Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

9
2011/11/30 JARDUNALDI DIJITALAK. ALHONDIGA.BILBO. SARRERA: Leioa, goizeko 8:30ak eta metroaren zain. 9:00ak eta oraindik zain. Horren beste itxoitearen arrazoia galdetzen diodanean andra elegante bati, metroko langileen greba dagoela esaten dit. Ezin bestean itxoin behar beraz... Alhondiga, Bilbo, goizeko 9 eta 20 minutu nire erlojuan. Areto nagusira jeitsi eta dena betea dagoela ikusirik, eskileratxo baten magal gogorrean egiten dut apatxe. Itxurazko andra sinpatika bat dago goxo-goxo jesarrita nire alboko eserleku malgu eta beroan. Sinpatika diot, bereala eskeintzen didalako egun osoan planteatuta dauden ekintza eta hitzaldien planaren kopia bat. Hementxe daukazu ikusgai lankideok:

Transcript of Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Page 1: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

2011/11/30 JARDUNALDI DIJITALAK. ALHONDIGA.BILBO. 

 SARRERA: Leioa, goizeko 8:30ak eta metroaren zain. 9:00ak eta oraindik zain. Horren beste itxoitearen arrazoia galdetzen diodanean andra elegante bati, metroko langileen greba dagoela esaten dit. Ezin bestean itxoin behar beraz...Alhondiga, Bilbo, goizeko 9 eta 20 minutu nire erlojuan. Areto nagusira jeitsi eta dena betea dagoela ikusirik, eskileratxo baten magal gogorrean egiten dut apatxe.Itxurazko andra sinpatika bat dago goxo-goxo jesarrita nire alboko eserleku malgu eta beroan. Sinpatika diot, bereala eskeintzen didalako egun osoan planteatuta dauden ekintza eta hitzaldien planaren kopia bat.Hementxe daukazu ikusgai lankideok:

Page 2: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

ESKOLA 2.0 EGITARAUA.

Page 3: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Miguel Angel Prats.Beste gauza askoren artean "Ramon Llull" unibertsitatean teknologi berrien irakasle den eskuineko Katalandar  hau izan zen lehen hizlaria. Hainbat gauza esan zituen, baina nire ustez ondorengo bideoan eta berak egiten duen ondorengo ausnarketan laburbildu daiteke berak esan zuen aipagarriena:

Víctor Bermejo le pide que responda a cuales son los "retos, límites y posibilidades de la innovación pedagógica con el soporte de las TIC. Prats intenta describir, en una hora aproximadamente, cual es el camino que nos lleva de la escuela analógica a la escuela digital. (Egin klick goiko Miguel Angel Prats izenean eta ondoren beheko estekan bideora joateko). Bideoa luzea da, 60 minutu, baina oso interesgarria eta dibertigarria, merezi du.

Page 4: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Angel Camoira.

Bigarren hizlaria hemengoa da.Hain zuzuen ere Portugaleteko "Zubeldia"eskolako IKT arduraduna eta ikas urte honetan hirugarren zikloko tutore. Bere hizketaldia urteak eta urteak egiten  egiten eramandizkien eskolako web orrialdearen azalpenean dago oinarritua.Web orrialde hortan berarentzat interesgarri irudituzitzaizkion hainbat atal clickatu eta erakutzi zizkigun.Hona hemen Portugaleteko "ZUBELDIA" eskolako web orrialdea. (Egin click Zubeldia izenean eta ondoren azpian agertzen den estekan). Trasteatu (sartzen usten dizkizuen tokietan) eta fijatu zaitezte batez ere "lotura interesgarriak" atalean eta orokorrean nola duten eskola guztia web orrialde honetan zentralizatuta.Nire ustez hori da bidea...Zorionak Zubeldia!.

Page 5: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

BERRITZEGUNE NAGUSIA.

Angelek bukatu bezain pronto berritzegune nagusiaren txanda heldu zen. Bi andrazko igo ziren taulara, eta beraien asmoa baliabideak, material ezberdinak etb. gugana hel araztea zela esan ziguten.Ate irekitze bat proposatu ziguten, non guztion laguntzaz eskola 2.0 proiektua aurrera eramaten lagunduko dizkigun material biltegi bat osatzea hain zuzen.

 

   (Clickatu goiko "berritzegune nagusia" izenburuan eta ondoren behean agertzen den estekan).

Page 6: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Isabel CelaBi lerro "andere" honentzet.Aretora sartu zenean bi txalo entzun ziren, bereala besteon begirada zorrotzak besain mehatxugarriak izil arazi zituenak.Ondoren bere hizketaldiari ekin zion euskara nahiko trakets batean, nahiz eta bere begi aurrean idatzia euki.Bukatutakoan txalorik ez. Jarraian Romo eskolako aurrekin argazki pare bat "queda bien" faltsua eginez, eta agur benur, ez zuen ikusi ikasle zein andereinoek prestatu zuten saioaren minutu triste bat ere. Noski kamerak jadanik beste toki batera joanak ziren. Ez dakit politiko nazkante hauek konturatzen diren potrotaraino gaudela daramaten kudeaketa ziztrinarekin...Jakin nahi nuke nik bi sandwichekin pasa nuen eguna zenbatean ordaindu diogun zuen berak eukiko zuen bazkari

oparoa...  

Page 7: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Romo eskolaEguerdiko 12:30ak dira. Niri gehien interezatzen zitzaidan momentua iritzi da. Romo eskolako ikasleek, andereinoen laguntzarekin, teknologia berriak nola erabiltzen dituzte erakutziko digute.Azken finean proiektu guztiek paperetik geletara jazotzen duten metamorfosia nolakoa den ikustea da gehien interesatzen zaiguna irakaleoi. 

                                                                                                                                    

Page 8: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Aurkeztu edota preztatu zuten lana publizitate testu baten prestaketa izan zen.            "Pearltree" deritzon programa erabili zuten ikasleek momentu oro interneten behar zuten guztia lokalizatuta izateko. Programa honen bidez eta click bat eginez hiztegia, eskolako blogera edota beste edozein interneteko tokira joan ahal zitezkeen. Oso interesgarria iruditu zitzaidan dena ongi eta eskuragarri izateko.

Egin clik Pearltree izenean programa honen azalpen bideo txiki bat ikusteko. (pena ingeleraz dagoela, baina trilingüismoa ere gainean daukagunez ongi etorriko zaigu praktikatzea...).

Page 9: Eskola 2 alhondigako_jardunaldi_digitala_

Programa hau erabiltzeaz gain google docs ere erabili zuten (dokumentuak bata bestearekin partekatzeko edota audicity programa beraien ahotsa grabatu eta ahozkera lantzeko; entonazioa, ulermena...). Egun eta esperientzia honi bukaera emateko nik grabatutako zenbait bideo eskegitzen dizkizuet jarraian. Eskeini dizuedana laburpentxo bat besterik ez da izan, baina gogoak eta interesa izanez gero jarri kontaktuan nirekin. (AGUS).