ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA · David Guapo * Quenonosfrunjanlafiesta 2012/12/15 omito...
Transcript of ETXEBARRIKO GAZTEEN ALDIZKARIA · David Guapo * Quenonosfrunjanlafiesta 2012/12/15 omito...
Garrasi: ESPAINIAKO KONGRESUAREN INGURAKETA 15M 4.-5. orria Elkarrizketa: SAN ANTONIO GAZTEDIA 6.-7. orria
pARTE hartu 8.- 9. orria ETXEBARRI MUNDUAN 11. orria
7. aleaDOAN2012ko ABENDUA
ETXEBARRIKO
GAZTEEN ALDIZKARIA
2
Badakit uda atzean utzi dugula…
bukatu dira hondartza-egunak, ibi-
laldiak, udako ligoteoak, terrazetan
eta jaietan murgidutako arratsalde
eta gauak.. eta azkenak izaten
diren San Faustoak ere bai…
Baina orain hemen dator ADI
aldizkaria eta bere atzetik gure
elkarrizketak, aisialdiko taldeak,
gaur egungo gazteenganako ego-
kitzapenak.
… eta iritzi artikuloak ere potolo
datoz, beti ere irakurtzen gaituzte-
nak parte-hartzaile eginez.
Abestiak zioen moduan ez dira
betiko garai onenak, baina hemen
dator ADI giza mugimenduen eta
mundua aldatzeko aproposak izan
daitezkeen ideien inguruan iritzia
eta matraka ematen.
… eta musikaren munduari lotu-
tako informazioa adin guztientzat.
…eta ekarpen berriak gure
agendarako; plan berriak, mobida
berriak, irizpide berriak, aurpegi
berriak…
…eta teknologia berriak nola ez,
ezin baitugu gure 2.0 izaera alde
batera utzi. Oraingoan bertan
smartphonentzat apps entsutet-
zuenak aipatzen ditugu: android,
iPhone 4S, iPhone 5, iPhone 33
1/3... blackberry... edozer.
…eta gutxi balitz gure ohiko atalak
eta “pedradak”. Heme dator gure
ADI aldizkaria, jakin-mina dutenen-
tzat.
Aitor I.
Fernando N.
Iñigo S.
Eider A.
Zuriñe A.
Joshua M.
Montxo H.
Haizea M.
Txaber M.
EGILEAK
3
KAFE ANTZOKIA BILBO
2012/11/24
The Jim Jones Revue.
2012/12/08 Swans + Sir Richard Bishop.
2012/11/25 “MADDI PIRATA” Antzezlana
“Zirtaka” Antzerki Taldea.
2012/12/14 Bongo Botrako (Revoltosa Tour).
2012/11/29 Fanfare Ciocarlia
“The Return Of The Legends.
2012/12/22 Ruper Ordorika.
2012/11/30 El Drogas.
2012/12/23 Olentzero Jaia.
2012/12/01 El Mentón de Fogarty + Sin Rumbo.
2012/12/28 Mcaln + Guasones.
2012/12/05 Bart Davenport and Biscuit
Vs “Sounds Affects” by The Jam.
2012/12/29 We Are Standard vs
The Clash (izar and Star III).
22 . 00 22 . 00
17 . 00 22 . 00
21 . 00 22 . 00
22 . 00 17 . 00
22 . 00 22 . 00
21 . 30 22 . 00
PLATERUENA DURANGO
2012/11/25 Meshuggah + Decapitated + CB Murdoc 23/26 euro
JIMMI JAZZ GASTEIZ
2012/11/25 Wilhekm and The Dancing Animals
2012/12/14 David Guapo * Quenonosfrunjanlafiesta
2012/12/15 Toy Dolls + Vomito
2012/12/21 Su Ta Gar
G A R R A S I
Asmo horrekin hasi zen irailaren 25ean
izandako manifestazioa. Hortik aurrera
hainbat protesta, greba eta ekimen egon
ziren egun batzuetan zehar, baina zelan
jokatu zuen jendeak aldaketak eskatze-
ko?
Helburua Gorteak desegitea eta asan-
blada konstituziogile berri bat sortzea zen,
herritarren parte hartze handiagoarekin.
Milaka pertsona bildu ziren Madrilgo Nep-
tuno enparantzan, manifestazio baketsu
batean gobernuaren kontrako kritikak
eginez, baina arratsaldearen azken parte-
an erradikal batzuek kongresua inguratu
zuten hesia hautsiz eta istiluen aurkako
poliziari oldartu zitzaien, guda bati bide
emanez. Tartean ikasleak, nagusiak eta
elbarrituak zeuden, zeinak dendetan ba-
besten saiatu ziren, eta Prado tabernako
zerbitzari bat ospetsu
bilakatu zen erasotzeko
prest zegoen polizia talde
bat berak lan egiten zuen
tabernaren aurrean geldi-
araziz.
Hurrengo egunean gre-
ba orokorra izan zen eta
are jende gehiago bildu
zen murrizketetaz kexatzeko, baina barne
ministerioak ez jarduteko agindua eman
zion poliziari, eta soilik azkenean sortu zi-
ren liskar batzuk poliziaren eta muturreko
taldetxo batzuen artean.
Bi egun horietan 38 pertsona atxilotu
zituzten eta 64 zauritu egon ziren, horieta-
ko batek begi bateko ikusmena galduz.
Larunbatean, irailaren 29a, beste hainbat
manifestazio egon ziren hiriburu askotan
eta baita Italian eta Portugalen ere, polizi-
Asmo horrekin hasi zen irailaren 25ean
i d k if i H ik
ESPAINIAKO KONGRESUAREN INGURAKETA
4
Egilea: Iñigo S.
aren errepresioa kritikatzeko
eta 38 atxilotuak askatzeko
aldarrikatuz. Horietako asko
Auzitegi Nazionalera bidali
zituzten estatuko goi erakun-
deen kontrako delitua lepora-
tuz. Aitzitik, Pedraz epaileak
salaketa hura baztertu zuen
atxilotuak aske utziz, asteart-
eko kongresuko osoko bilku-
ra etenda edo erasana izan ez
izana argudiatuz.
Hain egoera ezegonkorra
zela-eta, batzartzeko esku-
bidea arautzen duen legea aldatzea propo-
satu zuen Cristina Cifuentes Madrilgo or-
dezkariak, gobernuak edozein manifestazio
debekatzeko eskubidea izan dezan. Espaini-
ako diputatuekin ez bezala, urriaren 11n bil-
du ziren 15M mugimenduko hainbat ordez-
kari Alemaniako Bundestageko diputatuen
batzorde batekin. Bozeramaileek herritarren
parte hartze handiagoa aldarrikatzeaz gain
Merkelen politika gaitzetsi zuten. Era berean,
urriko bigarren asteburuan mundu mailako
ekimen bat egon zen desberdintasunaren
eta zapalkuntza politikoaren aurka egiteko,
estatuaren zorra ordaintzeari muzin eginez.
EEEEEEEggiiiiillllleea: IIññigo
5
6
ELKARR IZKETA
Zer da San Antonio Gaztedia?San Antonio Gaztedia
irabaz asmorik gabeko
elkarte bat da eta
astialdi-hezkuntza
eremuan lan egiten
du. Elkarte hau orain
dela 20 urte baino
gehiago sortu zen
eremu horretan 15
urtetik gorakoentzat
eskaintzarik ez
zegoelako. Urte hori
baino gutxiagokoentzat
aukerarik ego narren
besteentzat ez zegoen
ezer.
Zer lantzen du eta zeintzuk dira helburuak?Bereziki hezkuntza-
astialdian lan egiten da.
Garbi dugu aisialdia ez
dela bakarrik denbora
pasatzea. Aisialdian
balioak lantzen ditugu
pertsonak osoak izan
daitezen. Gizartearekin
kritikoa izatea ikuspegi
orokor batetik.
Lan hau ez da makala
eta beti ere saiatzen
gara esparru eta eremu
guztietako gaztetxoekin
harremanak izaten:
Institutua, Familiak, herriko
beste elkarteak eta abar.
Helburuak zehaztuak eta
definituak ditugu: Pertsonengan lan egitea
baina taldearen ikuspegitik. Pertsona
bat ez da norbanako bat, puzzle bateko
pieza bat gehiago baizik. Puzzle horretan
batzen dira, harremantzen dira eta dituzten
bizipenak partekatzen dituzte. Hau guztia
beraien ibilbidean laguntzen dieten pertsona
batekin batera.
Lerro gutxi batzutan ezin da laburtu
burutzen dugun lan guztia.
Zeintzuk jarduerak burutzen dituzue?
Lan nagusia maila bakoitzeko asteko bileran
burutzen dugu. Maila bakoitzak iraupen
zehatzik (beti ere ordu bat gutxienez)
7
gabeko bilera egun eta ordu egokia
erabakitzen du. Bilerez gain kultur irteerak
(antzerkia, zinea, kontzertuak, museoak…)
egiten ditugu. Ekologiarekin zer ikusia
duten irteerak ere egite dira: mendietara,
hondartzetara eta abar. Irteera bakoitzean
gai bat lantzen dugu.
Bizikidetza deritzona ere lantzen dugu.
Gehienez urtean bi aldiz etxe batera
joaten gara eta bertan bizikidetza eta lan
trinkoa eginez bertan edozein familiak bere
egunerokoan esku artean dituen lanak
egiten ditugu.
Komunitateek antolatzen dituzten jaialdietan
ere parte hartzen dugu; alde batetik
laguntza emanez; eta, bestetik, logístika
ahalbidetuz. Era ez
ohikoan batzuetan bertan gure jardueratxoa
eskaintzen dugu.
Jarduerarik potenteena agian udako
kanpamendua izaten da. Sentimenduak
topera ibiltzen dira eta bertan lan
mardulagoei ekiten zaie. Ikasturteari
amaiera emateko erarik onena.
Hau guztiaz gain, herriko eta elkarteetako
beste ekimenetan ere parte hartzen dugu.
Behar gaituztenerako beti hori izaten gara.
Norentzat da San Antonio Gaztedia eta nola parte hartu ahal da?San Antonio Gaztedia 15 urtetik gorako
guztientzat da. Esperientziak erakusten digu
gaztetxoak adinez gora doazen
heinean askok gurekin jarraitzen
dute hezitzaile gisa eta besteek
bizitzako beste aukera batzuen
bila ateratzen dira. Hala ere
nabarmen ikusten da guztiengan
gelditzen dela taldean aritu
izanaren “izaeratxoa”.
Gurekin parte hartu nahi baduzu
jarri harremanetan
helbidearen bidez.
Egun 8 hezitzaileko taldea dugu
eta guztiak dira gaztetxoen
laguntzaileak. Aisialdia lantzeko
era hau oso aberasgarria da.
8
EGIN CLIK MUGIKORRETAN AZKENA IZATEKO ARRAZOIAK
Egunero ditugu ikusgai iragarkiak autoen, telebisten, kontsolen, ordenagailuen eta nola ez
mugikorren inguruan.
Jarraian bi mugikor
hauen arteko
konparaketa
bat egingo dugu:
Samsung Galaxy S3-a eta Apple iPhone 5-a.
Samsung Galaxy S3-ak Apple iPhone 5-ak baino alde interesgarriagoak izan arren, azken honek besteak baino gauza garrantzitsuago batzuk ditu. Hori dela eta jarraian duzue beste konparaketa hau Apple iPhone 5-aren eta Samsung Galaxy S3-aren artean.
ENERGIA
USB kable estandar baten bidez kargatu daiteke Bai vs Ez
Lekuz aldagarria den bateria izatea Bai vs Ez
Bateriaren iraupena 2.100mAh vs 1.418mAh
Bateria haririk gabe kargatzea Bai vs Ez
PROZESADOREA
Abiadura handiagoa 4x 1.4Ghz vs 2x 1.0Ghz
SISTEMA ERAGILEA
Adobe Flash-a erreproduzitzen du Bai vs Ez
Internetaren nabigatzaileak testu-dohikuntza du Bai vs Ez
KONEKTIBITATEA
MicroSD txartelentzat zirrikitua du Bai vs Ez
NFC du Bai vs Ez
DLNA du Bai vs Ez
HDMI irteera ataka du Bai vs Ez
KAMERA
Kuantitatiboki esposizio luzeagoa 1.0’ vs 1/15s
Kamerak sorta era du Bai vs Ez
Obturadorearen abiaduran azkartasun gehiago 1/10000s vs 1/2000s
Eskuzko fokuratzea du Bai vs Ez
PANTAILA
Pantailako bereizmen gehiago kuantitatiboki 720 x 1280 px vs 640 x 1136 px
Leku gehiago erabilgarri pantailarentzat 4,8” vs 4,0”
9
MEMORIA
Barne-memoria ahalmen gehiago 64,0GB vs 32,0GB
PANTAILA
Bi pixelek azpipixel bat partekatzen dute Bai vs Ez
Pixel-dentsitate gehiago 326ppi vs 313ppi
KÁMERA / LENTEAK
Kamerari soilik zuzendutako botoi bat izatea Bai vs Ez
Hasierarako atzerapen txikiagoa 0.84 vs 0.99
Berezigarri gisa obturadorearen tarte txikiagoa 0.24s vs 0.35s
Irekitze zabalagoa f/2.4 vs f/2.6
KONEKTIBITATEA
Artxibo edo informazio bidalketarako abiadura gehiago 5,76MBits/s vs 3,0MBits/s
Artxiboak jaisteko abiadura handiagoa 100,0MBits/s vs 21,0MBits/s
GRABATZAILEA
Hiru mikrofono ditu Bai vs Ez
SISTEMA ERAGILEA
Aplikazio erabilgarrien datu base handiagoa 425.000 vs 400.000
Sistema eragilearen eguneratzea bertako hornitzailetik etortzea.(IOS 6) Bai vs Ez
FISIKA
Zabalera gutxiago 7,6mm vs 8,6mm
Arinagoa 114,0g vs 133,0g
Altuera gutxiago 123,8mm vs 136,6mm
Guztira espazio gutxiago 55,1cm3 vs 82,9cm3
Estuagoa 58,6mm vs 70,6mm
Datu hauez gain prezioak ere badu zer esana…Eredu bi hauen artean aukeratzen lagundu nahi izan dizugu artikulu honen bidez. On egin!!
zinemADI Egilea: Zuri
Heldu da “Bypass”.
Aitor Mazoren eta Patxo Telleriaren filma honek Donostiako Zinemaldian txalo sorta handiak jaso zituen emanaldi bakoitzean.
Mariak bihotzean gaixotasun bat du. Xabi, lagun bat, Bartzelonatik etorri da azken agurra ematera. Bidean
jakiten du Maite berataz maiteminduta dagoela. Gezurra bada ere bera ere Mariaz maiteminduta dagoela esatea pentsatzen du. Baina Maria ez da hiltzen, eta Mariaren bihotzak sufrimendu gehiago izan ez dezan, Bartzelonan haurdun dagoen andregaia izan arren, Mariarekin bikote bezala aritzea erabakitzen du. Gezur errukitsu baten istorioa da “Bypass”.
Nahaste-borrastea da ardatza Aitor Mazo eta Patxo Telleria aktoreen bigarren filma honetan. Lehen filma «La máquina de pintar nubes» izan zen. Bypass euskaraz filmatutako komedia erromantikoa da eta zuzendarien helburua ikusleengan “irribarreak eta barre algarak” lortzea da. Azken Donostiako Zinemaldian ikuslegoaren aldetik filmak harrera oso ona izan zuen, eta Patxo Telleriak esan zuen bezala “barre algarak entzunda istorioak pentsatzen nuen baino komedia gehiago du”. Filmak aktore/aktoresa nagusienak hauek dira: Gorka Otxoa, Bárbara Goenaga, Sara Cózar, Itziar Atienza, Mikel Losada eta Aitor Mazo.
Egilea: Aitor eta Fernan
10
Egilea: Txaber
Edozein herriko jaietan zaude, txosnetan … eta hortxe dago bera. Gauza guztien existent-ziaz ahaztu zara. Zure bizit-zako neska edo mutila izango balitz bezala, lepoa apurtzera bideratuko zaituen abestia jarri dute (1000 abestiren artean ba-karra, behingoz!!).
Testuingurua aldatuta, edozein herriko txosnetan, orain bai, zure bizitzako neska edo mu-tila datorkizu, eta bizitzan aldi hori baino gehiago gertatuko ez zaizun bezala, hankak darda-rka hasten zaizkizu. Berarekin berbatan bigarren garagardo “katxira” heldu bazara, ZORI-ONAK! Ikasketak, lana, eras-mus,... bakoitzak bere bizitza kontatzen dio besteari.
Bat-batean beti dago “ZURI ZE MUSIKA MOTA GUSTAT-ZEN ZAIZU?” galdera botat-zen duena, askotan hutsik geratzen diren uneak betetze-ko balio izaten duena.
Benetan ohartzen gara gal-dera honek duen pisuaz? “Nik
dene-tarik ent-
zuten dut” esateko ohitu-
ra dugu honek duen esanahia kontuan hartu gabe.
Orain arte egin ez den bezala, artikulu honek ez dizu talde ber-riren berri emango. Bizitzako gauza askoren inguruan ikus-pegi kritiko batetik hitz egiten dugularik, artikulu honek musi-kaz aritzen garenean norberak kritikoago izaten bilatzen du. Ez dago formularik, beharbada “nik denetarik entzuten dut” erant-zun horrek suposatzen duena kontuan hartzea hasiera izango
litzateke. Kontuan hartu, horrela
balitz, ez zenukeela ezta etxetik irteteko denborarik.
Kritiko izan, inolako beldurrik gabe. Musika entzutea libre eta beharrezkoa da. “Denetarik” entzuten saiatu egin arren, ez gara ezta %1-era hurbiltzen. Noski, hau nire ikuspuntua besterik ez da.
Ez zait gustatzen inolako eredu propagandistarik erabiltzea, baina askotan, eta kasualitatez, ezagutzen dugun abesti bat ent-zuten dugu. Ez dakigu taldearen izena. Hitz hauen bidez, abesti horrengatik galdetzea animat-zen zaitut, taldea ezagutzeko.
Behin lortuta, badaude inter-neteko programak “spotfy” delako hori. Oso baliagarria da gustatzen zaizun taldea bezalako talde batzuk eza-gutzeko.
Ni denetarik entzuten saiatzen naiz, baina behin eta berriro saiatu arren, azkenean zori-ontsu naiz ezagutzen dudane-
ra arte entzuten, momentuz.
11
-
-
Gure ustez neska alaia, berritsua eta diber-tigarria zara, zuk zer diozu?
Izaera handikoa izan arren, nire ustez bihotz ona
dut (edo behintzat saiatzen naiz). Ez naiz neu-
rekoia, ezta herratsua ere. Ezagutzen nauenak
hau guztia badaki…
Hegoaldean faltan botatzen duzu iparraldeko hotza eta euria?Ja,ja,ja! Ba egia esan ezta pentsatu ere! Mala-
gan ere batzutan hotz eta euria egiten du, baina
inolaz ere Euskal Herrian bezala. Nahiago dut
Malagako hotza eta euria, ja,ja.
Nolakoak izan ziren zure lehen asteak eta hasierak Malagan?Egia esan oso erraza izan zen. Abantaila
gisa aitortu behar dut lehenagotik bertan
udako garaiak igarotzen nituela. Beste
bizimodu era bat izan arren oso azkar mol-
datzen zara bertara. Hemengo jendea jada
bizi guztikoak bezala sentitzen ditut.
Bertan zure familia osatzen ari zarela jakin dugu. Ez zaizu arraroa egiten zure jaioterritik kanpo zure semeak nola hazten ari diren ikustea?Askotan pentsatu izan dut hori, sinetsidazu.
Gustatuko litzaidake nire semeek nire jen-
dea, lagunak eta Etxebarri ezagutzea, baina
nork daki… bizitzak bira asko ematen ditu
eta inoiz ez dakizu… baina une honetan
hemen oso ondo gaude, je, je, je.
Eta orain dela urte batzuk prentsatzen zenuen bizitza mota hau izango zenu-ela?Inolaz ere… Rincón de la Victorian udak igaroko
nituela bakarrik uste nuen…Garbi dago ezin
dela inoiz “bakarrik” esan bizitza honetan, ja,ja..
Zer da orain Etxebarritik faltan botatzen duzuna?Buuff!! Gauza asko: familia, gurasoak, anaia, la-
gunak, bertan nuen bizimodua… eta egian esan
asko botatzen dut falta Etxebarri, baina…
Zure seme gazteenak (Airam) laster arreba txiki bat izango du jolasteko. Zein izango da alabatxoaren izena?Zalantzak izan ditugu, baina azkenean Nayma
jarriko diogu!!!
Elkarrizketari amaiera emateko, zerbait gehiago gehitu edo esan nahi duzu?Ba faltan asko botatzen dudan nire familia
agurtu eta muxu handi-handiak bidali nahiko ni-
tuzke… eta bide batez berdin Olgetak taldekoei
beti ere beraiekin nagoenean bat gehiago
bezala tratatzen nautelako. Baina bereziki nire
aiton-amonak agurtu nahiko nituzke, 1.000km
baino gehiagotara bizi arren egunero beraiek
ditudalako buruan… Eta nola ez mila esker
ADI aldizkariko neska-mutilei tartetxo hau niri
eskaintzeagatik. Aldizkari hau ideia bikaina dela
iruditzen zait!!. Eskerrik asko eta muxu pila bat!!
Eskerrak zuri Nayara eta zorte on!
Egilea: Zuri
ADI!
ETXEBARRIKO
GAZTEEN ALDIZKARIA
+INFO: EUSKARA ZERBITZUA – GAZTERIA ZERBITZUA
BEKOSOLO PARKEA-TXALET HORIATelf.: 94 449 50 43
[email protected]@etxebarri.net