Espainia eta europar batas

13
ESPAINIA ETA EUROPAR BATASUNA

Transcript of Espainia eta europar batas

  • 1. ESPAINIA ETA EUROPAR BATASUNA

2. http://europa.eu/ Europar Batasunaren web orrialde ofiziala 3. EUROPAR BATASUNAREN ERAIKUNTZA II.Mundu Gerraren ostean, europar herrialdeak suntsiturik gelditu ziren. Berpizteko moduen bila hasi ziren eta horietako bat 1951.urtean (Pariseko Ituna) iritsi zen: Alemania, Frantzia, Italia, Herbeherak, Belgika eta Luxenburgo batu ziren altzairu eta ikatzarekin komertziatu ahal izateko: IAEE (Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa). 1957.urtean Erromako Ituna sinatzen da (EEE+EURATOM): helburua merkatu bakarra sortzea izango da pertsona, salgai eta kapitalen zirkulazio askea ahalbidetuz. Europar Batasunaren helburu orokor gisa: politika, ekonomia eta legedi amankomuna lortzea herrialdeen artean bakea eta ongizatea sustatuz mugarik gabeko espazio batean. 4. 1957.urtean sortzen da Europako Ekonomia Erkidegoa. Sei herrialde sortzaileek osaturik: Italia, Alemania, Frantzia, Belgika, Herbeherak eta Luxenburgo. SEI KIDEEN EUROPA deiturikoa. 1957, Sei kideen Europa (Erromako Itunekoak). 5. 1973 .urtean Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka (Groenlandia barne) sartu ziren. Lehen zabalkuntza suposatu zuen eta sei kideetatik bederatzira pasatu zen. 1985.urtean Groenlandia banatu zen, 1982.urteako erreferendunaren eraginez. 1973, Bederatzi kideen Europa. 6. Bigarren zabalkuntza 1981.urtean emango da Grezia sartzean: hamargarrengo kidea bihurtuz. 1981, Hamar kideen Europa. 7. Hirugarren zabalkuntza 1986.urtean emango da: Espainia eta Portugal batzen direlarik. 1986, Hamabi kideen Europa. 8. 1990.urtean Alemaniaren Birbateratzea ematen da: AED (Alemaniako errepublika demokratikoa edo ekialdekoa ere deitua) eta AEF (Alemaniako errepublika federala edo mendebaldekoa ere deitua) batuz. Kide kopuruak berdin jarraitzen du. 1990, Alemaniaren Batasuna. 9. Laugarren zabalkuntza 1995.urtean emango da Austria, Filandia eta Suedia sartuz. 1995, Hamabost kideen Europa. 10. 2004.urtean historiako zabalkuntzarik handiena ematen da hamar kide berri sartuz: Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekia, Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Zipre eta Malta. 2004, Hogeita bost kideen Europa. 11. Seigarren zabalkuntza 2007.urtean ematen da, Errumania eta Bulgaria sartuz. 2007, Hogeita zazpi kideen Europa. 12. Aurtengo (2013.urtea) uztailaren 1ean Kroazia Europar Batasuneko kide bihurtu da. HOGEITA ZORTZIREN EUROPA osatuz. Data finkorik gabe eta Europar Batasunean sartzeko kandidatu gisa: Turkia, Serbia, Islandia, Mazedonia, Albania, bezalako herrialdeak ditugu. 13. Euroaren erabilera (EUROZONAdelakoa) 28 kideetatik 17k dute euroa moneta ofizial gisa.Urdina Europar Batasuneko kideak Euroan sartzeko behartuta daudenak. Berdea Europar Batasuneko kideak akordio baten bitartez Eurotik kanpo gelditzeko baimenarekin. Gorria Europar Batasuneko kide ez diren estatuak baina akordio baten bitartez Euroa erabiltzen dutenak. Oria Europar Batasuneko kide ez diren zonaldeak baina Euroa de facto erabiltzen dutenak akordio gabe. Morea