Egitura apunteak

7
Teknologia DBH1 1 EGITURAK EGITURAK Betidanik, gizakiak elementu erresistenteak diseinatu eta erabili ditu bere eraikuntzek jasaten zituzten esfortzu edo kargei aurre egiteko. Beste izaki bizidun askok ere eraikuntzak egiten dituzte: erleek, inurriek, hegaztiek, ... Egitura naturalak: naturak bera sortzen dituen egiturak dira: izaki bizidunen hezurrak, dortoka eta barraskiloen oskolak,... Egitura artifizialak: izaki bizidunek eraikitzen dituzten egiturak dira. Elementu sinple batzuk, modu jakin batean antolaturik, hautsi gabe karga edo esfortzuak jasango dituztenak.

description

Apunteak dira

Transcript of Egitura apunteak

Page 1: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 1 EGITURAK

EGITURAK

Betidanik, gizakiak elementu erresistenteak diseinatu eta erabili ditu bere

eraikuntzek jasaten zituzten esfortzu edo kargei aurre egiteko.

Beste izaki bizidun askok ere eraikuntzak egiten dituzte: erleek, inurriek,

hegaztiek, ...

Egitura naturalak: naturak bera sortzen dituen

egiturak dira: izaki bizidunen hezurrak, dortoka eta

barraskiloen oskolak,...

Egitura artifizialak: izaki bizidunek eraikitzen dituzten egiturak dira. Elementu

sinple batzuk, modu jakin batean antolaturik, hautsi gabe karga edo esfortzuak

jasango dituztenak.

Page 2: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 2 EGITURAK

EGITURAK ELEMENTU ERRESISTENTE GISA

EGITURA BATEN ZATIAK

Edozein egitura aztertzen badugu, elementu sinple batzuk osatzen dutela

aurkituko dugu. Elementu bakun hauek, denen artean, egiturak jasaten dituen karga

eta esfortzu guztiei aurre egiten diete. Horrela egiturak zurruntasuna eta

erresistentzia handia edukiko dute.

Elementu bakunak: egitura bat osatzen duten azpiatalak dira. Zati horietako

bakoitza profil batez osaturik dago.

Merkatuan dauden itxura ezberdinetako profil batzuk:

H profila I profila

T profila U profila

Page 3: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 3 EGITURAK

HABEAK

Esfortzuak edo kargak jasaten dituzten

elementu bakunak dira. Normalean habeak

posizio horizontalean daude.

Zertxak: habe bereziak dira, gelaxkak

triangeluarren itxura dute eta habe

izugarri baten funtzioa egiten dute.

ZUTABEAK

Posizio bertikalean dauden egitura

elementuak dira. Normalean habeak eta

zertxak zutabeen gain sostengatzen dira

eta hauen pisua eta karga jasaten dute.

TIRANTEAK ETA TENTSOREAK

Egiturei zurruntasuna eta erresistentzia

handiagoa ematen diete. Batzuetan

altzairuzko kable arruntak dira, tentsore

batzuekin tenka daitezkeenak. Tiranteek

profila luzatu nahi duten esfortzuak

jasaten dituzte ( trakzio esfortzuak).

ESKUAIRA

Triangelu angelu zuzenak dira eta zutabe

eta habeen arteko loturak sendotzeko

erabiltzen dira.

Page 4: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 4 EGITURAK

EGITUREN GAIN ERAGINA DUTEN ESFORTZUAK

Egitura bat berarengan eragina duten karga eta esfortzu zuzenak jasateko gai

izan behar du. Egitura bat egonkorra dela esango dugu kanpoko kargek beregan

eragiterakoan orekan mantentzen baldin bada, erortzeko edo iraultzeko arriskurik

egon gabe.

TRAKZIO ESFORTZUAK

Gorputz baten gain diharduten indarrek berau luzatzen dutenean gertatzen

dira.

KONPRESIO ESFORTZUAK

Gorputz baten gain diharduten indarrek berau zapaltzen dutenean gertatzen

dira. Honen adibide dira eraikuntzen zutabeak eta mahi eta aulkien hankak. Konpresio

indarra horizontala ere izan daiteke.

Page 5: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 5 EGITURAK

BIHURDURA ESFORTZUAK

Zama edo indarrek objetuak bihurritzera eragiten dituztenean. Biradera batek

flexio-esfortzua egiten du mugitzen duen ardatzaren gainean.

MAKURDURA EDO FLEXIO ESFORTZUAK

Indar edo pisu batek gorputz bat tolesteko joera duenean, flexio esfortzupean

dagoela diogu.

Errealitatean esfortzu mota hau beste bi indarren ondorioa da, trakzioarena

eta konpresioarena.

EBAKIDURA ESFORTZUAK

Bi indar berdinek kontrako norantzan, plano paraleloan eta elkarrengandik

hurbil dihardutenean.

Page 6: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 6 EGITURAK

EGITURA BATEN ZURRUNTASUNA

EGITURA TRIANGELUARRAK.

Trinagelua desitxuratu ezin den forma geometriko bakarra da. Egitura baten

zurruntzsuna triangelatzean oinarritzen da, eta horregaitik egitura gehienek itxura

hori izaten dute: egitura triangeluarra.

Page 7: Egitura apunteak

Teknologia

DBH1 7 EGITURAK

MATERIALAK EGITURETAN

Material guztiek ez dituzte ezaugarri berdinak, eta horregatik haiek

aurkezterakoan ezaugarri horiek eta jasan behar dituzten esfortzu motak kontutan

hartu behar dira.

Egiturek trakziozko esfortzuak jasan behar badituzte, materialaren zuntzak

luzatu egingo dira; horregatik altzairua eta egurra erabili ohi dira.

Egiturek konpresiozko esfortzuak jasan behar badituzte gehien erabiltzen

diren materialak harria eta hormigoia dira, eta neurri txikiago batean altzairua eta

egurra.

Jasan beharreko esfortzuak flexiozkoak badira, egurrak nahiko ondo jasaten

ditu eta horregatik urteetan erabili izan ohi da. Gaur egun beste material egokiagoak

erabiltzen dira, altzairua adibidez.

Material mistoak: hauen artean hormigoi armatua da erabilienetakoa. Material

hau hormigoi-orez eta barruan doazen altzairuzko hagatxoez osatua dago. Hormigoiak

konpresio indarrak ondo jasaten ditu eta altzairuak berriz trakzio esfortzuak.