ESKOLA ETA IKTak

9
U.P.V. / E.H.U. Eskola eta IKTak Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan? Ibmalalah Taldea

description

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute eskola testuinguruan?

Transcript of ESKOLA ETA IKTak

Page 1: ESKOLA ETA IKTak

U.P.V. / E.H.U.

Eskola eta IKTak

Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola

testuinguruan?

Ibmalalah Taldea

Page 2: ESKOLA ETA IKTak

2

IKTen inguruko hiru laburpen txiki aurkituko dituzu txosten honetan, guztiak,

eskola eta IKTen ingurukoak.

Lehenengoa

IKT-ak gizarteko edonorentzako baliabideak izateaz gain, hezkuntza esparruan,

irakasleek daukaten baliabideetako garrantzitsuenetako bat da; bere helburua,

komunikatzea eta informatzea izanik. Honela beraz, hezkuntzan ikasleek komunikatzen

ikasteko ezinbestekoak dira.

Azken mende honetan, gure gizartean aldaketa ugari eman dira teknologiek

eraginda; alor desberdinetan eman diren arren, hezkuntzaren eman direnek sakontzera

joko dut. Izan ere, gaur egun ikastetxeak teknologikoki oso ondo hornituak daude,

ordenagailuak, arbel digitalak, proiektoreak eskuragarri baititugu besteak beste. Beraz

argi dago, garai batean horrelako baliabidearen hutsunea edukitzean, hezkuntzak beste

antolaketa bat jarraitzen zuela, non irakasleek paper aktiboago bat zeukaten eta ikasleek

ordea, pasiboa.

Gaur egun aldiz, IKT-ak gure gizartean indar handia hartu duten aldetik, hau

hezkuntza eremura zabaldu dela begi-bistakoa da. Horren da nabarmena gaur egungo

ikasleak IKT-ekin batera hezten ari direla, ezagutza honek, natibo digitalak izatera

bideratzen dituztela. Honen aurrean, hezkuntza honen parte izan ez direnak imigrante

digitalak dira, ez baitute teknologiarik ezagutu honen hedapena eman den arte; halere,

ikaskuntza honen beharra ikustean, pixkanaka doaz familiarizatzen IKT munduan. Gaur

egungo irakasleek kasua hain zuzen honekin hertsiki loturik dago, izan ere, txikitatik

formakuntza teknologiakoa jaso ez duten aldetik, orain pixkanaka ikasten joatea

tokatzen zaie, tpack ideiaren funtsa barneratuz; hots, irakasleek teknologiarekiko

ikaskuntza barneratzea.Beraz, lehenagoko ikasleak pasiboak zirela aipatu badugu, egun

eman den aldaketak, rol aldaketa ere ekarri du. Hau da, egungo hezkuntzan parte

hartzen duten haurrak aktiboago jokatzen dute, sistemak horrela bideratzen duelarik; era

berean, irakasleak paper pasiboagoa bereganatu dute. Hau dela eta, sistema honek

lankidetza ikaskuntza sustatzen du, hots, talde lanean oinarritzen den sistema da, non

bakoitzak bere ideiak eta ezagutzak adierazi ondoren talde adostasun batetara iristen

den.

Page 3: ESKOLA ETA IKTak

3

Sistema hau aurrera eraman ahal izateko, IKT-en funtsa aztertzea beharrezkoa

da. Hain zuzen, IKT-ak hiru osagai ezberdinez daude osatuta; batetik, hardware-a,

ordenagailuaren elementu fisikoak dira, beste hitz batzuetan, informazio datuak fisikoki

biltegiratu eta kudeatzeko gailu elektronikoak (scanerra, ordenagailua,

inprimagailua…). Bestetik, software-a dago, programak, aplikazio informatikoak eta

instrukzio multzoa biltzen dituena (ofimatika, sistema eragileak…). Azkenik, internet

ezinbesteko osagaia da IKT-etan (markatzaile sozialak, sare sozialak, bideo nahiz irudi

partekatzaileak…). Alor honetan, interneten alegia, web 2.0-ren garrantzia

azpimarratzeka da, lankidetza sustatzen duena filosofia bat izanik (esan beharrik ez dut

ikusten, aktibotasuna bultzatzen duela). Modu honetara, web 1.0 alde batera utzi da,

erabiltzaile pasiboa ukatuz eta iritzia elkarbanatzeko eskubidea emanez. Era berean,

web 2.0-k honako ezaugarriak ditu: kolaborazioa, informazio-trukaketa,

erabilgarritasuna, talde inteligentziaren garapena eta komunikazioa (nabarmenenak

aipatzearren).

Hain zuzen, filosofi hau oso erabilgarria da gaur egungo hezkuntzan, azken

batean, biek berdina sustatzen dutelako, lankidetza ikaskuntza. Azken hau, eskola

esparruan benetan emateko, hainbat aplikazio nahiz zerbitzu daude eskuragarri;

eraginkorrenak: blogak, wikiak, sare sozialak, markatzaile sozialak, google eta bideo,

soinu nahiz irudi partekatzaileak.

Azkenik aipatu nahiko genuke XXI. mende honetan, hezkuntzan indar handia

hartu duen proiektua, Eskola 2.0 dela, non irakasleak ezagutza teknologiko, diziplinar

eta pedagogikoa garatzeko beharrezkoak diren materialak eta baliabideak dituen.

Honela beraz, gaur egungo hezkuntzan teknologikoki konpetenteak izateko

baliabide ugari ditugu, lankidetza moduan emateko sustatzen dutenak. Bestalde, honen

erabilera egoki bat bultzatzea komeni da, teknologiak ez ditugularik erabiliko edozein

ariketa mota egiteko.

Bigarrena

XXI. mendeko gizarte honetan, teknologiek gure eguneroko bizitzarengan duten

eragina begi bistakoa da bai etxean, lanean nahiz ikastolan IKT ugariz inguraturik

baikaude. Bestalde teknologia hauek pixkanaka bilakatzen joan dira eta bakoitzaren

bizitzarengan modu ezberdinean izan dute eragina. Erabiltzaileen artean batzuk,

Page 4: ESKOLA ETA IKTak

4

jaiotzetik IKT-en inguruan hezi dira eta erraz ulertzen dute hauen erabilera, NATIBO

DIGITALAK deitzen dira. Beste batzuk berriz, hauen erabilerara moldatu egin behar

izaten dira eta ez dute jaiotzatik hauek ezagutzeko aukerarik izan, eta zailtasunak dituzte

hauek ulertu eta menperatzeko. Azken hauei INMIGRANTE DIGITALAK deitzen zaie.

Halaber, gaur egun informazio gizarte batean gaudenez, hauen ezagutza minimo

bat izatera behartzen gaitu. Hortaz hiritarrek gailu teknologikoei erabilpen egoki bat

eman behar diete eta horretarako beraien arteko lotura ezinbestekoa den hiru

alfabetizazio moten multzoa beharrezkoa dute. Hau da, ikus-entzunezko alfabetizazioa

(gauzak ikusi eta entzun ahal izatea), teknologikoa (informatika eta gailuen erabilera)

eta informazioaren bilakaera (nola bilatu, eraldatu eta konpartitu), hots

multialfabetizazioa.

Ezer baino lehen, IKT hitzak, Informazio eta komunikazio teknologiak esan nahi

du eta gure gizarterako orokorrean, nahiz hezkuntza munduko irakasleentzako

baliabideak dira. Horrela, ba, IKT-ak hainbat baliabide mota ezberdinetan sailka

ditzakegu, software, hardware eta internet hain zuzen ere.

Lehenik eta behin softwarea ukaezinak diren datu eta programa informatiboen

multzoak osatzen dute. Bere barnean batetik sistema eragileak hala nola Android edo

Linucks, bestetik hezkuntza munduan sarri erabiltzen diren Open Office edota

Microsoft Office besteak beste, eta azkenik, hezkuntzarako aplikazioak Ikasys nahiz

Eskola 2.0 proiektuak aurki ditzakegu.

Bigarrenik Hardwarea dugu eta hau sistema informatiko baten atal fisikoa da.

Bertan, hainbat gailu ezberdin aurki ditzakegu;teklatua, inprimagailua edota eskanerra

besteak beste.

Azkenik, IKT-en baliabideen artean, internet ezin daiteke aipatu gabe utzi.

Ordenadore arteko komunikazio-sare erraldoia da, gaur egungo liburutegi nagusia den

eta baliabide ugari ematen dizkigun trena.

Teknologia hauen erabilgarritasunari so eginez gero, izenak dioen bezala alde

batetik, informatzeko balio dute, bai informazioa aurkitu, analizatu, aukeratu, eraldatu

nahiz zabaltzeko. Beste batetik, komunikatzeko funtzioa ere betetzen dute. Izan ere,

espazio eta denbora hautsi dira hauei esker. Hau da, munduko beste puntan dagoen

pertsona batekin harremanetan jartzeko, zauden tokian egonda ere ez duzu inolako

Page 5: ESKOLA ETA IKTak

5

arazorik izango, hori ahalbideratzen duten sistemen artean email-a, blog-ak nahiz sare

sozialak aurkitzen direlarik. Horretaz gain, aipatzekoa da ere IKTak erabiliz elkarlana

ere bermatzen dela, hots lankidetza, hortaz batez ere irakaskuntzan oso baliagarriak

izango dira, beranduago azalduko dudan moduan.

Esan bezala, informazioaren gizartea bilakatu denez IKT-en erabilera testuinguru

ezberdinetan ematen da bai lanean, aisialdian nahiz hezkuntza arloan besteak beste.

Guri interesatzen zaigun eremua eskola dela kontuan izanik, azken honetan IKT-en

eragina aztertzeari ekingo diot.

Horrela, ba, Teknologiek gizartean duten ondorioak ikusirik eskolak ere IkT-etan

murgiltzeko beharra dauka. Hortaz, bai irakasleek konpetentzia digitalaren eskuratzea

nahiz kideen arteko lankidetza ikaskuntza bat beharrezkoa suertatzen da. Eskolaren

helburua beraz, ikasle konpetente bat garatzea izango da, IKT-ak erabiliz informatzeko

gai izango dena.

Ildo horretatik, egungo eskoletan ikasgelan lan egin eta ikaskuntza modu digital

bat aurrera eramateko erremintak eskaintzen dituen web 2.0 proiektua martxan dago.

Filosofia berri honek aukera anitzak eskaintzen ditu hezkuntza munduaren

hobekuntzarako nahiz modernizaziorako eta era berean, interneten diseinatzeko,

erabiltzeko eta pentsatzeko moduan aldaketa bat suposatu du. Azken finean,

erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko

web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.

Web 2.0k online aplikazio ugari ditu eskuragarri bai bilatzaileak(katria),

informazio gune ezberdinak sortu eta elkarbanatzeko (wikiak eta blogak) aukera ematen

dutenak, mapei buruzko aplikazioak (google maps), multimedia aurkezpenak egiteko

programak (slideshare), argazkiak partekatzeko aplikazioak (flickr) nahiz elkar

komunikatzeko sare sozialak(tuenti eta facebook) besteak beste. Dena den, web 2.0

proiektuak baditu bere alde negatiboak. Izan ere, informazioaren saturazioa,

analfabetismo teknologikoa edota IKT-ekiko prestakuntzaren beharra bezalako arazoak

dakarzki.

Historikoki hezkuntza teknozentrikoa izan da ikasleetan baino teknologietan

gehiago zentratu dena alegia. Bestalde gaur egun ikasleei zuzendutako

(alumnozentrikoa) hizkuntza proiektu bat abian da, eskola 2.0 proiektua alegia. Ekimen

Page 6: ESKOLA ETA IKTak

6

honen helburu nagusia ikasgelak digitalizatzea izango da, ikaskuntza-irakaskuntza

digitala eskainiz, bai eskolak gizartera hurbiltzea zein hezkuntzako aldaketa lortu

nahian. Hortaz, IKT-ak ikasgelara eramateko, ikastetxearen azpiegitura egokiak,

irakasleen formakuntza nahiz IKT-ekiko jarrera egokia beharrezkoa da. IKT hauen

artean aipagarrienak arbel digitalak, ordenagailuak nahiz interneterako konexioa beti ere

software libreak erabiliz.

Gainera, Eskola 2.0 proiektua aipatzearekin batera, Tpack eredu teorikoa ezin da

aipatu gabe utzi. Modelo honen arabera, eskola 2.0ren filosofiaren antzera planifikazio

didaktikoak irakatsiko diegun pertsonengan jarri beharra dago atentzio, hots

alumnozentrikoa izan behar da. Eduki Teknologiko Pedagogikoen Ezagutza (tpack)

irakasleek euren ikaskuntzan izan beharreko integrazio-teknologikoa identifikatzen

saiatuko da, teknologiez baliatuz ariketa didaktikoak diseinatzen lagunduz.

Modelo honek irakasle batek bere lana garatzeko izan beharreko ezagutzak

azaltzen ditu, hiru eremu nagusitan banatuta. Lehenik eta behin bere diziplina ezagutu

beharra dauka, hura maneiatzen ez badaki ezingo baitie haurrei erakutsi, hots ezagutza

disziplinarra (edukiak). Bigarrenik, Ezagutza pedagogikoa (metodoa) izan beharra

dauka, hots, nola erakutsi behar duen jakin beharko du eta azkenik, ezagutza

teknologikoa (ordenagailuak) egongo litzateke, IKT-ak maneiatzen jakitea ere

ezinbestekoa baita. Azken finean, hiru eremu hauen artean ezagutza teknologiko-

pedagogiko-disziplinarra osatzen dute.

Horrenbestez, IKT-en nondik-norakoak ongi ezagutu ondoren bere alde onak

nahiz txarrak dituztela ondoriozta daiteke. Izan ere alde batetik IkTekiko

menpekotasuna, pertsona eta talde sozialen kontrola, uniformismo soziala nahiz

desberdintasun sozial, kultural eta ekonomikoak areagotu ditzake zoritxarrez. Bestalde,

ez dago zalantzarik zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzea, komunikazio

sinkronoa eta asinkronoa (instantaneo) edota pertsonen arteko komunikazioa erraztea

bezalako alderdi oso mesedegarriak dituztela.

Hirugarrena

IKTak makinen eta pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide

informatikoak dira. Hauek zati fisikoa duten bezala, hardwarea deritzona, zati ukiezina

Page 7: ESKOLA ETA IKTak

7

ere badute, softwarea, alegia. Lehenengoaren adibide ditugu ordenagailua, arbela

digitala eta eskanerra. Bigarrenean, hezkuntza programak (steck objektu digitalak),

sistema eragileak (Windows, android) eta Ofimatika (datu base, aurkezpen eta kalkulu

orriak) sartzen dira. Terminal hauek INTERNET erabiltzen dute interkomunikatzeko,

konexio ezberdinen bidez. Hau egunerokotasunean erabiltzen dugun liburutegi nagusia

da.

Interneteko filosofia aldatu egin da, erabiltzailea pasibo izatetik aktibo izatera

pasa den arte. Web 2.0 izena eman zaio filosofia berri honi. Honek online zerbitzuak

eskaintzen ditu. Hona hemen ematen dituen aukera desberdinak:

Bilatzaileak: katria

Sortu eta elkarbanatzeko: wiki edo blogak

Mapak egiteko: google maps

Multimedia aurkezpenak: slideshare

Poadcasting: last.fm

Argazkiak partekatu: flickr

Sare sozialak: tuenti, facebook

Bideoak partekatu: youtube

Markatzaile sozialak: delicious

Hala ere, arazoak ere ematen ditu: informazioaren saturazioa, analfabetismo

teknologikoa edo hauekiko prestakuntza beharra, esaterako.

IKTak gizartean (smartphone, bideo joko…) eta hezkuntza sisteman aurki

ditzakegu. Azken honetan, aldaketak (web 1.0tik 2.0ra), prestakuntza, lankidetza eta

proiektu desberdinak eskaintzen dira. Proiektu ezagunena, ESKOLA 2.0 da. Ekimen

honek helburutzat IKTak ikasgelara eramatea du. Horretarako, ikastetxeen azpiegiturak

prestatuak egon behar dira, irakasleak prestakuntza izan behar dute eta hauekiko jarrera

egokia izatea ezinbestekoa da (teknofobiari ihes eginda). Proiektu honen planifikazio

didaktikoa ikaslean zentratzen da (teknozentrikoa izatetik alumnozentrikoa izatera pasa

da) eta honetarako Tpack modeloa aurkezten da. Batetik, irakasleak bere diziplina

Page 8: ESKOLA ETA IKTak

8

ezagutu behar du (edukiak). Bestetik, ezagutza pedagogikoa barneratua izan beharra

dauka (metodoa), hau da, nola irakatsi jakin behar du. Azkenik, teknologiak ezagutu

behar ditu. Honen aurrean, irakasleen planifikazioa honakoa izan behar da:

Egonkorra: ikasle zehatz batzuentzat egina eta pentsatua

Kontextura moldatua

Ariketetan oinarritua

Errutinizatua

Planifikazio didaktikoa lortzeko, prozesu hau jarraitu beharra dago:

Curriculumeko edukia aukeratu, eta helburu eta konpetentziak begiratu

Era praktikorako erabakiak hartu

Jarduera motak hautatu

Ebaluazio estrategiak zehaztu

Jarduera burutzeko erabiliko den tresna aukeratu

IKTak komunikatzeko, informazioa zabaldu, aurkitu edota eraldatzeko, eta

lankidetzarako balio dute bereziki.

Hauek konpetentzia batzuk barneratzen laguntzen digute: sozializazioa,

kritikotasuna eta digitalizazioa. Azken honetarako prestakuntza teknologikoa

beharrezkoa dugu; batetik, IKTekiko jarrera egokia izan behar da (natibo eta emigrante

digitalen aldetik) eta bestetik, multialfabetizazioa eskatzen du (ikusentzunezkoa,

informala eta teknologiko digitala).

Amaitzeko, alde on eta txarrak azalduko ditut. Komunikazioa errazten dutela argi

dago, baita zerbitzuen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzen dutela ere. Baina ez dugu

ahaztu behar, mepenkotasunaz gain pertsonekiko kontrola eta uniformismo kulturala

sortzen dutela. Eta baita desberdintasun sozial, kultural eta ekonomikoa areagotu.

Page 9: ESKOLA ETA IKTak

9