EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta,...

28
1. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29 UGAO-MIRABALLESKO UDALA (BIZKAIA) AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES (BIZKAIA) Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemezortziko maiatzaren hogeita bederatzian, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla: ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI and. JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. BEATRIZ PEREDA MARTÍNEZ and. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. ASIER KORTAJARENA ZABALA jn. FELICIDAD BAHILLO MORÁN and. GOIO RAMOS VILLANUEVA jn. RUFI RUBIO COLLADO and. IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza Oso honek Ohiko Bilkura egin du lehenengo deialdian. Hemezortzi orduak eta hogeita hamar minutu direnean bilkura hasi dela adierazi da publikoki eta, jarraian, Gai-zerrendan jasotako gaiak eztabaidatu dira: 1.- 2018-04-24KO AURREKO BILERAKO AKTA-ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA. Irakurri ondoren, 2018-04-24ko aurreko bilkurako akta-zirriborroaren berri eman da. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: ONARTZEA, beraien transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 109. artikuluari eta udalbatzaren 1997-02-25eko erabakiari jarraiki. 2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

Transcript of EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta,...

Page 1: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

1. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ugao-Miraballesko udaletxeko bilkura-aretoan, bi mila eta hemezortziko

maiatzaren hogeita bederatzian, EKAITZ MENTXAKA CORRAL alkate jauna mahaiburu dela, eta jarraian aipatzen diren zinegotziak bertan direla:

ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA MAITE FERNÁNDEZ OTAMENDI and.

JON-IÑAKI LARRABIDE GUINEA jn. BEATRIZ PEREDA MARTÍNEZ and. NEREA SOLAGUREN SALAZAR and. XABIER URUEÑA ASTIGARRAGA jn. ASIER KORTAJARENA ZABALA jn. FELICIDAD BAHILLO MORÁN and. GOIO RAMOS VILLANUEVA jn. RUFI RUBIO COLLADO and.

IÑIGO ALEGRIA ITURRI idazkari jaunak ekitaldiaren fedea emanez, Udalbatza

Oso honek Ohiko Bilkura egin du lehenengo deialdian. Hemezortzi orduak eta hogeita hamar minutu direnean bilkura hasi dela adierazi da publikoki eta, jarraian, Gai-zerrendan jasotako gaiak eztabaidatu dira: 1.- 2018-04-24KO AURREKO BILERAKO AKTA-ZIRRIBORROAREN BERRI EMATEA.

Irakurri ondoren, 2018-04-24ko aurreko bilkurako akta-zirriborroaren berri eman da.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

ONARTZEA, beraien transkripzioa bitarteko mekanikoekin aginduz, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 109. artikuluari eta udalbatzaren 1997-02-25eko erabakiari jarraiki. 2.- ADIERAZITAKO DATETAN EMANDAKO ALKATETZA EBAZPENEN BERRI EMATEA.

Page 2: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

2. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak ondorengo Alkatetza Dekretuak azaldu ditu: -131/18 Dekretua.- Esleitzea "VIRTUALWARE 2007, S.A." enpresari, Ugao-Miraballesko San Bartolome elizaren hiru infografia eta bideo bat egiteko kontratua.

Ekintza hau paisaiaren gaineko jarduketen barruan jasota dago eta lehenetsitako ekintza bat da. Kanpo lanetan aurrekontu partida dagoela erantsi du. Ekintza honen bitartez, San Bartolomeko elizpeak estaltzeko aukera desberdinak zelan geratuko liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia futbol-zelaia belar artifizial sistemaz hornitzeko eta berau ezartzeko kontratazio espedientea, askotariko irizpideekin eta prozedura ireki bidez, onartzea.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak azaldu du Arrigorriagako Udalari agindu zaiola Arandia Futbol Zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko baldintza agiriak idaztearen kudeaketa, hauek ere aldatu egingo dutelako beraien udalerrian, eta, hori horrela, batera izapidetzea erabaki da. Honela, Arrigorriagako Udalak izango du izapide guztien gaineko ardura: baldintza agiriak egitea, etab. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak aipatu duenez, kudeaketa agindu honen bitartez ekonomia zein kudeaketa arloko hobekuntzak lortu nahi dira lizitazio honetan. Azkenik, lizitazioan jarraitu beharreko prozedura azaldu du, Europako Aldizkarian argitaratu behar izan dela eta lizitazioan parte hartuko duten enpresen eskaintzak ekainaren 25erako egotea espero dela.

Alkate jaunak TAOLAren 46. artikuluan xedatzen dena betez, honako ebazpen

hauen berri eman du zehatz-mehatz, eta bertaraturiko zinegotzi guztiek aho batez berretsi dituzte horiek guztiak. 2.1 2018-04-23ko 125/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X , NAN zenb.: X X X A BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko

aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunari prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunak bere izena erroldan behar bezala ageri dela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzan. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi den herriaren berri eman behar dio.

Page 3: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

3. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez, udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.2 2018-04-23ko 126/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: Udalerri honetako auzokidea den X X X jaunari desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela EMATEA. BIGARRENA: Interesdunari, txartelarekin batera, Europar Batasuneko estatukide ezberdinetan berau erabiltzeko baldintzen laburpena ematea. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko 50/2016 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztu dira. HIRUGARRENA: Gogoraraztea X X X jaunari adierazitako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, txartela BOST URTERIK behin berritu beharko dela bere egoitzari dagokion udaletxean, bere desgaitasuna balioestean sor daitezkeen aldaketek txartelaren indarraldia galtzea ekar dezaketela alde batera utzi gabe. 2.3 2018-04-25eko 127/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: 5/18 zenbakidun faktura-zerrenda onartzea 2.4 2018-04-25eko 128/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: BERRESTEA "Ugao-Miraballesko iparraldean argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko (VSAP luminarien ordez LED luminariak ezartzea)" hornidura-lanen kontratazioaren lizitaziorako Kontratazio Mahaiak 2018ko apirilaren 23ko batzarrean egindako proposamena. Batzar horretan BAZTERTU egin zen "Ekoleds Innovations, S.L:" enpresa, lizitazioan parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa epez kanpo aurkeztu izanagatik. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "Ekoleds Innovations, S.L:" enpresari, ezar ditzakeen helegiteak adieraziz. 2.5 2018-04-25eko 129/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: KONTRATATZEA X X X andrea, Ugao-Miraballesko Udal Liburutegian egindako praktika ez laboralen aldia gainditu zuen ikasleetako bat, 2018ko apirilaren 30ean liburutegiko laguntzaile funtzioak betetzeko.

BIGARRENA: JAKITERA EMATEA lan kontratupeko langileen ordezkari sindikalari eta X X X

andreari.

Page 4: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

4. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

2.6 2018-04-25eko 130/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- Entzunaldia EMATEA "Iluminia Lighting Company S.L." eta "Artetxe General Group S.L." enpresei, 5 egun balioduneko epean, beraien eskaintzetan egindako balorazioa arrazoitzeko eta hauen baldintzak zehazteko ondorioekin, neurriz kanpoko edo ezohiko bajatzat jo baitira, SPKLaren 149 artikuluan eta kontratua arautzen duen baldintza agirien 19. baldintzan ezarritakoari jarraiki.

BIGARRENA: Aurretik aipatutako entzunaldien eta alegazioen izapidea bete ostean, hauek Ugao-Miraballesko Udal honetara igorriko dira dagokion txostena egiteko ondorioekin. Txosten honetan eskaintzak bideragarriak diren ala ez adierazi beharko da, era arrazoituan eta entzunaldian enpresek egindako justifikazioari jarraiki; bideragarritzat joz gero, puntuen esleipenean sartuko dira eta, jo ezean, baztertu egingo dira hauen bideragarritasunaren gaineko justifikazioa aintzat hartu ez izanagatik. Azken kasu honetan, ez dira kontuan hartuko dagozkion puntuen esleipen ondorioetarako.

HIRUGARRENA.- Txosten teknikoa egin ostean, deialdia egin eta kontratazio mahaia batuko da. Honek, eskaintzen sailkapen-proposamena, lehenengo tokian sailkatutako lizitatzaileari errekerimendua eta, kasua balitz, esleipena egingo du. 2.7 2018-04-26ko 131/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ESLEITZEA "VIRTUALWARE 2007, S.A." enpresari, Ugao-Miraballesko San

Bartolome elizaren hiru infografia eta bideo bat egiteko kontratua, 3.300,00 euroko zenbatekoan (BEZ kanpo), aurkeztutako proposamenari jarraiki.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "VIRTUALWARE 2007, S.A." enpresari.

2.8 2018-05-03ko 132/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, El Jaro Pasealekuko 9-4. esk. etxebizitzan bainugela eraberritzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari.

2.9 2018-05-03ko 133/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

DIRU-LAGUNTZA ESKATZEA, 15.000 eurokoa eta Europar Erkidegoko WiFi4EU Programaren barruan, Ugao-Miraballesko espazio publikoetan haririk gabeko sarbide puntuak ezartzeko. 2.10 2018-05-04ko 134/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Page 5: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

5. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

ONARTZEA Arrigorriaga, Zeberio eta Ugao-Miraballesko Udalen arteko administrazioz gaindiko lankidetza hitzarmena, hitzez hitz, 2018, 2019 eta 2020 urteetan "Emakumeen Klasikoa" txirrindularitza lasterketa egiteko. 2.11 2018-05-07ko 135/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X, NAN zenb.: X X X M BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko

aukera izan dezan.

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez,

udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.12 2018-05-08ko 136/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Kontratatzea X X X andrea, 2018ko maiatzaren 11n eta 12an liburutegiko laguntzaile funtzioak betetzeko, oporretan dagoen Liburutegiko Laguntzaile titularra ordezkatuz.

BIGARRENA: Jakitera ematea langileen ordezkari sindikalari eta X X X andreari.

2.13 2018-05-11ko 137/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, Maria Teresa Arana Iturbe andrearen izenean, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 63-2. zenbakidun etxebizitzan egurrezko zoladura -egurrezko frisoa barne- eraberritzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, Maria Teresa Arana Iturbe andrearen izenean. 2.14 2018-05-11ko 138/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 6: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

6. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Ugaoko Dorrea kaleko 11. zenbakiko 2. C etxebizitzan bainugela eraberritzeko eta iturgintza zein elektrizitatea ezartzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.15 2018-05-11ko 139/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 23. zenbakiko 1. B etxebizitzan bainugela eta sukaldea eraberritzeko, eta iturgintza zein elektrizitatea ezartzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari.

2.16 2018-05-11ko 140/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Víctor Chávarri taldeko 8. zenbakiko behea esk. etxebizitzan hiru leihoren arotzeria aldatzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.17 2018-05-11ko 141/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, X X X jaunaren izenean, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 1. zenbakiko 1. ezk. etxebizitzako logela nagusian pladurraren trasdosatua eraberritzeko, lau leihoren arotzeria aldatzeko eta fatxada nagusiari aireztatze-hodia ezartzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, X X X jaunaren izenean.

2.18 2018-05-11ko 142/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Ugaoko Dorrea kaleko 28. zenbakiko 3. esk. etxebizitzan bainugela eta sukaldea eraberritzeko, arotzeria aldatzeko eta iturgintza zein elektrizitatea ezartzeko obra-lizentzia, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.19 2018-05-11ko 143/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Page 7: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

7. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, bide publikoko 6 m2 hartzeko lizentzia, Ugaoko Dorrea kaleko 28. zenbakitik hurbil edukiontzi bat ezartzeko. Horretarako, asteburuetan bide publikotik kendu egin beharko du, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantzaren” A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari. 2.20 2018-05-11ko 144/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA.- JAKINARAZTEA "Impermebur, S.L."ri, eskatutako udal obra lizentzia emateko, 390,00 euroko fidantza aurkeztu behar duela udal honetan, obratik datozen eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa egokia berma dadin.

Aipatutako fidantza eskudirutan eratu ahal izango da (Udal honek KUTXABANK erakundean duen

kontu korronte honetan dagokion zenbatekoa sartuz: ES87 2095 0164 26 2053000667); banku-abal bidez; zor publiko baloreetan; kauzio aseguru kontratu bidez edo zuzenbidean baliagarri den beste edozein eratan.

BIGARRENA.- Era berean, "Impermebur, S.L."ri jakinarazten zaio, ekainaren 26ko 112/2012

dekretuaren 6. artikuluari jarraiki, udal obra lizentzia eman eta obrak amaitu ostean, udal honetan ezarritako fidantza itzultzeko eskaera, hondakinen kudeaketari buruzko azken txostenarekin batera aurkeztu beharko dutela. Azken hau obraren zuzendaritza fakultatiboak sinatuta eta aipatutako dekretuaren III. eranskinean zehaztutako ereduari jarraiki egina. Berau, ingurumen organoak bermatutako erakunde independente batek egiaztatuta egon beharko da, aipatutako dekretuaren xedapen iragankorrean ezarritakoari kalterik egin barik. Azken Txosten hau ondorengo dokumentazioarekin batera joan beharko da:

− Kutsatu gabeko lurrak eta harriak betelanak egiteko erabiltzen direnean, honi dagokion lizentzia edo

baimena aurkeztu beharko da.

− Hondakinak modu egokian kudeatu izanaren egiaztagiriak, hondakin arriskutsuak barne. Egiaztagiri hauek baimendutako pertsona kudeatzaileek edo kutsatu gabeko lurrak eta harriak eraman izan diren betelanen pertsona titularrak baimendutakoek igorritakoak izan beharko dira.

− Balioztatutako hondakin kopuruari, hauen erabilerari eta in situ erabilitako eraikuntza eta eraispen materialei buruzko zinpeko aitorpena.

Hirugarrena.- JAKINARAZTEA ebazpen hau "Impermebur, S.L:"ri.

2.21 2018-05-11ko 145/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA "Impermebur, S.L."ri, Iturrigorrialde auzoko 8. zenbakidun eraikinaren

fatxadaren ondoan aldamio bat ezartzeko lizentzia. Horretarako, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantzaren" A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau "Impermebur, S.L:"ri. 2.22 2018-05-11ko 146/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Page 8: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

8. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, jabetza eskubidea kenduta eta hirugarrenei kalterik egin gabe, Udiarraga kaleko 35. zenbakiko lokala gaitzeko baimena, bertan "Osteopatia eta fisioterapia" jarduera ezartzeko, Udal Aparejadoreak egindako txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.23 2018-05-11ko 147/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X andreari, X X X jaunaren izenean, bide publikoko 6 m2 hartzeko lizentzia, Udiarraga kaleko 35. zenbakitik hurbil edukiontzi bat ezartzeko. Horretarako, asteburuetan bide publikotik kendu egin beharko du, udal aparejadoreak idatzitako txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete egin beharko ditu, eta “Udal eremu publikoaren erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ezarritako tasak arautzen dituen Ordenantzaren” A epigrafean ezarritako tasa ordaindu beharko du.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X andreari, X X X jaunaren izenean.

2.24 2018-05-11ko 148/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: BAIMENTZEA X X X jauna, Udiarraga kaleko 35. zenb. lokalean “Osteopatia eta fisioterapia zentroa” jarduera ezartzeko, betiere hizpide dugun jarduerari eragiten dioten legezko xedapen orokorrak eta udaltzaingoarenak, bereziki txosten teknikoan jasotzen direnak, betetzen badira.

BIGARRENA: ESKATZEA X X X jaunari, teknikari gaituak sinatutako ziurtagiria aurkez dezan. Bertan egiaztatu beharko da jarduera edota instalazioa aurkeztutako eraikuntza-proiektura eta dokumentazio teknikora egokitzen dela eta ingurumen betekizun guztiak betetzen dituela, kasua balitz, ingurumen eraginari buruzko adierazpenean jasotakoak barne.

HIRUGARRENA: GOGORATZEA eskatzaileari, proiektatutako jarduera ezin izango dela abian jarri,

udal teknikarien egiaztapen-bisita egin ostean, udal txosten teknikoan ezarritako neurri osagarrien eraginkortasuna eta segurtasuna bermatu arte. Era berean, egiaztapen-bisita noiz egin ahal den jakinarazi beharko duela.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari.

2.25 2018-05-11ko 149/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: Espedientea ABIARAZTEA Ugao-Miraballesko Biztanleen Udal Erroldan honako honi baja emateko:

- X X X, Egoiliar txartel zenb.: X X X R

BIGARRENA: Entzunaldia ematea interesdunari, hamabost eguneko epean, alegazioak aurkezteko

aukera izan dezan.

Page 9: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

9. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

HIRUGARRENA: Ez bada lortzen interesdunei prozeduraren jakinarazpena ematea, ebazpen hau Estatuko Aldizkarian ARGITARATZEA eta Udalaren iragarki-taulan jartzea, hamabost eguneko epean, interesdunek beraien izenak erroldan behar bezala ageri direla egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak eta dokumentuak aurkez ditzaten. Zehazki, Udal honi bizileku-aldaketaren edo gaur egun bizi diren herriaren berri eman behar diote.

LAUGARRENA: Behin epe hori igarota ez bada ezer egin aipatutako bi eginkizunei dagokienez,

udalerri honetako Biztanleen Erroldan bere baja erregistratuko da, horrek dituen ondorioekin (besteak beste, hauteskunde-erroldatik kanpo gelditzea). Beste alde batetik, bidezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatuko dira, ezar daitezkeen zigorrei dagokienez, arestian aipatutako Biztanleei eta Tokiko Erakundeen Lurralde Mugatzeari buruzko Araudiko 107. artikuluan ezarritakoarekin bat. 2.26 2018-05-11ko 150/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: PROPOSATZEA "Ilumia Lighting Company S.L." enpresa esleipendun gisa "Energia eraginkortasuna hobetzea (VSAP luminarien ordez LED luminariak ezartzea)" izeneko kontraturako, eskainitako 13.612,50 €ko prezioan (11.250,00 € eta BEZari dagozkion 2.362,50 €) eta aurkeztutako eskaintzari jarraiki.

BIGARRENA: ESKATZEA "Ilumia Lighting Company S.L."ri kontratu hau zuzentzen duten baldintza agiri partikularren 20. baldintzan agindutako dokumentazioa aurkezteko, 7 egun balioduneko epean, akordio hau jakinarazten den biharamunetik zenbatzen hasita.

HIRUGARRENA: OHARTARAZTEA "Ilumia Lighting Company S.L." lizitatzaileari errekerimendu hau adierazitako epean betetzen ez bada, lizitatzaileak eskaintza kendu duela ulertuko dela, eta kasu horretan hurrengo lizitatzaileari eskatuko zaiola dokumentazio hori, eskaintzak sailkatu diren hurrenkerari jarraiki.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau lizitazioan parte hartu duten enpresei:

• ILUMIA LIGHTING COMPANY • I+D ENERGIAS, S.L. • ARTETXE GENERAL GROUP • ELECTRICIDAD MARTIN S.A. • TEISA-TECNICAS EDIFICATIVAS INNOVADORAS, S.L. • INELCO 2001, S.L. • VALDONAIRE SOLUCIONES TÉCNICAS, S.L. • ELECTRIFICACIONES RADIMER, S.L. • SAKALDI, S.L. • ASENAV, GESTION INTEGRAL, S.L. • ELECTRICIDAD CUADRA, S.L. • EKOLEDS INNOVATIONS, S.L. • ELECTRICIDAD UGAO, S.L.

2.27 2018-05-15eko 151/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: AGINTZEA Arrigorriagako Udalari, egin ditzala Arrigorriagako eta Ugao-Miraballesko futbol zelaien belar artifiziala aldatzeko xedea duen baterako administrazio-kontratua lizitatzeko beharrezkoak diren izaera materialeko, teknikoko edo zerbitzu arloko jarduera guztiak, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 9ko 9/2017 legearen 31 artikulua eta 2004/18/EB Zuzentaraua baliogabetzen dituen

Page 10: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

10. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

kontratazio publikoari buruzko 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24 Zuzentarauaren 38 eta 39 artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki. BIGARRENA: ONARTZEA, hitzez hitz, Arrigorriagako eta Ugao-Miraballesko udalen artean materialaren kudeaketa agintzeko Hitzarmena, Arrigorriagako Santo Cristo II eta Ugao-Miraballesko Arandia futbol zelaietako belar artifiziala aldatzeko kontratua batera lizitatzea kudeatzeari buruzkoa. 2.28 2018-05-16ko 152/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: ONARTZEA Ugao-Miraballesko Arandia futbol-zelaia belar artifizial sistemaz hornitzeko eta berau ezartzeko kontratazio espedientea, askotariko irizpideekin eta prozedura ireki bidez, 190.000,00 euroko zenbatekoan (BEZ barne).

BIGARRENA: ONARTZEA dagokion gastua, udal aurrekontuaren 342.601.01 partidaren kargura.

HIRUGARRENA: ONARTZEA Ugao-Miraballesko Arandia futbol-zelaia belar artifizial sistemaz hornitzeko eta berau ezartzeko administrazio baldintza partikularren eta baldintza teknikoen agiriak. 2.29 2018-05-17ko 153/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua

Honako hau ebazteko:

LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko baimena.

BIGARRENA: ondorengoa GOGORARAZTEA X X X jaunari:

-Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak leku edo espazio publikoetan egoteko animaliok daramatzanak eta kontrolatzen dituenak aldean eraman beharko dituela Ordenantza honetako 20 artikuluan aipatutako lizentzia administratiboa eta animalia hori arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan izena emanda daukala egiaztatzen duten ziurtagiriak.

-Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek euren tamaina eta arrazaren araberako muturrekoa eraman

beharko dutela, baita lepoko gogorra ere, gehienez ere bi metroko luzerakoak. Ezin izango direla aske ibili inolako kasuetan, eta pertsona bakoitzeko ezin izango da mota hauetako txakur bat baino gehiago eraman. Debekatuta dagoela arnesak erabiltzea.

-Lizentziak bost urteko balio-denbora izango duela, eta iraupen bereko segidako epeetan berritzeko

aukera egongo dela, aldez aurretik eskatuta. Lizentzian jasota dauden datuetan edozein aldaketa eginez gero, jabeak lizentzia eman zion udalerriaren eskumeneko organoari jakinarazi beharko diola, eta horretarako hamabost eguneko epea izango duela, hori egiten denetik aurrera zenbatzen hasita. Era berean, baimena ematen duen udalak AIEOri helarazi beharko dizkiola emandako lizentziak.

-Lizentzia ematea eragin zuten baldintzak betetzen ez direnean, bidezkoa izango dela administrazio-

lizentzia baliogabetzea eta, edozein kasutan, betiere zehapen osagarri batek arlo horren inguruan indarrean dagoen legerian falta larri edo oso larri bati ezarriz gero.

2.30 2018-05-18ko 154/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Page 11: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

11. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: EMATEA Esklerosi anizkoitzaren euskal fundazioari, datorren uztailaren 8an Arandiako kanpoko igerilekuetan jarduera solidarioa egiteko baimena eta 2018 urteko “Esklerosi anizkoitzaren alde, Busti zaitez” kanpaina 300 €rekin diruz laguntzea.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA alkatetza dekretu hau interesdunari.

2.31 2018-05-18ko 155/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

BAIMENA EMATEA "Club Deportivo Lanzero Classic" izenekoari, datorren 2018ko irailaren 8an Ugao-Miraballes, Zollo eta Morteru auzoaren artean egingo den proban Ugao-Miraballesko bide publikoetatik igarotzeko eta adierazitako udalerriko espazio publikoak erabiltzeko. 2.32 2018-05-21eko 156/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: ONARTZEA 6/18 zenbakidun faktura-zerrenda 2.33 2018-05-21eko 157/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ONARTZEA X X X andrearen uko egitea, administrari laguntzaile lanpostuan Udal honetako bitarteko funtzionario den aldetik, laneko azken eguna 2018ko ekainaren 15a izanik. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesatuari eta Udal honetako Langile Funtzionarioen Ordezkariari. 2.34 2018-05-22ko 158/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: ESLEITZEA "Ilumia Lighting Company S.L." enpresari, "Energia eraginkortasuna hobetzea (VSAP luminarien ordez LED luminariak ezartzea)" izeneko kontratua, eskainitako 13.612,50 €ko prezioan (11.250,00 € eta BEZari dagozkion 2.362,50 €).

Balioztatutako memorian, administrazio-baldintza partikularren agirian, eta esleipendunak aurkeztutako eskaintzan jasotakoa zorrotz jarraituz gauzatuko da kontratua. Kontatuaren gauzapenean exijitu egin beharko dira azken honen edukia eta konpromisoak betetzea.

BIGARRENA: GOGORARAZTEA Ilumia Lighting Company S.L. enpresari, kontratua esleitu ostean, eta gehienez ere berau egikaritzen hasten denean, kontratazio-organoa den alkatetzari idatziz jakinarazi beharko diola azpikontratua egiteko asmoa, azpikontratatu nahi den prestazioaren atala adieraziz, eta baita ere azpikontratistaren nortasuna, harremanetarako datuak eta legezko ordezkariaren edo ordezkariak nortzuk diren; horrez gain, honek gaitasun nahikoa duela justifikatu eta SPKLaren 71. artikuluan araututako kontratatzeko debekurik ez duela ere egiaztatu beharko du.

Gainera, azpikontratatu den kontratuaren atalaren zenbatekoa ere adierazi beharko du.

HIRUGARRENA: GOGORARAZTEA Ilumia Lighting Company S.L. enpresari, kontratazio organoa den alkatetzaren aldetik zaindu egingo dela kontratua era egokian egikaritzen dela, kontratatutako horniduren kalitatean murrizketarik gertatu barik.

LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau lizitazioan parte hartu duten enpresei:

Page 12: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

12. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

• ILUMIA LIGHTING COMPANY • I+D ENERGIAS, S.L. • ARTETXE GENERAL GROUP • ELECTRICIDAD MARTIN S.A. • TEISA-TECNICAS EDIFICATIVAS INNOVADORAS, S.L. • INELCO 2001, S.L. • VALDONAIRE SOLUCIONES TÉCNICAS, S.L. • ELECTRIFICACIONES RADIMER, S.L. • SAKALDI, S.L. • ASENAV, GESTION INTEGRAL, S.L. • ELECTRICIDAD CUADRA, S.L. • EKOLEDS INNOVATIONS, S.L. • ELECTRICIDAD UGAO, S.L.

2.35 2018-05-22ko 159/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: EMATEA X X X jaunari, Udiarraga kaleko 34. zenb. eraikineko Jabeen Erkidegoaren ordez, eraikin horretako barne egitura eta balkoiak birgaitzeko obra hasteko luzapena, Udal Aparejadoreak eginiko txostenean ezarritako baldintzak eta erabakiak betez. BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X jaunari, Udiarraga kaleko 34. zenbakiko Etxejabeen Erkidegoaren ordez. 2.36 2018-05-25eko 160/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: ONARTZEA 7/18 zenbakidun faktura-zerrenda 2.37 2018-05-25eko 161/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko: LEHENENGOA: IZENDATZEA X X X jauna bitarteko funtzionario, 2018ko ekainaren 4tik aurrera, Administrari laguntzaile lanposturako, Administrazio Orokor eskala, Administrari laguntzaile azpieskala, C2 taldekoa, 2. Hizkuntza Eskakizuna. BIGARRENA: X X X jaunari GOGORARAZTEA lanpostua utzi egin beharko duela karrerako funtzionario batek lortzen duenean, edo Ugao-Miraballesko Udalak amaitutzat jotzen dituenean bere garaian zeuden presako arrazoiak, bitarteko funtzionario batek lanpostu hori betetzea eragin zutenak. HIRUGARRENA: Funtzionario izaera eskuratzeko, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epean hartu beharko du lanpostua, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 62 d) artikuluan xedatutakoari jarraiki. LAUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesatuari eta Udal honetako Langile Funtzionarioen Ordezkariari. 2.38 2018-05-25eko 162/18 zenbakiko Alkatetza Dekretua Honako hau ebazteko:

Udalbatza Osoa 2018-05-29ko Ohiko Bilkurara deitzea.

Page 13: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

13. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

3.- GIZARTE-LARRIALDITARAKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN BEDERATZI ESKAERA: 1503/18 GLL, 1640/18 GLL, 1865/18 GLL, 1985/18 GLL, 1237/18 GLL, 1274/18 GLL, 1435/18 GLL, 1697/18 GLL, 30/18 GLL ESPEDIENTEAK. Ikusi dira 1503/18 GLL, 1640/18 GLL, 1865/18 GLL, 1985/18 GLL, 1237/18 GLL, 1274/18 GLL, 1435/18 GLL, 1697/18 GLL, 30/18 GLL espedienteak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren proposamena, behin aurkeztutako eskaerak nahiz agiriak aztertuta. Aintzat hartu da abenduaren 23ko 18/2008 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeari buruzkoa; azaroaren 24ko 4/2011 Legea, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeari buruzko Legea aldatzen duena; urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa; eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Agindua. Agindu horren bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2017. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, eta udal bakoitzarentzat 2017rako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

Ikusi da Udalbatza Osoak 2017ko apirilaren 25eko bilkuran hartu zuen erabakia.

Aintzat hartuta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioa informazio-batzordearen proposamena.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

LEHENENGOA: EMATEA ondorengo Gizarte Larrialdiko Laguntzak:

ESP. EPEA KONTZEPTUAK ZENBATEKOA GUZTIRA 1503 01/01/2018-31/12/2018

01/01/2018-31/12/2018 Mantentze gastuak Energia

568,80 568,80

1.137,60

1640 01/01/2018-31/12/2018 01/01/2018-31/12/2018

Mantentze gastuak Energia

576,00 432,00

1.008,00

1865 01/01/2018-31/12/2018 01/01/2018-31/12/2018

Mantenua beste batzuk Energia

720,00 384,00

1.104,00

1985 01/01/2018-30/06/2018 Oinarrizko beharrizanak 139,44 139,44 1237 01/01/2018-31/12/2018

01/01/2018-31/12/2018 Mantenua beste batzuk Energia

720,00 720,00

1.440,00

1274 01/01/2018-31/12/2018 01/01/2018-31/12/2018

Mantenua beste batzuk Energia

432,00 432,00

864,00

1435 01/01/2018-30/09/2018 01/01/2018-30/09/2018 01/01/2019-30/09/2018

Alokairua Mantenua beste batzuk Energia

1.260,00 270,00 270,00

1.800,00 1697 01/01/2018-31/12/2018

01/01/2018-31/12/2018 Mantenua beste batzuk Energia

720,00 307,20

1.027,20

30 01/01/2018-31/12/2018 01/01/2018-31/12/2018 01/01/2018-31/12/2018

Alokairua Mantenua beste batzuk Energia

1.600,00 480,00 480,00

2.560,00

Page 14: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

14. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

BIGARRENA: Laguntza horiek helburu jakin baterako dira, eta helburu horretarako soilik baliatuko dira. Ugao-Miraballesko Udalak, ondoren, helburua betetzeko izaera hori bete den egiaztatuko du, eta erabiltzaileak nahitaez aurkeztu beharko ditu egindako gastuaren fakturak eta/edo frogagiriak, adierazitako epean.

Ordainketen fakturak edo frogagiriak aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, ordainketa-egunetik aurrera zenbatzen hasita. Faktura edo frogagiri horiek aipatu epean aurkezten ez badira, bidezkoa bada, laguntzak itzultzeko dagokion prozedura abiaraziko da.

Era berean, Udalak egiaztatuko du, dagozkion bitartekoen bidez, laguntzak emateko betekizunak mantentzen diren.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau ondorengo Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren eskatzaileei: 1503/18 GLL, 1640/18 GLL, 1865/18 GLL, 1985/18 GLL, 1237/18 GLL, 1274/18 GLL, 1435/18 GLL, 1697/18 GLL, 30/18 GLL.

4.- ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA HANDITZEKO ESKAERA BI: 1190/18 ELZ ETA 960/18 ELZ.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua handitzeko eskabideen eta ekarritako dokumentazioaren berri eman da: 1190/18 ELZ eta 960/18 ELZ espedienteak.

Etxez Etxeko Laguntza zerbitzu osoa, balio anitzekoa eta komunitarioa da,

eguneroko bizitzako funtsezko aktibitateak egiteko arazoak dituzten familiei zuzenduta dagoena, etxean bertan laguntza zuzena emanez, eta ohiko inguruan geratzea eta integratzea errazten dituzten esku-hartzeak egiten dira autonomia funtzionalean dituzten gabeziak konpentsatzeko.

Ikusita Ugao-Miraballesen Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateari buruzko

araudia. Aintzat hartuta Gizarte Ekintza, Hirugarren Adina eta Immigrazioa informazio-

batzordearen aldeko irizpena.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: LEHENENGOA: HANDITZEA Etxez etxeko laguntza zerbitzua 1190/18 ELZ eta 960/18 ELZ espedienteei, Ugao-Miraballesko Udal Gizarte Zerbitzuek egindako txostenei jarraiki.

BIGARRENA: 1190/18 ELZ eta 960/18 ELZ espedienteen onuradunek banku kontuan zordunduta gauzatuko dute ekarpena. Horretarako, eta hileroko ekarpena kobratzeko, onuradunek beraien banku kontuaren zenbakia eta baimena Ugao-Miraballesko udalari eman beharko dizkie.

Page 15: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

15. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

HIRUGARRENA: 1190/18 ELZ eta 960/18 ELZ espedienteen erabiltzaile titularrek gertatzen den edozein bizikidetza, ekonomia, errolda… aldaketa jakinarazi beharko die Ugao-Miraballesko Oinarrizko Gizarte Unitateari.

LAUGARRENA: Gogoraraztea 1190/18 ELZ eta 960/18 ELZ espedienteen erabiltzaile titularrei, hiru urterik behin aurkeztu beharko dutela eskatzen zaien dokumentazioa, zerbitzuari egiten dioten ekarpen ekonomikoa eguneratu asmoz.

5.- UGAO-MIRABALLESKO EL JARO PASEALEKUKO 2. ZENBAKIAN DAGOEN MERKATARITZA LOKALAREN ERABILERA ETXEBIZITZA ERABILERARA ALDATZEKO CRISTINA SÁNCHEZ SÁNCHEZ ANDREAK EGINDAKO BAIMEN ESKABIDEAREN ESPEDIENTEA.

Cristina Sánchez Sánchez andreak, El Jaro Pasealekuko 2. zenbakiko eraikinaren atariaren ezkerraldean (patiotik sartuta), behe solairuan, dagoen lokalari etxebizitza erabilera ezartzeko baimena eskatu du.

Ikusita aurkeztutako dokumentazioa, Udal Aparejadoreak aldeko txostena egin du.

Aurkeztutako dokumentazioak Etxebizitzen erabilera baimentzeko udal ordenantza (aurrerantzean, EEBUO) eta Plangintzaren Arau Subsidiarioaren 64. artikuluak xedatutakoarekin bat dator, eta lokala dagoen kalea EEBUOren pean dago (Arau Subsidiarioen I. Eranskina).

Ikusita Hirigintza, Etxebizitza, Auzoak, Obrak eta Zerbitzuak informazio-batzordearen aldeko iritzia.

Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunarekin, ondorengoa erabaki du: LEHENENGOA: BAIMENA EMATEA Cristina Sanchez Sanchez andreari, El Jaro

Pasealekuko 2. zenbakiko eraikinaren atariaren ezkerraldean (patiotik sartuta), behe solairuan, dagoen lokalaren hirugarren mailako erabilera edo beste bat aldatzeko, eta etxebizitza gisa erabiltzeko, ondoren adierazten diren baldintzei jarraiki. BIGARRENA: Aipaturiko lokala etxebizitza bihurtzeko, egoera horrek eragiten dituen hirigintza zamak ordaindu beharko dira. Zama horiek, 2018 urterako, 65,21 €koak dira metro koadro bakoitzeko, erabilera aldatu eta obrak egin ondoren suertatzen den azalera erabilgarria oinarritzat harturik (lokalak 64,57 m2ko azalera erabilgarria du). Ordainketa egiteko gehienez ere 2 hilabeteko epea ezarri da erabaki hau jakinarazten denetik aurrera, eta hori egin beharko da lokala egokitzeko obrarako lizentziaren eskaera aurkeztu aurretik.

Page 16: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

16. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

HIRUGARRENA: Ondoriozko etxebizitza udal etxebizitza tasatuen kategorietako baten barnean dagoenez, Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen Udal Ordenantzak dioena bete beharko du, bertan azaltzen diren salbuespenekin. LAUGARRENA: Hirugarren sektoreko lokal bat etxebizitza bihurtzeko baimen hau aplikatuko da hirugarrenei kalterik egin gabe eta jabetza eskubidea izan ezik, eta esku-hartze honek jabetza horizontalaren tituluan eragin ditzakeen aldaketak alde batera utzita. BOSGARRENA: Erabilera aldaketa gauzatzeko, lokaletan etxebizitza erabilera baimentzea arautzen duen udal ordenantza bete beharko du interesdunak, eta zehazki, 6.2 artikulua bete beharko du nahitaezko udal lizentzia eskuratzeko.

SEIGARRENA: GOGORARAZTEA Cristina Sanchez Sanchez eskatzaile andreari idatzi bat aurkeztu beharko duela Ugao-Miraballesko udaletxean. Idatzi horretan, udal honekin Hitzarmen-Kontratu bat sinatzeko prest dagoela adierazi beharko du (zirriborroaren ale bat helaraziko zaio, aipatutako lokalaren hirugarren sektoreko erabilera etxebizitza erabilerara aldatzea ahalbidetzeko). 6.- ONARTZEA UGAO-MIRABALLESKO UDIARRAGA 1, 1. EGIKARITZE UNITATEKO KONTSOLIDATU GABEKO BIZITEGI-LURZORU HIRITARRA ITUN SISTEMA BIDEZ KUDEATZEARI BURUZKO HITZARMENA, OPISA, ORGANIZACIÓN Y PROGRAMACIÓN DE INVERSIONES, S.A. ENPRESAREKIN.

EGITATEZKO AURREKARIAK: LEHENENGOA: Ugao-Miraballesko Udal honek, 2017ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran behin betiko onartu zuen Ugao-Miraballesko Udiarraga 1, i. EU egikaritze unitatearen Hiri-antolamendurako Plan Bereziaren Testu Bategina (aurrerantzean HAPB), X X X jaunak aurkeztua, Organización y Programación de Inversión S.A.ren (OPISA) izenean. 2017ko martxoaren 8ko BAOren 47. zenbakian argitaratu zen. BIGARRENA: Plangintza Orokorreko Arau Subsidiarioetako 143 artikuluak, HAPBaren onarpenarekin 2017ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran aldatua, jarduketa sistema itun bidezkoa dela xedatzen du kudeaketa baldintzen atalean. HIRUGARRENA: Ugao-Miraballesko Udal honek, 2018ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran behin betiko onartu zuen Ugao-Miraballesko Plangintzaren arau Subsidiarioetako Udiarraga 1, 1. EU egikaritze unitatearen Urbanizazio-Jarduketa Programa (aurrerantzean UJP), Opisa, S.A.k sustatua, 2018ko otsailaren 23ko BAOren 39. zenbakian argitaratu zelarik.

Page 17: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

17. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

UJPn, OPISAk itun hitzarmena aurkezteko gehienez ere hilabete bi ezartzen ziren, beronen behin betiko onarpena BAOn argitaratzen denetik zenbatzen hasita. LAUGARRENA: OPISAk 2018ko apirilaren 25ean aurkeztu zuen Ugao-Miraballesko Udiarraga 1, 1. EU Egikaritze Unitatearen kontsolidatu gabeko bizitegi-lurzoru hiritarraren kudeaketarako Hitzarmena, itun sistema bidezkoa. Bertan, berau kudeatzeko eta egikaritzeko moduak eta baldintzak zehazten ziren. BOSGARRENA: Aipatutako hitzarmenetik honako hau ondorioztatzen da, besteak beste:

- OPISA, Udiarraga 1, 1. EUko hirigintza-eskubideak dituen azalera konputagarriaren jabe bakarra da. - OPISAk, beste betebehar batzuen artean, honako konpromiso hauek hartzen ditu:

• Birpartzelazio proiektua egitea, hirigintza-hitzarmena BAOn argitaratu eta

hurrengo 4 hilabeteen barruan. • Zuzkidura lurrak ematea, birpartzelazio proiektua behin betiko onartzearekin

batera. • Hirigintza-eraikigarritasunaren ehuneko 15aren legezko lagapenaren

aprobetxamendua gauzatzea, bere balioa diruz ordainduz. • Urbanizazio-karga guztiak egikaritzea eta ordaintzea, eta urbanizazio-lanak

egikaritzea. • Urbanizazio-kargen %7ko zenbatekoa duen abal baten konpromisoak

bermatzea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK: LEHENENGOA: Euskal Herriko Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (aurrerantzean EHLHL) Zazpigarren Xedapen Gehigarriak arautzen ditu kudeaketarako hirigintza-hitzarmenak. Honen arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta toki erakundeek hitzarmenak izenpetu ahal izango dituzte, batera zein banaka, pertsona pribatuekin zein publikoekin, berdin izanik hauek lurren jabeak diren ala ez, hirigintza-jarduera hobeto eta eraginkortasun handiagoz garatzeko asmoz. BIGARRENA: Itun hitzarmena hirigintza egikaritzeko hitzarmen bat da, beronen xedea kudeaketarako moduak zein baldintzak ezartzeaz gain, hitzarmena egiteko unean indarrean dagoen planeamendua egikaritzea baita. HIRUGARRENA: Ez dago itun batzarrik eratu beharrik, jabe bakarrenarena baita eraginpeko eremu osoa (kasu honetan, OPISArena). Dena den, aipatutako batzarrari dagozkion betebeharrak bere gain hartu beharko ditu (EHLHLaren 160.5 artikulua). LAUGARRENA: Erkidegoari kasuan kasuko hirigintza-eraikigarritasuna lagatzeko legezko eginbeharra diruz ordainduta betetzea xedatzen duten hitzarmenek, dagokien

Page 18: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

18. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

perito-balorazioa jaso beharko dute, udalaren zerbitzu teknikoek eginda edo berretsita (EHLHLaren Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren 7. atala). BOSGARRENA: EHLHLaren Zazpigarren Xedapen gehigarriaren 8. atalak ezartzen duenez, udalari dagokio hirigintza-hitzarmenak onartzea. Horretarako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da lehenago osorik, eta jendaurrean jarriko da, gutxienez 20 eguneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Kontuan hartuta Hirigintza, Etxebizitza, Auzoak, Obrak eta Zerbitzuak informazio-batzordearen aldeko proposamena, eta Udal Arkitekto Aholkulariak 2018ko maiatzaren 10ean egindako aldeko txostena.

Udalbatza Osoak, bertaratutakoen adostasunarekin, ondorengoa erabaki du:

LEHENENGOA: Hasieraz ONARTZEA, Ugao-Miraballesko Udalaren eta Udiarraga 1, 1. egikaritze unitateko lurren gehiengoaren jabe den OPISA enpresaren arteko hirigintza-hitzarmena, hitzez hitz, Egikaritze Unitate honetako kontsolidatu gabeko bizitegi-lurzoru hiritarra itun sistema bidez kudeatzeari buruzkoa.

BIGARRENA: IREKITZEA informazio publikorako epea, gutxienez hogei egunekoa; epe honetan, eduki osoa argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta alegazioak aurkezteko aukera egongo da. Alegaziorik aurkeztu ezean, ordura arte hasierakoa zen onarpena behin betiko onartutzat joko da.

Era berean, iragarkia jarriko da Ugao-Miraballes Udal honetako iragarki taulan eta

egoitza elektronikoan.

HIRUGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau OPISA enpresari.

LAUGARRENA: AHALMENTZEA Ekaitz Mentxaka Corral alkate jauna, hitzarmen hau sinatzeko behar den bestean. 7.- 2018-04-30EAN EGINDAKO UDAL KONTAKETAREN AKTA. Jakitera eman da 2018-04-30ean egindako Udal Kontaketa Akta, haren emaitzen laburpenarekin batera:

Epearen aurreko izakinak............................ 1.131.319,84 € Diru-sarrerak guztira .............................................. 357.989,25 € Ordainketak............................................................... 334.234,99 € IZAKINAK GUZTIRA 2018-04-30ean............ 1.155.074,10 €

Page 19: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

19. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: ONARTZEA 2018-04-30ean egindako Udal Funtsen Kontaketa Akta, bertan azaltzen diren kopuruekin. 8.- HISTORIKOAK DIREN EDO GUTXIENEZ 25 URTEKO ANTZINATASUNA DUTEN IBILGAILUEK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGARI DAGOKION HOBARIA JASOTZEKO ESKAEREN ESPEDIENTEAK.

EGITATEZKO AURREKARIAK LEHENENGOA: Ugao-Miraballesko Udal honek, 2018 ekitaldiari dagokion Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergaren Udal Errolda ONARTU zuen 2018ko apirilaren 24ko osoko bilkuran. BIGARRENA: Historikoak diren edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagokion 2018 urterako hobaria jasotzeko eskaera hauek egon dira: TMIZ-IH 1/18 zenb. eta TMIZ-IH 2/18 zenb. espedienteak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Hobari hau Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen udal

ordenantzaren 4.2 artikuluan arautzen da. Honela, hain zuzen ere: "2. Hobariak: Ibilgailu historikoek edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna dutenek kuotaren

%100eko hobaria izango dute. Antzinatasuna zenbatzeko ibilgailua egin zeneko data edo, data ezezagunekoa izanez gero, lehen matrikulazio-data hartuko da kontuan edo, hori ezean, modeloa edo aldaera egiteari utzi zioteneko data.

Aurreko atalean aipatutako hobaria jaso ahal izateko interesdunek berau eskatu

egin beharko dute, ibilgailuaren antzinatasuna egiaztatzen duten agiri egokiak aurkeztuz”. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

Page 20: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

20. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: ONARTZEA % 100eko hobaria 2018 urterako TMIZn, 25 urte baino gehiago izateagatik, TMIZ-IH 1/18 zenb. eta TMIZ-IH 2/18 zenb. espedienteei:

MATRIKULA ESKAERA DATA ESPEDIENTEA X X X 02/01/2018 TMIZ/IH 01/18 X X X 18/04/2018 TMIZ/IH 02/18

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau interesdunei, TMIZ-IH 1/18 zenb. eta TMIZ/IH 2/18 zenb. espedienteak. 9.- TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGARI DAGOZKION SALBUESPEN-ESKAEREN ESPEDIENTEAK, DESGAITASUNAGATIK.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagokion TMIZ-D 01/18 zenb. espedientearen salbuespen-eskaeraren berri eman da, minusbaliotasunagatik.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen udal ordenantzaren

4.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta

Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, 2018 ekitaldirako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkion ondorengo salbuespenak ematea erabaki du, minusbaliotasunagatik: TMIZ-D 01/18 zenb.

MATRIKULA ESKAERA DATA ESPEDIENTEA X X X 20/04/2018 TMIZ-D 01/18 zenb.

10.- ZATIKAPENA DUTEN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ITZULTZEKO ESKAERAK, IBILGAILUEN ERROLDAN BEHIN BETIKO BAJA EMATEAGATIK.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen udal ordenantzaren 7.3 artikuluak xedatzen duenez ibilgailuari baja ematekotan, kuotaren zenbatekoa hilabete naturaletan hainbanatuko da, baja sortzen den datari dagokiona barne.

Page 21: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

21. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ikusita BI-3044-CD, SS-1149-BF, BI-0050-CN, BI-8066-CU, VI-0262-U, 7993-BLD, S-0970-AK eta 1562-BLK matrikuladun ibilgailuen TMIZen baja izateko egindako eskabideak. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

LEHENENGOA: BALIOGABETZEA eta ITZULTZEA behin betiko baja eman zaien ibilgailuen TMIZen ordainagiriak, ondoren adierazten den eran:

MATRIKULA BAJA DATA ESKAERA DATA ESPEDIENTEA ITZULTZEKO X X X 03/01/2018 04/01/2018 TMIZ-BBB 01/18 115,00 €

X X X 15/02/2017 17/01/2018 TMIZ-BBB 02/18 102,69 X X X

19/01/2018 26/01/2018 TMIZ-BBB 03/18 115,00 € X X X 08/02/2018 16/03/2018 TMIZ-BBB 04/18 48,36 €

X X X 16/03/2018 21/03/2018 TMIZ-BBB 05/18 43,52 € X X X

24/04/2018 30/04/2018 TMIZ-BBB 06/18 83,63 € X X X 20/02/2017 12/02/2018 TMIZ-BBB 07/18 47,5

X X X 15/02/2017 02/01/2018 TMIZ-BBB 08/18 102,69 €

BIGARRENA.- Bigarren erabakian aipatutako zenbatekoari dagokion ordainagiria

EGITEA, ondorengo espedienteetako ibilgailuen titularren alde: TMIZ-BBB 01/18, TMIZ-BBB 02/18, TMIZ-BBB 03/18, TMIZ-BBB 04/18, TMIZ-BBB 05/18, TMIZ-BBB 06/18, TMIZ-BBB 07/18 ETA TMIZ-BBB 08/18. 11.- X X X JAUNAK, UDIARRAGA KALEKO 39. ZENB. ETXEJABEEN ERKIDEGOAREN ORDEZ, EGINDAKO ESKAERAREN BERRI EMATEA. GAIA: AIPATUTAKO ERAIKINAREN FATXADA KONPONTZEKO LANAK DIRELA ETA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAN HOBARIA EZARTZEA.

EGITATEZKO AURREKARIAK

Page 22: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

22. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

LEHENENGOA: X X X jaunak eraikuntzak, instalazio eta obren gaineko zergan

hobaria eskatu du, Udiarraga kaleko 39. zenbakiko fatxadan egingo diren lanetarako, zerga honen udal ordenantza fiskalak araututakoari jarraiki.

BIGARRENA: Udal Arkitekto Aholkulariak aldeko txostena agindu 2018ko

maiatzaren 14an, betiere aurkeztutako dokumentazioa osatuz gero.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga araupetzen duen Ordenantza Fiskalak hau ezartzen du: “ekainaren 30eko 10/989 Foru Arauko 4.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, subjektu pasiboak hala eskatuta udal interes edo erabilgarritasun berezikotzat jotzen diren eraikuntza, instalazio eta obrei dagokien Eraikuntzen, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuotan hobaria ezar daiteke; zehazki, kasu bakoitzerako hurrengo atalean zehazten den ehunekoan:

2.- Udal-interes edo erabilgarritasun berezikotzat joko dira honako hauek bakarrik, aurreko paragrafoan aipatutako hobaria ezartzeari dagokionez:

Fatxadak eraberritzeko obrak: %80"

Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak eta Ogasuna eta Ondarea batzorde

iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz. Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du:

LEHENENGOA: Udal-interes edo erabilgarritasun berezitzat JOTZEA, fatxadak eraberritzeko obren % 80ko hobaria lortzeko, X X X jaunak Udiarraga kaleko 39. zenbakiko eraikineko jabekideen erkidegoaren izenean eginiko eskaera.

BIGARRENA: JAKINARAZTEA ebazpen hau X X X , Udiarraga kaleko 39.

zenbakiko eraikineko jabekideen erkidegoaren izenean, eta GOGORARAZTEA dokumentazioa osatu behar duela eskatutako baimena eskuratzeko. 12.- 2018 URTERAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LAN- ETA JAIEGUN-EGUTEGIA, ETA TOKIKO JAIEGUN-PROPOSAMENA.

Apirilaren 10eko 5/2018 Dekretu bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidego langileen 2019 urteko jaiegunen egutegia.

Dekretu honek, honako hau zehazten du bere 2. artikuluan: “Lan ondorioetarako, 2019. urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu

Page 23: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

23. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

egingo dira, eta ez dira errekuperatu beharko. Lan eta Justizia Saileko lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako udalbatzek proposatuta...”.

Tokiko jaiegun bi horietako bat, ustez, uztailaren 31n ospatuko den San Inazio

Loiolakoa eta San Balendin Berriotxoakoa eguna da, eta Bizkaiko udalerri guztiak barne hartzen ditu;

Beharrezkoa da udal bakoitzak herriko beste jaiegun bat proposatze eta jaiegun

hori indarrean egon behar da bere eskumeneko udalerri osoan. Egun hori ezin izango da igandea edo beste jaiegun bat izan, eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio udalerri honetako tokiko jaiegunaren hileko egun eta izendapen zehatza.

Udalerri honetako jaieguna irailaren 8an ospatzen den Udiarragako Andra Mariaren eguna da.

Baina, 2019 urtean irailaren 8a igandea denez, egokitzat jotzen da jaiegun hau

irailaren 9ra aldatzea. Ikusita Kontuen Informazio-batzorde bereziak, eta Ogasuna eta Ondarea eta

Barne-erregimen, Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela; eta horrekin bat etorriz.

Udalbatza osoak, Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotzien adostasunez,

honako hau erabaki du: LEHENENGOA: EZARTZEA Udalerri honetako tokiko jaiegun gisa “Udiarragako

Andra Mari” eguna, 2019ko irailaren 9a. BIGARRENA: JAKINARAZTEA erabaki hau Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia

Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari eta udalerriko enpresei.

13.- 2017 EKITALDIKO KONTU OROKORRAREN ONARPENAREN BERRI EMATEA. Udalbatza Osoaren aurrera eraman da 2017 ekitaldiko Kontu Orokorra, azter dezan, eta hala badagokio, onar dezan, bidezkoak diren legezko izapideak egin ostean.

Ikusita Kontuen Batzorde Bereziak eta Ogasuna eta Ondarea eta Barne-erregimen; Pertsonal eta Plangintza batzorde iraunkorrak aldeko iritzia eman duela, horren kontu egokia eman eta ondo frogatu dela ondorioztatzen dela eta irizpen horrekin ados egonda.

Udalbatza Osoak, aho batez, erabaki du: ONARTZEA, Kontu Orokorra (aurrekontuarena, aurrekontutik kanpokoa dirutan)

idatzi den eran:

Page 24: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

24. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Kutxako izakinak, aurreko zenbaketakoak (17-12-31) 451.835,98 € 17/01/01etik izandako diru-sarrerak.............................. 4.419.385,75 € 17/01/01etik egindako ordainketak................................ 4.084.543,78 €

Izakinak 17/12/31n............................................................. 786.677,95 €

6.1 Aurrekontutik Kanpoko 2017ko Eragiketen (balioak) Urteko Kontua.

Jarraian, Aurrekontutik Kanpoko 2017ko Eragiketen Urteko Kontua aztertu dute. Kontu-hartzailetzaren txostena ikusi da, eta aintzat hartu da bete egiten direla Tokiko Kudeaketa Ekonomikoari dagokion kontu ematearen arloan indarrean dauden xedapenak. Beraz, honako hau erabaki dute aho batez: ONARTZEA, honako emaitza eta laburpen honen arabera:

BALIO KARGUAK Izakinak ekitaldiaren amaieran (17-12-31) 279.157,65 € Ekitaldian eginiko diru-sarrerak 18.048,48 € BATURA........................................... 297.206,13 € ZULOA Tarte berean eginiko ordainketak……… 1.000,00 € Izakinak hurrengo ekitaldirako………… 296.206,13 €

6.2.- Ondare Administrazioaren Kontua

Jarraian, Ondare Administrazioaren 2017 ekitaldiko Kontua jorratuko du Udalbatzak, berau aztertu, eta hala badagokio, onesteko, bidezkoak diren legezko izapideak egin ostean. Kontuen Batzorde Bereziak eta Ogasun eta Ondare Batzorde iraunkorrak emaniko txostena irakurri da. Horren kontu egokia eman eta ondo frogatu dela ondorioztatzen da jendaurreko erakusketatik eta bertaratutako jaun/andreek kontua aztertuta, Udalbatza Osoak eztabaidatu ondoren, aho batez erabaki du: ONARTZEA, idatzita dagoen eran eta ondorengo laburpen honen arabera:

AKTIBOA................................................................ 14.001.673,34 € PASIBOA................................................................. - - - -- - - -- - - -

ALDEA……........................................................... 14.001.673,34 € 14.- KORRESPONDENTZIAREN BERRI EMATEA.

Page 25: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

25. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Zinegotzi jaun/andreei ondorengoa jakinarazi zaie, jakinaren gainean geratu direlarik:

-Euskal Fondoa, 2018ko Lankidetza Proiektuak eta egiteke dauden konpromisoen Finantziazio Egoera. -2018 urteko San Bartolome jaietako egitaraua eta aurrekontua. “Ugaoko jaiak 2018” XXVIII. Kartel-lehiaketa. -2018 urteko IV. Sarea Fest-en egitaraua eta aurrekontua. -"Osasunerako tresnak menopausian" tailerrari buruzko informazioa "Beste Miravalles-Miraballesak" bisitaldi gidatuari buruzko informazioa

-"Murgibe, S.L." enpresako berdintasunerako teknikari baten bertaratzea, Ugao-Miraballesen gizonen eta emakumeen arteko IV. berdintasun plana idazteko erabiliko den metodologia eta kronograma azaltzeko. -Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Sailarekin lankidetzan antolatutako “Kirolari ateak zabalik, Kirol Jaia 2018” jardunaldiak. -Tokiko Agenda 21eko Batzordeak 2018ko apirilaren 19an egindako batzarraren akta. -Udal Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko programaren esparruan lanekoak ez diren bekak emateari buruzko txostena. -Gazteria sailak antolatutako aisialdiko begirale ikastaroari dagokionez egindako zundaketari/izen-emateari buruzko informazioa. 15.- ESKAERAK ETA GALDERAK. 15.1 EH-Bildu udal taldeko Felicidad Bahillo Moran andreak, Nerbioiko Bizikleta Planari buruz galdetu dio Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunari.

2016an mozio bat aurkeztu zela gogorarazi du, eta bertan Nerbioiko Bizikleta Plana ahalik eta azkarren egiteko eskatzen zitzaiola Bizkaiko Foru Aldundiari.

Mozio hori Bizkaiko Lurralde Historikoko Garraio, Mugikortasun eta Kohesio

Sailera igorri zen, jakinaren gainean egoteko. Beraz, urte 2 baino gehiago igaro direnez, Bizikleta Planarena zelan doan jakin

nahiko luke.

Page 26: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

26. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio eskualdeko hainbat udalen artean ari direla jorratzen gaia, eta batzar batzuk izan dituztela Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

Jarraian adierazi du, une berean, Lurralde Plan Partzialaren aurrerapenak,

oraintsu, bizikleta ibilbidearen trazadura aldatu egin duela; eta honek, seguruenik, proiektua gauzatzea atzeratu dezake. Esaterako, azken aldaketaren arabera, bizikleta ibilbidea herriaren erdigunetik, Ugaoko Dorrea kaletik, igaroko litzateke. Adierazi duenez, gaur egun informazioa batzen ari da jakiteko nondik aurreikusten duen Bilbo Metropolitarreko LPPak igaroko dela bidegorria Ugao-Miraballes inguruan. Hori horrela, alkate jaunaren ustez, betetzeko zaila izango da eta agian alegazioak aurkeztu beharko dira. Amaitu du esanez lanean ari direla horretan guztian.

15.2 Ostean, EH-Bildu udal taldeko Felicidad Bahillo Moran andreak Ibai Paisaiaren Ekintza Planaren gainean galdetu dio alkate jaunari.

EAJ-PNV udal taldeko Asier Kortajarena Zabala zinegotzi jaunak, Ibai Paisaiaren

Ekintza Planetik eratortzen diren ekintza-zerrenda bat eman ziola aipatuz hasi du bere parte hartzea. Zerrenda honetan, egitekoak diren ekintzak eta bakoitzaren lehentasuna jasotzen dira.

Ekintza hauetatik, eta ikusita orain bidegorriaren trazadura ezkerraldetik joango

dela eta ez dakitela zer gertatuko den, adierazi du EH-Bildu udal taldeak ondorengo ekintzak lehenesten dituela:

-Ibaiertz biak leheneratzea -Herrigunearen tartea egokitzea, garbitzea eta birgaitzea.

Jarraian, galdetu du egoera bakoitzari zelan eman zaion gradua. Bere ustez ez da oso logikoa, ausazkoa da ekintza batzuei gradu altua ematea eta beste batzuei ertaina.

Eta adibide gisa ondorengoa jarri du: "San Bartolome elizaren eratxikiak kentzea edota hobetzea" ekintzari gradu altua ematen zaiola, eta aldiz, "transformadorea aldatzeari" gradu ertaina. Gogorarazi du, kasu honetan ekintza biak lotuta daudela, eta ezinezkoa dela ulertzea ekintza bat bestea gauzatu barik.

Felicidad Bahillo Moran andreak adibideak ematen jarraitu du, eta horrela, adierazi du ertaina dela Calibrados Praderaren antzinako lorategia leheneratzeko lehentasun-gradua, aurtengo aurrekontuan berau egikaritzeko partida bat egonda. Bestalde, "bidegorriko oinezkoentzako ibilbideak birdefinitzea eta hobetzea" ekintzarentzako lehentasun ertaina dago, eta aldiz, altua da Ugaoko LHHI inguruko oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa hobetzeak duen lehentasuna, eta hori, beraien arabera, gune bera denean. Gogorarazi du hiru ekintza hauek errekaren eskuinaldean direla.

Page 27: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

27. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak gogorarazi die gobernu taldeak ez dituela finkatu lehentasun altuak-ertainak, hauek, idazketa taldearen proposamenari jarraiki, Ibai Paisaiaren Ekintza Planean datozenak direla; eta gaineratu du Plan hau bertaratutako guztien adostasunarekin onartu zela, hau da, EAJ-PNV eta EH-Bildu udal taldeek onartu zutela. Alkate jaunak adierazi du bere taldeak gauza bakarra egin zuela EH-Bildu udal taldeari eman zioten dokumentuan: egikaritze hurrenkeraren arabera zerrendatzea ekintza guztiak.

Jon Iñaki Larrabide Guinea EAJ-PNV udal taldeko zinegotzi jaunak hitza hartu eta azaldu du lehentasun maila ezartzeko, agian, kontuan hartu dela Planean aurreikusitako ekintzetako batzuk lursail pribatuetan egikarituko direla, eta beraz, hauen jabeen baimenak beharko direla. Eta beste batzuk beste erakunde batzuen baimenak behar dituzte, esaterako, transformadoreak. Zentzu honetan, Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak adierazi du Udaletik Iberdrolara idatzi bat bidali dela orain dela aste bi inguru, San Bartolome elizaren ondoan duen transformadorea kendu edo beste leku batera aldatu dezan.

Calibrados Praderako lorategiei dagokienez, aurrekontuan partida bat dagoela baieztatu du. Zentzu honetan, EH-Bildu udal taldeko zinegotziak gunea bisitatzera gonbidatu ditu, bakarrik edo gobernu taldeko kideekin eta aparejadorearekin batera; horrela, gunea zelan dagoen ikusteko eta espazio hori benetan erabiliko den balioztatzeko aukera izango dute, kontuan izanik sasiz jositako gune hori txukuntzen dirutza gastatu behar dela. Udal aparejadorearen arabera, sasiak 2 metroko altuerara arte iristen dira toki batzuetan.

Horregatik guztiagatik, Ekintza Plan honetako lehentasunen hurrenkera aztertzeko batu beharra dagoela uste du, baina aldez aurretik lan handia egin behar denez, bere ustez osoko bilkura ez da horretarako lekurik egokiena, erabaki horrek denbora gehiago eskatzen baitu. Beraz, egokitzat jotzen dutenean batzeko gonbidapena egin dio EH-Bildu udal taldeari. 15.3 Rufi Rubio Collado EH-Bildu udal taldeko zinegotzi andreak Iberdrolaren erantzunik jaso ote duten galdetu dio. Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak ezetz erantzun dio, baina idatzia orain dela aste bi bidali zitzaiela; horrez gain, aipatu du orain dela urte batzuk hitz egin zela transformadorea kentzeak izango lukeen kostuaren gainean, eta 250.000 euro inguru izango lirateke. 15.4 EH-Bildu udal taldeko Rufi Rubio Collado andreak erreka ondoko pasealekuan parterre antzeko bat ikusi duela aipatu du, horren zergatia zein den galdetuz.

Ekaitz Mentxaka Corral alkate jaunak erantzun dio URAk egin duela jarduketa hori, ez udalak. Hormigoiak eragiten duen inpaktu bisuala kentzeko programa pilotu bat bat, eta ingurua berdeagoa, atseginagoa izatea bilatzen du.

Page 28: EKAITZ MENTXAKA CORRAL ETOR IDIRIN ERCILLA jn. ANA … · liratekeen ikusi nahi da; eta, horretarako, infografiak eta bideo bat egingo dira. -152/18 Dekretua.- Ugao-Miraballesko Arandia

28. ORRIALDEA 5/2018 Osoko Bilkura 2018-05-29

UGAO-MIRABALLESKO UDALA

(BIZKAIA)

AYUNTAMIENTO DE UGAO-MIRABALLES

(BIZKAIA)

Era berean, adierazi du tarte txiki baten baino ez dela gauzatu jarduketa hori; URAk ikusi nahi du ea ur-goraldiari eutsiko dion ala errekak eraman egingo duen. Eutsiz gero, tarte handiagoan ezarriko litzateke.

Osoko Bilkura amaitu ostean, alkate jaunak, 2018ko maiatzaren 30ean, 18:30ean, Jane Jauregian egingo den batzarrera gonbidatu ditu zinegotziak. Batzar horretara Victor Chavarri Taldeko, Ugaoko Dorrea kaleko 2, 4 eta 6 atarietako eta Barrena kaleko auzokideen erkidegoetako lehendakariak deitu dira, eta bertako edozein bizilagunek ere joateko aukera izango du. Batzar honek helburu bi ditu; alde batetik, Epaltzako Biribilguneko zabuen gunearen balizko estaldura jorratzea, eta bestetik, etorkizunera begira balizko hobekuntza-proposamenak jasotzea.

Aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, hemeretzi orduak eta hogeita hamar minutu direnean, alkate jaunak Bilkura amaitutzat jo eta nik, idazkariak, guztiaren fede eman dut.

BETE BEDI: Aktaren behin betiko onespenaren zain.

Ugao-Miraballesen, 2018ko ekainaren 5ean. ALKATEA