Emakume abertzaleon V.Topaketa Feministak aurkezpena-presentación

10
BILGUNE FEMINISTAREN PRENTSA AGERRALDIA Gaia: “HAMAIKA EGITEKO ARI GARA”; Emakume abertzaleon V.topaketa feministen aurkezpena. Prentsa oharra: 12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta. Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak eta aldarrikapenak ehotuz. 10 urte egin ditugu, gure aurreko emakume askoren lana, borondatea, esfortzua eta borrokak ekarri gaitu gaur garena izatera; 10. urteurrena dugu 2012a, baina, aurrerantzean ere borrokan eta lanean segituko dugu: eta epe motzean hitzordua dugu abertzale eta feminista moduan jarduten dugun emakumeok. Emakume abertzaleon V. topaketa feministak izango baititugu martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan; eztabaidatzeko, ezagutzeko, ongi pasatzeko, adosteko, ospatzeko e.a. aukera ezin hobea. Eta emakume abertzale eta feminista guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diogu, denak gonbidatuta zaudete! Emakume abertzaleon V. topaketa feministak hausnarketarako topalekua dira. Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketa eta jarduera izan dira nagusiki. Ez gara horretara mugatu baina etenik izan ez duen elikagaia izan dira momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak; Emakume abertzale eta feministen topaketak. Emakume abertzaleon lehen topaketa feministak 2001. urtean egin genituen Leitzan. Topaketa hauetan, Euskal Herriko emakumeon egoeraren gaineko diagnostikora hurbildu eta borroka feministan egon zitezkeen beharrak identifikatzen saiatu ginen. Dinamika feminista berri bat eremuz eremu, sarean eta bakoitzaren lan eta borroka esparrutik abiatuko zena sortzeko erabakia izan zen ateratako ondorio nagusia. Handik urtebetera, Bilgune Feminista sortu genuen. Borrokaren bidea egiten hasi eta berehala gure praktika politikoan eta gure diskurtsoan aurrera pauso bat ematearen beharra sentitu genuen; eta horregatik, 2003ko abenduan Emakume Abertzaleon II. Topaketa Feministak antolatu genituen. Emakumeon zapalkuntzan identifikatu genituen eremu nagusietan emakumeon egoera aztertu eta beharren araberako lan ildoak zehaztu genituen. Hurrengo urteetarako Bilgunearen jarduera hezkuntza, kultura, sozio-ekonomia eta komunikabideetan zentratzea erabaki genuen. Hurrengo topaketak testuinguru politiko berezi batean egin ziren. 2005. urtean Euskal Herria bake prozesu baten atarian zegoen eta prozesu horretan emakumeon parte hartzearen inguruan hitz egitea ezinbestekoa iruditu zitzaigun. Modu horretan Euskal Herriko nazio gatazka politiko armaturen konponbiderako espazioetan emakumeon parte-hartzea eta berau bermatzeko neurri espezifikoak exijitu genuen.

description

Dokumentu hau, V.Topaketa Feministen aurkezpenenan erabili genuena da. Bertan, Topaketen urtetako errepasoa, B.Faren sorrera eta egitaraua doakizue!

Transcript of Emakume abertzaleon V.Topaketa Feministak aurkezpena-presentación

BILGUNE FEMINISTAREN PRENTSA AGERRALDIA

Gaia: “HAMAIKA EGITEKO ARI GARA”; Emakume abertzaleon V.topaketa

feministen aurkezpena.

Prentsa oharra:

12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai

etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta. Amets, ilusio eta

konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak

eta aldarrikapenak ehotuz.

10 urte egin ditugu, gure aurreko emakume askoren lana, borondatea,

esfortzua eta borrokak ekarri gaitu gaur garena izatera; 10. urteurrena dugu

2012a, baina, aurrerantzean ere borrokan eta lanean segituko dugu: eta epe

motzean hitzordua dugu abertzale eta feminista moduan jarduten dugun

emakumeok. Emakume abertzaleon V. topaketa feministak izango baititugu

martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan; eztabaidatzeko, ezagutzeko, ongi pasatzeko,

adosteko, ospatzeko e.a. aukera ezin hobea. Eta emakume abertzale eta feminista

guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diogu, denak gonbidatuta zaudete!

Emakume abertzaleon V. topaketa feministak hausnarketarako topalekua

dira. Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria

emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketa eta jarduera

izan dira nagusiki. Ez gara horretara mugatu baina etenik izan ez duen elikagaia

izan dira momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak;

Emakume abertzale eta feministen topaketak.

Emakume abertzaleon lehen topaketa feministak 2001. urtean egin genituen

Leitzan. Topaketa hauetan, Euskal Herriko emakumeon egoeraren gaineko

diagnostikora hurbildu eta borroka feministan egon zitezkeen beharrak

identifikatzen saiatu ginen. Dinamika feminista berri bat eremuz eremu, sarean eta

bakoitzaren lan eta borroka esparrutik abiatuko zena sortzeko erabakia izan zen

ateratako ondorio nagusia.

Handik urtebetera, Bilgune Feminista sortu genuen. Borrokaren bidea egiten

hasi eta berehala gure praktika politikoan eta gure diskurtsoan aurrera pauso bat

ematearen beharra sentitu genuen; eta horregatik, 2003ko abenduan Emakume

Abertzaleon II. Topaketa Feministak antolatu genituen. Emakumeon zapalkuntzan

identifikatu genituen eremu nagusietan emakumeon egoera aztertu eta beharren

araberako lan ildoak zehaztu genituen. Hurrengo urteetarako Bilgunearen jarduera

hezkuntza, kultura, sozio-ekonomia eta komunikabideetan zentratzea erabaki

genuen.

Hurrengo topaketak testuinguru politiko berezi batean egin ziren. 2005.

urtean Euskal Herria bake prozesu baten atarian zegoen eta prozesu horretan

emakumeon parte hartzearen inguruan hitz egitea ezinbestekoa iruditu zitzaigun.

Modu horretan Euskal Herriko nazio gatazka politiko armaturen konponbiderako

espazioetan emakumeon parte-hartzea eta berau bermatzeko neurri espezifikoak

exijitu genuen.

2009an aldiz feminismoaren instituzionalizazio ahalegin basatiaren aurrean

identitate feministen inguruan eta Euskal Herria feministak behar dituen subjektu

feministen gainean hausnartu genuen. Teoria eta praktika feministaren uztartzeko

beharra azpimarratu eta emakumeok gure aldaketaren protagonistak izan nahi

dugula aldarrikatu genuen.

2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren,

2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data

horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, martxoaren 2an, 3an

eta 4an, alegia. 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta

aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste

dugu. Eta momentu gakoa dela uste dugu, Euskal Herrian bizi dugun abagune

politiko soziala kontuan hartzen badugu.

Zer ildo landuko dira?

1. Indenpendentzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista.

Azken urteetan Bilgunean eman dugun eztabaidaren ondorio nagusiak plazaratu

nahi ditugu. Zapalkuntza hirukoitzaren irakurketa erdigunean kokatuz eta subjektu

politikoen eraikuntza jarduera feministarekin lotuz.

EUSKAL HERRIA FEMINISTA. ZERTARAKO BEHAR DUGU EMAKUME ETA

FEMINISTOK INDEPENDENTZIA? Nola ezaugarritzen dugu eraiki nahi dugun herria?

Zein eredu ekonomiko eta soziala behar dugu? Zein subjektu politiko feminista

behar dugu hori lortzeko?

2. Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen.

Egoera politikoa aztertu eta datozen urteetan Euskal Herrian abiatutako prozesu

demokratikoan emakumeon hitza bermatzeko zein tresna behar ditugun zehazteko,

hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada izango genuke.

i. Kanpoko esperientzien elkartrukatzea: Palestina, Irlanda, El

Salvador.

ii. Beharrezkoa den emakume feministen aliantzaren inguruko

eztabaida. Aliantza nola eta zertarako?

3. Eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitze bidean; gaurdanik,

urratsak emanez.

Harreman berriak eraiki nahi ditugula esaten dugunean zer esan nahi dugun

zehazten joateko parada izango dugu, eragiten duten aldagai anitz kontutan

hartuta. Landuko ditugun oinarriak: zaintza, elikadura subiranotasuna, osasuna,

prostituzioa, emakume presoak, emakume migranteak.

4. Bilgune Feministaren Jardun feminista

Gaur egun bilgune feministaren ildoak diren hainbat eremuetan gure jarduera

feminista zehazten jarraitzeko tailer eta eztabaida guneak sortuko ditugu.

EGITARAUA:

Martxoaren 2a, ostirala

16:30-18:00 Izen-ematea zinean.

18:00-18.30 Harrera ekitaldia.

18:30-20:30 Mahai-inguru nagusia eta eztabaida: Prozesu demokratikoa eta

emakumeon hitza: han eta hemen. (Irlanda, Palestina, El Salvador-eko

esperientziak zuzenean ezagutzeko eta gurean, fintzen joateko tartea).

21:30tan Afaria eskolako jangelan.

22:30tan Anari eta Napoka Hiriaren kontzertuak Atekabeltz gaztetxean.

Martxoaren 3a, larunbata

9:30etan Izen-ematea zinean.

10:00-12:00 Mahai-inguru nagusia: Eredu ekonomiko eta sozial feminista

eraikitze bidean; gaurdanik, urratsak emanez.

Hizlariak: Yolanda Jubeto (Ekonomilari feminista eta EHUko irakaslea),

Miren Lizasoain (emakume baserritarra eta EHNEko kidea), Amaia Perez de

Orozco (ekonomilari feminista, unibertsitateko irakaslea…).

12:30-14:00 Eztabaida tailerrak:

- Elkar zaindu dezagun: zaintza, ekonomiaren oinarri. Dinamizatzailea:

Bilgune Feminista.

- Elikadura subiranotasunaren praktikak Euskal Herrian. Dinamizatzaileak:

EHNEko emakume baserritarrak eta Hazparneko Emazteek Diote.

- Prostituzioari begirada feministak. Dinamizatzailea: Amaia Lasheras,

AUKERAko kidea.

- Gure gorputza osasuntsu.

Dinamizatzailea: Mati Iturralde, medikua eta B.Fko kidea.

- Ilunpetik argira, emakume presoen errealitatea kontagai. Dinamizatzaileak:

“Emakume preso/ohia-en: zaurgarritasuna eta autonomia” ikerkuntza

feminista taldeko kideak, Katia Reimberg (preso sozial ohia) eta EPPK

kidea.

- Aliantza feministak mugaz gaindi. Dinamizatzailea: Silvia Carrizo, Malen-

Etxea emakume migranteen elkarteko kidea.

14:30-16:00 Bazkaria.

15:30-16:00 Teknologia berriak: eraldaketarako tresnak. 16:00-20:00 Esparru

anitzetako jardun feminista ezagutuz. Tailer desberdinak aukeran.

- HEZKIDETZA 4 HAIZETARA : Arnastu parekidetasuna, usaindu ingurukoen

elkartasuna, bizi zure askatasuna!

- PAF (Praktika Artistiko Feminista) tailerra.

- Autodefentsa Feminista: gure aldarria eta jarduna. - Emakume kazetari-sortzaile feministen asanblada.

- Sexualitatearen izaera politikoaz hausnarketa feminista harilkatzen.

20:00etan triki-bertso-poteo Feminista!

21:30-22:30 Afaria eskolako jangelan.

23:00-04:00 Festa Atekabeltz gaztetxean: “Pailaztana clown”-a, kontzertuak eta

dj-ak!

Martxoaren 4a, igandea

9:30etan Izen-ematea zinean.

10:00-12:30 Mahai-inguru nagusia: Indenpendentzia dugu bidea, eta

helburua: Euskal Herria feminista.

13:00 Ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia.

“7 ESKARPIA, 12 BARRA, 2 MAHAI, TALADRO BAT ETA 11 LAPUR” ERAKUSKETA

IKUSGAI ATEKABELTZ HERRIGUNEAN. Ordutegia/Horario: ostirala 19:00-21:00 eta

larunbata 16:00-20:00.

Ikusgai egongo diren lanak:

“Kartzela”: Miren Jone Ernaga Arzelus

“1610- 2012”: Izaro Glz. Ieregi

“Arrak eta garrak”: If Matxikote

“ Bizirik lurperatua”: Maria Altuna Lizarraga

“Kanibero erotikoak”: Uztaritz Betelu

“Gorputzgrafiak” Nora Aurrekoetxea

“Pol i ti koa ?” Irati Urrestarazu

Izen-ematea: 2012topaketafeministak.wordpress.com

Kontu korrontea: 30350129191290033730 Ordainketa egiterakoan izen-

abizenak ipini. Egun guztietarako bazatoz 25 euro da prezioa, aldiz, egun baterako

(otorduak barne) 12 euro . Hala ere, tailer solteren batean parte hartzeko aukera

egongo da.

Informazio gehiagorako: [email protected].

Telefonoa: 678546051

*Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

RUEDA DE PRENSA BILGUNE FEMINISTA

Tema: “HAMAIKA EGITEKO ARI GARA”; presentación de las V jornadas feministas

de mujeres abertzales.

Rueda de prensa:

Muchos sueños, incontables luchas, 10 años... El molino de Bilgune

Feminista sigue adelante con futuros desafíos, impulsados por el trabajo colectivo y

constantes proyectos. El pequeño riachuelo que nació a partir de sueños, ilusiones

y compromisos, poco a poco ha ido creciendo, convirtiéndose en un río repleto de

ideas y reivindicaciones.

Hemos cumplido 10 años, el trabajo, la voluntad, el esfuerzo y la lucha de

muchas de nuestras antecesoras, nos han llevado a ser lo que hoy somos. En el

2012 es nuestro aniversario, pero, de ahora en adelante seguiremos trabajando y

luchando: y dentro de poco las mujeres abertzales y feministas tenemos una cita,

el 2, 3 y 4 de marzo en Leitza, las V jornadas feministas de mujeres abertzales;

Una oportunidad inmejorable para debatir, conocernos, pasarlo bien, acordar,

celebrar... Les hacemos un llamamiento a todas las mujeres feministas y abertzales

a participar, ¡estáis todas invitadas!

Las V jornadas feministas de mujeres abertzales son un punto de encuentro

para la reflexión. En esta década el principal origen de nuestra tendencia, nuestro

discurso y nuestra práctica ha sido las reflexiones y el trabajo que hemos

compartido con las mujeres abertzales y feministas. No nos hemos limitado a eso,

pero los espacios para la reflexión que responden a la situación de cada momento

han sido un nutriente continuo; las jornadas de mujeres abertzales y feministas.

Las primeras jornadas feministas de mujeres abertzales las hicimos en 2001

en Leitza. En esas jornadas, nos acercamos al diagnóstico entorno a la situación de

las mujeres en Euskal Herria e intentamos identificar las necesidades que pudiera

haber en la lucha feminista. La principal conclusión que sacamos fue la decisión de

crear un nueva dinámica feminista que surgiera de cada ámbito, en red y del

espacio de trabajo y lucha de cada una.

Al año creamos Bilgune Feminista. Comenzamos a hacer nuestro recorrido

en la lucha y enseguida sentimos la necesidad de dar un paso adelante en nuestra

práctica política y en nuestro discurso; por eso organizamos en diciembre del 2003

las II jornadas feministas de mujeres abertzales. Identificamos la opresión de las

mujeres en los principales ámbitos y concretamos las lineas de trabajo según el

análisis de la situación y las necesidades de las mujeres. Decidimos centrar el

trabajo de Bilgune para los siguiente años en educación, cultura, socio economía y

medios de comunicación.

Las siguientes jornadas se realizaron en un contexto político particular. En

2005 Euskal Herria se encontraba a las puertas de un proceso de paz y nos pareció

imprescindible hablar sobre la participación de las mujeres en dicho proceso. De

ese modo exigimos la participación de las mujeres en los espacios de resolución del

conflicto nacional político y armado de Euskal Herria y las medidas específicas para

garantizarla.

En 2009, frente a los intentos salvajes de institucionalizar el feminismo,

reflexionamos entorno a las identidades feministas y los sujetos feministas que

necesita una Euskal Herria feminista. Remarcamos la necesidad de complementar la

práctica y la teoría feminista y reivindicamos que las mujeres queremos ser

protagonistas de nuestra transformación.

Aunque cogimos el compromiso de hacer las jornadas en diciembre de 2011,

aprovechando que en abril de 2012 Bilgune Feminista cumplía 10 años, decidimos

hacer nuestras V jornadas feministas en estas fechas, es decir, el 2, 3 y 4 de

marzo. Creemos que es el momento de hacer una valoración de nuestra trayectoria

en estos 10 años y concretar cuál va a ser nuestra apuesta política de aquí en

adelante. Y creemos que estamos en un momento clave, teniendo en cuenta la

coyuntural político social que estamos viviendo en Euskal Herria.

Qué líneas se van a trabajar:

1. La independencia es el camino y el objetivo: una Euskal Herria feminista

Queremos dar a conocer las principales conclusiones de los debates que

hemos realizado en Bilgune estos últimos años. Poniendo como eje la triple

opresión y uniendo la construcción del sujeto político con la actividad

feminista.

EUSKAL HERRIA FEMINISTA, ¿PARA QUE NECESITAMOS LAS MUJERES

FEMINISTAS LA INDEPENCENCIA? ¿Cómo caracterizamos el pueblo que

queremos construir? ¿Qué modelo social y económico necesitamos? ¿Qué

sujeto político feminista necesitamos para conseguir todo esto?

2. El proceso democrático y la voz de las mujeres: aquí y allá.

Analizaremos la situación política y tendremos la posibilidad de concretar,

reflexionar y debatir entorno a qué herramientas son necesarias para

asegurar la voz de las mujeres en el proceso democrático iniciado en Euskal

Herria.

- Compartir experiencias de otros pueblos: Palestina, Irlanda, El

Salvador

- Debatir entorno a la necesaria alianza entre las mujeres feministas.

Alianza ¿cómo y para qué?

3. Construyendo un modelo económico y social feminista: dando pasos

desde hoy

Tendremos la posibilidad de concretar qué queremos decir cuando hablamos

de que queremos construir un nuevo modelo de relaciones, teniendo en

cuenta los diversos factores influyentes. Los principios que trabajaremos:

cuidados, soberanía alimentaria, salud, prostitución, mujeres presas,

mujeres migrantes.

4. Práctica feminista de Bilgune Feminista

Crearemos talleres y espacios de debate para seguir concretando nuestra

práctica feminista en los diferentes ámbitos que hoy en día son líneas de

trabajo para Bilgune Feminista.

PROGRAMA

2 de marzo, viernes

16:30-18:00 inscripción en el cine.

18:00-18.30 Acto de presentación.

18:30-20:30 Mesa redonda y principal debate: Las voces de las mujeres en

el proceso democrático: aquí y allá. (experiencias de Irlanda, Palestina y El

Salvador).

21:30tan Cena en el comedor de la escuela.

22:30tan Conciertos el el gaztetxe Atekabeltz: Anari eta Napoka Hiria.

3 de marzo, sábado

9:30etan inscripción en el cine.

10:00-12:00 Mesa redonda y principal debate: Caminando, desde hoy, hacia

la construcción de un modelo económico y social feminista.

Ponentes: Yolanda Jubeto (economista feminista y profesora de la UPV), Miren

Lizasoain (baserritarra y mienbr@ de EHNE), Amaia Perez de Orozco (economista

feminista, Becaria Predoctoral en el Departamento de Economía Aplicada I,

Universidad Complutense de Madrid…)

12:30-14:00 Talleres de debate:

- Cuidarnos entre nosotras: los cuidados, como base de la economía.

Dinamizadora: Bilgune Feminista.

- Las prácticas de la soberanía alimentaria en Euskal Herria. Dinamizadoras:

mujeres baserritarras de EHNE y Hazparneko Emazteek Diote.

- Miradas feministas a la prostitución.

Dinamizadora: Amaia Lasheras, AUKERA.

- Cuerpos saludables.

Dinamizadora: Mati Iturralde médica y mienbr@ de B.F.

- Visibilizar la realidad de las mujeres presas.

Dinamizadoras: participantes del grupo de trabajo de investigación “Las

mujeres ex/presas: vulnerabilidad y autonomía”, Katia Reimberg (ex presa)

y una miembr@ del EPPK.

- Alianzas feministas transfronterizas.

Dinamizadora: Silvia Carrizo, miembr@ del colectivo de mujeres migrantes

Malen-Etxea.

14:30-16:00 Comida.

15:30-16:00 Las nuevas tecnologías de la información: instrumentos para la

transformación.

16:00-20:00 Conociendo las diversas prácticas feministas.

La coeducación como proceso de transformación.

- Taller de PAF Práctica Artístico Feminista

- Autodefensa feminista : reivindicación y práctica.

- Asamblea de mujeres periodistas feministas

- Hilvanando una reflexión feminista sobre el carácter político de la

sexualidad.

20:00 triki-bertso-poteo Feminista!

21:30-22:30 cena en el comedor de la escuela.

23:00-04:00 Fiesta en el gaztetxe!

4 de marzo, domingo

9:30 inscripción en el cine.

10:00-12:30 Mesa redonda y principal debate: Nuestro camino es la

independencia, y el objetivo: una Euskal Herria feminista.

13:00 Acto de cierre.

“7 ESCARPIAS, 12 BARRAS, 2 MESAS, UN TALADRO Y 11 LADRONES” EXPOSICiÓN

en ATEKABELTZ HERRIGUNEAN. Horario: viernes 19:00-21:00 y sábado 16:00-

20:00.

Los trabajos que se podrán ver:

“Kartzela”: Miren Jone Ernaga Arzelus

“1610- 2012”: Izaro Glz. Ieregi

“Arrak eta garrak”: If Matxikote

“ Bizirik lurperatua”: Maria Altuna Lizarraga

“Kanibero erotikoak”: Uztaritz Betelu

“Gorputzgrafiak” Nora Aurrekoetxea

“Pol i ti koa ?” Irati Urrestarazu

Inscripción: 2012topaketafeministak.wordpress.com

Número de cuenta: 30350129191290033730 . Todas las jornadas: 25

euros(incluye comidas, ponencias, lugar para dormir..); el precio de un día entero:

12 euro (incluye comidas).

Para más información: [email protected].

Teléfono: 678546051

*Habrá servicio de guardería.

Euskal Herrian, 2012ko otsailaren 13an