Euskal Idazleen Elkartea, 2008-10-14 · konposizioa (taulak, poemak, aipamenak, formulak,...

33
ORTOTIPOGRAFIA ETA BESTE ZENBAIT KONTU Euskal Idazleen Elkartea, 2008-10-14 Iñigo Roque Eguzkitza -1-

Transcript of Euskal Idazleen Elkartea, 2008-10-14 · konposizioa (taulak, poemak, aipamenak, formulak,...

ORTOTIPOGRAFIA ETA BESTE ZENBAIT KONTU

Euskal Idazleen Elkartea, 2008-10-14

Iñigo Roque Eguzkitza

-1-

I. SARRERA

EIMAren estilo-liburua

Argitaragabeak:Andres Alberdi: Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan (transkipzio-irizpideak).Patxi Petrirena: Morfosintaxia.Jose Ramon Etxebarria: euskara teknikoaren hainbat alderdiri buruzkoa.

Ortotipografia: ortografia tipografikoa letra motak konposizioa (taulak, poemak, aipamenak, formulak, tituluak...)

• Ortotipografia liburuxkan, ortotipografiari buruzko gaiez gain, puntuazioaren eta joskeraren ingurukoak lantzen dira.

-2-

II. LETRA ETZANA

Noiz?

a) Argitalpenen, artelanen eta abarren izenak

Liburuak, tesiak, agerkariak, filmak, komikiak, abestiak, antzerki-lanak, telebista-saioak, irratsaioak...

Bernardo Atxagaren Obabakoak berriki itzuli dute galegora.Goizean behin saioan, krisiaren ondorioez jardungo dute.Woody Allenek ale ederrak erantsi dizkio zinemaren historiari, baina, niretzat, Matchpoint da haren lanik onena.

Izenburu horietan beste lanen baten aipua ageri bada, hura komatxo artean agertuko da.

Oso liburu barregarria omen da Irakurri dut «Geroko gero».

b) Izen bereziak

Itsasontziak, hegazkinak, espazio-ontziak, ezpatak...

Afrikan barrena oso bidaia interesgarria egin genuen Nairobitarra autobusean.Mirreko astronautek hainbat saiakuntza egingo dituzte. [r letra bikoiztean, bigarrena letra biribilez idazten da].

Baina:

Ez dakit nola heldu ginen Renault 5 ziztrin hartan Agoitzeraino.Boeing 747a merkatuko hegazkinik seguruenetako bat omen da.

c) Izen zientifikoak

Latinezko izen zientifikoak.

-3-

Vaccinia birusaren diametroa 0,267 mikroikoa da. [izen arruntik ez]Hartz arra (Ursus arctos) eta hartz beltza (Euarctos americanus) erraz bereizten dira. Europan ez duzu hartz beltzik libre ikusiko!

d) Nabarmendu nahi diren hitzak

Azpimarratu nahi direnak (letra larriz ere idatz daitezke).Gauza bat da elkarrekin ateratzea eta beste bat elkarrekin bizitzea.

Gaizki idatziak.Dena edeggto zegoela besterik ez zuen esaten.

Estandarretik kanpoko hitzak edo aldaerak.Tximinoiak goxo-goxo zeuden.Istilu handian izan ziren manifestazinoian.

e) Jargoiko hitzak

Berandu heldu ginen mendatera, sardinzarrek geldiarazi baikintuzten autobidean.Txokolate eskasa saldu ziguk litxarrero horrek: asto-gorotza duk.

f) Erdal hitzak

A priori ez dago arriskurik.Etiopiako argazki guztiak pendrivean sartu zituen.*Passaworda ahaztu zait, eta ezin izan naiz sartu *e-mailera. [Hobeto honela: Pasahitza ahaztu zait, eta ezin izan naiz sartu posta elektronikora].

Baina:Radarrak harrapatu zuen 200 km/h-ko abiaduran.Izarretako gerran ezpata guztiak laserrezkoak ziren.

Hiztegi Batuak erakutsiko digu zein diren, Mitxelenaren hitzak erabiliz, geureganatutako maileguak eta zein ez ditugun oraindik guretu (mailegu gordinak). Dena den, arau hori ez da beti estu gorde behar. Informatikako testu batean, esaterako, txitean-pitean azalduko zaizkigu berriki

-4-

mailegatutako hitzak (hardwarea, modema, pendrivea…). Horrelakoetan, terminorik ohikoenak, bederen, letra arruntez emango ditugu. Kontuan izan letra etzana biribila baino irakurgaitzagoa dela.

h) Sinbolo batzuk

ISO 31 arauan zehaztutako sinboloak.P: presioa; t: denbora, T: tenperatura; c: argia.

i) Metahizkuntza egitean

Gaur egun ez duzu aurkituko izan ere esapidea erabiltzen ez duen kazetaririk.Ez da zuzena jarraiki aditzaren darrai forma.Bizkaiko leku batzuetan mota esaten diete soroen ondoko belardi zatiei. [Zalantzazkoa izan daiteke].

j) Antzerkiko akotazioak

Adibide bat ekarri dugu Piarres Lartzabalen Senperen gertatua liburutik, puntuazioa moldaturik.

MARGO (nigarrez hipaka) Ho, Antton... Nik uste nuen denak aithortuak zinituela... Hortakotz aitortu ditut denak, nik ere... Denak, denak aithortu ditut. (Memoria galtzen bezala du, kadiran jarriz).

Pertsonaiaren izenaren ondoren agertzen denean, akotazioa letra xehez hasten da; jardunaren amaieran datorrenean, aldiz, letra larriz. Horixe da gaur egungo eredua gaztelaniaz.Dena den, badira beste eredu batzuk:

MARGO. (Nigarrez hipaka). Ho, Antton...MARGO (nigarrez hipaka). Ho, Antton...

EIMAk, hala ere, ez du oraindik ezer erabaki.

k) Hiztegietako adibideak

haizpe. iz. (1842). haitz azpia; berezk. haitzuloa, harpea, harkaizpea. Hobia haizpe bat zen, eta gainean harri bat zetzan.

-5-

Nola?

a) Deklinabidea lotzeko era

Deklinabidea ez da etzanez ematen, non eta ez dagokion nominatiboari soil-soilik

Larruazalari begiratzen dionak begi-ñiñiari begiratu behar lioke.Kasketa ederra hartu zuen: ez zuen neskekin jolastu nahi.Ez da berri-emaile huts bat; kazetaria da, goitik behera.

Ohartuko zinetenez, deklinabidea zuzenean lotzen zaio etzanez dagoen hitzari, baita erdarazko hitzetan ere. Beraz:

Skinheaden jaialdia izan zen Londresen.Ikasleak ez zeuden batere pozik: ez omen zegoen feedbackik irakaslearekin.

Orain arte marratxoa erabili izan bada ere, orain, EIMAren proposamenaren arabera, ez da hala egin behar.

b) Letra etzanezko pasarteen ondoko puntuazio-markak

EIMAren estilo-liburuak ez du deus esan horren inguruan. Eta ez dago adostasunik, han-hemengo liburuetan. Hemen azalduko dugun jokaera nagusi da gaztelaniazko estilo-liburuetan. Letra etzanezko esapideen ondoko puntuazio-marka gehienak (puntuak, komak...) etzanez ematen

dira.

Denok irakurri dugu Jean Etxepareren Buruxkak.Bizkaia, jakina denez, borrokatu zen Matxitxakoko gudaldian.

Parentesietan, berriz, barruko testu osoa etzanez ageri bada, hasierako nahiz amaierako markak ere halaxe emango ditugu; bestela, biak letra arruntez.

Sekula-belarra (Trifolium pratense) ematen zieten abereei, digestioa hobeto egiteko.Gotzon Garatek liburu asko idatzi zituen (Esku leuna eta beste asko).

-6-

Galdera-markak, harridura-markak eta komatxoak, oro har, letra arruntez idazten dira, non eta ez dauden letra etzanezko esapidearen barruan.

Irakurri al duzu Odisea?Mikelek suspensezko eleberritzat zeukan Non dago Stalin?.

Alderdi honi dagokionez, letra etzanek eta lodiek jokabide berbera dute.Euskaraz ezer garbirik arautu arte, komeni da idazlea ohartzea auzi honetaz, eta, bistan denez,

koherentziaz jokatzea.

c) Letra etzanezko testuen barruko etzanak

Ez dago horri buruzko irizpiderik EIMAren estilo-liburuan, baina orain arte, bederen, joera nagusia izan da horiek letra arruntez idaztea.

Uda osoa Errusian eman arren ez zuen ikasi ezta da esaten ere.

d) Tituluetako letra etzanak

Berria egunkariaren Estilo-liburuaren arabera, tituluetan komatxoak erabiltzen dira letra etzanen ordez (tituluak gehienetan letra lodiz azalduko dira).

Atzo aurkeztu zuten «Hegats»en azken zenbakia.«Prestige»ren hondamendia saihestu zitekeen.

-7-

Literaturako adibideak

Antonio Tabucchi: Oker ttiki garrantzigabeak.

TestuaEta orain le roi s´amuse. Baina, zer errege, eta zerena? Mamuen erregea, misterioena, ez zen

dibertitzen ari. Dukeak bai, bazekien nola jokatu, della mia bella incognita borghese toccare il fin dell´aventura io voglio, gaua berea duela dakien izarraren uste beteaz kantatu zuen, New York osotik etorri zarete ni ikustera, munduko tenore hoberena naiz, hauxe da nire bisita-txartela. Berehalakoan txaloak. Publiko erraza, estreinaldi muturrekoa. [...] Jaun adintsuak, aldiz, liluratua zirudien, ezpainekin Monterone, tu che d´un padre ridi al dolore sii maledetto esaten zuen. Hipotesia: ez zen oso-oso aditua, honelako bertsio batek ez ditu liluratzen pertsona oso-oso adituak. Beste hipotesi bat. Aditu sentimental bat zen.

TestuinguruaRigoletto ikustera joan da pertsonaia nagusia, New Yorkeko Metropolitan antzokian. Kontaktu

batekin geratu da, baina ez du aurkitu sarreran. Entzule guztiak arakatzen ditu, nor izan litekeen igarri nahian. Tartean, obrako pasarteak sartzen dira narrazioan, kantariei edo ikusleei buruzko iruzkinak egin ahala.

Erabilera Etzanez ageri dira frantsesezko eta italierazko pasarteak. Italierazkoak etzanez daude erdaraz

daudelako, batetik, baina, bestetik, operako kantariei (alegia, narrazioaren hari nagusitik kanpoko testu bati) dagozkielako.

Cesare Pavese: The Devil in the Hills.

Testua«Esaten ari zinen bizitza aspergarria dela», esan zuen Oreste-k.

«Bizitza da gu geu garena», esan zuen Pierotto-k.

Poli-k esan zuen: «Eser gaitezen». Ez zuen ematen, batere, mozkorrik zegoenik. Pentsatzen hasia nintzen haren begi basati haiek bat zetozela zetazko alkandora haiekin, diosalekin, haren auto dotorearekin; gauza arruntak harentzat, eta bereiztezinak harengandik.

-8-

Danilo Kiš: Una tuma para Boris Davidovich.

TestuaEzkontza 1919ko abenduaren hogeita zazpian ospatu zen, Espartako torpedo-ontzian, Kronstadt-

eko portuan ainguraturik zegoela. [...] Mikulin-ek aipatzen du Zinaida-k ezkontza-koroa zuri bat zuela ilean, zeina lehengo denboretako eta antzinako ohituren aztarna bakarra baitzen; Olimski-k, bere oroitzapen-liburuan, gaza zuri bat aipatzen du, zeinak, ezkontza-koroek nola, Meissner andereñoaren burua inguratzen baitzuen.

TestuinguruaErrusiako Iraultza. Ezkongaiak, Novski eta Zinaida Mihailovna Meissner, soldaduak dira torpedo-

ontzi sobietar batean. Ez dago argi, bi kronikarien testuak ikusirik, zer zen gaza zuri hura: antigoaleko aztarna bat edo zaurietarako lotailua.

Jean Hiriart Urruti: Gontzetarik jalgiaraziak, «Sozialixtak».

TestuaOrobat duzu Errepublikaren izena. Batzuer iduri zaiote «Biba la République» oihu egin eta ez

dela deus gehiago erratekorik, ez eta ere egitekorik. Hala behar litake, eta hala litake ere errepublika izaitez ona balitz. Egia, Manex, baina non da Errepublika ona. [...]

Oraiko hunek izena du omen Errepublika bainan ez izana [sozialisten arabera]. Izan hura emanen diote holetan soxialixtek, beren xedetara heltzen direnean. [...]

Jainkorik ez; aphezik ez; nausirik ez. Eta hobeki errateko oro orotan oroen nausi. Zer besta! Oro bardin; nehor nehoren azpiko.

TestuinguruaEskualduna astekarian plazaratu zuen hazpandar kazetariak artikulua. Luma zorrotz eta miragarriz

gogotik inarrosi zituen sozialistak artikuluan. Kontuan izan garai hartan mundua bitan zatiturik zegoela: xuriak (giristino zintzoak) eta gorriak (errepublikazale jainkogabeak), pastoraletako zuri eta beltzen antzera. Tesi oso bat egin liteke Hiriart Urrutik artikuluetan erabilitako letra etzanezko ironiaz. Gaur egun, kontuz!, komatxo artean idatziko genituzke horiek oro. Letren erabilera ez dugu egokitu hemen proposaturiko eredura.

Ryszard Kapuściński: Viajes con Herodoto.

Testua[...] Babiloniarrak setio luze baterako prestatzen ari ziren. Bazekiten Babilonia baliotsua zela,

-9-

hiriburu aberats eta oparoa, lorategi esekiko eta urrezko tenpluko hiria, bazekiten Dariok ez zuela amore emango ezeren aurrean haiek menderatzeko ahaleginean, ezpataz ez bazen gosez.

Persiarren erregeak ez zuen denborarik galdu. Matxinadaren berri izan bezain laster, matxinatuen aurka abiatzen da, inperioko indar guztiak bilduta, eta, hara iritsirik, gotorlekuaren setioa hasten da, noski. Babiloniarrak izutu ez eta, setioaren beldur izan beharrean, alai dantzatzen ziren gotorlekuko harresien gainean, etsaien agerian, Dariori eta haren armada osoari trufaka. Dantzetako batean, haietako batek esan zuen burlaizean: «Persiarrok, zertan ari zarete hain luzaro alferkerian? Nolatan ez zaizue bururatu etxera itzultzea? Jakin ezazue mandoak erditzen direnean [animalia antzuak dira] amore emango dugula».

Dariori eta haren armada osoari trufa egiten zioten.

Irudika dezakegu egoera hori? Munduko armadarik handiena Babiloniako ateetara heldu da. Kanpalekuak ezartzen ditu hiriaren inguruan [...]

TestuinguruaKapuściński-k Herodotoren Historiaren ale bat eramaten zuen bere bidaietan munduan barrena.

Liburua kazetariaren bidaia horien kronika da (batik bat gaztetako bidaiez ari da), eta tarteka Herodotoren liburuko pasarteak sartzen ditu, Herodotoren hitzak ekarriz eta haiei buruz jardunez.

-10-

III. LETRA LODIA

Noiz?

Letra lodiak oso bakanetan erabiltzen dira literaturan. Erabiliagoak dira ikasmaterialetan, letra etzanekin batera, lagungarri gisa.

Letra lodiaren erabilera bereziak: izenburuak, atalak, azpiatalak gako-hitzak definigaiak edo definizioak laburpenak ...

Letra etzanaren erabilera bereziak: atalak, azpiatalak bigarren mailako ideiak adibideak hitzez hitzeko aipamenak ...

Dena den, ez da komeni erabilera hori beste arlo batzuetara zabaltzea.

Idazpuruak, izenburuak, tituluak...Oso erabilia da atalen (kapituluen eta abarren...) izenburuen tipografia nabarmentzeko, eta

agerkarietan tituluak markatzeko.

Definigaiak (hiztegigintzan)Hiztegietan definitzen diren terminoak letra lodiz nabarmentzen dira

logozentrismo. Jacques Derrida frantses dekonstrukzionistak lehenengoz erabili zuen, Mendebaldeko kulturek egia absolutuak (Derrida-k gune esaten zien) irrikatzeko duten joera izendatzeko.

(Ch.E. Bressler: Literary Criticism)

-11-

IV. KOMATXOAK

Komatxo motak

Gaur egun, ordenagailuetako teklatuek komatxo bikunak (“”) bakarrik eskaintzen dituzte, Ameriketako ingelesean horixe baita ereduzkoa. Dena den, euskarazko ereduan komatxo latinoak («») erabili behar dira (alboko komatxo ere esaten diote batzuek).Komatxo motek hiruko hierarkia bat osatzen dute. Beraz, komatxo artean emandako aipamenetan

edo akotazioetan beste komatxo batzuk, maila apalagokoak, txerta daitezke.

Mozkor arraila zegoen. Letrak nahasi egiten zituen: «Nik ez dut inoiz “klakoik” esan».

Komatxo bakunak, bestetik, definizio edo itzulpenetarako erabili ohi dira:

Biharamunean, Ipar Irlandako horma askotan agertu zen esaldi bera: Time for peace, time to go (‘Bake-garaia, alde egiteko garaia’).

Noiz?

a) Hitzez hitzeko aipamenak

Bateratzen zituena ekintza politikoa izan beharrean, beren lanaren helburua zela baieztatzen zuen Zaitegik bosgarren argudioan: «euskera orraztu, apaindu ta txukunean olerkiak eusko-gogoz egin. Euskadiren gogoa asmatu eta azaldu». (L. Otaegi: «Gerra aurreko belaunaldia: Olerkariak»)Shakespearek esan bezala, «Zaharrak ez dira gazteez fido, gazte izan baitira». (I. Zaldua: «Sandwitcharen sindromea...»)

Akotazioetan, hiru antolaera daude aukeran:

Aurrean adierazpen-aditza eta bi puntu direla.Sor Mateok esango lioke: «Armadan ikusi nahi zintuzket; zerbaiterako balioko luke. Kilkerrak kenduko lizkizukete burutik», eta Nuto-k erantzungo luke: «Zaila izango da, gero. Ez al duzu entzuten zenbat dauden mahastietan». (C. Pavese: The Moon and the Bonfires)

Adierazpen-aditza tartean, eta marra luzeak erabilita.«Armadan ikusi nahi zintuzket —esango lioke Sor Mateok—; zerbaiterako balioko luke. Kilkerrak kenduko lizkizukete burutik» [...]

-12-

Kontuz aukera hau ez da onartzekoa: *«Armadan ikusi nahi zintuzket», esango lioke Sor Mateok, «kilkerrak burutik kentzeko» [...]

Adierazpen-aditza atzean, koma bat jarrita.«Armadan ikusi nahi zintuzket; zerbaiterako balioko luke. Kilkerrak kenduko lizkizukete burutik», esango lioke Sor Mateok [...]

Akotazioen amaierako puntuazio-markak galtzen dira, salbu eta galdera- eta harridura-markak. Perpaus osoari dagozkionak eransten dira komatxoen ondoren.

Mikelek galdetu zion: «Nora joan ote zarete?». Denak isildu ziren. «Asko ardura zaik, ba!», erantzun zion Leirek halako batean.

Ez dugu ahaztu behar komatxoen akotazio-sistemarekin batera, marra luzeena ere badela.

Sor Mateok esango lioke: —Armadan ikusi nahi zintuzket; zerbaiterako balioko luke. Kilkerrak kenduko lizkizukete burutik.—Zaila izango da, gero. Ez al duzu entzuten zenbat dauden mahastietan —erantzungo luke Nuto-k.

Gaur egun, molde hori erabiltzen da, batez ere, paragrafo bakoitzean pertsonaia bat mintzatzen denean. Beste antolaera hau guztiz zaharkiturik dago, ordea.

— Armadan ikusi nahi zintuzket; zerbaiterako balioko luke. Kilkerrak kenduko lizkizukete burutik —esango lioke Sor Mateok. —Zaila izango da, gero. Ez al duzu entzuten zenbat dauden mahastietan —erantzungo luke Nuto-k.

Hitzez hitzeko aipamena beste paragrafo batean ageri bada, testua eskuinetara sartu eta letra-tamaina txikiagoa erabiliko da. Saiakera-liburuetan, ikasliburuetan eta abarretan gertatuko da hori.

b) Ikurritzak (iragarkiak, armarriak...)

EHUk Iparragirreren harako «Eman ta zabal zazu» hura hartu zuen lelo gisa.Arrakasta handia izan omen du «Pixka bat es mucho» kanpainak, Patxi Bastarrikaren esanetan.

c) Ezizenak

Ezizenak izenaren ondoan ageri direnean:

-13-

Nikolas Ormaetxea «Orixe»ren luma zorrotza gailendu zen gerraostean.

Baina ezizena soil-soilik ageri denean, ez da komatxorik erabiliko.

Ez nuke izan nahi Txirritaren txurreruaren biktima. Gizajoa hura!Txillardegi izan zen lehena existentzialismoa euskal literaturara ekartzen.

d) Argitalpen nagusi baten zatiak (artikuluak, atalak, abestiak...)

Itxaro Bordak badu poema zilar bat Noiztenka liburuan, «Milia Lastur on the road».Oso artikulu mamitsua argitaratu zuen Jabier Kaltzakortak Litterae Vasconicae aldizkarian, «Notas acerca del personaje Betiri Sants» izenekoa.Ez dakit Beatles-en zer diskotan ageri den «Lucy in the Sky with Diamonds» abestia.

e) Hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak

Oso atsegin ditu Txillidaren «Lurrak» saileko lanak.Ikastaroaren izena, «Idazketa-mintegia», erakargarria gertatu zitzaion.«Gaur egungo euskal literatura» mahai-inguruan betiko ideiak berritu zituzten.

Batzuetan izen generikoa izenaren zati izango da; beste batzuetan ez. Komatxoak horren arabera paratuko dira.

«Zuzenketaren gaineko jardunaldiak»«Bilbo eta euskara» jardunaldiak

f) Ironiaz esanak

Oso «xuhurra» zen arropetarako: Londresera joaten zen urtean bitan.

Bai, «arrazoi» duzu, baina inor ez da konturatu.

Hitz «ederrak» esan zizkioten, sagarrak osten harrapatu zutenean.

Bai, autoa «fidatzekoa» da: hirutik bitan baino ez du huts egiten.

-14-

Nola?

a) Deklinabidea lotzeko era

Letra etzanen irizpide berak erabiltzen dira.

Mirenen «lagun»arekin batera ibili zen eskolan.Beste «makin»ekin ez zuen nahi, nahiago zuen bere mailako jokalariekin aritu.

b) Etzana eta komatxoak

Batzuetan letra etzanaren eta komatxoen erabilerak lehian ari dira: metahizkuntzarako, ezizenetan, ironiazko erabileran. Horrelakoetarako komeni da EIMAren proposamena kontuan izatea, koherentziaz jokatzeko.

Literaturako adibideak

Orhan Pamuk: Elurra.

Testua[...] Horregatik, Muga-hiriko Egunkarian akusazioei erantzuteko aukera emanez gero bizia eta

ohorea salbatzeko zer esan pentsatzen ari zen bitartean («Ateoa naiz baina ez dut Profetaren kontra blasfematu, jakina!»? «Ez naiz sinestuna baina errespetatzen ditut sinesmen erlijiosoak»?), halako batean, izu-ikaraz jiratu zen bere atzean elurretan plisti-plasta hurbiltzen ari zitzaion norbaiten oin-hotsak entzunda.

TestuinguruaPertsonaiak gogoeta egiten du integristek zerbait leporatuz gero nola zurituko lukeen bere burua.

Testua[...] Hain zeken eta zimurrak ziren non, hotela ez ordaintzearren, hilean bost dolar amerikar

ematen zizkioten uren saileko ordenantzari eraikineko sotoko galdara-gelan bizitzen utz ziezaien. Zurrumurruen arabera, etxe bat erosteko asmoa zuten jaioterrira itzuli orduko, eta hortik aurrera ez zuten lanik eginen bizitza osoan. Kutxetan larruzko jantziak zeuden, bertan merke-zurrean erosi eta Tbilisira itzultzean saldu nahi zituztenak. Bitan kanporatu zituzten Turkiatik eta bietan aurkitu zuten «etxera» itzultzeko modua, galdara-gela horretara.

-15-

TestuinguruaLangabe gazte batzuk solasean ari dira georgiar bikote baten kontra.

Denis Guedj: Loroaren teorema.

Testua—Bazakiat: “Emadazu puntu finko bat eta lurra altxatu dut”. Arkimedesek esan zian hori. Masa

txiki batek mastodonterik astunena altxa zezakek, bere zamaz, palanka bati esker. Palanka non kokatu jakin behar, ordea!

ErabileraOhartu komatxo bikunak erabili direla, marra luzeak alboko komatxoen kategoria berekoak

direnez, maila beheragoko marka erabili beharra dagoelako.

J.M. Coetzee: Elizabeth Costelo.

TestuaMaletak desegiten ditu; inguru-minguruka hasten; telebista piztu eta berriro itzaltzen du. Halako

batean, horretan ari zela, loak hartzen du, etzanda, zapata eta guzti. Telefonoak iratzartzen du. Itsumandoka aparatua bilatzen du. Non ote nago?, pentsatzen du. Nor ote naiz? «Elizabeth» esaten du ahots batek. «Zu al zara?».

ErabileraEgileak komatxoak erabiltzen ditu elkarrizketetarako, eta letra etzanak gogoetetarako.

TestuaLarunbat batez ―lasai, laster iritsiko naiz gakora―, egun epel zoragarri batez, usakumeak

zuhaitzetan urrumaka ari zirela, pintzela utzi, burua astindu, eta zerbait esan zuen korroka. «Ez dut entzun hori, Aidan», esan nion. «Ez dabil», errepikatu zuen. Eta orduan zerbait idatzi zuen koadernoan, eta erakutsi zidan. «Gustura margotuko zintudan biluzik», idatzia zuen. Eta gero, beherago: «Nahiko nukeen».

Kostatuko zitzaion halako aitorkizunik egitea. Nahiko nukeen, iraganeko hipotesia. Baina zehazki zer esan nahi zuen? Pentsa liteke hauxe esan nahi zuela: Nahiko nukeen zu biluzik margotu artean gazte zinelarik, baina ez dut uste. Nahiko nukeen zu biluzik margotu artean gizona nintzelarik: gehiago zen hori.

Testuingurua

-16-

Pertsonaietako bat, Aidan, laringotomizatua dago, eta nekez ulertzen zaio zer esaten duen.

-17-

V. BI PUNTUEN ONDOKO IDAZKERA

a) Arau nagusiaArauak agintzen du bi puntuen ondoren letraz xehez idatzi behar dela.

b) SalbuespenaDena den, badira salbuespen batzuk:

Bi puntuek esaldi oso baten aipamena, hitzez hitzekoa, aurkezten dutenean.Aurpegira begiratu eta esan zion: «Ezta pentsatu ere!».

Bi puntuen ondoren beste paragrafo bat hasten denean.

Horiek horrela, bi puntuek esaldi bati baino gehiagori eragiten badiete, hobe da puntuazioa aldatzea.

Etxaldeak ez zuen arrakastarik izan: lurra idorra eta elkorra zen. Ez zen erraza lanerako prest zegoen jenderik aurkitzea. Uholdeek ez zuten bakerik ematen euri-sasoian. Infernu bat zen dena.

Etxaldeak ez zuen arrakastarik izan. Lurra idorra eta elkorra zen. Ez zen erraza lanerako prest zegoen jenderik aurkitzea. Uholdeek ez zuten bakerik ematen euri-sasoian. Infernu bat zen dena.

Etxaldeak ez zuen arrakastarik izan: lurra idorra eta elkorra zen; ez zen erraza lanerako prest zegoen jenderik aurkitzea; uholdeek ez zuten bakerik ematen euri-sasoian. Infernu bat zen dena.

Bi puntuen eragin-eremua (nolabait esateko) lehenbiziko puntuak zedarritzen du.Beste aukera bat da, jakina, bi puntuen ondoren beste paragrafo bat hastea.

Etxaldeak ez zuen arrakastarik izan: Lurra idorra eta elkorra zen; ez zen erraza lanerako prest zegoen jenderik aurkitzea; uholdeek ez zuten bakerik ematen euri-sasoian. Infernu bat zen dena.

c) Zerrenden idazkeraZerrenden idazkera berezia da. Bi puntuen ondoren paragrafo berean ageri direnean, letra xehez

hasten dira, arau nagusiak agindu bezala.

-18-

Jaki guztiak gero eta garestiagoak dira: barazkiak, okela, frutak...

Zerrenda beste paragrafo batean datorrenean, aldiz, bi aukera ditugu.

Zerrendako osagaiak esaldi osoak direnean, letra larriz hasten dira.

Auspoa bildumak ekarpen handiak egin dizkio gure hizkuntzari:− Ahozko euskara bizia paperean jarri du.− Lehengo bizimoduari buruzko hainbat datu bildu ditu.− Gure historiako pasarte asko jaso ditu lekukoen ahotik.

Zerrendako osagaiak esaldi osoak ez direnean, puntu bakoitza letra xehez hasten da, eta amaieran ez da puntuazio-markarik eransten.

Erretorika klasikoarentzat diskurtsoak zati hauek zituen:− proemio eta exordium− narratio− argumentatio, peroratio eta conclusio

Dena den, zerrendako osagaiak, esaldi osoak ez izan arren, konplexu samarrak direnean zilegi da letra larriz hastea zerrendako puntu bakoitza.

Erretorika modernoak lau erabide kontuan hartzen ditu diskurtsoa sailkatzean:− Azalpenekoak: definizioak ematen dituztenak, prozesuak ideiak edo printzipioak azaltzen

dituztenak, hizkera argia eta ulergarria erabiliz.− Argudiozkoak: konbentzitzeko asmoa dutenak.− Deskriptiboak: objektuak margotu nahi direnean, edo zentzumenen efektuak irudikatu nahi

direnean erabiltzekoak.− Narratiboak: espazio- edo denbora-hurrenkera bati jarraituz, fikziozko gertaerak kontatzen

dituztenak.

-19-

VI. ZENBAIT IZENEN DEKLINABIDEA

a) -a itsatsirik ez duten zenbait izenSarri, ez gutxitan, entzuten ditugu gisa honetakoak: *Euskaltzaindiako, *txapelako, *irailan...

Bistan denez, oker erabiliak dira, eta honela behar lukete: Euskaltzaindiko, txapeleko, iraileko...

b) Izena eta izana bat datozeneanLiburuen izenburuetan batzuetan bat egiten dute adieraziak eta adierazleak:

Gerrako kronikak kronika-liburua da.Testament Berria ere halaxe da.Orotariko Euskal Hiztegia hiztegia da.Bixenta Mogelen Ipui Onak ipuinak dira.

Horrelakoetan, izenburuak izen arruntak balira bezala deklinatzen dira.

Sarrionandiaren Narrazioetatik ez nuke jakingo zein aukeratu.Miranderen Gutunei begiratu bat egitea ere komeniko litzaizuke, haren uzkurtasunaren berri izateko.Hiztegi Batuko zerrenda oraindik osatu gabe dago.

c) Ohiko adieraz besteko izen bereziakBatzuetan, izen berezien (izenburuen eta besteren) adiera ez dator bat izen arruntarenarekin. Hona

hemen adibide batzuk:

Argia aldizkari bat da.Gizona bere bakardadean liburu bat da.Xoriak disko baten izena da.

Horrelakoetan, deklinabidea izen osoari lotzen zaio, izeneko deklinabideari dagokion deklinabidea erantsiz.

Ia buruz zekizkien Barbierren Supazter xokoaneko ipuin gehienak. Egunatik Euskaldunon Egunkarira ez zen eguneroko euskal prentsarik izan.

Dena den, horrelakoetan irtenbiderik zuhurrena da izen bereziaren ondoren generikoa eranstea.

-20-

Irakurkera ere errazten da, birdeklinaziorik gabe.

Harri eta herri liburuak errealismo soziala ekarri zuen euskal literaturara.Eusko Alkartasuna alderdiak proposamen bat aurkeztu zuen hezkuntza-ereduen sistema aldatzeko.Berri Txarrak musika-taldeak Japoniaraino eraman ditu bere doinuak.

d) Erdal izen berezien deklinabideaAtzerriko izen bereziak jatorrizko grafian idatziko dira. Hala ere, beste alfabeto bateko izenak

transkribatu egin behar dira (ikus transkipzio-irizpideak, EIMAren Onomastika liburuxkan).

Erdal izen berezia testu batean lehenbizi aipatzen denean (oso ezaguna ez bada, bederen), marratxo baten bidez lotuko zaio deklinabidea.

Guduaren bihotza, azken aldian jada Saint-Quentin-eko hiria zela. Hiri eder bat, lantegi hanitz daukana: arroperia, lur lanetako mekanika, azukre. [...] Ingelesak gu bezala Saint-Quentineko atheraino heldu dira gaineko aldetik. (egokitua; Jean Saint-Pierre: 14ko Gerla)

Batzuetan izenaren generoa bereizteko ere erabilgarria da sistema.

Michel-ek eta Michele-kJon-ek eta Jone-k [euskal izenak izan arren, batzuetan baliagarri izan liteke marratxoa]

Gogoan izan, halaber, deklinabidea jartzean ez dela aintzat hartu behar izenaren ahoskera grafia baino:

Shakespeare-ren (*Shakespearren)Tyrone-ko (*Tyron-go)Montagne-ri (*Montagni)

Horrek ez du esan nahi, inola ere, ahal den neurrian jatorrizko hizkuntzetako ahoskerari eutsi behar ez zaionik.Azkenean, aipa daiteke r amaierako izenen jokabide berezia. Deklinabidea marratxoz lotzean, r

grafema ez da bikoizten (ahoskera hori egokitu arren); marratxorik gabe lotzean, berriz, bikoiztu egiten da.

Agadir-eko kale estu zurietan barrena eman zuen uda. Orain, agur esan behar Agadirri.

-21-

Nolanahi ere, badago beste aukera bat: izena aurrenekoz aipatzen denean hari dagokion atributua erabiltzea.

Paul Auster idazleari elkarrizketa egin zioten Gara egunkarian.Daniel Cassany irakasleak hainbat liburu argitaratu ditu estilistikari buruz.

-22-

VII. LABURTZADURAK

Laburtzadurak hitzak laburtzeko prozedurak dira. Hiru eratakoak izan daitezke: siglak, laburdurak eta sinboloak.

SIGLAK

Siglak dira esapide edo sintagma bateko hitzen inizialez osaturiko hitzak.

BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa)EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea)ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat)

Atal honetan, siglekin batera, akronimoak ere landuko ditugu, jokabide bertsua baitute. Akronimoak esapide edo sintagma bateko laburtzapenez osaturik daude.

EIMA (Euskarazko IkasMAterialgintza)Elkar/ELKAR (Euskal Liburu eta Kantuen ARgitaldaria)GEU (Gasteizko EUskaldunak)Banesto (BANco ESpañol de CrédiTO)Renfe (Red Española Nacional de Ferrocarriles)

a) Idazkera

Letra larriz eta punturik gabe idazten dira: EIE, UEU, ELA, LAB, ESK, BBVA, EGLU, OEH...

Hala ere, siglak batzuetan lexikalizatu, ihartu, egiten dira, eta, beraz, hitz arruntak balira bezala erabiltzen dira: radar, HIES/hies, abeze [alfonimoa], laser, vip...

Sigla batzuk letra larriz nahiz xehez idatz daitezke: UNICEF/Unicef, FIAT/Fiat. Badira beste erabilera berezi batzuk: NaBai, CiU, EiTB... Joera hori nabariagoa da akronimoen artean: Emakunde, Euskalterm, Renfe...

Siglak letra larriz osorik idatzita dagoen testu batean ageri direnean, puntu eta guzti idatz daitezke beste hitzetatik bereizteko.GAUR GOIZEAN U.E.U.K AURKEZTU DU UDARAKO IKASTAROEN EGITARAUA.Bestela, marratxoa erabiliko da sigla eta deklinabidea bereizteko. GAUR GOIZEAN UEU-K AURKEZTU DU UDARAKO IKASTAROEN EGITARAUA.

-23-

b) Siglak testu barruan Siglak oso ezagunak ez direnean, komeni da lehengoz aipatzen direnean haien esanahia argitzea.

Ikasmaterialen Aholku Batzordeak (IABk) zenbait gomendio egin zizkion liburuxkaren prestatzaileari. Hainbat adituk osatzen dute IAB.

Jakina, litekeena da beste irtenbide bat egokiagoa izatea:Ikasmaterialen Aholku Batzordeak (IABk) zenbait gomendio egin zizkion liburuxkaren prestatzaileari. Hainbat adituk osatzen dute batzorde hori.

Batzuetan sigla batek adiera bat baino gehiago izan ditzake, eta halakoetan komeni da, testuingurua argigarria ez bada, sigla zeri dagokion argitzea.

EB: Ezker Batua / Europar BatasunaAEB: Ameriketako Estatu Batuak / Arabiar Emirerri Batuak

Idazleak kontuan izan behar du erdal siglak, eskuarki, ezagunago direla euskal irakurleen artean: ONU, OTAN, EEUU... Beti ez da posible izango, baina batzuetan irtenbide egokia da izen laburtuak erabiltzea.

Bilera zalapartatsua izan zen atzo NBEren egoitzan, New Yorken. AEBk aurpegiratu zion Errusiako ordezkariari Kaukason gertaturiko hilkintza.

Bilera zalapartatsua izan zen atzo Nazio Batuen egoitzan, New Yorken. Estatu Batuek aurpegiratu zioten Errusiako ordezkariari Kaukason gertaturiko hilkintza.

Zenbatek erabiltzen dute oraindik EEBB sigla AEBren partez, esaterako? Eta AEB erabiltzen dutenen artean zenbatek egiten dute pluralean?Beste batzuetan, erakundearen izenari nekez lotzen zaio siglarik: EIE (Idazleen Elkartea); edo,

alderantziz, sigla ezagunagoa da izena baino: IVAP (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea). Gainera, IVAPen kasuan erabakia dute euskarazko testuetan ere erdal siglak erabiltzea. Dena den, testuaren ofizialtasunak aginduko du kasu horietan guztietan. Oso lagungarria dira EIMAk argitaratutako Onomastika laneko zerrendak, erdal siglen euskal

ordainak ematerakoan. Nolanahi ere, kontua izan erdaraz euskaraz baino aiseago onartzen direla siglak administrazioko

testuetan. Ikus ditzagun unibertsitateko adibide batzuk:

Convenio entre el MEC, el CSIC y la UPV/EHU por el que se regula la subvención nominativa consignada en los presupuestos de la Dirección General de Investigación, ejercicio 2006, a favor del Centro mixto “Unidad de Física de Materiales”.

Hitzarmena, Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren, CSICren eta UPV/EHUren artekoa. Honen bidez arautzen da Ikerketako Zuzendaritza Nagusiaren 2006ko aurrekontuen kargurako diru-laguntza, “Materialen Fisika Unitatea” zentro mistoaren alde emandakoa, hain zuzen.

-24-

Implicaciones de la LOU en la contratación de PDIs y PAS: profesores contratados...

LOUren eragina irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen kontratazioan: irakasle kontratatuak...

Sigla batzuk esplikatu egiten dira; beste batzuk erdaraz uzten...

c) IrakurkeraEz dago arau zurrunik. Batzuk letraz letra irakurtzen dira, eta beste batzuk hitz arruntak bezala.

Siglak irakurtzen dira, eta ez, izen osoak.

EHU (e-hatxe-u)UPN (u-pe-ene)EIZIE (ei-zi-e)HABE (ha-be)PC (pe-ce)

d) Deklinabidea Deklinabidea lotzean kontuan izango da siglaren irakurkera.

UGTko idazkari nagusiak grebarako deia egin zuen.Datorren astean, berrituko da UPNren zuzendaritza osoa.EGAren [*EGAaren] bermeak ez omen du askorako balio.

Siglaren amaierako eta deklinabidearen hasierako letrak bat datozenean, marratxo bat tartekatuko da.

Oso kreditu merkeak eskaintzen dizkie BBK-k gazteei.Prentsaurrekoan, matrikulazio-kanpainako emaitzak aurkeztu zituen AEK-k.LCR-ren izenean mintzatu zen osoko bilkuran.Ez zuten albistea aipatu ere egin CNN-n.

Siglaren azken letra r denean, deklinabidea lotzean ez da bikoizten.

PARek hainbat jesarleku lortu ditu Aragoiko Gorteetan.

Siglak letra xehez idazten direnean (gehienak akronimoak izaten dira), deklinabidea marratxoz lotuko da.

-25-

Seat-en fabrika Esloveniara eraman nahi dute.Ez ziren gutxi izan ETApm-tik EEra pasatu zirenak.

e) Siglak singularrak diraSiglen azpiko izena plurala izan arren, siglak izen berezien gisa deklinatuko dira.

Gorriak ikusten ari da AEBko ekonomia.CCOOk ez du bat egin eraikuntzako hitzarmen kolektiboarekin.

Dena den, litekeena da sigla bereko ale bat baino gehiago egotea. Eta orduan plurala zilegi da.

Apurtuta zituen ordenagailuko USBak.

f) Sigla lexikalizatuak eta siglonimoakSigla batzuk, erabiliaren erabiliaz, ihartu egin dira, eta gaur egun hitz arruntek bezala jokatzen

dute. Hala, ez dira izen bereziak bezala deklinatu behar.Zerrenda mugatua da: CD, PC, HIES/hies, NAN, ISBN, BEZ, USB... Kontuan izan, hala ere,

subjektibo samarra dela noiz igarotzen den muga hori.

Senarra baino maiteago zuen bere PCa.Aireportura iritsi zenean ohartu zen NANa etxean ahaztu zuela.ISBNaren bidez identifikatzen dira munduko liburu guztiak.

Horietako batzuk harago joan dira, eta gaur egun hitz arrunten sailekoak dira: letra xehez idatzi, beste hitzak bezala deklinatu...

modem (modulator demodulator), radar (radio detection and ranging), sonar (sound navigation ranging), pulsar (pulsating star), motel (motorcar hotel), transistor (transfer resistor).

Horiei siglonimo deritze.

LABURDURAK

Laburdurak dira hitzen adierazpen grafiko laburtuak, batzuetan estandarizatu gabekoak. Hitz osoa

-26-

irakurtzen da, eta ez, laburdura bera.

a) IdazkeraLaburduren ondoren beti jartzen da puntua. Salbuespen bakarra dago: vs (versus).

b) IrakurkeraJatorrizko hitza irakurtzen da; ez, laburdura bera.

Ik. 14. or. [ikusi hamalaugarren orrialdea]

c) ErabileraTestuen barruan ez da komeni da laburdurarik erabiltzea.

*Ibaeta jn.k auzitara eraman zuen Athletic taldea.*Idazleak jakin du tentsioari eusten liburuko 89. or.raino

Leku falta dagoenean edo aipu laburra egin beharra dagoenean erabiltzen dira laburdurak: gutun-azaletan bibliografietan (argit., or., ed., itzul.) tauletan hiztegietan (iz., ad., g.er., h., ik., Lap., Bizk.) izenburuetan (vs)

Egoera klixetu batzuetan ere ikusten dira: oin-oharretan (ik., id.) gutunetan (P.D.) urteak edo orduak aipatzean (K.a., K.o.; a.m., p.m.)

d) Esaldiak laburduraz ez hasiAhal dela, ez da komeni esaldiaz laburduraz hastea (ezta zenbakiz ere).

*K.a. X. mende aldera hedatzen hasi ziren nekazaritza eta abeltzaintza. Kristo aurreko X. mende aldera hedatzen hasi ziren nekazaritza eta abeltzaintza.

-27-

e) Ohiko erabilera oker batzuk or. / orr.

Orrialdearen laburdura or. da, orrialde bat izan edo gehiago izan.14.-18. orr. > 14.-18. or.

Zenbaki ordinalak.Zenbaki ordinalen laburdura, jakina denez, honela eratzen da: zenbakia + puntua.Zenbaki ordinalek tarte bat adierazten dutenean, bi zenbakiek eraman behar dute puntua:ç

*12-15. galderak > 12.-15. galderak*176-197. or. > 176.-197. or.

etab.Testuaren barruan ez erabili.

*Olinpiar Jokoetan oso atsegin ditu ur-kirolak ikustea: arrauna, bela, igeriketa, jauziak, etab.

SINBOLOAK

Sinboloak zenbait kontzeptu teknikoren laburtzadurak dira, nazioarteko erakundeek berariaz ezarriak: Nazioarteko Neurri Sistemako unitateak eta magnitudeak, ehunekoaren sinboloa (%), diruen sinboloak (€, ₤, $...), puntu kardinalak (I, H, M, E; edo N, S, W, E).

a) Idazkera Sinboloak punturik gabe idazten dira, eta deklinabidea marratxo baten bidez lotzen zaie beti.

Uste zuen baino gutxiago irabazten zuen enpresa berrian: 20 000 €-ren ordez 15 000 €.Autoan 10 m-ko segurtasun-tartea utzi behar da.Oso gogorra izan zen eski-proba; gauetan, -10 ºC-ko tenperaturak izaten zituzten.

Halaber, kopurua beti magnitudearen sinboloaren aurrean paratuko da, kopurua bat izan arren.

37 W, 1 cm, 35 km...

Lerro amaieretan kontuz ibili beharra dago: ezin bereiz daitezke zenbakia eta magnitudearen

-28-

sinboloa.

b) IrakurkeraSinboloari dagokion hitza irakurtzen da; ez, sinboloa bera.

Isuna jarri zioten, radarrak 140 km/h-an zebilela harrapatu baitzuen.

Abiaduraren datua honela irakurriko litzateke: [orduko ehun eta berrogei kilometroan]. Jakina, hiztun arruntak, oro har, bestela esango luke: ehun eta berrogeian. Baina hori beste kontu bat da, erregistroari lotua.

Magnitudeari dagokion kopurua bat denean, euskarazko ordenari jarraituko zaio sintagma irakurtzean.

1 cm [zentimetro bat], 1 m-ko [metro bateko]…

c) ErabileraTestuaren espezializazio-mailak eragin handia du sinboloen erabileran. Testua zenbat eta

espezifikoago izan, orduan eta gehiago erabiltzen dira. Literaturan, aldiz, ez dute hainbesteko sarbidea. Eman dezagun idazleak aukeran dituela bi bertsio hauek eleberri batean:

Anek 3 € eskatu zizkion amari tabakotarako. Aitak herraz so egin zion, eta eskua altxatu. Hura zen hura eskua! 3 cm-ko 5 arrasto gorrimin utz zitzakeen 5 min-rako inoren masailean.

Anek hiru euro eskatu zizkion amari tabakotarako. Aitak herraz so egin zion, eta eskua altxatu. Hura zen hura eskua! Hiru zentimetroko bost arrasto gorrimin utz zitzakeen bost minuturako inoren masailean.

Ezkerreko testuak ez du zentzurik testuinguru horretan: zuzena da, baina ez da egokia. Testua beste era batekoa balitz (zientziari buruzkoa, esaterako), ez genuke baztertu behar aukera hori, guztiz nekagarria bailitzateke unitateak eta zenbakiak behin eta berriro letraz ematea. Problema bateko enuntziatu hau, kasurako, ezin eman genezake bestela:

Bero espezifikoa determinatzeko, 100 g-ko metalezko pieza bat 90 ºC-ko tenperatura lortu arte berotu da, eta gero 10 ºC-tan 200 mL ur zituen kalorimetro batean sartu da bat-batean. Oreka termikoa lortu ondoren, tenperatura 12 ºC-koa zela ikusi da. Kalkula ezazu metalaren bero espezifikoa.

Testu teknikoetan datuen pilaketa hain handia ez denean ere, zilegi da sinbolorik gabeko idazkera.

-29-

d) Ehunekoaren sinboloa: % Ehunekoaren sinboloa zenbakiaren aurrean jartzen da, bien artean tarte erdi bat utzita.

% 7

Ehunekoak mugagabe gisa jokatzen dira, non eta ez dagokion aurretik emandako kopuru baten osagarriari.

Botoen % 5 eskuratu ez zutenez, parlamentutik kanpo geratu ziren.Nekazarien alderdiak botoen % 54 lortu zuen; sozialdemokratek % 17; alderdi demokristauak % 12, eta gainerako % 17a zenbait alderdi txikik eskuratu zuten.

Ehunekoen komunztadura singularrean egiten da (ikus Patxi Petrirena: Morfosintaxia).Biztanleen % 30ek ez du botorik eman Europako hauteskundeetan.

Hala ere, batzuetan erreferentea pertsonalizatzen denean:Gutako % 77k ez dakigu frantsesez hitz erdirik ere.

Antolaera bat baino gehiago daude aukeran.Batzarrean, sindikatuko kideen % 87k [kideen ehuneko 87] parte hartu zuen. Batzarrean, sindikatuko kideetatik % 87k [kideetatik ehuneko 87] parte hartu zuen. Batzarrean, sindikatuko % 87 kidek [ehunetik 87 kidek] parte hartu zuen.

e) Sinboloei lotutako joskerazko auzi batzuk

Abiaduran/abiadurazIstripua gertatu zen 180 km/h-ko abiaduran.*Istripua gertatu zen 180 km/h-ko abiaduraz.

70 euroren/euroko aldea/zorraHamar minuturen aldea atera zion helmugan bigarren txirrindulariari.*Hamar minutuko aldea atera zion helmugan bigarren txirrindulariari.Hamar minutu atera/kendu zizkion helmugan bigarren txirrindulariari.

Enpresa egunetik egunera okerrera zihoan, 7 milioiren zorra zuen.*Enpresa egunetik egunera okerrera zihoan, 7 milioiko zorra zuen.Enpresa egunetik egunera okerrera zihoan, 7 milioi zor zituen.

-30-

70 euroren/euroko gazta70 euroko gazta: gaztak 70 euro balio du. 70 euroren gazta: 70 euro ordainduta eros daitekeen gazta kopurua.

Zer/zenbateko aurrekontuaZer aurrekontu du zubiaren obrak? 1 000 milioi euro.?Zenbateko aurrekontua du liburuak? 7 000 eurokoa.

-31-

VIII. BIBLIOGRAFIA

Bibliografia idazteko molde bat baino gehiago daude. Ez da erraz horiek guztiak bateratzea, zenbait jakintza-arlotan (Kimikan edo Psikologian, kasurako) horretarako eredu finko samarra baitago. Hala ere, EIMAk eredu bat proposatu du.

1. Idazlearen deitura(k) (inprentan, letra larri txikiz) [koma]eta izena [bi puntu]2. Idazlanaren izenburua (letra etzanez) [koma]3. Argitaletxearen izena [koma] eta herria [koma]4. Argitalpen-urtea [puntu]

Lan honetako «Oinarrizko bibliografia» atalean dituzue nahi beste adibide.

Jakingarria da, halaber, zer eredu gomendatzen den bibliografia-aipuak testu barruan egiteko:

Testuaren barruan txertatuta doazenak [batere punturik gabe]:Ipuin horien lehenengo argitalpena zera da: Joxe Arratibel, Kontu zaarrak (Bilbo, 1980). Ortografia batuan agertutakoak beranduagokoak dira.Hiztegigintzaren egoera zein zen jakiteko, irakur Koldo Mitxelenaren «Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia», in Muga, 19 (1982), 52-64, eta bilatu artikulu horrek eragin zituen erantzun min eta saminak.

-32-

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, A.: Oinarrizko gramatika, Elkarlanean – Ikastolen Elkartea, 2008.ALBERDI, X.; SARASOLA, I.: Euskal estilo-libururantz, UPV/EHU, Bilbo, 2001.GARZIA, J.: «Minus ala kakotx (solasak narrazioan txertatzeko akotazio-sistemez)», in Senez 21 (1999).LASHERAS, A.; ARRIETA, L.: «Ortotipografiari buruzko mintegia», in Senez 28 (2005).MARTÍNEZ DE SOUSA, J.: Ortotipografía del español actual, 2. argit., Trea, 2008. PUJOL, J.; SOLÀ, J.: Ortotipografia, 2. argt., Columna, Bartzelona, 1995.RITTER, R.M. (ed.): Oxford Style Manual, Oxford University Press, Oxford, 2003.ZUBIMENDI, J.R.: Ortotipografia, EIMA – Eusko Jaurlaritza, Gasteiz, 2004. ZUBIMENDI, J.R.; ESNAL, P.: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, 1993.ZENBAITEN ARTEAN: Estilo liburua, Berria, Andoain, 2006.

-33-