Esleipen informatikoa 2011_ordezkoen_bileran_banatzeko

2

Click here to load reader

Transcript of Esleipen informatikoa 2011_ordezkoen_bileran_banatzeko

Page 1: Esleipen informatikoa 2011_ordezkoen_bileran_banatzeko

STEE-EILASen INFORMAZIOA

2011ko ESLEIPEN INFORMATIKOA

(BEHIN-BEHINEKO INFORMAZIOA)

ABUZTUAREN 11-12an• OPE-EPEan plaza lortu dutenek hartuko dute plaza (praktikaldia egiteko)

• 16an ebazpena

ABUZTUAREN 17tik-22arte (eskaera informatikoa)

1. FINKAPENA:

• Iraileko lanpostu hutsen %25a: 1072 langilek izango dute finkatzeko eskubidea (gero gauzatzen da ala ez).

• 2. urtean derrigorrezkoa da finkapena, lanpostu hori libre badago.

• Finkatutako plazari ukoa egiteko, eskaera informatikoan bertan (ez da aurretiko eperik izango).

• Eskaera informatikoa betetzea komeni da, ofizioz plaza batean finkatu ahal baitzaituzte.

2. ORDEZKOEN ESLEIPENAK:

• Kidego guztietan informatikoa da, batera: ez dago Bigarren Hezkuntzarako erreserba: plazak eskatzen dituzu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak ordena batean

• Esleipen elektronikoari begira (eta horretarako bakarrik) epe bat zabalduko da lurraldea/lanaldi mota aldatzeko, esleipen informatikoan ez baita errespetatuko 50 km.-ko ukoa lanaldi murrizketetan

3. ESLEIPEN INFORMATIKOAREN EZAUGARRIAK (aurkeztu den zirriborroaren arabera):

• IRAKASLE.NETen (derrigorrez puntuazio batetik, bestela borondatezkoa; iaz 12 puntutik gora)

• 500 eskaera egiteko aukera (Generikoak eta konkretuak) Ordena garrantzitsua da. Ofizioz ematen dira plazak, komeni da ongi betetzea eskaera.

• Finkatzeko eskubidea dutenek 15 lerro gehiago izango dute ikastetxeko eskaerak egiteko

• Beste administrazio baterako erreserba egin daiteke (eskaera konkretuak eta generikoak ere egin ditzakete, eta horiek bakarrik kontuan hartuko dira; kasu hauetan ez da ofizioz emango). Plaza lortzen ez bada “justifikatu gabeko ukoan” geratuko dira eta iraila hasieran bost eguneko epea izango dute dokumentazioa aurkezteko (beste komunitatean izendapena / beste zerrendetan daudelako ziurtagiria).

• Eskaerak zirriborro bezala inprimatu daitezke.

• Eskaeraren itxieraz argi ibili: ez itxi (ONARTU sakatuz) ez baduzu dena behar bezala osatu . Gainera, prozesua bukatzen denean berez ixten da eskaera.

FIJAZIOA eta ESLEIPENAK BATERA

LEHEN/BIGARREN HEZK. BATERA

Page 2: Esleipen informatikoa 2011_ordezkoen_bileran_banatzeko

STEE-EILASen INFORMAZIOA

• Eskaera batzuk baliogabetu daitezke, betebehar batzuk betetzen ez badira …

• Eskaera generikoa: lurraldea, zirkunskripzioa, udalerria, espezialitatea, HE-PL, jardunaldia, bereziak.

• Ofizioz ematean, birbaremazioan hautatutako aukera guztiak kontuan hartzen dira.

4. EBAZPENA:

• Abuztuaren 25

• Erreklamazioak: abuztuaren 25-26 (hala ere, 3 egun zirriborroan): komeni da norbera begiratzea esleipena, batzuetan berandu atzeman baitira akatsak

• Behin-betiko ebazpena: abuztuaren 31an!!!!

Geroago, zuzeneko esleipenak egongo dira irailaren 1-5 tartean