Euskararen Egunerako adierazpena

2
EUSKARAREN EGUNEKO ADIERAZPENA Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, hots, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzeko eguna. Harrotasunez ospatzeko eguna da, euskara gure herriaren identitate-zeinu nagusia izaki. Konpromisoak hartzeko eguna ere bada. Urte hauetan guztietan euskal gizarteak ahalegin handia egin du eta konpromisoa agertu du euskararen normalizazioan aurrera egiteko, euskara putzu ilun eta gazi izatetik emari oparoko ibai bihurtzeko bidean ez etsitzeko. Ospatzekoa da hori ere. Ospakizunak, hala ere, neurrikoa izan behar du. Euskara bizirik da, duela 50 urte baino indartsuagoa da, duela 50 urte pentsa ere ezin zitezkeen esparruetan euskaraz jarduten dugu, inoizko euskaldun-kopururik handiena dago… Alabaina, euskara bizirik egon arren, osasunetik urrun dago. UNESCOk berak, arriskuan dauden hizkuntzen artean kokatua du euskara. Asko egin dugu, baina asko dago egiteke. Ondorioz, euskararen normalizazioa aldarrikatzeko eguna da batez ere, hau da, euskal herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko eta lehentasunezko hizkuntza izan dadila aldarrikatzea. Bestetik, euskarak, normalizatuko bada, hizkuntza-politika sendoa, herritarren aktibazioa eta inplikazioa behar ditu, ezinbestean. Bi hanka horien elkarlan zintzorik gabe herren ibiliko da euskararen biziberritzea eta ez da urrutira iritsiko. Biak ala biak osagarriak eta ezinbestekoak dira. Hori guztia kontuan harturik hemen bildu garenok honakoa aldarrikatzen du: Euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko ituna eragile sozio-politikoen artean. Erakunde publikoen eta gizarte-eragileen arteko elkarlan zintzoaren ezinbestekotasuna. Herritarren hizkuntza-eskubideak une oro eta zirkunstantzia guztietan bermatzea dela hizkuntza-politika

Transcript of Euskararen Egunerako adierazpena

Page 1: Euskararen Egunerako adierazpena

EUSKARAREN EGUNEKO ADIERAZPENA

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da, hots, euskararen unibertsaltasuna aldarrikatzeko eguna. Harrotasunez ospatzeko eguna da, euskara gure herriaren identitate-zeinu nagusia izaki. Konpromisoak hartzeko eguna ere bada.

Urte hauetan guztietan euskal gizarteak ahalegin handia egin du eta konpromisoa agertu du euskararen normalizazioan aurrera egiteko, euskara putzu ilun eta gazi izatetik emari oparoko ibai bihurtzeko bidean ez etsitzeko. Ospatzekoa da hori ere.

Ospakizunak, hala ere, neurrikoa izan behar du. Euskara bizirik da, duela 50 urte baino indartsuagoa da, duela 50 urte pentsa ere ezin zitezkeen esparruetan euskaraz jarduten dugu, inoizko euskaldun-kopururik handiena dago…

Alabaina, euskara bizirik egon arren, osasunetik urrun dago. UNESCOk berak, arriskuan dauden hizkuntzen artean kokatua du euskara. Asko egin dugu, baina asko dago egiteke.

Ondorioz, euskararen normalizazioa aldarrikatzeko eguna da batez ere, hau da, euskal herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko eta lehentasunezko hizkuntza izan dadila aldarrikatzea.

Bestetik, euskarak, normalizatuko bada, hizkuntza-politika sendoa, herritarren aktibazioa eta inplikazioa behar ditu, ezinbestean. Bi hanka horien elkarlan zintzorik gabe herren ibiliko da euskararen biziberritzea eta ez da urrutira iritsiko. Biak ala biak osagarriak eta ezinbestekoak dira.

Hori guztia kontuan harturik hemen bildu garenok honakoa aldarrikatzen du:

Euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan.

Euskararen normalizazioan aurrera egiteko ituna eragile sozio-politikoen artean.

Erakunde publikoen eta gizarte-eragileen arteko elkarlan zintzoaren ezinbestekotasuna.

Herritarren hizkuntza-eskubideak une oro eta zirkunstantzia guztietan bermatzea dela hizkuntza-politika egoki baten oinarri saihestezina.

Herritarrek euskaraz bizitzeko eskubide ukaezina dutela. Erakunde publikoek horretarako baldintzak jarri behar dituztela, baina era berean, herritar elebakarren ahalegina, konplizitatea eta laguntza ere beharrezkoak direla.

Euskarak sozialki nagusi den lurraldeak behar dituela bizirik irauteko eta horiek garantizatzeko berariazko politikak garatzearen beharra.

Euskal herritarrek euskara ikasteko duten eskubidea eta erakunde publikoek eskubide hori bermatu behar dutela doakotasunaren bidetik.

Beasainen, 2014ko abenduaren 1ean