ESKOLA AGENDA 21

13
ESKOLA AGENDA 21

description

ESKOLA AGENDA 21. AURKIBIDEA. 1. Zer da Eskola Agenda 21?. 2. Eskola Agendaren Helburuak. 3. Ikastetxearen Ibilbidea Eskola Agendan. 4. Eskola Agendaren Antolaketa. 1. ZER DA ESKOLA AGENDA 21?. 1.1. Zer da Eskola Agenda 21?. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of ESKOLA AGENDA 21

Page 1: ESKOLA AGENDA 21

ESKOLA AGENDA 21

Page 2: ESKOLA AGENDA 21

2. Eskola Agendaren Helburuak

1. Zer da Eskola Agenda 21?

3. Ikastetxearen Ibilbidea Eskola Agendan

AURKIBIDEA

4. Eskola Agendaren Antolaketa

Page 3: ESKOLA AGENDA 21

1. ZER DA ESKOLA AGENDA 21?

Page 4: ESKOLA AGENDA 21

1.1. Zer da Eskola Agenda 21?

Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du.

Page 5: ESKOLA AGENDA 21

1.2. Garapen Jasangarria

“Jardun lokalki, pentsatu globalki!”

“Garapen Jasangarria garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena baina ez dituena ondorengo belaunaldienak eragozten.”

“Ez dugu mundua gure arbasoengandik jarauntsi, gure seme-alabengandik alogeran hartua dugu, besterik ez”.

Page 6: ESKOLA AGENDA 21

1.3. Eskola Agenda 21eko Aurrekariak

Río de Janeiro-ko Lurraren Goi-Bilera (1992)

Tokiko Agenda 21

Programa 21 edo Agenda 21. Planeta osorako Programa

Eskola Agenda 21

Page 7: ESKOLA AGENDA 21

Eskola Agenda Hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio. Bere eragileak dira:

• Irakasleak dira programaren dinamizatzaileak eta kurrikulumaren egokitzapenaren arduradun nagusiak.

• Ikasleak benetako protagonistak dira fase guztietan.

• Familiek parte aktiboa dute ikastetxean, antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eredu arduratsuak eskainiz.

• Langile ez-irakasleak programaren antolamenduan, diagnostikoan eta kudeaketan parte hartzen dute.

1.4. Eskola Agenda 21eko Eragileak

Page 8: ESKOLA AGENDA 21

2. Eskola Agendaren Helburuak

1. Hezkuntza –komunitateari ingurugiroaren problematika helaraztea.

3. Gure herrian Ikastetxearen Garapen Jasangarriaren aldeko partaidetza.

2. Ikastegiaren ingurumen-kudeaketa eta Garapen Jasangarriarekin bat datorren Eskola Curriculum-aren berrikuntza egitea.

Page 9: ESKOLA AGENDA 21

3. Ikastetxearen Ibilbidea Eskola Agendan

2004 – 05 Ikasturtea: Energia.

2006 – 07 Ikasturtea : Ura.

2008 – 09 Ikasturtea : Mugikortasuna.

2005 – 06 Ikasturtea : Hondakinak.

2007 – 08 Ikasturtea : Zarata.

2009 – 10 Ikasturtea : Biodibertsitatea.

2010 – 11 Ikasturtea : Kontsumo eta hondakinak.

2011 – 12 Ikasturtea : Elikadura Jasangarria.

2012 – 13 Ikasturtea : Energia.

Page 10: ESKOLA AGENDA 21

4. Eskola Agenda 21. Antolakuntza

Page 11: ESKOLA AGENDA 21

• Talde sustatzailea irakasleek eta, ahal den neurrian, zuzendaritzaren ordezkari batek osatzen dute. Bere zeregin nagusiak eguneroko dinamizazioa eta antolakuntza dira.

• Ingurumen Batzordea ikastetxean hezkuntza-komunitateak parte hartzeko organoa da, eta estamentu guztien ordezkariek osatzen dute. Programaren lerro nagusiak zehazten ditu (planifikazioa, ekintza-plana, ebaluazioa...).

• Koordinazio-bilerak ikastetxeen arteko lankidetza-gunea dira. Eskualdeko koordinatzaileek, Ingurugelako aholkulariak eta enpresako ingurumen-hezitzaileek osatzen dituzte.

4.1. Lan Taldeak

Page 12: ESKOLA AGENDA 21

4.2. Proiektuaren Faseak• Antolamendua eta planifikazioa: antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea...) eta hasierako planifikazioa zehazten dira.

• Sentsibilizazioa eta motibazioa: behar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaidetza lortzeko. Egitamu berezi baten bidez egitea komeni da.

• Diagnostikoa: ikastetxearen hasierako argazkia edukitzeko balio du. Bestalde, udalerriaren egoeraren azterketa egiteko une aproposa da.

• Ekintza-plana: fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa. Plana garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira; gainera, lorpenak neurtzeko adierazle batzuk azaltzen dira.

• Komunikazioa eta Ebaluazioa: prozesu osoan egiten direnez, eta izaeraz eta ezaugarriz ezberdinak direnez, fase berezia osatzen dute.

Page 13: ESKOLA AGENDA 21

Komunikazioaren asmoa da Eskolako Agenda 21en ibilbidea eta emaitzak ezagutzera ematea eta hezkuntza-komunitateko kide guztiengana iristea. Fase honetan foroek garrantzia berezia dute:

• Eskolen arteko Foroa: udalerri edo eskualde bateko ikastetxeetako ikasleek osatutako organoa; Eskolen Udal Foroak prestatzeko biltzen da.

• Eskolen Udal Foroa: ikasleek ikasturtean egindako lanaren emaitzak, konpromisoak eta proposamenak tokiko arduradunen aurrean (alkatea, zinegotziak…) aurkezteko topalekua. Hauek, bere aldetik, erantzuna eman behar diete ikasleei, eta arazoen konponbidea bilatzeko konpromezua bere gain hartzen dute.

4.3. Komunikazioa