Haietako erdiak baino gehiago hiru jarduera adarretan biltzen ziren: manufakturen

industria (52.600), ostalaritza (38.400) eta merkataritza (30.600 pertsona). Aipatu den

deseskalatze prozesuari esker, pertsona horiek, oraindik enpresarekiko lotura dutelako langabetu

izaera ez dutenak, pixkanaka lanera itzuli dira epe labur samarrean. Zehatz-mehatz azalduta,

abuztuaren amaieran, pertsona horien guztien %80 itzulia zen lanera, eta 30.000 baino pixka bat

gehiago geratu ziren ABEE egoeran. Ostalaritza da gehien kaltetutako sektoreetako bat.

Gaur egungoa bezalako jarduera ekonomiko baxu batek zuzenean eragiten du prezioen

bilakaeran, beherantz egiteko joera hartzen baitute. Gainera, nazioarteko merkatuetan

petrolioaren prezioek izan duten merkatzeak energiaren kostuan eragiten du. Testuinguru

horrekin, BPGaren deflatorea ia nulua edo apur bat negatiboa izango da aurten, eta pandemiaren

aurreko balioetan kokatuko da datorren urtean(%1,0tik pixka bat gora). Aurreikuspen hau betez

gero, deflazioan sartzeko arriskua urrunduko litzateke, 2009an bezala gaur egun ere mahai

gainean baitago.