Eskuorria: "Nafarroa: ilusio berriak..."

1
1- Espainiarzale eskuindarrekiko indar harremanetan aldaketa, sektore independentista eta ezkertiarren batuketa bultzatuz. Honek alor politikoan, sozialean eta ekonomikoan eragina izanen duen elkarbizitza eredu berria garatzea ahalbidetuko du. 2- Eskubide zibil eta politikoen defentsa konprometitua. Agertoki demokratiko baten aldeko herri bultzada, eskubide kolektibo zein norbanakoen bermea. Proiektu guztiak, salbuespenik gabe, berdintasunean garatzeko ahalmena egon behar da. 3- Egungo garapen ekonomiko eta sozialaren ereduarekiko kontrajarriak izanen diren ezkerreko ekimenen sustapena: entrepresa eta botere ekonomikoen interesetatik urrun dagoen garapen ekonomikoa; ingurugiroarekiko errespetua eta herritarren beharrei erantzuten ez dion garapen eredu txikitzailearekin amaitu; langileriaren lan-baldintzen defentsa; alokairuzko etxebizitza publikoari babes osoa; zerga-sistemaren erabateko aldaketa; gastu soziala handitu; kalitatezko zerbitzu publikoen indartzea; etorkinentzako erabateko eskubide politiko eta sozialak. 4- Nafar jendarteak Euskal Herriaz erabakitzeko duen eskubidearen onarpena. 5- Euskararen estatus ofizialaren eta ondare kulturalaren onarpen eta bultzada instituzionala eta soziala. Ezker abertzaleak Nafarroako egoera sozial, ekonomiko eta politikoaren aldaketa sakon baterako erabateko konpromisoa du. Sektore aurrerakoi eta abertzaleen arteko herri aliantza handi bat artikulatzeko beharra dagoela uste dugu. Oinarrizko aliantza bat, pertsonen arteko aliantza. Alderdi politikoak herritarren eskariaren isla izan behar dira. Gure ustetan, momentu honetan garatu beharreko eztabaida nagusia aldaketarako ereduaren ingurukoa izan behar du. Uste baitugu jendarteak eskatzen duen aldaketa gobernu alternantziaz haratago dijoala. Edukietaz hitz egin beharra dago, aldaketa gauzatzeko oinarriei buruz mintzatu beharra dago. Horregatik, erabateko ardura eta apaltasunetik, gure ustez Nafarroan aldaketa politiko eta soziala eraikitzeko printzipioak jakinarazi nahi dizkizuegu: Gaur egun Nafarroan bizi dugun egoera urte luzetan hainbat belaunaldiren borroka eta adorearen isla da. Botere guneetatik bultzatzen den eredu ekonomiko, atzerakoi eta antidemokratikoaren gainetik, nekazariek, emakumeek, gazteek, euskaldunek, langileek eta etorkinek aldaketarako ereduaren oinarriak eta etorkizuneko Nafarroarentzako zimenduak finkatu dituzte. Azken 30 urteotan Nafarroaren etorkizunerako bi proiektu nagusitu dira. Batetik proiektu atzerakoia dago, ultra- katolikoa, Espainiaren batasunaren defendatzailea, Frankismoan finkatu ziren klaseen interesetatik eratorritakoa. Proiektu honek eztabaida soziala manejatzen jakin izan du, urte luzeetan aldaketarako ereduaren gaineko arreta desbideratu du eta bere proiektua sendotzeko hainbat sektore engainatu eta erosteko sistema finkatu du. Bestalde batetik ezkerreko proiektua dago, euskalduna, herritarren erabakitzeko eskubidearen eta parte hartzearen aldekoa, frankismoarekin apurtzailea eta euskal lurraldeekin lotutakoa. Sektore aurrerakoiek bultzatutako proiektua da hau, emakumeen, gazteen, etorkinen, independentisten zein langileen eskubideak defendatu dituztenek bultzatutakoa. Bestelako Nafarroa horren aldeko iritzi korronte ezberdinen proiektu integratzailea izan da hau, Navarra foral y española bertsio ofizialaren parez pare egon dena. 30 urteren ostean, proiektuen dikotomia ez da aldatu. Hala ere alderdi politiko guztiek ukaezinak diren printzipio ugari bere egin dituzte, hala nola demokrazia, adierazpen askatasuna, euskararen defentsa, heritarren parte hartzea, aurrerapena, aldaketa..., horietako balore asko hitz huts bihurtuz. Eskuin sektorea herritarren erabakiarekiko errespetuaz mintzo da baina Nafarroako proiektu garrantzitsuen inguruan iritzia eman dezagun ekiditen jarraitzen du. Euskara nafarron ondare kontsideratzen da baina euskaraz ikasi eta bizitzea ukatzen da oraindik orain. Emakumeen eskubideak aitortzen dira baina Nafarroan ezinezkoa da abortatzea. Langileen eskubideetaz ari dira baina Nafarroako Gobernuari eskatzen dizkioten enpregu erregulazio espediente guztiak onartzen ditu. Beraz, amildegi izugarria dago esaten denaren eta egiten denaren artean. Hori dela eta hain funtsezkoak diren kontzeptuak desitxuratu eta manipulatu ditzaten ekidin behar da. Nafarroako ezker abertzalea 2010eko apirila

description

"Nafarroa: ilusio berriak, aukera berriak" dokumentuaren sintesia jasotzen duen eskuorria.

Transcript of Eskuorria: "Nafarroa: ilusio berriak..."

Page 1: Eskuorria: "Nafarroa: ilusio berriak..."

1- Espainiarzale eskuindarrekiko indar harremanetanaldaketa, sektore independentista eta ezkertiarren batuketabultzatuz. Honek alor politikoan, sozialean eta ekonomikoaneragina izanen duen elkarbizitza eredu berria garatzeaahalbidetuko du.

2- Eskubide zibil eta politikoen defentsa konprometitua.Agertoki demokratiko baten aldeko herri bultzada,eskubide kolektibo zein norbanakoen bermea. Proiektuguztiak, salbuespenik gabe, berdintasunean garatzeko ahalmenaegon behar da.

3- Egungo garapen ekonomiko eta sozialaren ereduarekikokontrajarriak izanen diren ezkerreko ekimenen sustapena:entrepresa eta botere ekonomikoen interesetatik urrun dagoengarapen ekonomikoa; ingurugiroarekiko errespetua etaherritarren beharrei erantzuten ez dion garapen eredutxikitzailearekin amaitu; langileriaren lan-baldintzen defentsa;alokairuzko etxebizitza publikoari babes osoa; zerga-sistemarenerabateko aldaketa; gastu soziala handitu; kalitatezko zerbitzupublikoen indartzea; etorkinentzako erabateko eskubidepolitiko eta sozialak.

4- Nafar jendarteak Euskal Herriaz erabakitzeko dueneskubidearen onarpena.

5- Euskararen estatus ofizialaren eta ondare kulturalarenonarpen eta bultzada instituzionala eta soziala.

Ezker abertzaleak Nafarroako egoera sozial, ekonomiko etapolitikoaren aldaketa sakon baterako erabateko konpromisoadu. Sektore aurrerakoi eta abertzaleen arteko herrialiantza handi bat artikulatzeko beharra dagoela uste dugu.Oinarrizko aliantza bat, pertsonen arteko aliantza. Alderdipolitikoak herritarren eskariaren isla izan behar dira.

Gure ustetan, momentu honetan garatu beharreko eztabaidanagusia aldaketarako ereduaren ingurukoa izan behar du.Uste baitugu jendarteak eskatzen duen aldaketa gobernualternantziaz haratago dijoala. Edukietaz hitz egin beharradago, aldaketa gauzatzeko oinarriei buruz mintzatu beharradago.

Horregatik, erabateko ardura eta apaltasunetik, gure ustezNafarroan aldaketa politiko eta soziala eraikitzeko printzipioakjakinarazi nahi dizkizuegu:

Gaur egun Nafarroan bizi dugun egoera urte luzetanhainbat belaunaldiren borroka eta adorearen isla da.Botere guneetatik bultzatzen den eredu ekonomiko,atzerakoi eta antidemokratikoaren gainetik, nekazariek,emakumeek, gazteek, euskaldunek, langileek eta etorkinekaldaketarako ereduaren oinarriak eta etorkizunekoNafarroarentzako zimenduak finkatu dituzte.

Azken 30 urteotan Nafarroaren etorkizunerako bi proiektunagusitu dira. Batetik proiektu atzerakoia dago, ultra-katolikoa, Espainiaren batasunaren defendatzailea,Frankismoan finkatu ziren klaseen interesetatikeratorritakoa. Proiektu honek eztabaida soziala manejatzenjakin izan du, urte luzeetan aldaketarako ereduaren gainekoarreta desbideratu du eta bere proiektua sendotzekohainbat sektore engainatu eta erosteko sistema finkatudu.

Bestalde batetik ezkerreko proiektua dago, euskalduna,herritarren erabakitzeko eskubidearen eta parte hartzearenaldekoa, frankismoarekin apurtzailea eta euskallurraldeekin lotutakoa. Sektore aurrerakoiek bultzatutakoproiektua da hau, emakumeen, gazteen, etorkinen,independentisten zein langileen eskubideak defendatudituztenek bultzatutakoa. Bestelako Nafarroa horrenaldeko iritzi korronte ezberdinen proiektu integratzaileaizan da hau, Navarra foral y española bertsio ofizialarenparez pare egon dena.

30 urteren ostean, proiektuen dikotomia ez da aldatu.Hala ere alderdi politiko guztiek ukaezinak diren printzipiougari bere egin dituzte, hala nola demokrazia, adierazpenaskatasuna, euskararen defentsa, heritarren parte hartzea,aurrerapena, aldaketa..., horietako balore asko hitz hutsbihurtuz.

Eskuin sektorea herritarren erabakiarekiko errespetuazmintzo da baina Nafarroako proiektu garrantzitsueninguruan iritzia eman dezagun ekiditen jarraitzen du.Euskara nafarron ondare kontsideratzen da baina euskarazikasi eta bizitzea ukatzen da oraindik orain. Emakumeeneskubideak aitortzen dira baina Nafarroan ezinezkoa daabortatzea. Langileen eskubideetaz ari dira bainaNafarroako Gobernuari eskatzen dizkioten enpreguerregulazio espediente guztiak onartzen ditu.

Beraz, amildegi izugarria dago esaten denaren eta egitendenaren artean. Hori dela eta hain funtsezkoak direnkontzeptuak desitxuratu eta manipulatu ditzaten ekidinbehar da.

Nafarroako ezker abertzalea2010eko apirila