JAGONET. Galde-erantzunak - · PDF fileJAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17...

Click here to load reader

  • date post

    09-Feb-2018
  • Category

    Documents

  • view

    253
  • download

    19

Embed Size (px)

Transcript of JAGONET. Galde-erantzunak - · PDF fileJAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17...

  • JAGONET. Galde-erantzunak

    Noiz eguneratua: 2016-03-17

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Zernahi (Ahoskera)

    "-il" + bokala egokitzean, "elle" ahoskatu

    Galdera:Euskarazko hitzetan "il" ageri denean, "ll" (gaztelaniaz bezala) esan behar dugu ala "j bustia"? Ez al da "elle"a erdalduna?

    Erantzuna:Egia da "elle" hotsa erdaraz ere badela (bereziki gaztelaniaz), baina horrek ez du esan nahi erdalduna denik; izan ere, horrelaxe ahoskatu behar baitira euskarazko "-il" gehi bokala duten hitzak: esate baterako, "bila, oilo, mila" eta abar.Palatalizazio hori egiten ez dakienak "bi-la, oi-lo, mi-la, langi-le" eta abar ahoska beza, eta ez, inola ere ez, "biya, oiyo, miya, langiye" eta abar.

    Data: 20010625

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    "j" letra "y" ahoskatu

    Galdera:Egia al da "j" letra "y" ahoskatu behar dela?

    Erantzuna:Bai, batasuneko ahoskera zainduan "j" letra "y" ahoskatu behar da ia beti.Euskaltzaindiaren 87. arauak, "Euskara Batuaren ahoskera zaindua" izenekoak dioenez, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa "y" da, eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera:

    "j" hitz hasieran gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, salbuespentzat hartzen dira Heg. marka daramaten "jertse, jipoi" edo "jira" bezalakoak, eta hitz horietan onartzen da "j" ahoskera.

    "j" hitz barruan gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko "j" belarra (gazt. "jamn") eta Iparraldeko "Z" sabaiaurrekoa ere (fr. "jambon") onartzen dira hizkera zainduan, "garaje" edo "ijito"bezalako hitzetan.

    Data: 2001/11/27

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Izena eta azentu-indargunea: Maddi, Andoni, Arantzazu... nola ahoskatu

    Galdera:Nafarroako Bera herrian, Maddi izena ma-y ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?

    Erantzuna:Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori. Nire ustez, honela jokatzen da nagusiki:1. Kasu gehien-gehienetan ez dago azentu-indargune berezirik: Non dabil Maddi? Hor dator Maddi. Etxera joan da Maddi. Kalean ikusi dut Maddi.2. Norbaiti bere izenez deitzean (kasu berezi horri deikia edo bokatiboa deritzo), deikiak izenaren azken silaban hartu ohi du azentu-indargunea (Maddi izenean, bigarren silaban, adibidez; Andoni izenean, hirugarrenean; Arantzazu izenean, laugarrenean): Zatoz, Madd! Ekarri ogia, Andon! Begira gora, Madd! Non bizi zara, Arantzaz?Jokaera hori, esan bezala, ahoskerari bakarrik dagokio; izan ere, euskaraz idazterakoan ez da azentu grafikorik erabiltzen, Euskaltzaindiak batasunerako bereziki araututako erdal izen berezietan izan ezik.

    Data: 20140708

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (IPA): s, ts eta z, tz hotsen ikurrak

    Galdera:Nola transkribatu behar dira euskarazko ese eta zeta hotsak Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko (IPA) irizpideak jarraituz?

    Erantzuna:Euskal hotsak transkribatzeko IPA alfabetoa erabiltzean, arazoak izaten dira; izan ere, IPA alfabetoa ezin da beti erabili bere horretan, eta egokitzapenak egin behar. Arazo larriena txistukariak bereiztekoa da: s eta z batetik, eta ts eta tz bestetik.Alfabeto horretan ez dago ikur desberdinik s eta z bereizteko, eta diakritikoak erabili behar: hain zuzen ere, azentu grafikoa eransten zaio s hotsa adierazteko ikurrari. Bestearen hotsa, z-arena, honela adierazten da: [s]. Arazo bera dago ts eta tz bereizteko ikurrekin. Horregatik, azentu diakritikoa eransten zaio ts hotsa adierazteko ikurrari, eta tz-arena, honela adierazten da: [ts].Zenbait aplikazio informatikotan, zeinu diakritiko horiek ez dira ikusten edo desitxuratuta ikusten dira. Horregatik ez ditut idatzi hemen s eta ts hotsak adierazteko ikurrak; baina IPAren webgune ofizialean ikus ditzakezu: http://www.internationalphoneticassociation.org Bestela, http://westonruter.github.io/ipa-chart/keyboard/ eta antzeko helbideetara jo dezakezu.Paperezkoan, Miren Lourdes Oederra euskaltzainak UPV/EHUn 2004an argitaratutako Fonetika Fonologia Hitzez Hitz liburuaren eranskin batean zerrendaturik agertzen dira euskal hots nagusienei dagozkien Nazioarteko Alfabeto Fonetikoko ikurrak.

    Data: 20151123

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Ahoskera-eredua

    Galdera:

    a) Ahoskatze kontua, eta oro har, Euskara Batuaren Ortoepia arazo larria da oso. Zein eredu irakatsi behar diegu gure ikasleei? Zer gertatzen da azentua eta kontsonante multzoen ahoskerarekin? Gure ustez Euskaltzaindiak Euskara BatuarenOrtoepia Batua ere bultzatu behar luke: ahozko kodearen arautzeari ekin behar lioke euskararen irakaskuntzaren mesedetan.b) Ahoskera: ez dago > eztago; ez gara > ezkara eta hil zen > hiltzen; omen zuen > omentzuen?c) Doinuak duen garrantzia jakinda, aditzen arau fonetikoak biltzen dituen txosten bat lagungarri izango genuke.

    Erantzuna:a) Euskaltzaindiak, 1998ko ekainaren 26ko bileran onartu zuen 87. araua, ahoskera zaindurako araua, eta urte horretan bertan argitaratu. Hor aipatzen da nola ahoskatu behar genituzkeen bokalak eta kontsonanteak, bai eta kontsonante bilkurak ere.b) Arau horretan gomendatzen denaren arabera, hauexek lirateke ahoskera zuzenak:

    / / / c) Ahoskera lantaldeak jardun du ikastaroak ematen, eta aurrerantzean ere aztertukodu arau hori osatu beharrik dagoen, eta hedatzeko biderik egokienak zein izan litezkeen.

    Data: 1999

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

    G edo J duten zenbait mailegu

    Galdera:

    Nola idatzi zenbait mailegu, eta nola ahoskatu. Bereziki, nola ahoskatu behar den "j".magia/majia (nola ahoskatu?)trajea (horrela idatzi, baina nola ahoskatu?)agentzia/ajentzia agenda/ajenda

    Erantzuna:Batetik, "g" hori, "e" eta "i" bokalen aurrean, beste bokalen aurrean bezalaxe ahoskatu behar litzateke, ahoskera zainduan behintzat. Ikus 87. araua.Bestetik, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa da, eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera. Hala ere, "j" hitz hasieran ahoskatuko da (salbuespentzat hartzen dira Heg. marka daramaten jertse, jipoi edo jira bezalakoak. Horietan onartzen da [x] ahoskera).Baina "j" hitz barruan gertatzen denean, izango litzateke ahoskera zainduena. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko [x] belarra (gazt. jamn) eta Iparraldeko sabaiaurrekoa ere (fr. jambon) onartzen dira hizkera zainduan garaje

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0087.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0087.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    edo ijito bezalako hitzetan.Idatzi, "g" letrarekin idatziko dira oro har mailegu berriak. Eta hauen ahoskera zainduena [g] da (magia, agente, etab.)

    Data: 2000

    Erantzulea: Araua

    Data (Idazkera)

    hamaika

    Galdera:

    Nola idatzi behar da: apirilaren 11a ala apirilaren 11 (alegia, hamaika A letraz bukatzen denez, ipini behar da beste -a hori)?

    Erantzuna:Ez, hamaika a letraz bukatzen denez, ez zaio erantsi behar beste -ahori. Beraz, apirilaren 11 da zuzena.

    Data: 2001/05/04

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Data nola adierazi

    Galdera:

    Ondo al dago Durango, 1983ko martxoak 9 idaztea?

    Erantzuna:37. arauaren hasieran berean garbi asko esaten denez, forma hedatu eta erabilia da hor ageri dena. Baina hori baino erabiliagoa izan da beste hau: Durango(n), 1983komartxoaren 7a(n). Hain zuzen ere, Euskaltzaindiak gomendatu duena.

    Data: 1996

    Erantzulea: Araua

    Data nola adierazi: -garren

    Galdera:Euskaltzaindiaren 37. arauan, data nola adieraz daitekeen azaldu ondoren, arauaren bukaerako data ematerakoan, bertan adierazitako egiturak erabili beharrean, -garren atzizkiaren ordezko den puntuaren bidez ematen du data Euskaltzaindiak. Nola behar du?

    http://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0037.pdfhttp://txindoki.euskaltzaindia.lan/dok/arauak/Araua_0037.pdf

  • JAGONET. Galde-erantzunak Noiz eguneratua: 2016-03-17

    Erantzuna:Ezin da -garrenen erabilera gaitzetsi, tradizioan erabili izan den egitura denez gero. Arauan ere ez da gaitzesten, nahiz eta han bestelako eredua eman:Durangon, 1995eko martxoaren 7anedoDurango, 1995eko martxoaren 7a

    Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz),salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili -garren atzizkia)."Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar.Urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da.

    Data: 2002/06/15

    Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

    Data nola idatzi

    Galdera:

    Euskaldunon Egunkarian hau ikusi nuen: Igandea, 1997ko azaroaren 9a, baina barruko orrialdeetan bertze hau: Igandea, 1997ko azaroak 9.Arauak dio aposizioan bakarrik erabil daitezkeela azaroak 9 bezalakoak, eta EuskalGramatika Laburrak dio tituluetan ere erabil daitezkeela. Horien arabera, aipatu adibidea ongi al dago?

    Erantzuna:Bai, adibidea zuzen dago. Arauan "aposizioan bakarrik" erabil daitezkeela esatean, hauxe esan nahi zen: alegia, ondoren ezin zaiola kasu-markarik erantsi. Behar bada ez zen hori adierazteko modurik egokiena, baina azaroak 9an ez dela zuzena adierazteko modua zen.

    Data: 1998

    Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren irit