energia

5

Click here to load reader

description

energia berriztagarriak.

Transcript of energia

Page 1: energia

ENERGIA ITURRI BERRIZTAGARRIAK

Energia iturri berriztagarriak energia iturri alternatibo izena ere jasotzen dute.

Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen

arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien

garapena bultzatu duten faktoreak dira, beraz, energia iturri hauek gero eta gehiago

erabiltzen dira.

Energia berriztagarriek amankomunean dituzte hainbat ezaugarri:

Agortezinak edo oso ugariak dira.

Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo

batere kalterik ez dute eragiten.

Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.

Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.

Energia iturri berriztagarri nagusien artean, energia hidroelektrikoa, eguzki energia eta energia eolikoa azpimarratu behar dira.

Energia hidroelektrikoa

Energia berriztagarrien artean gehien erabiltzen dena da. Ura turbina batzuetara erortzean sortzen den energia mekanikoa elektrizitate bihurtzean datza. Horrenbestez, ezinbestekoa da urtegiak eta presak eraikitzea: urtegietan ura bilduko da eta, ondoren, presak presioz ateratzen utziko dio ur horri. Energia mota hau XIX. mendearen bigarren erdialdean sortu zen Frantziako Alpeetan.

Estatu Batuetan, Kanadan eta Txinan sortzen da bereziki energia hidroelektrikoa.

Energia hidroelektrikoaren abantailak eta eragozpenak

Abantailak. Baliabide agortezina da eta ez du kutsatzen. Elektrizitate hidraulikoa askoz ere garbiagoa da eta ez da ikatzak, petrolioak edo energia nuklearrak sortutakoa bezain arriskutsua. Beste alde batetik, ibaietako korronteak presen bitartez erregulatzen direnez, hondamendi naturalak kontrolatzeko eta nekazaritza eta populazioa urez hornitzeko balio dute.

Page 2: energia

Eragozpenak. Urtegiaren eragin paisajistikoa eta lurren uholdeak ekar ditzake, eta halaber, nekazaritza-lurrak galtzea edota herrien joanaraztea.

Eguzki energia

Eguzki izpiei etekina atereaz gero, elektrizitatea eta beroa eskura ditzakegu. Elektrizitatea eskuratzeko, eguzki plakak eta hainbat motatako motor elektrikoak erabili behar dira. Beroa, berriz, eguzkiaren islaren metaketa da, eta etxeko zenbait erabileratan eabiltzen da: ur beroan, berogailuan, berotegietan, etab.

Estatu Batuak, Australia eta Espainia dira eguzki energia sortzaile handienak munduan.

Energia eolikoa

Haizearen indarra du sorburu, eta elektrizitatea lortzeko erabiltzen da. Sorgailu eoliko edo haize errota berezi batzuen bitartez lortzen da energia. Indar handiko haize etengabea dagoen inguruetan kokatzen dira, eta haizearen energia elektrizitate bihurtzen dute.

Energia eolikoa mendebaldeko Europako zenbat herriealdetan erabiltzen da; esate baterako, Espainian.

Beste energia berriztagarri batzuk honako hauek dira: energia geotermikoa – Lur barneko berotik sortutakoa- , biomasaren energia – nekazaritza, abeltzaintza, basoetako eta hirietako hondakinen errekuntzatik eskuratzen dena- eta marea energia- elektrizitatea lortzeko mareen indarra erabiltzen duena-.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EUSKADIN

Energia berriztagarrien ustiapena Euskadiko kontsumo energetiko guztiaren %5a da. Energiaren Euskal Erakundea (EVE) errekurtso horien erabilera eta hedapena sustatzearen arduraduna da. Hurrengo energia iturriak bereizten ditugu batez ere:

▪ Energia hidraulikoa edo hidroelektrikoa. Ibaien ustiapena, energi iturri gisa, euskal orografian zehar burdinolen garapena ahalbidetu zuen. Industriaren hedapenarekin, zentral hidroelektriko horiek urriak izan ziren, beste energia ez-berriztagarriez (petrolioa esate baterako) ordezkatuak izanez. Gaur egun, horietako batzuk berritzen ari dira, Leitzanraen bailaran edo Araian daudenak bezalakoak.

▪ Energia eolikoa. Biomasarekin batera, baliabide berriztagarrien artean garrantzitsuenetariko bat da. Populazioak ondo hartzen badu ere, hitzarmenak

Page 3: energia

egin beharra dago horien kokapenari buruz, ingurumenari kaltea egin baitiezaiokete, paisaiari, batik bat. Euskal Herriko lehenengo parke eolikoa Barrundiako Udalan (Araba), Elgea mendizerran dagoena da.

▪ Biomasa. Euskadin hiriko hondakinak tratatuz energia elektrikoa sortzen duten hiru gune daude: Artigas (Bizkaia), San Marcos (Gipuzkoa) eta Beasainen (Gipuzkoa).

.

Zein da Euskal Herrian gehien erabiltzen den energia berriztagarria?

Energia iturri berriztagarrien artean, biomasa da, alde handiz, EAEko energia-balantzeari ekarpen handiena egiten diona; izan ere, Euskadin kontsumitzen den energia berriztagarriaren %85 inguru biomasatik dator. Hortik beroa eta elektrizitatea sortzen da.

EAEn energia aldetik gehien aprobetxatzen diren biomasak hauexek dira:

Paper industrian erabiltzen diren lixiba beltzak eta egur-azalak. Zur edo egurraren eraldaketan diharduten industrietatik (aroztegietatik, altzari

fabriketatik ...) datozen egur hondakinak. Egur hondakinak, ezpalak edo zurezko pelletsak, etxeetan errekuntzaren bitartez

baliarazten direnak, ur beroa sortzeko eta/edo berokuntzarako erabiltzen direnak. Hiri Hondakin Solidoak (HHS). EDARen (hondakin uren araztegiak) zikinkeriak. Landare jatorriko olioak.

AEn kontsumitzen diren energia berriztagarrien %7 energia eolikoari dagokio. Gaur egun, guztira 143,7 MW-eko potentzia instalatua duten hiru parke eoliko daude funtzionamenduan, eta 10 MW-eko miniparke bat.

Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen den energia berriztagarriaren %7 inguru energia hidroelektrikoari dagokio (10 MW baino potentzia handiagoko bi zentral eta zentral txikiak).

Euskadin eguzki-energia instalazio kopuru handia izan arren, energia berriztagarri guztien artean, energia-balantzeari eguzki-energiak egiten dion ekarpena txikia da; izan ere, EAEn kontsumitzen diren energi berriztagarrien %1-2 inguru baino ez da eguzki-energia.

Gainerako energia berriztagarriei dagokienez, gaur egun, energia geotermikoaren ustiapena eta itsas energien aprobetxamendua txiki-txikia da, eta haien potentzia instalatua oso mugatua da;