EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015- · PDF fileherritarrek zekiten euskaraz hitz egiten,...
Transcript of EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015- · PDF fileherritarrek zekiten euskaraz hitz egiten,...
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
1
AURKIBIDEA
1. Atarikoa
1.1. Testuingurua 2
1.2. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) 2
1.3. ESEPen garapena 3
2. Datu orokorrak
2.1. Udalerria 4
2.2. Biztanleria 4
2.3. Hizkuntza-gaitasuna 6
2.3.1. Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera 6
2.3.2. Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera 7
2.3.3. Euskaldunen tipologia 8
2.4. Euskararen erabilera 9
2.4.1. Erabilera sexuaren arabera 9
2.4.2. Erabilera adin-taldearen arabera 10
3. Diagnostikoa
3.1. Euskararen egoeraren azterketa esparruz esparru 12
3.1.1. Euskararen jabekuntza 13
3.1.2. Euskararen erabilera 19
3.1.3. Euskararen elikadura 26
3.1.4. Euskararen aldeko motibazioa 32
3.1.5. Euskararen zabalkundea 33
4. Plan Estrategikoa 2015-2017 34
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
2
1. ATARIKOA
1.1. Testuingurua
Azken urteotan, euskararen normalizazio-prozesuan aurrerapauso nabarmenak egin ditu
euskal gizarteak hainbat esparrutan, eta abian jarri diren ekimen ugariri esker,
euskararen presentzia sendotuz doa. Hala ere, aurrerapausoak aurrerapauso,
beharrezkoa da datozen urteetan ere lanean jarraitzea, euskararen erabilera sustatzeko
helburuz.
Helburu horri jarraiki, Zeanuriko Udalak udalerrian euskararen egoera normalizatzeko
plana abian jartzea onartu du. Izan ere, euskara plana ezinbesteko tresna da euskararen
normalizazio-prozesua antolatzeko eta bideratzeko. Hortaz, udalerrian euskararen
erabilera sustatzea, areagotzea eta bermatzea izango da planaren helburua, eta eragin-
esparrua Zeanuri eta bertako herritarrak izango dira.
1.2. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)
Zeanuriko Euskara plana ESEPek, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak, jasotzen dituen
helburu eta arloen arabera diseinatuko da. ESEPek datozen hamar urteetan garatuko den
hizkuntza-politikaren neurri eta proposamenak jasotzen ditu. Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzak eta Euskararen Aholku Batzordeak diseinatua, euskararen erabilera
areagotzea eta bermatzea eta euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu, eta,
horretarako, hainbat oinarri eta gidalerroen aplikazio praktikoak proposatzen ditu.
ESEPen, hiru helburu estrategiko bereizten dira: euskararen jabekuntza, euskararen
erabilera eta euskararen elikadura. Helburu estrategiko bakoitzean, esparruak edo
arloak daude, hau da, eragin-eremuak. Hiru helburu estrategiko horiek lortzeko bi zehar-
lerro proposatzen ditu ESEPek: euskararen aldeko motibazioa eta euskararen
zabalkundea. Bi zehar-lerro horiek helburu estrategikoak elikatzeko jarduerak jasotzen
dituzte, eta horrez gain, bete-betean eragiten diote hizkuntzaren erabilerari.
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
3
1.3. ESEPen garapena
2015. urtean ekin diogu euskararen erabilera sustatzeko plana diseinatzeari. Horren
aurretik, ordea, behar-beharrezkoa izan da euskararen egoeraren diagnostikoa egitea,
alegia, egoera aztertzea non eragin dezakegun jakiteko eta gaur egungo egoera abiapuntu
harturik aurrerantzean zer egin daitekeen zehazteko. Ondoren, diagnostikoaren emaitzak
aintzat hartuta, hurrengo hiru urteetarako plana diseinatu dugu (2015-2016-2017). Plan
hori orokorra da, eta datozen urteetan egingo denaren ikuspegi orokorra eskaintzen du.
Hau da, helburuak eta landu eta garatuko diren esparruak eta neurriak jaso ditugu plan
horretan. Plan Estrategikoan zehaztutako ikuspegi orokorra zehaztu egin behar da, eta
hori kudeaketa planak diseinatuz egingo dugu, urtero. Kudeaketa planen bitartez, hortaz,
Plan Estrategikoan ezarritako helburuak lortzeko esparru eta neurri bakoitzean zein
ekintza zehatz gauzatuko den zehaztuko dugu.
Diagnostikoa•Egoeraren ezagutza
Plan estrategikoa
•Urte anitzetan landu beharreko esparruak eta
helburuak
Kudeaketa plana
•Plan estrategikoaren helburuak gauzatzeko
urtebeteko plana
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
4
2. DATU OROKORRAK1
2.1. Udalerria
Zeanuri Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arratia eskualdean, hain justu.
Iparraldean eta ekialdean, Dimarekin du muga; ipar-mendebaldean, Areatzarekin;
mendebaldean, Orozkorekin; eta hegoaldean, Ubide eta Zigoitiarekin (Araba). Hainbat
auzo dago herrian, besteak beste: Eleizondo, Orue, Asterria, Uribe, Ipiña, Undurraga,
Altzusta, Landreabe, Zuleibar, Otsemendi, Zubizabal, Altsuaga eta Ibarguen. Zeanurik
67,46 km2 ditu, hau da, Bizkaiko lurraldearen % 3,03 eta Arratiako eskualdearen % 16,97.
2.2. Biztanleria
2015. urteko udaleko errolda-datuen arabera, 1.277 biztanle daude Zeanurin. 2014.
urtean, 1.264 biztanle ziren; 2011. urtean, 1.316 biztanle; 2006an, 1.263; 2001ean, 1.143;
1996an, 1.135; 1991n, 1.161; eta 1986an, 1.244. Beraz, 2001. urtetik 2011. urtera
biztanleen kopuruak gora egin bazuen ere, badirudi hurrengo urteetako joera
beheranzkoa izan dela, nahiz eta azken urtean Zeanuriko biztanleen kopuruak gora egin
duen berriz ere. Gainera, oraindik ere, garai batean baino biztanle gehiago dago Zeanurin.
1 Atal honetan aurkeztuko ditugun datu guztiak EUSTATen webgunetik lortu ditugu: http://eu.eustat.eus/estadisticas/idioma_e/censo.html#axzz3jv7qT12x
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
5
Adin-taldeei erreparatuz gero, honela banatzen da biztanleria:
Guztira 0-19 20-64 65=<
2014 1.264 % 18,67 % 60,92 % 20,41
2011 1.316 % 17,71 % 62,99 % 19,30
2006 1.263 % 15,2 % 62,9 % 21,9
2001 1.143 % 14,4 % 57,7 % 27,8
1996 1.135 % 14,7 % 56,7 % 28,6
20-64 adin-taldeak biltzen du biztanle gehien: % 60,92, hain zuzen. Gainera, azken
hamarkadetan gora egin du talde honetan sailkatutako biztanleen kopuruak, igoera oso
nabaria izan ez den arren: % 56,7tik % 60,92ra. Biztanle gehien batzen duen bigarren
adin-taldea 65 urtetik gorakoa da, eta biztanleen % 20,41 biltzen da bertan. Bilakaerari
erreparatuta, behera egin du talde hau osatzen duen biztanleen kopuruak: % 28,6tik
% 20,41era. Azkenik, 0-19 adin-taldean biztanleen % 18,67 dago, eta lau puntu igo da
azken 18 urtean.
1000
1050
1100
1150
1200
1250
1300
1350
1986 1991 1996 2001 2006 2011 2014 2015
Biztanleriaren bilakaera
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
6
2.3. Hizkuntza-gaitasuna
2.3.1. Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera
1996 2001 2006 2011
Euskaldunak 1.048 % 93,16 996 % 89,33 996 % 80,98 998 % 78,21
Ia
euskaldunak
46 % 4,09 71 % 6,37 141 % 11,46 138 % 10,82
Erdaldunak 31 % 2,76 48 % 4,30 93 % 7,56 140 % 10,97
Guztira 1.125 1.115 1.230 1.276
2011. urteko datuei erreparatuz gero, Zeanurin, 10 biztanletik 9 euskaldunak edo ia
euskaldunak dira (% 89,03), eta 10 biztanletik 1, erdaldun elebakarra (% 10,97).
Bilakaera kontuan hartuta, azken hamarkadan nabarmen egin du behera euskaldunen
kopuruak: 15 urtean % 93,16tik % 78,21era jaitsi da. Erdaldunen kopuruak, aldiz, gora
egin du: % 2,76tik % 10,97ra. Ia euskaldunak direnen kopurua ere hazi egin da, % 4,09tik
0
10
20
30
40
50
60
70
1996 2001 2006 2011 2014
Biztanleriaren bilakaera adin-taldeka (%)
0-19 20-64 >=65
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
7
% 10,82ra. Urteetan ia euskaldunen kopurua erdaldunena baino zertxobait altuagoa izan
bada ere, gaur egun, berdin antzekoak dira kopuruok.
2.3.2. Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera
2011 Guztira Euskaldunak Ia euskaldunak Erdaldunak
Bizkaia 1.123.190 350.380 % 31,20 304.356 % 27,10 468.454 % 41,71
Arratia
Nerbioi
15.110 10.445 % 69,13 2.401 % 15,89 2.264 % 14,98
Zeanuri 1.276 998 % 78,21 138 % 10,82 140 % 10,97
Eskualdeko eta Bizkaiko datuekin alderatuz gero, euskaldunen kopurua askoz ere
altuagoa da Zeanurin Bizkaian baino; bikoitza baino gehiago, alegia: % 78,21 eta % 31,20.
Era berean, eskualdekoa baino altuagoa da Zeanuriko euskaldunen kopurua: % 69,13
Arratian eta % 78,21 Zeanurin. Erdaldunei dagokienez, kopurua askoz baxuagoa da
Arratian Bizkaian baino (% 14,98 eta % 41,71, hurrenez hurren) eta are baxuagoa da
Zeanurin (% 10,97).
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
1996 2001 2006 2011
Hizkuntza-gaitasunaren bilakaera (%)
Euskaldunak Ia euskaldunak Erdaldunak
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
8
2.3.3. Euskaldunen tipologia
2011 Guztira Alfabetatuak Erdizka
alfabetatuak
Alfabetatu
gabeak
Pasiboak
Euskaldunak % 78,21 % 59,80 % 15,83 % 2,59
Ia euskaldunak % 10,82 % 6,58 % 2,27 % 1,96
2011ko datuei erreparatuz gero, Zeanuriko biztanleen % 78,21 euskalduna da eta
% 10,82, ia euskalduna. Euskaldunen % 59,80 alfabetatuta dago; % 15,83, erdizka
alfabetatuta; eta % 2,59 ez dago alfabetatuta. Ia euskaldunei dagokienez, % 6,58
alfabetatuta dago; % 2,27 ez dago alfabetatuta; eta % 1,96 euskaldun pasiboa da. Hau da,
bai euskaldunei, bai ia euskaldunei dagokienez, alfabetatuak dira nagusi.
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
Bizkaia Arratia Zeanuri
Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera (%)
Euskaldunak Ia euskaldunak Erdaldunak
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
9
2.4. Euskararen erabilera
2008. urtean, ALOZO Euskara Kultur Taldea sortu zen Zeanurin. Herritarren artean
euskararen erabilerak izandako beherakadaz kezkaturik, jakin nahi izan zuten zenbat
herritarrek zekiten euskaraz hitz egiten, baita zenbatek erabiltzen zuten ere. Horretarako,
euskararen egoera aztertu zuten azterketa soziolinguistikoetan erabili ohi den
metodologiaz baliatuta. Hona hemen erabilerari lotutako emaitzak:
2.4.1. Erabilera sexuaren arabera
Emakumezkoak Gizonezkoak
Euskaraz % 42 % 63
Gaztelaniaz % 58 % 37
0
10
20
30
40
50
60
70
Euskaldunak Ia euskaldunak
Euskaldunen tipologia (%)
Alfabetatuak Erdizka alfabetatuak Alfabetatu gabeak Pasiboak
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
10
Emaitzek erakusten dutenez, gaztelaniaz mintzatzen diren emakumezkoak gehiago dira
euskaraz hitz egiten dutenak baino. Gizonezkoen artean, berriz, nagusi dira euskaraz
mintzatzen direnak.
2.4.2. Erabilera adin-taldearen arabera
Umeak
(0-14)
Gazteak
(15-24)
Helduak
(25-64)
Adinekoak
(65<)
Euskaraz % 55 % 87 % 44 % 73
Gaztelaniaz % 45 % 13 % 56 % 27
Adinaren araberako erabilerari dagokionez, euskara da hizkuntza nagusia talde guztietan
helduen taldean izan ezik. Euskararen eta gaztelaniaren arteko aldea gazteen eta
adinekoen taldeetan da nabariena, 74 eta 46 puntuko aldeekin, hurrenez hurren. Halaber,
gazteek hitz egiten dute euskara gehien (% 87), eta euskaraz mintzatzen diren adinekoen
kopurua ere nahiko altua da (% 73). Umeen artean, euskararen eta gaztelaniaren
erabilera nahiko parekatuta dago (% 55 eta % 45). Helduen artean, gaztelaniaren
erabilera euskararena baino altuxeagoa da (12 puntu).
0
10
20
30
40
50
60
70
Gizonezkoak Emakumezkoak
Erabilera sexuaren arabera (%)
Euskaraz Gaztelaniaz
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
11
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
Umeak Gazteak Helduak Adinekoak
Erabilera adin-taldearen arabera (%)
Euskaraz Gaztelaniaz
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
12
3. DIAGNOSTIKOA
3.1. Euskararen egoeraren azterketa esparruz esparru
Egoeraren diagnostikorako, kontuan izan ditugu ESEPek jasotzen dituen helburu
estrategiko eta esparruak (ik. atarikoa). Laburbilduz, honako hauek dira:
HELBURU ESTRATEGIKOAK
Euskararen jabekuntza
1. Familia bidezko transmisioa
2. Irakaskuntza
3. Euskalduntze-alfabetatzea
Euskararen erabilera
4. Administrazioa
5. Gune geografiko euskaldunenak
6. Arlo sozio-ekonomikoa
7. Aisia eta kirola
Euskararen elikadura
8. Liburugintza
9. Kulturgintza
10. Publizitatea
11. Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
12. Hedabideak
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
HELBURUAK LORTZEKO ZEHAR-LERROAK
Euskararen aldeko motibazioa
14. Sentsibilizazioa eta motibazioa
Euskararen zabalkundea
15. Barruko proiekzioa
16. Kanpoko proiekzioa
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
13
3.1.1. Euskararen jabekuntza
1. FAMILIA BIDEZKO TRANSMISIOA2
Zeanuriko biztanleen ama-hizkuntzari buruzko datuak:
1996
1.135 bizt.
2001
1.143 bizt.
2006
1.263 bizt.
2011
1.316 bizt.
Euskara 1.040 % 91,63 987 % 86,35 908 % 71,89 859 % 65,27
Gaztelania 80 % 7,05 135 % 11,81 279 % 22,09 344 % 26,14
Biak 12 % 1,06 16 % 1,40 43 % 3,40 62 % 4,71
Beste bat 3 % 0,26 5 % 0,44 33 % 2,61 51 % 3,88
Duela 19 urte, Zeanuriko biztanleen % 91,63ren ama-hizkuntza euskara zen. 15 urtean,
26 puntu egin du behera eta 2011. urtean, euskara % 65,27ren ama-hizkuntza zen. Ama-
hizkuntza gaztelania duten biztanleen kopuruak, aldiz, nabarmen egin du gora azken 19
urteetan: % 7,05etik % 26,14ra, alegia, 19 puntu. Halaber, jatorrizko elebidunen kopurua
ere igo da (% 1,06tik % 4,71ra), baita ama-hizkuntza euskara eta gaztelania ez den beste
hizkuntza bat dutenen kopurua ere (% 0,26tik % 3,88).
2 Atal honetan aurkeztuko ditugun datu guztiak EUSTATen webgunetik lortu ditugu: http://eu.eustat.eus/estadisticas/idioma_e/censo.html#axzz3jv7qT12x
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
14
Etxean erabiltzen den hizkuntzari buruzko datuak:
1996
1.135 bizt.
2001
1.143 bizt.
2006
1.263 bizt.
2011
1.316 bizt.
Euskara 979 % 86,26 913 % 79,88 625 % 49,49 775 % 58,89
Gaztelania 88 % 7,75 145 % 12,69 317 % 25,10 419 % 31,84
Biak 68 % 5,99 84 % 7,35 318 % 25,18 103 % 7,83
Beste bat 0 % 0,00 1 % 0,09 3 % 0,24 19 % 1,44
Euskara da etxean gehien erabiltzen den hizkuntza, baina duela 19 urteko datuekin
alderatuz gero, kopuruek 27 puntu egin dute behera: % 86,26tik % 58,89ra. Aipagarria
da jaitsierarik handiena 2001etik 2006ra izan zela, bost urte horietan 30 puntu jaitsi
baitzen euskararen erabilera etxean. 2006tik 2011ra, ordea, berriz ere egin du gora
euskararen erabilerak, 9,4 puntu, hain zuzen. Bestalde, gaztelaniak goranzko joera izan
du, eta 24 puntu igo da: % 7,75tik % 31,84ra. Antzeko joera izan dute bi hizkuntzetan edo
beste hizkuntzaren batean mintzatzen direnen kopuruek ere, baina neurri apalago
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
1996 2001 2006 2011
Ama-hizkuntzaren bilakaera (%)
Euskara Gaztelania Biak Beste bat
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
15
batean: % 5,99tik % 7,83ra bi hizkuntzak hitz egiten dituztenen kopurua, eta % 0,00tik
% 1,44ra beste hizkuntza bat hitz egiten dutenena.
_________________________________
Indargunea: duela urte batzuetako datuekin alderatuta euskarak behera egin badu ere
etxeko erabileran, etxean gehien erabiltzen den hizkuntza da oraindik ere. Gainera, hainbat
urtez behera egin arren, azken urteetan kopuruek gora egin dute berriro ere.
Ahulgunea: Zeanuri herri euskalduna bada ere, euskarak beheranzko joera izan du etxeko
erabileran. Gauza bera gertatu da ama-hizkuntzarekin ere: oraindik ere euskara da
gehienen ama-hizkuntza, baina kopuruek behera egin dute nabarmen.
__________________________________
0
10
20
30
40
50
60
70
80
90
100
1996 2001 2006 2011
Etxeko hizkuntzaren bilakaera (%)
Euskara Gaztelania Biak Beste bat
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
16
2. IRAKASKUNTZA
Hauek dira 2014/2015 ikasturteari dagozkion datuak:
Ikastetxea Sarea Eskaintza Ikasleak Eredua
A B D
Zeanuriko Herri
Ikastetxea Publikoa
Haur eta Lehen
Hezkuntza
120 __ __ % 100
Haurreskola Publikoa 7 __ __ __
Zeanurin Herri ikastetxea dago, eta herriko 120 umek ikasten dute bertan. Haur eta Lehen
Hezkuntza eskaintzen da, eta D eredua baino ez dago. Bigarren Hezkuntzako zein
Batxilergoko ikasketak egiteko, Arratia BHIra (Igorre) joan ohi dira ikasle gehienak, eta
gutxi batzuk, Lauaxeta Ikastolara (Amorebieta-Etxano). D ereduan eskaintzen dira
ikasketak bietan.
Zeanuriko eskolak Normalkuntza Plan orokorra du indarrean (2014-2018) eta urtez
urteko planen bitartez garatzen dute. Hainbat ekintza antolatzen dituzte euskararen
erabilera areagotzeko xedez, besteak beste: idazleak eskolan egitasmoa, Kultura Astea,
Euskararen Eguna, etab. Horiez gain, bestelako ekintzen bidez ere zeharka lantzen dute
euskara, hala nola Gabonetako jaietako kanta eta bertsoetan edota antzerkigintzako
emanaldietan. Halaber, Arratiako beste eskola batzuekin elkarlanean aritzen dira hainbat
proiektu martxan jartzeko: Arratiako eskolen agenda (Arratiako euskara eta istorioak
jasotzen dira bertan), Dunban (Begitu aldizkariko umeen atala), etab.
Gurasoen artean euskararen erabilera areagotzeko eta gurasoak kontzientziatzeko ere
hainbat ekimen gauzatzen dituzte urterik urte. Horien artean, etxean euskararen
erabilera bultzatzeko dekalogoa eta Durangoko Azokan erosteko produktuen katalogoa.
Gurasoentzako jakinarazpen eta oharrak euskara hutsean edo ele bietan bidaltzen
dituzte, gurasoek eskatzen dutenaren arabera.
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
17
Zeanuriko eskolak Udalarekin eta administrazioarekin dituen harremanetan zaindu
egiten dute euskararen erabilera, eta harremanak euskaraz egiten dira ahal den neurrian,
behinik behin.
Herrian bertan Haurreskola ere badago, eta harremana dute Zeanuriko Herri
Ikastetxekoekin, Haurreskolako ikasle gehienak eskolara joan ohi direlako. Haurreskola
gune euskalduna da, eta euskara da haurrekin hitz egiteko langileek darabilten hizkuntza
bakarra. Gurasoentzako jakinarazpen eta oharrei dagokienez, euskaraz edo ele bietan
bidaltzen dituzte, gurasoek eskatu duten hizkuntzaren arabera.
_________________________________
Indargunea: Zeanuriko eskola gune euskalduna da, eta eskolako eragile eta arduradunak
kontzientziatuta daude. Ekimen ugari antolatzen dituzte euskararen erabilera sustatzeko
bai ikasleen artean, bai gurasoen artean.
Ahulgunea: euskararen erabilera bultzatzeko antolatutako ekintzok, askotan, ez dute
babes eta jarraipen nahikoa izaten etxean, ezta herrian ere. Zenbaitetan, parte-hartze eta
inplikazio falta dago.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
18
3. EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA
Gorago aipatu dugun bezala —6. or.—, Zeanuriko biztanleen % 89,03 euskalduna eta ia
euskalduna da, eta alfabetatuak dira nagusi bi taldeei dagokienez: euskaldunen % 59,80
eta ia euskaldunen % 6,58.
Zeanurin ez dago euskaltegirik, beraz, euskalduntzeko edo alfabetatzeko interesa
dutenek inguruko herrietako euskaltegietara jotzen dute, besteak beste, Arratiako AEKra.
Duela urte batzuk, euskara eskolak eskaini ziren herrian bertan. Taldeak astean bizpahiru
orduz elkartzen ziren, eta, batez ere, hasiberrientzako eskolak izaten ziren. Dena dela,
eskolak antolatzeari utzi zitzaion bideragarriak ez zirelako; azken batean, izena ematen
zuen ikasleen kopurua ez zen oso altua, eta, gainera, maila desberdinetakoak izaten ziren.
2014. urtean, AEK-k euskalduntze-eskolak eskaini zituen herrian bertan, baina ez zen
talderik sortu.
Euskararen aldeko motibazioan eta erabileran eragiteko asmoz, duela hainbat urte
ALOZO Euskara Kultur Taldeak Berbalagun proiektua jarri zuen abian. Zeanuriko
euskararen erabilera eta ezagutza aztertu ostean, honakoa ondorioztatu zuten: batetik,
euskaldun berriek herriko hizkeran sakontzeko eta integratzeko beharra zutela, eta,
bestetik, gune sendoa sortu beharra zegoela euskaldun zaharrek batez ere aisialdian
euskaraz hitz egiteko. Horiek horrela, hiru Berbalagun talde eratu zituzten 2008. urtean,
eta bi urtez egon ziren jardunean. Gaur egun, aldiz, ez dago ildo horretako talderik.
_________________________________
Indargunea: euskaldunek eta ia euskaldunek Zeanuriko biztanleriaren zati handia osatzen
dute. Gainera, alfabetatuta daudenen kopurua handia da bai euskaldunei dagokienez, bai ia
euskaldunei dagokienez.
Ahulgunea: herritar batzuek herriko euskaran sakontzeko beharra dute, eta beste batzuek,
euskara ikasteko beharra, baina herrian bertan ez daukate horretarako aukerarik. Garai
batean eskainitako eskolak labur geratu ziren eta ez dute jarraipenik izan bideragarritasun
faltagatik.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
19
3.1.2. Euskararen erabilera
4. ADMINISTRAZIOA
Zeanuriko Udalak Euskararen Erabilera Plana onartu egin zuen lehenengoz 2009. urtean.
2015ean berriz ere onartu du, eta 2017ko abendura arte egongo da indarrean. Erabilera
Planean zehaztutako neurrien bitartez, euskararen erabilera bermatzen da hainbat
esparrutan, besteak beste, langileen hizkuntza-gaitasunean, ahozko zein idatzizko
harremanetan, hizkuntza-paisaian... Halaber, lehenengo Erabilera Planari esker,
Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak onartu zituen Zeanuriko Udalak.
Guztira, bost langile daude Zeanuriko Udalean, eta guztiek egiaztatu dute lanpostuari
dagokion hizkuntza-eskakizuna. Euskara da udaleko hizkuntza nagusia, eta udal-langileek
hizkuntza-gaitasun nahikoa dute euskaraz lan egiteko eta zerbitzua emateko. Harrera, bai
telefonoz, bai leihatilan, euskara hutsean egiten da. Ahozko kanpo-harremanak euskaraz
gauzatzen dira % 90ean, eta ahozko barne-harremanak, euskara hutsean. Idatzizko
kanpo-harremanei dagokienez, euskara hutsean sortu eta igortzen dira komunikazio asko
(% 80, hain zuzen ere), eta idatzizko barne-harremanak euskara hutsean egiten dira.
Horren ildotik, aipagarriak dira ALOZO Euskara Kultur Taldeak 2008. urtean egindako
inkestetan jasotako emaitza hauek: euskaraz egiten duten herritarrak eroso sentitzen
dira udaleko langileekin euskaraz aritzean, hau da, ez dute ez ulertzeko beldurrik izaten
eta ez dira horretara behartuta sentitzen.
_________________________________
Indargunea: Zeanuriko Udala gune euskalduna da, eta euskara da zerbitzu- eta lan-
hizkuntza nagusia, langile guztiek horretarako gaitasuna eta prestutasuna baitaukate.
Ahulgunea: 2009an plana onartu bazen ere, ez da erabat inplementatu. Ez dago Euskara
Batzorderik. Onartu berri den planari etekin handiagoa atera beharko litzaioke, langile
guztien parte-hartzea bultzatuz.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
20
5. GUNE GEOGRAFIKO EUSKALDUNENAK
Zeanurin, euskara da gehien erabiltzen den hizkuntza. Herritar gehienak euskaldunak
dira, eta euskara da herriko lehen hizkuntza eta hizkuntza naturala. Egoera horretaz
jakitun dira herritar ugari, eta egoera zaintzeko eta iraunarazteko hainbat ekimen egin
izan dituzte herriko elkarte eta eragileek azken urteotan, hala nola Kultura Astea,
Euskararen Eguna, kirola euskaraz, ludoteka eta gaztetxokoa, eta euskarari lotutako beste
hainbat ekintza. Euskaraz bizi nahi duten herritarrek horretarako aukera dute Zeanurin
ia-ia arlo guztietan, nahiz eta gabezia batzuk ere badiren, esate baterako, osasun-arloan.
_________________________________
Indargunea: Zeanuri herri euskalduna da, eta herritar gehienak elebidunak dira. Beraz,
euskararen arnasgunetzat jo dezakegu, eta hori nahiko barneratuta dute herritar askok,
baita herriko erakunde nagusiek ere, Udalak berak barne.
Ahulgunea: Zeanurin euskaraz bizi daitekeen arren, arnasgunea ez da erabatekoa, eta
euskararen erabilera ez da eremu guzti-guztietan bermatzen. Halaber, herritar gehienek
euskararen aldeko jarrera aktiboa badute ere, datuek erakusten dute euskararen erabilerak
behera egin duela azken urteotan.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
21
6. ARLO SOZIO-EKONOMIKOA
Lan-munduko eta ostalaritzako datuak jasotzeko, honako hauekin izan ditugu
elkarrizketak edota behaketa-lanak egin ditugu: Beintxa Eraikuntzak, Lolileire,
Eskapolota, Farmazia, Ellauri Hotela, Goikoetxe Landetxea, Etxegana Hotela, Altzuste
Landetxea, Txoko Sagarna eta Ibarreta Jatetxea. Horietariko batek ere ez dauka BIKAIN
Ziurtagiria, ezta euskara planik ere.
Enpresei eta ostalaritza zein merkataritzako establezimenduei dagokienez, langile
gehien-gehienak euskaldunak dira, eta euskara erabiltzen dute bezeroekiko ahozko
harremanetan. Batez ere, Zeanuriko biztanleei ematen diete zerbitzua, eta, beraz,
harreman zuzena dute herritarrekin. Idatzizko harreman askotan ere euskara erabiltzen
dute; euskarri asko ele bietan egiten dituzte, baina ez guztiak, eta batzuk gaztelaniaz baino
ez daude.
Landetxe eta hotelei dagokienez, langile euskaldunen kopurua baxuagoa da, eta,
horrenbestez, guztietan ez da beti bermatzen euskarazko ahozko zerbitzua, nahiz eta
batzuek ele bietan dituzten idatzizko zenbait euskarri. Landetxe eta hoteletako bezeroak
ez dira Zeanurikoak izaten, eta, oro har, herrian ez dute eragin handirik euskararen
erabileran.
_________________________________
Indargunea: salbuespenak salbuespen, zerbitzua nahiko euskalduna da, eta euskara
erabiltzen dute ahozko nahiz idatzizko harremanetan. Harreman zuzena dute Zeanuriko
herritarrekin, eta horrek eragin handia dauka hizkuntza-ohituretan.
Ahulgunea: arlo honetan beste batzuetan baino ahulagoa da euskararen presentzia, eta
euskarazko ahozko zerbitzua ez da beti bermatzen.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
22
7. AISIA ETA KIROLA
Aisialdi- eta kirol-jardueren eskaintza anitza da Zeanurin. Elkarte ugari dago herrian, eta
ekintzak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatzen dituzte ume, gazte zein helduentzat.
Aisia
0-17 urte bitarteko ume eta gazteentzako Ludoteka eta Gaztetxokoa antolatzen dira.
Ekintzak adinaren arabera antolatzen dira:
O-5 urte bitarteko umeak Txikigelan egoten dira, eta gurasoak dira bertako
arduradunak.
6-11 urte bitarteko umeek Ludotekan hartzen dute parte. Begiralea euskalduna da,
eta euskara hutsean aritzen da umeekin. Hainbat joko eta eskulan egiten dute
egunero, eta ekintza bereziak ere antolatzen dituzte, kasurako Euskararen
Egunean eta inauterietan. Ekintza eta jarduera oro euskara hutsean egiten da.
12-17 urteko gazteek Gaztetxokoan parte hartzeko aukera dute. Asteburuetan egin
ohi da, eta begiralea euskalduna da.
Aisialdiko elkarte ugari dago Zeanurin: Zeanuriko abesbatza, Musika eskola, Txistulari
Elkartea, Zeani Antzerki Taldea, Mazala Andra Taldea eta “Gorbeia” Zeanuriko Jubilatu eta
Pentsionisten Elkartea. Datu-bilketa egiteko, talde hauekin egon gara harremanetan:
Zeanuriko abesbatza: 25 kidek osatzen dute abesbatza, eta euskaldunak dira
gehien-gehienak (erdaldun bat dago). Kontzertuak antolatzen dituzte urtean hiru
aldiz Zeanurin eta beste bi herritan. Elkarteak euskara hutsean funtzionatzen du,
bai harrerari, bai argitalpen eta publizitateari dagokionez, baita kanpo- eta barne-
harremanei dagokienez ere, ahoz zein idatziz.
Musika eskola: 60 inguru ikasle daude. Hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtean,
eta euskaraz egiten dira guztiak: kontzertuak, entzunaldi indibidualak, kantu-
poteoa txistulariekin eta trikitilari eta pandero-jotzaileen kalejira. Zazpi irakaslek
ematen dituzte eskolak, eta denek dakite euskaraz, batek salbu. Euskaraz egiten
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
23
dira eskolak, euskaraz ez dakien irakaslearenak izan ezik. Zuzendaritzako eta
idazkaritzako zeregin guztiak ere euskaraz egiten dituzte, eta ikasleen
gurasoentzako informazioa eta dokumentazioa, oro har, ele bietan igortzen dute,
guraso guztiak ez baitira euskaldunak.
Zeani Antzerki Taldea: bost kidek osatzen dute taldea. Antzezlan bat idatzi eta
prestatzen dute urtero ume, gazte zein helduentzat, eta herririk herri antzezten
dute, gutxi gorabehera zortzi edo bederatzi herritan. Kide guztiak euskaldunak
dira, eta euskara erabiltzen dute kanpo- eta barne-harremanetan. Euskara hutsean
egiten dituzte antzezlanak; bizkaieraz, hain zuzen, eta herriko hizkera erabiltzen
dute, bertoko esaerak, hitzak etab. Izan ere, hori da euren helburuetako bat:
Zeanuriko euskara zaintzea eta iraunaraztea.
Mazala Andra Taldea: lau kidek osatzen dute taldea, eta 11 bazkide dituzte.
Euskaldunak dira gehien-gehienak, eta, oro har, euskara erabiltzen dute kanpo- eta
barne-harremanetan. Batez ere, emakume helduentzako ekintzak eta ikastaroak
antolatzen dituzte. Euskaraz eskaini ohi dituzte bai ekintzak, bai ikastaroak, hala
ere, zenbaitetan, gaztelaniaz egiten dituzte, hizlaria dela eta.
Hortaz, aisialdi-eskaintza zabala dago Zeanurin. Elkarte horiek antolatutako ekintza eta
hitzaldiez gain, bestelako ikastaro batzuetan ere parte hartzeko aukera dute herritarrek,
adibidez, pinturan, sukaldaritzan, filosofian, etab. Dena den, aisialdiko eskaintza horretan
euskararen erabilera eta presentzia ez dira erabat bermatzen: ikastaroa emango
duenaren hizkuntza-gaitasunak baldintzatu egiten du ikastaroaren hizkuntza, eta,
askotan, ikastaroak gaztelaniaz egiteko aukera besterik ez dago. Nolanahi ere, ikastaroen
berri emateko euskarriak euskara hutsean zabaltzen dituzte.
Auzoko jaiei dagokienez, oro har, euskaraz egiten dira. Jai batzordea arduratzen da
antolaketaz, eta Udalak diruz laguntzen du. Ekintzen berri emateko erabiltzen diren
egitarau eta kartelak euskaraz egiten dituzte, eta jaietako programazioan euskara da
hizkuntza nagusia bai antzezlan eta musika-emanaldietan, bai ume zein gazteentzako
ekintzetan.
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
24
Kirola
Guztira, hiru kirol-elkarte dago Zeanurin: Suzien Mendi Kluba, Joko Alai Kirol Elkartea eta
Basurde Ehiza Taldea. Datu-bilketa egiteko, talde hauekin egon gara harremanetan:
Suzien Mendi Kluba: 12 kidek osatzen dute taldea, eta 40 bazkide dituzte. Gorbeia
Suzien mendi-lasterketa antolatzen dute. Euskara da euren lan-hizkuntza, eta, oro
har, herriko elkarteekin eta Udalarekin dituzten harremanak euskara hutsezkoak
dira, ahoz zein idatziz. Lasterketan, euskararen erabilera zaindu egiten dute, eta
euskaraz ere ematen dituzte ahozko eta idatzizko azalpenak. Dena dela, antolatzen
duten jarduerak Euskal Herritik kanporako zabalkundea ere baduenez,
gaztelaniaz eta ingelesez ere eskaintzen dute informazioa.
Basurde Ehiza Taldea: Kazarien Eguna antolatzen dute, eta denentzat den arren,
batez ere hasiberrientzako ekintzak egiten dira. Horrez gain, hainbat hitzaldi ere
antolatzen dituzte. Bazkide ugari ditu talde honek, baina guztiak ez dira
Zeanurikoak. Euskaldunak ez direnen kopurua % 40 inguru da; horren ondorioz,
gaztelaniaz egin ohi dituzte batzarrak eta ekintza gehienak.
Elkarte horiek antolatutako ekintzez gain, bestelako ikastaro batzuetan ere parte
hartzeko aukera dute herritarrek, adibidez, txikung-en, pilatesen, GAPen, gimnasian, etab.
Beraz, Zeanuriko kirol-eskaintza nahiko zabala da. Dena den, aisialdiko ikastaro
batzuetan ere gertatzen den moduan, kirol-ikastaro guztietan ez dira erabat bermatzen
euskararen erabilera eta presentzia: ikastaroa emango duenaren hizkuntza-gaitasunak
baldintzatu egiten du ikastaroa zein hizkuntzatan egingo den, eta, askotan, ikastaroak
gaztelaniaz egiteko aukera besterik ez dago. Nolanahi ere, ikastaroen berri emateko
euskarriak euskara hutsean zabaltzen dituzte.
Albakoa Guraso Elkarteak ere haurrentzako hainbat ekintza antolatzen ditu eskolaz
kanpoko jarduera gisa, hala nola futbol 7, marrazketa eta multikirola. Begiraleak
euskaldunak dira, eta euskara hutsean aritzen dira umeekin. Horrez gain, gurasoentzako
formazio-saioak ere antolatu ohi dituzte, eta, oro har, euskaraz izaten dira.
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
25
Antolatutako ekintza batzuek Udalaren diru-laguntza jasotzen dute, baina diru-laguntzak
esleitzeko ez da kontuan hartzen hizkuntzaren erabilera, diru-laguntzei buruzko araudiak
ez baitu horrelakorik zehazten.
_________________________________
Indargunea: elkarteei dagokienez, mugimendu handia dago eta eragile asko dago herrian.
Gainera, euskararekiko jarrera positiboa dute, eta, oro har, euskararen erabilera bultzatu
eta zaintzen dute euren jardueretan.
Ahulgunea: aisialdi- eta kirol-eskaintzan, helduek batik bat aukera gutxiago dute euskaraz
aritzeko, eurentzako zenbait jarduera gaztelaniaz baino ez baita eskaintzen.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
26
3.1.3. Euskararen elikadura
8. LIBURUGINTZA
Zeanurin udal-liburutegia dago. Arduraduna euskalduna da, eta euskaraz ematen du
zerbitzua. Idatzizko agiri gutxi sortzen badu ere, bete behar izaten dituen fitxak
(Maileguen fitxa eta Irakurleen fitxa) euskara hutsean betetzen ditu. Liburutegiko
hizkuntza-paisaia euskara hutsean dago.
Maileguei dagokienez, umeek eta gazteek hartzen dute mailegu gehien. Umeentzako
liburu gehienak euskaraz daude; helduentzako liburuen artean, euskarazkoak dira nagusi,
nahiz eta gaztelaniazkoak ere badiren.
Ez da ekimen berezi edo jarraiturik egiten irakurzaletasuna eta euskal literaturgintza
bultzatzeko. Helburu horrekin bat datorren urteko ekintza berezi bakarra Liburuaren
Egunean egiten dute, eta Guraso Elkartearen laguntzaz antolatu ohi da.
_________________________________
Indargunea: herriko liburutegia gune euskalduna da, eta euskaraz irakurtzeko aukera
zabala eskaintzen die haur, gazte nahiz helduei.
Ahulgunea: herritarrak irakurketara eta euskal literaturara hurbiltzeko ekimenak falta
dira.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
27
9. KULTURGINTZA
Zeanurin, bi kultura-elkarte dago: Ipizki Taldea eta Txorokil Kultur Elkartea.
Ipizki Taldea: kide bik osatzen dute taldea, eta euskaldunak dira biak. Taldearen
helburua Gorbeialdeko ondare naturala eta historiko-kulturala balioestea,
ezagutzea eta gozatzea da, baita Zeanuriko eta Gorbeialdeko herrien garapenean
laguntzea ere. Honako ekintza hauek egiten dituzte: San Justoko karobia
berreskuratzea, zaharberritzea eta urtero karea egitea; Zeanuriko Erroten
Ibilaldia antolatzea; ardien eta behorren larre-aldaketa ibilbideak antolatzea;
Ubide-Zeanuri Larreen Mankomunitatearen Zeharkaldia antolatzea; Ubiden egur-
ikatza egitea, etab. Ekintza horiek euskaraz egin ohi dituzte, baina euskara ez
dakien norbaitek parte hartuz gero gaztelaniaz ere azaltzen dute. Kanpo- eta
barne-harremanetan ere euskara da hizkuntza nagusia.
Txorokil Kultur Elkartea: hiru kidek osatzen dute taldea, eta euskaldunak dira
hirurak. Elkartearen helburu nagusia ume eta gazteei euskal kulturako herri-
kirolak, jokoak eta antzinako ogibideak ezagutzera ematea eta erakustea da.
Helburu horri jarraiki, hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola erakustaldiak
herriko eta auzoetako jaietan, ekintzak aste kulturaletan, eskolan… eta euskaraz
egiten dituzte beti. Halaber, euskara erabiltzen dute kanpo- zein barne-
harremanetan.
_________________________________
Indargunea: elkarteen artean harremana dago eta ekintza batzuk elkarlanean antolatzen
dituzte. Euskararen aldeko jarrera aktiboa dute, eta euskaraz egiten dituzte ekintza
gehienak, baita horien berri emateko euskarriak ere.
Ahulgunea: kultura-ondarea zaintzeko eta zabaltzeko jarduerak egiten diren arren, ez da
bestelako kultura-produktu edo ekintzen zabalkunderik egiten.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
28
10. PUBLIZITATEA
Elkarteek, oro har, euskaraz egiten dituzte ekitaldien berri emateko kartelak, egitarauak
eta bestelako publizitate-euskarriak. Dena den, kasu batzuetan, ele bietan ere igortzen
dituzte, hartzaileak ez direlako beti euskaldunak bakarrik izaten.
Establezimendu eta enpresen publizitateari dagokionez, kartel eta publizitate-euskarri
gehienak euskaraz dituzte, baina bi hizkuntzak ere erabiltzen dituzte maiz, eta,
zenbaitetan, gaztelaniaz baino ez dituzte egiten.
Udalari dagokionez, ele bietan igortzen du publizitate ofiziala. Herriko paneletan jartzen
duten informazioa emateko, aldiz, euskara baino ez darabilte.
Orain arte, ez da ekimen berezirik egin herriko elkarte, enpresa eta establezimenduek
publizitatea euskaraz sortu eta egin dezaten bultzatzeko, eta ez zaie horretarako laguntza
ekonomikorik edota aholkularitzarik ematen. Elkarte, establezimendu eta enpresetako
kideek, oro har, ez dute hizkuntza-aholkularitzarik edo bestelako laguntzarik behar izaten
publizitatea euskaraz sortzeko, nahiz eta onartzen duten batzuetan zalantzaren bat edo
beste izan ohi dutela hizkuntza-alderdi batzuekin.
_________________________________
Indargunea: elkarte, establezimendu eta enpresa gehienek euskara erabiltzen dute euren
jardueren berri emateko, baita Udalak berak ere. Gainera, oro har, ondo moldatzen dira
publizitatea euskaraz egiteko.
Ahulgunea: ez denez berariazko laguntza eskaintzen hizkuntza-zalantzak argitzeko, izan
ohi dituzten zalantzei emaniko irtenbidea, batzuetan, ez da zuzena izaten, eta akatsak
egiten dituzte.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
29
11. CORPUS-PLANGINTZA ETA EUSKARAREN KALITATEA
Mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera bat da Zeanuriko euskalkia eta
sartaldeko azpieuskalkian sailkatuta dago, Arratiako hizkeraren barruan. Euskal Herriko
ahozko ondarea eta herri hizkerak jaso eta hedatzeko helburuz sortutako Ahotsak
proiektuaren bitartez hainbat elkarrizketa egin izan zaizkie Zeanuriko adineko batzuei,
eta horrek ahalbidetu du bertako euskalkia jaso eta zabaldu ahal izatea. Hain zuzen, 14
hizlariri egin zaizkie elkarrizketak, eta 42 bideo daude guztira3.
Horrez gain, herriko toponimia-azterketa ere egin zen Labayru Fundazioaren laguntzaz,
eta azterketa hori aintzat hartuta zehazten dira herriko kale-izendegia eta bestelakoak.
Oro har, herriko elkarte eta establezimenduek bizkaiera erabili ohi dute ahozko zein
idatzizko komunikazioetarako. Elkarte batzuek, gainera, ahalegin berezia egiten dute
Zeanuriko hizkerak bizirik iraun dezan, eta bertoko euskalkia, hitzak eta esaerak
erabiltzen dituzte euren emanaldietan. Udaleko jardunbidean ere bizkaierak presentzia
handia dauka, batez ere ahozko harremanetan.
_________________________________
Indargunea: herriko hizkera jasotzeko hainbat azterlan egin izan da, eta horiei esker,
herriko hizkera zaindu eta iraunarazteko aukera dago. Herritar askok era aktiboan
bultzatzen dute Zeanuriko hizkera.
Ahulgunea: azterlanak azterlan eta ahaleginak ahalegin, Zeanurira etorri diren batzuek
ez dute bertoko euskara eurenganatu, eta ez da horretarako ekimen berezirik egin.
_________________________________
3 Proiektu honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, euren webgunera jo: http://www.ahotsak.eus/zeanuri/
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
30
12. HEDABIDEAK
Idatzizko hedabideei dagokienez, Begitu aldizkaria jasotzen dute zeanuritarrek.
Eskualde-mailakoa da, eta euskara hutsean argitaratzen da. Bestalde, ahozko hedabideei
dagokienez, Gorbeialde irratia entzun daiteke Zeanurin, eta Arratiako udalerriekin
zerikusia duten hainbat gairen berri ematen dute bertan, euskara hutsean.
Zeanurin ez dago herri-mailako hedabiderik, ez ahozkoa ez idatzizkoa.
_________________________________
Indargunea: euskara hutsezko hedabideek presentzia handia dute herrian.
Ahulgunea: ez dago herri-mailako hedabiderik herriko albiste edota jardueren berri
euskara hutsean emateko.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
31
13. INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK
Zeanuriko Udalaren webgunea bi hizkuntzatan ikus daiteke: euskaraz eta gaztelaniaz,
baina euskarazko bertsioa lehenesten da. Udalak ez du oraindik .eus domeinua eskuratu.
Zeanuriko elkarteei dagokienez, webgunea dutenek euskararen erabilera zaintzen dute,
eta guneak euskara hutsean edo ele bietan daude. Gainera, kirol-elkarte batzuek Facebook
eta Twitter ere badarabilte, eta horietan euskararen presentzia nabaria da.
Zeanuriko bi enpresa nagusiek ere webgunea dute; batak, ele bietan eskaintzen du
informazioa; besteak, aldiz, gaztelania hutsean. Zeanuriko landetxe eta hotel batzuek
hainbat hizkuntzatan eskaintzen dute informazioa euren webguneetan, eta euskara
horietariko bat da. Beste batzuek, berriz, gaztelania hutsean baino ez dute webguneko
informazioa.
Orain arte, ez da ekimen berezirik egin herriko elkarte, enpresa eta establezimenduek
euskaraz gara ditzaten euren webguneak. Halaber, sare sozialetan eta Interneten
euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekintzarik ere ez da egin.
_________________________________
Indargunea: oro har, euskararen erabilera zaindu egiten da Zeanuriko Udalaren, elkarteen
eta bestelako zerbitzuen webgune eta sare sozialetan. Gainera, euskara da lehenetsitako
hizkuntza zenbait webgunetan.
Ahulgunea: alor honetan, euskararen presentzia ez dago beste eremu batzuetan bezain
indartsu, behar beste landu ez delako, beharbada.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
32
3.1.4. Euskararen aldeko motibazioa
14. SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA
Zeanurin, euskararen aldeko sentsibilizazioa eta motibazioa ez dira beren-beregi lantzen
gaur egun, nahiz eta hainbat ekimen egiten den euskararen erabileran eragiteko asmoz,
besteak beste, kirol- eta aisialdi-esparruetan.
Lehenago aipatu dugun moduan, ALOZO Euskara Kultur Taldeak Berbalagun proiektua
jarri zuen abian 2008. urtean, euskararen aldeko motibazioan eta erabileran eragite
aldera. Bi urteko jardunaren ostean, Berbalagun taldeek batzeari utzi zioten, eta handik
gutxira, ALOZO taldea bera ere desegin zen. Harrezkero, ez da mota horretako ekimenik
antolatu, eta ez da sortu euskara elkarterik.
_________________________________
Indargunea: euskararen aldeko erabilerari dagokionez herria aktiboa eta parte-hartzailea
da, eta, oro har, kontzientziazio-maila nahiko altua da.
Ahulgunea: hainbat jardueren bitartez euskararen aldeko jarreretan eragiten den arren,
sentsibilizazioa eta motibazioa ez dira beren-beregi lantzen, eta komenigarria litzateke
horietan gehiago sakontzea, behinik behin, esparru batzuetan.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
33
3.1.5. Euskararen zabalkundea
15. BARRUKO PROIEKZIOA
Euskara berezko hizkuntzatzat dute Zeanuriko biztanle askok, eta egunerokoan
normaltasunez erabili ohi dute. Dena dela, euskararen erakargarritasuna ez da berariaz
lantzen, eta, horrenbestez, ez da lortu izan hiztunak euskarara erakartzea eta
hizkuntzaren erabilera areagotzea.
_________________________________
Indargunea: oro har, euskarak irudi ona dauka Zeanurin, eta euskararekiko jarrera
positiboa eta aktiboa da nagusi.
Ahulgunea: azken urteetan gora egin du gaztelaniaren erabilerak, eta behera, euskararen
ezagutzak. Horretan eragiteko ez da ekimen berezirik egiten.
_________________________________
16. KANPOKO PROIEKZIOA
Nahiz eta ez den ekimen berezirik egin euskara eta euskal kultura ezagutarazteko eta
euskararen irudiari prestigioa emateko, nazioartean entzutetsuak diren zenbait
jardueratan (kasurako, Gorbeia Suzien mendi-lasterketa) zaindu egiten da euskararen
erabilera.
_________________________________
Indargunea: zeharka bada ere, jarduera batzuen bitartez bermatu egiten da euskararen
presentzia, euskara ezagutaraziz eta balioa emanez.
Ahulgunea: kanpoko proiekzio handia duten ekimenetan euskararen presentzia
bermatzeko irizpide bateratuak finkatu eta horien jarraipena egin beharko litzateke.
_________________________________
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
34
4. PLAN ESTRATEGIKOA 2015-2017
Diagnostikoaren bidez aztertutako euskararen egoera abiapuntu hartuta, 2015-2017
urteetan landuko diren esparru eta neurriak zehaztu ditugu, hots, datozen urteetan lortu
nahiko genituzkeen helburu orokorrak. Honako hauek dira:
ESPARRUA 1. Familia bidezko transmisioa
NEURRIA 1.1. Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea
1.3. Familia barruan euskararen erabilera sustatzea
ESPARRUA 2. Irakaskuntza
NEURRIA 2.5. Ikastetxearen eta haren ingurune hurbilaren arteko
euskarazko harremanak sustatzea
ESPARRUA 3. Euskalduntze-alfabetatzea
NEURRIA
3.8. Gelaz kanpoko egitasmoak sustatzea, erabilera eta
praktika uztartuko dituztenak
3.9. Etorkinak euskarara hurbiltzeko programak diseinatu
eta garatzea
ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak
NEURRIA
5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik
euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara
lehen hizkuntza funtzionala izan dadin neurriak hartzea
5.2. Euskara herritarren lehen hizkuntza gisa eta hizkuntza
natural gisa sendotzeko lagungarri izango diren ekimenak
garatzea
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
35
ESPARRUA 6. Arlo sozio-ekonomikoa
NEURRIA 6.8. Euskara enpresa munduan erabiltzeari prestigioa ematea
ESPARRUA 7. Aisia eta kirola
NEURRIA
7.1. Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta
erabilera indartzea
7.3. Aisialdiko ekimenetan erabiltzen den euskararen
kalitatea zaintzea
7.4. Euskararen erabilera bultzatuko duten ekimenak
antolatu eta baliabideak optimizatzea
7.8. Kirolaren esparruko jardueretan euskararen presentzia
eta erabilera sendotzea
ESPARRUA 8. Liburugintza
NEURRIA 8.1. Irakurzaletasuna bultzatzea
ESPARRUA 9. Kulturgintza
NEURRIA
9.1. Euskarazko kulturaren kontsumoa bultzatzea
9.4. Euskarazko kultura produktuen zabalkunde egokia
egitea
ESPARRUA 10. Publizitatea
NEURRIA
10.1. Euskarazko publizitatearen sorkuntza sustatzea,
horretarako estrategia original, bereizgarri eta
berritzaileak bultzatuz
10.2. Herri-administrazioen euskarazko publizitatea
hedabideetan argitaratzea
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA 2015-2017
36
ESPARRUA 11. Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
NEURRIA
11.5. Adierazkortasuna zaindu eta indartzeko neurriak
hartzea
11.6. Euskararen kalitatea zaintzea
ESPARRUA 13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
NEURRIA 13.1. Euskarazko baliabide teknologikoen gaineko
informazioa bateratu eta zabaltzea
ESPARRUA 14. Sentsibilizazioa eta motibazioa
NEURRIA
14.1. Euskara balio positiboekin eta modernitatearekin
lotzeko ekimenak garatzea
14.2. Familia transmisioa
14.4. Euskalduntze-alfabetatzea
14.6. Arlo sozioekonomikoa
14.7. Aisia eta kirola
14.8. Liburugintza
14.9. Kulturgintza
14.10. Hedabideak eta publizitatea
14.11. Teknologia berriak
ESPARRUA 15. Barruko proiekzioa
NEURRIA 15.1. Euskararen irudi positiboa indartzea
15.6. Elebitasun pasiboa areagotzea eta prestigiatzea
ESPARRUA 16. Kanpoko proiekzioa
NEURRIA 16.7. Kanpoko proiekzio handia duten ekimenetan hizkuntza
irizpideak kontuan hartzea