Euskal Herriko Egun Harrapariak

download Euskal Herriko Egun Harrapariak

of 252

Transcript of Euskal Herriko Egun Harrapariak

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    1/252

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    2/252

    Egilea: Fernando Pedro Prez

    Argazkiak: Fernando Pedro Prez, Maite Legarra Garaikoetxea,

    Alberto Barreiro, Kepa Zalakain.

    Imprimategia: Gertu Koop.Elk.Diseiua: M del Pilar Morrs A.Argitaratzailea: ADEVELehen argitaldia: 2003eko ekainanISBN: 84-932684-3-7Legezko gordailua: BI-1624-03

    Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura

    Sailaren laguntza jaso du.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    3/252

    3

    EUSKAL-HERRIKO

    EGUNEKO HARRAPARIAKEGUNEKO HARRAPARIAK

    IRAUNGITZEKO ZORIAN DAUDEN ESPEZIEAKDEFENDATZEKO ELKARGOA

    Egilea:Fernando Pedro Prez

    A.D.E.V.E.

    Liburu honen salmentatik lortutako irabazi guztiak Euskal Herriko espeziemehatxatuak berreskuratzeko proiektuetarako erabiliko dira.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    4/252

    5

    Naturan ez dago ezerharraparien hegadairmo, ziur eta sendoak

    bezain ongi adierazten duenikgizakiok askatasunaz usteduguna; ugatz ikaragarriazein belatz txikia, hala mirotzzuri muzinzalea zein arranobeltz erronkaria, amilburue-tako erregea. Harrapariek era-bateko askatasunaz pentsa-razten digute, baina, hala ere,gizakiok ozta-ozta uzten dieguaske bizitzen.Gaur gun, harrapariak diraarrisku larrienean dauden

    hegaztiak izakiaren jazarpenankerraren eraginez, eta zer-gatik eta harekin lehia zuze-nean hasi direlako, harenahalaren aurka jotzeko ausar-dia izan dutelako.Antzina, Afrika eta Asiakozibilizazio zaharretan jainkohandi egin bazituzten ere,egungo egunean Lurrean bizidiren hirurehun eta berrogei-ta hamasei espezieak iraungi-tzeko zorian daude, eta egu-nik egun geroago eta urriago-ak dira.Duela zenbait hamarkada,

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    5/252

    6

    artean entzun zitekeen harra-parien hegada-hots indartsua

    gure itsasaldeko basoetakoisiltasun geldoan, baina gauregun nekez entzungo dugu,inoiz edo behin, gas-itsasourdinean zehar hegaz ausartdabilen arranoren batenoihua, eta egunean baino egu-nean zailagoa da ikustenazken belatzen hegada azka-

    rra edo Valderejo, Urkiola edoAralarko parke naturaletakoharkaitz gorrien gainean bizi-rik irauteko lehia gogorreanari diren azken sai arre biko-teak hegaldaka.Denok ere geure ahotsa ozen-du behar dugu hegazti ehiz-tari eder hauen alde, beraien

    azken habitaten birgintasu-naren alde, zeren eta, euskalparke naturalen sarearen sor-kuntza helburu horretarakobidean urrats handia izanbada ere, hegaztion bizirau-pena ez baitago inondik ereziurtatuta. Argi dago aurre-rantzean lanean jarraitubeharko dugula pestizidakbazter uzteko, baso-suntsike-ta eragozteko eta harrapariendietaren oinarrian dagoenelika-kateako biodibertsita-tea ez dadila gal lortzeko.Ez dago gauza ederragorikarranoak amilburuan hegaka

    ikustea baino, edo aztoreak,sasitzetako piratak, basoan

    zehar isil-misilka, bide aurre-an aurkitzen dituzten eragoz-penei trebezia handiarekinitzurik eginez. Ez dago ezermagikoagorik basoa gauazbaino, gauezko iratxoak beza-lakoak diren urubiaren etahontza handiaren ulu bel-durgarriak entzuten direla

    eta apo-hontzek, orbelenartean bizi diren ugaztun txi-kien gainean amiltzean, sor-tzen dituzten itzal fantasma-gorikoak ikusten direla.Euskal Herrian, bere naturinguruneari sendo loturikdagoen lurralde honetan,gure arbasoek mendeetan

    zehar naturarekin batera biziizaten ikasi zuten, hartazbaliatuz irauten, baina betiere begirunea ziotela. XXI.mendea sartzear gaudelarik,ezin eman diogu bizkarrahemen jaiotzeaz batera emanzaigun oparirik hoberenari:natur inguruneko miresga-rriak behatu eta gozatu, ani-maliak, ilunabarrak, gaumagikoak.... Geure eskuetandugu altxor horrek, geureondorengoei utz diezaiekegunondarerik ederrenak, hemen-dik harat ere bizirik iraunahal izatea.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    6/252

    7

    Euskal Herriko

    EGUNEKO HARRAPARIAKEGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    7/252

    8

    Neophron percnopterus.Sai zuria.

    Gyps fulvus.Sai arrea.Gypaetus barbatus.Ugatza.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    8/252

    9

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

    Aquila chrysaetos.Arrano beltza.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    9/252

    10

    Hieratus pennatus.Arrano txikia.

    Pandion haliaeus.Arrano arrantzalea.Ieraetus factiatus.Bonelli arranoa.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    10/252

    11

    Circus aeruginosos.Zingira mirotza. Circaetus gallicus.Arrano sugezalea.

    Circus cyaneus.Mirotz zuria.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    11/252

    12

    Circus pygargus.Mirotz urdina.

    Accipiter nisus.Gabiraia. Accipiter gentilis.Aztorea.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    12/252

    13

    Falco tinnunculus.Belatz gorria.

    Buteo buteo.Zapelatz arrunta.

    Falco naumanni.Belatz txikia.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    13/252

    14

    Falco naumanni.Naumann belatza. Milvus migrans.Miru beltza.

    Milvus milvus.Miru gorria.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    14/252

    15

    Falco subbuteo.Zuhaitz-belatza.

    Pernis apivorus.Zapelatz liztorjalea. Falco perigrinus.Belatz handia.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    15/252

    16

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

    Falco subbuteo.Zuhaitz-belatza.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    16/252

    17

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

    HHarrapari hitzaren sorburua lati-

    nezko "rapere" aditza da,

    "ostu" esan nahi duena; beraz

    hitzaren jatorrizko esanahia egoki

    dagokie hegazti hauei, horixe baita

    beraien ezaugarri bereizgarriena: baso

    gainean ibiltzen dira hegan, bat-batean

    adarrartetik irten eta, abiadura osoazkarrean amilduz, ihizia atzaparrez

    harrapatu eta berriz ere gorantz abia-

    tzen dira. Gaur egun bizi diren harrapa-

    ri espezietatik 292 egunekoak dira eta

    162 gautarrak; hau da, denetara 454

    espezie daude. Euskal Autonomia

    Erkidegoan eguneko harraparien 18

    espezie ditugu eta 6 gautar

    Bi taldeetan, espezieak oso ezberdinak

    dira tamainaz, itxuraz, bizi-azturaz etab.

    Hain zuzen ere, eguneko espezieen

    artean alde batetik zozoaren besteko

    belatzak ditugu eta bestetik indioilarra

    baino handiagoak diren arranoak. Eta

    gaueko espezieen artea ere antzera ger-

    tatzen da: batetik hontza handi ikagarriak

    ditugu, oiloa baino luzeagoak, eta beste-

    tik apo-hontzak, birigarroen antzekoak.

    Baina espezieen arteko ezberdintasunak

    ez dira tamainaren arlora mugatzen;

    aitzitik, elikaduran ere ez dute inolaz ere

    denek berdin jokatzen, bakoitza egokitu-

    rik dagoen habitataren araberakoa iza-

    ten baita. Eta hala, badaude espezien

    batzuk intsektuz elikatzen direnak (zape-

    latz liztorjalea eta belatza), beste

    batzuek nahiago dituzte arrainak (arrano

    arrantzalea), beste batzuek sugeak jaten

    dituzte (arrano sugezalea) eta beste

    batzuek haratustela (sai arrea).

    Harrapariak katea trofikoaren gorengo

    tokian daude eta horrek berebiziko eragi-

    na du espezieen populazioetan: harra-

    pariak gutxi izaten dira beti. Horrez gai-

    nera, kontuan hartzen badugu animaliokoso minbera direla gizakiok beraien

    ingurunean sartzen ditugun aldaketen

    eta beraien habitataren aldakuntzen era-

    ginarekiko, errazago ulertu ahal izango

    dugu zergatik diren hain urri hegazti ezin

    ederrago hauek.

    Lurraren ustiapenean egiten den edo-

    zein aldakuntzak edo jangai dituzten ani-

    malien kopurua murrizten duen beste

    edozein kausak izugarrizko eragina iza-

    ten du harraparietan. Gainera, harrapa-

    rien ihizi diren animalien gorputzetan

    sartzen diren substantzia kimiko kutsa-

    gai eta iraunkor guztiak harraparien gor-

    putzetara heltzen dira azken finean, eta

    heriotza ekartzen diete. Horixe ari da

    gertatzen nekazariek erabiltzen dituzten

    pestizida organokloratuekin. Aski dugu

    gogoratzea zein ondore lazgarriak izan

    zituen nekazaritzan 50 eta 60ko hamar-

    kadetan baliatu zen DDTk hainbat harra-

    pariren populazioetan. Milioika indibiduo

    hil ziren intoxikazioz eta gainera hainbat

    eta hainbat errunaldi galdu ziren, arrau-

    tzak aski kaltzio eduki ez eta hautsi egi-

    ten baitziren gurasoak berotzeko gaine-

    an ezartzen zirenean.

    S A R R E R A S A R R E R A

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    17/252

    18

    AAurkitu diren harraparien honda-kin fosiletan gaur egun dauden

    eguneko harraparien lau subor-

    denetako lekukoak ditugu.

    Orain arte egiaztatu ahal izan denaren

    arabera, harraparirik zaharrenak

    Tertziarioan bizi izan ziren, duela 35 eta

    40 milioi urte bitartean, baina gehienak

    Eozenoan zehar hedatu ziren, batik bat.

    Katarido zaharrenen hondakin fosilakEozenoko azken aldikoak dira; hala ere,

    gaur egun Ipar eta Hego Amerikan soilik

    bizi diren sai hauen aztarnarik zaharre-

    nak Pliozenoakoak dira (Kansas eta

    Kalifornian aurkitu dira), duela 2 eta 5

    milioi urte bitartekoak, eta horrek esan

    nahi du kontu handiarekin ibili behar dela

    gaur egun bizi diren harraparien jatorri

    geografikoa. Orain iraungita dauden

    kondorretako batzuk, teratornitidoen

    familiakoak, oraingoen aldean zikoinen

    antzekoagoak ziren: hanka oso luzeak

    zituzten eta mokoak ia ez zuen makurrik.

    Gainera, hegazti planeatzaile handiak

    ziren; gutxienez lau espezie bereizten

    dira. Zaharren eta handienaren aztarnak

    Argentinan aurkitu ziren; bertan bizi izan

    zen duela 10 milioi urte, Miozenoko

    azken aldian. 120 kilo zituen eta egin

    diren kalkuluen arabera hego-mutur

    batetik beste 7 metro zabal zen.

    Teratornitidoen familiako azken espezie-

    ak Pleistozenoko glaziazioaldia arte

    iraun zuen, duela 1,8 milioi urte.

    Akzipitrido zaharrenak -familia honeta-

    koak dira Europako eguneko harrapari

    guztiak, zapelatzak eta belatzak izan

    ezik- Frantzian aurkitu dira, hain zuzenere Eozenoko azken aldiko eta

    Oligozenoko lehen aldiko aztarnak;

    denetan zaharrenak duela 35 bat milioi

    urtekoak dira. Paleontologoek uste dute

    hegazti haiek egungo zapelatz arrunta-

    ren antzekoak zirela; hala ere, Ipar

    Amerikako aztarnategietan sai zuriaren

    antzeko fosilak aurkitu dira. Egipton,

    Oligozenoko haitz-geruzetan, arranoarrantzalearen ahaide fosilak aurkitu

    dira, eta haien hondarrak aurkitu dira

    Kalifornian ere, Miozenoko haitzetan.

    Datu horiek oinarri hartuta, paleontolo-

    goek uste dute harrapariok lurralde

    zabaletan bizi izan zirela aspaldi-aspal-

    ditik.

    Falkonidorik zaharrenak talde honeta-

    koak dira zapelatzak eta belatzak,

    karantxoen oso antzekoak, Amerikan

    sortu ziren Miozenoko lehen aldian,

    duela 20 milioi urte.

    Badago bitxitasunagatik aipatzea merezi

    duen harrapari iraungi bat: Zelanda

    Berrian Pleistozenotik duela hirurehun

    urte arte bizi izan zen Harpagornios

    moorei espeziea. Tamainaz Amerikako

    oraingo saien antzekoa bazen ere

    (metro bat luze eta bi metro zabal hegal

    batetik bestera), askoz sendoago eta

    tantaiagoa zen, moko zabala, hanka

    sendoak eta atzapar astunak baitzituen.

    Harrapari hura Zelanda Berriko moekin

    batera bizi izan zen; haiekin batera galdu

    zen, XVIII. mendean gutxi gora-behera.

    Adituek uste dute moa umeak jaten

    zituela.

    EGUNEKO HARRAPARIEN JATORRIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    18/252

    19

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

    Harpagornios moorei.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    19/252

    20

    EEguneko harrapariak falkonifor-

    meen ordenaren barruan

    daude; ordena horretan lau

    subordena daude, eta haien barruan 5

    familia eta 4 subfamila bereizten dira.

    Lehenbiziko subordena katartoena da

    (Cathartae); honen barruan bi familia

    daude, teratornioak (Teratornithidae),

    Amerikako sai fosilak biltzen dituena,eta katartidoak (Cathartidae),

    Amerikako zazpi sai espezie biltzen

    dituena, izen arruntez kondor, zopilote

    eta aura deritzenak.

    Bigarren subordena akzipitroena da

    (Accipitres); familia bakarra dago, akzi-

    pitridoak (Accipitridae), barruan bi sub-

    familia dituena, pandioninoak

    (Pandioninae), arrano arrantzalea bai-

    zik ez dagoena, eta akzipitrinoak

    (Accipitrinae), 224 espezie biltzen

    dituena: arranoak, gabiraiak, miruak,

    Europako saiak, zapelatz arruntak,

    mirotzak eta aztoreak.

    Hirugarren subordena falkoneena da

    (Falconae), familia bakarra duena, fal-

    konidoak (Falconidae); familia horretan

    bi subfamilia daude, batetik poliborino-

    ak (Polyborinae) daude, karantxoak

    eta antzekoak (15 espezie), eta beste-

    tik falkoninoak (Falconinae), denetara

    45 espezien biltzen dituena: zapela-

    tzak, belatzak eta belatz txikia.

    Laugarren subordena sagitarioena da

    (Sagittarii), familia bakarra duena,

    sagitaridoak (Sagittaridae), eta bertan

    espezie bakarra, Afrikako sugekaria.

    Lau subordena hauetako espezieak

    hain dira ezberdinak beraien artean,

    ezen inoiz ordena bereizi gisa sailkatu

    baitituzte; alabaina, den-denek ere

    292 dira guztira zorri mota bera dute

    lumetan, gaueko harrapariek dutena ez

    bezalakoa.

    Eguneko harraparien eta beste hegazti

    batzuen arteko antzekotasunak argi ezbadaude ere, ornitologoek, haien ana-

    tomia eta ADN aztertu ondoren, uste

    dute hurbilen dituzten ahaideak ur-

    hegaztiak direla, batez ere pelikanoak,

    zikoinak eta petrelak.

    KATARTOEN SUBORDENA

    (Cathartae),KATARTIDOEN FAMILIA

    (Cathartidae)Amerikako saiak

    Amerikan zazpi sai espezie daudekatartidoen familian, 2 kondorespezie (Kaliforniakoa eta

    Andeetakoa), 4 zopilote espezie eta

    aura espezie bat, eta beraiek dira, eta

    beraiek dira ur-hegaztien antzik han-

    diena dutenak, batez ere Amerikan

    bizi diren hegaztiena. Genetikaz,

    anatomiaz eta etologiaz egin diren

    azterlanek adierazi dute Amerikako

    saiek zikoinen antz handia dutela,

    haien ezaugarri batzuk dituzte eta:

    arnasketa-zulo handiak, moko gaine-

    an luzetara jarriak; hanketako

    barrualdeko hatzaren lehenengo arti-

    EGUNEKO HARRAPARIEN SAILKAPENA

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    20/252

    21

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    21/252

    22

    kulazioa luzea. Horiez gainera, badi-

    tuzte baterako beste ezaugarri

    batzuk ere, aurrekoak bezain ikus-

    garriak ez direnak: hipoerrakirik ez

    errakiaren oinarrian sortzen denbigarren mailako luma mehea;

    lumetan hotsa sortzen duen siringe-

    rik ez; orpo-tendoien egitura berezia;

    hezur maxilo-palatinoak bat eginik

    egotea...

    Ohiturez ere badira zikoinen antze-

    koak, haiek bezala hanken gainean

    husten baitituzte hesteak hozteko,

    eta berdintsuak dira umeei lumakirtetean eta lumatxa haztean ere.

    SUBORDENA: AKZIPITROAK

    (Accipitres)FAMILIA: AKZIPITRIDOAK

    (Accipitridae)SUBFAMILIA: AKZIPITRINOAK

    (Accipitrinae)

    Arranoak, mirotzak, gabiraiak,aztoreak, miruak, zapelatzak eta

    Europako saiak

    Harraparietan akzipitridoen fami-lia ugaritsuena da, bai eta mun-duan zabalduenetakoa ere; izan ere,

    familia honetan 223 espezie daude,

    Antarktikan izan ezik gainerako

    beste kontinente guztietan bizi dire-

    nak.

    Espezie horietatik 23 arranoak dira,

    66 gabiraiak, 33 zapelatzak, 16

    miruak. 15 saiak, 16 mirotzak, 18

    aztoreak, 5 liztorjaleak, 4 elanioak

    eta 2 harpiak.

    Harrapari hauetatik gehienek 14

    orno zerbikal dituzte, beste familieta-

    ko espezieek ez bezala, haiek 15

    baitituzte, eta beraien arrautzek bi

    geruza dituzte, bata kanpoaldean,

    kristalinoa eta bakuolekin, eta bes-

    tea barrualdeko gainjanzkidura gisa-

    koa dena, berdeska.Anatomiari gagozkiola, "zeruetako

    nagusi" diren espezie hauek guztiek

    mihi lodia eta hezur-guruin ondo

    garatua dituzte, baina hegaletan ez

    dute bigarren mailako muskulu

    hedatzailerik. Hegalak lumaberritzen

    zaizkienean, lehenbizi luma nagu-

    siak erortzen zaizkie eta ondoren

    prozesua kanporantz edo goitikbehera abiatzen da. Bigarren maila-

    ko lumak, berriz, kanpotik barrurantz

    aldatzen dira.

    Arranoek eta saiek urtebete behar

    izaten dute lumaberritzeko; beraz,

    berritzealdiak aurrekoak amaitu

    gabe daudela hasten dira. Nolanahi

    ere, batzuetan zikloa aldatu egiten

    da, berritzealdia eten egiten delakomigrazioetan eta umealdietan.

    Familia honetako espeziek badituzte

    baterako aztura batzuk: beren

    habiak eraikitzen dituzte, habietatik

    beren eta umeen gorozkinak kanpo-

    ratzen dituzte, eta harrapakinak

    atzaparrez hiltzen dituzte.

    Euskadin akzipitridoen familiako 16

    espezie daude, ondokoak: arrano

    beltza, arrano eperzalea, arrano

    sugezalea, arrano txikia, mirotz

    zuria, mirotz urdina, zingira-mirotza,

    miru beltza, miru gorria, zapelatz liz-

    torjalea, aztorea, gabiraia, zapelatz

    arrunta, sai arrea eta sai zuria.

    Badago beste bat, ugatza, lantzean

    behin sartzen dena gura mendi-

    lerroetan barna

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    22/252

    23

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    23/252

    24

    SUBORDENA: AKZIPITROAK

    (Accipitres)FAMILIA: AKZIPITRIDOAK

    (Accipitridae)

    SUBFAMILIA: PANDIONINOAK(Pandioninae)

    Arrano arrantzalea

    Arrano arrantzalea (Pandion halia-etus) da pandioninoen subfami-liako espezie bakarra. Lehenengo

    soaldian miruaren edo zapelatz arrun-

    taren oso antzekoa iruditu arren, badi-

    tu haietatik bereizten duten ezauga-rriak. Nahiz eta arrautzen oskolean

    nitrogeno disolbagarri proportzio bera

    izan eta haien barrualdeko kolorazio

    okrea antzekoa izan, arrano arrantza-

    lea da luma-oinarrian hipoerrakirik ez

    duen harrapari bakarra, Europako

    saiak kenduta. Horrez gainera jarraiko

    hauek ere bereizgarri ditu: heste itsu

    luzeak ditu, eta olio-guruin handiagoaeta lumatsua.

    Hanka oso sendoak ditu, uretako

    harrapakin iheskorrei ongi heltzeko;

    gaueko harrapariek bezala, tendoien

    gainean hezur-uztaiak ditu, "belauna-

    ren" atzealdean.

    Arrano hau espezie kosmopolita da

    eta egun osoa ematen du uretan mur-

    giltzen, bere espezialitatea arrainak

    harrapatzea baita.

    Euskadin habiarik egiten ez badu ere,

    urteko sasoi batzuk gure fadura eta

    estuarioetan ematen ditu, esaterako

    Bilboko Abran, Txingudiko badian eta

    Jaizkibelko labarretan, Afrikara bidea

    migratzen ari delarik. Halaber,

    Arabako Villareal eta Zadorrako urte-

    gietan ere pausatzen da.

    SUBORDENA: FALKONEAK

    (Falconae)FAMILIA: FALKONIDOAK

    (Falconidae)

    SUBFAMILIA: FALKONINOAK(Falconinae)

    Zapelatzak eta belatzak

    Falkoninoen subfamilian 45 espe-zie daude; horietatik 39 belatzakdira eta 6 belatz txikiak.

    Hegazti hauek guztiek dute klabikula

    sorbaldako gainerako hezur guztieta-

    tik aske, akzipitridoen familiako kide-ek bezala, eta zorri mota bera ere

    badute, baina ezaugarri batzuk haie-

    tatik bereizten dituztenak, arrautzen

    albuminaren osagaiak, arrautza

    oskoleko nitrogeno disolbagarriaren

    proportzioa eta arrautza barruko

    kolore okrea.

    Beste harraparietatik lumaberritzea-

    ren sekuentzian bereizten dira: betihasten da luma nagusietatik lauga-

    rrenetik eta bi norabideetan abiatzen

    da. Mihi labur eta malgua dute, eta

    siringean tinpano-zuntz handia dute

    trakeako lehen eta bigarren uztaien

    artean. Falkonidoen masaileko mus-

    kulatura eta nerbiazioa gaueko harra-

    parienetatik hurbil daude, bai eta

    beraien jokaerako eta ugalketa zen-

    bait alderdi ere, esaterako, harrapaki-

    nak zatitzeko mokoa zein atzaparrak

    erabiltzea, harrapakinari hanka bati

    heltzea jaten ari direla, umeek txistu

    egitea mehatxaturik daudenean,

    urduri daudenean buruari eragitea

    eta habiarik ez egitea.

    Hegazti familia honetakoek, gainera,

    noizean behin harkoskorrak irensten

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    24/252

    25

    dituzte, jatekoa hobeto liseritzeko,

    eta beren tamainarako oso arrautza

    handiak erruten dituzte.

    Falkonidoen subfamiliako hiru espe-

    ziek egiten dute habia Euskadin;

    ondokoak dira: belatz handia, belatzgorria eta belatza.

    SUBORDENA: FALKONEAK

    (Falconae)FAMILIA: FALKONIDOAK

    (Falconidae)SUBFAMILIA: POLIBORINOAK

    (Polyborinae)Karantxoak eta antzekoak

    Poliborinoen subfamilian 15hegazti espezie daude; horietatik7 karantxoak dira, 6 belatzak, bati txi-

    mango deritzo (Milvago cimachima)

    eta beste bati guako (Herpetopheres

    cachinnans). Haietatik batere ez da

    bizi Europan.

    SUBORDENA: SAGITARIOAK

    (Sagittarii)FAMILIA: SAGITARIDOAK

    (Sagittaridae)Sugekaria

    Sugekaria (Sagittarius serpenta-rius) Afrikan baizik ez da bizi.Itxuraz eta jokaeraz zikoinaren antze-

    koa da: hanka luzeak, hatz laburrak,

    sabanan janari bila ari denean harat-

    hunatean aritzen da.

    Ugalketaren etologiari dagokionez,

    horretan ere badu aipatu ur-hegaztia-

    ren antzik: bikoteko kide biek txandak

    egiten dituzte umeak zaintzeko eta

    umeei jaten emateko ok egin eta

    barrenak husten dituzte, harrapaki-

    nak ateratzeko. Hala ere, anatomiaz

    eta hegaldatzeko eraz arranoen

    antzekoak dira, eta horregatik adituek

    akzipitridoen aintzinako adar gisa

    sailkatzen dituzte.

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    25/252

    26

    HHarrapariak erraz dira ezagu-

    tzen: moko makurra, begi

    handiak eta hanka sendoak.

    Mokoaren oinarrian argizari haragi-

    tsua dute eta bertan dituzte arnas-

    zuloak. Papoa, jatekoa gordetzen

    duten organoa, nahikoa handia dute,

    baina heste itsuak, aldiz, oso txikiakdira.

    Eguneko harraparien obarioa eta obi-

    duktua gorputzaren bi aldeetan daude

    ongi garaturik, hegazti askotan ezke-

    rraldean soilik egon arren, eta bi alde-

    etan dira funtzionalak.

    Umeak jaiotzen direnean, lumatxaz

    jantzirik egoten dira; lumatxak gero

    luma handiak sortu diren folikulueta-tik sortzen dira.

    Denbora igaro ahala, hasierako

    lumatxa hanpatua desagertu eta

    haren ordez beste bat sortzen da,

    aurrekoa baino trinkoagoa; behin

    betiko lumajearen azpian gorputz

    osoa estaliko duen lumatxa-geruza

    sortuko duten folikuluetatik sortzen

    da.

    Eguneko harrapariek, lumajea osa-

    turik dutela, 10 arraun-luma nagusi

    funtzional dituzte, 1125 bigarren

    mailako eta 12 edo 14 lema-luma.

    Espezie gehienek antzeko postura

    hartzen dute ekaitzetan busti ondo-

    ren lehortzeko eta eguzkitan bero-

    tzeko, hegalak zabalik eta gorputza

    tenteturik.

    Ikusmen zolia

    Harraparien ikusmen zoliaren funtsa

    ornodunen begi-diseinurik aurrera-

    tuenetako bat edukitzea da. Hegazti

    askok dituzten begi handiak gorpu-

    tzarekin alderaturik, baina hegazti

    guztietan harraparienak dira begirikhandienak. Begiek, neurriz gaindiko-

    ak eta erabat makurrak izanik,

    eremu handiko argia antzeman

    dezakete. Gainera, begi barruan,

    lenteak erretinatik oso urrun daude,

    eta foku-distantzia luzeak ikusmen

    teleskopikoa ematen die harrapariei.

    Hegazti hauen erretinan gainerako

    ornodunetan baino zelula zentsorialgehiago daude azaleko unitateko.

    Zelula dentsitate handi horri eta len-

    teak foku-distantzia luzera egoteari

    esker, erretinan sortzen den irudiak

    bereizmen handia du, eta gainera

    zelula sentsorial ugarietako nerbio-

    konexioek irudia neutralki eta kon-

    plexuki prozesatzea ahalbideratzen

    diete.

    Harrapariek, aurrera begira daudela,

    50 graduko ikusmen binokularra

    dute; horri esker erliebeaz ohartzen

    dira eta distantziak neur ditzakete,

    eta gainera irudiak, elkarren gainean

    sortzean, handitu egiten zaizkie bur-

    muinean.

    Erretinan makila dentsitate txikia

    dute makilak argiak erraz uzkurtzen

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    26/252

    27

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    27/252

    28

    baina koloreez ohartzen ez diren zelu-

    lak dira, eta horri esker badakigu

    harrapariek gauez gutxi ikusten dute-

    la eta iluntasunera apurka-apurka

    moldatzen direla gautzen denean.Ostera, egunez, eta begien anatomia-

    ri esker, ikusmen oso zolia dute; arra-

    noek, esaterako, gurea halako bi den

    ikusmen zolitasuna dute. Eta horri

    gehitu behar zaio begien inguruko

    hezurrak euskarri onak direla begi-

    ninietako eta begi mugimenduetarako

    muskuluentzat, eta horretaz baliatuz

    harrapariek azkar asko doitzen dutelaenfokea eta zehaztasun handiarekin

    molda ditzaketela begiak argi inten-

    tsitate ezberdinetara.

    Horrez gainera, hegazti guztietan

    harrapariek dituzte garatuen iriseko

    ligamentu pektinatuak, eta horri esker

    beraien begietako erretina luze eta

    zaintsuak behar dituen elikagai guz-

    tiak jasotzen ditu; ondorioz, mugi-menduak ongien ikusten dituen

    hegaztiak dira.

    Usaimena

    Nahiz eta ikusmena eta entzumena

    izan harrapakinak kokatzeko harra-

    pariek gehien baliatzen dituzten

    zentzumenak (ondorioz usaimena ia

    aztertu ere ez da egin), kataridoek

    (Amerikako saiek) eta Europako

    saiek usaimena ere erabiltzen dute

    jakiak non dauden jakiteko; izan

    ere, usna-guruineko bizkar-ganbara

    oso handia dute eta bertan tolesdu-

    ra anitzeko azalera handia, haizean

    dabiltzan substantzia kimikoak

    detektatzeko.

    Entzumena

    Harrapariek guztiek entzuten dituzte

    hotsak eta denek jakin dezakete non-

    dik heltzen zaizkien, baina gauekoharraparietan zentzumen hau ikara-

    garri garatu da eta beraientzat egu-

    neko harraparientzat ikusmena beza-

    lakoa da entzumena. Hala ere, eta

    arau orok bere salbuespen duenez

    gero, mirotzek belarri handiak dituzte,

    luma-sorta handidunak, hotsak ongi

    detektatu ahal izateko, bai hots

    baxuak, bai nondik datozen kokatu;honetan bat datoz hontzekin.

    Hegan egiteko gaitasun izugarria

    Harraparien gorpuzkera, eta egune-

    koena batez ere, hegan egiteko

    taxutua da. Haien gorputzeko atal

    guztiak hain daude ongi diseinaturik,

    ezen zeruetan nagusi izatea atabis-moa besterik ez baita jada.

    Espezierik handienek hegal luze eta

    zabalak dituzte; hegaltzar horiez

    baliatuz, egunean zehar eguzkiak

    berotzen dituen aire-masen goranz-

    ko korronteak aprobetxatzen dituzte

    distantzia handietan planeatzeko.

    Belatzek, berriz, azkar hegaldatuz

    ehizatzen dutenez, hegal luze eta

    meharrak dituzte, gorputz gihartsua

    eta isats luzea, airean ia batere

    mugitu gabe esekita bezala egoteko

    baliatzen dutena. Hala ere, baso

    trinkoetan bizi diren harrapariek,

    mirotzek eta aztoreek kasurako,

    hegal zabalagoak eta isats luzea

    dituzte, zuhaitz artean arin ibiltzeko

    eta azkar igotzeko.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    28/252

    29

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    29/252

    30

    Hanka eta moko handiak

    Harrapariak, jardun jakinerako guz-

    tiz espezializaturik egonik, harrapa-

    kinei heldu eta hildakoan zatitzekoorganoak ikusgarriro diseinaturik

    daude.

    Hankak sendoak eta indartsuak dira

    eta hatzek atzapar zorrotz eta maku-

    rrak dituzte. Mokoa ere makurra da

    eta beraren oinarrian argizaria deri-

    tzon zuntz haragitsu eta luma gabea

    dago. Atzapar-mokoak heriotza-

    arma izugarriak dira, harrapariakgainerako hegaztietatik erraz bereiz-

    ten dituztenak.

    Hala ere, mokoa, beti ere makurrak

    izan arren, ez da berdin-berdina

    espezie guztietan, elikaduraren ara-

    bera moldatu baita.

    Gehienetan goiko masailari loturiko

    kakoa bezalakoa da; horretaz balia-

    tuz, harrapariak haragia labanazbezain erraz ebaki dezake.

    Mokoaren ertz zorrotzak harrapaki-

    nean sartzen dira beheko masailak

    sakaturik; haragi puskak irensteko,

    hegaztiak aski du buruari eragitea.

    Hankak, espezie bakoitzak bere

    diseinu berariazkoa izan arren, sen-

    doak eta indartsuak oro har.

    Azterlan batzuek frogatu duten

    bezala, harrapakinei heltzean ema-

    ten dieten atzaparkada ondorengo

    zanpaldia bezain garrantzitsua da

    ehizan ari direnean. Hatzak eta atza-

    parrak izterreko muskuluetako ten-

    doiek eraginez mugitzen dira; ten-

    doiak atzaparren behealdeko tartsoan

    zehar bideratzen dira.

    Espezie askotan tartsoa ezkataz esta-

    lita dago; arranoek eta zapelatzek,

    berriz, lumaz estalita dituzte. Jan ohi

    dituzten harrapakinen arabera, zerue-

    tako harrapari espezie hauetako

    bakoitzak tartso mota berariazkoa du.Esate baterako, harrapakin sendoez

    elikatzen diren espezieek tartso labur

    eta lodiak dituzte; hegaz dabiltzan

    harrapakinak ehizatzen dituztenek,

    ostera, luze eta meheak dituzte.

    Nolanahi ere, harraparien hanken

    itxuran eta egituran diren ezberdinta-

    sunetan eraginik handiena duten

    ezaugarriak atzen luzera eta lodiera,barrualdeko kuxinak eta atzaparren

    makurdura eta ebakidura dira.

    Hatzik sendoenak atzekoa eta barru-

    koa dira, eta horiexetan daude, gaine-

    ra, atzaparrik luzeenak. Elkarri kontra-

    jarrita erabiltzen dituzte harrapariek

    eta funtsezkoak dira harrapakinei hel-

    tzeko.

    Harrapariak jan ohi dituen harrapaki-nen arabera, orobat, espezie bakoi-

    tzak mota jakineko hatzak ditu.

    Esaterako, haratustelaz elikatzen

    direnek, saiek kasurako, hatz luze eta

    meheak dituzte, kuxin txikiak, atzapar

    laburrak eta ia zuzenak eta zanpatze-

    ko indar gutxi, arranoekin alderatuz.

    Aldiz, ugaztunak jaten dituzten

    harrapariek hatz lodiak eta atzapar

    oso makurrak dituzte, ihiziei ongi

    oratzeko.

    Bestetik, gabiraiek eta belatzak, hai-

    zean dabiltzan hegaztiak ehizatzen

    dituztenez, hatz luze eta meheak

    dituzte batez ere erdikoa da

    mehea, atzapar zorrotz eta maku-

    rrak eta kuxin haragitsuak, harrapaki-

    nak ahalik ongien oratu ahal izateko.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    30/252

    31

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    31/252

    32

    Emeak arrak baino

    handiagoak

    Hegazti gehienetan ez bezala, egu-

    neko harrapari espezietako emeakarren bertsio handiagoak ezezik

    haiek baino ehiztari hobeak eta indar-

    tsuagoak ere badira.

    Sexuen arteko dimorfismoa antze-

    mangaitza da haratustela jaten

    duten espezieetan, bi sexuetako

    indibiduoak aritzen baitira umeak

    zaintzen eta elikatzen.

    Gabirai eta belatz emeek, ordea,eurek bakarrik berotzen dituzte

    arrautzak eta eurek bakarrik zain-

    tzen dituzte txitoak, arrek denentza-

    ko ehizatzen duten artean.

    Horregatik, emeak handiagoak dira.

    Esan izan da sexuaren araberako

    tamaina ezberdintasuna sexu-hau-

    tapenaren ondorioa dela, uste izanik

    gorputz handiko emeek errazagodutela onez irautea arrekin lehia-

    tzen direnean eta horrek txitoen

    kalitatea hobetzen duela; hala ere,

    azalpenik zentzuzkoenaren arabe-

    ra, emeek, zenbat eta handiagoak

    izan, orduan eta aukera gehiago

    dituzte lehiatzaileak uxatu eta ugal-

    tzeko, eta horregatik espezieen bila-

    kaeran handiek aurrera egin dute

    txikien lepotik.

    Espezie dimorfikoetan, arrek lehen-

    go tamainari eutsi diote eta emeak,

    berriz, handitu egin dira, elkarren

    arteko lehiaren lehiaz.

    Emeak ondasun urrien irrikaz lehia-

    tzen dira, hain zuzen ere lurralde

    jabe den ar ona lortu nahiz. Arrak

    urriago eta emeak handiago.

    Alabaina, dimorfismo kromatikoa

    arrak eta emeak kolore ezberdine-

    takoak izatea ez da sarri azaltzen

    harraparietan, gainerako hegaztie-

    tan ohiko ezaugarria izan arren.Dena den, gertatzen denean, segu-

    ruenik ere sexu-hautapenaren

    ondorioz, arrak izaten ditu luma era-

    kargarri eta distiratsuenak, eta

    emek helduaroan ere gaztetako

    luma eurak izaten dituzte.

    Hegazti harraparien artean, arrik

    ikusgarrienak mirotz poligamoenak

    dira, beste ar batzuekin lehian aritubehar izaten dutelako harena lortu

    eta mantentzeko.

    Halakoetan, emeak luma erakarga-

    rrienak dituen arra hautatu ohi dute.

    Agerikoa denez, harrapari espezie

    batetik bestera ikaragarri aldatzen

    beste ezaugarri bat pisua da.

    Kondorrak, adibidez, 12 kilo izan

    ditzake eta hegal mutur batetik bes-tera 3 metro zabal izan daiteke;

    apo-hontza txikia, berriz, 30 gramo

    inguru besterik ez du pisatzen.

    Tamainak badu bere eragina biolo-

    giaren aldetik: espezierik txikienek

    besteek baino jangai gehiago behar

    izaten dute pisu unitateko, errunal-

    diko arrautza gehiago izaten dituzte

    eta errunaldiak maizago izaten

    dituzte.

    Beraien txitoak besteenak baino

    azkarrago hazten dira eta, beraz,

    denbora laburragoan egoten dira

    gurasoen pentzura, hots, arinago

    heltzen dira. Baina hau eredu oro-

    korra da; espezie bakoitza bera bizi

    den inguruneko ezaugarrietara ego-

    kitu da.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    32/252

    33

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    33/252

    34

    HHarrapariek ehizagunerako eta

    habia egiteko hautatzen

    dituzten tokiak eta ehizan eta

    ugaltzen aritzen diren aldiak herrialde

    batetik bestera espezie jakin baten

    elikaduran izaten diren aldakuntzen

    eta urtaroen araberakoak izaten dira.

    Nahiz eta aditu ez direnentzat harra-parien ohiko dietatik aparteko

    kasuak izan erakargarrienak, biolo-

    goek arreta handiago jartzen dute

    elikadura-azturetan, populazioen

    oinarri dira eta.

    Hegazti harrapariak haragijaleak dira

    batik bat, eta horregatik moko eta

    atzapar sendoak dituzte, harrapaki-

    nak xehetzeko. Haragia landareakbaino errazagoa da liseritzen, landa-

    reak gutxika-gutxika mamurtu behar

    baitira zelulosazko zelula-hormak

    hausteko, eta horregatik harraparien

    liseriketa-tutua belarjaleena baino

    laburra da, oro har; horri esker, arina-

    goak dira eta azkarrago egin dezake-

    te hegan.

    Esan daiteke harrapari espezie

    bakoitza habitat jakineko zenbait

    harrapakin ehizatzen espezializaturik

    dagoela. Esaterako, airean dabiltzan

    txoriak ehizatzen dituzten espezieek

    (aztoreak edo gabiraiak, kasurako)

    hegan egiteko gaitasun ikaragarria

    garatu dute; hegaldatzeko trebeziaz

    baliatuz, harrapakin gehienak goitik

    azkar asko amilduz edo basoan

    zehar zigi-zaga ibili ondoren harrapa-

    tu ohi dituzte. Aldiz, lurgaineko

    hegaztiak harrapatu ohi dituzten

    zapelatzaren eta arranoen espeziali-

    zazio erabat da bestelakoa: espezie

    hauek hanka sendoak, hatz laburrak

    eta atzapar luzeak dituzte.

    Harrapari batzuek zingiretan eta itsa-soko kostaldean dute beren habitata,

    arrabo arrantzaleak esaterako; arra-

    no mota hau Euskadi udazkenean

    zeharkatzen du, Afrikara bidean

    doala urteroko migrazioan. Gabirai

    arrantzaleari gorputza arraina harra-

    patzeko egokitu zaio, eta egin ere

    harrapari guztietan berari egokitu

    zaio ongien. Gabirai karramarroza-lea, beste alde batetik, krustazeoak

    harrapatzen espezializatu da.

    Belatza, berriz, intsektujalea da,

    zapelatz liztorjalea bezala; hau erle,

    liztor eta beste himenoptero espezie

    batzuen habiei erasotzen espeziali-

    zatu da.

    Badaude ornogabeetan espezializatu

    diren harrapariak ere, igitai-mokodun

    mirua eta haren ahaide den gabirai

    marraskilojalea, kasurako. Bi espe-

    ziok Amerikako tropikoaldeetan bizi

    dira, eta ia-ia ez duten jaten besterik

    aipatu gasteropodoak baino; horreta-

    rako, mokoak marraskiloen oskola

    apurtzeko eta mamuak kanpora ate-

    ratzeko egokiturik dituzte.

    Kondorrak, saiak eta zopiloteak,

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    34/252

    35

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    35/252

    36

    ostera, haratustelaz elikatzen dira,

    eta horregatik naturak hegal handiak

    hornitu dizkie, altura handian hegal-

    datu eta gorpuak landa zabaletan

    bilatu ahal izateko. Hala ere, ez diraharrapari hauek haratustela jaten

    duten bakarrak, nagusiki harrapari

    direnek ere arrano edo aztoreak, hil-

    tzeko prestaturiko makinak batzue-

    tan nekrofagia jotzen baitute, aukera

    izanez gero.

    Nolanahi ere, hegazti ahaltsu haue-

    tan guztietan dietarik harrigarriena

    duena palmondoetako saia da segu-raski: Afrikako sai honek palmondo-

    intxaurrak jaten ditu maiz. Fruitu

    horiek hurbilagokoa zaigun miru

    gorriak ere jaten ditu, negua Afrikan

    igarotzen ari delarik.

    Eta azkenik, harrapari asko daude

    noizean behin landareak jaten dituz-

    tenak, zopilotea eta aura, adibidez.

    Ehiza-teknikak

    Ehiza-tekniketan ere harrapariak

    ezberdinak dira; izan ere, eguneko

    harraparietako batzuek airean ehiza-

    tu ohi dute eta beste batzuek lurrean.

    Hegal handiko espezieak, saiak

    kasurako, aire beroko korronteak edo

    haizea planeatzeko eta ahalegin han-

    dirik gabe hegaldatzeko baliatu ahal

    duten tokietan bizi dira, eta beste

    batzuk, berriz, gogotik aritzen dira

    hegazka, harrapakinei goienetatik

    jauzi eginez 320 km/h inguruko

    azkartasunarekin (belatz handia).

    Zeru altuan oso gora hegan ibiltzeak

    ehiza-eremu oso zabala ikuskatzea

    ahalbideratzen badu ere eta nahiz

    eta harrapariek beren ikusmen ezin

    zoliagoarekin beheko lurretako mugi-

    mendurik xehena ere detektatu ahal

    izan, alde basotsuetan, hau da, lan-

    daretzak dena estalirik duen gunee-tan, oso zaila izaten da harrapakinei

    antzematea. Horrexegatik ibiltzen

    dira mirotzak geldo-geldiro planea-

    tzen, eta sarritan lurretik gertu samar

    gainera, animaliatxoren bat noiz iku-

    siko, bertatik bertara oldartu eta

    harrapatzeko irrikan.

    Aztoreak eta gabiraiak ere lurretik

    hurbilean hegaldatzen dira azkarasko, landare garaiak ziztu bizian

    zeharkatu eta landa zabaletan jaten

    ari diren hegaztiei itsumustuan eraso-

    tzeko.

    Hegazti harrapari anitzek denbora

    gehiena zeru goienetatik ehizatzen

    edo ehiza-eremua kontrolatzeko

    moduko pausaleku erosoan zelatan

    igarotzen dute. Aztoreak eta gabi-raiak landa batetik beste batera uste-

    kabean hegaldatzeaz baliatzen dira

    ehizatzeko, eta hegalaldi biren artean

    landaretzako zoko ezkuturen batean

    egoten dira gorderik, hurrengo ikus-

    kapenari noiz ekingo zain. Zuhaitz

    arte hegaz dabiltzala lurrean pausatu

    nahi izanez gero, apurka-apurka jais-

    ten dira, harik eta lehorreratu arte.

    Dena den, harrapariek aukeran bi

    ehiza-teknika edukitzekotan, beti

    jotzen dute erosoenera. Esate bate-

    rako, belatz gorriak, airean zintzilik

    balego bezala egiten dituen geldial-

    diengatik ezaguna denak, dituen

    janari-beharrizanen arabera teknika

    bat edo beste hautatzen du. Hain

    zuzen, bere burua besterik elikatu

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    36/252

    37

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    37/252

    38

    behar ez badu eta "janari" ugariko

    aldean badago, toki garaietatik jau-

    ziz ehizatu ohi du; aldiz, txitoak haz-

    ten ari denean eta ohi baino janari

    gehiago behar duenean, bestemetodo batera jotzen du, neketsua

    izan arren etekin hobeak ematen

    dituena: baso gainean etengabe

    planeatzen ibiltzen da.

    Harrapari batek harrapakin bizia ikusi

    eta eraso egiten ez badio, oso gutxi-

    tan gertatzen dena, seinalea edo

    gose ez dena edo harrapagaitza iza-

    nik nahi baino energia gehiagoxahuaraziko diona.

    Gainera, esperientziaren poderioz,

    azkenean hegazti indartsuok, lurgai-

    neko eta uretako beste harrapari

    batzuek bezala, ahulen dauden indi-

    biduoei erasotzen ikasten dute, hau

    da, harrapakinik errazenak hauta-

    tzen.

    Hala ere, harrapakinaren hautapenahein batez harrapariaren borondate-

    an eta beste batez erasoan eta harra-

    pakinaren jokaeran datza.

    Harrapakin ahul edo zaurituak ehizal-

    di luzearen ondorioz atzematen dira;

    ostera, ustekabeko erasoaldietan ia

    ez da halakorik gertatzen.

    Harrapakin izan litezkeen espezieak

    sarritan saldoka ibiltzen dira hegaka,

    multzo handiak eraturik, alegia; ama-

    rru horren bidez harrapariak nahas-

    ten dituzte, hainbesteren artean zein

    hautatu ez dakitela geratzen baitira,

    baina aldi berean indibiduo ahulak

    nabarmentzen dira, saldotik atzera-

    tzen dira eta harrapariek erraz atze-

    man ahal izaten dituzte. Aldrako gai-

    nerako hegaztiek energia oso gutxi

    erabiltzen dute defentsan, batzuetan

    aski izaten dute norabidea pitin bat

    aldatzea.

    Harrapariak milaka urtez baliatu dira

    harrapakin ahulak xede hartzeko tek-nikaz, baina gaur egun eraso-tresna

    hori aho biko gertatzen zaie, asko eta

    asko pestizidek jotako harrapakinaz

    janez gaixotzen dira eta. Adibidez,

    Afrikara bidean udazken aldean gure

    artean izaten dugun arrano arrantza-

    leak sarritan harrapatzen ditu arrain

    kutsatuak, eta bera ere kutsatu egiten

    da, jakina.Harrapariek indibiduo ahulenak, gai-

    xorik daudenak, txikienak edo kolore

    bitxiak dituztenak hautatu ohi dituzte,

    azken horiek ingurunean besteak

    baino errazago ikusten direlako.

    Prozesu honek badu eraginik espe-

    zieen hautapenean.

    Harrapari batzuek beste batzuek

    baino arrakasta gehiago izan ohi duteerasoaldietan eta, gainera, espezie

    bakoitzak bere jokaera berariazkoa

    du, senezkoa eta ikasia, eta bi ingu-

    ruabarren horien zioz espezie batzuk

    beren kopuruagatik behar litzatekeen

    baino sarriago hautatzen dituzte

    harrapakin. Arazoa larriagotu egiten

    du elikadura-espezializazioak: harra-

    pari batzuek funtsean ez dute harra-

    pakin bat besterik. Orobat, espeziali-

    zazioa are nabarmenagoa da harra-

    pariak beste harrapariek gutxitan

    harrapatzen duten espeziea hartzen

    duenean helburu. Halaxe jokatzen du

    belatz handiak: harrapakin honek

    kostaldeko labarretan egiten du

    habia, uso-saldoak zelatan ehizatzen

    espezializatu delako, inguruetako

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    38/252

    39

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

    beste espezie batzuek harrapakin

    espezie ugari dutela. Oro har, harra-

    parien erasoen arrakasta ustekabekoa

    izatearen, harrapakin espeziearen eta

    urtaroaren araberakoa izaten da.

    Udan, harrapariek errazago ehizatu

    ohi dute, seguruenik ere gogo han-

    diagoarekin aritzen direlako txitoei

    jaten eman beharra izaten dute eta

    harrapakin gehiago dagoelako, eta

    gainera ohi baino gazteago eta ikasi

    gabeagoak.

    Erasoaldia ongi burutzen denean,

    hots, harrapariak ihizia erdiesten

    duenean, harrapakina hainbat erata-

    ra hiltzen da, tamainaren arabera;

    txikienak mokoak zanpaturik hil ohi

    dira (gero osorik irensten dituzte) eta

    handiak, berriz, harrapariak atzapa-

    rrez organo garrantzitsuetan presioa

    eginez hiltzen dira. Bestalde, ugaz-

    tun asko harrapariak heltzean bere-

    hala heltzen dira, shockak jota.

    Beste espezieek ez bezala, belatzek

    mokokadaka hil ohi dituzte beren

    harrapakinak, mokoaren alboetan

    dituzten akatsak biktimen lepoa

    apurtzeko baliatuz; dena den, sarri-

    tan hegaka goitik abiadura handian

    amilduz besterik gabe hiltzen dituzte

    harrapakinak, talka oso bortitza iza-

    ten da eta. Senez, harrapakinek zir-

    kinik batere egiten ez dutenean,

    harrapariek presio egiteari uzten

    diote eta jaten hasten dira, ihizia

    artean hilik ez badago ere.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    39/252

    40

    HHarrapariek erasokor, indartsu,

    hotz, bakar eta berekoi badi-

    rudite ere, errealitatea ez

    dator inondik ere bat uste horrekin,

    zeren beren artean ez baitira hegaztiespezie asko baino erasokorragoak;

    aitzitik, ugaltzealdietan espezie guz-

    tiak dira sozialak, eta are gehiago,

    askok talderako joera izaten dute.

    Beraien harreman-jokaera oso kon-

    plexua da; oinarria komunikazioa da

    eta xedea borroka askorik ez gerta-

    tzea. Izan ere, borrokak gertatzen

    direnean, oso erritualizatuak izatendira: dei, zuzeneko soaldi, mehatxu-

    keinu eta hegaldaketa-erakustaldi

    batzuen bidez arerioen arteko nagu-

    sitasuna eta menpekotasuna ezar-

    tzen dira, ezeinek ere ez atzaparrak

    ez mokoa erabili beharrik ez duela.

    Harreman-jokaera indibiduoen arteko

    elkarreragiketa dakarten jokabide

    guztien multzoa da; hori ere, anima-

    lien beste alderdi batzuk bezala, indi-

    biduoen onurarako bilakatu da.

    Harreman-jokaerak berezko du

    komunikazioa. Harrapariak seinaleez

    baliatzen dira komunikatzeko, beste

    izaki bizidun asko bezala. Batzuetan

    seinaleak senak emanak izaten dira,

    txitoek gose direnean gurasoei bidal-

    tzen dizkiete gose-deiak kasurako.

    Beste batzuetan, alabaina, senaz

    haraindikoak dira eta erritual bihur-

    tzen dira; erritual nagusia gorteiatzea

    da. Emeek, esaterako, otzan eta

    menpeko jokatzen dute arrei janariaeskatzen dietelarik kopulatu baino

    lehen. Arrak eme goseari jaten ema-

    ten dioneko errituala estalketa daka-

    rren jokaeraren osagaia da.

    Hala ere, ikusizko seinale bidezko

    komunikazioan ez dira asmoak edo

    nahiak soilik jakinarazten; aitzitik,

    hegazti indartsuak begiratuz besterik

    gabe ikusten ari diren espeziekidea-ren adinaren, tamainaren, indarraren

    eta ugalketa-egoeraren berri jakin

    dezakete.

    Jakina, zenbat eta handiagoa izan

    hegaztia, orduan eta indartsuagoa

    da; beraz, tamaina ahalaren adieraz-

    garria da, eta horregatik harrapari

    askok eginahalak egiten dituzte diren

    baino handiagoak emateko: lumak

    puztu eta laztu, hegalak eta isatsa

    zabaldu eta gorputz osoa tentetu.

    Harrapakinak harrapatzeko, sarkinen

    bat uxatzeko zein etsai izan litekeen

    bati buruz buruko borrokatzeko

    gogoa ahantzarazteko, zenbat eta

    handiagoa hobe. Horregatik, arrano

    askok, arrano beltza eta arrano eper-

    zalea lekuko, buruko lumak lazten

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    40/252

    41

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    41/252

    42

    dituzte mehatxuren bat nabaritzen

    dutenean, handiago eta izugarriago

    emateko.

    Hala bada, bi indibiduo borrokatzen

    direnean, galtzaileak gorputz uzkur-tzen du menpekotasun seinale gisa,

    garailearen haserrea baretzeko eta

    minik egin ez diezaion. Tamaina txi-

    kiak konfidantza ematen dio garailea-

    ri, arerioren mehatxua tamainarekin

    barera moteltzen baita.

    Zenbait ornitologok egindako azter-

    lan etologikoen arabera, baliteke sei-

    nale batzuk elkarren aurkako errefle-xuen ondorio izatea. Dena den,

    Komunikazio-seinaleak ez dira beti

    nahita bidaltzen, zeren kolore hutsak

    edo luma gaitasunak berak besterik

    gabe indibiduoaren osasunaren, adi-

    naren, sexuaren edo taldearen berri

    eman baitiezaiekete espeziekideei.

    Hori dela eta, aztoreek eta belatza

    handiek, esaterako, bizitzako lehenurtean luzetarako marrak dituzte eta

    jarraiko urteetan zeharretarakoak.

    Alabaina, lumen koloreak ezezik

    begienak ere adierazten du batzue-

    tan indibiduoaren adinaren berri;

    halaxe gertatzen da Holanda Berriko

    aztorearekin, adibidez: jaiotzean begi

    grisak ditu, bizitzako lehen urtean

    horiak, gaztaroan laranjak eta hel-

    duaroan gorri minak.

    Sexuen arteko diformismoari dago-

    kionez, harrapari bakan batzuetan

    soilik nabaritzen dira sexuak bereiz-

    ten dituzten ezaugarriak. Adibidez,

    Andeetako kondor arrek bizarrak eta

    gandorrak dituzte emeak erakartze-

    ko. Sexu-kontuetan, mirotz zuri arrek

    ugaltzealdietan indarra eta trebezia

    agertzeko egiten dituzten hegalaldi-

    erakusketak beraien osasuna eta

    "savoir faire" delakoa adierazteko

    bitartekoak dira. Beste harrapari

    batzuek, belatzek kasurako, bikoteasortzen dutenean, hegalaldi-erakus-

    keta baterakoak egiten dituzte elkar

    onartzeko; hala beren ziklo hormona-

    lak sinkronizatzen dituzte eta aldi

    berean izaten dira prest ugaltzeko.

    Entzunezko komunikazioa

    Ikusizko seinaleak oso garrantzitsuakizanik ere, argi dago harrapariek

    elkarrekin komunikatzeko halakoak

    ezezik entzunezko seinaleak ere era-

    biltzen dituztela. Esaterako, espezie

    askotako inbididuok karraka egiten

    behin eta berriz borrokan ari direne-

    an, soinu karrankarien bidez arerioa

    lehiatik gibeleratu nahiz.

    Ugaltzeari helduta, soinuak gorteia-tzean bertan hasten dira. Atsegineko

    garrasi motelak, sehiek egin ohi

    dituztenen antzekoak, geroz eta oze-

    nago bilakatzen dira kilikadura

    sexualak gora egiten duen heinean.

    Ondoren, soinuek bikotekideak

    batzen ditu, atxikimendu-murmurio

    gozoen burutzapen ugaltzea da.

    Ugaltzealdia harrapariek zaratarik

    gehien egiten dutenetakoa da.

    Espezie batzuetan, eme bila ari diren

    arrak durundiatsu eta asaldaturik

    agertzen dira, eta ehizatzen dituzten

    harrapakinak atzaparretatik esekita

    eramaten dituzten hegaz, emeak

    jatera gonbidatzen. Horrela bada,

    hegalaldi horietan emeak entzuteko

    seinalez karranka-garrasiak eta

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    42/252

    43

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    43/252

    44

    ikusteko seinalez emea elikatzeko

    gaitasuna erakutsiz erakartzen

    dituzte.

    Lehenengo harremanak

    Harremanetarako komunikazio eta

    elkarreragiketak txitoek arrautzaren

    oskola hautsi baino lehen hasten dira

    harrapari espezieetan. Enbrioiek

    arrautza barruan daudela egiten

    dituzten lehenbiziko soinuei erantzun

    egiten diete gurasoek. Jaiotakoan,

    harreman-jokaeraren lehenbizikoadierazkaria txitoek gose edo hotz

    direnean janari edo bero eske eten-

    gabe txio egitea izaten da. Amek

    berehala erantzuten dute, amoltsuki,

    eta behar dutena ematen diete.

    Geroago txitoek beren senideekin

    izaten dituzte harremanak. Batzuetan

    ongi hartzen dute elkar eta beste

    batzuetan, aldiz, elkarren aurka ari-

    tzen dira. Izan ere, espezie batzueta-

    ko txitoak elkarrengana biltzen dira

    habia barruan berotan egoteko, elka-rrekin olgetan eta mokoka aritzen

    dira, eta gurasoetako bat habiara

    etortzen denean zalapartan hasten

    dira, ahoa zabal-zabal dutela; aldiz,

    beste espezie batzuetan, txitorik han-

    dienek ahulenak mokoka hiltzen

    dituzte edo habiatik kanporatzen

    dituzte. Nolanahi ere, harrapari guz-

    tietan izaten dira txito arteko liskarrakgurasoek jaten ematen dieten aldian,

    baina erasoak ez dira larriak izaten.

    Oro har, espezierik handienen txitoek

    soilik hitzen dituzte beren senide

    makalagoak, arrano beltzenek edo

    Pomerianako arranoenek esaterako.

    Ostera, askoz maizago gertatzen da

    gurasoek eurek txitorik ahulena hil-

    tzea janaria urri dagoenean; halaxejokatzen dute gure arteko gabiraiek.

    Habiako bizitzan zehar etologoek

    aztarna esaten dioten harreman-pro-

    zesua gertatzen da; hain zuzen ere,

    prozesu horren funtsa txitoak jaten

    ematen diona gogoratzea da, espe-

    zie berekoa izan zein ez; ondoren

    hari loturik sentitzea da. Hala, gerta

    daiteke helduarora iritsitakoan aztar-

    na utzi dion espeziearekin sexualki

    erreakzionatzea ere.

    Ezagutzen dira jaiotzatik bertatik

    gizaki bakar batek hazitako harrapa-

    rien kasuak. Harrapariok etengabeko

    harremanak izan dituzte hazi dituzten

    gizakiekin, eta azkenean hegaztiek

    gorteiatu eta ugaltze-laguntzat hartu

    dituzte, beste gizaki batzuekin eraso-

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    44/252

    45

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

    kor erreakzionatu dutelarik. Halasozializaturiko harrapariak gatibutzan

    ugaltzeko programetan erabili dira,

    intseminazio artifiziala errazago izan

    dadin.

    Naturan, aztarna espezieen identitate-

    ari eusteko mekanismoa da segurue-

    nik. Hala ere, harrapari helduek ez

    bide dituzte ezagutzen beren txitoak,

    haiek gurasoak ezagutu arren, zeren

    egiaztaturik baitago gabiraien eta

    belatz gorrien txitoak beste habia

    bateko txikoekin batera jar daitezkeela

    inolako arazorik gabe batez ere

    habia berriko txitoak txikiagoak badi-

    ra; aitzitik, handiagoak izanik aldea

    kentzen diete senide berriei janaria

    lortzeko lehia gogorrean eta erraz lor-

    tzen dute "gurasordeek" onartzea eta

    jaten ematea. Nahiz eta txitoek berenlehenbiziko saioetan habiatik kanpo

    hegaldatu, gurasoek elikatzen jarrai-

    tzen dute; hain zuzen ere, hegazti

    gazteak gurasoen atzetik ibiltzen dira,

    haiek ehizatzen dituzten piezak har-

    tzeko.

    Normalean, habiatik irten ondoren,

    harrapari gazte gehienek harreman

    sendoak izaten dituzte aldi batez

    beren gurasoekin, nola ehizatu eta

    hegatzeko teknika irakasten baitiz-

    kiete.

    Geroago, helduak gazteen eskaeren

    aurrean erasokor erreakzionatzen has-

    ten dira; espezie batzuek, belatz han-

    diak kasurako, lurraldetik kanpo bota-

    tzen dituzte umeak haiek beren burua

    gobernatzeko gauza direnean.

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    45/252

    46

    Ezaugarri orokorrak

    EEguneko harraparien artean

    janari azturetan eta sexuen

    arteko diformismoan arrak

    emeak baino txikiagoak dauden dife-

    rentzia handiak gora-behera, denak

    ere oso antzekoak dira ugalketaren

    biologiaren ikuspegitik.Hegazti harrapari gehienak oso lurral-

    dekoiak dira; bikoteek gogo biziz

    defendatzen duten beren lurraldea,

    nahiz eta ehizan ari direla eremu

    horren mugak gainditu.

    Ehiza-eremuon azalera oso ezberdina

    espezie batetik bestera. Arrano mar-

    tzialarena 250 kilometro karratutik

    gorakoa izaten da eta belatz txikiena,berriz, kilometro eta erdi karratukoa

    baino ez.

    Lurralde egokiaren jabe izateaz gaine-

    ra, harrapari arrek beren burua saltzen

    jakin behar dute, emeak erosle zuhu-

    rrak izaten dira eta, hots, trebeak dira

    "galairik" hoberena hautatzen bikotea

    sortzeko. Eta jakin ere ongi jakiten

    dute, zeren gorteiatzean arrek egiten

    dituzten gauzetariko batzuk emeari

    jaten ematea eta hegalaldi ikusgarrien

    bidez indarra erakustea izaten baitira.

    Arra emea beti ongi elikaturik edukitze-

    ko gauza izatea oso garrantzitsua da,

    eta horrenbestez ehizan trebea izatea

    beraren balioaren eta txitoak ongi haz-

    teko gaitasunaren adierazgarri garran-

    tzitsuenetakoa da. Baldin eta "galaia"

    ez bada gauza emea gorteiatzen ongi

    elikatzeko, honek ez du laguntzat

    onartzen.

    Are gehiago, mirotz zuriaren emeek

    hain hartzen dute aintzat ezaugarri

    hori, ezen batzuetan nahiago izaten

    baitute ehiza-lurralde ona duen ar aditu

    baten harenean egon ar gazte eta ikasi

    gabe batekin bikotea egin baino.Falkonidoen familiako espezieek izan

    ezik (belatzak eta zapelatzak), egune-

    ko harrapari gehienek gogotsu arreta

    handiarekin egiten dute habia, txitoak

    haztea baita beraien bizitzako harre-

    man-gertaera nagusia, halaxe transmi-

    titzen dizkiete eta beren geneak

    hurrengo belaunaldiei. Estalketa eta

    txito-hazkuntza arrakastatsuak izangobadira, ezinbestekoa da bi gurasoak

    ahalegin-lankidetzan aritzea.

    Harrapari espezie gehienetan, arrek

    eta emeek zorrotz bananduta dituz-

    ten eginkizunak.

    Hala bada, arrautzak errun ondoren,

    emea habian geratu ohi da arrautzak

    berotzen eta, geroago, txitoei jaten

    ematen bizitzako lehenengo astee-

    tan, eta arrak janaria ekartzen du.

    Ama artatsuak harrapakinei haragia

    erauzi eta xehetu egiten ditu, txitoek

    jan ahal izan dezaten. Espezie

    batzuetan, emea ehizan abiatzen

    denean arrak hartzen du habiako

    lanak egiteko ardura.

    Hala ere, badaude harrapari batzuk

    (saiak, zapelatz liztorjalea eta

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    46/252

    47

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    47/252

    48

    Afrikako sugekaria) ugaltzeko eredu

    horri lotzen ez zaizkionak; aitzitik,

    espezie hauetako arrek eta emeek

    hainbana egiten dituzte arrautza-

    zaintzako eta txitoen hazkuntzakozereginak.

    Habiak jartzeko erari dagokionez ere

    ezberdintasunak daude espezien

    artean; esaterako, miru beltzak

    habia-koloniatxoak eratzen ditu,

    nahiz eta bikote bakoitzak bere lurral-

    dea izan habia inguruan.

    Muda

    Oro har, eguneko harrapariei ugaltze-

    aldian zehar edo hura amaitu ondoan

    gertatzen zaie urteko lumaberritzea,

    ugaltzealdia amaitu eta berehala

    migratzen diren espezieei izan ezik,

    hauek negua igaroko duten tokira

    heldutakoan lumaberritzen baitira,

    migrazioan eragozpenik ez izateko.Muda hainbat hilabete geroago buru-

    tzen da; espezie gehienen urteko

    zikloaren bukaeraren seinalea da.

    Lurraldeaz jabetzea

    Eguneko harrapari espezieetan,

    lurralderik ez duen arrak ez du eme-

    rik estaltzeko itxaropenik, ez du eme-

    rik batere erakarriko eta. Zeinek bere

    "feudoa" izan beharrak ehiza-eremu

    bila bultzatzen ditu "galaiak"; hartaz,

    bi aukera izaten dituzte, edo lehengo

    jabearen heriotza dela eta hutsik

    geratu den lurralde bat atzeman eta

    emea aurkitu bikotea sortzeko, edo

    arren bat beraren lurraldetik uxatu eta

    beraren emea lagun hartu.

    Habia toki eta era nahikoa ezberdine-

    tan egiten da espeziearen arabera.

    Batzuek habia handiak eraikitzen

    dituzte eta urtean-urtean konpontzen

    eta zabaltzen dituzte, arranoek esa-terako, eta beste batzuek, aldiz,

    habiarik egin ere ez dute egiten:

    arrautzak zoruaren gainean kokatzen

    dituzte, harkaitzetako haitz garaietan.

    Nolanahi ere, habiak ezaugarri jakin

    batzuk izan behar ditu: txitoak egural-

    di txarretik, hotzetik eta berotik begi-

    ratu behar ditu, bai eta harraparien

    erasoetatik ere, eta arrautzak eta txi-toak segur egoteko modukoak izan

    behar dira.

    Zenbait lurraldetan, harrapariek ez

    dute izaten toki egokirik habia egite-

    ko. Eragozpenik larrienak espezierik

    handienek izaten dituzte; hauek labar

    harritsuak edo zuhaitz handiak behar

    dituzte. Harrapari espezie gehienetan

    %85 inguru bikote bakoitzak beste-etatik bereizi egiten du bere habia.

    Ornitologoek uste dute jokaera

    horren oinarria espezieok habia egin

    eta janaria lor dezaketen tokiak nahi-

    koa era uniformea eta jakinean bana-

    turik egotea dela. Harrapakin jakinen

    menpean dauden harrapariak, berriz,

    kolonietara biltzen dira; halaxe egiten

    dituzte habiak miru beltzek eta miru

    gorriek.

    Beste alde batetik, nahiz eta ia harra-

    pari guztiek urtean behin bakarrik

    hazi txitoak, jarduera garrantzitsu

    horretan aritzen diren denbora ez da

    denetan bera izaten, baizik eta tamai-

    naren araberakoa. Horrenbestez,

    belatz txikiek, gabiraiek, miruek eta

    mirotzek 28-30 egunez txitatzen dute

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    48/252

    49

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    49/252

    50

    eta txitoek lau aste igarotzen dituzte

    habian, hau da, ugaltze-zikloa biko-

    tea sortzen denetik indibiduo gazteak

    bere kasa bizitzen hasi arteko aldia

    ehun egun eskasetan burutzen dute.Ostera, espezierik handienen zikloa

    handiagoa da; kondorrek eta arrano

    batzuek, esaterako, ia urtebete ema-

    ten dute ugaltzen eta txito bat beste-

    rik ez dute hazten bi edo hiru urterik

    behin.

    Horrez gainera, espezie bakoitzaren

    ugaltze-zikloaren barruan aldaketak

    izaten dira aspaldiko bikoteek gor-teiatzeko aldia laburtzen dutenean;

    hala gertatzen denean, emeak ohi

    baino goizago erruten ditu arrautzak,

    eta batzuetan habiatik kanpo bizi

    diren gazteei jaten ematen ohi baino

    denbora gutxiago igarotzen dute.

    Ugaltzeko programatuak

    Hegaztiek energia handia behar iza-

    ten dute beren bizitza-zikloak buru-

    tzeko. Ugaltzen direnean, esaterako,

    arrek izugarrizko ahalegina egin

    behar izaten dute: lehenbizi emea eli-

    katu behar izaten dute, arrautzak

    erruteko gauza izan dadin, eta ondo-

    ren txitoei jaten emateko lain ehizatu

    behar izaten dute. Hori dela eta,

    harrapariek harrapakinak ugari diren

    urtaroan egiten dute habia, hots, uda-

    berrian eta udan, nahiz eta errunaldia

    negu amaieran hasi, normalean

    harrapakin kopurua bere maila gore-

    nera heldu aurretik, ugaltze-zikloa

    janaria berriz ere urri izan baino lehen

    amai dadin.

    Errunaldiaren hasieran ere eragin

    handia du tamainak. Oro har, espezie

    handiak, ugaltze-ziklo luzeak baitituz-

    te, txikiak baino lehenago hasten

    dira, gazteak negua iritsi baino lehen

    bere kabuz aritzeko gauza izan daite-zen. Hala ere, joera horia aldatu egi-

    ten da elikadura motaren arabera,

    urtaro bakoitzean ez baita bera izaten

    harrapakin guztien kopurua. Hala,

    txoriak edota ugaztunak jaten dituz-

    ten harrapariek (arranoak eta zapela-

    tzak) intsektuak edo arrainak jaten

    dituztenek (zapelatz liztorjalea edo

    belatza) baino lehen egiten dutehabia. Euskadin, arranoek eta apirila

    hasiera eta maiatz erdialdea bitarte-

    an erruten dituzte arrautzak, eta

    zapelatzek eta belatzek maiatz

    amaiera eta ekain erdialdea bitartean

    erruten dituzte. Erteuropan 15-20

    egun gehitu behar dira.

    Lurralde epeletan, harrapariek sin-

    kronizaturik erruten dituzte arrautzak,txitoak janari ugari dagoenen jaio dai-

    tezen. Hala gerta dadin, habia egite-

    ko prozesua udaberrian hasi behar

    da, janaria artean urri delarik, ordutik

    aurrera egunean baino egunean

    janari gehiago izaten baitute eskura;

    udazkenean, aldiz, harrapakin asko

    daude, baina geroz eta gutxiago,

    negua hurbil egonik.

    Alegia, lurralde epeletako harrapa-

    riek, hegazti gehienek bezala, fotoe-

    pealdiaren bitartez sinkronizatzen

    dituzten beren ugaltzealdiak. Esan

    nahi baita, eguneko argialdiaren irau-

    penak hegaztien sistema hormonala-

    ri eragiten diola eta urteko sasoi txa-

    rrean ugaltzea eragozten diela. Uda

    erdialdeko egun luzeek ugaltze-fun-

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    50/252

    51

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    51/252

    52

    tzioak inhibitzen dituzte; funtziook ez

    dira askatzen neguko egun laburrak

    iritsi arte.

    Hala bada, udaberrian eguna luza-

    tzeak hormonen produkzioa eragitendu, eta hormonek gonadak hazaraz-

    ten dituzte. Ugalketako organoak

    nahikoa garaturik daudenean, arrau-

    tzak erruteko eguna hegazti bikoteak

    janaria lortzeko duen gaitasunaren

    arabera egongo da.

    Harrapakin ugariko urteetan urritasun

    urteetan baino goizago erruten dituz-

    te arrautzak; ildo beretik, karraskariakjaten dituztenek (belatzak edo zape-

    latzak) zenbat eta basasagu gehiago

    orduan eta goizago erruten dituzte

    arrautzak. Gauza bera gertatzen da

    gabiraiekin ere: udaberri gozoko urte-

    etan bestela baino goizago egiten

    dute habia, txoriei, beren harrapakin

    maizenei, udaberria euritsua eta

    hotza den urteetan baino goizagosortzen baitzaizkie lumak.

    Txito kopurua, aldakorra

    Harrapari batek bere bizitzan zehar

    hazten dituen txitoen kopuruan hain-

    bat faktorek dute eragina: habia egi-

    ten hasten den adinak, egiten dituen

    habien kopuruak eta ugaltzealdi

    bakoitzeko txito kopuruak.

    Hala ere, tamainak ere badu zerikusi-

    rik. Harraparirik handienak besteak

    baino luzeago bizi ohi dira, eta habia

    egiten ere zaharrago hasten dira,

    gehiagotan ugaltzen dira eta aldi

    bakoitzean txito gutxiago hazten

    dituzte. Esate baterako, saiak, 40

    urte bizi badaitezke ere, ez dira ugal-

    tzen 4 edo 5 urte bete artean, eta aldi

    bakoitzean txito bakarra hazi ohi

    dute. Belatzak, ordea, urtebeteko

    direla ugaltzeko gauza dira eta urtean

    sei txito haz ditzakete, baina nekezirauten dute bost urte baino gehiago

    ugaltzen.

    Beraz, bizitza laburreko harrapariek

    ahalik etekinik handiena atera behar

    diote ugaltzealdi bakoitzari, hurren-

    goa heldu aurretik hil baitaitezke.

    Hain zuzen ere, harrapari txikiok hain

    izaten dute ugaltzeko grina bizia

    ezen, lehenbiziko ahalegineko erru-naldiak kale egiten badu, beste bati

    ekiten baitiote berehala.

    Txitoen heriotza-tasa oso handia

    denez gero, gutxi heltzen dira ugal-

    tzeko adinera, eta horregatik guraso-

    en ardura nagusia txito asko haztea

    izaten da, dagoeneko lumaztaturik

    daudenak zaintzea bazter utzirik.

    Aldiz, harrapari handiak luzeago bizidira, ez dira bi ugaltzealdiren bitarte-

    an hilko diren beldur, eta horregatik

    urte batean ugaltzeko giro onik ez

    badago, ez dute inolako nekerik

    hurrengoa arte itxaroteko. Halaber,

    txikiek baino joera handiagoa dute

    inork eragotziz gero habia uzteko eta

    sarritan urteak igarotzen dituzte ugal-

    du gabe. Hain zuzen, horrexegatik

    egiten die horrenbeste kalte gizakion

    jarduerak beren ugaltze-eremuetan.

    Ugaltzealdiko jokaeraren beste ezau-

    garri bereizgarri bat txitoak habiatik

    irten ondoren gurasoak haien ondoan

    bizi izatea da.

    Oraintsu arte pentsatu izan da harra-

    pariak ez zirela ugaltzen gazte-luma-

    tan zirelarik, artean sexualki helduak

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    52/252

    53

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    53/252

    54

    ez zirela eta, baina orain badakigu ez

    dela hala gertatzen, azterlan batzuek

    erakutsi baitigute espezie gehienetan

    gazterik ugaltzea beste inguruabar

    batek eragozten duela, habia-ere-muak eta emeak lortzeko helduekin

    lehiatzeko gauza ez izateak.

    Egiaztatu da ezen, lurralde jakin

    bateko helduak udaberrian desager-

    tuz gero, indibiduo gazteagoek egiten

    dituztela habiak.

    Espezie askotan lehenbiziko habia

    egiten den adina sexuaren arabera-

    koa da: emeak arrak baino goizagohasten dira ugaltzen.

    Fenomeno horren azalpena izaten da

    emeak arrak baino gazteago hiltzen

    direla eta beti egoten direla gazteek

    ugalketan bete ditzaketen plaza

    hutsak. Orobat, kontuan hartzekoa

    da eme gazteak ar helduekin pareka

    daitezkeela eta, alderantziz, ar gazte

    eta ezjakinek oso gaitz dutela emehelduekin parekatzea, ez baitira

    gauza izaten bientzako adina janari

    lortzeko, harrapakin-lehian beraiek

    baino ehiztari hobeak egonik.

    Errunaldia

    Espezie bakoitzak erruten dituen

    arrautzen kopurua tamainaren eta

    dietaren araberakoa izaten da. Sai

    handiek eta kondorrek arrautza baka-

    rra erruten dute habia egiten duten

    bakoitzean; belatzek eta akzipitrido-

    en familiako espezieek, ostera, txikia-

    goak izanik, inoiz sei ere erruten

    dituzte.

    Halaber, karraskariez elikatzen diren

    espezieek intsektuak edo txoriak

    jaten dituztenek baino arrautza

    gehiago erruten dituzte, espezieak

    tamainaz antzekoak izan arren. Hala

    ere, hegazti harrapari guztiek erruten

    dituzte arrautzak txandaka, hau da,zenbait egunetan zehar. Esaterako,

    sei arrautza erruten dituztenek hamar

    bat egun behar izaten dituzte.

    Alabaina, arrautza-berotzea apurka-

    apurka hasten da, eta ondorioz hel-

    duek ez dituzte arrautzak behar

    bezala berotzen azkena errun arte.

    Arrautza bakarra erruten duten espe-

    zieek beste bat erruten dute lehenen-goa galtzen denean.

    Ez daude bi arrautza

    berdinak direnik

    Harraparien arrautzak kolore eta

    marrazki ikusgarrikoak dira, denak

    ere ezberdinak, are errunaldi bereko-

    ak izanik ere, eta horregatik guztiaga-tik arrautza-bildumazaleen gutiziak ia

    desagertarazi egin ditu harraparien

    habiak Lurreko toki askotatik.

    Errun eta berehala arrautzen kolorea

    nahikoa matea izaten da, baina gero,

    gurasoek txitatu ahala, distira hartzen

    dute.

    Arrautzen pigmentazio-ezberdintasu-

    nean eragina duen faktore nagusia

    ama arrautzak obiduktuan zehar iga-

    rotzean dagoen egoera da, orduan-

    txe jasotzen baitute pigmentazioa.

    Hala bada, arrautza errutean ama

    mugitzen ari denean arrautzari kolore-

    zerrendak egiten zaizkio oskolean;

    beste batzuetan osorik koloreztatzen

    dira, eta sarritan errunaldiko azken

    arrautzak besteek baino pigmentazio

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    54/252

    55

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    55/252

    56

    urriagoa izaten du. Oso zaila da

    marrazki bereko bi arrautza aurkitzea.

    Ornitologoek uste dute arrautzen

    orbainen xedea kamuflajea dela. Hala

    ere, horrek ez du azaltzen zergatikdiren arrautza batzuk zuri-zuriak, ino-

    lako marrazkirik gabe. Aditu batzuek

    esan dute espezie handiek eta harra-

    pariek ez dutela kamuflaje handirik

    behar habiak toki helgaitzetan edo

    ilunetan egiten dituzte, eta hain

    zuzen ere horrexegatik ez zaizkiela

    koloreztatzen arrautzen oskolak.

    Ezaugarri bi horiek, ordea, ez dira halagertatzen arrautza zuriak erruten

    dituzten harrapari espezie guztietan.

    Esaterako, gabiraien eta arranoen

    arrautzak guztiz zuriak dira, edo pun-

    tudunak, edo lerro gorri edo nabardu-

    nak, eta belatzenak, berriz, askoz

    apainago eta trinkoago koloreztatuak.

    Tamainari helduta, honetan ere bada-

    go zeresanik. Izan ere, harrapariekgainerako hegaztiek baino arrautza

    astunxeagoak erruten dituzte, oro har.

    Hala, 100 bat gramoko belatzak 14-

    16 bat gramoko arrautzak erruten ditu

    habian eta usapalak, berriz, 6 bat gra-

    mokoak, gehienez ere. Alde nabar-

    men horren arrazoia harraparien

    beraien biologian dago, zeren, habia-

    tik ia heldu tamainakoak direla irtete-

    ko, oso azkar hazten baitira eta jaio

    ere handiago eta garatuago jaiotzen

    baitira, arrautza handiagotik, jakina.

    Zergatik galtzen dira

    harraparien habiak?

    Harraparien habiak maiz galtzen

    dira, arrautzak errun baino lehen,

    errunaldian bertan zein errun ondo-

    ren, dela janaria urri delako, dela

    gizakiok esku hartzen dugulako,

    dela pestiziden kariaz, dela beste

    animaliaren baten ihizi bihurtzendirelako, dela istripuren bat gerta-

    tzen delako, esaterako habia eror-

    tzea edo uholde batek eramatea, txi-

    toak amiltzea edo arrautza oskol

    ahulak haustea.

    Pestizidek, kasurako, hainbat habia

    galtzen dute, arrautzen oskola des-

    kalzifikatzen baitute, gurasoek txita-

    tzen hasten direnean arrautzakapurtzea eraginez. Alde jakin bateko

    populazioa pestizidaz oso kutsaturik

    dagoenean, batzuetan enbrioiak jaio

    aurretik hiltzen dira. Ehizarako ani-

    maliak hazten diren aldeetan, ehiza-

    esparruetan adibidez, gizakiak bor-

    tizki jazartzen zaizkie harrapariei,

    eta habiak apurtzen dizkiete. Inoiz,

    gizakiek industri jarduera batzuetanere suntsitzen dituzte harraparien

    habiak, basogintzan edo nekazari-

    tzan ari direla, eta baita jolasean

    ere.

    Harrapariek beren txitoak lasai hazi-

    ko badituzte, toki urrunetan egin

    behar dute habia.

    Exhibizionista apartak

    Eguneko harrapariak parekatzen

    direnean, arraren hegaldaketa-era-

    kustaldiek eta emeari egiten dizkion

    dei bereziek zerikusia handia dute

    bikotearen sorkuntza eta batasuna-

    rekin eta habia eta ehiza-lurraldea-

    ren hautapen eta defentsarekin,

    beste hegazti espezie askotan ger-

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    56/252

    57

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    57/252

    58

    tatzen den bezala. Hegaldien bidez

    arrak harrapariak uxatzen ditu eta

    emea erakartzen du.

    Hegada-erakustaldi akrobatikoetan,

    espezie gehienetan arrak eta emeakbatera egiten dute hegan, eta asko-

    tan, ia beti esango genuke, bikoteki-

    deetako bat bestearen aurka oldar-

    tzen da, eraso egiten ari balitzaio

    bezala, eta besteak, beherago

    dagoenak, bizkarrez behera jarri eta

    une batzuez atzaparrak ustezko era-

    sotzailearenekin lotzen ditu.

    Eztei-hegaldi horietan, batzuetanmiru eta arrano bikoteak buruzgain-

    ka aritzen dira airean, elkarri atza-

    parretatik helduta.

    Akzipitridoek, bestalde, gora eta

    behera aritzen dira hegaz, hots,

    bere burua nabarmentzen ari den

    arra batzuetan gora eta beste

    batzuetan behera hegaldatzen da,

    minutu gutxi batzuetan distantziahandia zeharkatzen duela. Zapelatz

    liztorjaleek bikotearen lurraldearen

    mugak finkatzen dituzte hegaldi

    horien bidez.

    Hala ere, hegada-erakustaldirik

    ikusgarrienak harrapari hegaztijale-

    ek egiten dituzte; belatz handiak,

    kasurako, kiribil-jauzi izugarriak egi-

    ten ditu airean. Agerraldi horietan,

    jauzien osagarri harrapariek azkar-

    tasun handian eragiten die hegalei

    eta dei-garrasi biziak egiten dituzte.

    Akrobazia hauek oso goi egiten

    dituzte; azkenean harrapariak

    habiarantz amiltzen dira ziztu bizian

    (aztoreak 320 km/h azkartasunera

    irits daitezke haizeak alde joz gero).

    Arrek beren lurraldea sarkinen aurka

    defendatzean egiten dituzten hegal-

    daketa-erakustaldiak hain dira emeak

    gorteiatzean egiten dituztenen antze-

    koak, ezen maiz gaitz izaten baita

    hegaz ari direnak arerioak diren edomaitasun-jokoetan ari diren ar-emeak

    diren. Arrak lurraldeagatik borroka-

    tzen direnean, lehenbizi biak igotzen

    dira hegaka eta ondoren lurraldea

    defendatzen duena beherago gera-

    tzen da, habiaren eta sarkinaren

    bitartean.

    Borrokaldirik latzenetan, arerioak

    elkarri jazartzen zaizkio, elkarri ora-tzen diote atzaparrez, lurrera jausi

    eta behegainean direla elkar astin-

    tzen dute bortizki. Bi arerioek larri

    zauriturik bukatu ohi dute borroka,

    eta sarritan bietako bat hiltzen da.

    Oraindik harrapariek eremua, laguna

    eta habia nola hautatzen duten behar

    bezala ikertu ez bada ere, badakigu,

    hala ere, espezie migratzaileek etabizitza laburrekoek urtean-urtean

    aldatzen dituztela habia-eremua eta

    laguna; beraz, espezie horietako indi-

    biduoak maiz gertatzen dira laguna

    eta "feudoa" hautatu beharrean.

    Aldiz, espezie sedentarioek, luze bizi

    diren harrapari handiek, alegia, toki

    berean egiten dute habia urtero, eta

    lagun berarekin ia beti.

    Habiaren kokalekua hautatu

    eta habia eraiki

    Harrapari bikotea arraren lurraldean

    kokatu ondorik, hurrengo urratsa

    arrak habiaren kokalekua hautatzea

    izaten da; hautapena egin duenean,

    eraikitzeari ekiten dio, emea bertara

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    58/252

    59

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    59/252

    60

    erakartzeko ahaleginak egiten dituen

    bitartean.

    Espezie batzuetan emeak eraikintza-

    ren azken aldian soilik laguntzen dio

    arrari zeregin horretan, baina bestebatzuetan biak aritzen dira habia erai-

    kitzen zein konponketak egiten.

    Etzauntza egiteari gorteiatzen haste-

    arekin batera ekiten badiote, halako-

    etan eguraldi oneko egunetan baizik

    ez dira aritzen lanean, eta arrautzak

    errun baino egun batzuk lehenago

    bukatzen dute.

    Eguneko harrapariek habia eraikitzenematen duten denbora ez da berdina

    izaten ezerezetik hasten direnean eta

    lehengo habia bat berritzen dutene-

    an. Urtean-urtean habia bera erabil-

    tzen duten espezieek material berriak

    eransten dizkiote aldi bakoitzean;

    horrela, habia zaharra atontzeaz gai-

    nera, jabeak heldu direla adierazten

    dute.Horrenbestez, eta lehen esandakoari

    jarraituz, harrapari handiek gazte-

    gazterik soilik egiten dituzte habia

    berriak, hain zuzen ere lehenengoz

    parekatzen direnean. Gainerakoek

    urteroko ohantzea bereiztu baizik ez

    dute egiten

    Elikadura errituala

    Gorteiatzeko errituek bikoteen sinkro-

    nizitatea finkatzen dute eta ume-haz-

    kuntza onerako behar diren jarrera-

    ereduak garatzen dituzte.

    Parekatzealdian eta emeak arrautzak

    errun baino lehen, arrak eta emeak

    beren arteko loturak sendotzen dituz-

    te lurraldea eta habia batera defenda-

    tuz; arrak emea elikatzen du, ugalko-

    rragoa izan dadin. Bikotea eratu berri

    dela, arrak eta emeak biek defenda-

    tzen dute beren lurraldea, baina zen-

    bat eta errunaldia hurbilago orduaneta motelago bilakatzen da emea eta

    arrak ahalegin gehiago egin behar

    ditu bikotearen lurraldea defendatze-

    ko eta emea elikatzeko.

    Espezie askotan, arrak emeari ekar-

    tzen dizkion harrapakinak ezinbeste-

    koak dira hura behar bezain sendo

    egon dadin eta arrautzak erruteko

    gauza izan dadin. Beste batzuetan,elikadura errituala hasteak zehazten

    du errunaldiaren hasiera.

    Arrak habian edo hurbileko pausale-

    ku batean elika dezake bere laguna.

    Errituala pausaleku batean gertatzen

    denean, "galaiak" txio egiten du leun-

    ki badatorrela iragarriz eta emea

    habiatik hegaka bertaratzen da eta

    janaria hartzen dio atzaparrez.Elikadura erritualak aurrera egin

    ahala, emea astuntzen hasten da,

    gero eta koipe-erreserba handiagoak

    baititu, eta gero eta proteina gehiago

    paparreko muskuluetan. Pisu-gehi-

    kuntza hori erabat ezberdina da

    espezie batetik bestera; esaterako,

    belatz gorria %30 inguru loditzen da

    eta arrano arrantzalea %4 baino ez.

    Koipe eta proteina erreserba horiei

    esker emeak arrautzak erruteaz gai-

    nera txitoak berotu ahal izango ditu,

    janaria urri egon arren. Halatan, erru-

    ten hasi baino lehen ongi elikaturik

    dagoen emeak, erreserba handiak

    dituenak, alegia, umeak ongi hazteko

    aukera asko ditu, balitekeelako txita-

    tzen ari delarik arrak ehizan ez asma-

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    60/252

    61

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    61/252

    62

    tzea edo harrapakinik ez egotea.

    Hala bada, erruten berandu hasten

    diren belatz gorriak udaberri hasie-

    ran hasten direnak baino gutxiago

    loditzen dira. Hori, besterik gabe osoadierazgarri ez iruditu arren, fun-

    tsezkoa da txitoan hazkuntzan,

    zeren amek, txitatzen ari direnean

    gehiegi argaltzen badira, habia

    uzten baitute eta ondorioz txitoak

    galdu egiten baitira.

    Harrapari handiek, ostera, luzaro

    eutsi ahal diote goseari, eta horrega-

    tik espezie horietako emeek ez duteerreserba handirik behar txitatzeko.

    Alabaina, bikoteko kideak beren arte-

    ko loturak sendotzen aritzen diren

    aldian, koipea eta proteina pilatu eze-

    zik, emeei hainbat aldaketa gertatzen

    zaie gorputzean errunaldirako eta

    ondoko txito-hazkuntzarako presta-

    tzeko. Esaterako, sabelaldean biribi-

    lune bat lumagabetzen zaie, azalekoodolodi ugari dagoen aldean, arrau-

    tzak hobeto berotu ahal izateko.

    Lumagabetzea astuntzearekin batera

    gertatzen da.

    Arrak eta emeak arrautzak txandaka

    txitatzen dituzten espezieetan izan

    ezik, arrei ez zaie halakorik gerta-

    tzen, ez dute inongo lumarik galtzen.

    Bestalde, arrak emea gorteiatzen

    duen aldian hainbat denbora igaro-

    tzen dute elkarrekin, eta horrek bien

    arteko lotura sendotzen du eta, segu-

    ruenik ere, emea arrautzak errutera

    bultzatzen du. Orobat, arrak hainbat

    aldiz estaltzen du emea errun baino

    lehen; esaterako, belatz gorriek

    arrautzak errun baino zortzi aste

    lehenago hasten dira kopulatzen eta

    egin ere hasieran egunean behin edo

    bi aldiz egiten dute eta azken aldia,

    erruteko gutxi falta dela, are egunean

    zortzi aldiz ere.

    Gorteiatzealdia bere azkenera hurbil-du ahala, emeak geroz eta geldoago

    bihurtzen dira eta geroago eta uzku-

    rrago izaten dira hegan egitera, astu-

    negi baitaude hartan aritzeko. Jarrera

    horri "errunaldiko letargia" esaten

    zaio; ohikoa da hegaztien artean eta

    seguruenik ere emearen barruan

    oskola garatu zaien arrautza hausko-

    rrak babesteko sortutako egokitzape-na da.

    Txitatzea eta eklosioa

    Arrak eta emeak txitoen hazkuntza

    eta gainerako lanetan dituzten eginki-

    zunak argiro bereizita daude harrapa-

    ri espezie gehienetan. Oro har,

    emeak arrautzak berotzen ditu etatxitoei jaten ematen die eta arrak

    familia osoarentzat ehizatzen du.

    Habian arrautzak txitatzen igarotzen

    dituen aldi luzeetan, emeak arrautzak

    iraultzeko baizik ez da jaikitzen;

    arrautzak lekuz aldatzeko mokoaz

    baliatzen da. Txitatzen hasten dene-

    an sarriago aritzen da arrautza-iraul-

    tzen, beroa arrautzen alde guztietara

    era bertsuan hel dadin eta oskola

    habiako zoruan itsatsita gera ez

    dadin.

    Gainera, eme artatsuak lantzean

    abartxo bat gehiago ezartzen du

    habiako ertzean, txitoak eror ez daite-

    zen bera itsumustuan jaikitzen dene-

    an. Berotzealdiko azken egunetan

    txitoek txio isil baina entzungarria egi

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    62/252

    63

    EUSKAL HERRIKO EGUNEKO HARRAPARIAK

  • 7/23/2019 Euskal Herriko Egun Harrapariak

    63/252

    64

    ohi dute arrautza barrutik, eta horre-

    la emeak badaki laster jaioko direla.

    Txitoek hortza esaten zaion irtengu-

    nea dute mokoan eta beraz baliatzen

    dira oskola hausteko; horretan egunbat edo aritzen dira. Jaiotzen direne-

    an, emea ez da habiatik joaten ezta

    gose izan eta arra habia ondoko abar

    batean janariarekin egon arren ere.

    Txitoen arteko borrokak

    Arrautzatik lehenengo txitoa irteten

    denetik azkenengoa irteten denartea egun batzuk igarotzen dira, eta

    horregatik azkenak eragozpenak

    izaten ditu gainerako senideen alde-

    an. Hain zuzen ere, batzuetan hil

    egiten da, janaria heltzen ez zaiola-

    ko edo senideak borrokan garaitzen

    zaizkiolako.

    Halako borrokak ohikoak dira arrano-

    en artean; esaterako, arrano beltzekbi arrautza errun ohi dituzte, baina bi

    txitoetatik batek baizik ez ohi du bizi-

    rik iraun: txikiena jaio eta berehala

    besteak ez dio jaten uzten, habiatik

    kanpora sakatzen du edo hil arte

    mokokatzen du.

    Sarritan liskarrok ama aurrean dago-

    ela gertatzen dira, baina ez du ezer

    egiten txitorik ahulena salbatzeko.

    Etologo batzuek uste dute jarrera

    hori funtsean txito kopurua baliagarri

    dagoen janari kopurura doitzeko

    mekanismoa litzateke, janari ugari

    izanez gero arrano beltzek bi txitoak

    hazten baitituzte.

    Nolanahi ere, beste arrano batzuetan

    beti gertatzen dira txitoen arteko

    borrokak, are oparoaldietan ere.

    Halakoetan karia ez dago argi; uste-

    rik zabalena da arrautza gehiegi

    errutearen muina batzuk ordezko

    izatea dela, lehenbizi errutakoak gal-

    duko balira ere.tamaina ertaineko harraparietan,

    gutxiagoetan izaten dira txitoen arte-

    ko borrokak, eta harrapari txikietan

    ez dira inoiz gertatzen.

    Hazkuntzaren aldi horretan, emeak

    euritik, hotzetik edo berotik begira-

    tzen ditu txitoak, arrak harrapakinak

    ehizatu eta habiara ekartzen ditu eta

    gero emeak zatitu eta txitoei jatenematen die.

    Hegazti askok ez bezala, harrapari

    gehienen umeek jaiotzatik bertatik

    ikusten dute nola-hala, eta horregatik

    amari janaria mokotik hartzeko

    gauza izaten dira.

    Beste espezie batzuek gutxik

    harrapakinak irensten dituzte eta

    gero habian