Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea...

23
UZTARO, 18 - 1996, 17 - 39 17 Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten dugun lana hiru ataletan banatzen da. Lehenean, Erdi Aroko hiru gaisotasun ezaugarritsu hartzen dira aztergai: izurria, legena eta “su sakratua” delakoa, bai beren ezaugarri klinikoak bai beren bilakaera historikoa azalduz. Segidan, bigarren partean, garai horretako baliabide medikoak deskribatzen dira: sendagilearen lanbidearen bilakaera eta definizioa, tratamendu eta prozedurak, bai eta ospitaleen antolamendua ere. Azkenez, eritasunak edo, hobeto esanda, eritasunaren beldurrak sortarazten zituen erreakzio eta ondorio nabari batzuk aipatzen ditugu, hots, legendunen bazterketa-prozesua, azorritzaile edo “flagelatzaileen” mugimendua, izurritea eta juduen jazarpenen arteko harremanak (Izurri Beltzaren garaian, batez ere) eta herri-debozio eta sineskeriaren garapena. The work we expose on the following article is divided into three different parts. In the firs part, three characteristic illnesses in the Middle Age are studied: epidemic, leprosy and the so-called “sacred fire”, describing both their clinical characteristics and their historical evolution. Going on, in the second part, medical resources at that time are described: the definition and evolution of the medical occupation, treatments and processes, and the organization of hospitals. Finally, in the last part, we mention some of the reacts and effects originated by illness, or, let’s say, by illness fear: the rejecting process suffered by the leprous, the punishers’ movement, relations between epidemics and the persecution of Jews (specially during the Black Epidemic) and the development of people’s devotion and superstition. HISTORIA

Transcript of Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea...

Page 1: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

UZTARO, 18 - 1996, 17 - 39 17

Erdi Aroko gizarteagaisotasunaren aurrean:erantzunak eta jarrerak

José Angel Lema PueyoEHUko irakaslea

Aurkezten dugun lana hiru ataletan banatzen da. Lehenean, ErdiAroko hiru gaisotasun ezaugarritsu hartzen dira aztergai: izurria, legena eta“su sakratua” delakoa, bai beren ezaugarri klinikoak bai beren bilakaerahistorikoa azalduz. Segidan, bigarren partean, garai horretako baliabidemedikoak deskribatzen dira: sendagilearen lanbidearen bilakaera etadefinizioa, tratamendu eta prozedurak, bai eta ospitaleen antolamendua ere.Azkenez, eritasunak edo, hobeto esanda, eritasunaren beldurrak sortaraztenzituen erreakzio eta ondorio nabari batzuk aipatzen ditugu, hots, legendunenbazterketa-prozesua, azorritzaile edo “flagelatzaileen” mugimendua, izurriteaeta juduen jazarpenen arteko harremanak (Izurri Beltzaren garaian, batez ere)eta herri-debozio eta sineskeriaren garapena.

The work we expose on the following article is divided into three different parts. Inthe firs part, three characteristic illnesses in the Middle Age are studied: epidemic, leprosyand the so-called “sacred fire”, describing both their clinical characteristics and theirhistorical evolution. Going on, in the second part, medical resources at that time aredescribed: the definition and evolution of the medical occupation, treatments andprocesses, and the organization of hospitals. Finally, in the last part, we mention some ofthe reacts and effects originated by illness, or, let’s say, by illness fear: the rejecting processsuffered by the leprous, the punishers’ movement, relations between epidemics and thepersecution of Jews (specially during the Black Epidemic) and the development of people’sdevotion and superstition.

HISTORIA

Page 2: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

Gizakia bere sorreratik beretikgaisotasunaren itzalpean bizi izan da.Beraz, gizakiaren historia ez dagoulertzerik, nozitu dituen eritasunakkontutan hartzeke. Aspaldian epide-miak eta gaitzak, beren kausakaurkitzen iharduten zuten sendagileenaztergaia izan ziren. Tokiko historialariedo kronikariek ere aipatzen zituztenepidemiak eta izurriteak, bizi zirenekohiri edo herriko gertakizun nabariakkontatzen zituztenean. Halere, mendehonetara arte historialariek ez duteegin horrelako gaiei buruzko azterketasistematikorik. Adibide adierazgarribat: 1848. urtea, Izurrite Beltzarenseigarren mendeurrena izan zena,historialariek jaramon handirik egingabe igaro zen. Baina horrelakoegoerak aldatu behar zuen. Denboraigaro ahala, ikerlari asko pentsatzenhasi ziren gaisotasunak eta epidemiakhistoria ekonomiko, sozial edo kultura-laren faktore iraunkor eta erabakiorrakizan zirela. Beraz, gaisotasunak etagaisoak historiaren protagonista bihur-tu ziren. Joera historiografiko horrenaitzindaria Johannes Nohl berlindarraizan zen, Izurri Beltza eta bere ondoriohistorikoak ikertu zituena. Bere ikerke-ten emaitza gaur klasikotzat jotzen denliburu bat izango zen, 1924ean argita-ratutakoa (ik. lan honen bibliografia).Geroago, demografia historikoarenlanetan ere gaitzak hartu ziren azter-gai. Azkar pentsamolde eta jokaerakolektiboen historiaren parte batbihurtu ziren. Aldi berean, gaisotasunbakoitzak bere kronikaria aurkitu zuen:izurriak (Biraben), legenak (Touati,Beriac), nafarreriak (Darmon, Bercé),sif i l iak (Quétel), tuberkulosiak(Guillaumek).

Beraz, argi daude gaiaren garran-tzia eta interesa. Zeintzuk dira gurehelburuak segidan azaltzen dugun

lanean? Erdi Aroko eritasun guztiakaztertzeari ezinezkoa iritzi diogunez,hiru aukeratu ditugu aztergai, ezauga-rritsuenak iruditu zaizkigunak, ondoikertuak daudelakoan: izurria, legenaeta su sakratua delakoa. Bigarren ata-lean eritasuna eta epidemiaren aurkakoborroka deskribatzen dugu, hots, zerbaliabidetara jotzen zuten Erdi Aroaneritasunaren errealitatea ulertu etagainditzeko. Amaitzeko epidemienzenbait ondorio sozial eta kulturalazaltzen saiatu gara.

1. Hiru gaisotasun ezaugarritsu:izurria, legena eta su sakratua

1.1. Izurria

Erdi Aroko eritasunez pentsatzendugunean, izurria da burura etortzenzaigun lehen hitza. Neurri batean,ulergarria da, garai horretan eginzituen hilkintzak gogoan baditugu.

Ezaugarri klinikoak

Gaisotasun kutsagarria, Yersiniapestis baziloak ekartzen duena. Izenhori ematen zaio mikrobioari, 1894ean,Hong-Kongen, Yersin mikrobiologosuitzarrak aurkitu zuelako. Adituekdiotenez, izurriaren hiru-bazilo motadira: Orientalis, Mediaevalis etaAntiqua direlakoak. Lehena EkialdeUrrunean eta Ameriketan aurkitzen da,portuetan batez ere. BigarrenakKaspio Itsasoan eta Siberian ditu bereerretserbak. Mediaevalis izena ematenzaio XIV. mendeko izurrite handiaksortarazi omen zituelako. Azken mo-tak, Zaharra delakoak, gaur egunAfrikan dauka egoitza, Laku Handietaneta Ekialdeko Kongon. Aintzinarokoeta Goiz Erdi Aroko izurriteak bertatikhedatu ziren Europara.

UZTARO, 18 - 1996 18

Page 3: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

Medikuek hiru aldi edo fase bereiz-ten dituzte eritasunaren bilakaeran:inkubazioa, garapena eta septizemia.Egia esan, lehen fasean, sintomakbeste edozein gaitzen sintomekin na-has daitezke: sukarra, hotzikarak, go-ragaleak, egarria, akidura eta itomen--sentsazioa. Bere garapenean hartzenditu gaitzak bere bi forma ezaugarri-tsuenak: bubonikoa eta pneumonikoa,hain zuzen. Era bubonikoa sarrienaeta ezagunena da: besape, iztai edolepoan buboiak agertzen dira, gongoi-len hantura mingarri eta nabariakdirenak. Gogora dezagun Erdi Arokoirudietan izurriak jotakoek arrautzabaten tamainako tumoreak erakustendituztela izterrean edo hankaren goikopartean. Era pneumonikoa arnasaparatuaren infekzioa dugu, baziloakkutsaturiko partikulak arnasteagatiksortzen dena. Bere adierezpenak su-karra, eztula, odolezko tuak eta ito-men-sentsazioa dira.

Fase septizemikoan, baziloa buboiedo biriketatik zabaltzen da gorputzosoan zehar. Gaitzaren fase hori la-rriena da eta atzeraezinezko suer-tatzen denez, gaisoaren heriotzarekinamaitzen da. Oso seinale tipikoa era-kusten du eriak: gorputzean azalezkohemorragiak sakabanatzen dira, kolorebeltzeko plakak agertuz. Hortik datorgaitzari eman zaion izurri beltza edoheriotza beltza izena. Zenbaitetanforma septizemikoa aurrikin bubonikoedo pneumonikorik gabe azaltzen da,bularretako haurrengan eta gazteen-gan, batik bat.

Kutsaketa bi eratan eman daiteke.Izurriaren forma bubonikoan prozesuaoso konplexua da, animaliengandikgizakiengana joaten baita. Berez izu-rria narraskien gaisotasuna da. Lurral-de populatuetan arratoia da kutsaketa-ren protagonista, bere bi motarekin.

Alde batetik, arratoi grisa edo estol-detakoa (Rattus norvegicus); bestealdetik, arratoi beltza edo etxeetakoa.Gainera, izurritea oso garatua egonezgero, saguek ere jasan eta transmi-titzen dute eritasuna. Baina gizakiareninfekzioa arratoiaren arkakusoarenbitartez (Xenopsyla cheopis) gertatzenda. Arkakusoak izurria jasaten duenarratoiari koska egiten dio, odola bazi-loekin surgatuz. Baziloak intsektuarenbarruan ugaltzen dira eta esofagogainean poltsa bat osatzen, probentri-kulo delakoa. Poltsak intsektuari elika-tzea eragozten dionez gero, arkakusogosetiak behin eta berriro koska egitendu, baina biktimaren odola irentsi ezinduenez, bota egin behar du. Arkaku-soak biktimari odola itzultzerakoan,baziloak ere inokulatzen ditu. Gizakiakkoska nozitzen badu, baziloa berezirkulazio-aparatuan sartzen da etagongoil linfatikoetan buboiak agertzen.Baziloaren hedapena orokorra izanezgero, septizemia gertatuko da. Izurriteahasitakoan, gizakiaren lepotik bizidiren beste parasito batzuek erekutsadura zabaltzen lagun dezakete:beste zenbait arkakuso motak (Pulexirritans) edo zorriek. Kutsaketa, era bu-bonikoan, baldintza klimatiko berezietangaratzen da: arratoiaren arkakusoak15-20º bitarteko tenperatura behar dubizi ahal izateko eta %90-95eko heze-tasuna. Horrela uler daiteke izurria urta-ro beroan eta euriteen ostean agertzea.

Izurriaren era pneumonikoan, kutsa-keta gizakien artean egiten da zuzenki,eztul egin edo mintzatzerakoan, ahotikbotatako lerde-tantatxoen bitartez.Baziloa eramaten duten tanta horiek(Flüggeren tantak) lau metrotara ereirits daitezke, eztulek egozten dituzte-nean. Horrela igorritako baziloa sudur,aho eta biriketako mukosetatik sartzenda biktima berriaren gorputzean. Herriheze eta hotzetan, horrelako tantek lu-

UZTARO, 18 - 1996 19

Page 4: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

zaro irauten dute kutsatuta eta egura-tsean sakabanatuta, infekzio-arriskuahandiagotuz.

Tratamendu eraginkorrik izan ezean(eta Erdi Aroan ez zegoen) hilkorta-sun-ehunekoak altuak dira gaitzakjotakoen artean. Eritasunaren erabubonikoan, kutsatutakoen % 40-90ahil daiteke; era pneumonikoan % 90-100a. Gaitza fase septizemikorahelduz gero, ez dago ez salbuespenikez inolako salbaziorik. Dena dela,eritasuna gainditu eta bizirautea lor-tzen dutenek nolabaiteko inmunitateahartzen dute, zenbait urtetan luzadaitekeena.

Bilakaera historikoa

Egun jakin badakigu izurriaren era-soak bi aldi handitan izan zirela ErdiAroan. Zaharrena VI-VIII mendeetankokatu beharra dago. Bestea XIV.mendearen erdialdean hasi eta XVIII.mendera arte luzatu zen.

Lehen izurrite-zikloak Mediterranioinguruan zeuden lurralde guztietanizan zuen eragina, oro har. Dauzkagundatuen arabera, izurria 541-544 ur-teetan hasi eta 767an izan zuen azkenagerpena. Bi data horien artean, gai-tzak hogei aldiz jo zuen biztanlegomediterraniotarra. Izurriteak itsasozzabaldu ziren: 542an, itsasuntziz bi-daiatu zuten soldadu bizantziarrekeritasuna eraman zuten Konstantino-platik Kartagoraino, adibidez. Mende-baldeko Europan, portuak izan zirenepidemia sartzeko ateak, EkialdeMediterranioko herriekin merkatalharremanak izaten zituztenak, batezere: Ravenna, Genoa, Marseilla etaabar luze bat. Hala ere, XIV. mendekoizurriteekin alderatuz, Europan epide-miak ez ziren nabarmenki hedatu kos-taldeetatik at, oro har. Europako

barneko aldean emandako zabalkun-tza eta agerpena mugatuak izan ziren:Po eta Rodano arroetan, batez ere.

Supituki, VIII. mendearen bigarrenerdialdean gaitza desagertu zen etaeuroparrek jarraiko sei mendeetan ezzuten beste izurriterik nozituko.Heriotza beltzaren ziklo berria 1347anhasi zen. Ordutik izurriteek behin etaberriro joko zituzten Europako herriak,bi esparru geofrafiko bereiz daitezkee-larik: Iparmendebaldeko Europa1347tik 1722raino hogeita hamaikaerasoaldi jasan zituena; Hegoekialde-ko Europa, non 1842ra arte hogei izu-rrite izan baitziren. Azken urte horretanizurriaren aroa amaitzen da Europan.

Bere garrantziagatik 1347-1352koizurritea gogoratzea merezi du, Euro-pako biztanlegoaren herena inguru hilbaitzuen. Beraz, ez da gehiegizkoaesatea gure kontinentean izandakokatastrofe larrienetakoa izan zela.Bere bortitzak denak harritu eta ikaratuzituen. Guy de Chauliacek, KlementeVII.a aita santuaren sendagileak, idatzizuenez, izurriteak «ez dauka pareko-rik. Beste epidemiak lurralde bateansoilik izan ziren, hau, ordea, munduosoan; besteentzat bazegoen nolabai-teko erremediorik, honentzat ez». Gio-vanni Boccaccio idazle italiar fama-tuak, Dekameron izeneko lanean, izu-rri beltza aipatu eta deskribatzen digu,era bubonikoaren ezaugarriak argiazalduz:

Ekialdean sudurretik odola isurtzeaheriotzaren seinale nahastezina zen;hemen (Italian), aldiz, gaisoaldia haste-rakoan emakumezkoei zein gizonei iztaieta besapeetan hantura batzuk, saga-rrak edo arrautzak bezain handiak, ate-ratzen zitzaizkien. Jende xeheak buboiakdeitzen zien. Azkar hantura hilgarrihoriek gorputz osoan zabaltzen ziren.

UZTARO, 18 - 1996 20

Page 5: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

Gero gaitzaren sintomak orban beltzedo ubel bihurtzen ziren, beso, izter etagorputzaren beste parteetan agertzenzirenak... Horrela hasierako buboiahurrengo heriotzaren seinale segurubihurtzen zen...

Epidemiaren bilakaera kronologikoaezaguna da. Dena hasi zen mongolia-rrek, Krimean, Kaffako kolonia genoa-rra setiatu zutenean. Setiatzaileakizurriak jota zeudenez gero, kutsadurahiri barrura hedatu zen. Segidan,Kaffatik ihes egindako nabigatzailegenoarrek eraman zuten Anatoliakoportu-hirietara, baita Sizilia, Konstanti-nopla, Korsika, Sardinia eta Marseilla-ra ere. 1347ko amaieran izurritea Flo-rentzian agertu zen, eta hurrengo ur-tean Mediterranioko kostaldetik barne-ko lurretan sartu: Italian, Frantzian etaAragoako Koroako lurraldeetan.1348ko erdialdean epidemia atlantiaritsasertzera iritsi zen, Bordelera, hainzuzen. Aste batzuen barru, Inglaterra-ko portuetan aurkituko zen, baitaNormandiako eta Irlandakoetan ere.Urte bereko amaieran, aipatu portueta-ko inguruetan zabaldu zen eta aldiberean, Ipar Itsasoko kostetara heldu.Izan ere, egun horietan, lehen biktimakegin zituen Londresen, nahiz eta ez ja-kin epidemiak itsasoz ala lehorrezbidaiatu zuenentz hiri inglesera. 1349anIpar Itsasoko portuak inbaditukozituen: Dinamarka, Norvegia eta Fri-siakoak, hain zuzen. Kopenhagendikizurria Eskania, Jutlandia eta IparAlemania osora igaro zen. Lübecken1350eko ekainean utzi zuen bere he-riotz-arrastroa eta udan zehar Baltiko-ko herriak jo. Ondoren eta 1352ra arte,heriotza beltza Ipar Polonia, Lituania,Kurlandia eta Errusiara abiatuko zen.

Oro har, gaitzak herri eta lurrik po-pulatuenak jo zituen, merkatal harre-man sarriak eta komunikaziorik erraze-

nak zituztenak. Halere, ez zuen iaindarrik agertu, biztanle-dentsitateeskasa zeneko lurretan (oihan, mendi,basamortuetan), non zirkulazioa urriabaitzen: Eskandinavia barneko eskual-deetan (portu eta landutako lurretatikat), Ekialdeko Errusia eta Ukranianedo Uraleko basoetan. Balkanetan erebiktima-kopurua ez zen oso handiaizan. Beste salbuespen batzuk ere izanziren: Hego Polonia, Herbehere etaFlandesko herrialde asko, Nuremberghiria eta Ekialdeko Frankonia. Irlak erelibre suertatu ziren: Islandiak 1402annozitu zuen izurria lehen aldiz etaKanarietara gaztelarrek eraman zutenXVI. mendearen hasieran.

Izurritearen hedapenak arazo histo-riografikoa dakar berarekin, hots, zererlazio dagoen gosetea eta epidemia-ren artean. Askoren ustez, goseakbiztanlegoaren erresistenzia ahultzendu gaisotasunaren aurrean. Beraz,baliteke Berant Erdi Aroan gertatutakogoseteek izurriaren hedapenean era-gin handia izatea. Zehazkiago, bada-kigu XIV. mendearen lehen erdialdeangose-urteak ugariak izan zirela Euro-pan, 1317 eta 1347an batez ere. Beraz,badirudi goseteok izurriaren ekintzaprestatu zutela.

Halere, iritizi hori ikusita, badagozenbait kritika egiterik. Herri batzuetan,izurritea uzta ugariak izan ziren urteanhasi zen. Horrela gertatu zen Irlandan,1394an, adibidez. Beste kasu askotan,izurria ahuldu eta desagertu zen,gosetea larriagotu artean. Horregatik,zenbait historialariren aburuz, goseteaeta izurritearen arteko erlaziorik egonbadago, baina ez da gosetea, askokuste bezala, izurritea sortu eta arego-tzen duen faktorea, baizik eta izurri-teak ekartzen du gosetea. Orduan,izurriaren eraginak bi modutan jokadezake. Alde batetik, uztaroan lan-

UZTARO, 18 - 1996 21

Page 6: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

-eskua gutxiagotuz. Ondorioz, uztak(edo uzten parte handia) ez dira bil-tzen, hornidura-krisia sortzen delarik.Beste aldetik, izurriari aurka eginnahian, isolamendua eta zirkulazioa-ren debekazioa ezartzen zituzten neu-rrien bitartez, lurralde askotako eko-nomia desantolatuz.

1.2. Legena

Legena: horra hor, izurriarekin ba-tera, Erdi Aroko gaitzik ezaugarritsue-na. Are gehiago, zenbait leku eta mo-mentutan, hots, XII. mendeko Fran-tzian “legendun” eta “gaiso” (infirmus)hitzak ia sinonimo edo baliokide bihur-tu ziren. Okzitanian berdin gertatu zenmalaude (eria) eta legendun hitzekin.François Beriac historialariaren abu-ruz, garai horretan legena dugu lamaladie par excellence.

Ezaugarri klinikoak

Legena eritasun kutsagarria da.Sortzen duen baziloa Gustav ArmauerHansen sendagileak aurkitu zuen1873an: mycobacterium leprae, tuber-kulosia ekartzen duen Koch baziloarenantzekoa. Gaitzaren larritasun-mailaanergia kontzeptuari lotua dago.Definizioren bat behar izanez gero,anergia gizabanakoak baziloarenaurrean duen berezko erresistentziadela esango genuke. Egun, anergiarikdagoenentz jakiteko Mitsudarenanalisira jotzen dute adituek. Proze-dura horren arabera, Hansen baziloaktxertatzen zaizkio pazienteari. Txerta-ketaren puntuan erreakzio alergikoaageriz gero, argi dago pazienteak no-labaiteko babesa edo inmunitate natu-rala duela baziloaren erasoei aurkaegiteko; ageri ezean, inolako inmunita-terik ez dela pentsatu beharra dago.

Bi legen-mota ezagutzen dira: tu-berkuloidea eta lepromatosoa, azkenhori larriagoa. Legenaren forma tuber-kuloidea oso erritmo geldoan garatzenda. Egungo tratamenduek emaitzaona izaten dute gaisoarengan, bene-teako sendaketa osoa lortzeko mo-duan. Zainketa eraginkorrik gabe (ErdiAroan gertatu ohi zen eran) mutila-zioak (esku eta oinetako hatzetan) etaparalisiak (besoetan, beheko gorputz--adarretan, begietan) nozi ditzakepazienteak, bai eta hezurren lesioakere. Legen-mota horren sintoma edoagerpen tipikoa oso garbi ikus daitekeazalean: pigmentazioa galdu duten or-banak eta sentsibilitaterik gabeko pla-kak.

Gaisotasunaren forma lepromato-soak bilakaera azkarragoa erakustendu. Kasu horretan, eriaren egoera na-barmenki endekatzen da, hilak igaroahala. Are gehiago, lesioek heriotzaekar dezakete urte gutxitan. Aurpegia-ren desitxuraketa eta sudurrarendeformazioak itxura berezia ematendiete eriei, facies leonina (lehoi-aurpe-gia) delakoa. Era lepromatoso hori,tuberkuloidea baino larriagoa badaere, zorionez ez da hain sarria. Goianaipatutako anergia edo inmunitaterikez dutenak jotzen ditu, batik bat.

Interesgarria deritzogu kutsadurarenera ikusteari. Mycobacterium lepraedelakoaren baziloak lerdean eta sudur--mukietan bizi dira kopuru handietan.Lerdean, ahotik botatakoan, egunbatzuetan iraun dezakete bizirik. Egoe-ra horretan, giza-gorputzean sartzekoazaleko zauri irekiak dira biderik onenabaziloarentzat. Kutsaduraren hedape-nerako beste bideak esnea eta giza--hazia ditugu. Gaiso batekin izandakoharreman luzeak kutsaduraren arriskuahandi dezake. Modu berean, arriskuakbadauka zer ikusirik etxeko kondizio

UZTARO, 18 - 1996 22

Page 7: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

higienikoekin. Adibidez, etxeko seni-deek plater zikin berberak erabiltzeakkutsaketa errazten du. Zer esan ez,elikadura-urritasunak eta parasitoekere arriskua areagotzen dute.

Bilakaera historikoa

Aintzinatean, Ekialde HurbiletikEuropara igaro omen zen eritasuna.Plinio Zaharraren arabera, EgiptotikItaliara zetozen Ponpeioren legioekekarri zuten gaitza K. a. 61. urtean.Halere, legena ez zen Europan ososarri agertu hurrengo mendeetan ze-har. Izan ere, agiri idatziek eta aurki-kuntza arkeologikoek, hots, kontserba-turiko eskeletoek, adierazten dutegaitz endemiko hori VI. mendean hasizela kezkagarria izaten. Galian, 549.urtean izan zen legendunak aipatzenzituen lehen kontzilioa eta lehen erretaginduak hurrengo mendearen erdial-dean eman ziren. Agi denez, ordutikXIII. mendearen erdialderaino hedatuzjoan zen. Fenomeno horren seinaleeta sintoma legendundegien ugalketaizan zen. Eritasunak indar handiz jozuen Europako zenbait eskualde.Artoisen (Frantzian) gertatutakoaaipagarria da: bertan, XIII. mendearenbukaeran endemia-tasak ia 0/00 3aizan ziren, egun Hegoamerikan edoHegoekialdeko Asian aurki daitezkee-nak bezalakoak. Berant Erdi Aroan,XV. mendean, batez ere, legenakatzerakada egiten du eta legendun-degiak hustu, itxi eta desagertzen dira.Denboraren poderioz, europarrekgaisotasun esotiko eta tropikaltzat jokodute. Halere, salbuespenak badira,jakina: Eskandinavian legena endemiairaunkorragoa izango da Aro Berrian.

Baina nola ulertu Berant Erdi Arokolegenaren atzerakada? Bi hipotesiproposatu dira. Hemen azaldu besterikez dugu egingo. Lehen hipotesiaren

arabera, zergatia XIV. mendeko popu-lazioaren beheraldian bilatu behar da.Izurri eta gosetearen ondorioz gutxia-gotu zen Europako biztanlegoa. Biz-tanle guxtiago izanda, bizirauleakhobeto elikaturik bide zeuden. Horrelagaisotasun kutsagarrien aurkakobabesa handitu zen nabarmenki. Halaere, azalpen honek arazoak eta kon-traesanak sortzen ditu. Horra horarazorik larriena: legenaren atzeraka-da 1300-1350 urteetan hasi zen eta ur-te horietan Europa superpopulatuazegoen.

Beste azalpen edo hipotesia, MirkoGrmekek proposatu zuena, mikrobio-logian oinarritzen da. Tuberkulosia sor-tzen duen Kochen baziloa eta legena-rena antzekoak dira, “familia” bere-koak. Badirudi, antzekotasun hori zelaeta, lehenak bigarrenaren “konkurren-te” edo aurkako gisa jokatu zuela.Horrela, gaitz berriak zaharraren lekuahartu zuen, nonbait, eta tuberkulosialegena egotziz eta ordeztuz joan bidezen. Baina nola frogatu azalpena?Hori, nahiko lan!

1.3. San Antonioren sua

Horixe dugu Erdi Aroko eritasun tipi-koenetako bat, izen ugari izan zuena :su sakratua, San Martzeloren sua,infernuko sua, erretakoen gaitza etahedatuena, San Antonioren sua. Tes-tuinguru horretan, su hitzak biktimekjasaten zituzten min anker eta biziakadierazten dizkigu, erredurak sortutakooinazeekin nolabaiteko konparaketaeginez.

Zein zen eritasunaren sorrera? Bes-te kasu askotan bezala, badakigu pa-rasito bat dela erruduna: zekaleanedo, hobeto esanda, zekalearen le-potik bizi den onddo bat: ainoa (fran-tsesez ergot, gazteleraz, tizón). Zeka-

UZTARO, 18 - 1996 23

Page 8: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

le-ainoak zereal hori parasitatzen du,urte euritsuetan batez ere, bihiarenitxura hartuz. Beraz, uzta jasotzera-koan, oso zaila gertatzen da benetakobihia eta parasitoa bereizten. Ondo-rioak argi daude: ogia prestatzekounean, bihiarekin nahastuta onddoaere erabiltzen da. Parasitoak alkaloidetoxikoak ekoizten dituenez gero, horre-la egindako ogia pozoindurik suerta-tuko da.

Baina, zeintzuk dira gaitzaren on-dorio eta sintomak? Printzipioz, SanAntonioren sua bi eratan ager daiteke:era konbultsiboan eta era gangrena-tsuan. Ikus ditzagun banan-bana.Lehen eran, kontrakzioak giharreguztietan hedatzen dira. Eriak barnekobero kiskalgarria sentitzen du eta hotzjasanezina bere tegumentuetan. Aldiberean, beste sintomak azaltzen dira:dardara epileptikoak, erotasun-seina-leak eta azaleko erupzio poliformi-koak. Bigarren era, gangrenatsua,larriagoa da: gaitzak oin eta eskuengangrenak sortarazten ditu, bizirau-leengan zauri sendaezinak utziz. Biga-rren era horren biktimen artean, besa-motzak, errenak eta elbarriak izugarriugariak ziren.

1089ko kronikari batek aipatu sinto-mak deskribatzen dizkigu. Berak ikusizuenez, «su sakratuak jotakoei men-bruak belzten zitzaizkien, ikatza baili-ren. Haietako batzuk hiltzen ziren,beste batzuek, nahiz eta bizirik iraun,gangrenaturiko oin eta eskuak gorpu-tzetik eteten ikusten zituzten; halerebeste askok, menbruen kontrakziodesitxuragarriak nozitzen zituzten.»XVI. mendearen amaieran ere aipatzendira eritasunaren biktimek botatzenzituzten «garrasi eta oihu hunkigarriak,zortzi edo hamar etxetako distantzianentzuten zirenak».

Lehen aipamen idatziez fidatzenbagara, badirudi eritasuna X. mendea-ren erdialdean agertu zela. Egoera la-rritzekoa zen. Izan ere, XI. eta XII.mendeetan zehar gaitzaren erasoal-diek behin eta berriro jo zituzten euro-parrak. Testuinguru horretan, biktima--kopurua oso altua izan bide zen LehenGurutzadaren koiunturan (1095-1099).Berant Erdi Aroan, beste aldi kritiko batEhun Urteko Gerrak (1337-1453) eka-rri zuen. Argibide dokumentalek azal-tzen dutenez, gaisotasuna perturba-zioekin batera agertzen zen. Beste erabatean esanda, gabezia, goseteak,klima-aldaketak (euriteak, udaberri he-zeegiak) gertatu zireneko urteetan egi-ten zituen epidemiak biktima gehien.

Gaitzari aurka egiteko baliabideeraginkorrik ez zegoen. Ikerkuntza me-dikoa su sakratuaren sorrera XVIII.mendearen bukaera arte ez daargitzen hasiko. Joan den mendean,eritasunaren ezagutza zientifikoakaurrerakada egin ahala, erasoaldiakgutxiagotuz eta desagertuz joangodira. Erabat? 1951an, aberats etagaratutzat jotzen dugun estatu batean,Frantzian, izan zen oraindik erasoaldibat, Pont-Saint-Esprit herrian (Garddepartamenduan).

Gaitzaren garrantzi historikoa ulertu-ko badugu, Erdi Aroan zekalea etazekaleaz ekoiztutako ogia elikadurarenoinarria zirela gogoratu beharra dago.Zereal hori lur pobreetako landarea da,lehorteak ongi pairatzen dituena etaklima hotzetara moldatzeko gai dena.Horregatik, oso zabaldua zegoenMendebaldeko Europan. Nekazariekzein noble feudalek jaten zuten zeka-lezko ogia. Ondorioz, Erdi Aroko men-deetan gaitzak bai aberatsak bai po-break jotzen zituen ezberdintasun ga-be. Denbora igaro ahala, goi-mailako

UZTARO, 18 - 1996 24

Page 9: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

talde sozialen elikatzeko moduak alda-tu eta aberastu artean, nekazalgoaren-tzat, ordea, zekalezko ogiak elikadura-ren oinarria izaten jarraituko du XIX.menderaino, San Antonioren sua gi-zarte-talde pobreen gaisotasun bihur-tzen delarik.

2. Baliabideak eta erantzunakgaitzaren aurkako borrokan

Medikuaren lanbideak, gaur ulertzendugun bezala, Erdi Aroan ditu sus-traiak. Ikus dezagun nola joan zen era-tuz, zer prozedura terapeutiko erabil-tzen zen, nola azaltzen zuten garai ho-rretako medikuek eritasunaren sorrera,nola zeuden antolaturik ospitaleak.Medikuntza ofizialaren aurrean, herri--medikuntzaren mundua agertzenzaigu, agintarien kontrolpetik at. Halaere, geroago ikusiko dugun bezala,ofizialtasun medikoaren mugak ezziren beti oso argiak.

2.1. Medikuaren lanbidea

Ezagutzaren beste arlo askotan be-zala, Erdi Aroko medikuntzak Aintzina-tean ditu bere eredu teorikoak Mende-baldeko Europan: Hipokrates etaGalenoren lanetan, hain zuzen. Bainaheredentzia klasikoaren asimilazioaeta ulerpena, mediku arabiarren bitar-tekotasunari esker lortu zirenak, ez zi-ren berdinak izan aldi historiko horre-tako mende guztietan. Goiz Erdi Aroan(VI.-X. mendeetan), jakintza klasikoa-ren geldikin batzuk besterik ez dituguaurkitzen elizgizon eta monjeen es-kuetan, batik bat. Sendagile laikoak,kristauak zein juduak, gutxiengo etasalbuespena ziren. Orduan, lan teori-korik erabiliena Isidoro SevillakoarenEtimologiak ziren, nahiz eta oso edukiurria eta mugatua izan, balio handirikgabekoa: eritasun bat aipatzerakoan,

gaitzaren izena eta ia alegiazkoa zenetimologia bat besterik ez zuen azal-tzen.

Medikuntza klasikoaren asimiliazioaeta berreskurapena areagotu egin zi-ren XI.-XIII. mendeetan, arabiarren bi-tartekotasunari esker. Hego Italian,Salernon, lehen sendagile-talde laikoaeratu zen. Bertan, arabiera eta latinamenderatzen zituen Konstantino Afri-karra gailendu zen, Galeno eta medikuarabiarren hainbat lan latinera itzulibaitzituen. Bitartean, Toledon, itzul-pen-lan sistematikoari ekin zioten. Hirihorretan bi lan talde nabarmendu zirenXII. mendean: mendearen lehen erdi-aldean, Joan Avendahut juduak etaDomingo Gontzalez klerigoak osatuta-koa, eta bigarren erdialdean, Cremo-nako Gerardok zuzentzen zuena. Az-ken talde horrek Galenoren tratatuak,Avizenaren kanona, elgorri eta nafa-rreriari buruzko Rhazesen liburua,Abulkasisen zirugiari buruzko obra etaabar luze bat itzuli zituen latinera. XIII.mendean ukaezina da Montpellierkounibertsitatearen garrantzia, non Ar-nau de Vilanova maisu nabariak, obraarabiarrak itzultzeaz gain, medikuntzarazo teoriko eta praktikoetan ihardunbaitzuen.

Aldi berean, XII. mendetik aurreraagintariek medikuaren lanbidea geroeta gehiago arautu zuten. Sizilian,1140an Roger II.a erregeak Europakolehen araudia ezarri zuen. Neurri horienondorioz, erresumako sendagilegaiekazterketa ofiziala gainditu beharkozuten lanbidean iharduteko. Geroago,Federiko II.ak, enperadore germania-rrak eta Siziliako erregeak, 1240anpromulgatu zituen ordenantzetan sen-dagile titulazioa lortzeko bete beharre-ko baldintzak jakinarazi zituen: senda-gilegaiak zortzi urte eman behar zuenikasten, azken bostak Salernoko esko-

UZTARO, 18 - 1996 25

Page 10: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

lan derrigorrez. Prestaketa horri guz-tiari sendagile batekin praktika-urtebe-te gehitzen zitzaion. Siziliako ereduarijarraituz, medikuntzaren kontrolahedatuz joan zen Europa osoan zehareta bere irakaskuntza azkar sartukozen unibertsitateetan.

Berant Erdi Aroan, Italiako eskolamedikoak nagusitu ziren: Bolonia, Pa-duako unibertsitateak, hain zuzen, nontradizio arabiar eta grekoak iraunbaitzuen. Hala eta guztiz ere, bertanlan metodo berriak asmatu eta prakti-kan jarri ziren, berrikuntzarako bideakirekiz: giza-gorpuen disekzioa edo ka-su konkretuen historia klinikoak (Ta-deo Alderotti, Gentile da Foligno).Gaur ez bezala, zirujia ez zen sartzenunibertsitateetan ematen zuten irakas-kuntzan eta prestaketan. Italiako esko-letan soilik hasi ziren onartzen irakas-kuntza mediko ofizialetan.

Ikusi dugunez, mendeak igaro aha-la, botereak eta erakundeek gero etakontrolatuago daude Erdi Aroko medi-kuak. Batzuk errege, printze, noble,eliz dignatarioen zerbitzuan aritzen di-ra beren bezero eta pazienteen jauregieta egoitzetan. Badago gaisoen bizi-lekuetara joaten den sendagilea ere,gaurko etxerako medikuaren aintzinda-ria. Beste batzuek, monarkia, noblezia,klero edo burges aberatsek hirietanfundaturiko ospitaleetan iharduten du-te. Nola azaltzen zuten eritasuna? No-la jokatzen zuten aurka egiteko?

2.2. Azalpenak

Egun, epidemia eta infekzioari bu-ruzko ikuspegia mikrobiologiari lotutadago. Baina, zer uste zuten orain zor-tziehun edo zazpiehun urte? Erantzu-naren bila, garai horretako azalpenakaztertzen baditugu, gaur ezinagoharrigarri suertatzen zaizkigun ideiak

aurkituko ditugu. Izan ere, parasito mi-kroskopikoek eritasunak eta epidemiakekar ditzaketelako ideia ez da ErdiArokoa. Bere lehen aitzindaria Frasca-tor sendagilea izan zen, 1546an argita-raturiko lan batean, «kutsadura ikusiezin ditugun partikulek sortzen dutela»iradoki zuena. Atanase Kircher jesuitaalemaniarrak, Erroman 1656ko izurritebat ikusita, oso animali txikiak, gure-tzat ikustezinak, zirela epidemiarenkausa susmatu zuen. Contagium vivumizena eman zioten hipotesi horrek baijarraitzaileak (Diemerbrock medikuholandarra edo Paolini italiarra) baiaurkako amorratuak izan zituen. Ge-roago, XVIII. mendean teoria berriakgero eta aldeko gehiago lortuko zituen,Linneo naturalista beren artean.

Baina itzul gaitezen Erdi Arora.Garai horretako eritasunaren azal-penak humoreen teorian zuen oinarria.Aintzinatean asmatu zen: Hipokrate-sen Corpus-ean ageritakoan, Galenokgaratu eta sistematizatu zuen; geroa-go medikuntza arabiarrak onartuta,aberastua eta hobetua izan zen. Baina,jarraitu aurretik, zer dira aipatu humo-reak? Erantzuna emateko, azaldubeharra dago nola ulertzen zuten errea-litate fisikoa Erdi Aroan. Aintzinatetikdatorren ikuspegi horren arabera,errealitatea nahasketa edo konbinaziobatetik sortzen da. Hona hemen, kon-binazioaren osagarriak: alde batetik,materia; beste aldetik, lau kualitate,materiarekin elkartzen direnak: beroa,hotza, hezea eta lehorra. Nahasketa-ren ondorioz, munduaren lau elemen-tuak agertzen dira: airea, ura, lurra etasua.

Errealitate f isikoaren elementuhoriei gure gorputzaren lau humoreakedo bestela esanda, gure organismoa-ren osagarriak, dagozkie: odola, pitui-ta, bilisa eta atrabilisa edo malenkonia.

UZTARO, 18 - 1996 26

Page 11: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

Odola, airea bezalakoa izango litzate-ke: beroa eta hezea; pituita, hezea etahotza, ura bezalakoa; bilisa, beroa etalehorra, suaren moduan; atrabilisa edomalenkonia, hotza eta lehorra, lurrareneran. Azken osagarri hori, atrabilisa,guztiz alegiazkoa da, jakina. Osasunahumoreen arteko orekatik dator etagiza tenperamentua era batekoa edobestelakoa izango da, humore nagu-siaren arabera. Egun harrigarri eta iaulertezina suertatzen zaigun logikahorri jarraituz, erraza da eritasuna non-dik datorren jakitea: diskrasiatik edohumoren arteko oreka ezetik. Berazmedikuak, tratamendu egokia prestatuahal izateko, desoreka horren izaeraeta larritasuna aurkitu eta aztertu be-harko ditu: zein den desoreka sortzenduen humorea, gehiegizko neurrianagertzeagatik edo perturbatuta egotea-gatik.

Diskrasiaren zergatiak zeintzukziren argitzeko asmotan, iritzi ugariaurkeztu ziren. Hau ez da ez unea ezlekua denak azaltzeko. Zabaldueneta-ko batzuk aipatu besterik ez duguegingo. Gaitzaren sorrera ernalketaunetik etor zitekeen (ab utero) edojaiotzaren ondokoa izan (post uterum).Lehen kasuari dagokionez, Konstan-tino Afrikarraren iritzia aipatzea merezidu, bere Liber pantegni-an jakinarazizuena. Bere ustez, gaitzen batekkutsatutako gurasoen hazi ustelduekdiskrasia, hau da, humore arteko de-soreka ekartzen diote haurrari. Errazasma daitekeenez, jaiotzaren ondokokausak askoz ugariagoak dira. Men-deak igaro ahala, Erdi Aroko senda-gileak zerrenda luzatuz joan ziren. Ikusditzagun adibide batzuk.

Airea: Humoreen teoriaren arabera,odolak aireztatua egon behar du. Halaere, aireztapen hori gehiegizkoaizanez gero, odola perturbatzen da,

izurria agerraraziz. Beraz, buboiak,azaleko orbanak edo tu gorriskak, kal-tetutako humorearen agerpenak beste-rik ez dira. Izurriaren kasuan, humorehori odola da eta aipatu agerpenak gor-putza egozten saiatzen delako seinale.Gainera, aireak gaitzak sor ditzake,usteldua egoteagatik. Izan ere, beroedo euriaren eragina dela eta, aireaalda daiteke, kaltegarri bihurtuz. Moduberean, planeten konjuntzio eta mugi-menduek airearen izaera aldaraz de-zakete eta horrela epidemiaren batsortu ahal da. Adibidez, Guy Chaulia-cen aburuz, Saturno, Jupiter eta Mar-teren mugimenduen konbinazioak Izu-rri Beltza agerrarazi zuen 1345ekomartxoaren 24ean. Hildo beretik jarrai-tuz, eklipseek, kometek, gas pozoin-tsuak aterarazten dituzten lurrikareketa ekaitzek airearen garbitasunaperturbatu eta bere ustelketa ekartzenzutelako ideia oso zabaldua zegoen.

Gaisoekiko harremanak: sarri baldinbadira, erien gorputzetako emanaziokaltegarriak arnas daitezke, gaitzakutsatuz.

Dieta ezegokiak: asko komentziturikzeuden zenbait jaki gehiegizko kantita-teetan kontsumitzeak eritasunak sor-tzen zituela. Legena elikagai “malen-koniatsuak” jatetik zetorrela pentsa-tzen zuten zenbait medikuk. Horrelakojanarien oso zerrenda zelebreak eginziren: lehoi edo asto haragia, piperau-tza, baratxuriak edo txerriki ustela.Bernard de Gourdon sendagileak dilis-tak jateko ohitura sartzen zuen legena-rraren kausen artean.

Atal hau amaitu aurretik, legenarenkasuari soilik badagokio ere, Bernardde Gourdonen ondoko testua azaltzea-ri komenigarria deritzogu, bere garaikopentsamendu medikoa ondo laburbil-tzen duelakoan:

UZTARO, 18 - 1996 27

Page 12: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

Legena “ab utero” edo “post uterum”hartzen da. “Ab utero” baldin bada, ho-rrela gertatzen da, ernalketa menstrua-zioan izan delako, edo gurasoak legen-dunak direlako, edo legendun batemakume haurdunarekin oheratu dela-ko, jaiotako haurra legendun suertatzendelarik. Ernalketan izandako gorabehe-ra horietatik sortzen da legenarra.Jaiotzaren ostean baldin bada, horrahor arrazoiak: aire kaltegarria, ustelaedo izurritsua delako, elikagai malenko-niatsuak, hau da, dilistak edo bestelakobarazkiak, edo haragi malenkoniatsuak,hots, erbiak eta lauoineko animaliak(astoak eta horrelakoak) usu jaten dire-lako; zenbait lurretan pizti basati horiekguztiak kontsumitzen omen dituzte.Legendunekiko harreman sarriegietatikere etortzen da eri hau, baita emakumelegendunarekiko koitotik ere; gizonlegendun batekin oheratu berria denemakume batekin oheratzen denalegendun bihurtzen da.

2.3. Tratamendu eta prozedurak

Sendagileak gainditu behar zuenlehen arazoa diagnosia zen. Horreta-rako, azalpen teorikoek ez zuten baliohandirik, gaisoaren analisi konkretuaegin ezean. Sendagilea ikusmen etaukimenaren bitartez gaitzaren seina-leak eta azalpenak bilatzen saiatzenzen: azalaren gaitzak eta tumefak-zioak, alegia. Erdi Aroko medikuekkontutan hartzen zituzten beste bi sei-nale edo agerpen hauexek ziren: pa-zientearen pultsuaren erritmoa eta beretxisaren kolorea eta bestelako ezauga-rriak. Gaisoaren gorputzaren barrual-dea ikerketako beste metodo fidaga-rririk ez izanda, medikuak diagnosiabere haurnasketaz osatu behar zuen.

XIV. mendetik aurrera, praktika me-dikoa bideratu eta diagnostikoa erraztunahian, tratatu bereziak idatzi zireneredu gisa balio izan zezaten. Obrahoriek bi motatakoak ziren. Batzuek

conseils edo “aholkuak” izena zuten:kasu patologiko konkretuen deskrip-zioak ziren, kontsulta medikoetarakoereduak proposatzen zituztenak. Bestemota “erregimenek” osatzen zuten. Az-ken horiek prebentziorako pentsatuta-ko lanak ziren, epidemiak aldez aurre-tik saihesteko baliabideak proposa-tzen zituztenak. Harrera ona izanzuten XIV. mendeko izurrite handienondorioz.

Diagnosia egindakoan, sendaketariekiteko orduan, bazeuden tradizioakinposaturiko prozedurak eta teknikak.Sendaketan, medikuez aparte, beste-lako profesionariak aritzen ziren, sen-dagile ofizialen kategoria ez zutenak.Bizargileek, bere eguneroko zirugiare-kin, haginak ateratzeaz gain, absze-zuak sendatzen zituzten, baita istripuedo borroketan izandako zauriak ere(larriegiak ez zirenean, jakina). Ziru-jauek hezur-hausturak konpondu etazenbait ebakuntza egiten zuten: bisturieta kauterioz izurriaren buboiak ireki-tzen zituzten, gangrenaturiko beso edohankak mozten edo giltzurrunetakoharriak kentzen. Metodo kirurgikoakenpirikoak ziren eta maiz arriskutsuak,haur eta adoleszenteengan erabiltzenzirenean, batik bat.

Oso zabaldua zegoen odol usketa,beso eta oinetan egiten zena. Ikusi du-gunez, bere oinarri teorikoa humoreenteorian datza: odola gorputza osatzenduten lau humoreetakoa da. Kalteturikedo gehigizko kantitateetan badago,odola aterarazi behar da organismoa-ren oreka berreskuratzeko. Enemakere oso praktika arrunta ziren.

Erdi Aroan, botiken erabilerak ozto-po bat gainditu behar zuen: ospitalee-tan lan egiten zuten sendagile askoknahiago zuten eri bakoitzarentzat pen-tsatutako menu eta dieta bereziez sen-

UZTARO, 18 - 1996 28

Page 13: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

datu, botika konposatu eta garestiakerabili baino. Horregatik, botikak,ebakuntzarekin gertatzen zen bezala,kasurik larrienetarako soilik erabiltzekojoera oso zabaldua zegoen. Zeintzukziren orduko farmazia-produktuak edobotikak? Agiriek ematen diguten ze-rrenda, egia esan, luze samarra da:“urak”, hau da, landareetatik lorturikolikido destilatuak; xarabeak, ur, ardoedo ozpinarekin nahasten zirenak;edabe libragarriak; “hautsak”, zeintzuenkonposaketa ez baitugu ezagutzen,pilulak, supositorioak, ukenduak, po-madak eta txaplastak. Zenbait edabekbadaukate zer ikusirik sinesmenerlijiosoekin. Adibiderik zelebreenaardo santua delakoa izango litzateke.Frantzian, Dofinerrian zehazkiago,bertako abade batean gordetzen zirenSan Antonioren hezurrak. Ardo santuaegiteko, monjeek landatutako ma-hatsondo bateko ardoaz bustitzenziren hezurrok. Oso eraginkorra omenzen San Antonioren sua sendatzeko.

Epidemien prebentziorako, egurusaintsuak erretzea eta arropa lurrin-duak janztea gomendatzen zuten hain-bat sendagilek, airearen ustelkeriariaurka egiteko modurik onena zela-koan. Helburu berarekin, kaleen garbi-keta eta gorpuen ehorzketa azkarrakomenigarritzat jotzen zituzten. Baina,azken finean, epidemiek eta izurriekgogor jotzen zutenean, neurririk era-ginkorrena ihesa zen. Ihesaren baldin-tzak horrela adierazten ziren latinez:cito (azkar), longe (urrutira) eta tarde(berandu itzuli behar). Berant ErdiAroan arrakasta handiz nagusitzen daaholkua Europan. Orduan XVII. men-dean gogoratzen zuten zenbait senda-gile espainarrek: «huir de la pestilenciacon tres eles es prudencia: luego,lexos y luengo tiempo». Irakurleakberak erraz asma dezakeenez, aholkuhori, askok onetsi eta jarraitu zutena,

beste terapeutika ororen porrotarenaitorpena zen.

2.4. Ospitaleak

Goiz Erdi Aroan, ospitaleak monas-tegietan aurkitzen ziren. Abadegibakoitzean hiru parte bereizten ziren:infirmarium delakoa, monje gaisoen-tzat erreserbaturik zegoena; hospitalepauperum, pelegrino, erromes etalimosna eska ez zezaketen pobreen-tzat, eta bisitari berezi edo gizartemaila handikoentzako gunea, bai osa-suntsu bai erientzat. Berant ErdiAroan, ordea, agintariek fundaturikoospitaleak ugarituko dira hirietan. Ikusditzagun beren antolamendu eta fun-tzionamendua.

Hiri-ospitaleetan aritzen zen pertso-nalaren artean ondoko taldeak ager-tzen dira: monja ospitalarioak, senda-gileak, zirujauak eta emaginak. Monjaospitalarioak hamazazpi edo hemezor-tzi urterekin inguru hasten ziren berenzerbitzuetan. Normalean, ez zutenprestaketa teorikorik, baizik eta berenezagutza guztiak enpirikoak eta prakti-koak ziren. Beren ardurapean gaisoenzainketa izpirituala zegoen, baita erieneguneroko asistentzia ere: pazienteenelikadura eta garbiketa, batez ere.Zenbait lanetarako zerbitzari laikoeklaguntzen zieten: sukaldeko lanerakoedo arropa eta gelen garbiketarako,hain zuzen.

Ospitaleetako sendagileak era ez-berdinetan sartzen ziren. Batzukagintari publikoek aukeratzen zituztenoposizio eta lehiaketaren bitartez.Beste batzuk mediku kalongeak ziren,eliz erakundeek izendatutakoak. Usuospitaleak berak deitu eta kontratatzenzituen zerbitzu konkretuetarako soilik,eta eskatutako lana egindakoan, zer-bitzuari zegokion ordainketa edo sol-

UZTARO, 18 - 1996 29

Page 14: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

data ematen zitzaien. Adibidez, azkensistema horri, Parisko Hôtel-Dieu-n ja-rraitu zioten. 1221-1511 urteetan kon-tratatu ziren hogeita sei sendagilerenizenak agertzen dira dokumentuetan.Denak dira profesionari trebeak, ospehandikoak eta prestaketa ezin hobeaizan dutenak. Gehienek kargu eta ardu-ra garrantzitsuak zituzten unibertsita-teetan.

Bizargile eta zirujauei dagokienean,beren lana, aurreko atalean deskribatudugun berbera izango litzateke. Ema-ginak (frantsesez, sages-femmes,ventrières, matrones iurées, accou-cheuses; gazteleraz, parteras, coma-dronas, mujeres sabidoras; katalanez,metgesas) erditzeetan laguntzeaz gain(obstetrizia-lanetan gela bereziakzeuden ospitale askotan), zenbait haur--gaisotasun eta emakumezkoen erita-sunen tratamenduaz arduratzen ziren.Beste funtzio osagarri batzuk zituzten.Bortxaketa kasuetan, justiziari lagun-tza eman behar zioten peritu gisa,baita “ohitura onen” aurkako delituakikertzeko ere. Agintariak emagin edo“emakume jakitun” horien lana kontro-latzen saiatu ziren. Helburu horretara-ko bide bat baimen ofizialak emateazen. Adibide gisa, Castelloneko ema-kume baten kasua aipatzea merezi du.1391an erret lizentzia jaso zuen: «Bai-mena ematen dizut legez eta inolakozigorrik jaso gabe, medikuntzan ihar-dun ahal dezazun, gizonak zeinemakumeak sendatuz, botikak ema-nez eta epaiketetan peritu gisa partehartuz; eta medikuntzan aditu etaperituek egin ohi dituzten gauza guz-tiak zuk ere egin ahal ditzazun».

Nolakoa zen ospitaleetako trata-mendu medikoa? Aldez aurretik, esanbeharra dago tratamenduak eredu edoeskema ideologiko bati jarraitzen ziola.Ereduaren arabera, gorputzaren zain-

keta ez ezik, sendaketaren izpirituzkoaspektuak ere hartzen ziren kontutan.Izan ere, ez zegoen osasuna manten-du edo berreskuratzerik oreka izpiri-tualik gabe. Ondorioz, ospitalean sartubaino lehen bekatuen aitorpena etajaunartzea derrigorrezkoak ziren etagaisoei eskatzen zitzaizkien; horrela,Jaungoikoarekin bakeak eginda,ekintza terapeutikoa eraginkorragoaizango litzateke.

Gorputzaren zainketan, botikez etaebakuntzez gain, higienea eta elikadu-ra osasuntsua sartzen ziren. Ospitale-ra heltzean, gaisoei burua eta oinakgarbitzen zizkieten mojek, atzazalaketa ilea mozten; pazienteen arropak ereikuzten ziren. Gainera, eriak eskuakgarbitu behar zituen jan aurretik, be-hintzat. Gela, altzari eta oheen garbi-keta ere izugarri garrantzitsuak ziren.

Jakietarako egutegi bereziak zeu-den. Frantziari dagokionean behintzat,jakin daiteke nolakoak ziren. Astearte,ostegun eta igandez pazienteek haragifreskua jaten zuten: zerrikia, idikia,txahalkia, arkumekia eta hegaztiak.Ostiral eta larunbatez arrautzak, gazta,tarta, f lana eta arrain fresku edogazitua zerbitzatzen ziren. Beste egu-netan menua aldatzen zen, ospitalebakoitzeko ohituren arabera. Eguneroeta janaldi guztietan (gosari, bazkarieta afarian) ogia agertzen zen dietaneta oso sarritan barazki berdeak: aze-narioak, tipulak, berroak eta baratxu-riak, fruituak ahazteke: sagarra, marru-biak eta pikuak. Ez ziren inoiz faltagatza, azukrea eta zenbait elikagaikoipetsu: gurina (Frantziako datuak di-ra, jakina) eta intxaurrezko edo olibaz-ko olioa. Garizuman, baraualdia ze-nez, arenkeek arrautzak eta haragiaordezten zituzten, kopuru handietanjaten zirelarik. Azkenez, edaria urtekoardoa edo garagardoa zen. Ikus daite-

UZTARO, 18 - 1996 30

Page 15: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

keenez, haragi- eta animali-produktuugari ziren. Horrelako elikadura hobeazen eri askorentzat, ospitalean sartuaurretik izaten zutena baino. Egiaesan, maiz aipatu menua, higienea etaerosotasun fisikoa ezinago eraginko-rrak ziren eta ia botika edo ebakuntza-ra jotzeke, sendaketa ugari lortzen bi-de zuten (eritasunak larriak ez zire-nean, jakina).

Tratamenduaren aurrean, ospitalee-tan bazegoen gizarte-ezberdintasunik.Paziente aberats eta boteretsuektratamendu luze eta garestiak jasotzenzituzten, erabilitako botiken salneurrialtuaz kezkatzeke. Pobreak, aldiz, lanegin beharra zela eta, ez zitezkeen os-pitaleetan luzaro gera. Beraz, trata-mendu laburrak eskatzen zituzten.Pobreen kasuetan, botika merkeakerabiltzea gomendatzen zen, gainera.

Ba al dago Erdi Aroko ospitaleeneraginkortasuna neurtzeko modurik?Ba al dakigu zenbat hil eta zenbat sen-datzen ziren? Oso arazo larriak dauz-ka historialariak galderoi erantzuteko,ez baitago ospitaleetan zenbat gaisosartzen ziren eta horietatik zenbatateratzen ziren urtez urte adieraztendigun zerrenda fidagarririk. Gehienez,ospitale batzuetan noizean behinehorzketa-kopuruak aipatzen ziren.Kopuru horiek nabarmenki aldatzenziren eta zenbait momentutan bapate-ko heriotza-kopuru handiak agertzenziren. Dirudienez, gehienetan, ospita-leko hilkortasunaren gorakada bi aldikritikotan izaten zen urtean zehar:neguan eta udako asterik beroenetan.Argi dago heriotzaren bilakaeranklimak zuen eragina.

2.5. Herri-medikuntza

Baina praktika medikoa ez zegoenbeti mediku eta zirujau ofizialen kon-

trolpean. Izan ere, botere ofizialakbaimendutako profesionariak eskasakziren eta horietako askok goi mailakogizarte-taldeentzat iharduten zuten etahiriguneetan agertzen. Bestalde,sendaketarako herri-praktikek tradiziohandia eta luzea zuten, landa-biztan-legoaren artean batik bat, praktikahorietan ezagutza enpirikoa eta sines-keria nahasten zirelarik.

Herri-medikuntzaren agerpenetakobat etxeko medikuntza zen: eriak be-rak eta bere senideek iharduten zutenberen kabuz sendaketarako bideaaurkitzen. Normalean, ohiko erabilerakezarritako baliabideetara jotzen zuten.Zenbait produktu naturalek (belarrek,landareek, batez ere) eta zenbaitelikagaik, dieta berezi baten barruan,balio terapeutiko handia zutelako ideiaoso zabalduta zegoen eta sendaketa-rako usatzen ziren famili-giroan. Arlohorretan, medikuntza ofiziala eta herri-medikuntzaren arteko bereizketa ezzen beti oso argia. Izan ere, Erdi Aroa-ren amaieran, literatura medikoarenliburu batzuek, ospe handiko senda-gileek idatzitakoek, etxeko sendaketabultzatu nahi zuten. Adibidez, Gazte-lan, Alonso de Chirinok, Juan II.arensendagile pertsonalak, Menor daño dela medicina obra idatzi zuen, senda-gilearen laguntzarik gabeko tratamen-duak proposatzeko asmotan.

Herriak usu petrikiloengana jotzenzuen. Osagile horiek ez zuten ezinolako prestaketa teorikorik ez uniber-tsitate-titulaziorik, baina hainbat sen-daketa-lanetan trebeak ziren. Hortz etahaginak ateratzen zituzten, hausturaketa dislokazioak zaintzen eta zenbaitebaketa kirurgiko egiten ausartzen:begi-lausoak, herniotomiak edo giltzu-rrunetako harriak. Mediku ofizialak ba-bestu nahian, Mendebaldeko Europanlegezko araudiek osagilen enpirikoen

UZTARO, 18 - 1996 31

Page 16: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

praktika eragotzi eta mugatzen bazu-ten ere, neurri horiek ez zuten eraginnabaririk izan. Horra hor frogarik gar-biena: errege eta printzeek ere deitzenzituzten korteetara. Fernando Anteke-rakoak Mallorkako osagile enpiriko batetorrarazi zuen giltzurrunlitiasi batsenda ziezaion. Puntu honetan, lehe-nago ikusi bezala, ofizialtasunarenmugak nahasiak ziren Erdi Aroan. Nonkokatu emaginak, emakume “jakitu-nak” direlakoak? Beren prestaketaguztiz enpirikoa zen eta ez zuten titula-ziorik. Hala ere, ospitaleetara deitzenzituzten beren zerbitzu eta aholkueske eta askok erret baimena jasozuten.

3. Eritasunaren izua: ondorioeta erreakzioak

Eritasunek edo bestela esanda,eritasunaren agerpenik gogorrenekizua sortu zuten Europako biztanle-goan. Azal ditzagun atal honetan izuhorren ondorio sozial eta kulturalbatzuk, interesgarriak direlakoan.

3.1. Legendunen bazterketa.

Lehenago (ik. lan honen 1.1 atala)azaldu dugu legenaren agerpena etabilakaera Erdi Aroko Europan. Lege-nak, beste gaitzek ez bezala, beldurberezia sortu zuen. Denbora igaroahala, beldur horrek legendunen baz-terketa-prozesua ekarri zuen. Frantzianlegendunei buruzko lehen neurriak583ko sinodoan hartu ziren. ArazoaKarlomagnoren kapitulareetan aipatuzen 789. urtean. Halere, bazterketasistematikoa ez zen hasi XII. menderaarte, Letrango III. kontziliotik (1179tik)aurrera, batez ere. Kontzilioak neurriprofilaktikoak ezarri zituen, geroagoerret ordenantzetan onartu zirenak: le-gendunen identifikaziorako prozedura,

gizate-isolamendua, legendundegienfundazioa, eskubide zibilen ukapena,eta abar luze bat. Ondorioz, legendu-nak beren etxeetatik egotzi zituzteneta pertsona osasuntsuekin bizitzeadebekatu zitzaien.

Lehen pausua legenduna identifika-tzea eta salatzea zen. MendebaldekoEuropan XIII. eta XIV. mendeetanusadio, foru eta legeek ikerketa-proze-dura arautzen zuten. Herri-murmurioek(vox populi) edo sendagileek lagunsusmagarri bat salatutakoan, batzordeberezi batek aztertzen zuen kasua etaagintariek izendaturiko juezak behinbetiko epaia ematen. Akusatua legen-duntzat hartzen bazuten, bazterketa--prozesua hasten zen. Ipar eta Ekialde-ko Frantzian, Inglaterran eta Renanianerritualitate berezia ezarri zen legen-dunaren bazterketa aldarrikatzeko.Zeremoniaren xehetasunak ezagutzenditugu. Gaisoa elizara eramaten zutenprozesioan Libera me himnoa abestenzen bitartean (hiletetan ere kantatzenzena). Segidan eriak entzuten zuenmeza, batzuetan zerraldo batean, hilikbalitz bezala. Meza bukatu ondoren,elizatik ateratakoan, legenardunarenehorzketa sinbolikoa egiten zen.Erretoreak, kanposantutik hartutakolur-puska bat eduki behar zueneskuetan eta gaisoaren buruan ipini,hitz hauek ahozkatuz: «munduarentzathilik zaudelako seinalea da hau, izanegonarria eta goraipa ezazu Jaungoi-koa gauza guztietan» Legendunarierrespetatu beharreko debekazioakirakurtzen zitzaizkion:

betirako debekatzen dizut elizan edomonastegian, ferian, lantokian edoazokan sartzea, (...) zure legendun-jantzi gabe etxetik irtetea (...), zureeskuak edo zure gauzaren bat korron-tean edo iturrian garbitzea, baita taber-nan sartzea ere (...). Ezin duzu haurrikukitu edo haur bati gauzarik eman.

UZTARO, 18 - 1996 32

Page 17: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

Beste pertsona batzuekin jatea edoedatea debekatua duzu, mahaikideakere legendunak izan ezik.

Azkenez legendunari jantzi bereziakematen zizkioten eta bedeinkatzen.

Legenardunak beren janzkerazbereizi eta identifikatzen ziren. Berendesitxuraketak estali eta biztanlego“osasuntsua” kutsaduratik babesteko,arropa luzeak, larrukoak eta kapelahandi bat janztera beharturik zeuden.Gainera, legendunak bere burua ira-garri eta aurkezten zuen karraka batensoinuarekin. Limosna eskatzeko upeltxiki bat eramaten zuten. Elementuhoriek guztiek bazterturiko legenardu-naren irudi publikoa osatzen zuten.

Aldi berean, XI.-XIII. mendeetanlegenak jotakoak gune berezituetanisolatzeko joera inposatu zen. Legen-dundegiak edonon, hiri handietannahiz herrisketan zabalduz joan ziren.Mendebaldeko Europan, ugariak zirenbaina txikiak. Bakoitzean, 10-15 eri biziziren batez beste. Salbuespena Kolo-niako lazaretoa izan zen, 100 legen-dun biltzen zituena. Hala ere, isola-mendua ez zen inoiz erabatekoa izan.Maiz legenardunak lazaretoetatikateratzen ziren eta hirietan sartzenlimosna eskatzeko.

Legendundegien egitura alda zite-keen leku batetik bestera. Zenbaittokitan, eriek berek aukeratzen zutenzuzendari bat arduratzen zen lazare-toaren gidaritzaz, Toulousen gertatzenzen eran. Sarriago kongregazio batekofraide edo mojek hartzen zuten ardurahori. Horregatik, usu legendundegietakobarneko disziplinak komentu-ereduarijarraitzen zion. Lazareto bakoitzean,erdiko patioaren inguruan errefektorioaeta logelak edo etxetxoak eraikitzenziren, kartusiarren komentua izangobalitz bezala. Printzipioz, horrelako

guneetan gizonak eta emakumeakaldendurik bizi izaten ziren eta denekkastitatea errespetatu behar zuten. Eli-kadura ezagutzen da zenbait kasutan.1362an Saint-Quentin hiriko lazare-toan horrelakoxea zen: egunero gaisobakoitzarentzat astelehenetik larunba-teraino ogi zuria eta beltza, ardoa, ha-ragia edo arraina, igandez arrautzakedo gazta. Jakiekin batera egurraematen zitzaien gaisoei elikagaiakpresta zitzaten.

Legendundegietan ere, gizarteezberdintasunak nabariak ziren. Hirihandietan, lazaretorik onenak, abera-tsenak eta hobekien antolatuak tokikoelite batentzat erreserbatzen ziren. Eli-te horretako kideak ez zirenei izuga-rrizko tarifak eskatzen zitzaizkien sartuahal izateko (Bruselasen 1265etikaurrera gertatu ohi zenez, adibidez).Horrelako legendundegietan sartzeabenetako pribilegioa zen; bertan onar-tutakoek legenaz hil zitezkeela bazeki-ten ere, ziur zeuden ez zirela gosezhilko. Frantzian, XIV. mendearen lehenerdialdean, goi mailako lazaretohorietan, eri bakoitzak prebenda bat(bai eta prebendari zegokion errentaere, jakina) jasotzen zuen eta maizzerbitzari pertsonalak zeuzkan, haueisoldata ordainduz. Legendun guztiakez ziren horrela bizi, jakina. Lazaretopobreetan aurkitzen zirenek edo inolakobabesik gabe herriz herri l imosnaeskatzen ibiltzen zirenek oso bizi-modu gogorra eta latza jasaten zuteneta asko miseriaren irudia bera ziren.

Agi denez, Erdi Aroko legendunarenbizitza kontraesanezkoa da. Aldebatetik, isolamendua eta bazterketa;beste aldetik (gutxiengo pribilegiatubatentzat, bederen) bizimodu erosoa,pertsona osasuntsu askok inbidiatzenzutena. Beti bezala, argia eta ilunta-suna elkarren ondoan agertzen dira.

UZTARO, 18 - 1996 33

Page 18: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

3.2. Azorritzaileak

Izuaren adierazpenak oso formaharrigarriak erakusten zituen ErdiAroan. Horietako bat azorritzaile edoflagelatzaileen mugimendua izan zen.Izurrite Beltzaren garaian, Europanzehar ibili ziren pelegrinazioan hiriz hi-ri, herriz herri: burua txanoak estalirik,lurrera begira, otoitz amankomunakeginez, kantu sakratuak abestuz,predikazioak entzunez eta, hau daezaugarritsuena, egunean birritan bereburua, puntetan burnizko bolak zituztenazorriekin astinduz eta jipoituz, zigorhorretaz bekatuen barkamena etabataioaren garbitasuna berreskuratukozituztelakoan. Purifikazio mingarriarenbitartez, bekatuaren eragina kenduta,epidemiek ez zituztela berriro joko es-pero zuten. Penitentziak hogeita ha-mahiru egun t’erdi iraun behar zuen,Kristok lurrean emandako hogeitahamahiru urte t’erdi gogoratuz.

Mugimendua ez zen guztiz berria,bazen aurrikinik. Goiz Erdi Aroan as-tinketara jotzen zuten zenbait elizgizoneta ermitarik gizabanakako penitentziagisa. 1150ean Ostiako apezpikuakonetsi zuen prozedimendua. Geroago,Perusan, 1260an, jendaurrean bereburua jotzen zuen lehen azorritzaile--taldea agertu zen, gizabanakako pe-nitentzia-prozedura hori kolektibo bihur-tuz. Goseteak, eritasunak eta epide-miak Jaungoikoaren haserrearenseinale eta egindako bekatuengatik zi-gorra baziren, penintentziak lor zeza-keen jainkozko barkamena. Katastrofehoriek kolektiboak izanez, peninten-tziak ere kolektiboa izan behar. Azorri-tzaile taldeak berriro eratuko ziren1261an Vienan, Estrasburgon eta Polo-nian, 1296an Italian eta Estrasburgon.

Hala ere, Izurri Beltza zela eta, izanzuen mugimenduak gehienezko heda-

kuntza. Izurritea 1347an Sizil iaraheldutakoan sortu ziren lehen taldeak.Hurrengo urtean, 1348an, mugimen-dua Venezian aurkitzen dugu ondoegituratua eta antolatua. Urte horretanzehar, Karintian, Estirian, Vienan,Hungrian eta Polonian hedatu zen,“Gurutzearen Anaiak” izenarekin. Ki-deek jantzi ilun eta txanoduna erama-ten zuten, gurutze handi eta gorribatekin bular eta bizkarrean. 1349anazorritzaileak Alemanian, Bohemian,Flandesen eta Frantzian sartu ziren.Urte horretako udaberritik udazke-neraino mugimenduak gehienekohedakuntza eta arrakasta izan zuen.

Gertaerok ikusita, galdera bat da-torkigu burura. Azorritzaileen mugi-mendua mistizismo-adierazpen hutsaal da? Alde batetik, horrela dirudi.Flagelatzaileek santuen eta Birjinarenlaguntza eta sorospena eskatzen zi-tuzten. Beste aldetik, kleroari kritikazorrotzak egiten zizkioten eta sarritanantiklerikalismo amorratua erakusten.Azorritzaileek Elizari bere eginbeha-rrak ez betetzea leporatzeaz gain,hurrengo mendeetan arrakasta handiaizango zituzten doktrinak aldarrikatzenzituzten. Adibidez, edonork apezteria-ren bitartekotasunik gabe lor zezakee-la grazia, aitorpenaren eta indulgen-tziaren garrantzia mespresatuz. Azorri-tzaileen aburuz, hierarkia ez zen beha-rrezkoa. Mugimenduak agerian utzizuen herri xeheak kleroaren aurkasentitzen zuen etsaitasuna. Horregatik,eliza ofiziala ahalegindu zen mugimen-dua oztopatzen eta desegiten.

3.3. Izurriteak eta juduen jazarpenak

Izurrite beltza hedatzearekin batera,judu eta legendunen aurkako jazarpeneta sarraskiak ugaldu ziren. Fenomenohistoriko horrek bazituen aurrikinak.1320-1321 urteetan Frantziako hainbat

UZTARO, 18 - 1996 34

Page 19: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

lekutan (Périguexen, Bergeracen, Chi-nonen, Toursen, etab.) legendun etajuduei leporatu zitzaien eritasunakzabaltzeko egitasmo bat, iturriak etaputzuak pozoinduz burutu behar zena.Kasu batzuetan, matxinaturiko herriaksarraskitu zituen legenardun eta judususmagarriak; besteetan Felipe V.aerregeak, herria baretu nahian, tortu-raren bitartez, beren “errua” aitortuazuten zenbait legendun eta judu erre-tzeko agindu zuen.

Izurri Beltzaren garaian gertaerakerrepikatu ziren baina larritasun etahedakuntza askoz handiagoz. Sarras-kiak 1348ko apirilean hasi ziren, Tou-lousen, bertako berrogei judu hil zituz-tenean. Maiatzetik aurrera jazarpenaketa ekintza bortitzak Proventzanzabaldu ziren, nahiz eta tokiko aginta-riak juduak babesten saiatu, baitaLanguedocen (Narbona eta Carca-sonan biztanle judu guztiak hil zituz-ten) eta Katalunian ere. Udan Frantzia-ko Felipe VI.ak, subditoen murmurioaketa protestak isilarazteagatik, juduakepaitzeko agindu zuen, Felipe V.aren1321eko jokaera errepikatuz. Juduenaurkako bortizkeria 1348ko azaroanheldu zen Alemaniara, non hurrengourtean espetxeraketak, erreketak etasarraskiak areagotu egin baitziren:Hego Alemanian, Renanian, Alsatzianeta Silesian, baita Bremen, Hamburgo,Erfurt eta Dresde hirietan ere. Eguno-tan, Estrasburgon izan zen sarraskirikhandiena, bederatziehun judu errebaitzituzten, ia hiriko judutarren erdia.1349ko udazkenean, bortizkeriak za-baltzen jarraitu zuen, Austriara etaFlandesera heltzeko.

Nola ulertu sarraskien zergatiak?Europa osoan juduek kontrolatzenzuten diruaren merkataritza, kreditueta mailegu txikia edo ertaina batezere (finantza handia bankari lonbar-diar, florentziar edo proventzarren

eskuetan baitzegoen). Juduak osoerabilgarri suertatzen ziren errege etaprintzeentzat. Eguneroko gastuetarakodiru-kopuru txikiak mailegatzen zituenherri xehearentzat, ordea, gorroto-garriak ziren. Aldi berean, farmazia etaneurri handian medikuntza, sendagilejuduen kontrolpean zeuden. Zirkuns-tantzia hori zela eta, herriak uste zuenjuduek arriskurik gabe maneia zitzake-tela pozoinak epidemiak sortzekoasmotan. Are eta okerrago, askok si-nesten zuten epidemiek ez zietelakalte handirik egiten juduei. Ustehorrek iraun zuen, nahiz eta KlementeVI.a aita santuak 1348ko urrian aitortuizurriak ez zituela kristauak eta juduakbereizten. Aipatu arrazoiez gain, ohikoerlijiozko eta arrazazko bazterketa erekontutan hartzekoa da, juduen aurkakoherri-erasokortasuna ulertzeko.

3.4. Herri-debozioak eta sineskeria

Epidemiaren aurkako borroka ez damugatzen mundu honetara. Besteerrealitate batzuek hartzen dute parte.Izpiritu gaiztoek eta astroen eraginaksor ditzakete gaitzak eta izurriak.Jaungoikoak bere haserrea adierazdezake gizakiei epidemiaren batbidaliz. Nola borrokatu, nola jokatuerrealitate ikustezin horien aurrean?

Jainkozko borondateak bi eratan jokadezake: ondasunak banatzen ditu etaondasunen artean, osasuna; aldi be-rean, gizakien bekatuek haserreturik,gaitzak, eritasunak, izurriak sorditzake. Beraz, izurriteak Jaungoikoa-ren zigortzat hartuko dira. ErremedioaJaungoikoaren laguntza eta errukiaerregutzea da. Alonso de Chirinosendagileak bere Espejo de medicinatratatuan zioenez,

bekatuen penitentziagatik etortzenomen dira eritasunak (...). Jainkoakbidalitako gaitzak aitorleei dagokie

UZTARO, 18 - 1996 35

Page 20: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

sendatzea (...). Ez dut esaten horrela,jainkozko laguntza eskatuz, kristauakheriotza eta gaisotasunaz libre egongodirenik, baina sendagileen asistentziazbaino seguruago bai.

Jainkoaren haserrea baretzeko, ba-zeuden Elizak eta hierarkiak gomenda-tutako baliabideak: otoitzak, mezak,prozesioak, aitorpena, santu jakinbatzuen debozioa eta kofradiak. IzurriBeltza eta jarraitu zioten erasoaldi epi-demikoak zirela eta, ugaldu zen berenpraktika.

Otoitz eta meza publikoak, epidemiasahietsi edo geldiarazteko tokiko etaerret agintariek antolatu zituztenak,oso ugariak izan ziren Berant ErdiAroan. 1348ko izurritetik aurrera, litur-gia moldatu zen zirkunstantzia berrie-tara. Klemente VII.a aita santuak mezaberezi bat fundatu zuen izurrialdirako.Adibideak kontaezinak dira: 1430eanPérigeuxen, udalak izurritea geldiaraz-teko hamahiru meza ospatzea erabakizuen. Bartzelonan, 1452ko apirilaren21ean, udal agintariek inguruetakomonastegietan meza eta otoitz bere-ziak egin zitzatela eskatu zuten, hiriaizurritik babestu nahian. Hurrengomendeetan behin eta berriro errepikatuziren horrelako neurriak Europa osoan.

Mezek ez ezik, prozesioek eregarrantzi nabaria izan zuten Erdi ArokoEuropan izurriaren aurkako borrokan.Tradizioa VI. mendean hasi zen, izurri-teen lehen zikloak Europa jo zuenean,eta luzaro iraun zuen. Berant ErdiAroan, Izurrite Beltzetik aurrera, XIV.eta XV. mendeetan, epidemiek eraso-tzen zuten bakoitzean, hirietako apaiz-teriak antolatzen zituen horrelakoekitaldi erlijiosoak. Askotan horixe zenhirietan hartutako ia neurri bakarra.Bartzelonan, 1371ko ekainaren 3an,hotsandiko zeremonia eta prozesioakizan ziren Jainkoari izurritearen aka-

bera eskatzeko. Bourg-en-Bressengertatutakoa argigarria da: 1435eanprozesioak izan ziren udalak epidemia-ri aurka egiteko erabaki zuen ekintzabakarra. Birjina, San Antonio eta SanSebastianen ohorean egin zituzten etaekintzok 1472, 1474 eta 1479an zir-kunstantzia beretan errepikatu.1504ean prozesio txuriak direlakoakagertu ziren: inguruetako nekazariakzuriz jantzita etorri ziren Birj inarierregutzera, gurutzeak eskuetan zera-matzatelarik; egun berean beste hama-lau prozesio ere egin zituzten.

Pelegrinazioa Jainkoaren errukiaerregutzeko beste modu bat zen. IV.mendetik Kristandade osoan inportan-tzia nabaria hartu zuten. Frantzian,Soissons hiria ospe handiko pelegrina-zio gune bihurtu zen 826an, San Se-bastianen erlikiak bertara ekarri zituz-tenean, epidemien aurka babestekoezin eraginkorragoak omen zirenak.Hala ere pelegrinaziorik ezagunenakSantiagorakoak ziren. Liber SanctiIacobi delakoan, Santiago Apostolua-ren bitartekotasunaz senda zitezkeengaitzak aipatzen ziren: legena, proze-su ikterikoak, maniak, erreuma, para-lisia, giltzurrunetako gaitzak eta abarluze bat. Liburuak zioenez, «Aposto-luak jendea mota guztietako gaitzezsendatzen zuen, Kristoren gloria etalaudoriorako». Obra berberaren parteaden Aymeric Picauden Pelegrinoentza-ko Gidak Santiagoren hilobia bisitatuzlor zitezkeen mirakulu medikoakazaltzen ditu: «gaisoei osasuna ema-ten zaie; ikusmena itsuei, mintzamenamutuei itzultzen zaie eta deabruduneiaskapena ematen».

Kristautasunaren hasieratik bertatik,santuak eta beren erlikiak inbokazio-rako baliabide boteretsutzat hartuziren, gaisotasunez eta izurriteezbabesa eskuratzeko. Santu babesleek

UZTARO, 18 - 1996 36

Page 21: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

oso zerrenda luzea osatzen zutenez,kasu ezaugarritsu batzuk besterik ezditugu azalduko. Andre Mariak biltzenditu inbokazio gehien izurriaren aurka-ko babesle gisa VI. mendetik batik bat(legendaren arabera, 590ean izurritebat geldiarazi zuen Erroman). IzurriBeltza zela eta, Birjinaren debozioaareagotu egin zen, leiendak hedatubitartean. XIV. mendean TournaikoKronikan esaten denez, 1348ko abuz-tuaren 16an Birjinaren irudiak negaregin omen zuen gizakien sufrimen-duek eraginda. Birjinarekin batera,izurriaren aurkako beste babeslezerutiar handia San Sebastian izan zenXIV. mendetik, batez ere. Santuarenikonografia izurriari lotua agertzenzaigu. Tradizio kristauak dioenez, SanSebastian martirizatua hil zen geziekjota, eta geziak Jainkoaren haserre etaizurriaren ikur kristauak dira. IzurriBeltza hasitakoan bere debozioakizugarrizko arrakasta izan zuen.Epidemia garaian, San Rokeri ereeskatzen zitzaion laguntza. Azkendebozio horren sorrera ez da ondoezagutzen. Dena dela, argi dago XV.mendearen bigarren erdialdean SanRokeren kultoa onartua izan zelaEuropan. 1485ean Veneziako aginta-riek eskuratu zituzten santuaren erli-kiak, hirian hotsandiko zeremoniabatekin sartu zirenak. Erlikien zatitxoakbeste hiri askotara bidali ziren, horrelaSan Rokeren kultoa zabalaraziz. Susakratuak jotakoek San Antoniori egi-ten zioten otoitz, bere sendaketa mira-kulutsuengatik ospetsua baitzen.Debozioak 1098an izan zuen sorrera,Dofinerrian, gaitz horren epidemia batzela medio. Geroxeago, ordena berezibat fundatu zen Frantzian (les anton-ins), “sua” nozitzen zutenak bildu etazaintzeko asmotan. Ordenaren ospita-leak azkar hedatu ziren. Era berean,Espainian VIII. mendetik oso zabalduaegon zen Kosme eta Damian santuen

debozioa, beren sendaketarako ahal-menagatik.

Gaisotasunaren aurkako borrokan,medikuntza, erlijioa eta sineskerianahasiak aurkitzen ditugu Erdi Aroan.Adibidez, ur bedeinkatua sendaketaketa sorginketak prestatzeko erabiltzenzen (Aragoako Koroan, 1255eko sino-do batek gaitzetsi eta kondenatu zuenpraktika hori). Era berean, zaila zenosagile enpirikoen ekintza medikoa etasineskeria eta sorgintzan oinarriturikoiharduera bereiztea. Askotan belarsendagarriak jaso eta prestatzenzituzten emakumeak sorgintzat jotzenzituzten. Gogora dezagun zer zioenCuencako foruak: «muger que erbola-ria fuere o fechicera, sea quemada ose salve por fierro caliente». AlfontsoX.aren Partidetan ideia berberaazaltzen da: (zenbait emakumek)«encantan espíritus e fazen ymágeneso otros fechizos o dan yervas». Legez-ko debekazioak gorabehera, sineske-ria eta sorginkeria oso hedatuak zeu-den gizarte talde guztietan. Berant ErdiAroan, Aragaoako Kortean sinestenzuten sorginkerian. Aragoako Joan I.akomentziturik zegoen bere gaitzenkausa sorginketak zirela eta bere bu-rua eraztun magikoak erabiliz sendatunahi zuen. Uste horiek bultzatuta,1387an sendatzeko botere bereziakbide zituen Orihuelako sorgin baten-gana jo zuen.

Sineskeriaren adierazpenak ugariakziren. Eritasunen eta epidemiaren aurkababestu nahi ziren etxeak usu marka-tzen zituzten zeinu magikoekin. Zeinumagikoen tradizioa aspalditik zetorren.543an Auvernian, izurritea zela eta,nekazariek letra greko bat, T-a (tau ira-kurri behar da) margotzen zutenetxeetako hormetan, ahalmen magi-koak zituelakoan. 747an Konstantino-plako hiritarrek eliz jantzi eta ornamen-

UZTARO, 18 - 1996 37

Page 22: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

tuetan gurutze txikiak marraztenzituzten sustantzia oliotsu batekin.XIV. mendean, Luxemburgen, gurutzegeziduna pintatzen zen geletako atee-tan epidemia sar ez zedin. Ikur horrekluzaro iraun zuen eta XIX. mendeanere kolera-epidemiak zirela eta, erabil-tzen zen Europan. Helburu berarekin,eraikinetako hormetan inbokazioakzein Birj ina eta santu babesleenestatuak jartzen ziren.

Kutunak norberaren erabilerakopentsatuak zeuden. Hasieran, izaeraastrologikoa zuten eta irudi kabalisti-koak edo ikur paganoak erakusten: seipuntatako gurutzeak, anagramak edoAdan eta Satan izenak elkartzen zituz-ten formula magikoak. Kutunek motaugari har zitzaketen: santuen irudiak,inbokazioak, benedikazioak edo otoi-tzak agertzen zituzten papertxoak edopergamino zatiak, ezkerreko besoaneramaten diren gurutzeak, armiarma,sugegorri eta eskorpioi hautsak edoarsenikoa zeuzkaten zaku txikiak, izenasko eman zietenak (pentakuluak,periaptoak, filakteriak...). Harribitxiaketa perlak eramatea aholkatzen zenVienan, 1390ean, izurriaren aurkakoprofilaxirako. Ohitura hori, medikuntzaarabiarretik zetorrena, oso zabalduazegoen Europa osoan Berant ErdiAroan eta indar handiz iraungo zuenAro Berrian. Harribitxiak modan zeu-den: errubiak, esmeraldak, amatistak,turkesak. Diamanteek, ezkerrekoeskuan eramanez gero, mota guztie-tako kutsadurak eta pozoinak alden-tzen omen zituzten.

Numeromantziak arrakasta nabariaizan zuen Renanian XV. eta XVII.mendeen artean. Bere oinarria “lau”zenbakiaren ahalmen babeslea zen,izurria sahiesteko balio omen zuena.Papergileek eta inprimatzaileek erabil-tzen zuten beren produktuak markatu

eta identifikatzeko. Hainbat sendinoble eta burgesek beren armarriakapaintzen zituzten 4 zenbakiarekin,irudiari gurutzeak edo anagramakgehituz.

Gaur ez bezala, sineskeria etaastrologiak jarraitzaile ugari zituztensendagile ofizialen artean ere. 1411anEnrique de Villena medikuak, Libro deaojamiento y fascinologia liburuan,kutunen ahalmen magikoa aldarrikatuzuen eta sendagile eszeptikoak gaitze-tsi. XII. mendean Pedro Alfontsok as-tronomia eta astrologia sartu zituensendagileek menderatu beharrekoezagutzen artean; horrela jakin zite-keen «une egokia kauterizatu, moztu,abszesuak ireki, odol usketak egin edobentosak jartzeko; gainera, astrologiakadierazten du botikak noiz eman edohartu, sukarraren bilakaeraren egunaeta ordua zehazten laguntzen du, baitamedikuari dagozkion beste gauzaerabilgarri asko ere». Mediku askorenliburutegietan astrologia-lanak gorde-tzen ziren eta tresnen artean astrola-bioak. 1386an Bendit Caracossa medi-kuari emandako lizentzian, bere eza-gutza astrologikoa hartu zen kontutaneta lizentzia lortzeko gainditu beharizan zuen azterketan, astrologia zenfrogaren gai bat. 1421ean Bernart deGranollachs-ek, aldi berean sendagileeta astrologoak, Lunari e repertori deltemps izeneko almanake astrologikoaidatzi zuen.

Aipatu joerak kritikari sutsuak izanzituen. Alonso de Chirinok, bere Espe-jo de medicina lanean zioenez, astro-logian sinesten zuten medikuek «gezurborobilak saltzen dituzte egia bailiren,arimak eta gorputzak arriskuan jarriz».Testua argigarria da, astrologo etasendagileen arteko nahasketa etabereizteko zailtasuna adierazten digunheinean.

UZTARO, 18 - 1996 38

Page 23: Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak · Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak José Angel Lema Pueyo EHUko irakaslea Aurkezten

UZTARO, 18 - 1996 39

Bibliografia

Beriac, Françoise, (1984): La peur de la lèpre, in Les Maladies ont une histoire, “L’Histoire-Seuil”, ale berezia, 56-61 or.

––––––––––, (1988): Histoire des lépreux au Moyen Age: une société d’exclus, Imago, Paris.278 or.

Berthe, Maurice, (1984): Famines et épidemies dans les campagnes navarraises à la fin duMoyen Age, SFI Editeur, Paris. 2 t.

Biraben, Jean-Noël, (1975-1976): Les hommes et la peste en France et dans les payseuropéens et méditerranéens, École des Hautes Études en Sciences Sociales -C.R.H., Paris-La Haye. 2 t.

Carreras Panchón, Antonio, (1980): “La Peste Negra: aspectos médicos”, Historia16, 56zk., (1980-XII), 48-5 or.

Duby, Georges, (1962): L’économie rurale et la vie des campagnes dans l’Occidentmédiéval (France, Angleterre, Empire, IXe-XVe siècles): essay de synthèse etperspectives de recherches, Aubier, Paris. 2 t.

García Ballester, Luis: Historia social de la medicina en la España de los siglos XIII al XV,Akal Editor, Madrid. 217 or.

Gottfried, Robert S., (1986): The Black Death: Natural and Human disaster in MedievalEurope, Mc Millan, London. 203 or.

Granjel, Luis S., (1978): Historia general de la medicina española, I. t: La medicina antiguay medieval, Universidad de Salamanca, Salamanca.

Hildesheimer, Françoise, (1993): Fléaux et société: de la Grande Peste au choléra, XIVe-XIXe siècle, Hachette, Paris. 175 or.

Imbault-Huart, Marie-José, (1984): Le mal des ardents, in Les Maladies ont une histoire,“L’Histoire-Seuil”, ale berezia, 66-67 or.

Jacquart, Danielle, (1984): La médecine médiévale à l’épreuve: établissement du diagnosticet mise en oeuvre du traitement au Moyen Age, in Les Maladies ont une histoire,“L’Histoire-Seuil”, ale berezia, 38-39 or.

Laín Entralgo, Pedro, (1972): Historia universal de la medicina: III. t.: Edad Media, Salvat,Barcelona. 354 or.

Lope Piñero, José María, (1990): Historia de la medicina, Biblioteca Historia 16, 30. zk.,Madrid. 223 or.

Mc Neill, William H., (1978): Le temps de la peste: Essai sur les épidémies dans l’histoire,Hachette, Paris, 301 or.

Mitre Fernández, Emilio, (1980): “La Peste Negra: la epidemia arrasa Europa”, Historia16,56.zk (1980-XII), 54-59 or.

Moore, R. I, (1989): La formación de una sociedad represora: poder y disidencia en laEuropa Occidental, 950-1250, Editorial Crítica, Barcelona. 196 or.

Nohl, Johannes, (1986): La mort noire: chronique de la peste d’après les sourcescontemporaines, Payot, Paris. 318 or.

Ruffié, Jacques eta Sournia, Jean-Charles, (1984): Les épidémies dans l’histoire del’homme: essai d’anthropologie médicale, Flammarion, Paris.

Saunier, Annie, (1984): La vie quotidienne dans les hôpitaux du Moyen Age, in LesMaladies ont une histoire, “L’Histoire-Seuil”, ale berezia, 84-89 or.

Valdeón, Julio, (1980): “La Peste Negra: el impacto de la peste”, Historia16, 56. zk. (1980-XII), 67-71 or.