ENERGIA EOLIKOA

15
ENERGIA EOLIKOA

description

ENERGIA EOLIKOA. Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia zinetikoa erabiliz. Zer da energia eolikoa?. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ENERGIA EOLIKOA

Page 1: ENERGIA EOLIKOA

ENERGIA EOLIKOA

Page 2: ENERGIA EOLIKOA

Zer da energia eolikoa?• Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen

den energia da, hau da,

aire korronteek

sortutako energia

zinetikoa erabiliz.

Page 3: ENERGIA EOLIKOA

• Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak (energia zinetikoa) higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren palak.

Page 4: ENERGIA EOLIKOA

• Haize-energia aspalditik erabili izan da. Egiptoarrek Kristo aurreko 4.500. urtean jada belak erabiltzen zituzten haizearen energia aprobetxatzeko.

Page 5: ENERGIA EOLIKOA

• Haize-energia gero eta gehiago erabiltzen da. 2006ko udaberrian bertan, Espainian haize-energia bidez inoiz baino elektrizitate gehiago sortu zen, eta 7.300 MW sortu ziren haize-energiaren bidez, eskaera elektrikoaren % 24.

Page 6: ENERGIA EOLIKOA

Historia

• Haize-energia aspalditik erabili izan da. Egiptoarrek Kristo aurreko 4.500. urtean jada belak erabiltzen zituzten haizearen energia aprobetxatzeko.

Page 7: ENERGIA EOLIKOA

• Haize-energia gero eta gehiago erabiltzen da. 2006ko udaberrian bertan, Espainian haize-energia bidez inoiz baino elektrizitate gehiago sortu zen, eta 7.300 MW sortu ziren haize-energiaren bidez, eskaera elektrikoaren % 24.

Page 8: ENERGIA EOLIKOA

Erabilera• Gaur egun, haize-energiaren erabilera

nagusia elektrizitatea sortzea da. Haize-sorgailuek edo haize-errotek, haizearen energia erabiliz, sorgailu elektriko baten ardatza birarazten dute palak birarazita.

• Haize-sorgailuak norberaren erabilerarako izan daitezke, edo sare elektriko orokorrera konektatuta egon daitezke.

Page 9: ENERGIA EOLIKOA

• 1970eko hamarkadako petrolio-krisiaren eraginez hasi ziren haize-energiaren ustiapenaren inguruko ikerketa sakonak. Eta azken urteotan izugarrizko garapena izan du. Gaur egun, energia berriztagarrien % 33 energia eolikotik dator.

Page 10: ENERGIA EOLIKOA

Haize sorgailu motak• Haize-sorgailuak bi motatakoak izan

daitezke. Birarazten duten ardatza etzanda badago, horizontalak direla esango dugu, eta birarazten duten ardatza zutik badago, bertikalak. Ardatz bertikaleko errotak Savonius eta Darrieus motakoak dira. Halako sorgailuen abantaila nagusia da haizearen norabidearekiko independenteak izatea. Dena den, gaur egun ia ez dira erabiltzen.

Page 11: ENERGIA EOLIKOA

• Guk ikusten ditugun haize-sorgailuak ardatz horizontalekoak dira. Hori dela eta, haizea aurrez hartzeko biraketa-sistema automatikoa behar izaten dute.

Page 12: ENERGIA EOLIKOA

Abantailak• Energia eolikoa guztiz berriztagarria da,

eta, ondorioz, agortezina.

• Erregai fosilen ordezko energia da; ez du erregai fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz, gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. Eta ez da ur zikinik ez hondakinik isurtzen.

Page 13: ENERGIA EOLIKOA

• Azken urteotako garapenari esker, esan dezakegu gaur egun dagoeneko teknologia heldua dela, eta prest dago beste energien errentagarritasunarekin lehiatzeko.

• Energia-iturri merkea da eta beste energia-iturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak kontutan hartzen baditugu.

Page 14: ENERGIA EOLIKOA

Desabantailak

• Desabantailei dagokienez, airea pisu espezifiko txikiko fluidoa denez, sorgailu eolikoek handiak izan behar dute. Indarretxe eolikoak haizeak indartsu eta ahalik eta jarraituen jotzen duen lekuetan kokatuta egon behar dute eta, sarri askotan, mendi-muinoetan jartzen dira. Hortaz, eragin handia dute paisaian.

Page 15: ENERGIA EOLIKOA

• Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira.

• Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago.