EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 ·...

12
2017–2018

Transcript of EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 ·...

Page 1: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

2017–2018

Page 2: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa
Page 3: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren

gainean dago. Monumentu nazional

izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen

Museoko aretoak hartzen dauz bere baitan.

Bi urtez zaharberritze lanak dirala eta

zarratuta egon eta gero, 2014ko Azaroan

barriz ireki zan, guztiz barriztatutako

eraikuntza eta eguneratutako erakusketa

eskainiaz.

Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta

euren familien bizitza eta ohiturekaz erlazioa

daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-

elkarteak, itsasontziak eta historian zehar

arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran

teknika desbardinak. Honetaz gain, museoko

lau solairuetatik batek Euzko Itsas

Gudarosteari buruz datza, gehienbat

arrantzale euskaldunez osatuta egon zana.

Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota

guztietako publikoari helarazteko helburuagaz,

bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako

bisita eta ekintza egitaraua diseinatu da.

Page 4: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

Taldeentzako BISITAK:

Urte guztian zehar, martitzenetik barikura, bisita gidatuak eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat.

Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz: 94 688 11 71 edo [email protected] Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab.

Euskaraz zein gazteleraz egiten dira.

Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa izango da.

Museoa euren kabuz, gidari gabe, bisitatu nahi daben taldeentzako museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago, nahi izanez gero aurretiaz bisita prestatzeko. Material hau, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago.

Page 5: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

4 – 16 urte Helduak

1. Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza.

2. Euzko Itsas Gudarostea (12 urtetik gora)

1. Ertzilla Dorrea eta Bermeoko hiribildua.

2. Arrantza jarduera, modalitateak eta merkaturatzea.

3. Euzko Itsas Gudarostea

4. Museoko Bisita Orokorra.

*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatu behar da horretarako.

GAIAK aukeran:

Bisita gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera izango dira:

IRAUPENA: 4-10 urte: 30 minutu.

Gainontzekoak: 45 minutu.

BISITARI KOPURUA TALDEKO: 4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona *Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona behar dira.

Hezkuntza Arautua Gainontzekoak

- Ikasle bakoitza: 1€

- Irakasle eta laguntzaileak: doan

- Bisitari bakoitza: 1,75€

- 12 urtetik beherakoak: doan.

SALNEURRIA:

Page 6: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

FAMILIentzako EKINTZAK:

TAILERRAK: Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen

Museoak, neguko zapatu arratsalde batzutan, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, edo

nahi dan helduekin lagunduta, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer didaktikoak

eskaintzen dauz.

Tailer honetan, Museoko gelak bisitatzen dira,

ondoren landutako gaiari buruzko joko edo

ekintza plastikoren bat egiten da.

Ordu biko iraupena dute, 16:30-tik 18:30-ra.

Doako zerbitzua da.

Ezinbestekoa da aurretiaz apuntatzea,

partaide kopuru mugatua baitago.

Data eta gaiak Museoan bertan edo Interneten kontsulta daitezke:

www.bizkaikoa.bizkaia.eus

www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa

ZINEA:

Neguko domeka goiz batzutan, Arrantzaleen Museoan, umeei zuzendutako itsas

munduarekin lotutako filmak proiektatuko dira.

Zerbitzu hau doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde behar.

Filma bakoitzaren iraupena eta zein adinetako umeei zuzenduta dagoen egitarauaren

araberakoa izango da.

Page 7: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

TAILERRAK oporretan:

Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 5etik 12

urterako neska-mutilentzako tailerrak antolatzen dauz (umeak bakarrik,

laguntzaile barik).

Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura.

Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea, plazak mugatuak baitira.

Oporretako Tailerren salneurria: € 1 ume eta egun bakoitzeko izango da.

EGUTEGIA: GABONAK: 2017ko abenduaren 26, 27, 28 eta 29 ASTE SANTUA: 2018ko apirilaren 3, 4, 5 eta 6 UDA: 2018ko uztailaren 10, 11, 12 eta 13

Page 8: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

Beste ekintza batzuk:

Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta

ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza bereziak

antolatzen dauz. Ekintza honek, beti ere itsasoa,

arrantza edota Bermeorekin erlazionatutako hitzaldi,

kontzertu, ikastaro, dokumentalen proiekzio, etab.

izaten dira.

Ekintza hauen egitaraua urtean zehar osatzen joango

da, hori dala eta, informazio eguneratua lortzeko

Museoko web orrialdea begiratzea gomendatzen da:

www.bizkaikoa.bizkaia.eus

www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa

Page 9: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa
Page 10: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

Data bereziak:

Badira kontutan izateko data batzuk, urtero ospatzen direnak Arrantzaleen Museoan:

IRAILAK 9 eta 10: Museoa zarratuta

• Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak.

URRIA:

• Europako Ondarearen Jardunaldiak (bisita bereziak, hitzaldiak, etab.).

• Bermistoria (sarrera doan).

• Mareak Jaialdia.

MAIATZA:

• Museoen Nazioarteko Eguna (Maiatzak 18; sarrera doan,…)

• Arrain Azoka (bisitak, sarrera doan,…)

UZTAILA:

• ITSAS BATAIOA. Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian irteera.

ABUZTUAK 12:

• 1912ko Galarrenaren urteurrena (sarrera doan)

Eta beste hainbat ekintza gehiago urtean zehar…

Page 11: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa
Page 12: EUSKAL HERRIA MUSEOAbizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/16_2_118__9_33... · 2018-02-16 · Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa

ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea.

Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo

Tf. 94 688 11 71

[email protected]

www.bizkaikoa.bizkaia.eus

www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa

Informazioa eta Erreserbak