Euskahaldun tailerra

2
euskAHALdun oso eta eroso izateko aukerak eta bideak lantzeko tailer dinamiko , atsegin eta parte-hartzailea tailerra

Transcript of Euskahaldun tailerra

euskAHALdun oso eta eroso izateko aukerak eta bideak lantzeko tailer dinamiko, atsegin eta parte-hartzailea

tailerra

euskAHALdun tailerraEuskaraz hitz egin eta ingurukoengan eragin nahi duten pertsonek erabil ditzaketen teknikak eta baliabide zehatzak lantzen dira, tokian tokiko errealitatera egokitutako talde-dinamikak eta rol-jokoak erabiliz.

HELBURUAK

• EuskAHALdunaren ezaugarriak adostu eta garatzeko baliabideak eskuratu

• EuskAHALduna izateko aukerak identifikatu eta berriak sortzeko baliabideak eskuratu

JARDUERAK 1. Zergatik izan euskAHALdun? Nork bere arrazoia du euskaraz bizi

nahi izateko. Zein da zurea? Elkarrengandik ikasiko dugu. 2. Zer da euskAHALduna izatea? Nolako ezaugarriak ditu? Zer

egiten du eta zer ez du egin behar euskAHALdunak?3. euskAHALdunagoa izateko teknikak. Rol-jokoak. Egoerak

kudeatzeko teknikak, eskaerak egiteko, pertsuasio teknikak... Gauden posizioan gaudela euskararen erabilera sustatzeko bideak...

4. 24 orduz eta 365 egunez euskAHALdun. Herrian hitz egiteko aukeren mapa osatu guztion artean. Horiei orokorrak gehitu: komunikabideetako saioak, liburu gomendagarriak, IKTak...

Iraupena: 4 ordu / Parte-hartzaileak: 7<30 (16 urtetik gorakoentzat)Behar teknikoak: Proiektorea / Lantaldetan aritzeko gela