EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN Komunitate txikietan dute … · 2013. 2. 6. · Emakumea diskriminatuta...

5
4 2013KO OTSAILAREN 10A ASTEKO GAIA EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN Emakume kristauengana jo dugu, Eliza Katolikoaren barruan lanean ari direnengana. Emakumea bigarren mailakotzat duen erakundean nola sentitzen diren galdetu diegu eta zer egin dezaketen egoera diskriminatzailea gainditzeko. Segituan bereizketa egin dute: batetik, Elizaren hierarkiaren diskurtsoa, eta bestetik, komunitatearena. | ONINTZA IRURETA AZKUNE | Komunitate txikietan dute esperantza DANI BLANCO

Transcript of EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN Komunitate txikietan dute … · 2013. 2. 6. · Emakumea diskriminatuta...

  • �4 2013KO OTSAILAREN 10A

    ASTEKO GAIA

    EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN

    Emakume kristauengana jo dugu, Eliza Katolikoaren barruan lanean ari direnengana.Emakumea bigarren mailakotzat duen erakundean nola sentitzen diren galdetu diegu eta zeregin dezaketen egoera diskriminatzailea gainditzeko. Segituan bereizketa egin dute: batetik,

    Elizaren hierarkiaren diskurtsoa, eta bestetik, komunitatearena.

    | ONINTZA IRURETA AZKUNE |

    Komunitate txikietan dute esperantza

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • 2013KO OTSAILAREN 10A 5�

    EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN

    HILARI PAGAZAURTUNDUAK 18 urte zituenmoja sartu zenean, karmeldar Vedruna da.Munduan zehar ibili da urte luzez, eta 1990azgeroztik Donostiako Larratxo auzoan bizi da.68 urte ditu eta Caritasek Donostian atzerri-tarren arretarako duen egoitzan boluntariolanean aurkitu dugu. “Emakume feministanaiz. 20 urte nituenetik arduratu izan nauemakumearen gaiak. Orduan jada, emaku-mearen rolak aldatu egin behar zuela ustenuen, gizartean eta Elizan. Peaje askokoautopista zen. Orain ere peajeak ordaindubehar ditu emakumeak; gutxiago, Mendebal-dean bederen”. Dena dela, ustedu gaur egun ere borroka beraduela emakumeak.

    Hilari Pagazaurtunduarekineta Itziar Egigurenekin hitz egindugu. Elizak emakumearenga-nako duen diskurtsoaz galdetutabiek egin dute bereizketa: gauzabat da Elizaren hierarkiak dioe-na eta beste bat parrokietako,komunitate txikietako Eliza. Ezdute uste, inondik ere, emaku-mearen rola berdin interpreta-tzen eta gauzatzen dutenikbatak eta besteak. Itziar Egigu-ren (1966, Aizarna, Zestoa) 16 urterekin hasizen organoa jotzen etxeko belaunaldi masku-linoak etenda. Katekista izan da eta gauregun oinarriko kristau elkarteen espiritualta-sunetik hurbil sentitzen da. Ez dago ados Eli-zaren hierarkiak daraman bidearekin: “Jesu-sen hitza ahaztu, edo hobeto esan,desbideratu du. Jesusek ez zuen desberdinta-sunik egin emakumeen eta gizonen artean,areago, Jesusek emakumeak ulertu eta askatuegin zituen. Eliza honek diskriminatu egitendu emakumea. Nik esan ohi dut, behin atzeraegiten hasita, pena dela Elizak Jesusen garai-raino ez egitea atzera”. Pagazaurtunduak ildohorri segi dio: “Hierarkiarekin ez naiz identi-fikatzen, aita santuarekin ere ez, aurrekoaren

    ideologoa da. Gizon oso tradizionalak dira,egiturari itsatsiak. Horrek ez du esan nahi niez naizenik Eliza, kristau komunitateko kidenaiz, beraz Eliza naiz”.

    Hierarkiaren eta oinarriko komunitatearenarteko bereizketa ez dute buruan soilik, egu-nerokoan horrela bizi dute Egigurenek etaPagazaurtunduak. Lehenengoak Aizarnako(Zestoa) elizan organoa jotzeaz eta Zumaianhainbat urtez katekesia emateaz gain, bestela-ko guneetan hartu du parte. Besteak beste,otoitz taldeetan aritu da eta hainbat erlijiota-ko sinestunak elkartu dituen bilkuretan hartu

    du parte. Espiritualtasuneanaurkitu du erantzuna eta libera-zioa. Larratxoko karmeldarraere antzeko bideak jorratzen arida; otoitz taldeak, ebanjelioairakurtzeko taldeak. Komunita-te txikiak biltzen dira etxerenbatean, edo parrokian bertanere bai. “Parrokiak, orain direnmoduan bukatu egingo dira–dio Pagazaurtunduak–. Elizakhustutzen ari dira, emakumeakorain alde egiten hasi dira.Leherketa baino inplosioa ger-tatuko da, barrura puskatuko

    da. Kristau komunitate txikietan sinesten dut.Gune horietan hausnartuko dugu emakumeeta gizonok, otoitz egingo dugu eta ebanje-lioa izango da gure abiapuntua”. Komunitatetxiki horietako batzuk parrokiatik bereizdabiltza, kideetako batzuek bietan egiten dutekristau bizitza, komunitatean eta parrokian,beste batzuk berriz ez doaz elizara. Badiraapaizak, komunitateetan parte hartzen dute-nak. Bi solaskideak etorkizuneko Eliza arizaizkigu irudikatzen.

    Ebanjelioa irakurtzeko kendu betaurreko matxistakTeologo emakume gehiago aldarrikatzenditu Egigurenek, haiengandik aire freskoa

    “Jesusek emakumeak ulertu etaaskatu egin zituen. Eliza honekdiskriminatu egiten duemakumea. Nik esan ohi dut,behin atzera egiten hasita, penadela Elizak Jesusen garairainoez egitea atzera”

    Itziar Egiguren,kristau katolikoa

    ���������������

    �������������������

    ���������������������������������������

  • �6 2013KO OTSAILAREN 10A

    EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN

    eta esperantza ailegatuko direlakoan. Jesu-sen garaiko kristau komunitateen bizimo-dua eta eredua, eta II. mendetik aurrera ger-tatutakoa bereizten dituzte Egigurenek etaPagazaurtunduak; Jesusen mugimenduakgenero berdintasuna aldarrikatzen zuen,baina II. mendeaz geroztik Elizak eredugreziarrari lehenengo, eta latindarrari gero,segi dio. Horregatik ditu beharrezkotzatEgigurenek teologo emakumeak, haiekikasten dutelako erlijioa, haiek gaitasunadutelako biblia, ebanjelioak, beste begibatzuez irakurtzeko. Teologo horien lanaizango da sinestunei jakintza transmititzea.Hainbat gizonezko ere, gogor ari dira eban-jelioen berrirakurketa ez-matxista jorratzen.Berrinterpretaziorako gaitasunaz ari garelakatekista emakumeek –gizonak urri dira–izan dezaketen eragiteko botereaz galdetudiogu: “Borondate handiz egiten dute lan,zoragarri, baina katekesi liburuak oso txin-txo eta leial jarraitzera behartu nahi dituzte,eta liburu horiek katekesia aspaldiko garaie-tan bezalaxe ematen erakusten dute. Ama-birjinaren kontzepzio zaharkituarekin segi-tzen dugu, adibidez”.

    Emakumea diskriminatutaeta elizak emakumez betetaBazterrean du Elizak emakumea, ahotsik etabozkarik gabe, ardura karguetatik urrun.Eliza Katolikoko erlijiosoen %61 emaku-meek osatzen dute, eta %39 gizonek, alegia,apaizek, apezpikuek, erlijiosoek eta diakono-ek. Zerbitzatzen ari dira emakumeak: kate-kista lanean, elizak garbitzen eta apaintzen,misio taldeetan. Zergatik jarraitzen dute Eli-zan? Eta Egigurenen erantzuna: “Horrelahezi dituztelako, horretarako, eta berenburuari ez diote galdetu ere egiten. Hori aldebatetik, baina noski, Elizan daude sinestendutelako. Ni ere Elizan nago, Eliza atzerakoihonetan, eta maite dut. Horregatik min egi-ten dit. Baina ez du merezi etengabe amorruzbizitzea. Ahal dena egiten segi behar duzu”.

    Hilari Pagazaurtunduak bizitza osoadarama moja. Nola eraman dezake hainbes-te urtez halako zama? “Galdera hau egitendidazuenean zeuentzako daukat galdera:‘Zu ez al zaude alderdi politikoren bateanedo bestelako talderen batean sartuta? Zukez al daukazu borrokan egin beharrik?’.Egipton Anaia Musulmanek irudi moduan

    Jesusen ametsari beldurraDolores Aleixandre, teologoa “Gotzain-batzarra beldur da, uste du bere eskubideakdefendatzen dituen emakume orok ordenazioa nahi duela.Kontua ez da hori. Ebanjelioak behetik gora bultzatzen du,norbait buru duen komunitate zirkularraz ari baita, etadenak anai-arrebak gara. Nire galdera da zergatik diogunhainbesteko beldurra Jesusen amets horri. Eta uste dutautoritatea eta boterea nahasten ditugula”.

    MatxinadaXabier Pikaza, teologoa“Agian matxinada handia ari da gertatzeneta ez gara konturatu. Mota bateko Elizahutsa gera daiteke, eta bitartean,ebanjelioari hobeto erantzuten diotenbizimoldeak ari dira sortzen. Bide horretanAmerikako Estatu Batuetako emakumeerlijiosoen mugimendua garrantzitsua da”.

    Itziar Egiguren indarkeriamatxistaz: “Elizahierarkikoak nolaemango dio ahotsagizartean emakumeari,etxean ez dio emateneta? Emakumeenkontrako indarkeria osoepel salatzen duelairuditzen zait.Emakumearenmenpekotasuna dagoindarkeria horren azpian,eta menpekotasun horidesegin beharko lukeElizak, Jesusek deseginzuen bezala”.

    ITZ

    IAR

    EG

    IGU

    RE

    NE

    KU

    TZ

    IA

  • 2013KO OTSAILAREN 10A 7�

    EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN

    erabili zuten emakumea eta orain desagerra-razi egin dute, iraultza sandinistak gauzabera egin du, eta eskuinak, zer esango dizutbada. Ni ez noa ez eskuinarekin ez ezkerra-rekin. Esan nahi dudana da beti borrokatubehar duzula emakume gisa. Fededuna naiz,ebanjelioan sinesten dut eta zoriontsu naizaukeratu dudan bidean. Borroka asko eginbehar izan dut eremuak irekitzeko eta beti

    errespetatu naute. Nire adineko emaku-meek, ezkon bizitzan, askoz borroka gehia-go egin behar izan dute nik lortu dudanalortzeko”. Dena dela, aitortu digu gizarteakparekidetasunean aurrera gehiago eginduela Elizak baino.

    Hari horri tiraka, Egigurenek ere emaku-meak gizartean bizi dituen bestelako zapalke-tak gogorarazi ditu: eder egon beharraren

    Hilari Pagazaurtundua hierarkiaren etaherriaren arteko diferentziaz:“Hierarkiak ez du aurrera egin, bainaherriak bai. Adibidez, hierarkiak esangodizu bananduak, beste batekin badabil,ezin duela jauna hartu, baina apaizbatzuek ez dute betetzen. Hierarkiakantisorgailuen eta homosexualenkontra hitz egiten du, baina emakumekristau katolikoak antisorgailuakerabiltzen ari dira; lesbianak ere badiraElizan, eta taldeak antolatu dituztegainera. Ez begiratu hierarkiari, begiratuherritarrari, nahiz eta bigarren hori ezden hedabideetan azalduko.Prentsarentzat ikusgarriagoa da [JoséIgnacio] Munillak eta Rouco Varelakesandakoa, Elizako emakumeen aldekomugimendua baino”.

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • �8 2013KO OTSAILAREN 10A

    EMAKUMEA ELIZA KATOLIKOAN

    zama da bat, diruarekiko menpekotasunabestea. Gizonaren pare egoteko izugarrizkoharria gainean hartu dugula dio: lan merka-tuan sartu bai, baina gainerako eremuetanaurrerapauso handirik eman gabe, alegia,etxean, haurren zaintzan etaabar. “Batzuetan gizarteanditugun diferentziak ez ditu-gu sentitzen eta Elizagatikdiogu ‘zein zaharkituak dau-den, nola dagoen emaku-mea!’”.

    Apaizak emakume izateaez da kezka nagusiaDuela gutxi IngalaterrakoEliza Anglikanoak bozketaegin zuen emakumeakgotzain izan daitezkeen alaez erabakitzeko. Ezezkoaatera zen. Dena dela, Inga-laterran emakumeak apaizbadira eta beste herrialdebatzuetan gotzain ere bai. Eliza Katolikoanapaiz izateko aukerarik ez dute, eta hierar-kiak emakumearekiko duen diskurtsoa kon-tuan izanda, apaiz izango diren eguna utopiabaino ez da. Itziar Egigurenek eta HilariPagazaurtunduak Eliza nola bizi duten jabe-tuta, usaindu dugu ez dela preseski apaizenordenazioa haien ardura nagusia. Egigure-nek argi dauka: “Niretzat ez da eztabaidainteresantea. Ez dut emakumea gizonarenpare nahi, esan nahi dut ez ditudala botereegituran ikusi nahi, klerikalismoan. Idealalitzateke klerikalismoarekin bukatzea. Ema-

    kumeok hitza eta eskumen betea behar ditu-gu, baina ez apaizen eredu klerikalari euste-ko”. Pagazaurtunduak ildo berari jarraitudio: “Ez diot ezetzik, bide hori ireki nahidutenen alde egingo dut, baina Elizak hala-

    ko erresistentzia erakutsiduenez emakumearenga-nako, beste eremu batzukbilatu behar ditugu. Bestal-de, gaur egungo apaizgoa-rekin ez nago ados, etorki-zunean apaiza izatea bestezerbait izango da, ez dituzertan orain dituen ezauga-rriak eduki”.

    Bitxia da, emakumea isila-razten duen erakundean bisolaskide hauek ez dirabaztertuak eta diskrimina-tuak sentitu egunerokokristau bizitzan. Izango duzerikusirik isilik egotekobatere intentziorik ez iza-

    teak, haien izaera sendoak, baita genero ber-dintasunean sinesten duten fededun gizonakbidean aurkitu izanak (tartean apaizak).Tinko kritikatzen dute zapalketa, mindu etahaserretu egiten dira hainbat egoera ikusita,baina ez daukate borroka amorruz betetaegiteko asmorik. Biei baikortasuna darie,“fruitua emango du emakumeen eta gizonenlanak”, dio Egigurenek, etaPagazaurtunduak gaineratu:“Historia astindu behar dugu,eremua ireki eta atzerapausorikez eman”. n

    58 URTE ditu Zumarragakoak (Gipuzkoa), 28 urtedaramatza katekesia ematen. Elizan emakumeak geroeta beharrezkoagoak direla uste du, apaizak gero etagutxiago direlako, “lekutxo bat uzten digute, beharradutelako”.

    Zu nola sentitzen zara emakume gisa? Nik ez dut arazorik izan apaizekin, ondo sentitu naiz,erabakiak hartu ditut baimena eskatu gabe, nire iritziaeman dut. Batzuek aitortu didate emakumeak Elizandiskriminatuak garela.

    Zu ez zara diskriminatua sentitu.Ni ez, eta lanean aritzen garen emakume talde osoa-ren izenean ausartzen naiz hori esatera. Orokorreanordea, Eliza ez da horrelakoa. Oso atzeratuta dago,oso itxita. Armiarma-sareak garbitzeko dauzka.

    Non ikusten duzu diskriminazioa?Vatikanoko II. kontzilioak aurrera egingo zuela ustenuen, baina frenoa jarri diote. Unitate pastoraletan,bailarako zenbait bileratan, deseroso sentitu naiz.Horietan entzun eta ikusi dut asko dagoela egiteko.Gure artean esan izan dugu: “Astebeteko greba egin-go gabenu emakumeok?”. Liturgian, katekesian, sen-dotzan, elizak garbitzen... gehienak emakumeak gara.Elizak dar-dar egingo luke.

    Uste duzu emakumeek apaiz izateko eskubideaizan beharko luketela?Ez nau asko kezkatzen gai horrek. Agian, apaizekezkondu egin beharko lukete eta eguneroko bizitzaezagutuko lukete, zeren orain beste mundu bateanbizi dira. Jesus zen emakumearen defendatzailea.Orain zertan ari dira?

    Mari Karmen Etxeberria, katekista eta misio taldeko kidea“Astebeteko greba egingo bagenu emakumeok Elizan?”

    Erakunde baztertzaileaDones en l’Esglesia (duela 20 urte sortu zen taldehau Katalunian. 500 emakume biltzen ditu): “Penaematen digu, zeren gure eliza lotsagarri ari dageratzen. Emakumea baztertzen segitzen duenmunduko (Mendebaldean behintzat) erakundebakarra izango da”. (...) Erlijioso gehienakemakumeak dira, parrokiako zereginetan aridirenak ere bai, baita ospakizunetan parte hartzendutenak ere. Aita santua, kardinalak, gotzainak,presbiteroak eta zuzendaritza karguak dituztenguztiak gizonak dira. Elizak besteentzataldarrikatzen dituen giza eskubideak ez dituerrespetatzen etxe barruan”.