KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA ETA FORMULAZIOA · formulak konposizio nomenklatura jarraituz,...
Transcript of KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA ETA FORMULAZIOA · formulak konposizio nomenklatura jarraituz,...
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
1
KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
http://www.rsc.org/periodic-table/ http://www.alonsoformula.com/ezorganikoa/tabla_periodica.htm
Orain aztertuko ditugun arauak IUPAC (International Union of Pure and Applied
Chemistry) erakundeak emandako aholkuetan oinarritzen dira.
SUSTANTZIA
KIMIKOAK
SUSTANTZIA
SINPLEAK
A) HIDRUROAK ETA HIDROGENOAREN
KONPOSATUAK
BITARRAK
HIRUTARRAK
ETA LAUTARRAK
SUSTANTZIA
KONPOSATUAK
B) KONPOSATU BITARRAK OXIGENOAREKIN
A) HIDROXIDOAK
B) AZIDO OXOAZIDOAK
C) OXOAZIDOETATIK DATOZEN
IOIAK
D) OXIGATZ NEUTROAK
E) OXIGATZ AZIDOAK
F) GATZ BIKOITZAK
G) PEROXOAZIDOAK
H) TIOAZIDOAK
C) BESTE KONPOSATU BITARRAK
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
2
Formulak idazterakoan, elementuen ikurren ordena ondoko “ELEMENTUEN
SEKUENTZIA”-n agertzen dena izan behar da:
1. TAULA: ELEMENTUEN SEKUENTZIA
Formulatzean elementuen ordena jakiteaz gain elementuen oxidazio egoera
(oxidazio zenbakia) hartu behar da kontuan. Zenbaki hau erlazionaturik dago
konposatu bat osatzerakoan, elementuek elektroiak galtzeko edo irabazteko
aurkezten duen joerarekin. Oxidazio zenbakiak positiboak, negatiboak edo nuluak
izan daitezke eta zenbaki arabigoz adierazten dira, adibidez: +1, +2, 0, –1, –2, –3...
2. TAULA: ELEMENTUEN OXIDAZIO ZENBAKI ARRUNTENAK
-2,
-1
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
3
Arau berriak direla eta, sustantzia kimiko ezorganikoak formulatzeko eta izendatzeko
IUPAC erakundeak proposatzen duten NOMENKLATURA SISTEMATIKA
landuko dugu. Nomenklatura hau hiru nomenklaturatan banandu ahal da:
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO ESTEKIOMETRIKOA).
ORDEZKAPEN NOMENKLATURA
ADIZIO NOMENKLATURA
Beren ezaugarriak hauek dira:
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO ESTEKIOMETRIKOA): Sustantziaren konposizioan oinarritzen da eta hiru eratara eraiki daiteke:
a) Aintzineko “Notazio sistematikoa” bezala, elementuak formulan agertzen diren
ordenan izendatzen dira, beren atomo kopuruak mono, di, tri, tetra. … edo
sustantzia konplexuetan bis, tris, tetrakis, .. AURRIZKIEN BIDEZ adieraziz.
Mono aurrizkia bakarrik erabiltzen da errakuntzak eman ahal direnean. Ez dira
egiten laburdurak izenetan “monoxidoan” izan ezik, hots, “tetroxidoa” EZ DA
ZUZENA, “tetraoxidoa” idatzi behar da.
KOPURUA Sinplea Konplexua KOPURUA Sinplea Konplexua
2 di bis 8 okta oktakis
3 tri tris 9 nona nonakis
4 tetra tetrakis 10 deka dekakis
5 penta pentakis 11 undeka undekakis
6 hexa hexakis 12 dodeka dodekakis
7 hepta heptakis 20 ikosa ikosakis
b) Elementuen OXIDAZIO ZENBAKIAK beren izenaren alboan lekurik gabe,
parentesi artean eta erromatar zenbakiaz adieraziaz. Oxidazio zenbakia bakarra
denean, adibidez alkalinoetan, lurralkalinoetan, … ez da adierazi behar. Aurreko
2. taulan agertzen dira oxidazio zenbaki ohikoenak.
c) Konposatu ionikoetan erabili ahal dira KARGAREN ZENBAKIAK (“zenbaki
arabigoak”) elementuen izenaren alboan (lekurik gabe) eta parentesi artean.
Lehenengotan idazten da zenbakia eta gero zeinua.
ORDEZKAPEN NOMENKLATURA:
Ikusiko dugun moduan nomenklatura hau bakarrik aholkatzen da hidruro
“progenitoretan” eta beren deribatuetan.
ADIZIO NOMENKLATURA:
Nomenklatura hau oxokonposatuetan (oxoazidoetan eta beren formula eratorrietan)
erabiliko dugu bakarrik
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
4
SUSTANTZIA SINPLEAK
Elementu bakar baten atomoz eratutakoak dira. Orokorrean elementu kimikoaren
izenarekin izendatzen dira. Sustantzia molekularrak osatzen dituzten ez metaletan,
elementuaren izenaren aurrean formulan dagoen atomo kopurua adierazten duen
aurrizkia idazten da. “Mono” aurrizkia bakarrik erabiltzen da elementua naturan ez
dagoenean egoera monoatomikoan. Izen berezi moduan bakarrik onartzen dira
“oxigenoa” O2-rako, eta ozonoa O3-rako.
Ikus ditzagun orain substantzia sinple hauen zenbait adibide eta nola adierazten diren:
Formula Konposizio
nomenklatura Onartutako Izena
Cu kobrea
Au urrea
Fe burdina
He helioa
O monooxigenoa
O2 dioxigenoa oxigenoa
O3 trioxigenoa ozonoa
S8 oktasufrea
H2 dihidrogenoa
F2 difluorra
Cl2 dikloroa
N mononitrogenoa
N2 dinitrogenoa
Sustantzia sinplea kargaturik dagoenean IOI SINPLEA deituriko espezie kimikoa dugu:
KATIOIA (positiboki kargatuta) edo ANIOIA (negatiboki kargatuta).
Katioi monoatomikoak izendatzeko elementuaren izenaren ostean karga zenbakia
idazten da (lekurik gabe, “n+” eran eta parentesi artean). Katioia poliatomikoa bada,
atomo kopurua adierazteko behar den aurrizkia idatzi behar da ere.
Anioiak izendatzeko “-uro” atzizkia erabiltzen da, eta jarraian karga zenbakia idazten da
(lekurik gabe, “n-“ eran eta parentesi artean). Salbuespen garrantzitsuena oxigenoarena
da, O2-
ioi sinplearen izena “oxidoa” da. Beste batzuek ere onartutako izen tradizionalak
izan ditzakete: S2-
sulfuroa, Cl-
kloruroa, O22-
peroxidoa …
Formula Konposizio
nomenklatura (Izena karga zenbakiarekin)
Onartutako Izena
Na+
sodioa(1+)
Fe2+
burdina(2+)
Cu+ kobrea(1+)
Cu2+
kobrea(2+)
Hg22+
dimerkurioa(2+)
Cl- kloruroa(1-) kloruroa
O2-
oxidoa(2-) oxidoa
O22-
dioxidoa(2-) peroxidoa
N3-
nitruroa(3-) nitruroa
P3-
fosfuroa(3-) fosfuroa
I-
ioduroa(1-) ioduroa
I3-
triioduroa(1-)
S2-
sulfuroa(2-) sulfuroa
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
5
SUSTANTZIA KONPOSATUAK
KONPOSATU BITARRAK
Konposatu bitarrak bi elementuen atomoz osaturikoak dira. Formulak idazterakoan “1.
TAULA: ELEMENTUEN SEKUENTZIA” –an agertzen den ordena jarraitu behar da.
Taulan agertzen diren geziak jarraituz, lehen topatuko dugun elementua elektronegatibo
bezala arituko da eta formulan eskuinaldean idazten da, geziak jarraituz topatuko dugun
bigarren elementua elektropositibo bezala arituko da eta formularen ezkerrean idatziko
dugu. Behar diren koefiziente estekiometrikoak azpiindize bezala idazten dira.
Konposizio nomenklatura erabiliz, izendatzean konposatu bitarrak, “elektropositibo”
bezala aritzen den elementuaren izena aldaketarik gabe idazten da baina
“elektronegatibo” bezala aritzen den elementuaren izenari (formulan eskuinaldean
idazten denari) –uro atzizkia jartzen zaio. Azken elementu hau oxigenoa bada
“oxido” moduan izendatzen da eta ez da erabiltzen –uro atzizkia. Konposizio
nomenklaturaren hiru erak erabil daitezke konposatu hauek izendatzeko, baina kargaren
zenbakiarena bakarrik erabil daiteke konposatua ionikoa bada. Oxidazio zenbakiak
erabiltzean, elementu elektropositiboarena idazten da bakarrik, bere izenaren alboan
lekurik gabe, parentesi artean eta erromatar zenbakiaz adieraziz.
A) HIDRURO ETA HIDROGENOAREN KONPOSATUAK
Gogoratuz “1. TAULA: ELEMENTUEN SEKUENTZIA” –an agertzen den elementuen
ordena, taula periodikoaren 1-15 taldeen elementuak hidrogenoarekin konbinatzean,
formularen ezkerraldean idatziko dira (hidrogenoa eskuinaldean), beraz izendatzean
formulak konposizio nomenklatura jarraituz, “hidruro” izena erabili behar da. Taula
periodikoaren 16 eta 17 taldeen elementuak hidrogenoarekin konbinatzean, formularen
eskuinaldean idatziko direnez, izendatzean konposizio nomenklatura jarraituz,
“hidrogeno” izena erabiliko da eta “-uro” atzizkia formularen eskuinaldean idazten den
elementuaren izenari gehituko zaio, oxigenoa bada elementu hori “oxido” izena
erabiliko da.
Konposatu hauek konposizio nomenklaturaren hiru eratara izendatu ahal dira, baina ez
metalikoetan, izaera ionikoa ez dutenez, ezin da erabili karga zenbakiaren
nomenklatura.
“Azido klorhidrikoa, azido sulfhidrikoa, …” izenak hidrogeno kloruroaren,
hidrogeno sulfuroaren, … ur disoluzioenak dira, beraz nahasteen izenak dira eta ez
konposatu kimikoenak, horregatik IUPAC erakundeak ez ditu onartzen.
FORMULA
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO
ESTEKIOMETRIKOA) Ez Onartutako
Izena Aurrizkiak erabiliz
Oxidazio zenbakiak
erabiliz.
Karga zenbakiak
erabiliz.
FeH2
burdina dihidruroa burdina(II) hidruroa burdina(2+) hidruroa hidruro ferrosoa
KH
potasio hidruroa potasio hidruroa potasio hidruroa hidruro potasikoa
CuH2 kobre dihidruroa kobre(II) hidruroa kobre(2+) hidruroa hidruro kuprikoa
HCl hidrogeno kloruroa hidrogeno kloruroa Ez dauka izaera ionikorik azido klorhidrikoa
H2S dihidrogenosulfuroa hidrogeno sulfuroa Ez dauka izaera ionikorik azido sulfhidrikoa
PH3 fosforo trihidruroa fosforo(III) hidruroa Ez dauka izaera ionikorik fosfina
“uroa” atzizkiaren erabilpena:
fosfuroa, artsenuroa, antimonuroa, oxidoa, sulfuroa, selenuroa, telururoa, fluoruroa,
kloruroa, bromuroa, ioduroa.
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
6
Beste aldetik, IUPAC erakundeak hidruro bitarren ioi eratorri batzuren izenak onartzen
ditu:
Formula Onartutako izena Formula Onartutako izena
NH4+ azanioa (amonioa) H3O
+
oxidanioa (oxonioa)
(hidronioa)
NH- amida OH
– hidroxidoa
NH2-
imida HS– hidrogeno(sulfuroa)(1–)
N3-
azida, trinitruroa(1–) PH4+ fosfanioa
ORDEZKAPEN NOMENKLATURA:
Hidruro “progenitoreen” izenean elementuaren erroari –ano atzizkia gehitzen zaio
(karbonoari izan ezik). Ondoko taulan agertzen dira erabiliko diren izenak. Ikusi ahal
den moduan amoniako eta ura izen arruntak onartzen dira.
13 TALDEA 14 TALDEA 15 TALDEA 16 TALDEA 17 TALDEA
BH3 boranoa CH4 metanoa NH3 azano edo amoniakoa
H2O oxidanoa edo ura
HF fluoranoa
AlH3 alumanoa SiH4 silanoa PH3 fosfanoa H2S sulfanoa HCl kloranoa
GaH3 galanoa GeH4 germanoa AsH3 artsanoa H2Se sekanoa HBr bromanoa
InH3 indiganoa SnH4 eztananoa SbH3 estibanoa H2Te telanoa HI iodanoa
TlH3 talanoa PbH4 plunbanoa BiH3 bismutanoa H2Po polanoa HAt astatanoa 3. TAULA: HIDRURO PROGENITOREEN IZENAK
B) KONPOSATU BITARRAK OXIGENOAREKIN
Gogoratuz konbinaketa bitarretan “1. TAULA: ELEMENTUEN SEKUENTZIA” –an
agertzen den ordena jarraitu behar dela, halogenoak (F, Cl, Br eta I) oxigenoarekin
konbinatzean eskuinaldean idatzi behar dira, adibidez OF2, OCl2, … eta ondorioz
sortutako konposatuak ez dira kontuan hartzen “oxido” bezala, baizik eta oxigenoaren
fluoruroak, kloruroak, bromuroak eta ioduroak bezala. Gainontzeko taldeen elementuak,
1-etik 16-rakoak, oxigenoarekin konbinatzean ezkerraldean idazten dira eta “oxido”
bezala izendatzen dira.
Azken konposatu bitar hauek konposizio nomenklaturaren hiru eratara izendatu ahal
dira, baina ez metalek eta oxigenoak sorturikoetan, izaera ionikoa ez dutenez, ezin da
erabili karga zenbakiaren nomenklatura.
a) Aurrizkiak erabiliz: konposatu hauek izendatzeko mono, di, tri, tetra. … aurrizkien
bidez, formulan dauden atomoen kopuruak (azpiindizeak) adierazten dira. Mono
aurrizkia lehen bezala, bakarrik erabiltzen da errakuntzak eman ahal direnean. Ez
dira egiten laburdurak izenetan “monoxidoan” izan ezik.
b) Oxidazio zenbakiak erabiliz: oxigenoarekin loturiko metalaren edo ezmetalaren
oxidazio zenbakia bere izenaren alboan (lekurik gabe) eta erromatar zenbakiaz
adierazten da parentesi artean. Metalak edo ezmetalak oxidazio zenbaki bakarra
duenean normalean ez da adierazten.
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
7
c) Karga zenbakiak erabiliz: Notazio hau konposatu ionikoetan erabili daiteke bakarrik,
beraz oxido metaliko gehienetan (metalaren oxidazio zenbakiak baxuak direnean)
erabili ahal izango da. Oxido hitza erabiltzeaz gain oxigenoarekin loturiko metalaren
izenaren alboan bere ioiaren karga “zenbaki arabigoz”, lekurik gabe eta parentesi
artean idazten da. Lehenengotan idazten da zenbakia eta gero zeinua. Karga ez da
adierazi behar zalantzak ez daudenean, adibidez elementuak oxidazio zenbaki
bakarra duenean.
FORMULA
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO
ESTEKIOMETRIKOA) Ez Onartutako
Izena Aurrizkiak erabiliz
Oxidazio zenbakiak
erabiliz
Karga zenbakiak
erabiliz
Fe2O3
diburdina trioxidoa burdina(III) oxidoa burdina(3+) oxidoa oxido ferrikoa
FeO
burdina monoxidoa burdina(II) oxidoa burdina(2+) oxidoa oxido ferrosoa
CaO kaltzio oxidoa
kaltzio oxidoa kaltzio oxidoa oxido kaltzikoa
Na2O
disodio oxidoa sodio oxidoa sodio oxidoa oxido sodikoa
SO
sufre monoxidoa sufre(II) oxidoa Ez dauka izaera
ionikorik
anhidrido
hiposulfurosoa
SO2
sufre dioxidoa sufre(IV) oxidoa Ez dauka izaera
ionikorik
anhidrido
sulfurosoa
SO3
sufre trioxidoa sufre(VI) oxidoa Ez dauka izaera
ionikoa
anhidrido
sulfurikoa
CO2 karbono dioxidoa karbono(IV) oxidoa Ez dauka izaera
ionikorik
anhidrido
karbonikoa
OF2 oxigeno difluoruroa oxigeno(II) fluoruroa Ez dauka izaera
ionikoa
O5Cl2 pentaoxigeno dikloruroa Ez dauka izaera
ionikorik
anhidrido
klorikoa
* PEROXIDOAK
Elementu batek (metalek edo hidrogenoak) eta O22-
peroxido taldeak osatutako
elkarketak dira. Konposizio nomenklaturan zenbakizko aurrizkiak erabiltzean “oxido”
moduan izendatzen dira, oxidazio zenbakiak erabiliz “peroxido” moduan, eta kargaren
zenbakiak erabiliz “dioxido(2-)” moduan. H2O2 formularako “ur oxigenatua” izena
onartuta dago.
Me2 (O2)X x: metalaren oxidazio zenbakia
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
8
FORMULA
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO
ESTEKIOMETRIKOA) Ez Onartutako
Izena Aurrizkiak erabiliz
Oxidazio zenbakiak
erabiliz
Karga zenbakiak
erabiliz
Na2O2
disodio dioxidoa sodio peroxidoa sodio dioxidoa(2-) peroxido sodikoa
CuO2
kobre dioxidoa kobre(II) peroxidoa kobre(2+) dioxidoa(2-) peroxido kuprikoa
H2O2 dihidrogeno dioxidoa hidrogeno peroxidoa
Ez dauka izaera
ionikorik
C) BESTE KONPOSATU BITARRAK
C1) METAL-EZMETAL (GATZ BITARRAK) MeyEzMex
Metala, elektropositiboena, formularen ezkerraldean idazten da, eta ezmetala
eskuinaldean.
FORMULA
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO
ESTEKIOMETRIKOA) Ez Onartutako
Izena Aurrizkiak erabiliz
Oxidazio zenbakiak
erabiliz
Karga zenbakiak
erabiliz
CuCl2
kobre dikloruroa kobre(II) kloruroa kobre(2+) kloruroa kloruro kuprikoa
K2S dipotasio sulfuroa potasio sulfuroa potasio sulfuroa sulfuro potasikoa
Au3N triurre nitruroa urre(I) nitruroa urre(1+) nitruroa nitruro aurosoa
NH4Br
amonio bromuroa amonio bromuroa amonio bromuroa bromuro amonikoa
FeS burdina monosulfuroa burdina(II) sulfuroa burdina(2+) sulfuroa sulfuro ferrosoa
C2) EZMETAL-EZMETAL EzMeyEzMex
Elektronegatibotasun txikieneko ez metala ezkerraldean idazten da. Konposatu hauek ez
dute izaera ionikorik, beraz karga zenbakiaren nomenklatura ez da erabiltzen.
FORMULA
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO
ESTEKIOMETRIKOA) Ez Onartutako
Izena Aurrizkiak
erabiliz
Oxidazio zenbakiak
erabiliz
Karga zenbakiak
erabiliz
CCl4
karbono
tetrakloruroa karbono(IV) kloruroa
Ez dauka izaera
ionikorik kloruro karbonikoa
BrF3 bromo trifluoruroa bromo(III) fluoruroa Ez dauka izaera
ionikorik
SF6 sufre hexafluoruroa sufre(VI) fluoruroa Ez dauka izaera
ionikorik
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
9
KONPOSATU HIRUTARRAK ETA LAUTARRAK
A) HIDROXIDOAK
Metalek eta OH- hidroxido ioiak osaturiko konposatuak dira. Nahiz eta konposatu
hirutarrak izan, bitarrak izango balira moduan izendatzen dira.
Me(OH)x x: metalaren balentzia
FORMULA
KONPOSIZIO NOMENKLATURA (EDO
ESTEKIOMETRIKOA) Ez Onartutako
Izena Aurrizkiak
erabiliz
Oxidazio zenbakiak
erabiliz
Karga zenbakiak
erabiliz
LiOH litio hidroxidoa litio hidroxidoa litio hidroxidoa hidroxido litikoa
Cu(OH)2 kobre dihidroxidoa kobre(II) hidroxidoa kobre(2+) hidroxidoa hidroxido
kuprikoa
Pb(OH)2 berun dihidroxidoa berun(II) hidroxidoa berun(2+) hidroxidoa hidroxido
plunbosoa
B) AZIDO OXOAZIDOAK
Konposatu hauetan IUPAC erakundeak hidrogenoaren nomenklatura eta adizio
nomenklatura proposatzen ditu, baina aintzinetik erabili diren “azido sulfurikoa, azido
perklorikoa, … izen arruntak onartzen dira ere.
ONARTUTAKO IZEN ARRUNTAK Izen arruntetan ondoko aurrizkiak eta atzizkiak erabiltzen dira atomo zentralaren oxidazio
egoera adierazteko.
hipo ………osoa
………osoa
………ikoa
per ……….ikoa
Izen arruntetan “di” aurrizkia onartzen da azidoaren formulan elementu zentralaren bi
atomo daudenean.
Ikus ditzagun onarturiko izen arruntak:
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
10
HBO2 azido metaborikoa
H3BO3 azido borikoa
H2CO3 azido karbonikoa
H2SiO3 azido metasilizikoa
H4SiO4 azido silizikoa
HNO2 azido nitrosoa
HNO3 azido nitrikoa
H3PO3 azido fosforosoa
H3PO4 azido fosforikoa
HPO3 azido metafosforikoa
H4P2O7 azido difosforikoa
H3AsO3 azido artsenosoa
H3AsO4 azido artsenikoa
H3SbO3 azido antimonosoa
H3SbO4 azido antimonikoa
H2SO3 azido sulfurosoa
H2SO4 azido sulfurikoa
H2S2O7 azido disulfurikoa
H2SeO3 azido selenosoa
H2SeO4 azido selenikoa
H2TeO3 azido telurosoa
H2TeO4 azido telurikoa
HClO azido hipoklorosoa
HClO2 azido klorosoa
HClO3 azido klorikoa
HClO4 azido perklorikoa
HBrO azido hipobromosoa
HBrO2 azido bromosoa
HBrO3 azido bromikoa
HBrO4 azido perbromikoa
HIO azido hipoiodosoa
HIO2 azido iodosoa
HIO3 azido iodikoa
HIO4 azido periodikoa
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
11
ADIZIO NOMENKLATURA
Azidoen egiturari buruzko informazioa ematen du. Bereizten dira hidrogeno azidoekin
loturiko oxigenoak (hidroxido) eta bakarrik atomo zentralarekin loturikoak (oxido):
AURRIZKIA-HIDROXIDO-AURRIZKIA-OXIDO-ELEMENTUAREN IZENA
HIDROGENOAREN NOMENKLATURA
Nomenklatura honetan hidrogenoaren atomo kopurua eta anioiaren izena hartzen dira
kontuan:
AURRIZKIA-HIDROGENO(AURRIZKIA-OXIDO-ELEMENTUAREN IZENA-ATOA)
FORMULA EGITURAREN
FORMULA HIDROGENO
NOMENKLATURA ADIZIO NOMENKLATURA
H2CO3 [CO(OH)2] dihidrogeno(trioxidokarbonatoa) dihidroxidooxidokarbonoa
HNO2
[NO(OH)] hidrogeno(dioxidonitratoa) hidroxidooxidonitrogenoa
H3PO4
[PO(OH)3] trihidrogeno(tetraoxidofosfatoa) trihidroxidooxidofosforoa
H2SO4
[SO2(OH)2] dihidrogeno(tetraoxidosulfatoa) dihidroxidodioxidosufrea
H2MnO4
[MnO2(OH)2] dihidrogeno(tetraoxidomanganatoa) dihidroxidodioxidomanganesoa
HMnO4
[MnO3(OH)] hidrogeno(tetraoxidomanganatoa) hidroxidotrioxidomanganesoa
H2CrO4
[CrO2(OH)2] dihidrogeno(tetraoxidokromatoa) dihidroxidodioxidokromoa
H2Cr2O7
[(OH)Cr(O)2O
Cr(O)2(OH)] dihidrogeno(heptaoxidodikromatoa)
-oxido-
bis(hidroxidodioxidokromoa)
C) OXOAZIDOETATIK DATOZEN IOIAK
ONARTUTAKO IZEN ARRUNTAK Izen arruntetan ondoko aurrizkiak eta atzizkiak erabiltzen dira atomo zentralaren oxidazio
egoera adierazteko.
Azidoaren atzizkia Dagokion ioiaren atzizkia
-osoa -itoa
-ikoa -atoa
ADIZIO NOMENKLATURA
Nomenklatura honetan segida hauek erabiltzen dira:
Ioiek hidrogenoa ez dutenean:
AURRIZKIA-OXIDO-ELEMENTUAREN IZENA-ATOA(KARGA ZENBAKIA)
Ioiek hidrogenoa dutenean:
AURRIZKIA-HIDROXIDO-AURRIZKIA-OXIDO-ELEMENTUAREN IZENA-
ATOA(KARGA ZENBAKIA)
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
12
AZIDOA ANIOIA ONARTUTAKO
IZEN ARRUNTA ADIZIO NOMENKLATURA
H2SO4 SO42-
sulfatoa tetraoxidosulfatoa(2-)
HNO3 NO3-
nitratoa trioxidonitratoa(1-)
H2CO3 CO32-
karbonatoa trioxidokarbonatoa(2-)
H3PO4 PO43-
fosfatoa tetraoxidofosfatoa(3-)
HMnO4 MnO4-
permanganatoa tetraoxidomanganatoa(1-)
H2CrO4 CrO42-
kromatoa tetraoxidokromatoa(2-)
H2Cr2O7 Cr2O72-
dikromatoa μ-oxido-bis(trioxidokromato)(2-)
H3AsO4 AsO43-
artsenatoa tetraoxidoartsenatoa(3-)
HIDROGENOAREN NOMENKLATURA
Ioi batzuk hidrogenoa dute. Ondoko taulan agertzen dira ioi hauen artean zeintzuk ioietan
onartzen den hidrogenoaren nomenklatura, hau da:
AURRIZKIA-HIDROGENO(AURRIZKIA-OXIDO-ELEMENTUAREN IZENA-
ATOA)(KARGA ZENBAKIA)
ANIOIA
ONARTUTAKO IZEN
LABURTUA
(ARRUNTA)
HIDROGENO
NOMENKLATURA ADIZIO NOMENKLATURA
H2BO3-
dihidrogenoboratoa dihidrogeno(trioxidoboratoa)(1-)
dihidroxidooxidoboratoa(1-)
HBO32-
hidrogenoboratoa hidrogeno(trioxidoboratoa)(2-)
hidroxidodioxidoboratoa(2-)
HCO3- hidrogenokarbonatoa hidrogeno(trioxidokarbonatoa)(1-) hidroxidodioxidokarbonatoa(1-)
H2PO4-
dihidrogenofosfatoa dihidrogeno(tetraoxidofosfatoa)(1-)
dihidroxidodioxidofosfatoa(1-)
HPO42-
hidrogenofosfatoa hidrogeno(tetraoxidofosfatoa)(2-)
hidroxidotrioxidofosfatoa(2-)
H2PO3-
dihidrogenofosfitoa dihidrogeno(trioxidofosfatoa)(1-)
dihidroxidooxidofosfatoa(1-)
HPO32-
hidrogenofosfitoa hidrogeno(trioxidofosfatoa)(2-)
hidroxidodioxidofosfatoa(2-)
HSO4-
hidrogenosulfatoa hidrogeno(tetraoxidosulfatoa)(1-)
hidroxidotrioxidosulfatoa(1-)
HSO3-
hidrogenosulfitoa hidrogeno(trioxidosulfatoa)(1-)
hidroxidodioxidosulfatoa(1-)
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
13
D) OXIGATZ NEUTROAK
Oxigatzak oxoazidoen deribatuak dira eta oxoazidoen hidrogenoak metalez edo beste
katioiez ordezkatzean lortzen dira.
Gatzak, konposatu ionikoak bezala, “anioi” batez eta “katioi” batez daude osatuta, eta
izendatzeko hauen izenak hartu behar dira kontuan. Ondoko taulan agertzen dira erabil
daitezkeen hiru nomenklaturak hainbat adibideetan:
GATZA
ONARTUTAKO
IZEN ARRUNTAK
(oxidazio zenbakia
edo karga zenbakia
erabiliz)
KONPOSIZIO
NOMENKLATURA
ADIZIO NOMENKLATURA
K2CrO4 potasio kromatoa dipotasio tetraoxidokromatoa potasio tetraoxidokromatoa(2-)
NaClO3 sodio kloratoa sodio trioxidokloratoa sodio trioxidokloratoa(1-)
K2SO3 potasio sulfitoa dipotasio trioxidosulfatoa potasio trioxidosulfatoa(2-)
Fe2(SO4)3 burdina(III) sulfatoa
burdina(3+) sulfatoa
diburdina tris(tetraoxidosulfatoa) burdina(3+) tetraoxidosulfatoa(2-)
Ca3(PO4)2 kaltzio fosfatoa trikaltzio bis[tetraoxidofosfatoa]
kaltzio tetraoxidofosfatoa(3-)
K2Cr2O7 potasio dikromatoa dipotasio heptaoxidodikromatoa ----------------------------------
NH4NO3 amonio nitratoa amonio trioxidonitratoa amonio trioxidonitratoa(1-)
E) OXIGATZ AZIDOAK
Oxoazidoen hidrogeno guztiak ez direnean ordezkatzen oxigatz azidoak lortzen dira.
Hauek aurrekoen antzera izendatzen dira baina formulan ordezkatu gabe geratzen den
hidrogeno atomo kopurua, izenean “hidrogeno”, “dihidrogeno”, ... aurrizkien bidez
adieraziz.
GATZA ONARTUTAKO
IZEN ARRUNTAK
KONPOSIZIO
NOMENKLATURA
ADIZIO NOMENKLATURA
NaHSO4 sodio
hidrogenosulfatoa
sodio hidrogeno(tetraoxidosulfa-
toa) sodio hidroxidotrioxidosulfatoa(1-)
Fe(HCO3)2 burdina(II)
hidrogenokarbonatoa
burdina
bis[hidrogeno(trioxidokarbonatoa)]
burdina(2+)
hidroxidodioxidokarbonatoa(1-)
KH2PO4 potasio
dihidrogenofosfatoa
potasio
dihidrogeno(tetraoxidofosfatoa)
potasio
dihidroxidodioxidofosfatoa(1-)
F) GATZ BIKOITZAK
KATIOI EDO ANIOI BATZUK DITUZTEN GATZAK DIRA.
Gatz neutroen moduan izendatzen dira, katioiak edo anioiak ordena alfabetikotan
kokatzen formulan eta izenean. Ikusiko dugun moduan ordena hori batzuetan ez dator
bat formulan eta izenean.
Adibideak:
KMgCl3 magnesio eta potasio trikloruroa
AlK(SO4)2 aluminio eta potasio bis(sulfatoa)
SrBrCl estrontzio bromuro kloruroa
1.-2. BATXILERGOA KIMIKA EZORGANIKOAREN NOMENKLATURA
ARTAZA-ROMO BHI
14
CaINO2 kaltzio nitrito ioduroa
Al(OH)SO3 aluminio hidroxido sulfitoa
AlClO aluminio kloruro oxidoa
PbCO3(OH)2 berun(IV) dihidroxido karbonatoa
G) PEROXOAZIDOAK
Dagokion oxoazidoan O2-
talde bat edo gehiago, O22-
talde batez edo gehiagoz
ordezkatzen dira.
FORMULA ONARTUTAKO
IZEN ARRUNTA
NOMENKLATURA
SISTEMATIKOA
HNO4
azido peroxinitrikoa (dioxidanuro)dioxidonitrogeno
H2SO5
azido peroxisulfurikoa (dioxidanuro)hidroxidodioxidosufrea
H) TIOAZIDOAK
Tioazidoak oxoazidoetatik lortzen diren azidoak dira, oxigeno atomo bat edo gehiago
sufre atomo batez edo gehiagoz ordezkatuz.
FORMULA ONARTUTAKO
IZEN ARRUNTA
NOMENKLATURA
SISTEMATIKOA
H2S2O3
azido tiosulfurikoa dhidroxidooxidosulfurosufrea
H2S2O2
azido tiosulfurosoa dhidroxidosulfurosufrea