Euskal mitologiako pertsonaiak

10
-Basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, -Basandere du emaztetzat. -Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen zuen eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea zaindu ere egiten dio. -Izaki hau Aragoiko mitologian ere agertzen da, Tena, Anso eta Broto haranetan, euskal toponimia gordetzen duten lekuak. -Bertan Basajarau, Bonjarau edo Bosnerau izena ematen diote. Aragoin basajarauaren oin bat hartzaren atzaparraren tankera du, eta ez

description

Euskal mitologia.

Transcript of Euskal mitologiako pertsonaiak

Page 1: Euskal mitologiako pertsonaiak

-Basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken

jentila. Sinesmen batzuetan, -Basandere du emaztetzat.

-Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen zuen eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar

dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea zaindu ere

egiten dio.-Izaki hau Aragoiko mitologian ere agertzen da,

Tena, Anso eta Broto haranetan, euskal toponimia gordetzen duten lekuak.

-Bertan Basajarau, Bonjarau edo Bosnerau izena ematen diote. Aragoin basajarauaren oin bat hartzaren atzaparraren tankera du, eta ez

apatxa batena.

Page 2: Euskal mitologiako pertsonaiak

-Basajaun Olentzarorekin bizi zen, basoan.

-Gizon indartxua eta handia zen, iletxua zen gorputz oso-osotik, eta basotik zehar egoten zen, basoan ibilkadiak ematen. -Etxe txiki baino txukuna zeukan.

-Basajaun Olentzeroren laguna zen, eta askotan laguntzen zion bere opariak prestatzen.

-Gainera Basajaun-ren emazteak eta Olentzeroren emazteak lagunak ziren eta beti kokeatzen zebilen.

Page 3: Euskal mitologiako pertsonaiak

kondaira Basajaun Atauneko Muskia izeneko mendi batean bizi zen. Behin,

San Martiniko izena zuen gizon bat Basajaun bisitatzera joan zen. Kobazulora sartu eta gari mordoa ikusi zuen eta esan zion garia ikutu gabe salto egingo zuela. Oso abarka zabalak zituenez, salto egin zuenean abarkak gariz beteta alde egin zuen; Basajauna ohartu egin zen eta aizkora bat bota zion.

San Martinikok garia bazuen, baina ez zekien noiz landatu, orduan Basajaunen kobazulora joan eta kanta hau entzun zuen:

“Gizakiak balekite abestitxoa atera liokete etekin ederra. Hostoa sortzean erein artoa hostoa erortzean erein garia San Lorenzo garaian erein arbia” Orduan, San Martinikok udazkenean landatu zuen garia. Horrelako beste amarru batzuen bidez zerra egiteko sekretua

ikasi nahi zuen, Basajaunek zerra egiten bazekien baina San Martinikok ez, horregatik esan zion morroiari zerra nola egiten zen ohartzeko eta morroiak, San Martinikok esan bezela, Basajaunaren kobazulora joan zen eta jabetu zen nola egiten zen. Gau batean, Basajauna San Martinikoren etxera joan zen, han, zerra ikusi zuen eta apurtu beharrean zerra hobetu zuen eta honelaxe zerra mundu osoan zabaldu zen.

Page 4: Euskal mitologiako pertsonaiak

-Lamia Euskal Mitologiako izakia da. Lamiak, laminak edo amilamiak erreka zuloetan egoten dira ilea urrezko orraziaz

orrazten. Ahate oinak dituzte eta gizakumeak liluratuta lagatzen dituzte.

-Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute.

Lamia greziar mitologian ere agertzen da. Belos erregearen alaba zen (beste ohituren arabera Poseidon eta Libiaren alaba)

eta Zeus jainkoaren maitalea. Horregatik Hera jainkosa jeloskortu egin zen eta Lamiaren seme-alabak hil.

-Gainera, begiak ixteko gaitasuna kendu zion, seme-alaben heriotza betiko ikus zezan.

Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa (Bidarrai),

Azalaingoa (Andoain)... Gauez egiten dituzte eraikuntzok. Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu

gabe utzitako lana amaitzen zioten.-Ostadarraren muturrean lamia bat egoten da ilea orrazten, eta

eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.-Lamia arrak ere badira eta sekulako indarra dute. Gauez

trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Lamia gehienak desagertu

omen dira, mendietan baselizak eraiki zirenean.

Page 5: Euskal mitologiako pertsonaiak

-Lamia erreka-zokoetan bizi da.

-Urrezko orraziz orrazten du ilea.

-Hankak oilo edo ahatearenak ditu.

-Lamia antzinako arrantzal eta aldiana arropekin janzten zen.

-Errekan zegoenean, arroka batean zegoen eserita.

-Beti zegoen abesten eta ilea orrazten.

-Mutil guztiak txundituta zituen bere kanta zoragarriekin.

Page 6: Euskal mitologiako pertsonaiak

Kondaira Anboto eta Aramaio artean. Arango deitzen zaion toki bat dago, haitzez

beteta. Arangioko haitz horietan, mutil bat artzain ibiltzen zen bere ardiekin larreetan gora, larreetan behera.Noizean behin inguruko lamiak irteten zitzaizkion. Guztiek dantzan eta aidean ibiltzen zuten artzain gaztea. Eta bera pozik, noski! Hain ederrak ziren lamia horiek...

Horietako lamia batek egunero laguntzen zion etxeraino eta behin elkarrekin ezkontzeko asmoa hartu zuten. Lamiak, oroigarri gisa, ezkerreko eskuaren behatz txikian eraztun bat ipini zion. Oso pozik zeuden biak.

Mutila etxera joan eta berri ona eman zion amari:-Ama, nik ere oraingo honetan ezkondu egin behar dut.-Norekin ba, seme?-galdetu zuen amak guztiz harrituta.-Neska eder eta polit batekin. Basora etortzen zait beti. -Gehiago gabe ezkondu?-Bai, ama.Ama ez zegoen oso ziur ezkontza horrekin eta badaezpada ere, abadearengana eraman zuen mutila. Dena kontatu zioten eta abadeak horrela esan zion mutilari:-Begira iezazkiozu hankak neska horri, ea nolakoak dauzkan.Mutila, hurrengo egunean, beti bezala abiatu zen Arangioko haitzetarantz bere ardiekin. Lamia ere etorri zitzaion ohi bezala eta egun osoa elkarrekin eman zuten. Iluntzerako etxerantz abiatu zen baina bidean, abadearen etxean gelditu zen lamiaren hanken berri ematera:-Abade jauna, neskak ahate hankak dauzka.-Emaiozu eraztuna orduan, lamia bat da eta.

Hurrengo egunean joan zen berriz mutila Arangiora eta lamia agertu zitzaionean eraztuna eman nahi izan zion baina behatzetik atera ezinik zebilen. Tira eta tira...baina alferrik zen. Ezin zuen eraztuna atera.Azkenean, behatz txikia labana batekin moztu eta zapla! Lamiari bota zion eraztun eta guzti. Etxera korrika zetorrela, atzetik jarraitu omen zion lamiak. Ohean sartu zen mutila eta ez zen gehiago jaiki.

Page 7: Euskal mitologiako pertsonaiak

Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar eta erraldoia da.Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta jendea harrapatu eta jan

egiten du. Markinako Alarabirekin hainbat ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka.

Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo

begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen:

"Bat gaurko eta bestea biharko"Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu

zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi

larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen

oihuka:"Hemen nago, hemen nago".

Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo

gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.

Page 8: Euskal mitologiako pertsonaiak

- Begi bakarrekoa da.

-Tripontzi bat da.

-Ez da basotik irteten bera makila gabe.

-Trapu zahar marroiekin jansten da eta zapatak ere trapu zahar batzuekin estalita daude.

- Oso handia eta indartsua da eta ez daki hitzegiten.

-Gizon maltzur bat dirudi, baina benetan oso alaia da.

Page 9: Euskal mitologiako pertsonaiak

Kondaira Euskal Herriko herri batean oso pozik bizi ziren

bere herritarrak. Baina egun batean  erraldoi begibakar bat agertu  zen herrian eta mendi batean zegoen kobazulo batera sartu zen bizitzera. Herritarrak oso izututa zeuden, erraldoi begibakarrak janari asko jaten zuelako eta astero herritar asko jaten zituen.   Egun batean gizon ausart bat Tartaloren kobazulora joan zen aurre egitera. Baina Tartalok kobazuloko atea arroka haundi batekin itxi zuen, hurrengo egunerako utzi zuen gizona. Hurrengo egunean Tartalo gizona jateko saltsa egiten ari zenean, gizonak saltsa erraldoiaren begiari bota zion eta itsututa gelditu zen.Kobazulotik atera ezin zelako, Tartalok zituen ardien artean sartu zen, beste ardi bati bere arropak jarri zizkion. Orduan Tartalok ardia jan zuen, gizona zela pentsatuz eta arroka atetik kendu zuen.Gero gizona atera zen Tartalo pixkat itsututa zegoelako. Gizonak soka bat bi zuhaitzetan lotu zuen eta Tartalo aldapan behera erori eta hil zen.Gizonari esker herritarrak berriro pozik bizi izan ziren Tartalo hilda zegoelako. 

Page 10: Euskal mitologiako pertsonaiak

ELISA ETA

LARRAITZ :D