Eremu berdea - EHBildu Barañain

4
1 BARAÑAINGO EHBILDUk, UPN/PSN blokearen alternatiba denak, eremu berdearen inguruko hausnarketak zurekin partekatu nahi ditu. Testu honen irakurketa ulertzen erraza izatea espero dugu, baita planifikatu gabeko eta parte hartzerik gabeko prozesu hau guztia ulertzen laguntzea ere. EHBILDUk horren aldeko apustu argia egiten du eta horren arrazoia da herritarrokin infromazioa partekatu nahi izatea. Gai honen inguruko edota Barañainentzat egoki deritzozun edozein gairen inguruko proposamenak eta kezkak entzuteko prest gauzkazu. >> [email protected] 2014ko urria BARAÑAIN herritar parte hartzea EREMU BERDEA AUKERA BAKARRA?

description

Barañaingo aldi baterako aparkatze murriztuko eremuari buruz EHBilduk egiten dituen irakurketa eta hausnarketen berri ematen duen aldizkaria da hau.

Transcript of Eremu berdea - EHBildu Barañain

Page 1: Eremu berdea - EHBildu Barañain

1

BARAÑAINGO EHBILDUk, UPN/PSN blokearen alternatiba denak, eremu berdearen inguruko hausnarketak zurekin partekatu nahi ditu.

Testu honen irakurketa ulertzen erraza izatea espero dugu, baita planifi katu gabeko eta parte hartzerik gabeko

prozesu hau guztia ulertzen laguntzea ere. EHBILDUk horren aldeko apustu argia egiten du eta horren arrazoia da herritarrokin infromazioa partekatu

nahi izatea.Gai honen inguruko edota

Barañainentzat egoki deritzozun edozein gairen inguruko proposamenak eta kezkak entzuteko prest gauzkazu. >> [email protected]

2014ko urria

BARAÑAIN

herritarparte hartzea

EREMU BERDEAAUKERA BAKARRA?

Page 2: Eremu berdea - EHBildu Barañain

BARAÑAINEN APARKATZE ARAZOEN AURREAN EREMU BERDEAREN EZARPENA

KONPONBIDE BAKARRA AL DA?

Ez, noski.

Bizilagun batzuen arazoak kon-pontzen ditu, aldez aurretik zehaztu-tako baldintzak betetzen dituztenenak.

Edozein egoera pertsonalengatik baldintzak bete ezin dituztenekiko diskriminazioa sortzen du, nahiz eta kontribuzioa herrian ordaindu. Dis-kriminazio honek txartela eskuratu dezaketenen eta ezin dezaketenen artean desakordioak sortzen ahal ditu.

Elementu ez-solidarioak ditu pairatzen dugun ego-era ekonomikoarengatik seme-alabak zaintzeko herrian bizi ez den beste norbaiten laguntza behar dutenekiko.

Inguruko beste herrietan etxe-bizitza bilatu behar izan duten eta Barañainen gurasoak dituzten gaz-teak zehatzen ditu. Bisitatu ahal izateak eragozpenak sortzen dizkie aparkatzeko unean.

Bolumen handiko supermerkatuen kasuan soilik hartzen ditu aintzat zamalanak, mugatutako eremuetan

dauden komertzio txikiak alde batera utziz.

Eremu bat husten du hurrengoa metatuz. 1 eremuan 380 eta 500 ar-tean dabilen plaza huts dago gauez. Dauden beharren arabera, ez gen-ituzke erabilpen berriak aztertu be-harko aipatu eremuetarako?

Bigarren eremura he-datzearekin bat hurrengoa beteko dugu, horrela apar-katu ezin diren ibilgailuekin Eultza bukaeraraino iritsi arte.

Soilik eta esklusiboki, motordun ibilgailuetara egokitutako neurria da eta beste kolektibo ba-tzuei (garraio publikoan,

txirrindulaz edota oinez mugitzen direnei) eremu publikoaren erabilera mugatzen die.

Hiri eta udalerri handietan, Barañain kasu, espazio publikoa ondare mugatua da eta bertan elkarbizitzen duten eskari, erabilera eta behar guztiei eman behar zaieerantzuna: motordun ibilgailuei, ga-rraio publikoari, motorrei, txirrindulei eta oinezkoei.

2

Bigarren eremura hedatzearekin bat hurrengoa beteko

dugu, horrela aparkatu ezin

diren ibilgailuekin Eultza

bukaerarainoiritsi arte

Page 3: Eremu berdea - EHBildu Barañain

Hausnarketa serio eta sakon bat, eremu publikoaren erabileraren ulermen berri baten gainekoa, mugikortasun plan orokor batean barnebilduko dena eta ingurumen, elkarbizitza,... alderdiak lehenetsiko dituena. Era berean, desio du-gun aparkatze mota modu zehatzean defi nituko duen ereduaren aurrepausua izango litzatekeena.

Aparkatze eremu mugatu baten ezartzeak aintzat hartu beharko lituzke, besteak beste:

• Eremu bakoitzean lortu nahi diren maila desberdinak eta helburu nagu-siak zehaztu, berauen egoerak eta beharrak kontuan hartuz.

• Gaueko eta eguneko aparkatze eskaeraren kalkulua egin.

• Ahalik eta zehaztasun handienarekin dagoen aparkaleku gabezia mugatu, baldin balego.

• Arrazionaltasun irizpideekin, beharrezko diren plaza kopurua zehaztu.

ZER BEHAR DU BARAÑAINEK?

Azken urteotan, hirurogeiko hamarkadatik aurrera batez ere, ko-txearen erabilera zabaltzeak espazio publikoaren banaketa desegokia eka-rri du; motordun ibilgailuetara (hau da, kotxeetara), bideratu da oroko-rrean. Kotxeen beharrak asetzeko beste batzuen gainetik gailendu den aparkatze eskaintzak trafi ko pilaketak, ingurumen edo soinu kutxadura ara-zoak eta bide segurtasun-gabeziak sortu eta sortzen ditu.

Galtzadan aparkatzeko tipolo-giak espazio publikoa erabiltzeko es-kubidea duten herritar kolektibo guz-tiengan du eragina: zuzenean, kotxe eta motor gidariengan eta banatzai-leengan; zeharka, garraio publikoaren erabiltzaileengan, oinezkoengan eta txirrindulariengan.

3

Etxabakoitz. Beharrezkoa ez den araudia eta Barañaingo arazoaren iturria

Page 4: Eremu berdea - EHBildu Barañain

4

Herritarren parte hartzea eta informazioa, zalantza izpirik gabe. Batzuen eskubideak urratu eta beste batzue-nak indartu gabe, beharrezkoa suertatzen da:

• Adostasuna laguntzea: aparkalekuak arautzeko edozein neurrik adostasun koletibo baten emaitza izan be-har du eta mugikortasun plan baten barruan jasoa egon, zeinetan, aipatu araudia, herri jasangarriago bat lortzera bideratuko den ekintza plan orokor baten osagai bat ge-hiago izango den.

Mugikortasun batzorde bat marko egokia izan daiteke, iradokizunak jaso eta arautu beharreko eremu bakoitzeko eraginduei parte hartzeko aukera emateko.

• Inpaktuak baloratu: Aparkatzeko plazak eraldatuak izateko ideiak neurri alternatibo egokienei buruzko aurrei-kuspenez eta herritarrentzako azalpenez lagundurik egon behar du. Parte hartze sistemak artikulatu behar dira, zei-netan kolektibo guztiek, euren lanerako kotxearen beharra duten aktibitate sektoreak barne (merkatariak, profesiona-lak,...), nahi dugun herri ereduaren inguruan eztabaidatu eta parte hartu ahal izango duten.

Aparkatzeko eremu arautu baten ezarpenak planifi kazio prozesu baten emaitza izan behar du, hiri mugikortasun plan baten barne egongo litzatekeena.

Aparkaleku baten arautzeak gizarte behar bati eran-tzun behar dio. Ondorioz, ezinbestekoa suertatzen da eskaera eta etorkizuneko erabilpenak suposatuko lukeen eremua zehaztea, izan ahal diren erabiltzaile taldeak eta euren beharrak aintzat hartuz.

Arautu behar diren erabiltzaileen beharrak fi nkatuta, erregulazio hori zehaztu ahal izateko funtsezkoa da eragindako sektoreei zuzenduta-ko komunikazio eta parte hartze estrategia bat bultzatzea.

APARKALEKUA ARAUTZEKO EDOZEINSISTEMAREN EZARPENERAKO,

ZEIN DA GAKOA?

herritarrak informatu

parte hartzeaeta elkarrizketa

sustatu

adostasunaindartu

>>