Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala...

12

Transcript of Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala...

Page 1: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko
Page 2: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

Euskal zinemaren alfonbra gorria BartzelonanOtsailaren 9tik 25era, ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia.Jaialdiaren hamabigarren edizioak euskal zinema munduko hainbat izen esanguratsu ditu.

Betsy Túrnez, Toni Vall, Biel Duran, Dani de la Orden eta Anna Solanasek osatzen dute 2017ko Zinemaldia.Cat jaialdiaren epaimahaia.

Euskal zinemak baditu hainbat eta hainbat izen eta izan esanguratsu, hala nola, Juanma Bajo Ulloa, Helena Taberna, Koldo Serra, Julio Medem, Imanol Uribe edo Gracia Querejeta. Izen hauek izango dira Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Zinemaldia.Cat jaialdiaren hamabigaren edizioko protagonistetako batzuk.

Jaialdia jada Catalunya Film Festivals-en barruan dago, eta duela 12 urte jaio zenean helburuetako bat topikoak haustea zen: Euskal Herrian egiten den zinema ez da soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua, mundu osoko txoko ezberdinetara iristen delarik. Aurten ere hau erakutsiko du Cinemes Girona aretoetan otsailaren 9tik 25era. Luxuzko programazio eta epaimahaia izango du, urtero moduan kalitatearen aldeko apustua eginez, guztia salneurri herrikoiekin eta emanaldi soiletik haratago joanez, solasaldiak ere eskainiz: zuzendari,aktore, gidoilari edo ekoizleak izango dira pelikulen emanaldietan, publikoarekin elkarreragina sustatuz; modu berean, jaialdiko sail o�zialetatik kanpo ere hainbat proposamen ezberdin izango dira.

Urtero moduan, Zinemaldia.Cat jaialdia antolatzerako orduan Euskal Etxeak hainbat lagun eta bidaide izan ditu, hauek gabe ezinezkoa izango litzatekelarik euskal zinema jaialdia aurrera ateratzea: Etxepare Institutua, Azkue Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila edota La Salve garagardoen laguntzarik gabe, ez litzateke posible Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia, Zinemaldia.Cat.

10 pelikula lehiaketan

Sail o�zialetako programazioa 10 pelikulez osatua egongo da, gehiengoa estreinaldiak Katalunian, eta beste kasu batzuetan, soilik Donostiako Nazioarteko Zinemaldian soilik ikusi ahal izan direnak. Guztiak, Bartzelonako Cinemes Girona-n ikusgai. Hauen artean ,Gernika, Igelak edo Rockanrollers modukoak, edota publikoa harrituko dituzten Pedaló (Donostian Irizar Sariaren irabazlea) edo Voces de Papel.

Page 3: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA · ZINEMALDIA.CAT

Epamahai katalana eta Urrezko Txapelak

Urrezko Txapelak eskuratzeko 10 pelikulak lehiatuko dute (6 dokumental eta �kziozko 4); diruz hornituriko sariak dira, eta hauexek Fikzio Onenari Urrezko Txapela-Euskadi Basque Country, dokumental onenari Urrezko Txapela-Euskadi Basque Country eta Urrezko Txapela-Azkue Fundazioa euskarazko lanik onenari.

Erabakia hartzearen arduraduna Kataluniako zinema munduko pertsona ezagunek osaturiko epaimahaia izango da; aurtengoan Biel Duran eta Betsy Túrnez aktoreak, Toni Vall kazetari eta zinema kritikaria, Dani de la Orden zuzendaria eta I+G Stop Motion ekoiztetxeko arduradun Anna Solanas izango dira epaimahaikideak.

Beste jaialdia

Euskal Etxeak betiko moduan bestelako aurkikuntzak helarazi nahi dizkio ere publiko katalanari. Horregatik, aurten AlterZinemaldia errepikatuko da, bertan Fotogramas aldizkariko erredakzio buru den Pere Vall kazetariaren eskutik zinema ibilbide bat egingo delarik.

Gainera, urtero moduan Kimuak ekimena ere izango da jaialdian, non egile berri eta sendotuen laburmetrairik onenak ezagutzeko aukera izango den, Euskadiko Filmategiaren laguntzari esker.

Azkenik, jaialdiko azken egunean, Kalebegiak proiektatuko da, Donostiako Hiriburutza Kulturaletik sorturiko lana: hiri honetako kaleetan zehar, jendearen arteko bidaia bat, 12 lanetan 15 zuzendarik osatua. Kamera atzean jarri direnen artean Julio Medem, Gracia Querejeta edo Imanol Uribe daude.

Kultura denon eskura

Euskal Etxearen helburuetako bat kultura denon eskura jartzea da, urte osoko programazioan ikus daitekeen modura. Zentzu honetan Zinemaldia.Cat ere bide beretik doa. Sarrerak 4,5€ balio dute, eta elkartearen bazkideek (3€) eta hainbat sektore eta elkarteetako kidek deskontuak izango dituzte (3€).

Bartzelonako Euskal Etxea. Nortzuk gara?

Zinemaldia.Cat jaialdiak atzean geldirik egoten ez den eta ahalik eta gehien zabaltzen saiatzen den elkarte bat du. 1979 urtetik hona Euskal Etxea izan da Bartzelonan eta Katalunian euskal kultura zabaldu eta ezagutaraztearen arduraduna. Ibilbide honek ekitaldi kulltural ezberdina eta askotarikoak antolatzerako orduan esperientzia eskaini dio elkarteari. Guzti honek bere helburua betearazten laguntzen du: Euskal Herriko eta bere kulturaren erreferente izatea Bartzelona eta Katalunian.

Page 4: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

SECCIÓ OFICIAL DOCUMENTAL

ROCKANROLLERS09 · dj · 20h · (VOS) · Amb la presència deL DIRECTOR Juanma Bajo Ulloa

IRAGAN GUNEA BERLIN10 · dv · 20h · (VOS) · Amb la presència de la directora Maider Oleaga

GUTIK ZURA11 · ds · 20h · (VOS) · Amb la presència del director Jon Maia

i la coordinadora del projecte Mari Jose Barriola

VOCES DE PAPEL12 · dg · 18h · (VOS) · Amb la presència de la directora Estibaliz Urresola

PEDALÓ17 · dv · 20h · (VOS) · Amb la presència del director Juan Palacios

IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK18 · ds · 20h · (VOS) · Amb la presència de la directora Iratxe Fresneda

SECCIÓ OFICIAL FICCIÓ

ACANTILADO10 · dv · 22h · Amb la presència de la directora Helena Taberna

IGELAK11 · ds · 22h · (VOS) · Amb la presència del director Patxo Telleria

EL ATAÚD DE CRISTAL12 · dg · 20h · Amb la presència del director Haritz Zubillaga

GERNIKA18 · ds · 22h · Amb la presència del director Koldo Serra

FORA DE CONCURS (FICCIÓ)

KIMUAK17 · dv · 22h · (VOS) · Selecció dels millors curtmetratges bascos de 2016

KALEBEGIAK19 · dg · 20h · (VOS) · Amb la presència de Maider Fernandez (directora),Miren Aperribay (Atera Films), Jorge Gil (Moriarti i coordinador del projecte)

Page 5: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

ROCKANROLLERS (JBA)EGUNA Otsailak 09 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Juanma Bajo Ulloa (zuzendaria)

Urtez urte, Gasteizko Azkena Rock jaialdia ezinbesteko hitzordu bihurtzen da benetako Rock and Rollaren zaleentzat. Juanma Bajo Ulloa zinemagileak musika-ekitaldi ospetsu horren 10. urtemuga erabiliko du oinarri moduan, eragin handiko musika-genero horri buruzko gogoeta entziklopedikoa egiteko. Rockaren munduko banda gogoangarriak, ehun-erditik gora, eta dozenaka artista, fan eta langile bilduko dira euskal agertokian, beren grina erakusteko, eta planeta 50 urtez baino gehiagoz astindu duen musika-genero horrek pizten duen zaletasun amorratuari buruz gogoetatuko dute. Rock and Rolla iritsi zen, eta ezer ez da berdin...

IRAGAN GUNEA BERLIN (JBA)EGUNA Otsailak 10 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Maider Oleaga (zuzendaria)

Berlin. Beste nonbaitetik –ihes, bila, esperoan– etorritako pertsona ezezagunak hartzen dituen hiri bat. 1941 urtean hiri horretan ezkutatu zen lehen euskal lehendakaria, José Antonio Aguirre, identitate faltsu batekin. 2016 urtean oraindik pertsona ugari iristen dira hirira beren bizitzak berregin nahian. Iragan gunea Berlin �lmak jatorri desberdineko bost pertsona irudikatzen ditu, anonimoki Berlingo kaleetan barrena dabiltzala. Bakoitzak beste bizitza bat dauka beste nonbait, eta nora joan aurkitzeko ahaleginetan ari dira.

DOKUMENTAL SAILA · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 6: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

GUTIK ZURA (JBA)EGUNA Otsailak 11 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Jon Maia (zuzendaria) eta Mari Jose Barriola (proiektuarren koordinatzailea)

Euskal Herriaren idiosinkrasiak basoan eta zuran ditu bere zimenduak. Dokumental honetan antzinarotik etorkizunerako bidaia bat egingo dugu, eta pertsonaren eta zuraren arteko harremana erakutsiko. Horretarako, aukeratutako pertsonen bizi-esperientzia erabiliko dugu, eta mundu osoan prestigoa duten espezialista batzuen iritziak ekarriko, historiaren eta istorioen konbinazio poliedriko baten bitartez basoaren eta zuraren gako nagusiak erakusteko: lehengoak, oraingoak nahiz gerokoak.

VOCES DE PAPEL (JBA)EGUNA Otsailak 12 ORDUA 18etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Estibaliz Urresola (zuzendaria)

1937ko abuztuaren 19a. Totalitarismoak aurrera darrai, errukigabe. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaizola musikariari deituko dio, misio baten ardura emateko: "Gerra galduko genuen, baina artearen bitartez borrokan jarraitzea da gure eginbeharra". Testuinguru horretan sortu zen Eresoinka, erbesteratuek osatutako euskal arteko talderik handiena. Eresoinkak Paris eta Europako eszenatokirik onenak konkistatu zituen, bake-mezu bat igortzeko. Baina, non datza artearen indarra? Zer dela eta izan daiteke borroka-tresna bat? Inazita Olaizolak eta Margaritte Truebak epopeia hartan parte hartu zuten, eta Eresoinkaren abentura ekarriko digute gogora: dokumentalaren melodia izango dira haiek. Akonpainamenduak Marga Berra, Ione Miren Agirre eta Pablo Ibarluzearen esku egongo dira. Parisekin lotutako euskal artista gazteak dira; haien diziplina artistikoen bitartez, Eresoinkaren errelatoko alderdi komunak irudiztatuko dituzte, baita mugimendua ere, bizitzaren beraren adierazpen gisa.

DOKUMENTAL SAILA · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 7: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

PEDALÓ (JBA)EGUNA Otsailak 17 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Juan Palacios (zuzendaria)

Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150kms egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru "marinel" hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.

IRRINTZIAREN OIHARTZUNAK (JBA)EGUNA Otsailak 18 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Iratxe Fresneda (zuzendaria)

Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematogra�ko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. Irrintziaren oihartzunak dokumentalean, Irrintzi lanak bere barruan gordetzen dituen "egia" horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.

DOKUMENTAL SAILA · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 8: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

ACANTILADOEGUNA Otsailak 10 ORDUA 22etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Helena Taberna (zuzendaria)

Gabriel etorkizun handiko �skal bat da. Bere bizitza kolokan geratuko da poliziaren dei bat jasotzen duenean: Kanariar irletan sekta baten talde-suizidioa izan da, eta Gabrielen arreba txikia, Cordelia, jarraitzaileetako bat zen. Oraindik ez dute haren hilotza aurkitu. Gabrielek urteak daramatza arreba ikusi gabe. Zerbait gertatu zen haien artean, eta haien bizitzek aurkako norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko du han; Cordeliaren lagun bat, nortasun eta sentikortasun handikoa. Berehala konektatuko dute, Cordelia bizirik aurkitzeko nahiak elkartuta. Laster, Gabrielek jakingo du sektako buruak liluratuta hurbildu zela bere arreba La Comunidad sektara; izan ere, magnetismo handiko eta jatorri iluneko emakume bat da.

IGELAK (JBA)EGUNA Otsailak 11 ORDUA 22etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Patxo Telleria (zuzendaria)

Pello, banku-sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusia ere inplikatuta dago, eta Pellok, bakarrik utzi duela konturatzean, kartzela ekiditeko ihes egingo du. Patuaren kapritxo bategatik desahuziatuen elkarte batek okupaturiko etxe batean aurkituko du babesa. Pellok bere kide berrien kon�antza bereganatuko du. Bere asmoa: dokumentazio faltsua lortzeko eta atzerrian bizitza berri bat hasteko behar duen dirua lapurtu nahi die.

FIKZIO SAILA · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 9: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

EL ATAÚD DE CRISTALEGUNA Otsailak 12 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Haritz Zubillaga (zuzendaria)

Aktore famatua izanik, bere ibilbidea sarituko zuen gala batera abiatu behar zuenean, limusinaren barruan harrapatuta geratu da. Kristalak beltzez tintatu eta ateak blokeatu dira. Ahots bitxi batek hurrengo argibidea ematen dio: gauzak beharrezkoa dena baino gehiago okertzea nahi ez badu, bere agindu guztiak bete beharko ditu gau osoan zehar. Ordua da, HAS DADILA IKUSKIZUNA

GERNIKAEGUNA Otsailak 18 ORDUA 22etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Koldo Serra (zuzendaria)

Errepublikarren bulegoko zentsuratzaile Teresaren eta Henry kazetari amerikarraren arteko harremana du ardatz �lmak, erasoaren aurreko eta osteko Gernikan girotutako maitasun istorioa. Maria Valverde, James D’Arcy eta Jack Davenport dira �lmeko aktore nagusiak.

FIKZIO SAILA · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 10: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

KIMUAK (JBA) (LEHIAKETATIK AT)EGUNA Otsailak 11 ORDUA 22etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEA: Maider Fernandez (“Gure hormek” laburmetraiaren zuzendaria) eta Agustí Argelich (Filmets jaialdiko zuzendaria)

2016ko euskal laburmetrairik onenak. 2016ko katalagoan lan hauek aurkituko ditugu:r Beti bezperako koplak, Caminan, False Flag, Gure hormek, Hileta, Ihesa eta Renovable.

KALEBEGIAK (JBA) (LEHIAKETATIK AT)EGUNA Otsailak 19 ORDUA 20etan. Cinemes GironaPARTEHARTZAILEAK: Maider Fernandez (zuzendaria), Miren Aperribay (Atera Films), Jorge Gil (Moriarti ekoiztetxea, eta proiektuaren koordinatzailea)

Hamabi �lm labur, Donostia hiriaren hamabi irudikapen. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak sustatutako �lm honetan, elkarrekin dihardute Gipuzkoako zinemagintzaren izen historikoek eta esperantza gazteek.

Imanol Uribe, Julio Medem, Gracia Querejeta, Daniel Calparsoro, Borja Cobeaga , Koldo Almandoz, Luis Berdejo, Asier Altuna eta Telmo Esnal,Ekain Irigoien, Iñaki Camacho, Isabel Herguera,Izibene Oñederra, eta “Pasaikeko neskak” dira egileak.

LEHIAKETAZ KANPOKO EMANALDIAK · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 11: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

Proposamen gehiagorik lekua emateko asmoz, eta honela euskal zinemaren

ezagutza handitu asmoz, AlterZinemaldia sortu zen pasa den

urtean. Proposamen berezi eta bakarrak, soilik Kataluniako Euskal

Zinema Jaialdian, Zinemaldia.Cat-en ikusi eta gozatu ahalko direnak.

ZINEMA IBILBIDEA Ostirala, otsailaren 25ean, 19etan

Fotogramas aldizkariko erredakzio buru den Pere Vall-en eskutik, Gràcia auzoan zehar ibilbide zinematogra�koa egingo dugu. VICKY CRISTINA BARCELONA, EL ASESINO DE MUÑECAS, LA TABLA DE FLANDES, TODO SOBRE MI MADRE, EL EMBRUJO

DE SHANGHAI, LA PLAÇA DEL DIAMANT, VOS, EL AMANTE BILINGÜE , pelikula guzti hauen kokalekuak eta bestelako

sekretuak ikasiko ditugu.

GATIBULarunbata, otsailaren 25ean, 21etan

Prezioa: 10€

Bizi zuzenean “Igelak” �lmaren soinu banda.ALTERZINEMALDIA · XII FESTIVAL DE CINEMA BASC A CATALUNYA

Page 12: Euskal zinemaren alfonbra - Etxepare Euskal Institutua · norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du irlara, gertakariak zuzenean ezagutu eta ikerketan laguntzeko. Helena ezagutuko

PATROCINADORSORGANITZADOR

centre cultural barcelona

amb la col·laboració / suport de

KANPO EKINTZA

www.euskaletxea.cat

on som // non gaude // Centre Cultural (Arc de Sant Vicenç s/n) · Restaurant ( Placeta Montcada 1-3 ) || contacte // kontaktua // www.euskaletxea.cat · tel. 933 102 200 · [email protected]