Egitura - Berria · berdina izango da ostegun hone-tan ere: Europako Batasuneko agintariak...

3
Iker Aranburu Z enbat izan diren zen- batzea ere ez da erraza. Baina gehiegi izan di- rela ez du inork zalan- tzan jartzen. Errituala berdina izango da ostegun hone- tan ere: Europako Batasuneko agintariak banan-banan iritsiko dira Bruselara, argazkilariei agu- rra egingo diete, eta gela batean itxiko dira ordu txikietan eurogu- nearen zorraren arazoari kon- ponbidea emango omen dien akordioa lotu arte. Kazetarien eta beste agintarien arreta, beste behin, Angela Merkelek erakarri- ko du; orain arte esan dituen nein guztietatik zenbat ja bihurtzen diren neurtuko du EBren goi bile- raren arrakasta edo porrota. Aurreko bilerak erdibideko konponbideekin amaitu ziren, horretara iristea lortu zutenean bederen. Baina konponbide oro- korrik ez dela izan erakusten di- gute erreskateek, arrisku sariek edo ezkutuko eskuek inposatuta- ko gobernuek. Esperientziak oraingoan ez dela desberdina izango pentsatzeko arrazoiak ematen dituen arren, egia da, ha- laber, Europari denbora buka- tzen ari zaiola krisia konpontze- ko. Hiru hilabete aipatu zituen Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako buruzagia. Bilera- ren arteko epea, berriz, Mario Monti Italiako gobernuburuak. Europaren arazoa Grezia, Irlanda eta Portugal txikiak ziren garaia amaitu da; haiek zuloan daude, eta hango bidean Espainia eta Ita- lia. Haien atzetik beste guztiak, eta, azken batean, euroa bera, ezingo baitu luzaroan iraun hari buruzko zalantzetan murgilduta. Lasterketa galtzen Merkelek berak esan du eurogu- nea eta merkatuak lasterketa ba- tean daudela. Hala bada, espeku- latzaileak eta inbertitzaile izu- tiak ari dira irabazten, euro- guneko taldeburua tropelean ez- kutatzen jarraitzen duelako, in- darrak gordetzen, etapa nagusia jokoan dagoela ikusiko nahiko ez balu bezala. «Ez nago ziur hiribu- ru guztiak premiazko erabakien beharraz ohartu ote diren», ohar- tarazi zuen joan den astean Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak, Alema- nia buruan zuela. EBko bazkide gehienek ez ezik, munduko beste potentzia nagu- siek ere presionatu dute Alema- niak, euroguneari buruzko kez- kak beraiei ere kalte egiten diete- Euroa salbatu behar duen hamaikagarren goi bileraren atarian, Alemaniako gobernuburuaren erabakiek baldintzatuko dituzte datozen hilabeteak . Zer ekarriko du Merkelek? KAY NIETFELD / EFE (Hurrengo orrialdean jarraitzen du) Egitura berria 2012ko ekainaren 24a [email protected]

Transcript of Egitura - Berria · berdina izango da ostegun hone-tan ere: Europako Batasuneko agintariak...

Page 1: Egitura - Berria · berdina izango da ostegun hone-tan ere: Europako Batasuneko agintariak banan-banan iritsiko dira Bruselara, argazkilariei agu-rra egingo diete, eta gela batean

Iker Aranburu

Zenbat izan diren zen-batzea ere ez da erraza.Baina gehiegi izan di-rela ez du inork zalan-tzan jartzen. Errituala

berdina izango da ostegun hone-tan ere: Europako Batasunekoagintariak banan-banan iritsikodira Bruselara, argazkilariei agu-rra egingo diete, eta gela bateanitxiko dira ordu txikietan eurogu-nearen zorraren arazoari kon-ponbidea emango omen dienakordioa lotu arte. Kazetarien etabeste agintarien arreta, bestebehin, Angela Merkelek erakarri-ko du; orain arte esan dituen neinguztietatik zenbat ja bihurtzendiren neurtuko du EBren goi bile-raren arrakasta edo porrota.

Aurreko bilerak erdibidekokonponbideekin amaitu ziren,horretara iristea lortu zuteneanbederen. Baina konponbide oro-korrik ez dela izan erakusten di-gute erreskateek, arrisku sariekedo ezkutuko eskuek inposatuta-ko gobernuek. Esperientziakoraingoan ez dela desberdinaizango pentsatzeko arrazoiakematen dituen arren, egia da, ha-laber, Europari denbora buka-tzen ari zaiola krisia konpontze-ko. Hiru hilabete aipatu zituenChristine Lagarde NazioartekoDiru Funtsako buruzagia. Bilera-ren arteko epea, berriz, MarioMonti Italiako gobernuburuak.Europaren arazoa Grezia, Irlandaeta Portugal txikiak ziren garaiaamaitu da; haiek zuloan daude,eta hango bidean Espainia eta Ita-lia. Haien atzetik beste guztiak,eta, azken batean, euroa bera,ezingo baitu luzaroan iraun hariburuzko zalantzetan murgilduta.

Lasterketa galtzenMerkelek berak esan du eurogu-nea eta merkatuak lasterketa ba-tean daudela. Hala bada, espeku-latzaileak eta inbertitzaile izu-tiak ari dira irabazten, euro-guneko taldeburua tropelean ez-kutatzen jarraitzen duelako, in-darrak gordetzen, etapa nagusiajokoan dagoela ikusiko nahiko ezbalu bezala. «Ez nago ziur hiribu-ru guztiak premiazko erabakienbeharraz ohartu ote diren», ohar-tarazi zuen joan den astean JoseManuel Durao Barroso EuropakoBatzordeko presidenteak, Alema-nia buruan zuela.

EBko bazkide gehienek ez ezik,munduko beste potentzia nagu-siek ere presionatu dute Alema-niak, euroguneari buruzko kez-kak beraiei ere kalte egiten diete-

Euroa salbatu behar duen hamaikagarren goi bilerarenatarian, Alemaniako gobernuburuaren erabakiekbaldintzatuko dituzte datozen hilabeteak .

Zer ekarriko duMerkelek?

KAY

NIET

FELD

/ EF

E

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Egituraberria 2012ko ekainaren 24a [email protected]

Page 2: Egitura - Berria · berdina izango da ostegun hone-tan ere: Europako Batasuneko agintariak banan-banan iritsiko dira Bruselara, argazkilariei agu-rra egingo diete, eta gela batean

lako: Europarako esportazioakmurriztu ditu, eta inbertsioak gu-txitu. 45 minutu egon ziren aurrezaurre Merkel eta Barack ObamaMexikon, eta, horren ondoren,mezu baikorra zabaldu zuen Was-hingtonek. Baietz, badatozelaneurriak. Itxura hori eman zutenostiral arratsaldean Montik, Mer-kelek, François Hollande Fran-tziako presidenteak eta MarianoRaxoi Espainiakoak. Zer, ordea,ez zuten aurreratu.

Merkelek, jendaurrean behin-tzat, ezetz esaten die besteek ezin-bestekotzat jotzen dituzten neu-rriei, funtsean, uste duelako Ale-maniaren gainean jartzen dutelazama osoa. Eta horretan bat egi-ten du Alemaniako iritzi publiko-ak ere. «Eurobonuak, egonkorta-sun funtsak, gordailuak berma-tzeko funts europarrak, milakamilioi gehiago eta denetatikgehiago behar ditugula sinetsara-zi nahi digutenei, zera esaten diet:Alemania indartsua da. Badaki-gu Europa dela gure patua etagure etorkizuna […] Baina bada-kigu Alemaniaren indarra ez delaamaiezina».

Hitzak joan den astekoak dira,eta, ordutik, Merkelek jasandakopresioak ikusita —azken errietaNazioarteko Diru Funtsak eginzion ostegunean—, ez da baztertubehar hark bere jarrera bigunduizana. Baina eurobonuei baiezko-rik ematea ez da espero. Ez du zorbateratuari buruz entzun ere eginnahi, horrek, haren iritziz, Alema-niak beste herrialdeak zuzeneanfinantzatzea ekartzen duelako.Europako Batasuneko Itunak de-bekatzen dute hori egitea.

Hollandek berak ere amoreeman du, oraingoz. Asteazkene-an egindako agerraldian, kazeta-riek hainbat aldiz galdetu zioteneurobonuei buruz, eta hitzari be-rari izkin egin zion. Ostiralean,berriz, epe luzerako utzi zituen.Horien ordez, Frantziak eurobo-nuen bi senide txiki jarri ditu ma-haian. Bata, «euroletrak»; hau da,epe oso laburreko zorra. Bestea,zorra amortizatzeko funtsa sor-tzea: BPGaren %60tik gainerakozorra modu komunean finantza-tzea, hura jaisteko konpromisoahartuta. Merkelek ez du azkenhori begi onez ikusten, nahiz etabere aholkulari ekonomikoekproposatu duten.

Gordailuen funtsaBeste ezezko borobila Europakogordailuen funtsari ematen dioMerkelek. Hau da, ez du nahi Ale-maniako funtsa baliatzea besteherrialdeetako bankuen porrota-ren kostua pagatzeko. Aurreztudituzten euroak drakma merkebihurtuko diren beldur diren gre-ziarrek dirua bankuetatik ateraeta koltxoiaren azpian edo Ale-maniako bankuetan sartzen ja-rraitzen badute —700 milioitik

gora izan dira azken asteotan—,gutxi iraungo dute zutik hango fi-nantza erakundeek. Dirua ateraez dutenen aurrezkiak itzultzekomodurik ez dago Grezian, bainaarazoa beste herrialdeetara za-baltzen bada —eta Espainianjada hasi da—, konponbidea arezailagoa izango da.

Gordailu bateratuak estal di-tzake herrialde bateko banku sis-tema osoak pot egiteak, bainaezer gutxi egin dezake herrialdebatek euroa utziko duen susmoenaurka, kasu horretan logikoenanorberaren euroak toki segururaeramatea baita. Egoera hori era-gozteko modu bakarra da berma-tzea inork ez duela euroa utziko.Euroa betiko dela agintari guz-tiak ados daude, hitzez behintzat,nahiz eta oraindik badiren Greziaeurotik ateratzea komenigarri-tzat jotzen dutenak ere. Alema-nian, noski.

Euroak iraun dezan, hitz gakoabatasuna da. Batasun fiskala, au-

rrekontuena, politikoa eta ban-kuena. Lau atal horietatik zeiniematen zaion lehentasuna, horre-tan dago koska. Baita herritarrekzein jarrera hartuko duten ereezinbestean subiranotasun na-zionalaren galera ekarriko duenprozesu batean. Une honetan,EBk ez du maitasun handirik era-giten, krisiaren, lanpostu galera-ren eta eskubide sozialen murriz-ketaren sinonimoa baita.

Merkel ados dago hiru lehene-kin: Alemania izan da historikokiEuropa federalaren aldekoa, au-rrekontuen gaineko kontrola ber-matzen ari da Zerga Itunaren bi-tartez eta ez luke gaizki ikusikoantzeko zergak pagatzea konti-nente osoan; batez ere, horrekinlortzen badu enpresak zerga txi-kiko Irlandara edo Europa ekial-dera ez joatea. Baina subiranota-suna galdu aurretik nahi du 2007.urtea baino lehen mailegu merke-aren festan parte hartu zutenekberen bekatuak garbitzea: esta-tua txikitzea, kontuak orekatzea,lehiakorragoak bilakatzea... Be-rak 2000ko hamarkadan egin zue-na, alegia. Argaltze dieta hori biz-kor egin nahi izateak herrialdehoriek atzeraldian zuloan hondo-ratzea zeharkako kaltea da, Ale-maniaren begietan.

Laugarren batasuna, bankue-na, uzkurrago ikusten du Berli-nek, kontua berak pagatuko due-la uste baitu. Baina horrek du,hain zuzen, lehentasuna besteen-tzat. Bankuak daude berriz kri-siaren erdigunean, beren kutxe-tan dagoen zor publikoarekin ba-tera koktel arriskutsua sortzendutelako. Gordailu bateratuakurrun daudela ikusita, Bruselak

proposamen epelagoa egin du:gordailuen funtsak batu ahal iza-tea proposatu du, bankuak likida-tzeko prozedurak finkatu ditu,eta haien gaineko kontrola Euro-pak egitea eskatu du. Bruselakobileran helburu horiek lortzekoegutegia finkatzea espero da.

Halaber izango du lekua Enple-guaren eta Hazkundearen Alde-ko Itunak. Hollandek ez du lortuZerga Itunari komatxo bakar batere ez aldatzea. Baina estutasu-nek itotako aliatu kontserbadore-ek Hollanderi egin dioten harreraona ikusita, Merkelek onartu be-

har izan du paktu horri eranskinbat gaineratzea, hazkundeari bu-ruzkoa. Ostiralean, eurogunekolau herrialderik handienek kopu-ru bat jarri zioten eranskin hori:130.000 milioi euroko gastua izan-go du, EBren BPGaren %1. Diruanola eta zertarako gastatuko du-ten ikusteke dago, baina pentsa-tzekoa da zatirik handiena ener-gia berriztagarrietan eta garraioazpiegituretan egindako inber-tsioak izango direla.

Epe motzera, bi dira Merkelekhartu behar dituen erabakirik in-portanteenak. Bata, onartuko al

du Espainiako bankuak zuzene-an finantzatzea? Aldaketa handi-rik ezean, erantzuna ezezkoa da.«Nik Espainiako banku bati di-rua ematen badiot, ezin diot esanzer egin behar duen, ni Alemania-ko kantzilerra naizelako. Hori Es-painiako Gobernuak egin behardu», esan zuen herenegun.

Bigarrenik, Merkelek neurtubehar du onargarria ote denEFSF eta ESM funtsen bitartezEspainiaren eta Italiaren zorraerostea, pagatzen dituzten intere-sak jaits daitezen. Horren aurkaegitea zailagoa egingo zaio.

22 EBren goi-bileraEgitura • 2012ko ekainaren 24a

(Aurreko orrialdetik dator) Europak krisiari emandako erantzunaEstropezuka, azken unean etaberandu izan bada ere, eurogu-neak urrats batzuk eman dituz-te beren egitura krisiari molda-tzeko. Hona hemen batzuk:

EFSFpZer da? Europako FinantzaEgonkortasunerako Funtsa(EFSF, ingelesez). 2010ekomaiatzean onartu zuen euro-guneak: Greziaren lehen erres-katearen mailegua estatukidebakoitzak eman ondoren, era-baki zuten hurrengoak funtsbateratu baten bidez ematea.pZertarako erabili dute?EFSFtik atera dira Irlandarenerreskaterako 17.700 milioi(5.700 milioi falta dira emate-ko) eta Portugalen 26.000 mi-lioi (11.400 milioi faltan). Gre-ziari emandako maileguak ereberak hartu ditu bere gain:179.600 milioi utzi behar dizkiobi erreskateen bidez, eta horie-tatik 71.700 milioi falta dira.pBankuei ere lagundu die?Oraindik ez. Lagun diezaieke,baina soilik dirua Estatuarenbidez bideratzen bada, eta zorhorren azken arduraduna bote-re publikoa bada. EFSFk erebadu ahalmena estatuei zuze-nean zorra erosteko hura jaulki-tzen dutenean, edo zor huraerosi dutenei erosteko inber-tsiogileen arteko merkatuan.Artean ez du halakorik inoizegin, eta EBZren baimena be-harko luke.pNork jarri du EFSFren dirua?EFSFk merkatuetan lortzen dubere dirua, euroguneko esta-tuen bermea duen zorra jaulki-ta. Hasiera batean 440.000milioiko kutxa zuen, baina ho-rietatik 250.000 milioi baizikezin zituen utzi, gainontzekoakkapital gisa gorde behar baitituizan ditzakeen galerak estal-tzeko. Merkatuek txikiegitzatjotzen zutenez, iazko uztailean780.000 milioira igo zuten ku-txa, benetan 440.000 milioieuro utzi ahal ditzan.pErakunde publikoa da? Ez,enpresa pribatua da, hori sor-tzea bizkorragoa delako. Euro-

guneko hamazazpi estatuakdira haren bazkideak. Luxen-burgon du egoitza eta KlausRegling alemaniarra da burua.Moody's eta Fitch agentziekmaila gorena ematen dioteEFSFren zorrari (Aaa eta AAA),eta onenen artean bigarrenaStandard & Poor'sek (AA+).pNoiz arte iraungo du? EFSF2013ko ekainean desegitekoasmoa du euroguneak, bainaharen zorra ESM erreskatefunts iraunkorrera igaroko da,baldintza berdinetan. 2037anitzuli beharko maileguak emandizkie Irlandari eta Greziari.

EFSMpZer da? Europako FinantzaEgonkortasunerako Mekanis-moa (EFSM). Europako Ba-tzordearen bermearekin sortu-tako tresna da erreskateetanparte hartzeko. Hau da, Bruse-laren aurrekontua berme dueladirua eskatu du merkatuetan,eta erreskateak finantzatzekobaliatu dute.pZenbat diru du? 60.000 mi-lioi euro artean utzi ahal izangoditu. Horietatik 22.400 Irlanda-ra joango dira (7.000 milioi fal-ta zaizkio emateko) eta beste26.000 milioi Portugalera(10.400 milioi falta zaizkio).

ESMpZer da? Europako Egonkor-tasun Mekanismoa (ESM).Alemaniaren eskakizun bat da,erreskateak emateko sortuta-ko behin-behineko funtsarenlegezkotasunaz oso ziur ez ze-goelako. Haren ordez, larri da-biltzan estatuei maileguakemateko tresna iraunkorra sor-tzea bultzatu zuen eta 2010ekourrian lortu zuen bere bazkide-en onespena.pIndarrean al dago? Ez,2013ok uztailean zen indarreanjartzekoa, baina aurtengo uz-tailera aurreratu dute. Horreta-rako, ordea, euroguneko zen-bait kidek baiezko ofizialaematea falta da. Tresna iraun-korra izanik, Europako Batasu-naren Itunaren 136 artikuluari

eranskina gehitu diote, ESMrilekua egiteko.pZenbat diru du? Guztira700.000 milioi euro izangodira, baina horren barruan izan-go da EFSFk gastatu ez ditue-nak ere. Gehien jota 500.000milioi utziko ditu, baina kopuruhori handitu ahal izango du.Herrialde bakoitzak eurogune-aren barne produktu gordineanduen proportzioaren araberajarriko du. Alemaniari dagozkio190.000 milioi (%27), Fran-tziari 142.000 milioi (%20),Italiari 125.000 (%18), Espai-niari 83.000 milioi (%12)... Dirugutxien Maltak jarri beharkodu, milioi erdi euro eskas. Diruhorren zati bat (80.000 milioi)kapital gisa jarriko dute hurren-go bost urteotan, eta bestea,berriz, kapital merkatuetan di-rua biltzea ekarriko duten ber-meen bidez. Jarritako diruarenaraberako boto eskubideakizango dituzte.Horrek oso zailaegiten du Alemaniaren oniritzi-rik gabeko erabakiak hartzea.Boto eskubidea galduko duESMri dirua itzultzen ez dionak.pZein egitura du? EFSF en-presa da, baina ESM, berriz, go-bernu arteko erakundea. Egoi-tza Luxenburgon izango du. Es-tatukide bakoitzak kide batizendatuko du ESMren aginta-ritzarako (finantza edo ekono-mia ministroak), eta haien ar-tean aukeratuko dute presi-dentea, edo bestelaeurotaldeko burua izango da.pZeini utziko dio dirua? Ha-siera batean maileguak esta-tuek soilik erabiltzekoak ziren,baina gero ESMren estatutuakaldatu zituzten; orain, finantzaerakundeak ere kapitaliza di-tzake (estatuen bidez) edoerreskaterik gabeko «badaez-padako finantza laguntza»eman dezake. EFSFk bezala,lehen eta bigarren merkatue-tan erosi ahal du zor subiranoa.pZe baldintzekin? Dirua jasonahi duenak memorandum ofunderstanding bat onartu be-harko du. Hau da, diruaren tru-ke zein baldintza bete beharko

EBk ez du maitasunikeragiten, eskubidesozialen galerarensinonimoa baita

Page 3: Egitura - Berria · berdina izango da ostegun hone-tan ere: Europako Batasuneko agintariak banan-banan iritsiko dira Bruselara, argazkilariei agu-rra egingo diete, eta gela batean

dituen zehaztuta egon beharkodu. Haien artean izango daESMk utzitako diruak lehenta-suna izango duela beste maile-guen aurrean —berdin egitendu NDFk ere—. Horrek esannahi du estatu batek zorrak pa-gatzeari utziko balio, lehenikESMrekiko zorra kitatu beharkolukeela. Horrek ekarri du Espai-niaren garestitzea, hari diruautzitako inbertsiogile pribatubatzuk beren dirua bueltan ja-sotzeko aukera gutxiago ikusidituztelako. ESMk kobratukodituen interesek finantzaketa-ren kostuak eta «marjina onar-garri» bat izango dute. Intere-setan lortzen den diruaren zatibat erreserba funts batera jo-ango da, eta funts hori ongi be-teta badago, estatukideen ar-tean banatuko da, proportzio-nalki hori ere.

Europako Zerga ItunapZer da? Ekonomia eta DiruBatasunerako Egonkortasun,Koordinazio eta Gobernantzaituna da izen ofiziala. Aurtengomartxoan sinatu dute Erresu-

ma Batua eta Txekiar Errepu-blika ez beste Europako Bata-suneko kideek. AurrerantzeanEBko kideek defizit publikoakkontrolpean mantenduko di-tuztela ziurtatzeko akordioada, eta Alemaniaren ezinbes-teko baldintza da eurogunekobeste kideei finantza laguntzaematen jarraitzeko.pZer ekarriko du? Praktikan,defizitak debekatzea. 90ekohamarkadatik indarrean dago-en Egonkortasun Itunak defizi-ta gehienez %3koa izan beharduela erabaki arren, arau horihautsi dute kide gutiz gehienek,Alemaniak haien artean. Orain-go ituna askoz zorrotzagoa da:gehien jota beren BPGaren%0,5eko defizita izan beharkodute sinatu dutenek. Beren zorpublikoa %60tik behera dutenkideek eta «epe luzean finan-tza egonkortasunerako arriskutxikia» dutenek %1eko defizitaeduki ahal izango dute. Egitu-razko defizitari dagozkio kopu-ru horiek, hau da, salbuespene-ko egoerek eragindako gastuakzenbatzen ez dituztenak. Sal-

buespen horiek zeintzuk direnerabakitzean dago gakoa. Defi-zita mugatzeko araua konstitu-zioan edo antzeko mailakoaraudian egon beharko du. Es-painiak jada egin zuen iaz;Frantziak, ordea, ez. Zorra eremugatu nahi du itunak: horrela,BPGaren %60tik gorako zorradutenek urtero hortik goraduen zorraren hogeiren bat txi-ki beharko du.pZigorrik ba al du? Bai. Bainaaurretik legez zehaztu beharkodiren defizita zuzentzeko me-kanismo automatikoak baliatubeharko dituzte ituna sinatudutenek. Hala egin arren defizi-taren muga gainditzen duteneiberen BPGaren %0,1 artekoisuna ezarri ahal izango die Eu-ropako Justizia Auzitegiak. Diruhori ESMra joango da.pIndarrean al dago? Ez.2013ko urtarrilaren 1ean da in-darrean jartzekoa, baina horre-tarako beharrezkoa da eurogu-neko hamazazpi kideetatik gu-txienez hamabik ontzathartzea. Bederatzik egin dute—Alemaniak eta Espainiak os-

tegunean—, eta horien arteanIrlandak soilik eskatu die iritziabere herritarrei: %60ek baiez-koa eman zioten maiatzekoerreferendumean. Itun Fiskalaizenpetuta izatea ezinbestekobaldintza da 2013ko martxotikaurrera ESMren maileguak jasoahal izateko. Haren beharraizango dutelakoan, irlandarrekbaiezkoa eman zuten.

‘Six pack’pZer da? Europako Egonkor-tasun Ituna betetzen delaegiaztatzeko EBk onartutakobost araudi eta arteztarau bat.Arau horien helburua da ziurta-tzea estatuek ez dutela defizitasko pilatzen eta hura zuzen-tzeko beharrezkoak diren neu-rriak hartzen dituztela. EBkokide guztiei eragiten die.pNola funtzionatzen du?%3tik gorako defizita eta%60tik gorako zorra dutenekplan bat hitzartu beharko duteEuropako Batzordearekin bidesoreka horiek konpontzeko.Agindutakoa betetzen ez due-nari BPGaren %0,5 arteko isu-

na ezarri ahal izango dio Ba-tzordeak. Gobernuen gehien-go kualifikatu bat beharko daisun hori atzera botatzeko.pIndarrean al dago? Bai,2011ko abenduaz geroztik.

EBZren ezohiko neurriakGogoz kontra izan bada ere,inflazioaren kontrolean oina-rritutako bere ohiko ortodoxiaitxia bertan behera utzi du Eu-ropako Banku Zentralak, etahonako neurriak hartu ditu:pLikidezia bankuei.Krisiakbankuen arteko mailegueniturria itxi duenez, epe motze-rako behar beste diru utzi diebankuei. Haren truke eskatzendituen baldintzak ere bigunduditu, batez ere Greziako ban-kuak kalitate handiko berme-rik gabe geratzen ari zirelako,beren herrialdeko zorra zabor-tzat jotzen baitute kalifikazioagentziek.pMailegu luzeak bankuei.Epe Luzeko BirfinantzatzeOperazioen (LTRO ingelesez)bidez, iazko abenduan etaaurtengo otsailean ia bilioi bateuro utzi dizkie bankuei, hiruurtean itzuli beharrekoak. Ofi-zialki helburua maileguak he-rritar eta enpresengana iristeaizan arren, horretatik gutxi iritsida. Horren ordez, bankuek hiruurteko arnasaldia hartu dutemerkatuan finantzatzerik ezduten maileguak itzultzen joa-teko; Italiaren eta batez ereEspainiako bankuen kasue-tan, diruaren zati handi bat be-ren zor publikoa erostera joanda, eta horri esker haien gaine-ko presioa arindu zen urtekolehen hilabeteotan.pEstatuen zorra.2010ekomaiatzean Greziaren zorraerosten hasi zen inbertsiogile-ei, hartara interes txikiagoapaga zezaten. Ondoren berdinegin du Portugalekin eta Irlan-darekin, eta abuztuan Espai-niarena eta Italiarena erostenhasi zen. 220.000 milioi erosiondoren, otsailean eten zituenoperazioak, LTROrekin nahi-koa lagundu zuela iritzita.

EBren goi-bilera23 2012ko ekainaren 24a • Egitura

Gizonezko bat, egunkariei begira, Atenasko kiosko batean, Greziako hauteskundeen biharamunean. ORESTIS PANAGIOTU / EFE