Euskal pilota

4

Click here to load reader

Transcript of Euskal pilota

Page 1: Euskal  pilota

EUSKAL PILOTABermeoko Artza Frontoiaren mendeurrena dala eta , irailaren 30etik urriaren 22ra, “ Euskal pilota herriz herri “ kirol eta kultur programa garatuko da . Ikastetxe guztietako LH5 eta 6 ko ikasleek parte hartuko dabe , pilotaren mundua ezagutzeko aukera aparta izango dabe .Tailerrak eta pilota jokuak landuko dira .

Urriaren 16an , Sagrado Corazon ikastetxeko LH6.B koak Nestor Basterretxearen zinema aretora joan ginan . Hor bi pelotariekin egon ginan , Mikel eta Imanolekin . Antzinako euskal pilotari buruzko bideoak erakutsi euskuezan .

Bi pelotariek antzinako zesta puntako palak, pilotak … erakutsi euskuezan. Pilota mota asko ere, eta antzinako eta gaur egungo esku pilotako jokalarien irudiak ikusi genduzan : Berasaluze, Tintin , Olaizola 1, Olaizola 2 ...

Page 2: Euskal  pilota

Zinema aretotik irten eta Artza frontoira joan ginan . Bertan takoak eta pilota bat egin genduan, pilotarien aginduak jarraituz . Pilota egiteko , lehenengoz , tela more bat emon euskuen , bola handia egiteko . Gero gainetik , esparadrapo marroia jarri genduan pilota osoa estaltzeko.

Mikelek eta Imanolek esku pilotara jolasteko hainbat azalpen emon euskuen. Baina hasteko, takoak egiten hasi ginan . Lehenengoz koladun esparadrapo berde bi jarri behar dira atzamarretan, atzamar lodian izan ezik, pleguak utzita, zirkulazio arazorik ez izateko . Gero esparadrapo marroi handia jarri behar da gainetik. Takoak, eskuaren forma kontutan hartuta moztu behar dira eta takoa itsatsi. Azkenean beste esparadrapo marroi handia jarri behar da gainean eta takoak eginda daukazuz.Eskuetan mina ez hartzeko, jartzen dira babesak, hau da, takoak.

Eskuko takoa eta pilota egin ondoren , jolasteko aukera izan genduan . Jolasten hasi baino lehen , eskuak pilotarekin berotu behar dira , eskuko zirkulazioa aktibatzeko . Eskuetako flexio eta luzapen giharrak landu behar dira .Tresna desberdinekin jolastu ginan : zesta , raketa , eskua …Jokuaren helburua , aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea zan . Primeran ibili ginan .

Page 3: Euskal  pilota

Amaitzeko , taldeko argazkia atera genduan , gurekin goiz osoan egon ziren bi pelotariekin : Mikel eta Imanolekin .Gero , bakoitzak egindako takoa eta pilota hartu eta eskolarantz abiatu ginan .Irteera interesgarria , benetan ! Pilotaren munduari buruzko gauza asko ikasi genduzan . Beti ikasten da zeozer berria .

AUPA EUSKAL PILOTA ETA EUSKAL PILOTARIAK !!!

EGILEA: IBON LAKA 6 . B .