EUSKARARI BIDEA, ELKARREKIN€¦ · Hizkuntza Eskubideak Barmatzeko Protokoloaren edukia baliatuko...

2
EUSKARARI BIDEA, ELKARREKIN / HERRITARRON EKARPENA EUSKARAREN LEGE BERRIARI / U rtetan, euskaldunok pairatu behar izan dugu gure hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa, Nafarroan, eta euskaraz bizitzeko proiektuetan buru-belarri aritzeaz gain, euskararen garapenaren aurkako politikei aurre egin beharrean izan gara, gehiegitan. 2015ean, ordea, egoera aldatu, eta euskararen garapenaren alde dagoen gehiengo politiko bat osatu da Nafarroako Legebiltzarrean. EUSKARAREN LEGE BERRIA EGITEKO AUKERA Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak zehazten du ez dela inor bereziko hizkuntzarengatik. Hizkuntza-eskubideak herritarren oinarrizko eskubideak dira. Aitzitik, Euskararen Legeak oztopoak ezartzen dizkie herritarrei. Eskubideen bermatzaile baino, eskubideen mugatzailea da Legea, herritarrari unean dagoen tokiaren arabera baizik ez baitio aitortzen euskaraz bizitzeko eskubide betea. Iazko urriaren amaieran, aukera-leiho bat zabaldu zen, Parlamentuan onartu baitzen Euskararen Lege berria egiteko ponentzia bat abiatzea. Ondorioz, abaguneak eskaintzen duen AUKERA baliatu nahi du Kontseiluak, aurrera egiteko, gure hizkuntzak dagokion lekua berreskura dezan eta hizkuntza-eskubideak berma daitezen. EUSKARAREN LEGEAREN EDUKIA HERRITARREKIN LANTZEA Kontseiluari funtsezkoa iruditzen zaio konplizitatez eragitea eta babes sozialez janztea erakundeetan hartuko diren erabakiak. Beharrezkoa iruditzen zaigu euskaltzaleok parte hartzea Lege berria egiteko prozesuan, edukizko ekarpenak eginez, alderdi politikoei. Funtsezkoa da herritarrok ahalduntzea, gure eskubideen eta ahalmenaren kontzientzia hartuz eta konplexuak uxatuz, Lege berriak gure behar eta interesei zuzenean erantzun diezaien. Gainera, herritarron inplikazioak zilegitasunaren bermea emango dio Lege berriari. Horretarako, jarduera bat antolatu du Kontseiluak, udaberrirako. 1.LAN-BILERAK HERRIETAN LAN-BILERAK antolatuko ditu Kontseiluak, gutxienez eskualdekatze linguistikoak ezarritako hiru eremuetako lau herritan, Kontseiluko ordezkariekin batera, herritarrek ekarpenak egiteko Euskararen Lege berriari. • HERRIAK: Elizondo, Lizarra, Barañain eta Tutera. • NOIZ: apirilean eta maiatzean. • Herri horietako kideez gain, eskualdeko herritarrak ere bertaratu ahalko dira bilerara. • Herritarren iradokizunak on-line jasotzeko bidea eskainiko da: eposta, google forms…

Transcript of EUSKARARI BIDEA, ELKARREKIN€¦ · Hizkuntza Eskubideak Barmatzeko Protokoloaren edukia baliatuko...

Page 1: EUSKARARI BIDEA, ELKARREKIN€¦ · Hizkuntza Eskubideak Barmatzeko Protokoloaren edukia baliatuko da, oinarri gisa, eta horren gainean landuko dira herritarren eta euskalgintzako

EUSKARARI BIDEA,ELKARREKIN/ HERRITARRON EKARPENA EUSKARAREN LEGE BERRIARI /

Urtetan, euskaldunok pairatu behar izan dugu gure hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa, Nafarroan, eta euskaraz bizitzeko proiektuetan buru-belarri aritzeaz gain, euskararen garapenaren aurkako politikei aurre

egin beharrean izan gara, gehiegitan.2015ean, ordea, egoera aldatu, eta euskararen garapenaren alde dagoen gehiengo politiko bat osatu da Nafarroako Legebiltzarrean.

EUSKARAREN LEGE BERRIA EGITEKO AUKERA

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak zehazten du ez dela inor bereziko hizkuntzarengatik. Hizkuntza-eskubideak herritarren oinarrizko eskubideak dira.

Aitzitik, Euskararen Legeak oztopoak ezartzen dizkie herritarrei. Eskubideen bermatzaile baino, eskubideen mugatzailea da Legea, herritarrari unean dagoen tokiaren arabera baizik ez baitio aitortzen euskaraz bizitzeko eskubide betea.

Iazko urriaren amaieran, aukera-leiho bat zabaldu zen, Parlamentuan onartu baitzen Euskararen Lege berria egiteko ponentzia bat abiatzea. Ondorioz, abaguneak eskaintzen duen AUKERA baliatu nahi du Kontseiluak, aurrera egiteko, gure hizkuntzak dagokion lekua berreskura dezan eta hizkuntza-eskubideak berma daitezen.

EUSKARAREN LEGEAREN EDUKIA HERRITARREKIN LANTZEA Kontseiluari funtsezkoa iruditzen zaio konplizitatez eragitea eta babes sozialez janztea erakundeetan hartuko diren erabakiak. Beharrezkoa iruditzen zaigu euskaltzaleok parte hartzea Lege berria egiteko prozesuan, edukizko ekarpenak eginez, alderdi politikoei. Funtsezkoa da herritarrok ahalduntzea, gure eskubideen eta ahalmenaren kontzientzia hartuz eta konplexuak uxatuz, Lege berriak gure behar eta interesei zuzenean erantzun diezaien. Gainera, herritarron inplikazioak zilegitasunaren bermea emango dio Lege berriari.

Horretarako, jarduera bat antolatu du Kontseiluak, udaberrirako.

1.LAN-BILERAK HERRIETAN

LAN-BILERAK antolatuko ditu Kontseiluak, gutxienez eskualdekatze linguistikoak ezarritako hiru eremuetako lau herritan, Kontseiluko ordezkariekin batera, herritarrek ekarpenak egiteko Euskararen Lege berriari.

• HERRIAK: Elizondo, Lizarra, Barañain eta Tutera.• NOIZ: apirilean eta maiatzean.• Herri horietako kideez gain, eskualdeko herritarrak ere bertaratu ahalko dira bilerara.• Herritarren iradokizunak on-line jasotzeko bidea eskainiko da: eposta, google forms…

Page 2: EUSKARARI BIDEA, ELKARREKIN€¦ · Hizkuntza Eskubideak Barmatzeko Protokoloaren edukia baliatuko da, oinarri gisa, eta horren gainean landuko dira herritarren eta euskalgintzako

Kontseiluak dinamizatuko ditu lan-bilerak.Hizkuntza Eskubideak Barmatzeko Protokoloaren edukia baliatuko da, oinarri gisa, eta horren gainean landuko dira herritarren eta euskalgintzako eragileen ekarpenak.

HIZKUNTZA ESKUBIDEAK BERMATZEKO PROTOKOLOA: Hizkuntza gutxituen esparruan Europan inoiz garatu den prozesu parte hartzaileenaren emaitza izan da Protokoloa. Europako 30 hizkuntza komunitate gutxituetako 100etik gora eragileren proposamenek osatzen dute, eta hizkuntza-eskubideak bermatzeko 185 neurri nagusienak jasotzen ditu. Hain adostasun sozial zabala izanik, Euskararen Lege berriaren edukietan kontuan hartu behar den gizartearen ekarpen koalitatiboa da.

Batera, aktibazio ekimenak egiteko aukera izango dute herrietako euskalgintzako eragileek, herritarren ESKABIDEAK biltzeko, euskara ofiziala izatea eskatuz eta beren bizipenak azalduz.

2.PROPOSAMENA LEGEBILTZARRARI.

Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena helaraziko du Kontseiluak Legebiltzarrera, herrietan bildutako ekarpenekin osatu eta adituekin eta eragileekin kontrastatu ondoren.

• Jardunaldi akademiko irekia egingo da, esparru anitzetako eragileekin, Unibertsitatearen babesean, Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena aztertzeko.

• Eragileen atxikimenduak landuko dira, proposamenaren alde.• Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena Parlamentuko Batzordera eramango da.

3.KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA

Kontseiluaren diskurtsoak honako osagaiak bilduko ditu:

• Herritarren arteko ESKUBIDE-BERDINTASUNA. Aurretik landutako ideietan (Euskaraz Bizi Nahi Dut, Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan) sakonduko da, eta berretsiko da euskarak eta euskaldunok lege berria behar dugula.

• Mezu ilusionagarria zabalduko da: AUKERA bat dugu eskuartean!• Komunikazio ildoaren leloa: «EUSKARARI BIDEA, ELKARREKIN». Herritarrekin egingo dugun

prozesua kontatuko du. Mezu integratzailea da, berdintasunaren ideiari estuki lotua.