Ekosistemak

10
5 Ekosistemak Natura Zientziak – DBH 2 HEGAZTIEN MIGRAZIOA

description

5. Ekosistemak. HEGAZTIEN MIGRAZIOA. Natura Zientziak – DBH 2. 5. Hegaztien migrazioa. Hegaztien migrazioa. Migrazioak hegazti-espezie ugarik urtero egiten dituzten bidaiak dira; urtesasoi jakin batzuetan izaten dira, eta kilometro askoko distantziak egiten dituzte. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Ekosistemak

Page 1: Ekosistemak

5Ekosistemak

Natura Zientziak – DBH 2

HEGAZTIEN MIGRAZIOA

Page 2: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

Hegaztien migrazioa

Hegaztien migrazioa• Migrazioak hegazti-espezie ugarik urtero egiten dituzten bidaiak dira; urtesasoi jakin batzuetan izaten dira, eta kilometro askoko distantziak egiten dituzte.

• Migrazio ohikoenak udaberrian eta udazkenean egiten dituzte hegaztiek. Udazkenean, ugaltze- edo umetze-eremuetatik (iparraldean) negu-tokietara (hegoaldera) bidaiatzen dute, eta udaberrian, alderantziz gertatzen da.

Umetze-eremuaUmetze-eremua

Negu-tokiaNegu-tokia

Migrazioa udazkenean

Migrazioa udaberrian

Page 3: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

• Hegazti handiek (adibidez, antzarek eta harrapariek) egunez migratzen dute.

Brantak hegan, V forman

Hegaztien migrazioa

• Aldiz, neurri txikiko hegaztiek (adibidez, txantxangorriek) gauez migratzen dute.

Txantxangorria

Hegaztien migrazioa

Page 4: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

• Migratzen duten hegaztiei hegazti migratzaile deritze; beti lurralde berean egoten diren hegaztiak, berriz, hegazti sedentarioak dira.

Hegaztien migrazioa

Hegaztien migrazioa

Antzara, hegazti migratzailearen adibidea.

Txolarrea, hegazti sendentarioaren adibidea

Page 5: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

Zergatik migratzen dute hegaztiek?• Hegaztiak bizirauteko eta beren kumetxoak hazteko eskura duten elikagai kantitatearen mende daude; beraz, behar baino elikagai gutxiago dagoenean, ugariagoa den lekuetara mugitzen dira.

• Hegaztiak bizi diren eremuetako elikagai kantitatean izaten diren aldaketek lotura dute tenperatura-aldaketekin. Aldaketa horiek urtaro desberdinetan gertatzen dira, munduko hainbat eskualdetan.

Hegaztien migrazioa

IPARRALDEAElikagai ugari udan.

Elikagai gutxi neguan.

HEGOALDEAElikagaiak urte guztian zehar.

Udaberria Udazkena

Page 6: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

Hegaztien migrazio-ibilbideak• Hegazti migratzaileek migrazio-ibilbide berak egiten dituzte urtero.

• Europa iparraldetik negua pasatzera kontinentearen hegoaldean dauden eskualdeetara migratzen duten hegaztiei, hegazti negutar edo sahara aurreko hegazti deritze (ez dute Saharako basamortua zeharkatzen).

• Iberiar penintsulari dagokionez, Europa iparraldetik etortzen dira, negua pasatzera; besteak beste, antzarak eta kurriloak.

Hegaztien migrazioa

Sahara

Kurriloen migrazioa

Kurriloa

Page 7: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

• Udan, Afrikatik Europarantz ugaltzeko bidaiatzen duten hegaztiak udako hegaztiak edo Saharaz haraindikoak dira (Saharako basamortua zeharkatzen dute).

Hegaztien migrazioa

Hegaztien migrazio-ibilbideak

Enara Saharaz haraindiko hegaztien ohiko eredua da.

Page 8: Ekosistemak

Sahara

5

Natura Zientziak – DBH 2

• Iberiar penintsulari dagokionez, Afrikatik uda hemen pasatzera etortzen dira enarak, erle-txoriak, zikoinak edo harrapariak (esaterako, miru beltza, sai zuria eta Naumann belatza.

Enara

Hegaztien migrazioa

Miru beltza

Hegaztien migrazio-ibilbideak

Page 9: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

Adibide bitxiak• Ipar-txenada da kilometro gehien egiten duen hegaztia; polo batetik bestera bidaiatzen du urtean bi aldiz, eta 40 000 km egiten ditu.

• Horrenbestez, hegazti horrek milioi bat kilometro egin ditzake bere bizi osoan (26 bat urte).

Hegaztien migrazioa

Umetze-eremua

Negu-tokia

Migrazio-ibilbideak

Page 10: Ekosistemak

5

Natura Zientziak – DBH 2

Adibide bitxiak Aipatu dugunez, eskura dagoen elikagai kantitateak hegaztien migrazioari eragiten dio; hain zuzen, egoera horren adibide da zikoina zuria.

Hegaztien migrazioa

• Zikoinak beti udaberrian iristen ziren Penintsulara, uda pasatzeko eta ugaltzeko, eta gero, udazkenean, berriro Afrikara migratzen zuten, negua pasatzera. Hala ere, gero eta zikoina gehiagok pasatzen dute negua Penintsulan bertan.

• Izan ere:

• Zabortegi gehiago daude, eta horietan, elikagai ugari aurki dezakete urte guztian zehar.

• Horrez gain, klima aldaketaren ondorioz tenperatura igotzeak ere eragina izango zuen, seguru asko.

Zikoina zuria