EDMUND HALLEYK
-
Upload
orixe5maila -
Category
Education
-
view
316 -
download
2
description
Transcript of EDMUND HALLEYK
Edmond Halley , Ingalaterrako astronomoa, geofisikaria, matematikaria, meteorologoa eta fisikaria izan zen.
Royal Society delakoan sartu zen Santa Helenatik itzulita. Newtonen grabitazioaren teorian oinarrituta, kometa baten orbita kalkulatu zuen lehen aldiz (1682), eta iragarri zuen 1758an berriro zela itzultzekoa. Haren omenez Halley izena jarri zitzaion kometari.
Halley kometa epe laburreko kometa ezagunena da, Lurretik 75 edo 76 urtean behin ikus daitekeena. Epe laburreko kometen artean begi hutsez antzeman daitekeen bakarra da, eta baliteke gizaki baten bizialdian bitan agertzea. Begi hutsezko beste kometa batzuk, argitsuagoak eta ikusgarriagoak izan daitezkeen arren, milaka urtean behin baino ez dira agertuko.
Halley kometa Eguzki sistemaren barrenean sartzen ikusi izana
Txinako, Babiloniako eta Europako Erdi Aroko kroniketan dago
idatzirik, gorputz zerutar bera zela jakin gabe.Eguzki Sistemaren
barrenean 1986an sartu zen azken aldiz, eta 2061ean agertuko da
berriz.
1986ko agerraldian, Halley kometa espaziontzi batek behatu zuen lehen aldiz, eta kometaren nukleoari eta isatsari buruzko informazio zehatza eman zuen.