EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain...

64
EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN ERKIDEEN KUDEAKETA ETA TALDE-ERAKUNDEEN ANTOLAMENDUA HURBILAGOTIK EZAGUTZEN

Transcript of EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain...

Page 1: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO

ONDASUN ERKIDEEN KUDEAKETA ETATALDE-ERAKUNDEEN ANTOLAMENDUA

HURBILAGOTIK EZAGUTZEN

Page 2: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

“EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUNERKIDEEN KUDEAKETA ETA TALDE-ERAKUNDEENANTOLAMENDUA HURBILAGOTIK EZAGUTZEN”

Azterketaren sustatzailea: KATILU; HAZI, NEIKER, AZTI eta INNOBASQUEko berrikuntza-unitate mistoa

Azterketaren egilea: Beatriz Moral Ledesma, Gizarte Antropologian Doktorea

Azterketa honetan islatutako esperientziak aurkezten parte hartu duten pertsonak eta erakundeak:- Xabier Artola, Baserritik.com elkartea- Estefanía Beltrán de Heredia, Entzia-Iturrietako Partzuergoa- José Ramón Ceballos, La Equidad olio-errota kooperatiba- Maite Durana, Urduñako Zaporeak elkartea- Jorge Luis Echazarrate, San Sixto upategi-kooperatiba- Josu Garaialde, Txerrizaleok elkartea- Bermardo González, Bizkaia Esnea kooperatiba- Óscar González, IZKI LGE- Mikel Kormenzana, Urduñako Bedarbide Abeltzainen Elkartea- Aitor Larrañaga, Aramaixo Baserri Barri- Pedro Lizarralde, Aramaixo Baserri Barri- Víctor López, Okinako Administrazio Batzarra- Edurne Ortún, Ekoizpen, Nekazari eta Abeltzainentzako Aholkularitza Ekologikoko Zerbitzua- Cristina Rosa, San Sixto kooperatiba- Javier San Vicente, Bitigarrako Komunitatea

Beren hizketaldien bidez lagundu duten pertsonak eta elkarteak:- Uxue Arbe, Zadorra Fundazioa- Sonia Barrondo, Gorbeialdeko LGE- Txus Gómez, Enkarterriko LGE- José Ramón Mauleón, Bioalai, Arabako elikagai naturalen kontsumitzaile elkartea- Yurre Peñagarikano, URKOME LGE

Diseinu eta maketazioa: Fideliza S.L.Argitaratzen du:

Azterketa honen edukiak lizentzia honen pean argitaratu dira: Aitortu-Ez komertziala-Lan Eratorririk Gabe 3.0 Espainia Creative Commons(informazio gehiago hemen: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.es_CO)

Katilu – 2013Granja modeloa z/g01192 Arkaute, [email protected]

Page 3: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

SarreraAzterketaren zergatiaDokumentu honen egitura

I. atala. Azterketa honen planteamendua,metodologia eta esperientziei buruzko sarreraOndasun erkideakErkidegoaren onuraAzterketaMetodologiaEsperientziei buruzko sarreraDesberdintasunakAntzekotasunak

II. atala. Esperientzien laburpen-koadroa

III. atala. Esperientziak zehatz-mehatzArtzai GaztaTxerrizaleokBizkaia EsneaLa Equidad olio-errotaSan Sixto kooperatibaBaserritik.comEntzia PartzuergoaBitigarrako KomunitateaOkinako herriaren berokuntza-sistema

Urduña

Aramaixo Basarri Barri Fundazioa

IV. atala. Amaierako zenbait gogoetaEsperientziak ikusgai egiteaKomunitatearen sorreraAldeko faktoreak

Aurkibidea45

6889

111112

13

1516192326303336404346515457

626263

BedarbideEkoizpenUrduñako Zaporeak

Page 4: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

“Osoa beti da zatien batura baino handiagoa”.Aristoteles

Katiluren bidez, Euskadiko zenbait txokotatik jasotako hainbat esperientzia helarazi nahidizkizuegu; esperientzia horietan, hainbat lagunez osatutako talde batek komunitate batnola eratu duen, ondasun erkide bat nola partekatu duen eta nola kudeatu duen azaltzenda. Kasu guztien oinarrian, bada ideia xume baina ahaltsu bat: gure burua elkarrekinbat eginda antolatzen badugu, banaka lortuko ez genituzkeen gauzak lortuko ditugu.Aspaldiko ideia horrek izugarrizko indarra du gaur egungo krisi garai hauetan, antolatzekomodu berri eta gizatiarragoak bilatu gogoz gabiltzan garai hauetan.

Bi asmo nagusi izan ditugu esperientzia horiek biltzerakoan: alde batetik, gero eta indarhandiagoz herri-ondasunen balioa azpimarratzen duen mugimendu hori zabaltzea,kontsumitzeko, ekoizteko eta antolatzeko eredu alternatiboen bilaketan urratu beharrekobidea dela uste dugulako; eta, bestetik, nekazaritza-ingurunea herri-ondasunen ingurukoeztabaida horren lehen lerroetan kokatzea, ingurune hori aditua ez ezik aitzindaria delakoondasunak elkarrekin partekatzerakoan eta, beraz, inspirazio-iturri eta ikasbide garran-tzitsu delako.

Nekazaritza-inguruneko bizilagunentzat, agian ez da oso originala horrelako esperientziakbiltzea, euskal nekazaritzaren ezaugarri nagusi bat, hain zuzen ere, elkarrekin antolatutaaritzeko ohitura izan baita; horregatik, gure asmoa ez da izan horrelako kasuetan gureburua antolatzeko modu berritzaileak aurkitzea. Ingurune horretako ohiturak berriroaurkitu nahi izan ditugu, ikuspegi berri batetik begiratu nahi izan diegu horrelako jarduerei,ondasun erkideen ikuspegitik. Eta, noski, nekazaritza-ingurunea taldeetan antolatzeneta ondasun erkideak kudeatzen ohituta dagoela eta horretan aditua dela jakinarazi nahidiogu jendeari.

Beraz, kontu horretan nekazaritza-ingurunearen autoretza edo eskubidea aldarrikatubaino areago, jendaurrean berorren balioa ezagutarazten laguntzea espero dugu. Izanere, nekazaritza-ingurunea esperientzia handiko esparrua da ikuspegi horretatik, eta,mendez mende, saiatuz eta huts eginez ikasi du. Ondasun erkideetan oinarritutako eredubaten ahalmenaren inguruan gogoeta egiten eta eztabaidatzen ari dira hausnartzaileasko eta asko, eta zenbait komunitate horrelakoak gauzatzen ahalegintzen ari dira; beraz,une honetan, landa-eremuak esperientzia zabala eta askotariko modalitate interesgarriakeskaintzen dizkigu. Eredu hori beste sektoreetan aplikatzeko aukera handiagoa edotxikiagoa izango da; baina, zalantzarik gabe, inspirazio-iturri garrantzitsua izan daiteke.

Sarrera

Azterketaren zergatia

4

Page 5: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

5

Dokumentu honen egitura

Errazago irakurri ahal izateko, honako atal hauek bereizi dira dokumentuan:

- Lehenengo zatian, azterketaren planteamendua eta aukeratutako esperientziak aztertzeko baliagarriaizan zaigun metodologia garatu dira, eta zenbait ezaugarriri buruzko sarrera ere egin da.

- Ondoren, esperientzia horien laburpen-koadroa txertatu da, irakurleek esperientzia horien guztienhalako ikuspegi oso bat izan dezaten.

- Hirugarrenik, esperientzia horien deskribapen zehatza duzue; laburpen-koadroan ageri diren loturenbidez jo dezakezue deskribapen horietara.

- Azkenik, bildutako esperientziei eta ondasun erkideak eta taldeko antolaerak aztertzen jarraitzeak duengarrantziari buruzko gogoeta batzuk dituzue.

Eskerrak eman nahi dizkiegu azterlan hau egiteko bidea eman diguten pertsona eta erakunde guztiei, etapatxadaz irakurtzeko gonbita egiten dizuegu, gogoeta egiteko aukera izan dezazuen.

HarremanetarakoElena Gutiérrez Pérez del NotarioKatiluko [email protected]

Page 6: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Askotan, pribatuaren eta publikoaren artean ez dagoela ezer pentsatzen dugu. Hala ere, bada nahiko ahaztutadagoen hirugarren figura bat, behar besteko arretarik eskaintzen ez zaiona, nahiz eta, dirudienez, aldatzenari den hori: herri-ondasuna edo ondasun komunala. Herri-ondasunak, ondasun erkideak, prokomuna, jabetzakomuna, hainbat izendapen erabiltzen dira hirugarren figura hori adierazteko; gure ustez, ahalmen handiakditu etorkizunari begira, eta, historian zehar, garrantzi handiko onurak ekarri dizkie gizarteari, ekonomiarieta ingurumenari ere.

Xumeki, horrela defini ditzakegu ondasun erkideak: “komunitate-egoera batean ekoizten diren, oinordetzanjasotzen diren edo eskualdatzen diren ondasunak”(1). Ondasun horien gozamena duen komunitatea taldeko,auzoko, herriko, herrialdeko edota planetako pertsona guztiek osa dezakete. Gizadia “komunitate handitzat”hartzen dugunean, berorren ondasun erkideak munduko pertsona guztiei dagozkienak dira, besteak beste,natura, airea, kultura edota ezaguera. Komunitate txikiago eta mugatuago bati buruz ari garenean, komunitatehorren ondasun erkideak edo ondasun komunak berariaz komunitate horretako kideek elkarrekin dituztenondasun edo baliabideak izango dira (herri-basoak, larreak, upategiak, etab.). Mugatutako komunitatehoriengan jarri dugu guk interesa kasu honetan.

“Komunitatea” edo “erkidegoa” baliabide bat partekatzen duen eta berorren inguruan antolatzen den taldeadela esanez definituko dugu. Talde hori herri edo administrazio-erkidego bereko pertsonek osa dezakete,edota baita interes berak dituzten eta elkarrekin bat eginda antolatzea erabakitzen duten pertsonek ere.

Laburbilduz, ondasun erkideak komunitate batek elkarrekin partekatzen dituen ondasunak dira (ondasunak,baliabideak, prozesuak, gauzak, etab.); eta komunitate hori osatzen duten pertsona guztiek izango duteberoriek gozatzeko, kudeatzeko, erabiltzeko edo ustiatzeko eskubidea.

Ondasun erkideak eta ondasun publiko izenez izendatzen duguna ez dira gauza bera. Publikoa dena definitzekobi modu daude: zuzenbidearen ikuspegitik, publikoa Estatuaren jabetzakoa den oro da, edo Estatuak hornitzenduen oro (berorri dagokion edozein administrazio mailatan); eta, ikuspegi ekonomikotik, guztien eskuradagoen ondasuna da, eta, norbaitek ondasun hori erabiltzen duenean, horrek ez du beste batek egin dezakeenerabilera murrizten edo ez dio berorri kalterik egiten (agortezina da). Ondasun publikoak Estatuak kudeatzenbaditu ere, ondasun erkideak ez ditu Estatuak kudeatzen, ondasun edo baliabide horien gainean eskubideakdituen komunitateak baizik; gainera, berorien erabilera arautzen ez denean agor edo buxa daitezkeenbaliabideak izan ohi dira, eta, beraz, berorien gozamena mugatu egin ohi da.

Sarbide irekiko ondasun erkideak eta sarbide mugatukoak ere bereiz daitezke(2). Lehenengoak eskuragarriakdira guztientzat, edonork eskura ditzake; bigarrenak, aldiz, zenbait arauk zuzentzen dituzte, eta, arau horiekdefinitzen dute nortzuek dituzten eskubideak horien gain edota nola eta noiz erabil ditzaketen. Sarbide motamistoa ere izan daiteke, ordea, baliabidearen erabilera batzuk irekiak eta beste batzuk itxiak direnean, adibidez(esate baterako, edonor baina daiteke itsasoan, baina itsasoko arrain sardak ustiatzeko eskubidea mugatutadago). Hemen jaso diren esperientziak sarbide mugatuko ondasun erkideak dira, kasu batzuk mistoak badiraere.

(1) Ostrom, Elinor, 2000. El Gobierno de los Bienes Comunes. La Evolución de las Instituciones Colectivas. Mexiko: FCE, UNAM, IIS.(2) Baliabide bat erabiltzen duen komunitatearen hedadurari eta mugei buruzko debatearen zati litzateke bereizketa hori. Ildohorretatik, sarbide irekiko ondasunak ondasun publiko gisa definitu denarekin pareka daitezke egile batzuek ondasun erkideezemandako definizioaren arabera, jende guztiak eskura ditzakeen baliabide diren aldetik.

Azterketa honen planteamendua, metodologiaeta esperientziei buruzko sarrera

I. atala.

Ondasun erkideak

6

Page 7: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

(3) Ostrom, Elinor, 2000. El Goberno de los Bienes Comunes. La Evolución de las Instituciones Colectivas.Mexiko: FCE, UNAM, IIS.Ostrom, Elinor, 2000. “Private ande Common Property Rights”. In Property Law and Economics, Encyclopediaof Law and Economics, II. liburukia. Civil Law and Economics, Boudewijn Bouckaert and Gerrit De Geestargitaletxea, 332-79. Cheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar.

Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideakez baitaude beti juridikoki ezagututako jabetza bati lotuta; jabetza mistokoak dira (herri-ondasuna, publikoa edo pribatua), edo zehazteke daude. Horregatik, nahiago izan dugu“eskubideez” hitz egin, eta ez “jabetzaz”: Komunitate batek eskubideak baditu - ondasunbatean sartzeko eskubidea, berori ustiatzeko edo erabiltzeko eskubidea, kudeatzekoeskubidea edo esklusio-eskubidea -, ondasun erkideez ari gara.

Dena den, praktikan, zaila da ondasun erkide “puruak” aurkitzea, garbi adierazi behar duguhori; izan ere, oro har, jabetza-erregimen desberdinak nahasten dira, eta estatala pribatuarekinnahiz herri-erabilerekin lotzen da berorien kudeaketan; beren eskubideak dituzten komunitatebatzuek erabiltzen dituzten baliabideak dira, eta, beraz, irekiak eta mugatuak izan daitezkealdi berean.

Esan dugu herri-erabilera, orain arte, arreta handirik eskaini ez zaion eredu bat izan dela;maiz laidoztatu izan dute ekonomiaren esparruko planteamendu klasikoek ere. Dena den,aldatzen ari da hori zorionez. Ondasun erkideei eta taldeko antolaerei buruzko azterketenerakusle nagusietako bat Elinor Ostrom izan da, eta 2009an emakume horri EkonomiakoNobel saria eman izanak izugarrizko laguntza eman zion mugimendu horri. Herri-erabilerareneta izaera erkidearen mundu konplexu horretan kontuak ondo bideratzeko, azterketa hauegituratzeko eta zenbait kontzepturen definizioak mugatzeko, egile horrek egindako lanakerabili ditugu(3).

Gaur egun, ondasun erkideak hainbat azterlan eta eztabaidaren jomuga izateaz gain, etorkizunhandiko alternatiba bihurtzen ari dira gaur egungo ekonomia-ereduaren aurrean, eta gizon-emakume asko hasi dira mugitzen, “beren” ondasun erkidetzat hartzen dituztenak aldarrika-tzeko.

Baina ondasun erkideak ez dira zerbait berria, ezta pentsatu ere. Eta, horietako asko desagertubadira ere, oraindik aurki ditzakegu horrelako ondasunak partekatzen eta kudeatzen dituztenkomunitateak, landa-eremuan bereziki; izan ere, inguru horretan ez dira inoiz erabat desagertu.Esperientzia horiexek jaso nahi izan ditugu azterlan honetan. Guztiak ez dira antzinakoak edoduela urte askotakoak, horietako asko duela gutxi sortuak baitira. Uste dugu landa-inguruneanjoera handiagoa dagoela horrelako ereduak aukeratzeko, hurbilagokoa eta ezagunagoa egitenzaielako; izan ere, beren bizimoduaren, lan egiteko moduaren eta harremanen osagai izanda eredu hori.

7

Page 8: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Erkidegoaren onura

Hemen jaso ditugun esperientzia guztiek bi ezaugarri nagusi dituzte: lehenengo eta behin, guztietan komunitateedo kolektibo batek zerbait partekatzen du modu antolatu batean (hau da, nolabait ere, ondasun erkideakdituzte); eta, bigarrenik, guztiek nolabaiteko ekarpena egiten diote erkidegoaren onurari.

Nahiko nahasgarria gerta daiteke ondasun erkideez eta erkidegoaren onuraz hitz egitea. Modu xume batezadierazteko, hemen "ondasun erkideez" ari garenean komunitate batek (zenbait eskubideren bidez)partekatzen dituen ondasunez ari garela esango dugu, eta, erkidegoaren onuraz ari garenean, gizartearibere osotasunean halako onura bat dakarkion hartaz ari garela.

Erkidegoaren onura aipatu dugu, hemen jaso diren esperientzia guztiek (eta antzeko gainerako guztiek)erkidegoaren onura horri eragiten diotelako, modu batera edo bestera, eta hori nabarmena delako. Nekazaritzatikedo abeltzaintzatik bizi direnen lana (nekazaritza edo abeltzaintza estentsibotik bizi direnena, bereziki, hemenaurkeztu diren ia kasu guztiak halakoak baitira) ekonomia-jarduera huts bat baino zerbait gehiago da bertakobiztanleentzat, eta landa-eremua elikagaiak ekoizteko toki bat baino zerbait gehiago da. Askotan, ahaztuegiten zaigu landa-inguruak beste funtzio asko ere betetzen dituela, eta gizarte osoari eragiten diola horrek:paisaia, ingurumena eta bioaniztasuna zaindu eta gordetzen du; kultura-ondare garrantzitsua biltzen du;nortasun-erreferentzia da; eta, gainera, hirietan bizi direnen gozamenerako, aisialdiko inguru bati eusten dio.Erkidegoaren onura da, pertsona guztiok goza dezakeguna.

Erkidegoaren onura hori, ezagutzen dugun moduan ezagutzen dugula ere, pertsona, familia eta komunitateaskoren lanari esker iristen zaigu guri. Denboraren joan-etorrian ehundu den paisaia eta ondarea da, eta,neurri handi batean, elkarlanari, taldeko antolaerei eta baliabide erkideak kontu handiz zaindu eta ustiatzeariesker gertatu da. Argi erakusten dute gure basoek eta belardiek ondo funtzionatzen dutela horrelakoprintzipioetan oinarritutako erakundeek, euskal nekazaritza-munduaren ezaugarri izan diren erakunde horiek.Eta, zalantzarik gabe, beroriek hondatzeak indarra galtzen ari direla edo galduko dutela adierazten du.

Pertsonei eta eskualdeei gizarte-kohesioa, ekonomia-jarduera eta proiekzio profesionala dakarzkiete antolaerahoriek, eta “erkidegoaren onurari” ere ekarpen garrantzitsua egiten diote.

Azterketa

Euskadin nekazaritza-ingurunean gertatzen ari denaren irudi bat emateko, ingurune horretan talde-antolaereieta ondasun erkideei lotuta garatu diren esperientziak jaso nahi izan ditugu azterketa honetan. Identifikatuditugun esperientzia horien bidez, ondasun edo baliabide bat nola partekatzen duten, komunitate bat berorreninguruan nola antolatzen den eta, alde batetik, baliabide hori erabili eta ustiatzeko nola arautzen den eta,bestetik, komunitatea nola antolatzen eta zuzentzen den erakutsi nahi izan dugu. Jomugatzat horixe hartuta,nekazaritza-mundu zabala aztertu dugu, eta zenbait esperientzia bildu ditugu.

Zer bilatu nahi izan dugu? Pertsonek banaka lortu ez dutena elkarrekin lortu dutela erakusten dutenesperientziak; ondasun bat (ukigarria edo ukiezina) partekatzen duten komunitateak; erabakiak hartzerakoanpertsonen parte-hartzea bermatzen duten antolaerak; taldean kudeatzen diren baliabideak, bide horretatikberoriez gozatzeko eta beroriek zaintzeko bidea ziurtatuta dutenak. Hemen jaso diren esperientziek baldintzahoriek betetzen dituzte, neurri batean edo bestean.

Oinarri-oinarrizkoa iruditzen zaigun baldintza bat betetzen duten esperientziak biltzen saiatu gara kasuguztietan. Hauxe da funtsezko baldintza hori: komunitatea osatzen dutenen inplikazioa eta erabakitzekoeta esku hartzeko gaitasuna.

Azterketa-fasean jarraitzen dugula onartuta, bai gure irizpideak eta bai horiek aplikatzeko modua erabateztabaidagarriak dira, ez dugu zalantzarik horretan. Baina hori bera aurrerabidetzat jo dugu, eztabaidareneta debatearen bidez urratuko baitugu bidea herri-ondasunen kontu honetan.

8

Page 9: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Metodologia

Metodologiari dagokionez, metodo kualitatiboa erabili dugula esan behar dugu; aukeratutako kolektiboetakokideei egindako elkarrizketatik lortu dugu esperientzia bakoitzari buruzko informazioa. Kasuren batean, besteiturri dokumental batzuetara joz osatu dugu informazio hori (Internet, prentsa, etab.).

2012ko urtarriletik ekainera bitartean egin dugu honako azterketa hau, eta hiru fase bereizi dira:

1. fasea: esperientzien aukeraketa. Lehen bi hilabetean, Euskadiko hiru probintzietako erakundeei buruzkoinformazioa jaso genuen (kooperatibak, elkarteak, enpresak, taldeak, etab.), eta gure bilaketa-irizpideenarabera egokiak izan zitezkeen 120 erakunde baino gehiago jaso genituen zerrenda batean. Ondasunerkideen inguruko askotariko irakurketak oinarri hartuta ezarri genituen irizpideak. Irizpide horietanoinarrituta eta ekimen horien lehen buruan zeuden pertsonak elkarrizketa bat egiteko prest zeudenkontuan hartuta, hiru bahealdi izan ziren. Azkenean, 13 esperientzia hautatu ziren, hemen jaso ditugunak,hain zuzen.

2. fasea: landa-lana. Otsailean, elkarrizketetarako gidoia diseinatu genuen, eta, horretarako, ElinorOstromen El Gobierno de los Bienes Comunes. La Evolución de las Instituciones Colectivas liburuko 6.kapitulua hartu genuen oinarri: “Un marco para el análisis de la auto-organización y autogestión deRecursos de Uso Común”; nolanahi ere, gure igurikimenak Nobel saridun honenak baino dezente apalagoakziren. Otsailaren amaiera aldera, elkarrizketak egiten hasi ginen, eta martxo amaierarako bukatu genuenlanda-lanaren zatirik handiena. 18 elkarrizketa egin genituen guztira.

3. fasea: dokumentuaren idazketa. Apirilean eta maiatzean, esperientzia bakoitza jasotzeko fitxa bat idatzigenuen. Elkarrizketak egin genizkien pertsonekin kontrastatu dira guztiak, haien hitzak leialtasunezjasotzeko eta beren esperientziaren ezaugarriak ahalik eta hobekien islatzeko ahaleginean. Maiatz bukaeranhasi ginen sarrerako testu hau idazten, eta ekainaren amaiera aldera bukatu dugu lana.

Lanaren zatirik handiena esperientzia horietako bakoitza deskribatzen duten fitxak dira. Zenbait atal ditu fitxabakoitzak: deskribapena, aurrekariak, baliabidea, komunitatea, arauak, abantailak eta harremanetarakopertsona. Ez dago luze jardun beharrik deskribapenean, aurrekarietan, abantailetan edota harremanetarakopertsonari dagokion atalean zer aurkituko dugun jakiteko. Baina garrantzitsua iruditzen zaigu baliabidea,komunitatea eta arauak diogunean zer esan nahi dugun azaltzea.

9

Page 10: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

“Baliabidea” atalean, komunitate batek zerbait erabiltzeko edo ustiatzeko eskubidea duenean,zerbait hori zer den deskribatu dugu. Atal honetan, ordea, komeni da zenbait gauza argitzea.Esan dugu lehen “jabetzaz” hitz egitea ez dela beti oso egokia. Kasu batzuetan, komunitateakjabetza-titulu bat du (bazkide guztien taldea, elkartea edo kooperatiba da, esate baterako,biltegi baten titularra), eta, beraz, nahiko argi dago baliabide horren gozamenetik kanpo nordauden. Baina, beste batzuetan, titulartasuna publikoa, mistoa edo zehaztugabea izan daiteke.Komunitate zehatz batek (berori osatzen duten pertsonak), titularra edo jabea ez izanik ere(edo esklusibotasunez ez izanik ere), baliabide bat (herri-baso bat edo herri-larreak, adibidez)erabiltzeko, ustiatzeko edo kudeatzeko halako eskubide batzuk izan ditzake. Horregatik, gogoanizan behar dugu askotariko jabetza-erregimenak dituzten baliabideak izango ditugula hemenaztergai izan ditugun esperientzietan, eta beroriek, aldi berean, hainbat eskubide mota izanditzaketela. Hemen benetan interesatzen zaizkigunak baliabide baten gaineko eskubideakdira, eta ez, horrenbeste, berori zuzentzen duen jabetza-erregimena.

Hemen aztergai hartu ditugun ondasun edo baliabideak mugatuak dira, edo buxa daitezke,gehiegi edo inolako ordenarik gabe erabiliz gero (norbaitek zerbait ateratzen badu _zura basobaten kasuan, bazka larreen kasuan_, beste pertsona batek eskura dezakeena murriztu egitenda, edota pertsona askok erabiliz gero _zerbitzu bat_, buxa daiteke). Ondasun edo baliabidebaten gaineko eskubideak kasu guztietan ondo zehaztu badira ere, bi mota bereizi behar dirahemen. Kolektiboak jabetza-titulua duenean edo kideek eta kideentzat sortutako zerbitzu batdenean, erraza da kanpoko pertsonen sarbidea mugatzea, eta, beraz, errazago kontroladaitezke bai gehiegizko ustiapena eta baita kongestioa ere. Baina, beste batzuetan, zaila edokostu handikoa da baliabide batean sarbidea izateko aukera mugatzea, baina ez ezinezkoa(adibidez, herri-basoen kasuan)(4). Horrelakoetan, komunitateek dituzten eskubide batzuetanoinarritzen da murrizketa hori, komunitate horiek, gobernu-era eta arau batzuk onartuta,baliabide horiek nork, nola eta noiz erabil ditzaketen zehaztea lortu dutenean, hainbat eskubidebereiziz (erabiltzekoa, ustiatzekoa, kudeatzekoa, etab.).Azken baliabide mota horren barnean merkatua sartzeko eskudantzia hartu dugu, zaila baitaberorri dagokion sarbidea murriztea (baina ez ezinezkoa) eta baliabide mugatua baita (gauzaksaltzen edonor jar badaiteke ere, ez dute guztiek lortzen merkatu-zati bat, eta buxa daiteke).Horrelakoetan, interesgarriena zera da: komunitateek, taldean antolatuta, merkatu-zati batlortu dute, baina talde horietako kideak ez dira elkarren lehiakide; aitzitik, elkarrekin aridirelako lortu dute zehazki merkatu horretan beren lekua izatea. Negozio-eredu interesgarriaizan daiteke hori.

“Komunitatea” atalean, baliabide baten inguruan antolatuta (baliabide hori erabiltzen dute,ustiatzen dute edota kudeatzen dute) komunitate bat osatzen duten pertsonen taldea deskribatudugu: beren ezaugarriak deskribatu ditugu, eta bertako kideen arteko harremanak, kideizateko baldintzak, zenbat kide diren, zer erako jenda den, etab.

Azkenik, “Arauak” atalean, hainbat alderdi bildu ditugu. Alde batetik, baliabide baten ustiapenaantolatzeko komunitate batek hartu duen bidea, hau da, erabiltzeko, zaintzeko eta zigortzekoezarri diren arau guztiak. Bestetik, beren gobernu modua, erabakiak hartzeko organoak,komunitatea osatzen duten pertsonen parte-hartze maila, informazioaren gardentasuna, etab.Taldeko antolaera izan arren (kooperatiba bat edo elkarte bat, adibidez) kideek nahiko neurritxikian parte-hartzen dutela ikusi dugunean, kasu horiek bazterrean utzi ditugu, horrelakoetaneta beren funtzionamenduari dagokionez, erakunde horiek ez baitira enpresa pribatuen osodesberdinak ikuspegi horretatik.

(4) Horixe litzateke Ostromek “erabilera erkidea duen baliabidea” deritzonaren kasua; agor daiteke, edobuxa daiteke, eta zaila da sarbidea mugatzea, baina ez da ezinezkoa.

10

Page 11: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Esperientziei buruzko sarrera

Euskadiko nekazaritza-lurretan gertatzen denaren adierazgarri txiki bat dira hemen aurkeztu dizkizuegunesperientziak. Euskadiko hainbat txokotako askotariko esperientziak biltzen saiatu gara. Esperientzien sarreragisa eta banan-banan horietako bakoitza aztertzen hasi aurretik, horien arteko desberdintasun eta antzekotasunbatzuk deskribatu dizkizuegu.

Desberdintasunak

Bildu ditugun esperientzien artean, gehiago dira kasik desberdintasunak antzekotasunak baino.

Kasu batzuetan, partekatzen dituzten ondasunak baliabide naturalak dira (larreak, basoak, etab.); bestebatzuetan, komunitateak berak eratu ditu, eta fisikoak dira (berokuntza-sistema bat, haragia zatikatzekogela bat, denda bat, olio-errota bat, biltegi bat, etab.), edota ukiezinak ere badaude (webgune bat,salmentarako estrategia bat, ekoizpen-eredu bat, marka bat, etab.). Kasu askotan, askotariko ondasunakpartekatzen dituzte (ondasun fisikoak eta ukiezinak). Zenbaitetan, partekatzen dituzten ondasunak, ondasunerkide horiek, nekazaritza-sektorerako nahiko labaina eta aldi berean preziatua den baliabide batean,merkatuan, hain zuzen, sartzeko bitarteko dira.

Protagonista diren komunitateak ere desberdinak dira. Batzuetan, komunitate naturalak dira (herri edoeskualde bateko biztanleak); baina, beste batzuetan, interes partekatuek bultzatuta bildu eta antolatu dira(tokiko produktuak sustatzea, sektore baten baldintzak hobetzea, aukera ekonomiko berriak edota hobeaksortzea, industria handiekiko mendekotasuna murriztea, etab.).

Komunitate batzuk trinkoak eta homogeneoak dira, eta bertako kideek oso harreman estuak dituzteelkarrekin; beste batzuk, berriz, zabalagoak dira, heterogeneoak, eta kideek ez dute ia elkar ezagutzen.Batzuk nahiko handiak dira (150 kide ia), eta beste batzuk, berriz, txikiak (10 lagunekoak). Kideen inplikazioaere desberdina da batzuetan eta besteetan.

Komunitate horiek antolatzeko moduan ere, handiak dira aldeak. Batzuk elkarteak dira, edo kooperatibak,edo erantzukizun mugatuko sozietate unipertsonalak, edo aldi berean hainbat eratakoak; beste batzuekez dute inolako forma juridikorik; guztietan bertako kideek modu aktiboan parte hartu arren, batzuetanbesteetan baino indar handiagoa dute biltzarrek; guztiek dute administrazio-batzar bat edo antzekorenbat, baina berorren pisua eta funtzioak desberdinak dira batzuetan eta besteetan; batzuek oso antzinakoantolaerak dituzte (beren historiak zenbait mende hartzen ditu, partzuergoaren edota herri-basoen kasuan,adibidez), eta beste batzuk duela gutxi sortu dira (gazteenak urtebete eskas du).

Batzuetan, beren araubidea eta gobernu-modua autonomoa da, baina, beste batzuetan, erakundehandiagoen barnean daude, edo beren barnean beste komunitate txikiago batzuk hartzen dituzte.

Gainera, jabetza modu desberdinak dituzte (pribatua, herri-jabegokoa eta publikoa), eta berorien gainekoeskubideak ere askotarikoak dira (sarbide-eskubidea, erabiltzeko eskubidea, ustiatzekoa, kudeatzekoa);eta bateratuta lan egin behar dute, zailtasunak zailtasun.

Askotan, beren jarduera askotariko lege- edo administrazio-baldintzetara egokitu behar dute (basoeiburuzko foru-arauak, osasunaren arloko segurtasuna, diru-laguntzak, etab.), eta beren jarduera bideratzekoduten askatasun maila ere desberdina da.

11

Page 12: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Antzekotasunak

Kasuen arteko desberdintasunak ugariak dira, baina zerbaitek identifikatzen ditu, eta horregatik bildu dituguhemen:

Guztietan, zerbait partekatzen dute taldean edo erkidegoan.

Gatazkak sortzen dira partekatzerakoan, eta, horregatik, arau batzuk onartzen dituzte, partekatzen dutenhori nork, nola eta noiz erabil dezaketen zehazteko; nola antolatu eta erabakiak hartu jakiteko; sortzendutena nola banatu jakiteko; eta kideen arteko askotariko interesak nola bateratu argitzeko.

Egoerak, baliabideak eta komunitateak oso desberdinak direnez, antolaera ere desberdina da kasubakoitzean (antolaera xumeak nahiz konplexuak daude); baina guztietan dute bertako kideek esku hartzekoeskubidea eta gaitasuna, edota beren gobernu modua proposatzeko eta aldatzeko eskubidea eta gaitasuna.

Nahiko erraz eskura ditzakete partekatzen duten baliabideari buruzko informazioa, beren burua antolatzekoonartu dituzten arauak eta komunitatean gertatzen denari buruzko informazioa.

Oreka bilatu nahi dute guztietan baliabidearen ahalmenen eta komunitatearen beharren artean, nahiz etaez den oso erraza.

Erkidean edo taldean erabiltzen diren baliabideen kudeaketan arrakasta izateko zenbait printzipio identifikatuzituen Ostromek, eta horiek ere aurki ditzakegu hemen ageri diren esperientzietan (maila askotara). Hauekdira printzipio horiek:

Komunitatea osatzen duen taldea ondo zehaztuta dago. Argi ikusten da bertako kide izateko eta partekatzendituzten baliabide horiek erabiltzeko eskubidea nork duten. Arauetan zehazten da hori askotan (arauidatzietan nahiz ohiturazkoetan).

Erabiltzen dituzten baliabideak eta horiek ez agortzeko edo buxatzeko errespetatu behar dituzten mugakere ondo zehaztuta daude.

Baliabideen erabilera-arauak berorien izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta diseinatuta daude.

Komunitatea osatzen dutenek erabilera-arauak aldatzen parte har dezakete.

Baliabideen erabilera desegokia kontrolatzeko moduak dituzte (formalak nahiz informalak), eta zigor-araubide bat ere badute askotan.

12

Page 13: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Ondorengo esperientzia hauek aztertu ditugu:

Esperientzien laburpen-koadroa

II. atala

Esperientziak Deskribapena

Ekoizpenaeta/edo

merkaturatzea

Herri-ondasunak

Artzai Gazta

Txerrizaleok

Bizkaia Esnea

La Equidad olio-errota

San Sixto kooperatiba

Baserritik.com

Entziako Partzuergoa

Bitigarrako Komunitatea

Okinako herriaren berokuntza-sistema

Urduña

Aramaixo Basarri Barri Fundazioa

Esperientziaintegralak

Bedarbide

Ekoizpen

Urduñako Zaporeak

13

Ardi latxaren esnearekin egindako gazta ekoizten dute.

Baserriko txerriak hazten dituzte.

Behi-esnea eta beste esneki batzuk ekoizten etaeraldatzen dituzte.

Autokontsumorako oliba-olioa ekoizten dute.

Mahastizainak dira.

Nekazaritzako produktuen ekoizleen elkartea,produktuak merkaturatzeko helburua duena.

Entziako mendizerra kudeatzen duen administrazio-unitatea (Arabako hainbat herrik osatzen dute).

Arabako Mendialdeko lau herrik, herri-baso batpartekatzen dutenek, osatutako komunitatea.

Herri-basoko egurrarekin elikatutakoberokuntza-sistema.

Herri-larreak kudeatzeko eta sektorea inguruangaratzeko elkartutako abeltzainak.

Nekazaritza ekologikoa garatzeko udal-zerbitzua.

Nekazaritzako produktuen ekoizleen elkartea,produktuak merkaturatzeko helburua duena.

Baserria eta nekazaritza-jarduera suspertzekofundazioa, hainbat taldek osatutakoa.

Page 14: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Esperientzien laburpen-koadroa

II. atala

Esperientziak

Artzai Gazta

Txerrizaleok

Bizkaia Esnea

La Equidad olio-errota

San Sixto kooperatiba

Baserritik.com

Entziako Partzuergoa

Bitigarrako Komunitatea

Okinako herriaren berokuntza-sistema

Urduña

Aramaixo Basarri Barri Fundazioa

Bedarbide

Ekoizpen

Urduñako Zaporeak

Ekoizpen-eredua, laguntza teknikoa etazientifikoa eta merkaturatzeko bidea.

Ekoizpen-eredua, hazkuntzarakolaguntza eta merkaturatzeko bidea.

Esnea lantzeko azpiegitura etamerkaturatzeko bidea.

Olio-errota.

Sotoa eta merkaturatzeko bidea.

Denda birtuala eta denda fisikoa.Salmentarako estrategiak.

Entziako Mendizerraren zati bat(zuhaiztiak eta larreak, nagusiki).

Bitigarra mendiko larreak.

Berokuntza-sistema eta herri-basoa.

Herri-larreak, ikerketa etaesperimentazioa.

Salmentarako estrategia.

Ikerketa- eta berrikuntza-zentroa,lokala eta laguntza teknikoa.

Partekatutako baliabideaIndustriaren lehiakortasunaeta autonomia.

Baserriko txerri-hazkuntzaberreskuratzea eta sektorea indartzea.

Industriaren lehiakortasuna etaautonomia.

Autokontsumoa eta olibondoarenlandaketari eustea.

Baserriko produktuak saltzekobaldintzak hobetzea.

Entziako Mendizerra ustiatzea,kudeatzea eta zaintzea.

Bitigarra mendiko larreak kudeatzea.

Autonomia energetikoa.

Inguruko abeltzaintza-sektorea indartzeaeta tokiko kontsumoa bultzatzea.

Nekazaritza ekologikoarengarapena bultzatzea.

Nekazaritza-sektorea indartzea etatokiko kontsumoa bultzatzea.

Aramaio biziberritzea, tokikokontsumoaren, sustapenaren etaikerketaren bitartez.

Helburua

14

Ardoa egitea eta merkaturatzea.

Page 15: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Esperientziak zehatz-mehatz

III. atala.

Artzai Gazta

Txerrizaleok

Bizkaia Esnea

La Equidad olio-errota

San Sixto kooperatiba

Baserritik.com

Entzia Partzuergoa

Bitigarrako Komunitatea

Okinako herriaren berokuntza-sistema

Urduña

Aramaixo Basarri Barri Fundazioa

Bedarbide

Ekoizpen

Urduñako Zaporeak

15

Page 16: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

DeskribapenaArtzai Gazta Araban, Bi-zkaian, Gipuzkoan eta Na-farroan gazta egiten dutenustiategi txikien elkarteada. Idiazabal gazta presta-tzen eta merkaturatzendute, beren artaldeetakoardi latxen esne gordina-rekin egindakoa.

Aurrekariak

Duela hogeita hamar urte inguru sortu zen kooperatiba. Hasiera batean, koopera-tibaren jarduera nagusia esnea ekoiztea zen. Ustiategietako kontsumo-produktuenbeharrei erantzuna emateko asmoz eta beharrak bateratzeko asmoz, kooperatibabaten inguruan antolatzea eta gaztak ekoizten hastea erabaki zuten; azken jarduerahorrek antolamendu konplexuagoa eskatzen zuen. Denborak aurrera egin ahalaeta beren beharrei erantzun eraginkorragoa emateko, laurogeita hamarrekourteetan elkartea sortzea erabaki zuten. Gaur egun, kooperatibak eta elkarteakbatera lan egiten dute, baina bakoitzak behar jakin batzuei erantzuten die.

Artzai Gazta elkartea, artzaintzan eta ardi-esnearen ekoizpenean lan egiten zutenpertsonek une hartan bizi zuten egoera arintzeko helburuarekin sortu zen: esneaerosten zien industriaren mende bizi ziren, industriak ezartzen baitzituen salmenta-baldintzak, eta, beraz, ekoizleek ez zuten inolako kontrolik eta oso baldintza txarrakzituzten. Antolatzea erabaki zuten unean ez zegoen industriaren gehiegikerietatikbabesten zituen inolako araudirik; esate baterako, ekoizleek eta erosleek ez zuteninolako kontraturik sinatzen. Prezioak, denborak, ordainketa-epeak, etab. erosleekezartzen zituzten.

Artzai Gazta

Baliabidea

Artzai Gazta elkarteko gazta-ekoizle bakoitzak bere kabuz lan egiten du. Ustiategi bakoitzak bere gazta ekoizten du, etahorretarako dituen baliabideak erabiltzen ditu (bere ardiak, bere bazka, bere gazta-ustiategia, eskulana, etab.). Ez duteerabiltzen ustiategitik kanpoko inolako baliabiderik (bazka apur bat baino ez, % 10era iristen ez dena). Ustiategi guztiaktxikiak dira, eta, batez beste, 4.000 kilo gazta ekoizten dute urtean. Gehienez ere 13.500 kilo ekoizteko muga ezarri dieteberen buruei, izan ere, beren kalkuluen arabera, familia-ustiategi txiki batek gehienez ere kopuru hori ekoitz dezakekanpoko baliabiderik erabili gabe (kanpoko materiala edo eskulana).

Badira guztiek beharrezkoak dituzten baliabide batzuk, produktua merkaturatzeko eta laguntza zientifikoa eta teknologikoaeskuratzeko baliabideak, adibidez, eta kooperatiba eta elkartea arduratzen dira bi zeregin horiez.

Denda bat dute, ustiategietan behar duten guztia erosteko, eta bulego bat ere badute, Idiazabalen biak. Lanaldi partzialekokontratua duen pertsona bat arduratzen da dendaz, . Bulegoan, bi pertsonak laguntza teknikoan lan egiten dute, etakontulari bat ere badago. Nekazaritza-ingeniari bat eta kimikari bat arduratzen dira laguntza teknikoa emateaz. Zereginugari egiten dituzte bien artean: koordinazio- eta sustapen-lanak, publizitatea, erakundeekiko harremanak, laguntzazientifikoa eta teknologikoa, osasun-kontrola, prestakuntzaren antolamendua, etab.

16

Page 17: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Idiazabal gaztaren merkatuari dagokionez, bi ustiategi mota bereiz daitezke.Alde batetik, ustiategi txikiak daude, Artzai Gazta elkartekoak (116 artzain),eta baita beste familia-enpresa batzuk ere (ez dute artalderik eta ingurukoartzainei erosten diete esnea); eta, bestetik, industria dago, hiru enpresahandirekin. Gaur egun, ustiategi txikiek merkatuan aurki daitekeen gaztaguztiaren % 60 inguru ekoizten dute. Duela bost urte egoera bestelakoazen, ekoizpenaren % 75 industriaren esku baitzegoen, eta salmenta-estrategia ere oso landuta baitzegoen. Ustiategi txikiek merkatu-kuotahandiagoa hartzeko arrazoiak bi izan dira nagusiki: alde batetik, jada ezdiote esnea industriari saltzen, eta beren gaztak ekoizten dituzte; eta,bestetik, baliabide berberak erabilita esne gehiago ekoizten ari dira,ustiategien erabilera hobetu delako.

Egoera aldatu den arren, familia-enpresa txikiek zailtasun handiak dituztemerkatura iristeko, industriak ekoitzitako Idiazabal gaztak hartu baituesparru hori: gazta industrialak bere tokia du (izena, itxura, zaporea,prezioa, etab.). Horren ondorioz, familia-enpresa txikiek lehiakorra ez denprezioan saldu behar dute beren gazta.

Egoera horren aurrean, Artzai Gazta elkartean hainbat salmenta-estrategialandu dituzte beren gazta nazioan nahiz nazioartean saltzeko, eta elkarteaosatzen duten ustiategientzat arrazoizkoak izango diren prezioetan, gainera.Beste herrialde batzuetan saltzeko, estrategia bikoitza erabili dute: aldebatetik, Fermier kalitate handiko elikagaiak eta historia balioesten dituztenmerkatuak bilatu dituzte; eta, bestetik, partzuergo bat eratu dute bestebost gazta-ustiategi txikirekin batera, Basque Cheese Sales, bolumenhandiagoa eskatzen duten merkatuetara iristeko. Gainera, gazta-katalogobat sortu dute, eta, katalogo horretan, partzuergoko ustiategi guztiekpartekatzen duten marka bat eskaintzeaz gain, Artzai Gazta elkartekobeste gazta berezi batzuk ere eskaintzen dituzte, hala nola Zilarrezkoetiketa eta Latxa Gazta etiketa.

Artzai Gazta

ArauakBioiraunkortasuna da Artzai Gazta elkartea arautzen duen printzipioetako bat. Alde horretatik, inguru hurbilean lan egiten dute: berenustiategietatik irteten diren gaztak berorietan ekoizten diren produktuekin prestatzen dituzte soilik, bazka, pentsuak, esnea, etab.kanpoan erosi gabe. Ustiategien neurriari dagokionez, etxekoek gobernatzeko modukoa izaten ahalegintzen dira, kanpoko inor kontratatubeharrik ez izateko. Horregatik, ekoizpenak nahiko txikiak dira eta ezin dute adostutako ekoizpen-muga gainditu (13.500 kilo), hala,industria txiki bihurtzea saihesteko.

Hasiera-hasieratik, elikaduraren arloko segurtasun-baldintza guztiak betetzeko ahalegina egin dute, eta, horretarako, aholkularitzazientifikoa eta teknologikoa emateko talde bat abiarazi zuten, egin beharreko bidea erakuts ziezaien. Horrek guztiak zorrotz errespetatubeharreko lan-protokolo bat izatea dakar, eta protokolo horrek zehazten du lan egiteko modua. Elkarte gutxi dago, horren bazkidekopuru handia izanda, horren konpromiso handia erakusten duena, eta horrelaxe aitortu diote Europako erakunde eskumendunek.

Komunitatea

Artzai Gazta elkarteak 116 bazkide ditu. Ondorengo baldintza hauek betetzen dituzte guztiek: nekazari profesionalak izanbehar dute; ardi latxaren esne gordinarekin ekoitzi behar dute gazta; 100 ardi latxa izan behar dituzte gutxienez; ez duteekoitzi behar 13.500 kilo gazta baino gehiago urtean; ez dute kanpoko baliabiderik erabili behar; eta osasunaren esparruanelkarteak dituen protokoloak errespetatu behar dituzte.

Artzai Gazta elkarteko bazkideen artean mota askotako pertsonak daude: jende gaztea nahiz adinekoa; lanbidea utzi etagazta ekoizten hasi diren pertsonak; hainbat belaunaldiz gaztagintzan aritu diren familietako kideak; eta prestakuntzamaila askotako jendea, oro har (goi mailako tituludunak ere badira). Erdiak, gutxi gorabehera, gipuzkoarrak dira, etagainerakoak bizkaitarrak, arabarrak eta nafarrak.

Komunitate aktiboa eta egongaitza osatzen dute, hobetzeko ahaleginean ari dira beti, eta prozesu osoa kontrolatu nahidute (ekoizpena, lanketa, merkaturatzea), elkartean modu aktiboan parte hartuz.

Gainera, komunitate trinkoa dela esan daiteke, elkarren arteko harremanak etengabeak eta estuak dira. Harreman-motahori probintzia desberdinetako pertsonen artean ere gertatzen da, elkartzeko gune bereziak baitituzte, esate baterako,Aralarko eta Urbiako txaboletan.

17

Page 18: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Artzai Gazta

Artzai Gazta elkarteari esker, Idiazabal gazta ekoizten duten ustiategitxiki askok gazta-industriarekiko zuten mendetasun-egoera gainditudute, behin-behinekotasuna eta ziurgabetasuna atzera utziz. Ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzea eta zein ekoizpen-eredu erabili nahi dutenerabakitzea lortu dute, eta, horrez gain, kalitaterik handiena etaosasunaren esparruko segurtasuna ere bermatu dituzte.

Emaitzak oso positiboak izan dira, merkatuan duintasunez kokatzekozailtasunak zailtasun.

Bioiraunkortasunean oinarritutako ekoizpen-ereduak inguruneaerrespetatzen duela eta, horrez gain, errentagarria ere badela erakutsidute.

Abantailak

Artzai Gazta elkarteak bi irudi ditu: elkartea eta kooperatiba. Lehena, sustapenaz eta prestakuntzaz arduratzen da; bigarrena,gazten salerosketaz eta gaztak ustiategietan egiteko, gordetzeko eta saltzeko beharrezko kontsumo-gaiak hornitzeaz. Artzai Gaztaelkartearen gobernu-organoak zuzendaritza-batzordea eta batzarra dira, eta elkarteak nahiz kooperatibak partekatzen dituzte.Urtean batzar arrunt bat egiten da, eta urtean zehar erabaki gehiago hartu behar izanez gero, aparteko bilerak deitzen dira. Erabakigarrantzitsuak batzarrean hartzen dira, eta bazkideak batzarrera joaten ez badira, zigor ekonomikoak ezartzen dizkiete.

Probintzia bakoitzeko artzain batek eta lehendakariak osatzen dute zuzendaritza-batzordea, eta batzarrean onartutakoa abiaraztekobeharrezko erabakiak hartzen ditu. Laguntza teknikoa ematen duten langileak arduratzen dira ekintzak diseinatzeaz, programatzeazeta garatzeaz, batzarraren eta zuzendaritza-batzordearen erabakietan oinarrituta, betiere.

Gainera, hiru lan-talde autonomo ere baditu elkarteak, bazkide boluntarioz osatutakoak: kalifikazio-taldea, merkaturatze-taldeaeta prestakuntza-taldea. Talde horien proposamenek elkarte osoari eragiten diotenean zuzendaritza-batzordean aurkezten dira,eta, beharrezkoa bada, baita batzarrean ere.

Hilero informazio-orriak igortzen zaizkie elkarteko kide guztiei, jardueren eta azken albisteen berri emateko; beraz, bazkideekinformazio eguneratua jasotzen dute, eta bazkideek berek ere modu aktiboan eskatzen dute hori. Duela gutxi intraneta abiarazida, bazkideek erabil dezaten.

Urteko kuota ordaintzen dute bazkideek, eta laguntza teknikoaren oinarrizko zerbitzuak barnean hartzen ditu kuota horrek.Aparteko beste zerbitzu batzuk bereiz ordaintzen dira.

Bazkide bat zigortzeko eta elkartetik kanporatzeko bi arrazoi izan daitezke funtsean: bazkide izateko bete beharreko baldintzarenbat betetzeari uztea; eta Artzai Gazta elkarteak hartutako konpromisoak urratuko dituzten osasun-arazoen berri ez ematea edoarazo horiei konponbidea ez bilatzea horretarako ezarritako denbora-epearen barnean.

Laguntza teknikoaz arduratzen diren pertsonek egiten dute jarraipen hori; bazkideen lege-baimena dute, eta Idiazabal Sor Markari(ustiategi gehienak bertan inskribatuta daude) eta foru-aldundiei ustiategiei buruz eskatutako informazioaren bitartez garatzendute kontrol hori.

Harremanetarako

Artzai Gazta ElkarteaKale Nagusia 37 behea,Idiazabal (Gipuzkoa), PK: 20213Tel.: 943 187 [email protected]

18

Page 19: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Txerrizaleok

DeskribapenaTxerrizaleok 31 abeltzainez osatutako elkartea da, eta txerriaren mendiko hazkuntzara zuzentzen dute beren jardueraGipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan. Elkartea pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietate baten jabeda, Basatxerri S.L.U. sozietatearena, eta beren produktuak merkaturatzen ditu sozietate horrek.

Aurrekariak

Txerriei eragin zien gaixotasun baten ondorioz, duela hogeita hamar urte baino gehiago, txerriak mendian aske hazteadebekatu zen. Baserrietako txerrien hazkuntza desagertu egin zen ia guztiz, bereziki mendiko hazkuntza. Orduzgeroztik, txerri-haragia etxaldeetan ekoizten da, oso modu industrializatuan. Hala, merkatuan aurkitzen genuenharagiaren kalitatean alde handia sortu zen, mutur batean txerri iberikoaren haragia zegoen, eta bestean jatorriindustrialeko haragia. Elkarte bat eratzeko ideia hortik sortu zen, hain zuzen ere, merkatuan kalitatezko haragia,hots, mendian hazitako baserriko txerriaren haragia, tarteko prezioan saltzeko aukeratik.

Ideia hori 1999. urtean hasi zen garatzen, nekazaritzako elkarteek eta Mendikoi erakundeak (Gipuzkoako ForuAldundiarekin, Kalitatea Fundazioarekin eta Neiker erakundearekin batera) txerriak aire zabalean hazteko ustiapenenbideragarritasuna balioesteko azterlan bat egin zutenean. Emaitza adoregarriak ikusita, txerrien aire zabalekohazkuntza sustatzea erabaki zuten, eta, helburu horretarako, TXERRIZALEOK elkartea sortu zuten.

Elkartea 2000. urtean sortu zen, txerri-hazkuntzan aritzen ziren abeltzainak biltzeko eta aire zabalean hazitakotxerriaren haragiaren eskaerari erantzuteko. 2001. urtean hasi ziren haragi hori merkaturatzen. Merkaturatzekoprozesua errazteko (elkarteak muga handiak zituen zeregin horretan), 2004. urtean erantzukizun mugatuko sozietatebat sortu zuten.

19

Page 20: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Baliabidea

Ekoizle bakoitzak bere lursailak ditu (pinudiak, basoa edo larreak) txerriak aske ibiltzeko. Txerriek lursailhorietan aurkitzen dutena jaten dute (ezkurra, gaztaina, kimua, etab.), baina hori ez da nahikoa txerriakgizentzeko, eta laboreekin (pentsua) osatzen dute txerrien elikadura.

Kopuruari dagokionez, bazkide bakoitzak bere baserrian haz ditzakeen txerriak ditu, eta, gutxienez, 25txerrirentzat lur-hektarea bat izan behar dute. Bazkideek hazten duten txerri-kopurua askotarikoa da,bazkideek dituzten lur-hektareen araberakoa: ustiapen batzuetan 50 txerri hazten dituzte urtean, etabeste batzuetan, aldiz, 420. Kopuru hori oso txikia da ekoizpen industrialarekin alderatuz gero, hiltegibatzuetan egunean 5.000 txerri hiltzen dituztela kontuan izaten badugu.

Elkarteak 650 m2-ko biltegia du, eta han daude hotz-ganbera, hainbat produktu prestatzeko makinak,balantza, mahai jasotzailea, etiketa jartzeko makina, etab. Bulegoa Zaldibian dago une honetan, etapabiloia Zestoan, baina denbora gutxi barru bulegoa ere Zestoan kokatuko da. 2009. urtean, inbertsiohandia egin zuten (milioi bat eurotik gorakoa) material hori guztia erosteko.

Lau probintziatan saltzen dute euren produktua, bai harategi partikularretan, bai salgune handietan edozenbait supermerkatutan. Txerrizaleok elkartea Euskal Herriko txerri-haragiaren ekoizle handiena denarren, % 0,4ko merkatu-kuota hartzen du soilik. Gainerako haragia kanpotik iristen da: Katalunia, Aragoi,Nafarroa eta Galiziatik. Haragi freskoa prezio altuetan saltzen da, aire zabalean eta transgenikorik gabekoelikagaiekin hazitako animalia baten ekoizpen-kostuen ondorioz. Haragi freskoaren prezioa merkatukogarestiena izango da ziurrenik, baina landutako produktuen prezioak tartekoak direla esan daiteke.Ekoizpen-gaitasuna mugatua da, arrazoi finantzarioen ondorioz, izan ere, saltzen duten haragiaren %50 gutxienez ez da freskoa, landua baizik (urdaiazpikoa, txorizoak, etab.), eta beharrezko azpiegiturataninbertitzeko diru asko behar da.

Hainbat diru-laguntza jasotzen dituzte, ez txerri-hazkuntzarako zuzenean (jarduera horretarako diru-laguntzarik ez dago), baizik eta elkarteak sektorearen antolaketan laguntzen duelako eta eskaintzendituen zerbitzu teknikoengatik. Bestalde, urte hauetan guztietan garatu dituzten hainbat proiektu zehatzaurrera eramateko diru-laguntzak jasotzen dituzte baita ere: zenbait genetikarekin egindako probak,pentsuekin egindakoak, txerri ekologikoa, ontzeko hainbat modu, software propioen garapena, etab.Une honetan oso egoera zaila bizi dute, pentsuaren prezioa izugarri garestitu baita azken urteetan.Ekoizpenaren kostu osoen % 60 pentsuei dagokie gaur egun, eta, gehiago garestituz gero, sektorea kinkalarrian legoke. Gainera, merkatuaren gaur egungo ezaugarriek saltzeko gaitasuna asko mugatzen dute,eta, beraz, joko-esparrua gero eta estuagoa da. Egoera hori izanik, estrategia egokiena produktu bereziaeskaintzea dela ondorioztatu dute: izen eta marka bereziak izatea, kalitatearen adierazgarri izangodirenak.

Txerriak baserrian hazteko jarduera beste jarduera ekonomiko batzuen osagarri da (abeltzaintzako edonekazaritzako jarduerak, edo inoren konturako lanak). Alde horretatik, ustiapen horiek ez dute jarduerahorrekiko mendetasun handirik, eta jabeek baztertu egingo dituzte aurreikusitako errentagarritasunalortzen ez badute.

Txerrizaleok

20

Page 21: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Komunitatea

31 ekoizlek osatzen dute elkartea. Horien artean,denetarik dago: nagusiki abeltzaintzan lan egitenduten pertsonak, jarduera mistoa garatzendutenak, inoren kontura lan egiten duten pert-sonak, jarduera hau landa-turismoarekin bateragaratzen dutenak, etab. Nagusiki abeltzaintzanaritzen direnek txerrien hazkuntza beste ani-malia batzuen hazkuntzarekin batera garatzendute (ardiak, behiak, oiloak...), baina badira soiliktxerri-hazkuntzan aritzen direnak. Elkarteakez du inolako ezaugarri edo zeregin berezirikeskatzen elkarteko kide izateko, txerriak haztekonahikoa lur izatea da eskatzen den baldintzabakarra. Hala ere, beste mota batzuetako ozto-poak badira: salmenta-kuota. Eskaria bazkideenekoizpena baino handiagoa denean soilik sardaitezke bazkide berriak.

Kideak lau probintziatako hainbat txokotakoakdira: 19 gipuzkoar, arabar 1, 9 bizkaitar eta 2nafar. Elkarren ondoan bizi direnek elkar eza-gutzen dute. Gainerakoan, ez dute harremanesturik elkarren artean, jarduera berberean lanegin arren. Batzar Nagusia da guztien bilgunebakarra, baina bazkide batzuk ez dira inoiz joan.

Txerrizaleok

Arauak

Elkartearen funtzionamenduari dagokionez, abeltzainak txerriak hazteko lursaila jartzen du, elkarteari erostendio txerria, eta txerria gizendu ondoren, elkarteari saltzen dio berriro.

Elkarteak programazio bat prestatzen du, eta txerri-hazkuntzak noiz egingo diren eta ustiapen bakoitzakzenbat txerri haziko dituen zehazten du. Txerri-kopurua ustiapen bakoitzak txerriak hazteko dituen hektareenaraberakoa izango da. Kopuruak esleitu ondoren, abeltzainek txerrien hazkuntzari, pentsuari, txertoei etakontrolari dagokienez elkarteak zehaztutako araudiaren arabera hazi behar dituzte txerriak. Elkarteaketengabeko zerbitzu teknikoa eskaintzen die bazkideei, txerriak aurrez zehaztutako irizpideen arabera hazditzaten, horrek bermatzen baitu, hain zuzen ere, txerri-haragiaren kalitatea.

Halaber, elkartea arduratzen da albaitariaren arretaz, bai animalien osasuna zaintzeko bai ematen zaizkiensendagaiak kontrolatzeko, izan ere, prebentziozko tratamenduak ez egitea erabaki dute (bizkarroiak kentzekotratamendua izan ezik). Sendagaiak doakoak dira, ekoizleek hazkuntza-prozesuaren kalitatea arriskuan jardezaketen bestelako sendagairik erabil ez dezaten.

Zerbitzu teknikoak animalien egoera orokorraren kontrolak egiten ditu, bai eta bizkarroiena eta pisuarenaere. Ziklo bakoitzean gutxienez hiru aldiz joaten dira ustiapen bakoitzera kontrol horiek egitera: txerrikumeakekartzen dituztenean, zikloaren erdian eta amaieran. Baina hiltegian ere egiten dituzte kontrolak, animaliakakabatu ondoren. Hiltegian bertan beste alderdi batzuk ere kontrolatzen dituzte (mikroorganismoen kutsaduraedo salmonella).

Txerrikumeak hazteko arauak errespetatu egin ohi dira, oro har. Hala egiten ez bada, zigorrak ezartzen dira.Elkartearen arauak kontuan hartu gabe hazitako animalia ez da gainerakoak bezain mardula izango. Elkarteakkiloka erosten ditu hazitako txerriak, eta, beraz, jasotzen duen diruan jasango du abeltzainak lehenengo

21

Page 22: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Txerrizaleok

zigorra. Gainera, zenbat eta pisu gutxiago izan animaliak, orduan eta merkeago ordaintzen da kiloa; hortaz,zigorra bikoitza izango da.

Behin animaliaren hazkuntza amaituta, elkarteak erosi egingo du berriro. Merkaturatze-prozesuaz Basatxerriaarduratzen da. Merkaturatutako produktu guztiak abeltzainaren izenarekin identifikatuta daude: salmenta-estrategia izateaz gain, abeltzainak oso pozik uzten ditu horrek.

Lehen esan dugunez, Txerrizaleok elkarteak pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietate bat sortuzuen bere produktua merkaturatzeko: Basatxerri. Bi erakunde horiek lehendakaritza, idazkaritza eta diruzaintzaberberak dituzte. Elkarteko gobernu-organoak batzarra eta zuzendaritza-batzordea dira. Zuzendaritza-batzordea zazpi abeltzainek osatzen dute, eta hilabete eta erdian edo bi hilean behin biltzen dira. Erabakigarrantzitsuak batzarrak hartzen ditu, eta azken hori urtean behin biltzen da.

Multzoaren kudeaketa gerenteak egiten du; gerentea ez da elkarteko bazkide, eta eskubide mugatuak ditujarduteko orduan. Gerenteaz gain, 14 langile dituzte.

Ez da urteko kuotarik ordaintzen, sartzeko kuota bakar bat baizik, 3.000 -koa.

Bazkideek elkartearen eta pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietatearen jarduerari buruzkoinformazioa eskuratzeko aukera dute urteko batzarrean nahiz bi hilean behin posta elektronikoz banatzenden buletinean. Hala ere, harreman zuzenena zerbitzu teknikoarekin dute, astero telefonoz deitzen baitiebazkideei.

AbantailakZiurrenik, abeltzain hauek ez lukete txerri bakarbat ere salduko elkartearen laguntza izango ezbalute. Negoziatzeko gaitasuna izateko aukeraeman die, eta merkatuan sartzeko maila lortu dute,antolamendu eraginkorra eskuratu dute eta kalita-tezko produktu bat merkaturatu ahal izan dute.Txerrizaleok elkarteak emandako bultzadari esker,ustiapen berriak sortu ahal izan dira, gutxi erabili-tako baliabideei probetxu atera zaie eta sektoreaberritu ahal izan da. Elkartearen barnean lan eginez,produktua hobetzeko hainbat esperimentu eginahal izan dituzte, eta horretarako diru-laguntzakjaso dituzte. Hori guztia ezinezkoa izango litzatekeelkartetik kanpo.

Azkenik, garrantzitsua da azpimarratzea abeltzainakoso harro daudela egiten duten lanaz, eta berenproduktuen etiketetan txerri-hazlearen izena ikus-tean lan hori aitortzen zaiela sentitzen dute.

Harremanetarako

Txerrizaleok ElkarteaSimon Labayen plaza, z.g.PK 20490. Albiztur (Gipuzkoa)Tel.: 943 655 [email protected]

22

Page 23: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

DeskribapenaBizkaia Esnea kooperatiba bat da, behi-esneaekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen duten56 ekoizlek osatzen dutena. Ekoizle horiekguztiak, gainera, Karrantza Haraneko Abelt-zainen GUVAC-LECHE kooperatibako kidedira. Duela bi urte ekin zioten beren ibilbideari,makinen bidez esne freskoa salduz. Gauregun, UHT esnea eta gurina ere saltzen dituz-te, eta, laster, produktu berriak merkaturatukodituzte.

Karrantzako eta, oro har, Bizkaiko esne-ekoizle handienetakoa da Bizkaia Esnea, etaharan horretako eragile sozioekonomiko ga-rrantzitsuenetakoa, gainera. Batez beste,780.000 -ko fakturazioa du hilero.

Aurrekariak

Bizkaia Esnea 2009. urtean jaio zen, GUVAC-LECHEkooperatibaren barnean (Karrantza haraneko baserrie-tako esnea biltzen duen kooperatiba), haraneko esne-ekoizleentzat gero eta jasangaitzagoa zen egoera zailbati aurre egin nahian; izan ere, ordura arte beren esneaesnetegi handiei saldu behar izaten zieten, produkzio-gastuak berak asetzeko adina ere ematen ez zuenprezioan. Horren aurrean, eta gastuei aurre egin ezinikbaserri askok jarduera hura albo batera utzi zutelaikusita, antolatu eta beren ekoizpena beraiek merkatu-ratzea erabaki zuten, bizirik jarraitzeko aukera emangozien irabazi-marjina lortzeko helburuarekin.

Aurrez ere saiatu izan ziren beren egoera arintzen,esnea saltzen zieten industriak dibertsifikatuz preziohobeak lortzen ahalegintzeko; hala ere, neurri hori ezzen izan beraiek espero bezain eraginkorra.

Bizkaia Esnea

Baliabidea

Ezin uler daiteke Bizkaia Esnea kooperatiba GUVAC-LECHE gabe, berorren babesean sortubaitzen, kooperatiba horren barnean esnea ekoizten aritzen ziren bazkideen ekimenez.Gainera, Bizkaia Esnea abian jartzeko beharrezkoak ziren baliabideak ere (esnearen garraioahotzean) GUVAC-LECHE etxeak eskaini zizkion.

Hala ere, bitarteko berriak eskatzen zituen proiektuak, eta baita hasierako inbertsiogarrantzitsua ere, pasteurizazio-proiektuetarako eta merkaturatzeko. Esne freskoa eraldatzekoeta merkaturatzeko jarduerak gauzatu ahal izateko beharrezkoak zituen azpiegituretaninbertitu du Bizkaia Esnea kooperatibak, besteak beste, esne gordinerako sarrerako tankeak,pasteurizatutako esnetarako tankeak, banaketa-ibilgailuetarako hozketa-hornidura edota,azkenik, esnea saltzeko makinak erosteko. Esnea saltzeko makinek funtsezko inbertsio batadierazi dute, horixe izan baita produktu hau kaleratzeko eta merkaturatzeko erabili denbidea.

23

Page 24: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Komunitatea

Bizkaia Esnea UHT esnea eraldatzeak esnea biltzeko eta ontziratzeko tanke berriakinstalatzea eskatzen zuen, gainera. Dena den, oraingoz ezin dio aurreegin UHT esnetarako pasteurizazio-gastuari eta ontziratzeko maki-naren gastuari. Oraingoz, esnea Sorian kokatutako enpresa bateraeramaten du, UHT esnea berak ekoizteko proiektua gauzatzekobeharrezkoa den finantziazioa lortu bitartean, han pasteurizatzekoeta ontziratzeko. Handik, esnea biltegira eta banaketa-puntuetaragarraiatzen da, jada ontziratuta. Esne horren zati bat Bizkaia Esneakooperatibak berak banatzen du, erraz irits daitekeen tokietan;gainerakoaz, kanpoko enpresa bat arduratzen da, eta probintziakogainerako tokietara enpresa horrek banatzen du, 22 saltzailerenbidez. UHT esnea 2011ko martxoan merkaturatu zen.

Pasteurizazio- eta biltegiratze-sistema propio bat izateko proiektuaoso aurreratuta dago, eta, laster, UHT esnea ekoizteko ziklo osoaegiteko moduan izango direla uste dute.

2012ko urtarrilean, esneki berri bat kaleratu zuten: gurina. Gauregun, dibertsifikatze horretan sakontzen ari dira (budinak, mamia,gazta, etab.), eta inbertsio berriak egin behar izan dituzte horretarako.

Guztira, 44.000 litro esne ekoizten dituzte egunero. Biltzen dutenesne horretatik guztitik, soilik % 5 dagokio esne freskoari; % 37inguru UHT esnetarako erabiltzen da, eta gainerakoa, berriz, industriarisaltzen diote. Laster, biltzen duten esne guztia eraldatzeko etamerkaturatzeko gai izango direla espero dute, eta, horrela, berenproduktuari irtenbide bat emateko orduan, ez dira esnetegi handienmende egongo.

Etekinari dagokionez, esan behar da emaitzek norabide onean doazelaerakusten dutela. Instalazio berrietarako inbertsio handiak eginbehar izan direnez, denbora pixka bat beharko da oraindik eraldaketahorrek ekarriko dituen emaitzez jabetzeko, baina, zalantzarik gabe,hasi dira jada ondorio positiboak igartzen.

Arauak

Bazkide bakoitza bere haztegiaren jabe da, eta berori kudeatzeaz arduratzen da. Biltzen duen esne guztia kooperatibarisaltzen dio. Esnetegiek erabiltzen duten sistemaren arabera baserrietatik biltzen den esne guztia nahastu egiten badaere, Bizkaia Esnea kooperatibak, egunero, baserri bakoitzeko lagin bat hartzen du, kalitate onenekoa hautatzeko eta esnefreskotarako erabiltzeko.

Ekoizleren batek ez balitu beteko osasun-parametroak, hori agerian geldituko litzateke eguneroko laginen analisian, etaharen esnerik ez litzateke bilduko analisien emaitzak aldatu arte. Osasun-neurri gisa ez ezik, esnearen kalitateari eragindiezaioketen jardunbide desegokiak zigortzeko modu gisa ere har daitezke oro har neurri horiek.

Bizkaia Esnea kooperatibaren gobernu-organoak administrazio-kontseilua (zazpi pertsonak osatua: lehendakaria,lehendakariordea, diruzaina, idazkaria eta hiru batzordekide) eta batzarra dira. Estatutuetan urtean batzar bat nahitaezegin behar dela ageri bada ere, Bizkaia Esnean gehiago egiten dira normalean. Garrantzi handiko erabakiak hartzeaeskatzen duten gaiak aztertu behar direnean eta beharrezkoa den guztietan, hilean lau batzar ere egin daitezke. Batzarhorietan biltzen diren bazkideen kopurua aldatu egiten da landu behar diren gaien arabera; baina, normalean, kide ugarikhartzen dute parte. Erabakiak batzarrean hartzen dira beti.

Bizkaia Esnea 56 bazkidek osatzen dute, eta, aldi berean, kide horiek GUVAC LECHE kooperatibako kide dira. Behi-esnea ekoizten dute guztiek, eta Karrantza eta Lanestosakoak dira. Bizkaia Esnea kooperatibako kide izateko baldintzanagusia esne-ekoizlea izatea da, eta, beraz, jarduera horri uzten dionak bazkide izateari ere utzi egiten dio. Haztegientitular asko emakumeak dira, gutxi gorabehera erdiak.

Bizkaia Esnea kooperatibako bazkideak haran honetan aspaldi sortutako baserrietako bizilagunak dira, eta, beraz,betidanik ezagutzen dute elkar; areago, bertako familiak ere duela belaunaldi askotatik bizi dira elkarren ondoan.

Euskal Herriko abeltzainekin batera, proiektua handitu dute, eta, gaur egun, soilik Euskal Herriko haztegietako esneaekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen dute, Euskal Herria Esnea izenez (euskalherriaesnea.com).

24

Page 25: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Bizkaia Esneari esker, bertako bazkideek, esne-ekoizle direnneurrian, beren jarduera gutxien-gutxienez errentagarria izandadin lortu dute. Eta, beraz, inguru horretan sektorearenegoera hobetzea lortu dute.

Formula berri horri esker, esnea ekoitzi ez ezik eraldatu etamerkaturatu egiten dute, eta, bide horretatik, oso helburuzehatzak lortu dituzte, litro esnearen prezioak hobetzea, esatebaterako; baina, areago, harantzago doazen helburuak erelortu dituzte, esnearekin lotutako langintzari eustea, adibidez,edota Karrantza inguruko jarduera ekonomikoa sustatzea.Bizkaia Esnea kooperatibak garrantzi handiko tokia betetzendu inguru horretako eragile ekonomiko den neurrian, etaeskualdearen egoera, neurri handi batean, oso lotuta dagokooperatibaren jarduerarekin.

Bizkaia Esnea kooperatibak, bere jardueraren bidez, lanpostuaksortzen ditu eskualdean: esnea ekoiztetik bizi diren baserrietakoia 50 familiez gain, lana ematen die garraiolariei, kontrolteknikoen esparruko adituei, abeltzainei eta beste hainbatprofesionali. Zuzenean sei lanpostu sortu ditu, eta, zeharka,hogeita hamar baino gehiago.

Beren burua merkatuan kokatzerakoan, ez dute prezioarenarabera egin nahi, badakitelako horrek zer esan nahi duen;aitzitik, beste ezaugarri batzuk hartu nahi dituzte ardatz:eskulangintza, kalitatea eta tokiko izaera. Orain arte, osoharrera ona izan dute beren produktuek. Bizkaia Esneaproduktuen dibertsifikazioak eta, beste probintzia batzue-tako ekoizleekin batera, Euskal Herria Esnea merkaturatuizanak argi erakusten dute proiektu hau ondo doala.

Inolako zalantzarik gabe, ordea, lorpen nagusienetakoa esne-tegi eta industria handiekiko autonomia maila handiagoalortzea izan da. Tokiko jarduera ekonomikoa ere biziberrituegin da, taldean antolatu direlako erabateko mendekotasun-egoera ahul baten aurrean.

Halaber, eskualdean esnearekin lotutako jarduerei eusteaezinbestekoa da Karrantza harana zaindu eta gordetzeko,inguru honek Bizkaiko lurraldea arnasberritzen duela esanbaitaiteke.

Harremanetarako

Bizkaia Esnea Kooperatiba ElkarteaBoiano z.g., Karrantza (Bizkaia), PK: 48191Tel.: 946 107 [email protected]

Kontseiluaren bidez bideratzen da kide berrien onarpena, eta batzarrak onartu behar ditu.

Administrazio-kontseilua batez ere egunez egunekoaz arduratzen da: kooperatibaren beharrei erantzutea, esnea biltzea,salmentak... Kontseiluko kide bakoitzak zeregin zehatz batzuen ardura du (esneen laginez arduratzea, industriei saltzea,fakturazioa, etab.). Gainera, bulegoan eta kontseiluak berak gainbegiratuta lan egiten duten soldatapeko langileak erebadaude.

Kide guztiek dute kooperatiba egiten ari denaren berri, eta informazio mota guztietan dute sarbidea. Batzarreankooperatibaren jardueren berri jasotzen dute, eta batzar horietan hartzen dira erabaki guztiak.

Estatutuez gain, barne-araudia ere badute. Barne-araudi horretan, hainbat alderdi lantzen dira, besteak beste, esnearenkalitatea bermatzeko kontuan hartu behar diren tratamendua eta prozedurak, edota zenbat jarduerari buruzko araudiak,zintzotasunik gabeko lehia saihesteko, adibidez.

Abantailak

Bizkaia Esnea

25

Page 26: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

La Equidadolio-errota kooperatiba

DeskribapenaAutokontsumorako olioa egiten duen kooperatiba bat da La Equidad olio-errota, eta Moreda Araban dago, ArabakoErrioxan.

Aurrekariak

Kooperatiba duela 66 urte (1946an) sortu zen, Moreda Araba olioa ekoiztetik bizi zen garaian, aberastasuna olibondoenjabetzaren arabera neurtzen zenean, hain zuzen. Ia biztanle denak olio-ekoizle baziren ere, herrian soilik hiru olio-errotatara eraman zitzaketen olibak xehatzera, eta pribatuak ziren hirurak. Horregatik, guztiek erabiltzeko olio-errotabat sortzea eta kooperatiba baten bidez kudeatzea erabaki zuten bizilagun batzuek.

Kooperatiba sortu zenean, oliotik bizi zen Moreda Araba, eta, garai hartan, autokontsumora zuzentzen zen produktuazen, berriz, ardoa. Ardogintzak gora egin zuenean, ordea, alderantziz jarri ziren kontuak, eta bazterreko labore bihurtuzen olioa. 50eko urteetatik aurrera, olibondoak ateratzen eta mahatsa sartzen hasi ziren. Moredako herrian bertan,50.000 olibondo baino gehiago atera ziren, eta bostena baino gutxiago utzi zen.

Olioaren merkatuak behera egin arren, kooperatibak gaur arte iraun du, autokontsumorako kooperatiba bihurtu badaere.

Euskadin, soilik Arabako Errioxan egiten da oliba-olioa, eta horren erakusgarri adierazgarrienetakoa da MoredaAraba, olioa egiten tradizio handia duen udalerria.

26

Page 27: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Baliabidea

Olio-errotaren inguruan dago antolatuta kooperatiba, eta horixe da,hain zuzen, bazkideek elkarrekin partekatzen dutena. Bakoitzak bereolibondoak ditu, eta beroriek lantzeaz arduratzen da; hala ere, olibaguztiak batera xehatzen dira, eta, gero, bakoitzak zenbat kilo olibaekarri dituen kontuan hartuta, olio kopuru bat jasotzen du.

Inguru honetan, arroitz oliba mota lantzen da, eta aldaera horrekin lanegiten dute kooperatibako kide guztiek. Ez dute beste aldaera batzuekinnahasten olioa egiterakoan, eta horrexek egiten du berezi olio hori.Arroitz oliba Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan landatzen daesklusiboki, Ebroren ezkerraldean.

Produkzioa txikia da, mahasti eta laboreen ondoan olibondoa bazterre-rago gelditu den labore alternatiboa baita. Horregatik, kalitatearenaldeko apustua egin dute batik bat, kopuruari horrenbesteko garrantzirikeman gabe.

Olioaren kalitatea hobetzeko, olio-errota berritu zuten duela hamabiurte. Oso instalazio modernoak ezarri zituzten, eta, horri esker, kalitatehandiko olioa ekoitzi ahal izan zuten. Horrek bultzatuta, olio horimerkaturatzeko aukera ere planteatzen hasi dira. Horretarako, erakun-deen laguntzak jasotzen ari dira, Eusko Jaurlaritzarena eta ArabakoForu Aldundiarena, adibidez, kalitate handia duela erakutsi duenproduktu horrek aukera handiak izan ditzakeela ikusten baitute; gainera,Euskolabel kalitate-ziurtagiria lortu du aurten. Laster baino lehen olioaardoaren monolaborantzaren osagarri bihurtuko dela espero dute.

Zaila da zenbat olio ekoizten duten kalkulatzea, olibondoaren emankor-tasuna asko aldatzen baita urte batetik bestera; dena den, egin direnkalkuluen arabera, 100.000 kilo olibatik 150.000 kilora ekoizten diraurtean, 20.000 litro oliotik 25.000 litrora bitartean. Ia produkzio guztiaautokontsumorako da, baina zati txiki bat merkaturatzen dute (gutxigorabehera % 0,5), “La Equidad” markaren bidez.

Komunitatea

111 bazkide ditu kooperatibak, eta hemengo oliba-olioa ekoizten dute guztiek, arroitz motakoa. Herriko familien % 90inguruk kideren bat dute kooperatiban. Badaude gertuko beste herri batzuetako bazkideak ere, arroitz oliba lantzendutenak. Kooperatibako kide izateko, bi baldintza hauek bete behar dira nahitaez: Arabako Errioxako bizilaguna izateaeta olibondoak edukitzea.

Kooperatiba honetako kide guztiek helburu bakarra dute: norberaren kontsumorako olioa ekoiztea. Baina helburuhorrek garrantzi handiko beste bat ezkutatzen du: olibondoa inguru horretatik desager ez dadin saiatzea. Inolakozalantzarik gabe, olibondoari dioten maitasuna da kooperatibaren eragileetako bat. Olibondoari eusteko orduan herritxiki honek erakutsi duen inplikazioa argi islatu du aurten Arabako Oliba Olioaren Jaiaren lehen edizioa antolatu izanak(olio-errotak protagonismo handiko tokia bete du); aurtengo martxoaren 24an izan zen egun handi hori, eta datozenurteetan ere ospatzen jarraitzea espero dute.

Errentagarritasun ekonomikoa ere gai interesgarria bihurtu da aspaldi honetan; izan ere, kalitatea hobetzeak igurikimenberriak ekarri ditu: etorkizunari begira, olioaren salmentak etekinak ere izan ditzakeela pentsatzen da.

Moreda Araba oso herri txikia da (260 biztanle inguru), eta guztiek ezagutzen dute elkar, noski. Kooperatibako bazkideeidagokienez, elkar ezagutzeaz gain, belaunaldiz belaunaldi familiek ere elkar ezagutzen dutela esan dezakegu (seme-alabak, bilobak, suhi eta errainak, etab.). Oro har, ondo konpontzen dira elkarrekin, eta etengabe harremanetan daude,herri txikietan gertatu ohi denez.

Herriko jendea batu egiten du olio-errotak, oso maitea duten erreferentziazko instituzioa baita. Herriak bere sentitzenduen elementu bat da.

La Equidad

27

Page 28: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

La Equidad olio-errota kooperatiba

Arauak Kooperatibak horrela lan egiten du: ekoizle bakoitzak olio-errotara eramaten ditu bere olibak, eta, egin duen oliba-ekarpenaren arabera, olio kopuru bat jasotzen du. Hau da, bazkide guztien olibak bateratzen dira, eta bazkidebakoitzak eraman duen oliba kopuruari dagozkion litroak jasoko ditu oliotan. Olio horretatik zati bat kooperatibarenesku gelditzen da, gero honek merkatura dezan. Bazkide bakoitzak berak nahi duena egin dezake olio horrekin:autokontsumorako erabil dezake, edo saldu egin dezake, edota bere marka ere sor dezake (halaxe egin dute batzuek).

Kooperatibak zuzendaritza-batzorde bat du, eta lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak, diruzainak eta hirubatzordekidek osatzen dute batzorde hori; horrez gain, bi "zaindari" ere baditu. Batzordearen funtzionamendu egokiazaintzeaz eta bazkideen iritziak batzordeari helarazteaz arduratzen dira, hain zuzen, “zaindiariak”; estatutuetanjasotzen da irudi hori, baina nahiko irudi formala da, konfiantza osoa baitute batzordean. Bazkide guztien arteanbozketa bidez aukeratzen da batzordea, eta bi urtean behin berritzen da batzordearen zati bat.

Behartuta daude urtean behin ohiko batzar bat egitera. Ezohiko batzarren kopurua landu beharreko gaien araberakoaizaten da, baina normalean bat edo bi izaten dira. Olio-errota berritu zenean, ohikoa baino batzar gehiago egin ziren,gai ekonomiko ugari landu behar izan baitziren, eta garrantzi handia baitzuen gai horiek bazkideekin aztertzeak.Kooperatibak bere estatutuak ditu, eta, estatu horietan, kooperatibaren helburua eta funtzionamendu orokorrajasotzen dira.

Barne-araudi idatzirik ez badute ere, zenbait arau ezarrita dituzte; kooperatibako kide guztiek dute arau horien berri,eta zuzendaritza-batzordeak aplikatzen ditu. Batez ere izaera operatiboa dute jarraibide horiek, eta bazkide guztiekbat egin behar dute beroriekin. Adibidez, batzordeak olibak zer egunetan hasiko diren biltzen adierazten du (olibakbiltzeko une egokia denean), edo noiz xehatuko diren, noiz banatuko den olioa, zer ordenatan etor daitezkeenbazkideak olibak xehatzera pilaketarik sor ez dadin...

Olio-errota berriaren instalazioak eta produkzio-bide berriek arauak eskakizun berrietara egokitu beharra ekarridute; izan ere, sistema berri horretan, olibak bildu ondoren, berehala eraman behar dira xehatzera, olioaren kalitateabermatu ahal izateko. Olio-errota zaharrarekin, ekoizleek zenbait astez bilduta eduki zitzaketen olibak, eta, horregatik,batzordeak olibak biltzeari eta oliben kalitateari buruz ematen zituen jarraibideak ez ziren horren estuak. Dena den,aldaketa hori inolako eragozpenik gabe egin dela ematen du.

Ia ezinezkoa da bazkideren batek olio-errotaren erabileran gehiegikeriaz jokatzea, bakoitzak bere olibak ekartzenbaititu, olio-errotan bertan pisatzen baitira, eta dagokion olioa eramaten baitu.

Bazkideek zuzendaritza-batzordearen jardueren berri dute, postaz bidaltzen zaien edo zuzenean ohiko batzarreanbanatzen zaien egoera-orriaren bidez. Egoera-orri horretan aurkezten dira urteko kontuak. Berriak ere azkarjasotzen dituzte, baina bide informalagoetatik, herria txikia denez eta guztiek elkar ezagutzen dutenez.

Sasoia denean izaten da lan handiena olio-errotan. Soilik sasoia denean izaten da langile bat bertan (hilabete edohilabete eta erdi). Ez orduan eta ez gainerako urte sasoietan, zuzendaritza-batzordeko kideen lana edo bestebazkideren batek egiten duena ez da ordaintzen.

Bazkide guztien artean ordaintzen dira gastuak: urteko kuotaren bidez, olio-errotan egin duten inbertsioarenamortizazioak ordaintzen dituzte pixkana; gainera, xehatutako kilo bakoitzeko halako bat ordaintzen dute, eta urtekoohiko gastuak ordaintzeko erabiltzen da kopuru hori.

28

Page 29: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Harremanetarako

La Equidad olio-errota kooperatibaArabako Foru Aldundiaren Etorbidea, 9PK 01322. Moreda (Araba)Tel.: 945 601 218Faxa: 945 601 499

La Equidad olio-errota kooperatiba

Kooperatiba hau izateak berak eta beronen lanegiteko moduak aukera ematen die bertako kideeiazpiegitura bateratu bat erabiltzeko: olio-errota.Olio-errota hori izango ez balute, bai olibak xeha-tzea eta bai olioa egitea ekoizle bakoitzak banakagauzatu beharreko zeregina litzateke. Zereginhoriek elkarrekin eginez, dirua aurreztu ez ezik,irtenbidea ematen diete urtero olioa egiteko be-harrezkoak diren zeregin horiei, duela zenbaiturtetik hona ezarri den dinamika horren bidez.

Kooperatibaren funtzionamendua batzarren bidezbideratzen ez bada ere, olio-errotan gertatzenden guztia kontrolatzen dute bazkideek, baikooperatiba eta bai herria txikiak direnez. Edozeraldaketa egin behar denean edo egoera bati aurreegin behar zaionean bazkide guztiek kontuanhartuko direla bermatzen dute erabakiak hartzekomekanismoek. Eta kooperatiba eta herria txikiakizateak zuzendaritza-batzordearen jarduera kon-trolatzeko bidea ematen die bazkideei.

Produkzioaren antolamenduari esker, ez da beharbazkideek olio-errotaz egiten duten erabilerakontrolatu edo zaintzeko mekanismorik.

Kooperatibak 60 urte baino gehiago daramatzalanean, eta herriko familia gehienak dira bertakokide; horrek berak argi erakusten du ondo aridirela lanean eta harrera ona duela herrian.Familia gehienak kooperatibako kide direla har-tzen badugu kontuan, ezin utz dezakegu alborakooperatibak herriaren ekonomiari egiten dionekarpena, eta, beraiek espero bezala olio gehiagomerkaturatzea lortzen badute, herritarren diru-sarreretan ere nabarmenduko da hori.

Azkenik, olio-errotak herritarrak bateratzekoduen balioa ere azpimarratu nahi dugu. Beroriardatz hartuta, hainbat jarduera egiten dira, etaherri osoak hartzen du parte berorietan, zuzeneannahiz zeharka. Ez da kasualitatea herriko tabernabakarra olio-errotaren ondoan egotea ere.

Abantailak

29

Page 30: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

San SixtoArdo Kooperatiba

DeskribapenaErrioxako sor-markako ardoa ekoizten duen kooperatiba txiki bat da San Sixto, Ekorako herrian dagoena (ArabakoErrioxa). Kooperatibako bazkideek mahatsa ekartzen diote kooperatibari, eta honek ardoa egiten du upategian, geromerkatuan saltzeko. Arabako Errioxan, San Sixto upategiaren antzeko kooperatiba txiki ugari daude.

Aurrekariak

1954an fundatu zen kooperatiba, ardoa ekoizteko baldintza berriei erantzuna eman nahian; izan ere, ekoizpeneanmakineria sartzeak (traktoreak, batez ere) upategi txikien jarduera ezinezko bihurtu zuen, traktoreak oso nekez iritszitezkeen tokietan baitzeuden mahastiak.

Hasieratik, kooperatibaren helburu nagusia beronen produkzioa merkaturatzea izan zen; nahiz eta produkzio horrenzati bat autokontsumora bideratzen zen. Bazkide batzuek nahiago izan zuten beraiei zegokiena ardotan jaso, nahikomahats-ekarpen txikia egiten zutenez. Bazkide guztiek beren produkzioa handitzeak, kontsumoa gutxitzeak etaBEZaren ordainketa araupetzeak (upategitik ateratzen den ardo orori BEZa aplikatu behar zaio) autokontsumoarenamaiera ekarri dute, duela hamabi urtetik ona desagertu egin baita praktika hori. Gaur egun, ekoizten duten ardoguztia merkaturatzen dute, kooperatibak ordaindu egiten die bazkideei mahatsaren truke, eta, gero, bazkideekordaindu egin behar dute kooperatibatik jasotzen duten ardoaren truke.

30

Page 31: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Baliabidea

San Sixto kooperatibak upategi bat du herrian bertan. Urteko ardoaegiteko beharrezkoa den azpiegitura guztia du upategiak: mahatsajasotzeko gunea, baskula, tobera, dolarea, hormigoizko eta altzairuzkoandelak, prozesatzeko makineria, mazerazio-upelak, prentsa, iragazkiak,etab. Mahatsaren eta ardoaren kalitatea aztertzeko laborategi bat erebadute.

1999an amaitu zituzten upategiaren instalazioak handitzeko lanak, etagarrantzi handiko inbertsioa ekarri zuen horrek. Beste inbertsio garran-tzitsu bat ere egin da: mahatsa eta ardoa analizatzeko makina bat erosizen 2004an. Gerora ere, askotariko inbertsioak egin dira, hobekuntza-lanetarako, mantentze-lanetarako, makineria berritzeko, etab.

Kooperatibari dagozkion administrazio-lanez lanaldi osoan aritzekokontratatutako pertsona bat arduratzen da. Horrez gain, ardogile batere kontratatuta dute, lanaldi osorako.

Kooperatibaren produkzioa urteko 1.700.000 kilo mahats beltzekoa da,eta urteko ardoa egiteko erabiltzen da guztia. Ia produkzio osoa (% 90baino gehiago) upategi handi bakar bati saltzen zaio, ontziratu gabe.Gainerakoa bazkideek eta horien lagun eta ezagunek erosten dute,edota zuzenean upategian bertan saltzen dute.

Bazkide bakoitza lantzen duen mahastiaren jabe da. Bakoitzak nahikohektarea gutxi ditu batez beste, oso mahasti gutxik baitituzte bospaseihektarea baino gehiago, Arabako Errioxan ohikoa denez; izan ere,mahastiak nahiko txikiak dira inguru horretan, upategi handiak salbue-spentzat hartuta.

Berorren produktuak merkatuan duen sarbidean, hainbat faktorekeragiten dute; ardoaren merkatu konplexuak bere-bereak dituen fakto-reak dira, baina ez ditugu hemen aztertuko. San Sixto Kooperatibakbere ekoizpena bezero bakar bati saltzeko erabakia hartu zuen, etahorrek alde onak eta txarrak ditu. Zalantzarik gabe, errazagoa daekoizpen osoa behingoan saltzea, eta negoziazio-ahalmen handiagoaematen die horrek; hala ere, bezero bakarra izateak arrisku handiakadieraz ditzake, apustua aukera bakar baten alde egitea esan nahi baitu.

San Sixto

Komunitatea

San Sixto Kooperatiba 60 bazkide inguruk osatzen dute, eta ia bazkide kopuru berari eutsi zaio hasieratik. Hala ere,hektarea gehiago lantzen dituzte orain, mahasti handiagoak baitituzte bertako kideek. Gaur egun, ez da aurreikustenbazkide berriak hartzerik; izan ere, horrek ardoa egiteko gaitasuna handitzea eta, ondorioz, inbertsio berriak egiteaeskatuko luke, eta, oraingoz, ez zaie interesatzen inbertsio berriak egitea.

San Sixto Kooperatibako kide guztiek honako baldintza hauek bete behar dituzte: mahatsa ekoitzi behar dute, etaErrioxa Sor Markaren Kontseilu Arautzailean izena emanda egon behar dute. Horrelaxe gertatzen da praktikan, bainaesan behar da guztiak, Arabako Errioxakoak izatez gain, Ekorakoak bertakoak direla. Kooperatibako kide izateko, ezda nahitaezkoa esklusiboki mahastietan lan egitea (beste nekazaritza-jarduera batzuk ere izan ditzakete, edo besterenkonturako langileak ere izan daitezke); baina, dena den, mahastizain profesionalak izan behar dute.

Bazkideen batez besteko adina nahiko handia da, 50 urte inguru, eta, hain zuzen, belaunaldi-txandaketa da aurrezaurre dituzten arazoetako bat. Gaur egungo krisiak okertu egin du egoera, gazteek ez baitute ardoa irtenbideinteresgarritzat ikusten.

Bazkideen artean, ia gizonak adina dira emakumeak, nahiz eta, beste hainbat tokitan gertatzen den bezala, hemenere emakumeak soilik izenez diren titularrak askotan.

Ekora oso herri txikia da; 2008. urtean, ez zen 300 biztanlera iristen. Horrek esan nahi du, familia gehienetan, kideetakobat San Sixto kooperatibako bazkide dela (hauxe da herriko mahastizaintzaren esparruko kooperatiba bakarra), eta,gainera, bazkide guztiek elkar ezagutzen dutela, elkar maiz ikusteaz gain. Ekorako bizilagunak elkartzeko tokietakobat taberna da, eta taberna horretan egiten dute topo bazkide askok ere. Nahiko harreman pertsonal estuak dituzte.

31

Page 32: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Harremanetarako

San Sixto upategi-kooperatibaSan Sixto kalea, 12Ekora (Araba), PK 01322Tel.: 945 601 [email protected]

San Sixto Ardo KooperatibaArauak

Ardoa egin ondoren, beste upategi bati saltzen zaio. Ekitaldiren bateanetekinak izaten badira, etekin horien zati bat bazkide bakoitzak koope-ratiban duen kapitalari erantsiko zaio.

San Sixtoren gobernu-organoak zuzendaritza-batzordea eta batzarradira. Lehendakariak, lehendakariordeak, diruzainak eta lau batzordekidekosatzen dute zuzendaritza-batzordea. Lau urtean behin berritzen dabertako zati bat.

Nahitaezkoa da urtean batzar bat egitea, eta batzordeak hartzen dituegunez eguneko erabakiak. Batzar asko egiten ez badira ere, batzordearenjardueren jarraipena gertutik egiten dute kooperatibako kideek, herriatxikia baita, bazkideek harreman estuak baitituzte elkarrekin eta maizikusten baitute elkar, modu informalean; beraz, kideen parte-hartzeanahiko handia da, eta batzordearen jarduera ere nahiko gertutik kontro-latzen da, bide informaletatik bada ere.

Erabaki garrantzitsuak eta lan egiteko moduari buruzkoak batzarreanhartzen dira beti. Egoera zailak sortzen direnean, bilerak egiten ditubatzordeak, eta zenbait bazkideri dei egiten zaie. Kide guztiak biltzen ezbadira ere, iritzi gehiago biltzeko eta adostasun handiagoa bilatzekoaukera ematen die horrek.

Ez da urteko kuotarik ordaintzen; aitzitik, kooperatiban sartzean kuotabakar bat ordaintzen da, eta beste bat mahastien hedaduraren arabera.Norbaitek mahastien hedadura handitzen badu, ordaindu egin beharkodu horren truke.

Estatutuak badituzte, eta baita barne-araudi bat ere, nahiz eta ez dagoendokumentu batean jasota; batzarrak hartutako erabakien multzo batda, finean, eta aktetan jasotzen da.

Kooperatiba hau izateak abantaila ekonomiko nabarmena dakarkiemahastizainei, eta erosoagoa da gainera. Errazagoa da beti ardokopuru handi baten salmenta pertsona baten bidez negoziatzea,ekoizleek beraiek sorta txikietan saltzeko negoziatzea baino.Askoz eroso eta eraginkorragoa da bazkideentzat.

Gainera, segurtasun handiagoa ematen die horrek mahastizainei,mahatsa biltzeko garaia iristen denean, aurretik jada badakitelakonon salduko duten beren mahatsa.

Bada kontuan hartzeko moduko beste abantaila bat ere: upategiaherrian bertan dago, eta, beraz, ez dute zama beste inora eramanbehar.

Ekorako herriari ekonomikoki garrantzi handia duen jarduera batdakarkio kooperatibak. Gainera, herria dinamizatzen duen ele-mentua da, eta bertako biztanleen arteko harremanak susta-tzen ditu.

Upategi handien produkzio ereduan aldaketa bat ari da gertatzen:pixkana-pixkana, kanpoko ekoizleei mahatsa erostetik beraiekekoiztera iragaten ari dira. Kooperatiba txikien zaurgarritasunaareagotu egiten du horrek, gerta baitaiteke upategi handiek ukoegitea haiek eskaintzen dieten ekoizpenari. Horrelako egoerenaurrean are argiago ikusten da kooperatibaren garrantzia, taldeanantolatzeko modu bat den neurrian; izan ere, taldean bertakokideek banaka ari izango balira baino gaitasun handiagoa baitutenegoziatzeko.

Abantailak

Bazkideek beren mahatsa kooperatibari saltzendiote, eta atoien eta mahatsaren kalitatearen araberaordaintzen zaie. Mahatsa eman ondoren, kooperatibaarduratzen da ardoa egiteko eta merkaturatzekoprozesu osoaz.

Mahastizain bakoitzak berari egokien iruditzen zaionmoduan antolatzen du bere lana mahastietan, baina,baldintza batzuk betetzeaz gain, mahatsaren kalitateaziurtatu behar du, upategiko laborategian kontrola-tuko baita gero mahats hori. Mahats-atoi guztiakanalizatzen dira, eta pisuaren eta mahatsaren kali-tatearen arabera ordaintzen zaie.

Mahatsa biltzeko sasoiaren hasierako eguna, hauda, instalazioetan mahatsa jasotzen hasiko direneguna, negoziatzen dute kooperatibak, erosle izangoduen upategiak eta enologoak. Egun horretatikaurrera eta epe baten barnean, bazkide bakoitzakbere mahatsa hara eramango du, egoki iruditzenzaionean. Laborategia erabiltzeko aukera ere izangodu, zer mahastitako mahatsa eta noiz bildu erabaki-tzeko eta, horrela, ahalik eta kalitate onena berma-tzeko.

Mahats-tratamendu egokia egin ez denean, zigorraknahiko gogorrak dira. Esate baterako, mahatsabiltzen den unean eramaten ez bada kooperatibaraedota jardunbide txar bat identifikatu bada, koope-ratibatik botatzeko arrazoi izan daiteke hori.

32

Page 33: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Baserritik.com

DeskribapenaBaserritik.com hainbat sektoretako ekoizleen elkartea da, eta ekoizle horiek Urola Kosta eskualdean ezaguna denwebgune baten bidez saltzen dituzten beren produktuak. 2011ko urrian jarri zen abian webgunea. Erosketak etxeraeramateko zerbitzua dute, eta aurten, apirilean, denda bat ireki dute Zarautzen.

Ekimen hau Urola Kostan sortu arren eta eskualde horretan lantzen bada ere, eskualde bakoitzak antzeko zerbitzubat izatea du xede, eskualde bakoitzean bertan ekoiztutakoa kontsumitu ahal izateko.

Aurrekariak

Ekoizten dituzten produktuak bateratuta saltzeko baserritarrak elkartzeko ideia euskal nekazaritzaren inguruanorokortuta dagoen egoera batetik sortu zen: kanpoko produktuak, nekazaritzako elikagaien industria eta saltokihandiak nagusi diren merkatu honetan beren produktuak saltzeko duten zailtasuna.

Tokiko baserrien ustiapen txikiek saltoki gutxi dituzte beren produktuak saltzeko. Tokiko produktuen azoka gutxidaude, eta dauden horiek ez dira ekoitzitako guztia saltzeko behar adinako maiztasunez egiten. Gainera, ekoizpenakberak ardura eta denbora handia eskatzen ditu, eta zaila da hori eta merkaturatzeko ahalegina bateratzea.

Hasiak ziren baserritar batzuk beren kabuz sarean produktuak saltzen, baina ez zuten arrakasta handiegirik lortu,webgune batek mantentze-lana, ardura eta hedatzea eskatzen baititu, eta, askotan, norberak bere gain hartu ezindituen gastuak baitakartza horrek. Gainera, eskaerak banatzeko orduan, garraioaren gastuak produktuen prezioanabarmen igotzen zuela ikusi zuten.

Baina ideia horrek berak, bateratuz gero, talde batean elkartuz gero, oso bestelako dimentsioa hartzen zuen. Beraz,guztien artean webgune bat abian jartzea erabaki zuten, ekoizle talde batek bere produktuak saldu ahal izateko.Horrela, baliabide asko optimizatzeko, gastuak murrizteko eta merkatuan bakoitzak bere aldetik lan eginda lortukoez zuten oihartzuna lortzeko aukera izango zuten.

Proiektua baserritarrengandik sortu zen, prozesua dinamizatu duen talde txiki batek sustatuta. Garai horretan, Urkomeizeneko Urola Kostako Landa Garapeneko Elkartea ere antzeko ekimen bat abian jartzeko asmotan zebilen, eta, beraz,proiektua babestea eta finantzatzea erabaki zuela azpimarratu behar da.

33

Page 34: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Baliabidea

Elkartearen helburua produktuak merkatu-ratzea da, eta horretarako, elkartearen ba-liabide nagusia webgunea bera edo azokabirtuala da. Azoka horretan, ekoizleek berenproduktuak eskaintzen dituzte; eskaintzaaskotarikoa eta zabala da, bakoitzak egitenduen ekarpenari esker.

Azoka birtuala www.urolakostaonline.comhelbidean aurki daiteke, eta elkartearenwebgunearen bitartez ere sar daiteke(www.baserritik.com).

Ez dute inolako ekoizpen-baliabiderik par-tekatzen, bakoitza bere ustiategian ardura-tzen baita horretaz.

Azpeitiko Udalak utzitako lokal batean pres-tatzen dituzte eskaerak. Aurtengo apirilean,denda bat ireki dute Zarautzen, eta dendahorretan, beren produktuak zuzenean sal-tzen dituzte.

Bazkide guztiei baldintza beretan merkatuansartzeko aukera ematen dien atea da elkar-tea; besteak lehiakide izan beharrean ba-besle izatea lortu nahi du, zenbat eta es-kaintza zabalagoa izan, orduan eta bezeroleial gehiago lortzeko aukera izango baitute.

Komunitatea

Baserritik.com elkartea 45 bazkidek osatzen dute, eta horietako batzuk, aldi berean, elkarteak edo sozietateak dira.Gehienak Urola Kostakoak dira, nahiz eta beste eskualde batzuetako bazkideak ere badauden. Denda birtualeaneskaintzeko produkturen bat ez dutenean, beste eskualde batzuetako ekoizleei luzatzen zaie gonbita, beren eskaintzaaskotarikoa eta zabala izan dadin, eta bezeroek elikadurarako beharrezkoa den oro izan dezaten eskura dendan.

Sektore guztiak daude ordezkatuta, eta saltzen dituzten produktuen artean, honako hauek aurki ditzakegu: fruta,barazkiak, arrautzak, esnekiak, gazta, haragia, hestebeteak, ogia, gozopilak, edariak, kontserbak, fruitu lehorrak,gozagarriak, etab.

Hauek dira elkartean parte hartzeko baldintzak: lehenengo sektoretik bizitzea, nahiz eta, produktu zehatz bat ekoiztenduen ekoizle nahikoa ez dagoenean, arduraldi mistoko ekoizleak onartzen diren; Urola Kostako ekoizlea izatea, nahizeta beste eskualde batzuetako ekoizleek ere parte har dezaketen, produktu hori Urola Kostan ez dagoenean edotaeskaera handia denean; osasun-erregistroa izatea, edota, frutaren eta barazkien kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiarenhondakin kimikoei buruzko programaren barnean egotea; eta, produktu landuen kasuan, gutxienez horietako batenekoizle izatea.

Sakabanatutako komunitatea da, elkartearekin batera sortu dena. Oro har, aurrez ez zutela elkar ezagutzen esandaiteke, nahiz eta elkartea osatzen duten sektoreen barnean (haragiaren sektorea, barazkiena, esnekietan etafrutarena) bazuten elkarren arteko harreman bat elkartea sortu aurretik.

Oraingoz, proiektua Urola Kostara mugatuta dago, baina beste eskualdeetan ere abian jar daitekeen ekimena izateadu xede.

Baserritik.com

34

Page 35: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Merkatuan sartzeko aukera ematen die elkarteak bere baz-kideei bakoitzak bere aldetik lan eginda lortuko ez lituzketenbaldintzekin. Guztien ekarpenari esker, askotariko eskaintzazabala plazaratzen dute leku bakar batean (webgunean edodendan), eta hori oso erosoa eta praktikoa da bezeroentzat.Besteak beste, merkaturatzeko nahiz eskualdeko produktuaksustatzeko baliabideak eta ahaleginak optimizatu ahal izateadakar horrek.

Horrela, ekoizleak ez daude bakarrik horren lehiakorra denmerkatu zail horretan, beren produktuak merkaturatzekozeregin konplexuaren aurrean. Gainera, bitartekarien esku-hartzearen ondorioz prezioak murriztu beharra izatea saihe-sten dute.

Horrelako proiektuek baserriek bizirik iraun dezaten laguntzendute, eta horrek eragin handia du paisaiaren eta mendienzainketan. Eta guztiok gozatzen dugu horretaz, baserritarrakizan edo ez.

Espainiako estatuan N economia ekimenaren praktika onenziurtagiria jaso du egitasmo honek.

Harremanetarako

Baserritik.comLandeta kalea, z.g.Azpeitia (Gipuzkoa), PK 20730Tel.: 606 454 [email protected]

ArauakElkartearen funtzionamendua oso xumea da. Ekoizle bakoitzak webgunean saldu nahi dituen produktuen zerrendaaurkezten du, produktua eskura izango dela, kalitate onekoa dela eta baldintza onetan eskaintzen dela bermatuz, betiere.Ekoizle bakoitza arduratuko da webgunean eskaintzen dituen produktuak stockean edukitzeaz eta biltegira edota jasotzekolekura eramateaz, hitzartutako egunean eta orduan saskiak prestatuta egon daitezen. Webgunearen bitartez, eskaerakjasotzen dira, eta saskiak biltegian prestatzen dira. Saski horiek bazkide guztien artean prestatzen dira. Eta, saskiakprestatu ondoren, banaketa egiten da, astean bi aldiz, garraio-agentzia baten bidez. Azkenik, ekoizle bakoitzak saldudituen produktuei dagokien diru kopurua jasoko du, eta kopuru horren zati txiki bat elkartean utziko du, sortzen direngastuak ordaintzeko.

Produktu bakoitzaren prezioak ekoizleak zehazten dituen arren, etorkizunean sektore bakoitzean prezioen politika bathitzartu nahi dute, arazoak ekiditeko.

Produkturen bat egoera txarrean balego edota produkturen batek zehaztutako arauak beteko ez balitu, ekoizleak beregain hartuko lituzke horrek sortutako gastuak eta 10 -ko isuna ordaindu beharko luke. Arau-hausteak errepikatuz gero,ezarriko den zigorra ere gero eta gogorragoa izango da: hilabetez edo denbora luzeagoz bere produktuak webguneansaltzea debekatu ahal izango zaio, edota elkartetik kanporatua izan daiteke, adibidez.

Bi informatikari arduratzen dira webguneaz; informatikari horiek borondatez aritu dira lanean gaur egunera arte, baina,laster, beren lana ordaintzea aurreikusten da.

Elkarteak batzorde bat du, lehendakariak, idazkariak, diruzainak eta bi batzordekidek osatutakoa. Batzordean elkarteaosatzen duten azpisektore guztiak daude ordezkatuta: fruta, barazkiak, haragia, esnekiak. Horrela, bakoitzaren beharretaraegokitutako erabakiak har ditzakete. Batzordea sarri elkartzen da: hamabost egunean behin gutxienez, nahiz eta askotanastean behin baino gehiagotan elkartzen diren.

Erabakiak hartzeko ahalmena du batzordeak, baina erabaki garrantzitsuenak batzarrean hartzen dira, eta, batzar horretan,batzordeak hartutako erabakiak baliorik gabe utz daitezke. Sortu berria den elkartea denez, oraindik ez dago dinamikazehatz bat. Hasieran, urtean batzar bat egiten zen. Hainbat sektoretako jendea biltzen duenez, zaila da batzarrak maiztasunhandiagoz egitea, oso lan-erritmo desberdinak baitituzte eta zaila egiten baita horiek bateragarri egitea.

Elkartean sartzean 500 -ko kuota ordaintzen da, eta kuota hori da ordaintzen den bakarra.

Berdin-berdin dira elkarteko partaide bai elkarteak edo kooperatibak eta bai bazkide partikularrak, eta guztiek moduberean bete behar dituzte arauak. Kasu guztietan, bazkide bakoitzak (taldea nahiz partikularra izan) boto bat izatekoeskubidea du batzarrean.

Bazkideei posta elektronikoz ematen zaie elkartearen jarduerei eta azken berriei buruzko informazioa.

Abantailak

Baserritik.com

35

Page 36: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

EntziakoPartzuergoa

Deskribapena“Partzuergo” izendapena bereziki Gipuzkoan eta Arabanerabiltzen da udalerrien arteko jabekidetzak izendatzeko,partekatutako lurren jabetzan eta erabileran parte hartzenduten herrien elkarteak izendatzeko nolabait ere.

Euskadin sei partzuergo daude: Gipuzkoa eta Arabako Part-zuergo Orokorra; Partzuergo txikia, Komuntxiki edo GipuzkoakoPartzuergoa; Entzia Goiko Partzuergoa; Iturrietako Partzuer-goa; Entziako Partzuergo Orokorra; eta Apota-UbarrundiakoPartzuergoa.

Beste partzuergo batzuetan gertatzen den antzera, EntziakoPartzuergoa oso antzinako administrazio-elkartea da. Agurain,Asparrena eta Donemiliaga udalerriek nahiz Entzia GoikoPartzuergoaren barruko sei herriek osatzen dute: DoneBikendi Aranak, Kontrastak, Aldak, Uribarri Haranak (Hara-nako udalerria), Erroetak eta Erroitegik (Arraia-Maeztukoudalerria).

Aurrekariak

Lehen esan dugunez, partzuergoen jatorriaoso aspaldikoa da. Zenbait herrik mendi bat-zuen jabetza eskuratzen dutenean eta mendihoriek guztiek batera erabiltzea hitzartzendutenean sortuko dira. Hala ere, herri horienarteko harremana hitzarmenak sinatu aurre-koa zen, hurbiltasun geografikoaren ondoriozedo udalerri edo anaiarte berberaren juris-dikzioan zeudelako.

Mendiak guztiek elkarrekin aprobetxatzekohitzarmen horietatik kudeaketa-eredu batsortuko da, artzainen arteko antzinako harre-manen ondoriozkoa eta gaur egun arte iraungoduena; hala ere, eredu horrek aldaketak etaegokitzapenak jasan ditu.

BaliabideaEntziako Partzuergoa Entzia Mendizerrako erabilera publikoko 609. mendiaren titularra da;mendi horrek 3.284 hektarea ditu, eta horien hiru laurdenak ia zuhaiztiak dira (pagadiaknagusiki), eta, gainerakoa, larreak.

Jatorrian, mendi guztiaren erabilera guztiei zegokien, eta, beraz, partzuergoko edozeinbizilagunek erabil zitzakeen mendiko baliabideak (zuhaitzak, larreak, ura, etab.). Hala ere,XIX. mendeko desamortizaziorako joeren ondorioz, 1860. urtean, zuhaiztia zatitu egin zen,eta partzuergoa osatzen zuten entitateei esleitu zieten; honela egin zen banaketa: 2/8Agurainentzat, 3/8 Donemiliaga eta Asparrenako Anaiartearentzat (aurrerago, udalerri bihurtuzirenean, udalerri bakoitzak zati horren % 50 eskuratu zuen), eta 3/8 sei herrientzat. Aitzitik,gainerako aprobetxamenduak (larreak, urak, ehiza, luberritzeak, bideak, txabolak, aisialdia,etab.) mankomunatua izaten jarraitu zuen. Hau da, lur gaineko jabetza (zuhaitzak) etalurrarena bereizi zituzten, eta lehenengoa erakunde bakoitzari esleitu zitzaion, eta, bigarrena,berriz, guztien artean partekatzen jarraitu zuten.

36

Page 37: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Komunitatea

Partzuergoko kide dira berori osatzen duten udalerrietako edo herrietako edozeinetan erroldatuta dauden eta bizi direnpertsona guztiak. Pertsona horiek guztiek mendiko baliabideak erabiltzeko eskubidea dute.

Hala ere, aprobetxamenduekin lotutako eskubidea ez zaio bizilagunari norbanako gisa lotzen, baizik eta su-unitateari (etxeberean eta modu jarraituan bizi den pertsona taldea), eta unitate horrek kasu bakoitzean eskatutako baldintzak bete beharditu.

Beraz, larreak erabiltzeko eskubidea izateko, partzuergoko bizilaguna izateaz gain, beste baldintza batzuk ere bete behardira, hala nola abeltzaintzaren esparruan lan egitea, norberaren lurrak lantzea, erroldan gutxienez urtebeteko antzinatasunaizatea, sarien eta auzolanen ordainketan egunean izatea, Foru Aldundiko Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroetan izenaemanda izatea, haztegi bizilaguna bizi den udalerri berean kokatuta egotea, foru-aldundiak osasun-kontrolerako ezarritakoaraudiaren baldintzak betetzea eta batzarraren baimena izatea larreak erabiltzeko.

Beharbada, mendiko herriek izan duten mendetasunak azal dezake bizilagunek partzuergoaren kudeaketa-sistemadefendatzeko agertu duten grina nahiz gaur egun oraindik mendiaren erabilerak eta aprobetxamenduak antolatzekoorduan duten inplikazio maila.

Zalantzarik gabe, partzuergoarekiko atxikimendu handia agertzen dute, bereziki herri txikietan, herri horietako bizilagunekherri-ohitura irmo horiek arrandiaz erakusten baitituzte.

Entziako Partzuergoa

Beraz, erakunde bakoitzak berari esleitutako zuhaitzak bere kabuzkudeatuko ditu, gastuak bere gain hartuz eta bere basoa ustiatzetiksortzen diren diru-sarreren onurak eskuratuz. Entzia Goikoa Partzuergoaosatzen duten sei herriek ez dute banatu bere garaian esleitu zietenzuhaiztia, eta guztien artean partekatzen jarraitzen dute; hala, elkarrekinustiatzen dute eta diru-sarrerak beren partzuergoan kudeatzen dituzte(Entzia Goikoa).

Zuhaitzak diru-sarreren iturri garrantzitsua izan dira (balio handikopagadi handi bat dute, 2.500 ha ingurukoa), baina, gaur egun, egurrarensalneurria asko merkatu da eta etekinak ere txikiagoak dira. Herrihorientzat, eta, nagusiki, herri txikienentzat (Entzia Goikoa Partzuergoaosatzen dutenak), zuhaiztia bereziki garrantzitsua izan da ikuspegiekonomikotik begiratuta, izan ere, bizilagunentzat baliabide-iturri izateazgain (egurra, eraikuntzarako eta tresnak egiteko zura, etab., nahiz eta,gaur egun, egurraren ustiapenari eutsi dioten soilik), egurraren salmentabaliabide garrantzitsuenetakoa da tokiko baserrientzat.

Larrea, zuhaiztiak ez bezala, mankomunatua da, eta partzuergokoedozein bizilagunek du, lehen batean, hori erabiltzeko eskubidea.Partzuergoak 620 ha inguruko laugunea du larrerako, eta, horiei,zuhaiztian bazkatzeko dauden beste soilgune batzuk gehitu behar zaizkie.Azalera horrek 37 haztegi hornitzen ditu, 1.123 abere larri (AzLU) guztira:horietatik, % 26 zaldi-azienda da, % 28 ardi-azienda eta % 46 behi-azienda. 37 lanpostu baino gehiago sortu dira, hainbat haztegi sozietateakedo ondasun-erkidegoak baitira. Larrea balio handiko baliabidea daherri horientzat, abeltzaintza jarduera ekonomiko garrantzitsua baitainguru horretan.

Baina mendia ez da baliabide ekonomiko hutsa. 3.000 ha baino gehiagodira, balio handikoak ingurumenaren ikuspegitik, eta partzuergokokideek mendia zentzuz ustiatzen jakin dutelako egoera onean iritsi dagaur egun arte, ekosistemen kontserbazioa bermatuz; horri guztiariesker, gaur egun Erkidego Intereseko Tokia kalifikazioa du, eta, beraz,ingurumena babesteko arauen mende dago.

37

Page 38: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

ArauakPartzuergoak ordenantzen bitartez kudeatzen ditu mendiarekin lotutako jarduketak eta aprobetxamenduak, etaordenantza horiek Mendiei buruzko Foru Arauaren mende daude.

Mendian zuhaitzak eta zorua bereizita daudenez, entitate bakoitzak kudeatzen du berari dagokion zuhaiztia, ezpartzuergoak, baina basoko jarduketa eta aprobetxamendu guztiek Arabako Foru Aldundiaren aurretiazko baimenabehar dute, Mendiei Buruzko Foru Arauak ezarritakoari jarraiki.

Hala, bada, foru-aldundiak, titularrek proposatu ondoren, Urteko Aprobetxamenduen Plana onartzen du, eta, bestalde,aprobetxamenduen kontrola ere egiten du. Egurraren erauzketari dagokionez, entitate bakoitzeko ordezkariek seinalatzendituzte beren jabetzan moztu beharreko zuhaitzak, zehaztapen teknikoak kontuan hartuta eta foru-aldundiko basozainekgainbegiratuta, betiere.

Zuhaiztian egindako esku-hartzeetatik sortutako diru-sarrerak eta gastuak zuhaitz horien jabe den entitateak jasotzenditu edo hartzen ditu bere gain.

Partzuergoko bizilagun guztiek dute eskubidea beren su-unitatea atxikita dagoen udalerriko zuhaiztietatik ateratakoegur-sortak eskatzeko, beren jabetza zatituta baitago.

Basoko gainerako aprobetxamendu guztiak mankomunatuak dira. Aprobetxamenduak kudeatzeko orduan gertatzenden bereizketa horrek, hots, aprobetxamendu batzuk mankomunatuak izateak eta beste batzuk, aldiz, pribatiboakizateak, gatazkak sortzen ditu, bereziki basoaren eta larrearen aprobetxamendua egin nahi denean, eta, horregatik,azken urteetan partzuergoa zuhaiztiaren baterako kudeaketa egiteko formula bat bilatzen ari da, entitateen eskubideakgutxietsi gabe, Entziako Partzuergoa hartzen duen espazio osoan sortutako baliabide guztien erabateko kudeaketa eginahal izateko.

Hasiera batean, partzuergoa osatzen duten edozein entitateri atxikitako edozein bizilagunek jo dezake mendiko edozeintokitako larrera. Horrek ez du esan nahi, hala ere, edozer gauza egiteko eskubidea dutela, partzuergoko ordenantzekarautzen baitute larreen erabilera (foru-arauaren mende daude), eta abereak nork eraman ditzakeen eta non eta noizbazka daitezkeen arautzen baitute. Ordenantza horietan, abeltzainen aprobetxamenduak arautzen dituzten arauakezartzen dira, esate baterako, larreetara jotzeko baldintzak, larratzerako egutegia, gehieneko abere-kopurua, kuotaketa zehapen-araubidea. Larreen erabilera zuzena nahiz guztiek erabiltzeko ekipamenduaren (askak, bideak, tratamendu-eskortak, etab.) erabilera abeltzaintzako aprobetxamendutzat jotzen dira.

Urtero, abereak eramateko eskaerak egiten dira, eta zama osoa (1.000 AzLU) eskaera egiten duten su-unitateen arteanbanatzen da. Aprobetxamendu-eskaerak ezin du gainditu haztegian erroldatutako abereen kopurua. Halaber, abeltzainekfrogatu behar dute larreak erabiltzeko eskaeran adierazitako abelburu guztiak neguan elikatzeko eta ostatu ematekonahikoa lursail eta abeletxe dituztela (neguan larratzea debekatuta dago).

Abeltzainek errespetatu beharreko beste exijentzia mota batzuei dagokienez, besteak beste, honako hauek adierazikoditugu: basoberritzeko eta zuhaitzak berrezartzeko itxiturak errespetatu behar dituzte; lurra zuzenean edo etxekoenlaguntzarekin landu behar dute, eta baita abereak gobernatu ere, soldatapeko langilerik hartu gabe; animalia guztiekerroldatuta, identifikatuta eta markatuta egon behar dute, eta osasunaren esparruko eskakizun guztiak bete behardituzte; asken eta tratamendu-eskorten garbiketan parte hartu behar dute; edo ekipamenduetan gertatutako hausketenedo kalteen berri eman behar diote partzuergoari.

Ordenantzetako zigorren bidez, larreak soilik horiek erabiltzeko baimena duten abereek erabiltzea kontrolatzen da.Zigorrik gogorrena abereak hiru denboralditan mendira eramateko debekua da. Oso zigor gutxi ezartzen direla esanbehar da, ordenantzen betetze maila altua baita. Arau-hauste txikien ondoriozko zigorrak foru-aldundiaren bitartezizapidetzen dira, basozainaren bidez.

Partzuergoaren gobernu-organoak honako hauek dira: lehendakaritza, gobernu-batzordea eta batzar orokorra. Aguraingoalkatea da partzuergoko lehendakaria. Batzar orokorreko kide diren zortzi ordezkarik osatzen dute gobernu-batzordea(parte-hartze kuotarekiko proportzioan): Aguraingo bik, Asparrenako batek, Donemiliagako batek eta gainerako seiherrietako lauk. Ordezkaritza-proportzio berari eutsiz, partzuergoaren barnean dauden udaletako eta herrietako hamaseikidek osatzen dute batzarra.

Partzuergoak Aguraingo udalean ditu egoitza eta idazkaritza, eta gerente bat du.

Organikoki partzuergoaren barnean ez dagoen arren (abeltzainak aspalditik barneratzeko eskatzen ari dira), AbeltzainenBatzorde bat ere badago, euren artetik hautatutako sei kidez osatutakoa (azpisektore bakoitzeko bi ordezkari, horietakobat Entzia Goikoa Partzuergoa osatzen duten herrietakoa eta beste bat beste hiru udalerrietakoa). Batzorde horrekkontsulta-izaera du, abeltzaintzako aprobetxamenduarekin lotutako gai guztietarako.

Entziako Partzuergoa

38

Page 39: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Antzinako erakunde honi esker, mende askoan,eta baita gaur egun ere, mendiaren erabileramankomunatua egiten da, eta, aldi berean, men-diaren zainketa bermatzen da. Mendiko baliabi-deak ustiatzen dituzten erabiltzaileek askotarikointeresak dituzte, eta, beraz, arazoak sor daitezke.Baina, hala ere, partzuergoak, oreka hori lortzekozailtasunak izan arren, edo, agian, horri esker,bi funtzio bete ditu mende askoan: alde batetik,mendiak eskaintzen dituen baliabideak ustiatuditu partzuergoko kideen beharrei erantzuteko,eta, bestetik, mendiaren balio naturalak etaingurumenarekin lotutakoak bikain gorde ditu.

Euskal Herrian dauden partzuergo guztiek ezdituzte hemen azaldutako ezaugarri guztiak par-tekatzen, eta bakoitzak bilakaera berezia izan dueta hainbat alderditan bereizi dira. Hala ere,mendeetako antolatzeko modu berezi etakonplexu horrek argi erakusten du nola bateradaitezkeen, batetik, mendiaren ustiapena etazainketa, eta, bestetik, interes eta behar desber-dinak edo kontrajarriak. Eta hori guztia guztiononerako.

Harremanetarako

Entziako PartzuergoaZapatari kalea, 15Agurain (Araba), PK 01200Tel.: 945 300 155 / Faxa: 945 312 [email protected]

Abantailak

Entziako Partzuergoa

39

Page 40: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Bitigarrako Komunitatea

DeskribapenaBitigarrako Komunitatea elkarrekin herri-baso bat duten Arabako Mendialdeko lauherrik osatzen dute: Done Bikendi Hara-nak (Haranakoa), Erroitegik, Ibisatek etaSabandok (Arraia-Maeztuko udalekoak).

Aurrekariak

Herri-baso askoren kasuan bezala, Bitigarrako Komunitatearenjatorriaren arrastoak galdu egiten dira historian barrena. Herri-basoen erabilera partekatua egiten duten Arabako beste hainbatherri multzotako bat da. Basoa berorren titular diren lau herrienartean dago banatuta, eta zati bakoitzaren ustiaketa horietakobakoitzari dagokio esklusiboki; larreak, berriz, guztiek erabilditzakete.

Baliabidea

Herri horiek elkarrekin partekatzen dituzten herri-lurrok 300 bat hektarea dituzte, eta horietatik 145 hektareabazkarako erabil daitezke. Baso-aprobetxamendua eta larreei dagokiena bereizita daude. Zuhaiztia herri bakoitzekoadministrazio-batzarrari dagokio, eta bertatik ateratzen den onura herri bakoitzarena da. Mugarriek zehaztendute horietako bakoitzari dagokion zuhaiztia. Lurzorua, ordea, guztiena da, eta komunitate horretako kide direnlau herrietako edozein baserri edo haztegitako ganaduaren bazkaleku izan daiteke.

Egur sorten kasuan salbu (eskaera egiten duen etxe bakoitzari ematen zaion egurra), gaur egun ez da ustiatzenbasoa, zuhaiztia gaztea baita oraindik. Ustiatuz gero, zuhaitz horien jabe den herriari egokituko litzaizkiokeetekinak. Hala ere, larreak erabiltzen dira, lau herriotako haztegi batzuetako zein besteetako ganaduarenbazkarako.

Bitigarrako Komunitatea sei ganaduzalek osatzen dute, bost gizonezkok eta emakume batek. Zer herritakoakdiren kontuan hartuta, Bitigarrako larreak ez ezik beste herri-lur batzuk ere erabiltzeko eskubidea dute (EntziakoPartzuergoa, Iturrietakoa, Atxurikoa, Gipuzkoarrokoa eta Nazazarrakoa, herri bakoitzaren lurrez gain), eta, beraz,ez daude soilik larre honen mende. Bakoitzak erabakitzen du nora eraman bere ganadura larrera, eta doan tokihorri dagozkion urteko kuotak ordaintzen ditu.

Jurisdikzioz Bitigarrako Komunitatea Arraia-Maeztuko udalari badagokio ere, lur horien jabetza herri horieidagokie.

40

Page 41: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Komunitatea

Bitigarrako Komunitatea

Arauak

Bitigarrako Komunitateko batzarra komunitate hori atxikita dagoen herrietako administrazio-batzarretako kideekosatzen dute (lehendakaritza, idazkaria eta batzarkideak). Herri bakoitzeko erroldan izena emanda dauden herritarrekaukeratzen dituzte batzar horietako kideak, sufragio unibertsalaren eta zerrenda irekien bidez. Herriak dira lur horientitularrak, lur horien gozamena lur gainekoaren (basoa) eta lurzoruaren (larreak) artean bereizten bada ere; lurgainekoa herri bakoitzari dagokio berariaz, eta larrea guztiei dagokie. Herri bakoitzak bere eskriturak ditu.

Bitigarrako Batzarra urtean behin biltzen da kontuak egiteko, baina beharrezkoa den guztietan ere biltzen da.Horrelakoetan, batzarkideak harremanetan jartzen dira, eta aztertu nahi duten gaia aztertzeko bilera-eguna zehaztendute.

Orain arte, komunitatearen batzarrak ez du izan inolako forma juridikorik, eta fede onak, ohiturazko arauek eta itunekzuzendu dute beronen funtzionamendua; baina, duela gutxi, lege-figura bat eta, horrela, estatutuak eta IKZ izatekoizapideak egiten hasi dira. Errazago egin ahal izango dituzte zenbait izapide horrela, eta ez dute horren estu lotukoherrietako administrazio-batzarrek.

Aholkularitza juridiko batek egin ditu estatutuak, eta kontzeju bakoitzak onartu ditu. Hala ere, beren burua antolatzekoorduan ez zaizkie hertsiki lotzen horiei, eta beti lan egin izan duten moduan jarraitzen dute. Estatutuek beren jardunerakolege-esparrua eskaini diete, besterik ez.

Bitigarrako Komunitatearen herri-lurrak ezin dira besterendu edo ezin dira erabili herri-erabilera horietatik kanpokoxedeetarako.

Baso ingurua egur sortetarako erabiltzen da, eta herri bakoitzak kudeatzen du hori, horietako bakoitzari zuhaizti zatibat baitagokio. Oraingoz ez dira zuhaitzak zurgai modura erabiltzen ari, baina, hala egiten denean, herri bakoitzakkudeatuko du hori ere, eta lortzen diren etekinak titular den herriari egokituko zaizkio.

Basoen kasuan ez bezala, larreez Bitigarrako Komunitatea arduratzen da. Dena den, ganaduzaleak dira erabilera horikudeatzen dutenak. Gaur egun, oso gutxi dira abeltzaintza lanbide duten eta zuzenean larreak erabiltzeko interesaduten bizilagunak, eta, beraz, larreen kudeaketaz horrexegatik arduratzen da ganaduzaleen talde txiki hori, eta ezbizilagun guztien ordezko den batzarra. Ganaduzaleek halako talde trinko bat osatzen dute, eta erabakiak ere guztien

Lehen batean, herri-lur horiek lau herrietako bizilagunguztiek erabil ditzakete. Hiru modutara erabil ditzaketeberen probetxurako: egur sorten bidez, zura ustiatuz (gauregun ez da horretarako erabiltzen) eta larreen erabilerarenbidez.

Herrietako biztanleen profil sozioekonomikoak izan duenbilakaeraren ondorioz, gaur egun lur horiei etekina ateratzendieten eta ur horiek kudeatzen dituzten lagunen multzoagarai batekoa baino txikiagoa da. Basoari dagokionez, ezdute etxe guztiek eskatzen bakoitzari dagokion egur sorta.Larreei dagokienez, gaur egun gutxi dira larre horiek era-biltzen dituztenak, abeltzaintzan lan egiten dutenak ere gutxibaitira. Ganaduzale profesionalak dira guztiak, eta ez duteabeltzaintzan modu profesionalean lan egiten ez duteneklarre horiek erabil ditzaketen erabaki beharrik izan oraingoz.

Lehen esan dugunez, sei ganaduzale daude Bitigarran, bostgizonezko eta emakumezko bat. Betitik ezagutzen duteelkar, eta harreman estuak dituzte elkarrekin beren lanbi-deagatik, nahiz eta zaila izan arlo profesionala eta pertsonalabereiztea.

41

Page 42: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

HarremanetarakoBitigarrako KomunitateaDone Bikendi Harana, Erroitegi, Ibisate etaSabandoko Administrazio-batzarrak.

Bitigarrako Komunitatea, partzuergoak bezalatsu, oso antzinakoak direnarau batzuek zuzentzen dute; arau horiei esker, historian zehar neurrizerabili eta kudeatu dira larre horiek, eta gaur egun ere horixe ahalbidetzendute.

Elkartearen izaera parte-hartzailea azpimarratu behar da, eta biztanleeneta abeltzainen kopuru txikiari eta kontzejuen funtzionamenduari eskerda horrelakoa; gainera, kontzejuak bermatzen ditu bai parte-hartzea etabai berorren izaera demokratikoa. Parte-hartzearen kalitateari ez diokalterik egiten bi erakunde maila izateak (Administrazio Batzarrak etaKomunitatearen Batzarra), ez baitzaio gailentzen bata besteari; aitzitik,elkarren osagarri diren erakunde teilakatuak dira biak ala biak.

Izaera historikoa badu ere, larreen kudeaketa eskuz aldatzean eta inolakoeraginkortasunik galdu gabe berorien erabiltzaile diren ganaduzainengain uztean inguru horretako biztanleek bizi izan dituzten aldaketasozioekonomikoetara egokitzeko gaitasuna duela erakutsi du komunitateak.Jada erabiltzen ez duten baliabide bat beste batzuek erabiltzean, gainerakobizilagunek ez dute horregatik eragin negatiborik jasaten; aitzitik, eraginpositiboak dituzte, abeltzaintzako jarduera horri esker, ingurua eta paisaiazainduta baitaude.

Basoa eta larreak bereizita kudeatzen badira ere, Bitigarrako Komunita-tearen Batzarraren eta herrietako administrazio-batzarren arteko harremansaihestezinak (lehenengoko kideak bigarrenetakoak ere badira) mendiarenkudeaketa bateratua egiteko aukera ematen du, eta ezinbestekoa da horibai inguru horri eusteko eta bai basoaren eta larreen arteko orekarieusteko ere.

Abantailak

ordezko den batzarra. Ganaduzaleek halako talde trinko bat osatzen dute, eta erabakiak ere guztien artean hartzendituzte, nahiz eta ez diren elkarte batean antolatu (beste leku batzuetan bezala). Bitigarrako Komunitateko Batzarrarenmende daude formalki, eta, beraz, herri-lurrei eragiten dien erabaki bat hartu behar denean, hara jotzen dute. Ez duteezer egiten batzarrak ordezkatzen dituen herrien baimenik gabe.

Larreen onuradunak esklusiboki abeltzainak direnez, berorien erabilerak eta egiten diren hobekuntzek sortutakogastuak beraiei dagozkie (itxiturak, hesiak, burdin hesiak, askak, etab.). Horretarako, kuota bat ordaintzen dute urtero,eta urteko kuota hori bakoitzak bazkatzera eramaten duen abere larri bakoitzeko kalkulatzen da (13 abere larribakoitzeko). Erakundeen diru-laguntzak ere badituzte. Diru-laguntza horiek abeltzainei zuzentzen bazaizkie ere,batzarraren bidez eskatzen eta bideratzen dira.

Mendietan egin beharreko lanak kudeatzeaz ere arduratzen dira abeltzainak. Lan xumeak direnean, beren artean egitendituzte, auzolanean, eta lan handiagoak direnean, berriz, enpresaren batera jotzen dute, eta diru-laguntza publikoenbidez ordaintzen zaio enpresa horri.

Ez dago ganadu-kuporik, oraingoz ez baitago ganadu-karga handiegirik dagoen bazkarako. Ganadu gehiegi edo larregutxiegi izatea gertatuko balitz, behar-beharrezkoa litzateke kupo batzuk ezartzea. Gehiegizko kargarik ez badago ere,abeltzain bakoitzak urteko adierazpena aurkeztu behar dio Komunitateko Batzarrari, eta bazkatzera zenbat abelburueramango dituen adieraziko du bertan. Larratzearen hasierako eta amaierako datak jasotzen dituen egutegi bat dute,abenduaren 25etik apirilaren 1era bitarteko saneamendu-hutsaldiarekin bat datorrena. Aldi horretan, ganaduak ezindu joan mendietara larrera.

Animaliak libreki ibil daitezke, baina beste ganaduari enbarazu egin gabe. Arazoren bat sortzen denean, konponbideaberorien artean aurkitzen saiatzen dira, ez baitaukate gatazkei irtenbidea aurkitiko dien inolako instantziarik.

Modu informal batean begiratzen eta zaintzen dute ingurua, ganadua nola dagoen ikustera mendira joaten direnean.Guztiek ezagutzen dituzte abereak, eta badakite norenak diren; beraz, zenbait abelburu arrotz ikusten badituzte edoanimaliaren batekin arazoren bat dagoela ikusten badute, jabeari esaten diote lehenbailehen. Horrek jardunbidedesegokiak kontrolatzeko ez ezik sor daitezkeen gorabeherak identifikatzeko balio du (umea egiten ari den behor bat,herren dabilen animalia bat, etab.), eta ordu gutxiren buruan ematen diote elkarri horrelakoen berri.

42

Page 43: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Okinako HerriarenBerokuntza-sistema(Araba)

DeskribapenaBernedoko udalerriaren barnean biltzen diren herrietako bat da Okina. Arabako Mendialdean dago, eta 1.000 hektareainguruko herri-baso bat du. 2010. urte amaieran, Euskadin aitzindari den ekimen bat jarri zuten abian: herri-basoetakoegurrak elikatuko zuen berokuntza-sistema ezartzea herri osoarentzat.

Aurrekariak

Herrian gas-sarea instalatzeko obra zibilak esleitu zirela ikusita eta xede horretarako lanak hasi ondoren, erabakizuten berokuntza gasaren bidez elikatu beharrean herri-basoetako egurraren bidez elikatuko zutela. Duela bi urte,izugarrizko gorakada izan zuen gasaren prezioak, eta, hori ikusita, aukera ekonomikoagoak bilatzen hasi ziren.Zailtasun handirik gabe iritsi ziren honako ondorio honetara: beren herriak eskaintzen zituen baliabideetako bat erabilzezaketen horretarako, basoa, zehazki.

Aukera berri hura aztertu zuten, eta, horretarako, hainbat alderdiri buruzko azterlan zehatzak egin ziren: inbertsioak,epe laburrerako eta luzerako gastuak eta onurak, herrirako egokienak izango ziren teknologiak eta materialak,berokuntza hura elikatzeko beharko zen baso-masa, basoaren iraunkortasuna, munduan antzeko erabilera zutenereduak, etab. Proiektuaren xehetasun bakoitza kontu eta arreta handiz definitu da. Ez da ezer ausaz erabaki.

43

Page 44: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Baliabidea

Partekatuko duten baliabidea herri-basoko egurrak elikatuko duen herriko berokuntza-sistemaizango da.

Oraindik proiektua amaitzeko badago ere, berorren garapena oso aurreratuta dago. Gaur egun,tutuen sarea instalatuta dago herri osoan, proiektu horretan parte hartu nahi izan duten etxetarakoibilbidea barne; Okinako ia herritar guztiek parte hartu nahi izan dute (% 80 inguru). Bero-etxolaeta ezpala biltzeko luzakina instalatzea falta zaie. Berokuntza-sistema hau datorren urte hasierarako(2013) abian jartzea eta proban izatea espero dute, eta behin betiko ezarrita izan nahi dute, berriz,urte horretako negurako (% 100ean).

Inbertsioa gas-instalazioak behar duena baino zertxobait handiagoa da, hainbat arrazoirengatik:tutu bikoitzak behar ditu, tutu horiek egiteko erabili behar den materiala garestia da, eta eskatzendituzten kilokaloria-kontagailuak ere ohikoak baino garestiagoak dira. Hala ere, egin dituztenkalkuluen arabera, epe luzera kontsumoan aurreztuko dutenari esker orekatuko dira gastu horiek.

Proiektua finantzatzeko, hainbat diru-laguntza lortu dituzte (Arabako Foru Aldunditik eta EuskoJaurlaritzako Erein programatik), nahiz eta diru-laguntza horien bidez ez den osorik finantzatuko.Herriak kostu osoaren % 20ri egin beharko dio aurre.

Herriko berokuntza-sistema abian jartzeko, mantentzeko eta kudeatzeko aurreikusi zituztenaukeretako bat horretaz guztiaz arduratuko zen enpresa bat kontratatzea zen. Baina aukera horibaztertu egin zuten, aurrekontua handiegia zelako. Horregatik, kudeaketa autonomoa egiteaaukeratu dute.

Okinako Herriaren Berokuntza-sistema (Araba)

Komunitatea

Ia herritar guztiei ekarriko dizkie onurak proiektuak.Herriko berokuntza-sistema erabiliko duten pert-sona guztiek parte hartuko dute, eta, guztira, Oki-nako etxeen % 80 inguru dira.

Komunitate txikia da (20 etxe inguru), baina bildua:bertako kideek harreman estu eta beroak dituzteelkarrekin. Gai dira helburu bateratuak identifika-tzeko, eta herriarekiko atxikimenduak indarra ema-ten die guztien onurarako izango diren ekimenakgauzatzeko.

Bada beste alderdi bat ere, basoaren kudeaketaezin hobea bermatzen duena: basoarekiko atxiki-mendua, hain zuzen. Basoak ahalik eta baldintzaonenetan zaintzea eta gordetzea garrantzi handiko-tzat jotzen dute.

Komunitatearen ezaugarriek eta berau kontzejuirekiaren bidez gobernatzeak izugarri errazten dutekomunitatearen kudeaketa, sustrai sakonak ditueneta aspalditik eraginkorra dela erakutsi duen par-taidetza-mekanismo bat baitute. Bertako biztanleekherri trinkoa osatzen dutela pentsatzen dute, etaziurrenik horretan badu zerikusirik horietako askoahaideak izateak.

44

Page 45: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Harremanetarako

Okinako Administrazio Batzarrawww.izki.org

Okinako Herriaren Berokuntza-sistema (Araba)

Proiektu honen lehen abantaila eta eragile nagusia ekonomikoa izanda, herriko berokuntza-sistemarekin dirua aurreztuko baitute epeluzera. Hala ere, herriko berokuntza-sistema honen alde egindakoapustu honen egokitasuna erakusten duten beste abantaila batzuk erebadaude.

Zalantzarik gabe, gasa edo gasolioa baino askoz ekonomikoagoa da,batez ere, kontuan hartuta erregai horiek azken urte hauetan zer-nolako igoera izan duten.

Petrolioa edo gasa kontsumitzeari utzi egiten zaio, eta energia-konpainiahandiekiko autonomia energetiko handiagoa ematen die horrek,merkatuaren gorabeheren aurrean ere ez dira horren ahulak, eta,erregaitzat beren baliabide bat erabiltzen dutenez, kudeatzeko etaerabakiak hartzeko ahalmen handiagoa dute.

Erregaitarako egurra erabiltzeak aukera emango die basoa moduegokian ustiatzen jarraitzeko, eta, horrela, basoa garbi edukiz etazainduz, beren baso-ondareari eutsiko diote; horrek, gainera, nabarmenaritzen du suteen arriskua.

Berokuntza-sistema honi esker, orain arte banatutako “egur sorten”bidez (eskatzen duen etxe bakoitzari esleitutako egurra, herri-basoetatikateratakoa), banaka kontsumitzen zuten egurra baino gutxiago kont-sumituko dute (90 tonatik 100era bitartean).

Egurra ateratzeko lana optimizatu egingo da, taldean egingo denez,eta ez banaka. Orain arte, etxe bakoitzak arduratu behar zuen zegokionegurra mozteaz eta garraiatzeaz. Herriko berokuntza-sistemarenbarnean, lan horiek guztien artean egingo dituzte.

Zereginak auzolanean egiten direnez, eta lanaren eta makinen erabi-leraren zati bat ordaindu egingo denez, herrian bertan ere lana sortzenda. Dirua herrian bertan geldituko da, zeregin horietan parte hartzendutenei lanaren truke (arbolak bota, ebaki, zatikatu, ireki, garraiatu...)eta makinak erabiltzearen truke (traktorea, motozerra...) ordainduegiten baitzaie; eta ondo dakite Okinako herritarrek zer balio duenhorrek.

Abantailak

Arauak

Arabako herri txiki asko bezala, kontzejuireki batek eta Administrazio Batzarrakzuzentzen dute Okina. Beharrezkoa dagobernu modu horren sakoneko izaerademokratiko eta parte-hartzailea azpima-rratzea puntu honetan. Administrazio Ba-tzarra sufragio unibertsalaren bidez auke-ratzen da, lau urtean behin zerrendakirekiz. Erabakiak kontzeju irekietan hartzendira, eta Administrazio Batzarra horiekkudeatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen da.

Okina nahiko herri txikia izateak erraztuegiten du bertako biztanleen arteko komu-nikazioa, eta, beraz, informazioaren joan-etorrietan arintasuna eta gardentasunanagusitzen dira. Horregatik, batzarrarenmugimendu guztien berri dute biztanleek,kontzejuetara joan gabe ere.

Lan egiteko modu parte-hartzaile honekinlotutako beste alderdi bat hauxe da: elkarezagutzen dute guztiek, eta, gainera, ha-rreman onak dituzte elkarrekin.

Herriko berokuntza-sistemaren kudeake-tari dagokionez, Okinako AdministrazioBatzarra arduratu da prozesu horren zamaguztia aurrera eramateaz, Arabako Men-dialdeko Landa Garapenerako Elkartealagun hartuta. Etorkizunean, batzar horibera izango da baliabide horren jabe etatitularra, eta berroren mantentze-lanezarduratu beharko du, kale-argiteriarekin,araztegiarekin edota herriko beste zenbaitazpiegiturarekin egiten duen modu berean.

Guztien arteko lanaren bidez ateratzeneta garraiatzen da egurra, auzolanean.Lan horretan parte hartu ezin duten per-tsonek, trukean, ordaindu egin behar dute,ohitura denez. Makineria erabiltzeakdakartzan gastuak eta parte hartzen du-tenek zeregin horietan ematen duten den-bora idatzi egiten dira, eta, kalkuluak eginondoren, behar bezala ordaintzen dira,auzolanetan egin ohi denez.

Herriko berokuntza-sistema erabiltzenduen etxe bakoitzak urtean behin ordaina-giri bati egin behar dio aurre, eta, berorrenbidez, amortizazioaren zati bat eta gastueidagokiena ordaintzen ditu (etxe bakoitza-ren kontsumoa, mantentze-gastuak, egin-dako lanak, etab.).

45

Page 46: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Hemen bildu ditugun esperientziekin alderatuta, oso bestelakoa den esperientzia bat dugu Urduñakoa. Urduñan,hainbat erakundek bat egiten dute, eta horrek aparteko interesa ematen dio esperientziari. Pertsonak elkartzeak etaantolatzeak beste modu batean lortuko ez liratekeen helburuak lortzeko aukera ematen badu, erakundeak batzeaketa antolatzeak are indar handiagoa ematen du. Horixe da, hain zuzen, Urduñaren kasua. Urduñan, hainbat taldekudal-zerbitzuarekin batera lan egiten dute; talde bakoitza bere esparruan aritzen da, baina guztiak elkarlanean,elikadura-burujabetzaren alde, tokiko ekoizpena eta tokiko produktuak sustatuz.

Hauek dira, gure iritziz, mugimendu horren hiru eragile nagusiak: Bedarbide Abeltzainen Elkartea; Ekoizpen Urduña,Nekazari eta Abeltzainentzako Aholkularitza Ekologikoko Zerbitzua; eta Urduñako Zaporeak izeneko ekoizleen elkartea.Hirurak elkarlanean aritzen dira, eta, askotan, ez da erraza zenbait ekimen nork bultzatu duen jakitea. Horregatik,horien deskribapenetan, ezin izan ditugu saihestu errepikapenak.

Bereziki Bedarbide Abeltzainen Elkartea izan da mugimendu horren muina. Ekoizpen aholkularitza ekologikokozerbitzua elikadura-burujabetzarekin lotuta udalak hartu dituen konpromisoen artean erronka nagusienetako bat delaesan behar dugu. Zerbitzu horren babesean sortu zen Urduñako Zaporeak ekoizleen elkartea, nahiz eta gaur egunmodu autonomoan baina haiekin elkarlanean ari den.

Urduñan hemen deskribatuko ditugun hiru ekimen hauek baino ekimen gehiago daude, baina hiru horien jarduneanoinarrituta edo horiekin lotuta sortutakoak dira guztiak. Elkarte horiek deskribatzerakoan, horietako batzuk aipatukoditugu.

Urduña

46

Page 47: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

BedarbideDeskribapena

Bedarbide Urduñako abeltzainen eta Ruzabal Juntaren elkartea da, eta eskualdean abeltzaintzaren sektorea indartzeadu helburu, baliabideak optimizatuz, taldean ikertuz eta ustiategien autonomia sustatuz. Belandia, Lendoñogoiti,Lendoñobeiti eta Mendeika herriek osatzen dute Ruzabal Junta; horiek guztiak Urduñako udalerrira atxikita daude,administrazioari dagokionez.

AurrekariakDuela hamabi bat urte sortu zen Bedarbide elkartea, herri-basoen ustiapena berreskuratzeko eta horiek abeltzaintzaestentsiborako oinarrizko baliabide gisa erabili ahal izateko zentzuzko kudeaketa bat ezartzeko asmoz. Herri-larreakhondatuta eta bazterrera utzita zeuden, besteak beste, abeltzaintzak izandako gainbeherarengatik eta industrializazioarengoraldiarengatik. Gainera, abeltzaintzak indarra galdu zuen, Villalba de Losarekin zituen lurralde-gatazken ondorioz,herri-larre garrantzitsu batzuetarako sarbidea galdu zutelako; gaur egun oraindik gatazkek bere horretan jarraitzendute.

Herri-larreak berreskuratzeak eta horiek ongi kudeatzeak beren jarduera berrabiarazteko aukera eman zien Urduñakoabeltzainei eta Ruzabal Juntari.

Hasiera batean beren helburuak herri-larre horiek berreskuratzera zuzentzen baziren ere (hein handi batean lortu dutehori), beren xedeak zabaltzen joan dira denborarekin. Gaur egun, agroekologian oinarritutako ekoizpen eredu bat garatzekolanean ari dira, eta eskualdearen garapenean eta elikadura-burujabetzaren eraikuntzan abeltzaintza estentsiboakgarrantzi estrategikoa izatea lortu nahi dute.

Ekoizpen ekologikoa eta elikadura-burujabetza garatzeko Urduñan lanean ari den gaur egungo mugimenduaren bultzatzaileeta erreferente nagusietako bat izan da Bedarbide elkartea.

BaliabideaUrduñan eta Ruzabal Juntan, sei herri-baso daude. Horietatik bost bertako bost herriei dagozkie (Urduña, Belandia,Lendoñobeiti, Lendoñogoiti eta Mendeika), eta seigarrena, Ponata deritzona eta guztiena dena, Ruzabal Juntaridagokio. Horrez gain, auzoko beste herri batzuekin itunak dituzte, eta, horiei esker, herri-larreetara sarrera dute(eta alderantziz).

Larre horiek berreskuratzeko egindako lehenengo urrats gisa, alde batetik, horien kudeaketa abeltzainen eskuetaraaldarazi zen, eta, bestetik, horiek hobetzeko baliabide ekonomikoak xedatu ziren.

Ustiategien errentagarritasuna bermatzeko funtsezko baliabideak dira herri-larreak, baina beste faktore batzuekere esku hartzen dute, eta elkarteak beste horiek ere lantzea erabaki zuen. Ildo horretatik, bakarkako lana egin da,eta, horrela, abeltzain bakoitzaren ustiapen-kontuen analisi xehakatua egin da, bakoitzaren arazoak identifikatzeko

47

Page 48: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

eta kudeaketa optimo bat planifikatzeko, gastuak murriztuz eta, ahalden neurrian, bakoitzaren buruaskitasuna indartuz.

Bazkak hobetzeko, zenbait azterketa eta esperimentu egin ziren,eta, horretarako, Belarraren Taldea sortu zuten. Beren ustiategienerrentagarritasuna hobetzeko teknikak txertatzea edo aldatzea dataldearen eginkizun nagusia, horrela, gainerako bazkideek ere teknikahoriek txerta ditzaten, bakoitzak bere erritmora. Esperimentazioakustiapen-kontuen azterketaren emaitzetan oinarritzen dira, horietanargi eta garbi ikusi baitzen abereen elikadura zela gasturik garran-tzitsuenetakoa. Ordura arte, ongarrien eta pentsuen salerosketanzebiltzanen interesek baldintzatzen zuten erabat bazkaren kudeaketa,eta ez abeltzainen beharrek, eta horren ondorioz, bazkaren kalitateagaltzen ari zen. Belarraren Taldeak egindako esperimentuek emaitzaonak eman dituzte (labore espezifikoen bidez lurra aberastea,txandakako artzaintza, ereiteko teknika berriak, labore tradizionalakberreskuratzea, etab.), kalitatea nabarmen hobetu da, eta argi etagarbi erakutsi dute bazka hobetzeko ongarri kimikoak ez direlabeharrezkoak, eta ez dela horrenbeste pentsu behar abereak gizen-tzeko.

Ustiapen-kontuen azterketaren emaitzetan nahiz bazkaren esperi-mentazioaren emaitzetan oinarrituta aldaketak egin dituzten ustia-tegiek beren errentagarritasuna hobetu dela egiaztatu ahal izandute.

Larreak erabiltzeko Bedarbidek proposatzen duen eta, ahal duenneurrian, praktikan jartzen duen modu berri horrek, gainera, ingu-rumena gehiago errespetatzen du, eta baliabide naturalak hobetokontserbarazten ditu, ez baitu ez ongarri kimikorik eta ez pestizidarikerabiltzen; materia organikoa modu ezin hobean murrizten etakudeatzen dute, eta ur-geruzak eta, oro har, ingurumena babestendituzte horrela.

Belarraren Taldearen beste eginkizunetako bat taldearen eta elkar-tearen arteko harremanak indartzea da.

Herri-basoez gain, elkarteko abeltzainek eraikin bat ere partekatzendute. Laster, eraikin horretan, piezak zatikatzeko gela bat, haragi-lantegi bat eta elkarteen produktuetarako denda bat egokituko dira,eta horrek produktuaren zikloa ixteko, produktua eraldatzeko etasektoreak berak legez merkaturatzeko aukera emango du.

Baina ekoizpena ez da ezinbestean errentagarria izango, baldin etamerkaturatze eraginkor batekin batera egiten ez bada. Horregatik,helburu horretara bideratuta, hainbat ekintza ere abian jarri dituzte,merkatuan, batez ere, tokikoan, leku bat lortu ahal izateko. Horreta-rako, Ekoizpen udal-zerbitzuarekin eta Urduñako Zaporeak izenekoekoizleen elkartearekin elkarlanean aritu dira. Elkarlan horri esker,hainbat gauza lortu dituzte: kontsumo-talde bat sortu da (Nekasareakolehenengoa, eta hortik talde berri asko sortu dira), baserritarrenmerkatua suspertu da, herri-bazkarietan tokiko produktua kontsu-mitzea lortu da, udal-sukaldea abian jarri da (zaharren egoitzarako,eguneko zentrorako eta eskola publikorako produktuen hornikuntzazarduratuko da), turismo-bulegoaren bidez bertako produktuak sustatudira, tokiko produktuen denda bat ireki da (Zaharra 12), udalekoMerkataritza Sailarekin elkarlanean aritu da saltoki txikietan etajatetxeetan tokiko produktuak sartzeko, etab. Gainera, haragia besteformatu batzuetan merkaturatzeko probak ere egin dituzte (5 kilokopaketeak), kontsumo-taldeen eta lagunarteko sareen bidez.

Emaitzak oso onak izan dira orain arte, eta, gaur egun, Urduñanfaltan daudenak ustiategiak direla esan daiteke...

Bedarbide

48

Page 49: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Komunitatea

40 bazkide inguruk osatzen dute Bedarbide. Ustiategi baten titularra edota titularkidea izatea eta Bizkaian edota Arabanbizitzea dira elkartean parte hartzeko baldintzak. Bazkideak Urduña udalerrian edo bertako eskualdean bizi dira, etahortxe dute beren ustiategia, eta horrexegatik izan daitezke bizkaitarrak edo arabarrak, eskualdeko udalerri gehienakArabakoak direlako.

Elkarteak, hasierako urteetan, Urduñan eta Ruzabal Juntan jarri zuen bereziki arreta, eta oso garrantzitsua izan zenherri-basoen inguruan berriro harreman-sare bat berreskuratzen hasteko, azken urteetan harreman hori galdutabaitzegoen. Elkartearen jarduerari esker, harremanak sendotu eta hobetu egin dira, eta, horren ondorioz, herri-larreninguruko zenbait helburu zehaztu ahal izan dira lehenengo, eta beste gai batzuei dagozkienak gero.

Ondoren, beste gai batzuk lantzen hasi zirenean eta helburuak zabaltzen joan zirenean, bazkide izateko aukeraeskualdeko udalerrietara zabaldu zen, elkartean parte hartzeko zuten interesaren arabera.

Bazkide guztiek ez dituzte interes berak. Batzuk herri-basoez arduratzen dira gehien, eta beste batzuk, aldiz,merkaturatzeaz edo kooperatibaz. Hala ere, desberdintasun horrek ez du eragin negatiborik elkartean, ez horixe,lanerako ildo berriak sortzen baititu.

Gaur egun, eta batez ere elkarteari esker, abeltzain guztiek elkar ezagutzen dute. Hainbat jarduera egiten dituzteurtean zehar, eta ia kide guztiek parte hartzen dute berorietan, hala nola festetan txosna bat jartzen dute, San Joaneguneko herri-bazkarian parte hartzen dute, beste esperientzia batzuk ikustera joaten dira, bazkariak antolatzendituzte, prestakuntza-ikastaroak ematen dituzte, etab. Parte-hartzeak elkarteko kideen arteko batasuna ekarri du.

Bedarbide

Arauak

Bedarbide elkarteak batzar bidezko izaera duela azpimarratubehar da. Elkarteak zuzendaritza-batzorde bat duen arren, erabakiguztiak batzarrean hartzen dira; beraz, urtean batzar bat bainogehiago egiten dituzte (behar diren adina), eta, normalean,batzordeak egiten dituen bilerak baino gehiago izaten dira.Batzordean, administrazio-gaiak soilik lantzen dira, eta funtziobetearazlea du.

Elkarteak lantzen dituen esparru edo alderdi guztiak batzarreanlantzen edo aztertzen dira. Bazkaren inguruan egiten direnesperimentuak dira horren adibide garbia. Esperimentu horietan,ez dute elkarteko bazkide guztiek parte hartzen (parte-hartzeaborondatezkoa da); hala ere, emaitzak batzarrean partekatzendira oso-osorik, eta, lortutako emaitzen arabera, jarraitu beharrekobideari buruzko erabakiak hartzen dira. Jarduteko era hori herri-hezkuntzaren metodologian oinarritzen da: talde sustatzaileaksortuko dira, horiek hainbat ekimen garatuko dituzte, eta gaine-rakoek noizean behin hartuko dute parte.

Beste gai batzuk ikertzeko eta garatzeko ere antolatzen dira,besteak beste, pentsuaren ordezko jangaiak, herri-basoak,merkaturatzea, osasuna eta horrelako gaiak aztertzeko etalantzeko. Egindako aurrerapenak eta lortutako emaitzak batzarreanaurkezten dira beti, eta horiei buruzko erabakiak hartzen dira.Batzar bidezko funtzionamendu horrek informazioaren erabatekogardentasuna eta parte-hartzearen kalitatea bermatzen ditu,hartutako erabakietan partaide baitira bazkide guztiak, elkarteangertatzen dena ezagutzeaz gain. Horrek guztiak, aldi berean,hartutako erabakiak errespetatzea dakar, beraiek hartutakoakdirelako, eta erabakiak hartzeko prozesua kontrolatzen dutelasentitzen dutelako.

49

Page 50: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Harremanetarako

Ekoizpen UrduñaGran Vía 10 - beheko solairua.Urduña (Bizkaia) - PK: 48460Tel.: 945 384 [email protected]://www.urduna.com/euskera/08/udala/ekoizpen.php

Bedarbide

Abeltzainen interes ekonomikoetatik harago joan den mugimendubat abiaraztea lortu du Bedarbidek Urduñako udalerrian. Ekimenhorri esker, elikadura-burujabetzaren alde apustu egin dueneredu baten bidez, azpiegitura handi bat sortu da, eta udalerriosoa dago inplikatuta bertan. Horretarako, ezinbestekoa izanda, udalerriaren Garapen Plan Estrategikoan, nekazaritzakbigarren mailakoa izateari utzi eta lehentasuna hartzea. Horrela,udalerriaren nekazari izaerari sendotasuna eman zaio, besteudalerri batzuek duten industria-izaeraren aurrean, eta hori,duela gutxira arte, ahultasun gisa ikusten zen.

Udala proposamen honen garrantziaz jabetu da, eta urratsgarrantzitsuak egin ditu; besteak beste, abeltzainei eta nekazarieizuzendutako aholkularitza ekologikoko udal-zerbitzu bat sortudu, Ekoizpen, ondoren deskribatuko duguna. Ekoizpen zerbitzua-ren sorrera eta elkartearekin elkarlanean aritzea aurrerapausohandia izan da prozesuaren aurrerapenean, etengabeko dinamikabat sortzeko eta elkartearen proiektu eta askotariko lan-ildoakkoordinatzeko aukera eman baitu.

Bedarbideren batzar-izaerari esker, abeltzainen artean harre-man-sare sendoa garatu ahal izan da; guztienak diren helburuakidentifikatzeko eta horiek lortzeko aukera eman du horrek, etaekonomia eta harremanak birkokatzeko kontzientzia sortu da.

Baina, zalantzarik gabe, duen ikuspegi integrala da Bedarbiderenezaugarri garrantzitsuena. Udalerriaren garapenerako funtsezkofaktoretzat hartzen du Urduñako nekazari-jarduera, eta bestejarduera-esparru batzuekin lotuta egon behar du, guztiekin ezbada.

Abantailak

Herri-larreak kudeatzeko modua ere, beste guztia bezalaxe, batzarrean erabakitzen da. Batzarrean zehazten dira abereensarrerako eta irteerako egunak, eta larreetan erabiliko den ongarri mota ere han erabakitzen da. Urteroko jarduerak (sastrakakkentzea, hesiak, uraskak, etab.) batzarrean erabakitzen dira, herri-larreen erabiltzaileen proposamenen arabera _RuzabalJuntaren kasuan, Administrazio Batzarretako kontzejuak berak dira_.

Antolakuntza historikoak zehaztutako arauak errespetatzen jarraitzen da, hau da, herri bakoitzak berari dagokion herri-basoraeramaten ditu abereak bazkatzera.

Guztiek ezagutzen dituzte herri-basoen erabilera arautzen dituzten arauak. Arau-hausteren bat izanez gero, zigorra ezarrikoda. Oso gutxitan gertatzen da horrelakorik, eta araua hausten duenari herri-larreak erabiltzea debekatzen zaio zigor gisa.Ez daukate zaintza formalik, larreak erabiltzen dituztenek elkar zaintzen baitute. Edonork ikus ditzake sor daitezkeen gorabeherak,eta horrelakorik gertatuz gero, batzarrari emango diote berorren berri.

Elkartea sortu eta elkarte hori herri-basoez arduratu aurretik, erabilera-arau ugari hausten ziren. Orain, elkartearen eta bazkideenkontrola askoz eraginkorragoa da.

Bedarbideko bazkide guztiak galtzear zegoen Urduñako nekazarien kooperatiba zahar bateko kide egin dira berriki. Bedarbideriinteresatzen zitzaion eraikin baten jabea da kooperatiba hori. Eraikin horretan, piezak zatikatzeko gela bat, haragi-lantegi bateta elkarteen produktuetarako denda bat egokitu nahi ditu Beabidek. Kooperatiban gelditzen ziren bazkideekin hitz egin ondoren,Bedarbideko kideak kooperatibako bazkide izatea adostu zuten. Horrela, Bedarbidek eraikina bereganatu zuen, eta soilik elkarteaizatetik kooperatiba ere izatera pasatu da.

50

Page 51: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Ekoizpen Urduña,Nekazari eta abeltzainentzako aholkularitzaekologikoko zerbitzua, Urduña

DeskribapenaEkoizpen Urduña 2006an sortu zen udal-zerbitzua da, eta elikadura-burujabetzan eta agroekologian oinarritutakotokiko elikagai-sistema bat sortzea du xede.

Aurrekariak

Urduñako 2004-2007ko Plan Estrategikoak, bere helburu garrantzitsuenen artean, honako hau jaso zuen: nekazaritzaeta abeltzaintza ekologikoak garatzea, lehenengo sektorea suspertzeko eta ingurumenarekin iraunkorra eta harmonikoaizango den garapen bat lortzeko xede bikoitzarekin. Gainera, 2005eko Laudioko Eremu Funtzionaleko Lurralde PlanPartzialean, Urduña “hiri berde” gisa izendatzen da.

2004. urtean egin zen “Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Azterketa-Diagnostikoa” lanean oinarritzen diraplaneko jarduerak (Euskadin gaur egunera arte gai horren inguruan egin den azterketa bakarra da, hain zuzen).Jarduera horietako bat Ekoizpen Urduña, Aholkularitza Ekologikoko tokiko Zerbitzua” sortzea izan zen.

51

Page 52: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Ekoizpen Urduña

Zerbitzuaren deskribapena

Udaleko beste sail batzuekin elkarlanean ari da Ekoizpen elkartea, hala nola Turismo Sailarekin, Merkatarit-zakoarekin edota Prestakuntzakoarekin (autoenplegua); beraz, horien jarduerak jarduketa-esparru bereankoordinatuta eta txertatuta daude, Urduñako udalerria sustatzea xede duen Urduñederra udal-sozietate publikoan,hain zuzen.

Ekoizpen udal-zerbitzuaren helburu nagusia Urduñaren garapen agroekologikoa da, eta, horretarako, udalerrikosektoreek garatzen dituzten ekintza guztietan elikadura-burujabetza kontzeptua txertatu nahi du. Hori lortzeko,hainbat esparrutatik lan egiten da, eta, aurrerago ikusiko dugunez, Bedarbide eta Urduñako Zaporeak elkarteekere lantzen dituzten esparruekin bat dator hori, neurri handi batean. Sarritan, zaila da elkarte bati edo bestearidagozkion jarduerak zehaztea, hiru elkarte horien arteko lankidetza eta sinbiosia oso estua baita. Ondoren,Ekoizpen udal-zerbitzuak parte hartu duen jarduera batzuk deskribatuko ditugu.Hauxe da Ekoizpenek eskaintzen duen zerbitzuetako bat: eredu agroekologikora iristen laguntzea hala nahiduten ekoizleei. Horrek ez du esan nahi ekologikoak ez diren ekoizleei hainbat alderdiri buruzko aholkuak ematenez zaizkienik, produkzioa hobetzeko eta tokiko produktuak sustatzeko aholkuak ematen baitizkie. 2006. urtetik,hamabi ustiategik (nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak) eredu agroekologikorako urratsa egitea erabaki dute.

Agroekologikoaren sustapenari eta horri buruzko sentiberatzeari dagokienez, ikastaroak eta lantegiak antolatzenditu Ekoizpen udal-zerbitzuak. Agroekologia Foroa dute, eta hilero elkartzen dira. Sei urte baino gehiago daramatzalanean foroak, eta dagoeneko berrogeita hamar saiotik gora egin dituzte. Foro horitopagune garrantzitsu bihurtu da.

Sustapenaren ildo horretatik, partaidetzan oinarritutako baratze eta lorategi ekologikoak ezarri dira, herriko hirupuntu historikotan. Berorietan, horrelako baratzeak lantzen eta nekazaritza-ekoizpenak berarekin dakarren lanabalioesten ikas dezakete herritarrek. Turismo Sailarekin batera, baratze agroekologikoak ezagutzeko bisitagidatuak antolatzen dira; jende ugari izan da baratzeak bisitatzen, eta parte-hartzaileek oso balioespen positiboaegin dute. Produktuak dastatzeko ekitaldiak ere antolatzen dira.

Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko prestakuntzan ere parte hartu du Ekoizpenek.

Tokiko produktuen sustapenari dagokionez, hainbat ekimen burutu dira. Alde batetik, herriko ekoizleek hileroegiten zuten azoka berreskuratu da. 2008. urtean, berriz, Nerbioi Kontsumo Taldea sortu zen. Talde hori tokikoproduktuez hornitzen da, eta, gaur egun, modu autonomoan lan egiten du. Herriko ekoizleen, dendarien, ostalarieneta Turismo Sailaren arteko harremanak ere sustatu dira, eta, horri esker, tokiko produktuen presentzia areagotuegin da herriko saltoki askotan.

Inguruko ekoizleak biltzen dituen Urduñako Zaporeak elkartea (aurrerago hitz egingo dugu elkarte horretaz)sortzen ere parte hartu du Ekoizpenek. Elkarte horrek bere produktuen sustapena modu kolektiboan lantzendu. Denda bat ere ireki da, “Zaharra 12”, eta, bertan, Urduñako eta beste eskualde mugakide batzuetakoproduktuak saltzen dira.

Beste proiektu interesgarri bat udal-sukaldea da, nahiz eta oraindik ez den abian jarri. Urduñako egoitzan, udal-sukalde bat abian jarri nahi da, egoitza bera, eguneko zentroa eta eskola publikoa zerbitzatzeko. Udalak herriarengarapena sustatzeko hartutako konpromisoaren adierazle garbia da zerbitzu hori, ahal den neurrian tokikoproduktuez hornituko baita.

Azkenik, udala ordenantza bat egiten ari da, udalerriko lurrak berregituratzeko. Horretarako, errolda bat egitenari da lur horien gaur egungo erabilera aztertzeko. Lur horiek gazteei edo ekoizle berriei ematea pentsatzenari dira, edota baratze ludiko edo sendagarri gisa erabiltzea.

Urduñako Plan Estrategikoa idatzi zenetik, urrats garrantzitsuak egin dira, eta herriaren errealitatea aldatzenari da. Garbi ikusi da gai horren inguruan udalak hartu duen konpromisoa, eta Ekoizpen udal-zerbitzuarenjarduera horren adibide garbia da. Baina, udal-ekimenen artean, bereziki esanguratsua den ekimen batazpimarratu behar da: urte honetako urtarrilaren 27ko udalbatzak elikadura-burujabetzaren aldeko etabioaniztasunaren babeserako adierazpen instituzionala onartu zuen; adierazpen horren idazketan, udalak etaBedarbide eta Urduñako Zaporeak elkarteek parte hartu zuten.

Ez dugu hemen adierazpen horren eduki osoa azalduko, baina adierazpen horren bi elementu azpimarratu nahiditugu: elikadura-burujabetza eta Urduñaren konpromisoa.

52

Page 53: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Ekoizpen Urduña

Adierazpen horren arabera, elikadura-burujabetza eredu alternatibo bat da, eta, eredu horrenarabera, “elikadura eskubidea da, eta ez salgaia; natura errespetatzeak, bioaniztasunak, ekoizleenbizi-baldintzek, kontsumitzaileen osasunak eta guregan eragina duten erabakiak hartzerakoanguztion parte-hartzeak dute lehentasuna”.

Urduñak, beraz, honako konpromiso hauek hatu ditu:

1. Elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatzea. Elikagai seguruak, osasuntsuak,eta, aldi berean, natura errespetatzen eta animalien ongizatea bermatzen dutenak eskaintzendituzten elikadura-sistemen aldeko apustua egitea. Horretarako, ekoizpen agroekologikoareneredua aukeratu dute, eta eredu hori aurrera eramateko, ezinbesteko da nekazari ugari izatea.Horrela, Urduñak hainbat konpromiso hartu ditu: Ekoizpen zerbitzua eskaintzen jarraitzea,transgenikoen erabileraren aurka borroka egitea, tokiko produktuak sustatzea, elikagaiakprozesatzeko tokiko ohiturak berreskuratzea eta, ekoizpen-zikloa ixteko, hondakinen kudeaketaezartzea.

2. Elikagaiak banatzeko moduak aldatzea. Nekazariei herritarrentzat elikagaiak ekoizteko etaprozesatzeko aukera ematea. Banaketa-bideak laburtzea, ekoizleen eta kontsumitzaileen artekoharremanak sendotuz, kontsumo kolektiboko azpiegitura publikoei esker (udal-sukaldea,adibidez).

3. Nekazaritzako eta elikadurako sistemaren barnean, baldintza sozialak eta lana balioesteaeta hobetzea. Elikadura-katean (ekoizpena, prozesatzea, banaketa eta salmenta) lan egitenduten guztien baldintza sozialak eta lan-baldintzak hobetzeko lan egitea.

4. Guztion ondasunetarako dugun eskubidea aldarrikatzea. Guztion ondasunak (lurra, ugaldaitezkeen ohiko haziak, abere-arrazak, zuhaitzak, basoak, ura, airea eta ezagutza) modukolektiboan eta demokratikoan erabiltzea, giza eskubideak, genero-berdintasunean oinarritutakooreka, gizarte osoaren onura eta lurra errespetatzen direla bermatuz.

5. Demokratikoa, bidezkoa eta parekidea den gure hiri ereduan sakontzea. Zer eta nola ekoizteneta banatzen den erabakitzeko, herritarren parte-hartze aktiboa eta kalitatezkoa defendatzea,emakumeen eskubideei eta gazteen parte-hartzeari arreta berezia eskainiz.

6. Gure nekazaritzako eta elikadurako sistemak arautzen dituzten politika publikoak aldatzea.Politika publikoak aldatzeko lan egitea, horiek elikadura-eskubidean oinarri daitezen, elikagaiakekoizten dituztenentzat prezio zuzenak eta egonkorrak bermatuko dituzten lege-esparruaksortuz. Horien bidez, praktika ekologikoak sustatuko dira, prezioetan kanpoko kostuak barneratukodira eta nekazaritza-erreforma ezarriko da.

Ekoizpenek zeregin garrantzitsua bete du mugimendu horren barnean. Udalaren eta beste eragilebatzuen arteko topagunea izan da. Zerbitzu honen bidez, hainbat jarduera antolatu dira; batzuetan,jardueraren sustatzailea izan da zerbitzua, eta beste batzuetan, berriz, jarduera kudeatzeko etaaurrera eramateko ezinbesteko laguntza eskaini du.

HarremanetarakoEkoizpen UrduñaGran Vía 10 - beheko solairua.Urduña (Bizkaia) - PK: 48460Tel.: 945 384 [email protected]://www.urduna.com/euskera/08/udala/ekoizpen.php

53

Page 54: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Deskribapena

Urduñako Zaporeak nekazaritza-ekoizpenean lan egiten dutenUrduñako pertsonen elkarteada. Beren produktuak taldeanmerkaturatzea, tokiko produk-tuen kontsumoa indartzea etaUrduñako nekazaritza-jardueraprofesionala berreskuratzea diraelkartearen helburuak.

Aurrekariak

2007an Slow Food Fundazioarekin batera Bilboko BEC-en egin zen bi urtezbehingo azoka izan zen talde honen abiapuntua. Gaur egun elkarteko kidedirenak bakoitza bere aldetik azokan parte hartzera gonbidatu zituzten; bainataldean parte hartzea erabaki zuten, Urduñako Zaporeak izenarekin, elkarrilana erraztearren. Lortu zuten arrakasta ikusita eta elkarrekin lan egiteaesperientzia paregabea izan zela jabetuta, elkartea sortzea eta bidea elkarrekinegitea erabaki zuten.

Urduñan elikadura-burujabetzaren alde lanean ari den mugimendu zabalarenbarnean eman zuen izena Urduñako Zaporeak elkarteak. Mugimendu horretan,udala eta hainbat elkarte daude, eta horrek bultzada handia eman dioUrduñako Zaporeak elkarteari (eta alderantziz).

Urduñako Zaporeak

Baliabidea

Urduñako Zaporeak elkarteko ekoizleen taldea merkatuan leku bat egiteko lanean arida, gaur egun elikadura-korporazio handiek eta salgune handiek erabat hartuta baitaukatemerkatu hori. Batez ere tokiko merkatua interesatzen bazaio ere, merkatu horren aurkadoazen hainbat faktorek baldintzatzen dute elkartea. Horrela laburtzen ditu elkarteakberak faktore horiek: gaur egungo kontsumo-ohiturak; Osasun Sailak ezartzen dituenosasun-arauak, eta horiei buruz egiten duen interpretazioa, azken finean, ekoizpen txikienkalterako eta industria handien onurarako baitira; eta beraien produktuak merkaturatzekoeta sustatzeko baliabide eta mekanismo eraginkorren falta.

Zailtasun horiek gainditzen saiatzeko, Urduñako Zaporeak elkarteak, zenbaitetan elikadura-burujabetzaren alde lanean ari diren inguruko beste taldeekin batera, hainbat ekintzaabian jarri ditu herri mailan, bere produktuak errazago merkaturatzeko eta sustatzeko:

54

Page 55: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

produktuak dastatzeko ekitaldiak egiten dituzte,ustiategietara bisitak antolatzen dituzte, lante-giak (batez ere sukaldaritzako tradizioak be-rreskuratzeko) eta prestakuntza-ikastaroakegin dituzte; tokiko azoketan parte hartzen dute,eta baita beste hiri batzuetako elikagai-azoketanere; ekoizpen- eta merkaturatze eredu berriakezagutzeko, beste herrialdeetara bisitak egindituzte; Turismo Sailarekin eta Merkatarit-zakoarekin elkarlanean ari dira; udalarekinbatera (Ekoizpen udal-zerbitzuaren bidez), den-da bat ireki zuten Urduñan, tokiko produktuakmerkaturatzeko; eta gaur egun, sarean dendabat irekitzeko asmoa dute.

Jarduera horiek guztiek merkatuan eta, bereziki,tokiko merkatuan lekua egitea dute helburu,azken batean, elikadura-burujabetzarako bideaeraikitzeko.

Ez dute azpiegitura propiorik. Udalaren bi lokalerabiltzen dituzte; bata, elkartzeko, eta, bestea,biltegi gisa.

Urduñako Zaporeak

Arauak

Elkarte gisa antolatuta dago Urduñako Zaporeak elkartea. Zuzendaritza-batzordea du, lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak,diruzainak eta batzordekideak osatutakoa, eta bazkideen batzarra ere egiten da. Hala ere, batzar bidez funtzionatzen du funtsean,beste arrazoi batzuen artean soilik hamar kide direlako, baina batez ere, guztiak proiektuan oso inplikatuta daudelako. Batzarretarahamar bazkideak joaten dira, hain zuzen.

Batzordeko kide bakoitzak bere zereginak ongi zehaztuta dituen arren, besteei laguntzeko prest azaltzen dira beti, hala behar izanezgero. Ez dute egindako lanarengatik inolako ordainsaririk jasotzen, eta beren eguneroko zereginekin bateratzen dute elkarteko lana.

Batzar bidezko funtzionamenduari esker, informazioa erraz zabaltzen da, bai elkartearen jarduerei eta kudeaketari dagokiena, baieta bazkide bakoitzaren jarduerari dagokiona ere. Bileretan elkartzeaz gain, batzordeko kideek ia egunero izaten dute harremanatelefono edota posta elektroniko bidez. Ildo horretatik, ez da urteko konturik aurkezten batzarrean, beste elkarte batzuetan egitenden moduan; aitzitik, batzordearen etengabeko ebaluazio moduko bat egiten da.

Unean uneko baldintzek eskatzen duten modura antolatzen da jarduera bakoitza. Azoka edo salmenta-ekitaldi batera joan behardutenean, bakoitzak jartzen dituen produktuen zerrenda egiten da. Salmenten ondoren, emate-agiri bat egiten da, eta agiri horretan,saldu diren produktuen berri jasotzen da; horrela, bakoitzak saldu dituen produktuen araberako ordainsaria jasotzen du. Diru guztiaekoizleen artean banatzen da. Hala ere, lantegiak antolatzen dituztenean, lan horren truke irabazitako diru guztia elkarteak jasotzendu. Erakundeetatik jasotzen dituzten diru-laguntzen bidez ere finantzatzen da. Bide batetik nahiz bestetik jasotako diruak zenbaitgastu ordaintzeko erabiltzen dituzte: bidaiak, egunsariak, eta abar. Baina, askotan, zenbait gastu beren dirutik ordaindu behar izatendituzte.

Komunitatea

Urduñako Zaporeak elkartea hamar pertsonak osatzen dute, eta guztiek beren nekazaritzako produktuak ekoizten,eraldatzen eta saltzen dituzte. Elkarteko kide izateko, ezinbestekoa da beren jarduera Urduñan kokatzea, eta jarduerahorretan modu profesionalean aritzea.

Elkarteko kideek askotariko produktuak ekoizten dituzte: txakolina, barraskilo ekologikoak, ozpina, arrautza ekologikoak,etxean egindako gozopilak, fruta eta barazki ekologikoak, marmelada ekologikoak, gaztak eta haragia.

Kide guztiek elkar ezagutzen dute, eta oso harreman estua dute elkarrekin. Elkartu egiten dira, eta jarduerak taldeanegiten dituzte askotan; gainera, telefonoz edo email bidez etengabe harremanetan daude, eta, beraz, guztiek duteelkartean gertatzen denaren berri eta bakoitzaren ustiategian gertatzen denaren berri.

Oso talde trinkoa da, ongi moldatzen dena, konpromiso maila handikoa, eta jarduera nahiz ekimen ugari garatzendituzte.

55

Page 56: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Urduñako Zaporeak

Urduñako Zaporeak elkarteak bakarka inoiz lortuko ez zituzten hel-buruak lortzeko aukera eman die bazkideei. Urduñako Zaporeakizenaren babesean sustatzen eta merkaturatzen dituzte beren produk-tuak, horrela, horren saturatuta dagoen merkatu horretan nortasunbereizgarri bat lortzeko eta beren salmentak areagotzeko. Izendapenhorrekin sartu dira merkataritza-sareetan (azokak, merkatuak, herrikodendak, etab.), instituzio-sareetan (udalarekin, Bizkaiko Aldundiarekineta Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanak, adibidez) nahiz bestemota bateko sareetan (Urduñako gainerako elkarteak, Slow FoodFundazioa, etab.).

Elkartearen sorrerak nekazaritza-ekoizpenean aritzen direnen artekoharremana sendotu du, jarduera sustatzeaz gain.

Elkartearen helburua ez da soilik ekonomikoa eta beren salmentaketa onurak hobetzea; elkartearen jardueren eta lorpenen kokaguneden herria, hau da, Urduña, kontuan hartuta balioetsi behar dira horiekere. Urduñako Zaporeak elkartearen helburuak beste taldeen etaudalaren beraren helburuekin bat datoz, eta elkarren osagarri dira,elikadura-burujabetza lortzea, Urduñako nekazaritzako sektoreaindartzea eta tokiko produktua balioestea baitituzte guztiek helburu.Bertako bazkideei onurak ekartzeaz gain, herri osoari onura dakarkionjarduera da.

Gainera, kontuan hartu behar dira tokiko produktuaren aldeko apustuaksortzen dituen zeharkako onurak ere, tokiko ekonomia indartzeaz gain,igorpenak ere murrizten baitira garraioa murriztearen ondorioz.

Abantailak

Elkarte gisa jarduteaz gain, ekoizle bakoitza enpresa independente gisa aritzen da, eta bakoitzakbere salmentak egiten ditu elkartetik kanpo.

Denda bat dute Urduñan, Zaharra 12, eta, bertan, tokiko produktuak soilik saltzen dituzte.Denda hori izan zen, hain zuzen, Urduñako Zaporeak elkarteak Urduñako Udalarekin baterasustatu zuen ekimenetako bat. Hasiera batean elkarteak kudeatu behar bazuen ere, azkenikdendaren kudeaketa udalak lehiaketa bidez esleitzea egokiago zela iruditu zitzaien. Beraz,elkarteari dagokionez, independentea da, baina helburu bera dute: tokiko produktuak sustatzea.Eta horregatik, gogoz aritzen dira elkarrekin lanean.

Kontsumo talde bat produktuz hornitzen dute, eta elkarteko kide batzuei beren jardueranegonkortzeko aukera eman die horrek.

Elkarteak estatutuak ditu. Onartu ondoren, berehala aldatu zituzten, hasieran zehaztutakohelburuak nahikoa ez zirela ohartu baitziren. Hasiera batean, estatutuek nekazaritzako sektoreramugatzen zuten soilik elkartearen jarduera, baina, berehala, beste sektore batzuekin elkarlaneanhasi ziren, hala nola turismoko, merkataritzako eta hezkuntzako sektoreekin, eta lan hori berenestatutuetan islatu nahi izan zuten.

Eskola publikorako sukaldaritza-proiektu batean parte hartzen ari dira, udalak tokiko produktuaksustatzeko eta horiek merkaturatzen laguntzeko hartutako konpromisoaren barnean txertatutadagoen proiektuan, hain zuzen.

Harremanetarako

Ekoizpen UrduñaGran Vía 10 - beheko solairua.Urduña (Bizkaia) - PK: 48460Tel.: 945 384 [email protected]://www.urduna.com/euskera/08/udala/ekoizpen.php

56

Page 57: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Deskribapena

Aramaixo Basarri Barri(ABB) fundazio bat da, landa-inguruaren garapenaren,parte-hartzearen eta ikerke-taren bitartez herria bizibe-rritzeko helburua duena.ABB fundazioa hamar taldekosatzen dute, eta hainbat ar-lotan lan egiten dute: Ara-maioko produktuen garape-nean, tokiko merkatuasuspertzeko zereginetan, ba-so-kudeaketan, subiranota-sun energetikoan, ondarekulturalaren eta arkeolo-gikoaren berreskurapeneaneta aisialdiaren eta turismoiraunkorraren garapenean.

Baserria da oinarrizko eko-nomia-unitatea fundazio ho-nentzat, eta berori suspertunahi dute, nekazaritzako etaabeltzaintzako jardueren bi-tartez.

AurrekariakHerriko garai bateko bizimodua nola desagertzen ari zen etsipenez ikusten zutenherriko hainbat pertsonaren artean ernatu zen ABB fundazioa; hein handian, landa-inguruak jasan dituen aldaketa handien ondorio zen bizimodu-aldaketa hura, izanere, urte askoan nagusi izandako eta herriko landa-jardueraren eta bizimoduarenardatz baserria izan zuen ereduaren oso desberdina zen ekoizpen-eredua ari zennagusitzen. Aldaketa horiek onerako ez zirela uste zuten hainbat herritarrek, etabaserriaren garai bateko indarra berreskuratzeko asmoz ekin zioten lanari.

Duela lau urte, gutxi gorabehera, Aramaioko baserrietako hamabi pertsonak taldebat osatu zuten; sagardogileak ziren guztiak, eta elkartzea eta euren sektorearenbarnean zerbait egitea erabaki zuten. Jarduera horri etekina ateratzea baino,baserriko berezko jarduerak bere horretan gordetzea eta garai batean zuten balioaberreskuratzea zituzten helburu. Nonbaitetik hasi beharra zegoen.

Inguruko beste sagardogile batzuek nola lan egiten zuten ikusi ondoren, elkartzeaeta Aramaixoko Sagarzaleen Elkartea sortzea erabaki zuten. Horrela sortu zen gauregun ABB osatzen duten hamar taldeetatik lehena, hain zuzen ere, fundazioarenernamuintzat har daitekeena.

ABB sortzeko ideia sagardogileen elkartetik eta ondarea berreskuratzeko taldetiksortu zen. Udalak babesa eman zien hasiera-hasieratik, eta, hala, erakunde horrekzeresan handia izan du ABB fundazioa sortzeko, sustatzeko eta egituratzeko orduannahiz gainerako taldeak bultzatzeko orduan. Udalak lokalak, azpiegiturak eta laguntzateknikoa emateaz gain, landagunea garatzeko plan bat prestatu du, bertako elikagaiaketa baliabide energetiko eta kulturalak sustatzeko ideian oinarritutakoa. Proiektuhori egituratzeko landa-inguruen garapenerako beste proiektu batzuetan oinarrituziren, hala nola Ezkio-Itsaso, Zerain, Lastur eta Beizamakoetan.

Baserria eta, horrekin batera, bizimodu bat eta balio batzuk suspertzeko ideia errazerrotu zen herrian. Sagarraren taldea eredu bihurtu zen, eta herriko beste pertsonabatzuek beste talde batzuk eratu zituzten hainbat jardueraren inguruan, une honetanABB osatzen duten hamar taldeak eratu arte.

Hasierako abiapuntua baserriaren zeregina berreskuratzea bazen ere, fundazioarenhelburu bakarra ez da faltan botatzen duten garai bateko bizimodua suspertzea,baizik eta bizimodu horretan egungo balioak aurkitzea, hala nola elikagaien etaenergiaren alorretako subiranotasuna, iraunkortasuna, zirkuitu laburra, etab., etahori guztia kanpoko ereduetara jo beharrik izan gabe.

Aramaixo Basarri Barri

57

Page 58: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Aramaixo Basarri Barri

Komunitatea

Aramaio 1.600 biztanleko herria da, eta 241 baserri ditu.Baserri guztiek, zuzenean nahiz zeharka, ABB fundazioanparte hartzen dute. Beraz, baserri gehienetako kiderenbatek aktiboki eta zuzenean parte hartzen du ABBn, edozeharka parte hartzen du, taldeek eratutako erakunderenbaten bitartez. Aramaioko biztanle gehienak baserrietanbizi direla esan behar da, eta herrigune txikian bizi direnekere nekazaritzako jardueraren bat egiten dutela.

Lehen esandakoaren ildotik, nortasun juridiko berezia dutenhamar taldek osatzen dute ABB:

ASE, Aramaixoko Sagarzaleen Elkartea. Talde honeksagar-zukua ekoizten du, baina ia galduta dauden es-pezieak berreskuratzen eta haraneko aldaera bereziaksustatzen ditu. 36 kide ditu elkarteak.

Baliabidea

ABB da hamar taldeak biltzen dituen erakundea, eta talde guztiek erabil dezaketen azpiegitura propioa du.

Alde batetik, udalaren ikerketa eta berrikuntza-zentro bat inauguratu dute duela gutxi, artean guztiz abiarazi ezdena. Taldeek beren jardunak gara ditzaten egokituta dago (eraldaketa eta lanketa), eta beren jarduerekin zentrotikkanpo jarraitzeko nahikoa autonomia lortu arte erabil dezakete berori. Alde horretatik, ekimenen “haztegia” delaesan daiteke, esperimentaziora eta ikerketara irekitako gunea. Taldeek espazioak eskura dituzte, eta eurek jarribeharko dute jarduera garatzeko beharrezko makineria. Zentroak prestakuntzarako eremu bat ere badu (oraindikamaitzeke dago), eta ikastaroak, hitzaldiak eta prestakuntzarekin lotutako beste jarduera batzuk egin ahal izangodira bertan.Bestalde, udalak garai bateko abere-hiltegia egokitu du, taldeek hori ere erabil dezaten. Besteak beste, kontsumo-taldeen saskiak prestatzen dira eraikin horretan.

Azken bi urteetan udalak berak kontratatutako dinamizatzaile baten laguntza dute, eta fundazioa bera eta fundaziokotaldeak dinamizatzea da berorren helburua. Talde berriei antolatzen laguntzen die, eredu edo inspirazio gisaerabiltzeko inguruko erreferentziak aurkitzen laguntzen die, zeregin burokratikoan gidatzen ditu, jendea bultzatzendu talde berriak sor ditzaten, pertsonak koordinatzen ditu, kontaktuak eskaintzen dizkie, diru-laguntzak izapidetzenditu, etab. 2010. urtean lanean hasi zenetik, zortzi talde berri osatu dira. Fundazioa behin betiko erregistratzendenean, fundazioak berak kontratatuko du dinamizatzailea.

Udalak, bestalde, lursailak eskainiko ditu basoaren kudeaketara eta biomasa-energia ekoiztera zuzendutakotaldearen proposamena garatzeko.

ABBko kide guztiek partekatzen dituzten baliabideei buruz aritu gara orain arte, baina, horiez gain, talde bakoitzakdituen baliabideak ere hortxe daude. Talde bakoitza autonomoa eta independentea denez, bakoitzaren eskema osodesberdina da. Lanketan edo eraldaketan aritzen diren taldeei dagokienez, talde bakoitzeko kide guztiek baliabidekomun batzuk partekatzen dituzte. Baina alde handia dago talde batzuetatik besteetara, ez baitituzte premia etaneurri berdinak, esate baterako, barazkiak lantzen dituen taldeak edo esnea ekoizten duenak. Zenbait kasutan,baliabide gutxi dituzte taldean, eta beste batzuek, aldiz, azpiegitura handiak edo makineria behar dituzte. Badatalde guztietan errepikatzen den ezaugarri bat: kide bakoitzak bere ustiategi berezia du, hau da, bere baserria.

ABB fundazioak zero aurrekontuaren ideia sustatzen du taldeetan, hau da, aurretik dituzten baliabideak ahal besteoptimizatu behar dituzte, ahal izanez gero, bakoitzak duena besteekin partekatuz. Noski, kasu honetan ere taldebakoitzaren idiosinkrasia desberdina da, eta inbertsioari dagokionez ere beharrak askotarikoak dira. Dena den,inbertsioa ahalik eta zehatzena izaten saiatzen dira beti.

Eskura duten beste baliabide bat, gero eta indar handiagoa hartzen ari dena, auzolana da. Taldeek auzolanarenbidez garatu nahi dituzte zenbait jarduera, esate baterako Aramaioko Ondarearen Berreskurapen Taldeak egitendituen hainbat lan (ermitak, bideak, iturriak, etab. berreskuratzeko zereginak).

58

Page 59: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Aramaixo Basarri Barri

Aramaioko Baratzezainen Taldea: kontsumo-taldearentzat astero barazkien saskiak prestatzen dituen baratzezainentaldea da. 4 kidek osatzen dute.

IRIKIÑ, baratzeko produktuak lantzeko taldea: talde honetako kideek beren baratzeetako produktuekin kontserbakprestatzen dituzte. 20 kidek osatzen dute.

Arrautza-ekoizleen taldea: arrautza ekologikoak ekoizteko aukera ikertzen ari dira. 5 arrautza-ekoizle dira.

Esne-ekoizleen taldea: 6 artzainez osatutako taldea da, eta jasotzen duten esne guztia batzen dute. Beren esneberezia prestatzeko asmoa dute, eta produktu berriak prestatzen ari dira (gazta eta jogurtak).

JARINDO, Aramaixoko Ganaduzainen Elkartea: mendiko ganadurako inbertsioak egiten dituzte taldean.

Amailur kontsumo-taldea: 11 familiaz osatutako kontsumo-taldea. Kontsumo arduratsua bultzatzea dute helburu.

ARBEL, Aramaixoko baserritarren kooperatiba: baserritarren kooperatiba honetako kideek pentsua ekoizten dute.Laster zerbitzu berriak eskaini nahi dizkiete Aramaioko bizilagunei: landare eta hazi ekologikoak, lanerako tresnaketa jantziak, etab.

Basoa kudeatzeko eta energia-proiektu bat garatzeko taldea: talde honek mendien kudeaketa iraunkorra eginnahi du, eta, aldi berean, mendiko zura baliatu nahi du energia ekoizteko.

AOBT, Aramaioko Ondarearen Berreskurapen Taldea: talde honen helburua Aramaioko ondarea berreskuratzeaeta ezagutzera ematea da.

Taldeek fundazioan parte hartzen dute, baina autonomia osoa dute; hala ere, horrek ez du eragozten taldeen artekolankidetza eta helburuen koherentzia. Halaber, talde bakoitzak bere proiektuak finantzatzeko bideak bilatu behar ditu,fundazioak horretarako laguntza teknikoa ematen badie ere.

Ez dago baldintza berezirik ABBn parte hartzeko. Dena den, talde guztiek bete beharreko puntu batzuk zehaztu dira:taldeek irekiak izan behar dute, inolako mugarik ezarri gabe, eta ustiapena edo ekoizpen-unitatea Aramaion duenedozein pertsonak hartu ahal izango du parte; nekazaritza naturala garatu eta sustatu behar dute; eta inbertsioeidagokienez, beharrezkoak baino ez dituzte egingo, edo, hala dagokionean, batere ez.

Ikerketa da ABBren beste zutabe bat. Fundazioko kide izateko nahitaezko baldintza ez den arren, euren jarduerarekinlotutako ikerketaren bat garatzera bultzatzen dituzte taldeak (espezieen berreskurapena, ingurura hobekien egokitzendiren espezieen hautaketa, ekoizpen ekologikorako moduak, produktuen lanketa, ondarearen ikerketa eta berreskurapena,etab.). Arlo horretan lan handiena egiten duen taldea sagarzaleena da, tokiko sagar-aldaera ugari berreskuratu baititu.Gainera, Euskalerriko Hazien Sarearekin eta Bionekazaritza Elkartearekin (Nekazaritza eta Abeltzaintza EkologikorakoArabako Elkartea) batera lan egiten du, eta, beste erakunde batzuekin batera, hainbat esperimentu egin ditu Izkin,Valderejon eta Aramaion. Bestalde, ondarea berreskuratzeko taldeak ere lan handia egin du esparru horretan.

Talde bakoitzak antolatzeko modu berezia du, eta, beraz, taldeko kide izateko bete beharreko baldintzak zehazten ditu.Zenbait kasutan, jardueraren arabera, hasierako inbertsio bat egin behar izaten dute, edo nolabaiteko azpiegitura behardute; beste batzuetan, berriz, ez da ez inbertsiorik ez azpiegiturarik behar.

Taldeetan parte hartzen duten pertsona guztiak Aramaiokoak izan ohi dira, baina fundazioa prest dago beste ingurubatzuetatik iritsitako pertsonekin edo taldeekin lan egiteko. Esate baterako, filosofia eta helburu berberak dituztenhainbat erakunderekin lankidetzazko harremanak dituzte, eta informazioa trukatzen dute haiekin.

59

Page 60: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Aramaixo Basarri Barri

ArauakAurreko deskribapenetik ondoriozta daitekeenez, ABB fundazioa eratze-prozesuan da oraindik, eta ezaugarri asko zehazteke daude.Jarduerak arautzeko arauei dagokienez, esan behar da taldeak eta fundazioa bera behin betiko egitura hartzen doazen heineanprestatzen eta doitzen direla. Hala ere, badituzte hainbat oinarri, baina horiek ere aldaketaren bat jasan dezakete.

ABB fundazioa duela gutxi eratu da. Irudi juridiko hori aukeratzeko bi arrazoi izan dituzte: lehena, irudi juridikoak berak herritarguztien interesaren alde lan egiteko helburua islatzea; bigarrena, fundazioa osatzen duten askotariko taldeak (elkarteak, enpresak,kooperatibak, etab.) hartzeko irudi egokiena aukeratzea.

Fundazioa denez, gobernu-organo hauek ditu: patronatua, batzorde betearazlea eta gerentzia. Patronatua da organo nagusia, etahamaika ordezkarik osatzen dute: Udaleko hiruk, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueretan aritzen diren taldeetako bostek -taldeek aukeratzen dituzte-, eta zeregin soziokulturaletan aritzen diren taldeetako hiruk, azken horiek ere taldeek aukeratutakoak.ABBren izaera parte-hartzaileari eutsi nahi diote, eta, horretarako, patronatuaren bilerak irekiak dira, edonork parte hartzeko aukeraizan dezan.

Batzorde betearazleak, izenak dioenaren ildotik, betearazteko zeregina du. Gerenteak eta patronatuko lau kidek osatzen dute. Hileanbehin biltzen da, zehaztutako helburuak betetzen direla egiaztatzeko. Gerentzia arduratuko da eguneroko lanaz, eta izaera betearazleadu baita ere.

Fundazioaren organo formalak horiek badira ere, “batzorde orokorra” deritzotena ere izan dute orain arte, eta aurrerantzean ereizan nahi dute, horixe izan baita orain arte antolatzeko erabili duten baliabidea. Batzar baten antzekoa da, eta jende guztiak hartzendu parte; talde guztietako ordezkari guztiak biltzen dira eta hartu beharreko bideari buruzko erabakiak hartzen dituzte, ABBri buruzkoinformazio guztia nahiz talde bakoitzari buruzkoa ematen dute, etab. Azken batean, informazio guztia trukatzeko gunea da, etajarraitu beharreko estrategiak ere batzorde horretan diseinatzen dira. Parte-hartzean oinarritzen da, ez soilik lan egiteko moduaridagokionez, baita bileren maiztasunari dagokionez ere, izan ere, hamabostean behin edo bitan biltzen dira (15 pertsona joan ohidira batez beste).

Estatutuek arautzen dute fundazioa, eta berorietan jasotzen dira erakundearen helburu eta irizpide orokorrak. Estatutuak nahikoarruntak dira, eta antzeko beste ekimen batzuen esperientzia baliatu dute euren beharretara egokitzeko.

Oraindik ez dute barne-araudia idatzi, baina estatutuek jasotzen ez duten guztia, fundazioaren alderdi operatiboagoekin lotutakoa,barne-araudian jasoko dutela aurreikusi dute, hala nola instalazio komun guztien erabilera eta diziplina, taldeek bete behar dituztenosasun-baldintzak, beste erakunde batzuekin batera lan egiteko jarraibideak, etab. Dena den, barne-araudiak, une honetan aurreikusiez arren, etorkizunean aurre egin beharko dieten egoeren arabera egokitu beharko duela ulertzen dutela aipatu behar da.

Talde bakoitzak, halaber, bere estatutuak ditu, eta talde beteranoenek barne-araudia ere badute. Talde asko beste talde batzuenestatutuetan oinarritu dira euren estatutuak idazteko, eta beren beharren arabera egokitu dituzte. Horrek, lana errazteaz gain, taldeguztiek printzipio berberak izatea ekarriko du.

Lehen esan dugunez, informazioa batzorde orokorrean ematen da, baina, horrez gain, modu informalean ere zabaltzen da, kideakkalean edo tabernan elkartzen direnean, edo telefonoz edo posta elektronikoz; beraz, ABBn aritzen diren pertsonen artekokomunikazioa handia da. Baliabide formalagoak ere erabiltzen dituzte, hala nola tokiko komunikabideak, esate baterako talde berribat sortzen denean. Denbora gutxi barru web-orri bat eta intraneta izango dute.

Hala ere, esan behar da ABBren nahiz taldeen funtzionamendua ez dagoela oso araututa, hein batean oraindik lehen pausoakematen ari direlako, eta baita formaltasun falta horrek ematen duen malgutasunez jokatu nahi dutelako eta askatasuna gorde nahidutelako. Dinamika bizia dute, azken helmuga zein izango den argi ez izan arren.

60

Page 61: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Aramaixo Basarri Barri

ABB Fundazioa lehen urratsak ematen ari da oraindik, eta, beraz,mugimendu horrek zer emaitza eman ditzakeen ikusteke dago. Halaere, lorpen garrantzitsuak egin dituela esan dezakegu, hala nolaAramaioko biztanle ugari mobilizatu, nekazaritzaren eta baserrikokultura bultzatuz herriko bizi-kalitatea hobetzeko.

Taldeen eta ABBk eskaintzen duen babesaren bidez, hainbat ekimeneta jarduera abiarazi dira: tokiko produktuen ekoizpena eta lanketa,ondarearen berreskurapena, tokiko kontsumoa eta hainbat arlotakoikerketa (espezieen berreskurapena, espezieen egokitzapena, biomasa,arrautza ekologikoak, ondarea, larreak eta pentsu ekologikoa, etab.).Jarduera horiek taldean egiten direlako eta baliabide komunak erabil-tzen direlako bidera daitezke; bestela, ezinezkoa litzateke beroriekgaratzea.

Parte-hartzean oinarritutako jarduera horiei esker, herriko jendearenarteko harremanak estutu egin dira, eragin-trukea handiagoa da,bizilagunek gehiago eta hobeto ezagutzen dute elkar, baterako proie-ktuetan parte hartzen dute eta, gainera, guztiek norabide berean egitendute arraunean.

Proiektua integrala da, hainbat arrazoirengatik: proiektuaren ikuspegiakarlo ekonomikoa, soziala, kulturala eta ingurumenarekin lotutakoakontuan hartzen dituelako eta guztiak lotzen dituelako; eta motaguztietako eragileek (taldeak, elkarteak, enpresak, udalak) eta pertsonek(gazteak, adinekoak, emakumeak, gizonak, nekazariak, abeltzainak,profesionalak, zaleak, hasi berriak, esperientziadunak, ekoizleak,kontsumitzaileak, etab.) parte hartzea lortu duelako.

Fundazioaren jarduerak eta taldeak lehen fruituak ematen hasiak dira,eta bide onean doaz. Hala ere, ABBren arrakasta nagusia, hain zuzenere, jendea erakartzeko duen gaitasuna eta parte-hartzean oinarritutaegotea dela uste dugu.

Abantailak

HarremanetarakoAramaixo Basarri BarriAramaioko UdalaBixente Goikoetxea enparantza, 1PK 01160. Aramaio (Araba)Tel.: 945 445 [email protected]

61

Page 62: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Amaierako zenbait gogoeta

IV. atala.

Esperientziak ikusgai egitea

Ondasun erkideen eta talde-erakundeen antolamenduen kudeaketareninguruabarrak aztertzeko gure jakin-nahian eta hemen aurkezten dugunesperientzien lehenengo bilduma honetan oinarrituta, interesgarria irudituzaigu gure ustez debate hau aberasten jarraitzeko egokiak izango diren zenbaitgogoeta egitea.

Lehenik, argi adierazi nahi dugu, gure ustez, garrantzitsua dela talde-erakundeen antolamenduan eta ondasunerkideen kudeaketan oinarritutako honelako esperientziak ikusgai egiteko lanarekin jarraitzea. Baina, zerbaitikusgai egiteko eta inguruko gauzetatik bereizteko, beharrezkoa da nortasun berezia izatea. Esaerak dioenarenildotik, “izena duenak izana du”. Eta horixe egin nahi izan dugu: hainbat jarduketa zehaztugabetasunetik atera,jarduketa horiek ohikoak direnez (landa-inguruan) ez baitute gure arreta pizten, eta askotarikoak etaplastikotasun handikoak direnez, ez baitzaizkigu behar bezala zehaztuta agertzen. Jarduera horiek ikusgaiegiteko ahalegin honek taldeko antolaera eta kudeaketaren eredu bidezkoagoa eta iraunkorragoa zehaztenlagunduko duela espero dugu, ez soilik landa-ingururako, baita beste sektore batzuetarako ere. Horregatik,garrantzitsua iruditzen zaigu antzeko beste esperientzia batzuk jasotzeko zeregin honekin jarraitzea (landa-eremuan batez ere), horien azterketak eredu horretara hurbil gaitzan.

Gure gaur egungo gizartean eta gure merkatuetan horren ohikoak diren dinamika indibidualistek eta lehiakorrekirents ditzakete ohitura horiek (oso antzinakoak askotan), eta horregatik, beroriek berreskuratzeko zereginaere bada honakoa. Aspaldiko ohitura horien galera izugarria litzateke zentzu guztietan, baita gure ondarearieta kultura-tradizioari dagokienez ere.

Funtsezkoa da esperientzia horiei merezi duten garrantzia ematea, eta aitorpen hori laguntza instituzionalarekinbabestea, izan ere, ekimen horiek ekarpen handia egiten diote sorleku duten inguruari nahiz, oro har, gizarteari,eta ez dute beti merezi duten aitortza edo saria jasotzen.

Komunitatearen sorrera

Hemen jasotako esperientziak askotarikoak diren arren, badute bateratzen dituen zerbait: esperientziaguztietan, kideek interes jakin batzuk bateratzen dituzte, elkartzen dituen, motibatzen dituen eta komunitatebihurtzen dituen batasun-puntu bat aurkitzen dute. Batzuetan, batzen dituen puntu hori oso pragmatikoaizaten da, hala nola euren bizimoduaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzea edo sendotzea, baina, halaere, ikusi dugu kasu askotan horren prosaikoak ez diren beste motibazio batzuk ere izaten dituztela: basoarekikoatxikimendua, nortasun baten defentsa, olibondoarekiko maitasuna, egiten duten lanarekiko harrotasuna,beren ingurua hobetzeko nahia, beren herriarekiko atxikimendua, etab. Elementu eta interes komun horiek,misterioz betetako prozesu baten bitartez (batzuetan gertatu egiten baita eta beste batzuetan, aldiz, ez),pertsonen talde xume bat komunitate edo kolektibo bihurtzea eta modu antolatuan jokatzea lortzen dute.

Bestalde, jabetu gara kasu askotan alma mater bat edo lidergorako gaitasun handia duen pertsona bat izatendela gidaria, eta pertsona horrek hainbat pertsonaren interesak bateratzea edo adieraztea lortzen duela etaproiektuei bizi handia ematen diela. Hori ere misterioa da, ezin baita iragarri edo kalkulatu.

62

Page 63: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak

Aldeko faktoreak

Ostromen ereduari jarraituz berriro ere, atal honen amaieran baliabide komunen kudeaketa eraginkorraizatea eta baliabide horiek iraunkorrak izatea ahalbidetzen duten faktoreak identifikatuko ditugu. Faktorehoriek identifika daitezke, hein handiagoan edo txikiagoan, hemen aztertu ditugun esperientzia askotan.Hauek izango lirateke faktore nagusiak:

Komunitatean parte hartzen dutenek nahiko erraz eskura dezakete baliabidearen baldintzei buruzko etaustiapenak izango dituen etekinei eta kostuei buruzko informazioa.

Ezagutzen eta ulertzen dituzte egoera bati eusteak izan ditzakeen onurak eta arriskuak, berenfuntzionamenduan aldaketak egitea ekar ditzakeenekin alderatuta.

Elkarrekikotasunezko eta konfiantzazko arauak partekatzen dituzte, eta arau horiek oso baliagarriakizaten dira, batez ere hasieran.

Baliabidea erabiltzen duen taldea nahiko egonkorra izaten da.

Inguru berean denbora luzez bizitzeko eta lan egiteko asmoa dute (beren ondorengoak ere han bizitzeanahi dute), eta, beraz, baliabidearen erabilera eraginkorra egiten dute, etorkizunean agor ez dadin.

Erabaki kolektiboak hartzeko arauak erabiltzen dituzte, eta erabaki horiek aho batez har daitezke, edogutxi batzuen erabakia izan daiteke (baita gehiengo urri batena ere); beraz, negoziazio-kostu handiakbaztertzen dituzte.

Kontrol-sistema eta zigor-araubiderako erabaki zehatzak eta kostu txikikoak har ditzakete.

Zalantzarik gabe, esperientzia hauek hainbat printzipiok, hala nola lankidetzak eta parte-hartzeak, egindiezaguketen ekarpena erakusten digute; antolatzeak, norbanakoen ekintzak arautzeko arauak zehazteaknahiz baliabide baten iraunkortasuna bermatzeak duten garrantziaz ere jabetzen laguntzen digute; eta,bereziki, erakunde kolektiboak ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik eraginkorrak izandaitezkeela erakusten digute.

63

Page 64: EUSKADIKO LEHEN SEKTOREKO ONDASUN · PDF fileCheltenham, Ingalaterra: Edward Elgar. Orain arte, saihetsi egin dugu “jabetzaz” (herri-jabetza) hitz egitea, partekatzen diren baliabideak